Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena II hiruhileko web

Page 1

II 2014 Bilboko Hiruhileko Koiuntura Txostena


Laburpena Nazioarteko Diru Funtsak aurreikusi du munduko ekonomiak 2014an %3,4 egingo duela gora, eta 2015ean % 4,0

EAEko ekonomiak 2014an %1,0 egingo du gora, eta 2015ean % 1,6

Nazioarteko Diru Funtsak uztailaren amaieran beherantz berrikusi ditu BPGd-aren mundu-hazkundeari buruzko aurreikuspenak. Honako hau zehaztu du: 2014. urteko batez bestekoa %3,4 izango da (-%0,3, apirilean argitaratu zen aurreikuspenarekin erkatuta) eta 2015. urteko batez bestekoa %4,0 izango da (kasu horretan ez dago aldakuntzarik). Urtearen lehenengo hiruhilekoan, ekonomia aurreratuek espero baino hazkunde txikiagoa izan dute, eta suspertzen ari diren merkatuen eskaera ere txikiagoa izan da. Horrek azaltzen du BPGd-aren bilakaera hori. Euroguneari dagokionez, honako hazkunde hau aurreikusi da: 2014an %1,1 (- %0,1) eta 2015ean %1,5 (+%0,1). Espainiako Estatuko ekonomian hobekuntza txiki bat antzeman da: 2014an, hiru hamarreko gorakada (%1,2) eta 2015ean sei hamarrenekoa (%1,6). EAEko ekonomiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak hazkunde ekonomiari buruzko aurreikuspen-muga handitu du, eta panoramak erakusten du mailaka igotzen ari dela. Horren harira, egoerak onera egingo duela aurreikusi da. Hazteko dinamikak jarraituko du, eta urte arteko BPGd-aren batez besteko hazkundea %1,0 izango da 2014an, eta %1,6 2015ean. Eskaeraren dinamismoa erabakigarria izango da, aberastasuna sortzeko ekarpen gorakorra egiten duela jotzen delako (2014an %0,6 eta 2015ean %1,5), etxeetako kontsumorik onena eta kapitalaren eraketa gordina aintzat hartuta. Kanpoko eskaerak BPGd-ari egiten dion ekarpena ere ona izango dela aurreikusi da, baina indarra galtzen joango da (2014an %0,4 eta 2015ean %0,2). Eskaintzari dagokionez, nabaria da industriaren errekuperazioa (%1,6 eta %2,8 2014an eta 2015ean). Zerbitzuen sektorearen errekuperazioa txikixeagoa izan da (%1,0 eta %1,6), bai eta eraikuntzasektorearena ere (-%1,5 eta -%0,2).

Lanpostuen hazkunde garbia aurreikusi da 2015rako.

Testuinguru horretan, hauxe aipatu du Eusko Jaurlaritzak: “ jarduera ekonomikoa

sendotu ahala, lan-merkatuan ere emaitza hobeak jasoko dira. 2014ko bigarren seihilekotik aurrera, positiboak izango dira urte arteko aldakuntza-tasak, beraz, lanpostu gehiago sortuko dira�. Urteko batez bestekoari dagokionez, 2015. urtearen amaieran enplegu-tasa %0,6 haziko da, eta langabezia-tasa %15,6 izango da, 2014ko batez bestekoa (%15,8) baino bi hamarren txikiagoa.

Langabeen kopuruak (30.300) eta langabeziatasak (%18,24) beherakada txikia izan dute, lehenengo hiruhilekoarekin erkatuta

Bilboko hiribilduan, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuak bat datoz mailaka errekuperatzeko joerarekin, hazkundea pixkanakakoa izan arren. Landun egoiliarren tasak %3,4 egin du gora, 135.900 izan arte. Langabeen kopuruak %1,0 egin du behera, eta 30.300 direla kalkulatu da. Dena den, langabezia-tasak handia izaten jarraitu du, eta batez bestekoa %18,24 da; eta emakumeen artean %19,45.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

1


Bilboko hiribilduko enpresetan %0,6 egin du behera afiliatuen kopuruak, baina bilakaera ez da berdina izan jarduera-sektore guztietan

Biztanle egoiliarren kontratuen kopurua %8,7 hazi da

Langabezia-tasa erregistratuan 1.433 pertsona gutxiago daude (-%4,4), baina iraupen luzeko estratuetan gora egin du

Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak Bilboko enpresetan %0,6 egin du behera, martxoko datuekin erkatuta, eta guztira 162.438 pertsona dira (1.007 pertsona gutxiago, kopuru absolutuetan). Kotizazio-taldeen artean, Araubide Orokorrak izan du hiruhilekoen arteko bilakaera txarrena. Galera garbia 1.185 pertsonakoa izan da (-%0,9). Langile Autonomoen Erregimen Berezian, aldiz, 142 pertsona gehiago daude, eta guztira 22.307 dira. Kalkulua jarduera-sektore handien arabera xehatzen baldin bada, afiliatuen kopurua zerbitzu-enpresetan soilik jaitsi da (-%0,8, martxoan baino 1.231 pertsona gutxiago). Industria- eta energia-sektorean, ordea, gorakadak jaso dira (+%0,3), eta eraikuntzan (+%1,7) eta lehen sektorean (+%16,4) ere bai. 2014ko bigarren hiruhilekoan, Bilbon 27.640 lan-kontratu sinatu zituzten egoiliarrek; beraz, aurreko urteko denboraldi berarekin erkatuta, %8,7ko gorakada jaso da. Emakumeek sinatutako kontratuen kopurua (%8,0) baino handixeagoa da gizonek sinatutako kontratuena (%9,4). Adinaren arabera, gorakada nabarmenak gertatu dira 25 eta 34 urte arteko taldean (%10,9) eta 45 urtetik gorakoen taldean (%13,5). Sinatu diren kontratu gehienak behin-behineko kontratuak izan dira (25.230), baina kontratu horien igoera (%7,9) ez da kontratu mugagabeena bezain handia izan (%17,6). Gainera, zerbitzu-sektoreko kontratuek zati nagusia hartzen dute (%85,3), baina industria-sektoreak izan du urte arteko bilakaera onena (%81,7). Langabezia-tasa erregistratuaren bilakaera ona izan da bigarren hiruhilekoan, eta ekainaren amaieran guztira 31.509 lan-eskatzaile erregistratuta zeuden. Kopuru horrek erakusten du hiruhilekoen arteko beherakada %4,4koa izan dela: 1.433 langabe gutxiago daude, martxoaren amaierako datuekin erkatuta. Gizonen artean, langabeziatasa erregistratuak %4,8 egin du behera, eta emakumeena %3,9. Adin-segmentuen arabera, beherakada orokorra izan da. Gazteen taldeetan jaso dira emaitza onenak. Datu esanguratsua da iraupen luzeko langabezia: langabeen %39k bi urtetik gora eman du lan-eskatzaile gisa erregistratuta (4.041 pertsona 2 eta 3 urte artean; eta 8.169 pertsona 3 urtetik gora); eta hiruhilekoen arteko gorakada %4,0 izan da.

Zerbitzu-sektoreko salmentek behera jarraitzen dute Bizkaian...

Sektoreen jarduerari buruzko adierazleei erreparatzen badiegu, 2014ko lehenengo hiruhilekoan Bizkaiko zerbitzuen sektoreko salmenten indize orokorrak aurreko hiru urteetan izandako joera negatiboari eutsi zion, eta urte arteko atzerakada %2,6koa izan da. Emaitza hori sortu da merkataritza-sektoreko salmentek bilakaera txarra izan dutelako (-%3,6 urte artean). Hirugarren sektoreko gainerako jarduerek ere bilakaera txarra izan dute; beherakada txikiagoa izan arren, urtearen lehenengo hiru hilabeteetan batez beste %0,7 egin dute atzera. Zerbitzu-jardueran lan egiten duten biztanleen indizeak ere joera txarra izaten jarraitu du lurraldean (-%4,4), merkataritzan (-%2,2) eta gainerako zerbitzuetan (-%4,0) jarduten dutenen kopurua txikiagotu delako.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

2


... eta zerbitzu-sektoreko afiliatuen kopuruak Bilbon %0,1 egin du behera urte artean

Estatuko turismoaren dinamismoari esker, nabaria izan da ostatugauen gorakada bigarren hiruhilekoan

... eta hori bat dator bidaiarien aireko zirkulazioaren bilakaerarekin (%8,5)

Industria-ekoizpenak ere gorakada txikia izan du, eta handiagoa izan da salgaien itsas-zirkulazioan

Bilboko hiribilduko datuak aintzat hartuta, afiliatuen kopuruak zerbitzu-enpresetan %0,8 egin du behera hiruhilekoen artean, eta 144.029 pertsona dira (1.231 pertsona gutxiago, martxoaren amaierako datuekin erkatuta). Urte arteko kopuruei dagokienez, aldiz, afiliatuen galera garbia 88 pertsonakoa izan da (-%0,1). Gizarte Segurantzan alta eskatu duten enpresa-kopurua (19.068 uztailaren amaieran) aztertzen badugu, zerbitzu-sektoreko beherakada %0,2koa izan da, bai urte arteko kopuruan (-47), bai hiruhilekoen arteko kopuruan (-43). Bilboko hotelen jardueraren balantzea oso ona izan da bigarren hiruhilekoan: apirilean, maiatzean eta ekainean bilakaera ona izan du, aurreko urtean zenbatu ziren ostatugauen aldean (%13,4, %8,2 eta %8,9, hurrenez hurren). Hiruhilekoan metatutako kopuruak %9,9 egin du gora (373.815 guztira). Ehuneko horrek ondo baino hobeto gainditu du bidaiarien sarrera-kopurua (%3,2, guztira 193.123). Hori horrela, Bilboko hiribilduko hotel-establezimenduetan batez besteko egonaldiak %6,6 egin du gora, 1,94 egunekoa izan arte. Aipatzekoa da ostatu-gauak eman dituzten pertsonen bi herenak Estatuko pertsonak zirela (207.447), eta igoera horrek atzerritar turisten kopuruarena bikoizten duela (bata %13,0 eta bestea %6,3). Hotel-eskaeraren emaitza onak bat datoz bidaiarien aireko zirkulazioari dagozkion datuekin. 2014ko bigarren hiruhilekoan, Bilboko aireportuan %8,5eko gorakada izan zuen bidaiarien kopuruak, eta guztizko metatua 1.074.247 izan zen. Izan ere, apirilean (%10,2), maiatzean (%6,1) eta ekainean (%9,2) gora egin zuen aireko zirkulazioak. Estatuko hegaldiak izan dira hegaldien erdiak baino gehiago (%59). Hala eta guztiz ere, urte arteko kopuruetan, hobea izan da nazioarteko zirkulazioaren kopurua (%11,7 eta bestea %6,6). Kudeatu diren hegaldien kopurua %1,2raino hazi da, eta hiruhileko kopuru metatua 11.424 da. Industria-jarduerari dagokionez, apirilean eta maiatzean bilakaera ona izan du Bizkaiko industria-ekoizpenen indize orokorrak; eta urte arteko gorakadak %0,2koa izan da. Errekuperazio hori erakusten dute Bilboko portuaren emaitza onek ere: bihileko berean urte arteko %6,2ko gorakada izan dute (5.253 mila tona-kopurura iritsi arte). Era berean, afiliatuen kopuruak bilakaera ona izan du hiribilduko industria- eta energiaenpresetan: %0,3ko gorakada izan du, urtearen lehenengo hiruhilekoko datuekin erkatuta.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

3


Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA Uztailaren amaieran, Nazioarteko Diru Funtsak argitaratu du Munduko Hazkundearen Aurreikuspenen Txostenaren beste edizio bat, eta beherantz berrikusi ditu apirilean argitaratu ziren hazkunde-aurreikuspenak. Nazioarteko Diru Funtsak munduko hazkundearen aurreikuspena %3,4ra txikiagotu du 2014an

Hori horrela, Nazioarteko Diru Funtsak aurreikusi du munduko BPGd-aren batez besteko hazkundea %3,4 izango dela 2014an; eta aurreko hiruhilekoan aurreikusi zen hazkundea baino hiru hamarren txikiagoa da hazkunde hori. Zergatia hauxe dela aipatu da: "batetik, lehen hiruhilekoko emaitzak eskasak izan dira, Estatu Batuetan, bereziki; eta, bestetik, suspertzen ari diren merkatu batzuen egoera ez da espero bezain ona" . 2015ean, oro har hartuta, munduko hazkundea %4,0koa izango da, eta aurreikuspen hori ez da aldatu. Suspertzen eta garatzen ari diren ekonomiei dagokienez, hazkunde-aurreikuspenek jarraitzen dute garatutako ekonomien aurreikuspenak baino askoz ere hobeak izaten. Hala eta guztiz ere, apirilean aipatu ziren aurreikuspenekin erkatuta, behera egin dute; urteko batez besteko tasa %4,6 da 2014an, eta 2015erakoa %5,2 (ehuneko 0,1 puntu gutxiago). Nazioarteko Diru Funtsak behera berrikusi ditu ekonomia aurreratuen aurreikuspenak ere: 2014an %1,8 (-%0,4), baina hobekuntza txikia (+%0,1) aurreikusi du 2015rako. Aipatu bezala, Estatu Batuetan espero baino txikiagoa izan da hazkundea urtearen lehenengo hiruhilekoan. Hori dela eta, oraingo aurreikuspenen arabera, 2014an oro har %1,7 haziko dela proiektatu da (-%1,1) eta 2015ean %3,0 (+%0,1).

Munduko BPGd

2013

2014ko aurr.

2015eko aurr.

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

Munduko BPGd

3,2

3,4

4,0

Ekonomia aurreratuak Estatu Batuak Eurogunea  Alemania  Frantzia  Italia  Espainia

1,3 1,9 -0,4 0,5 0,3 -1,9 -1,2

1,8 1,7 1,1 1,9 0,7 0,3 1,2

2,4 3,0 1,5 1,7 1,4 1,1 1,6

4,7

4,6

5,2

7,7 5,0 2,5 1,3

7,4 5,4 1,3 0,2

7,1 6,4 2,0 1,0

Suspertzen ekonomiak  Txina  India  Brasil  Errusia

eta

garatzen

ari

diren

Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2014ko uztaila). Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

4


Euroguneko hazkundeaurreikuspenak ez dira aldatu, eta nabarmen hobetu dira Espainiako Estatuan

Euroguneko hazkundea 2014. urtean batez beste %1,1koa izango dela aurreikusi da, eta 2015ean %1,5ekoa; joan den apirileko aurreikuspenak ez dira aldatu. Hala eta guztiz ere, honako hau zehaztu da: "hazkundea ez da uniformea izango, finantzaketa

zatikatuta dagoelako, balantze pribatuek eta publikoek okerrera egin dutelako, eta ekonomia batzuetan langabezia-tasa oso handia delako". Espainiako Estatuko ekonomiari zehatz-mehatz erreparatuta, aurreikuspenak hobetu egin dira: batez besteko hazkundea %1,2koa izango da 2014an, eta %1,6koa 2015ean; duela hiru hilabete, ordea, %0,9ko eta %1,0ko hazkundea aurreikusi zen.

EAEKO EKONOMIA Aurreikuspenen arabera, EAEko ekonomiak 2014an %1,0 egingo du gora, eta 2015ean % 1,7

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak EAEko ekonomiaren hazkunde-aurreikuspenak eguneratu ditu 2014-2015 aldirako. EAEko BPGd-ak mailaka hazteko joerari eutsiko dio. Hori dela eta, 2014. urtearen amaieran urte arteko hazkundea %1,0koa izango da, eta 2015ean %1,7koa. Barneko eskaera gero eta dinamikagoa izango da, bai eta BPGd-a errekuperatzeko ekarpen handiena egingo duen osagaia ere. Batez besteko hazkundea %0,6 izango da 2014an, eta 2015ean %1,5. Aipatu den iturriak hauxe dio: "etxeetako kontsumoa gero eta hobea izango da, kontsumitzaileen konfiantza ere handituko delako" , eta 2014. urtearen amaieran batez besteko hazkundea +%0,8 izango da (eta 2015ean %1,6). Kapital-eraketa gordina "era esanguratsuan handituko da, barneko egoeraren aurreikuspenei eta nazioarteko ingurunearen bilakaerari esker". Dena den, faktore hori"baldintzatuko du, batik bat, kredituen eskuragarritasunak ". Esportazioek gora egiten jarraituko dute datozen hiruhilekoetan, baina kanpoko eskaerak BPGd-ari egiten dion ekarpena gero eta txikiagoa izango da, barneko eskaera oso dinamikoa izango delako. Agregatu horren urteko batez besteko hazkundea 2014an %0,4 izango dela aurreikusi da, eta 2015ean %0,2. Jarduera-adar guztien eskaintzaren ikuspegitik, 2014an hazkundeak jasoko dira, eraikuntzan izan ezik. Eraikuntza pixkanaka errekuperatzen joan arren, tasa negatiboa izango du (-%1,5 2014an). Industria-sektorearen bilakaera oso ona izango da datozen hiruhilekoetan, eta hazkunde-tasak mailaka bizkortuko dira; hori dela eta, urteko batez besteko hazkundeak %1,6 2014an eta %2,8 2015ean izango direla aurreikusi da. Zerbitzuen bilakaera ere dinamikoa izango da, baina hazkunde-aurreikuspenak txikiagoak izango dira, industriarako ezarritakoekin erkatzen baldin bada (%1,0 2014an eta %1,6 2015ean).

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

5


EAEko BPGda

2014ko I.a

2014ko II.a

(aurr.)

2014

(aurr.)

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

BPGd-a        

Etxeko kontsumoa Kontsumo publikoa Inbertsioa Barneko eskariaren ekarpena Kanpoko saldoaren ekarpena Industria Eraikuntza Zerbitzuak

0,4

0,8

1,0

0,2 1,0 -1,1 0,1 0,4

0,5 -1,1 0,9 0,3 0,5

0,8 -0,7 1,1 0,6 0,4

0,5 -1,4 0,6

1,4 -1,9 0,8

1,6 -1,5 1,0

Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2014ko ekaina).

Lan-merkatua pixkanaka hobetuko da, eta 2015en enplegu garbia sortuko da

Azkenik, aipatzekoa da jarduera ekonomikoa sendotu ahala, lan-merkatua leheneratu egingo dela. 2014ko bigarren seihilekotik aurrera, urte arteko aldakuntza-tasak positiboak izango direla aurreikusi da (eta lanpostuak sortuko direla). Dena den, urteko batez besteko kopuruak aintzat hartuta, aurreikuspenek diote 2015 urtea arte ez dela enplegu garbirik sortuko (+%0,6). Hala eta guztiz ere, langabezia-tasa ia ez da txikiagotuko, eta 2014an %15,8 izatetik 2015ean %15,6 izatera aldatuko da.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

6


Lan-merkatua MAGNITUDE NAGUSIAK Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuak kontuan hartuta, Bilboko biztanle aktiboen kopurua 166.200 izan zen 2014ko bigarren hiruhilekoan: 85.100 gizon eta 80.100 emakume (%51,8 eta %48,2, hurrenez hurren). Aurreko hiruhilekoaren aldean, biztanle aktiboen kopuruak %3,4 egin du gora, batez ere, emakume aktiboen kopurua hazi delako (%6,0; 4.500 emakume aktibo gehiago); izan ere, gizon aktiboen hazkundea (%0,9; 800 gizon aktibo gehiago) baino askoz ere handiagoa izan da. Bilboko hiribilduan 5.600 biztanle landun gehiago daude (%4,3ko gorakada)

Bilboko hiribilduko biztanle landunek %81,8 osatzen dute (135.900 pertsona), eta hiruhilekoen arteko gorakada %4,3 izan da. Kopuru absolutuetan, 5.600 pertsona landun gehiago daude. Kasu honetan, gizon landunen bilakaera hobea izan da (71.400 guztira), emakumeen bilakaerarekin erkatuta. Hiruhilekoen arteko gorakadak %5,8 eta %2,7 izan dira, hurrenez hurren. Hori dela eta, Bilboko egoiliar landunen batez besteko tasa %46,41 da. Gizonen tasa aztertuta, tasa hori %52,96raino iristen da eta emakumeena, txikiagoa, %40,82 da.

biztanleria aktiboa Biztanleria aktiboa (milakotan)  Landunak (milakotan) Industria Eraikuntza Zerbitzuak  Langabeak (milakotan) Langabezia-tasa (%)

2014ko I.a 160,8

2014ko II.a

∆%

130,3 14,1 6,6 109,6

166,2 135,9 14,2 6,5 114,9

3,4 4,3 0,7 -1,5 4,8

30,6

30,3

-1,0

19,00

18,24

-4,0

Iturria: Biztanleria Aktiboaren Inkesta, EIN.

Landunen azterketa jarduera-sektoreen arabera egiten baldin bada, zerbitzusektorearen ekarpena handiagoa dela ikusten da: guztira 114.900 langile daude (guztira %84,5) eta hiribilduko batez bestekoa baino handiagoa da hiruhilekoen arteko gorakada (%4,8, 5.300 pertsona gehiago). Industria-sektoreko langile-kopuruak %0,7 egin du gora, eta 14.200 pertsona daude. Eraikuntza-sektoreko langileen kopuruak, aldiz, atzera egin du (6.500 gutxiago), urtearen lehenengo hiruhilekoko datuekin erkatuta.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

7


Langabeen tasak %1,0 egin du behera, eta langabezia-tasa %18,24 da

Bestalde, BAIn jasotako datuek erakusten dute egoiliar langabeak 30.300 direla: 14.700 gizon eta 15.600 emakume. Aurreko hiruhilekoarekin erkatuta, biztanle langabeen kopuruak %1,0 egin du behera, eta sexu bien bilakaera oso bestelakoa izan da: %17,4 gizon langabe gutxiago daude (3.100 gizon gutxiago); emakume langabeen tasak, ordea, %21,9 egin du gora (2.800 emakume langabe gehiago). Hori dela eta, Bilboko langabezia-tasa %18,24 da; eta lehenengo hiruhilekoan %19,00 izan zen. Gizon langabeen tasa %20,83 izatetik %17,11 izatera aldatu da; eta emakumeen tasa, aldiz, %16,94tik %19,45era igo da.

AFILIATUAK Ekainaren amaieran, Gizarte Segurantzako afiliatuen kopurua Bilbon 162.438 zen; horrek esan nahi du %0,6 egin zuela behera, 2014ko hiruhilekoaren amaieran jaso zen datuarekin erkatuta. Kopuru absolutuetan, hiruhilekoen arteko galera garbiaren arabera, 1.007 afiliazio gutxiago daude. Aurreko urtearen denboraldi berarekin erkatzen baldin bada, galera metatua 789 afiliaziok osatzen dute.

Afiliatuak [milakotan] Hilean

Urtean

176

173,5 (2010) 171,7 (2011)

172

167,4 (2012)

170,5

168,1 168

163,9 (2013)

164

163,2 162,4

01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06

160 2010 2011 2012 2013

Martxotik ekainera behera egin du Bilboko biztanle afiliatuen kopuruak (%0,6)

2011

2012

2013

2014

Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

8


Araubide Orokorrean afiliatu gutxiago daude (-%0,9), eta Langile Autonomoen Erregimen Bereziko afiliatuen kopuruak gora egin du (+%0,6)

Biztanle afiliatuen %81,9 Araubide Orokorrean daude (guztira 133.064 pertsona). Kotizazio-talde horrek hiruhilekoen arteko bilakaera txarrena izan du: galera garbiaren arabera, 1.185 afiliatu gutxiago daude, martxoko datuekin erkatuta (-%0,9). Langile Autonomoen Erregimen Bereziak, aldiz, bilakaera ona izan du, eta 142 pertsona gehiago daude: guztira 22.307 pertsona (%13,7 guztira). Etxeko Langileen Erregimen Berezia (Bilboko afiliatuen %3,9) ez da ia aldatu, lehenengo hiruhilekoko datuekin erkatuta (7 afiliatu gutxiago), eta guztira 6.367 pertsona. Azkenik, Itsasoko Langileen Erregimen Berezian eta Nekazaritzako Erregimen Berezian afiliatuta dauden biztanleen hiruhilekoen arteko tasak gora egin du (%6,5), nahiz eta kopuru horiek afiliatuen talde osoaren aldean marjinalak izan.

afiliatuak GUZTIRA    

Erregimen Orokorra Autonomoak Etxeko langileak Nekazaritzakoan eta Itsasokoan

06.2014

∆%

162.438

-0,6

133.064 22.307 6.367 700

-0,9 0,6 -0,1 6,5

Aldakuntza-tasa, martxoko datuekin erkatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

Afiliatuen kopurua zerbitzu-enpresetan baino ez da jaitsi (-%0,8)

Afiliatuen sailkapena Bilboko enpresetan sektoreka xehatzen baldin bada, nagusi da zerbitzu-sektorea. Guztira, 144.029 afiliatu zeuden ekainaren amaieran, eta kopuru horrek guztizkoaren %88,7 biltzen du. Gainerako %11,3 era orekatuan banatu da industria- eta energia-sektorearen (9.183 pertsona afiliatu) eta eraikuntza-sektorearen (8.864 pertsona afiliatu) artean. Lehen sektoreko ekarpena txiki samarra izan da (362). Hiruhilekoen arteko bilakaera heterogeneoa da: afiliatuen kopuruak zerbitzu-enpresetan %0,8 egin du behera (1.231 pertsona gutxiago). Honako sektore hauetan, ordea, gora egin du: industria- eta energia-sektorean (+%0,3), eraikuntzan (+%1,7) eta lehen sektorean (+%16,4). Jarduera-adarren araberako azterketak erakusten du honako jarduera hauetan afiliatuen kopuruak nabarmen egin duela gora: hondakinak eta ura kudeatzeko zerbitzuetan (+%9,2, martxoko datuen aldean); ostatu-zerbitzuetan (+%11,2); osasunzerbitzuetan (+%5,5); eta informazio- eta komunikazio-zerbitzuetan (%5,2). Beste jarduera batzuek, ordea, oso bilakaera txarra izan dute. Haietako batzuk dira honako hauek: energia-jarduerak (-%7,4); hezkuntza-arlokoak (-%8,5); higiezin-zerbitzuak (-%5,9) eta ostalaritza (-%5,6).

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

9


Afiliatuak jarduera-adarrak Lehen sektorea Industria eta energia  Industria  Energia  Hondakinak eta ura Eraikuntza  Eraikuntza  Erakuntzako laguntzaile Zerbitzuak  Merkataritza  Administrazio-jarduerak eta osagarriak  Hezkuntza  Profesionalak, zientzialariak eta teknikariak  Herri Administrazioa  Osasuna  Gizarte-zerbitzuak  Finantza- eta aseguru-zerbitzuak  Garraioa eta biltegiratzea  Ostalaritza  Informazioa eta komunikazioak  Etxeko langileak  Aisia eta kultura  Ostatuak  Higiezinak  Bestelako zerbitzuak

06.2014 362 9.183 5.567 1.420 2.196 8.864 3.021 5.843 144.029 20.658 16.054 15.335 11.490 10.468 11.872 7.426 8.465 8.656 8.057 7.117 6.995 2.800 1.249 1.123 6.264

∆% 16,4 0,3 -0,8 -7,4 9,2 1,7 1,0 2,0 -0,8 1,7 -3,0 -8,5 1,1 -0,3 5,5 0,3 1,1 0,1 -5,6 5,2 -0,2 -7,4 11,2 -5,9 -2,7

Aldakuntza-tasa, martxoko datuekin erkatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

Erreferentziahiriburuetan afiliazioaren bilakaera ez da uniformea izan

Estatuko hiriburu nagusietan (G-5), afiliatuen bilakaera Bilbokoa baina hobea izan da, martxoko datuekin erkatuta, %0,1eko beherakada izan baitu. Datuak banaka aztertuta, honako hauek nabarmentzen dira: Bartzelonan (%0,7), Madrilen (%0,4) eta Zaragozan (%0,2). Valentzian eta Sevillan, aldiz, beherakadak jaso dira (-%1,3 eta -%0,3, hurrenez hurren). EAEko hiriburuetako (G-3) afiliatuen kopuru osoa hiruhilekoen artean batez beste %0,1 igo da bigarren hiruhilekoan. Donostiako datu onaren (%1,0) ondorioa da hori; izan ere, Gasteizen (-%0,5) eta Iruñean (-%0,3) behera egin du afiliatuen kopuruak, martxoaren amaierako datuekin erkatuta.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

10


benchmarking-a pertsona afiliatuak

06.2014

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa

1.677.589 981.180 318.567 298.424 254.733 ..

0,4 0,7 -1,3 -0,3 0,2 -0,1

BILBO

162.438

-0,6

107.023 104.585 91.703

-0,5 1,0 -0,3 0,1 -0,1

Gasteiz Donostia Iruñea G-3ren batez bestekoa G-9ren batez bestekoa

.. ..

∆%

Aldakuntza-tasa, martxoko datuekin erkatuta. G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruñea G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

KONTRATUAK Lan-kontratuek urte artean %8,7 egin dute gora

... eta, bereziki, 25 eta 34 urte arteko biztanleen taldean (%10,9), bai eta urte horietatik gorako biztanle-taldean (%13,5) ere

Kontratu mugagabeek urte artean %17,6 egin dute gora

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eman dituen datuen arabera, Bilbon egoitza duten biztanleek guztira 27.640 lan-kontratu sinatu zituzten 2014ko bigarren hiruhilekoan. Kopuru horrek, aurreko urteko aldi bereko datuekin erkatuta, %8,7 egin du gora (2.216 kontratu gehiago, kopuru absolutuetan). Sexuen araberako emaitzak oso antzekoak dira (13.952 emakume eta 13.688 gizon). Hala eta guztiz ere, berriz ere, emakumeen kontratuen dinamismoa (%8,0) baino hobea izan da gizonen kontratuena (%9,4). Kontratazioak gora egin du adin-tarte guztietan. Bereziki nabariak dira 25 eta 34 urte arteko taldeetan (%10,9, 1.007 kontratu gehiago kopuru absolutuetan) eta 45 urtetiko gorako taldeetan (%13,5, 705 kontratu gehiago) jaso diren gorakadak. 35 eta 44 urte arteko taldean ere gora egin du kontratuen kopuruak (%6,8, +441); eta gorakada txikixeagoa izan da 25 urteko biztanleen taldean (%1,4;+63). Bigarren hiruhilekoan sinatu diren kontratu gehienak, duda barik, behin-behinekoak izan dira (25.230, hots, guztizkoaren %91,3). Hala eta guztiz ere, behin-behineko kontratuen urte arteko igoera (%7,9) baino handiagoa izan da kontratu mugagabeena (%17,6, zehazki, 2.410 kontratu gehiago).

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

11


kontratuak

2014ko II.a

GUZTIRA  Emakumeak  Gizonak

27.640 13.952 13.688

8,7 8,0 9,4

4.612 10.230 6.882 5.916

1,4 10,9 6,8 13,5

 Mugagabeak  Aldi baterakoak

2.410 25.230

17,6 7,9

Zerbitzuak Eraikuntza Industria Lehen sektorea

23.586 1.357 2.437 260

4,3 3,1 81,7 71,1

   

   

16–24 urte 25–34 urte 35–44 urte 45 eta urte gehiago

∆%

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi bereko emaitzekin erkatuta. Iturria: SEPE.

Kontratuen kopuruak, oro har, gora egin du jarduerasektoreen arabera aztertzen baldin bada; eta nabarmena izan da industrian

Jarduera-sektoreen araberako banaketak erakusten du zerbitzu-sektorearen garrantzia. Sektore horrek bildu ditu bilbotarrek 2014ko apiriletik ekainera sinatu zituzten kontratu guztien %85,3. Industria-jardueretan guztira 2.437 kontratu egin dira (guztizkoaren %8,8), eraikuntza-jardueretan 1.357 (%4,9) eta lehen sektorean 260 (%0,9). Bigarren hiruhilekoan nabarmen igo da kontratu-kopurua industria-sektorean (%81,7; eta kontratu-kopurua 1.341 izatetik 2.437 izatera aldatu da). Kopuruaren igoerak txikiagoak izan dira zerbitzu-sektorean (%4,3) edo eraikuntzan (%3,1).

ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA-TASA Erregistratutako langabezia-tasak behera egin du (-%4,4 hiruhilekoen artean)

Gizon gazteen langabezia-tasaren jaitsiera handiagoa izan da

Langabezia-tasa erregistratuaren bilakaera ona izan da bigarren hiruhilekoan, eta ekainaren amaieran guztira 31.509 lan-eskatzaile erregistratuta zeuden. Kopuru horrek erakusten du hiruhilekoen arteko beherakada %4,4koa izan dela: 1.433 langabe gutxiago daude, martxoaren amaierako datuekin erkatuta. 2013ko bigarren hiruhilekoaren amaierako datuekin erkatuta, %2,2ko beherakada jaso da, eta galera garbiaren arabera, 701 langabe gutxiago daude. Langabezia-tasaren bilakaerari dagokionez, emakumeena (-%3,9) baino hobea izan da gizonena (-%4,8). Lana eskatzen duten gizonen kopurua (15.295) baino handiagoa da emakumeena (16.214). Era berean, langabezia-tasaren beherakada adin-talde guztietan jaso den arren, langabezia gehiago jaitsi da gazteen artean: 16 eta 24 urte arteko taldeetan %6,2 egin du behera; eta 25 eta 34 urte arteko taldeetan %7,7.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

12


Bestalde, nabarmentzekoa da hiribilduko langabeen erdiak 45 edo urte gehiagokoak direla (14.261 pertsona; guztizkoaren %45,3). Eta langabetuen laurdenak baino gehiago (%27,2) 35 eta 44 urte artekoak dira.

Erregistratutako langabezia-tasa [milakotan]

34

Urtean Hilean 31,0 (2013)

32,2

30,8 (2012)

32 31,5 30

29,7 27,4 (2011) 25,5 (2010)

28 26,8

26

24

01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06

2010 2011 2012 2013

22

2011

2012

2013

2014

Iturria: SEPE.

Lau langabetik batek hiru urtetik gora eman du langabezian

Denbora-ikuspegitik, hamar pertsonatik lauk bi urtetik gora eman dute lan-eskatzaile gisa erregistratuta (12.210 pertsona guztira); eta talde horren kopuruak gora egiten jarraitu du (+%4,0 hiruhilekoen artean). Zehazki, 4.041 pertsonak bi eta hiru artean eman dituzte langabeen zerrendan; 8.169 pertsonak hiru urtetik gora (guztizkoaren %26), eta martxoaren amaierako datuekin erkatuta, igoerak %6,9 eta %2,7 izan dira, hurrenez hurren. 19.299 langabe 2 urtetik behera eman dituzte talde horretan izena emanda, eta ia erdiek 6 hilabetetik behera eman dituzte egoera horretan (8.804 pertsona). Talde hori baino txikiagoak dira urtebetea eta bi urte artean langabezian egon diren pertsonen taldea (5.940 pertsona) eta 6 hilabete eta urtebete artean langabezian egon direnena (4.555). Aurreko hiruhilekoarekin erkatuta, hiru talde horiek bilakaera ona izan dute. Tasak behera egin du: %12,2, %7,6 eta %4,1, hurrenez hurren.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

13


erregistratutako langabezia-tasa GUZTIRA  Emakumeak  Gizonak

06.2014

∆%

31.509 16.214 15.295

-4,4 -3,9 -4,8

2.041 6.630 8.577 14.261

-6,2 -7,7 -4,9 -2,0

6 hilabeteraino 6 hilabetetik urtebetera Urtebetetik 2 urtera 2–3 urte 3 urte baino gehiago

8.804 4.555 5.940 4.041 8.169

-12,2 -4,1 -7,6 6,9 2,7

 Ez du prestaziorik jasotzen  Prestazioak jasotzen ditu

21.349 10.160

-1,0 -10,6

        

16–24 urte 25–34 urte 35–44 urte 45 eta urte gehiago

Aldakuntza-tasa, martxoko datuekin erkatuta. Iturria: SEPE eta Lanbide

Hamar pertsonatik zazpik ez du prestaziorik jasotzen

Langabezia-tasa gehiago jaitsi da beste erreferentzia-hiriburu batzuetan

Azkenik, aipatzekoa da 21.349 langabek (erregistratu den guztizkoaren %68) ez dutela prestaziorik jasotzen. Talde horrek %1,0 egin du behera, urtearen lehenengo hiruhilekoko datuekin erkatuta (222 pertsona gutxiago, kopuru absolutuetan). 2014ko bigarren hiruhileko honetako emaitzak onak izan arren, beste hiriburu batzuetan Bilbon baino gehiago jaitsi da langabezia-tasa. Estatuko bost hiriburu nagusiak (G-5) aintzat hartuta, erregistratu den langabezia-tasak batez beste %5,4 egin du behera: batez ere, Madrilen (-%7,4), Bartzelonan (-%6,3) eta Zaragozan (-%6,4). Valentziako egoeraren hobekuntza, ordea, txikiagoa izan da (-%1,9). Erregistratu den langabezia-tasa Bilbon baino gehiago jaitsi da EAEko beste hiriburu batzuetan; azken horietan, batez beste, %6,9 egin du behera. Ildo horretatik, banaka aztertuta, Donostian (-%7,7), Iruñean (-%7,9) eta Gasteizen (-%5,0) hobea izan da tasa horren bilakaera.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

14


benchmarking-a erregistratutako langabezia-tasa

06.2014

∆%

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa

228.904 100.943 75.952 87.386 56.468 --

-7,4 -6,3 -1,9 -4,9 -6,4 -5.4

BILBO

31.509

-4,4

21.303 10.966 15.489 ---

-5,0 -7,7 -7,9 -6,9 -5,8

Gasteiz Donostia Iruñea G-3ren batez bestekoa G-9ren batez bestekoa Aldakuntza-tasa, martxoko datuekin erkatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

15


Merkataritza Merkataritzako sektorearen salmentek %3,6 egin dute behera

Bizkaiko merkataritzako sektorearen salmenten indize orokorrak %3,6 egin zuen behera urtearen hasieran, 2013ko lehenengo hiruhilekoko datuekin erkatuta. Atzean geratu da 2013ko laugarren hiruhilekoan izan zuen hobekuntza txikia (+%1,1) eta 2011ko bigarren hiruhilekoko ibilbide txarra hartu du berriro. Salmenten indize orokorraren bilakaerak erakusten du handizkako merkataritzako establezimenduen salmentek (-%7,4) eta txikizkako merkataritzako salmentek (-%0,5) behera egin dutela. Ibilgailuen salmenta- eta konponketa-sektoreak nabarmen egin du gora (%8,2), aurreko urteko denboraldi berarekin erkatuta. Txikizkako merkataritza sektorea osatzen duten jarduera-adarren bilakaera heterogeneoa izan da: jakien salmentak behera egin du (-%4,4) eta gainerako produktuen salmenta, ordea, igo egin da (%2,2). Merkataritza-jarduerei lotutako enpleguak behera egin du, aurreko urtearekin erkatuta. Bizkaiko merkataritzan jarduten duten pertsonen kopuruak %2,2 egin zuen behera 2014ko lehenengo hiruhilekoan. Hori dela eta, 2013ko azken hiruhilekoko emaitza hobea izan zen (-%1,9).

merkataritza

2013ko IV.a

2014ko I.a (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

SALMENTAK

1,1

-3,6

Motordun ibilgailuen salmenta/konpontzea

15,5

8,2

Handizkako merkataritza

-1,6

-7,4

Txikizkako merkataritza*  Janaria  Gainerako produktuak

3,0 2,2 3,4

-0,5 -4,4 2,2

-1,9

-2,2

LANDUNAK

* Indize orokorra, gasolina-zerbitzugunerik gabe. Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. 2010eko oinarria. Iturria: Eustat.

Bizkaiko saltoki handiko salmentek apur bat egin dute gora (%0,3)

Saltoki handiko salmentei dagokienez, Bizkaian salmenten indize orokorrak %0,3 egin du gora, urtearen lehenengo hiruhilekoko emaitzekin erkatuta. Hobekuntza txiki horren oinarria jateko ez diren produktuen salmenten igoera da (%3,8). Igoera horrek konpentsatzen du janariaren salmenten ekarpen negatiboa (-%6,7) bigarren hiruhilekoan. Bizkaiko saltoki handietan jarduten duten biztanleen indizeak, ordea, negatiboa izaten jarraitu du eta batez besteko atzerapena %0,6 izan da.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

16


saltoki handiak

2014ko I.a

2014ko II.a (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

SALMENTAK  Janaria  Beste produktu batzuk

-2,7 -2,1 -3,0

0,3 -6,7 3,8

LANDUNAK

-0,1

-0,6

Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Behin behinekoak. Iturria: Eustat.

Ibilgailuen matrikulazioak gora egiten jarraitu du

Bestalde, apiriletik ekainera %16,0 ibilgailu gehiago matrikulatu dira Bizkaiko lurraldean, 2013ko denboraldi berarekin erkatuta. Hori dela eta, 2014ko bigarren hiruhilekoaren amaieran 4.113 ibilgailu matrikulatuta daude; hau da, aurreko denboraldian baino 567 ibilgailu gehiago. Ibilgailu partikularren matrikulazioak sortu du igoera hori, batik bat: matrikulazio guztien %77,5 osatzen dute, eta urte arteko igoera %20,2 izan da (536 ibilgailu gehiago). Enpresa-ibilgailuen eta beste ibilgailu-mota batzuen matrikulazioa ere igo egin da, baina askoz ere gutxiago (%3,5, hots, 31 ibilgailu gehiago).

ibilgailuen matrikulazioa GUZTIRA  Partikularrak  Enpresakoak eta beste batzuk

2014ko II.a 4.113 3.189 924

∆% 16,0 20,2 3,5

Bizkaiko datuak. Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi bereko emaitzekin erkatuta. Iturria: Faconauto

Merkataritzako sektoreko afiliatuen eta enpresen kopuruak behera egin du (Bilbon), 2013ko bigarren hiruhilekoko datuekin erkatuta

Azkenik, Gizarte Segurantzak emandako datuen arabera, Bilbon 12 merkataritzaenpresa gutxiago daude, 2013ko bigarren hiruhilekoko datuekin erkatuta (-%0,4). Batez ere, handizkako enpresak (-17) eta ibilgailuak saltzeko eta konpontzeko enpresak (-8) itxi dira; txikizkako merkataritza-enpresen kopuruak, aldiz, %0,7 egin du gora (13 enpresa gehiago). Merkataritzako jardueretako afiliatuen kopurua (20.658 pertsona ekainaren amaieran) ere jaitsi da (-%0,8 urte artean). Galera garbiaren arabera, 163 eta 85 afiliatu gutxiago daude handizkako merkataritzan eta ibilgailuen konponketa-jardueran, hurrenez hurren. Txikizkako merkataritza-enpresetan, ordea, 72 afiliatu gehiago daude (+%0,5).

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

17


Turismoa Ostatu-gauen kopurua nabarmen igo da bigarren hiruhilekoan (%9,9)

2014ko apiriletik ekainera, Bilboko hotel-establezimenduetan guztira 373.815 ostatugau erregistratu dira. Emaitza hori ona da; izan ere, aurreko urteko denboraldi berarekin erkatuta, 33.761 ostatu-gau gehiago erregistratu dira (batez beste, 11.000 ostatu-gau gehiago hilean). Kopuru erlatiboetan urte arteko batez besteko igoera %9,9 da. Hiribilduko hoteletan bidaiari gehiago erregistratu dira (%3,2) eta guztira 193.123 izan dira. Dena den, kopuru horren igoera baino handiagoa izan da ostatu-gauen kopuruarena. 2014ko Aste Santua apirilean izan da, eta 2013an martxoan izan zen; eta, ziur asko, horrek ere eragina izan du emaitzetan. Apirileko ostatu-gauen kopuruak urte artean %13,4 egin du gora. Hala eta guztiz ere, hiruhilekoaren joerak argi erakusten du egoera hobetzen ari dela: maiatzean eta ekainean ere gora egin dute kopuruek (%8,2 eta %8,9, hurrenez hurren).

Estatuko turisten ostatugauen kopuruaren igoera oso handia izan da (%13), eta atzerritar turisten kopurua (%6,3) bikoiztu du

Bigarren hiruhilekoan metatu diren ostatu-gauen bi herenak (guztira 207.447) Estatuko turistek eman dituzte. Kopuru horren igoerak bikoiztu du atzerritar turistei dagokiena (%13,0, eta bestea %6,3). Hotel-sarrerak aztertzen baldin badira, Estatukoa baino hobea da atzerritar turisten kopurua; urte arteko igoerak %2,7 eta %3,7 izan dira, hurrenez hurren.

turismoa

2014ko II.a

OSTATU-GAUAK  3 izar eta gehiagoko hotelak  3 izar edo gutxiagoko hotel eta ostatuak

∆%

373.815 300.589 73.226

9,9 10,0 9,8

 Estatukoak  Atzerritarrak

207.447 166.368

13,0 6,3

BIDAIARIAK  Estatukoak  Atzerritarrak

193.123 107.846 85.277

3,2 2,7 3,7

1,94

6,6

BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi bereko emaitzekin erkatuta. Iturria: Eustat.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

18


Hotel-establezimenduen kategoria aintzat hartzen baldin badugu, ostatu-gau gehienak (300.589) 3, 4 edo 5 izarreko establezimenduetan eman dira; hau da, guztizkoaren %80,4, eta 2013ko bigarren hiruhilekoko emaitzen aldean, %10,0 egin dute gora. Kategoria txikiagoko establezimenduetan emandako gauen kopuruak ere batez bestekoaren antzeko igoera izan du (%9,8) eta guztira 73.226 izan dira. Hotel-sarreren kopurua baino gehiago igo da ostatu-gauena. Horren arabera, batez besteko egonaldiaren bilakaera hobea izan da, eta 1,94 egunekoa izan da. Aurreko urtearen bigarren hiruhilekoan 1,82 egunekoa izan zen. Estatuko turisten batez besteko egonaldiak %10,0 egin du gora: 1,75 egunekoa izatetik 1,92 egunekoa izatera aldatu da. Atzerritar turistei dagokienak %2,5 egin du gora, eta batez besteko egonaldia 1,95 egunekoa da. Erreferentziatzat hartzen diren beste hiriburu batzuetan ere onak izan dira hotel-eskaeraren emaitzak

2014ko bigarren hiruhilekoan, hiribilduko hotel-establezimenduetan emandako gauen bilakaera eta beste erreferentzia-hiriburu batzuetan jasotakoa oso antzekoak izan dira. Estatuko bost hiriburu nagusien taldean (G-5), zehazki, ostatu-gauen kopurua batez beste %10,0 igo da urte artean; eta banaka aztertuta, ehuneko hori gainditu da Madrilgo hoteletan (%14,0), Sevillan (%12,3) eta Zaragozan (%14,2). 2013ko bigarren hiruhilekoko datuekin erkatuta, Valentzian eta Bartzelonan ere gora egin du kopuru horrek, igoera txikiagoa izan arren (%2,5 eta %7,0, hurrenez hurren). Bestalde, EAEko gainerako hiriburuetan (G-3) erregistratu diren ostatu-gauen kopurua batez beste %9,6 igo da apiriletik ekainera. Nabarmentzekoak dira honako emaitza hauek: IruĂąekoak (%14,0) eta Donostiakoak (%11,5); Gasteizen, aldiz, %3,4 igo da.

benchmarking-a ostatu-gauak

2014ko II.a

∆%

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batez bestekoa (hiriak)

4.480.816 4.832.435 874.338 1.243.696 376.293 --

14,0 7,0 2,5 12,3 14,2 10,0

BILBO

373.815

9,9

117.086 289.070 159.791 ---

3,4 11,5 14,0 9,6 9,9

Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ren batez bestekoa (hirietan) G-9ren batez bestekoa (hirietan)

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi bereko emaitzekin erkatuta. Iturria: Eustat eta EIN.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

19


Garraioa Bilboko portuan %6,2 salgai gehiago kudeatu dira

Apiriletik ekainera, Bilboko portuan 5.353 mila tona mugitu dira. Aurreko urtearen bihileko beraren aldean, kopuruak %6,2 egin du gora. Kopuru absolutuetan 314.000 tonako gehikuntza garbia jaso da, baldin eta portuan 2013ko apiriletik ekainera kudeatu ziren tonen kopuruarekin erkatzen badugu. Dinamismo bera jaso da aztertu diren salgai guztietan. Hori horrela, ontziratu gabeko likidoak (portuan kudeatzen diren salgaien erdiak) %7,6 igo dira; salgai orokorren kopuruak (guztizkoaren %32,3) %1,1 egin du gora, eta ontziratu gabeko solidoen kopuruak (guztizkoaren %17,1) %24 egin du gora. Azkenik, aipatu behar da portuan 519 ontzi zirkulatu direla. Aurreko urtearen denboraldi beraren aldean, kopuruak %5,3 egin du gora (26 ontzi gehiago, kopuru absolutuetan).

Salgaien itsas garraioa

35.000 33.000 31.000

34.666 Urteko (2010) 32.180 (2009)

Hilekoa

milako tonatan] 3.600

Salgaiak Mercancías

Joaera (azken 12 hilabeteetako batezbesteko Tendencia (media móvil últimos 12 meses)mugikorra

3.400 3.200

32.003 (2011) 30.073 (2013) 29.507 (2012)

3.000 2.708

2.736

2.800 2.600

2.338

2.400

29.000

2.200 2.000

27.000

1.800 25.000

1.600 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 2009 2010 2011 20122013

2012

2013

2014

Iturria: Estatuko Portuak

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

20


AIREKO GARRAIOA Bidaiarien aireko garraioak %8,5 egin du gora, sei hiruhilekotan behera egin ondoren

2014ko bigarren hiruhilekoan aireko bidaiarien garraioaren joera aldatu egin da Bilboko aireportuan. Ondoz ondoko sei hiruhilekotan behera egin ondoren, 2014ko bigarren hiruhilekoan, bidaiarien kopuruak %8,5 egin du gora urte artean. Zehazki, apiriletik ekainera garraiatu diren bidaiarien kopuru osoa 1.074.247 da; horren arabera, 84.501 bidaiari gehiago garraiatu dira, aurreko urtearen denboraldi bereko emaitzekin erkatuta. Hiribilduko hotel-jarduerari buruzko epigrafean aipatu bezala, kalkulu horretan kontuan hartu behar da aurtengo Aste Santua apirilean izan dela (2013an martxoan izan zen); eta horrek eragin ona izan duela bigarren hiruhilekoko emaitzetan. Aste Santuaren eragin horrek lagundu du apirilaren amaieran urte arteko igoera %10,2 izaten. Hala eta guztiz ere, bidaiarien zirkulazioaren emaitza hobeak maiatzean eta ekainean ere berretsi dira, hilabete horietan bidaiarien kopuruak gora egin duelako (%6,1 eta %9,2, hurrenez hurren). Bilboko aireportutik igaro diren ia bidaiari guztiak (%99,8) merkataritza-hegaldietan zihoazen. Haietako erdiek baino gehiagok (%59,0) hegaldi nazionaletan bidaiatu dute, eta gainerakoek nazioarteko hegaldietan (%41). Bilakaera kasu batean eta bestean positiboa izan den arren, nazioarteko hegaldietan erregistratutako igoera (%11,7) handiagoa izan da, hegaldi nazionalen igoerarekin erkatuta (%6,6). Kudeatu diren hegaldien kopurua ere hobetu da, eta guztizko metatua 11.424 kopurura iritsi da; hau da, aurreko urtearen denboraldi berean baino 139 hegaldi gehiago (+%1,2). Loiuko aireportutik gehien kudeatzen diren konexioak Madril (bidaiarien %15,3) eta Bartzelona (%12,5) dira. Nazioarteko konexio ohikoenak Frankfurt hiriarekin egiten dira (%6,1), bai eta Munich hiriarekin ere (%5,1). Bigarren hiruhilekoan, guztira, lau aireportu horiek eragin dute Bilboko aireportuko bidaiarien zirkulazioaren %39,0.

aireko garraioa BIDAIARIAK (kop.) Merkataritzako hegaldiak:  Estatukoak  Nazioartekoak ERAGIKETAK (kop.)

2014ko II.a

∆%

1.074.247

8,5

632.518 439.511

6,6 11,7

11.424

1,2

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi bereko emaitzekin erkatuta. Iturria: Aena.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

21


Loiuko bidaiarien zirkulazioa hobetu da, eta beste erreferentziaaireportu batzuena baino handiagoa izan da

Loiuko emaitzak eta erreferentziatzat hartzen diren beste aireportu batzuetakoak erkatzen baldin badira, agerikoa da bigarren hiruhilekoaren amaieran aireportuaren bilakaera ona izan dela (Forondako aireportuan izan ezik, bidaiarien kopurua oso txikia baita). Espainiako Estatuko hiriburu nagusien taldean (G-5) bidaiarien zirkulazioak dinamismo partekatua erakutsi du, eta urte arteko gehikuntza metatua %6,1 da. Zehatz-mehatz, honako igoera hauek jaso dira: Madrilen (%5,5), Bartzelonan (%7,4) eta Sevillan (%8,3). Valentzian zirkulazioa ez da ia aldatu (%0,4), aurreko urteko emaitzekin erkatuta; eta Zaragozan nabarmen egin du behera (-%11,5). Bestalde, EAEko gainerako hiriburuetan (G-3) zirkulazio metatuak %13,3 egin du behera, 2013ko bigarren hiruhilekoko datuekin erkatuta; izan ere, Donostiako aireportuan eta Iruñeko aireportuan behera egin du bidaiarien kopuruak (-%9,1 eta %21,0, hurrenez hurren).

benchmarking-a bidaiariak aireportuetan

2014ko II.a

∆%

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza Metatutakoa G-5en

10.743.071 10.286.363 1.256.726 1.106.633 98.948 ..

5,5 7,4 0,4 8,3 -11,5 6,1

BILBO

1.074.247

8,5

1.643 66.003 38.044 .. ..

50,3 -9,1 -21,0 -13,3 6,1

Gasteiz Donostia Iruñea Metatutakoa G-3n Metatutakoa G-9n

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi bereko emaitzekin erkatuta. Iturria: Aena.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

22


Ekonomia produktiboa BARNE PRODUKTU GORDINA Bizkaiko BPGd-aren balantzea positiboa da, bai hiruhilekoen arteko emaitzetan (%0,3), bai urte arteko emaitzetan (%0,2)

2014ko lehenengo hiruhilekoan, Bizkaiko Barne Produktu Gordinak %0,3 egin zuen gora hiruhilekoen artean. 2014 eta 2015 urteetarako egin diren ekonomia-aurreikuspenen esparruan –EAEko ekonomia osoari buruzkoak dira, baina Bizkaiko lurraldera estrapola daitezke– aipatu da jardueren dinamismoa berreskuratzen ari dela; beraz, emaitza hori bat dator adierazpen horrekin. BPGd-aren urte arteko balantzea ere lehendabizi izan da positiboa, ondoz ondoko bederatzi hiruhilekotan behera egin ondoren. Izan ere, erantsita dagoen grafikoak erakusten duen bezala, Bizkaiko BPGd-ak %0,2 egin du gora, 2013ko lehenengo hiruhilekoko datuekin erkatuta.

Bizkaiko BPGd-a Urtean

4

Var. Intertrimestral Hiruhileko arteko aldakuntza Var. UrteInteranual arteko aldakuntza

Hiruhilekoetan

3 2

0,4 0,4

0,2 0,3

0,3 0,2 -0,6

-1,7

-1,1

1 0

-0,4

-1

-1,7

-2

-1,1

-3 -3,2 -4 2009 2010 2011 2012 2013

I

II

III

2011

IV

I

II

III

2012

IV

I

II

III

2013

IV

I 2014

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

23


ZERBITZUAK Zerbitzu-sektoreko salmenten beherakada moteldu da

Bizkaiko zerbitzu-sektoreko salmenten indize orokorrak joera negatiboari eutsi zion 2014ko lehenengo hiruhilekoaren hasieran. Urte arteko beherakada %2,6koa izan da; hortaz, 2013. urtearen amaierako balantzea baino okerragoa izan da (-%1,7). Emaitza hori sortu da merkataritza-sektoreko salmentek bilakaera txarra izan dutelako (-%3,6 urte artean). Hirugarren sektoreko gainerako jarduerek ere bilakaera txarra izan dute; beherakada txikiagoa izan arren, urtearen lehenengo hiru hilabeteetan batez beste %0,7 egin dute atzera.

Zerbitzuen salmentak 14

Tasa variaciĂłn interanual Urtede arteko aldakuntza-tasa

12

Ă?ndice Indizea

110

105

10 8

100

6 4 2 0

I-10 96,7

I-12 94,1

I-11 96,3

95

I-13 89,2

-2,6 90

-0,4

-2

-2,2

-4 -6

I-14 86,9

-5,2

-8 -10

85

80 I

II

III

2010

IV

I

II

III

2011

IV

I

II

III

2012

IV

I

II

III

2013

IV

I 2014

Hirugarren sektoreko jarduerei erreparatzen baldin badiegu, merkataritza izan ezik, salmentek, oro har, behera egin zuten 2014ko lehenengo hiruhilekoan, garraio- eta biltegiratze-sektorean izan ezik. Azken sektore horretan salmenten baloreak %7,0 egin du gora, aurreko urtearen denboraldi berarekin erkatuta. Gainerako adarrek bilakaera txarra izan dute: beherakadak %1,7 (ostalaritza-zerbitzuan) eta %6,2 (informazio- eta komunikazio-sektorean) artekoak izan dira.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

24


Zerbitzuak

2013ko IV.a.

2014ko I.a

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

Salmenten indizea Zerbitzuak Merkataritza Bestelako zerbitzuak  Garraioa eta biltegiratzea  Ostalaritza  Informazioa eta komunikazioak  Jard. profesionalak, zientifikoak eta teknikoak  Administrazio jard. eta zerbitzu osagarriak

-1,7

-2,6

1,1

-3,6

-5,4 3,6 -5,4 -11,9 -10,4 -6,5

-0,7 7,0 -1,7 -6,2 -3,2 -4,2

-4,2 -1,9 -5,3

-3,2 -2,2 -4,0

Landunen indizea Zerbitzuak  Merkataritza  Bestelako zerbitzuak Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta. Iturria: Eustat.

Zerbitzu-sektoreko enplegu-mailei dagokienez, landunen indize orokorrak urte artean %3,2ko beherakada izan du Bizkaian; hortaz, aurreko hiruhilekoko emaitza (-%4,2) baino hobea izan da. Azalpena merkataritza-sektorearen balantze negatiboa da (-%2,2), bai eta gainerako zerbitzuena (batez beste, -%4,0) ere. Ondoz ondoko hamargarren beherakada da urte artean; hortaz, ibilbide negatiboa berretsi da, eta ez da epe laburrerako aldaketa onik aurreikusi. Joera negatibo hori bat dator Bilboko zerbitzu-enpresetan afiliatuek izan duten bilakaerarekin. 2014ko bigarren hiruhilekoaren amaieran, zehatz-mehatz, Bilbon, guztira 144.029 afiliatu daude zerbitzu-sektoreko enpresetan. Horrek erakusten du urte arteko %0,1eko beherakada (88 pertsona gutxiago, kopuru absolutuetan) eta beherakada %0,2koa da, etxe-zerbitzuetan afiliatuta dauden pertsonak kentzen baldin badira (223 pertsona gutxiago). Zerbitzu-sektoreko afiliatuen kopuruak, oro har hartuta, behera egin duen arren, jardueren arabera banatuz gero, bilakaera ezberdinak agertzen dira. Horren arabera, beherakada esanguratsuak gertatu dira, besteak beste, finantza- eta aseguruzerbitzuetan (-%5,2; 465 afiliatu gutxiago), garraio- eta biltegiratze-zerbitzuetan (-%3,2; 282 afiliatu gutxiago) eta herri-administrazioan (-%2,1; -229). Oso bestelakoak izan dira igoerak informazio- eta komunikazio-jardueretan (%5,2; 355 pertsona gehiago), hezkuntzan (%2,5; +371) edo osasun-zerbitzuetan (%2,8; +321).

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

25


INDUSTRIA Igoera txikia izan arren, apirilean eta maiatzean gora egin du Bizkaiko industria-ekoizpenak

Apiriletik maiatzera bilakaera ona izan du Bizkaiko industria-ekoizpenaren indize orokorrak. Atzean geratu dira aurreko hiruhilekoetako emaitza negatiboak. Aipatutako denboraldian, zehatz-mehatz, Bizkaiko industria-ekoizpenaren indize orokorrak %0,2 egin du gora urte artean; eta urtearen lehenengo hiruhilekoan, ordea, %2,6 egin zuen gora. Igoera txiki hori eragin dute manufaktura-industriaren bilakaerak (%0,5) eta erauzketaindustriarenak (%79,6). Energia-, gas- eta ur-sektorean, aldiz, batez beste %4,4ko beherakada jaso da urte artean.

industria

2014ko I.a

2014ko II.a

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

Produkzio-indizea  Manufaktura-industria  Energia, gasa eta ura  Erauzketa-industriak

-2,6 1,1 -13,8 -16,4

0,2 0,5 -4,4 79,6

Bizkaiko datuak, behin-behinekoak, egutegi-efektua zuzenduta. Bigarren hiruhilekoko datuak apiriletik maiatza artekoak dira. Iturria: Eustat.

KANPOKO MERKATARITZA Esportazioek behera egin dute, eta inportazioek gora

Apirilean eta maiatzean, Bizkaiko lurraldeko esportazioak 1.507,2 kopurura iritsi dira; hartara, %12,9ko beherakada jaso da, 2013ko denboraldi bereko emaitzarekin erkatuta. Inportazioek, ordea, bilakaera ona izan dute; guztira %14,3 egin dute gora, 1.862,6 milioi euroko kopurura iritsi arte. Erantsitako taulak erakusten duen bezala, bai esportazioen bilakaera, bai inportazioena energia-sektoreak zehazten ditu. Energetikoak ez diren esportazioen beherakada handiagoa izan da (-%19,3). Inportazioek, emaitza positiboak izan arren, igoera askoz ere txikiagoa izan dute, energia-osagaia (%2,2) kentzen baldin bada. Horregatik azpimarratu behar da energia-sektoreak lurraldeko kanpo-merkataritzan duen garrantzia; bestela esanda, esportazioen laurdenak sektore horri dagozkio, bai eta inportazioen erdiak ere.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

26


kanpoko merkataritza

2014ko I.a

2014ko II.a

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

Esportazio guztiak Esportazio ez energetikoak

20,2 1,5

-12,9 -19,3

Inportazioak

12,1

14,3

Inportazio ez energetikoak

5,8

2,2 (Partaidetza ratioa, %)

esportazio ez energetikoen % / esport. guztiak inportazio ez energetikoen % / inport. guztiak

69,8 41,5

73,9 43,6

Bizkaiko datuak, behin-behinekoak. 2014ko bigarren hiruhilekoa: apiriletik maiatzerako datuak. Iturria: Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

27


Jarduera ekonomikoak Aurreko hiruhilekoan baino 161 jardueralizentzia gehiago zenbatu dira (+%0,4)

2014ko bigarren hiruhilekoaren amaieran, Bilbon ekonomia-jardueretarako 37.084 lizentzia aktibo zenbatu ziren. Kopuru horrek erakusten du %0,4ko igoera jaso dela hiruhilekoen artean: 161 jarduera-lizentzia gehiago daude, martxoaren amaierako datuekin erkatuta. Indarrean dauden enpresa-jardueretarako lizentzien kopuruak gora egin du, proportzio berean (%0,4), eta 27.975 kopurura iritsi da (guztizkoaren %75,4). Talde horretan, hamar lizentziatik bederatzi (%86,6) zerbitzu-jarduerei lotuta daude; %8,4 eraikuntzajarduerei eta %5,0 gainerako industria-jarduerei lotuta daude.

jarduerak

2014ko II.a

∆%

Jarduera ekonomikoak

37.084

0,4

Enpresa-jarduerak

27.975

0,4

1.395 2.345 24.235

0,9 3,2 0,2

8.813

0,2

296

6,5

Industria Eraikuntza Zerbitzuak Jarduera profesionalak Jarduera artistikoak

Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoko emaitzekin erkatuta. Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga).

Jarduera profesionalak egiteko lizentzien kopurua (guztira 8.813) ez da ia igo, aurreko hiruhilekoko emaitzekin erkatuta (%0,2, hots, 20 gehiago). Jarduera artistikoak egiteko lizentzien kopurua 278 izatetik 296 izatera iritsi da; hots, %6,5eko igoera urte artean. Eraikuntza-sektoreko lizentziek bilakaera onena izan dute, 2014ko lehen hiruhilekoko emaitzekin erkatuta (%3,2; 72 lizentzia gehiago). Eraikuntzari atxikitakoen kopurua, ordea, %0,9 igo da (12 gehiago); eta zerbitzu-jarduerak egiteko lizentzia-kopurua %0,2 (39 gehiago). Zerbitzu-lizentziek, oro har hartuta, gora egin dute (%0,2), baina bilakaera bestelakoa da, jarduera-adarren arabera aztertzen baldin bada

Enpresa-lizentziak sektoreka aztertzen baldin badira, zera ondoriozta daiteke: ekainaren amaieran, zerbitzu-lizentzien herenak, gutxi gorabehera, merkataritza-sektorean bildu ziren (guztira 8.785); eta talde horren barruan, jateko ez diren produktuen txikizkako merkataritza-lizentziak ia emandako lizentzien erdiak dira (4.310), eta alde nabarmena ateratzen diote jakien eta edarien txikizkako merkataritzari (2.091).

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

28


Enpresei zerbitzu egiteko lizentziak, indarrekoak, 4.325 dira. Hiruhilekoen arteko igoera %1,4 izan da; eta, beste jarduera-adar nagusi batzuetan, ordea, beherakadak jaso dira lizentzia-kopuruetan: esate baterako, ostalaritzan eta sukaldaritzan (-%0,5); zerbitzu pertsonaletan (-%0,7); higiezin-zerbitzuetan (-%0,7) edo finantza- eta aseguruzerbitzuetan (-%0,8).

enpresa-jarduerak adar nagusiak

2014ko II.a

∆%

4.310 4.325 3.015 2.345 2.091 1.531 1.334 942 830

0,0 1,4 -0,5 3,2 -0,3 0,3 -0,7 -0,7 -0,8

Jateko ez diren produktuen txikizkako merkataritza Enpresei emandako zerbitzuak Ostalaritza eta janari-zerbitzuak Eraikuntza Jakien eta edarien txikizkako merkataritza Handizkako merkataritza Zerbitzu profesionalak Higiezin-zerbitzuak Finantza- eta aseguru-zerbitzuak Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoko emaitzekin erkatuta. Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga).

SOZIETATE BERRIAK 2013ko bigarren hiruhilekoko emaitzekin erkatuta, enpresa berrien eraketak gora egin du

Apirilean, maiatzean eta ekainean, Bilbon, guztira, 246 merkataritza-sozietate berri eratu dira. Urtearen lehenengo hiruhilekoan ia kopuru bera jaso zen (3 merkataritzasozietate berri gehiago). Sozietate berriak eratzeari dagokionez, kopuru hori emaitza handiena izan da, 2011tik aztertutako bilakaeran. Izan ere, kopuru horrek 2013ko lehenengo hiruhilekoan jaso zen maximoa gainditu du. Urte arteko kopuruetan, azken denboraldi honetan lortu den zenbatekoak %6,0ko gorakada erakutsi du (14 enpresa berri gehiago). Jarduera-sektoreen araberako banaketak bere horretan jarraitu du, aurreko aldiekin erkatuta. Ildo horretatik, sortu diren enpresa berrien %80,1 zerbitzu-sektorekoak dira (197 sozietate berri); %17,1 eraikuntzari lotuta daude (42); eta %2,4 industria- eta energia-sektorekoak dira (6). Gainerakoa lehen sektorean eratu da (1). Zerbitzu-sektorean, honako hauek nagusi izaten jarraitu dute: enpresei zuzendutako zerbitzuak egiten dituzten enpresek eta higiezin-jarduerek (53), merkataritzasektorekoek (49) eta ostalaritza-sektorekoek (29).

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

29


Merkataritza-sozietate berriak 1200 1000 800

Urtean

300

Hiruhilekoetan II-14 246

830 836 741 (2012) (2013) 744 (2010) (2011)

600

II-13 232

II-11 213

250

200

II-12 211

400 150 200 0

100 2010201120122013

I

II

III

2011

IV

I

II

III

2012

IV

I

II

III

2013

IV

I

II

2014

Iturria: Bilboko Merkataritza Ganbera eta Merkataritza Erregistroa

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

30


2014KO II. HIRUHILEKOA

ADIERAZLEAK Azken datua

Δ Urte artekoa (%)

Aldia

LAN-MERKATUA Biztanle aktiboak (milakoetan)**

166,2

-

II. Hiruhil.

Biztanle okupatuak (milakoetan)**

135,9

-

II. Hiruhil.

30,3

-

II. Hiruhil.

18,24

-

II. Hiruhil.

31.509

-4,4

Ekaina

162.438

-0,5

Ekaina

27.640

8,7

II. Hiruhil.

90,3

0,3

II. Hiruhil.

20.658

-0,8

Ekaina

104,6

0,5

Ekaina

Ostatu-gauak (kop.)

373.815

9,9

II. Hiruhil.

Bidaiariak (kop.)

193.123

3,2

II. Hiruhil.

1,94

6,6

II. Hiruhil.

5.352,8

6,2

1.074.247

8,5

Apirila eta maiatza II. Hiruhil.

27.975

2,2

II. Hiruhil.

189,1

0,2

246

6,0

Apirila eta maiatza II. Hiruhil.

Langabeak (milakotan)** Langabezia-tasa (%)** Erregistratutako biztanle langabeak (pertsonakop.)** Pertsona afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA Saltoki handietako salmentak (indizea)*** Afiliatuak Kontsumoko prezioak (indizea)*** TURISMOA

BATEZ BESTEKO gau/bidaiari)

EGONALDIA

(ostatu-

GARRAIOA Salgaien itsas garraioa (mila tona) Bidaiarien aireko garraioa ENPRESA JARDUERA Enpresa jardueren lizentziak Industri ekoizpena (indizea)*** Merkataritza sozietate berriak (kop.)

* Ehuneko puntuak. ** Bilboko biztanleak. BAIren kasuan, urte arteko aldakuntzak ez daude erabilgarri, populazioaren oinarria aldatzeagatik eta saila apurtzeagatik. *** Bizkaiari dagokion adierazlea. Iturria: Eustaten, SEPEren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren, EINen, Estatuko Portuen eta AENAren datuak erabili ditugu, taula osatzeko.

Hiruhileko Koiuntura – 2014ko II. hiruhilekoa

31


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.