Bilboko Hiruhileko Koiuntura Txostena. 2012ko II. hiruhilekoa.

Page 1

II

2012 Bilboko Hiruhileko Koiuntura Txostena


Laburpena Krisi ekonomikoak eragina du Hiribilduko ekonomian

Europako eta, bereziki, euroaren periferiako herrialdeetako ekonomia-testuinguru txarra Bilbo Hiriaren magnitude sozioekonomiko nagusietan ari da eragiten pixkanakapixkanaka. Zentzu horretan, euroaren herrialdeetan 2012ko urte osorako egindako proiekzioek jarduera ekonomikoaren -% 0,3ko uzkurdura aurreratzen dute. Zorraren eta bankuen krisiak jotako herrialde handietan, esaterako, Espainian eta Italian, itxaropenak negatiboagoak dira, jardueraren % 1,9ko eta % 1,5eko beherakadak aurreikusten baitituzte, hurrenez hurren.

Euskal ekonomia % 1,2 uzkurtu da

EAEri dagokionez, aurreikuspen ofizialek urte arteko % 1,2ko beherakada aurreratzen dute urteko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhileko eboluzio negatiboa sakonduz. Etxeetako kontsumoaren atonia, gastu publikoaren eta inbertsioaren murrizketarekin batera, barne-eskaeraren narriadura eta euskal ekonomiaren uzkurdura eragiten ari da. Izan ere BPGaren % 1,3ko beherakada aurreikusten baita urte osorako. Bilboko ekonomia oso espezializatua dago hirugarren sektorean, eta haren ikuspegitik, etxeetako kontsumoaren aurreikuspenak nabarmentzen dira, hurrengo hiruhilekoetan aldakuntza negatiboak izango dituztenak.

Hiribilduko enpresetako biztanleria afiliatua 1.088 pertsonatan murriztu da

Krisiak Hiriaren bilakaera ekonomikoan duen eragina nabarmena da enpleguari dagokionez. Bigarren hiruhilekoan zehar, Bilbon kokatutako enpresetako biztanleria afiliatuen adierazleak 1.088 laguneko murrizketa adierazten du, % 0,6koa ehunekotan. Beherakada txiki hori, aurreko hiruhilekoaren erdia, etxeko langileen erregimenean afiliatutakoen kopuruaren gorakadaren ondoriozkoa da hein handi batean. Afiliatutakoen kopuruak behera egin du sektore handietan eta ehuneko handiagoan eraikuntzan eta industrian. Bestalde, lehen hiruhilekoan enplegu-galera nabarmenagoa izan duten jarduerak hezkuntza, eraikuntzako laguntzaileak, gizarte-zerbitzuak, manufaktura-industria eta merkataritza izan dira.

Zentzu berean, Hirian bizi den jendearen artean erregistratutako kontratu kopuruak atzera egin du neurri handi batean, hain zuzen ere % 9,9 urte arteko ehunekotan. Beherakada hori are handiagoa da 35 urtetik beherakoen artean, eta baita industrian eta eraikuntzan ere.

429 langabe gutxiago erregistratu dira

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 1


Okupazioaren portaera negatiboak ez du islarik izan erregistratutako langabeziaadierazlean. Bigarren hiruhilekoan erregistratutako langabeen kopurua 429 pertsonatan murriztu da, % 1,4 ehunekotan. Langabe-kopuruaren murrizketa gazteenetan pilatzen da, proportzio handiagoan 25 urtetik beherakoetan eta langabezian sartu berriak direnetan (6 hilabete baino gutxiago). Langabezia krisi ekonomikoko testuinguru orokorrean murriztea eta enpleguak behera egitea lan-aukerak gutxitzearen ondorioz biztanleria aktiboak enpleguaren aurrean izan duen atzerakadari leporatu dakioke neurri batean. Merkataritzako gune handietako salmenten beherakadak kontsumoaren atonia islatzen du

Kontsumitzaileen konfiantza galtzea, ekonomia-giro atzerakorrarekin, lan-merkatuaren eboluzioarekin eta gastu publikoaren murrizketekin batera, eragin zuzena izaten ari da merkataritza-sektorearen bilakaeran, sektoreko adierazle nagusien portaeran islatzen den bezala. Bizkaiko Lurraldeko merkataritzako gune handien salmentek kontsumoaren atoniaren eragin zuzena ari dira izaten. Hala, apirilean eta maiatzean izandako urte arteko eboluzio negatiboa -% 5,5ekoa izan da. Merkataritza-jarduera osorako, atzeraldia ez da hain negatiboa izan. Lehen hiruhilekoari buruz eskura ditugun datuek % 1,4ko murrizketa adierazten dute Lurraldeko merkataritza-sektoreko guztizko salmentetan. Txikizkako azpisektorearen eboluzioa ez da izan handizkakoa bezain negatiboa, urte arteko % 0,9ko eta % 1,7ko beherakadak izan baitituzte, hurrenez hurren.

Turismo-jardueraren dinamismoa nabarmentzen da: ostatugauak % 5 gehitu dira eta aireko garraioa % 5,5

Turismo-jardueraren eboluzioa nabarmendu egiten da ekonomiaren moteltzetestuinguru orokorrean. Bigarren hiruhilekoan Hiribilduko hotel-establezimenduetako ostatu-gauen kopurua % 5,0 handitu da aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Gorakada pixka bat handiagoa izan da 3 izarreko eta izar gehiagoko hoteletan. Turismoaren dinamismoa atzerriko bidaiariek eragin dute neurri handi batean. Haien ostatu-gauak % 7,7 gehitu dira estatuko beste toki batzuetatik etorritako ostatu-gauek izandako % 3,2ko gorakadaren aurrean. Izan ere Hiribilduko ostatu-gauen % 40 nazioarteko bidaiarienak izan baitira. Nazioarteko bidaiarien artean, Europar Batasuneko erdialdeko herrialdeetakoen hazkundea nabarmentzen da: Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia. Turismo-jardueraren aurrerapenaren eta konexio-eskaintza handiagoaren ondorioz, Loiuko aireportuko bidaiari-kopurua ere handitu egin da (% 5,5), batez ere nazioarteko konexioetako bidaiari-kopurua. Barne-hegaldietako bidaiari-kopuruak, aldiz, egonkor jarraitu du.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 2


Salgaien itsas garraioak beherakada handia izan du

Garraio-sektoreak lotura handiagoa du industria-jarduerarekin eta eragin negatiboa izan du, salgaien itsas garraioaren beherakadak adierazten duen bezala. Hala, apirilamaiatza bihilekoan portuan garraiatutako salgaiak % 28,1 murriztu dira, eta ontziratu gabeko likidoek izan dute murrizketarik handiena, esaterako, petrolioak eta gasak. Industria-sektorearen eta industriaren beherakadak ekonomia-hazkundea moteldu dute Lurraldeko BPGaren lehen hiruhilekoan izan den -% 0,4ko eboluzio negatiboan islatzen den bezala, urte arteko aldakuntzari dagokionez.

Industria eta eraikuntza: egoera ekonomikoak gehien eragindako sektoreak

Industria-ekoizpenaren adierazlearen arabera, beherakada bizkortu egin da azken hilabete hauetan. % 9,6 murriztu da apirila-maiatza bihilekoan, aurreko hiruhilekoan baino % 2ko galera handiagoarekin. Lurraldeko esportazio gehienak industrialak dira, eta industria-atzeraldiarekin batera doaz (-% 14,9). Zerbitzu-jarduerak dira Hiribilduko ugarienak eta ez daude ekonomia-egoeratik kanpo. Salmentak % 3,3 murriztu dira lehen hiruhilekoan, etxeetako kontsumoaren dezelerazio-testuinguru orokor batean.

Ekonomia-jarduera kopuruaren beherakada txikia

Ekonomia-jardueren dinamismoari dagokionez, kopurua pixka bat murriztu da urteko lehen hiruhilekoan (-% 0,3), enpresa-jardueretarako lizentzien eboluzio negatiboaren ondorioz. Jarduera profesional eta artistikoei dagozkienak, berriz, zenbateko txikian handitu dira. Bigarren seihilekoan eratutako 211 merkataritza-sozietate berriak bestalde, aurreko hiruhilekoan eratutakoak baino -% 0,9 gutxiago dira. Beraz, Hiribilduko enpresadinamismoak gorabehera txikiak ditu.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 3


Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA 2012an munduko ekonomia % 3,5 haziko dela aurreikusten da

Urteko lehen hiruhilekoan, munduko ekonomiaren hazkundea % 3,6koa izan da Nazioarteko Diru Funtsaren arabera. Urteko lehen seihilekoan areagotu egin da aurreko seihilekoan izandako munduko ekonomia-jardueraren dezelerazioa. Hala ere, NDFren proiekzioek adierazten dute munduko ikuspegiek, hauskorrak izan arren, hobetzeko joera dutela. Hobekuntza hori ekonomia aurreratuen susperraldi ahul batean eta ekonomia emergente eta garapen bidean diren gehienen ekonomia-sendotasunari eustean oinarrituta dago. Urte osorako munduko ekonomiaren % 3,5eko hazkundea aurreikusi da, aurreko urtekoa baino pixka bat txikiagoa. Hala ere, ekonomiaren testuinguruan beheranzko arriskuak dira nagusi, batik bat, euroaren periferiako herrialdeen finantza-baldintzen hobekuntza-politiken emaitzek baldintzatuta, eta baita ekonomia emergenteen bizkortze-politiken emaitzek ere.

munduko BPG

2011

2012

urte arteko aldakuntza-tasa (%)

MUNDUKO BPG • Ekonomia aurreratuak

3,9

3,5

1,6

1,4

- AEB

1,7

2,0

- Eurogunea

1,5

-0,3

- Alemania

3,1

1,0

- Frantzia - Italia

1,7

0,3

0,4

-1,9

- Espainia

0,7

-1,5

6,2

5,6

9,2 7,1 2,7 4,3

8,0 6,1 2,5 4,0

• Ekonomia emergenteak eta garatzen ari direnak -

Txina India Brasil Errusia

Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2012ko uztaila)

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 4


Eurogunea -% 0,3 uzkurtuko da eta Espainiako ekonomia % 1,5

Ekonomia aurreratuko herrialdeetan gutxieneko hazkundea aurreikusten da urtean zehar, hain zuzen ere % 1,4koa. Euroguneko herrialdeek atzeraldi txiki bat izango dute, -% 0,3koa. Alemaniako ekonomiak, ordea, hazkunde txiki bat izango du. Ekonomia emergenteetan eta garapen bidean direnetan, bestalde, hazkunde-erritmo handiarekin jarraituko da, % 5,8koarekin. Espainiako ekonomiari dagokionez, testuinguru makroekonomikoak BPGaren -% 1,5eko uzkurdura aurreratzen du 2012rako. Jardueraren beherakada, batetik, kontsumo pribatuaren narriaduran oinarritzen da, enpleguaren murrizketak, konfiantza-galerak eta finantzaketa lortzeko zailtasunek eragindakoan, eta bestetik, gastu publikoaren eta inbertsio pribatuaren murrizketan. Horren ondorioz, barne-eskaerak -% 4,0ko atzerakada izango merkataritzaren eragin positiboak partzialki konpentsatuko duena.

du,

kanpo-

EUSKAL EKONOMIA

Euskal koiuntura ekonomikoa okerrera doa

Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenek BPGaren urte arteko -% 1,2ko beherakada kalkulatzen dute aurtengo bigarren hiruhilekorako. Eboluzio horrek aurreko hiruhilekoan izandako eboluzio negatiboa sakonduko du. Eskaeraren osagai guztien eboluzioa okerragoa izan da lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

EAEko BPG

2012-I

2012-II

urte arteko aldakuntza-tasa (%)

BPG • Kontsumo pribatua • Kontsumo publikoa

-0,3

-1,2

0,1

0,0

0,2

-1,9

• Inbertsioa

-4,2

-4,5

• Barne-eskaeraren ekarpena

-0,9

-1,3

0,6

0,1

-1,1

-2,2

0,2

-0,3

• Kanpoko saldoaren ekarpena • Industria • Zerbitzuak

Iturria: Eusko Jaurlaritza. Eszenategi makroekonomikoa (2012ko uztaila)

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 5


Barne-eskaeraren osagaien artean, kontsumoa egonkortu egin da, eta kontsumo publikoak atzera egin du nabarmen. Halaber, inbertsioak handitu egiten du beren joera negatiboa. Bestalde, kanpo-eskaerak BPGari egiten dion ekarpenak positiboa izaten jarraitzen du, gutxieneko zenbatekoan bada ere. Eskaintzaren ikuspegitik, sektore handi guztiek izan dute urte arteko aldakuntza-tasa negatiboa. Krisia hasi zenetik lehen aldiz hedatu da zerbitzu-jardueretara. Atzerapen-testuinguru horretan, enplegu-galera areagotu egin da, urte arteko -% 2,5eko galerarekin. Langabezia biztanleria aktiboaren % 12,5era iritsi da.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 6


Lan-merkatua MAGNITUDE NAGUSIAK Lan-merkatuko adierazleek krisi ekonomikoaren eragin gero eta handiagoa islatzen dute

Hiribilduan bizi diren Biztanle Aktiboen kopurua 143.300 milioikoa zen 2012ko lehen hiruhilekoan. Horrek esan nahi du aurreko hiruhilekoan baino 2.200 pertsona gutxiago zirela (-% 1,5). Bigarren hiruhilekoan Bilbon enplegua zuten biztanleen artean beheranzko joeraren luzapena ikusi zen, Hiribilduko enpresetan afiliatutako biztanleen eboluzioan islatzen zen bezala, % 0,6ko beherakadarekin. Langabeei dagokienez, bestalde, Biztanleria Aktiboari buruzko Inkestak kalkulatzen zuen 26.200 zirela urteko lehen hiruhilekoan ordaindutako okupaziorik gabeko pertsonak. Erregistratutako langabezia-estatistikaren arabera, bigarren hiruhilekoan langabezian geratutako pertsona-kopuruaren murrizketa txiki bat ikusten da, % 1,4ko beherakadarekin.

Biztanleria aktiboa, okupatua eta langabea [milakoetan] Biztanleria aktiboa

185

178,8

171,2

I-12 169,5 25,5

175

165

23,4

Biztanleria langabea 26,2 155

153,3 147,8

145

Biztanleria okupatua

143,3 135

I

II

III 2010

IV

I

II

III 2011

IV

I 2012

Iturria: EIN, Biztanleria Aktiboari buruzko Inkesta. 16 urte eta gehiagoko biztanleria.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 7


BIZTANLERIA AFILIATUA Biztanleria afiliatua % 0,6 murriztu da hiruhilekoan, egonkortzeko joera duen arren

Bigarren hiruhilekoan Bilboko enpresetan afiliatutako biztanleriak egonkortzeko joera izan du eta atzean utzi du 2011ko bukaeran hasitako etengabeko beheranzko joera, martxoan izandako gorakada txiki batek soilik eten zuena. Modu horretan, ekainaren amaieran 168.141 pertsona zeuden Bilbon Gizarte Segurantzan inskribatuta, martxoaren bukaeran baino % 0,6 gutxiago eta kopuru absolututan, berriz, 1.088 enplegu gutxiago. Hala eta guztiz ere, emaitza horrek esan nahi du enpleguak egonkor eutsi diola azken hilabetean, maiatzean baino 16 afiliazio gehiagorekin.

Biztanleria afiliatua 174,8 (2009)

Urtekoa

172,5 (2010)

[milakoetan] 176

Hilekoa 173,4

173,6 173,3 173,2

171,3 (2011)

171,4

172,0

174

173,2

170,5

172

171,7

171,6

169,7 168,9

169,2 168,5 168,1

170 168,1

168

167,1 200 201 201 9 0 1

01

02

03

04

05

06

07 08

2011 Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

09 10

11

12

02 03

04

05

06

166

2012

Honako hau da biztanleria afiliatuaren banaketa, kotizazio-erregimenen arabera: % 83k Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean kotizatzen du (139.424 pertsona ekainean) eta % 13k Langile Autonomoen Erregimen Berezian (22.521 pertsona). Gainerakoak Etxeko Langileen (% 3 ekainean eta % 2 martxoan), Itsasoko langileen erregimen berezietan eta Nekazaritzako Erregimen Berezian daude afiliatuta.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 8


Etxe-langileen afiliazioak Erregimen Orokorreko enpleguaren beherakada neutralizatu du

Martxoari dagokionez, Etxeko Langileen Erregimen Bereziko afiliatuen gorakada nabarmentzen da (% 25,7 azken hiruhilekoan), batik bat azken hilabetean areagotu dena, jarduera horretan lanean ari ziren baina urte hasieran ezarritako arau-esparru berriaren arabera alta eman gabe zeuden pertsonen erregularizazio-epea amaitzean. Hain zuzen ere, etxeko langileen afiliazioaren gorakada handiak eragin du maiatzean eta ekainean afiliatuen kopuruak lehengoan irautea eta enpleguak suntsitzeko erritmoaren dezelerazioa, Erregimen Orokorrean eta Autonomoen Erregimenean afiliatutako pertsonen kopurua etengabe ari baita jaisten joan den azarotik. Azken hiruhilekoan Gizarte Segurantzako afiliatu kopurua % 1,5 murriztu da (martxoarekin alderatuta 2.137 enpleguren galera garbia), eta Autonomoen Erregimenari dagokionak, berriz, eutsi egin dio (-% 0,1 eta 22 enplegu gutxiago).

pertsona afiliatuak

2012-06

%∆

GUZTIRA • Erregimen orokorra • Autonomoak

168.141 139.424 22.521

-0,6 -1,5 -0,1

5.141

25,7

1.055

1,9

• Etxeko langileak • Nekazaritzakoa eta itsasoko langileena Aldakuntza-tasa martxoarekiko Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

Afiliatuen galera handieneko jardueraadarrak hezkuntza, eraikuntza-laguntzailea eta gizarte-zerbitzuena dira

Biztanleria afiliatua jarduera-adarren arabera xehatzeak agerian uzten du zerbitzusektoreak enplegu-sortzaile gisa Hiribilduan duen garrantzia, afiliatu gehien pilatzen dituzten jarduerak sektore horretakoak baitira. Hala, zerbitzuen sektorean batik bat merkataritza nabarmentzen da, Hiribilduko enpleguaren % 13 hartzen baitu, 21.552 pertsonarekin. Txikizkako merkataritzak 14.288 pertsona biltzen ditu. Gainerakoak handizkako merkataritzakoak eta bitartekariak (5.729 pertsona) eta ibilgailu motordunen salmenta eta konponketako jardueretakoak dira (1.535 pertsona). Enplegu-kuota erlatibo handieneko jarduera-adarretan bigarrena zerbitzu administratibo eta osagarriena da (17.289 pertsona). Ondoren datoz hezkuntza-zerbitzuak (15.828), zerbitzu profesionalak, zientifikoak eta teknikoak (11.568), osasun-zerbitzuak (11.050) eta administrazio publikoarekin zerikusia dutenak (10.832).

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 9


Azken hiruhileko eboluzioari dagokionez, hezkuntzako enpleguaren beherakada nabarmentzen da batik bat (-% 2,2, martxoaren bukaeran baino 359 enplegu gutxiagorekin), eraikuntzako jarduera osagarriak (-% 4,2, 295 enplegu), gizartezerbitzuak (-% 2,9, 215 enplegu), manufaktura-industria (-% 3,0, 195 enplegu) eta merkataritza (-% 0,7, 157 enplegu).

pertsona afiliatuak

jarduera-adarrak Lehen sektorea Industria eta Energia

2012-05

%∆

393

-14,0

10.062

-1,6

• Industria

6.386

-3,0

• Energia

1.545

-0,6

• Hondakinak eta ura

2.131

2,1

Eraikuntza

10.407

-3,1

• Eraikuntza

3.731

-1,1

• Eraikuntzako laguntzailea

6.676

-4,2

Zerbitzuak

147.263

-0,4

• Merkataritza

21.552

-0,7

• Administratiboak eta laguntzaileak

17.289

1,6

• Hezkuntza

15.828

-2,2

• Profesionalak, zientifikoak eta teknikoak

11.568

0,1

• Administrazio Publikoa

10.832

-0,6

• Osasuna

11.050

0,4

• Gizarte-zerbitzuak

7.130

-2,9

• Finantza-jarduerak eta aseguruak

9.456

-0,8

• Garraio- eta biltegiratze-jarduerak

9.406

0,7

• Ostalaritza

8.705

0,4

• Informazioa eta komunikazioak

7.714

0,0

• Etxeko langileak

4.799

1,6

• Aisiakoak eta kulturalak

2.968

-3,4

• Ostatua

1.228

1,2

• Higiezinak

1.110

0,6

• Beste zerbitzu batzuk

6.628

-1,4

Aldakuntza-tasa martxoarekiko Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 10


Benchmarking: krisiak enpleguaren gainean izandako eragina erreferentziako hirietakoen antzekoa da Bilbon

Espainiako bost hiriburu nagusiekin alderatuta, Bilbok azken hiruhilekoan izan duen portzentajezko enplegu galera erdibidekoa izan da, ez handienetakoa eta ez txikienetakoa. Hain zuzen ere, Madrilen (-% 0,4), Bartzelonan (-% 0,2) edo Zaragozan (-% 0,1) erregistratutakoak baino emaitza okerragoak izan ditu Bilbok, baina Valentzian (-% 1,4) eta Sevillan (-% 2,3) izandakoak baino hobeak. Hiriburu hurbilenak kontuan hartuta, Bilboko afiliazioaren eboluzioa Gasteizen izandakoaren antzekoa (-% 0,5) eta Iruñean (% 0,0) eta Donostian (+% 0,6) baino okerragoa izan dela ikusten da.

benchmarking pertsona afiliatuak

2012-06

%∆

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa

1.703.767 982.403 334.347 311.156 259.542 ..

-0,4 -0,2 -1,4 -2,3 -0,1 -0,9

BILBO

168.141

-0,6

110.571 105.739 94.056 .. ..

-0,5 0,6 0,0 0,0 -0,6

Gasteiz Donostia Iruña G-3ren batez bestekoa G-9ren batez bestekoa

Aldakuntza-tasa martxoarekiko G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruña G-9 : G-5, G-3 y Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

KONTRATUAK Biztanleria egoiliarrak erregistratutako kontratuak % 9,9 murriztu

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren arabera, Bilbon bizi direnek 27.342 lan-kontratu egin dituzte bigarren hiruhilekoan, beraz, eboluzio negatiboa izan du aurreko urteko bigarren hiruhilekoan erregistratutako kontratu-kopuruarekin alderatuta(-% 9,9). Dena den, kontratu-kopurua % 12,7 handitu da lehen hiruhilekoekin alderatuta.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 11


Generoari erreparatuz gero, banaketa orekatu samarra dago, emakumeek erregistratutako kontratu-kopurua (14.179) gizonezkoenaren gainetik dagoen arren (13.163). 2011ko hiruhilekoarekin alderatuta, eboluzioa negatiboa izan da bi kolektiboentzako, pixka bat okerragoa bada ere gizonezkoen kasuan. Gazteenen kontratuak gehiago murriztu dira

Hamar kontratutik ia lau (% 36,7) 25 eta 34 urte bitarteko pertsonek egin dituzte, alde handiarekin 35 eta 44 urte bitarteko (% 23,9) eta 45etik gorako (%18,8) adinmultzoekiko. 25 urtetik beherako biztanleek, bestalde, erregistratutako kontratuen bosten (% 20,6) bat pilatu du. Taula erantsiak adierazten duen bezala, kontuan izandako adin-multzo guztietan murriztu da kontratazioa. Gazteenen artean oso esanguratsua izan da (-% 22,1) eta ez da ia nabaritu ere egin 44 urtetik gorakoen artean.

kontratuak GUZTIRA

2012-II

%∆

27.342

-9,9

• Emakumeak

14.179

-9,2

• Gizonezkoak

13.163

-10,7

• 16 - 24 urte

5.624

-22,1

• 25 - 34 urte

10.037

-10,0

• 35 - 44 urte

6.529

-4,1

• 45 urte eta gehiago

5.152

-0,5

25.477

-9,9

1.865

-9,6

• Zerbitzuak

24.525

-8,8

• Eraikuntza

1.394 1.307

-21,9 -15,7

116

-17,7

• Aldi baterakoak • Mugagabeak

• Industria • Lehen sektorea Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: SEPE.

Zerbitzuen sektoreak Hiribilduan bizi direnek egindako hamar kontratutatik bederatzi sortzen ditu, gutxi gorabehera. % 8,8 murriztu dira aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Hala eta guztiz ere, industria-jardueretako, eraikuntzako edo lehen sektoreko jarduerek beherakada handiagoa izan dute: -% 15,7, -% 21,9 eta -% 17,7, hurrenez hurren.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 12


Kontratuen % 7 soilik izan dira mugagabeak

Azkenik, esan beharra dago Bilboko biztanleek bigarren hiruhilekoan erregistratutako kontratuen % 6,8 kontratu mugagabeak edo mugagabe bihurtutakoak izan direla (guztira 1.865). Kontratu gehienak aldi baterakoak dira (25.477), ia erdiak 30 egunetik beherakoak (12.136). Bai kontratu mugagabeek eta bai aldi baterakoek behera egin dute 2011ko bigarren hiruhilekoarekiko (-% 9,6 eta -% 9,9, hurrenez hurren).

ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA Erregistratutako langabeziak atzera egin du zertxobait, apirileko maximo historikoaren ondoren

2012ko bigarren hiruhilekoaren bukaeran, Bilboko enplegu-bulegoetan erregistratutako biztanleria langabea 29.691 pertsonakoa zen, hau da, % 1,4ko beherakada izan du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (429 pertsona gutxiago). 2011ko bukaerarekin alderatuta, lehen seihilekoan % 8,5 handitu da erregistratutako langabezia. Lehen hiruhilekoan hazkunde-erritmo handia izan du eta maiatzetik aurrera pixka bat txikiagoa.

Erregistratutako langabezia

Urtekoa

[milakoetan] 32

Hilekoa

30,1 30,2 29,6

29,5 (2011)

29,7

30

28,9

28,5 27,0 (2010)

30,1

28

27,4 26,6

26,3 26

23,5 (2009)

200 201 201 9 0 1

24

01 02 03 04 05 06 07 2011

08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06

22

2012

Iturria: SEPE.

Langabeen banaketa dezente orekatua dago generoak kontuan hartuta, baina langabezian dauden emakumezkoak (15.214, guztiaren % 51,2) gizonezkoak baino gehiago dira (14.477, guztiaren % 48,8). 2012ko lehen hiruhilekoarekiko eboluzioa oso antzekoa da bi multzoen kasuan, % 1,3ko eta % 1,5eko beherakadekin.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 13


Gazteenen artean langabeziak izan duen beherakada nabarmentzen da

Erregistratutako langabeziaren beherakada oso esanguratsua izan da 25 urtetik beherako gazteen artean, % 10,8ko beherakadarekin 2012ko lehen hiruhilekoarekiko. 25 eta 34 urte artekoen artean, beherakada apalagoa izan da (-% 3,5) eta ez da ia nabaritu ere egin 35 eta 44 urtekoen artean (-% 0,8). 45 urtetik gorakoetan, Hiribilduko langabeen erdia baino pixka bat gutxiago pilatzen da (% 42) eta, gainera, aurreko hiruhilekoaren bukaerako datuarekin alderatuta eboluzio txarra izan duen multzo bakarra da (+% 1,4).

erregistratutako langabezia

2012-06

%∆

29.691 15.214 14.477

-1,4 -1,3 -1,5

- 24 urte - 34 urte - 44 urte urte eta gehiago

2.306 6.963 8.063 12.359

-10,8 -3,5 -0,8 1,4

hilabete arte. hilabetetik 1 urtera - 2 urte - 3 urte urte baino gehiago

10.657 5.454 6.971 2.444 4.165

-10,5 15,7 -3,6 6,4 4,7

• Ez du prestaziorik jasotzen • Prestazioak jasotzen ditu

18.665 11.026

-0,6 -2,8

GUZTIRA • Emakumezkoak • Gizonezkoak • • • •

16 25 35 45

• • • • •

6 6 1 2 3

Aldakuntza-tasa martxoarekiko Iturria: SEPE eta Lanbide

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 14


Benchmarking: langabeziak behera egin du hiri handietako antzeko proportzioan

Bilboren erreferentziako hiriburuak kontuan hartuta, Hiribilduan bigarren hiruhilekoan erregistratutako langabeziaren beherakada (-% 1,4 martxoarekiko) Espainiako bost hiriburu nagusietako batez bestekoaren antzekoa (-% 1,2), eta beste hiru euskal hiriburuetako batez bestekoa baino pixka bat txikiagoa izan da (-% 3,6). Aztertutako hiriburuetako zortzitan, erregistratutako langabeziak behera egin du, eta Valentzian soilik izan da gorakada aztertutako aldian (+% 0,6).

benchmarking

2012-06

%∆

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa

237.109 110.521 80.860 85.906 58.517 ..

-1,7 -2,6 0,6 -0,7 -1,5 -1,2

BILBO

29.691

-1,4

19.346 10.625 15.871 .. ..

-2,4 -3,3 -5,2 -3,6 -2,0

erregistratutako langabezia

Gasteiz Donostia IruĂąa G-3ren batez bestekoa G-9ren batez bestekoa Aldakuntza-tasa martxoarekiko Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 15


Merkataritza Merkataritzako gune handietako salmenten beherakada areagotu

Apirilean eta maiatzean, Bizkaiko merkataritzako gune handietan (2.500 m2 baino gehiagoko establezimenduetan) % 5,5 murriztu dira salmentak aurreko urteko aldi berarekiko. Hala ere, produktuen tipologiari erreparatzen badiogu, eboluzioa desberdina da. Horrela, jatekoak ez diren produktuen kasuan azken urteko salmentek beherakada handia izan badute ere (-% 8,8), janarien salmentak % 1,7 gehitu dira azken urtean. Bestalde, salmenten beherakadarekin lotuta, Bizkaiko merkataritzako gune handietan okupatutako pertsonen kopurua ere beherantz doa, eta azken hamabi hilabeteetan % 4,6koa izan da kolektiboaren murrizketa.

merkataritzako gune handiak

2012-I

2012-II

urte arteko aldakuntza-tasa (%)

SALMENTAK • Janariak • Beste produktu batzuk

-1,9 2,2 -3,6

-5,5 1,7 -8,8

PERTSONA OKUPATUAK

-3,6

-4,6

Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. 2012 ko II. hiruhilekoko datuak apirila-maiatza aldiari dagozkio. Iturria: Eustat.

Merkataritza-sektoreko salmenten eboluzio negatiboa

Bizkaiko merkataritza-sektorearen salmentek, handizkakoarenek nahiz txikizkakoarenek, beherantz egiten jarraitzen dute. Beherakada % 1,4koa izan da lehen hiruhilekoan prezio korronteetan, aurreko hiruhilekoen eboluzio negatiboari jarraipena emanaz. Baina Bizkaiko merkataritza-sektorearen eboluzio orokorra urteko lehen hiruhilekoan negatiboa izan bada ere, salmenten beherakada txikiagoa izan da txikizkako merkataritza-azpisektorean handizkakoan baino. Hain zuzen ere, txikizkako sektoreko salmentak % 0,9 murriztu dira aldi horretan. Handizkako merkataritzakoak, berriz, % 1,7 murriztu dira. Txikizkako salmenten kasuan, merkataritza espezializatuak sortzen du gehienbat azpisektoreko salmenten beherakada, hain zuzen ere % 1,8koa aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Merkataritza ez espezializatuak, aldiz, eutsi egin die aldi horretako salmentei (% 0,8).

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 16


Bestalde, handizkako merkataritzaren barruan, modu negatiboan nabarmendu dira janariak ez diren produktuak eta makineria eta ekipamenduen merkataritza. Horien salmentak % 10,5 eta % 8,8 murriztu dira, hurrenez hurren, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Merkataritza-sektoreko enpleguari dagokionez, maiatzeko datuen arabera, 20.017 pertsona daude afiliatuta Bilboko handizkako eta txikizkako merkataritza-sektoreetan (Hiribilduko biztanle afiliatuen % 11,9). Merkataritza-sektoreak enplegua galtzen jarraitzen du, batez ere txikizkako azpisektorean

Hala ere, sektoreko salmenten murrizketa orokortua Bizkaiko merkataritza-sektoreko okupazio kopuruen pixkanakako murrizketan ari da islatzen eta, jakina, baita Hiribildukoan ere. Hain zuzen ere, duela urtebeteko egoerarekin alderatuta, Bilboko merkataritza-sektoreak enpleguaren % 3,9ko beherakada izan du. Hiribilduan jarduera horretan okupatutako pertsona kopurua 816 txikiagoa da (544 txikizkako merkataritzan eta 272 handizkakoan).

Merkataritza: salmenta-indizea 120

Urtekoa

Hiruhilekoa 113,3

104,1 (2010)

110

104,9 (2011) 103,1

100,0

111,7

106,0

105,3

104,5

105,1

(2009) 100

96,8 94,8 90 2009

2010

2011

I

II

III 2010

IV

I

II

III 2011

IV

I 2012

Bizkaiko datuak, handizkako eta txikizkako azpisektoreak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta Oinarria 2005=100 Iturria: Eustat

Hala ere, beherakada hori izan arren, Bilboko merkataritza-sektorean lan egiten duten eta soldatapeko langileak dituzten enpresen kopuruak lehengoan iraun du eta azken hilabeteetan pixka bat gora egin du.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 17


merkataritza

2011-IV

2012-I

urte arteko aldakuntza-tasa (%)

-1,4

-1,4

• Handizkakoak - nekazaritza eta janariak - janariak ez direnen kontsumoa - erdilandutako produktuak - makineria eta ekipamendua

-1,4 3,5 -7,6 -1,8 -0,6

-1,7 1,1 -10,5 4,6 -8,8

• Txikizkakoak - espezializatua - ez espezializatua

-1,5 -1,1 -1,7

-0,9 -1,8 0,8

SALMENTAK

Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Iturria: Eustat.

Merkataritza-ehunak eutsi egin dio

Soldatako langileak dituzten Bilboko merkataritza-sektoreko enpresen kopurua 2.815ekoa zen maiatzaren bukaeran. Horien % 71 txikizkako merkataritzakoak ziren eta gainerako % 29 handizkako merkataritzakoak. Zentzu horretan, aurreko hiruhileko bukaerako (2012ko martxoa) egoerarekin alderatuta, merkataritza-sektoreko enpresak 9 gehiago dira, hau da, % 0,3ko aldakuntza positiboa izan du. Azpisektoreka, handizkako merkataritzako enpresek lehengo kopuruari eutsi diote, eta txikizkako merkataritzakoak pixka bat gehitu dira (% 0,5).

Automobilen matrikulazioa % 12,6 murriztu da

Merkataritza-sektorearen jardueran eragin zuzena izan du kontsumoaren atoniak, moteltze ekonomikoko esparru orokorrean. Eboluzio horren adierazle gisa, urteko bigarren hiruhilekoan 3.440 automobil matrikulatu ziren Bizkaian, aurreko urteko hiruhileko berean baino 495 gutxiago (-% 12,6). Aldakuntza negatibo hori aurreko hiru hiruhilekoetan erregistratutakoa baino handiagoa da.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 18


automobilen matrikulazioa GUZTIRA • Partikularrak • Enpresak eta beste batzuk

2012-II

%∆

3.440

-12,6

2.265 1.175

-9,9 -17,3

Bizkaiko datuak. Aurreko urteko aldi berarekiko tasa Iturria: Faconauto.

Automobilak erosteko atonia azken bi urte hauetan luzatu da. Aurtengo bigarren hiruhilekoko matrikulazioak 2010eko hasieran lortutakoen erdiak dira. Jarduera-galera sektoreko enpleguan islatu da Bilbon. Ibilgailuen salmenta- eta konponketa-sektorean afiliatutakoak 1.535 ziren maiatzean, aurreko urteko aldi berean baino 119 pertsona gutxiago (-% 7,2).

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 19


Turismoa Ostatu-gauak % 5 gehitu dira

Hotel-jarduerak emaitza onak izan ditu urteko bigarren hiruhilekoan: Bilboko hotelestablezimenduetan egindako ostatu-gauek nahiz ostatu hartu duten bidaiarien kopuruak gorakada izan dute. Apiriletik ekainera bitartean pilatutako ostatu-gauak 379.199 izan dira, urte arteko % 5,0ko gehikuntzarekin. Hiru izarreko eta gehiagokoen segmentuan dinamismo handiagoa izan du (% 5,8). 1 eta 2 izarreko hotel eta ostatuetan, bestalde, bigarren hiruhilekoan zehar pilatutako ostatu-gauak % 1,6 gehitu dira. Ostatu-gauen kopuruan izandako hobekuntza horren arrazoia atzerriko turisten gehikuntza handia izan da (% 7,7), urteko bigarren hiruhilekoan Hiribilduan erregistratutako ostatu-gauen % 40,4 izan baitira. Estatuko turistek egindako ostatugauen kopuruak ere gora egin du, baina neurri txikiagoan (urte arteko % 3,2).

turismoa

2012-II

%∆

379.199 307.890 71.309

5,0 5,8 1,6

• Estatukoak • Atzerritarrak

225.947 153.252

3,2 7,7

BIDAIARIAK • Estatukoak • Atzerritarrak

192.944 115.945 77.051

1,2 -3,5 9,2

1,96

4,8

OSTATU-GAUAK • 3 izar edo gehiagoko hotelak • 3 izar baino gutxiagoko hotelak eta ostatuak

BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Eustat.

Ostatu hartutako turisten kopuruan izandako hobekuntza ostatu-gauetan izandakoa baino txikiagoa izan da. 2012ko bigarren hiruhilekoan 192.944 sarrera egon dira (aurreko urteko aldi berean baino % 1,2 gehiago).

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 20


Sarrera eta ostatu-gauen baterako eboluzioak finkatzen du Hiribilduko hoteletako batez besteko egonaldian izandako hobekuntza nabarmena, izan ere ia bi ostatu-gaueko batez bestekoarekin (1,96), % 4,8ko urte arteko gehikuntza izan baitu. Turista atzerritarrak % 9,2 gehitu dira eta ostatugauen % 40 dira

Bidaiarien jatorriaren araberako azterketa xehatuagoak agerian uzten du estatuko turisten sarrerek % 3,5eko urte arteko beherakada izan dutela, atzerriko turisten sarreren hazkunde handiaren aldean (% 9,2). Hala ere, nagusi izaten jarraitzen dute estatuko bidaiariek (sarrera guztien % 60,1), atzerriko turisten aldean (% 39,9). Estatuko bidaiarien artean, Madrilgoek (guztien % 25,4), EAE bertakoek (% 17,9) eta Kataluniakoek (% 16,6) biltzen dute 2012ko bigarren hiruhilekoan egindako estatuko sarreren % 60. 2011ko bigarren hiruhilekoari dagokionez, batetik, euskal turisten beherakada handia nabarmentzen da (-% 21, 5.506 sarrera gutxiagorekin) eta, bestetik, Andaluziako turisten gorakada esanguratsua (% 68,0, 4.145 sarrera gehiago). Turista atzerritarrei dagokienez, Frantzia (guztiaren % 15,9), Alemania (% 12,1) eta Erresuma Batuaren (% 10,0) ekarpen erlatiboak nabarmentzen dira, azken bi kasu horietan urte arteko hazkunde handiekin (% 28,9 eta % 20,2, hurrenez hurren). Halaber, Ibero Amerikak (% 9,5) eta AEBk eta Kanadak (% 8,9) euren ekarpen erlatiboak hobetu dituzte, hazkunde garrantzitsuetan bermatutakoak (% 11 eta % 8,5).

nazioarteko bidaiariak GUZTIRA • Frantzia • Alemania • Erresuma Batua • Ibero Amerika • AEB eta Kanada • Italia • Beste herrialde batzuk

2012-II

77.051 12.248 9.353 7.749 7.314 6.885 5.429 28.073

%∆

9,2 14,9 28,9 20,2 11,0 8,5 -1,6 1,1

Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Eustat.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 21


Benchmarking: Bilbo bere turismo-bizkortasunagatik nabarmendu da erreferentziako hiriekin alderatuta

Bilboko hotel-jardueraren emaitza onak erreferentziako beste hiri batzuetan lortutakoekin alderatzean baieztatu dira. Hain zuzen ere, estatuko bost hiri handienetan, 2012ko bigarren hiruhileko ostatu-gauen batez besteko eboluzioak % 2,9ko urte arteko beherakada adierazten du. Sevilla da (% 2,2) multzo horretan aldeko eboluzioa erregistratzen duen hiri bakarra. Hiri hurbilenetan, ostatu-gauek % 1,5eko batez besteko gorakada izan dute. Gasteizko hoteletan (% 8,1) izandako ostatu-gauen gorakada nabarmena, IruĂąean (% 0,8) erregistratutako mantentze-maila eta Donostiakoen (-% 4,3) beherakada konbinatzen ditu emaitza horrek.

benchmarking ostatu-gauak

2012-II

%∆

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa (hiriak)

4.312.966 4.466.327 865.739 1.087.773 332.201 ..

-2,3 -0,4 -1,7 2,2 -12,3 -2,9

BILBO

379.199

5,0

132.432 246.028 137.357 .. ..

8,1 -4,3 0,8 1,5 -0,5

Gasteiz Donostia IruĂąa G-3ren batez bestekoa (hiriak) G-9ren batez bestekoa (hiriak) Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Eustat eta EIN

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 22


Garraioa ITSAS GARRAIOA Krisi ekonomikoak salgaien itsas trafikoaren beherakada handia eragin du

2012ko apirilean eta maiatzean Bilboko Portuak kudeatutako salgaien trafikoa 4.276 mila tonakoa izan da. Horrek esan nahi du % 28,1eko beherakada izan dela 2011ko bihileko berarekiko. Apirileko salgaien trafikoaren urte arteko beherakada handiak (-% 41) neurri handian baldintzatzen du emaitza hori, maiatzeko eboluzioa ez baita hain txarra izan (-% 11,9). Apirilean eta maiatzean Bilboko Portuan mugitutako trafikoaren % 44 ontziratu gabeko likidoei dagokie, esaterako, petrolioari eta gasari. Horien trafikoak urte arteko % 43,4ko beherakada izan du. Salgai orokorrek hartzen dute portuko trafikoaren % 40, eta % 3,8ko beherakada izan du 2011ko apirilean eta maiatzean kudeatutako bolumenarekin alderatuta. Ontziratu gabeko solidoen -batik bat, txatarra- parte-hartze erlatiboa % 16,6koa da (urte arteko -% 15,6). Gainerako % 0,5 beste trafiko-mota bati dagokio (hornidurak, arrantza eta barne-trafikoa).

Salgaien itsas garraioa

35.00

34.66 Urtekoa (2010

3.80 Hilekoa 3.60 3.40

3.29 33.00

32.180 (2009

32.00 (2011

3.20 3.00

2.96

2.82

31.00

2.80 2.55

2.65

29.00

2.60

2.44

2.54

2.53

2.33

2.33

05.12 2.338

2.29

27.00

2.20 2.00

2.05 1.93

25.00 01 2009 2010

2011

02

03

04

05

06

07

2011

08

09

10

11

2.40

12

01

02

03

04

1.80 05

2012

Iturria: Estatuko portuak.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 23


Urte honetan zehar, salgaien portuko trafikoa % 22,9 murriztu da, hain zuzen ere, 2011ko urtarriletik maiatzera bitarteko 14,2 milioi tonatatik 2012ko ia 11 milioi tonatara. Ontziratu gabeko likidoen trafikoaren beherakada metatua (-% 36,6) berriro nabarmendu da kontuan hartutako salgaiekin alderatuta. Apirilean eta maiatzean Bilboko Portuan ibili diren merkataritza-ontzien kopurua, bestalde, 466koa izan da. % 19,8ko urte arteko beherakada adierazten du horrek. 2012ko aurreneko bost hilabeteetan Bilboko Portuan jarduera izan duten merkataritzaontzien kopurua % 14,6 murriztu da.

AIREKO GARRAIOA

Loiuko aireportuak emaitza onak izan ditu, nazioarteko hegaldien bultzadari esker

Bilboko aireportuan 2012ko bigarren hiruhilekoan metatutako bidaiari-fluxua 1.128.671 pertsonakoa izan da. Aurreko urteko aldi berarekin alderatuta % 5,5eko gehikuntza esan nahi du horrek (59.006 pertsona gehiago). Ia bidaiari guztiak merkataritzahegaldietakoak izan dira (1.127.067). Hegaldi nazionaletako bidaiariak (730.657, guztiaren % 65) nabarmen nagusitu dira nazioarteko hegaldietakoekin alderatuta (396.410, % 35).

aireko garraioa

2012-II

%∆

BIDAIARIAK (kop.) • Nazionalak • Nazioartekoak

1.128.671 730.657 396.410

5,5 -0,7 19,5

ERAGIKETAK(kop.)

12.922

-13,8

Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Aena.

2011ko bigarren hiruhilekoan erregistratutako bidaiariekin alderatuta, pixka bat murriztu da hegaldi nazionaletako bidaiari-fluxua (-% 0,7), eta nabarmen handitu nazioarteko hegaldietako bidaiari-kopurua (% 19,5).

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 24


Horren inguruan kontuan izan behar da Athleticek atzerrian1 jokatutako Europa League-ko partiden eraginaz eta Bilboko aireportuan nazioarteko konexioen eskaintza handitzeaz gain, nazioarteko hegaldietako bidaiari-kopurua hilero handitu dela azken hiruhileko honetan aurreko urteko kopuruekin alderatuta. Hegaldi nazionaletako bidaiari-kopurua, aldiz, nabarmen murriztu da urtarriletik apirilera bitartean, eta maiatzean eta ekainean soilik egin du gora. Hala ere, datu horiek kontuan hartuta, 2012ko lehen seihilekoaren balantzea oso positiboa da, bidaiarien % 3,8ko gehikuntzarekin; aurreikuspenen arabera, ekitaldi honetan ere -bigarren urtez jarraian- lau milioi bidaiaritik gora izango dira. Hala izango da, azken hilabete hauetan aireportuko operazio-kopuruak behera egin duen arren. Hain zuzen ere, 2012ko bigarren hiruhilekoan urte arteko % 13,8ko beherakada egon da. 12.922 aireratze eta lurreratze egin dira guztira, iazko aldi berean baino 2.072 gutxiago. Bilboko aireportuko bidaiari-fluxuaren gehikuntza ez dator bat erreferentziako beste aireportu batzuetan lortutako emaitzekin. Hala, Espainiako bost hiri handienen multzoan (G-5), bidaiari-trafikoa % 3,1 murriztu da 2011ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. Bartzelonako El Prat aireportua izan da aldeko eboluzioa izan duen bakarra (+% 4,0).

Benchmarking: Benchmarking: Bilboko dinamismoak ez du zerikusirik erreferentziako hirien

benchmarking aireportuetako bidaiariak Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko metatua BILBO Gasteiz Donostia IruĂąa G-3ko metatua G-9ko metatua

2012-II

%∆

11.997.977 9.552.636 1.282.489 1.200.931 128.436 24.162.469

-6,9 4,0 -2,0 -10,5 -35,6 -3,1

1.128.671

5,5

9.916 75.065 51.528 136.509 25.427.649

43,1 6,9 -21,9 -4,6 -2,7

Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Aena.

Gainerako euskal hirietan (G-3) guztizko trafikoa % 4,6 murriztu da, IruĂąeko aireportuko bidaiari-fluxuaren beherakada esanguratsuaren ondorioz (-% 21,9). Kontuan izan behar da jarraitzaile zurigorrien eta aurkarien desplazamenduek pisu handia izan dutela martxoko, apirileko eta maiatzeko balantzeetan. 1

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 25


Bilbao-Air konpainiaren arabera, Loiuko aireportuan izandako emaitza onen arrazoi nagusiak kostu txikiko operadoreen eskaintzaren eta sarreraren gorakadarekin du zerikusia. Hain zuzen ere, aurtengo udako helmuga-eskaintza aireportuaren historiako zabalena da, berrogei ibilbiderekin.

METROPOLIKO GARRAIOA % 4,4ko beherakada bidaiari-kopuruan

Apirilean eta maiatzean Metro Bilbaok 14,5 milioi erabiltzailetik gora izan ditu, aurreko urteko aldi berean baino % 4,4 gutxiago. Kopuru absolututan, 665,5 mila erabiltzaile gutxiago zenbatu dira. Emaitza horrek eragin du, neurri handi batean, apirileko erabiltzaile kopuruaren beherakada (urte arteko -% 7,2). Eta emaitza horretan, berriz, Metro Bilbaoko langileek hil horretan deitutako protesta-lanuzteek izan du eragina. Maiatzean ere behera egin du erabiltzaile kopuruak, neurri askoz txikiagoan izan bada ere (-% 2,0). Hala eta guztiz ere, EINek landutako datuen arabera, Bilbok estatuko hirugarren hiriburua izaten jarraitzen du metropoliko garraioaren erabileran, Madrilen eta Bartzelonaren atzetik, eta Valentziaren aurretik.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 26


Ekonomia produktiboa BARNE PRODUKTU GORDINA Bizkaiko BPG % 0,3 murriztu da lehen hiruhilekoan

2012ko lehen hiruhilekoan Bizkaiko BPGak urte arteko -% 0,4ko aldakuntza-tasa izan du, azken zortzi hiruhilekoetako lehen tasa negatiboa. Hiruhileko arteko aldakuntzei dagokienez (-% 0,3), hirugarren hiruhilekoz jarraian izan du tasa negatiboa.

BPG

0,9

0,6

0,4

0,2

0,8

1 0,5

0,3

-0,1

0,3

-0,2

-0,3

0

-0,4 Hiruhileko arteko aldakuntza-tasa

-1

Urte arteko aldakuntza-tasa -2,4 2009

Urtekoa 2010

2011

Hiruhilekoa I

-2

II

III 2011

IV

I 2012

Iturria: Eustat.

Bilboko Hiribilduaren eboluzio ekonomikoak adierazten du narriadura hori. Bilbon kokatutako enpresetan afiliatutako biztanleen datuek % 0,6ko beherakada adierazten dute bigarren hiruhilekoan zehar. Produkzio-sektore handiek partekatzen dute beherakada. Ehunekotan, eraikuntza- eta industria-sektoreetako enplegu-galera nabarmentzen da, zerbitzuen sektorean apalagoa dena.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 27


ZERBITZUAK Merkataritzakoak ez diren zerbitzuen sektoreak % 5,4 murriztu ditu

2012ko lehen hiruhilekoan, zerbitzu-sektoreko salmenta-indizeak urte arteko % 3,3ko beherakada izan du Bizkaian. Merkataritzakoak ez diren zerbitzuen salmentek (garraioa, ostalaritza, informazioa eta komunikazioak, enpresentzako zerbitzuak, etab.) % 5,4 murriztu dira, eta merkataritza-zerbitzuak % 1,8.

Zerbitzuen salmentak 15,0 13,0

indizea (eskuina)

9,0 7,0

103,8

2011-II

11,0

108

2011-IV

Urte arteko aldakuntzaren % (ezkerra)

104

102,0

100

2011-I 96,5

5,0

2011-III

2012-I

92,7

93,3

3,0 1,0

96 92

-0,1 88

-1,0

-0,5

-3,0

-2,3

-1,5

84 -3,3

-5,0 I

II

III 2011

IV

80

I 2012

EAE 2010 oinarria =100. Prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Iturria: Eustat.

Bestalde, Bilbon kokatutako zerbitzu-enpresetan afiliatutakoen kopurua % 0,4 murriztu da martxoko hilekoekin alderatuta. Honako azpisektore hauetan izan da afiliatuen beherakada handiena: aisia- eta kultura-zerbitzuak (-% 3,4), gizarte-zerbitzuak (-% 2,9) eta hezkuntza (-% 2,2).

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 28


INDUSTRIA Industria-produkzioaren eta atzerriarekiko merkataritza-fluxuen beherakada handia

Hiribilduko industria-enpresetan afiliatutakoen eboluzioak (apirila eta maiatza) jarduerak bizi duen egoera txarra islatzen du, eta % 1,6ko beherakada izan du. Lurraldeko industria-sektorearen ekoizpenak beherakada nabarmena izan du apirilean eta maiatzean, hain zuzen ere, % 9,6koa, manufaktura-industrietan izandakoa baino pixka bat txikiagoa eta gainerako industria-jardueretakoa baino handiagoa.

industria

2012-I

2012-II

urte arteko aldakuntza-tasa (%)

EKOIZPENA • Manufaktura-industria • Energia, gasa eta ura • Erauzketa-industriak

-7,6 -8,1 -2,1 -52,8

-9,6 -9,0 -11,3 -49,7

Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta. Bigarren hiruhilekoko datuak apirilamaiatza aldiari dagozkio. Iturria: Eustat.

KANPO-MERKATARITZA Bizkaiak apirilean eta maiatzean kanpoaldearekin egindako trukaketek ekonomia- eta industria-jardueren atonia adierazten dute. Urte arteko aldakuntzari dagokionez (euro korrontetan), esportazioek % 14,9ko beherakada izan dute eta inportazioek % 25,3koa. Kasu batean zein bestean, beherakada lehen hiruhilekoan izandakoa baino handiagoa da. Eboluzio horren ondorioz, Bizkaiko merkataritza-saldo negatiboak gora egin du, eta estaldura-tasa % 79,4ean geratu da.

kanpo-merkataritza

2012-I

2012-II

urte arteko aldakuntza-tasa (%)

ESPORTAZIOAK

-12,9

-14,9

INPORTAZIOAK

-20,7

-25,3

Bizkaiko datuak. Bigarren hiruhilekoko datuak apirila-maiatza aldiari dagozkio. Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 29


Jarduera ekonomikoak Pixka bat murriztu dira ekonomiajarduerak

Lehen hiruhilekoan, jarduera ekonomikoko 36.717 lizentzia zeuden, hau da, aurreko hiruhilekoan baino % 0,3 gutxiago (108 lizentzia gutxiago). Hala ere, aurreko urteko hiruhileko berean indarrean zeuden lizentziekin alderatuta, % 1,8 gehitu dira (655 lizentzia gehiago). Enpresa-jardueren lizentziak 28.201 dira guztira, indarreko lizentzien % 77. Kopuru hori % 0,5 txikiagoa da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Zerbitzu-jardueren nagusitasuna nabarmentzen da (24.475), industria-jardueren (1.550) edo eraikuntzajardueren (2.176) aurrean. Gainera, indarreko lizentzia-kopuruak behera egin du sektore guztietan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta industriarena izan da beherakada erlatibo handiena (-% 1,2). Jarduera profesionalek, bestalde, 8.254 lizentzia dituzte eta artistikoek 262, hiruhileko arteko % 0,3ko eta % 0,8ko gehikuntzekin, hurrenez hurren.

jarduerak

2012-I

%∆

Jarduera ekonomikoak

36.717

-0,3

Enpresa-jarduerak • Industria • Eraikuntza • Zerbitzuak

28.201 1.550 2.176 24.475

-0,5 -1,2 -0,4 -0,4

8.254

0,3

262

0,8

Jarduera profesionalak Jarduera artistikoak

Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga)

Gehitu egin dira Enpresa-jarduera nagusien artean, enpresei eskainitako zerbitzuei loturiko enpresentzako jardueretarako lizentzien gehikuntza nabarmendu da azken hiruhilekoan, eta baita aisiazerbitzuen eta aisia- eta eta kultura-zerbitzuetakoenak ere. Hala ere, merkataritza eta konponketen inguruko kultura-zerbitzuen

jarduera-lizentzien kopurua murriztu egin da hiruhilekoan zehar.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 30


enpresa-jarduerak adar nagusiak

2012-I

Txikizkako merkataritza. Jatekoak ez direnak Enpresei eskainitako zerbitzuak Elikadura-zerbitzua Eraikuntza Janari eta edarien txikizkako merkataritza Handizkako merkataritza Finantza- eta aseguru-laguntzaileak eta higiezinen jarduerak Zerbitzu pertsonalak Aisia- eta kultura-zerbitzuak Konponketak

%∆

4.538 4.207 3.142 2.176 2.005 1.715

-1,5 1,7 -1,6 -0,4 -1,7 -0,3

1.411

-0,5

1.272 870 743

-0,2 1,3 -2,6

Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga).

SOZIETATE BERRIAK Eutsi egin zaio merkataritzasozietate berriak eratzeko erritmoari

2012ko bigarren hiruhilekoan 211 merkataritza-sozietate berri eratu dira Bilbon, aurreko urteko hiruhileko berdineko antzeko kopurua (213, -% 0,9ko urte arteko beherakada), baina urteko lehen hiruhilekoan izandakoa baino pixka bat txikiagoa (234).

Merkataritza-sozietate berriak

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 31


900

800

300

728 (2009)

744 (2010)

Urtekoa

Hiruhilekoa

741 (2011)

700

250

234 600

215

II-2012 211

213

500 200 400

172 300 150

200

141 100 0

100

2009

2010

2011

I

II

III 2011

IV

I

II 2012

Iturria: Bilboko Merkataritza Ganberan eta Merkataritzako Erregistroa

2012ko apirilaren eta ekainaren artean eratutako sozietate berrien % 78 zerbitzusektorekoak dira (164 guztira). Multzo horren barruan enpresentzako zerbitzuak eta higiezinen jarduerak (eratutako sozietate guztien % 33) eta merkataritza-jarduerak (% 23) nabarmentzen dira, 69 eta 48 sozietate berrirekin, hurrenez hurren. Eraikuntzajarduerak sozietate berrien % 14 dira (30 guztira) eta industria- eta energia-jarduerek % 7ko ekarpena egiten dute (14 sozietate).

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 32


2012KO II. HIRUHILEKOA

ADIERAZLEAK Azken datua

Urte arteko aldakuntza (%)

Azken datuaren data

LAN-MERKATUA Biztanleria aktiboa (kop.)**

169.500

- 5,2

I. hiruhilekoa

Biztanleria okupatua (kop.)**

143.300

- 6,5

I. hiruhilekoa

Biztanleria langabea (kop.)**

26.200

2,7

I. hiruhilekoa

15,5

1,2*

I. hiruhilekoa

29.691

10,9

Ekaina

168.141

-1,4

Ekaina

27.342

-9,9

II. hiruhilekoa

Merkataritzako gune handien salmentak (indizea)***

172,4

-5,5

Apirila-maiatza

Afiliatutako pertsonak (handizkakoa eta txikizkakoa)

20.017

-3,9

Maiatza

102,1

1,9

Ekaina

Ostatu-gauak (kop.)

379.199

5,0

II. hiruhilekoa

Bidaiariak (kop.)

192.944

1,2

II. hiruhilekoa

1,96

4,8

II. hiruhilekoa

Salgaien itsas garraioa (milaka tona)

4.275,1

-28,1

Bidaiarien aireko garraioa (milakoetan)

1.128,7

5,5

II. hiruhilekoa

14.523,6

-4,4

Apirila-maiatza

82,3

-9,6

Apirila-maiatza

211

-0,9

II. hiruhilekoa

Langabezia-tasa (%)** Erregistratutako biztanleria langabea (pertsona kop.) Pertsona afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA

Kontsumoko prezioak (indizea)*** TURISMOA

Batez besteko egonaldia (ostatu-gauak/bidaiariak) GARRAIOA

Bidaiarien metropoliko garraioa (milakoetan)

Apirila-maiatza

ENPRESA-JARDUERA Produkzio industriala (indizea)*** Merkataritzako sozietate berriak (kop.)

* puntu portzentualak ** Bilbon bizi den biztanleria *** Bizkaiko adierazlea Iturria: Eustaten, SEPEren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren, EINen, Estatuko Portuen eta Aenaren datuetan oinarritutako lanketa propioa.

2012ko II. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 33


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.