Bilboko hiruhileko koiuntura txostena ii hiruhileko 2015 web

Page 1

II 2015 Bilboko Hiruhilekoko Egoerari buruzko Txostena


Laburpena Nazioarteko Diru Funtsak aurreikusi du munduko BPGdak 2015ean % 3,3 egingo duela gora, eta 2016an % 3,8

2015. urteko bigarren hiruhilekoko itxieraren adierazle ekonomikoek etengabeko susperraldi orokorra erakusten dute, datozen hilabeteetako bilakaera ekonomikoaren egoera baikorragoari eutsiz. Zentzu horretan, uztailean argitaratu ziren Nazioarteko Diru Funtsaren aurreikuspenen arabera munduko BPGdak 2015ean gora egingo du % 3,3, eta 2016an % 3,8.

Merkatu azaleratu berrien eta garapen bidean dauden ekonomiei dagokienez, Nazioarteko Diru Funtsak urteko batez besteko % 4,2ko gorakada aurreikusi du 2015ean, eta % 4,7koa 2016an; ekonomia aurreratuen gaineko aurreikuspenak, osotasunean, gaindituz (% 2,1 eta % 2,4). Euroguneari dagokionez, aurreikusitakoaren arabera urteko hazkundeak 2015ean % 1,5 egingo du gora, eta 2016an % 1,7, Espainian aurreikusi diren kopuruen oso azpitik (% 3,1 eta % 2,5 hurrenez hurren).

Eusko Jaurlaritzak aurreikusi du euskal ekonomiak % 2,5 egingo duela gora 2015ean eta 2016an

Bilbon bizi diren landunen kopuruak % 1,3 egin du gora eta langabeen kopurua % 4,4 gutxitu da.

Afiliatutako biztanleen kopuruak % 0,6 egin du behera martxoan

Eusko Jaurlaritzak kalkulatu du EAEko BPGdak % 2,5 egingo duela gora 2015ean eta 2016an. Osagai guztien joera positiboa aurreikusi da, bai eskariaren bai eskaintzaren aldetik, eta agregatu osorako batez besteko % 2,2ko eta % 1,8ko urteko hazkundea kalkulatu da. BPGdren kanpo saldoaren kontribuzioa positiboa izango dela aurreikusi da, baina, logikoki, balioa txikiagoa izango da (% 0,2 eta % 0,3 hurrenez hurren). Halaber, Eusko Jaurlaritzaren merkatuaren bilakaerari buruzko aurreikuspenak positiboak dira: enpleguaren hazkundea % 1,6koa izango da 2015ean, eta 2016an % 1,7koa. Urteko batez besteko langabezia tasak % 14,0 eta % 12,9 izango dira hurrenez hurren.

Bilboko adierazle espezifikoen bilakaera 2015eko bigarren hiruhilekoan eta zehazki enpleguarekin zuzenean lotutakoen bilakaera ona da. Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuek erakusten dute Bilbon bizi diren landunak areagotu egin direla (+% 1,3 2015eko lehenengo hiruhilekoaren aldean) eta langabeen kopuruak behera egin duela (–% 4,4). Talde horietan 133,3 mila eta 30,2 mila pertsona daudela kalkulatu da, hurrenez hurren. Hiribilduko batez besteko enplegu tasak gora egin du eta % 45,85ean ezarri da (+% 0,8). Langabezia tasak, aldiz, behera egin du eta % 18,48an ezarri da (–% 4,4), emakumeen eta gizonen arteko 3 puntuko aldearekin (% 20,16 eta % 16,62, hurrenez hurren).

Hiribilduko enpresetan afiliatutako biztanleei dagokienez, 2015eko maiatzean azken hiru urteetako hilabeteko kopuru handiena lortu ostean (167.719 pertsona), bigarren hiruhilekoko itxierak 1.012 pertsona afiliaturen galera garbia dakar lehenengo hiruhilekoaren aldean (–% 0,6; beraz, 164.303 afiliatu daude). Galera hori bat dator aldi baterako kontratuen bukaerarekin, esaterako hezkuntzarekin zerikusia dutenak.

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 1


Biztanleen kontratazioak gora egin du (% 14,4)

2.270 pertsona gutxiago daude langabezian lehenengo hiruhilekoaren aldean.

Zerbitzuen sektoreko salmentak gelditu dira, merkataritzaren uzkurtzearen ondorioz.

Bilboko hotelen jardueraren balantzea oso ona izan da bigarren hiruhilekoan, eta atzerriko turismoak gora egin du Bidaiarien aireko zirkulazioak hazten jarraitzen du ( % 6,2)

Bizkaiko industria ekoizpena % 8,7 areagotu da, eta salgaien itsas zirkulazioa % 5,9

Hala eta guztiz ere, Bilbon bizi direnen lan kontratuek % 14,4 egin dute gora 2014ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Zehazki, 2015eko apirila eta ekaina bitartean 31.632 kontratu formalizatu dira. Sexuen arteko banaketa oso orekatua da. Aldi baterako kontratuak nagusitzen dira (28.938) eta zerbitzuen sektorearekin lotuta daudenak (27.177). Datu horiek 2014ko bigarren hiruhilekoarekin erkatuta, 35 urtetik gorako biztanleen kontratazioaren gorakada nabarmentzen da (batez beste % 19,6). Erregistratutako langabeziak aldeko joera erakutsi du: bigarren hiruhilekoan enplegu eskatzaile gisa izena eman duten 29.894 pertsona daude, martxoaren bukaeran baino % 7,1 gutxiago (2.270 pertsona gutxiago, termino absolutuetan). 25 eta 34 urte arteko biztanleen artean langabezia % 11,8 jaitsi da. Langabezian emandako denbora kontuan hartuta, soilik iraupen luzeko langabeziak (hiru urte baino gehiago enplegua bilatzen) eusten dio goranzko joerari, izan ere % 1,3ko gorakada izan du eta hiribilduko lan eskatzaileen ia herena dago egoera honetan. Sektore jardueraren adierazleak direla eta, nabarmendu behar da Bizkaiko zerbitzusektoreko salmenten indize orokorrak 2015eko lehenengo hiruhilekoan ez duela aldaketarik izan urte arteko datuei erreparatuta. Salmenten hazkundearen erritmoak behera egin duela ikusi da, eta atzean utzi ditu aurreko hiru hilabeteetan egindako aurrerapenak. Salmenten indize orokorraren ahulezia hori merkataritza sektoreko salmentek okerrera egin izanaren ondorio dira (–% 1,4), ezin izan dena gainerako zerbitzuen aurrerapen txikiarekin konpentsatu (+% 0,9). Bilboko hotelek aldeko bilakaera izan dute 2015eko bigarren hiruhilekoan: ostatu-gauen urte arteko % 7,3ko igoera erregistratu da eta bidaiarien sarrerari dagokionez, % 9,1ko igoera. Bi adierazleek aldeko bilakaera izan dute atzerriko turismoari esker (ostatu-gauen eta sarreren igoera, % 10,2koa eta % 10,0koa) estatutik datozen bidaiari kopuruarekin alderatuta (% 4,9 eta 8,4 %, hurrenez hurren). Testuinguru horretan, Loiuko aireko zirkulazioak hazten jarraitzen du eta 2015eko hirugarren hiruhilekoa urte arteko % 6,2ko igoerarekin bukatu da garraiatutako bidaiari-kopuruari dagokionez (1.150.004) eta % 5,7ko igoerarekin egindako hegaldi kopuruari dagokionez (12.071). Merkataritza hegaldietan jartzen badugu arreta, bidaiarien erdia baino gehiago hegaldi nazionalei dagokie (650.739 bidaiari); hala ere, nazioarteko jarduerak bilakaera hobea izan du aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, bai hegaldi kopuruei (+% 12,3) bai bidaiariei (+% 2,9) dagokienez. Bizkaiko industria ekoizpenaren indizeak bilakaera ona izaten jarraitzen du: apirilean eta maiatzean metatutako urte arteko % 8,7ko gehikuntza izan du. Testuinguru honetan, Bilboko Portuko salgaien zirkulazioa % 5,9 areagotu da joan den urteko bihileko berarekin alderatuta.

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 2


Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA Nazioarteko Diru Funtsak munduko hazkundearen aurreikuspena % 3,4ra egokitu du 2015ean

Nazioarteko Diru Funtsak aurreikuspen ekonomikoen taula berrikusi du (2015eko uztailean) eta kalkulatu du munduko ekonomiaren BPGd % 3,3 haziko dela 2015ean, 2014ko betez bestekoa baino hamarren bat gutxiago (% 3,4). Aurreikuspen honen bidez beheranzko egokitzapena egin da, bi hamarrenekoa, apirilean argitaratutako aurreikuspenaren aldean. Aurreikuspen hori “aurreratutako ekonomien pixkanakako

gorakadan eta ekonomia azaleratu berrien eta garatzeko bidean daudenen desazelerazioan" oinarritzen da. Halaber, 2016ko munduko BPGdren hazkundearen aurreikuspena % 3,8an mantentzen da.

pib mundial

2014p

2015p

2016p

(Urte arteko aldakuntza tasa, %)

MUNDUKO BPGda

3,4

3,3

3,8

Ekonomia aurreratuak Ameriketako Estatu Batuak Eurogunea  Alemania  Frantzia  Italia  Espainia

1,8 2,4 0,8 1,6 0,2 -0,4 1,4 4,6

2,1 2,5 1,5 1,6 1,2 0,7 3,1 4,2

2,4 3,0 1,7 1,7 1,5 1,2 2,5 4,7

7,4 7,3 0,1 0,6

6,8 7,5 -1,5 -3,4

6,3 7,5 0,7 0,2

Ekonomia azaleratu berriak garatzeko bidean daudenak  Txina  India  Brasil  Errusia

eta

Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2015eko uztaila).

Ekonomia azaleratu berriak eta garatzeko bidean daudenak % 4,2 haziko dira 2015ean…

Aurreikuspen horien arabera, ekonomia azaleratu berrien eta garatzeko bidean dauden ekonomien hazkundea desazeleratu egingo da 2014ko hazkunde tasaren aldean, eta 2015ean urteko batez besteko % 4,2ko hazkundea egongo dela kalkulatu da (-0,1 pp apirileko datuekin alderatuta). Desazelerazio hori “hoztearen isla da, ondoko faktore

hauen ondorio dena: lehengaien prezioen jaitsiera, kanpoko finantza baldintzen okerragotzea, Txinaren berrorekatzea, egiturazko itoguneak eta faktore geopolitikoei lotutako tentsio ekonomikoak". 2016an hazkundeak % 4,7 egingo luke gora. …eta ekonomia aurreratuak % 2,1.

Ekonomia aurreratuen hazkundea, osotasunean, 2015ean % 2,1ekoa izango dela kalkulatu da (-0,3 pp apirileko datuen aldean) eta % 2,4koa 2016an (aldaketarik gabe). Kasu honetan, 2015erako aurreikuspenaren beheranzko egokitze hori “Ipar Amerikako ustekabeko ahuleziaren” ondorio da eta, izatez, NDFk Amerikako Estatu Batuen urte honetarako aurreikusitako hazkundea % 2,5era jaitsi du (apirilean % 3,1ko hazkundea aurreikusi zuen).

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 3


Espainiako ekonomia hazkundearen aurreikuspenak nabarmen hobetu dira 2015ean (% 3,1) eta 2016an (% 2,5)

Eurogunean 2015erako aurreikusi den hazkundea % 1,5ean mantendu da (ez da aldaketarik egon apirileko aurreikuspenei dagokienez) eta 2016koa % 1,7ra helduko da (+0,1 pp). Espainiako ekonomiari dagokionez NDFk dinamismo nabarmena aurreikusi du eta Espainiako BPGd urtean batez beste % 3,1 eta % 2,5 haziko dela kalkulatu du (2015ean eta 2016an); apirileko aurreikuspenen aldean +0,6 eta +0,5 puntu portzentual, hurrenez hurren.

EUSKAL EKONOMIA

Euskal ekonomia hazteko aurreikuspena 2015ean % 2,5era arte hazten da.

Euskal ekonomiaren hazkundeak barne eskariaren dinamismoa islatuko du (% 2,2 2015ean eta % 1,8 2016an)

Industriaren ekarpena 2015ean % 1,4koa izango da, eta 2016an %2,7koa

Dinamismo nabaria zerbitzuen sektorean eta pixkanakako berreskurapena eraikuntzako jardueretan

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak oraintsu eguneratu ditu 2015erako euskal ekonomiaren hazkunde aukerak eta pasa den martxoan argitaratutako aurreikuspenaren aldean bi hamarreneko goranzko berrikuspena egin du. Hala, % 2,5ean kokatu du hazkundea, hau da, 2016rako aurreikusi den hazkunde portzentaje bera. Barne eskaria “euskal ekonomiaren hazkunde motorra izango da", euskal BPGd 2,3 eta 2,2 puntu portzentual haziko da 2015ean eta 2016an. Agregatu honen jokaeran kalkulatu da etxebizitzetako kontsumoa % 2,6 haziko dela, kapital eraketa gordinaren hazkundea azeleratzen joango dela urteko batez besteko % 2,2 lortu arte eta gastu publikoak gora egingo duela % 0,7. 2016an ehuneko horiek ondokoak izango direla kalkulatu da: % 2,1, % 3,1 eta % 0,6, hurrenez hurren. Eskaintzaren ikuspuntutik, sektore guztien ekarpenek zeinu positiboa izango dute 2015ean eta 2016an. Industria jarduerak “hazkunde kutsua izaten jarraituko du, orokorrean egongo den gorakadari esker”. Ondorioz, 2015eko ekitaldia % 1,4ko batez besteko hazkundearekin itxiko da eta 2016an ia bikoiztu egingo da (% 2,7). Merkataritza kideen portaerak baldintzatuko du hazkundea, euren trakzio eragina erabakigarria izango baita. Zerbitzuen sektoreak "susperraldia sendotuko du, joera hedakor nabarmen batekin”. Zerbitzuen sektoreko hazkundea 2015ean % 2,8koa izango dela aurreikusi da; 2016an, aldiz, % 2,5ekoa. Eraikuntzaren sektoreari dagokionez, pixkanaka berreskuratuz joango da eta batez besteko % 1,0ko hazkundea izango du 2015ean; 2016an, aldiz, % 1,6koa. Kanpoko eskaerak EAEko BPGdari egingo dion ekarpena ere zeinu positiboa izango duela aurreikusi da, urteko batez besteko ekarpena bi hamarrenekoa izango da 2015ean eta hiru hamarrenekoa 2016an.

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 4


II

2015p III

IV

BPGda

2,4

2,6

 Etxebizitzetako kontsumoa

2,6 0,9 1,8 2,3 0,1 1,0 0,9 2,8

BPGd Euskadin

 Kontsumo publikoa  Inbertsioa  Barne eskariaren ekarpena  Kanpoko saldoaren ekarpena   

Industria Eraikuntza Zerbitzuak

2015p

2016p

2,5

2,5

2,5

2,6 0,9 2,5 2,2 0,2

2,3 0,9 3,0 2,0 0,2

2,6 0,7 2,2 2,2 0,2

2,1 0,6 3,1 1,8 0,3

2,1 1,2 2,7

2,3 1,4 2,7

1,0 2,8

2,7 1,6 2,5

1,4

Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2015eko ekaina)

2015ean enplegua % 1,6 haziko dela aurreikusten da

Azkenik, lan merkatuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak aurreikusi du enplegua batez beste % 1,6 haziko dela 2015ean eta % 1,7 2016an. Urteko batez besteko langabezia tasak % 14,0 eta % 12,9 izango dira, hurrenez hurren.

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 5


Lan merkatua MAGNITUDE NAGUSIAK Biztanleria aktiboaren kopuruak % 0,2 egin du gora, 2015eko lehenengo hiruhilekoaren aldean…

2015eko bigarren hiruhilekoko Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuek erakusten dute Bilbon bizi diren landunak 163,5 mila direla; beraz, ez da ia aldaketarik gertatu aurreko hiruhilekoaren aldean (+% 0,2). Termino absolutuetan, 300 pertsona aktibo gehiago daude. Biztanleria aktiboaren hazkunde txiki honen arrazoiak hauek dira: alde batetik, biztanle landunen kopuruaren areagotzea (hiruhilekoen arteko +% 1,3), guztira 133,3 mila pertsona direla kalkulatzen da; eta bestetik, langabe kopuruaren gutxiagotzea (–% 4,4), guztira 30,2 mila pertsona.

Biztanleria aktiboa

Biztanleria landunaren hazkunde garbia: 1.700 pertsona (+% 1,3)

Hiribilduan bizi diren landunen kopuruak gora egin du (1.700 pertsona gehiago, termino absolutuetan) emakumeen okupazioaren joera onari esker (+% 4,5, 2,8 mila emakume gehiago); izan ere, urteko lehenengo hiruhilekoan baino 1.200 gizon okupatu gutxiago daudela kalkulatu baita (–1,7%). Biztanleria okupatuaren hazkundearen ondorioz, biztanleen enplegu tasa ere % 0,8 hobetu da eta %45,85ra heldu da. Ehuneko hori gizonezkoen artean % 50,99koa da, eta emakumeen artean, aldiz, % 41,41 (hiruhilekoen arteko ondoz-ondoko aldaketekin: –% 1,7 eta +% 3,6, hurrenez hurren).

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 6


Biztanleria landunaren sektorekako banaketak hazkunde orokorra erakusten du, sektoreen arteko antzeko ekarpen garbiarekin: industrian eta zerbitzuetan lehenengo hiruhilekoan baino 0,5 mila pertsona gehiago daude, eta eraikuntzan 0,7 mila pertsona gehiago. Hala ere, espero daitekeen moduan, industrian (+% 4,5) eta eraikuntzan (+% 9,3) okupazioak ehunekotan izan duen hazkundea askoz aipagarriagoa da zerbitzuen sektoreak izan duena baino (–% 0,4 guztira 113 mila pertsona).

Langabezia tasak % 4,4 egin du behera; batez beste, % 18,48ko langabezia tasa dago

Aitzitik, langabeen atzerapena nabarmenagoa da gizonezkoen artean (–% 7,0, guztira 17,3 mila) emakumezkoen artean baino (–% 0,8, guztira 12,9 mila). Hala, batez besteko langabezia tasa % 18,48 da (lehenengo hiruhilekoan % 19,34 zen), eta 3,54 puntuko aldea dago bi sexuen artean (% 20,16 eta % 16,62, hurrenez hurren).

Biztanleria aktiboa Biztanleria aktiboa (milakotan)  Landunak (milakotan) Industria Eraikuntza Zerbitzuak  Langabeak (milakotan)

Langabezia tasa (%)

2015eko I. hir.

2015eko II. hir.

163,2

163,5

0,2

131,6 11,2 7,5 112,5

133,3 11,7 8,2 113,0

1,3 4,5 9,3 0,4

31,6

30,2

-4,4

19,34

18,48

-4,4

∆%

Aldakuntza tasa, aurreko hiruhilekoaren aldean. Iturria: Biztanleria Aktiboaren Inkesta, EIN.

KONTRATUAK Biztanleek erregistratutako kontratuek %14,4 egin dute gora bigarren hiruhilekoan

35 urtetik gorako biztanleriak sinatutako kontratuen gorakada esanguratsua

2015eko bigarren hiruhilekoan Bilboko biztanleek 31.632 kontratu formalizatu dituzte guztira, alegia, urte arteko % 14,4 gorakada egon da, 2014ko apirila eta ekaina bitartean erregistratutako kontratu kopuruaren aldean (3.992 kontratu gehiago, termino absolututan). Sinatutako kontratuen banaketa oso orekatuta dago gizonen (% 49,9) eta emakumeen artean (% 50,1), eta gorakada nabarmena igarri da bi kasuetan (% 15,2 eta % 13,7, hurrenez hurren).

Kontratuen heren bat 25 eta 34 urte arteko pertsonek formalizatu dituzte (11.222, guztira % 35,5) 35 eta 44 urte arteko biztanleria taldearen kontratuak gaindituz (8.261) bai eta 45 urtetik gorakoen taldea ere (7.045), besteak beste.

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 7


Datuak 2014ko bigarren hiruhilekoko emaitzekin alderatuz gero, kontratazioak orokorrean gora egin duela ikusten da. Gorakada hori bereziki esanguratsua da 35 urtetik gorako biztanlerian (talde honek 2.508 kontratu sinatu ditu, termino absolututan).

kontratuak

II.2015

∆%

GUZTIRA  Emakumeak  Gizonak

31.632 15.861 15.771

14,4 13,7 15,2

5.104 11.222 8.261 7.045

10,7 9,7 20,0 19,1

   

16 25 35 45

eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urtekoak eta hortik gorakoak

 

Mugagabeak Aldi baterakoak

2.694 28.938

11,8 14,7

   

Lehen sektorea Industria eta energia Eraikuntza Zerbitzuak

297 2.751 1.407 27.177

14,2 12,9 3,7 15,2

Aldakuntza tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: SEPE.

2015eko bigarren hiruhilekoan sinatutako kontratu berrien % 91,5 aldi bereko kontratuak izan dira (guztira 28.938); gehienak 1 behin-behineko kontratuak (12.231) edo obra edo zerbitzuetakoak dira (10.289). Langile finkoen eta langile finko bilakatu direnen kopuruak % 11,8 egin du gora. Guztira 2.694 kontratu finko formalizatu dira, 2014ko bigarren hiruhilekoan baino 284 gehiago.

Kontratuen % 91,5 aldi baterako kontratuak dira, eta kontratazio finkoa batez bestekoaren azpitik hazi da (+% 11,8).

Bigarren hiruhilekoan, guztira, 27.177 kontratu egin dira. Bilboko biztanleek sinatutako hamar kontratutik bederatzi zerbitzuen sektoreari lotuta daude (guztira % 85,9); horrez gain, sektore honen garrantzia sendotu egin da gainerako sektoreek baino gorakada nabarmenagoa izan baitu (urte arteko +% 15,2; 2014ko bigarren hiruhilekoan baino 3.591 kontratu gehiago). Industria eta energia jarduerek 2.751 kontratu berri sortu dituzte (urte arteko +% 12,9), eraikuntza jardueratik (1.407 kontratu, +% 3,7) eta lehen sektoretik (297, +% 14,2) nahiko urrun.

Zerbitzuen sektoreari lotutako kontratuen gailentasuna sendotu da

Aldea (6.418) aintzat hartutako aldi baterako beste kontratu batzuei dagokie (bitartekotasuna, erretiro partziala, erreleboa, praktikak, etab.) 1

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 8


ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA TASA El paro registrado Erregistratutako aumenta un 3,6% langabeziaren respecto a finales de beherakada diciembre nabarmena (–% 7,1).

Beherakada orokorra aztertutako adin-tarte guztietan

Erregistratu den langabezia tasak bilakaera ona izan du bigarren hiruhilekoan. Ekainaren amaieran hiribilduan, guztira, 29.894 lan eskatzaile zeuden erregistratuta. Kopuru horrek erakusten du hiruhilekoen arteko beherakada % 7,1ekoa izan dela; hau da, 2.270 langabe gutxiago daude, martxoaren amaierako datuekin erkatuta. Urte arteko balantzea ere aldekoa da, 2014ko ekaineko datuekin alderatuz urte arteko % 5,1eko atzerakada ikusi da (1.615 pertsona gutxiago, termino absolutuetan). Sexuaren arabera, langabezian dagoen biztanleriaren banaketa orekatuta dago, baina hiruhilekoen arteko langabeziaren beherakada nabarmenagoa izan da gizonen artean (–% 8,5) emakumeen artean baino (–% 5,7). Aztertutako adin-tarte guztietan aldeko bilakaera erregistratu da, batez ere 25 eta 34 urte arteko biztanlerian (–% 11,8, –789 pertsona) eta 35 eta 44 urte artekoan (–% 8,3, –731 pertsona).

Erregistratutako langabezia tasa

Biztanleria langabearen % 42,3 gutxienez bi urte daramatza langabezian, % 71,8ak ez du prestaziorik jasotzen langabezian egoteagatik

Langabeziaren datu orokorrek bilakaera positiboa erakusten duten arren, antzinatasunari erreparatuta esan daiteke Bilboko langabeen ia heren batek hiru urte baino gehiago daramatzala langabezian (9.369 pertsona, langabe guztien % 31,3); horrez gain, lehenengo hiruhilekoko amaierarekin alderatuta segmentu hori da areagotu den bakarra (+% 1,3).

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 9


Gainerako segmentuek bilakaera ona izan dute. Bereziki aipagarriak dira bi eta hiru urte artean langabezian egon diren biztanleen kopurua (–% 11,4) eta sei hilabetera arte langabezian egon direnena (–% 13,6). Langabezian egoteagatik prestaziorik jasotzen ez duten pertsonen kopurua (% 71,8) altua da; segur aski, denbora luzez langabezian egotea eta horren ondorioz prestazioak agortu izana dira egoera horren arrazoia.

Erregistratutako langabezia GUZTIRA

06.2015

∆%

29.894

-7,1

Emakumeak

15.688

-5,7

Gizonak

14.206

-8,5

 16 eta 24 urte bitartekoak

1.876

-7,8

 25 eta 34 urte bitartekoak

5.912

-11,8

 35 eta 44 urte bitartekoak  45 urtekoak eta hortik gorakoak

8.064

-8,3

14.042

-4,0

6 hilabetera artekoak

8.024

-13,6

6 hilabetetik urtebetera bitartekoak

4.303

-8,4

Urte 1 eta 2 urte bitartekoak

4.913

-5,7

2 eta 3 urte bitartekoak

3.285

-11,4

3 urte baino gehiago

9.369

1,3

Ez du langabeziagatik prestaziorik kobratzen

21.459

-5,2

Langabeziagatik prestazioak kobratzen ditu

8.435

-11,6

Aldakuntza tasa, martxoko datuekin erkatuta Iturria: SEPE eta Lanbide

Erregistratutako langabeziak behera egin du erreferentziako hiriburu guztietan

Taulan ikusi daitekeen moduan, kontuan hartutako beste hiriburuetan erregistratutako langabeziaren bilakaerak adierazle horrek izan duen beherakada orokorra islatzen du lehenengo hiruhilekoaren aldean, nahiz eta magnitude desberdinekoa izan. Aztertutako bederatzi hiriburuen artean 6,3 puntu portzentualeko gehieneko aldea dago. Hiriburu handien taldean (G-5) erregistratutako langabeziak batez beste % 6,2 egin du behera lehenengo hiruhilekoari dagokionez. Bartzelonak (–% 9,2) eta Madrilek (–% 7,9) izan dute bilakaerarik nabarmenena, Zaragoza batez bestekoaren inguruan kokatzen da (–% 6,8) eta beherakadarik txikienak Valentzian eta Sevillan erregistratu dira (–% 4,2 eta –% 2,9, hurrenez hurren). Gainerako euskal hiriburuetan (G-3) batez besteko % 7,8ko beherakada erregistratu da; antzeko jaitsierak egon dira Vitoria-Gasteizen (–% 7,4) eta Donostian (–% 7,9). Iruñean erregistratu den bilakaera zertxobait hobea da (–% 8,2).

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 10


benchmarking-a

erregistratutako langabezia tasa Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza

06.2015

∆%

212.389 90.624 69.035 84.473 53.261

-7,9 -9,2 -4,2 -2,9 -6,8

--

-6,2

29.894

-7,1

20.310 10.224 14.568

-7,4 -7,9 -8,2

G-3aren batez bestekoa

--

-7,8

G-9aren batez bestekoa

--

-6,8

G-5aren batez bestekoa BILBAO Vitoria-Gasteiz Donostia-San Sebastian Iruñea

Aldakuntza tasa, martxoko datuekin erkatuta Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.

AFILIATUAK Atzerakada txikia ekaineko afiliazioari buruzko datuan martxoko datuarekin erkatuta (-% 0,6)

Ekainaren amaieran Bilbon Gizarte Segurantzara afiliatuta zeuden biztanleen kopurua jaitsi egin da: 164.303 afiliatu daude. Kopuru horrek esan nahi du % 0,6ko beherakada egon dela lehen hiruhilekoaren amaierako (martxoko) datuari dagokionez eta 1.012 afiliatuko galera garbia egon dela. Grafiko erantsiak islatzen duen moduan, afiliazioaren jaitsiera ekainean gertatu da (maiatzaren amaieran baino 3.416 pertsona gutxiago) eta urtero ikasturte-bukaerarekin bat etorriz errepikatzen den eredua da.

Izan ere, adierazlearen profila gorakoa izan da apirilean eta batez ere maiatzean; hain zuzen, hil horretan azken hiru urteetako afiliazio-kopuru altuena erregistratu da (167.719 pertsona). Bestalde, hiruhileko arteko kopuruan hiriko biztanle afiliatuen aldakuntza negatiboa izan den arren, 2014ko bigarren hiruhilekoko datuarekin alderatuta bilakaera positiboa izan da (+% 1,1, 1.865 afiliatu kopuru absolututan).

afiliatuak GUZTIRA 

Araubide Orokorra

Autonomoak

Etxeko langileak

Nekazaritza eta itsasoa

06.2015

∆%

164.303

-0,6

134.261

-0,9

22.725

0,9

6.585

-0,2

732

9,1

Aldakuntza-tasa, martxoko datuekin erkatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 11


Afiliatuak

Portaera desberdina afiliazioaraubideen arabera

Afiliazioak % 1,0 egin du behera zerbitzu-sektorean, baina gainerako sektore handietan gora egin du

Afiliazioaren zatirik handiena Araubide Orokorrari dagokio (% 81,7), guztira 134.261 pertsona egon baitira bigarren hiruhilekoaren amaieran (urte arteko -% 0,9). Langile Autonomoen Araubide Bereziak 22.725 afiliatu izan ditu guztira, martxoan baino 197 gehiago (+% 0,9). Etxeko Langileen Araubide Berezirako afiliazioak behera egin du (% 0,2) eta guztira 6.585 pertsona eduki ditu; Itsasoko eta Nekazaritza Sektoreko Langileen Araubide Bereziei atxikitakoak, berriz, % 9,1 egin du gora eta guztira 732 pertsona izan ditu.

Jarduera-sektore handietan afiliazioak portaera heterogeneoa izan du. Lehen hiruhilekoaren amaierako datuarekin alderatuta, igo da lehen sektoreko (+% 8,8), industria eta energiako (+% 3,0) eta eraikuntzako (+% 2,9) afiliatuen kopurua. Aitzitik, zerbitzu-sektoreak (hiriko afiliatu guztien % 89,2, hots, 146.574 pertsona) hiruhileko arteko % 1,0ko atzerakada izan du (1.538 pertsona gutxiago).

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 12


Afiliatuak

06.2015

jarduera-adarrak Lehen sektorea

∆%

359

8,8

Industria eta energia  Industria  Energia  Hondakinak eta ura

8.458 5.101 1.093 2.264

3,0 1,4 -1,2 9,0

Eraikuntza  Eraikuntza  Eraikuntzako laguntzailea

8.912 3.025 5.887

2,9 2,0 3,4

146.574 20.610 16.346 15.983 11.984 10.500 12.210 7.717 8.463 8.035 8.452 7.516 7.192 2.779 1.187 1.171 6.429

-1,0 1,3 -5,2 -6,7 1,6 -1,0 5,4 1,3 0,7 1,0 -3,4 1,2 -0,1 -9,2 7,3 1,6 -4,4

Zerbitzuak  Merkataritza  Administratiboak eta osagarriak  Hezkuntza  Profesionalak, zientzialariak eta teknikariak  Herri-administrazioa  Osasuna  Gizarte zerbitzuak  Finantzarioak eta aseguruak  Garraioa eta biltegiratzea  Ostalaritza  Informazioa eta komunikazioak  Etxeko langileak  Jolasa eta kultura  Ostatua  Higiezinak  Bestelako zerbitzuak Aldakuntza-tasa, martxoko datuekin erkatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

Afiliazioa jarduera-adarka banakatuz gero, ikusiko dugu zerbitzu-sektoreko enplegugalera garbia batez ere hezkuntza-jardueren bilakaera negatiboari (-% 6,7, -1.152 pertsona) eta administrarien eta laguntzaileen zerbitzuenari (-% 5,2, -905 pertsona) zor zaiela. Era berean, beste jarduera batzuek ere galdu dute enplegua, esate baterako ostalaritza-jarduerek (-% 3,4, -294 pertsona) eta jolas- eta kultura-zerbitzuek (-% 9,2, 196 pertsona). Aurkako aldean, afiliazioak jarduera hauetan izan duen gorakada azpimarra daiteke: osasun-jardueretan (% 5,4, +629 pertsona), merkataritzan (% 1,3, +258 pertsona) edo jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan (% 1,6, +194 pertsona). Afiliazioaren portaera desberdina erreferentziako hiriburuetan

Enplegu afiliatuaren bilakaera desberdina izan da erreferentziako hiriburuetan. Espainiako bost hiriburu nagusien multzoan (G-5), batez besteko afiliazioak aldatu gabe iraun du lehen hiruhilekoaren amaierako datuaren aldean, Madrilen (% 1,3), Bartzelonan (% 1,2) eta Zaragozan (% 0,3) egondako gehikuntzen eta Valentzian (-% 1,1) eta Sevillan (-% 1,7) egondako beherakaden ondorioz.

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 13


Gainerako euskal hiriburuek, oro har, batez besteko hiruhileko arteko % 0,5eko hazkundea izan dute. Donostiak eta Iruñeak bilakaera ona izan dute (% 1,7 eta % 0,2, hurrenez hurren), baina Gasteizen % 0,5eko jaitsiera egon da.

benchmarking-a afiliatuak

06.2015

∆%

Madril

1.733.878

1,3

Bartzelona

1.013.999

1,2

Valentzia

330.017

-1,1

Sevilla

306.397

-1,7

Zaragoza

260.180

0,3

G-5aren batez bestekoa

--

0,0

BILBO

164.303

-0,6

Gasteiz

109.219

-0,5

Donostia

107.622

1,7

93.852

0,2

G-3aren batez bestekoa

--

0,5

G-9aren batez bestekoa

--

0,1

Iruñea

Aldakuntza-tasa, martxoko datuekin erkatuta. G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruñea G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 14


Merkataritza Merkataritzaren salmenta-indize orokorrak % 0,6 jaitsi da Bizkaian 2015eko lehen hiruhilekoan

Bizkaiko merkataritzaren salmenta-indize orokorrak % 0,6ko beherakada nominala izan du 2014ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, eta atzean utzi ditu aurreko hiruhilekoetan izaten ari zen balio positiboak. Handizkako eta txikizkako merkataritzako establezimenduetako salmentetan egon den jaitsierak (-% 1,5 eta -% 0,4, hurrenez hurren) eragin dio salmenta-indize orokorraren portaerari; izan ere, ibilgailuen salmenta eta konponketaren sektorea nabarmen handitu da (% 11,2) 2014ko lehen hiruhilekoaren aldean. Txikizkako sektorea produktutipologiaren arabera banakatzean, portaera heterogeneoa erakusten du: jateko produktuen salmentak jaitsi egin dira (-% 4,4), baina gainerako produktuen txikizkako salmentak areagotu egin dira (% 2,2). Merkataritza-jarduerei lotutako enpleguak bilakaera negatiboa izan du; hain zuzen ere, Bizkaiko merkataritzan lanean diharduten pertsonen indize orokorrak urte arteko % 0,8ko atzerakada izan du 2015eko lehen hiruhilekoan, baina ez da aurreko hiruhilekoan lortutakoa (-% 1,4) bezain txarra izan.

merkataritza SALMENTAK Ibilgailu motordunen salmenta/konponketa

2014ko IV. HH

2015eko I. HH

0,7

-0,6

6,0

11,2

Handizkako merkataritza

0,5

-1,5

Txikizkako merkataritza*

-0,2

-0,4

 Jatekoak

-1,7

-4,4

0,8

2,2

-1,4

-0,8

 Gainerako produktuak

LANDUNAK

*Indize orokorra gasolina-zerbitzugunerik gabe Bizkaiko datuak, prezio arruntak, egutegi-efektua zuzenduta Oinarria: 2010 Iturria: Eustat.

Bizkaiko azalera handietako salmentak % 0,8 jaitsi dira 2014ko bigarren hiruhilekoaren aldean

2015eko bigarren hiruhilekoan, Bizkaiko merkataritza-azalera handien salmenta-indize orokorrak % 0,8ko jaitsiera nominala izan du, segidako bi hiruhilekotan aldakuntza positiboak izan ostean. Emaitza hori jateko zein jatekoak ez diren produktuen salmenten atzerakadaren (-% 1,2 eta -% 0,5, hurrenez hurren) ondoriozkoa da. Horrenbestez, lurraldeko merkataritza-azalera handietan lan egiten duten pertsonen indizeak bilakaera kaltegarria izan du, segidako hamabosgarren hiruhilekoan behera egin baitu (-% 0,4).

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 15


merkataritza-azalera handiak

2015eko I. HH

2015eko II. HH

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

SALMENTAK  

Jatekoak Bestelako produktuak

LANDUNAK

-2,4 2,0

-0,8 -1,2 -0,5

-0,9

-0,4

0,6

Bizkaiko datuak, prezio arruntetan, egutegi-efektua zuzenduta. Behin-behinekoak. Iturria: Eustat.

Ibilgailuen matrikulazioa Bizkaian % 22,2 igo da 2014ko bigarren hiruhilekoaren aldean

Bestalde, Bizkaiko ibilgailuen matrikulazioak, urteko bigarren hiruhilekoaren amaieran, emaitza positiboa eduki du. Apiriletik ekainera 5.025 ibilgailu matrikulatu dira guztira; kopuru hori aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino % 22,2 handiagoa da (912 matrikulazio gehiago). Gainera, hiru hilabeteetan (apirilean, maiatzean eta ekainean) urte arteko aldakuntza oso positiboak egon dira (% 30,6, % 13,0 eta % 24,5, hurrenez hurren). Dinamismo hori ibilgailu partikularren eta enpresa-ibilgailuen zein bestelakoen segmentuari dagokio, 2014ko bigarren hiruhilekoarekin erkatuta igo egin baitira (% 14,4 eta % 48,9, hurrenez hurren).

ibilgailuen matrikulazioa GUZTIRA  Partikularrak  Enpresak eta bestelakoak

2015eko II. HH

∆%

5.025

22,2

3.649

14,4

1.376

48,9

Bizkaiko datuak. Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: Faconauto

Hiriko merkataritzasektoreko enpresetako afiliazioak % 1,3 egin du gora lehen hiruhilekoaren aldean

Azkenik, Bilbok atzerakada izan du merkataritza-sektoreko enpresa-sarean urteko lehen hiruhilekoarekin erkatuta (-% 0,4, 13 enpresa gutxiago), handizkako enpresak galdu direlako (-14) eta txikizkako sarea eta ibilgailuen salmenta eta konponketaren sarea mantendu egin direlako. Hala ere, merkataritza-jardueren multzoan afiliatutako biztanleen kopuruak (20.610 ekainaren amaieran) balantze positiboa erakusten du (hiruhileko arteko % 1,3), 258 afiliatuko irabazi garbia egon da-eta (200 txikizkako merkataritzan, 44 handizkakoan eta 14 ibilgailuen salmenta eta konponketaren azpisektorean).

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 16


Turismoa Hoteletako ostatugauak nabarmen gehitu dira bigarren hiruhilekoan (% 7,3)

Bilboko ostalaritza-establezimenduek 401.030 ostatu-gau erregistratu dituzte guztira apiriletik ekainera; kopuru horrek esan nahi du urte arteko % 7,3ko hazkundea egon dela aurreko urteko aldi berarekin erkatuta (27.215 ostatu-gau gehiago, kopuru absolututan). Bigarren hiruhilekoko balantze positibo hori apirilean (% 12,0), maiatzean (% 2,2) eta ekainean (% 8,8) izandako urte arteko aldakuntza-tasa positiboen emaitza da. Establezimenduen kategorian arreta jarriz gero, erantsitako taulak agerian uzten du 3 izarreko eta gehiagoko hoteletan erregistratutako ostatu-gauak (hotel horiek bigarren hiruhilekoko ostatu-gauen % 79,1 biltzen baitituzte) 3 izar baino gutxiagoko hotelei eta ostatu-etxeei dagozkienak baino hein txikiagoan areagotu direla (% 5,6 eta % 14,3, hurrenez hurren).

Turista atzerritarren ostatu-gauek hazkunde handiagoa (% 10,2) izan dute estatukoekin alderatuta (% 4,9)

Turista nazionalak bigarren hiruhilekoan bildutako ostatu-gauen erdia baino pixka bat gehiago izan dira (217.687 ostatu-gau guztira), baina haien urte arteko bilakaera, positiboa izan arren, ez da turismo atzerritarrari dagokiona bezain onuragarria izan (% 4,9, % 10,2ren aldean). Bestalde, bidaiarien sarrerak hiriko hoteletan % 9,1 gehitu dira, hots, guztira 210.644 egon dira. Kasu horretan ere, turismo atzerritarrak estatukoak baino bilakaera onuragarriagoa izan du (% 10,0, % 8,4ren aldean); hala ere, diferentzia ez da ostatugauei dagokienez antzeman dena bezain esanguratsua izan.

turismoa

2015eko II. HH

OSTATU-GAUAK  3 izarreko eta gehiagoko hotelak  3 izar baino gutxiagoko hotelak eta ostatu-etxeak  Estatukoak  Atzerritarrak

BIDAIARIAK  Estatukoak  Atzerritarrak

BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak)

∆%

401.030

7,3

317.297

5,6

83.733

14,3

217.687

4,9

183.343

10,2

210.644

9,1

116.880

8,4

93.764

10,0

1,90

-1,6

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: Eustat

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 17


Bidaiarien sarrerek ostatu-gauek baino gehikuntza handiagoa izan dutenez, hiriko hoteletako batez besteko egonaldia pixka bat gutxitu da bigarren hiruhilekoan (-% 1,6) eta, ondorioz, batez bestekoa 1,90 egun izan da. Estatuko turistei dagokienez, batez besteko egonaldia 1,92 egunetik 1,86 egunera jaitsi da; turismo atzerritarrari dagokiona, ostera, 1,95 egunetik 1,96 egunera igo da.

Erreferentziako bederatzi hiriburuetatik zortzik hoteletako ostatugauen balantzea hobetu dute

Hoteletako ostatu-gauen bilakaera erreferentziako beste hiriburuekin alderatzean, Bilbon 2015eko bigarren hiruhilekoan lortutako emaitza onak nabarmentzen dira. Espainiako bost hiriburu nagusien taldean, G-5ean, ostatu-gauek % 7,0ko batez besteko hazkundea izan dute 2014ko bigarren hiruhilekoaren aldean, eta Madrilen (% 9,0) zein Zaragozan (% 8,0) gertatutako hazkundeak batez besteko horren gainetik daude.

Gainerako euskal hiriburuetako ostatu-gauak % 3,0 areagotu dira batez beste. Talde horretan, Donostiako hoteletako emaitza ona (% 9,8) gailentzen da bereziki, Gasteizen igarritako aurrerapen neurritsuarekin (% 2,7) eta IruĂąeko ostatu-gauen atzerakadarekin (-% 3,5) erkatuta.

benchmarking-a hoteletako ostatu-gauak

2015eko II. HH

∆%

Madril

4.865.681

9,0

Bartzelona

5.117.533

5,5

937.865

7,0

1.298.276

5,4

405.356

8,0

--

7,0

BILBO

401.030

7,3

Gasteiz

120.236

2,7

Donostia

317.411

9,8

IruĂąea

154.421

-3,5

G-3aren batez bestekoa (hiriak)

--

3,0

G-9aren batez bestekoa (hiriak)

--

5,6

Valentzia Sevilla Zaragoza G-5aren batez bestekoa (hiriak)

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta. Iturria: Eustat eta EIN.

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 18


Garraioa ITSAS GARRAIOA Garraiatutako salgaien bolumen metatuak % 5,9 egin du gora apiril-maiatzean

Apirilean eta maiatzean 5.670 mila tona garraiatu dira Bilboko Portuaren bidez, hau da, 2014ko bihileko berean baino % 5,9 gehiago (317 mila tona gehiago kopuru absolututan). Portuko trafikoaren hileko bilakaerak erakusten du garraiatutako salgaien bolumena maiatzean apirilean baino gehiago handitu dela (% 7,1 eta % 4,7, hurrenez hurren). Solteko salgai likidoak garraiatutako salgai guztien erdia baino gehiago izan dira (% 55,8) eta aurreko urteko aldi berarekin erkatuta gehien areagotu den salgai-mota izan dira (% 17,8, guztira 3.162 mila tona). Aitzitik, bai solteko salgai solidoen garraioak (754 mila tona) bai salgai orokorren garraioak (1.647 mila tona) behera egin dute (-% 17,9 eta -% 4,7, hurrenez hurren). Salgaien itsas garraioa

Salgaiak Joaera (batez mugikorra azken 12 hilabeteetan

TEU kopuruak ia bere horretan jarraitu du (-% 0,4)

Garraiatutako salgai orokor guztien bi heren (%65,4) edukiontzietako garraioari dagozkio (1.076 mila tona), urte arteko % 3,0ko jaitsiera izan baitu. Erabilitako edukiontzien kopurua 104.897 TEU (hogei oineko edukiontzi) da, 2014. urteko bihileko berean baino 370 gutxiago (-% 0,4). Azkenik, aipagarria da aldi horretan guztira 497 ontzik jardun dutela portuan; horrek adierazten du % 4,2ko beherakada egon dela 2014ko aldi berarekin erkatuta (22 ontzi gutxiago, kopuru absolututan).

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 19


AIREKO GARRAIOA Bidaiarien aireko garraioak goranzko joerari eutsi dio eta % 6,2ko gehikuntza izan du bigarren hiruhilekoan

Loiuko aireportuko bidaiarien aireko garraioak goranzko joerari eutsi dio, guztira 1.150.004 bidaiari garraiatu baititu bigarren hiruhilekoan. Bigarren hiruhilekoko balantzeak urte arteko % 6,2ko hazkundea ekarri du, hau da, 2014ko aldi berean baino 67.226 bidaiari gehiago. Izan ere, otsailetik aurrera bidaiarien aireko trafikoak goranzko profila erakutsi du, argi eta garbi, apirilean, maiatzean eta ekainean urte arteko % 6,3ko, % 6,9ko eta % 5,6ko hazkundeak izan baititu, hurrenez hurren. Loiuko aireportutik egindako hegaldien kopuruak ere gora egin du: guztira, 12.071 izan dira, hau da, aurreko urteko aldi berean baino % 5,7 gehiago (647 hegaldi gehiago kopuru absolututan).

Nazioarteko trafikoaren hazkundea (% 12,3), esparru nazionalekoa (% 2,9) baino lau aldiz handiagoa

Ia bidaiari guztiek hegaldi komertzialetan bidaiatu dute (aireko trafiko guztiaren % 99,5), eta erdiak baino gehiagok (% 56,9) hegaldi nazionaletan bidaiatu dute (650.739 bidaiari), nazioartekoen aldean (493.400 bidaiari). Dena den, nazioarteko bidaiarien bolumenaren gehikuntza (% 12,3) esparru nazionaleko trafikoan egondakoa (% 2,9) baino altuagoa izan da. Loiuko aireportuko lotura nazional nagusien artean, Madrilek eta Bartzelonak (% 13,2) besteen gainean nagusitzen jarraitu dute, bigarren hiruhilekoari dagokion trafikoaren % 15,3 eta % 11,7 bildu baitituzte, hurrenez hurren. Nazioarteko lotura nagusiei dagokienez, Frankfurt eta Munich gailendu dira ranking-ean, kasu horretan bidaiari guztien % 5,7 eta % 4,8 bildu baitituzte, hurrenez hurren.

aireko garraioa

2015eko II. HH

BIDAIARIAK (kop.) Hegaldi komertzialetan: 

Nazionalak

Nazioartekoak

ERAGIKETAK (kop.)

∆%

1.150.004

6,2

650.739

2,9

493.400

12,3

12.071

5,7

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: Aena

Bidaiarien kopurua erreferentziako aireportu guztietan handitu da

Aireportuko jardueraren dinamismo horrek bat egiten du erreferentziatzat hartutako hiriburu eta/edo aireportuekin. Horrela, Espainiako hiriburu nagusien taldean (G-5) jartzen badugu arreta, urteko bigarren hiruhilekoan egondako trafikoak urte arteko % 8ko gehikuntza erakusten du 2014ko aldi berarekin erkatuta, eta Madrileko aireportuak (% 11,2), Valentziakoak (% 9,2) eta Sevillakoak (% 8,7) izan dituzte aldakuntza esanguratsuenak.

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 20


Gainerako euskal hiriburuek Bilbori dagozkion emaitzak hobetu dituzte, G-3 taldearentzat % 12,3ko hazkundea bildu baita bidaiarien kopuruan. Aireportuka, Donostian (% 12) eta Iruñean (% 9,7) egondako gehikuntzak gailendu dira, bai eta Gasteizen ere (% 86,2), bidaiarien kopurua gainerakoena baino askoz ere baxuagoa izan den arren.

benchmarking-a bidaiariak aireportuetan

2015eko II. HH

∆%

Madril

11.942.801

11,2

Bartzelona

10.749.605

4,5

Valentzia

1.371.890

9,2

Sevilla

1.202.665

8,7

104.864

6,0

..

8,0

1.150.004

6,2

3.059

86,2

73.927

12,0

41.741

9,7

Zaragoza G-5aren metatua BILBO Gasteiz Donostia Iruñea G-3aren metatua

..

12,3

G-9aren metatua

..

7,9

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: Aena.

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 21


Ekonomia produktiboa BARNE-PRODUKTU GORDINA Bizkaiko BPGd % 2,2 hazi da 2014ko lehen hiruhilekoaren aldean

Bizkaiko ekonomiaren BPGd-k urte arteko % 2,2ko hazkundea izan du 2015eko lehen hiruhilekoan. Emaitza horrek 2014. urtearen hasieran hasitako suspertzearen bidea indartu du, aurreko hiruhilekoan ikusitako urte arteko hazkundea hiru hamarren hobetu du-eta. Hiruhileko arteko aldakuntzari dagokionez ere, balantzea onuragarria izan da, 2014ko laugarren hiruhilekoan lortutako hazkundea berdindu baitu (% 0,6). Kasu honetan ere, zeinu positiboko aldakuntza bat egon den segidako bosgarren hiruhilekoa da, eta horrek agerian jarri du Bizkaiko ekonomiaren suspertzeko joera.

Bizkaiko BPGd

Hiruhileko arteko aldakuntza Urte arteko aldakuntza

Iturria: Eustat

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 22


INDUSTRIA Bizkaiko industriaprodukzioa % 8,7 igo da 2014ko apirilmaiatzaren aldean

Bizkaiko industria-jarduerak industria-produkzioaren indizearen bilakaeran jasotako dinamismo nabarmenari eutsi dio. 2015eko lehen hiruhilekoan % 4,1 hazi ostean, apirileko eta maiatzeko balantzea are onuragarriagoa izan da, % 8,7ko hazkundea egon delako aurreko urteko aldi berarekin erkatuta. Indize orokorraren hazkundearen erritmoaren azelerazioak, neurri handi batean, manufaktura-industriaren portaera onari erantzuten dio; izan ere, haren produkzioa % 9,3 handitu da 2014ko apirilean eta maiatzean metatutakoarekin erkatuta. Energia-, gas- eta ur-azpisektoreko produkzioa ere nabarmen hazi da (% 6,0), baina erauzteko industriek behera egin dute (-% 14,6) lehen hiruhilekoan egondako gorakada handiaren ostean (% 12,7).

industria Produkzio-indizea  Manufaktura-industria  Energia, gasa eta ura  Erauzteko industriak

2015eko I. HH

2015eko II. HH*

4,1

8,7

4,5

9,3

-0,4

6,0

12,7

-14,6

Bizkaiko datuak, behin-behinekoak, egutegi-efektua zuzenduta. Erreferentziako aldiko indize agregatuaren urte arteko aldakuntza *Bigarren hiruhilekoko datuak, apiril-maiatzari dagozkienak. Iturria: Eustat

ZERBITZUAK Bizkaiko zerbitzusalmenten hazkundearen erritmoa moteldu egin da 2015eko lehen hiruhilekoan

2015eko lehen hiruhilekoan, Bizkaiko zerbitzu-sektoreko salmenta-indize orokorrak aldatu gabe iraun du aurreko urteko aldi berarekin erkatuta. Portaera horrek esan nahi du, grafiko erantsiko bilakaeraren profilak islatzen duen moduan, salmenten hazkundeerritmoa moteldu egin dela eta aurreko hiru hiruhilekoetan lortutako aurrerapenak atzean utzi dituela. Salmenta-indizearen osaeran arreta jarriz gero, ikusiko dugu haren bi osagaiek desberdin jokatu dutela. Horrela, merkataritzaren salmenten portaera txarra (-% 1,4 hiruhileko arteko tasan) ezin da konpentsatu gainerako zerbitzuen datu onarekin (% 0,9). Merkataritzaz bestelako zerbitzu-sektorearen barruan, urteko lehen hiruhilekoaren bilakaera diferentea izan da. Garraio eta biltegiratzean, informazio eta komunikazioetan eta jarduera administratibo eta zerbitzu osagarrietan egon den salmenta-indizeen bilakaera positiboa gailentzen da (% 3,9, % 6,4 eta % 2,9, hurrenez hurren), ostalaritzan (-% 3,0) eta jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan (-% 4,5) izandako atzerakaden aldean.

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 23


Zerbitzuen salmentak Urte arteko aldakuntza-tasa Indizea

Zerbitzuak

2014ko IV. hir.

2015ekoI. hir.

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

Salmenta-indizea Zerbitzuak Txikizkako merkataritza Bestelako zerbitzuak

2,5

0,0

-0,1

-1,4

5,0

0,9

 Garraioa eta biltegiratzea

9,1

3,9

 Ostalaritza

1,0

-3,0

 Informazioa eta komunikazioak

3,8

6,4

 Jard. profesional, zientifiko eta teknikoak

3,4

-4,5

 Jard. administratiboak eta zerbitzu osagarriak

6,8

2,3

Landunen indizea Zerbitzuak

-0,6

0,2

 Merkataritza

-1,4

-0,8

 Bestelako zerbitzuak

-0,1

0,6

Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta Iturria: Eustat.

Landunen indize orokorrak gora egin du lehenengo aldiz azken hirurtekoan

Aipatutako salmenten geldialdia gorabehera, Bizkaiko zerbitzu-sektoreko landunen indize orokorrak urte arteko bilakaera positiboa erakutsi du 2015eko lehen hiruhilekoan (% 0,2), lehenengo aldiz azken hiru urteetan. Indize horrek merkataritza-sektoreko okupazioaren atzerakada hartzen du barne (-% 0,8), gainerako zerbitzuetako okupazioaren aurrerapenak (% 0,6) arindua.

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 24


Bilbon zerbitzusektorerako afiliazioa urte arteko % 1,8ko gorakada izan du bigarren hiruhilekoan

Bizkaiko sektoreko enpleguaren suspertzea bat dator Bilboko zerbitzu-enpresetan afiliatuta dauden biztanleen bilakaerarekin. 2015eko bigarren hiruhilekoaren amaieran, Bilbok guztira 146.574 pertsona eduki ditu zerbitzu-sektorera afiliatuta; horrek esan nahi du % 1,8ko hazkundea egon dela aurreko urteko aldi berarekin erkatuta (2.545 pertsona gehiago, kopuru absolututan). Afiliazioak ia kasu guztietan egin du gora, salbu eta garraio eta biltegiratzeko jardueretan (-% 7,2), ostatu-zerbitzuetan (-% 5,0), merkataritzan (-% 0,2) eta jolas- eta kulturazerbitzuetan (-% 0,7). Bereziki azpimarragarriak dira ostalaritza-jardueretan (% 4,9), informazio eta komunikazioetan (% 5,6) eta jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan (% 4,3) izandako igoerak.

KANPO-MERKATARITZA Merkataritza-saldo negatiboa apirilmaiatzean, % 90,8ko kanpo-estaldurako tasarekin

Bizkaiko enpresen esportazioek 1.480,7 milioi euro lortu dituzte eta % 1,8 jaitsi dira 2014ko aldi berarekin erkatuta. Murrizketa hori nabariki txikiagoa da (-% 0,1) osagai energetikoa kentzen bada. Inportatutako bolumena 1.630,4 milioi eurokoa izan da, alegia, % 12,5eko atzerakada egon da aurreko urteko aldi berarekin erkatuta. Kasu horretan, faktore energetikoa kenduta, Bizkaiko inportazioek % 14,0 egin dute gora, 925,9 milioi euroraino. Ondorioz, Bizkaiko kanpoko merkataritza-saldoa negatiboa izan da (-149,7 milioi euro), eta batez besteko estaldura-tasa % 90,8 izan da 2015eko apirilean eta maiatzean.

kanpo-merkataritza

2015eko I. HH

2015eko II. HH (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

Esportazioak, guztira Esportazio ez energetikoak

-15,4 3,4

-1,8 -0,1

Inportazioak, guztira

-22,6

-12,5

Inportazio ez energetikoak

6,5

14,0 (Partaidetza-ratioa, %)

% esport. ez energetikoak / esport. guztira % inport. ez energetikoak / inport. guztira

85,2 57,0

75,2 56,8

Bizkaiko datuak, behin-behinekoak. 2015eko bigarren hiruhilekoa, apiril-maiatzari dagokiena. Iturria: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 25


Ekonomia-jarduerak

Ekonomia-jarduerako lizentzien kopurua handitu egin da

2015eko bigarren hiruhilekoak jardueraren suspertzearen etengabeko hobekuntza baieztatu du, guztira ekonomia-jarduerako 38.613 lizentzia egon direlako hirian; horrek esan nahi du % 1,5eko hazkundea egon dela 2015eko lehen hiruhilekoaren aldean. Beraz, suspertzerako oinarria sendotu egin da, urteko lehen hiruhilekoan baino 574 lizentzia gehiago egon baitira. Urte arteko bilakaerak hazkunde handiagoa erakutsi du (% 4,1), baina batez ere zeren eta hirian jarduera-lizentziak areagotu diren segidako bederatzigarren hiruhilekoa delako: modu grafikoagoan, eta arreta bilakaera berrienean jarriz, esan nahi du orain dela urtebete baino 1.529 jarduera-lizentzia gehiago daudela.

Ekonomia-jarduerak

Enpresa-lizentziak ugarienak izan dira eta lizentzia aktiboen hiru laurden (% 73) eman dituzte, hain zuzen ere 28.915 guztira. Enpresa-lizentziak sektoreka banakatuta, agerian jarri da jarduera suspertzeko prozesu horretan zerbitzu-sektoreko lizentziak nagusitu eta sendotu direla (24.932 guztira). Hala ere, 2015eko bigarren hiruhileko honetan bi egitate azpimarra daitezke: alde batetik, industria-egituraren sendotzea —oro har, batez besteko tamaina handiagoko enpresa-proiektuei dagokie—, guztira 1.424 lizentzia aktibo egon baitira (urte arteko % 1,1); eta, bestetik, eraikuntza-sektoreari, krisi honetan bereziki hondatutakoari, lotutako lizentzien suspertzea, urte arteko % 3,7ko gehikuntza izan baitute.

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 26


Dinamismo horrek enpresa-jarduerei lotutako lizentzia-kopuruari buruzko emaitzetan ere islatzen da, urte arteko % 6,4ko gehikuntza izan baitute, bai eta % 1,3ko hobekuntza aurreko hiruhilekoarekin erkatuta; laburbilduz, 9.381 lizentzia aktibo egon dira. Era berean, jarduera artistikoetako lizentziak handitu egin dira, baina kuantitatiboki ez dira hain esanguratsuak (317).

jarduerak

2015eko I. HH

2015eko II. HH

Ekonomia-jarduerak

38.039

38.613

4,1

1,5

Enpresa-jarduerak Industria Eraikuntza Zerbitzuak

28.467

28.915

3,4

1,6

1.412 2.465 24.590

1.427 2.556 24.932

2,3 9,0 2,9

1,1 3,7 1,4

9.262

9.381

6,4

1,3

310

317

7,1

2,3

Jarduera profesionalak Jarduera artistikoak

∆% urte artekoa

hiruhileko artekoa

Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoarekin erkatuta Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga)

Enpresa-jardueraren adar nagusietan lizentzia-kopurua oro har handitu egin da

Enpresa-jardueraren adar nagusietan arreta jarrita, handitze orokorra antzeman da aurreko hiruhilekoarekin erkatuta, baina magnitude desberdinekoa. Ildo horretan, hiru adar ugarienen jarduera-oinarriaren igoera nabarmendu da, alegia, jateko ez direnen txikizkako merkataritzarena (% 0,9), enpresentzako zerbitzuena (% 1,1) eta sukaldaritza eta elikadura-zerbitzuena (% 1,9).

enpresa-jarduerak adar nagusiak

2015eko II. HH

∆%

Jatekoak ez direnen txikizkako merkataritza

4.374

0,9

Enpresei emandako zerbitzuak

4.495

1,1

Sukaldaritza eta elikadura-zerbitzuak

3.081

1,9

Eraikuntza

2.556

3,7

Jatekoen eta edatekoen txikizkako merkataritza

2.100

0,3

Handizkako merkataritza

1.550

1,1

Zerbitzu pertsonalak

1.375

2,1

Higiezinetako zerbitzuak

977

1,3

Finantza- eta aseguru-zerbitzuak

836

0,2

Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoarekin erkatuta. Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga).

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 27


Adierazi den moduan, gehikuntza handiena eraikuntzako jarduera-lizentziei dagokie (% 3,7). Gainerako jarduerek portaera desberdina erakutsi dute: jatekoen txikizkako merkataritzan (% 0,3) eta finantza- eta aseguru-zerbitzuetan (% 0,2) igoera txikia egon da, eta zerbitzu pertsonalek (% 2,1) eta higiezinetakoek (% 1,3) bulkada handiagoa izan dute.

SOZIETATE BERRIAK Sozietate berrien eraketa murriztu egin da 2014ko bigarren hiruhilekoaren aldean (-% 11,4)

2015eko bigarren hiruhilekoan 218 merkataritza-sozietate berri eratu dira guztira hirian; kopuru hori eta aurreko hiruhilekoan eratuena (221, -% 1,4) oso antzekoak dira. Aurreko urteko aldi berarekin erkatuz gero, balantzea kaltegarriagoa izan da, 2014ko bigarren hiruhilekoan baino 28 sozietate gutxiago eratu direlako (urte arteko -% 11,4ko aldakuntza). Bilbon eratutako sozietate berrien sektorekako banakatzea aurreko hiruhilekoetan igarritakoaren antzekoa izan da. Horrela, eratutako hamar sozietate berrietatik zortzi zerbitzu-sektoreari dagozkio (% 80,3, 175 guztira), eta bereziki azpimarragarriak dira higiezinetako jarduerei eta enpresentzako zerbitzuei atxikitako sozietate berriak (49 guztira, hiruhileko arteko -% 4,0), bai eta merkataritza- eta konponketa-jarduerei atxikitakoak ere (49, hiruhileko arteko % 8,9). Eraikuntza-sektoreari atxikitako sozietate berriak 28 izan dira guztira (lehen hiruhilekoan baino 5 gutxiago, -% 15,2), eta industriaeta energia-sektoreari dagozkionak, 13 guztira (5 gehiago, % 62,5).

Merkataritza-sozietate berriak

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 28


2015EKO II. HIRUHILEKOA

ADIERAZLEAK Azken datua

Urte arteko Δ (%)

Aldia

LAN-MERKATUA Biztanleria aktiboa (milakotan)

163,5

-1,6

II. hir.

Landunak (milakotan)

133,3

-1,9

II. hir.

Langabeak (milakotan)

30,2

-0,3

II. hir.

18,48

-0,52 e.p.

Langabezia-tasa (%) Erregistratutako langabeak (pertsona kop.)

II. hir. Ekaina

29.894

-5,1

164.303

1,1

Ekaina

31.632

14,4

II. hir.

-

-0,8

II. hir.

20.610

-0,2

Ekaina

-

0,1

Ekaina

Ostatu-gauak (kop.)

401.030

7,3

Bidaiariak (kop.)

210.644

9,1

1,90

-1,6

5.669

5,9

Apiril-maiatza

1.150.004

6,2

II. hir.

38.613

4,1

II. hir.

--

8,7

Apiril-maiatza

218

-1,4

II. hir.

Afiliatuak (kop.)* Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA Azalera handietako salmentak (indizea)*** Afiliatuak* Kontsumo-prezioak (indizea)*** TURISMOA

Batez besteko egonaldia (ostatu-gauak/bidaiari)

II. hir. II. hir. II. hir.

GARRAIOA Salgaien itsas garraioa (milaka tona) Bidaiarien aireko garraioa ENPRESA-JARDUERA Enpresa-jarduerako lizentziak Industria-produkzioa (indizea)*** Merkataritza-sozietate berriak (kop.)

* Bilboko enpresetan ** Bilbon bizi direnentzat. *** Bizkaiari dagokion adierazlea. Iturriak: geuk egina, Eustaten, EEZPren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren, EINen, Estatuko Portuen eta Aenaren, BFAren eta Merkataritza Erregistroaren datuetan oinarrituta.

Hiruhilekoko koiuntura – 2015eko II. hiruhilekoa 29


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.