Bilboko hiruhileko kointura txostena iv trim2015 webpdf

Page 1

IV 2015 Bilboko Hiruhileko Koiunturari buruzko Txostena


Laburpena Aurreikuspenen arabera, munduko BPGd % 3,4 haziko da 2016an eta % 3,6 2017an

NDFren hazkunde ekonomikoari buruzko aurreikuspenen arabera (2016ko urtarrila), munduko ekonomiaren hazkunderako zenbatesten den sekuentzia % 3,1, % 3,4 eta % 3,6 da 2015ean, 2016an eta 2017an hurrenez hurren. Hala ere, azpimarratu behar da munduko hazkundeari buruzko aurreikuspenak 0,2 ehuneko-puntuko beheranzko berrikuspena jaso dutela —bai 2016an bai 2017an—, funtsean azaleratzen ari diren ekonomien itxaropenak hondatu direlako, haien dinamismoa urrian iragarritakoa baino ahulagoa izan da-eta.

Aurreikusi da azaleratzen ari diren eta garatzeko bidean dauden ekonomiak 2016an % 4,3 haziko direla, eta ekonomia aurreratuak, berriz, % 2,1

Testuinguru horretan, NDFk adierazi du azaleratzen ari diren eta garatzeko bidean dauden merkatuetako ekonomien hazkundea % 4,0 areagotuko dela 2015ean batez beste, eta haien hazkunde-erritmoa % 4,3raino eta % 4,7raino bizkortuko dela 2016an eta 2017an hurrenez hurren. Ekonomia aurreratuei dagokienez, NDFk % 1,9ko batez besteko urteko hazkundea zenbatetsi du 2015erako, eta bi hamarren gehiago 2016rako eta 2017rako.

Euskal ekonomiaren 2016ko hazkundeari buruzko aurreikuspenak % 2,5en jarraitzen du

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak 2016. urterako euskal ekonomiaren hazkundeari buruzko aurreikuspenen koadro makroekonomikoari eutsi dio, eta zenbatetsi du EAEko BPGd-k urte arteko % 2,5eko hazkundea izango duela, 2015. urterako zenbatetsitako % 2,8ren aldean. Eskariaren ikuspegitik, hazkundeak barne-eskariaren dinamismoan oinarrituta jarraituko du, eta 2,2 puntuko ekarpena aurreikusi da, kanpo-eskariari aurreikusi zaionarekin, 0,3 puntukoarekin, erkatuta. Eta eskaintzaren ikuspegitik, 2016rako agertoki positiboa aurreikusi da ekonomiaren lau sektore handientzat, % 2,6ko, % 2,5eko, % 0,9ko eta % 3,4ko hazkundeak egongo baitira zerbitzuetan, industrian, eraikuntzan eta lehen sektoreko jardueran, hurrenez hurren.

Bilboko landunen kopurua % 2,2 hazi da, hirugarren hiruhilekoko datuekin erkatuta.

Langabeen kopuruak % 10,6 egin du behera, eta langabezia-tasa % 16,74 da

Pixkanakako ekonomia-suspertzearen testuinguruan, Bilboko biztanleria landunaren portaera ona egiaztatu da; izan ere, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera, 2015eko laugarren hiruhilekoan 138.000 pertsona inguru izan dira: % 2,2 gehiago aurreko hiruhilekoari dagokionez (urte arteko % +2,6). Biztanleria landunaren hazkundea ia bakarrik emakumeengan bildu da (hiruhileko arteko % 4,4), gizonen portaera estatikoa izan da-eta (% 0,1). Sektoreka, okupazioa igo egin da zerbitzuetan (+4.300, % 3,8) eta eraikuntzan (+1.300, % 14,9), eta nabarmen jaitsi da industriasektorean (-2.600, % -17,9). Bestalde, biztanleria langabea % 10,6 gutxiagotu da hirugarren hiruhilekoaren aldean. Kasu horretan, langabeziaren jaitsiera garbiaren zatirik handiena gizonengan bildu da (-2.700, % -15,3), emakumeekin erkatuta (-600, % -4,4). Ondorioz, hiriko langabeziatasa % 16,74 da batez beste, hirugarren hiruhilekoan baino bi puntu gutxiago. Gizonen langabezia-tasa 2,59 puntu jaitsi da, % 17,19raino, eta emakumeen tasa 1,31 puntu murriztu da, % 16,24raino.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 1


Erregistratutako langabezia % 3,9 jaitsi da irailarekin erkatuta eta % 8,4 2014ko abenduaren aldean‌.

‌.baina ia 21.000 pertsonak ez dute langabeziagatiko prestaziorik jasotzen

2015. urtearen bukaeran 169.462 pertsona egon dira hiriko enpresetara afiliatuta, zerbitzusektorearen dinamismoari esker

Erregistratutako langabeziaren bilakaerak ere baieztatu du agertoki baikor hori; izan ere, 2015. urtearen bukaerako datuak (28.436 pertsona) hiruhileko arteko % 3,9ko atzerakada (irailaren bukaeran baino 1.152 pertsona gutxiago) eta urte arteko % 8,4ko atzerakada (-2.606) adierazi ditu. Erregistratutako langabezia sexuka banakatuta, agerian jartzen da emakumeen taldearen hiruhileko arteko portaera hobea izan dela (% -5,1, 795 emakume langabe gutxiago), gizonenarekin erkatuta (% -2,6, -357). Nabarmendu beharreko beste datu bat da Bilbon langabe gisa erregistratutako bi pertsonatik ia batek 45 urte baino gehiago dauzkala (13.688 guztira). Gainera, langabezia nolabait kroniko bihurtu dela baieztatu da, biztanle langabeen % 43,1ek (12.242 pertsonak) bi urte baino gehiago baitaramatzate enplegu eske. Eta pixkanakako kronifikazio hori dela-eta, langabeen % 73k ez dute langabeziagatiko prestaziorik jasotzen; hirian ia 21.000 pertsona dira. Bilboko enpresetan Gizarte Segurantzara afiliatutako biztanleria, 2015. urtearen bukaeran, 169.462 pertsona izan dira guztira. Kopuru horrek esan nahi du hiruhileko arteko % 3,1eko gehikuntza egon dela (+5.121 irailarekin erkatuta) eta urte arteko gehikuntza % 2,1ekoa izan dela (+3.417). Jarduera-adarka banakatuta, agerrarazi da zerbitzu-sektorea hirugarren hiruhilekoaren aldean afiliazio-bolumena handitu duen bakarra dela (% 3,7); aitzitik, beherakadak egon dira industrian eta energian (% -1,9), eraikuntzan (% -1,6) eta lehen sektorean (% -19,2). Azpimarratzekoa da jarduera hauetan afiliatutako biztanleriaren gehikuntza, garrantzitsua izan da-eta: hezkuntzan (% 8,9, 1.428 pertsona gehiago), gizarte-zerbitzuetan (% 11,7, +864) eta osasunean (% 4,3, +514). Aitzitik, garraio eta biltegiratzean (% -1,5) eta higiezinetako jardueretan (% -2,7) afiliatutako enpleguak bilakaera negatiboa izan du.

Bilboko biztanleek 35.457 lan-kontratu sinatu dituzte

Bilbotarrek sinatutako kontratu-kopuruaren bilakaerak ere balantze onuragarria izan du. Guztira, 35.457 kontratu formalizatu dira urritik eta abendura, eta urte arteko % 16,0ko gehikuntza erregistratu da (4.900 kontratu gehiago). Emakumeen kontratazioa % 14,0 igo da, eta gizonena, aldiz, % 18,3, 2.255 eta 2.645 kontratu gehiago egon baitira, hurrenez hurren. Azpimarra daiteke 45 urtetik gorako pertsonen kontratazioak aurrera egin duela (% +17,9), baita kontratazio mugagabeak ere (% +13,6), aldi baterako kontratuak gehien-gehienak izan diren arren (32.470). Horrela, 2015ean sinatutako kontratuen kopuru metatua 126.795 da, urte arteko % 14,1eko batez besteko gehikuntzarekin (2014an baino 15.694 kontratu gehiago).

Bilbok ekonomiajarduerako 39.223 lizentzia dauzka: azken sei urteetako maximoa

2015eko bukaeran 39.223 enpresa-jarduerako lizentzia egon dira indarrean; maximo historikoa da denbora-segida hasi zenetik, hots, 2009tik. Kopuru horrek esan nahi du 2015eko hirugarren hiruhilekoan baino 597 lizentzia gehiago eta 2014ko laugarren hiruhilekoan baino 1.148 lizentzia gehiago egon direla. Enpresa-jarduerak indarrean dauden lau lizentziatik hiru dira (29.255 guztira), alegia, hiruhileko arteko % 1,1eko gehikuntza egon da. Jarduera profesionaletarako (9.633) eta artistikoetarako (335) lizentziek ere bilakaera onuragarria eduki dute (hiruhileko arteko % 2,8 eta % 3,7, hurrenez hurren).

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 2


Zerbitzu-sektoreko salmentak % 2,3 igo dira eta txikizkako merkataritza suspertu egin da (% +2,9)

Sektoreko ekonomia-jardueraren adierazleek, oro har, pixkanakako berreskurapena islatu dute. Bizkaiko zerbitzu-sektoreko salmenta-indizeak % 2,3ko gehikuntza nominala izan du 2014ko hirugarren hiruhilekoarekin erkatuta. Merkataritza-sektoreko salmentek, denera jota, pixka bat atzera egin dute (urte arteko % -0,4), handizkako merkataritzaren portaeraren ondorioz (% -3,2). Aitzitik, azpimarratu behar da gainerako zerbitzuei dagokien salmenta-indizeak % 8,2 gora egin duela batez beste hirugarren hiruhilekoan. Zentzu horretan, oso positiboa da ibilgailuen salmenta eta konponketaren azpisektoreko salmentetan egondako gorakada handia (% +12,9), baita txikizkako merkataritzaren portaera ona ere (% 2,9). Merkataritza-sektoreko okupazio-indize orokorrari dagokionez, joera negatiboak bere horretan jarraitu du: 2015eko hirugarren hiruhilekoan urte arteko % 0,2ko jaitsiera egon da, handizkako segmentuak baldintzatuta nonbait. Eta hain zuzen ere, emaitza horren kontrapuntu gisa, txikizkako merkataritzarako afiliazioari buruzko datuak 2015. urtearen bukaeran 2014. urtearen bukaeran baino altuagoak izan dira.

Bilboko hoteletan igarotako ostatu-gauen kopuruek 2015ean balantze oso positiboa egongo dela erakusten dute

Aireko bidaiarien kopurua % 7,4 igo da laugarren hiruhilekoan eta % 6,5 2015. urteko metatuan

Industria-produkzioaren indizea % 1,2 igo da urrian eta azaroan, eta salgaien trafikoa, aldiz, % 5,5

Bilboko hotel-establezimenduen jarduerari dagokionez, 2015eko laugarren hiruhilekoko balantzea oso positiboa izan da: ostatu-gauetan urte arteko % 7,4ko hazkundea egon da, eta bidaiarien guztizko kopuruan, berriz, % 9,5ekoa. Aurreko hiruhilekoetako goranzko joera mantendu egin da; oro har, estatuko eskariaren bultzada handiagoari erantzuten dio. 2015eko laugarren hiruhilekoan, zehatz-mehatz, estatuko turismoaren ostatu-gauen kopurua % 8,2 handiagoa izan da, eta sarrerena, aldiz, % 11,9; bestalde, turista atzerritarrei dagokienez % 5,8ko eta % 4,8ko gehikuntzak egon dira. Turismo-jardueraren dinamismoa aireko garraioan islatu da: 983.360 bidaiari egon dira urteko laugarren hiruhilekoan, hots, urte arteko % 7,4ko igoera (67.493 bidaiari gehiago kopuru absolututan). 2015eko ekitaldia, beraz, oso balantze positiboarekin bukatu da, aireko garraioak guztira 4.277.430 bidaiari eduki baititu: 2014an metatutakoa baino % 6,5 gehiago. Azkenik, Bizkaiko industria-jarduerak azken hiruhilekoetako joera positiboari eutsi dio; hala ere, IPIren gehikuntza-erritmoa moteldu egin da, eta urte arteko % 1,2ko hazkundea egon da urrian eta azaroan. Manufaktura-industriaren produkzioak baino ez du bilakaera positiboa eduki bihileko honetan (% +1,0), eta industria-jardueraren multzoaren hazkundeari eutsi ahal izan dio. Hori Bilboko Portuko salgaien trafikoaren portaera onean islatu da; izan ere, urrian eta azaroan metatutako trafikoa (5.663 mila tona guztira) % 5,5 handitu da 2014ko bihileko berarekin erkatuta.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 3


Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA Aurreikuspenen arabera, munduko hazkundea % 3,4 izango da 2016an eta % 3,6 2017an

Munduko Ekonomien Etorkizunari buruzko txostenaren (WEO txostenaren) eguneratzeak, Nazioarteko Diru Funtsak urtarrilean argitaratu berri duenak, adierazi du munduko ekonomiaren BPGd % 3,1 haziko dela 2015. urtean (aldakuntzarik gabe urrian argitaratutako zenbatespenaren aldean), eta 2016ko eta 2017ko hazkundeak % 3,4 eta % 3,6 izango direla.

Oro har, munduko hazkundeari buruzko aurreikuspenek 0,2 ehuneko-puntuko beheranzko berrikuspena izan dute 2016an nahiz 2017an. Berrikuspen horien arrazoia da, hein handi batean, azaleratzen ari diren ekonomien gorakada urrian iragarritakoa baino ahulagoa izango dela. NDFren arabera, "munduko etorkizuna hiru trantsizio

erabakigarrik zehazten dute oraindik: 1) Txinako ekonomia-jardueraren dezelerazioak eta pixkanakako berrorekak (kontsumora eta zerbitzuetara bideratzen ari baita); 2) energiaren eta bestelako lehengaien prezioen jaitsierak; eta 3) Estatu Batuetako dirupolitikaren mailakako gogortzeak".

2016an azaleratzen ari diren eta garapen bidean dauden ekonomien hazkundea % 4,3 izango dela aurreikusi da; ekonomia aurreratuena, aldiz, % 2,1

Espainiako ekonomiaren hazkundea gorantz doitu da

Testuinguru horretan, NDFk iragarri du azaleratzen ari diren eta garatzeko bidean dauden merkatuetako ekonomien hazkundea % 4,0 areagotuko dela 2015ean batez beste (mailarik baxuena 2008-2009ko finantza-krisiaz geroztik), eta haien hazkundeerritmoa % 4,3raino bizkortuko dela 2016an eta % 4,7raino 2017an. Ekonomia aurreratuei dagokienez, "modu neurritsu eta desberdinean berreskuratzen jarraituko dutela" aurreikusi da; zenbatetsi da urteko batez besteko hazkundea % 1,9 izango dela 2015ean eta bi hamarren gehiago 2016an eta 2017an.

Euroguneko aurreikuspenek ia ez dute aldaketarik eduki, eta urteko % 1,7ko batez besteko hazkundea zenbatetsi da bai 2016rako bai 2017rako; hau da, 2015. urtearen bukaerarako zenbatetsitako hazkundea (% 1,5) baino bi hamarren gehiago. Euroguneko ekonomia handietatik, 2016. urterako Frantziako hazkundeari buruzko aurreikuspena soilik berrikusi da beherantz (% 1,3, -0,2 e.p.) eta, aitzitik, gorantz berrikusi dira Alemaniari (% 1,7, +0,1 e.p.) eta Espainiari (% 2,7, 0,2 e.p.) dagozkienak. Espainiako ekonomiari dagokionez, NDFk zenbatetsi du BPGd % 3,2 haziko dela 2015ean, 2014ko urteko hazkundea baino 1,8 puntu gehiago.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 4


munduko BPGd

2014

2015z

2016a

2017a

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

MUNDUKO BPGd

3,4

3,1

3,4

3,6

Ekonomia aurreratuak

1,8

1,9

2,1

2,1

Estatu Batuak

2,4

2,5

2,6

2,6

Eurogunea

0,9

1,5

1,7

1,7

 Alemania

1,6 0,2 -0,4 1,4

1,5 1,1 0,8 3,2

1,7 1,3 1,3 2,7

1,7 1,5 1,2 2,3

4,6

4,0

4,3

4,7

7,3 7,3 0,1 0,6

6,9 7,3 -3,8 -3,7

6,3 7,5 -3,5 -1,0

6,0 7,5 0,0 1,0

 Frantzia  Italia  Espainia

Azaleratzen ari diren eta garatzeko bidean dauden ekonomiak  Txina  India  Brasil  Errusia

Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2016ko urtarrila). (z, zenbatespena; a, aurreikuspena)

EUSKAL EKONOMIA Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak ez du urrian argitaratutako aurreikuspenen koadroa aldatu. Euskal ekonomiaren 2015eko abenduko koadro makroekonomikoak % 2,5en utzi du urteko hazkunde-tasa 2016rako; 2015. urtean % 2,8ko hazkundea zenbatetsi zen1. Eusko Jaurlaritzaren arabera, "geldiagotze txiki

EAEko BPGd-ren hazkundeari buruzko aurreikuspena bere horretan utzi da, % 2,5etan

horrek azken hiruhilekoetan ekonomiaren aurrerapena bultzatu duten faktore exogenoen eragina agortu dela dakar berekin". Barne-eskaria izango da euskal ekonomiaren higiarazlea 2016an, eta 2,2 puntuko ekarpena egingo dio BPGd-ren hazkundeari. Zehatz-mehatz, adierazi da etxebizitzetako kontsumo-gastua % 2,2 haziko dela: "familien errenten suspertzeak lagunduko du,

Barne-eskariak euskal ekonomiaren hazkundea bultzatzen jarraitzen du, eta kanpo-eskaria gutxieneko ekarpena egiten ari da

enplegu garbia sortzen den eta soldata pixka bat igotzen den ingurune batean, inflazio murriztua, interes-tasa baxuak eta kreditu-malgutasun handiagoa kontuan hartuta ".

Eustatek urtarrilaren bukaeran aurreratutako datuen arabera, EAEko BPGd-k urte arteko % 3,1ko hazkundea izan du 2015eko laugarren hiruhilekoan. 2015. urtean, oro har, BPGd-ren lehen zenbatespenak % 2,8ko hazkundea eman du batez beste; beraz, 2014ko tasa (% 1,4) bikoiztu egin du. 1

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 5


Kapital-eratze garbiak (enpresa-inbertsioak) portaera dinamikoagoa izango du, eta 2016an % 2,6 haziko dela aurreikusi da. Bestalde, kanpo-eskariaren agregatuak BPGd-ri ekarpen positiboa egiten jarraituko du, baina aurreikusitako hazkundea ez da oso esanguratsua (% 0,3 2016an).

BPGd

Euskadin

II

2015 III.

IV.

2015a

2016a

BPGd

2,4

2,9

3,1

2,8

2,5

 Etxebizitzetako kontsumoa

2,6 0,9 1,8 2,3 0,1

2,9 1,0 2,7 2,7 0,2

-

-

2,2 0,9 2,6 2,2 0,3

1,0 0,9 2,8

3,3 0,8 3,0

-

-

2,5 0,9 2,6

 Kontsumo publikoa  Inbertsioa  Barne-eskariaren ekarpena  Kanpoko saldoaren ekarpena   

Industria eta energia Eraikuntza Zerbitzuak

Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2015eko urria).

Lau sektore handiek zeinu positiboko urte arteko hazkundeak izango dituzte 2016an

Aurreikuspenen arabera, enplegua % 1,7 haziko da 2016an, eta langabeziatasa % 13,4 izango

Eskaintzaren ikuspegitik, aurreikusitako ekarpenen koadroa ere bere horretan utzi da, eta adierazi da sektore guztiek zeinu positiboko urte arteko hazkundeak izango dituztela 2016an. Industria eta energiaren sektorerako aurreikusitako hazkundea % 2,5 da, zerbitzu-sektorerako aurreikusitako tasa (% 2,6) baino hamarren bat gutxiago. Eraikuntza-sektorean, hazkunde-aurreikuspena % 0,9tan geratu da, eta lehen sektorean, berriz, % 3,4tan.

Lan-merkatuaren bilakaerari dagokionez, 2016an enplegu garbia sortzen jarraituko da eta urte arteko % 1,7ko hazkundea aurreikusi da. Urteko langabezia-tasa % 13,4raino jaitsiko dela aipatu da; 2015erako % 15,2 aurreikusi zen.

da-{}-

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 6


Lan-merkatua MAGNITUDE NAGUSIAK Landunen kopurua % 2,2 hazi da, hirugarren hiruhilekoko datuekin erkatuta-{}

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera, 2015eko laugarren hiruhilekoan Bilbon 138 mila biztanle landun daudela zenbatetsi da; hortaz, % 2,2ko gehikuntza egon da aurreko hiruhilekoarekin erkatuta. Grafiko erantsiak islatzen duen moduan, bigarren hiruhilekotik aurrera biztanleria landunak goranzko joera eduki du, eta, hain zuzen, 2015eko bukaeran 2014ko bukaeran baino 3,5 mila landun gehiago zenbatu dira (% 2,6 gehiago). Biztanleria aktiboa

Okupazioa batez ere emakumeen artean handitu da, baina gizonen enplegutasa altuagoa da oraindik

Biztanleria landunaren hazkundea ia soilik emakumeengan bildu da (% 4,4 gehiago); izan ere, gizon landunen kopurua ia ez da igo 2015eko hirugarren hiruhilekoarekin erkatuta (% 0,1). Sektoreka, okupazioa igo egin da zerbitzuetan (+4.300, % 3,8) eta eraikuntzan (+1.300, % 14,9), eta nabarmen jaitsi da industria-sektorean (-2.600, % -17,9).

Ondorioz, Bilboko 16 urteko eta gehiagoko biztanleen enplegu-tasa % 47,86 da, hirugarren hiruhilekoan zenbatetsitako balioa baino 1,21 puntu altuagoa. Emakumeen artean, enplegu-tasa % 41,65 da (+1,16 e.p.), gizonen batez bestekoa (% 55,54, +1,60 e.p.) baino nabarmen baxuagoa.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 7


Langabeen kopuruak 3,3 mila pertsona galdu ditu, eta langabezia-tasa % 16,74 da

Langabeen kopuruak % 10,6ko beherakada izan du, eta guztira 27,8 mila pertsona direla zenbatetsi da: hirugarren hiruhilekoan zenbatetsitakoak baino 3,3 mila gutxiago. Langabeziaren jaitsiera garbiaren zati gehiena gizonengan bildu da, aurreko hiruhilekoan baino 2.700 gizon langabe gutxiago zenbatu baitira (% 15,3). Emakumeen artean, langabezia hiruhileko arteko % 4,4 jaitsi da, hau da, 600 emakume langabeko beherakada garbia egon da.

Ondorioz, hiriko langabezia-tasa % 16,74 da batez beste, hirugarren hiruhilekoan baino bi puntu gutxiago. Gizonen langabezia-tasa 2,59 puntu jaitsi da, % 17,19raino, eta emakumeen tasa 1,31 e.p. murriztu da, % 16,24raino.

biztanleria aktiboa

2015eko II. HH

Biztanleria aktiboa (milakotan)  Biztanle landunak (milakotan) -

Industria Eraikuntza Zerbitzuak

 Biztanle langabeak (milakotan)

Langabezia-tasa (%)

2015eko III. HH

2015eko IV. HH

∆%

163,5

166,2

165,8

-0,2

133,3

135,0

138,0

2,2

11,7 8,2 113,0

14,5 8,7 111,6

11,9 10,0 115,9

-17,9 14,9 3,9

30,2

31,1

27,8

-10,6

18,48

18,74

16,74

-10,7

Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoarekin erkatuta. Iturria: Biztanleria Aktiboaren Inkesta, EIN.

KONTRATUAK Hiriko biztanleek sinatutako kontratuen kopurua % 16 igo da laugarren hiruhilekoan

2015eko azken hiruhilekoan 35.457 lan-kontratu formalizatu dira guztira Bilboko biztanleei dagokienez. Kopuru horrek esan nahi du aurreko urteko aldi berarekin erkatuta % 16,0ko gehikuntza egon dela (4.900 kontratu gehiago).

Kontratazio horren generoen araberako banaketa oso orekatuta dago: % 52 emakumeei dagokie (18.380, 6.127 kontratu hilean batez beste), eta gainerako % 48a, gizonei (17.077). Bi kasuetan, urte arteko aldakuntza oso onuragarria izan da, % 14,0ko gehikuntza egon baita emakumeen kontratazioan eta % 18,3koa gizonen kontratazioan; hortaz, 2.255 eta 2.645 kontratu gehiago sinatu dira, hurrenez hurren.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 8


Kontratazioa adin-tarte guztietan areagotu da

Kontratazioa aztertutako adin-tarte guztietan igo da, eta 16 urtetik 24 biztanleei dagokie urte arteko emaitzarik onuragarriena (% 19,8). azpimarratzekoa da 45 urte baino gehiagoko pertsonen kontratazioak duela (% +17,9, 1.243 kontratu gehiago kopuru absolututan), kontuan horrek zailtasun handiagoak dauzkala lan-kontratazioaren esparruan).

2015eko IV. HH

kontratuak GUZTIRA

urtera arteko Era berean, aurrera egin hartuta talde

∆%

35.457

16,0

 

Emakumeak Gizonak

18.380 17.077

14,0 18,3

   

16 25 35 45

6.065 12.176 9.033 8.183

19,8 12,1 17,4 17,9

 

Mugagabeak Aldi baterakoak

2.987 32.470

13,6 16,3

   

Lehen sektorea Industria eta energia Eraikuntza Zerbitzuak

391 2.916 1.318 30.832

-4,2 16,5 8,4 16,7

eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urtekoak eta gehiagokoak

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta. Iturria: EEZP eta Lanbide.

Kontratu mugagabeak guztien % 8,4 dira eta % 13,6 ugaritu dira

Kontratazioa sektore guztietan nabariki igo da, lehen sektorean izan ezik

Aldi baterako kontratuak gehien-gehienak izan dira (32.470, guztien % 91,6) eta % 16,3 igo dira 2014ko laugarren hiruhilekoarekin erkatuta. Hiriko biztanleek formalizatutako kontratu mugagabeen kopurua ere nabarmen handitu da (% +13,6), 2014ko urritik abendura arte sinatutakoak baino 358 kontratu gehiago zenbatu baitira.

Zerbitzu-sektoreak kontratazio gehiena sortu du, hots, 30.832 kontratu (guztien % 87), industria- edo eraikuntza- jarduerek (% 8,2 eta % 3,7, hurrenez hurren) baino askoz gehiago. Urte arteko aldakuntzari dagokionez, zerbitzuen (% 16,7) eta industriaren (% 16,5) sektoreei atxikitako kontratazioa gutxi gorabehera eraikuntzaren sektoreari (% 8,4) dagokionaren bikoitza areagotu da. Azkenik, lehen sektoreak 391 kontratu gehitu ditu; hortaz, % 4,2ko atzerakada egon da 2014ko laugarren hiruhilekoarekin erkatuta.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 9


Bukatzeko, Bilboko biztanleriaren kontratazioaren urteko balantzea parametro hauetan laburbiltzen da: guztira 126.795 kontratu sinatu dira, urte arteko % 14,1eko batez besteko gehikuntza egon da (2014an baino 15.694 kontratu gehiago) eta bilakaera onuragarria egon da aztertutako sailkapen-aldagai guztietan (sexua, adina, kontratumota, sektorea).

ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA El paro registrado Erregistratutako aumenta un%3,6% langabezia 3,9 jaitsi respecto a finales de da hirugarren diciembre hiruhilekoarekin erkatuta eta % 8,4 2014. urtearen bukaeraren aldean-{}-

2015. urtearen amaieran, hiriko langabezia-tasa nabarmen jaitsi da: urteko azken egunean guztira 28.436 pertsona egon dira langabe gisa erregistratuta. Horrek hiruhileko arteko % 3,9ko atzerakada egon dela esan nahi du; beraz, 1.152 pertsonako jaitsiera garbia egon da irailaren bukaerarekin erkatuta. Urte arteko aldakuntzari dagokionez, balantzea are positiboagoa izan da, % 8,4ko atzerakada egon baita 2014. urtearen bukaerako datuaren aldean (2.606 pertsona gutxiago, kopuru absolututan).

Erregistratutako langabezia

Emakumeen langabezia-tasa (% -5,1) gizonena (% -2,6) baino gehiago jaitsi da

Erregistratutako langabeziaren bilakaera positiboa izan da bi sexuetarako, baina atzerakada emakumeen taldean izan da handiagoa (% -5,1, irailaren bukaeran baino 795 langabe gutxiago), Gabonetako kanpainan hiriko saltokietan egondako kontratazio handiagoa dela-eta. Gizonen taldean erregistratutako langabezia % 2,6 jaitsi da, alegia, hirugarren hiruhilekoan baino 357 gizon gutxiagok eskatu dute enplegua.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 10


45 urtekoen eta gehiagokoen biztanleen artean, langabezia % 1,7 jaitsi da, eta gazteenen artean, % 16,4

Bilbon, langabe gisa erregistratutako bi pertsonatik ia batek 45 urte baino gehiago dauzka (13.668 pertsona, guztien % 48). Gainera, talde horrek bilakaera kaltegarriena izan du azken hiruhilekoan, % 1,7ko beherakada eduki baitu irailaren amaierako datuarekin erkatuta (232 pertsona gutxiago). Ehunekoei begira, 16 urtetik 24 urtera arteko taldean egondako atzerakada nabarmentzen da (% -16,8, -331); hala ere, muntari dagokionez ia ez dago desberdintasunik 25 urtetik 34 urtera arteko tartean (-338) edo 35 urtetik 44 urtera arteko tartean (-251) igarritakoen artean.

erregistratutako langabezia-tasa

2015.12

GUZTIRA

28.436

-3,9

14.801 13.635

-5,1 -2,6

eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urtekoak eta gehiagokoak

1.634 5.496 7.638 13.668

-16,8 -5,8 -3,2 -1,7

    

6 hilabetera arte 6 hilabetetik urtebetera arte Urtebetetik 2 urtera arte 2 urtetik 3 urtera arte 3 urte baino gehiago

7.984 3.779 4.431 2.738 9.504

-6,2 -2,2 -5,9 -10,2 0,6

 

Ez du langabezia-prestaziorik kobratzen Langabezia-prestazioak kobratzen ditu

20.799 7.637

-2,4 -7,7

     

Emakumeak Gizonak 16 25 35 45

∆%

Aldakuntza-tasa, iraileko datuekin erkatuta. Iturria: EEZP eta Lanbide

9.504 dira enplegueskatzaile gisa gutxienez 3 urtez inskribatuta egon diren pertsonak

Dirudienez, baieztatu da langabezia nolabait kroniko bihurtu dela: 2015. urtearen bukaeran, Bilbon erregistratutako biztanle langabeen heren batek (% 33,4) hiru urte baino gehiago daramatza lanik gabe (9.504 pertsona). Gainera, talde hori hirugarren hiruhilekoarekin erkatuta handitu den bakarra da (% 0,6 gehiago). Beraz, agerian jarri da oso zaila dela lan-merkatura itzultzea langabezia-egoerak bi urte baino gehiago irauten duenean.

Hain zuzen, hamar enplegu-eskatzailetik lauk gutxienez bi urte daramatzate egoera horretan (% 43,1, 12.242 pertsona), eta horrela azaltzen da hirian erregistratutako langabeen % 73k, ia 21.000 pertsonak, langabezia-prestaziorik jasotzen ez dutela.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 11


Erreferentziako hiriburuetan erregistratutako langabeziak oro har behera egin du

Erreferentziazko beste hiriburu batzuekin erkatutako azterketak erakutsi du Espainiako bost hiriburu nagusien taldean (G-5) erregistratutako langabezia-tasak batez beste % 2,6 egin duela behera hirugarren hiruhilekoko datuen aldean. Beherakada hedatua izan den arren, Zaragozak izan du emaitzarik onena (% -3,5), eta Bartzelonak, aldiz, jaitsierarik txikiena (% -1,1). Gainerako euskal hiriburuen taldean (G-3) erregistratutako langabezia-tasa % 2,9 jaitsi da batez beste, aurreko hiruhilekoaren bukaerako datuarekin erkatuta. Gasteizek izan du beherakada erlatibo handiena (% -4,2), Donostiari dagokiona baino hiru hamarren gehiago (% 3,9). IruĂąean, ostera, erregistratutako langabeziak % 0,5 baino ez du egin behera.

benchmarking-a

erregistratutako langabezia-tasa Madril

2015.12

∆%

207.802

-2,1

Bartzelona

89.398

-1,1

Valentzia

66.291

-3,0

Sevilla

81.851

-3,1

Zaragoza

49.670

-3,5

G-5aren batez bestekoa

--

-2,6

BILBO

28.436

-3,9

Gasteiz

19.108

-4,2

9.668

-3,9

Donostia IruĂąea

14.278

-0,5

G-3aren batez bestekoa

--

-2,9

G-9aren batez bestekoa

--

-2,8

Aldakuntza-tasa, iraileko datuekin erkatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

AFILIATUAK Hiriko enpresetan afiliatutako biztanleen kopurua % 3,1 igo da irailarekin erkatuta

2015eko laugarren hiruhilekoan, Bilboko enpresetan Gizarte Segurantzara afiliatutako biztanleen kopuruak goranzko joera baieztatu du, eta urtearen bukaeran 169.462 afiliazio egon dira. Kopuru horrek esan nahi du hiruhileko arteko % 3,1eko gehikuntza (5.121 pertsona gehiago kopuru absolututan) eta urte arteko % 2,1ekoa (2014ko abenduan baino 3.417 pertsona gehiago) egon direla.

Araubide Orokorrera afiliatutako pertsonen kopuruak % 3,6 egin du gora, eta % 1,0 Autonomoen Araubide Bereziaren kasuan

Kotizazio-araubideen araberako banaketari dagokionez, azpimarratzekoa da hamar pertsonatik zortzik Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kotizatzen dutela (139.381 pertsona, % 80,2 guztira). Kotizazio-talde handienetatik bigarrena langile autonomoena da, 22.741 afiliatu egon baitira 2015eko bukaeran (% 13,4).

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 12


Afiliatuak

Hirugarren hiruhilekoko datuekin konparatuta, afiliazioak bilakaera onuragarria izan du kotizazio-araubide guztietan, Itsasoko eta Nekazaritza Sektoreko Langileen Araubide Berezietan izan ezik, guztira % 16,7 egin baitute behera. Zehatz-mehatz, Araubide Orokorrera afiliatutakoen kopurua % 3,6 handitu da; Autonomoen Araubide Orokorren kasuan, % 1,0; eta Etxeko Langileen Araubide Berezian, berriz, % 2,5.

afiliatuak GUZTIRA 

Araubide Orokorra

Autonomoak

Etxeko langileak

Nekazaritza eta itsasoa

2015.12

∆%

169.462 139.381

3,1 3,6

22.741

1,0

6.691

2,5

649

-16,7

Aldakuntza-tasa, iraileko datuekin erkatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

Biztanleria afiliatua jarduera-adarka banakatuta, agerrarazi da zerbitzu-sektoreak hiriko hamar afiliatutik ia bederatzi hartzen dituela barne (152.371 pertsona, guztien % 89,9). Oso urritik jarraitzen diote eraikuntzak (8.621, % 5,1), industria- eta energia-jarduerek (8.129, % 4,8) eta, testigantzaz, lehen sektorekoek (341, % 0,2). Horrez gain, zerbitzusektoreko enplegu afiliatua soilik areagotu da hirugarren hiruhilekoarekin erkatuta (% 3,7), atzerakada egon baita industrian eta energian (% -1,9), eraikuntzan (% -1,6) eta lehen sektorean (% -19,2).

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 13


Jarduera-adarkako azterketa zehatzagoak agerian utzi du merkataritzak Bilbon duen egitekoa; izan ere, 21.127 afiliatu eduki ditu 2015. urtearen bukaeran eta, beraz, pisu erlatiborik handieneko sektorea izaten jarraitzen du (% 12,5). Hezkuntza (% 10,4), jarduera administratibo eta zerbitzu osagarriak (% 10,3), osasuna (% 7,3), jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak (% 7,1) eta herri-administrazioa (% 6,3) ere gailentzekoak dira hirian sortutako enpleguari egin dioten ekarpenagatik.

Taula erantsian ikus daitekeen moduan, afiliazioaren bilakaera, jarduera-adarka eta irailari dagokionez, heterogeneoa da. Azpimarratzekoa da adar hauetako enpresetan afiliatutako biztanleriaren gehikuntza, garrantzitsua da-eta: hezkuntza (% 8,9, 1.428 pertsona gehiago), gizarte-zerbitzuak (% 11,7, +864) eta osasuna (% 4,3, +514). Garraioek eta biltegiratzeak (% -1,5) eta higiezinetako jarduerek (% -2,1), aldiz, bilakaera kaltegarria eduki dute berriro.

Afiliatuak

2015.12

jarduera-adarrak Lehen sektorea Industria eta energia  Industria  Energia  Hondakinak eta ura Eraikuntza  Eraikuntza  Eraikuntzako laguntzailea

Zerbitzuak  Merkataritza  Administratiboak eta osagarriak  Hezkuntza  Profesionalak, zientzialariak eta teknikariak  Herri-administrazioa  Osasuna  Gizarte-zerbitzuak  Finantzarioak eta aseguruak  Garraioa eta biltegiratzea  Ostalaritza  Informazioa eta komunikazioak  Etxeko langileak  Aisia eta kultura  Ostatua  Higiezinak  Bestelako zerbitzuak

∆%

341 8.129 4.934 1.099 2.096 8.621

-19,2 -1,9 -2,4 1,8 -2,5 -1,6

2.827 5.794 152.371 21.127 17.426 17.542 11.974 10.703 12.437 8.260 8.407 7.992 9.367 7.499 7.291 3.243 1.202 1.138 6.763

-3,0 -1,0 3,7 3,4 0,0 8,9 1,5 2,1 4,3 11,7 2,2 -1,5 2,8 3,0 2,2 15,3 4,7 -2,1 7,1

Aldakuntza-tasa, iraileko datuekin erkatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 14


Afiliazioa erreferentziako hiriburu guztietan igo da, baina gehikuntza hirian egondakoa baino txikiagoa izan da

Afiliazioaren bilakaera 2015. urtearen bukaeran erreferentziako beste hiriburu batzuetan ere positiboa izan da, baina batek ere ezin izan du hiriko emaitza gainditu. Estatuko bost hiriburu nagusien taldean (G-5), batez besteko gehikuntza % 2,0 izan da, eta Madrilek lortu du emaitzarik onena (% 2,5).

Gainerako euskal hiriburuek (G-3) % 1,8ko batez besteko gehikuntza eduki dute; kasu horretan, Donostiak izan du taldeko emaitzarik onena (% 2,8), eta ondoren, Gasteizek (% 2,0) eta Iruñeak (% 0,7).

benchmarking-a afiliatuak

2015.12

∆%

Madril

1.795.038

2,5

Bartzelona

1.026.593

1,9

Valentzia

340.249

2,5

Sevilla

316.318

2,2

Zaragoza

265.159

1,2

--

2,0

BILBO

169.462

3,1

Gasteiz

112.755

2,8

Donostia

109.427

2,0

95.362

0,7

G-3aren batez bestekoa

--

1,8

G-9aren batez bestekoa

--

2,1

G-5aren batez bestekoa

Iruñea

Aldakuntza-tasa, iraileko datuekin erkatuta. G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruñea G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 15


Merkataritza Handizkako merkataritzak Bizkaiko merkataritzasektoreko salmenten emaitza baldintzatzen du

Bizkaiko merkataritza-sektoreko salmenta-indize orokorrak % 0,4ko jaitsiera nominala izan du 2015eko hirugarren hiruhilekoan. Emaitza horrek esan nahi du urte arteko aldakuntza negatiboaren bidera itzuli dela bigarren hiruhilekoko suspertze txikiaren ostean. Jaitsiera horren arrazoia handizkako merkataritzako salmenten beherakada da (% -3,2). Aitzitik, ibilgailuen salmenta eta konponketaren azpisektoreak —oso ibilbide dinamikoa gorde baitu— eta txikizkako merkataritzarenak portaera positiboa izan dute (% 12,9 eta % 2,9, hurrenez hurren). Jateko produktuen txikizkako salmentek % 2,0 egin dute gora; horrela, lehen aldakuntza positiboa izan dute 2014ko hasieratik. Jatekoak ez diren produktuen salmentek ere bilakaera onuragarria eduki dute (% 3,5) eta aurreko hiruhilekoetan lortutako emaitzak hobetu dituzte.

Landunen indizeak jaisten jarraitzen du

Bestalde, merkataritzako landunen indize orokorrak (Bizkaiko batez bestekoak) joera negatiboari eutsi dio, 2015eko hirugarren hiruhilekoan urte arteko % 0,2 jaitsi baita.

merkataritza

2015eko I. HH

2015eko II. HH

2015eko III. HH

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

SALMENTAK

-0,7

0,3

-0,4

Ibilgailu motordunen salmenta/konp.

11,2

9,9

12,9

Handizkako merkataritza

-1,7

-0,6

-3,2

Txikizkako merkataritza*  Jatekoak

-0,3 -4,4

-0,3 -3,4

2,9 2,0

2,3

1,8

3,5

-0,7

-0,5

-0,2

 Gainerako produktuak

LANDUNAK

*Indize orokorra, gasolina-zerbitzugunerik gabe Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Oinarria: 2010 Iturria: Eustat.

Bizkaiko azalera handietako salmentek behera egin dute urteko azken hiruhilekoan

Bizkaiko azalera handietako salmenta-indize orokorrak pixka bat egin du atzera laugarren hiruhilekoan (% -1,6), aurreko hiruhilekoan izandako portaera onaren aldean (% 2,9). Beherakada horrek jateko produktuen salmenten jaitsiera islatzen du (% -3,1, joera negatiboari eutsi baitio), baita gainerako produktuetan oro har egondakoa ere (% -0,9).

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 16


Testuinguru horretan, ezin da pentsatu landunen indizeak bilakaera onuragarria erakutsiko duenik; hain zuzen, % 0,4 egin du atzera 2014ko laugarren hiruhilekoarekin erkatuta.

merkataritza-azalera handiak

2015eko III. HH

2015eko IV. HH

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

SALMENTAK 

Jatekoak

Bestelako produktuak

LANDUNAK

2,9

-1,6

-0,3

-3,1

4,5

-0,9

-0,7

-0,4

Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Behin-behinekoak. Iturria: Eustat.

Turismo-automobilen matrikulazioa % 12,1 igo da laugarren hiruhilekoan eta % 21,7 urte osoan

Lehen aipatu denez, Bizkaiko ibilgailuen salmenta eta konponketaren azpisektoreko salmentak % 12,9 igo dira 2014ko hirugarren hiruhilekoarekin erkatuta; emaitza hori bat dator lurraldeko ibilgailuen matrikulazioaren bilakaerarekin.

2015eko laugarren hiruhilekoan, zehatz-mehatz, matrikulatutako ibilgailuen kopurua 5.038 izan da turismo-automobilak eta lur orotako ibilgailuak barne hartuta; beraz, aurreko urteko aldi berean baino % 12,1 gehiago egon dira. Emaitza horren arrazoia, batez ere, partikularrak ez diren ibilgailuen matrikulazioaren portaera ona da (urte arteko % 51,4), ibilgailu partikularren matrikulazioa astiroago areagotu baita (% 1,5).

Datu horiek ikusita, 2015ean Bizkaian matrikulatutako turismo-automobilak eta lur orotako ibilgailuak, guztira, 19.080 ibilgailu izan dira; horrek esan nahi du urte arteko % 21,7ko gehikuntza egon dela. Ibilgailu partikularren kopurua % 14,5 handitu da 2014. urtearekin erkatuta (13.914 guztira), eta gainerakoena, aldiz, % 46,3 (5.166).

ibilgailuen matrikulazioa GUZTIRA  Partikularrak  Enpresakoak eta beste batzuk

2015eko IV. HH 5.038 3.597 1.441

∆% 12,1 1,5 51,4

Bizkaiko datuak. Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: Faconauto

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 17


21.127 pertsona egon dira merkataritzaenpresetara afiliatuta 2015. urtearen bukaeran

Azkenik, eta Bilbori dagokionez, azpimarra daiteke merkataritza-enpresetara afiliatutako biztanleen kopuruak hiruhileko arteko % 3,4ko gehikuntza izan duela eta guztira 21.127 pertsona izan direla 2015. urtearen bukaeran: irailean baino 699 gehiago. Emaitza hori txikizkako (% 4,3, 600 pertsona gehiago) eta handizkako (% 2,1, +106) merkataritzarako afiliazioaren bilakaera onuragarrian oinarritzen da; izan ere, ibilgailuen salmenta eta konponketaren azpisektoreak pixka bat egin du atzera (% -0,5, -7).

Urte arteko balantzea ere positiboa da, baina ez hainbeste, 2014ko bukaeran baino 188 afiliatu gehiago egon dira-eta (% +0,9). Txikizkako azpisektorea da aldakuntza positiboa eduki duen bakarra (% +1,8, 258 pertsona gehiago); aitzitik, afiliazioa galdu egin da handizkako merkataritzako enpresetan (% -1,2) eta ibilgailuen salmenta eta konponketako enpresetan (% -0,5).

Enpresa-sareari dagokionez, 2015eko abenduan 2.938 enpresa egon dira Gizarte Segurantzara merkataritza-sektorean inskribatuta; hortaz, 17 enpresa galdu dira aurreko urtearekin erkatuta (% -0,6). Atzerakada hori handizkako azpisektoreko enpresetan bildu da (29 enpresa gutxiago), txikizkako enpresen kopurua % 0,7 handitu baita 2014ko abenduarekin erkatuta.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 18


Turismoa Ostatu-gauak % 7,4 areagotu dira laugarren hiruhilekoan

Estatuko eskaria dinamikoagoa izan da, turismo atzerritarrarekin erkatuta

2015eko azken hiruhilekoan, Bilboko hotel-establezimenduek guztira 198.788 bidaiariri eman diete ostatu: 2014ko laugarren hiruhilekoan baino % 9,5 gehiago. Ostatu-gauen kopurua ere nabarmen handitu da, urte arteko % 7,4, eta guztizko metatua 371.308 izan dira. Hotel-jardueraren balantzea oso onuragarria izan da estatuko eskariari dagokionez (% 11,9 bidaiari gehiago eta % 8,2 ostatu-gau gehiago), atzerriko eskaria arinki gainditu baitu (% 4,8 eta % 5,8, hurrenez hurren). Modu horretan, estatuko turisten ostatu-gauak 243.357 izan dira, guztien bi heren (% 65,5), eta gainerako % 34,5a turista atzerritarrenak dira (127.951). Hiriko hoteletako batez besteko egonaldia 1,87 egun izan dira, 2014ko laugarren hiruhilekoan baino % 1,9 gutxiago. Beherakada horren arrazoia estatuko turisten batez besteko egonaldiaren jaitsiera da (% -3,2), turista atzerritarrei dagokiena % 1,5 igo baita.

turismoa

2015eko IV. HH

∆%

371.308

7,4

296.718 74.590

7,5 7,1

243.357 127.951

8,2 5,8

BIDAIARIAK

198.788

9,5

 Estatukoak

134.377 64.411

11,9 4,8

1,87

-1,9

OSTATU-GAUAK  3 izarreko eta gehiagoko hotelak  3 izar baino gutxiagoko hotelak eta ostatu-etxeak  Estatukoak  Atzerritarrak

 Atzerritarrak

BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: Eustat

2015. urte osoko balantzea oso onuragarria izan da, milioi bat eta erdi ostatugau baino gehiago egon baitira

Laburbilduz, hotel-eskariaren adierazleek urtean zehar eduki duten portaera onari esker, balantze orokorra oso positiboa da; hala, Bilbok, 2015. urtea amaitzean, 1.560.185 ostatu-gau eta 813.357 bidaiari eduki ditu, alegia, 2014an baino % 8,1 eta % 9,6 gehiago, hurrenez hurren. Batez besteko egonaldia, berriz, 1,94 egun ziren 2014an eta 1,92 izan dira 2015ean.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 19


Estatuko turistak —hein handi batean Madrilgo Erkidegotik, EAEtik eta Kataluniatik etorriak— urteko ostatu-gauen % 57,7 izan dira eta urte arteko % 8,1eko gehikuntza eduki dute. Gehikuntza hori ia bat dator turista atzerritarren ostatu-gauei dagokienarekin (% 8,0); horien artean, Frantziatik eta Erresuma Batutik etorritakoak gailendu dira.

Hoteletako ostatu-gauen kopuruak gora egin du erreferentziako hiriburu guztietan

Estatuko erreferentziako hiriburu nagusietan (G-5) ostatu-gauen bilakaera oro har Bilbon baino onuragarriagoa izan da, 2015eko laugarren hiruhilekoan urte arteko % 11,1eko batez besteko hazkundea izan dute-eta. Zaragozako (% 13,7) eta, batez ere, Sevillako (% 20,6) hoteletan izandako ostatu-gauen areagotze handia gailendu da bereziki.

Gainerako euskal hiriburuei dagokienez, G-3 taldeak ere oso balantze onuragarria eduki du batez beste (% 14,5), Iruñean eta Donostian izandako gehikuntzen ondorioz (% 21,5 eta % 15,7, hurrenez hurren). Gasteizko hotel-establezimenduetako ostatugauek, bestalde, % 6,4 egin dute gora.

benchmarking-a 2015eko IV. HH

hoteletako ostatu-gauak

∆%

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5aren batez bestekoa (hiriak)

4.635.568 4.196.966 795.280 1.218.243 420.746 -

7,8 7,6 5,9 20,6 13,7 11,1

BILBO

371.308

7,4

123.308 262.498 136.327 -

6,4 15,7 21,5 14,5 11,8

Gasteiz Donostia Iruñea G-3aren batez bestekoa (hiriak) G-9aren batez bestekoa (hiriak)

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta. Iturria: Eustat eta EIN.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 20


Garraioa ITSAS GARRAIOA Salgaien itsas trafikoa % 5,5 areagotu da urrian eta azaroan

Urrian eta azaroan Bilboko Portuak guztira 5.663 mila tona karga mugitu ditu; beraz, urte arteko % 5,5eko gehikuntza egon da aurreko urteko bihileko berean erregistratutako portuko trafikoaren aldean (294 mila tona gehiago, kopuru absolututan).

Portuko trafikoa urrian eta azaroan areagotzeko arrazoia solteko salgai likidoen (% +5,8) eta solidoen (% 15,4) trafikoaren ugaritzea da; izan ere, salgaien trafikoa oro har ez da aurreko urteko aldi berean mugitutako kopurura heldu (% -0,2).

Edukiontzien barruko trafikoak % 4,3 egin du atzera

Bestalde, urrian eta azaroan kudeatutako edukiontzien barruko garraioa milioi bat tona baino gehiagokoa izan da, baina 2014ko bihileko berari dagokion % 4,3ren azpitik geratu da. Mugitutako edukiontzien kopuruak (105.837) ere pixka bat egin du atzera (% -1,7, 1.779 gutxiago).

Salgaien portuko trafikoaren urteko balantzea positiboa izango da zalantzarik gabe

Horrela, azarora arte metatutako urteko balantzea argi eta garbi positiboa izan da: ia 30,3 milioi tonaren ondorioz, urte arteko % 7,1eko gehikuntza egon da; ekitaldia behin betiko itxi arte itxaron behar da, abenduko trafikoa zenbatu ostean. Salgaien itsas garraioa

Salgaia k

Joaera (batez mugikorra azken 12 hilabeteetan)

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 21


AIREKO GARRAIOA Bidaiarien aireko trafikoa % 7,4 areagotu da 2014ko laugarren hiruhilekoarekin erkatuta…

2015eko laugarren hiruhilekoak egiaz balantze onuragarria ekarri du bidaiarien aireko garraioari dagokionez, eta azken hiruhilekoetako joera positiboa sendotu egin da. Zehatz-mehatz, urritik abendura metatutako trafikoa 983.360 bidaiari izan dira, hots, urte arteko % 7,4ko gehikuntza aurreko urteko aldi berarekin erkatuta. Merkataritza-hegaldietan arreta jarriz gero (laugarren hiruhilekoko aireko trafikoaren % 99,4 izan baitira), eremu nazionalekoek bidaiarien % 59,9 bildu dituzte (585.151 guztira), eta nazioarteko hegaldiek (392.334) gainerako % 40,1 bildu dituzte. Garraiatutako bidaiarien kopurua bi kasuetan igo den arren, askoz ere esanguratsuagoa izan da nazioarteko trafikoaren gehikuntza (% 14,2), eremu nazionalekoaren aldean (% 4,2).

…eta 2015. urtea % 6,5eko gehikuntzarekin bukatu da

Datu horiek ikusita, 2015ean guztira Bilboko aireportuko bidaiarien trafikoak 4.277.430 bidaiari eduki ditu, hots, % 6,5eko gehikuntza egon da 2014rekin erkatuta (262.078 bidaiari gehiago). Nazioarteko aireko trafikoa, urtea bukatzean, % 11,9 hazi da (1.787.368 bidaiari guztira); hegaldi nazionalen trafikoa, aldiz, % 3,7 (2.464.304 bidaiari). Jakina denez, eremu nazionalean Madril eta Bartzelona dira Bilboko aireportuaren lotura nagusiak, bi aireportuek 2015ean bidaiarien merkataritza-trafikoaren laurden bat baino gehiago bildu baitute (% 15,7 eta % 11,6, hurrenez hurren). Nazioarteko loturen artean, berriz, Frankfurt eta Munich gailentzen dira, biek 2015eko trafikoaren % 5,2 bildu dute-eta. Urritik abendura Bilboko aireportuan 10.359 hegaldi egin dira guztira; hortaz, % 5,5eko gehikuntza egon da 2014ko laugarren hiruhilekoarekin erkatuta. Urteko metatuan, kudeatutako hegaldien kopurua % 3,0 handitu da 2014ren aldean, 43.862 egon baitira guztira.

aireko garraioa BIDAIARIAK (kop.) Merkataritza-hegaldietan:  Nazionalak  Nazioartekoak ERAGIKETAK (kop.)

2015eko IV. HH

∆%

983.360

7,4

585.151 392.334

4,0 14,2

10.359

5,5

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: Aena

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 22


Bartzelonako eta Valentziako aireportuetan soilik igo da bidaiarien aireko trafikoa

Bilbo erreferentziako beste aireportu batzuekin konparatuz gero, agerian jartzen da gehienek balantze onuragarria izan dutela. Hain zuzen, Donostiako eta Zaragozako aireportuetan soilik jaitsi da bidaiarien kopurua 2014ko laugarren hiruhilekoaren aldean % -2,7 eta % -8,7, hurrenez hurren). Gainerako aireportuek bilakaera onuragarria eduki dute; hazkunde azpimarragarriak izan dira Madrilekoa (% 11,9), Bartzelonakoa (% 9,2), Valentziakoa (% 10,8) eta Sevillakoa (% 13,0).

Horrela, estatuko bost hiriburu nagusien taldean (G-5), metatutako trafikoa % 10,7 areagotu da laugarren hiruhilekoan; gainerako euskal hiriburuen taldean (G-3), aldiz, % 1,4ko gehikuntza egon da. G-5 taldea osatzen duten aireportuek metatutako trafikoaren urteko balantzea ere G-3 taldearena baino onuragarriagoa izan da (% 9,1 eta % 6,2, hurrenez hurren).

benchmarking-a bidaiariak aireportuetan

2015eko IV. HH

Madril

∆%

11.601.463

11,9

Bartzelona

9.015.471

9,2

Valentzia

1.134.878

10,8

Sevilla

1.032.335

13,0

89.796

-8,7

..

10,7

983.360

7,4

2.828

30,8

Donostia

60.894

-2,7

IruĂąea

Zaragoza G-5aren metatua BILBO Gasteiz

33.911

7,3

G-3aren metatua

..

1,4

G-9aren metatua

..

10,5

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: Aena.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 23


Ekonomia produktiboa BARNE-PRODUKTU GORDINA

Bizkaiko BPGd-k hazkunde-erritmoa bizkortu egin du hirugarren hiruhilekoan

Bizkaiko barne-produktu gordinak hazkunde-erritmoa bizkortu du 2015eko hirugarren hiruhilekoan; urte arteko % 2,9ko hazkundea izan du, eta % 0,7koa aurreko hiruhilekoarekin erkatuta.

Zalantzarik gabe, oso emaitza positiboa da eta baikorra izateko bidea ematen du, 2015. urtearen amaierari dagokionez ez ezik lurraldeak 2016an izango duen dinamismo ekonomikoari dagokionez ere bai.

Bizkaiko BPGd

Hiruhileko arteko aldakuntza Urte arteko aldakuntza

INDUSTRIA Bizkaiko industriaprodukzioaren hazkundea moteldu egin da

Urrian eta azaroan, Bizkaiko industria-produkzioa % 1,2 hazi da aurreko urteko aldi berarekin erkatuta. Bilakaera onuragarria erakusten duen arren, emaitza horrek agerian jartzen du adierazle horren hazkunde-erritmoa moteltzen ari dela, bigarren hiruhilekoan % 9,0 eta hirugarren hiruhilekoan % 4,4 hazi ostean.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 24


Indize orokorraren gehikuntza txikia manufaktura-industriaren ekoizpenean soilik oinarritzen da, % 1,0 areagotu baita 2014ko urri-azaroko bihilekoarekin erkatuta. Energia, gas eta uraren eta erauzketa-jardueren sektoreetako produkzio-indizeek, aldiz, % 8,8 eta % 7,5 egin dute atzera, hurrenez hurren.

industria

2015eko II. HH

2015eko III. HH

2015eko IV. HH*

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

Produkzio-indizea

9,0

4,4

1,2

 Manufaktura-industria

10,2

8,1

1,0

 Energia, gasa eta ura

-0,6

2,3

-7,5

 Erauzketa-industriak

10,5

-18,5

-8,8

Bizkaiko datuak, behin-behinekoak, egutegi-efektua zuzenduta. Erreferentziako aldiko indize agregatuaren urte arteko aldakuntza *Hirugarren hiruhilekoko datuak urrikoak eta azarokoak dira. Iturria: Eustat

ZERBITZUAK Zerbitzuetako salmentaindizea % 2,3 igo da hirugarren hiruhilekoan

Zerbitzu-sektoreari dagokionez, salmenta-indize orokorrak % 2,3ko hazkunde nominala izan du Bizkaian 2014ko hirugarren hiruhilekoarekin erkatuta; beraz, aurreko hiruhilekoan lortutako emaitza gainditu du (% +1,9). Zerbitzu-salmentak

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 25


Lehen aipatu den moduan, merkataritza-sektoreko salmentak pixka bat jaitsi dira (urte arteko % -0,4), funtsean handizkako merkataritzaren portaera txarraren ondorioz (% 3,2). Aitzitik, gainerako zerbitzuei dagokien salmenta-indizea % 8,2 handitu da batez beste hirugarren hiruhilekoan.

Epigrafe honetako jarduera-adar guztiek partekatzen dute bilakaera onuragarria, jarduera administratiboek eta zerbitzu osagarriek izan ezik, haien salmenta-indizeak joera negatiboari eutsi baitio (% -2,8). Zehatz-mehatz, eta taula erantsian ikus daitekeenez, garraio- eta biltegiratze-jardueretako eta ostalaritzako salmentak % 9,5 igo dira; informazioaren eta komunikazioaren sektorekoak, % 7,1; eta jarduera profesional, zientifiko eta teknikoei oro har dagozkienak, aldiz, % 12,2.

Zerbitzu-sektoreko landunen indizeari dagokionez, zeinu positiboko hazkundea (% 0,5) dagoen segidako hirugarren hiruhilekoa izan da; txikia den arren, indize horrek 2012. eta 2014. urteetan izan zuen bilakaera kaltegarriaz bestelakoa da.

2015eko II. HH

Zerbitzuak

2015eko III. HH

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

Salmenta-indizea

    

Zerbitzuak

1,9

3,3

Merkataritza

0,3

-0,4

Bestelako zerbitzuak Garraioa eta biltegiratzea Ostalaritza Informazioa eta komunikazioak Jard. profesional, zientifiko eta teknikoak Jard. administratiboak eta zerbitzu osagarriak

4,3 6,1 5,6 5,1 2,9 -1,7

8,2 9,5 9,5 7,1 12,2 -2,8

0,3 -0,5 0,8

0,5 -0,2 1,2

Landunen indizea Zerbitzuak  Merkataritza  Bestelako zerbitzuak Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta. Iturria: Eustat.

Azkenik, azpimarra daiteke Bizkaia lurraldeari dagozkion sektoreko emaitza horiek bat datozela zerbitzu-sektoreko enpleguak Bilbon izan duen bilakaerarekin, 2015. urtearen amaieran 152.371 afiliatu eduki baititu guztira: 2014ko abenduan baino 3.800 gehiago (% +2,6).

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 26


KANPO-MERKATARITZA Kanpoko merkataritzasaldoa negatiboa izan da urri-azaroan, % 96,3ko kanpo-estaldurako tasarekin

2015eko urrian eta azaroan, Bizkaiko enpresen kanpoalderako salmentak 1.494,9 euro izan dira, aurreko urteko bihileko berean erregistratutako zenbatekoa baino % 15,1 gutxiago (266,6 milioi euro gutxiago, kopuru absolututan). Bestalde, Bizkaiko enpresetako inportazioak 1.597,8 milioi eurokoak izan dira bihilekoan, eta urte arteko atzerakada, % 14,9koa (278,9 milioi euro gutxiago).

Datu horiek ikusita, Bizkaiko merkataritza-saldoa negatiboa izan da urrian eta azaroan (-102 milioi euro), eta kanpo-estaldurako tasa, berriz, % 93,6.

Produktu energetikoen kanpo-merkataritza kenduz gero, ikus daiteke Bizkaiko esportazioen urte arteko beherakada txikiagoa izan dela, % 5,6koa, aztertutako bihilekoan; inportazio ez energetikoak, ostera, % 8,1 igo dira. Horrela, energia-faktorea kenduta, 248,6 milioi euroko kanpo-superabita erregistratu da, eta estaldura-tasa % 126,9 izan da.

2015eko III. HH

kanpo-merkataritza

2015eko IV. HH

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

Esportazioak, guztira Esportazio ez energetikoak Inportazioak, guztira Inportazio ez energetikoak

-0,4 2,9

-15,1 -5,6

-15,3

-14,9

5,2

8,1

(Partaidetza-ratioa, %)

% esport. ez energetikoak / esport. guztira % inport. ez energetikoak / inport. guztira

68,2 50,2

78,5 57,9

Bizkaiko datuak, behin-behinekoak. 2015eko laugarren hiruhilekoa urriari eta azaroari dagokie. Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 27


Jarduera ekonomikoak Indarrean dauden jarduera-lizentzien maximo historikoa 2015. urtea amaitzean

Ekonomia-jarduerako lizentzien kopuruak, 2015eko laugarren hiruhilekoaren bukaeran, berriro baieztatu du Bilbo hiriko ekonomia-jardueraren dinamismo gero eta handiagoa. Zehatz-mehatz, 39.223 lizentzia aktibo zenbatu dira guztira; horrek esan nahi du % 1,5eko gehikuntza egon dela 2015eko hirugarren hiruhilekoaren aldean (597 lizentzia gehiago) eta % 3,0koa 2014ko laugarren hiruhilekoarekin erkatuta (+1.148).

Grafiko erantsiak islatzen duen moduan, 2015eko bukaerako datua maximo historikoa da denbora-segida hasi zenetik, hots, 2009tik. Beraz, esan daiteke adierazle hori krisiaren eragin negatibotik suspertu dela, horren ondorioz 2009. urtean 35.974 lizentziako minimoa egon baitzen.

Jarduera ekonomikoak

Enpresa-lizentziak % 1,1 ugaritu dira hirugarren hiruhilekoarekin erkatuta eta guztira 29.255 egon dira; beraz, Bilbon 2015. urtearen bukaeran indarrean dauden lau jarduera-lizentziatik hiru dira (% 74,6). Gainerakoak jarduera profesionalak (9.633 guztira) eta jarduera artistikoak (335) egiteko lizentziak dira; hiruhileko arteko % 2,8ko eta % 3,7ko gehikuntzak eduki dituzte, hurrenez hurren. Urte arteko balantze onuragarria industrian, eraikuntzan eta zerbitzuetan

Enpresa-lizentziak sektoreka banakatuta, ikusi da lizentzien guztizko kopuruaren hiruhileko arteko gehikuntzaren arrazoia zerbitzuen (% +1,1, 25.226 guztira) eta eraikuntza-jardueren (% +2,3, 2.605) portaera ona dela; izan ere, industria-jarduerei atxikitako lizentziek pixka bat atzera egin dute (% -0,2, 1.424). Dena den, aipatu beharra dago urte arteko aldakuntzari dagokionez hiru sektoreek eduki dutela balantze onuragarria, % 2,2, % 5,4 eta % 1,9 hazi baitira, hurrenez hurren.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 28


∆%

2015eko III. HH

2015eko IV. HH

Ekonomia-jarduerak

38.626

39.223

3,0

Enpresa-jarduerak Industria

28.931

29.255

2,5

1,1

1.427

1.424

1,9

-0,2

Eraikuntza

2.547

2.605

5,4

2,3

Zerbitzuak

24.957

25.226

2,2

1,1

9.372

9.633

4,6

2,8

323

335

8,8

3,7

jarduerak

Jarduera profesionalak Jarduera artistikoak

urte artekoa

hiruhileko artekoa 1,5

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (ekonomia-jardueren gaineko zerga)

Enpresa-jardueraren adar nagusietan lizentzia-kopurua oro har handitu egin da

Arreta enpresa-jardueraren adar nagusietan jarriz gero eta hirugarren hiruhilekoko datuekin erkatuz gero, ikus daiteke lizentzia aktiboen kopurua oro har handitu egin dela, finantza- eta aseguru-jardueretan izan ezik (% -0,5). Nabarmentzekoa da lizentzia-kopuru handiena daukaten hiru adarretan jarduera-oinarria areagotu dela: enpresei emandako zerbitzuetan (% +0,9, 4.564 guztira), jatekoak ez diren produktuen txikizkako merkataritzan (% +1,0, 4.425) eta sukaldaritza- eta elikadura-zerbitzuetan (% +0,9, 3.076).

SOZIETATE BERRIAK 2015eko laugarren hiruhilekoan 202 sozietate berri eratu dira

Urteko azken hiruhilekoan 202 merkataritza-sozietate berri eratu dira guztira Bilbon. Datu horrek esan nahi du hiruhileko arteko % 43,3ko gehikuntza egon dela (udan enpresa-dinamismo txikiagoa dagoelako), baina lehen eta bigarren hiruhilekoan eratutako sozietate-kopurua baino baxuagoa izan da; beraz, enpresak eratzeko erritmoa pixka bat moteltzen ari dela adierazten du. Eta hain zuzen ere, 2014ko azken hiruhilekoan baino 3 sozietate berri gutxiago (% -1,5) eta 2013ko aldi berean baino 8 sozietate gutxiago eratu dira.

2015eko laugarren hiruhilekoan eratutako merkataritza-sozietate berrien sektoreosaerari dagokionez, azpimarra daiteke % 81,7 zerbitzu-sektoreari atxikitzen zaizkiola (165 sozietate), % 12,9 eraikuntza-jarduerei dagokiela (26) eta % 5,4, berriz, industriaeta energia-jarduerei (11).

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 29


2015ean eraketa-erritmoa moteldu egin da

2015. urtea denera jota aztertuta, hirian eratutako merkataritza-sozietateen kopuru metatua 782 da, aurreko hiru urteetako datua baino nabarmenki gutxiago.

Merkataritza-sozietate berriak

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 30


2015EKO IV. HIRUHILEKOA

ADIERAZLEAK Azken datua

Urte arteko Δ (%)

Aldia

LAN-MERKATUA Biztanleria aktiboa (milakotan)**

165,8

-2,9

IV. hir.

Landunak (milakotan)**

138,0

2,6

IV. hir.

Langabeak (milakotan)**

27,8

-23,4

IV. hir.

16,74

-4,5 e.p.

IV. hir.

28.436

-8,4

Abendua

169.462

2,1

Abendua

35.457

16,0

IV. hir.

108,3

-1,6

IV. hir.

21.127

0,9

Abendua

104,5

0,2

Abendua

Ostatu-gauak (kop.)

371.308

7,4

IV. hir.

Bidaiariak (kop.)

198.788

9,5

IV. hir.

1,87

-1,9

IV. hir.

5.663

5,5

Urria-azaroa

983,360

7,4

IV. hir.

39.223

3,0

IV. hir.

--

1,2

Urria-azaroa

202

-1,5

IV. hir.

Langabezia-tasa (%)** Langabe erregistratuak (kop.)** Pertsona afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA Azalera handietako salmentak (indizea)*** Afiliatuak Kontsumo-prezioak (indizea)*** TURISMOA

Batez besteko egonaldia (ostatu-gauak/bidaiari) GARRAIOA Salgaien itsas garraioa (milaka tonatan) Bidaiarien aireko garraioa ENPRESA-JARDUERA Enpresa-jarduerako lizentziak Industria-produkzioa (indizea)*** Merkataritza-sozietate berriak (kop.)

** Bilboko biztanleak. BAIren kasuan, urte arteko aldakuntzak ez daude erabilgarri, populazioaren oinarria aldatzeagatik eta seriea apurtzeagatik. *** Bizkaiari dagokion adierazlea. IPIren bilakaera, erreferentziazko aldiaren indize agregatua oinarri hartuta. Iturria: geuk egin dugu Eustaten, EEZPren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren, EINen, Estatuko Portuen eta Aenaren datuak erabilita.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko IV. hiruhilekoa 31


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.