I 2014 Bilboko Hiruhilekoko Egoerari buruzko txostena
Laburpena NDFk uste du munduko ekonomia % 3,6 eta % 3,9 handituko dela 2014an eta 2015ean, hurrenez hurren
EAEko ekonomia 2014an % 1,0 handitzea aurreikusi da, 2013ko uzkurdura (% -1,2) atzean utzita
Nazioarteko Diru Funtsak apirilean munduko ekonomiaren bilakaerari buruz egindako aurreikuspenek uste dute munduko BPGd-a % 3,6 2014an eta % 3,9 2015ean handituko dela, urtarrilean egindako hazkunde aurreikuspenak pixka bat okerragotuta. Euroaren Eremuko eta Espainiako ekonomiako hazkunde aurreikuspenak, berriz, gorantz berrikusi dira, 2014rako eta 2015erako % 1,2 eta % 1,5, eta % 0,9 eta % 1,0ko batez besteko gehikuntzak kalkulatuta, hurrenez hurren. EAEko ekonomiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak ia ez du aldatu hurrengo hiruhilekoetarako aurreikusitako egoera makroekonomikoa. 2013a % 1,2 urte arteko atzerakada izanda amaitu ondoren, 2014an ekonomiaren pixkanakako hobekuntza aurreikusi da, BPGd-aren batez besteko hazkundea 2014an % 1,0ekoa eta 2015eko lehenengo erdian % 1,5ekoa izango dela kalkulatuta. Nolabaiteko susperraldiaren aurreikuspen horretan honako hau adierazi da: “ barneko eskariaren susperraldia funtsezkoa izango da 2014an”. Urte arteko hazkundea % 0,5ekoa izango da, 2013an erregistratutako uzkurdurarekin (% -1,5) bat ez datorrena. Hala eta guztiz ere, kanpoko sektoreak “BPGd-ari ekarpen handia egiten jarraituko du”, horretarako 2014an % 0,4ko urteko batez besteko hazkundea kalkulatuta. Eskaintzaren ikuspuntutik, aurreikusi da “bai industria bai zerbitzuak indartzen joango direla hiruhilekoz hiruhileko”, eta 2014aren amaieran % 1,4ko eta % 1,1eko urte arteko hazkunde-tasak izango dituzte, hurrenez hurren. Horrez gain, eraikuntzako sektoreak bere joera negatiboari eutsiko dio (% -2,2 2014an), urteak aurrera egin ahala, pixkanaka-pixkanaka eragina arinduko dela.
Enplegu garbiaren sorrera 2015era arte atzeratuko da
Lan-merkatuari buruzko aurreikuspenak ez dira hain baikorrak. Badirudi 2014an EAEko ekonomia ez dela gai izango enplegu garbia sortzeko (urteko batezbestekoa % 0,0koa izango da) eta langabezia-tasa aurreko ekitaldiko balioaren antzekoetan egongo dela (% 14,3). Horrela, enpleguaren urte arteko hazkunde positiboa (% 0,5) eta langabeziatasaren hobekuntza (% 13,6) 2015eko lehenengo erdira arte atzeratuko dira.
Bilboko langabeak 30,6 mila pertsona izan dira
Hala ere, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuek unearen zailtasunak agertzen dituzte EAEko ekonomiarako eta Bilborako. Horrela, EAEko langabeak 178,9 mila pertsona izan dira 2014ko lehenengo hiruhilekoan; Bilbokoak, aldiz, 30,6 mila pertsona, tasak % 17,51koa eta % 19,00koa direla, hurrenez hurren.
2014ko lehenengo hiruhilekoan abenduan baino 409 afiliatu gutxiago egon dira
Halaber, lehenengo hiruhilekoaren amaieran (martxoa) Hiribilduko enpresetako Gizarte Segurantzako afiliatuak 409 pertsona gutxiago izan dira, aurreko hiruhilekoaren (abendua) aldean, eta 163.445 pertsona dira, guztira. Afiliazioaren hiruhileko arteko jaitsiera hori (% -0,2) urtarrileko emaitza negatiboaren ondorioz sortu da (1.661 afiliatuko galera garbia egon da, abenduaren aldean), eta otsailean eta martxoan egondako gehikuntzek ez dute lortu hori konpentsatzea.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
1
Jarduera sektore handien arabera banakatutako bilakaera kontuan hartuta, nabarmena da eraikuntza enpresetako afiliazioaren gorakada (% 1,5, abenduaren aldean), zerbitzuetako eta industria eta energiako sektoreetan egondako jaitsieren aldean (% -0,3 eta % -0,9, hurrenez hurren). Lehenengo hiruhilekoan sinatutako kontratuak gehitu egin dira (% 8,6)
Erregistratutako langabeziak 1.955 pertsona gehiago (% 6,3) hartu ditu, abenduaren aldean
Zerbitzuetako sektorearen salmentek beren jaitsiera arindu dute 2013ko laugarren hiruhilekoan, merkataritzaren susperraldi txikiari esker
Hiribilduko biztanleek sinatutako kontratuen kopurua % 8,6 gehitu da, 2013ko lehenengo hiruhilekoaren aldean; guztira, 24.106 kontratu sinatu dira. Guztiarekin ere, nabarmendu behar da gizonen kontratazioa emakumeena baino neurri handiagoan handitu dela (% 12,4 eta % 5,4, hurrenez hurren). Horrez gain, kontratazioaren hobekuntza handiagoa egon da 35 urtetik gorako biztanleen artean (% 15,3). Aldi baterako kontratazioak nagusia izaten jarraitzen du urteko lehenengo hiruhilekoan gauzatutako kontratu gehienetan (% 90), urte arteko gehikuntza % 8,9koa izan dela (% 6,1ekoa kontratazio mugagabean). Martxoaren amaieran gehieneko muga historiko berri bat egon da erregistratutako langabezian, Hiribilduan langabezia-egoeran erregistratuta daudenak 32.942 pertsona direla. Hiruhilekoko balantzea negatiboa izan da, 1.955 pertsona gehiago (% 6,3) hartu baititu, abenduko datuaren aldean, nahiz eta hori hobetu ohi den, Gabonetako kanpainaren merkataritza jarduerari lotutako aldi baterako kontratazioagatik. Nabarmendu behar da hiru pertsonatik batek bi urte baino gehiago daramala enplegueskatzaile gisa izena emanda. Jarduera ekonomiko sektorialaren adierazleei dagokienez, 2013ko laugarren hiruhilekoan zerbitzuetako sektorearen salmenten indize orokorrak bere jaitsiera arindu du Bizkaian (% -1,5), eta urte arteko balio negatiboak izan ditu ondoz ondoko hirugarren urtean. Emaitza hori ez da okerragoa izan, merkataritzako sektorearen salmenten susperraldi txikiari (% 0,9) esker, gainerako zerbitzuek oro har % 4,7ko jaitsiera nominala izan baitute, 2012ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Zerbitzuetako jarduerako landunen indizeak bere joera negatiboari (% -4,4) eutsi dio, kasu horretan bai merkataritzan (% -2,4) bai gainerako zerbitzuetan (% -5,5) jaitsierak egon direla. 2013aren amaieran, Bilboko zerbitzuetako enpresek 145.714 afiliatu izan dituzte, eta horietan 2.119 afiliatu (% -1,4) galdu dira, aurreko urtearen aldean. Enpleguaren galera garbiaren % 71 honako arlo hauetan gertatu da: finantza eta aseguru jarduerak (-575), garraioa eta biltegiratzea (-514) eta informazioa eta komunikazioak (-409). Hala ere, Hiribilduan indarrean dauden jarduera lizentzien kopurua hausnartzen bada, zerbitzuetako sektorearen balantzea berriro ere positiboa da, 2013ko lehenengo hiruhilekoan baino 422 lizentzia gehiago (% 1,8) kontabilizatu baitira.
Bilboko hoteletako ostatugauek ez dute berreskuratu hobetzeko joera...
Horrez gain, hoteletako jarduerak urteko lehenengo hiruhilekoa abiarazi du joera negatibo baten barnean, Hiribilduko hotel establezimenduetako bidaiarien eta ostatugauen kopuruak murriztu direla (% -4,0 eta % -9,7, hurrenez hurren). Gauzak horrela, egonaldiaren ratioa ere murriztu da (% -5,9), eta 1,75 eguneko batezbestekoa izan du. Hala ere, emaitza horiek baloratzeko orduan, kontuan hartu behar da Aste Santuaren eragina, 2013an martxoan egin baitzen eta 2014an, aldiz, apirilean.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
2
... eta joera hori bidaiarien aireko garraioan ere islatu da (% -4,2)
Dezelerazio txikia egon da industria ekoizpenaren joera negatiboan, baita beherakada ere salgaien itsas garraioan
Hoteletako jardueraren narriadura hori bat dator Bilboko aireportuko zirkulazioaren emaitzekin. Izan ere, 2014ko lehenengo hiruhilekoan 761.702 bidaiari izan ditu, hau da, aurreko urteko aldi berean baino % 4,2 gutxiago. Horrek 33.008 bidaiariko galera garbia ekarri du, nazioko zein nazioarteko hegaldien zirkulazio txikiagoaren ondorioz (% -4,7 eta % -3,1, hurrenez hurren). Industria jarduerari dagokionez, urteko lehenengo bi hiletan Bizkaiko industria ekoizpenaren indizeak bilakaera negatiboa (% -3,1) izan du, aurreko hiruhilekoetako joera negatiboari eutsita, nahiz eta joera hori arinagoa den. Bereziki nabarmendu behar da energia, gas eta uretako sektorean ekoizpenak izan duen jaitsiera (% -15,5), manufaktura-industria osoak izandakoaren (% -1,3) aurrean. Dena den, Hiribilduan industria sektoreak aldeko joerari eutsi dio, indarreko jarduera lizentzien kopuruari dagokionez (% 0,4, hiruhileko arteko eta urte arteko datuak kontuan hartuta). Industria jardueraren ahultasun orokorrak eta bereziki energia jarduerarenak modu negatiboan eragin diote Bilboko Portuko salgaien itsas garraioaren jarduerari: 2014ko lehenengo bihilekoan portuko zirkulazioak % 12,3ko jaitsiera izan du, aurreko urteko aldi berean baino 602 mila tona gutxiago —termino absolutuetan— mobilizatu baititu.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
3
Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA Apirilean Nazioarteko Diru Funtsak Munduko Hazkundearen Iguripenei buruzko
NDFk aurreikusi du munduko Txostenaren edizio berri bat argitaratu du, eta horretan urtarrilean proposatutako ekonomia 2014an % 3,6 eta hazkunde aurreikuspenak neurri txikian okerragotu dira. Aurreikuspen horiek 2015ean % 3,9 handituko eguneratzean, uste da munduko BPGd-a 2014an % 3,6 handituko dela eta adierazi da dela
pixkanakako hobekuntza egongo dela, urteak aurrera egin ahala finkatzen joango dena. Horri esker, 2015ean % 3,9ko hazkundea egongo da. Bi ekitaldietarako -0,1pp-ko doikuntza egin da, aurreko aurreikuspenaren (2014ko urtarrila) aldean. Ekonomia aurreratuetan, NDFren aurreikuspenek neurrizko hazkundeko iguripenari eutsi diote (% 2,2 eta % 2,3, 2014an eta 2015ean), aurreko txostenean argitaratutakoaren aldean aldakuntzarik izan gabe. Goranzko ekonomiei eta garatzeko bidean dauden ekonomiei dagokienez, aurreikuspenak —ekonomia garatuetakoak baino askoz handiagoak dira— urtarrilean adierazitakoak baino ezkorragoak izan dira, 2014rako eta 2015erako % 4,9 (-0,2pp) eta % 5,3 (-0,1pp) batez besteko hazkundeak agertuta, hurrenez hurren. Euroaren Eremuko hazkunde aurreikuspenak neurri txikian hobetu dira, eta pixka bat handiagoak izan dira Espainiako ekonomiari buruzkoak
Euroaren Eremuan baterako portaera positiboa aurreikusi da, errealitate heterogeneoei erantzuten diena, “hazkundea handiagoa izango dela erdian eta ahulagoa, berriz, zor
maila handia (publikoa zein pribatua) eta finantza fragmentazioa dituzten herrialdeetan, faktore horiek oztopo jardungo dutela barneko eskarirako”. NDFk proposatutako proiekzioak kontuan hartuta, Euroaren Eremuko hazkunde ekonomikoa % 1,2 eta % 1,5 izango da 2014an eta 2015ean, bi kasuetan urtarrileko aurreikuspenak 0,1 puntu portzentualetan hobetuta. Espainiako ekonomiari dagokionez, aurreikuspenen gorakada are handiagoa izan da, 2014an % 0,9 (0,3pp) eta 2015ean % 1,0ko (0,2pp) hazkunde positiboa kalkulatuta.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
4
munduko BPGd-a
2013
2014
2015
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
MUNDUKO BPGd-A
3,0
3,6
3,9
Ekonomia aurreratuak Ameriketako Estatu Batuak Euroaren Eremua Alemania Frantzia Italia Espainia
1,3 1,9 -0,5 0,5 0,3 -1,9 -1,2
2,2 2,8 1,2 1,7 1,0 0,6 0,9
2,3 3,0 1,5 1,4 1,5 1,1 1,0
4,7
4,9
5,3
7,7 4,4 2,3 1,3
7,5 5,4 1,8 1,3
7,3 6,4 2,7 2,3
Goranzko ekonomiak bidean daudenak Txina India Brasil Errusia
eta
garatzeko
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2014ko apirila).
EAEKO EKONOMIA EAEko BPGd-a % 1,0 eta % 1,5 handituko da 2014an eta 2015eko lehenengo erdian, hurrenez hurren
Halaber, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak hazkunde ekonomikorako aurreikuspenak berrikusi ditu apirilean, eta 2014rako aurreikusi du EAEko ekonomiak % 1,0ko urte arteko hazkundea izango duela. Aurrerapenak aurrera egiten jarraituko du 2015eko lehenengo seihilekoan, aldi horretarako % 15eko batez besteko hazkundea adierazita. Aurreikusi da “eragileen konfiantzaren eta finantza baldintzen hobekuntzak barneko eskaria suspertzea ahalbidetuko duela”, eta uste da hazkunde ekonomikorako 2014rako ekarpena % 0,5ekoa izango dela. Etxebizitzetako kontsumoko gastuaren hazkundeak “honako oinarri hauek izango ditu: errenta erabilgarriaren gehikuntza, konfiantza handiagoa, inflazio-tasa txikia eta, batez ere, lan-merkatuaren egoera hobea”. Gauzak horrela, haren ekarpena positiboa izango da, eta, urteak aurrera egin ahala, gehitzen joango da (urteko hazkundea % 0,8koa izango da). Kontsumo publikoak bere ekarpen negatiboari (% -1,1) eutsiko dio 2014an, eta kapitaleraketa gordinak gero eta dinamismo handiagoa erakutsiko du hiruhileko bakoitzean, 2014aren amaieran % 1,2ko ekarpen positiboa izateko.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
5
Kanpoko sektoreak BPGd-rako hazkunderako ekarpena motelduko du, eta barneko eskariaren ekarpen handiagoak hori konpentsatuko du. Horrela, hazkundearen osaera orekatuagoa izango da. Esportazioek gehitzen jarraituko dute, kanpoko merkatuen dinamismoaren, helmugen dibertsifikazioaren eta lehiakortasuneko hobekuntzen eraginez. Horrez gain, inportazioen susperraldia etxeko eskari globalaren bilakaeraren araberakoa izango da.
EAEko BPGd-a
2013ko IV.a
2014ko I.a
p
2014p
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
BPGd-a
Etxebizitzetako kontsumoa Kontsumo publikoa Inbertsioa Barneko eskariaren ekarpena Kanpoko saldoaren ekarpena Industria Eraikuntza Zerbitzuak
-0,3
0,4
1,0
-0,1 -2,3 -0,3 -0,5 0,2
0,2 -1,4 0,4 -0,1 0,6
0,8 -1,1 1,2 0,5 0,4
0,0 -1,2 -0,1
0,5 -3,1 0,6
1,4 -2,2 1,1
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2014ko apirila)
Amaitzeko, adierazi behar da iguripen negatiboa dagoela oraindik, lan-merkatuaren egoerari dagokionez. Aurreikuspenek adierazi dute “ez dela enplegu garbirik sortuko 2014an, baina ez dela okupazioaren beherakada gehiago egongo ”, okupazio zifren geldialdia (% 0,0) aurreikusita. Lan-merkatuaren susperraldia 2015eko lehenengo seihilekora arte atzeratuko da, eta uste da aldi horretan % 0,5 handituko dela batez beste. Langabezia-tasak —handia izaten jarraituko badu ere— pixkanakako hobekuntzarako joera agertuko du (% 14,3 eta % 13,6 2014an eta 2015eko lehenengo erdian, hurrenez hurren).
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
6
Lan-merkatua MAGNITUDE NAGUSIAK1 Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) azken datuen arabera, 2014ko lehenengo hiruhilekoan Bilboko biztanle aktiboak 160,8 mila pertsona izan dira: 85,3 mila gizon (biztanleria aktiboaren % 53) eta 75,6 mila emakume (% 47). Batez besteko jardueratasa % 55,72koa izan da: gizonei dagokienez, % 63,23koa eta, emakumeei dagokienez, berriz, % 49,14koa. Bilbo Hiribilduak 130,3 mila landun ditu...
Bilboko landunak biztanleria aktiboaren % 81 dira, 130,3 mila pertsona hartuta, guztira; kasu horretan ere gizon landunak (67,5 mila) enplegudun emakumeak (62,8 mila) baino gehiago dira. Horrela, genero aldea biztanleen enplegu-tasan islatu da, ia hamar puntuko aldea dagoela gizonen (% 50,06) eta emakumeen (% 40,82) artean. Oro har, Hiribilduko enplegu-tasa % 45,13koa izan da. Jarduera sektoreen araberako okupazioaren analisiak zerbitzuetako sektorearen ekarpen handia erakutsi du, guztira, 109,6 mila landun daudela (guztien % 84), industriaren (14,1 mila) edo eraikuntzaren (6,6 mila) aldean. Zerbitzuetako sektorea feminizazio handiena (% 56) duena da, emakumezko langileak gizonezkoak baino gehiago direla, emakumeen agerpen txikiagoa duten beste sektoreak ez bezala.
biztanleria aktiboa
2014ko I.a
Biztanleria aktiboa (milakotan)  Landunak (milakotan) Industria Eraikuntza Zerbitzuak
160,8 130,3
Langabeak (milakotan)

Emakumeen %
14,1 6,6 109,6
53,0 51,8 92,2 89,4 44,3
47,0 48,2 7,1 12,1 55,7
30,6
58,2
41,8
2014ko I.a Langabezia-tasa (%)
Gizonen %
19,00
Gizonak 20,83
Emakumeak 16,94
Iturria: Biztanleria Aktiboaren Inkesta, EIN.
1EINk
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren populazioaren oinarria aldatu du. Hori dela eta, 2014ko lehenengo hiruhilekoko emaitzak ezin dira erkatu aurreko txostenetan argitaratutakoekin. Hiruhilekoko Egoerari buruzko Txosten hau amaitu den egunean, Bilboko Behatokiak ez du aurreko hiruhilekoei lotzeko sailik.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
7
..., baita 30,6 mila langabe ere, langabezia-tasa % 19,00koa izan dela
Horrez gain, uste da Bilboko langabeak 30,6 mila pertsona direla: 17,8 mila gizon eta 12,8 mila emakume. Zenbaki horiek batez besteko % 19,00ko langabezia-tasa dakarte bilbotarrentzat: % 20,83koa gizonen artean eta % 16,94koa emakumeen artean.
AFILIATUAK Hiribilduko enpresetako afiliazioa neurri txikian murriztu da
Bilboko enpresetako Gizarte Segurantzako afiliazioak hiruhileko arteko % 0,2ko beherakada izan du 2014ko lehenengo hiruhilekoan. Zehatz-mehatz, martxoaren amaieran Hiribilduko enpresetako afiliatuak 163.445 pertsona izan dira, eta horrek 409 pertsonako galera garbia dakar, 2013aren amaierako datuaren aldean.
Afiliatuak
Afiliatuak oro har murriztu dira, Etxeko Langileen Araubide Berezian izan ezik
Araubide Orokorrak afiliatuen % 82,1 hartzen du, hau da, 134.249 pertsona, baina 2014ko lehenengo hiruhileko honetan % 0,4 murriztu da. Langile Autonomoen Araubide Bereziak, aldiz, 22.165 afiliatu (Hiribilduko afiliatu guztien % 13,6) izan ditu, eta abenduko datuaren antzekoa izan da (10 pertsona gehiago). Etxeko Langileen Araubide Berezia (Bilboko afiliatuen % 3,9), aurreko hiruhilekoaren aldean, bilakaera positiboa izan duen kotizazio-talde bakarra izan da (% 2,7 gehiago, guztira 6.374 pertsona hartuta); Itsasoko Langileen eta Nekazarien Araubide Berezietako afiliazioak, berriz, % 6,5 murriztu dira oro har.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
8
afiliatuak
2014ko 3.a
GUZTIRA
∆%
163.445
-0,2
134.249 22.165 6.374
-0,4 0,0 2,7
657
-6,5
Araubide Orokorra Autonomoak Etxeko langileak Nekazariak eta itsasoko langileak
Aldakuntza-tasa, abenduaren aldean Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Eraikuntza enpresetako afiliazioa handitu egin da 2014ko lehenengo hiruhilekoan
Erantsitako taulak adierazi bezala, zerbitzuek Bilboko enpresetako hamar afiliatutik bederatzi (% 88,9, martxoaren amaieran) hartzen dituzte, eta gainerako afiliatuak industriako eta energiako sektorearen (% 5,6) eta eraikuntzako sektorearen (% 5,3) artean banatzen dira, lehen mailako sektorean hondar taldea baino ez dagoela (% 0,2).
Afiliatuak jarduera adarrak Lehen sektorea Industria eta Energia Industria Energia Hondakinak eta ura Eraikuntza Eraikuntza Eraikuntzako osagarriak Zerbitzuak Merkataritza Administrazio jarduerak eta osagarriak Hezkuntza Profesionalak, zientifikoak eta teknikoak Herri Administrazioa Osasuna Gizarte Zerbitzuak Finantzak eta aseguruak Garraioa eta biltegiratzea Ostalaritza Informazioa eta komunikazioak Etxeko langileak Jolas eta kultur jarduerak Ostalaritza Higiezinak Bestelako zerbitzuak
2014ko 3.a
∆%
311 9.157 5.612 1.534 2.011 8.717 2.990 5.727 145.260 20.317 16.553 16.762 11.369 10.496 11.249 7.404 8.371 8.646 8.538 6.767 7.007 3.024 1.123 1.194 6.440
-1,6 -0,9 -1,4 0,9 -0,8 1,5 -0,8 2,8 -0,3 -2,6 0,5 5,2 1,9 0,8 -4,8 -5,0 -1,2 -1,9 -0,4 0,3 2,3 1,1 -3,0 -0,5 -0,2
Aldakuntza-tasa, abenduaren aldean Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
9
Abenduko datuekiko erkaketak hirugarren sektoreko, industria eta energiako eta lehen sektoreko afiliatuen galera erakusten du (% -0,3, % -0,9 eta % -1,6, hurrenez hurren). Hala ere, eraikuntzako sektoreko afiliazioa handitu egin da: % 1,5. Jarduera azpisektoreen araberako banakapenak bilakaera oso ezberdinak agertu ditu. Sektore batzuek (adibidez, hezkuntza —% 5,2—, zerbitzu profesionalak, zientifikoak eta teknikoak —% 1,9—, etxeko langileak —% 2,3— edo eraikuntzaren zerbitzu osagarriak —% 2,8—) afiliatuen kopuruaren bilakaera positiboa izan dute, abenduaren amaierako datuaren aldean; beste jarduera batzuek (adibidez, merkataritza —% -2,6—, osasuna —% -4,8—, gizarte zerbitzuak —% -5—, finantza eta aseguru zerbitzuak —% -1,2— edo garraio eta biltegiratze jarduerak —% -1,9—), aldiz, joera negatiboa izan dute, afiliatuak gutxituta.
benchmarking-a afiliatuak Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batezbestekoa BILBO Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko batezbestekoa G-9ko batezbestekoa
2014ko 3.a
∆%
1.671.705 974.558 322.870 299.236 254.291 ..
0,0 0,5 0,2 -1,7 0,6 -0,1
163.445
-0,2
107.568 103.563 91.986 .. ..
-0,1 -0,8 1,3 0,2 0,0
Aldakuntza-tasa, abenduaren aldean G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruñea G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Afiliazioaren bilakaera oso ezberdina izan da erreferentziazko hiriburuetan
Estatuko hiriburu nagusietako afiliazioaren batez besteko bilakaera (% -0,1) eta Bilbon egondakoa oso antzekoak dira, nahiz eta banakako erkaketan Hiribilduaren posizioa txarra den, oro har. Talde horren barnean, nabarmena da Sevillako enpresetako afiliazioaren atzerakada (% -1,7), Madrilgo orekarekin edo Valentzia, Bartzelona eta Zaragozako gehikuntzekin (% 0,2, % 0,5 eta % 0,6, hurrenez hurren) bat ez datorrena. EAEko gainerako hiriburuei (G-3) dagokienez, afiliazioak 0,2ko gehikuntza izan du batez beste lehenengo hiruhilekoan, Iruñean egondako bilakaera positiboaren (% 1,3) ondorioz. Dena den, Donostian eta Gasteizen afiliazioa murriztu egin da (% -0,8 eta % -0,1, hurrenez hurren), abenduaren aldean.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
10
KONTRATUAK
Biztanleen kontratazioa % 8,6 handitu da, eta bereziki gizonena (% 12,4)
2014ko lehenengo hiruhilekoan, Bilboko biztanleek gauzatutako kontratuen kopurua 24.106 izan da, Estatu Enpleguko Zerbitzu Publikoaren datuen arabera. Horrek % 8,6ko gehikuntza dakar, aurreko urteko aldi beraren aldean (1.914 kontratu gehiago, termino absolutuetan). Emakumeek kontratazio berrien erdia baino pixka bat gehiago gauzatu dute (guztien % 52,5), nahiz eta gizonen kontratazioaren gehikuntza emakumeen kontratazioarena baino bi aldiz handiagoa izan den. Zehatz-mehatz, gizonek gauzatutako kontratuak 11.446 izan dira, guztira, eta horrek urte arteko % 12,4ko gehikuntza dakar, emakumeen kontratazioaren % 5,4ko gehikuntzaren (12.660 kontratu berri, guztira) aldean.
kontratuak
2014ko I.a
GUZTIRA Emakumeak Gizonak
24.106 12.660 11.446
8,6 5,4 12,4
3.488 8.730 6.359 5.529
-4,9 6,3 12,6 18,6
Mugagabeak Aldi baterakoak
2.366 21.740
6,1 8,9
Zerbitzuak Eraikuntza Industria Lehen sektorea
20.655 1.386 1.865 200
4,1 17,3 82,1 41,8
16 25 35 45
eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urtekoak eta hortik gorakoak
∆%
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: SEPE.
45 urte eta gehiago dituzten biztanleen artean kontratazioa % 18,6 handitu da
Bai kontratazio mugagabea bai aldi baterakoa handitu egin dira
Adin taldeen araberako kontratazioaren gehikuntza orokorra antzeman da, 16 eta 24 urte bitarteko taldean izan ezik; izan ere, talde hori 2014ko lehenengo hiruhilekoan urte arteko bilakaera negatiboa (% -4,9) agertu duen bakarra izan da. 24 urtetik gorako biztanleen artean, bilakaera hobea izan da, adinak aurrera egiten duen neurrian: 25 eta 34 urte bitarteko biztanleentzat gehikuntza % 6,3koa izan da; 45 urte eta gehiago dituzten biztanleen artean, aldiz, % 18,6koa. Halaber, aldi baterako kontratazioak 2014ko urtarriletik martxora bitartean gauzatutako kontratu gehienak (% 90,2) biltzen ditu (21.740 kontratu, guztira), 2.366 kontratu mugagabeen aldean. Aurreko urtearen aldean, bilakaerak joera onak agertu ditu bi kasuetan: kontratazio mugagabea % 6,1 handitu da, eta aldi baterakoa, aldiz, % 8,9 (135 eta 1.779 kontratu gehiago, hurrenez hurren).
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
11
Kontratazioaren gehikuntza orokorra egon da jarduera sektore guztietan
Amaitzeko, adierazi behar da kontratazioak bilakaera positiboa izan duela lau jarduera sektore handietan. Zerbitzuetako sektoreak (hiruhilekoan gauzatutako kontratuen % 85,7) urte arteko % 4,1eko gehikuntza izan du, eta 2013ko lehenengo hiruhilekoan baino 810 kontratu gehiago kontabilizatu ditu. Eraikuntza jarduerari lotutako kontratazioa % 17,3 handitu da (1.386 kontratu gauzatu dira) eta industrian kopuru hori ia bikoiztu egin da (% 82,1, 1.024 kontratu izatetik 1.865 izatera pasatu dira). Horrez gain, lehen sektoreak 200 kontratu berri egin ditu, urte arteko gehikuntza % 41,8koa izan dela.
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA Erregistratutako langabezia % 6,3 handitu da 2014ko lehenengo hiruhilekoan
Gabonetako kanpainari lotutako kontratazioaren ondorioz 2013ko laugarren hiruhilekoan egondako langabeziaren beherakada nabarmenaren (hiruhileko arteko % 5,1) ondoren, 2014ko lehenengo hiruhilekoan bide negatibora itzuli da, eta hiruhileko arteko beste gehikuntza bat egon da. Horrela, martxoaren amaieran, 32.942 pertsona zeuden Hiribilduan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta. Horrek % 6,3ko gehikuntza dakar, aurreko abenduaren aldean, eta 1.955 langabe gehiago egotea eragin du.
Erregistratutako langabezia
Erregistratutako langabezia pixka bat handiagoa izan da emakumeen artean (% 7,7) gizonen artean baino (% 4,9)
Erregistratutako langabeziaren gehikuntza gizonen zein emakumeen taldeen portaerak zehaztu du. Horrela, erregistratutako langabezia % 7,7 handitu da Hiribilduko emakumeen artean (16.879, guztira), gizonen artean % 4,9 (16.063) gehitu dela. Gehikuntza horiek termino absolutuetan 1.209 emakume eta 746 gizon langabe gehiago egotea eragin dute, 2013ko abenduaren 31ren aldean.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
12
Egungo krisialdiak industriari edo eraikuntzari eragin zion, baina bigarren aldian Zerbitzuetako jarduerari ere eragin dio berriro. Beraz, jarduera horren narriadura emakumeen artean erregistratutako langabeziaren pixkanakako gehikuntza azaltzen duten argudioetako bat da, feminizazio maila handiagoa duten jardueretan pilatu baita. Horrela, pixkanaka-pixkanaka sexuaren arabera erregistratutako langabeziaren zenbakiak orekatzen ari dira. Erregistratutako langabezia handitu egin da hausnartutako adin talde guztietan
Adin taldeen araberako banakapenak hausnartutako lau taldeetan erregistratutako langabezia handitu dela erakutsi du. Hala eta guztiz ere, 16 eta 24 urte bitartekoen taldeak gehikuntza handiena agertu du, enplegu-eskatzaile gisa erregistratutako 2.177 pertsona, guztira, kontabilizatu arte (% 8,5). 25 eta 34 urte bitarteko eta 35 eta 44 urte bitarteko biztanleen artean, erregistratutako langabezia % 6,8 handitu da (455 eta 573 langabe gehiago, hurrenez hurren). Amaitzeko, 45 urtetik gorako biztanleen artean erregistratutako langabezia % 5,5 handitu da, 14.559 pertsona hartuta, guztira (2013aren amaieran erregistratutako langabeak baino 756 gehiago). Hau da, Hiribilduko bi langabeko ia batek (% 44,2) 45 urte baino gehiago ditu.
erregistratutako langabezia
2014ko 3.a
GUZTIRA Emakumeak Gizonak
16 25 35 45
6 hilabetera artekoak 6 hilabetetik urtebetera bitartekoak Urte 1 eta 2 bitartekoak 2 eta 3 urte bitartekoak 3 urtetik gorakoak
eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urtekoak eta hortik gorakoak
Ez du prestaziorik kobratzen Prestazioak kobratzen ditu
∆%
32.942 16.879 16.063
6,3 7,7 4,9
2.177 7.184 9.022 14.559
8,5 6,8 6,8 5,5
10.031
6,9
4.750 6.426 3.781 7.954
6,5 4,8 -1,3 10,8
21.571 11.371
7,3 4,5
Aldakuntza-tasa, abenduaren aldean Iturria: SEPE eta Lanbide
Lau langabetik batek hiru urte baino gehiago darama enplegueskatzaile gisa inskribatuta, eta hirutik bik ez dute prestaziorik kobratzen
2014ko lehenengo hiruhilekoan, erregistratutako langabezia osatzen duten taldeen hazkunde orokorra antzeman da, egoera horretan eman duten denboraren arabera, bi eta hiru urte bitarteko denbora daraman taldea salbuespena izanda (% -1,3). Portaera ezberdin horren arrazoia hiru urtetik gorako denbora eman dutenen biztanleen taldean
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
13
sartu izana izan daiteke; izan ere, talde hori nabarmen handitu da (% 10,8), eta 7.954 pertsona hartzen ditu, guztira (guztien % 24,1). Hala eta guztiz ere, erregistratutako langabeziaren taldeko talde nagusia sei hilabetetik beherako denbora daramana da (% 30,5). Halaber, nabarmendu behar da erregistratutako langabeen bi herenek ez dutela prestazio ekonomikorik kobratzen (21.571 pertsona, guztira, abenduaren aldean % 7,3ko gehikuntza egon dela). Gasteizek baino ez du izan Bilbok baino bilakaera txarragorik
Erreferentziazko beste hiriburu batzuekiko erkaketak bilakaera txarragoa agertu du Bilborako. Alde batetik, Zaragoza eta Valentzia, abenduaren aldean, erregistratutako langabezia txikiagoa izan duten hiriburu bakarrak izan dira (% -1,2 eta % -0,6, hurrenez hurren). Beste alde batetik, Bartzelonan egonkorra izan da (% 0,1), eta Madrilen eta Sevillan erregistratutako langabezia % 1,7 eta % 4,0 handitu da, hurrenez hurren. Horren ondorioz, G-5 taldeak % 0,8ko gehikuntza izan du batez beste, 2014ko lehenengo hiruhilekoan. Horrez gain, EAEko gainerako hiriburuek, oro har, erregistratutako langabeziaren % 5,4ko batez besteko gehikuntza izan dute, Gasteizko, Donostiako eta IruĂąeko gehikuntzek (% 6,9, % 6,2 eta % 3,3, hurrenez hurren) zehaztuta.
benchmarking-a erregistratutako langabezia
2014ko 3.a
∆%
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batezbestekoa
247.067 107.734 77.452 91.930 60.320 --
1,7 0,1 -0,6 4,0 -1,2 0,8
BILBO
32.942
6,3
22.432 11.882 16.818 ---
6,9 6,2 3,3 5,4 3,0
Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ko batezbestekoa G-9ko batezbestekoa Aldakuntza-tasa, abenduaren aldean Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
14
Merkataritza Merkataritzako salmentak neurri txikian suspertu dira BIzkaian
2013ko laugarren hiruhilekoaren amaieran, Bizkaiko merkataritza sektorearen salmenten indize orokorrak % 0,9ko gehikuntza txikia izan du, eta emaitza hori positibotzat jo behar da, aurreko hiruhilekoetan etengabe narriatzen zela kontuan hartuta. Salmenten gehikuntza hori motordun ibilgailuen salmenta eta konponketako (% 16,6) eta txikizkako merkataritzako (% 2,0) sektoreetako salmenten gehikuntzan oinarritu da, handizkako merkataritzako salmentek, jaitsiera arindu badute ere, joera negatiboari eutsi baitiote (% -1,3). Txikizkako merkataritzaren portaeraren analisian elikagaien salmenten indizearen bilakaera bildu da, 2012ko laugarren hiruhilekoaren aldean, ia berdin mantendu dena. Horrez gain, elikadurakoak ez diren produktuei lotutako osagaiak % 3,4ko batez besteko gehikuntza izan du, aurreko hiruhilekoan izandako atzerakada handiarekin (% -8,1) bat ez datorrena. Salmenten indizearen hobekuntza txikia gorabehera, Bizkaiko merkataritzako sektoreko biztanle landunei buruzko indizeak joera negatiboari eutsi dio, aurreko hiruhilekoan izandako beherakadaren antzekoa izan dela (% -2,4 2013ko hirugarren eta laugarren hiruhilekoetan).
merkataritza
2013ko III.a
2013ko IV.a
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK
-4,8
0,9
3,0
16,6
Handizkako merkataritza
-5,1
-1,3
Txikizkako merkataritza*  Elikadura  Gainerako produktuak
-7,2 -5,9 -8,1
2,0 0,1 3,4
LANDUNAK
-2,4
-2,4
Motordun ibilgailuen salmenta/konp.
*Indize orokorra, zerbitzugunerik gabe Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta duten prezio korronteak. 2010eko oinarria. Iturria: Eustat.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
15
Salmentak murriztu dira lurraldeko saltoki handietan
Bizkaiko saltoki handietako salmenten bilakaera kontuan hartuta, 2014ko lehenengo hiruhilekoan beste jaitsiera bat (% -2,6) egon dela antzeman da, aurreko hiruhilekoan izandako gehikuntza txikiaren (% 0,6) ondoren. Beherakada hori elikagaien salmentaren bilakaera txarrak (% -2,1) eta gainerako produktuen salmentenak (% -3,0) zehaztu dute. Era berean, Bizkaiko saltoki handietako okupazioa berriro ere murriztu da (% -0,3) ondoz ondoko hamargarren hiruhilekoan, nahiz eta jaitsiera hori 2013ko laugarren hiruhilekoan erregistratutakoa baino askoz neurrizkoagoa izan den.
saltoki handiak
2013ko IV.a
2014ko I.a
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK Elikadura Bestelako produktuak LANDUNAK
0,6 0,5 0,8
-2,6 -2,1 -3,0
-1,8
-0,3
Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta duten prezio korronteak. Behinbehinekoak. Iturria: Eustat.
Ibilgailuen matrikulazioa gehitu da, ondoz ondoko laugarren hiruhilekoan
Bizkaian ibilgailuen matrikulazioa % 10,7 handitu da, 2013ko lehenengo hiruhilekoaren aldean, gehikuntza hori 2013aren amaieran egondakoa baino askoz txikiagoa izan dela (% 32,4 urte artean). 2014ko lehenengo hiru hiletan 3.461 ibilgailu matrikulatu dira, guztira, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 335 gehiago. Gehikuntza hori ibilgailu partikularren matrikulazioen bilakaerak (guztien % 76,6) zehaztu du; izan ere, % 19,7 gehitu dira, urteko lehenengo hiruhilekoan. Hala ere, enpresako ibilgailuen eta bestelako ibilgailuen matrikulazioa % 11,2 murriztu da aldi berean, jarduera ekonomikoaren ahultasunarekin eta, beraz, aktiboetako inbertsioaren gaitasunarekin bat etorrita.
ibilgailuen matrikulazioa GUZTIRA Partikularrak Enpresak eta bestelakoak
2014ko I.a 3.461 2.650 811
∆% 10,7 19,7 -11,2
Bizkaiko datuak. Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: Faconauto
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
16
Bilbon merkataritzako sektoreko afiliazioa eta enpresak murriztu dira
Bilbo Hiribildua berariaz hausnartuta, martxoaren amaieran merkataritzako sektoreko enpresetako afiliatuak 20.317 pertsona izan dira, hau da, abenduan baino % 2,6 gutxiago (-544). Emaitza hori sektorea osatzen duten hiru jarduera azpisektoreetako afiliazioaren jaitsierak zehaztu du. Horrela, txikizkako merkataritzak 403 afiliatu galdu ditu (% -2,9), handizkako merkataritzak, berriz, 128 afiliatu (% -2,4) eta motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa enpresak ia egonkor mantendu dira, 13 afiliatu gutxiago izan dituztela (% -0,9). Baina, horrez gain, sektoreko enpresa ehunak uzkurtzen jarraitu du (% -1,4 hiruhileko artean), martxoaren amaieran inoren konturako langileak dituzten 2.873 enpresa egon arte. Jarduera azpisektoreen arabera, txikizkako merkataritzako establezimenduak % 1,5 murriztu dira (30 establezimendu gutxiago), handizkako merkataritzakoak % 0,9 (7 gutxiago) eta ibilgailuen salmenta eta konponketarako establezimenduak % 2,2 (5 gutxiago).
Turismoa Hotel sarrerak eta ostatugauak murriztu egin dira, 2013ko lehenengo hiruhilekoaren aldean
Atzerriko turismoak bilakaera txarragoa izan du
2014ko lehenengo hiruhilekoan Bilboko ostalaritza establezimenduek 232.159 ostatugau izan dituzte; horrek % 9,7ko atzerakada dakar, aurreko urteko aldi beraren aldean, guztira, 24.807 ostatu-gauko galera garbia egon dela. Bizkaiko hiriburuko hotel sarrerak neurri txikiagoan murriztu dira (% -4), aldi berean 138.465 izatetik 132.957 izatera (-5.508) pasatu direla. Emaitza horiek interpretatzeko orduan, kontuan hartu behar da 2013ko Aste Santua martxoan egin zela eta aurten, aldiz, apirilean. Lehenengo hiruhilekoan egondako ostatu-gauen bi heren (155.377) turista nazionalek egin zituzten; gainerako herena (76.782), aldiz, atzerriko turistek. Bi taldeek urte arteko atzerakadak agertu dituzten arren, atzerriko turisten jaitsiera (% -14,1) turista nazionalen artean egondakoa (% -7,3) baino bi aldiz handiagoa izan da. Hotel sarrerei dagokienez, bilakaera ere txarragoa izan da atzerriko turismorako (% -8,7) estatuko turismorako baino (% -1,8). Ostalaritza establezimenduen kategoria hausnartzen bada, adierazi behar da hamar ostatu-gautik zortzi (% 79,8) 3, 4 eta 5 izarreko hoteletan egin direla, urte arteko atzerakada % 6,8koa izan dela, 2013ko lehenengo hiruhilekoaren aldean. Horrez gain, beheragoko kategoriako establezimenduei dagozkien ostatu-gauak neurri handiagoan (% -19,3) murriztu dira.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
17
turismoa
2014ko I.a
OSTATU-GAUAK 3 izar eta gehiagoko hotelak 3 izar baino gutxiagoko hotelak eta ostatuak
∆%
232.159 185.319 46.840
-9,7 -6,8 -19,3
Naziokoak Atzerritarrak
155.377 76.782
-7,3 -14,1
BIDAIARIAK Naziokoak Atzerritarrak
132.957 92.871 40.086
-4,0 -1,8 -8,7
1,75
-5,9
BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: Eustat.
Ostatu-gauen jaitsiera handiagoaren eta bidaiarien sarreren kopuruaren baterako portaerak lehenengo hiruhilekoan Hiribilduko batez besteko egonaldiak bilakaera negatiboa izatea eragin du, 2013an 1,86 egunekoa izatetik 2014an 1,75ekoa izatera pasatu baita. Ostatu-gauak oro har gehitu dira estatuko erreferentziazko hiriburuetan...
...hurbileko inguruneko hiriburuetan, berriz, bilakaera oso ezberdina egon da
Bilbon gertatu ez bezala, estatuko erreferentziazko hiriburuetako ostatu-gauek bilakaera positiboa izan dute oro har. Izan ere, Sevillak baino ez du izan atzerakada txiki bat (% -0,2); ez da ahaztu behar bertan Aste Santuaren eragina oso garrantzitsua dela eta aurten apirileko emaitzetan islatuko dela hori. Gainerako hiriburuetan hazkundeak egon dira, Madril (% 10,4) eta Bartzelona (% 6,2) bereziki nabarmendu behar direla. Horren ondorioz, G-5 taldeak % 4,0ko gehikuntza izan du batez beste, 2014ko lehenengo hiruhilekoan. EAEko gainerako hiriburuei dagokienez, Iruñeko ostatu-gauak % 5,2 gehitu dira aztertutako hiruhilekoan; Gasteizen eta Donostian, berriz, gutxitu egin dira (% -20,4 eta % -4,7, hurrenez hurren). Horrela, EAEko hiriburuen taldeak (G-3) % 6,6ko batez besteko atzerakada izan du, emaitza hori Hiribilduan egondakoa baino hobea dela.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
18
benchmarking-a ostatu-gauak
2014ko I.a
∆%
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batezbestekoa (hiriak)
3.576.216 3.264.242 639.934 734.220 292.695 --
10,4 6,2 2,9 -0,2 0,8 4,0
BILBO
232.159
-9,7
79.508 147.264 93.148 ---
-20,4 -4,7 5,2 -6,6 -1,0
Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ko batezbestekoa (hiriak) G-9ko batezbestekoa (hiriak) Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: Eustat eta EIN.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
19
Garraioa Portuko zirkulazioa % 12,3 murriztu da urtarrilean eta otsailean
2014ko lehenengo bihilekoan Bilboko Portuaren bidez kudeatutako salgaien itsas zirkulazioak % 12,3ko atzerakada izan du, 2013ko aldi beraren aldean. Zehatz-mehatz, urteko lehenengo bi hiletan 4.298 mila tona mobilizatu dira, guztira; horiek aurreko urteko bihileko berean kudeatutakoak baino 602 mila tona gutxiago dira. Atzerakada hori itsas zirkulazioaren jaitsiera orokorrak zehaztu du, salgai orokorra 2013ko aldi beraren aldean bolumena gehitu duen (% +4,6) salgai mota bakarra izan baita. Solteko likidoek, portuko zirkulazioaren erdia baino gehiago (% 52) hartzen dutenek, urte arteko % 14,2ko jaitsiera izan dute 2014ko lehenengo bihilekoan, eta solido solteak, % 13ko partaidetza erlatiboa dutenak, % 28,9 gutxitu dira. Horrez gain, adierazi behar da urtarrilean eta otsailean 418 merkataritza-ontzik, guztira, jardun dutela Bilboko Portuan. Horrek % 5,6ko murrizketa dakar, aurreko urteko aldi beraren aldean (443 ontzi).
Salgaien itsas garraioa
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
20
AIREKO GARRAIOA Bidaiarien aireko garraioa murriztu egin da, ondoz ondoko seigarren hiruhilekoan
Bilboko aireportuko bidaiarien aireko garraioak bilakaera negatiboa izan du berriro ere. Izan ere, 2014ko lehenengo hiruhilekoan garraiatutako bidaiarien kopurua 761.702 pertsonakoa izan da, eta horrek % 4,2ko atzerakada dakar, aurreko urteko aldi beraren aldean. Termino absolutuetan, jaitsiera garbia 33.008 bidaiarikoa izan da, horrek hilean batez beste 11.000 bidaiari gutxiago egotea eragin duela. Aldi berean, egindako hegaldien kopurua % 7,7 murriztu da, aurreko urteko lehenengo hiruhilekoaren aldean, guztira 9.088 hegaldi egin direla (753 gutxiago, termino absolutuetan). Erantsitako taulak adierazi bezala, merkataritza hegaldiek bidaiarien aireko garraio ia osoa hartu dute (% 99,8, hau da, 760.024 bidaiari). Horretako bi heren nazioko hegaldiak dira, eta gainerako herena, aldiz, nazioarteko hegaldiak (502.330 eta 257.694 bidaiari, hurrenez hurren). Bi kasuetan bidaiarien fluxua murriztu egin da, 2013ko lehenengo hiruhilekoaren aldean, nahiz eta trafiko nazionalak (% -4,7, hau da, 24.925 bidaiari gutxiago) nazioartekoak (% -3,1, hau da, -8.134 bidaiari gutxiago) baino jaitsiera handiagoa izan duen. Bilbotik egindako hegaldien artean, nabarmendu behar dira Madrilgo eta Bartzelonako aireportuak, estatuaren barneko lotura nagusiak diren aldetik. Izan ere, 2014ko lehenengo hiruhilekoko bidaiarien trafikoaren % 18,9 eta % 16 hartu dituzte, hurrenez hurren. Nazioarteko loturen artean, aldiz, Munich (% 6,1), Paris (% 5,2) eta Frankfurt (% 5,1) nabarmendu behar dira, batera hiruhilekoko trafikoaren % 16,4 hartu baitute.
aireko garraioa
2014ko I.a
BIDAIARIAK (kop.) Merkataritza hegaldiak:  Naziokoak  Nazioartekoak
761.702
-4,2
502.330 257.694
-4,7 -3,1
9.088
-7,7
ERAGIKETAK (kop.)
∆%
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: Aena
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
21
Erreferentziazko aireportuetako bidaiarien zirkulazioak bilakaera oso ezberdina izan du
Erreferentziazko beste aireportu batzuetako zirkulazioaren bilakaera kontuan hartuta eta analisiaren arreta Espainiako hiri nagusietan (G-5) jarrita, Bartzelonak (% +6,0) eta Madrilek (% +0,6) baino ez dute izan aldakuntza positiboa, 2013ko lehenengo hiruhilekoaren aldean, Zaragozan (% -21,6), Sevillan (% -9) eta Valentzian (% -5,9) jaitsierak egon direla. Aireportuen talde horren zirkulazio metatua kontuan hartuta, bidaiarien garraioa % 1,7 handitu da. EAEko gainerako hiriburuek (G-3) % 9,0ko gehikuntza metatua izan dute bidaiarien kopuruan. Bilakaera positibo hori Donostiako aireportuaren (% 18,5, hau da, 8.456 bidaiari gehiago) zein Gasteizko aireportuaren (669 bidaiari gehiago) portaerak zehaztu du, IruĂąeko aireportuko zirkulazioa % 6,3 murriztu baita, 2013ko lehenengo hiruhilekoaren aldean.
benchmarking-a aireportuetako bidaiariak
2014ko I.a
∆%
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko zirkulazio metatua
8.754.254 6.936.712 833.691 746.833 89.578 ..
0,6 6,0 -5,9 -9,0 -21,6 1,7
BILBO
761.702
-4,2
1.619 54.258 30.291 .. ..
70,4 18,5 -6,3 9,0 1,5
Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ko zirkulazio metatua G-9ko zirkulazio metatua Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: Aena
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
22
Ekonomia produktiboa BARNE PRODUKTU GORDINA Bizkaiko Barne Produktu Gordinak bere susperraldia finkatu du
2013aren amaieran, Bizkaiko Barne Produktu Gordinak hiruhileko arteko % 0,1eko gehikuntza izan du, ondoz ondoko bederatzi hiruhilekotan balio negatiboak izan ondoren berriro tasa positiboa eskuratuta. Erregistratutako hazkundea txiki-txikia bada ere, joera aldatu egin da, eta horrek nolabaiteko baikortasuna dakar Bizkaiko ekonomiaren susperraldiaren inguruan. Susperraldiranzko gorakada hori lurraldeko BPGd-aren urte arteko bilakaera hausnartzean ere agertu da. Nahiz eta 2013ko laugarren hiruhilekoko tasak negatiboa (% -0,5) izaten jarraitzen duen, adierazlearen profilak azken urtean erregistratutako erritmo negatiboaren dezelerazioa agertu du, 2012ko hirugarren hiruhilekoko emaitza txarra (% -2,2) atzean utzita.
Bizkaiko BPGd-a
ZERBITZUAK Zerbitzuetako sektorearen salmentaren jaitsierak abiadura moteldu du
Bizkaiko merkataritzako sektorearen salmenten gehikuntza nominala gorabehera, Zerbitzuetako sektorearen salmenten indize orokorrak bilakaera negatiboa (% -1,5) izan du, 2013ko laugarren hiruhilekoaren amaieran. Hala ere, erantsitako irudiak bistaratzen du narriadura arindu egin dela, aurreko hiruhilekoetan egondakoaren aldean, horietan atzerakadak handiagoak izan zirela (% -6,1, % -5,9 eta % -5,3, hurrenez hurren). Izan ere, hirugarren jaitsiera txikiena izan da, 2011ko lehenengo hiruhilekotik.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
23
Zerbitzuen salmentak
zerbitzuak
2013ko III.a
2013ko IV.a
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Salmenten indizea Zerbitzuak
-6,1
-1,5
Merkataritza
-4,8
0,9
-7,5 1,0 -10,7 -13,2 -9,2 -10,2
-4,7 3,6 -4,4 -12,2 -7,8 -6,6
-4,7 -2,4 -6,2
-4,4 -2,4 -5,5
Bestelako zerbitzuak Garraioa eta biltegiratzea Ostalaritza Informazioa eta komunikazioak Jard. profesionalak, zientifikoak eta teknikoak Administrazio jard. eta zerbitzu osagarriak Landunen indizea Zerbitzuak Merkataritza Bestelako zerbitzuak Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak. Iturria: Eustat.
Adierazi bezala, merkataritzako sektorearen salmentek oro har susperraldi txikia (% 0,9) agertu dute urteko laugarren hiruhilekoan. Hori dela eta, indize orokorraren murrizketa zerbitzuetako gainerako jardueren salmenten batez besteko jaitsieran (% -4,7) oinarritu da.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
24
“Bestelako zerbitzuak” epigrafearen barnean, garraio eta biltegiratze jarduerak 2013ko azken hiruhilekoan salmenten indizearen gehikuntza (% 3,6) izan duten bakarrak izan dira. Gainerako jarduerei dagokienez, nabarmena da honako jarduera hauetan salmentek izan duten narriadura: ostalaritza (% -4,4), administrazio jarduerak eta zerbitzu osagarriak (% -6,6), jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak (% -7,8) eta informazio eta komunikazio zerbitzuak (% -12,2). Bizkaiko zerbitzuetako sektoreko landunen indizearen bilakaerak urte arteko % 4,4ko jaitsiera agertu du. Datu hori, negatiboa bada ere, aurreko hiruhilekoan izandako datua (% -4,7) baino 0,3 puntu portzentual hobea da. Jarduera azpisektoreen araberako portaeran nabarmena da merkataritzaren jaitsiera txikiagoa (% -2,4), zerbitzuen gainerako jardueren batezbestekoaren (% -5,5) aurrean. Emaitza horiek bat datoz Hiribilduko enpresetako zerbitzuetako sektoreko afiliatuen bilakaerarekin. Izan ere, 2013aren amaieran 145.714 afiliatu zeuden, 2012ko datuaren aldean 2.119 afiliatu gutxiago (% -1,4) daudela. Hala ere, 2014ko martxoaren amaieran afiliazioaren gehikuntza txikia egon da, 2012ko martxoan baino 853 afiliazio gehiago kontabilizatu baitira.
INDUSTRIA Bizkaiko industria ekoizpenaren murrizketa moteldu egin da
Urteko lehenengo bihilekoan, Bizkaiko industria ekoizpenak % 3,1eko atzerakada izan du. Emaitza horrek aurreko hiruhilekoetan egondako narriaduraren moteltzea ekarri du (% -6,5, % -4,3 eta % -3,5 2013ko laugarren, hirugarren eta bigarren hiruhilekoetan, hurrenez hurren). Industria jardueraren indize orokorraren jaitsiera manufaktura-industriako eta energia, gas eta uretako sektorearen ekoizpenaren bilakaera txarrean oinarritu da (% -1,3 eta % -15,5, hurrenez hurren), erauzketa-jarduerei dagokienak urte arteko % 11,0ko gehikuntza izan baitu, 2013ko lehenengo bihilekoaren aldean.
industria
2013ko IV.a
2014ko I.a
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Produkzio indizea
-6,5
-3,1
Manufaktura-industria
-4,9
-1,3
Energia, gasa eta ura
-17,5
-15,5
Erauzketa-industriak
43,1
11,0
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak. Lehenengo hiruhilekoko datuak urtarrilekoak eta otsailekoak dira. Iturria: Eustat.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
25
KANPOKO MERKATARITZA Urteko lehenengo bihilekoan, Bizkaiko esportazio guztiak 1.370,2 milioi eurokoak izan dira, horrek urte arteko % 15,1eko gehikuntza dakarrela. Horrez gain, inportazioen — 1.606,4 milioi euro— balioak % 7,8ko atzerakada izan du. Faktore energetikoa kendu ondoren, bilakaera positiboa izan da esportazioetan eta inportazioetan
Kanpoko fluxuaren portaera hori osagai energetikoaren baldintzapean dago: esportazio ez energetikoak % 2,3 gehitu dira, portzentaje hori esportazio guztiek izandakoa baino txikiagoa izan dela. Halaber, inportazio guztien bilakaera negatiboa (% -7,8) positiboa (% 8,1) da, produktu energetikoak kendu ondoren. Horrela, Bizkaiko kanpo jardueran alde energetikoa urteko lehenengo bihilekoan egindako esportazioaren ia laurden bat eta inportazioen ia erdia izan da.
kanpoko merkataritza
2013ko IV.a
2014ko I.a
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Esportazio guztiak Esportazio ez energetikoak Inportazioak Inportazio ez energetikoak
-25,7 -0,7
15,1 2,3
5,3
-7,8
24,0
8,1
(Partaidetza ratioa, %)
esport. ez energetikoen % / esport. guztiak inport. ez energetikoen % / inport. guztiak
84,0 52,2
76,7 50,9
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak. 2014ko lehenengo hiruhilekoa, urtarrilekoa eta otsailekoa. Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
26
Jarduera ekonomikoak Jarduera ekonomikoak % 0,4 gehitu dira, 2013ko laugarren hiruhilekoaren aldean
2014ko lehenengo hiruhilekoan Bilbok jarduera ekonomikoen 36.923 lizentzia ditu aktibo, horrek hiruhileko arteko % 0,4ko gehikuntza dakarrela, 2013ko laugarren hiruhilekoaren amaieran baino 165 lizentzia gehiago egon baitira. 2013ko lehenengo hiruhilekoan indarrean zeuden lizentzien aldean, urte arteko % 2,6ko gehikuntza egon da, termino absolutuetan 946 lizentziako irabazi garbia egon dela. Enpresa jarduerek 27.852 lizentzia dituzte, indarreko lizentzien hiru laurden (% 75,4) hartzen dituzte, eta aurreko hiruhilekokoak baino % 0,4 gehiago (120 lizentzia gehiago) izan dira. Ia beste guztiak (8.793) jarduera profesionaletarako lizentziak dira, lizentzia guztietarako egondako gehikuntzaren antzekoa izan dutela (% 0,6). Amaitzeko, arte jardueren lizentziak (278) % 1,8 murriztu dira.
jarduerak
2014ko I.a
∆%
Jarduera ekonomikoak
36.923
0,4
Enpresa jarduerak
27.852
0,4
1.383 2.273 24.196
0,4 2,5 0,2
8.793
0,6
278
-1,8
Industria Eraikuntza Zerbitzuak Jarduera profesionalak Arte jarduerak
Aldakuntza-tasa, aurreko aldiaren aldean. Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga)
Zerbitzuetan 59 lizentzia gehiago kontabilizatu dira, jarduera adarren arabera portaera heterogeneoa izan dela
Arreta enpresa lizentzietan jarrita, zerbitzuetako sektoreari atxikitakoak hamarretik ia bederatzi dira (% 87), eta, talde horren barnean, elikadurari lotu gabeko txikizkako merkataritzako lizentziak gehienak (4.309) dira, honako hauek gutxiago izanda: enpresetarako zerbitzuak (4.265), sukaldaritza eta elikadurako bestelako zerbitzuak (3.031) eta elikadurari lotutako txikizkako merkataritza (2.098), adibidez. Nahiz eta zerbitzu jarduerek oro har bilakaera positiboa izan duten 2013ko laugarren hiruhilekoaren aldean (% 0,2, hau da, 59 lizentzia gehiago termino absolutuetan), jarduera adar nagusien banakapenak bilakaera heterogeneoak ikustea ahalbidetzen du, honako hauek nabarmenduta: alde batetik, enpresetarako zerbitzuen lizentzien gehikuntza (27 gehiago, hau da, % +0,6) eta, beste aldetik, ostalaritza zerbitzuei eta antzekoei atxikitako lizentzien atzerakada (32 gutxiago, hau da, % -1,0).
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
27
Industria jarduerek enpresa jardueraren 1.383 lizentzia izan dituzte, guztira, Hiribilduan, hiruhileko arteko gehikuntza % 0,4koa izan dela (6 lizentzia gehiago). Kopuruari dagokionez, honako jarduera hauek nabarmendu behar dira: metalen transformazioa (411 lizentzia indarrean) eta paperari, arte grafikoei eta edizioari lotutako industria (438). Eraikuntzaren lizentziak % 2,5 gehitu dira
Horrez gain, eraikuntzaren lizentziak % 2,5 gehitu dira (55 lizentzia gehiago), guztira 2.273 izan direla. Ia gehienak honako arlo hauei lotutakoak dira: eraikuntza eta obra zibila (983 lizentzia indarrean), instalazioak eta muntaketak (596) eta obren akabera (598).
enpresa jarduerak adar nagusiak
2014ko I.a
Elikadurari lotu gabeko txikizkako merkataritza Enpresei emandako zerbitzuak Sukaldaritza eta elikadura zerbitzuak Eraikuntza Elikadurari eta edariei lotutako txikizkako merkataritza Handizkako merkataritza Zerbitzu pertsonalak Higiezinen zerbitzuak Finantza eta aseguru zerbitzuak
∆%
4.309 4.265 3.031 2.273
-0,1 0,6 -1,0 2,5
2.098
0,3
1.527 1.343 949 837
0,2 0,9 0,1 -1,2
Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoaren aldean. Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga)
SOZIETATE BERRIAK Sozietate berrien eraketak gora egin du 2014ko lehenengo hiruhilekoan
2014ko lehenengo hiruhilekoan 243 merkataritza sozietate berri eratu dira Bilbon; horrek % 15,7ko gehikuntza dakar, aurreko hiruhilekoaren aldean (33 sozietate gehiago). Kopuru hori ia bat dator 2013ko lehenengo hiruhilekoan izandakoarekin (% -0,8, hau da, 2 merkataritza sozietate gutxiago). Dena den, bi kasuetan 2011ko eta 2012ko emaitzak baino hobeak dira (215 eta 234, hurrenez hurren).
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
28
Merkataritza sozietate berriak
Jarduera sektore handien araberako banakapenak adierazi du eratutako merkataritza sozietate berrien % 82 (199) zerbitzuetako sektorekoak, sozietate berrien % 14 (35) eraikuntzako sektorekoak eta gainerako % 4 (9) industriako sektorekoak direla. Zerbitzuetako sektorearen barnean, nabarmenak dira enpresetarako zerbitzuen eta higiezinen jardueren esparruan sortutako sozietateak (64), baita merkataritzakoak (41) eta ostalaritzakoak (23) ere.
sozietate berriak
2013ko IV.a
2014ko I.a (Kopurua)
Sozietate berriak Lehen sektorea Industria eta energia Eraikuntza Zerbitzuak Merkataritza eta konponketa Ostalaritza Garraioa, biltegiratzea eta komunikazioak Finantza bitartekotza Enpresetarako zerbitzuak eta higiezinen
jarduerak Bestelako zerbitzuak
210 13 33 164 43 18 12 18
243 9 35 199 41 23 18 22
40 33
64 31
Iturria: Bilboko Merkataritza Ganbera eta Merkataritza Erregistroa
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
29
2014KO I. HIRUHILEKOA
ADIERAZLEAK Azken datua
Urte arteko Δ (%)
Aldia
LAN-MERKATUA Biztanleria aktiboa (milakotan)**
160,8
-
I. HH
Landunak (milakotan)**
130,3
-
I. HH
Langabeak (milakotan)**
30,6
-
I. HH
19,00
-
I. HH
32.942
1,2
Martxoa
163.445
0,0
Martxoa
24.106
8,6
I. HH
92,6
-2,6
I. HH
20.317
-2,3
Martxoa
103,7
0,1
Martxoa
Ostatu-gauak (kop.)
232.159
-9,7
I. HH
Bidaiariak (kop.)
132.957
-4,0
I. HH
1,75
-5,9
I. HH
Salgaien itsas garraioa (mila tona)
4.297,8
-12,3
Urt.-ots.
Bidaiarien aireko garraioa
761.702
-4,2
I. HH
27.852
2,1
I. HH
175,5
-3,1
Urt.-ots.
243
-0,8
I. HH
Langabezia-tasa (%)** Langabe erregistratuak (kop.)** Afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA Saltoki handietako salmentak (indizea)*** Afiliatuak Kontsumoko prezioak (indizea)*** TURISMOA
Batez besteko egonaldia (ostatu-gauak bidaiari bakoitzeko) GARRAIOA
ENPRESA JARDUERA Enpresa jardueren lizentziak Industria ekoizpena (indizea)*** Merkataritza sozietate berriak (kop.)
* puntu portzentual ** Bilboko biztanleak. BAIren kasuan, urte arteko aldakuntzak ez daude erabilgarri, populazioaren oinarria aldatzeagatik eta saila apurtzeagatik. *** Bizkaiari dagokion adierazlea Iturria: Eustat, SEPE, Lanbide, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerio, EIN, Estatuko Portuak eta Aenaren datuak erabilita egindakoa.
Hiruhilekoko egoera - 2014ko I. hiruhilekoa
30