Bilboko hiruhileko koiuntura txostena i hiruhileko 2015 iaearekin web

Page 1

I 2015 Bilboko Hiruhileko Egoerari buruzko Txostena


Laburpena NDFren aurreikuspenaren arabera, munduko hazkundea % 3,5ekoa izango da 2015erako eta % 3,8koa 2016rako

NDFk, oro har, urtarrilean argitaratutako hazkunde-aurreikuspenak mantentzen ditu, eta urteko BPGd-ak, urtean, batez beste, 2015ean % 3,5eko gorakada izango duela eta 2016an % 3,8koa aurreratu du. NDFk aurreikusi du ekonomia aurreratuetan “2015ean hazkundea finkatzea, 2014aren aldean" (% 2,4ko eta % 1,8ko tasekin, hurrenez hurren), baina goraka ari diren merkatuetan ahultzea (2014an % 4,6 izatetik 2015ean % 4,3 izatera), “goraka ari

diren merkatu handien eta petrolioa esportatzen duten herrialdeen ekonomia batzuen ikuspegiaren moderazioaren ondorioz�.

Eurogunerako, orokorrean, aurreikuspenak hobetu egin dira % 1,5 2015ean eta % 1,6 2016an, eta garrantzi berezikoa da Espainiako ekonomiarako proiektatutako dinamismoa (% 2,5 eta % 2,0).

Euskal BPGd-a hazteko aurreikuspenak hobetu dira, % 2,3ra arte 2015ean.

Gutxitu egin da Bilbon bizi den landun-kopurua (% -2,2) eta langabekopurua (% -12,9)

Afiliatutako biztanlekopuruak behera egin du 730 pertsona abenduaren aldean, baina urte artean % 1,1 egin du gora

Biztanleek sinatutako lankontratuen kopuruak gora egin du, % 13,0

Euskal ekonomiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren aurreikuspenek adierazten dute BPGd-aren hazkundea egonkortu egingo dela, % 2,0tik gorako tasekin, hurrengo hiruhilekoetan, eta horrek aukera emango du, 2015 osorako, % 2,3ko aurrerapena egon dadin. Hazkunde hori barne-eskariaren indarrean oinarrituko da, kanpo-saldoaren ekarpen positibo txikiarekin. Eskaintzaren ikuspuntutik, eraikuntzaren sektoreak jarraituko du zeinu negatiboko ekarpenarekin (% -0,6), zerbitzuen sektorearen profil dinamikoaren (% 2,6) eta industria-jardueren (% 1,8) aldean. Horrela, 2015ean enplegua sortzeko aurreikuspena % 1,6koa da.

Bizkaiko eta/edo Bilbo hiribilduko ekonomiari buruzko adierazle koiunturalek ere, oro har, balantze positiboa dute. Lan-merkatuari dagokionez, Biztanleria Aktiboaren Inkestek erakusten dute 2015eko lehen hiruhilekoan bertako biztanleria aktiboaren kopuruak behera egin duela (% -4,4 hiruhilekoen artean), eta hori landunen beherakadan (% -2,2, 131,6 milaka pertsona) eta langabeen beherakadan (% -12,9, 31,6 milaka pertsona) islatzen da. Langabezia-tasak 1,9 puntu egin du behera, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 19,34koa da batez bestekoa, eta gizonezkoen langabezia-tasa % 21,03koa (-1,2pp) eta % 17,34 emakumezkoen artean (-2,7pp).

Hiribilduko enpresei afiliatutako biztanleei dagokienez, urtarrileko beherakada handiaren ondoren eta otsailean berreskuratu ondoren, martxoaren amaieran enpleguak berriz ere egin zuen atzera, eta, guztira, 165.315 afiliatu izan ziren: abenduan baino 730 gutxiago (% -0,4). Hori guztia kontuan hartuta, urte arteko balantzea positiboa da, eta 2014ko martxoaren aldean, 1.870 afiliazioren gorakada (% +1,1) egon da.

Lan-merkatuaren dinamismo handiena ere Bilbon bizi den biztanleriaren lan-kontratu kopuruaren bilakaera onean islatzen da. 2015eko lehen hiru hilabeteetan, 27.230 kontratu formalizatu dira, alegia, urte artean % 13,0ko hazkundea egon da, 2014ko lehen hiruhilekoan eskuratutako zifrari dagokionez. Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 1


Erregistratutako langabeziak % 3,6 egin du gora, 2014ko itxieran izan zen datuaren aldean

Erregistratutako langabezia dela eta, martxoa 32.164 pertsonarekin itxi da: abenduaren amaieran baino 1.122 gehiago (% +3,6ko hiruhileko arteko aldaketa). Nabarmendu beharra dago erregistratutako langabeziak % 8,9 egin duela gora 25 urtetik beherako biztanleen artean, eta iraupen luzeko langabeziak (hiru urte baino gehiago enplegua bilatzen) goranzko joerari eusten diola (% +4,6 abenduaren aldean), 9.000 pertsonarengan duela eragina.

Zerbitzuen sektoreko salmentek hiru hiruhileko positibo izan dituzte jarraian, baina enpleguak jarraitzen du behera egiten

Sektore-jardueraren adierazleak direla eta, oro har, salmenta eta/edo ekoizpenari dagokionez, jarraitzen du susperraldi txikiko joerari eusten, baina ez enpleguari dagokionez. Bizkaiko zerbitzuen sektoreko salmenta-indizeak 2014a % 1,0ko batez besteko urteko gorakadarekin itxi du (aldaketa positiboekin bigarren hiruhilekotik), baina, okupazioari dagokionez, indizeak oraindik kontrako joera erakusten du (% -2,1eko urteko batez bestekoa).

Merkataritza-jarduerarako, Bizkaiko salmenta-indizeak aldeko bilakaera erregistratzen du urteko osokoan (% 0,6), eta hori ere ez da sektore-okupazioan islatzen (% -1,9). Hori guztia kontuan hartuta, merkataritza-enpresen eta Bilbon afiliatutako biztanleen datu zehatzek urte arteko balantze positibo leuna erakusten dute aurtengo lehen hiruhilekoa ixtean (% 1,0 eta % 0,2, hurrenez hurren).

Estatuko hotel-eskaria atzerrikoa baino gehiago handitu da lehen hiruhilekoan

Bilboko ostalaritza-establezimenduek urteko lehen hiruhilekoa balantze positiboarekin itxi dute, bai ostatu-gauei dagokienez (% 11,9), bai bidaiarien sarrerari dagokionez (% 8,3). Susperraldia eskari nazionalaren emaitza onetan islatzen da (% 12,6ko eta % 8,9ko hazkundeak, hurrenez hurren), bai eta atzerritik datorren turismoaren emaitza onetan ere (% 10,4 eta % 6,9, hurrenez hurren). Batez besteko egonaldia ere hobetu da (1,81).

Aireportuko bidaiarien trafikoak % 4,5 egin du gora, 2014ko lehen hiruhilekoaren aldean

Loiuko aireportuko bidaiarien trafikoak ere balantze positiboa izan du. Zifra metatua 803.646 bidaiari izan da, urtarriletik martxora, eta aireko trafikoak % 4,5eko gorakada izan du aurreko urteko aldi beraren aldean (34.906 bidaiari gehiago, termino absolutuetan). Azken urteotan gertatu den bezala, nazioarteko aireko trafikoak askoz ere jarrera dinamikoagoa du (% 9,3, 281.721 bidaiari), nazio-eremukoa baino (% 2,5, 514.954).

Bizkaiko industriaprodukzioa areagotu eta salgaien trafikoa gutxitu egin da

Industria-jarduerari dagokionez, Bizkaiko industria-ekoizpenaren indizeak bilakaera positiboa du 2015eko lehen bihilekoan, urte arteko % 3,0ko hazkundearekin. Ordea, salgaien portuko trafikoak % 4,5 egin du atzera aldi berean, eta mugitutako 195 mila tona galdu ditu (salgaiak orokorrean, gehienetan).

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 2


Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA NDFk 2015erako BPGd-a % 3,5 haziko dela aurreikusi du

Apirilean argitaratutako Nazioarteko Diru Funtsaren munduko hazkuntzaren aurreikuspenak adierazten du munduko BPGd-a, batez beste, % 3,5 haziko dela 2015ean eta % 3,8 2016an. Horrela, bat dator, oro har, urtarrilean eguneratutako Munduko Ekonomiaren Ikuspegien txostenean adierazitakoarekin. Hori guztia kontuan hartuta, zera adierazten da: “epe ertainerako aukerak orain ez dira hain optimistak ekonomia

aurreratuentzako eta, batez ere, goraka ari diren merkatuentzako, horien jarduera 2010etik hozten ari baita”.

Goraka eta garapen-bidean ari diren ekonomien hazkundeak jarraitzen du dezeleratzen

Ekonomia aurreratuetan % 2,4ko batez besteko hazkundea aurreikusi da 2015erako eta 2016rako; 2014an % 1,8koa izan zen.

Goraka eta garatzen ari diren ekonomientzako BPGd-aren batez besteko hazkuntzaren aurreikuspenak mantendu egiten dira, % 4,3an 0215erako, eta % 4,7an, 2016rako. Horrela, aurreikusten da hazkundeak abiadura motelduko duela 2015ean, bosgarren urtez jarraian, petrolioaren herrialde esportatzaileetan beheranzko berrikuspen gogorrengatik, Txinako dezelerazioarengatik edo Latinoamerikako aukeren etengabeko suntsipenagatik (beste lehengai batzuen prezioen beherakadagatik), besteak beste.

Ekonomia aurreratuen hazkundearen aurreikuspenak, osotasunean, ez dira aldatzen, urtarrilean argitaratutakoaren aldean, batez besteko urteko tasak % 2,4 izanik bai 2015ean, bai 2016an. Nahiz eta Ameriketako Estatu Batuetako ekonomiak dinamismo sendoari eutsiko dion, hazteko aurreikuspenen beheranzko berrikuspena egin da, % 3,1 artekoa, 2015ean eta 2016an (-0,5pp eta -0,2pp, urtarrilari dagokionez).

Munduko BPGd-a

2014p

2015p

2016p

(Urteen arteko aldakuntza-tasa, %)

MUNDUKO BPGd-a

3,4

3,5

3,8

Ekonomia aurreratuak Ameriketako Estatu Batuak Eurogunea  Alemania  Frantzia  Italia  Espainia

1,8 2,4 0,9 1,6 0,4 -0,4 1,4 4,6

2,4 3,1 1,5 1,6 1,2 0,5 2,5 4,3

2,4 3,1 1,6 1,7 1,5 1,1 2,0 4,7

7,4 7,2 0,1 0,6

6,8 7,5 -1,0 -3,8

6,3 7,5 1,0 -1,1

Ekonomia azaleratu berriak eta garatzeko bidean daudenak  Txina  India  Brasil  Errusia Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2015eko apirila).

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 3


Euroguneko hazkundearen aurreikuspenak hobetu egiten dira % 1,5 arte 2015erako Espainian % 2,5aren aldean

Ordea, Eurogunearen hazkundearen aurreikuspena hobetu egin da, BPGd-a 2015ean % 1,5 eta 2016an % 1,6 igoko dela estimatuta (+0,3pp eta +0,2pp). Goranzko berrikuspen hori Alemaniako (% 1,6 eta % 1,7, hurrenez hurren), Frantziako (% 1,2 eta % 1,5), Italiako (% 0,5 eta % 1,1) eta, bereziki, Espainiako (% 2,5 eta % 2,0) hazkundearen berrikuspenaren ondorio da.

EUSKAL EKONOMIA Euskal ekonomia hazteko aurreikuspena 2015ean % 2,3ra arte hazten da.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak oraintsu eguneratu ditu 2015erako euskal ekonomiaren hazkunde-aukerak, pasa den urrian argitaratutako aurreikuspenaren goranzko berrikuspena eginez. Aurreikusten da 2015eko lau hiruhilekoetan % 2,2 eta % 2,4 arteko hazkundea egotea eta, horrela, urtean BPGd-a % 2,3 haztea, batez beste. Barne-eskariak pixkanakako susperraldiaren profilari eutsiko dio, eta aurreikusten da BPGd-ari egingo dion ekarpena % 2,2koa izatea 2015ean. Agregatu horren barruan, etxeen kontsumoaren gastuak gora egingo du % 2,5 eta gastu publikoak modu neurritsuagoan egingo du, urte artean batez beste % 0,9. Bestalde, kapital-eraketa gordinaren hazkundea azeleratzen joango da, urteek aurrera egin ahala, BPGd-ari % 2,0ko ekarpenarekin, 2015ean.

BPGd-a Euskadin BPGd-a     

  

Etxeko kontsumoa Kontsumo publikoa Inbertsioa Barne-eskariaren ekarpena Kanpoko saldoaren ekarpena industria Eraikuntza Zerbitzuak

2015p

2015p

I

II

III

IV

2,2

2,2

2,3

2,4

2,3

2,6 0,9 1,2 2,1 0,1

2,6 1,0 1,7 2,3 -0,1

2,4 0,7 2,3 2,2 0,1

2,4 0,8 2,8 2,3 0,1

2,5 0,9 2,0 2,2 0,1

1,4 -1,3 2,6

1,6 -0,9 2,5

1,9 -0,4 2,6

2,2 0,0 2,7

1,8 -0,6 2,6

Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2015eko martxoa)

Kanpo-eskariaren ekarpenak “ekarpen nuluaren inguruan fluktuatuko du” (% +0,1 2015ean), eta hazkundearen muturra % -0,1 eta % 0,1 bitartekoa izanik, urtean zehar.

“Europako eta Espainiako ekonomiaren susperraldiak esportazioetan eragin zuzena izango duela adierazten da, baina inportazioek gora egingo dutela, kontsumoaren susperraldiaren eta ekipoko ondasunetan inbertitzearen ondorioz”.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 4


% 2,6 hazteko aurreikuspena zerbitzuetan eta % 1,8 industrian, eta eraikuntzajarduerak jarraitzen du atzera egiten

Eskaintzaren ikuspegitik, zerbitzuen sektoreak hazkundeko erritmo dinamikoari eutsiko dio, aurreikuspenek EAEko BPGd-ari % 2,6ko ekarpena egitea adierazten dutela, 2015erako, industriaren % 1,8aren aldean (% 2,2 lortu zuen, laugarren hiruhilekoan). Eraikuntzaren sektoreak, ordea, balio negatiboei eutsiko die, 2015ean batez besteko % -0,6ko ekarpenarekin.

Enplegua % 1,6 haztea aurreikusten da, 2014aren aldean, langabezia-tasa pixkanaka behera joango dela

Enplegua hazteko aurreikuspenak direla eta, Eusko Jaurlaritzak aldeko jarrera erakutsi du, urteko hazkundearen batez besteko tasa % 1,6koa izanik 2015ean, horrek aukera eman duela lehenengo hiruhilekoan % 14,0ko langabezia-tasa izatetik laugarren hiruhilekoan % 13,5ekoa izatera igarotzeko.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 5


Lan-merkatua MAGNITUDE NAGUSIAK Biztanleria aktiboaren kopuruak % 4,4 egin du behera, 2014ko laugarren hiruhilekoaren aldean…

…eta okupazioak pixka bat gutxiago (% -2,2)

EINek argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren azken datuek, 2015eko lehen hiruhilekokoek, Bilbon bizi den biztanleria aktiboa 163,2 mila pertsona direla islatzen dute, alegia, % 4,4ko beherakada izan duela, aurreko hiruhilekoaren aldean.

Hiribilduan bizi diren landunak 131,6 mila pertsona dira, 2014ko laugarren hiruhilekoan baino % 2,2 gutxiago (2,9 mila pertsona gutxiago), eta gizonezko landunen eta emakumezko landunen kolektiboak era berean eboluzionatu du (% -2,0 eta % -2,4, hurrenez hurren).

Jarduera-arloen araberako landunen banaketa kontuan hartuta ikusten da industria aurreko hiruhilekoaren aldean aldeko bilakaera duen sektore bakarra dela, % 0,9ko hazkundearekin, 11,2 mila pertsona, guztira. Eraikuntzak % 15,4ko hazkundea izan du (7,5 mila landun, guztira), zerbitzuen sektoreak behera (hiruhileko arteko % -3,6) eta, gutxi gorabehera, 112,5 mila landun batzen ditu.

Enplegu-tasa % 45,5ekoa da, eta handiagoa da gizonen artean (% 51,86, emakumeen arteko % 39,96aren aldean). Guztira, enplegu-tasak 0,83 portzentajezko puntu egin du behera, aurreko datuarekin alderatuta; atzerakada hori pixka bat handiagoa da gizonen artean emakumeen artean baino (-1,29pp eta -0,52pp, hurrenez hurren).

biztanleria aktiboa Biztanleria aktiboa (milakotan)  Landunak (milakotan) -

Industria

Eraikuntza Zerbitzuak

 Langabeak (milakotan) Langabezia-tasa (%)

2014ko III. hir.

2014ko IV. hir.

2015eko I. hir.

162,5

170,8

163,2

-4,4

131,1 12,0 6,3 112,4

134,5 11,1 6,5 116,7

131,6 11,2 7,5 112,5

-2,2 0,9 15,4 -3,6

31,4

36,3

31,6

-12,9

19,30

21,23

19,34

-1,89pp

∆%

Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoko emaitzekin erkatuta Iturria: Biztanleria Aktiboaren Inkesta, EIN.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 6


Biztanle langabeen kopuruak behera egin du % 12,9 eta 31.600 pertsona inguru kalkulatzen dira, % 19,34ko langabeziatasarekin

Bestalde, Bilbon bizi diren langabeen kopuruak gora egin du, eta 31,6 mila pertsona dira, alegia, 2014ko laugarren hiruhilekoaren aldean, % 12,9ko beherakada egon da (4,7 mila langabe gutxiago, termino absolutuetan). Sexuaren arabera, emakumezko langabeen kopuruak behera egin du, % 17,7, eta 13 mila pertsona dira (2,8 mila gutxiago aurreko hiruhilekoaren aldean) eta gizonen artean % 8,8 egin du behera, eta 18,6 mila pertsona dira (-1,8 mila).

Ondorioz, langabezia-tasa % 19,34koa da, eta gizonengan du eragin handiagoa (% 21,03) emakumeengan baino (% 17,34). Hiruhilekoen arteko aldaketa kontuan hartuta, Bilboko langabezia-tasak behera egin du 1,89 portzentajezko puntu, eta sexuen artean desberdintasuna esanguratsua da; izan ere, emakumeen artean erregistratutako atzerakadak (-2,7pp) gizonena bikoizten du (-1,3pp).

milakoetan Biztanle aktiboak

195 185

I-13 166,6

175 I-15 163,2

I-14 160,8

165 155

30,6 30,5

Biztanle langabeak 31,6

145 135

I-13 136,0

I-15 131,6

I-14 130,3

Biztanle okupatuak

125 115

I

II

III 2013

IV

I

II

III 2014

IV

I 2015

KONTRATUAK Bertan bizi den biztanleriak erregistratutako kontratukopuruak % 13,0 egin du gora, 2014ko lehen hiruhilekoaren aldean

Bilbon bizi den biztanleriak 27.230 lan-kontratu formalizatu ditu, guztira, 2015eko lehen hiruhilekoan; horrek esan nahi du urte artean % 13,0ko hazkundea egon dela, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta (3.124 kontratu gehiago, termino absolutuetan). Gizonezkoek formalizatutako kontratu-kopurua (13.062, guztira) emakumezkoena baino gehiago hazten da (14.168), urteko arteko % 14,1eko eta % 11,9ko aldaketekin.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 7


45 urteko eta gehiagoko biztanleen kontratazioaren gorakada nabarmena

Sinatutako hamar kontratuetatik bederatzi aldi baterakoak dira, baina kontratu mugagabeak neurri handiagoan egiten du gora

Adin-taldeen araberako xehetasunak kontuan hartutako segmentu guztietan kontratazioaren aldeko bilakaera islatzen du, eta bereziki nabarmentzen da 45 urteko eta gehiagoko biztanleen artean (% 18,7) antzemandako hazkundeak, 25 urtetik beherako estratuari dagokiona (+8,9) bikoizten duena. 25 eta 34 urte bitarteko estratuen bilakaera biztanleriaren batez bestekoaren antzekoa da (% 11,2 eta % 13,1, hurrenez hurren).

Erantsitako taulan ikusten den bezala, urtarriletik martxora bitartean sinatutako hamar kontratutatik bederatzi aldi baterakoak dira (guztizkoaren % 89,6) eta, guztira, 24.390 kontratu. Hori guztia kontuan hartuta, kontratazio mugagabearen bilakaera positiboa da; urte arteko hazkundea % 20,0koa da (474 kontratu gehiago), 2014ko lehen hiruhilekoari dagokionez, aldi baterako kontratuen % 12,2ren aurrean (2.650 kontratu gehiago).

Kontratuak

2015eko I. hir.

GUZTIRA  Emakumeak  Gizonezkoak

27.230 14.168 13.062

13,0 11,9 14,1

3.768 9.708 7.192 6.562

8,0 11,2 13,1 18,7

2.840 24.390

20,0 12,2

23.199 2.501 1.320 210

12,3 34,1 -4,8 5,0

   

16–24 urte 25–34 urte 35–44 urte 45 eta urte gehiago

 Mugagabeak  Aldi baterakoak    

Zerbitzuak Industria eta energia Eraikuntza Lehen sektorea

∆%

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi bereko emaitzekin erkatuta. Iturria: SEPE.

Industriako eta energiako jardueretako kontratazioak gora egin du % 34,1, baina eraikuntzakoak % 4,8 egin du behera

Sektore-banaketak agerian uzten du zerbitzuen jardueren nagusitasuna, kontuan hartuta hiribilduan bizi diren biztanleak 2015eko lehen hiruhilekoan sinatutako lan-kontratu guztien % 85,2 direla. Gainerako kontratuak, beheranzko hurrenkerari jarraiki, industriaren eta energiaren sektoreari (guztizkoaren % 9,2), eraikuntzakoari (% 4,8) eta zerbitzuetakoei (% 0,8) daude atxikita.

2014ko lehen hiruhilekoari dagokion bilakaera kontuan hartuta, nabarmentzekoa da, alde batetik, industriaren eta energiaren sektoreko enpresei (% 34,1) atxikitako kontratazioaren hazkunde esanguratsua eta, bestetik, eraikuntza-jarduerari lotutako kontratazioaren atzerapena (% -4,8). Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 8


ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA-TASA Erregistratutako langabeziak % 3,6 egin du gora, abendu amaieraren aldean

Martxoaren amaieran, Bilbon erregistratutako langabeak 32.164 izan ziren, alegia, % 3,6 gehiago, 2014. urtean itxi zen kopuruaren aldean (31.042). Balio absolutuetan, 1.122 pertsona gehiago dira enplegua bilatzen ari direnak, eta horietatik % 60 baino gehiago emakumeak dira. Erregistratutako emakumezkoen langabeziak gizonezkoen adierazleak baino bilakaera okerragoa du, eta hiruhilekoen artean % 4,4ko hazkundea du, % 2,8ren aldean. Horrela, martxoaren amaieran langabezian eta enplegua bilatzen zebilen emakume-kopurua 16.644 zen eta egoera berean zeuden gizonak 15.520.

Erregistratutako langabezia-tasa [milakoetan] Urtekoa

Hilekoa

34

32,9

32,6

32,2

31,0 31,0 (2013)(2014) 30,8 (2012)

32

27,4 (2011)

28

30

01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03

2010 2011 2012 2013 2014

26

2013

2014

2015

Iturria: SEPE.

Erregistratutako langabeziak % 8,9 egin du gora 25 urtetik beherakoen artean

Iraupen luzeko langabeziak % 4,6 egin du gora, abenduaren aldean

Adinaren arabera, adierazi behar da erregistratutako langabe-kopuruaren % 45,5ek baino gehiagok 45 urtetik gora duela (14.634 pertsona), eta 35 eta 44 urte bitarteko estratuak oso zabal gainditzen ditu (% 27,3, 8.795 pertsona), bai eta 25 eta 34 urte bitartekoak (% 20,8, 6.701) eta 25 urtetik beherakoak ere (% 6,3, 2.034 pertsona). Hiruhilekoen arteko bilakaera dela eta, adierazi beharra dago langabezia-tasaren gorakadak gazteengan eragin handiagoa izan duela, eta gorakada % 8,9koa izan dela, abenduko itxiera-datuarekin erkatuta. Gainerako estratuetan, erregistratutako langabeziak gora egin du hiribilduaren batez bestekoaren oso antzera. Aurreko txostenetan adierazi izan den bezala, hiribilduan langabezian daudenen ia herenak 3 urtetik gora darama enplegua bilatzen (9.252 lehen hiruhilekoa ixtean), eta talde horrek jarraitzen du etengabe hazten (% 4,6, hiruhilekoen artean). Bi eta hiru urte artean langabezian daraman biztanleria gehitzen bada (3.709 pertsona), hiribilduan erregistratuta dauden langabeen % 40,3k egoera horretan gutxienez bi urte daramala ikusten da. Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 9


bakarra

22.625 lan-eskatzailek ez dute langabeziaprestaziorik kobratzen

Ehuneko altu hori zuzenean lotuta dago Bilbon bizi diren hamar eskatzaileetatik zazpik langabeziagatiko prestazio ekonomikorik ez jasotzearekin (22.625 pertsona), % 5,2ko hazkundearekin, pasa den abendua itxi zen datuari dagokionez.

Erregistratutako langabezia-tasa

03.2015

GUZTIRA  Emakumeak  Gizonezkoak

32.164 16.644 15.520

3,6 4,4 2,8

2.034 6.701 8.795 14.634

8,9 3,0 3,1 3,5

9.292 4.699 5.212 3.709 9.252

1,5 12,4 0,4 1,0 4,6

22.625 9.539

5,2 0,1

        

16–24 urte 25–34 urte 35–44 urte 45 eta urte gehiago 6 hilabeteraino 6 hilabetetik urtebetera Urtebetetik 2 urtera 2–3 urte 3 urte baino gehiago

 Ez du langabeziagatiko prestaziorik kobratzen  Langabeziagatiko prestazioak kobratzen ditu

∆%

Aldakuntza-tasa, abenduaren aldean Iturria: SEPE eta Lanbide

Valentzia, erregistratutako langabeziaren beherakada duen erreferentziazko hiri bakarra

Analisia aipatutako gainerako hiriburuetan aurreko hiruhilekoari dagokionez erregistratutako langabeziaren bilakaeran zentratuta, erantsitako taulako datuen bidez ikusten da adierazleak gora egin duela kontuan hartutako hiriburu guztietan, Valentzian izan ezik. Espainiako bost hiriburu nagusien multzoan, G-5ean, erregistratutako langabeziak gora egin du, % 0,6 batez beste, eta Madril eta Zaragoza dira bilakaera kaltegarriena erregistratu dutenak (% 1,7 eta % 1,5, hurrenez hurren).

Gainerako euskal hiriburuak direla eta, G-3, multzoaren batez bestekoak % 3,5 egin du gora, 2014an itxitako datuarekin alderatuta, hiru hiriburuetan erregistratutako gorakaden ondorioz: Vitoria-Gasteiz (% +4,3), Iruñea (% +3,2) eta Donostia-San Sebastian (% +3,0).

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 10


benchmarking-a Erregistratutako langabezia-tasa

2015.03

∆%

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5aren batez bestekoa

230.518 99.768 72.029 86.979 57.145 --

1,7 0,7 -1,7 0,6 1,5 0,6

BILBO

32.164

3,6

21.930 11.105 15.874 ---

4,3 3,0 3,2 3,5 1,9

Vitoria-Gasteiz Donostia-San Sebastian IruĂąea G-3aren batez bestekoa G-9aren batez bestekoa Aldakuntza-tasa, abenduaren aldean Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

AFILIATUAK 2015eko lehen hiruhilekoaren amaieran Gizarte Segurantzan afiliatutako biztanleen beherakada izan zen hiribilduko enpresetan, 2014a itxi zuen datuarekin erkatuta. Erantsitako grafikoan ikusten den bezala, urtarrilean beherakada handia eta, gero, otsailean, berreskuratu ondoren, martxoaren amaierak afiliatutako biztanle-kopuruak berriz ere egin du atzera, eta 165.315 pertsona dira: abenduan baino 730 gutxiago (% -0,4). Hori guztia kontuan hartuta, afiliazioaren urte arteko balantzea positiboa izan da, eta 1.870 afiliatu gehiago egon dira (% +1,1).

Biztanle afiliatuak [milakotan] 174,9 (2009)

Urtekoa

Hilekoa

176

173,5 (2010) 171,7 (2011)

172

167,4 (2012) 166,0 (2014) 163,9 (2013)

165,3 163,4

168

164

163,4

01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03

160 2009 2010 2011 2012 2013 2014

Afiliazioak % 0,4 egin du behera abenduarekin alderatuta, eta 730 afiliatu galdu dira

2013 Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

2014

2015

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 11


Afiliatuak GUZTIRA    

Araubide Orokorra Autonomoak Etxeko langileak Nekazaritzakoa eta itsasokoa

2015.03

∆%

165.315

-0,4

135.520 22.528 6.596 671

-0,6 0,0 1,5 -0,9

Aldakuntza-tasa abenduari dagokionez. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.

Jarrera desberdinak, afilizazio-erregimenen arabera

Bilboko enplegu afiliatuaren erdia bost jarduera-sektoretan batzen da

Merkataritzak, osasunak eta gizarte-zerbitzuek enplegu-galera handia erregistratu dute

Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrak Bilbon afiliatutako biztanleriaren % 82 jasotzen du, guztira, 135.520 pertsona: aurreko hiruhilekoaren itxieran baino 817 gutxiago (% -0,6). % 13,6 Langile Autonomoen Araubide Orokorrari atxikita daude (22.528 pertsona, hiruhilekoen arteko aldakuntzarik gabe); % 4,0 Etxeko Langileen Araubide Orokorrari (% 1,5) eta gainerako % 0,4a Itsasoko eta Nekazaritzako Sektore Langileen Araubide Orokorrei (% -0,9 hiruhilekoen artean).

Hiribilduko enpresetan afiliatutako biztanleak sektore-kopuru mugatuan biltzen dira. Bost jarduera nagusiek guztizkoaren erdia hartzen dute, ia, (% 47) eta hamar jarduera nagusiek % 74. Sektore horien artean, duten garrantzia kontuan hartuta, honakoak nabarmendu behar dira: merkataritza (guztizkoaren % 12,3), zerbitzu administratiboak eta osagarriak (% 10,4), hezkuntza (% 10,4), jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak (% 7,1), osasuna (% 7,0) eta administrazio publikoari lotutako zerbitzuak (% 6,4).

Kontuan hartutako jarduera-arloetan dagoen afiliazioaren oraintsuko bilakaera dela eta, nabarmentzekoa da, batez ere, energiaren (2014ko abenduan baino 354 enplegu gutxiago, % -24,2), merkataritzaren (-587, % -2,8), osasunaren (-587, % -4,8) eta gizarte-zerbitzuen (-433, % -5,4) jardueretan egondako enplegu-galera. Eta, ordea, zerbitzu administratiboen eta osagarrien (+498, % 3,0) eta hezkuntzaren (+563, % 3,4) enpresetan afiliatuta dauden biztanleen hiruhilekoen arteko hazkundea da nabarmentzekoa.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 12


Afiliatuak

jarduera-arloak Lehen sektorea Industria eta Energia

2015.03

∆%

330

-3,2

8.212

-4,0

 Industria

5.029

-0,3

 Energia

1.106

-24,2

 Hondakinak eta ura

2.077

1,3

8.661

1,0

 Eraikuntza

2.966

2,2

 Eraikuntzako osagarriak

5.695

0,4

148.112

-0,3

 Merkataritza

20.352

-2,8

 Administrazio jarduerak eta osagarriak

17.251

3,0

 Hezkuntza

17.135

3,4

 Profesionalak, zientzialariak eta teknikariak

11.790

1,6

 Herri Administrazioa

10.610

-1,0

 Osasuna

Eraikuntza

Zerbitzuak

11.581

-4,8

 Gizarte-zerbitzuak

7.620

-5,4

 Finantzariak eta aseguruak

8.402

-0,3

 Garraioa eta biltegiratzea

7.954

-0,8

 Ostalaritza

8.746

-0,6

 Informazioa eta komunikazioak

7.426

3,1

 Etxeko langileak

7.201

1,3

 Aisia eta kultura

3.061

-1,4

 Ostatuak

1.106

-6,4

 Higiezinak

1.152

-1,2

 Beste zerbitzu batzuk

6.725

-0,6

Aldakuntza-tasa, abenduaren aldean Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

Biztanle afiliatuaren kopuruak, batez beste, % 0,5 egin du gora Espainiako bost hiriburu nagusien multzoan Jarrera desberdina gainerako euskal hiriburuetan

Azkenik, adierazi beharra dago, oro har, Gizarte Segurantzarekiko afiliazioaren bilakaera positiboa izan dela aipatutako gainerako hirietan. Erantsitako koadroak erakusten duen bezala, Espainiako bost hiri nagusietan, afiliazioak batez beste % 0,5 egin du gora, abenduaren aldean. Hazkundea orokorra da, eta Bartzelona da emaitzarik onena duen hiria (% +0,9).

Gainerako euskal hirietan, afiliazioa batez beste % 0,1 hazi da, jarrera desberdinaren ondorioz: Iruñean % 1,0 egin du gora, Vitoria-Gasteizen ia ez da aldatu (% +0,1) eta Donostia-San Sebastianen atzera egin du % 0,8.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 13


benchmarking-a pertsona afiliatuak

2015.03

∆%

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5aren batez bestekoa

1.711.861 1.001.690 333.802 311.632 259.390 --

0,2 0,9 0,6 0,4 0,5 0,5

BILBO

165.315

-0,4

109.713 105.830 93.670 ---

0,1 -0,8 1,0 0,1 0,3

Vitoria-Gasteiz Donostia-San Sebastian Iruñea G-3aren batez bestekoa G-9aren batez bestekoa Aldakuntza-tasa, abenduaren aldean G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza G-3: Vitoria-Gasteiz, Donostia-San Sebastian eta Iruñea G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 14


Merkataritza Bizkaian merkataritzako salmenten indize orokorrak % 0,9 egin du gora laugarren hiruhilekoan

2014ko laugarren hiruhilekoan Bizkaiko merkataritzako salmenten indize orokorrak urte artean % 0,9ko hazkundea erregistratu zuen, eta aurreko bi hiruhilekoetan izandako aldakuntzen aldean dezelerazioa izan zuen. Hori guztia kontuan gartuta, urteak balantze positiboa izan du, eta urte arteko hazkuntza, batez beste, 2013aren aldean, % 0,6koa izan da.

Erantsitako taulan ikusten denez, salmenten indize orokorraren hazkundea, funtsean, handizkako merkataritzako salmenten dezelerazioan oinarritzen da laugarren hiruhilekoan (% 0,4 eta, hirugarren hiruhilekoan, % 3,6); izan ere, ibilgailuak saltzeko eta konpontzeko sektorearen salmentek dinamismo berari eutsi diote (% 6,0) eta txikizkako merkataritzari dagozkionak hobetzen doaz, pixkanaka (% 0,7).

Txikizkako merkataritzaren salmenta-indizearen pixkanakako hazkunde nominalak jatekoak ez diren produktuen txikizkako salmenten portaera onari (urte arteko % +2,2) erantzuten dio; izan ere, jateko produktuen salmentak % 1,4 jaitsi dira 2013ko laugarren hiruhilekoaren aldean.

Salmenta-indizearen aldeko joera gorabehera, merkataritzaren sektorean enpleguari lotutako indizeak beheranzko profila nabarmentzen du Bizkaian, % 2,2ko beherakadarekin, 2013ko laugarren hiruhilekoaren aldean.

merkataritza

2014ko II. hir.

2014ko III. hir.

2014ko IV. hir.

(Urteen arteko aldakuntza-tasa, %)

SALMENTAK

2,8

2,2

0,9

Ibilgailu motordunen salmenta/konp.

8,1

5,9

6,0

Handizkako merkataritza

5,2

3,6

0,4

Txikizkako merkataritza*  Elikagaiak  Gainerako produktuak

1,0 -4,9 5,3

-0,5 -6,3 3,5

0,7 -1,4 2,2

-1,8

-1,5

-2,2

LANDUNAK

* Indize orokorra, gasolina-zerbitzugunerik gabe Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. 2010eko oinarria. Iturria: Eustat.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 15


Bizkaiko saltoki handietako salmentek % 0,8 egin dute gora 2015eko lehenengo hiruhilekoan

Bizkaiko saltoki handietako salmenta-indizea dela eta, 2015eko lehen hiruhilekoak hazkunde-erritmoaren azelerazio txikia erakusten du, urte arteko batez besteko hazkundea %0,8koa izanik, 2014ko laugarren hiruhilekoko % 0,3ren aldean. Emaitza horrek berriz ere erakusten du elikadurakoak ez diren produktuen salmenta-indizearen joera ona (% +2,2), izan ere, elikagaiei dagokienak joera negatiboari eusten dio (% -2,4). Ordea, Bizkaiko saltoki handietan lanean ari den langileria-kopuruak behera egin du (% -0,9) eta, gainera, 2014ko laugarren hiruhilekoan baino neurri handiagoan (% -0,2).

merkataritza-azalera handiak

2014ko IV. hir.

2015eko I. hir.

(Urteen arteko aldakuntza-tasa, %)

SALMENTAK  Elikagaiak  Beste produktu batzuk

0,3 -3,9 2,5

0,8 -2,4 2,2

LANDUNAK

-0,2

-0,9

Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Behin behinekoak. Iturria: Eustat.

Automobilen matrikulazioaren gorakada handia Bizkaian

Automobilen matrikulazioa aztertzen bada, urteko lehen hiruhilekoaren emaitzak balantze bikaina islatzen du Bizkaian. Termino absolutuetan, urtarrilaren eta martxoaren bitartean matrikulatutako ibilgailuen kopuru metatua 4.560 da: aurreko urteko aldi berean izan zen kopurua baino 1.099 matrikulazio gehiago. Horrek esan nahi du urte arteko aldakuntza % 31,8koa izan dela hiruhileko osorako, eta % 47,5eko hazkundea egon dela urtarrilean, % 22,0koa otsailean eta % 29,2koa martxoan.

Ibilgailu-motaren arabera, bai partikularrek, bai enpresakoek, bai beste batzuek antzera egin dute gora. Horrela, ibilgailu partikularren matrikulazioa 3.493 unitatekoa izan da kontuan hartutako aldian (% +31,8 urte artean) eta enpresetako eta bestelakoetako ibilgailuei dagokiena 1.067koa (% +31,6).

ibilgailuen matrikulazioa GUZTIRA  Partikularrak  Enpresak eta bestelakoak

2015eko I. hir. 4.560 3.493 1.067

∆% 31,8 31,8 31,6

Bizkaiko datuak Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: Faconauto

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 16


Hiribilduko merkataritzasarearen gorakada txikia (% +1,0), bai eta enplegu afiliatuarena ere (% +0,2)

Enplegu afiliatuari eta Bilboko merkataritza-sektoreko enpresa-egiturari dagokienez, urte arteko balantzea aldekoa da, baina ez da oso esanguratsua, 2014ko lehen hiruhilekoko itxituren magnitudeei dagokienez. 2015eko martxoaren amaieran, hiribilduko merkataritzako enpresa-sareak 2.902 enpresa zeuzkan soldatapeko langileekin, eta horiek, guztira, 20.352 afiliaturen bolumena zekarren. Bi magnitude horiek urte arteko % 1,0eko eta % 0,2ko hazkundea dakarte, hurrenez hurren.

Azpisektoreen araberako banaketaren bidez ikus daiteke txikizkako sektorea dela bilakaera ona duen bakarra (% 1,7 enpresa eta % 1,5eko afiliazioa); izan ere, handizkako merkataritza-jarduerek (% -0,1, % -2,9) eta ibilgailuak saldu eta konpontzeko jarduerek (% -1,4, % -1,2) beren erregistroak gaizkiagotu dituzte.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 17


Turismoa Hoteletako gauek % 11,9 egin dute gora eta bidaiarien sarrerek % 8,3

Bilboko ostalaritza-jarduerak bilakaera positiboa du urteko lehen hiruhilekoan, eta hazkundeak izan ditu hiribilduko ostalaritza-establezimenduetan eginiko gauetan, bai eta jasotako bidaiari-kopuruan ere.

Horrela, urtarriletik martxora arte eskuratutako zifra metatua 144.003 bidaiarirena izan da, alegia, % 8,3 gehiago, 2014ko aldi bereko datuekin alderatuta. Emaitza hori estatuko bidaiari-kopuruari dagokionez (% +8,9) eta atzerritik datozen bidaiarien kopuruari dagokionez (% +6,9) erregistratutako hobekuntzen ondoriozkoa da.

Ostatu-gauen kopuruak bidaiarien sarrerak baino gehiago egin du gora, urte arteko hazkunde metatua % 11,9 izanik aldi berean (27.618 ostatu-gau gehiago, termino absolutuetan). Gainera, adierazi beharra dago ostatu-gauen kopuruan erregistratu den gorakada garrantzitsua, 3 izarretik beherako hoteletan eta pentsioetan (% +26,3), goragoko kategorietako hotelekin erkatuta (% +8,2).

2015eko I. hir.

Turismoa OSTATU-GAUAK  3 izar edo gehiagoko hotelak  3 izar edo gutxiagoko hotel eta ostatuak

∆%

260.149 200.504 59.645

11,9 8,2 26,3

 Estatukoak  Atzerritarrak

175.360 84.789

12,6 10,4

BIDAIARIAK  Estatukoak  Atzerritarrak

144.003 101.154 42.849

8,3 8,9 6,9

1,81

3,3

BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: Eustat.

Bidaiarien jatorriaren arabera, Espainian bizi diren turistak lehen hiruhileko ostatu-gau guztien % 67,4 dira, eta % 12,6 egin dute gora, 2014ko aldi berarekin erkatuta. Atzerritik datozen turisten ostatu-gauak guztizkoaren % 32,6 dira, eta hazkundea % 10,4koa da, 2014. urteko lehenengo hiru hilekoen aldean.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 18


Ostatu-gauen hazkundearen ondorioz, hiribilduko hoteletan batez besteko egonaldiak aldeko bilakaera erakusten du, eta 2014ko lehen hiruhilekoan batez beste 1,75etik urte bereko aldi berean 1,81 egunera igaro da Estatuko turisten kasuan, egonaldia 1,73 egunekoa da, atzerriko turisten ratiotik pixka bat beherago (1,98 egun). Aipatutako hiriburuen artean, Bilbok hirugarren emaitzarik onena izan du

Aipatutako hiriburu nagusien analisiak agerian uzten du aurreko urteko lehen hiruhilekoaren aldean, hoteletako ostatu-gauetan, oro har, gorakada egon dela. Espainiako bost hiriburu nagusien multzoak, G-5ak, batez beste % 8,3ko hazkundea erregistratu du, eta Sevillako hoteletako ostatu-gauen hazkunde handia nabarmentzen da (% +19,6). Gainerako euskal hiriburuetako ostatu-gauetan urte artean erregistratzen den hazkundea % 8,9koa da. Multzo horretan, Donostia - San Sebastianen (% +17,5) antzeman den hazkundea nabarmendu behar da, Vitoria-Gasteizekin (% +7,2) edo IruĂąearekin (% +2,1) erkatuta.

benchmarking ostatu-gauak

2015eko I. hir.

∆%

Madril

3.858.488

8,3

Bartzelona

3.452.707

5,1

Valentzia

673.055

5,0

Sevilla

892.898

19,6

Zaragoza

304.960

3,5

--

8,3

260.149

11,9

85.236

7,2

172.929

17,5

G-5aren batez bestekoa (hiriak) BILBO Vitoria-Gasteiz Donostia-San Sebastian IruĂąea

95.124

2,1

G-3aren batez bestekoa (hiriak)

--

8,9

G-9aren batez bestekoa (hiriak)

--

9,7

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi bereko emaitzekin erkatuta. Iturria: Eustat eta Estatistikako Institutu Nazionala

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 19


Garraioa ITSAS GARRAIOA Behera egin du salgai mugituen trafikoak Bilboko Portuan otsailera arte

Urteko lehen bihilekoan, Bilboko Portuaren bidez garraiatutako salgaien bolumena 4.102,8 mila tonakoa izan da, alegia, % 4,5eko beherakada egon da, 2014ko aldi beraren aldean (195 mila tona gutxiago, termino absolutuetan).

Garraiatutako salgaiaren tipologia kontuan hartuta ikusten da beherakada orokortua egon dela, pasa den urteko urtarrilaren eta otsailaren bitartean mugitutako bolumenaren aldean. Solteko salgai likidoen garraioak urte arteko % 3,9ko beherakada izan du, eta, guztira, 2.152,7 mila tona egin du behera (guztizko trafikoaren % 52,5).

Azkenik, adierazi beharra dago portuan urtarrilean eta otsailean lan egin duten ontziak 378 izan direla, alegia, % 9,6ko beherakada egon dela, 2014ko aldi berean zenbatutako ontzi-kopuruari dagokionez (418).

Salgaien itsas garraioa Urtekoa

35.000

33.000

31.000

34.666

32.180

[milako tonatan]

Hilekoa

3.600 3.400

Salgaiak Mercancías

Joaera (batez mugikorra azken 12 hilabeteetan)

Tendencia (media móvil últimos 12 meses)

3.200 3.000

32.003 31.009

2.800

2.627

2.586

2.600

30.073 29.507

2.359

29.000

2.400 2.200 2.000

27.000

1.800 25.000

1.600

Iturria: Estatuko Portuak

01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02

TEUS

Garraiatutako salgaiek, oro har, % 10,8 egin dute atzera, guztira 1.317,4 mila tona (mugitutako trafikoaren % 32,1). Salgaien bolumen horren bi heren (859.719 tona) 83.673 edukiontzitan mugitu dira (TEUetan neurtuta, hogei oineko edukiontziak), eta 2014ko lehen bihilekoan metatutakoaren % 10,5 gutxiago da (93.525 TEUak). Solteko salgai solidoen garraioak, bestalde, % 1,1 egin du behera.

2009 2010 2011 2012 2013 2014

TEUen kopuruak % 10,5 egin du behera PL

2013

2014

2015

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 20


AIREKO GARRAIOA Mantendu egiten da bidaiarien aireko garraioaren joera positiboa

Hiru bidaiaritik bi hegaldi nazionaletan bidaiatzen da, baina nazioarteko trafikoak neurri handiagoan egin du gora

Ordea, bidaiarien aireko garraioak balantze positiboa du, eta guztizko metatua 803.646 bidaiari izan dira 2015eko lehen hiruhilekoan. Zifra horrek esan nahi du urte artean % 4,5eko gorakada egon dela, aurreko urteko aldi beraren aldean eta gorakada 34.906 bidaiarirena izan dela. Hegaldi komertzialek garraiatutako bidaiari ia guztiak batzen dituzte (guztizkoaren % 99,1), bidaiarien bi heren hegaldi nazionalei (% 64,6) eta heren bat nazioarteko hegaldiei (% 35,4) dagokiela. Zehazki, hegaldi nazionaletan, urteko lehen hiruhilekoan, 514.954 bidaiari izan dira (aurreko urteko aldi berean baino % 2,5 gehiago) eta nazioarteko hegaldietako bidaiariak 281.721 (urtebete lehenago baino % 9,3 gehiago). Loiuko, Madrilgo eta Bartzelonako konexio nagusien artean, jarraitzen dute hegaldi nazionalen bidaiari-kopuru handiena hartzen (% 19,0 eta % 15,2, hurrenez hurren), eta Paris eta Frankfurt nabarmentzen dira nazioarteko aireportu nagusi gisa (bidaiarien % 6,5 eta % 5,2, hurrenez hurren).

Aireko garraioa BIDAIARIAK (kop.) Hegaldi komertzialetan:  Naziokoak  Nazioartekoak ERAGIKETAK (kop.)

2015eko I. hir.

∆%

803.646

4,5

514.954 281.721

2,5 9,3

8.971

-1,3

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: Aena.

Bidaiarien trafikoaren bilakaera positiboa, 2014ko lehen hiruhilekoari dagokionez, egon bada ere, egindako hegaldi-kopuruaren beherakada egon da, eta % 1,3 egin du behera (8.971 hegaldi, 9.088 hegaldiren aldean). Aireko trafikoko bidaiarien kopuruak gora egin du aipatutako aireporturik gehienetan

Aipatutako gainerako aireportuetatik garraiatutako bidaiari-kopuruak bilakaera heterogeneoa erakusten du 2015eko lehen hiruhilekoan. Espainiako bost hiri nagusien multzoak (G-5) urte artean % 9,3ko hazkunde metatua erregistratu du, eta gorakadak % 2,5 ingurukoak dira Zaragozako aireportuko bidaiarien trafikoari dagokionez eta, Sevillan, % 15,9koak. Halaber, nabarmentzekoa da Barajaseko fluxuaren hazkundea (% 12,0). Ordea, gainerako euskal hiriburuek urte artean % 0,4ko beherakada metatua erregistratu dute urteko lehen hiru hileetan. Kasu horretan, Donostia-San Sebastiango trafikoaren beherakadak (% -3,4) emaitza hori zehazten du, nahiz eta Noaingo aireportuan bidaiari-kopurua hazi den (% +6,0).

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 21


benchmarking-a bidaiariak aireportuetan

2015eko I. hir.

∆%

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza Metatutakoa G-5ean

9.806.443 7.314.338 906.067 865.421 91.809 ..

11,8 5,4 8,7 15,9 2,5 9,3

BILBO

803.646

4,5

1.314 52.416 32.110 .. ..

-18,8 -3,4 6,0 -0,4 9,1

Vitoria-Gasteiz Donostia-San Sebastian Iruñea Metatutakoa G-3an Metatutakoa G-9an Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: Aena.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 22


Ekonomia produktiboa BARNE PRODUKTU GORDINA Bizkaiko ekonomiaren susperraldia finkatu egin da

Bizkaiko ekonomiak susperraldia areagotu du 2014ko laugarren hiruhilekoan, urte artean % 1,9ko hazkundea erregistratu duelako, aurreko hiru hiruhilekoetan eskuratutako emaitza onak finkatuz (% 0,2, % 0,9 eta % 1,4, hurrenez hurren).

Bizkaiko ekonomiaren hobekuntza ere agerian geratzen da, BPGd-aren hiruhilekoen arteko aldakuntzari behatzean, emaitza positiboa erregistratzen duena bosgarren urtez jarraian. Zehazki, lurraldeko BPGd-ak % 0,6 egin du gora, 2014ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan erregistratutako gorakaden hamarren bat gainetik eta lehen hiruhilekoaren aldakuntzaren bi hamarren gainetik.

Bizkaiko BPGd-a Urtekoa

5

Hiruhilekoa

4 Var. Intertrimestral Hiruhileko arteko aldakuntza

3

Var. Interanual Urte arteko aldakuntza

1,9

1,1

0,4

1

0,0

0,1 -0,4

0,6

0 -1

-0,6

-1,3

-2

-2,2

-2,3

-3

-3,4

2012

2013

IV

III

II

I

IV

III

II

I

IV

III

II

I

2014

2013

2012

2011

-4 2010

2009

2

2014

INDUSTRIA Bizkaiako industriaekoizpenak gora egin du % 3,0, urteko lehenengo bi hilabeteetan.

Bizkaiko industria-jarduerak azken hiruhilekoetako hazkundearen joerari eutsi dio; izan ere, ekoizpenaren indize orokorrak urte arteko % 3,0ko aldakuntza positiboa erregistratu du 2015eko lehen bihilekoan. Hori guztia kontuan hartuta, dezelerazioa antzeman da, 2014ko laugarren hiruhilekoan eskuratutako hazkunde-erritmoaren aldean.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 23


Industria-jardueraren indize orokorraren joera egokiak eskulanen ekoizpenaren bilakaera onari (% 2,8) erantzuten dio, energiari, gasari eta urari lotutako jarduerei dagokienez (% +3,1), bai eta erauzketa-industriei dagokienez ere (% +15,2).

2014ko IV. hir.

Industria

2015eko I. hir.*

(Urteen arteko aldakuntza-tasa, %)

Produkzio-indizea  Manufaktura-industria  Energia, gasa eta ura  Erauzketa-industriak

8,2 9,8 -1,8 -16,5

3,0 2,8 3,1 15,2

Bizkaiko datuak, behin-behinekoak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak. Erreferentziako aldiko agregazio-indizearen urte arteko aldakuntza *Lehenengo hiruhilekoko datuak urtarrilekoak eta otsailekoak dira. Iturria: Eustat.

ZERBITZUAK Zerbitzuen salmenten indizeak gora egin du hirugarren hiruhilekoz jarraian, eta 2014a positibo itxi du (% +1,0)

Bizkaiko zerbitzuen sektoreko salmenten indize orokorrak hirugarren hiruhilekoko hazkunde-erritmoari eusten dio eta urtea % 2,5eko gorakadarekin itxi du, 2013ko laugarren hiruhilekoaren aldean.

Zerbitzu-salmentak 110

Tasa de variación interanual

14

Urte arteko aldakuntza-tasa

105,6

12

Índice Indizea

103,0

10

105

8 6

97,9

97,2

95,5

4

2,5

2

100 95

0 90

-2

-1,7

-2,4

-4 -6

85

-5,6

-8 -10

80 I

II

III

2010

IV

I

II

III

2011

IV

I

II

III

2012

IV

I

II

III

2013

IV

I

II

III

IV

2014

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 24


Emaitza honek (Gabonetako kanpainan merkataritzaren dinamismoak baldintzatuta, zalantzarik gabe) oso modu positiboan eragiten du urteko osoaren balantzean, eta urtean batez besteko hazkundearen zeinu positiboa du (% +1,0), nahiz eta eskuratutako emaitza txarra izan den (% -2,9).

Salmenten indize orokorraren gorakadak merkataritzari (aurretik aipatu bezala, % 0,9ko hazkundea erregistratzen duena, aurreko urteko laugarren hiruhilekoari dagokionez) eta gainerako zerbitzuei lotutako indizeen joera onari erantzuten die, orokorrean batez beste % 4,7 azeleratzen dutela hazkundea.

Agregatu honen barruan ikusten da salmenten hazkunde orokortua, eta bereziki nabarmentzen da garraioaren eta biltegiratzearen sektorea, % 8,7ko hazkunde nominalarekin, 2013ko laugarren hiruhilekoari dagokionez.

Hori guztia kontuan hartuta, landunen indizeak atzera egin du % 1,5.

Salmentek gora egin badute ere, enpleguaren susperraldia zerbitzuen sektorean atzeratu egin da. Bizkaian zerbitzuen sektorean lanean ari diren langileen indize orokorrak atzerapena du berriz ere, eta % 1,5 egin du behera, laugarren hiruhilekoan. Merkataritzaren sektorean egon den enpleguaren hondamen nabarmenak (% -2,2) eragin zuzena du indize orokorrean; izan ere, gainerako zerbitzuek urte artean batez besteko % 0,7ko beherakada erregistratu dute.

Zerbitzuak

2014ko III. hir.

2014ko IV. hir.

(Urteen arteko aldakuntza-tasa, %)

Salmenten indizea Zerbitzuak

2,5

2,5

Merkataritza

2,2

0,9

2,8 9,3 7,5 -2,1

4,7 8,7 1,3 4,1

-4,2

3,0

-2,3

4,2

-1,9 -1,5 -1,7

-1,5 -2,2 -0,7

Beste zerbitzu batzuk  Garraioa eta biltegiratzea  Ostalaritza  Informazioa eta komunikazioak  Jard. profesionalak, zientifikoak eta teknikoak  Jard. administratiboak eta zerbitzu osagarriak Langile landunen indizea Zerbitzuak  Merkataritza  Beste zerbitzu batzuk Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta. Iturria: Eustat.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 25


Hirian zerbitzuetara afiliatutakoen kopurua % 2,0 hazi da 2014. urteko lehen hiruhileko datuaren aldean

Bilbon zerbitzuen enpresei afiliatutako biztanleei buruzko datuek erakusten dute balantze positiboa dagoela 2015eko lehen hiruhilekoaren itxieran. Sektoreko enpleguak, guztira, 148.112 afiliatu ditu, urte arteko % 2,0ko hazkundearekin (2.852 pertsona gehiago). Afiliazio-kopuruak gora egin du kontuan hatu diren jarduera-arlo gehienetan, baina zenbatekoa kontuan hartuta, nabarmentzekoak dira afiliazioen gorakadak zerbitzu administratibo eta osagarrien enpresetan (+698), informazio eta komunikazioetakoetan (+659), jarduera profesional, zientifiko eta teknikoko enpresetan (+421), hezkuntzakoetan (+373) eta osasun-enpresetan (+332). Ordea, enplegu-galera handia egon da garraio eta biltegiratzeko enpresetan (-692).

KANPOKO MERKATARITZA Lurraldeko esportazioen eta inportazioen beherakada orokorra

Urtarrilean eta otsailean, Bizkaiko enpresek kanporako eginiko salmentek gora egin dute, 1.269,1 milioi eurotara, eta beheranzko joera ikusi da, 2014ko aldi bereko datuekin erkatuta. Zehazki, esportazioek urte artean % 7,4 egin dute behera, alegia, 101 milioi euro gutxiago. Hori kontuan hartuta, aintzat izan behar da Bizkaiko esportazioek gorakada txikia izan dutela, faktore energetikoa alde batera uzten bada (% +0,5). Bestalde, Bizkaiko inportazioak 1.274,2 milioi eurokoak dira kontuan hartuta bihilekoan, eta urte arteko atzerapena % 20,7koa (332,2 milioi euro gutxiago). Faktore energetikoak alde batera utzita, baina, inportazioek beherakada txikiagoa erakusten dute (% -2,2). Datu horiek kontuan hartuta, urtarrilean eta otsailean, Bizkaiko merkataritza-saldoa negatiboa da, baina neurri txikikoa (-5 milioi euro), kanpoko estaldura-tasa % 99,6koa izanik.

Kanpoko merkataritza

2014ko IV. hir.

2015eko I. hir.

(Urteen arteko aldakuntza-tasa, %)

Esportazio guztiak Energetikoak ez diren esportazioak Inportazio guztiak Energetikoak ez diren inportazioak

20,3 3,5

-7,4 0,5

2,3

-20,7

-4,5

-2,2 (Partaidetza-ratioa, %)

% Energ. ez diren esport./ esport. guztira Energ. ez diren inport./ inport. guztira

71,8 44,9

83,2 62,8

Bizkaiko datuak, behin behinekoak 2015eko lehenengo hiruhilekoa, urtarrilekoa eta otsailekoa. Iturria: Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 26


Jarduera ekonomikoak Ekonomia-jardueren lizentzia-kopuruak beherakada arina izan du 2014ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Urte artean gora egin dute.

2015eko lehenengo hiruhilekoaren amaieran, Bilbok ekonomia-jardueraren 38.039 lizentzia dauzka guztira indarrean; horrek esan nahi du % 0,1eko beherakada arina egon dela aurreko hiruhilekoaren aldean (36 lizentzia gutxiago). Urte arteko bilakaeran, berriz, ekonomia-jardueraren 1.116 lizentzien gorakada ikusi da azken urtean (%+3,0). Enpresa-lizentziak dira ugarienak, alde nabarmenarekin; hain zuzen ere, hirian aktibo dauden lizentzietako (28.467 guztira) lautik hiru (% 75,0) biltzen dituzte. Enpresalizentziak sektoreka banakatzean, agerian jarri da zerbitzu-sektoreko lizentziak (24.590 guztira) nagusitzen direla, ia hamar lizentziatik bederatzi (% 86,4) dira-eta. % 8,7 eraikuntza-sektoreari atxikitzen da (2.465 lizentzia), eta gainerako % 5,0 industriajardueren lizentziak dira (1.412). Erantsitako taulak islatzen duen bezala, enpresa-jardueraren lizentzien kopurua % 0,3 txikitu da 2014ko laugarren hiruhilekoari dagokionez, eta tamaina desberdineko aldakuntzak egon dira jarduera-sektoreen arabera: industriaren kasuan, % 1,1 gehitu da; eraikuntzak eta zerbitzuek, berriz, % 0,3 eta % 0,4 egin dute behera, hurrenez hurren.

jarduerak

I.2015

∆%

Jarduera ekonomikoak:

38.039

-0,1

Enpresa-jarduerak Industria

28.467 1.412

-0,3 1,1

Eraikuntza

2.465

-0,3

Zerbitzuak

24.590

-0,4

9.262

0,5

310

0,6

Jarduera profesionalak Jarduera artistikoak

Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoko emaitzekin erkatuta Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga)

Bestalde, jarduera profesionalen lizentziek (9.262 guztira) hiruhileko arteko % 0,5eko gehikuntza izan dute 2015eko lehenengo hiruhilekoan, eta hori arte-jardueren lizentzien kopuruan izandako gehikuntzaren (% 0,6 gehiago, 310 guztira) parekoa da. Ostalaritzak eta txikizkako merkataritzak behera egin dute. Higiezinen zerbitzuen gorakada nabarmena da.

Enpresa-jardueraren adar nagusietan arreta jarrita, laugarren hiruhilekoarekin alderatuta txikizkako merkataritzako adarretan izandako beherakadak nabarmentzen dira (% -2,1 elikadura-produktuen segmentuan eta % -1,0 elikadurakoak ez beste gainerako produktuen kasuan). Handizkako merkataritzak ere % 0,6 egin du behera, eta ostalaritzak % 1,7. Lizentzia gehiago dituzten jardueren artean higiezinen zerbitzuak nabarmendu dira, % 1,5eko igoerarekin. Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 27


Enpresa-jarduerak

I.2015

∆%

Jateko ez diren produktuen txikizkako merkataritza

4.337

-1,0

Enpresei emandako zerbitzuak

4.444

0,4

Ostalaritza eta janari-zerbitzuak

3.024

-1,7

Eraikuntza

2.465

-0,3

2.094

-2,1

1.533

-0,6

adar nagusiak

Elikadurari eta edariei merkataritza Handizkako merkataritza

lotutako

txikizkako

Zerbitzu profesionalak

1.347

0,4

Higiezin-zerbitzuak

964

1,5

Finantza- eta aseguru-zerbitzuak

834

0,5

Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoko emaitzekin erkatuta Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga)

SOZIETATE BERRIAK Sozietate berrien eraketak behera egin du % 9,1 lehenengo hiruhilekoan

Urteko lehen hiru hilabeteetan zehar, hiribilduan 221 merkataritza-sozietate eratu dira, eta horrek % 9,1eko atzerapena erakusten du, aurreko urteko aldi berari dagokionez. Termino absolutuetan, 22 sozietate berri gutxiago dira 2014ko lehen hiruhilekoan baino. Lehenengo hiruhilekoan eratutako hamar sozietate berritik zortzi zerbitzuen sektoreari atxikitzen zaizkio (179 sozietate, urte artean % 10,1eko atzerakadarekin). Eraikuntzaren sektoreak 33 sozietate berri (% -5,7) zenbatu ditu, eta industria eta energiaren sektorean 8 sozietate alta emanda (% -11,1).

Merkataritza sozietate berriak 1200

Urtekoa

1000 800

830 836 744 741

300

Hiruhilekoa I-13 245

I-12 234

868 I-11 215

I-14 243

I-15 221

600

250

200

400 150 200 0

100 20102011201220132014

I

II

III

2011

IV

I

II

III

2012

IV

I

II

III

2013

IV

I

II

III

2014

IV

I 2015

Iturria: Bilboko Merkataritza Ganbara eta Merkataritza

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 28


2015EKO I. HIRUHILEKOA

ADIERAZLEAK Azken datua

Δ Urte artekoa (%)

Aldia

LAN-MERKATUA Biztanleria aktiboa (milakotan)*

163,2

1,4

I. hiruhil.

Landunak (milakotan)*

131,6

1,0

I. hiruhil.

Langabeak (milakotan)*

31,6

3,3

I. hiruhil.

19,34

0,34 pp.

I. hiruhil.

32.164

-2,4

Martxoa

165.315

1,1

Martxoa

27.230

13,0

I. hiruhil.

93,2

0,8

I. hiruhil.

20.352

0,2

Martxoa

103,2

-0,5

Martxoa

Ostatu-gauak (kop.)

260.149

11,9

I. hiruhil.

Bidaiariak (kop.)

144.003

8,3

I. hiruhil.

Langabezia-tasa (%)* Langabe erregistratuak (kop.)* Pertsona afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)* MERKATARITZA Azalera handiko salmentak (indizea)** Pertsona afiliatuak Kontsumo-prezioak (indizea)** TURISMOA

Batez besteko egonaldia (gauak bidaiari bakoitzeko)

1,81

I. hiruhil.

GARRAIOA Salgaien itsas garraioa (mila tona)

4.102,8

-4,5

Bidaiarien aireko garraioa

803.646

4,5

I. hiruhil.

38.039

3,0

I. hiruhil.

90,9

3,0

221

-9,1

Urtarrila-Otsaila

ENPRESA-JARDUERA Enpresa-jardueraren lizentziak Industria-ekoizpena (indizea)** Merkataritza-sozietate berriak (kop.)

Urtarrila-Otsaila

I. hiruhil.

* Bilboko biztanleak. ** Bizkaiari dagokion adierazlea. Industria-ekoizpenaren indizearen bilakaera, erreferentziazko aldiaren indize erantsia oinarri hartuta. Iturria: Eustat, SEPE, Lanbide, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerio, EIN, Estatuko Portuak eta Aenaren datuak erabilita egindakoa.

Hiruhileko koiuntura – 2015eko I. hiruhilekoa 29


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.