I 2017 Bilboko Hiruhileko Koiunturari buruzko txostena
Laburpena NDFren aurreikuspenen arabera, munduko hazkundea 2017an eta 2018an % 3,5 eta % 3,6 izango da
Apirilean, Nazioarteko Diru Funtsak 2017rako munduko hazkunde-aurreikuspena zuzendu du eta hamarren bat igo du (% 3,5eraino). 2018koari dagokiona, aldiz, bere horretan utzi du (% 3,6). Kopuru horiek esan nahi dute munduko BPGd-ren hazkundea bizkortu egin dela 2015eko emaitzekin (% 3,2) eta 2016koekin (% 3,1) alderatuta. Ekonomia aurreratuen taldearentzako hazkunde-aurreikuspena % 2,0 da bi urteetan, eta azaleratzen ari diren eta garatzeko bidean dauden ekonomientzat, % 4,5 eta % 4,8, 2017an eta 2018an.
Euskal ekonomia % 2,5 haziko da 2017an eta % 2,2 2018an, barneeskariaren bulkadari esker
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak euskal ekonomiaren 2017. urterako hazkunde-aurreikuspena zuzendu, eta pixka bat igo du. Halaber, 2018koa aurreratu du. Hurrenez hurren, BPGd-ren batez besteko hazkundeak % 2,5 eta % 2,2 izango direla aurreratu du. Barne-eskariaren ekarpena nabarmena izango da 2017an (2017ko urteko batezbestekoa, % 2,5, eta 2018koa, % 2,4). Kanpo-eskariak, berriz, ez du ekarpenik egingo 2017an eta pixka bat negatiboa izango da 2018an (% -0,2). Eskaintzaren ikuspegitik, industria-, zerbitzu- eta eraikuntza-sektoreek ekarpen positiboa egingo diote BPGd-ri 2017an eta 2018an. Hedapen-testuinguru horretan, euskal ekonomiak 15.000 eta 13.000 lanpostu berri sortuko ditu 2017an (% +1,7) eta 2018an (% +1,4).
Bilbon afiliatuta dauden biztanleen kopuruak % 1,3 egin du behera aurreko hiruhilekoarekin erkatuta, baina BAIren arabera hiriko okupazioa % 2,4 hazi da
Bilbo hiriari dagokionez, lan-merkatuari buruzko emaitzek erakusten dute Bilbon Gizarte Segurantzara afiliatuta dauden biztanleen kopurua % 1,3 jaitsi dela 2016ko laugarren hiruhilekoarekin erkatuta. Ostera, BAIren arabera, hiriko biztanle landunen kopurua % 2,4 igo da aldi horretan. Enplegu-eskatzaile gisa erregistratutako biztanle langabeen kopuruak % 2,5 egin du gora, biztanleen langabeziaren igoerarekin (% +1,7) bat etorriz, eta langabezia-tasa % 14,59 izan da. Bestalde, bilbotarrek lehen hiruhilekoan 33.198 lan-kontratu sinatu dituzte (% +10,2, urte arteko tasa).
Bizkaian, zerbitzusektoreko salmentak % 3,1 igo dira 2016an, eta enplegua, % 1,5
Hoteletako ostatu-gauek % 8,9 egin dute gora, 2016ko lehenengo hiruhilekoaren aldean
Sektore-jardueraren adierazleei dagokienez, Bizkaiko zerbitzu-sektoreko salmentaindizeak gora egiten jarraitu du eta 2016ko laugarren hiruhilekoa bukatzean urte arteko % 2,5eko gehikuntza izan du. Horri esker, % 3,1eko batez besteko hazkundearekin itxi du urtea. Landunen kopuruak pixkanaka suspertzeko joerari eutsi dio eta 2016an urteko % 1,5eko hazkundea izan du; 2015ean, ordea, % 0,7koa izan zuen. Emaitza hori merkataritza-jardueraren portaera onean oinarritzen da (% +3,0 eta % +0,1 salmentetan eta enpleguan, urte arteko tasa), baita gainerako zerbitzuenean ere (% +3,3 eta % +2,3, hurrenez hurren). Hiriko hotel-jarduerak 2016. urteko dinamismoari eutsi dio eta 2017ko lehen hiruhilekoan urte arteko % 8,7ko eta % 8,9ko hazkundea izan du bidaiarien sarreretan eta ostatugauetan, hurrenez hurren. Bi hazkundeen garrantzia nabarmendu behar da; izan ere, 2016ko lehen hiruhilekoan Aste Santua izan zen, baina 2017an apirilean izan da.
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 1
Merkataritzahegaldietako bidaiarikopurua % 5,7 hazi da
Bizkaiko industriaprodukzioaren indizea % 4,9 igo da; salgaien itsas trafikoa, berriz, % 6,0 murriztu da
Turismo-jardueraren emaitza onak Loiuko aireportuko merkataritza-trafikoaren hazkunde sendoan islatu dira; hain zuzen, % 5,7 egin du gora 2016ko lehen hiruhilekoarekin erkatuta eta 953.684 bidaiari eduki ditu. Kasu honetan, hegaldi nazionalen trafikoa eta nazioartekoena neurri berean hazi dira (% 6,0 eta % 6,1, hurrenez hurren).
Azkenik, Bizkaiko industria-jarduerak urte arteko % 4,9ko hazkundea izan du 2017ko lehen hiru hilabeteetan, manufaktura-industriaren portaera onari (% 4,4), energia, gas eta ur-jarduerenari (% 7,2) eta erauzteko industrienei (% 5,7) esker. Aitzitik, Bilboko Portuko salgai-trafikoak 2016ko lehen hiruhilekoan baino zama gutxiago mugitu du, hain zuzen ere, % 2,3 gutxiago.
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 2
Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA NDFren aurreikuspenen arabera, munduko hazkundea 2017an eta 2018an % 3,5 eta % 3,6 izango da
Nazioarteko Diru Funtsak 2017ko munduko hazkundearen zenbatespena % 3,5eraino igo du (urtarrilean argitaratutako aurreikuspena baino hamarren bat gehiago) eta % 3,6tan utzi du 2018. urteari dagokiona. Hala ere, hau adierazi du: “epe luzeagorako litekeen
% 2,0ko batez besteko hazkundea aurreikusi da ekonomia aurreratuentzat 2017an, eta % 4,5ekoa azaleratzen ari diren eta garatzeko bidean dauden herrialdeentzat
Hain zuzen, NDFk aurreikusten du ekonomia aurreratuek 2017an urteko batez besteko % 2,0ko hazkundea erregistratuko dutela (2018ko ehuneko bera), eta ekonomia hauen hazkunde-aurreikuspenak gorantz berrikusi dira: Estatu Batuak (% 2,3, +0,1 e.p.), eurogunea (% 1,7, +0,1 e.p.), Erresuma Batua (% 2,0, +0,5 e.p.) eta Japonia (% 1,2, +0,4 e.p.). Espainiako Ekonomia euroguneko dinamikoena da berriro, 2017rako % 2,6ko batez besteko hazkundea aurreikusten baitzaio, hau da, urtarrileko aurreikuspenean baino hiru hamarren gehiago. 2018. urterako, Espainiako BPGd % 2,1 haziko delako aurreikuspenari eutsi zaio.
hazkundeko tasek azken hamarkadetan mundu-mailan eta, batez ere, ekonomia aurreratuetan erregistratutakoak baino baxuagoak izaten jarraitzen dute” .
Azaleratzen ari diren eta garatzeko bidean dauden herrialdeetako ekonomiei dagokienez, NDFk urteko % 4,5eko batez besteko hazkundea aurreikusi du 2017rako (-0,1 e.p.) eta % 4,8koa 2018rako. Hala ere, hau azpimarratu du: “zenbait ekonomia handiren etorkizuna narriatuko da, bereziki Latinoamerikakoa eta Erdialdeko Ekialdekoa” .
Munduko BPGd
2015
2016
2017a
2018a
MUNDUKO BPGd
3,2
3,1
3,5
3,6
Ekonomia aurreratuak Estatu Batuak
2,1 2,6
1,7 1,6
2,0 2,3
2,0 2,5
Eurogunea
2,0
1,7
1,7
1,6
Alemania Frantzia
1,5 1,3
1,8 1,2
1,6 1,4
1,5 1,6
Italia
0,7
0,9
0,8
0,8
Espainia
3,2
3,2
2,6
2,1
4,1
4,1
4,5
4,8
6,9 7,6 -3,8 -3,7
6,7 6,8 -3,6 -0,2
6,6 7,2 0,2 1,4
6,2 7,7 1,7 1,4
Azaleratzen ari diren eta garatzeko bidean dauden ekonomiak Txina India Brasil Errusia
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2017ko apirila). (a, aurreikuspena)
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 3
EUSKAL EKONOMIA Euskal ekonomia % 2,5 haziko da 2017an eta % 2,2 2018an
KEGk 3,1 puntuko ekarpena egingo dio PBGd-ri 2017an eta 2,5 puntukoa etxebizitzetako kontsumoari dagokionez
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak bi hamarren hobetu du euskal ekonomiaren 2017ko ekitaldirako hazkunde-aurreikuspena, % 2,5 dela adierazi du (2016an erregistratutako kopurua, % 3,1, baino sei hamarren gutxiago) eta 2018an % 2,2ko hazkundea egongo dela aurreratu du. Barne-eskariak euskal ekonomiaren hazkundea bultzatzen jarraituko du eta aurreikusten da metatu horrek % 2,5eko hazkundea ekarriko diola BPGd-ri 2017an eta % 2,4koa 2018an. Eusko Jaurlaritzaren arabera, “enplegu-arloan espero den egoera onenak,
eskuragarri dagoen errenta handiagoak, oraindik murriztua den inflazioak, finantzaegoera onak, interes-tasa baxuek… konfiantza handiagoko testuinguru bat eratzen dute, eta horrek etxebizitzetako kontsumo-gastua eta enpresa-inbertsioa dinamizatuko ditu”. Agertoki horretan, etxebizitzetako gastuak % 2,4 egingo du gora 2017an; kopuru horrek gastu publikoari buruzko itxaropena (% 1,2) bikoizten du eta % 3,1era heltzen da kapital-eraketa gordinari dagokionez. Ehuneko horiek % 2,1, % 1,7 eta % 3,3 dira 2018rako, hurrenez hurren.
BPGd
Euskadin
2017
2016
I
II
III
IV urtekoa
2018a
BPGd
3,1
2,7
2,5
2,4
2,4
2,5
2,2
Etxebizitzetako kontsumoa
3,1
2,4
2,3
2,3
2,4
2,4
2,1
Kontsumo publikoa
2,2
1,2
1,1
1,1
1,3
1,2
1,7
Inbertsioa (KEG)
3,3 3,0
3,1 2,6
2,9 2,4
3,1 2,4
3,4 2,5
3,1 2,5
3,3 2,4
0,0
0,1
0,1
0,0
-0,1
0,0
-0,2
1,6 3,3 1,6 3,2
-1,6 2,1 1,5 2,9
-8,2 2,7 1,3 2,7
-10,6 2,4 1,5 2,7
-7,0 2,7 1,7 2,6
-6,9 2,5 1,5 2,7
-5,7 2,7 1,3 2,4
Barne-eskariaren ekarpena Kanpoko saldoaren
ekarpena Lehen sektorea Industria eta energia Eraikuntza Zerbitzuak
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2017ko martxoa). (a, aurreikuspena)
Industria eta zerbitzuak izango dira sektore ekoizle dinamikoenak, eta eraikuntza neurrian haziko da
Sektoreko edo eskaintzako ikuspegiak erakusten du hazkunde positiboko aurreikuspenak jarduera-adar guztietan daudela -lehen sektoreko gorabeherak kenduta, proiektatutako biurtekoan aurreikuspen negatiboak baititu-. Horrela, zerbitzu-sektoreak bere aurrerapena sendotu du, % 2,7ko eta % 2,4ko hazkunde tasekin 2017an eta 2018an. Antzeko balioak adierazi dira industriarako (% 2,5 eta % 2,7, hurrenez hurren), eta hazkunde neurritsuago bat eraikuntzarako (% 1,5 eta % 1,3).
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 4
Aurreikusten da euskal ekonomiak 15.000 enplegu berri sortuko dituela 2017an, eta 13.000 gehiago 2018an
Ekonomia-jarduera hedatzen den edo suspertzen jarraitzen duen agertoki hori lanmerkatuan islatzen da. Horrela, aurreikuspenen arabera, enplegua % 1,7 igoko da 2017an eta % 1,4 2018an, hau da, gutxi gorabehera 15.000 eta 13.000 enplegu berri sortuko dira, hurrenez hurren. Bestalde, 2017rako zenbatesten da batez besteko langabezia-tasa % 12,1 izango dela, eta lau hamarren txikiagoa 2018an (% 11,7).
Lan-merkatua AFILIATUAK Herrian afiliatutakoen kopuruak % 1,3 egin du behera 2016ko laugarren hiruhilekoarekin erkatuta
Martxoaren bukaeran Bilboko enpresetako 170.629 afiliatu zeuden Gizarte Segurantzan. Hau da, 2016 amaitu zenean baino % 1,3 gutxiago (2.201 afiliatu gutxiago kopuru absolututan). Hiruhileko arteko jaitsiera horren arrazoia Gabonetako kanpainak eragiten duen afiliazioaren gorakada izan ohi da, baina azpimarratu behar da kopuru hori urtarrilaren amaierako (171.311) eta otsailaren amaierako (171.152) datuak baino baxuagoa dela.
Afiliatuak
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 5
Araubide orokorra hiriko afiliazioaren % 82,5 da
Afiliazio-araubide guztiek hiruhileko arteko balantze txarra daukate, nekazarien eta itsas langileen araubide bereziak izan ezik (haren adierazgarritasuna lekukotasunezkoa da eta ez da aldatu 2016. urtearen amaierako datuari dagokionez). Araubide orokorrak afiliazioaren ehuneko handiena biltzen du (% 82,5) eta 2017ko lehen hiruhilekoaren amaieran 140.756 afiliatu egon dira (martxoan), 2016ko abenduan baino % 1,5 gutxiago. Langile autonomoen araubide orokorrak, aldiz, ia ez du afiliazio-bolumenik galdu (% -0,3, 22.458 pertsona guztira).
afiliatuak GUZTIRA
Araubide orokorra Autonomoak Etxeko langileak Nekazariak eta itsas langileak
2017.03 170.629 140.756 22.458 6.689 726
∆% -1,3 -1,5 -0,3 -0,4 0,0
Aldakuntza-tasa, abenduarekin alderatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Bilbo da afiliazioa lehen hiruhilekoan gehien jaitsi den hiriburua
Erreferentziako hiriburu nagusiei dagokienez, afiliazioaren hiruhileko arteko bilakaera desberdina da. Bilbok izan du emaitza txarrena martxoan, 2016. urtearen amaierako datuarekin erkatuta (abendua). Zehatz-mehatz, aztertutako estatuko hiriburuen multzoak afiliazioaren % 0,6ko batez besteko gehikuntza izan dute abenduaren aldean, eta Sevilla da hiruhileko arteko aldakuntza negatiboa eduki duen hiriburu bakarra (% -0,1).
Gainerako euskal hiriburuen taldea, G-3, jaitsi egin da oro har, Donostiako bilakaera negatiboaren (% -1,1) eta Gasteizkoaren (% -0,9) ondorioz. Iruñean afiliazioa pixka bat igo da lehen hiruhilekoaren amaieran (% 0,9), baina ez da nahikoa gainerako hiriburuen beherakada konpentsatzeko.
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 6
Benchmarking-a Afiliatuak Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batezbestekoa BILBO Gasteiz Donostia IruĂąea
2017.03 1.843.938 1.073.188 353.904 324.636 274.758 --
G-3ko batezbestekoa
170.629 114.669 110.465 97.739 --
G-9ko batezbestekoa
--
∆% 0,3 1,2 0,6 -0,1 0,8 0,6 -1,3 -0,9 -1,1 0,9 -0,4 0,1
Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza G-3: Gasteiz, Donostia eta IruĂąea G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
KONTRATUAK Lehen hiruhilekoan, hiriko biztanleek erregistratutako kontratuen kopurua % 10,2 handitu da
Kontratazioa gizonen eta emakumeen artean eta adin-estratu guztietan handitu da
2017ko lehen hiruhilekoan, Bilboko biztanleek 33.198 lan-kontratu berri formalizatu dituzte; beraz, % 10,2ko hazkundea egon da aurreko urteko aldi berarekin erkatuta (3.075 kontratu gehiago). Gorakada hori emakumeen kontratazioan (% +8,4) eta gizonenean (% +12,1) gertatu da; beraz, Bilbon bizi diren emakumeek sinatutako kontratu berrien kopuru metatua 16.758 da (+1.295), eta gizonek 16.440 kontratu (+1.780) sinatu dituzte.
Kontratazioa adin-taldeka banakatuta, eta 2016ko lehen hiruhilekoarekin erkatuta, ikusi da aztertutako estratu guztietan portaera ona izan duela. 45 urteko eta gehiagoko biztanleen kontratazioak izan du hazkunde handiena (% +13,1); gero, 35 urtetik 44 urtera artekoen taldeak (% +11,4) eta 16 urtetik 24 urtera artekoenak (% +10,7); eta, azkenik, 25 urtetik 34 urtera artekoen taldeak (% +6,9).
Kontratu-mota kontuan hartzen bada, azpimarratu daiteke, aldi baterako kontratazioa argi eta garbi nagusitzen den arren (29.961 kontratu, guztizkoaren % 90,2), kontratazio mugagabea 2016ko lehen hiruhilekoan baino gehiago handitu dela (% 13,8, % 9,8ren aldean). Eta, gainera, 3.000 kontratu mugagabe berri baino gehiago egon diren segidako bigarren hiruhilekoa izan da.
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 7
kontratuak GUZTIRA Emakumeak Gizonak eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urte eta gehiagokoak
2017.I
∆%
33.198 16.758 16.440
10,2 8,4 12,1
5.472 10.808 8.717 8.201
10,7 6,9 11,4 13,1
16 25 35 45
Mugagabeak Aldi baterakoak
3.237 29.961
13,8 9,8
Lehen sektorea Industria eta energia Eraikuntza Zerbitzuak
411 2.977 1.338 28.472
39,3 7,2 -8,4 11,3
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Iturria: EEZP.
Eraikuntza, kontratazioa jaitsi den sektore bakarra
Azkenik, sektoreen arteko banaketa egitean beste behin ere zerbitzu-sektorearen nagusitasuna agerian jarri da, 2017ko lehen hiru hilabeteetan 28.472 kontratu sinatu direlako. Horrek esan nahi du urte arteko % 11,3ko gehikuntza egon dela, hau da, 2.883 kontratu gehiago kopuru absolututan. Industria eta energia-sektoreak 2.977 kontratu metatu ditu (% 7,2, +199), eraikuntzak urte arteko % 8,4ko beherakada izan du (1.338 kontratu), eta lehen sektoreak 411 kontratu bildu ditu aztertutako hiruhilekoan (% +39,3).
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA Erregistratutako langabeziak % 2,5 egin du gora 2016. urtearen amaierarekin erkatuta…
Erantsitako grafikoak islatzen duen moduan, eta langabeziak abenduan nabarmenki jaitsi ostean, 2017ko urtarrilaren amaieran 581 langabe gehiago egon dira hirian. Kopuru horrek bere horretan jarraitu du otsailean eta martxoan. Zehatz-mehatz, martxoaren amaieran 26.843 zeuden erregistratuta langabe gisa Bilbon. Hortaz, hiruhileko arteko % 2,5eko gehikuntza egon da (+622), baina 2.592 langabe gutxiago dira 2016ko martxoarekin erkatuta (% -8,8). Erregistratutako langabeziaren bilakaera negatiboa izan da bi sexuetan, baina txarragoa emakumeen artean; izan ere, % 4,0 handitu da 2016. urtearen amaierako kopuruarekin alderatuta (560 emakume langabe gehiago), eta gizonena, ordea, % 0,8 (+102).
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 8
Erregistratutako langabezia
Erregistratutako langabezia gazteenen taldean soilik jaitsi da
Adin-taldeka, gazteena (16-24 urte) da azken hiruhilekoan bilakaera ona izan duen bakarra (% -1,6). Gainerako taldeetan, erregistratutako langabezia handitu egin da 2016ko abenduarekin erkatuta: % 3,9 25 eta 34 urte bitartekoen artean, % 1,3 35 eta 44 urte bitartekoen artean eta % 3,1 45 urte eta gehiagokoen taldean.
erregistratutako langabezia
2017.03
∆%
26.843 14.393 12.450
2,5 4,0 0,8
eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urte eta gehiagokoak
1.499 5.108 6.897 13.339
-1,6 3,9 1,3 3,1
6 hilabetera arte 6 hilabetetik urte 1era arte Urtebetetik 2 urtera arte 2 urtetik 3 urtera arte 3 urte baino gehiago
8.020 3.657 3.851 2.348 8.967
5,1 9,8 -1,1 -1,1 0,2
Ez du langabeziagatiko prestaziorik jasotzen Langabeziagatiko prestazioak jasotzen ditu
19.918 6.925
1,7 4,9
GUZTIRA Emakumeak Gizonak
16 25 35 45
Aldakuntza-tasa, abenduarekin alderatuta. Iturria: EEZP eta Lanbide
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 9
Ia 9.000 pertsonak daramatzate hiru urte baino gehiago enplegueskatzaileak izaten
Zaragoza, erregistratutako langabezia lehen hiruhilekoan jaitsi den erreferentziako hiriburu bakarra
Langabezia-egoeraren antzinatasuna kontuan hartuta, ikusten da gehienez urte bat erregistratuta daramaten eskatzaileen kopurua igo dela (% 5,1, langabezian sei hilabete baino gehiago egon direnen kopurua, eta % 9,8, 6 hilabetetik urtebetera egon direnena). Aitzitik, urte batetik hiru urtera langabezian egon direnen kopurua jaitsi egin da (% -1,1). Dena den, Bilbon bizi diren langabeen heren batek hiru urte baino gehiago daramatza enplegu-eskatzaile gisa erregistratuta (8.967 pertsona), eta kopuru hori ia ez da aldatu aurreko hiruhilekoarekin erkatuta (% +0,2). Eta horren zuzeneko isla da langabeen % 74,2 ez dutela langabeziagatiko prestaziorik jasotzen.
Erantsitako taulan ikus daitekeen moduan, aztertutako hiriburuetatik Zaragozan bakarrik jaitsi da erregistratutako langabezia abenduarekin alderatuta (% -2,8). Beherakada horri esker, estatuko bost hiriburuen multzoak hiruhileko arteko beherakada txiki batekin itxi du hiruhilekoa (% -0,1 batez beste), eta Madril da talde horretan bilakaera txarrena izan duen hiriburua (% +1,4). Gainerako euskal hiriburuetan, erregistratutako langabezia oro har handitu da (% 2,5 batez beste). Donostiari dagokio igoera handiena (% +4,2) eta, gero, Gasteizi (% +2,1) eta IruĂąeari (% +1,3).
benchmarking-a
erregistratutako langabezia
2017.03
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batezbestekoa
191.437 79.056 62.207 77.664 43.953 --
BILBO Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ko batezbestekoa G-9ko batezbestekoa
∆% 1,4 0,2 0,8 0,0 -2,8 -0,1
26.843
2,5
17.548 9.101 13.584 ---
2,1 4,2 1,3 2,5 1,1
Aldakuntza-tasa, abenduarekin alderatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 10
BIZTANLERIA AKTIBOAREN INKESTA Bilboko biztanle landunen kopurua % 2,4 handitu da
Biztanleria aktiboaren inkestaren zenbatespenen arabera, 2017ko lehenengo hiruhilekoan Bilbon 139,9 mila biztanle landun daude, hau da, 2016ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta % 2,4 handitu da kopurua (3.300 pertsona gehiago balio absolututan). Gehikuntza horren arrazoia, funtsean, gizon landunen kopuruaren igoera da (hiruhileko arteko % 4,0), baina emakumeen okupazioak ere bilakaera ona izan du (% 0,9). Sektoreosaeran, azpimarratzekoak dira zerbitzu-sektoreko okupazioaren igoera (% 3,2) eta eraikuntza-sektorean egon dena (% 6,8), industrian antzemandako murrizketarekin alderatuta (% -3,9). Azkenik, nabarmendu behar da hiriko biztanleen enplegu-tasa % 48,20 dela (+0,79 e.p.); emakumeen artean % 42,83 da eta gizonen artean, berriz, % 54,39.
Biztanle aktiboak, landunak eta langabeak
Biztanle langabeen kopurua ere igo da (% +1,7), baina ia ez da aldaketarik egon langabezia-tasan
Azken hiruhilekoan 400 langabe gehiago egon dira, hau da 23,5 milatik 23,9 milara pasatu da kopurua 2017ko lehen hiruhilekoan (% +1,7). Kasu horretan, gizonen langabezia soilik igo da (2.100 langabe gehiago), emakumeenak 1.600 pertsona galdu ditu eta. Hiriko langabezia-tasa (% 14,59) ia ez da aldatu 2016ko laugarren hiruhilekoarekin erkatuta, eta ia puntu bateko aldea egon da emakumeen (% 14,11) eta gizonen (% 15,03) artean.
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 11
biztanleria aktiboa Biztanle aktiboak (milakotan) Biztanle landunak
(milakotan) Industria Eraikuntza Zerbitzuak Biztanle langabeak
(milakotan) Langabezia-tasa (%)
2016.III
2016.IV
2017.I
∆%
162,7
160,0
163,8
2,4
134,6
136,6
139,9
2,4
16,7 7,9 109,7
20,7 7,3 108,1
19,9 7,8 111,6
-3,9 6,8 3,2
28,1
23,5
23,9
1,7
17,29
14,67
14,59
-0,08*
* ehuneko-puntuak Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Iturria: Biztanleria Aktiboaren Inkesta, EIN.
Merkataritza Bizkaiko merkataritza-sektoreko salmentek, urtearen amaieran, urte arteko % 2,6ko gehikuntza izan dute; hortaz, segidako zazpi hiruhilekotan hazi dira. Emaitza horrek merkataritza-sektorea osatzen duten azpisektore guztien portaera ona islatzen du: ibilgailuen salmenta eta konponketa (urte arteko % +14,8), txikizkako merkataritza eta handizkako merkataritza (% +1,4 bi kasuetan)1. Eta kasu guztietan, ekonomia eta enpresa-jardueraren dinamismoari eta etxebizitzetako kontsumoaren suspertzeari erantzunez.
2016. urteak amaiera positiboa izan zuen Bizkaiko merkataritzasektorearentzat (% +2,6)
merkataritza
2016.II
2016.III
2016.IV
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK Ibilgailu motordunen salmenta/konp. Handizkako merkataritza Txikizkako merkataritza* Jatekoak Gainerako produktuak LANDUNAK
6,6
1,7
2,6
13,9
7,6
14,8
5,9 5,5 7,8 4,1
0,2 3,2 6,0 1,5
1,4 1,4 -1,4 3,2
0,3
0,1
-0,7
*Indize orokorra, gasolina-zerbitzugunerik gabe Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta duten prezio korronteak. 2010eko oinarria Iturria: Eustat.
1
Txosten hau ixtean, Eustatek aurreratu du Bizkaiko txikizkako merkataritzako salmenta-indize orokorra — gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe— % 2,1 igo dela 2017ko lehen hiruhilekoan, funtsean jatekoen segmentuaren portaera onari esker. Emaitza horrek sektoreko joera positiboa berresten du.
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 12
Txikizkako merkataritzaren azpisektoreen analisiak bilakaera desberdinak erakutsi ditu; izan ere, jatekoak ez diren produktuen salmentak % 3,2 hazi dira 2015. urtearen amaierarekin erkatuta eta jatekoen salmenten beherakada konpentsatu dute, urte arteko % 1,4ko jaitsiera izan baitute urtearen bukaeran.
Merkataritza-sektoreko okupazioa % 0,7 jaitsi da Ibilgailuen matrikulazioa % 1,2 hazi da 2016ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta
Sortutako enpleguari dagokionez, aipa daiteke Bizkaian merkataritza-jardueretan lan egiten duten pertsonen kopurua % 0,7 murriztu dela 2016ko azken hiruhilekoan; horrek esan nahi du aurreko bost hiruhilekoetako hazkunde-joera hautsi egin dela. Bizkaiko ibilgailuen matrikulazioari dagokionez, kontuan hartu behar da 2016ko hirugarren eta laugarren hiruhilekoak negatiboan bukatu zirela (% -0,2 eta % -1,4, hurrenez hurren), segidako hamahiru hilabetez urte arteko aldakuntza positiboa eduki ostean. Hala ere, 2017. urtean ondo hasi da, eta urtarriletik martxora arte guztira 4.694 ibilgailu matrikulatu dira, hots, urte arteko % 1,2ko gehikuntza egon da (56 ibilgailu gehiago). Emaitzaren arrazoia enpresa-ibilgailuen matrikulazioan erregistratutako portaera da (% +12,3, +168); izan ere, ibilgailu partikularrenak % 3,4 egin du behera.
ibilgailuen matrikulazioa GUZTIRA  Partikularrak  Enpresakoak eta beste batzuk
2016.III
2016.IV
2017.I
∆%
4.450
4.968
4.694
1,2
3.208 1.242
3.395 1.573
3.159 1.535
-3,4 12,3
Bizkaiko datuak. Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: Faconauto
Turismoa Hotel-jardueraren balantze positiboa lehen hiruhilekoan, nahiz eta Aste Santuak ez kointziditu
Ostatu-gauak % 8,9 igo dira‌
Bilboko hotel-jarduerak, urteko lehen hiruhilekoaren amaieran, oso balantze positiboa izan du, eta bereziki aipagarri da zeren eta ostatu-gauen eta hotel-sarreren gehikuntza garrantzitsuak lortu baitira, nahiz eta 2016an Aste Santua martxoan ospatu zen eta aurten jaiegunak apirilean izan diren. Aste Santuaren eragina nabarmena da, eta martxoan erregistratutako ostatu-gauetan atzerakada egon da (urte arteko % -6,8), baina urtarrilean (% +29,6) eta otsailean (% +12,2) erregistratutako gehikuntzek neutralizatu egin dituzte. Modu horretan, guztira 324.526 ostatu-gau bildu dira hoteletan urteko lehen hiruhilekoan, eta, ondorioz, urte arteko % 8,9ko gehikuntza egon da.
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 13
Hotel-kategoria desberdinak aztertuta, ikusi da hiru izar baino gutxiagoko ostatuetako eta ostatu-etxeetako ostatu-gauetan gehikuntza handiagoa egon dela; izan ere, lehen hiruhilekoko ostatu gauen % 22,8 bildu dituzte eta urte arteko % 20,3ko gehikuntza izan dute. Bestalde, hiru izarreko eta gehiagoko hotel-establezimenduetako ostatu-gauen kopuruak % 5,9 egin du gora, eta guztira 250.524 ostatu-gau egon dira.
…eta sarrerak, % 8,7, atzerriko turismoaren dinamismoari esker
Bidaiarien sarrerak ere oso bilakaera ona izan du, eta hiruhilekoaren amaieran % 8,7ko gehikuntza izan du 2016ko aldi berarekin erkatuta; guztira 176.819 bidaiari sartu dira. Bisitarien jatorriari dagokionez, bai turismo nazionalak bai atzerritik datorrenak bilakaera ona izan dute, baina gehikuntzak askoz handiagoak izan dira atzerriko turismoan (% +19,4 sarreretan eta % +21,6 ostatu-gauetan).
turismoa
2017.I
∆%
324.526 250.524
8,9 5,9
74.002
20,3
Atzerritarrak
204.405 120.121
2,5 21,6
BIDAIARIAK Estatukoak Atzerritarrak
176.819 117.277 59.542
8,7 4,0 19,4
1,84
0,1
OSTATU-GAUAK 3 izar eta gehiagoko hotelak 3 izar baino gutxiagoko hotelak eta ostatuetxeak Estatukoak
BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: Eustat
Modu horretan, hiriko establezimenduetako turisten batez besteko egonaldia 1,84 egun dira, hots, ia 2016ko lehen hiruhilekoko kopuru berbera. Bidaiarien jatorriaren arabera, bisitari atzerritarren batez besteko egonaldia % 1,9 igo da (2,02 egun), eta estatuko ratioa % 1,4 jaitsi da (1,74 egun).
Bilbo da ostatu-gauen bilakaera onena izan duen hiriburua
Erantsitako taulan ikus daitekeen moduan, hoteletako ostatu-gauen bilakaera erreferentziako hiriburu nagusietan desberdina izan da, eta Bilbok izan du onena konparazio horretan. Estatuko bost hiriburu nagusien taldeak (G-5) % 0,9ko batez besteko gehikuntza izan du lehen hiruhilekoaren amaieran. Emaitza horrek Bartzelonako, (% +7,1), Madrilgo (% 3,2) eta Zaragozako (% +0,3) ostatu-gauen igoera laburbiltzen du, Sevillako eta Valentziako beherakadak (% -3,9 eta % -2,2, hurrenez hurren) konpentsatzen baitituzte.
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 14
Gainerako euskal hiriburuetan, aldiz, ostatu-gauen kopuruak % 2,2 egin du behera batez beste. Kasu horretan, Gasteizko hazkundeak (% +1,5) ezin izan ditu IruĂąeko atzerakada (% -5,6) eta Donostiakoa (% -2,4) konpentsatu.
benchmarking-a hoteletako ostatu-gauak
2017.I
∆%
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batezbestekoa (hiriak)
4.226.783 4.192.568 756.832 1.059.350 373.417 --
3,2 7,1 -2,2 -3,9 0,3
BILBO
324.526
8,9
Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ko batezbestekoa (hiriak)
104.220 204.767 105.061 --
1,5 -2,4 -5,6 -2,2
G-9ko batezbestekoa (hiriak)
--
0,8
0,9
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Iturria: Eustat eta EIN.
Garraioa ITSAS GARRAIOA Bilboko Portuko salgaien trafikoak behera egin du lehen hiruhilekoan
Bilboko Portuko salgai-trafikoak, urtarriletik martxora, 7,12 milioi tona mugitu ditu; beraz, % 2,3ko beherakada egon da 2016ko aldi berarekin erkatuta (170,7 mila tona gutxiago). Garraiatutako salgai-moten arabera, salgai orokorrak (salgai guztien % 31,5) dira 2017ko lehen hiruhilekoan gora egin duten bakarrak (% +7,9), eta haien bilakaera ez da nahikoa gainerako zama-segmentuen beherakadak konpentsatzeko. Horrela, solteko salgai likidoek (guztizkoaren % 55,6) % 5,6 egin dute behera; solteko salgai solidoek, % 10,1; eta gainerako salgaiek, % 1,6. Era berean, lehen hiruhilekoan edukiontzietan mugitutako salgaiak 1.451,5 mila TEU izan dira, duela urtebete baino % 2,1 gehiago (30,1 mila TEU gehiago), eta edukiontziek 137,5 mila inguru izaten jarraitu dute.
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 15
Salgaien itsas garraioa
Salgai Joaera (batez mugikorra azken 12 hilabeteetan)
AIREKO GARRAIOA Bidaiarien aireko trafikoak gora egiten duen segidako hamabigarren hiruhilekoa da
2017ko lehen hiruhilekoan berriro handitu da Loiuko aireportuaren bidez garraiatutako bidaiarien kopurua; hortaz, zenbait aldakuntza positibo kateatu dira 2014ko bigarren hiruhilekotik. Horrela, urtarriletik martxora arte, aireko 953.684 bidaiari egon dira, 2016ko lehen hiruhilekoan baino % 5,7 gehiago. Kopuru absolututan, 51.827 gehiago izan dira, hau da, hileko 17.000 bidaiariko irabazi garbia. Bilakaera positiboa izan da urtarrilean, otsailean eta martxoan, baina motelduz joan da, % 9,6ko, % 5,1eko eta % 3,4ko aldakuntzekin, hurrenez hurren. Bidaiarien aireko trafikoaren % 99,7 merkataritza-hegaldiei dagozkie. Talde horren barruan, hamar bidaiarietatik sei (% 61,4) hegaldi nazionaletakoak dira (583.879), eta gainerakoek nazioarteko hegaldietan hegan egin dute (367.097). Bi kasuetan, bilakaera antzekoa izan da, % 6,0ko eta % 6,1eko urte arteko gehikuntzekin, hurrenez hurren. 2017ko lehen hiruhilekoan, egindako hegaldien kopuruak ere gora egin du, eta guztira 10.244 metatu dira: 2016ko lehen hiruhilekoan baino % 5,9 gehiago (569 hegaldi gehiago).
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 16
aireko garraioa
2016.IV
BIDAIARIAK (kop.)
1.058.783
953.684
5,7
2017.I
∆%
Merkataritza-hegaldietan:
Nazionalak Nazioartekoak
614.823 439.563
583.879 367.097
6,0 6,1
HEGALDIAK (kop.)
10.615
10.244
5,9
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: Aena
Gasteiz eta Zaragoza, bidaiariak galdu dituzten aireportu bakarrak
Benchmarking-analisiak erakusten du hiriarentzat erreferentziakoak diren aireportu guztietan bidaiari-kopuruak gora egin duela lehen hiruhilekoan, Gasteizen eta Zaragozan izan ezik, 5.304 eta 6.997 bidaiari gutxiago izan baitituzte, hurrenez hurren. Oro har, estatuko bost hiriburu nagusien taldeak (G-5) urte arteko % 6,6ko gehikuntza izan du trafikoan. Valentziako aireportua gailentzen da, bilakaera onena izan baitu (% +13,3), eta, jarraian, Sevillakoa (% 8,5), Bartzelonakoa (% 6,8) eta Madrilgoa (% 5,8). Gainerako euskal hiriburuetan (G-3), metatutako bidaiari-trafikoa % 1,4 areagotu da 2016ko lehen hiruhilekoarekin erkatuta. Gehikuntza horren arrazoia Donostiako bilakaera positiboa (% +6,8) eta Iruñekoa (% +9,1) da.
benchmarking-a aireportuetako bidaiariak Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko metatua
2017.I
∆%
11.609.247 9.069.817 1.195.973 1.064.303 86.769 ..
5,8 6,8 13,1 8,5 -7,5 6,6
953.684
5,7
2.612 57.979 35.777 .. ..
-67,0 6,8 9,1 1,4 6,6
BILBO Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko metatua G-9ko metatua Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: Aena.
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 17
Ekonomia produktiboa BARNE-PRODUKTU GORDINA Bizkaiko BPGd-k urte arteko % 3,1eko batez besteko hazkundea izan du 2016an
2016ko laugarren hiruhilekoan, Bizkaiko barne-produktu gordinak urte arteko % 3,0ko gehikuntza izan du, aurreko hiruhilekoan izandakoa baino bi hamarren gehiago. 2015eko hirugarren hiruhilekotik, Bizkaiko ekonomiaren hiruhilekoko hazkunde-erritmoa % 2,8-% 3,2 tartean egon da eta zazpi hiruhilekotatik bostetan gainditu du % 3ko muga. Modu horretan, 2016an Bizkaiko BPGd-k urteko % 3,1eko batez besteko hazkundea izan du. Emaitza horrek -EAE osoan erregistratutakoaren berdin-berdina baitalurraldearen suspertze-bidea sendotzen du; hain zuzen, aldakuntza positiboarekin eta goranzko joerarekin amaitzen den segidako hirugarren urtea da (% 1,4 2014an eta % 3,0 2015ean).
Bizkaiko BPGd
INDUSTRIA Bizkaiko industriaprodukzioaren indizea % 4,9 areagotu da urteko lehen hiruhilekoan
Urtarriletik martxora arte, Bizkaiko industria-produkzioaren indizeak urte arteko % 4,9ko gehikuntza izan du. Ekoizpenaren igoera horren arrazoia aztertutako industriajarduerako hiru azpisektoreen bilakaera positiboa da: manufaktura-ekoizpenak % 4,4 egin du gora, energia-, gas- eta ur-jarduerei dagokiena % 7,2 areagotu da, eta erauzteko industriena, % 5,7.
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 18
industria
2016.III
2016.IV
2017.I
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Produkzioaren indizea  Manufaktura-industria  Energia, gasa eta ura  Erauzteko industriak
-2,1 0,8 -23,8 -11,0
5,7 5,1 12,9 -9,4
4,9 4,4 7,2 5,7
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak. Erreferentziako aldiko agregazio-indizearen urte arteko aldakuntza Iturria: Eustat
ZERBITZUAK Bizkaiko zerbitzusektoreko salmenta-indize orokorrak igotzen jarraitzen du
Bizkaiko zerbitzu-sektoreko salmentak areagotu diren segidako hamaikagarren hiruhilekoa izan da. Beraz, sektoreko salmenta-indizeak urte arteko % 2,5eko gehikuntza izan du 2016ko laugarren hiruhilekoan. Arestian aipatu den moduan, lurraldeko merkataritza-sektoreko salmentek % 2,6ko gehikuntza izan dute urtea bukatzean, osatzen duten hiru azpisektoreen bilakaera positiboaren ondorioz. Gainerako zerbitzuek antzeko bilakaera izan dute (% +2,3 batez beste), eta garraio eta biltegiratze-sektorean soilik murriztu dira salmentak (% -2,5).
Zerbitzu-salmentak
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 19
Ostalaritza-adarrak urte arteko % 8,2ko hazkundea izan du salmentetan laugarren hiruhilekoan; informazioaren eta komunikazioaren sektorekoak % 4,8 igo dira; jarduera administratiboetakoak eta zerbitzu osagarrietakoak, % 4,3; eta jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan aurrerapena neurritsuagoa izan da (% +1,3).
Zerbitzu-sektoreko landunen indizea % 0,4 hazi da 2016ko azken hiruhilekoan; emaitza horrek esan nahi du dezelerazio txiki bat egon dela aurreko hiru hiruhilekoekin alderatuta (% 1,8 gutxi gorabehera). Adierazi den moduan, merkataritza-sektoreko enplegua pixka bat murriztu da (% -0,7); beraz, zerbitzuetako okupazio-indize orokorraren emaitza positiboaren arrazoia beste zerbitzuetako enpleguaren gehikuntza da (% +2,1).
Datu horiek ikusita, 2016. urteko balantzea, oro har, oso ona da, salmenta-bolumenean % 3,1eko batez besteko hazkundea egon baita eta, sortutako enpleguan, % 0,5ekoa. Salmentek oso bilakaera ona izan dute bai merkataritzan bai hirugarren sektoreko gainerako jardueretan (% 3,1 eta % 3,2), baina sektoreko enpleguaren hazkundea, funtsean, merkataritzaz bestelako jardueretan oinarritzen da (% 0,1 eta % 2,3).
Zerbitzuak
2016.III
2016.IV
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Zerbitzuak guztira
1,0
2,5
Merkataritza
1,7
2,6
Bestelako zerbitzuak Garraioa eta biltegiratzea Ostalaritza Informazioa eta komunikazioak Jard. profesionalak, zientifikoak eta teknikoak Jard. administratiboak eta zerbitzu osagarriak
0,0 -5,2 6,5 1,8 -0,1 2,7
2,3 -2,5 8,2 4,8 1,3 4,3
1,8 0,1 2,6
0,5 -0,7 2,1
Landunen indizea Zerbitzuak Merkataritza Bestelako zerbitzuak Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak Iturria: Eustat.
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 20
KANPO-MERKATARITZA Bizkaiko manufakturaindustriako esportazioek % 11,9 egin dute gora
2017ko lehen bihilekoan, Bizkaiko kanpo-merkataritzak oso bilakaera ona izan du. Esportazioak 1.307,7 milioi eurokoak izan dira; beraz, % 11,4ko gehikuntza egon da 2016ko aldi berarekin erkatuta (134,1 milioi euro gehiago). Inportazioen balio metatua, aldiz, 1.912,9 milioi euro izan dira, urte arteko % 73,4ko hazkundearekin. Horrela, lurraldeko merkataritza-saldoa defizitarioa da (-605,1 milioi euro), eta kanpoestaldurako tasa % 68,4 da.
Energia-sektoreko eragina kenduta -Bizkaiko lurraldean garrantzitsu samarra baita-, ikusi da manufaktura-industriari dagozkion esportazioen bilakaera are positiboagoa izan dela (% +11,9), baina inportazioak hein txikiagoan hazi dira (% +15,2). Ondorioz, energiaz bestelako eta manufaktura-industriako merkataritza-saldoak superabita dauka eta 205,8 milioi eurokoa da, eta estaldura-tasa % 123,7 da.
kanpo-merkataritza
2016.IV
2017.I
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Esportazioak guztira Energetikoak ez diren esportazioak
0,9 1,4
11,4 11,9
Inportazioak guztira
6,0
73,4
Energetikoak ez diren inportazioak
5,3
15,2 (Partaidetza-ratioa, %)
energetikoak ez diren esport. % / esport. guztiak energetikoak ez diren inport. % / inport. guztiak
75,0
82,3
56,3
45,5
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak. 2017ko lehenengo hiruhilekoa, urtarrilari eta otsailari dagokie. Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.
Ekonomia-jarduerak Jarduera-lizentzien kopuruek goranzko joerari eutsi diote
2017ko urtarriletik martxora, Bilbok ekonomia-jarduerako 40.091 lizentzia aktibo eduki ditu, kopuru altuena segida hasi zenetik, hots, 2009tik; horrek 2012tik ikusitako goranzko profila berresten du. Beraz, urte arteko % 2,6ko gehikuntza egon da, hau da, duela urte bat baino 1.022 jarduera-lizentzia gehiago. Portaera hori positiboa da, baina neurritsuagoa hiruhileko arteko kopuruei dagokienez (% +0,3; 110 lizentzia gehiago).
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 21
Jarduera-lizentzia aktibo gehienak enpresakoak dira; hiriko guztien % 74,6 dira (29.905 lizentzia guztira), profesionalak (% 24,5; 9.813 lizentzia) eta artistikoak (% 0,9; 373 lizentzia) baino askoz gehiago. Aipatu behar da hiru lizentzia-taldeek bilakaera ona izan dutela bai urte arteko kopuruetan (% +2,5, % +2,6 eta % +13,4, hurrenez hurren) bai hiruhileko arteko kopuruetan (% +0,3, % +0,2 eta % +1,1, hurrenez hurren).
Ekonomia-jarduerak
∆%
jarduerak
2016.IV
2017.I
urteen arteko aldaketa
Hiru hilekoen arteko aldaketa
Ekonomia-jarduerak
39.981
40.091
2,6
0,3
Enpresa-jarduerak Industria Eraikuntza Zerbitzuak
29.815
29.905
0,3
1.431 2.763 25.621
1.435 2.816 25.654
2,5 1,1 8,3 2,0
9.797
9.813
2,6
0,2
369
373
13,4
1,1
Jarduera profesionalak Jarduera artistikoak
0,3 1,9 0,1
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (ekonomia-jardueren gaineko zerga)
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 22
Hirugarren sektorea nagusitzen da enpresalizentzien artean
Zerbitzu-sektoreari atxikitako enpresa-jarduerako lizentziak dira zati nagusia (enpresalizentzien % 85,8); bigarrenik, eraikuntzari dagozkion lizentziak daude (guztien % 9,4); eta, azkenik, industria-sektoreari dagozkionak (% 4,8). Kasu horretan ere, hiru lizentziamotek bilakaera positiboa izan dute 2016. urtearen amaierako kopuruei dagokienez (% +0,1, % +1,9 eta % +0,3) eta duela urte bat zeudenei dagokienez (% +2,0, % +8,3 eta % +1,1).
SOZIETATE BERRIAK 2015. urtearen erdialdetik eratutako sozietate berrien hiruhilekoko maximoa
2017ko urtarriletik eta martxora arte, 215 sozietate berri eratu dira Bilbon; 2015eko bigarren hiruhilekotik kopuru altuena da eta urte arteko % 5,9ko gehikuntza egon dela esan nahi du (12 sozietate berri gehiago). 2016ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, gehikuntza % 28,0koa izan da (+47).
Merkataritza-sozietate berriak
Eratutako sozietate berrien % 83,7 zerbitzu-sektoreari atxikitzen zaio (urte arteko % +10,4; +17 sozietate); % 11,6 eraikuntzaren sektoreari dagokio (% +4,2; +1); eta gainerako % 4,2a industria eta energia-jarduerei lotutako sozietateak dira (% -10,0; -1). Zerbitzu-sektorearen adarrei begiratuta, bilakaera desberdina ikusi da: ostalaritzak (% +68,8) eta garraioak eta biltegiratzeak (% +60,0) bilakaera ona izan dute; merkataritzan (% -7,7), finantza-bitartekaritzan (% -50,0) eta higiezinetako jardueretan (% -3,1), aldiz, 2016ko lehen hiruhilekoan baino sozietate gutxiago eratu dira.
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 23
2017KO I. HIRUHILEKOA
ADIERAZLEAK Azken datua
Urte arteko Δ (%)
Aldia
LAN-MERKATUA Biztanleria aktiboa (milakotan)**
163,8
0,5
I. HH
Landunak (milakotan)**
139,9
1,5
I. HH
Langabeak (milakotan)**
23,9
-5,2
I. HH
14,59
-0,85*
I. HH
26.843
-8,8
Martxoa
170.629
1,4
Martxoa
33.198
10,2
I. HH
--
--
--
101,3
2,5
Martxoa
Ostatu-gauak (kop.)
324.526
8,9
I. HH
Bidaiariak (kop.)
176.819
8,7
I. HH
1,84
0,5
I. HH
Salgaien itsas garraioa (mila tonatan)
7.118,9
-2,3
I. HH
Bidaiarien aireko garraioa
953.684
5,7
I. HH
40.091
2,6
I. HH
303,3
4,9
I. HH
215
5,9
I. HH
Langabezia-tasa (%)** Langabe erregistratuak (kop.)** Afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA Afiliatuak Kontsumo-prezioak (indizea)*** TURISMOA
Batez besteko egonaldia (ostatugauak/bidaiaria) GARRAIOA
ENPRESA-JARDUERA Enpresa-jarduerako lizentziak Industria-produkzioa (indizea)*** Merkataritza-sozietate berriak (kop.)
* Ehuneko-puntuak ** Bilboko biztanleak. *** Bizkaiari dagokion adierazlea. IPIren bilakaera, erreferentziako aldiaren indize metatua oinarri hartuta. Iturria: geuk egin dugu Eustaten, EEZPren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren, EINen, Estatuko Portuen eta Aenaren datuak erabilita.
Hiruhilekoko koiuntura - 2017ko I. hiruhilekoa 24