II 2018 Bilboko Hiruhileko Koiuntura txostena
Laburpena 2018an eta 2019an ekonomia %3,9 haztea aurreikusi du NDFk.
Nazioarteko Diru Funtsaren aurreikuspenak eguneratu egin dira (Mundu Ekonomiaren perspektibak) eta 2018. eta 2019. urteetan munduko ekonomiaren hazkundea %3,9koa izango dela xedatu du; nolanahi ere, aurreratu du ez dela uniformea izango, eta betetzea baldintzatuko duten faktore batzuk aipatu ditu; horien artean nabarmendu behar dira “petrolioaren prezioek aurrera egitea, hazten ari diren merkataritza tentsioak
eta oinarri ekonomiko ahulagoak dituzten ekonomia batzuetako moneten gaineko presioak�. Eurogunearen espektatibak beherantz berrikusi dira, eta AEBen kasuan, ostera, maila berari eutsi diote.
Eusko Jaurlaritzak hurrengo bi urteetarako aurreikuspenak berrikusi ditu.
Bilbon afiliatutako populazioak % 4,0 egin du gora.
Kontratazio mugagabeak igoera handiagoa izan du aldi baterako kontratazioak baino.
Uztailean egindako proiekzioak beherakada arina aurreikusi du 2018. urterako ekonomia aurreratuen hazkunde espektatibetan (+%2,4, -0,1 hamarren) eta maila berari eusten dio 2019rako (%2,2), zehazki eurogunean (+%2,2 eta +%1,9, -0,2 eta -0,1 hamarren, hurrenez hurren); AEBen kasuan maila berari eutsi dio (%2,9 eta %2,7). Hazten eta garatzen ari diren merkatuak %5 inguru haziko dira, eta 2019. urterako (%5,1) aurreikuspen hobea daukate 2018rako baino (%4,9). Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak ere aurreikuspenak berrikusi ditu eta 2018. eta 2019. urteetarako %2,8 eta %2,3ko hazkundeak aurreikusi ditu. Barne eskariaren osagaien artean nabarmendu behar dira etxeetako kontsumoan (+%2,7 eta +%2,1) eta kontsumo publikoan (+%2,2 eta +%1,8) aurreikusitako hazkundeak, kapitalaren osaera gordina berreskuratzeko bidean jarraitzearekin batera (+%3,5 eta +%2,9). Eskaintzaren ikuspuntutik, egindako aurreikuspenen arabera jardueraren adar guztietan hazkundea izango da, lehen sektorean izan ezik. Enplegua berreskuratzeko profilak mailari eutsi dio eta urtero 15.500 enplegu berri inguru sortuko direla aurreratu da. Gizarte Segurantzaren afiliazioa Bilboko hiribilduan 176.549koa izan da 2018ko bigarren hiruhilekoaren amaieran (ekaina), eta urte arteko hazkundea %4,0koa izan da. Afiliazioaren dinamismoak eragin du emaitza hori, bai araubide orokorrean (+%4,8), bai, neurri txikiagoan, langile autonomoen araubide berezian (+%0,6). Horrez gain, jokabide bera daukate zerbitzuen jardueretan (+%4,3), eraikuntza jardueretan (+%3,5), eta industria eta energia jardueretan (+1,6), hazkunde garrantzitsuekin. 2018ko bigarren hiruhilekoan 40.710 lan kontratu berri egin dira Bilboko hiribilduan, eta urte arteko igoera %5,4koa da. %90,5 aldi baterako kontratuak dira, eta %9,5, berriz, mugagabeak; hala ere, azpimarratu behar da kontratazio mugagabeak igoera garrantzitsua izan duela (+%23,2) aldi baterakoarekin konparatuta (+%3,9). Kontratazioaren hobekuntza hori adin tarte guztietan gertatu da, 25 urtetik 34 urtera artekoen taldean salbu (-%3,8)
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 1
2018ko ekainean Bilbon erregistratutako langabeen populazioa 24.401 pertsonakoa izan zen; urte arteko beherakada %7,5ekoa izan da. Gizonezkoen komunitatean beherakada handiagoa izan da (-%10,3) emakumeen komunitatean baino (-%5,0), baita tarteko adineko pertsonen artean ere, hau da, 35 eta 44 urte artekoak (-%11,3) eta 25 eta 34 urte artekoak (-%11,0), gazteenekin (+%1,0) eta nagusienekin (-%5,1) erkatuta.
...eta langabezia tasa %15,08n dago.
Hobekuntza orokortua jarduera ekonomikoen adierazleetan
Hotelen jardunak hazkundeari eutsi dio
Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuak (II . hiruhilekoa) bat datoz azaldutako datuekin eta hiruhilekoen arteko beherakada aurreikusi da populazio aktiboan (-0,7). Bidenabar, lana daukan populazioan hobekuntza (+%0,4) eta lanik ez daukan populazioan beherakada xedatu da (-%6,0). Funtsean, Bilboko enplegu tasa %48,12koa da (-%0,2) eta langabezia tasa, berriz, %15,08koa (-%0,9). Sektore adierazleek berretsi egiten dute jarduera ekonomikoaren hobekuntza. 2018ko bigarren hiruhilekoan Bizkaiko saltokien salmentek goranzko profilari eutsi diote, eta urte arteko %2,8 hazkundea erregistratu da. Sektorea osatzen duten azpisektoreen artean ibilgailuen salmenta eta konponketako azpisektorearen (+%11,0) eta, neurri txikiagoan, handizkako (+%2,5) eta txikizkako (+%1,8) merkataritzaren jokabide positiboak nabarmendu behar dira. Era berean, merkataritzaren sektoreko landunen indize orokorraren berreskuratzeari eutsi zaio (+%0,6). Halaber, hiribilduko hotelen jardunaren dinamismoak ere hobetzen jarraitu du, urteko bigarren hiruhilekoan bertan emandako gauen kopuruak gora egin baitu (urte artean +%3,3), baita bisitari kopuruak ere (+%2,7). Hala ere, atzerriko turismoak bilakaera askoz hobea izan du bai hemen igarotako gau kopuruan (+%17,9), bai bidaiarien fluxuan (+%17,2), estatu mailako turismoak atzera egin duen bitartean (-%10,4 eta -%9,6, hurrenez hurren). Hala, urteko lehenengo seihilekoaren balantzean Bilbok igoerak izan ditu bertan emandako gau kopuruan (+%2,4) eta hoteletan egondako bidaiarien kopuruan (+%1,5); batez besteko egonaldiak ere hobekuntza izan du (+%0,8), bidaiari bakoitzeko 1,89koa baita.
Gora egin du bidaiarien fluxuak Loiun eta salgaiena Bilboko Portuan
Lurraldeko industria jardunak, hala ere, beherakada arina izan du
Loiuko bidaiarien aireko garraioak hobetzeko joerari eutsi dio urteko bigarren hiruhilekoan (+%9,9 urte artean), estatu mailako (+%9,8) eta nazioarteko bidaiarien (+%9,7) segmentuaren dinamismoan oinarrituz. Bidenabar, Bilboko Portutik garraiatutako salgaien joan-etorria ere 6,2 milioi tonara iritsi da (apirila-maiatza tartea), eta urte arteko igoera %2,8koa izan da. Bigarren hiruhilekoan Bizkaiko ekoizpen industrialaren indizeak atzerakada arina izan du (-%3,7); hala gertatu da manufaktura industriak, energia, gas eta uraren industriak beherakada izan dutelako (-%3,9 bi kasuetan), eta erauzketa industrien jokabide onek konpentsatu ez dutelako (+%4,4).
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 2
Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA NDFk %3,9ko mundu mailako hazkunde ekonomikoa aurreikusi du 2018. eta 2019. urteetarako
2018ko uztailean Nazioarteko Diru Funtsak (ekonomia mundialaren perspektibak) ekonomia mundialaren hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenak eguneratu egin ditu, apirilean egin zituenekin erkatuta. Erakundeak azaldu du munduko ekonomiak %3,9ko hazkundeari eutsiko diola 2018an eta 2019an; hala ere, horrekin batera azaldu zuenez, “hedapena dagoeneko ez da horren uniformea eta perspektibetarako arriskuak areagotzen ari dira�. Aurreikuspen horietan eragina izan dezaketen faktoreen artean aipatu dira “petrolioaren prezioek aurrera egitea, errentagarritasunak areagotzea Estatu Batuetan, merkataritza tentsioak areagotzea eta oinarri ekonomiko ahulagoak dituzten ekonomia batzuetako moneten gainean merkatuak sorrarazitako presioak�.
Ekonomia aurreratuetarako aurreikuspenak egonkor mantenduko dira...
NDFk beherakada arina aurreikusi du ekonomia aurreratuen hazkunde espektatiban (+%2,4, -0,1 hamarren) eta maila berari eutsi dio 2019. urterako (+%2,2). Egindako egokitzapenen artean 2018. eta 2019. urteetarako euroguneko aurreikuspena beherantz berrikusi du (+%2,2 eta +%1,9, -0,2 eta -0,1 hamarren, hurrenez hurren), baina maila berari eutsi dio AEBetarako. Ekonomia aurreratuen hazkunde aurreikuspenetan egindako beheranzko egokitzapena orokorra da, Espainiaren kasuan salbu (mailari eusten dio), eta bi urteetarako Frantziak erregistratutako beherakada nabarmendu behar da (+%1,8 eta +%1,7 2018an eta 2019an, -0,3 hamarren bi kasuetan), baita Alemaniari dagokiona ere, baina soilik 2018rako (+%2,2, -0,3 hamarren), 2019rako hobekuntza iragarri baita (+%2,1, +0,1 hamarren).
...baina eurogunearen kasuan egokitzapen arina egin da.
Bi aurreikuspenen artean (apirila eta ekaina) ekonomia horietako batzuetan erakunde arloan ezegonkortasun maila eta mota desberdinak izan dituzte 1, eta horrek baldintzatu egin du, gutxienez partzialki, espektatibak berrikustea. Hala ere, eta finantza merkatuen bilakaerari erreparatuz ondorioztatu daitekeenez 2, badirudi eragin izugarririk gabe onartu direla 2018ko lehen zatian erregistratutako dinamismo ekonomikoan eta, horrenbestez, aurreikuspen horietan. Beste alde batetik, hazten eta garatzen ari diren merkatuetan aurreikusitako hazkundea %5 ingurukoa da; 2019. urterako aurreikuspen hobea egin da (+%5,1) 2018. urterako baino (+%4,9). Txina (+%6,6) edo Errusiaren (%2 baino maila baxuagoak) hazkunde aurreikuspenetan ez dago aldaketarik; bestalde, Brasilgo aurreikuspenak beherantz berrikusi dira 2018an (+%1,8, -0,5 hamarren), baina berdin jarraituko dute 2019. urtean (+%2,5). Azkenik, Indiako aurreikuspenak ere modu arinean murriztu dira (+%7,3 eta +%7,5, 2018an eta 2019an, -0,1 eta -0,3 hurrenez hurren).
...eta hazten ari diren ekonomietan bilakaeren balorazio desberdinek berdin jarraitzen dute.
1
Hauteskundeak, zentsura mozioak eta gobernu aldaketak, desadostasun diplomatikoak, merkataritza gerrak iragartzea, Brexitari lotutako negoziazio prozesuak, etab. 2 2018ko lehen seihilekoan hegakortasun finantzario baxuko agertokiari eutsi zaio, burtsa indizeen birbalorazio eta zor publikoaren diferentzialen aldakuntza tarte estuan oinarrituta.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 3
MUNDUKO BPGd
2017
(apirila) 2018p
(uztaila)
2019p
2018p
2019p
MUNDUKO BPGd
3,7
3,9
3,9
3,9
3,9
Ekonomia aurreratuak Ameriketako Estatu Batuak Eurogunea
2,4
2,5
2,2
2,4
2,2
2,3 2,4
2,9 2,4
2,7 2,0
2,9 2,2
2,7 1,9
Alemania Frantzia
2,5 2,3
2,5 2,1
2,0 2,0
2,2 1,8
2,1 1,7
Italia Espainia
1,5 3,1
1,5 2,8
1,1 2,2
1,2 2,8
1,0 2,2
4,7
4,9
5,1
4,9
5,1
6,9 6,7 1,0 1,5
6,6 7,4 2,3 1,7
6,4 7,8 2,5 1,5
6,6 7,3 1,8 1,7
6,4 7,5 2,5 1,5
Goraka doazen eta susperraldian dauden ekonomiak Txina India Brasil Errusia
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2018ko apirila eta 2018ko uztaila) (p, proiekzioa)
EAEKO EKONOMIA Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak (2018ko maiatza) 2018. eta 2019. urteetarako aurreikuspenak berrikusi ditu, ingurune makroekonomikoari dagokionez eskuragarri dagoen informazioarekin eta euskal ekonomiaren beraren adierazle koiunturalak eguneratzearekin bat etorriz. Hala, 2017an euskal ekonomia %2,9 hazi da, eta 2018an eta 2019an %2,8 eta %2,3 haziko dela aurreikusi da 3.
Eusko Jaurlaritzak %2,8 ta %2,3ko hazkundeak aurreikusi ditu 2018 eta 2019rako
Hazkunde bilakaera hori Espainiako ekonomian aurreikusitakoaren parekoa da, apur bat moderatuagoa den arren, azken hiru urteei erreparatuz %3n egon baita (2015-2017). Aurreikuspen horretan barne eskariaren bilakaera erabakigarria da; izan ere, %2,9ko eta %2,4ko hazkunde aurreikuspena du (2018an eta 2019an), kanpo eskarirako aurreikusitako bariazio negatiboa konpentsatu behar duena 4 (-%0,1).
Inguruneko ekonomien pareko inguruabarretan...
Barne eskariko osagaien artean etxeen kontsumoa %2,7 eta %2,1 areagotzea aurreikusi da; azken hiru urtekoekin konparatuta datua apur bat baxuagoa da (%3tik gora). Beste alde batetik, kontsumo publikoaren hazkunde erritmoa maila berean mantendu da 5 (+%2,2 eta +%1,8), kapitalaren osaera gordina bezala (+%3,5 eta +%2,9); eragileen inbertsio erabakiak erakusten ditu -krisialdiaren hamarkadan eragin handia jasan duen aldagaia-, berreskurapen ildoa finkatzen duena (baretze ondorioa eta/edo atzeratutako erabakiak eta berpiztea, besteak beste).
… Etxeetako kontsumoan eta inbertsioko bultzada neurritsuan oinarrituta…
Beste erakunde batzuek, esaterako BBVAk, hazkunde handiagoa aurreikusi dute 2018. urterako eta 2019. urterako (%3,1 eta %2,8), azken hiru urteetan izandako emaitzen ildo beretik. 4 Merkataritza balantza osoa saldo negatiboarekin, osagai ez energetikoan positiboa da. 3
5
Zerga itunduen bilketaren berreskuratzearekin bat dator (%3,3 urtarrila-ekaina balantzea). Iturria: Ekonomia eta Ogasun Saila; Eusko Jaurlaritza.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 4
Halaber, enpleguaren hazkunde espektatibak maila berari eutsi dio (+%1,9 eta +%1,4, 2018rako eta 2019rako); horrek esan nahiko du ondoz ondoko sei ekitalditan enplegua hobetu egin dela eta, zehazki, hurrengo bi ekitaldietan urteko 17.800 eta 13.200 enplegu ingurutan areagotzea aurreikusi da.
...enpleguaren hobekuntza jarraituarekin batera.
EAE
2017
2018 I.
II
III
IV
2018
2019
BPGd
2,9
3,0
2,9
2,7
2,6
2,8
2,3
Etxeetako kontsumoa
3,0
2,8
2,8
2,5
2,4
2,7
2,1
Kontsumo publikoa
2,1
2,0
2,2
2,0
2,0
2,2
1,8
Inbertsioa (kapital-eraketa gordina) Barne-eskariaren ekarpena
3,3
3,5
3,5
3,5
3,3
3,5
2,9
3,0
3,0
3,0
2,8
2,7
2,9
2,4
Kanpoko saldoaren ekarpena Lehenengo sektorea
-0,1
0,0
-0,1
-0,1
-0,1
-0,1
-0,1
0,9
-2,5
-4,4
-8,7
-8,0
-6,7
-4,6
Industria eta energia
2,5
3,4
3,3
3,1
2,8
3,3
2,3
Eraikuntza
2,4
2,7
2,4
2,2
2,0
2,3
1,8
Zerbitzuak
3,1
3,0
2,9
2,8
2,8
2,9
2,4
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2018ko maiatza),(p, prebisioaaurreikuspena)
Eskaintzaren ikuspuntutik antzeman da jardueraren adar guztietan aldakuntza positiboak izan direla, lehen sektorean salbu, bilakaera negatiboa izan baitu 2018an eta 2019an (-%6,7 eta -%4,9), beheranzko joera argia jarraituz. Hala ere, nabarmendu behar da industria eta energian hazkunde handia aurreikusi dela (+%3,3 eta +%2,3), eraikuntzaren sektorearen hobekuntza iraunkorra (+%2,3 eta +%1,8) eta zerbitzuen sektoreko dinamismo jarraitua (+%2,9 eta +%2,4), hazkundea 2017an erregistratutakoa baino txikiagoa izatea aurreikusi bada ere (+%3,1).
Industrian, eraikuntzan eta zerbitzuetan oinarritutako hazkundea
EAEko BPG 2018ko lehen hiruhilekoan euskal ekonomia %3,1 hazi zen (BPGren urte arteko aldakuntza tasa); zifra horrek berretsi egiten du euskal ekonomiaren jardunaren dinamismoa; izan ere, tasa hori aurreko sei hiruhilekoetakoa baino altuagoa da, eta 2016ko bigarren hiruhilekoan lortutakora iristen da ia (+%3,2). Horrez gain, hiruhileko arteko hazkundea %0,8koa dela nabarmendu behar da; jarduera berreskuratzeko aldi honetan lehen hiruhileko batek lortutako bigarren daturik onena da.
Euskal ekonomia %3,1 hazi da urteko lehen hiruhilekoan
Sektore banaketak industria eta energiaren sektorearen dinamismoa erakusten du (+%3,7), eta, zehazki, manufaktura-industriarena (+%3,9). Emaitza horiek bat datoz euskal esportazioekin 6; izan ere, urtarriletik maiatzera arte urte arteko hazkundea %10,0 eta %7,3koa izan da (ez energetikoak).
6
Iturria: Datacomex, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 5
EAEko BPG
Iturria: Hiruhileko kontuak (Eustat), 2015eko oinarria
Beste alde batetik, eraikuntzaren sektoreak hiru hiruhileko daramatza %3 inguru hazten, eraikuntzaren indize koiunturalaren bilakaerarekin bat etorriz 7; lehen hiruhilekoan %2,7 hazi da (+%2,0 eta +%8,7, eraikuntza eta obra zibilerako). Zerbitzuen sektoreak aurreko hiruhilekoen dinamismoari eutsi dio (+%3,1), kontsumo finalaren (+%2,8) eta, bereziki, etxeko kontsumoaren hazkundean oinarrituz (+%2,9). Azkenik, azaldu behar da Bizkaia %2,9 hazi zela, Araba (+%3,3) eta Gipuzkoa (+%3,4) baino zertxobait gutxiago, lurralde horietan industriaren bilakaerari dagokionez sentsibilitate handiagoa baitute. Modu bateratuan enpleguaren hazkundea 8 urteko lehenengo hiruhilekoan %2,2koa izan da.
2017
EAE
2017
BPG
2,9
2,8
2,9
3,0
3,0
3,1
Lehenengo sektorea
-3,0
4,2
-1,9
-1,9
-11,9
-5,6
Industria eta energia
2,7
2,0
2,3
2,7
3,7
3,7
Eraikuntza
2,5
2,1
1,9
3,0
3,1
2,7
Zerbitzuak
3,1
3,0
3,2
3,1
2,9
3,1
I.
II
III
2018 I
IV
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2018ko maiatza),(p, prebisioaaurreikuspena)
7
Iturria: Eraikuntzaren indize koiunturala (urtaro jakinik gabe). Eustat.
8
Lanaldi osoko lanpostu parekideak.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 6
Lan-merkatua AFILIATUTAKO BIZTANLEAK 2018ko ekainean Gizarte Segurantzaren afiliazioa Bilbon 176.549 pertsonakoa izan zen; horrek esan nahi du hiruhilekoen artean hazkunde arina izan dela (%0,3, martxoarekin konparatuta); kopuru garbia 561 enplegukoa izan zen. Enpleguaren mailakakoa finkatzea berretsi egin da, hiribilduko afiliazioaren urte arteko hazkundea %4,0koa izan baita (duela urtebete baino 6.859 pertsona afiliatu gehiago). Ikuspegi zabalago batetik erreparatuz gero ikus daiteke 2014tik afiliazio zifrak 2009tik izandako galera berreskuratzen ari direla, baina oraindik ez dute 2008ko balio gorena lortu (178.814).
Urtearen hasierako zatian afiliazioa %3,1 hazi da Bilbon.
Afiliatutako biztanleak
Araubide Orokorrak hartzen du afiliazioaren zati handiena (Bilboko afiliazio osoaren %83,0) eta %0,4 hazi da 2018ko lehenengo hiruhilekoari dagokionez. Hala, Araubide Orokorrean 146.494 afiliazio daude; 2018ko martxoko datuarekin alderatuta 519 pertsona gehiago daude afiliatuta9.
Afiliazioak soilik Etxeko Langileen Araubidean egin du behera.
Langile Autonomoen Araubide Orokorra ere (guztiaren %12,9) hazi egin da (+%0,2, 52 pertsona gehiago) eta 22.698 pertsonen kopurura arte iritsi da. Behera egin du Etxeko Langileen Araubide Bereziaren (guztiaren %3,7) afiliazioak (-%0,5; 31 enplegu gutxiago), eta 6.612 afiliaziotan geratu da. Azkenik, Nekazaritzaren Sektoreko eta Itsasoko Langileen araubide bereziek balio txikia izaten jarraitzen dute (%0,4). 9
Urteko lehenengo hiruhilekoaren erreferentziazko datua da.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 7
afiliatuak GUZTIRA
Araubide orokorra Autonomoak Etxeko langileak Nekazariak eta itsas langileak
zk.
06.2018 ∆ % hiruhilekoen
∆ % urteen
0,3 0,4 0,2 -0,5 2,9
4,0 4,8 0,6 0,3 4,2
artekoa
176.549 146.494 22.698 6.612 745
artekoa
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.
Sektore hazkunde orokortua
Afiliazioaren bilakaera sektoreen arabera anitza da, eta industria eta energia eta kontsumoaren sektoreetan hiruhilekoen arteko igoerak izan dira (+%0,9 eta +%4,0, hurrenez hurren); zerbitzuen sektorean ia maila berean mantentzen dira (+%0,1; 225 enplegu) eta nabarmen jaitsi da lehen sektorean (-%25,1), baina oso hegakorra da eta garrantzi txikia du. Horrenbestez, afiliazioaren hazkundea sektoreka orokortuta dago.
afiliatuak jarduera-adarrak Lehenengo sektorea Industria eta energia Industria Energia Hondakinak eta ura Eraikuntza Eraikuntza Eraikuntzako laguntzaileak Zerbitzuak Merkataritza Administrariak eta laguntzaileak Hezkuntza Profesionalak, zientzialariak eta teknikariak Administrazio publikoa Osasuna Gizarte zerbitzuak Finantzarioak eta aseguruak Garraioa eta biltegiratzea Ostalaritza Informazioa eta komunikazioak Etxeko langileak Aisialdi- eta kultura-jarduerak Ostatuak Higiezinak Bestelako zerbitzuak
06.2018 268 8.894 5.127 1.257 2.510 9.088 3.008 6.080 158.299 20.569 19.307 18.754 12.530 10.733 13.040 9.109 7.765 8.533 9.784 8.465 7.170 3.396 1.507 1.080 6.557
∆% hiruhilekoen artekoa
-25,1 0,9 1,1 -4,4 3,2 4,0 5,8 3,2 0,1 1,9 5,2 -6,3 -1,5 -1,5 2,3 2,2 1,7 1,0 -1,8 2,1 -0,5 -6,4 9,1 2,4 -1,0
∆ % urteen artekoa
-28,0 1,6 1,5 6,8 -0,6 3,5 5,6 2,5 4,3 1,9 8,7 8,5 1,6 1,6 -0,2 10,3 0,8 2,8 4,3 8,6 0,2 7,4 10,7 4,5 1,9
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 8
Jardueraren adar ia guztietan afiliazioa hazi egin da, hezkuntza eta ostalaritza bezalako salbuespenekin
Horren haritik, aurreko taulan kapital jardueren sektorekako afiliazioa zehatz jaso da, eta desberdintasunak bildu dira jardueraren azpisektoreen arabera. Hortaz, zerbitzuen sektorearen barruan, ostatu jardueretan (+%9,1), administraziokoak eta lagungarriak (+%5,2), higiezinetan (+%2,4), osasun arlokoetan (+%2,3), gizarte zerbitzuetan (+%2,2), informazio eta komunikazioetan (+%2,1) eta merkataritzakoetan (+%1,9), besteak beste, afiliazioak gora egin du azken hiruhilekoan. Hala ere, kultura eta aisialdi (-%6,4), hezkuntza 10 (-%6,3), ostalaritza jarduerak (-%1,8) eta jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak (-%1,5), besteak beste, aurreko hiruhilekoan baino (martxoa) afiliatu gutxiagorekin itxi dute ekaineko hilabetea.
Afiliazioaren igoera hiri guztietan, Sevillan salbu
Afiliazioaren bilakaera positiboa da erreferentzia gisa jotako hiri guztietan. Nabarmendu behar da, nolanahi ere, inguruneko hiriburuen (G-3 taldea) batez besteko jarduna (+%1,7) Bilbokoa (+%0,3) baino positiboagoa dela; afiliazioaren igoera handiena izan duen hiriburua Iruñea da (+%2,6). Aztertutako estatuko bost hiriburuetan (G-5) afiliazioak izandako batez besteko hazkundea %0,9koa da; denetan egin du gora Sevillan izan ezik (-%0,4) eta Bartzelona (+%1,4) eta Madril (+%1,3) dira dinamismo handiena daukaten bi hiriburuak, eta Valentziarekin batera (%1,2) batez besteko emaitza globala azaltzen dute (+%0,9).
Benchmarking-a Afiliatuak Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batezbestekoa BILBO Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko batez bestekoa G-9ko batez bestekoa
06.2018 1.943.151 1.114.938 374.672 339.394 287.224 -176.549 120.659 116.467 104.518 ---
%∆ hiruhilekoen artekoa
1,3 1,4 1,2 -0,4 0,9 0,9 0,3 0,6 1,8 2,6 1,7 1,1
Aldakuntza-tasa 2018ko martxoko datuarekin alderatuta. G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza. G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruñea. G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.
10
Urtaroen araberako jokabidea, ikasturtea ixtekoa.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 9
KONTRATUAK Kontratazioa bi generoetan areagotu da
Kontratazioa (ia) adin tarte guztietan areagotu da
2018ko bigarren hiruhilekoan Bilbok dinamismoari eutsi dio enplegua sortzen. Zehazki esateko, apirila eta ekaina artean 40.710 lan kontratu berri sinatu dira Bilbon, 2017ko bigarren hiruhilekoan baino %5,4 gehiago eta, termino absolutuetan, duela urtebete baino 2.103 kontratu gehiago dira. Generoaren araberako bilakaerari dagokionez, nabarmendu behar da emakumeen kontratazioak gora egin duela (+%2,7, +510 kontratu berri) baina gizonezkoen kasuan baino neurri txikiagoan (+%8,1, +1.593 kontratu berri). Oro har, urteko lehenengo seihileko honetako emaitzek Bizkaiko hiriburuko enpleguaren dinamismoa erakusten dute. Aipatutako kontratuak sinatzen dituztenen adinari dagokionez, 11 nabarmendu behar da dinamismo handiena duen taldea 45 urte eta nagusiagoena dela, urte arteko hazkundea %12,5ekoa baita, eta 10.358 kontratu sinatuta. Gertutik jarraitzen dio pertsona gazteenen taldeak (+%12,1, 8.029 kontratu) eta atzerago dator 35 eta 44 urte artekoen taldea (+%5,9, 10.175 kontratu). Azkenik, 2017ko ekainarekin alderatuta behera egin duen adin talde bakarra 25 eta 34 urte arteko pertsonena da (-%3,8, 12.148 kontratu).
kontratuak GUZTIRA Emakumeak Gizonak
16 25 35 45
eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urte eta hortik gorakoak
Mugagabeak Aldi baterakoak
Lehenengo sektorea Industria eta energia Eraikuntza Zerbitzuak
II.2018
∆% hiruhilekoen artekoa
∆ % urteen artekoa
40.710 19.405 21.305
19,8 16,8 22,8
5,4 2,7 8,1
8.029 12.148 10.175 10.358
41,2 15,6 15,0 16,0
12,1 -3,8 5,9 12,5
3.874 36.836
8,4 21,2
23,2 3,9
666 3.557 1.541 34.946
21,5 17,6 9,6 20,5
28,8 5,8 3,1 5,1
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (EEZP).
Hala, adin tarteen araberako kontratazioaren banaketak erakutsi du heren bat 25 eta 34 urte arteko pertsonei dagokiela (%29,8) eta laurden bat inguru 45 urte eta gehiagokoen (%25,4) eta 35 eta 44 urte artekoen taldeei dagokie (%25,0); ekarpen txikiena 16 eta 24 urte artekoen taldeak egin du (%19,7).
11
Kontratazioaren bilakaera adin tarteen arabera potentzialki aktiboa den populazioaren egiturari dagokio, adin taldeka. Hortaz, zahartze demografikoaren ondorioz, 35 urtera artekoen bost urteko taldeen tamaina askoz txikiagoa da 35 urte eta goragokoen taldeekin erkatuz gero. Horrenbestez, kontua ez da 35 urtetik beherako pertsonen kontratazioak behera egin duela, baizik eta adin tarte horretako pertsona gutxiago daudela.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 10
Kontratu “finkoak� %23,2 hazi dira
Kontratazioek gora egin dute zerbitzuetan eta industrian
Bilbon egindako hamar kontratu berritik bederatzi aldi baterako kontratuak dira, eta 36.836 kontratu dira. Nabarmendu behar da kontratu mugagabeek hazkunde handiagoa izan dutela (+%23,2) aldi baterako kontratuek baino (+%3,9), eta guztira 3.874 izan dira; horrek hiribilduko enpleguaren stocka finkatu du. Jarduerako lau sektore handiek kontratazio berriko urte arteko hazkundea izan dute urteko bigarren hiruhileko honetan. Alde batetik, zerbitzuen sektoreak hiribilduan egindako kontratazio guztiaren %85,8 hartu du, eta urte arteko hazkundea %5,1ekoa izan da (1.711 kontratu gehiago). Beste alde batetik, kontratazioaren gainerako %8,7 industria sektoreari dagokio; antzeko dinamismoa izan du (+%5,8, 196 kontratu gehiago), eta eraikuntzaren jarduerari dagokiona baino handiagoa (+%3,1, 47 kontratu gehiago), lehen sektorearekin osatuko dena, ekarpen oso txikia eginez (%1,6) eta garapen nahiko hegakorra izanik (+%28,8).
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA Bilbon erregistratutako langabeziak beheranzko joerari eutsi dio
2018ko bigarren hiruhilekoan Bilbon erregistratutako langabezian 24.401 pertsona daude (2018ko ekaina); hala, beheranzko joera argia berretsi egin da, erregistratutako urte arteko (-%7,5; -1.968 pertsona) zein hiruhilekoen arteko beherakadak (-%3,8; -955 pertsona) berretsitakoa. Atxikitako grafikoan ikus daitekeen moduan, 2018ko bigarren hiruhilekoan erregistratutako langabezia datua dagoeneko 2011ko itxierakoa baino baxuagoa da (27.360), baina ez urte horretako ekaineko datuarekin erkatuta (22.360); horrenbestez, 2008an izandako zifra historikoki baxuenen gainetik dago oraindik.
Erregistratutako langabezia
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 11
Generoaren araberako banaketari dagokionez, antzeman da erregistratutako langabezian beherakada handiagoa dela gizonezkoen komunitatean (-%10,3), emakumeen komunitatean izandakoaren bikoitza baita (-%5,0); nolanahi ere, erregistratutako langabezian maila globalean behera egiteko ekarpena egin dute bi komunitateek. Beste alde batetik, bi taldeek joera hori berretsi dute, hiruhilekoen artean ere behera egin baitu (-%3,8); berriz ere, gizonezkoen taldean beherakada handiagoa izan du (-%5,7) emakumeen taldean baino (-%2,1). Erregistratutako langabeziak behera egin du adin talde guztietan, gazteenen taldean salbu, 16 eta 24 urte artekoa; kasu horretan igoera arina izan du (+%1,0, +14 pertsona). Murrizketa handiena 35 eta 44 urte artekoen (-%11,3, -772 pertsona) eta 25 eta 34 urte artekoen taldeei dagokie (-%11,0, -528 pertsona). Azkenik, adinez nagusienen taldeak (45 urte eta gehiago) izan du beherakadarik txikiena12 (-%5,1, 682 pertsona).
Erregistratutako langabeziak adin tarte guztietan egin du behera, gazteenen kasuan salbu
Erregistratutako langabeziaren hiruhileko arteko bilakaerak erakutsi du adin tarte guztietan beherakadak izan direla, baina ñabardura desberdinekin. Hala, beherakada handienak bitarteko adin tarteetan izan dira (-%6,0, 35 eta 44 urte arteko taldean; eta -%5,6, 25 eta 34 urte arteko taldean). Eta, bi kasuetan horren dinamikoak ez direla onartuz, pertsona gazteenen taldean erregistratutako beherakadak 13 (-%3,9, 16 eta 24 urte artean) gainditu egiten du adinez zaharragoak direnen taldeak lortutakoa (-%2,0, 45 urte eta gehiagokoak).
Erregistratutako langabezia GUZTIRA Emakumeak Gizonak
16 25 35 45
eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urte eta hortik gorakoak
6 hilabetera arte 6 hilabete eta urtebete bitartekoak Urtebetetik 2 urtera arte 2 eta 3 urte bitartekoak 3 urte baino gehiagokoak
Ez du langabeziagatiko prestaziorik jasotzen Langabeziagatiko prestazioak jasotzen ditu
06.2018 ∆ % hiruhilekoen ∆ % urteen
zk.
artekoa
artekoa
24.401 13.487 10.914
-3,8 -2,1 -5,7
-7,5 -5,0 -10,3
1.445 4.268 6.046 12.642
-3,9 -5,6 -6,0 -2,0
1,0 -11,0 -11,3 -5,1
6.326 3.554 3.816 2.152 8.553
-13,4 0,8 -0,9 2,4 -0,3
-11,3 -10,4 -2,6 -7,2 -5,4
18.594 5.807
-3,0 -6,3
-6,6 -10,3
Iturria: EEZP eta Lanbide
12
Adineko pertsonek kontratazio probabilitate txikiagoa daukate (edadismoa fenomenoa); hortaz, irteera urteak betetzeagatik gertatzen da (erretiroa). 13 Nolanahi ere, oso talde txikia da, eta erregistratutako langabeziaren %5,9 hartzen du, 45 urte eta gehiagokoek hartzen duten %51,8rekin erkatuta.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 12
Erregistratutako langabeziaren bilakaerak, langabezia aldiari dagokionez (Lanbiden erregistratutako pertsonak), erakusten du talde guztietan beherakadak izan direla duela urtebeteko datuarekin erkatuz gero. Horren haritik, langabezia aldi laburra izan duten bi taldeak (6 hilabete baino gutxiago edo sei hilabete eta urtebete artean) dira beherakada handienak izan dituztenak (-%11,3 eta -%10,4), urtebetetik gora daramatenekin alderatuta; hiru talde dira, eta guztiek izan dute beherakada txikiagoa (-%2,6, -%7,2 eta -%5,4, hurrenez hurren). Izan ere, langabezian gero eta denbora gutxiago eman, bertatik ateratzeko aukera handiagoa izateari buruzko ebidentzia indartu egiten du hiruhileko arteko bilakaerak; hori, bolumenari (6.326 pertsona) zein egiteari dagokienez (-%13,4), langabezian sei hilabete baino gutxiago daramaten pertsonen taldearekin Azkenik, erregistratutako langabe gehienek (guztien %76,2) ez dute langabezia prestaziorik jasotzen (18.594 pertsona) eta, 2018ko bigarren hiruhilekoan talde horrek behera egin badu ere (-%6,6), prestazioak kobratzen dituen komunitateak baino neurri txikiagoan egin du behera (-%10,3). Langabeziak behera egin du erreferentziazko hiriburu guztietan
Urteko bigarren hiruhilekoan erregistratutako langabeziak behera egin du erreferentziazko hiriburuetan. Hala, estatu mailakoei dagokienez, hiruhilekoen arteko beherakadarik handiena Zaragozan (-%10,3) izan da; ondoren datoz Bartzelona (-%8,4) eta Madril (%7,2), eta urrunago ageri dira Sevilla (-%4,2) eta Valentzia (-%3,4), bost hiriburuetako (G-5) batez besteko beherakada (-%6,7) baino beheragoko zifrekin. Inguruneko hiriburuei dagokienez (guztira -%6,6), erregistratutako langabezian IruĂąeak izan du beherakadarik handiena (-%8,4); ondoren datoz Donostia (-%7,7) eta Gasteiz (-%3,6).
Benchmarking-a
Erregistratutako langabezia
06.2018
%∆
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batezbestekoa
166.473 67.983 55.034 70.133 35.934 --
-7,2 -8,4 -3,4 -4,2 -10,3 -6,7
BILBO
24.401
-3,8
15.459 7.740 11.071
-3,6 -7,7 -8,4 -6,6 -6,3
Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ko batez bestekoa G-9ko batez bestekoa
---
Aldakuntza-tasa 2017ko ekaineko datuarekin alderatuta. Iturria: EEZP eta Lanbide.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 13
BIZTANLERIA AKTIBOAREN INKESTA Bilboko biztanleria aktiboa jaitsi egin da‌
Urteko bigarren hiruhilekoko datuekin bat etorriz, Biztanleria Aktiboaren Inkestak (BAI) erakutsi du Bilbok beherakada izan duela populazio aktiboan hiruhilekoen artean (%0,7) eta 165,9 mila pertsonatan zenbatu da (1.200 pertsona aktibo gutxiago termino absolutuetan). Bilakaera partekatua da, baina atzerakada handiagoa da emakumeen artean (-%1,2) gizonezkoen artean baino (-%0,1). Beste alde batetik, hiruhileko horretan bertan populazio ez aktiboak gora egin du (+%2,2) eta neurri handiagoan gertatu da gizonezkoen komunitatean (+%4,2) emakumeen taldean baino (+%0,8).
...hala, lana duen populazioak gora egin du...
Lana daukan populazioak %0,4 egin du gora hiruhileko honetan eta 140,9 mila pertsonatan zenbatu da (+500 pertsona); emaitza horretan emakumeen taldearen jokabidea erabakigarria da (+%1,5), gizonezkoen taldearen beherakada konpentsatzen baitu (-%0,7).
Biztanleria aktiboa, landunak eta langabeak
Jarduera sektoreetan erregistratutako bilakaera anitza da; hobekuntzak izan dira eraikuntzaren sektoreko (+%2,6, 200 langile gehiago) eta zerbitzuen sektoreko okupazioan (+%2,3, 2.500 langile gehiago); industriaren sektorean, ostera, behera egin du (-%10,5, 2.300 langile gutxiago). Oro har, Bilboko enplegu tasak %48,12ra egin du gora (-%0,2 hiruhilekoan) eta modu desberdinean gertatu da sexuaren arabera; gizonezkoen taldean beherakada argia izan du (-%2,2; %51,94), eta emakumeen artean, berriz, gora egin du (+%1,7; %44,74).
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 14
...eta langabetu gutxiago
Beste alde batetik, Bilboko langabeziak %6,0 egin du behera urteko bigarren hiruhilekoan eta 25,0 mila pertsonatan zenbatu da (1.600 langabetu gutxiago termino absolutuetan). Beherakada hori emakumeen komunitatean erregistratutako beherakada nabarmenak erakutsitako dinamismoak sustatu du (-%14,6), gizonezkoen taldearekin erkatuta (+%3,9). Hala, 2018ko bigarren hiruhilekoa 2.000 emakume langabetu gutxiagorekin eta 500 gizonezko langabetu gehiagorekin itxi da. Hala, Bilboko langabezia tasa %15,08koa da, eta horrek urte arteko 0,85 pp beherakada dakar. Horrez gain, emakumeen langabezia tasak bilakaera hobea izan du, %14,36koa baita, gizonezkoenak gora egin duen bitartean, %15,78ra iritsiz.
biztanleria aktiboa Biztanleria aktiboa (milakotan)  Biztanleria landuna (milakotan) Industria Eraikuntza Zerbitzuak  Langabeak (milakotan) Langabezia-tasa (%)*
IV.2017
I.2018
II.2018
%∆
163,6
167,1
165,9
-0,7
137,4
140,4
140,9
0,4
18,8 7,4 111,1
22,0 7,8 110,7
19,7 8,0 113,2
-10,5 2,6 2,3
26,2
26,6
25,0
-6,0
16,02
15,93
15,08
-0,85*
* ehuneko puntuak. Aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Iturria: Biztanleria Aktiboaren Inkesta, EIN.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 15
Merkataritza Merkataritza salmenten indize orokorra areagotu egin da Bizkaian
Bizkaiko merkataritza salmenten indizeak aurreko hiruhilekoetako hazkunde joerari eutsiz hasi du urtea (+%2,8 urte artean). Dinamismo hori hiru azpisektoreetan gertatu da: hazkunde handiena ibilgailuen salmenta eta konponketen segmentuan gertatu da (+%11,0), eta handik gutxira datoz handizkako merkataritza (+%2,5) eta txikizkakoa (+%1,8). Ibilgailuen salmenta eta konponketen kasuan salbu, gainerako azpisektoreek aurreko hiruhilekoan baino hazkunde apur bat txikiagoak izan dituzte (+%8,2, +%4,3 eta +%2,1, hurrenez hurren). Txikizkako merkataritza produktu motaren arabera aztertuz gero, berretsi egin behar da jasotako bi segmentuek jokabide positiboa dutela, igoerak izanik elikagaien salmentan (+%2,0) eta elikagaiak ez diren produktuetan (+%1,7). Denbora ikuspegi zabalagoa hartuz gero, gogoratu behar da elikagaiak ez diren produktuen segmentua (ez horren beharrezkoak) ondoz ondoko hemezortzi hiruhileko daramatzala hazten; horrek argi uzten du etxeetako kontsumoa berreskuratzen ari dela.
Merkataritzako enplegu indizeak hazkunde joerari eutsi dio
Testuinguru horretan, langileen bilakaerak agerian uzten du merkataritza sektorea berreskuratzen ari dela, urte arteko %0,6ko hazkundea duela, eta zifra hori aurrekoa baino pixka bat baxuagoa bada ere (+%0,8), duela bost hiruhileko hasitako hazkunde positiboaren bidean jarraitzen du.
Merkataritza
III.2017
IV.2017
I.2018
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK Motordun ibilgailuen salmenta/konp. Handizkako merkataritza Txikizkako merkataritza*  Elikadura  Gainerako produktuak LANDUNAK
6,5
3,8
2,8
12,7
8,2
11,0
5,4 5,5 3,0 7,0
4,3 2,1 2,9 1,5
2,5 1,8 2,0 1,7
0,6
0,8
0,6
*Indize orokorra, gasolina-zerbitzugunerik gabe. Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta duten prezio arruntak. 2010ko oinarria Iturria: Eustat.
Merkataritza gune handietako salmenta indizeak goranzko joerari eutsi dio
Bizkaiko merkataritza gune handien salmentan indize orokorrak urte arteko % 4,2ko hazkundea izan du, aurreko hiruhilekoan baino hobeto (+%3,3).
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 16
Merkataritza gune handietako salmentek hobera egin dute bai elikagai produktuen segmentuan, bai gainerako produktuen segmentuan. Horren haritik, elikadura produktuen salmentek %4,8 egin dute gora aurreko hiruhilekoko tasarekin erkatuta aldakuntza arina izanik (+%4,1). Bestalde, elikagaiak ez diren produktuen salmentek igoera txikiagoa izan dute (+%3,2); hala ere, aurreko hiruhilekoan baino jokabide hobea izan dute (+%1,9). Azkenik, merkataritza gune handiei lotutako enpleguak gora egiten jarraitzen du, eta %3,0ko urte arteko hazkundea erregistratu du, urteko lehenengo hiruhilekoko zifra bikoiztuz (+%1,5).
merkataritza-gune handiak
I.2018
II.2018
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK Elikadura Bestelako produktuak
3,3 4,1 1,9
4,2 4,8 3,2
LANDUNAK
1,5
3,0
Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta duten prezio arruntetan. Iturria: Eustat.
Gorakada nabarmena ibilgailu partikularren matrikulazioan
2018ko bigarren hiruhilekoan (apirila-ekaina metatua) 5.786 ibilgailu matrikulatu dira Bizkaian; zifra horrek urte arteko %10,4ko igoera dakar 2017ko aldi berekoarekin alderatuta, hau da, 546 matrikulazio gehiago. Igoera hori aztertutako bi segmentutan gertatu da, eta ibilgailu partikularren matrikulazioak goraka nabarmena izan du (+%14,6), 3.943 ibilgailura iritsiz, eta erregistratutako matrikulazio guztiaren %68,1eko ekarpena egiten du. Beste alde batetik, enpresen eta bestelakoen segmentuaren matrikulazioak ere gora egin du, baina neurri txikiagoan (+%2,4) eta lurraldeko matrikulazioaren guztiaren %31,9 ematen du; bolumenari dagokionez (1.843), aurreko hiruhilekoetan erregistratutako datuen ildo berean jarraitu du.
ibilgailuen matrikulazioa GUZTIRA Partikularrak Enpresak eta bestelakoak
IV.2017
I.2018
II.2018
%∆
5.487
5.376
5.786
10,4
3.867 1.620
3.501 1.875
3.943 1.843
14,6 2,4
Bizkaiko datuak. Aldakuntza-tasa aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Iturria: Faconauto.
Bilbon merkataritzara lotutako enpresen kopuruak behera egin du, eta afiliazioak gora
Bilboko hiribilduan kokatutako merkataritza sektorearen enpresa sareari dagokionez, antzeman da 2018ko bigarren hiruhilekoan horri atxikitako enpresen kopurua 2.798 enpresakoa dela; iazko datuarekin erkatuta, zifra horrek beherakada arina izan du
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 17
(-%0,5; 15 enpresa gutxiago). Emaitza handizkako (-%1,7) eta txikizkako (-%0,5) enpresen kopuruaren beherakadari zor zaio, eta ibilgailuen salmenta eta konponketa enpresen dinamismoak ez du konpentsatzea lortu (+%3,4, 7 enpresa gehiago). Aldi berean, Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonetatik merkataritzaren sektorera lotutakoak %1,9 hazi dira azken urtean (378 pertsona gehiago). Azpisektoreen araberako jokamoldeak erakusten du enplegua areagotu egin dela, batez ere handizkako merkataritzan (+%2,5), baita txikizkako merkataritzan ere (+%1,8), baina neurri txikiagoan. Gauza bera gertatu da ibilgailuen salmenta eta konponketei lotutakoan (+%0,4). Funtsean, enpresa kopuruaren beherakada (Gizarte Segurantzaren kotizazio kontuak) eta afiliazioaren igoera uztartzen dituen jokabideak nolabaiteko sektorearen berdimentsionamendua iradokitzen du (enpresa gutxiago eta enplegu gehiago), dimentsio txikiagoko formatua pixkanaka desagertzearen eta autoenpleguarekin lotura sendoagoa izatearen ondorioz, baita posizionatzeko gaitasun eta tamaina handiagoko enpresa eta/edo talde edo kateei lotutako merkataritza sistemak pixkanaka finkatzeagatik ere.
Bilboko adierazleak
12.2017
03.2018
06.2018
2.839
2.816
Handizkako merkataritza Txikizkako merkataritza Ibilgailuen salmenta eta konponketa
683 1.945 211
689 1.911 216
2.798 683 1.901 214
-0,5 -1,7 -0,5 3,4
Afiliatuak Handizkako merkataritza Txikizkako merkataritza Ibilgailuen salmenta eta konponketa
20.558 5.006 14.184 1.368
20.180 5.043 13.774 1.363
20.569 5.056 14.126 1.387
1,9 2,5 1,8 0,4
Enpresak (afiliazio-kontuak)
%∆
Bilboko datuak. Aldakuntza-tasa aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Iturria: GSDN.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 18
Turismoa Bigarren hiruhilekoan bidaiarien eta gauen igoera berretsi da
Atzerriko turismoaren dinamismoak estatu mailako turismoaren beherakada konpentsatu du.
2018ko bigarren hiruhilekoan14 hiribilduko hoteletan ostatu hartu dutenen kasuan gau (+%3,3) eta bidaiari bolumenak (+%2,7) gora egin dute. Gau kopuruak gora egin du hiru izar baino gutxiagoko hotel eta ostatuen segmentuak jokabide egokia izan duelako (+%7,0), hiru izar eta gehiagokoen taldeari dagokiona gaindituz (+%2,2). Hala, sareko plazen banaketarekin bat etorriz, hiru izar eta gehiagoko establezimenduen taldeak bisitariek hiribilduan emandako lau gautik hiru hartzen ditu (%77,1). Atzerriko turismoan, dinamismo handiena gau kopuruan (+%17,9) zein bidaiarienean gertatu da (+%17,2); batez besteko egonaldiak bi eguneko tartea gainditzen du (2,02). Dinamismo horrek konpentsatu egiten du estatu mailako segmentuan erregistratutako atzerakada, gau kopuruan (-%10,4) eta bidaiarien kopuruan (-%9,6) beherakadak izanik; batez besteko egonaldia bi egun baino gutxiagokoa da (1,79 egun).
turismoa OSTATU-GAUAK 3 izar eta gehiagoko hotelak 3 izar baino gutxiagoko hotelak eta ostatuak
II.2018
%∆
471.245 363.533
3,3 2,2
107.712
7,0
Estatukoak Atzerritarrak
210.601 260.644
BIDAIARIAK Estatukoak Atzerritarrak
1. seihilekoa
%∆
799.549 614.698
2,4 1,4
184.851
5,8
-10,4 17,9
413.280 386.269
-6,0 13,2
246.771 117.962 128.809
2,7 -9,6 17,2
423.621 233.897 189.724
1,5 -5,6 12,0
1,91
0,6
1,89
0,8
BATEZ BESTEKO EGONALDIA Batez besteko egonaldia: gauak/bidaiariak (egunak) Aldakuntza tasa, iazko aldi berdinari dagokionez. Iturria: Eustat.
2018ko lehen seihilekoa: bidaiari eta gau kopuruek gora
2018ko lehen seihilekoaren balantzeak erakusten du Bilbon emandako gau kopuruan (+%2,4) eta hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien kopuruan (+%1,5) gorakada izan dela; batez besteko egonaldiak ere hobekuntza izan du (+%0,8), bidaiari bakoitzeko 1,89koa baita.
14
Kontuan hartu behar da Aste Santua 2018an martxoaren 29an eta 30ean eta apirilaren 2an (Ostegun Santua, Ostiral Santua eta Pazko Astelehena) izan zela; horrenbestez, bi hiruhilekotan banatuta egon da. Hala ere, 2017ko Aste Santu osoa apirilean izan zen (apirilaren 13a, 14a eta 17a, Ostegun Santua, Ostiral Santua eta Pazko Astelehena), eta soilik bigarren hiruhilekoan aztertu zen. Horregatik, arreta seihilekoaren balantzean jartzea komeni da, egoera orekatzeko.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 19
Hobekuntza hori bi ostatu sareei dagokie; hala ere, hazkundea handiagoa da hiru izar baino gutxiagoko hotel eta ostatuen segmentuan (+%5,8), hiru izar eta gehiagoko hotelen taldean baino (+%1,4). Bidenabar, hiruhilekoko bilakaerari dagokionez azaldutakoaren haritik, urteko lehen seihilekoaren emaitzak atzerriko segmentuaren hobekuntza izan du oinarri, bai gau kopuruan (+%13,2), bai bidaiarien kopuruan (+%12,0), estatu mailako segmentuan erregistratutako atzerapena konpentsatuz (-%6,0 eta -%5,6). Argi-ilunak: atzerriko segmentua hazi egin da, estatu mailako turismoaren atzerakada konpentsatuz
Laburbilduz, Bilbon ostatu establezimenduetara lotutako jardueraren balantzea 2018ko lehenengo seihilekoan positiboa da, hiru izar edo gehiago dituzten establezimenduek eusten diote eta atzerriko segmentuaren betebehar argia berretsi da. Bestalde, azaldu behar da estatu mailako turismoa moteldu egin dela, eta hiru izar eta gehiagoko establezimenduen segmentuan hazkundea txikiagoa izan dela hiru izar baino gutxiagoko eta ostatuen segmentuarena baino.
Gau kopuruak behera egin du Bartzelonan eta Iruñean
Erreferentziazko estatu mailako hiriburuei dagokienez, nabarmendu behar da bigarren hiruhilekoa positiboa izan dela hiri guztietan, Bartzelonan salbu (-%2,5). Sevilla eta Zaragoza nabarmendu behar dira, daukaten dinamismoa dela medio (%3,8 bi kasuetan), baita Madril ere, lortu duen bolumena dela tarteko (5.176.235 gau). Bost hiriburuetako (G-5) gauen batez besteko hazkundea %1,6koa da, lehen hiruhilekoan erregistratutako zifra baino txikiagoa (+%7,4), Aste Santuaren denbora kokapena dela medio (batez ere).
Seihilekoaren balantzeak berretsi egin ditu dinamismo gutxiagoko destino gisa
Inguruko hiriburuen artean Gasteizen (+%9,9) eta Donostian (+%6,0) erregistratutako gauen hazkundeak nabarmendu behar dira, Iruñeko atzerakada konpentsatuz (-%6,3). Laburbilduz, bi taldeen kasuan lehen seihilekoaren balantzea positiboa da (ia) kasu guztietan, eta euskal hiriburuen (G-3) batez besteko hazkundea handiagoa da (+%6,1) estatu mailakoak baino (+%4,1), Bartzelonako emaitzak baldintzatuta.
Benchmarking-a hoteletako ostatu-gauak Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5 batez bestekoa (hiriak) BILBO Gasteiz Donostia Iruñea G-3 batez bestekoa (hiriak) G-9 batez bestekoa (hiriak)
II.2018 5.176.235 5.421.877 1.134.112 1.506.586 513.295 -471.245 153.667 388.587 173.807 ---
%∆
1. seihilekoa
0,4 -2,5 2,4 3,8 3,8 1,6 3,3 9,9 6,0 -6,3 6,4 2,3
9.658.794 9.609.371 1.990.136 2.697.307 936.376 -799.549 262.958 617.163 293.676
%∆ 2,0 -1,6 5,9 6,2 7,8 4,1 2,4 7,8 8,0 -0,7 6,1 4,2
Aldakuntza tasa, iazko aldi berdinari dagokionez. Iturria: Eustat eta EIN.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 20
Garraioa ITSAS GARRAIOA Portu trafikoa hazi egin da Bilbon
Bilboko Portuan 2018ko apiriletik maiatzera mugitutako salgaien trafikoa 6,2 milioi tonakoa izan da, eta urte arteko hazkunde positiboa %2,8 izan da (171.346 tona gehiago). Jokabide hori aztertutako salgaien garraioaren ia segmentu guztietan ikusi da, solteko likidoetan salbu, kasu horretan atzera egin baitute. Solteko likidoek garraiatutako salgai guztien %54,9 hartzen dute (3,4 milioi tona), eta atzerakada arina izan dute (-%2,3) iazko aldi berdinarekin erkatuz gero. Beste alde batetik, salgaien trafiko orokorrak hazkunde nabarmena izan du (+%10,9) eta garraiatutako salgai guztien %29,7ko ekarpena egiten du (1,8 milioi tona); bidenabar, solteko likidoen bolumena areagotu egin da (+%7,9), garraiatutako guztiaren %15,0ko ekarpena eginez. Edukiontzien trafikoak ere (ia) orokortutako hazkunde joera hori izan du (+%18,9), 1,2 milioi tonara iritsiz, 190 mila tonako aldakuntza positibora helduz 2017ko aldi berdinarekin (apirila-maiatza) erkatuz. Bidenabar, bereziki nabarmendu behar da garraiatutako edukiontzien (TEU) bolumenean izandako gorakada (+%20,2), eta, neurri txikiagoan, hartutako ontziak (+%5,7).
Salgaien itsas garraioa
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 21
AIRE BIDEZKO GARRAIOA 2018ko bigarren hiruhilekoan 15 milioi bat bidaiari eta erdik baino gehiagok erabili dute (1.512.168) Loiuko aireportua, eta urte arteko hazkundea %9,9koa izan da. Hileko bilakaerari dagokionez, maiatzean izandako urte arteko hazkundea nabarmendu behar da (+%13,0); ondoren datoz apirilekoa (+%9,5) eta ekainekoa (+%7,4). Aipatu bezala, kontuan hartu behar da maiatzean Makina-erramintaren Biurtekoa egin zela Barakaldoko BECen (maiatzaren 28tik ekainaren 1era); horrek azal dezake maiatzeko zifretan izandako hobekuntza (2017. urtean baino 59.039 bidaiari gehiago).
2018ko bigarren hiruhilekoan Loiuk 1,5 milioi bidaiari baino gehiago hartu ditu
Hartutako bidaiarien erdia baino gehiago (%56,9) estatu mailako hegaldietakoak izan dira; guztira 857.596 bidaiari izan dira, eta urte arteko hazkundea %9,8koa izan da. Nazioarteko hegaldietan (trafikoaren %43,1, 649.299 bidaiarirekin) bidaiarien bilakaerak dinamismo berdina izan du (+%9,7, 57.241 bidaiari gehiago). Seihilekoaren balantzeak indartu egiten ditu aipatutako ondorioak; Loiuko bidaiarien kudeaketak oso emaitza positiboak izan ditu, eta urte arteko hazkundea %9 ingurukoa da (bidaiariak, guztira, eta abiapuntuaren arabera); eragiketa kopuruan hazkundea txikiagoa izan da, eta horrek hegaldiaren batez besteko dimentsio eta/edo eraginkortasun handiagoa agerrarazten du.
Aire bidezko garraioa BIDAIARIAK (kop.)
II.2018
%∆
1. seihilekoa
%∆
1.512.168
9,9
2.543.195
9,2
857.596 649.299
9,8 9,7
1.491.162 1.044.390
9,3 8,9
13.780
5,8
23.959
3,0
Hegaldi komertzialetan
Nazionalak Nazioartekoak
HEGALDIAK (kop.)
Aldakuntza tasa, iazko aldi berdinari dagokionez. Iturria: Aena.
Aztertutako estatu mailako aireportuak bilakaera positiboa izan dute urteko bigarren hiruhilekoan ere, eta batez besteko urte arteko hazkundea (G-5) %7,5ekoa izan da. Sevillan (+%24,4) eta Valentzian (+%14,8) izandako hazkundeak nabarmendu behar dira, eta moderatuagoak Madrilen (+%7,9, 14,8 milioi bidaiari) eta Bartzelonan (+%4,4, 13,6 milioi bidaiari); garrantziari eutsi diote bidaiariei dagokienez.
Bidaiari kopuruaren gorakada aztertutako ia aireportu guztietan
Gainerako euskal hiriburuei dagokienez, taldeak erakutsitako batez besteko gorakada (G-3) %12,5ekoa izan da, estatu mailako hiriburuetarako azaldutakoaren gainetik. Gasteizko aireportuaren ibilbideak nabarmentzen jarraitzen du 16, 32.283 bidaiarira iritsi 15
Turismoari buruzko informazioaren kasuan bezalaxe, aintzat hartu behar da Aste Santuak 2017. eta 2018. urteetan izan duen kokapena. 16 Urtean zehar eragiketak gehitzearen ondorioz, hirugarren hiruhilekoan orekatu egingo da.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 22
baita (+%38,0); horri gehitu behar zaio Iruñeko aireportuan izandako hobekuntza (+%28,8); azterketa osoan soilik Donostiako aireportuak galdu ditu bidaiariak (-%4,0).
Benchmarking-a aireportuetako bidaiariak
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko metatua BILBO Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko metatua G-9ko metatua
II.2018
%∆
18ko 1. seihil.
%∆
14.841.632 13.600.998 2.039.462 1.676.210 122.563 ..
7,9 4,4 14,8 24,4 6,7 7,5
27.472.022 23.528.157 3.573.101 3.064.804 210.834
8,2 6,5 20,1 26,9 4,5 13,3
1.512.168 32.283 77.828 57.871
9,9 38,0 -4,0 28,8
.. ..
12,5 7,6
2.543.198 70.182 141.945 102.166 27.472.022 23.528.157
9,2 169,9 2,1 26,6 60,4 30,4
Aldakuntza tasa, iazko aldi berdinari dagokionez. Iturria: Aena.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 23
Ekonomia produktiboa BARNE-PRODUKTU GORDINA 2018ko lehenengo hiruhilekoan Bizkaiko Barne Produktu Gordinak urte arteko %2,9ko hazkundea izan du; datu horrek berretsi egiten du 2014ko ekitaldian hasitako berreskuratze joera positiboa.
Bizkaiko ekonomiak hazkunde joerarekin jarraitzen du
Joera positibo hori argi geratu da lurraldeko BPGren hiruhilekoen arteko hazkundearen bilakaeran, 2018ko lehenengo hiruhilekoan %0,8 izanik; hala, ondoz ondoko hamazazpi hiruhilekoko aldakuntza positibora batu behar da. Bestalde, urteko lehenengo hiruhilekoan enpleguaren hazkundea %1,8koa izan da; aurreko lau hiruhilekoetan erregistratutako datuaren parekoa da. Guztira, 476.630 enplegu dira17 -zifra horrek 2017. urteko batez besteko 6.380 enpleguko datua gainditzen du dagoeneko- eta EAEn sortutako enpleguaren %50,3 Bizkaiak ematea dakar. Funtsean, bi magnitudeen eta bilakaerak (BPG eta enplegua) erakusten dute lurraldeak jarduera ekonomikoa berreskuratzeko bidean jarraitzen duela, eta berresten duen egonkortasun bilakaerak ahalbidetzen du EAErako aurreikusitako hazkunde ekonomikoaren parekoa aurreikustea (+%2,8 eta +%2,3 2018. eta 2019. urteetarako).
BPG Bizkaia
Iturria: Hiruhilekoen kontuak (Eustat), Oinarria 2015
17
Lanaldi osoaren baliokidetzan.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 24
INDUSTRIA Industria jarduerak beherakada arina izan du
Bizkaiko industria ekoizpenaren indizeak (apirila-maiatza) urte arteko beherakada arina izan du (-%3,7); 2018ko lehen hiruhilekoan izandako atzerapenean sakontzen du. Lurraldeko industria jardueraren bilakaera negatiboa manufaktura industriaren eta energia, gas eta uraren arloaren uzkurdurari dagokio (-%3,9 bi kasuetan). Ezaugarri positiboa erauzketa industriek eman dute; %4,4ko igoera izan dute, baina ez da aski aipatutako emaitza negatiboak konpentsatzeko.
industria
IV.2017
I.2018
II.2018
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Ekoizpen indizea Manufaktura-industria Energia, gasa eta ura Erauzketa-industriak
0,5 1,4 -7,5 29,5
-0,8 -0,3 -4,8 18,8
-3,7 -3,9 -3,9 4,4
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak, egutegi ondorioz zuzendutakoak. Erreferentziazko aldiari gehitutako indizearen urte arteko aldakuntza. Apirila-maiatza hilabeteei dagokien bigarren hiruhilekoko datuak. Iturria: Eustat.
ZERBITZUAK Bizkaiko zerbitzuen salmenten indizea %4,1 hazi da lehenengo hiruhilekoan
Bizkaiko zerbitzuen sektoreko salmenten indizeak %4,1eko urte arteko hazkundearekin hasi zuen urtea; datu horrek 2017. urteko laugarren hiruhilekoan lortutakoa hobetzen du (+%3,9). Sektorearen jokabide on hori merkataritza sektoreko salmentetan (+%2,8) eta gainerako zerbitzuenetan (+%5,8) izandako igoerari dagokio. “Gainerako zerbitzuak” azpisektorearen jokabide globala jarduera adar guztietako salmenten hazkundearen ondorio da. Zehazki esateko, honako adar hauek izan dute igoerarik handiena: ostalaritza (+%9,2), administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak (+%8,9), jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak (+%6,3), garraioa eta biltegiratzea (+%3,8) eta informazioa eta komunikazioa (+%3,3). Jardueraren (salmentak) pixkanakako bilakaera Bizkaiko zerbitzuen jardueretan lan egiten duten langileen indizera iristen ari da; joera positiboari eusten dio (+%2,2 urte artekoa), merkataritzaren (+%0,6) eta, batez ere, gainerako zerbitzuen (+%3,0) funtzionamendu onak sustatuta.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 25
Zerbitzuen salmentak
Iturria: Zerbitzuen salmenten indizea (Eustat), Oinarria 2015
Zerbitzuak
2017ko III.a
IV.2017
I.2018
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Zerbitzuak guztira Merkataritza Bestelako zerbitzuak Garraioa eta biltegiratzea Ostalaritza Informazioa eta komunikazioak Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak
5,2
3,9
4,1
6,5
3,8
2,8
3,8 8,3 4,4 0,9
4,2 4,0 5,4 -0,5
5,8 3,8 9,2 3,3
-3,7
6,9
6,3
7,6
5,1
8,9
1,3 0,6 1,8
1,8 0,8 2,3
2,2 0,6 3,0
Lana daukatenen indizea Zerbitzuak Merkataritza Bestelako zerbitzuak Bizkaiko datuak, egutegi ondorioz zuzendutakoak. Iturria: Eustat.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 26
KANPO-MERKATARITZA Esportazioak eta inportazioak esparru guztietan
Bizkaiko enpresek 1.649,9 milioi euroko esportazioak egin dituzte (apirila-maiatza); horrek esan nahi du %3,3ko hazkundea izan dela 2017ko aldi berdinarekin erkatuta (+53,4 milioi euro). Beste alde batetik, inportazioak 1.883,2 milioi eurora iritsi dira, eta %4,1eko igoera izan dute (+74,0 milioi euro). Horrenbestez, kanpo merkataritzaren saldoa defizitarioa da (-233,4 milioi euro) eta estaldura tasa %87,6koa. Bizkaiko kanpo jarduera ez energetikoaren bilakaerak hazkunde nabarmena izan du esportazioetan (+%6,5); inportazioak, berriz, ia egonkor mantendu dira (+%0,7), bi kasuetan manufaktura industriaren jarduerarekin lotura estua izanik. Horrenbestez, kanpo jarduera ez energetikoari dagokion merkataritzaren saldoak superabita dauka (+237,3 milioi euro) eta estaldura tasa %123,4koa.
Kanpo merkataritza
I.2018
II.2018
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Esportazioak guztira Energetikoak ez diren esportazioak Inportazioak guztira Energetikoak ez diren inportazioak
18,6
3,3
7,1
6,5
-2,8
4,1
6,0
0,7
(Partaidetza-ratioa, %)
Energetikoak ez diren espor. % / esport. guztiak Energetikoak ez diren inpor. % / inpor. guztiak
74,3
75,9
49,6
53,9
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak. 2018ko bigarren hiruhilekoa, apirila-maiatza. Iturria: Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 27
Jarduera ekonomikoak SOZIETATE BERRIAK Eratutako sozietate berrien kopuruak gora egin du
Aurreko ia urte guztietan gertatu ez bezala, 2018ko bigarren hiruhilekoan gorakada izan da eratutako sozietateen kopuruan: apirila eta ekaina artean 233 sozietate sortu dira Bizkaian, aurreko hiruhilekoan baino %6,9 gehiago (15 sozietate gehiago) eta nabarmendu beharreko %44,7 gehiago urte arteko datuetan (72 gehiago).
Merkataritza-sozietate berriak
Jardueraren sektore handiei erreparatuz, Bizkaiko lurraldean sortutako 10 sozietate berritik 8 (83,3%) zerbitzuen sektorera daude atxikita (194 sektore); eraikuntzak, ostera, %11,6 hartzen du (27 sozietate berri), industriak eta energiak %4,7 (11 sozietate) eta lehen sektoreari garrantzia gutxiko zati bat baino ez dagokio (%0,4). Zerbitzuen sektorean dauden jarduera nagusien banakapenak erakusten du ia jarduera guztietan areagotu direla sozietateak (urte arteko aldakuntza); behera egin duen jarduera bakarra ostalaritza izan da (-%4,0, sozietate bat gutxiago). Eratutako gainerako sozietateen kasuan, merkataritzaren azpisektoreari atxikitakoek zerbitzuen jarduera guztien %24,7 hartzen dute, eta iazko datuarekin erkatuta %128,6 hazi dira (27 sozietate berri gehiago); ez da aldakuntzarik izan (%0,0) garraio, biltegiratze eta komunikazio azpisektorean (guztiaren %3,1) eta finantzaketa bitartekaritzaren azpisektorean (guztiaren %10,3); azkenik, higiezinen jarduerak eta enpresen zerbitzuen jarduerak (%30,9) %50,0 hazi dira iazko datuarekin erkatuta.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 28
Sozietate berriak
II.2018
%∆ hiruhilekoen artekoa urteen artekoa
Merkataritza-sozietate berriak
233
6,9
44,7
Lehenengo sektorea Industria eta energia Eraikuntza Zerbitzuak
1 11 27 194 48 24 6 20
100,0 22,2 17,4 4,3 23,1 20,0
100,0 10,0 200,0 36,6 128,6
-25,0
0,0 0,0
60 36
-16,7
Merkataritza eta konponketak Ostalaritza Garraioa, biltegiratzea eta komunikazioak Finantzaketa bitartekaritza Higiezinen jarduerak eta enpresei zuzendutako zerbitzuak Beste zerbitzu batzuk
53,8
5,9
-4,0
50,0 20,0
Iturria: Axesor
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 29
II HIRUHILEKOA 2018
ADIERAZLEAK Azken datua
Δ Urte artekoa (%)
Aldia
LAN-MERKATUA Biztanleria aktiboa (milakotan)**
165,9
3,2
II. Hiruhil.
Biztanleria landuna (milakotan)**
140,9
4,0
II. Hiruhil.
Langabeak (milakotan)**
25,0
-0,8
II. Hiruhil.
Langabezia-tasa (%)**
15,9
-0,6
II. Hiruhil.
24.401
-7,5
ekaina
176.549
4,0
ekaina
40.710
5,4
II. Hiruhil.
20.569
1,9
ekaina
104,3
2,2
ekaina
Ostatu-gauak (kop.)
471.245
3,3
II. Hiruhil.
Bidaiariak (kop.)
246.771
2,7
II. Hiruhil.
1,91
0,6
II. Hiruhil.
6.235,4
2,8
apirila-maiatza
1.512.168
9,9
II. Hiruhil.
40.651
1,4
I. HH
203,1
-3,7
apirila-maiatza
233
44,7
II. Hiruhil.
Erregistratutako populazio langabetua (pertsona kop.)** Afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA Afiliatuak Kontsumo-prezioak (indizea)*** TURISMOA
Batez besteko egonaldia (gauak/bidaiariak) GARRAIOA Salgaien itsas garraioa (mila tonatan) Bidaiarien aireko garraioa ENPRESA-JARDUERA Enpresa jardueren lizentziak Industria-produkzioa (indizea)*** Merkataritza-sozietate berriak (kop.)
* Puntu portzentualak ** Bilbon bizi den populazioa. *** Bizkaiari dagokion adierazlea. KPIren bilakaera, erreferentziazko aldiari gehitutako indizearen arabera. Iturria: Autoreek egindakoa, oinarritzat hartuz Eustat, EEZP, Lanbide, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerio, EIN, Estatuko portu eta Aenako datuak.
Hiruhile. koiuntura -2018ko II. hiruhilekoa 30