I 2013 Bilboko Hiruhileko Koiuntura Txostena
Laburpena Urteko lehen hiruhileko itxieraren adierazle ekonomikoek ia, oro har, agerian uzten dute krisi ekonomikoaren eragina eta larritasuna; ziurgabetasun handia dago enpresek eta familiek atzeraldi ekonomikoaren erronkei aurre egiten jarraitzeko duten gaitasunaren inguruan. NDFren aurreikuspenen arabera, munduko ekonomia % 3,3 haziko da 2013an
EAEko ekonomia % 1,8 jaitsiko da 2013ko lehen hiruhilekoan, eta % 1,1 urte osoan.
Munduko ekonomiaren eboluzioari buruz Nazioarteko Diru Funtsak egindako apirileko aurreikuspenen arabera munduko BPG % 3,3 haziko da 2013an. Horrek esan nahi du urtarrileko hazkunde-aurreikuspena pixka bat okerragoa izango dela. Euroguneko aurreikuspenak ere beherantz berrikusi dira, baita espainiar ekonomiarenak ere. 2013rako % 0,3 eta % 1,6 jaistea aurreikusten da, hurrenez hurren. EAEko ekonomiari buruzko aurreikuspenei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak uste du 2013an BPG % 1,1 uzkurtuko dela, eta horrek 2014ko hasierara atzeratuko duela ekonomiaren suspertzea. 2013. urteak aurrera egin ahala, jaitsiera gutxitzea aurreikusten da, lehen hiruhilekorako aurreikusitako -% 1,8tik hasita. Barne-eskariari dagokionez, osagai guztiek portaera negatiboa izango dutela aurreikusten da. Bestalde, kanpoko saldoak BPGren aldakuntzari egindako ekarpen positiboak eskariaren gainerako osagaien ekarpen negatiboa arintzen jarraituko du. Eta eskaintzaren ikuspegitik, industriak, eraikuntzak eta zerbitzuek hazkunde negatiboak izango dituztela aurreikusten da, nahiz eta joera ez den horren negatiboa izango urtea igaro ahala. Testuinguru honetan, lan-merkatuaren eboluzioari buruzko aurreikuspenak ere negatiboak dira, eta enpleguaren beheranzko joera (-% 2,2 2013an) adierazten dute, 2014ko lehen seihilekoraino iraungo duena. Langabezia-tasari dagokionez, PRAren arabera (Biztanleria Jardueraren arabera sailkatzeko Inkesta), 2013ko bigarren hiruhilekoan % 13,7ra iristea aurreikusten da, eta une horretatik aurrera, adierazlea erritmo eutsian jaisten hasiko dela.
Bilbon bizi den biztanleria okupatua % 5 gutxitu da eta langabezia-tasa % 17,9koa izan da
Bilboren eboluzio ekonomikoari dagokionez, lehen hiruhilekoko adierazleek, logikoki, krisiaren eraginaren egoera partekatua islatzen dute. Izan ere Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, hiriko biztanleria okupatua % 5,0 jaitsi baita 2012ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta; guztira 128,4 mila pertsona izan ziren. Zerbitzuetan lan egiten dutenen eboluzioa txarrena izan da, alde handiarekin (-% 5,6), industrian (-% 2,7) eta eraikuntzan (-% 2,7) izandako beherakadekin alderatuta. Bestalde, hirian bizi diren biztanle langabeen kopurua % 0,4 jaitsi da, eta 28,0 mila pertsona izan dira, guztira. Gizonezko langabeen kopurua (16,1 mila) egoera berean dauden emakumezkoena (11,9 mila) baino askoz handiagoa izan arren, azken hiruhilekoan izan duen eboluzioa positiboa izan da, eta hiruhileko arteko tasaren beherakada % 6,4koa izan da. Hirian bizi diren emakumezko langabeen kopurua, ostera, % 9,2 hazi da.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
1
Ondorioz, Bilbon bizi diren biztanleen langabezia-tasaren batez bestekoa % 17,9koa da (aurreko hiruhilekoan, berriz, % 17,2koa izan zen). Portzentaje hori % 20,5ekoa da gizonezkoen kasuan (-0,3 pp), eta % 15,3koa emakumezkoenean (+1,7 pp). Hiribilduko enpresetako biztanleria afiliatua % 2,3 murriztu da
Emaitza horiek bat datoz hiriko enpresetako biztanleria afiliatuan ikusitako eboluzioarekin, % 2,3 jaitsi baita 2012ko itxiera-zifrarekin alderatuta. Zehazki, martxoaren bukaeran 163.445 pertsona afiliatu zeuden; horrek esan nahi du 3.917 pertsonen galera garbia izan dela urteko lehen hiruhilekoan. Afiliazioaren beherakada handiena urtarrilean izan da, eta joerak negatiboa izaten jarraitu duen arren, afiliazioen jaitsiera-erritmoa nabarmen moteldu da otsailean eta martxoan. Era berean, aipatzekoa da jarduera-adar gehienetan afiliazioaren beherakada orokorra izan dela, lehen sektorean, energia-jardueran, hezkuntzan eta etxeko langileenean izan ezik.
Biztanleria egoiliarrak izenpetutako kontratuak % 12,6 jaitsi dira lehen hiruhilekoan
Erregistratutako langabezia % 5,6 handitu da abendukoarekin alderatuta
Era berean, Bilbon bizi diren biztanleek izenpetutako lan-kontratuen kopuruak urte arteko % 12,6ko beherakada erregistratu du 2013ko lehen hiruhilekoan. Emaitza negatiboa da, 2012ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta 3.197 kontraturen galera garbia izan baita, eta 2012ko bigarren eta laugarren hiruhilekoekin alderatuta, berriz, 7.000 kontraturena, gutxi gorabehera. Kontratuen beherakada bereziki esanguratsua izan da 25 urtetik beherakoen artean (-% 22). Erregistratutako langabeen kopuruak, bestalde, gora egiten jarraitzen du, eta lehen hiruhilekoaren amaieran 32.559 pertsonen maximo historikora iritsi da, hau da, abenduan baino 1.718 langabe gehiago (hiruhileko artekoa % 5,6koa). Urte arteko kopurutan, Bilbon erregistratutako langabezia % 8,1 igo da, eta azken urtean hilero 200 langabetik kontabilizatu dira. Erregistratutako langabezia adin-tarte guztietan handitu bada ere, eboluzio txarrena adin gutxiagoko biztanleriari dagokio, hiruhileko arteko gorakada % 7,6koa izan baita. Horrez gain, aipatzekoa da Bilbon langabe gisa erregistratutako hamar pertsonatik lauk 44 urtetik gora dituela (% 41,6) eta biztanleria langabearen erdiak gutxienez urtebete daramala egoera horretan (% 49,06).
Zerbitzuen sektoreko salmenten beherakada areagotu egin da 2012ko laugarren hiruhilekoan
Sektoreko egoeraren adierazleek erakusten duten panorama ere negatiboa da, emaitzak, oro har, okerragoak baitira aurreko hiruhilekoan antzemandako emaitzekin alderatuta. Zerbitzuen sektorearen jardueratik hasita, salmenten adierazle orokorrak (Bizkaiari dagokio baina emaitzak hiriburuan aplikatu daitezke neurri handi batean) urte arteko % 6,2ko beherakada izan du. Merkataritza-sektoreko salmentek urte arteko % 4,4ko beherakada izan dute. Gainerako zerbitzuetan (garraioa, ostalaritza, informazioa eta komunikazioak, enpresentzako zerbitzuak), berriz, % 8,9ko beherakada egon da. Txikizkako merkataritzaren salmentek % 4,8ko beherakada izan dute, handizkako merkataritzako salmenten beherakada baino pixka bat handiagoa dena. Motordun ibilgailuak saltzeko eta konpontzeko azpisektoreak, bestalde, eboluziorik txarrena izan du, urte arteko beherakada % 11,3koa izan baita, ibilgailuen matrikulazioak behea jotzearekin bat.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
2
Zerbitzuen sektoreak aurre egin beharreko arazoak oso eragin negatiboa dira enpresaehunean eta enpleguan, hala islatzen dute Bizkaiko erreferentziako adierazleek (okupatuen indizea) edo hiriko espezifikoek (biztanleria afiliatua, Gizarte Segurantzan izena emandako enpresak edo enpresa-jardueraren lizentziak). Turismoari dagokionez, adierazleen arabera urteko lehen hiruhilekoan Bilboko ostalaritza-establezimenduen eskaria jaitsi egin da, nahiz eta Aste Santua martxoko azken egunetan izan den. Hoteletako ostatu-gauen kopurua (249.230) % 1,5 jaitsi da eta bidaiarien sarrerak (136.356) % 1,9 gutxitu dira.
Bilboko hotel-jardueraren eskaria pixka bat jaitsi da, atzerriko turismoaren dinamismoa gorabehera.
Industria-ekoizpenak joera negatiboari eutsi dio jarduera-sektore guztietan
Eratutako merkataritzasozieteen kopurua nabarmen hazi da
Azken hiruhilekoetan gertatu den bezala, atzerriko turismoaren emaitzak onak (bidaiarien hazkundea % 8,8koa izan da eta % 4,4koa ostatu-gauena), berriz ere, ez datoz bat turismo nazionalak izandako uzkurdurarekin (-% 6,0 eta -% 4,3 hurrenez hurren). Hotel-eskariari buruzko datu horiek bat datoz Bilboko aireportuko bidaiarien trafikoak izandako eboluzioarekin, guztira % 5,1 jaitsi baita lehen hiruhilekoan, nahiz eta nazioarteko hegaldien trafikoa igo (+ % 2,9). Industria-jarduerari dagokionez, Bizkaiko industria-ekoizpenaren indizeak bere eboluzio negatiboari eutsi dio 2013ko lehen bihilekoan (-% 5,0ko urte artekoa), eta beherakada orokorra izan da jarduera-sektore desberdinetan. Emaitza horrek ez dauka zerikusirik Bilboko Portuko salgaien itsas trafikoaren eboluzioarekin (aldi berean, urte arteko gorakada % 11,6koa izan da) edo Bizkaian esportazioek izan duten hazkunde txikiarekin (% 1,1). Nahiz eta aztertutako adierazle gehienek atzeraldiaren egoera ekonomikoa erakutsi, krisiak ez du Bilboren ekintzailetza-gaitasuna geldiarazi, izan ere 2013ko lehen hiruhilekoan Bilbon 245 merkataritza-sozietate eratu baitira. Kopuru hori aurreko hilekokoa baino % 22,5 handiagoa da, eta % 4,5 handiagoa aurreko urteko aldi bera kontuan hartzen badugu.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
3
Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA
NDFren aurreikuspenen arabera, munduko ekonomia % 3,3 haziko da 2013an
Munduko ekonomiaren eboluzioari buruz Nazioarteko Diru Funtsak egindako apirileko aurreikuspenen arabera munduko BPG % 3,3 haziko da 2013an, eta % 4,0 2014an. Urtarrileko proiekzioekin alderatuta, apur bat okertu da aurtengorako hazkundeaurreikuspena (- 0,2 pp). NDFren arabera, "munduko aurreikuspenak berriz ere hobetu dira, baina ekonomia
aurreratuak suspertzeko bideak gorabeheratsua izaten jarraituko du. Merkatu emergenteetako eta garatzen ari diren merkatuetako ekonomiek beren dinamismoari eutsi diote, baina badirudi merkatu aurreratuetakoak Estatu Batuen eta eurogunearen arteko bidegurutze batera iritsi direla", batera izan baitira "eurogunearen haustura eta Estatu Batuen uzkurdura fiskal bortitza amildegi fiskalak sortua". Zehazkiago esanda, ekonomia aurreratuak % 1,2 haztea aurreikusten da 2013an, eta ondoren pixkanaka bizkortzea harik eta 2014an % 2,2 hazi arte. Hala ere, merkatu emergenteetako eta garatzen ari diren merkatuetako ekonomietarako aurreikusitakoak baino hazkunde txikiagoak dira (% 5,3koa 2013an, eta % 5,7koa 2014an). Eurogunean 2013rako hazkunde-aurreikuspenak ere beherantz berrikusi dira, eta % 0,3ko jaitsiera izango dela uste da (- 0,2 pp urtarrileko aurreikuspenekin alderatuta). 2014an, berriz, aurreikusitako hazkunde ekonomikoa % 1,1ean mantentzen da. NDFk adierazten duen bezala, "pixkanaka-pixkanaka, euroguneko jarduera gora egiten
Espainiar ekonomiak atzeraldian jarraituko du 2013an (-% 1,6), eta eurogunean aurreikusitakoa baino askoz uzkurdura handiagoa izango du (-% 0,3)
hasiko da, neurri handi batean freno fiskala txikiagoa izateari eta maileguen baldintzak zerbait lasaitzeari esker. Hala ere, emaitza erreprimituta egongo da,..., doikuntza fiskalak, finantza-zatiketak eta periferiako ekonomietan egiten ari diren balantzeen doikuntzengatik". Espainiar ekonomiaren kasuan, NDFk aurreikusten du BPG % 1,6 jaitsiko dela 2013an eta % 0,7ko hazkundea izango dela 2014an; horrek esan nahi du urtarrilean bi urteetarako egindako aurreikuspenak baino puntu portzentual bat okerragoak izango direla.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
4
munduko
BPG
2012
2013
2014
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
MUNDUKO BPG  Ekonomia aurreratuak
- Estatu Batuak - Eurogunea - Alemania - Frantzia - Italia - Espainia  Ekonomia emergenteak eta garatzen
ari direnak - Txina - India - Brasil - Errusia
3,2
3,3
4,0
1,2 2,2 -0,6 0,9 0,0 -2,4 -1,4
1,2 1,9 -0,3 0,6 -0,1 -1,5 -1,6
2,2 3,0 1,1 1,5 0,9 0,5 0,7
5,1
5,3
5,7
7,8 4,0 0,9 3,4
8,0 5,7 3,0 3,4
8,2 6,2 3,4 3,8
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2013ko apirila)
EAEKO EAEko ekonomia % 1,8 jaitsiko da 2013ko lehen hiruhilekoan, eta % 1,1 urte osoan.
EKONOMIA
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak EAEko ekonomiaren eboluzioari buruzko aurreikuspenak berrikusi ditu, eta uste du BPG % 1,1 jaitsiko dela 2013an; 2014ko lehen seihilekoan, berriz, EAEko ekonomia % 0,5 igoko da, batez beste. Hortaz, zikloz aldatzeko unea berriz ere atzeratu da eta orain urte arteko lehenengo tasa positiboak 2014ko lehen hilabeteetan izatea aurreikusten da. Hiruhilekoaren eboluzioak adierazten du eskariaren nahiz eskaintzaren aldetik emaitza txarrenak 2013ko lehen hilabeteetan izango direla, eta urteak aurrera egin ahala poliki-poliki hobera egingo duela. Barne-eskariari dagokionez, eta azken hiruhilekoetan gertatzen ari den bezala, 2013 osoan agregatu guztien ekarpena negatiboa izango dela aurreikusten da. Kalkulatzen da barne-eskaria, oro har, % 2,7 murriztuko dela 2013ko lehen hiruhilekoan (urte arteko batez besteko beherakada % 2,0koa izango da), honako hauen hazkundearen aurreikuspen negatiboen ondorioz: etxeetako kontsumoarena (-% 1,4 lehen hiruhilekoan), kontsumo publikoarena (-% 2,9) eta kapitalaren formazio gordinarena (% 5,3).
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
5
Hala eta guztiz, kanpoko saldoaren ekarpen positiboak eskariaren gainerako osagaien ekarpen negatiboa arintzen jarraituko du, hazkunde-tasak 2013an zehar positiboak izaten jarraituko dutela aurreikusten baita, urte osorako urteko % 0,9ko hazkundea izango baitute batez beste.
EAEko
BPG
2013.I
2013
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
BPG Etxeetako kontsumoa Kontsumo publikoa Inbertsioa Barne-eskariaren ekarpena Kanpoko saldoaren ekarpena Industria Eraikuntza Zerbitzuak
-1,8 -1,4 -2,9 -5,3 -2,7 0,9
-1,1 -0,9 -2,2 -4,4 -2,0 0,9
-2,9 -6,2 -0,8
-1,9 -4,9 -0,5
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2013ko apirila)
Eskaintzaren aldetik, 2013an jarduera-sektore guztietan (lehen sektorean izan ezik) hazkunde negatiboak izatea aurreikusten da. Aurreikuspenen arabera urte arteko aldakuntza negatiboarekin amaituko dira hiruhileko guztiak, nahiz eta urteak aurrera egin ahala emaitzak hobetu egingo diren.
Eraikuntzak % 6,2ko jaitsiera erregistratuko du 2013ko lehen hiruhilekoan, eta eboluzio negatiboena izan duen jarduera-sektorea izaten jarraitzen du, industrian (-% 2,9) eta zerbitzuen sektorean (-% 0,8) aurreikusita dauden jaitsierekin alderatuta. Urte osoan, sektore-hazkundeak -% 4,9koak, -% 1,9koak eta -% 0,5ekoak izango direla kalkulatzen da.
Testuinguru atzerakor horretan, lan-merkatuaren eboluzioaren aurreikuspenak oso negatiboak dira, datozen sei hiruhilekoetan enplegua etengabe jaitsiko dela adierazten baitute. Zehazkiago esanda, kalkulatzen da enplegua % 2,2 gutxituko dela 2013an (-% 3,0 lehen hiruhilekoan) eta % 1,1 2014ko lehen erdialdean. Langabeziaren tasari dagokionez, PRAren arabera (Biztanleria Jardueraren arabera sailkatzeko Inkesta) 2013ko bigarren hiruhilekoan % 13,7ko maximora iritsiko dela aurreikusten da eta une horretatik aurrera adierazlea erritmo eutsi batean jaisten hasiko dela.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
6
Lan-merkatua MAGNITUDE NAGUSIAK
Bilbon bizi den biztanleria okupatua 6,7 mila pertsonatan murriztu da
Biztanleria Aktiboaren Inkestako azken datuen arabera, 2013ko lehen hiruhilekoan Bilbon bizi ziren biztanle aktiboak 156,4 mila pertsona ziren. Horrek esan nahi du hiruhileko arteko % 4,2ko beherakada izan zela, 6.800 pertsona aktiboren galera garbia, alegia.
Era berean, hiriko biztanleria okupatuak % 5,0ko beherakada erregistratu du, eta guztira 128,4 mila pertsona izan dira. Generoaren arabera aztertuz gero, emakumeen artean portaera pixka bat txarragoa antzematen da, beren okupazio-zifra % 5,7ra jaitsi baita (4.000 pertsona gutxiago, termino absolututan); gizonezkoen kasuan, berriz, % 4,1 (2.700 pertsona gutxiago).
Jarduera-sektoreen arabera, lehen sektorean bakarrik igo da okupatuen kopurua; dena den, eta hirian duten magnitudea, espero izatekoa denez, oso txikia da (200 pertsona). Zerbitzuen okupazioak eboluzio txarrena izan du (-% 5,6); industrian (-% 2,7) eta eraikuntzan (-% 1,5), ostera, oso beherakada txikiak izan ditu.
Datu horien ondorioz, Bilbon bizi den biztanleriaren batez besteko enplegu-tasa % 44,8koa da, eta gizonezkoen (% 47,9) eta emakumezkoen (% 42,2) arteko aldea ia sei puntu portzentualekoa da.
Biztanleria aktiboa, okupatua eta langabea
Iturria: EIN, Biztanleria Aktiboari buruzko Inkesta. 16 urte eta hortik gorako biztanleria.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
7
Bestalde, hirian bizi diren biztanle langabeen kopurua pixka bat jaitsi da (-% 0,4), eta 28,0 mila pertsona izan dira, guztira. Gizonezko langabeen kopurua (16,1 mila) emakumezkoena (11,9 mila) baino askoz handiagoa izan arren, azken hiruhilekoan izan duen eboluzioa positiboa izan da, eta hiruhileko arteko tasaren beherakada % 6,4koa izan da. Hirian bizi diren emakumezko langabeen kopurua, ostera, % 9,2 hazi da.
Ondorioz, Bilbon bizi diren biztanleen langabezia-tasaren batez bestekoa % 17,9koa da, aurreko hiruhilekoan kalkulatutako tasa baino 0,7 puntu portzentual handiagoa. Gizonezkoen langabezia-tasa 0,3 puntu murriztu da eta % 20,5ekoa da; emakumezkoena, berriz, % 15,3koa izan da, 1,7 puntu portzentual igo ondoren.
BIZTANLERIA AFILIATUA Hiriko enpresetako biztanleria afiliatua % 2,3 murriztu da
Gizarte Segurantzako datuen arabera, Bilboko enpresetan afiliatutako biztanleak 163.445 ziren martxoaren bukaeran. Horrek esan nahi du % 2,3ko beherakada izan dela 2012ko abenduarekin alderatuta, eta 3.917 pertsona afiliatuen galera garbia egon dela aurtengo lehen hiru hilabeteetan. Grafiko erantsian ikusten den bezala, afiliazioaren beherakada handiena urtarrilean izan da (abenduan baino 2.981 pertsona gutxiago), eta joerak negatiboa izaten jarraitu duen arren, afiliazioen jaitsiera-erritmoa nabarmen moteldu da otsailean eta martxoan.
Biztanleria afiliatua [pertsona afiliatuak, milakoetan] 174,9 (2009) 173,5 (2010)
Urtekoa
Hilekoa 11-aza 173,2
171,7 (2011)
175 11-abe 171,7
11-urta 172,0
12-mar 169,2
170
12-abe 167,4
167,4 (2012) 11-abu 167,1
13-mar 163,4
165
12-abu 160,9 160 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 2011
2012
2013
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
8
Erregimen Orokorreko eta Autonomoen Erregimen Bereziko afiliazioak % 2,5 eta % 1,0 jaitsi dira, hurrenez hurren
Kotizazio-erregimenaren arabera aztertuz gero, agerian geratzen da pertsona afiliatuen kopuruan beherakada orokorra izan dela: -% 2,5 Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean, -% 1,0 Langile Autonomoen Erregimen Berezian eta -% 27,9 Itsasoko eta Nekazaritzako Langileen Erregimen Berezietan. Berriz ere, Etxeko Langileen Erregimen Berezia da pertsona afiliatuen kopurua igo duen bakarra (abenduan baino % 1,2 gehiago), eta guztira 6.204 pertsona izan dira Bilbon. Termino absolutuetan, Erregimen Orokorrak du pertsona afiliatuen kopuru handiena (% 82,3); martxoaren bukaeran guztira 134.441 pertsona izan dira. Langile Autonomoen Erregimen Berezia da bigarren erregimen ugariena, guztira 22.078 afiliazio baititu (% 13,5). Era berean, aipatzekoa da Erregimen Orokorrean % 5,0ko beherakada izan dela duela urtebete erregistratutako afiliazioaren bolumenarekin alderatuta, eta kopuru horrek Autonomoen Erregimen Berezian izandako beherakada erlatiboa (-% 2,1) bikoizten duela.
pertsona afiliatuak
2013.03
GUZTIRA Erregimen Orokorra Autonomoak Etxeko langileak Nekazariak eta Itsasoko langileak
163.445
-2,3
134.441 22.078 6.204
-2,5 -1,0 1,2
722
-27,9
%∆
Aldakuntza-tasa abenduarekiko Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Administrazio-jarduerek eta merkataritzak gutxi gorabehera 700 pertsona afiliatu galdu dituzte azken hiruhilekoan, hurrenez hurren
Biztanleria afiliatua jarduera-adarren arabera xehatzeak agerian utzi du berriz ere zerbitzu-sektoreak duen garrantzia. Martxoaren bukaeran, zehazki, zerbitzu-sektoreak hiriko biztanleria afiliatu enplegatuaren % 88,4 hartzen zuen, 144.407 pertsona, alegia. Industriako eta energiako jarduerak (% 5,8), eraikuntza (% 5,6) eta lehen sektorea (% 0,2) datoz ondoren, hurrenkera horretan. Azterketa xehatuago batek erakusten digu merkataritzako enpresek dutela pertsona afiliatuen kopuru handiena (20.796), eta beste hauen aurretik daude, nabarmenenak aipatzearren: hezkuntzarekin zerikusia duten jarduerak (15.850), zerbitzu administratibo eta laguntzaileak (15.759), zerbitzu profesional, zientifiko eta teknikoak (11.193), osasun-zerbitzuak (11.127) eta Administrazio Publikoa (10.590). 2002. urteko itxierako datuekin alderatuz gero, agerian geratzen da jarduera-adar gehienetan afiliazioaren beherakada orokorra egon dela, hauetan izan ezik: lehen sektorean (+% 4,0), energia-jardueran (+% 2,6), hezkuntzan (+% 1,2) eta etxeko langileenean (+% 1). Eta beherakada erlatiborik handienak izan dituzten jardueretan, nabarmentzekoak dira aisiakoak eta kulturalak (-% 9,2), garraio eta biltegiratzekoak 2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
9
(-% 5,0), eraikuntzakoak (-% 4,4), zerbitzu administratibo eta laguntzaileak (-% 4,3) eta osasunekoak (-% 4,0).
pertsona afiliatuak
2013.03
jarduera-adarrak Lehen sektorea
%∆
389
4,0
9.501
-0,8
Industria
5.932
-1,5
Energia
1.521
2,6
Hondakinak eta ura
2.048
-1,4
Eraikuntza
9.148
-4,4
Eraikuntza
3.242
-4,2
Industria eta Energia
Eraikuntzako laguntzailea
5.906
-4,6
144.407
-2,3
Merkataritza
20.796
-3,2
Hezkuntza
15.850
1,2
Administratiboak eta laguntzaileak
15.759
-4,3
Profesionalak, zientifikoak eta teknikoak
11.193
-1,3
Osasuna
11.127
-4,0
Administrazio Publikoa
Zerbitzuak
10.590
0,1
Finantza-jarduerak eta aseguruak
8.917
-1,4
Garraioa eta biltegiratzea
8.860
-5,0
Ostalaritza
8.447
-1,2
Gizarte-zerbitzuak
7.328
-2,9
Informazioa eta komunikazioak
6.885
-3,8
Etxeko langileak
6.852
1,0
Aisiakoak eta kulturalak
2.884
-9,2
Ostatua
1.172
-2,8
Higiezinak
1.168
0,2
Beste zerbitzu batzuk
6.579
-2,5
Aldakuntza-tasa abenduarekiko Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Bilboko afiliazioaren eboluzioa beste hirietakoa baino txarragoa izan da
Gizarte Segurantzako afiliazioaren eboluzioa erreferentziako gainerako hirietan ere negatiboa izan da. Taula erantsian ikusten den bezala, Espainiako bost hiri nagusietako batez besteko afiliazioa % 1,3 jaitsi da abendukoarekin alderatuta. Beherakada orokorra izan da baina magnitude desberdinekoa; Bartzelona nabarmentzen da ez baitu hain eboluzio txarra izan (-% 0,8).
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
10
Gainerako euskal hiriburuei dagokienez, afiliazioaren batez besteko jaitsiera % 2,3koa izan da, Bilbon lortutako emaitza bera, alegia. Beherakadarik txikiena Donostian (-% 1,5) erregistratu da, eta ondoren Gasteizen (-% 2,4) eta Iruñean (-% 2,9).
benchmarking pertsona afiliatuak
2013.03
%∆
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa
1.660.629 960.602 325.026 301.855 252.173 ..
-1,4 -0,8 -1,2 -1,1 -1,9 -1,3
BILBO
163.445
-2,3
106.781 103.529 89.526 .. ..
-2,4 -1,5 -2,9 -2,3 -1,7
Gasteiz Donostia Iruñea G-3ren batez bestekoa G-9ren batez bestekoa Aldakuntza-tasa abenduarekiko G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruñea G-9 : G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
KONTRATUAK Biztanleria egoiliarrak erregistratutako kontratuak % 9,9 murriztu dira
Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoaren arabera, 2013ko lehen hiruhilekoan Bilbon bizi den biztanleriak 22.192 lan-kontratu formalizatu ditu. Horrek % 12,6ko beherakada egon dela esan nahi du aurreko urteko aldi berean erregistratutako kontratukopuruarekin alderatuta. Hortaz, termino absolutuetan, 2012ko lehen hiruhilekoan formalizatutakoak baino 3.197 gutxiago dira eta aurreko bi hiruhilekoetan erregistratutakoak baino 7.000 kontratu gutxiago, gutxi gorabehera. Generoaren araberako banaketari erreparatuz gero, emakumezkoek sinatutakoek (12.007 guztira) gizonezkoek formalizatutakoak (10.185) baino gehiago izaten jarraitzen dute. Kontratazioaren urte arteko eboluzioa negatiboa izan da bi kolektiboetan, eta pixka bat txarragoa emakumezkoen kasuan (-% 13,5).
25 urtetik beherakoek izenpetutako kontratuak % 22 jaitsi dira
Kontratutako pertsonen adina aintzat hartuz gero, antzematen da hamar kontratutik ia lau (% 37,0) 25 - 34 urte bitartekoek formalizatu dituztela. Kontratu-kopururik handiena duen bigarren taldea 35 - 44 urte bitartekoei dagokie (% 25,5). 2012ko lehen hiruhilekoan ateratako emaitzekin alderatuz gero, agerian geratzen da kontrataziozifraren beherakada orokorra egon dela, nahiz eta bereziki esanguratsua izan biztanle gazteenen artean (-% 22,1), kontuan hartutako gainerako adin-taldeekin alderatuta.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
11
kontratuak GUZTIRA Emakumezkoak Gizonezkoak
2013.I
%∆
22.192 12.007 10.185
-12,6 -13,5 -11,5
3.669 8.212 5.649 4.662
-22,1 -11,7 -8,6 -10,3
Aldi baterakoak Mugagabeak
19.961 2.231
-11,8 -18,8
Zerbitzuak Eraikuntza Industria Lehen sektorea
19.845 1.182 1.024 141
-12,2 -14,7 -19,4 6,8
16 25 35 45
- 24 urte - 34 urte - 44 urte urte eta gehiago
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: SEPE.
Kontratu mugagabeen (eta/edo mugagabe bihurtutakoen) jaitsiera ere esanguratsua izan da; urte arteko aldakuntza -% 18,8koa izan da. Horrez gain, aipatzekoa da kontratazio mugagabearen jaitsiera askoz handiagoa izan dela hirian bizi diren emakumeen artean (-% 25), gizonezkoek erregistratutakoarekin alderatuta (-% 9). Aldi baterako kontratuek, bestalde, ugarienak izaten jarraitzen dute (guztizkoaren % 90 osatzen dute) eta % 11,8ko beherakada izan dute, sexuaren arabera ia alderik egon gabe.
Hamar kontratutik bederatzi zerbitzusektorean egiten dira
Zerbitzuen sektoreak bilbotarren izenpetutako hamar kontratutatik bederatzi hartzen jarraitzen du; guztira 19.845 kontratu izenpetu dira 2013ko lehen hiruhilekoan. Industriari eta eraikuntzari atxikitako kontratuen kopurua oso antzekoa da (1.024 eta 1.182 kontratu, hurrenez hurren); lehen sektorearen parte-hartzea, ostera, oso txikia da (144), nahiz eta eboluzio positiboa izan duen. Izan ere urte arteko eboluzioari dagokionez, emaitzarik txarrena industria-jarduerei (-% 19,4) baitagokie, eta ondoren, eraikuntzari (-% 14,7) eta zerbitzuei (-% 12,2).
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
12
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA Erregistratutako langabezia % 5,6 handitu da abendukoarekin alderatuta
Krisi ekonomikoaren larritasunaren ondorioz langabeziaren zifrak gero eta handiagoak izaten jarraitzen dute. Horrela, 2013ko lehen hiruhilekoa amaitzerakoan Bilbon langabe gisa 32.559 pertsona erregistraturen maximo historikora iritsi gara. Horrek esan nahi du % 5,6 gehiago direla abenduarekin alderatuta (1.718 langabe gehiago, termino absolutuetan). 2012ko martxoa ixterakoan erregistratutako zifraren eboluzioarekin alderatuz gero, langabezian 2.439 pertsona gehiago daude erregistratuta (% 8,1 gehiago, alegia); hots, 203 langabe gehiago, hilean, azken urtean zehar.
Erregistratutako langabezia [milakoetan]
Urtekoa
Hilekoa
32,6
30,8
32
(2012)
30,1
30,4 30,8
27,4 (2011)
34
30
29,7
27,8
28
27,4
26,8
25,5 (2010)
26
26,6
22,7
24
(2009) 2009 2010 2011 2012
01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03
2011
2012
22
2013
Iturria: SEPE.
Erregistratutako langabezia gehiago hazi da biztanle gazteenen artean
Ez dago ia alderik sexuaren arabera langabeen kopuruan: enplegu-eskatzaile guztien % 50,3 emakumezkoak dira eta % 49,7 gizonezkoak; bi kasuek antzeko eboluzioa izan dute azken hiruhilekoan (% 5,7ko eta % 5,5eko igoera abenduarekiko, hurrenez hurren). Adin-tartearen arabera, nabarmentzekoa den lehen emaitza da Bilbon langabezian erregistratutako pertsonen % 41,6k 44 urtetik gora dituela. % 26,9k 35 - 44 urte bitartean ditu, % 23,7k 25 - 34 bitartean, eta gainerako % 7,8 25 urtetik beherakoa da. Nahiz eta erregistratutako langabeziak gora egin aztertutako adin-tarte guztietan, gazteenek dute eboluziorik txarrena, % 7,6 hazi baita aurreko hiruhilekoarekiko (181 pertsona gehiago). Hazkunde erlatiborik txikiena, berriz, 45 eta urte gehiago dituen biztanleriari dagokio (% 4,4, hots, 575 pertsona gehiago). 2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
13
Bilboko biztanleria langabearen % 30ak bi urte edo gehiago daramatza izena emanda
Enplegu-eskatzaile gisa izena emandako biztanleria langabearen heren batek 6 hilabete baino gutxiago daramatza egoera horretan (% 34,3). Epea beste sei hilabete luzatuz gero, antzematen da Bilbon erregistratutako biztanleria langabearen erdiak baino pixka bat gehiagok urtebetetik behera daramala langabezian (% 51,0). Beste erdiak gutxienez urtebete darama langabezian (% 49,0), eta talde horren barruan ia bi herenek ez du lanik gutxienez orain dela bi urtez geroztik (guztizkoaren % 29,8).
erregistratutako langabezia GUZTIRA Emakumezkoak Gizonezkoak 16 - 24 urte 25 - 34 urte 35 - 44 urte 45 urte eta gehiago 6 hilabete arte 6 hilabetetik urte 1era 1 - 2 urte 2 - 3 urte 3 urte baino gehiago Ez du prestaziorik jasotzen Prestazioak jasotzen ditu
2013.03
%∆
16.393 16.166
5,7 5,5
2.555 7.725 8.745 13.534
7,6 6,4 6,0 4,4
11.175 5.422 6.275 4.703 4.984
4,6 6,5 -0,4 15,0 6,5
20.655 11.904
5,4 5,8
Aldakuntza-tasa abenduarekiko Iturria: SEPE eta Lanbide
Bilbon erregistratutako langabezia gainerako euskal hiriburuetakoa baino gutxiago igo da
Erreferentziako gainerako hiriburuetan antzemandako egoerari dagokionez, aipatzekoa den lehen emaitza da Bilbon erregistratutako langabezia gainerako euskal hiriburuetan (% 7,7 batez beste) baino gutxiago hazi dela; Iruñean % 8,7 handitu da, Gasteizen % 8,0 eta Donostian % 6,4. Espainiako bost hiri handienetan erregistratutako langabeziaren eboluzioari erreparatuz gero, berriz, alderaketaren emaitza ez da Bilboren aldekoa. Izan ere talde horrek % 3,5eko igoera izan baitu batez beste azken hiruhilekoan, eta Zaragoza (% 6,1) izan da Bilbok baino emaitza txarragoa izan duen hiriburu bakarra.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
14
benchmarking
2013.03
%∆
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa
257.657 115.154 82.746 91.037 63.836 --
4,8 2,6 2,1 1,9 6,1 3,5
BILBO
32.559
5,6
22.453 12.008 17.939 ---
8,0 6,4 8,7 7,7 5,1
erregistratutako langabezia
Gasteiz Donostia Iruñea G-3ren batez bestekoa G-9ren batez bestekoa Aldakuntza-tasa abenduarekiko Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
15
Merkataritza 2013ko lehen hiruhilekoan hiriko merkataritzak % 3,2ko beherakada izan du Gizarte Segurantzako afiliazioari eta izena emandako enpresei dagokienez
2013ko lehen hiruhilekoan, Bilbon merkataritzan afiliatutako biztanleriak % 3,2ko beherakada erregistratu du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; guztira 20.796 afiliatu izan dira (680 gutxiago, termino absolutuetan). Azken hiruhilekoan, txikizkako merkataritzak sektoreko enplegu-galera garbiaren bi heren hartzen ditu, 2012ko amaieran baino 451 pertsona afiliatu gutxiago kontabilizatu baitira. Handizkako merkataritzaren azpisektorean 205 enpleguren galera garbia erregistratu da (-% 3,7) eta 24 enplegurena ibilgailuak konpontzekoan (-% 1,6). Merkataritza-jardueretara atxikitako enpresa-kopuruak biztanleria afiliatuaren (-% 3,2) proportzio berean egin du behera, 2.922 guztira. Azpisektoreei erreparatzen badiegu, ikusiko dugu biztanleria afiliatuak izandakoen antzeko beherakadak izan direla: -% 2,4 txikizkako azpisektorean, -% 3,4 handizkakoan eta -% 1,7 ibilgailuen salmentan eta konponketan.
Bizkaiko merkataritzasektoreko salmenten beherakada areagotu egin da 2012ko laugarren hiruhilekoan
Sektoreko salmentei dagokienez, 2012ko laugarren hiruhilekoan (eskuragarri dauden azken datuak) % 4,4ko beherakada izan zuten Bizkaian. Emaitza benetan kaskarra da, kontsumoaren gastuari dagokionez urteko azken hiruhilekoak daukan garrantzia kontuan hartuta (ikasturtea hasi berria, Gabonetako kanpaina, etab.) eta are gehiago aurreko urteko epealdi berean salmenten indizea % 2,1 jaitsi zela aintzat hartzen badugu. Izan ere urtearen eboluzio orokorra kontuan hartuta, merkataritza-sektoreko salmenten indizeak lurraldean % 3,5eko urte arteko beherakada izan duela ateratzen baita; 2011n, berriz, % 1,3koa izan zen. Txikikazko sektoreko salmentek % 4,8ko beherakada nominala izan dute laugarren hiruhilekoan, epealdi berean handizkako merkataritzako salmentek izan duten batez besteko beherakada (-% 3,0) baino zerbait handiagoa dena. Ibilgailu motordunak saltzeko eta konpontzeko azpisektoreak, bere aldetik, eboluziorik txarrena izan du, urte arteko % 11,3ko beherakada izan baitu. 2012 osoan metatutako salmentak kontuan hartuz gero, sektoreko negozioaren bolumenaren uzkurdura orokorra izan dela baieztatzen da, txikikazko merkataritzako salmentak % 3,7, handizkako merkataritzakoak % 2,9 eta ibilgailuak saltzeko eta konpontzeko jarduerakoak % 6,6 jaitsi baitira.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
16
merkataritza
2012 III.
2012 IV.
2012
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
SALMENTAK
-0,3
-4,4
-3,5
-3,8
-11,3
-6,6
Handizkako merkataritza
0,8
-3,0
-2,9
Txikizkako merkataritza Janariak Gainerako produktuak
-1,3 -1,0 -1,0
-4,8 -4,8 -4,7
-3,7 -2,5 -4,8
PERTSONA OKUPATUAK
-4,0
-3,2
-3,0
Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa
Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Oinarria: 2010. Iturria: Eustat.
Lehen hiruhilekoan azalera handien salmentak % 1,2 hazi dira
Bestalde, Bizkaiko merkataritza-azalera handietan 2013ko lehen hiruhilekoa balantze positiboarekin itxi da, eta salmenten indize orokorrak urte arteko % 1,2ko gorakada erregistratu du termino nominaletan. Batik bat janarien salmenten susperraldian (urte artekoa % 2,5ekoa izan da) oinarritzen da emaitza hori; izan ere gainerako produktuei dagozkienak % 0,6 hazi baitira. Taula erantsiak adierazten duen bezala, ateratako emaitzak eta 2012ko laugarren hiruhilekoan erregistratutakoak oso antzekoak dira.
merkataritzako azalera handiak
2012 IV.
2013 I.
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
SALMENTAK Janariak Beste produktu batzuk PERTSONA OKUPATUAK
1,2 2,6 0,5
1,2 2,5 0,6
-2,6
-2,5
Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Behin-behinekoak Iturria: Eustat.
Merkataritza-sektoreak aurre egin beharreko arazoek oso eragin negatiboa izaten jarraitzen dute enplegu-zifran, hala islatzen dute esparru horretako erreferentziako adierazleek. Izan ere 2012ko laugarren hiruhilekoan Bizkaiko merkataritza-sektoreko okupatutakoen indizea % 3,2ko atzerakada izan du aurreko urteko epealdi berekoarekin alderatuta. Eta azalera handiei dagokienez, enplegua 2,5 murriztu da 2013ko lehen hiruhilekoan.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
17
Automobilen matrikulazioak beherakadarekin jarraitu du
Azkenik, eta automobilen matrikulazioari dagokionez, 2013ko lehen hiruhilekoan azken aldiko eboluzio negatiboari eutsi zaio. Bizkaian guztira 3.126 automobil matrikulatu dira urteko lehenengo hiru hilabeteetan, eta urte arteko % 10,7ko beherakada erregistratu da, hau da, 376 automobil gutxiago. Enpresetako automobilen edo beste mota bateko automobilen matrikulazioa (-% 30,2) asko jaitsi delako egon da beherakada orokor hori; ibilgailu partikularren matrikulazioa, berriz, pixka bat igo da 2012ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta (% 0,9).
automobilen matrikulazioa GUZTIRA  Partikularrak  Enpresak eta beste batzuk
2013 I.
%∆
3.126
-10,7
2.213 913
0,9 -30,2
Bizkaiko datuak. Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Faconauto.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
18
Turismoa Turismo-establezimendu Hartzaileen Inkestari dagokionez, datuen arabera urteko lehen hiruhilekoan Bilboko ostalaritza-establezimenduen eskaria jaitsi egin da, nahiz eta Aste Santua martxoko azken egunetan izan 1. Zehazkiago esanda, urteko lehenengo hiru hilabeteetan 249.230 ostatu-gau metatu dira; horrek esan nahi du % 1,5 jaitsi direla 2012ko epealdi berarekiko. Modu berean, ostatu hartutako bidaiarien kopuruak urte arteko % 1,9ko beherakada izan du; guztira 136.356 sarrera kontabilizatu dira.
Ostatu-gauen kopurua % 1,5 murriztu da
Ostatu-gau eta bidaiarien kopurua murriztearen ondorioz, Bilboko ostalaritzaestablezimenduen batez besteko egonaldia 1,83 ostatu-gauekoa izan da, eta ez da ia aldaketarik egon 2012ko lehen hiruhilekoaren ratioarekiko.
Bidaiari atzerritarrak gehitu egin dira eta Estatukoak gutxitu
Turismo-ostatu motei erreparatuz gero, aipatzekoa da kategoria txikiagoko ostatuetan (3 izarretik beherakoetan eta pentsioetan) eskaria igo egin dela. Izan ere ostatu-multzo horretan egindako gauen kopurua % 10,2 igo baita 2012ko lehen hiruhilekoarekiko; kategoria handiagoko ostatuetan emandakoak, berriz, % 4,3 jaitsi dira batez beste.
turismoa
2013.I
%∆
249.230 195.817 53.413
-1,5 -4,3 10,2
Atzerritarrak
164.308 84.922
-4,3 4,4
BIDAIARIAK Estatukoak Atzerritarrak
136.356 94.148 42.208
-1,9 -6,0 8,8
1,83
0,4
OSTATU-GAUAK 3 izar edo gehiagoko hotelak 3 izar baino gutxiagoko hotelak eta pentsioak Estatukoak
BATEZ BESTEKO gauak)
EGONALDIA
(ostatu-
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Eustat
1
2012an Aste Santua apirilean izan zen. 2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
19
Bidaiarien jatorriari dagokionez, atzerriko turismoaren emaitza onak, berriz ere, ez datoz bat turismo nazionalak izandako uzkurdurarekin. Atzerritarren ostatu-eskaria handitu egin da bai sarreren aldetik (+% 8,8) bai egindako ostatu-gauen aldetik (+% 4,4). Bestalde, Estatuko bidaiarien sarrerak % 6,0 jaitsi dira eta egindako ostatu-gauak % 4,3. Bilboko ostalaritzako establezimenduetan ostatu hartu duten Estatuko turisten artean nabarmentzekoak dira Madrilgo Erkidegotik, Euskal Herriko gainerako lekuetatik eta Kataluniatik etorritakoak, bidaiari guztien % 60,5 hartzen baitute. 2012ko lehen hiruhilekoan erregistratutako sarrerekin alderatuta, autonomia-erkidego gehienetatik etorritako bisiten beherakada orokorra antzeman arren, Madrildik eta Kataluniatik etorritako bidaiarien kopurua pixka bat hobetu da (% 3,7 eta % 0,5 hurrenez hurren). Euskal Herriko gainerako lekuetatik etorritako bidaiarien kopuruak, bestalde, urte arteko % 17,7ko beherakada izan du. Atzerriko turismoari dagokionez, Frantziatik etorritako turistek talde handiena izaten jarraitu dute, sarreren laurden bat hartzen baitute (% 24,2). Horien atzetik, turista alemanak (% 10,4), Erresuma Batukoak (% 10,4) eta herrialde iberoamerikarretakoak (% 9,9) datoz, hurrenkera horretan. Eta aurreko urteko epealdi berarekin alderatuta, berriz ere turista frantsesak nabarmendu dira, urte arteko % 37,6ko gorakada izan baitute. Era berean, aipatzekoa da Alemaniatik (% 9,2) eta Iberoamerikatik (% 3,8) etorritako turismoaren eboluzio positiboa.
nazioarteko bidaiariak
2013.I
GUZTIRA Frantzia Alemania Iberoamerika Erresuma Batua Europako gainerako herrialdeak AEB eta Kanada Italia Beste herrialde batzuk
42.208 10.200 4.380 4.189 4.389 3.309 2.280 2.879 10.582
%∆
8,8 37,6 9,2 3,8 -4,6 5,4 -10,0 -0,9 4,2
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Eustat.
Azkenik, eta erreferentziako hiriburu nagusien eboluzioa aztertuz gero, aipatzekoa da gainerako euskal hiriburuetan ostatu-gauak % 0,5 jaitsi direla batez beste. Donostian (+% 11,4) egindako ostatu-gauen hazkundearen ondorioa da, batik bat, emaitza hori, izan ere Gasteizen erregistratutakoak % 13,4 murriztu baitira eta Iruñean, oro har, mantendu (+% 0,5).
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
20
Bilbon egindako ostatugauak espainiar bost hiriburu handien batez bestekoa baino gutxiago murriztu dira
Aztertutako gainerako espainiar hiriburuei dagokienez, ostatu-gauek % 1,9ko jaitsiera izan dute batez beste; Sevilla izan da kopurua handitu duen bakarra (+% 0,9), seguru aski Aste Santuan egindako prozesioetara joandako bisitarien ondorioz.
benchmarking ostatu-gauak
2013.I
%∆
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa (hiriak)
3.239.153 3.076.773 624.878 739.100 290.347 --
-7,6 -1,4 -0,3 0,9 -1,3 -1,9
BILBO
249.230
-1,5
90.925 147.859 90.164 ---
-13,4 11,4 0,5 -0,5 -1,4
Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ren batez bestekoa (hiriak) G-9ren batez bestekoa (hiriak) Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Eustat eta EIN
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
21
Garraioa ITSAS GARRAIOA Salgaien itsas garraioa suspertu egin da urteko lehenengo hilabeteetan, % 11,6 igoz
Urtarrilean eta otsailean Bilboko Portuko salgaien itsas garraioak guztira 4.899,8 mila tona mugitu ditu, horrek esan nahi du urte arteko % 11,6ko gorakada izan dela 2012ko epealdi berarekiko. Aipatzekoa da urtarrilean (% 13,6) eta otsailean (% 9,8) garraiatutako kargaren igoeraren ondorioa dela emaitza on hori. Aztertutako bihilekoan garraiatutako kargaren % 53,3 ontziratu gabeko likidoei dagokie, 2012ko epealdi berarekiko bolumena % 19,1 handitu dutenak. Kargaren % 28,8 salgai orokorrei dagokie (urte arteko % 1,3ko beherakada izan dute), % 16,2 ontziratu gabeko solidoei (+% 5,7) eta gainerako % 1,7 beste karga-mota bati dagokio. Azkenik, aipatzekoa da urteko lehenengo bi hilabeteetan Bilboko Portua 443 merkataritza-ontzik erabili dutela; horrek esan nahi du % 1,3ko jaitsiera egon dela aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.
Salgaien itsas garraioa [milaka tona]
35.000
34.666 Urtekoa (2010)
Hilekoa
3.600 3.400
3.292 3.200 33.000
32.180 (2009)
32.003 (2011)
2.961
3.000
2.953 2.822
2.809 2.738
2.653
2.782
2.837 2.800 02-13 2.563
31.000 29.507 (2012)
2.530 2.559
2.547 2.537
2.669
2.578 2.448 2.335
2.411
29.000
2.332
2.290
2.400
2.338 2.337
2.200
2.097
2.056
27.000
2.000
1.938
Salgaiak
1.800
Joaera (batez besteko mugikorra azken 12 hilabeteetan) 25.000
1.600 01
200920102011 Iturria: Estatuko portuen
2.600
2012
02
03
04
05
06
07
2011
08
09
10
11
12
01
02
03
04
05
06
07
2012
08
09
10
11
12
01
02 2013
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
22
AIREKO GARRAIOA Bidaiarien aireko garraioaren joera negatiboa mantendu da, -% 5,1ekoa izan baita
Bilboko aireportuan bidaiarien aireko garraioari dagokionez, 794.710 pertsonek erabili dute 2013ko lehen hiruhilekoan, hau da, urte arteko beherakada % 5,1ekoa izan da. Beherakada horren arrazoia hegaldi nazionaletan garraiatutako bidaiari-kopuruan izandako beherakada da (-% 8,6 2012ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta), nazioarteko hegaldietako bidaiari-garraioa % 2,9 gehitu baita. Hala eta guztiz, hegaldi nazionalek garraiatutako bidaiarien gehiengoa hartzen jarraitzen dute; guztira 527.252 pertsona lehenengo hiruhilekoan (hau da, guztizkoaren % 66,3). Nazioarteko hegaldiek, bestalde, gainerako herena hartzen dute; 265.828 bidaiari, guztira. Halaber, Loiuko aireportua erabili duten hegaldi-kopuruak (iritsierak eta irteerak) eboluzio negatiboa erregistratu du urteko lehenengo hiru hilabeteetan. Urtarriletik martxora bitartean eragiketak gutxitu egin dira; urte artekoa % 13,9koa izan da, 9.841 eragiketa guztira (aurreko urteko aldi berean baino gutxiago).
aireko garraioa 2013.I
%∆
BIDAIARIAK (kop.) Merkataritzahegaldietan: Nazionalak Nazioartekoak
794.710
-5,1
527.252 265.828
-8,6 2,9
ERAGIKETAK (kop.)
9.841
-13,9
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: AENA.
Bidaiarien aireko trafikoaren beherakada orokorra erreferentziako aireportuetan
Erreferentziako gainerako aireportuetatik garraiatutako bidaiari-kopuruak, oro har, Bilboko aireportukoak erregistratutakoa baino eboluzio kaskarragoa erakutsi du. Horrela, eta nahiz eta aireportu guztiek jaitsierak izan dituzten garraiatutako bidaiarien kopuruari dagokionez, Bartzelonako aireportua (-% 4,7) izan da Bilbokoak baino jaitsiera txikiagoa izan duen bakarra. Izan ere 2013ko lehen hiruhilekoan espainiar bost hiriburu nagusien multzoak (G-5) urte arteko % 11,8ko beherakada izan baitu garraiatutako bidaiarien kopuruan. Bestalde, gainerako euskal hiriburuek % 45,7ko jaitsiera metatua izan dute urtarriletik martxora bitartean. Bereziki nabarmentzekoa da Gasteizko aireportuan erregistratutako jaitsiera handia (-% 87,5), nahiz eta Donostiako (-% 17,6) eta Iruñeako (-% 32,2) trafiko-jaitsierak ere esanguratsuak izan diren.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
23
benchmarking aireportuetako bidaiariak
2013.I
%∆
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko metatua
8.701.562 6.546.538 885.552 820.730 114.205 --
-14,5 -4,7 -6,6 -16,2 -16,8 -11,8
BILBO
794.710
-5,1
950 45.802 32.330 ---
-87,5 -17,6 -32,1 -45,7 -22,4
Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko metatua G-9ko metatua Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: AENA.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
24
Ekonomia produktiboa BARNE PRODUKTU GORDINA
Bizkaiko ekonomiak atzeraldian jarraitzen du
Bizkaiko BPGaren jaitsiera areagotu egin da 2012ko laugarren hiruhilekoan, urte arteko % 1,6ko aldakuntza negatiboa erregistratu baitu. Taula erantsian ikusten den bezala, 2012 osoan zehar hazkunde negatiboak erregistratu dira (eta magnitude handiagokoak urteak aurrera egin ahala), eta agerian geratu da ekonomia bizkaitarraren atzeraldia. Bizkaiko ekonomiaren narriadura BPGaren hiruhileko arteko aldakuntzan ere islatzen da, seigarren hiruhilekoz jarraian emaitza negatiboa erregistratu baitu. Zehazkiago esanda, lurraldeko BPG % 0,4 jaitsi da 2012ko hirugarren hiruhilekoarekiko, eta bigarren hiruhilekoan izandako beherakada berbera eta aurreko hiruhilekoarekiko (-% 0,6) pixka bat txikiagoa erregistratu du. BPG Urtekoa
5
Hiruhilekoa
4
hiruhileko arteko aldakuntza-tasa urte arteko aldakuntza-tasa
3 2
0,2
0,2
0,1
0,2
1
0,2
0,0
0,0
0,2
-0,1
-0,3
-0,3
0 -0,4
-0,5
-1,2
-0,6
-0,4
-1
-1,6
-1,6
-2
-1,1
-3
-3,2
-4 2009
2010
2011
2012
I
II
III 2011
IV
I
II
III
IV
2012
ZERBITZUAK Bizkaiko zerbitzusektorearen salmentaindizearen jaitsiera areagotu da
Gaur egungoa bezalako koiuntura ekonomiko atzerakorrean espero zen bezala, zerbitzu-sektorearen eboluzioa oso kaskarra izan da. 2012ko laugarren hiruhilekoan, zehazki, Bizkaiko zerbitzu-sektoreko salmenten indize orokorrak urte arteko % 6,2ko beherakada izan du; horrek esan nahi du modu nabarmenean narriatu dela aurreko hiruhilekoarekin (-% 2,4) alderatuta.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
25
Lehen esan bezala, merkataritza-sektoreko salmentek % 4,4ko beherakada nominala izan dute. Gainerako zerbitzuetan (garraioan, ostalaritzan, informazioa eta komunikazioetan, enpresentzako zerbitzuetan, eta abarretan), berriz, % 8,9ko batez besteko beherakada egon da. Bi kasuetan (merkataritzan eta gainerako zerbitzuetan), gainera, emaitza okertu egin da aurreko hilekoarekin alderatuta.
Zerbitzuen salmentak 110
14
Indizea Urte arteko aldakuntza-tasa
10-IV
12
105,3
104,2
11-IV
10
105
103,5
102,1
8
12-IV
6
97,1 96,9
4
93,2
92,7
96,5
2
93,9
100
94,5 95 90,5
0 -0,4
-2 -4
90
-0,5 -1,7
-2,0
-2,4
-2,7
85
-6 -6,2
-8
-7,4
-10
80 I
II
III 2010
IV
I
II
III 2011
IV
I
II
III
IV
2012
Jarduera-adarren araberako xehetasunak agerian uzten du salmenten beherakada orokorra egon dela 2012ko azken hiruhilekoan, nahiz eta beherakada horren intentsitatea desberdina izan sektore bakoitzaren heterogeneotasuna eta ezaugarri espezifikoak kontuan hartuta. Bereziki azpimarratzekoa da ostalaritzako salmenten beherakada (-% 11,6), sektore horrek aurreko hiruhilekoetan lortutako emaitzekin alderatuta. Merkataritza alde batera utzita, emaitzarik onena administrazio- eta laguntza-jardueretan erregistratu da, salmentak % 6,3 jaitsi baitira laugarren hiruhilekoan.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
26
zerbitzu-sektoreko salmentak
2012 III.
2012 IV.
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
Zerbitzuak
-2,4
-6,2
Merkataritza Beste zerbitzu batzuk - Garraioa eta biltegiratzea - Ostalaritza - Informazioa eta komunikazioak - Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak Administrazio-jarduerak eta laguntzazerbitzuak
-0,3 -5,0 -3,8 -1,7 -7,1 -5,1
-4,4 -8,9 -8,1 -11,6 -7,8 -9,1
-9,5
-6,3
Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta. Iturria: Eustat.
Enpleguaren eboluzioari dagokionez, 2012ko laugarren hiruhilekoan zerbitzu-sektorean okupatutakoen indizeak urte arteko % 4,9ko beherakada izan du Bizkaian, eta puntu portzentual erdi hobetu da aurreko hiruhilekoan erregistratutako beherakadarekin (-% 5,4) alderatuta. Nahiz eta okupatutakoen indizeak salmentenak baino eboluzio pixka bat hobea izan, jarraian erregistratutako urte arteko bosgarren aldakuntza negatiboa izan da hala ere. Azken hiruhilekoetan baieztatzen ari den bezala, emaitza horiek (Bizkaiari buruzkoak, baina Bilbon erabil daitezkeenak) bat datoz hiriko zerbitzu-sektoreko biztanleria afiliatuaren eboluzioarekin. 2013ko lehen hiruhilekoaren amaieran, zehazki, Bilbon 144.407 pertsona daude zerbitzu-sektorean afiliatuta; horrek esan nahi du % 2,3 jaitsi dela aurreko urtearekiko (3.399 pertsona gutxiago, termino absolutuetan). Horrez gain, aintzat izan behar da beherakada hori handiagoa izango litzatekeela etxeko langileen erregularizazioaren eragina kontuan hartuko ez balitz, beren eboluzio ona ez baitator bat hirugarren sektoreko jarduera-adar gehienetako afiliazioan egondako beherakadarekin. Izan ere jarduera-azpisektore hori alde batera uzten badugu, Bilboko zerbitzu-sektorearen biztanleria afiliatuaren galera garbia 5.500 pertsonatik gorakoa izango litzateke azken urtebetean.
INDUSTRIA
Industria-ekoizpenak joera negatiboari eutsi dio jarduera-sektore guztietan
2013ko lehenengo hilabeteetan, Bizkaiko industria-ekoizpenaren indizeak % 5,0ko jaitsiera izan du aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Hortaz, azken hiruhilekoko eboluzio negatiboak jarraitzen du, eta horrek agerian uzten du krisi ekonomikoaren larritasuna eta lurraldeko industria-enpresa gehienek dituzten zailtasunak.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
27
Gainera, sektoreen araberako eboluzio konparatuak industria-ekoizpenaren beherakada orokorra islatzen du, eta antzera gertatzen da manufaktura-enpresekin (-% 4,5), energiaren, gasaren eta uraren jarduerei atxikitakoekin (-% 5,4) edota erauzketaindustriekin (-% 4,6).
industria
2012 IV.
2013 I.
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
PRODUKZIOA Manufaktura-industria Energia, gasa eta ura Erauzketa-industriak
-5,0 -6,5 1,5 -27,7
-5,0 -4,5 -5,4 -4,6
Bizkaiko behin-behineko datuak, egutegi-efektua zuzenduta. Lehen hiruhileko datuak urtarrila/otsaila aldiari dagozkio. Iturria: Eustat
KANPO-MERKATARITZA Inportazioek Bizkaiko kanpomerkataritzaren dinamismoa eragin dute
Urtarrilean eta otsailean Bizkaitik egindako esportazioek 1.190,4 milioi euroko balioa izan dute: hau da, 2012ko lehen bihilekoan baino % 1,1 gehiago. Inportazioak, berriz, 1.742,3 milioi eurotara iritsi dira, hots % 17,0 gehitu dira 2012ko aldi berarekin alderatuta. Ondorioz, Bizkaiko kanpo-merkataritzaren saldoa negatiboa berriro negatiboa izan da (551,8 milioi euro), eta horrek esan nahi du kanpoko estaldura-tasa % 68,3koa izan dela urteko lehen bihilekoan.
kanpo-merkataritza
2012 IV.
2013 I.
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
ESPORTAZIOAK
31,0
1,1
INPORTAZIOAK
12,2
17,0
Bizkaiko datuak. Lehen hiruhileko datuak urtarrila/otsaila aldiari dagozkio. Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
28
Jarduera ekonomikoak Jarduera ekonomikoen lizentziak mantendu egin dira aurreko hiruhilekoarekiko, nahiz eta urte arteko eboluzioa negatiboa izan
2013ko lehen hiruhilekoaren amaieran, Bilbok 35.977 jarduera-lizentzia zituen indarrean. Hortaz, jarduera-lizentzia kopuruari eutsi egin zaio aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta 3 lizentzia gehiago kontabilizatu dira termino absolutuetan. Era berean, enpresen jarduera-lizentzien kopurua bere horretan mantendu da 2012ko laugarren hiruhilekoarekiko; guztira 27.266 lizentzia-jarduera izan dira (guztizkoaren % 75,8). Horietatik % 87,2 zerbitzuekin lotutako jarduera-lizentziei dagokie, % 7,8 eraikuntza-jarduerei eta % 5,0 industria-jarduerei. Azken horiek aurreko hiruhilekoarekiko (-% 1,6) eboluziorik txarrena izan dute, izan ere zerbitzuei atxikitako lizentzien kopurua ez baita ia aldatu (-% 0,1) eta, berriz, eraikuntzakoa % 1,3 hazi da. Jarduera profesionalen lizentziek eboluzio bera izan dute eta ez da ia aldaketarik egon 2012ko laugarren hiruhilekoarekin (+% 0,2) alderatuta, eta jarduera artistikoen lizentzien kopurua jaitsi egin da epealdi berean (-% 1,4). Zehazkiago esanda, Bilbok martxoaren bukaeran jarduera profesionalen 8.437 lizentzia ditu eta jarduera artistikoen 274 lizentzia. Horrekin guztiarekin, jarduera-lizentzien urte arteko eboluzioa negatiboa izan da. Oro har, jarduera ekonomikoen lizentzien kopurua % 2,0 jaitsi da 2012ko lehen hiruhilekoarekiko, 740 lizentzia gutxiago kontabilizatu baitira. Enpresen jardueralizentzien jaitsieran (-% 3,3, 935 lizentzien galera garbia izan da) oinarritzen da batik bat emaitza hori, izan ere jarduera profesional eta artistikoen lizentzien kopurua hazi egin baita 2012ko lehen hiruhilekoarekiko % 2,2 eta % 4,6 hurrenez hurren.
jarduerak
2013.I
%∆
Jarduera ekonomikoak
35.977
Enpresa-jarduerak Industria Eraikuntza Zerbitzuak
27.266
0,0
1.377 2.115 23.774
-1,6 1,3 -0,1
8.437
0,2
274
-1,4
Jarduera profesionalak Jarduera artistikoak
0,0
Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga)
Enpresentzako zerbitzuen, finantzen nahiz aseguruen eta eraikuntzako jarduerak igo egin dira
Enpresen jarduera-adar nagusiei dagokienez, antzematen da honako hauetan jaitsierak egon direla: higiezin-zerbitzuetan (-% 1,3), jatekoak ez direnen txikikazko merkataritzan (-% 0,9), ostalaritzan eta handizkako merkataritzan. Enpresen jarduera 2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
29
ekonomikoen kopurua hazi egin da, batez ere enpresei eskainitako zerbitzuekin (% 1,4), eraikuntzarekin (% 1,3) eta finantza- eta aseguru-zerbitzuekin lotutakoak.
enpresa-jarduerak
2013.I
adar nagusiak Txikizkako merkataritza. Jatekoak ez direnak Enpresei eskainitako zerbitzuak Sukaldaritza eta janari-edarien zerbitzuak Eraikuntza Janari eta edarien txikizkako merkataritza Handizkako merkataritza Zerbitzu pertsonalak Higiezinen zerbitzuak Finantza- eta aseguru-zerbitzuak
4.282 4.134 3.071 2.115 2.031 1.516 1.298 932 864
%∆
-1,2 1,4 -0,5 1,3 -0,9 -0,1 0,2 -1,3 1,2
Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga).
SOZIETATE BERRIAK
Maximo historikoa eratutako merkataritzasozietateen kopuruan
2013ko lehenengo hiru hilabeteetan, 245 merkataritza-sozietate sortu dira Bilbon; horrek esan nahi du % 22,5eko hazkundea egon dela 2012ko azken hiruhilekoarekiko (45 merkataritza-sozietate gehiago). Urte arteko kopuruetan, eratutako merkataritzasozietateen kopurua % 4,7 gehitu da, eta 2012ko lehen hiruhilekoan baino 11 sozietate berri gehiago kontabilizatu dira. Bilbon eratutako merkataritza-sozietate berrien sektore-banaketa aurreko aldietakoaren antzekoa izan da. Hala, eratutako sozietate berrien % 82,9 zerbitzu-sektorekoak dira (203 guztira), % 11 eraikuntzarekin lotutako enpresetakoak (27) eta % 5,7 industriaren eta energiaren sektorean lan egiten duten sozietateetakoak (14 sozietate).
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
30
Merkataritza-sozietate berriak 1000
300 Urtekoa
900 800
728 (2009)
744 (2010)
741 (2011)
Hiruhilekoa
830 (2012)
2013-I 245 234
700 215
600
250
211
213
200
500
200
185
400
172
300 150 200
141
100 0
100 2009
2010
2011
2012
Iturria: Bilboko Merkataritza Ganbera eta MerkataritzakoErregistroa
I
II
III 2011
IV
I
II
III 2012
IV
I 2013
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
31
2013KO I. HIRUHILEKOA
ADIERAZLEAK Azken datua
Urte arteko aldakuntza (%)
Aldia
LAN-MERKATUA Biztanleria aktiboa (milakoetan)**
156,4
-4,2
I. hiruh.
Biztanleria okupatua (milakoetan)**
128,4
-5,0
I. hiruh.
Biztanleria langabea (milakoetan)**
28,0
-0,4
I. hiruh.
Langabezia-tasa (%)**
17,9
0,7*
I. hiruh.
32.559
8,1
Martxoa
163.445
-3,4
Martxoa
22.192
-12,6
I. hiruh.
95,2
1,2
I. hiruh.
20.796
-4,2
Martxoa
103,6
2,6
Martxoa
Ostatu-gauak (kop.)
249.230
-1,5
I. hiruh.
Bidaiariak (kop.)
136.356
-1,9
I. hiruh.
1,84
0,4
I. hiruh.
4.899,8
11,6
Urt-Ots
794,7
-5,1
I. hiruh.
27.266
0,0
I. hiruh.
74,1
-5,0
Urt-Ots
245
4,7
I. hiruh.
Erregistratutako biztanleria langabea (pertsona-kop.)** Pertsona afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA Merkataritzako azalera handien salmentak (indizea)*** Pertsona afiliatuak Kontsumoko prezioak (indizea)*** TURISMOA
Batez besteko egonaldia (ostatu-gauak/bidaiariak) GARRAIOA Salgaien itsas garraioa (milaka tona) Bidaiarien aireko garraioa (milakoetan) ENPRESA-JARDUERA Enpresen jarduera-lizentziak Produkzio industriala (indizea)*** Merkataritzako sozietate berriak (kop.)
* puntu portzentualak ** Bilbon bizi den biztanleria *** Bizkaiko adierazlea Iturria: Eustaten, SEPEren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren, EINen, Estatuko Portuen eta AENAren datuetan oinarritutako lanketa propioa.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
32