III 2018 Bilboko Hiruhileko Koiuntura txostena
Laburpena NDFek 2018rako eta 2019rako hazkunde ekonomikoa mantendu egin du
Nazioarteko Diru Funtsak aurreikuspenak eguneratu zituen (Munduko ekonomiaren aurreikuspenak) urrian, eta horren arabera mantendu egiten da mundu mailako hazkunde itxaropena 2018rako eta 2019rako (% 3,7 kasu bietan). Hala ere, aurreikuspenen arabera hazkunde hori berdintsua izango da eta zenbait faktorek baldintzatuko dute hazkundea gauzatzea, besteak beste hauek: “merkataritzari buruz onetsitako neurrien ondorio
negatiboak petrolioaren prezioak gehitu ondoren, hazten doazen merkataritza tentsioak eta tentsio geopolitikoak direla-eta finantza baldintza zorrotzagoak". Eurogunearen eta AEBren itxaropenak beherantz berrikusi dira
Eusko Jaurlaritzak hazkunde itxaropena mantendu du 2018rako eta 2019rako, % 2,8 eta % 2,3 hurrenez hurren
Bilbon afiliatutako populazioa urte arteko % 2,2 hazi da
Kontratazio mugagabea aldi batekoa baino hiru aldiz gehiago hazi da (% 17,8 eta % 5,3)
NDFek mantendu egin du ekonomia aurreratuentzako 2018rako egindako aurreikuspena (+% 2,4) baina 2019koa beherantz berrikusi du (% 2,1, -0,1 hamarren); doikuntza hori ezberdin banatuta dago osagarrietan. Hala, Eurogunerako aurreikuspenak okerrera egin du 2018rako (+2,0, -0,2 hamarren) baina 2019rako mantendu egin da (+% 1,9) eta, AEBren kasuan mantendu egin da 2018rako (+% 2,9) eta beherantz berrikusi da 2019rako (% 2,5, -0,2 hamarren). Bestalde, hazten ari diren merkatuak ekonomia aurreratuak baino ia bikoitza gehiago haziko direla aurreikusi da (+% 4,7) baina berrikuspena beheranzkoa da aurrekoekin alderatuz (-0,2 eta -0,3 hamarren 2018an eta 2019an). Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak ere aurreikuspenak berrikusi ditu eta 2018. eta 2019. urteetarako % 2,8ko eta % 2,3ko hazkundeak aurreikusi ditu, aurreko egoerarekiko ia doikuntzarik gabe hain zuzen ere. Euskal ekonomiaren hazkundea etxeetako kontsumoan (+ %2,6 eta + %2,1) eta kontsumo publikoan (+% 2,2 eta + %1,8) oinarritzen da, kapitalaren osaera gordina berreskuratzeko bidean jarraitzearekin batera (+ %4,0 eta + %3,0). Eskaintzaren ikuspuntutik, egindako aurreikuspenen arabera jardueraren adar guztietan hazkundea egongo da, lehen sektorean izan ezik. Enpleguaren berreskuratze profila mantendu egin da eta urtean19.000 eta 13.500 enplegu gehiago aurreikusi dira 2018ko eta 2019ko ekitaldietarako hurrenez hurren. Gizarte Segurantzaren afiliazioa Bilboko hiribilduan 176.365ekoa izan da 2018ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran (iraila), eta urte arteko hazkundea % 2,2koa izan da. Hazkundearen oinarriak araubide orokorreko afiliazio positiboa (+ %2,5) eta neurri baxuagoan langile autonomoen araubide bereziko afiliazio positiboa izan dira (+ %0,8). Horrez gain, jokabide bera daukate beste sektore batzuk ere, hala nola eraikuntza jarduerak (+ %4,7), industria eta energiak (+ %2,2), eta zerbitzuak (+ %2,1).
2018ko hirugarren hiruhilekoan 38.331 lan kontratu berri egin dira Bilboko hiribilduan, eta urte arteko igoera % 6,3koa izan da. % 90,9 aldi baterako kontratuak izan dira eta % 9,1 mugagabeak. Hala ere, kontratazio mugagabea aldi baterakoa baino hiru aldiz gehiago hazi da (+% 17,8 eta +% 5,3) eta hala, enplegu stock-era 3.506 pertsona gehitu dira. Gainera, kontratazioaren hobekuntza hori adin talde guztietara hedatu da.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 1
Erregistratutako biztanle langabeak 2018ko irailean 24.839 ziren, eta horrek esan nahi du urte arteko % 5,9ko jaitsiera egon dela. Jaitsiera gizonetan altuagoa izan da (-% 8,3) emakumeetan baino (- %3,9), baita tarteko adineko pertsonen artean ere, hau da, 25 eta 34 urte arte artekoak (- %10,4) eta 35 eta 44 urte artekoak (- %9,9), gazteenekin (+ % 5,6) eta nagusienekin (- %3,5) erkatuta. ‌eta langabezia-tasak % 13,24 egin du behera
Biztanleria aktiboaren inkestak urteko hirugarren hiruhilekorako emandako datuen arabera Bilboko biztanleria aktiboa eta landuna jaitsi egin da aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, - %4,0 eta -% 2,0 hurrenez hurren. Era berean, langabetuak jaitsi egin dira eta langabezia-tasa % 13,24an kokatu da (ehuneko -1,84 puntu). Hirugarren hiruhilekoko datuen arabera emakumeek gizonen aldean emaitza okerrenak izan dituzte biztanleria aktiboa eta landuna kontuan hartuz, baina ez da gauza berdina gertatu langabetuen artean. Horrez gain, landunak eta enplegu tasa gehitu egin dira urte arteko terminoetan (baina ez da horrela izan hiruhileko artekoan). Azken finean, laugarren hiruhilekoko datuek ezarriko dute landunak galtzeko joera finkatu egin den edo garapen puntuala izan den.
Hobekuntza orokortua jarduera ekonomikoen adierazleetan
Hotelen jardunak hazkundeari eutsi dio
Loiuko bidaiari bidaiarien Loiuko kopuruak garraioa gora eginhazi du...egin da berriz ere ‌ eta jaitsi egin da Bilboko Portuko salgaien trafikoa
Eta beheranzko joera mantendu egin da lurraldeko industria jardueraren erritmoan
Sektore adierazleek berretsi egiten dute jarduera ekonomikoaren hobekuntza. 2018ko bigarren hiruhilekoan Bizkaiko saltokien salmentek goranzko profilari eutsi diote, eta urte arteko % 5,5eko hazkundea erregistratu da. Sektorea osatzen duten azpisektoreen artean ibilgailuen salmenta eta konponketako azpisektorearen (+% 13,1) eta, neurri txikiagoan, handizkako (+ %5,5) eta txikizkako (+ %2,5) merkataritzaren jokabide positiboak nabarmendu behar dira. Era berean, merkataritza sektoreko landunen adierazle orokorraren berreskuratzeari eutsi zaio (+ %0,8). Halaber, hiribilduko hotelen jardunaren dinamismoa ere mantendu egin da, ostatu gauen kopuruak gora egin baitu (urte arteko + %1,9), baita bisitari kopuruak ere (+ %2,1). Hori bai, atzerriko turismoak bilakaera askoz hobea izan du bai hemen igarotako gau kopuruan (+ %6,7), bai bidaiarien kopuruan (+ %5,9), estatu mailako turismoak atzera egin duen bitartean (- %3,7 eta -% 2,3, hurrenez hurren). Bukatzeko, batezbesteko egonaldiak 1,98 egunean mantendu dira (-% 0,2). Loiuko bidaiarien aireko garraioak hazkunde joerari eutsi dio urteko hirugarren hiruhilekoan hazkunde garrantzitsua izan duelarik (urte arteko + %9,5), estatu mailako (+ %9,6) eta nazioarteko bidaiarien (+ %9,3) segmentuaren dinamismoan oinarrituz. Hala ere, Bilboko Portuko salgaien trafikoak (uztaila-abuztua) 6,0 milioi tona erregistratu zituen eta urte arteko -% 5,0eko atzerakuntza izan zuen. 2018ko hirugarren hiruhilekoan Bizkaiko ekoizpen industrialeko adierazleak atzera egin du (-% 0,7) erauzketa industriaren (-% 15,8) eta energia, gasa eta uraren (-% 14,8) jaitsierekin. Manufaktura industriak gora egin zuen (+% 1,2) eta horren bitartez konpentsatu egin daitezke beste bi segmentuen jaitsierak.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 2
Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA NDFek mantendu egin du 2018rako eta 2019rako mundu mailako hazkunde ekonomikoa, % 3,7koa
2018ko urrian Nazioarteko Diru Funtsak munduko ekonomiaren hazkunde aurreikuspenak (Munduko Ekonomiaren Aurreikuspenak) eguneratu ditu. Eguneratze horretan NDFek azaldu du munduko ekonomiak % 3,7ko hazkundeari eutsiko diola 2018an eta 2019an; hala ere, horrekin batera azaldu zuenez, “hedapena dagoeneko ez da horren uniformea eta aurreikuspenetarako arriskuak areagotzen ari dira�. Aurreikuspen horiek betetzean eragin dezaketen faktoreei dagokienez hauxe dio: “Onetsitako merkataritzari buruzko
neurrien ondorio negatiboak, petrolioaren prezioak hazten joatea, merkataritza tentsioak eta tentsio geopolitikoak gehitzen joatea, finantza baldintza zorrotzagoak eta petrolioa inportatzeko gastuak gehitzea�. Ekonomia aurreratuentzako aurreikuspenak mantendu egin dira
Baina Eurogunearen kasuan egokitzapen arina egin da
...eta hazten ari diren ekonomietan bilakaeren balorazio desberdinek berdin jarraitzen dute.
Era berean NDFek mantendu egin ditu hazkunde aurreikuspenak 2018rako (% 2,4koak ekonomia aurreratuei dagokienez), baina 2019rako murrizketa txiki bat adierazi du (+2,1, -0,1 hamarren). Egindako doikuntzen artean Eurogunerako aurreikuspena beherantz berrikusi da 2018rako (+ %2,0, -0,2 hamarren) baina 2019rako mantendu egin da (+% 1,9); eta Ameriketako Estatu Batuentzat doikuntza kontrakoa da, 2018rako aurreikuspena mantendu egin baita (+ %2,9) baina 2019rako jaitsi egin da (+ %2,5, -0,2 hamarren). Euroguneko ekonomien beheranzko hazkunde aurreikuspenetako doikuntzak orokorrak dira herrialde gehienentzat Italia salbuetsiz (mantendu egin da) eta Alemaniako aurreikuspenetan egindako murrizketa azpimarratuz (2018an +% 1,9 eta 2019an, -0,3 eta -0,2 hamarren hurrenez hurren) baita Frantziarako egindakoa ere (+% 1,6 2018rako eta 2019rako, -0,2 eta -0,1 hamarren hurrenez hurren). Beste alde batetik, hazten eta garatzen ari diren merkatuetan aurreikusitako hazkundea % 4,7koa da; 2018rako eta 2019rako aurreikuspena berdina da. 2018rako aurreikuspenak mantendu egin dira Brasilen ez ezik. Bertan, uztaileko aurreikuspenen arabera lau hamarren jaitsi da kopurua (+1,4, -0,4 hamarren),hauteskunde garaiko ezegonkortasun politikoa dela eta. Hala ere, 2019rako aurreikuspen guztiak beherantz berrikusi dira Errusiarako izan ezik (+% 1,5, +0,3 hamarren), Txinako jaitsiera arina nabarmenduz (+% 6,6, -0,2 hamarren), bere ibilbidearen arabera bi zifrako urte arteko hazkundeetatik aldenduz.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 3
(uztaila)
(urria)
Munduko BPGd
2017
MUNDUKO BPGd
3,7
3,9
3,9
3,7
3,7
Ekonomia aurreratuak Ameriketako Estatu Batuak Eurogunea
2,3
2,4
2,2
2,4
2,1
2,2 2,4
2,9 2,2
2,7 1,9
2,9 2,0
2,5 1,9
a
2018a
2019a
2018a
2019a
Alemania Frantzia
2,5 2,3
2,2 1,8
2,1 1,7
1,9 1,6
1,9 1,6
Italia Espainia
1,5 3,0
1,2 2,8
1,0 2,2
1,2 2,7
1,0 2,2
4,7
4,9
5,1
4,7
4,7
6,9 6,7 1,0 1,5
6,6 7,3 1,8 1,7
6,4 7,5 2,5 1,5
6,6 7,3 1,4 1,7
6,2 7,4 2,4 1,8
Hazten eta garatzen ari diren ekonomiak Txina India Brasil Errusia
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2018ko uztaila eta 2018ko urria) (a, aurreikuspena)
EAEKO EKONOMIA Eusko Jaurlaritzak 2018rako % 2,8ko hazkundea eta 2019rako % 2,3ko hazkundea mantendu du
Inguruneko ekonomien pareko inguruabarretan...
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak (2018ko iraila) 2018. eta 2019. ekitaldietarako aurreikuspenak berrikusi ditu, ingurune makroekonomikoari dagokionez eskuragarri dagoen informazioarekin eta euskal ekonomiaren beraren adierazle koiunturalak garatzearekin bat etorriz. Ondorioz, euskal ekonomia % 2,8 eta % 2,3 haziko dela aurreikusi da 2018an eta 2019an hurrenez hurren. Beraz, lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Planifikazio Zuzendaritzak aurreikuspena mantendu du maiatzean egindakoarekiko. Bigarrenik, euskal ekonomia hazten joango dela aurreikusi da, eta Espainiako ekonomiarekin alderatuz pixka bat altuagoa da, hamarren bat. Hirugarrenik, hazkunde aurreikuspen hori (% 2,8 eta % 2,3) euskal ekonomiak azken hiru urteetan erregistratutakoa baino zertxobait neurritsuagoa da, % 3koa (2015-2017). Bukatzeko adierazi behar da barne eskariaren garapena erabakigarria dela, % 2,9ko eta % 2,4ko aurreikuspenarekin (2018 eta 2019) eta horrek konpentsatu egingo du kanpoko eskariarentzat aurreikusitako jaitsiera (-% 0,1 2018rako eta 2019rako).
…etxeetako kontsumoan oinarrituz, pixka bat moteldu dena
Barne eskariaren hiru osagarriek mantendu egin dute hazkunde aurreikuspena. Hala, etxeetako kontsumoa gehitzea aurreikusi da % 2,6 eta % 2,1 (2018an eta 2019an) eta hori azken hiru urteetan erregistratutakoa baino baxuagoa izango da (% 3 baino altuagoa). Bestalde, kontsumo publikoaren hazkundea mantendu egin da (+% 2,2 eta +% 1,8) eta kapitalaren eraketa gordinaren berreskuratze progresiboa nabarmentzen da (+% 4,0 eta +% 3,0) eta horrek eragileen inbertsio erabakien berreskuratze progresiboa adierazten du, krisiaren hamarkadan oso baldintzatuta egon direnak hain zuzen ere.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 4
Hazkunde ekonomikoaren jarraipen testuinguru horretan, enpleguaren garapenerako egindako estimazioa antzekoa da eta aldaketarik gabe mantendu da maiatzean aurreikusitakoarekin alderatuz (+% 2,0 eta +% 1,4, 2018rako eta 2019rako). Izan ere, aurreikusitako enplegu bolumenaren gehikuntza urteko 19.000 eta 13.500 enplegutan kokatzen da 2018ko eta 2019ko ekitaldietarako. Aurreikuspen horien baieztatzea gertatzen bada enpleguaren hobekuntzako sei ekitaldi jarraian gertatuko dira.
...enpleguaren hobekuntza jarraituarekin batera
EAE
2017
2018 I.
II
III
IV
2018
2019
BPGd
2,9
3,0
2,9
2,7
2,6
2,8
2,3
Etxeetako kontsumoa
3,0
2,8
2,8
2,4
2,4
2,6
2,1
Kontsumo publikoa
2,1
2,0
2,2
2,0
2,1
2,2
1,8
Inbertsioa (KEG)
3,3
3,5
3,5
3,9
3,6
4,0
3,0
Barne eskariaren ekarpena
3,0
3,0
3,0
2,8
2,8
2,9
2,4
Kanpoko saldoaren ekarpena Lehenengo sektorea
-0,1
0,0
-0,1
-0,1
-0,2
-0,1
-0,1
0,9
-2,5
-4,4
-4,4
-7,2
-3,4
-2,7
Industria eta energia
2,5
3,4
3,3
3,0
2,7
3,1
2,3
Eraikuntza
2,4
2,7
2,4
2,5
2,1
2,9
1,8
Zerbitzuak
3,1
3,0
2,9
2,8
2,8
2,8
2,4
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2018ko iraila),(a, aurreikuspena)
Eskaintza osatzen duten jarduera adar guztiek gora egingo dute 2018an eta 2019an, lehenengo sektoreak izan ezik (-% 3,4 eta -% 2,7). Industria eta energiarako aurreikuspen positiboa mantendu egin da (+% 3,1 eta +% 2,3) baita eraikuntzarako ere (+% 2,9 eta +% 1,8) eta zerbitzuetarako (+% 2,8 eta +% 2,4). Sektore hazkundearen aurreikuspena irailean egin zen eta ez da aldatu maiatzeko aurreikuspenarekin alderatuz.
Industrian, eraikuntzan eta zerbitzuetan oinarritutako hazkundea
EAEko BPGd 2018ko bigarren hiruhilekoan euskal ekonomia % 2,9 hazi zen (BPGd-ren urte arteko aldakuntza tasa). Zifra horrek baieztatu egiten du jardueraren berreskuratze joera, nahiz eta aurreko hiru hiruhilekoetan erregistratutako erritmoa baino baxuagoa izan. Hiruhileko arteko terminoetan erregistratutako gehikuntza % 0,6koa izan da, eta adierazitako dinamismoa berresten duen arren, aurreko urteetako bigarren hiruhilekoetan erregistratutakoak baino baxuagoa da (% 0,8, % 0,7 eta % 0,9, hurrenez hurren).
Bigarren hiruhilekoan euskal ekonomia % 2,9 igo zen
Jarduera sektore handien arabera banaketa egitean argi geratzen da eraikuntza sektorearen dinamismoa (+% 4,1). Garapen hori bat dator eraikuntzaren koiuntura adierazlearen emaitzekin1 ,2018ko bigarren hiruhilekoan orokorrean % 4,1 hazi dena (+% 4,7 eraikuntzarako eta % -0,7 obra zibilerako).
1
Iturria: Eraikuntzaren indize koiunturala (urtaro jakinik gabe). Eustat.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 5
EAEko BPGd
Iturria: Hiruhileko kontuak (Eustat), 2015eko oinarria
Industria eta energia +% 3,1 hazi ziren eta aurreko bi hiruhilekoen erritmoa jaitsi egin zen. Zehazki, manufaktura industriaren hazkundea nabarmentzen da (% 3,1) sektore osoaren emaitza zehazten duena, baina aurreko hiruhilekoarekin alderatuz moteldu egin da (% 3,9). Garapen hori euskal esportazioen guztizkoaren martxa onari gehitu zaio (% 8,9) eta bereziki ez energetikoenari (% 7,7), esportatutakoaren % 90 dena hain zuzen ere. Bukatzeko, zerbitzuen sektoreak aurreko hiruhilekoen dinamismoari eutsi dio (+% 2,8) etxeko kontsumoaren hazkundean oinarrituz (+ %2,6). Lurraldeen araberako BPGd-ren hazkundeari dagokionez, Bizkaia (% 2,8) Araba (+% 3,0) eta Gipuzkoa (+% 2,9) baino zertxobait gutxiago igo zen eta, kasu bietan ere industria osagarri handiagoarekin. Gainera, EAEko bigarren hiruhilekoko 2 hazkunde gehikuntza % 1,6koa da eta Bizkaikoa % 1,4koa, bietan ere lehenengo hiruhilekoko emaitzak hobetu direlarik (% 1,6 eta % 1,2 hurrenez hurren).
EAE
2017
2017 I
II
2018 III
IV
I
II
BPGd
2,9
2,8
2,9
3,0
3,0
3,1
2,9
Lehenengo sektorea
-3,0
11,4
9,6
9,6
-2,7
-3,0
0,8
Industria eta energia
2,7
3,2
2,9
3,0
3,5
3,7
3,1
Eraikuntza
2,5
2,5
3,9
4,7
4,0
2,7
4,1
Zerbitzuak
3,1
2,7
2,8
2,8
2,7
3,1
2,8
Iturria: EAEko datuak, egutegi ondorioz zuzendutakoak. Kateatutako bolumen adierazlearen urte arteko aldakuntza. Iturria: Eustat.
2
Lanaldi osoko lanpostu parekideak.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 6
Lan-merkatua AFILIATUTAKO BIZTANLEAK Hiribilduko Gizarte Segurantzako afiliazioa 176.365 pertsonakoa zen irailean, eta horrek esan nahi du azken hiruhilekoan 184 afiliatu galdu direla (-% 0,1 ekainarekin alderatuz). Nahiz eta jaitsiera egon hobekuntza bidea mantendu da afiliazioak urte arteko % 2,2ko hazkundea izan duelarik (aurreko urtean baino 3.723 afiliatu gehiago) eta sendotzen jarraitzen du, nahiz eta oraindik ez duen 2008an eskuratutako gehienezko balioa (178.814) lortu.
Bilboko afiliazioa % 2,2 hazi da aurreko urtearekin alderatuz
Afiliatutako biztanleak
Bilboko afiliazioaren % 83,1 araubide orokorrean dago, afiliatutako 146.512 pertsona, eta horrek esan nahi du irabazi garbia 18 afiliatukoa izan dela 2018ko ekainarekin alderatuz 3.
Araubide orokorreko afiliazioa egonkor mantendu da
Bestalde, autonomoen araubide orokorrera afiliatutakoak jaitsi egin dira (guztizkoaren % 12,8) 22.539 pertsonara arte (-% 0,7, 159 pertsona gutxiago) baita etxeko langileen araubide berezikoak ere (guztizkoaren % 3,7), afiliatutako 6.486 pertsona direlarik (-% 1,9; 126 enplegu gutxiago). Azkenik, nekazaritza sektoreko eta itsasoko langileen araubide bereziek balio txikia izaten jarraitzen dute (% 0,5).
3
Urteko bigarren hiruhilekoaren erreferentziazko datua da.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 7
afiliatuak Guztira
Araubide orokorra Autonomoak Etxeko langileak Nekazariak eta itsas langileak
2018.09 ∆ % hiruhileko
zk.
artekoa
∆ %urte artekoa
176.365 146.512 22.539 6.486
-0,1 0,0 -0,7 -1,9
2,2 2,5 0,8 -1,3
828
11,1
1,8
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Jarduera sektoreen araberako garapena ez da bateratua
Jarduera sektoreen araberako afiliazioaren hiruhileko arteko garapena ez da bateratua: eraikuntza sektorean gora egin du (+% 0,1;+13 lanpostu), industrian eta energian (-% 0,7;-61 lanpostu) eta zerbitzuetan (-% 0,1; -227 lanpostu) jaitsierak egon direlarik. Hala ere, hiru sektoreek urte arteko terminoetan jokaera oso positiboak dituzte (% 4,7, % 2,2 eta % 2,1 hurrenez hurren).
afiliatuak Jarduera adarrak Lehenengo sektorea Industria eta energia Industria Energia Hondakinak eta ura Eraikuntza Eraikuntza Eraikuntzako laguntzaileak Zerbitzuak Merkataritza Administrariak eta laguntzaileak Hezkuntza Profesionalak, zientzialariak eta teknikariak Administrazio publikoa Osasuna Gizarte zerbitzuak Finantzarioak eta aseguruak Garraioa eta biltegiratzea Ostalaritza Informazioa eta komunikazioak Etxeko langileak Aisialdi eta kultura jarduerak Ostatua Higiezinak Bestelako zerbitzuak
2018.09 359 8.833 5.072 1.285 2.476 9.101 2.949 6.152 158.072 20.168 19.695 19.041 12.490 10.783 12.870 9.018 7.653 8.642 10.166 8.379 7.048 3.231 1.489 1.057 6.342
∆% hiruhileko artekoa
34,0 -0,7 -1,1 2,2 -1,4 0,1 -2,0 1,2 -0,1 -1,9 2,0 1,5 -0,3 0,5 -1,3 -1,0 -1,4 1,3 3,9 -1,0 -1,7 -4,9 -1,2 -2,1 -3,3
∆ % urte artekoa
-25,5 2,2 1,5 6,1 1,6 4,7 3,6 5,3 2,1 0,5 1,4 6,5 0,0 2,5 0,9 6,8 0,0 2,7 0,7 6,1 -1,3 1,4 2,3 2,3 -0,1
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 8
...jarduera adarraren arabera baita ere
Zerbitzu sektoreko jarduera adarren araberako afiliazioaren hiruhileko arteko garapenak merkataritzan (-% 1,9), osasunean (-% 1,3), gizarte zerbitzuetan (-% 1,0), finantza zerbitzu eta aseguruetan (-% 1,4), etxeko langileen zerbitzuetan (-% 1,7) eta aisialdi eta kultura jardueretan (-% 4,9) jaitsiera nabarmenak izan ditu, eta batera hiribilduaren afiliazioaren % 37,9 osatzen dute. Bestalde, nabarmendu egin behar dira ostalaritza jardueretan (+% 3,9), administrariak eta laguntzaile jardueretan (+% 2,0), hezkuntzan (+% 1,5), garraio eta biltegiratzean (+% 1,3) eta administrazio publikoan (+% 0,5) izandako gehikuntzak, aurreko hiruhilekoan baino (ekaina) afiliatu gehiagorekin osatu dutenak hirugarren hiruhilekoa. Hala ere, afiliazioaren garapena baloratzean kontuan hartu behar da hiruhileko arteko garapenak jardueren nolabaiteko urtarokotasuna, aldakortasuna edo doikuntza duela. Hala, hiruhileko arteko garapen “negatiboaren” aurrean urte arteko terminoetan nagusi da afiliazioaren joera positiboa jarduera adar horretan, eta nabarmentzekoak dira hezkuntza (% 6,5) eta gizarte zerbitzuetako (% 6,8) eta informazio eta komunikazioetako (% 6,1) datuak.
Afiliazioaren igoera G5eko hiri guztietan, Bartzelonan salbu
Atxikitako taulan ikusi daitekeen bezala erreferentziazko hiriek garapen antzekoa izan dute afiliazioan hazkunde orokorrak gertatu direlarik guztietan Bartzelonan (-% 0,1) izan ezik. Hala, Sevillako (+% 1,9) eta Zaragozako (+% 1,0) hazkundeak nabarmendu behar dira dinamismo gehien izan duten hiriak izan direlarik, eta Madrilekin batera (% 0,8) batez bestekoaren emaitza orokorra egiaztatzen dute (+% 0,8). Bestalde, euskal hiriburuen afiliazioa (G3 taldea) pixka bat gehitu da (+% 0,1), eta Donostiak izan du afiliazioko hazkunderik altuena (+% 1,1).
Benchmarkinga Afiliatuak Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batezbestekoa BILBO Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko batezbestekoa G-9ko batezbestekoa
2018.09 1.957.739 1.113.654 375.786 345.946 290.207 -176.365 120.257 117.698 103.940 ---
%∆ hiruhileko artekoa
0,8 -0,1 0,3 1,9 1,0 0,8 -0,1 -0,3 1,1 -0,6 0,1 0,4
Aldakuntza tasa 2018ko ekaineko datuarekin alderatuta. G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza. G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruñea. G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 9
KONTRATUAK Kontratazioa bi generoetan areagotu da
Kontratazioaren hazkundea adin tarte guztietan gertatu da
Bilbok mantendu egin du enplegua sortzeko dinamismoa 2018ko hirugarren hiruhilekoan zehar. Ekaina eta iraila bitartean 38.331 kontratu berri sinatu dituzte hiribilduko biztanleek, hau da, 2018ko hirugarren hiruhilekoan baino % 6,3 gehiago, eta horrek esan nahi du guztizko terminoetan orain dela urtebete baino 2.280 kontratu gehiago sinatu direla. Hala ere, hiruhileko arteko kontratazio garapena negatiboa da eta jasotako banaketa guztietan hala da (generoa, adina, kontratu mota) sektorearena salbuetsiz, non industria eta eraikuntza jarduerak hazi egin diren. Urte arteko garapena aztertuz eta generoaren arabera, emakumeen kontratazioa (+% 3,4, +605 kontratu) gizonena baino gutxiago (+% 9,1, +1.675 kontratu) hazi da. Adinaren arabera dinamismo altuena 16 eta 24 urte artekoek izan dute (+% 13,5, 7.537 kontratu), ondoren nagusienak daude (+% 8,3, 10.067 kontratu) eta, neurri baxuagoan 35etik 44 urte bitartekoak (+% 4,5, 9.399 kontratu) eta 25etik 34 urtera artekoak (+% 1,9, 11.328 kontratu). Hala, adin tarteen araberako kontratazioaren banaketak erakutsi du heren bat 25 eta 34 urte arteko pertsonei dagokiela (% 29,6) eta laurden bat inguru 45 urte eta gehiagokoen (% 26,3) eta 35 eta 44 urte artekoen taldeei dagokie (% 24,5); ekarpen txikiena 16 eta 24 urte artekoen taldeak egin du (% 19,7).
kontratuak Guztira Emakumeak Gizonak
16 25 35 45
eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urtekoak eta gehiagokoak
Mugagabeak Aldi baterakoak
Lehenengo sektorea Industria eta energia Eraikuntza Zerbitzuak
2018.III
∆% hiruhileko artekoa
∆ % urte artekoa
38.331 18.205 20.126
-5,8 -6,2 -5,5
6,3 3,4 9,1
7.537 11.328 9.399 10.067
-6,1 -6,8 -7,6 -2,8
13,5 1,9 4,5 8,3
3.506 34.825
-9,5 -5,5
17,8 5,3
575 3.633 1.542 32.581
-13,7 2,1 0,1 -6,8
1,1 10,8 6,2 5,9
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (EEZP).
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 10
Kontratu “finkoak� % 17,8 hazi dira
Kontratazioa jarduera sektore guztietan hazi da
Bilbon egindako hamar kontratu berritik bederatzi aldi baterako kontratuak dira (34.825 kontratu). Kontratu mugagabeak gehiago hazi dira (+% 17,8 eta aldi batekoak +% 5,3): 3.506 kontratu mugagabe horiek sendotzen dute hiribilduaren enplegu stock-a. Jarduerako lau sektore handiek kontratazio berriko urte arteko hazkundea izan dute urteko hirugarren hiruhileko honetan. Zerbitzuen sektoreak hiribilduan egindako kontratazio guztiaren % 85,0 hartu du, eta urte arteko hazkundea % 5,9koa izan da (1.829 kontratu gehiago). Industria sektorea (kontratazioaren % 9,5) izan da dinamismo altuena izan duena (+% 10,8, 355 kontratu gehiago), ondoren eraikuntza (+% 6,2, 60 kontratu gehiago) eta lehenengo sektorea, pisu marjinalarekin (% 1,5) eta jarduera neurritsuenarekin (+% 1,1).
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA Erregistratutako langabeziaren gorakada arina beheranzko testuinguruan
2018ko hirugarren hiruhilekoan Bilbon 24.839 langabetu zeuden, hiruhileko arteko nolabaiteko gorakadarekin (+% 1,8; +438 pertsona), ziurrenik urtarokotasunarekin lotutako arrazoiak direla eta. Urte arteko terminoetan hiribilduan erregistratutako langabeziak behera egiten jarraitzen du (-% 5,9; -1.560 pertsona). Atxiki den grafikoan adierazita dagoen bezala, 2018ko hirugarren hiruhilekoan erregistratutako langabezia datua 2010 bukaeratik izandako onena da (25.497) baina hala ere 2008an lortutako balio baxuena baino gorago dago oraindik ere.
Erregistratutako langabezia
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 11
Gizonen artean erregistratutako langabeziaren urte arteko jaitsierak (-% 8,3) bikoiztu egin du emakumeen langabezia (-% 3,9). Hala ere, hiruhileko arteko terminoetan, erregistratutako langabezia zertxobait igo da talde bietan, eta hazkunde nabariena emakumeetan gertatu da (+% 2,4; +323 pertsona) gizonekin alderatuz (% 1,1; +115 pertsona). Adin taldeen araberako garapenak baieztatu egiten du adin tarte guztietan erregistratutako langabeziaren hiruhileko arteko gorakada. Zehazki, 16 eta 24 urte arteko taldeak izan du gehikuntza handiena (+% 11,5; +166 pertsona), ondoren 25etik 34urtera arteko taldeak (+% 2,8, +120 pertsona), 45 urte eta gehiagokoenak (+% 1,0; 132 pertsona) eta bukatzeko 35 eta 44 urte artekoenak (+% 0,3; +20 pertsona). Erregistratutako langabeziaren urte arteko bilakaerak erakutsi du adin tarte guztietan jaitsierak izan direla, baina eragin desberdinekin. Hala, tarteko adin taldeek izan dituzte jaitsiera nabarienak (-% 10,4, 25 eta 34 urte artekoak; eta -% 9,9, 35 eta 44 urte artekoak), eta nagusienen taldeak jaitsiera apalagoa izan du (-% 3,5, 45 urte eta gehiagokoak). Gazteenen taldeak izan du bakarrik gorakada (+% 5,6, 16 eta 24 urte artekoak).
Erregistratutako langabezia Guztira Emakumeak Gizonak
16 25 35 45
eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urte eta gehiagokoak
6 hilabetera arte 6 hilabete eta urtebete bitartekoak Urtebete eta 2 urte bitartekoak 2 urtetik 3 urtera arte 3 urte baino gehiagokoak
Ez du langabeziagatiko prestaziorik jasotzen Langabeziagatiko prestazioak jasotzen ditu
2018.09 ∆ % hiruhileko
∆ % urte
artekoa
artekoa
1,8 2,4 1,1
-5,9 -3,9 -8,3
1.611 4.388 6.066 12.774
11,5 2,8 0,3 1,0
5,6 -10,4 -9,9 -3,5
7.409 3.031 3.800 2.154 8.445
17,1 -14,7 -0,4 0,1 -1,3
-5,2 -14,1 -1,7 -5,6 -5,2
18.653 6.186
0,3 6,5
-6,0 -5,5
zk. 24.839 13.810 11.029
Iturria: EEZP eta Lanbide
Langabezian egondako denborarekin bat eginez erregistratutako langabeziaren hiruhileko arteko garapenak adierazten du 2018ko hirugarren hiruhilekoan gehitu egin dela langabezian denbora gutxi daramaten pertsona kopurua (+% 17,1, 7.409 pertsona) eta 2 eta 3 urte artean daramatenen kopurua (+% 0,1, 2.154 pertsona); alderantziz gertatzen da langabezian 6 hilabetetik urtebetera daramatenekin gertatutako murrizketekin (-% 14,7, 3.031 pertsona), urtebete eta 2 urte artean daramatenekin
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 12
(-% 0,4, 3.800 pertsona) eta 3 urte baino gehiago daramatenekin (-% 1,3, 8.445 pertsona). Urte arteko terminoetan talde guztietako langabezia jaitsi egin da eta kontuan hartu gabe zenbat denbora daramaten langabezian, jaitsiera handiena langabezian 6 hilabete eta urtebete daramatenek izan dute (-% 14,1), ondoren 2 eta 3 urte artean daramatenek (-% 5,6), eta 6 hilabetera arte eta 3 urte baino gehiago daramatenek (-% 5,2 kasu bietan). Bukatzeko, lau langabetutik hiruk ez du jasotzen prestaziorik (18.653 pertsona). Talde arteko garapena partekatua da, eta bereziki prestazioa jasotzen dutenen taldean (+% 6,5) talde bien arteko urte arteko murrizketarekiko (-% 6,0 eta -% 5,5 hurrenez hurren).
Langabeziak gora egin du arinki hiriburu guztietan
Era berean, hiruhileko arteko terminoetan, erregistratutako langabezia igo egin da erreferentziazko hiriburu guztietan. Hala, estatuko hiriburuen artean Madril hazi da gutxien (+% 0,5), ondoren Sevilla (+% 0,9), Valentzia (+% 1,0) eta Bartzelona (+% 1,1) daudelarik. Zaragoza dago urrutien (+% 3,7) bost hiriburuen (G-5) batezbesteko hazkundea baino (+1,4%) tasa altuagoarekin. Inguruko hiriburuei dagokienez, euskal hiriburuetan erregistratutako langabezia hiruhileko artean gehitu egin da % 2,8, IruĂąea da hazkunde altuena izan duena (+% 5,1), eta Gasteizen eta Donostian (+% 1,7 kasu bietan) gertatu dira gehikuntza baxuenak.
benchmarkinga
Erregistratutako langabezia
2018.09
%∆
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batezbestekoa
167.319 68.759 55.564 70.732 37.270 --
0,5 1,1 1,0 0,9 3,7 1,4
BILBO
24.839
1,8
15.722 7.871 11.632
1,7 1,7 5,1 2,8 1,9
Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ko batezbestekoa G-9ko batezbestekoa
---
Aldakuntza tasa 2017ko iraileko datuarekin alderatuta. Iturria: EEZP eta Lanbide.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 13
BIZTANLERIA AKTIBOAREN INKESTA Bilboko biztanleria aktiboa jaitsi egin da‌
Biztanleria Aktiboaren Inkestak (EIN) aurreikusi du Bilboko biztanle landunak 2018ko hirugarren hiruhilekoan 159,2 mila pertsona zirela; zifra horrek % 4,0ko jaitsiera izan du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Jaitsiera hori gertatu da gehienbat emakumeen taldean murrizketa egon delako (-% 7,6), eta gizonena ere negatiboa da, baina kopuru baxuagoan (-% 0,6). Eta bestalde gehitu egin da langabezia tasa (+% 4,6) nagusiki emakumeen langabeziak gora egin duelako (+% 8,7) gizonen aurreikusitako jaitsierarekin (-% 1,5).
‌eta landunena‌
Era berean, eragiketa estatistiko horren arabera, hiribilduko landunak hirugarren hiruhilekoan 138,1 mila ziren, hiruhileko arteko % 2,0ko jaitsierarekin. Berriz ere, eta landunekin gertatu bezala, jaitsiera hori gertatu da emakumeen garapena negatiboa izan delako (-% 5,6) gizonena hobetu egin baita (+% 1,5) baina ez nahikoa landunen atzerakuntza konpentsatzeko.
Biztanleria aktiboa, landunak eta langabeak
Iturria: BAI (EIN)
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 14
Modu horretan, Bilboko enplegu tasa 4 % 47,33koa da, urteko bigarren hiruhilekoko enplegu tasa baino ehuneko 0,79 puntu baxuagoa. Adierazle horren arabera garapena ezberdina izan da generoaren arabera, gizonen enplegu tasa gehitu egin baita (% 53,23; +1,29 pp) eta emakumeena gutxitu (% 42,18; -2,5 pp) egin baita. Modu horretan, urteko hirugarren hiruhilekoko genero arraila enpleguari dagokionez +7,20 puntutik +11,05 puntura igo da. Kontuan hartutako hiru enplegu adierazleek, hau da, biztanleria aktiboa, landunak eta enplegu tasa, garapen ezberdina dute urte arteko terminoetan. Izan ere, biztanleria aktiboa jaitsi egin da (-% 4,6), baina landunak ez (+% 0,4) eta enplegu tasa ezta ere (+0,12pp), kasu bietan gehitu egin dena 2017ko hirugarren hiruhilekoko datuekin alderatuz.
biztanleria aktiboa Biztanleria aktiboa (milakotan)  Biztanleria landuna (milakotan) Industria Eraikuntza Zerbitzuak  Langabeak (milakotan) Enplegu tasa* Langabezia tasa (%)*
2018.I
2018.II
167,1
165,9
140,4
2018.III
%∆ Hiruhileko artekoa
Urte artekoa
159,2
-4,0
-4,6
140,9
138,1
-2,0
0,4
22,0 7,8 110,7
19,7 8,0 113,2
18,4 6,7 113,1
-6,6 -16,3 -0,1
-3,2 -5,6 1,9
26,6
25,0
21,1
-15,6
-28,2
48,22 15,93
48,12 15,08
47,33 13,24
-0,79pp -1,84pp
0,12pp -4,36pp
*Diferentzia ehuneko puntutan. Aldakuntza tasa aurreko hiruhilekoarekin eta urte artekoarekin alderatuz (aurreko urteko hiruhileko berdina). Iturria: Biztanleria Aktiboaren Inkesta, EIN.
Bestalde, azken hiruhileko datuen arabera hiribilduko landunak jaitsi egingo direla aurreikusi arren, 2018ko hiru hiruhilekoetako landunen batez besteko datuak (139,8 mila pertsona) ez datoz bat hiruhileko arteko eta urte arteko datuarekin, eta hala, 2017ko zifra hobetu egin da (137,6 mila pertsona, +% 1,6).
4
Enplegu tasa landunen eta ekonomikoki aktiboak direnen arteko ratioa da (hau da, lan merkatuan egoteko baldintzak betetzen dituztenak eta lana izan nahi dutenak). EIN
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 15
Emaitza berdina jaso da batezbesteko langabezia tasari dagokionez (% 47,89 eta % 47,41 hurrenez hurren). Beraz, laugarren hiruhilekoko datuek ezarriko dute Bilboko 2018ko landunen joera eta emaitza, BAIrekin bat eginez. Bukatzeko, eragiketa estatistiko horretan aurreikusi da Bilboko langabetuak 21,1 mila pertsona direla, eta zifra horrek hiruhileko arteko jaitsiera nabarmena adierazten du (-% 15,6). Horrez gain, langabezia egoera utzi dute 3.900 pertsonek. Langabetuen jaitsiera gertatu da emakumeetan jaitsiera egon delako (-% 20,5; 2.400 langabe gutxiago) eta maila baxuagoan baina baita gizonetan ere (-% 11,9; 1.600 langabe gutxiago).
‌ eta langabe-kopurua
Bilboko langabetuen tasa % 13,24koa da (-1,84 puntu) eta 2011ko hirugarren hiruhilekotik egon den daturik onena da. Emaitza horren oinarria emakumeen (% 12,38; -1,98 puntu) eta gizonen (% 14,0; -1,78 puntu) langabezia tasaren murrizketa izan da. Bukatzeko, eta urteko batezbesteko terminoetan, grafiko honetan adierazita dago enplegu eta langabezia tasen garapena generoaren arabera. Adierazle bien garapenak islatzen du genero arraila geldituta dagoela5 enpleguari dagokionez, baina langabeziari dagokionez ez du desberdintasun handirik.
Enplegu eta langabezia tasak generoaren arabera (urteko batezbestekoa)
Enplegu tasa
Langabezia-tasa
60,0
hombre Gizonak Emakumeak mujer
20,0 53,3
52,3
52,8 16,3
50,0 42,7
42,2
43,6
15,5
15,8 16,2
15,0
15,0
14,5
40,0 30,0
10,0
20,0 5,0 10,0 0,0 2016
2017
2018
0,0 2016
2017
2018
Urte bakoitzeko lehenengo hiru hiruhilekoen batezbestekoa Iturria: BAI (EIN).
5
Landunen kategorizazioaren zorduna eta emakumeen artean laneratze baxua (jarduerarik eza) duten adin taldeak, beste azalpen faktore batzuen artean.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 16
Merkataritza 2018ko bigarren hiruhilekoan Bizkaiko saltokien salmentek aurreko hiruhilekoen dinamismoari eutsi diote, eta urte arteko + %5,5eko hazkundea erregistratu da. Hazkunde joera hori hiru
azpisektoreetan gertatu da, baina ibilgailuen salmenta eta konponketa azpisektoreak izan du hazkunderik garrantzitsuena (+% 13,1), ondoren handizkako merkataritzak (+% 5,5) eta bukatzeko txikizkako merkataritzak (+% 2,4). Baina gainera nabarmendu egin behar da Bizkaiko merkataritzaren salmenta indizea hazi egin dela baita ere hiruhileko arteko terminoetan eta hori osatzen duten hiru segmentuetan (+2,0 puntu, +2,8 puntu eta +0,6 puntu hurrenez hurren). Gainera, joera positibo hori txikizkako merkataritzaren bi lerro nagusietan gertatu da, elikagaigintzan eta bestelako produktuetan hiruhileko eta urte arteko gehikuntzak egon direlarik. Azken segmentu horren garapenak (bestelako produktuak) egiaztatu egiten du etxeetako kontsumoa berreskuratu egin dela, hemeretzi hiruhilekoz jarraian hazten baitoa. Merkataritzako enplegu indizeak hazkunde joerari eutsi dio
Bizkaiko merkataritza sektorearen dinamismoa indartu egin da enpleguaren garapenarekin, eta beraz, sektore adierazle horrek urte arteko % 0,8ko gehikuntza izan du sei hiruhileko aurretik hasitako hazkunde dinamika mantenduz.
Merkataritza
2017.IV
2018.I
2018.II
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK Motordun ibilgailuen salmenta/konp. Handizkako merkataritza Txikizkako merkataritza*  Elikagaiak  Gainerako produktuak
3,8
3,2
5,5
8,2
11,1
13,1
4,3 2,1 2,9 1,5
2,7 1,8 2,0 1,7
5,5 2,4 2,5 2,4
LANDUNAK
0,8
0,8
0,8
*Indize orokorra, gasolina zerbitzugunerik gabe. Bizkaiko datuak egutegi efektua zuzenduta duten prezio korronteak. 2010eko oinarria Iturria: Eustat.
Merkataritza gune handien salmenta indizea gelditu egin da
Hala ere, hirugarren hiruhilekoan Bizkaiko merkataritza gune handietako adierazle orokorra gelditu egin da (% 0,1) eta dinamismoa galdu du aurreko hiruhilekoko emaitzekin alderatuta (+% 4,2). Merkataritza gune handien salmentak ezberdinak izan dira azpisektoreen arabera. Zehazki, elikagaiak ez diren produktuen salmenta % 0,6 jaitsi da, eta ratio hori aurreko hiruhilekoan izandako gehikuntzaren aurkakoa da (+% 3,4). Hala ere, elikagaien salmentak gehitu egin
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 17
dira + %0,5, baina ia ez dute konpentsatu elikagaiak ez diren produktuen garapen negatiboa, eta beraz, adierazlea orokorrean gelditu egin da. Azkenik, merkataritza gune handiei lotutako enpleguak gora egiten jarraitzen du, eta % 3,4ko urte arteko hazkundea erregistratu du, urteko bigarren hiruhilekoko zifra hobetuz (+% 2,8).
Merkataritza gune handiak
2018.II
2018.III
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK Elikagaiak Bestelako produktuak
4,2 4,8 3,4
0,1 0,5 -0,6
LANDUNAK
2,8
3,4
Bizkaiko datuak egutegi efektua zuzenduta duten prezio arruntetan. Hirugarren hiruhilekoko datuak, uztailari eta abuztuari dagozkionak Iturria: Eustat.
Gorakada nabarmena ibilgailu partikularren matrikulazioan
2018ko hirugarren hiruhilekoan 5.032 ibilgailu berri matrikulatu dira Bizkaian, urte arteko % 9,6ko gehikuntzarekin, hau da, termino absolutuetan 440 matrikulazio berri gehiago. Zifra hori garrantzitsua den arren neurriz hartu behar da, horrek bere gain hartzen baitu WLTP (Worldwide Harmonized Light Vehicles Test Procedures) sistema berria indarrean jartzearen ondoriozko aurreratutako erkaketa efektua.
Kontingentzia hori bere gain hartuta, nabarmendu beharreko lehenengo gertakaria da hirugarren hiruhilekoko salmentak aurreko hiruhilekoak baino baxuagoak izan direla (-% 13,0). Baina urteko hiru hiruhilekoetan bost mila ibilgailuen muga gaindituz eta matrikulatutako ibilgailuen batezbesteko 5.398ko balioarekin aurreko urteko emaitzak gainditu dira (4.770, 4.877 eta 5.003 2015ean, 2016an eta 2017an hurrenez hurren). Ibilgailuen salmentaren dinamismoa ibilgailu partikularren eta enpresetako eta bestelako ibilgailuen matrikulazioak joera ona izan duelako gertatu da. Hala, ibilgailu partikularren matrikulazioa (guztizkoaren % 65,2) 3.282 ibilgailuetakoa izan da, urte arteko % 7,9ko hazkundearekin. Enpresetako eta bestelako ibilgailuen matrikulazioa (lurraldeko matrikulazio guztizkoaren % 34,8) neurri handiagoan gehitu da (+% 12,8) eta hala, 1.750 matrikulazio egon dira.
ibilgailuen matrikulazioa
2018.I
2018.II
2018.III
Guztira
5.376
5.786
3.501 1.875
3.943 1.843
5.032 3.282 1.750
Partikularrak Enpresakoak eta beste batzuk
%∆ 9,6 7,9 12,8
Bizkaiko datuak. Aldakuntza tasa aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Iturria: Faconauto.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 18
Bilbon merkataritzara lotutako enpresen kopuruak behera egin du, eta afiliazioak gora
Enpresa sarearen garapenak adierazten du urteko hirugarren hiruhilekoan Bilboko merkataritza jarduerei lotutako enpresak2.767 direla, aurreko urtearekin alderatuz % 1,1eko jaitsiera egon delarik (32 enpresa gutxiago). Jaitsiera hori gertatu da txikizkako merkataritzak ere behera egin duelako (-% 1,6, 30 enpresa gutxiago) eta neurri baxuagoan ibilgailuen salmenta eta konponketa enpresek ere jaitsiera izan dutelako (-% 0,5) baita handizkakoek ere (-% 0,1). Aldi berean, Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonetatik merkataritzaren sektorera lotutakoak % 0,5 hazi dira azken urtean (91 pertsona gehiago). Azpisektoreen araberako joerak erakusten du enplegua areagotu egin dela, batez ere handizkako merkataritzan (+ %2,6), baita txikizkako merkataritzan ere (+ %0,1), baina neurri txikiagoan. Ibilgailuen salmenta eta konponketei lotutakoak behera egin du (-% 3,6). Bukatzeko kontuan hartu behar da merkataritza jardueren hiruhileko arteko garapenak enpleguan urtarokotasun osagarria izan dezakeela (-401 pertsona) baina egiaztatu egingo litzateke enpresa sarea murriztu egin dela enpresen galera mailakatuarekin (-31 azken hiruhilekoan).
Bilboko adierazleak Enpresak (afiliazio-kontuak)
03.2018
06.2018
09.2018
%∆
urte artekoa
2.816
2.798
2.767
-1,1
Handizkako merkataritza Txikizkako merkataritza Ibilgailuen salmenta eta konponketa
689 1.911
683 1.901
687 1.871
-0,1 -1,6
216
214
209
-0,5
Afiliatuak Handizkako merkataritza Txikizkako merkataritza Ibilgailuen salmenta eta konponketa
20.180 5.043 13.774
20.569 5.056 14.126
20.168 5.056 13.765
0,5 2,6 0,1
1.363
1.387
1.347
-3,6
Bilboko datuak. Aldakuntza tasa aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Iturria: GSDN.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 19
Turismoa Bilboko bidaiarien eta ostatu gauen gehikuntzak jarraitu egiten du...
Udako hiruhilekoan (uztailetik irailera) agerian da hiribilduko hoteletako jarduera turistikoa, Bilboko hoteletako ostatu gauak 563.061 izan baitziren, urte arteko % 1,9ko gehikuntzarekin (10.373 ostatu gau gehiago). Dinamismo hori are handiagoa da bidaiarien sarreretan, 283.837 bisitarirekin eta urte arteko % 2,1eko gehikuntzarekin (5.859 bisitari gehiago). Ostatu gauetan gehikuntza gertatu da hiru izar eta gehiagoko ostatuen segmentuan gehikuntza egon delako (+% 2,1) baita hiru izar baino gutxiagokoetan eta pentsioetan ere (+% 1,0). Hala, establezimendu banaketarekin bat etorriz, hiru izar eta gehiagoko establezimenduen taldeak bisitariek hiribilduan emandako lau gauetik hiru hartzen ditu (% 78,4).
… Atzerriko turismoaren dinamismo onenak estatu mailako turismoaren beherakada konpentsatu du.
Bidaiariei dagokienez ikusi da atzerritarren segmentuaren ostatu gau kopuruak gora egin duela (+% 6,7) baita bidaiari kopuruak ere (+% 5,9) eta hala konpentsatu egiten dira nazio mailako segmentuaren ostatu gauen (-% 3,7) eta bidaiarien kopuruak (-% 2,3). Modu horretan, hiribilduko hoteletako batezbesteko egonaldia 1,98 egunekoa izan da, eta atzerritarrena zertxobait altuagoa da (2,00 egun) estatuko bezeroena baino (1,97 egun).
Turismoa
2018.III
%∆
563.061 441.171
1,9 2,1
121.890
1,0
Estatukoak Atzerritarrak
246.718 316.343
-3,7 6,7
BIDAIARIAK Estatukoak Atzerritarrak
283.837 125.430 158.407
2,1 -2,3 5,9
1,98
-0,2
OSTATU GAUAK 3 izar eta gehiagoko hotelak 3* izar baino gutxiagoko hotelak eta ostatuak
BATEZBESTEKO EGONALDIA Batezbesteko egonaldia: gauak/bidaiariak (egunak) Aldakuntza tasa, iazko aldi berdinari dagokionez. Iturria: Eustat.
Hiriburu guztietan hoteletako ostatu gauak gehitu egin dira
Hotel jardueraren udako dinamismoa partekatua da eta hiriburu guztietako ostatu gauak gehitu egin dira orokorrean. Zehazki, hiruhilekoa ixtean % 4,4ko eta % 0,4ko gehikuntzak egon dira hurrenez hurren Sevillan eta Madrilen eta Valentzian. Horrekin guztiarekin, estatuko erreferentziazko bost hiriburuetan (G-5) ostatu gauak % 1,5 igo dira 2017ko hiruhileko berdinarekin alderatuz.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 20
Euskal hiriburuek estatuko hiriburuek baino dinamismo handiagoa izan dute
Euskal hiriburuetan (G-3) Donostiako ostatu gauen hazkundea da nabarmenena (+% 9,8) eta maila apalagoan IruĂąekoa (% 3,9) eta Gasteizkoa (+% 0,9). Hiriburu talde bientzako hirugarren hiruhilekoa positiboa izan da kasu guztietan eta euskal hiriburuen (G-3) batezbesteko hazkundea altuagoa da (+% 4,8) aipatutako estatuetakoak (+% 1,5%) baldintzatuta egon baitira hiri handietan izandako gehikuntza txikiagoagatik (Madril, Bartzelona eta Valentzia, +% 1etik behera).
benchmarkinga hoteletako ostatu gauak
2018.III
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5 batezbestekoa (hiriak) BILBO Gasteiz Donostia IruĂąea G-3 batezbestekoa (hiriak) G-9 batezbestekoa (hiriak)
4.944.123 5.923.821 1.263.348 1.409.770 516.576 -563.061 181.622 480.585 219.366 ---
%∆ 0,4 0,8 0,4 4,4 1,3 1,5 1,9 0,9 9,8 3,9 4,8 2,6
Aldakuntza tasa, iazko aldi berdinari dagokionez. Iturria: Eustat eta EIN.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 21
Garraioa ITSAS GARRAIOA Jaitsi egin da Bilboko portuko trafikoa, baina ez modu orokorrean
Bilboko portuan uztaila eta abuztua artean mugitutako salgaien trafikoa 6,0 milioi tonakoa izan zen eta urte arteko % 5,0ko jaitsiera izan zuen, 315.533 tonako galera garbiarekin. Atzerakuntza hori aztertutako salgaien garraioaren ia segmentu guztietan ikusi da, salgai orokorretan salbu, kasu horretan gora egin baitu. Hala, salgai likidoak guztizkoaren % 59,2 dira (3,5 milioi tona) eta urte arteko jaitsiera nabarmena izan dute (-% 7,8). Joera hori salgai solidoetan ere gertatu da, murrizketa handia izan dutenak (-% 15,0) eta talderako ekarpena jaitsi dute (% 12,1). Alderantziz, nabarmendu egin behar da salgai orokorren trafikoaren urte arteko gehikuntza (+% 7,3), guztizkoan duen pisua gehitu duena (% 28,3). Era berean, edukiontzien trafikoak ere gora egin du (+% 5,7), guztira 1,13 milioi tonarekin eta talderako ekarpena hobetu du (% 19,0). Bukatzeko, garraiatutako edukiontzi bolumenak (TEUs) ere aldeko garapena izan du (+% 7,4) eta ontziek jaitsiera arina izan dute (-% 3,2).
Salgaien itsas garraioa
Salgai Joaera (batez mugikorra azken 12 hilabeteetan
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 22
AIRE BIDEZKO GARRAIOA 2018ko hirugarren hiruhilekoan Loiuk 1,6 milioi bidaiari baino gehiago hartu ditu
Loiun uda honetan 1,6 milioi bidaiari baino gehiago egon dira (1.602.517) eta hala, 2017ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz % 9,5eko gehikuntza egon da. Hileko bilakaerari dagokionez urte arteko abuztuko hazkundea nabarmendu behar da (+ %10,4); ondoren datoz irailekoa (+% 9,9) eta uztailekoa (+ %8,3). Zehazki, hiru hilabeteetan metatutako gehikuntza 2017ko udan baino 139.194 bidaiari gehiagokoa da. Bidaiarien ia erdia nazio mailako hegaldietakoak izan dira (% 52,7), urte arteko % 9,6ko gehikuntzarekin (+73.684 bidaiari) eta 842.606 bidaiari gehikuntzarekin. Nazioarteko hegaldietan (trafikoaren % 47,3, 756.562 bidaiarirekin) bidaiarien bilakaerak dinamismo berdina izan du (+ %9,3, 64.179 bidaiari gehiago). Bukatzeko, egindako eragiketa kopuruaren gehikuntza zerbait baxuagoa izan da (+% 8,2), eta horrek esan nahi du hegaldien batezbesteko eraginkortasuna eta/edo dimentsioa hobetzeko joera sendotzen ari dela.
Aire bidezko garraioa
2018.III
%∆
BIDAIARIAK (kop.)
1.602.517
9,5
842.606 756.562
9,6 9,3
13.703
8,2
Hegaldi komertzialetan
Nazionalak Nazioartekoak
HEGALDIAK (kop.) Aldakuntza tasa, iazko aldi berdinari dagokionez. Iturria: Aena.
Bidaiari kopuruaren gorakada aztertutako ia aireportu guztietan
Aztertutako estatu mailako aireportuek bilakaera positiboa izan dute eta udako hiruhilekoko hazkundea (G-5) % 7,1ekoa izan da. Zaragozan (+% 24,0) eta Sevillan (+% 23,3) izandako hazkundeak nabarmendu behar dira, eta ondoren Valentziakoak (+% 9,8) Madrilekoak (+ %8,5, 16,1 milioi bidaiari) eta Bartzelonakoak (+% 3,7, 15,2 milioi bidaiari); garrantziari eutsi diote bidaiariei dagokienez. Gainerako euskal hiriburuetan (G-3) batezbesteko hazkundea % 25,6koa izan da, estatuko hiriburuena baino altuagoa. Gasteizko aireportuaren ibilbideak nabarmentzen jarraitzen du 37.319 bidaiarira iritsi baita (+ %53,2); horri gehitu behar zaio Iruñeko aireportuan izandako hobekuntza (+ %34,6) eta Donostiako aireportuarena baita ere (+% 11,2).
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 23
benchmarkinga aireportuetako bidaiariak
2018.III
%∆
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko metatua BILBO
16.122.835 15.159.426 2.341.667 1.621.191 178.940 ..
8,6 3,7 9,8 23,3 24,0 7,1
1.602.517 37.319 79.998 54.283 .. ..
9,5 53,2 11,2 34,6 25,6 7,3
Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ko metatua G-9ko metatua
Aldakuntza tasa, iazko aldi berdinari dagokionez. Iturria: Aena.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 24
Ekonomia produktiboa BARNE-PRODUKTU GORDINA 2018ko bigarren hiruhilekoan Bizkaiko Barne Produktu Gordinak urte arteko % 2,8ko hazkundea izan du; datu horrek berretsi egiten du 2014ko ekitaldian hasitako berreskuratze joera positiboa. Bizkaiko ekonomiaren dinamismo hori indartu egin da hiruhileko arteko hazkundearen sekuentzian urteko bigarren hiruhilekoan, % 0,5ekoa izanik gehitu egin baita hiruhileko arteko etengabeko hemeretzi hazkundeetara.
Bizkaiko ekonomiak hazkuntza joera mantentzen du
Bizkaiko enplegua urte arteko % 1,8 gehitu da, hau da, 479.641 lanpostu 6, eta kopuru horrek gainditu egiten du 2017ko bigarren hiruhilekoko 8.463 lanpostuko datua. Enpleguaren hazkundea nabaria da hiruhileko arteko hazkunde sekuentzian, hamazazpi hiruhilekoz jarraian positiboa baita. Zifra horiek sendotu egiten dute Bizkaiak EAEn sortzen den enpleguari egiten dion ekarpena (% 50,2). BPGd eta enplegua garatzean egiaztatu egin da lurraldeko ekonomia berreskuratze bidean dagoela eta aurreikuspenen arabera EAErako aurreikusitako antzeko hazkundea beteko da (+% 2,8 eta +% 2,3 2018rako eta 2019rako).
BPGd Bizkaia
Hiruhileko arteko aldakuntza Urte arteko aldakuntza
Iturria: Hiruhilekoen kontuak (Eustat), Oinarria 2015
6
Lanaldi osoaren baliokidetzan.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 25
INDUSTRIA Jarduera industriala behera doa, bereziki energian
Uztaila eta abuztua artean Bizkaiko industria ekoizpenaren indizeak urte arteko jaitsiera izan zuen (-% 0,7), eta emaitza hori mantendu egin da 2018ko lehenengo hiruhilekoan hasi zen beherako joeran. Lurraldeko jarduera industriala jaitsi egin da energia, gasa eta ura segmentua jaitsi egin delako (-% 14,8) baita erauzketa industriak ere (-% 15,8). Alderantziz, manufaktura industria % 1,2 hazi da baina hori ez da nahikoa beste sektore bien erregistro negatiboak konpentsatzeko.
Industria
2018.I
2018.II
2018.III
(Urte arteko aldakuntza tasa, %)
Ekoizpen adierazlea Manufaktura industria Energia, gasa eta ura Erauzketa industriak
-0,7 -0,2 -4,7 18,6
-2,8 -2,3 -7,0 2,7
-0,7 1,2 -14,8 -15,8
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak, egutegi efektua zuzenduta dutenak Erreferentziazko aldiari gehitutako indizearen urte arteko aldakuntza. Hirugarren hiruhilekoko datuak, uztailari eta abuztuari dagozkionak Iturria: Eustat.
ZERBITZUAK Bizkaiko zerbitzuen salmentak igo egin dira (% 5,1)
2018ko bigarren hiruhilekoan Bizkaiko zerbitzu sektoreko salmenta indizea urte arteko % 5,1 gehitu zen eta urteko lehenengo hiruhilekoan erregistratutako hazkunde erritmoa sendotu zen (+% 4,1). Joera positibo hori bi sektore segmentuetan gertatu da, merkataritza sektorean salmentak igo egin direlarik (+% 5,5) eta baita gainerako zerbitzuetan ere (+% 4,9). “Gainerako zerbitzuak” azpisektorearen emaitza jarduera adar guztietako salmenten hazkundearen ondorioa da. Zehazki, hazkunde handienak izan dituzten adarrak jarduera administratiboak eta zerbitzu osagarriak (+% 7,3), ostalaritza (+% 6,8), garraioak eta biltegiratzea (+% 6,4) eta jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak (+% 3,7) izan dira, eta behera egin dutenak informazio eta komunikazio jarduerak izan dira (-% 0,7). Sektore salmentak hobetzean Bizkaiko zerbitzuen jardueretan lan egiten dutenen adierazlea ere gehitu egin da (urte arteko +% 2,1 ), nagusiki gainerako zerbitzuetan (+% 2,8), baina merkataritzan ere enplegua hobetu egin da (+% 0,8).
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 26
Zerbitzu salmentak Urteko arteko aldakuntza-tasa Indizea
Iturria: Zerbitzuen salmenten indizea (Eustat), Oinarria 2015
Zerbitzuak
2017.IV
2018.I
2018.II
(Urte arteko aldakuntza tasa, %)
Zerbitzuak, guztira Merkataritza Bestelako zerbitzuak Garraioa eta biltegiratzea Ostalaritza Informazioa eta komunikazioak Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak Jarduera administratiboak eta zerbitzu osagarriak
3,9
4,1
5,1
3,8
3,2
5,5
4,2 4,0 5,4 -0,5
5,7 4,1 9,0 2,6
4,9 6,4 6,8 -0,7
6,9
6,1
3,7
5,1
8,9
7,3
1,8 0,8 2,3
2,2 0,8 2,9
2,1 0,8 2,8
Lana daukatenen indizea Zerbitzuak Merkataritza Bestelako zerbitzuak Bizkaiko datuak, egutegi ondorioz zuzendutakoak. Iturria: Eustat.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 27
KANPO MERKATARITZA Esportazioak eta inportazioak etengabe gehitu dira
Bizkaiko enpresek egindako esportazioak uztaila eta abuztuan 1.868,3 milioi eurokoak izan dira, urte arteko % 18,5eko gehikuntzarekin (+291,4 milioi euro). Inportazioak 2.057,1 milioi eurora iritsi dira, eta % 20,5eko igoera izan dute (+350,4 milioi euro). Horrenbestez, kanpo merkataritzaren saldoa defizitarioa da (-188,7 milioi euro) eta estaldura tasa % 90,8koa. Bizkaiko kanpo jarduera ez energetikoak hazkuntza nabaria izan du esportazioetan (+% 15,1) eta talderako ekarpena sendotu da (% 76,9); inportazioak neurri apalagoan gehitu dira (+% 1,8). Horrela, merkataritza saldoa superabitekoa da (+498,8 milioi euro), eta kanpo estaldurako tasa % 153,2koa da.
Kanpo merkataritza
2018.II
2018.III
(Urte arteko aldakuntza tasa, %)
Esportazioak guztira Energetikoak ez diren esportazioak Inportazioak guztira Energetikoak ez diren inportazioak
7,8
18,5
10,3
15,1
6,0
20,5
3,0
1,8
(Partaidetza ratioa, %)
Energetikoak ez diren esportazioak % / espor. guztiak Energetikoak ez diren inportazioak % / inpor. guztiak
75,7
76,9
54,7
45,6
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak. Hirugarren hiruhilekoa, uztaila-abuztuari dagokio Iturria: Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa.
Esportazioen ratioa BPGd-ari dagokionez (%) Bizkaia % export/BPGd
Iturria: Hiruhilekoen kontuak (Eustat), Oinarria 2015
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 28
Jarduera ekonomikoak Jarduera lizentzien kopuruek goranzko joerari eutsi diote
Uztaila eta iraila artean Bilboko jarduera ekonomikoen lizentziak 40.928 izan ziren, eta horrek esan nahi du % 2,4ko gehikuntza egon zela aurreko urteko hiruhilekoarekin alderatuz (950 lizentzia aktibo gehiago) eta hiribilduan 2009tik egon den jarduera lizentzia zifrarik altuena da (seriea hasi zenetik), eta 2012an hasitako hazkunde profila eratzen doa. Hiruhileko arteko terminoetan hazkundea apaldu egin da eta aldia ixtean gehikuntza % 0,2koa izan da (88 lizentzia gehiago). Hiribilduko lizentzia aktibo guztietatik lautik hiru enpresa jarduerenak dira (guztizkoaren % 74,7) eta jardueraren 30.581 lizentzia dira. Nahikoa baxuagoa den pisu erlatiboarekin, ia lau lizentziatik bat lizentzia profesionala da (% 24,3; 9.955 lizentzia) eta % 1 jarduera artistikoen lizentziak dira (392 lizentzia). Aipatu behar da hiru lizentzia taldeek bilakaera ona izan dutela bai urte arteko kopuruetan (% +2,3, % +2,5 eta % +2,6, hurrenez hurren) bai hiruhileko arteko kopuruetan (% +0,2, % +0,2 eta % +1,6, hurrenez hurren).
Jarduera ekonomikoak
Hirugarren sektorea nagusitzen da enpresa lizentzien artean
Enpresa jardueren lizentziei dagokienez, % 85,3 zerbitzu sektoretakoak dira (jarduerako lizentzien 26.086), ondoren eraikuntza sektoreko lizentziak daude (3.048) eta azkenik industria lizentziak (1.447). Hiru sektoreek erkaketa terminoetan hobekuntza izan dute aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, eta beraz, zerbitzu sektoreko enpresa lizentziak % 0,1 (+14 lizentzia) gehitu dira, eraikuntzakoak % 1,3 (+39 lizentzia) hazi dira eta industrialak % 0,8 (+11 lizentzia).
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 29
Bukatzeko, zerbitzu sektoreari atxikitako enpresa jardueren garapena ez da bateratua izan: merkataritza (-% 0,7) eta ostalaritza (-% 0,1) lizentziek behera egin dute urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuz, eta finantza zerbitzuetakoek eta aseguruetakoek (+% 0,5), higiezinen zerbitzuetakoek (+% 1,6) eta enpresa zerbitzuetakoek (+% 0,1) gora egin dute.
%∆
jarduerak
2018.II
2018.III
urte artekoa
hiruhileko artekoa
Jarduera ekonomikoak
40.840
40.928
2,4
0,2
Enpresa jarduerak Industria Eraikuntza Zerbitzuak
30.517
30.581
2,3
0,2
1.436 3.009 26.072
1.447 3.048 26.086
1,3 7,4 1,8
0,8 1,3 0,1
9.937
9.955
2,5
0,2
386
392
2,6
1,6
Jarduera profesionalak Jarduera artistikoak
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (ekonomia jardueren gaineko zerga)
SOZIETATE BERRIAK Urteko hirugarren hiruhileko batean sozietateak eratzean izan den daturik onena
2018ko hirugarren hiruhilekoan jaitsiera nabarmena izan dute Bilbon sortutako sozietate berriek. Uztaila eta iraila artean 167 sozietate izan ziren, aurreko hiruhilekoan baino % 28,3 gutxiago (66 sozietate gutxiago), baina urte arteko terminoetan hazkunde garrantzitsua egon da (+% 32,5; 41 sozietate gehiago). Kontuan hartu behar da grafikoan adierazita dagoen bezala sozietateek hirugarren hiruhilekoan egindako inskripzioek jarduera baxuagoko urtarokotasun jokaera dutela: kontuan hartutako sei urteetan zehar hirugarren hiruhilekoko datua guztietan baxuena da, eta 2018an, azken sei urteetako ia altuena izan da (167 izan dira, eta aurrekoetan 126, 152, 141, 174 eta 149).
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 30
Merkataritza sozietate berriak
Bilbon eratutako sozietate berrien % 83,2 zerbitzu sektorekoak dira (139 sozietate), eraikuntzakoak % 12,0 (20 sozietate), eta industria eta energiakoak % 4,8 (8 sozietate); lehenengo sektorean ez da batik ere eratu (% 0,0). Gainera, zerbitzu sektorearen barneko ia jarduera guztiak gehitu egin dira orain dela urtebetetik, eta garraioa, biltegiratzea eta komunikazioak izan da behera egin duen bakarra (-% 75,0, hiru sozietate gutxiago). Merkataritza azpisektoreari atxikitako sozietate berriak urteko hirugarren hiruhilekoan sortutako zerbitzu sektoreko % 24,5 dira eta % 112,5 igo dira aurreko urtearekin alderatuz (18 sozietate gehiago). Bigarren postuan daude higiezinen jarduerak (guztizkoaren % 28,1) eta ostalaritzakoak (% 13,7) aurreko urtearekin alderatuz hurrenez hurren % 14,7 eta % 11,8 hazi direnak. Bukatzeko, finantzaketa bitartekaritza azpisektoreak pisu gutxiago du (% 9,4) baina nabarmenki hazi da (+% 30,0; hiru sozietate gehiago).
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 31
Sozietate berriak
2018.III
%∆ hiruhileko artekoa
urte artekoa
Merkataritza sozietate berriak
167
-28,3
32,5
Lehenengo sektorea Industria eta energia Eraikuntza Zerbitzuak
0 8 20 139 34 19 1 13 39
-100,0 -27,3 -25,9 -28,4 -29,2 -20,8 -83,3 -35,0 -35,0
0,0 14,3 17,6 36,3 112,5 11,8 -75,0 30,0 14,7
33
-8,3
57,1
Merkataritza eta konponketak Ostalaritza Garraioa, biltegiratzea eta komunikazioak Finantzaketa bitartekaritza Higiezinen jarduerak eta enpresei zuzendutako zerbitzuak Beste zerbitzu batzuk Iturria: Merkataritza Erregistroa
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 32
2018KO III. HIRUHILEKOA
ADIERAZLEAK Azkeneko datua
Δ Urte artekoa
(%)
Aldia
LAN MERKATUA Biztanleria aktiboa (milakotan)**
159,2
-4,6
III. hiruhilekoa
Landunak (milakotan)**
138,1
0,4
III. hiruhilekoa
Langabeak (milakotan)**
21,1
-28,2
III. hiruhilekoa
Langabezia tasa (%)**
13,2
-4,4pp*
III. hiruhilekoa
24.839
-5,9
irailean
176.365
2,2
irailean
38.331
6,3
III. hiruhilekoa
20.168
0,5
irailean
104,0
2,2
irailean
Ostatu gauak (kop.)
563.061
1,9
III. hiruhilekoa
Bidaiariak (kop.)
283.837
2,1
III. hiruhilekoa
1,98
-0,2
III. hiruhilekoa
5.991,4
-5,0
Uztaila-abuztua
1.602.517
9,5
III. hiruhilekoa
40.928
2,4
III. hiruhilekoa
175,2
-0,7
Uztaila-abuztua
167
32,5
III. hiruhilekoa
Erregistratutako langabeak (pertsona kop.)** Afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA Afiliatuak Kontsumo prezioak (adierazlea)*** TURISMOA
Batezbesteko egonaldia (ostatu gauak/bidaiariak) GARRAIOA Salgaien itsas garraioa (mila tonatan) Bidaiarien aireko garraioa ENPRESA JARDUERA Enpresa jardueren lizentziak Industria ekoizpena (indizea)*** Merkataritza sozietate berriak (kop.)
* Ehuneko puntuak ** Bilboko biztanleak. *** Bizkaiari dagokion adierazlea. KPIren bilakaera, erreferentziazko aldiari gehitutako indizearen arabera. Iturria: Autoreek egindakoa, oinarritzat hartuz Eustaten, EEZPren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren, EINen, Estatuko portuen, Merkataritza erregistroaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Aenaren datuak.
Hiruhileko koiuntura -2018ko III. hiruhilekoa 33