IV 2014 Bilboko Hiruhileko Koiuntura txostena
Laburpena NDFk munduko hazkundeari buruzko aurreikuspenak % 3,5eraino doitu ditu 2015ean eta % 3,7raino 2016an
EAEko BPGd 2015ean % 1,7 haziko dela aurreikusi da
Urtarrilean, Nazioarteko Diru Funtsak joan den urriko WEO txostenean argitaratutako munduko hazkundeari buruzko proiekzioak beherantz berrikusi ditu. Doikuntza hiru hamarrekokoa izan da, bai 2015. urterako bai 2016. urterako batez besteko hazkundearen aurreikuspenean (% 3,5 eta % 3,7, hurrenez hurren). Doikuntza horrek, funtsean, Txinari, Errusiari, euroguneari eta Japoniari buruzko proiekzioen errebaluazioari erantzuten dio, Estatu Batuentzat aurreikusitako dinamismo ekonomikoaren desberdina baita. Euskal ekonomiari dagokionez, aurreikuspenen testuingurua ez da eguneratu aurreko txostenean adierazitakoen aldean. 2014ko hirugarren hiruhilekoa urte arteko % 1,3ko gehikuntzaz amaitu ostean, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak aurreikusi du euskal ekonomiak dinamismo gorakorrari eutsiko diola datozen hiruhilekoetan, eta 2015. urte osorako urte arteko hazkundea % 1,7koa izatea espero du1. Espero daitekeen moduan, egoera ekonomiko orokorrak eragina handia izan du Bilbo hiriko koiuntura sozioekonomikoan 2014ko azken hiruhilekoan. Horrela, adierazle askok balantze positiboa eskaintzen dute, bai 2013ko hirugarren hiruhilekoari bai urtearen amaierari dagokienez.
Bilbon bizi diren langabeen kopurua (% +15,6) landunen kopurua (% +2,6) baino sei aldiz gehiago hazi da
Bilbon afiliatutako biztanleen kopuruaren hiruhileko arteko gehikuntza % 2,0koa izan da, eta urte artekoa, % 1,3koa
Lan-merkatuari dagokionez, Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuek islatu dute 2014ko azken hiruhilekoan Bilbon bizi diren landunen kopurua % 2,6 hazi dela hirugarren hiruhilekoaren aldean; hain zuzen ere, 134,5 mila pertsona daude, eta zenbatetsitako enplegu-tasa % 46,33koa da. Biztanleria langabea askoz gehiago handitu da (hiruhileko % +15,6) eta 36,3 mila pertsona egon dira, ia aurreko hiruhilekoan zenbatetsitakoak baino 5.000 gehiago. Langabezia-tasa 1,9 ehuneko-puntu igo da, % 21,23raino, funtsean gizonezkoen tasaren aurkako bilakaera dela-eta (% 22,29, +3,6 e.p.). Emakumezkoen langabezia-tasa (% 20,01), berriz, ia bere horretan mantendu da aurreko hiruhilekoaren aldean. Bilboko enpresetan Gizarte Segurantzara afiliatutako biztanleria pixka bat gutxitu da, joan den azaroan azken biurtekoko maximoa (167.002) lortu ostean. Horrela, 2014. urtearen amaieran 166.045 afiliatu egon dira. Kopuru horrek esan nahi du hiruhileko arteko hazkundea % 2,0koa izan dela, eta % 1,3koa 2013ko amaierako afiliazio-mailarekin erkatzen bada.
1
Urrian argitaratutako aurreikuspenak.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 1
Biztanleek sinatutako lankontratuen kopuruak igotzen jarraitzen du
Lan-merkatuaren berreskurapen-joera bilbotarrek sinatutako lan-kontratuen kopuruan ere islatu da; izan ere, 2014ko laugarren hiruhilekoan urte arteko % 7,6ko igoera izan du. Metatutako kopuruetan, 2014. urteko balantzea orobat positiboa da: hain zuzen, guztira 111.101 kontratu formalizatu dira, eta 2013an 102.639 formalizatu ziren (% +8,2).
Erregistratutako langabezia % 2,3 jaitsi da urteko azken hiruhilekoan, baina 2013ko amaieraren aldean berdin jarraitzen du
Bestalde, 2014ko abendua amaitzean, guztira 31.042 pertsona egon dira enplegu-eskatzaile gisa erregistratuta Bilbon. Kopuru horrek esan nahi du % 2,3ko beherakada egon dela hirugarren hiruhileko amaierako datuaren aldean (718 pertsona gutxiago, kopuru absolututan). 2013ko amaierako datuarekin erkatuta, erregistratutako langabeziak ia berdin jarraitu du, bakarrik 55 eskatzaile gehiago eduki baititu (% 0,2 kopuru erlatibotan).
Zerbitzu-sektoreko salmentak berriro hazi dira, baina sektoreko enpleguak gutxitzen jarraitzen du. Merkataritzasektoreak joera berbera dauka
Sektoreko ekonomia-jardueraren adierazleek, oro har, pixkanakako berreskurapeneko agertokia islatu dute. Bizkaiko zerbitzu-sektoreko salmenta-indizea berriro hazi da ondoz ondoko bigarren hiruhilekoan (% 2,2), baina landunen kopuruari dagokionez joera negatiboa mantendu da (% -2,3). Merkataritza-jardueran jartzen badugu arreta (hirian oso garrantzitsua baita), Bizkaiko salmenta-indizea aldeko bilakaera izan du (% +2,0), baina hori ere ez da sektoreko okupazio-indizera (% -1,6) heldu. Hala eta guztiz ere, Bilboko afiliatuen eta merkataritza-enpresen datu espezifikoek balantze positiboa eskaini dute urte amaieran.
Estatuko hotel-eskaria atzerrikoa baino gehiago handitu da laugarren hiruhilekoan
Aireportuak 4 milioi bidaiari baino gehiago eduki ditu berriro 2014an
Bizkaiko industriaprodukzioa eta salgaien trafikoa areagotu egin dira
Bilboko hotel-establezimenduen jarduerari dagokionez, laugarren hiruhilekoko balantzea ere positiboa da: ostatu-gauetan urte arteko % 9,6ko hazkundea egon da, eta bidaiarien sarreretan, berriz, % 5,7koa. Urteko metatuan, emaitzek % 5,3ko eta % 1,7ko hazkundeak islatu dituzte ostatu-gauei eta bidaiarien sarrerei dagokienez, hurrenez hurren. 2014ko laugarren hiruhilekoan, eskari nazionalak atzerrikoak baino portaera hobea izan du, baina, urteko metatuan, atzerriko turismoa dinamikoagoa izan da.
Emaitza onak Bilboko aireportuko bidaiarien joan-etorrian ere islatu dira; izan ere, 2014. urtean 4 milioi bidaiari baino gehiago lortu dira (2013an baino % 5,8 gehiago), laugarren hiruhilekoan % 4,7ko hazkundea izan ostean. Barne-hegaldietako bidaiarien kopurua % 2,5 igo da laugarren hiruhilekoan eta % 3,3 urteko metatuan. Ehuneko horiek nazioarteko hegaldiek izandakoak baino baxuagoak dira (% 7,8 eta % 7,7).
Industria-jarduerari dagokionez, Bizkaiko industria-produkzioaren indizeak bilakaera positiboa izan du. Laugarren hiruhilekoan urte arteko % 7,7ko hazkundea izan du, manufaktura-industriaren gorakadari esker (% 9,2). Espero daitekeenez, Bilboko Portuak kudeatzen duen salgaien itsas garraioak industria-produkzioaren igoera islatu du; beraz, azarora arte metatutako trafikoa urte arteko % 2,6 hazi da.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 2
Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA NDFk beherantz berrikusi du berriro 2015erako munduko hazkundeari buruzko aurreikuspena, % 3,5eraino
Aurreikusi da ekonomia azaleratu berriak eta garatzeko bidean daudenak 2015ean 2014ko erritmo berean haziko direla
2015eko urtarrilean, Nazioarteko Diru Funtsak munduko ekonomiaren hazkundeari buruzko aurreikuspenak beherantz berrikusi ditu eta honela finkatu ditu: % 3,5 2015. urterako eta % 3,7 2016an (bi kasuotan, 2014ko urrian argitaratutako aurreikuspenak baino hiru hamarreko gutxiago). NDFren arabera, “berrikuspen horiek Txinaren,
Errusiaren, eurogunearen eta Japoniaren aukeren errebaluazioa islatzen dituzte, baita jardueraren atzerapena ere petrolioaren esportatzaile handi batzuetan, petrolioaren prezioak gogor jaitsi direlako. Estatu Batuak hazkunde-proiekzioak hobetu diren ekonomia garrantzitsu bakarra dira”. Merkatu azaleratu berrien eta garapen bidean daudenen ekonomiei dagokienez (BPGdren % 4,4ko hazkundea izan dute batez beste 2014an), hazkunde-aurreikuspenak 2015erako (% 4,3, -0,6 e.p.) eta 2016rako (% 4,7, -0,5 e.p.) orobat beherantz berrikusi dira. Doikuntza horren arrazoia da, funtsean, hazkunde-proiekzio txarragoak daudela Txinan (han inbertsioaren hedapena hoztu egin baita eta behera egiten jarraituko duela aurreikusi baita) eta Errusian (petrolioaren prezioen beherakada handiaren eraginagatik eta tentsio geopolitikoak areagotu direlako).
2014ko aurr.
munduko BPGd
2015eko aurr.
2016ko aurr.
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
MUNDUKO BPGd
3,3
3,5
3,7
Ekonomia aurreratuak
1,8
2,4
2,4
Estatu Batuak
2,4
3,6
3,3
Eurogunea
0,8
1,2
1,4
Alemania
1,5
1,3
1,5
Frantzia
0,4
0,9
1,3
Italia
-0,4
0,4
0,8
Espainia
1,4
2,0
1,8
4,4
4,3
4,7
Txina
7,4
6,8
6,3
India
5,8
6,3
6,5
Brasil
0,1
0,3
1,5
Errusia
0,6
-3,0
-1,0
Ekonomia azaleratu berriak garatzeko bidean daudenak
eta
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2015eko urtarrila).
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 3
Ekonomia aurreratuek, 2014ko amaieran, % 1,8ko batez besteko hazkundea izan dute, eta NDFk uste du hazkundea % 2,4koa izango dela bai 2015ean (+0,1 e.p. urriaren aldean) bai 2016an (aldakuntzarik gabe). Dena den, funtsak zehaztu duenez, “aldaketa
Ekonomia aurreratuetan % 2,4ko batezbesteko hazkundea aurreikusi da 2015erako eta 2016rako; 2014an % 1,8koa izan zen.
handirik gabeko egoera horrek alde batetik Estatu Batuen eta bestetik eurogunearen eta Japoniaren arteko desadostasun gero eta handiagoa ezkutatzen du (hain zuzen ere, Estatu Batuen 2015erako hazkunde-aurreikuspena % 3,6raino igo da, hein handi batean barne-eskari pribatuaren dinamismoari esker)”. Eurogunearen hazkunde-aurreikuspena ere beherantz berrikusi da, % 1,2raino 2015ean eta % 1,4raino 2016an (-0,2 e.p. eta -0,3 e.p., hurrenez hurren), “…petrolioaren
Euroguneko multzoaren hazkunde-aurreikuspenek okerrera egin dute, Espainian ez bezala
prezioen beherakadak, politika monetarioaren lasaitze handiagoak, zerga-politikaren orientazio neutralagoak eta orain dela gutxiko euroaren balio-galerak ematen duten babesa gorabehera”. Hala ere, 2014an baino agertoki dinamikoagoa espero da; urte horretan urteko batez besteko hazkundea % 0,8koa izan zen. Azkenik, nabarmendu daiteke NDFk hiru hamarreko hobetu duela Espainiako ekonomiaren hazkundeari buruzko itxaropena 2015erako, % 2,0raino; 2016. urteari dagokiona, % 1,8koa, bere horretan utzi du. 2015-2016an EB-28n azkenean lortzen den hazkundean honakoa izango da erabakigarria: erkidegoko agintariek duela gutxi, hein batean NDFk (eta beste agintari batzuek) hala eskatuta, abian jarri dituzten bi tresnen eraginkortasuna, hala nola Europako ekonomiarako eta bereziki eurogunerako pizgarri-pakete bat. Junkers Plana, 2014ko azaroan iragarritakoa, 2015-2016an abian jarri nahi da eta, horren bidez, 315.000 milioi euro (publiko-pribatua) mugiarazi nahi dira, estatu kideen defizitaren kontrol-eskakizunei eusteko2.
Junkers Plana: EBn inbertsioak egiteko pizgarria
Bestalde, Europako Banku Zentralak jakinarazi du3 bigarren mailako merkatuan titulu pribatuak eta, batez ere, publikoak (euroguneko 19 gobernuek jaulkitako bonuak) erosteko plan bat abian jarriko dela. Plan hori4 Draghi Plana izenez ezagutzen da eta 1,14 bilioiko txertaketa ekarriko du 19 hilabetetan (60.000 milioi euroko balioa izango du hilean, eta horrela jarraituko du inflazioa % 2ra hurbiltzen ez bada); beraz, kontu publikoak arinduko ditu eta krediturako baliabideak askatzea eta euro/dolar harremanarekin parekotasunean aurrera egitea erraztuko du.
Draghi Plana: kreditufluxurako pizgarria
Faktore horiek kontsumoa suspertzen, eragile pribatu eta publikoen inbertsioak dinamizatzen eta Europako enpresen esportazioak hobetzen lagundu beharko lukete.
2
Inbertsio-proposamenak estatuek eskatuko dituzte baina planaren kontrol- eta kudeaketa-batzorde batean onetsiko dira. Helburu bikoitza dute: epe ertain eta luzeko inbertsioak eta ETEentzako (kapital ertaineko enpresak) laguntza. Azpiegitura energetikoak eta garraiokoak, ikerketa eta garapena eta garapen korporatiboa dira barne hartzen diren esparruak, nagusiki. 3
2015eko urtarrilaren 22a.
4
Plana udazkenetik itxaron izan da, zorraren interes-tasen beherakadaren profilak islatzen duen moduan, eta bonu alemanarekiko diferentzia laburtu du; hori titulu-jaulkipen berrietara lekualdatu da (eta, horrela, zorraren kostu osoa jaitsi egin da).
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 4
EUSKAL EKONOMIA Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren aurreikuspenek5 (2014ko urria) adierazi dute urte arteko batez besteko hazkundea % 1,0koa izango dela 2014an, eta 2015ean, berriz, % 1,7koa. Azpimarra daiteke aurreikuspen horietan barne-eskariaren hobekuntza balioetsi dela; agregatu osorako % 0,8ko ekarpena aurreikusi da 2014an, eta % 1,6koa 2015ean. Eskaintzaren ikuspegitik, esan da 2014. urtea amaitzean positiboa izango dela (eraikuntzarako izan ezik), eta industriaren eta energiaren sektoreko hazkundeaurreikuspenak (% 1,2 eta % 2,8, 2014an eta 2015ean) nabarmendu dira bereziki.
Euskal ekonomiaren hazkunde-aurreikuspenek berdin jarraitzen dute: % 1,0 eta % 1,7 2014an eta 2015ean
Euskal Autonomia Erkidegoko
BPGd
2014ko aurr.
2015 I
II
2015eko aurr.
BPGd
1,0
1,6
1,7
1,7
Etxebizitzetako kontsumoa
1,0
1,3
1,4
1,5
Kontsumo publikoa
0,0
-0,2
-0,1
0,1
Inbertsioa
0,5
2,8
3,5
3,6
Barne-eskariaren ekarpena
0,8
1,4
1,5
1,6
Kanpoko saldoaren ekarpena
0,3
0,2
0,2
0,1
1,2
2,2
2,7
2,8
Industria
Eraikuntza
-1,1
2,6
0,1
0,3
Zerbitzuak
1,1
1,5
1,6
1,6
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2014ko urria)
Dinamismo-itxaropena zerbitzu-sektorera ere hedatu da. 2015erako urte arteko % 1,6ko hazkundea espero da; kopuru hori oraindik industriarako adierazitakoa baino txikiagoa da. Era berean, eraikuntza-sektoreko jardueraren susperraldia 2015eko bigarren hiruhilekora arte atzeratu da; kopuru positiboa da, eta ekitaldia urte arteko % 0,3ko batez besteko hazkundeaz amaitzea espero da. Azkenik, 2014ri dagokionez ixten ari diren datuen arabera, baliteke enpleguaren bilakaerari buruzko aurreikuspena (% 0,0, 2014) pixka bat hobetzea, afiliazioan erregistratutako hobekuntza kontuan izanik 6. Eusko Jaurlaritzak jotzen du enpleguaren hazkundea 2015ean % 0,7koa izango dela.
2014ko IV. hiruhilekotik aurrera enplegua berreskuratzeko itxaropena
5
Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen (2014) amaiera aztertutakoan helduko zaie hurrengo aurreikuspenei, eta 2015eko martxoko hiruhilekoko koiunturari buruzko txostenean argitaratuko dira. 6
2014ko abenduaren amaieran 887.234 afiliatu egon dira EAEn (urte arteko % +1,3), hau da, gutxi gorabehera 12.000 afiliatu gehiago 2013ko abenduaren aldean.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 5
Lan-merkatua MAGNITUDE NAGUSIAK EINek egiten duen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, Bilboko biztanleria aktiboa 170,8 mila pertsona izan dira 2014ko laugarren hiruhilekoan. Kopuru hori modu pixka bat desorekatuan banatu da sexuka: % 53,6 gizonak dira, eta gainerako % 46,4a, emakumeak. Hiruhileko arteko aldakuntzari dagokionez, biztanleria aktiboa % 5,1 igo da; hazkunde hori apur bat handiagoa da gizonen taldean (% 5,9), eta emakumeen artean % 4,2koa da. Landunen kopurua % 2,6 igo da eta 134,5 mila pertsona dira guztira
Landunen kasuan (134,5 mila pertsona), urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean hazkundea % 2,6koa izan da (3,4 mila pertsona gehiago), eta emakumeen artean gizonen artean baino bilakaera hobea egon da (% 4,1 eta % 1,3, hurrenez hurren). Zenbatetsitako enplegu-tasa % 46,33koa da (+1,3 e.p.). Batezbesteko hori gizonen taldean % 53,15eraino (-0,3 e.p.) jaitsi da, eta % 40,48koa (+2,4 e.p.) da emakumeen taldean. Jarduera-adarren araberako okupazioaren banaketak erakutsi du industriak ekitaldiko beheranzko profilari eutsi diola eta urteko laugarren hiruhilekoaren amaieran 11,1 mila pertsona egon direla jarduera horri lotuta. Halaber, % 7,5eko atzerakada egon da aurreko hiruhilekoari dagokionez. Aitzitik, eta eraikuntza-jardueraren itxaropen orokorra negatiboa bada ere, kontua da hiruhileko honetan jarduera horretako eta hiriko enplegua suspertu egin dela (% +3,2) eta 6,5 mila pertsona dituela landun. Azkenik, zerbitzu-jarduerak (enpleguaren funtsezko zatia osatzen baitu, 116,7 mila pertsona) hiruhileko arteko portaera positiboa (% +3,8) izan du argi eta garbi; hain zuzen ere, 4,3 mila landun gehiago izan ditu.
biztanleria aktiboa Biztanleria aktiboa (milakotan) Landunak (milakotan)
2014ko II. hir.
2014ko III. hir.
2014ko IV. hir.
166,2
162,5
170,8
5,1
135,9
131,1
134,5
2,6
14,2
12,0
11,1
-7,5
∆%
-
Industria
-
Eraikuntza
6,5
6,3
6,5
3,2
-
Zerbitzuak
114,9
112,4
116,7
3,8
30,3
31,4
36,3
15,6
18,24
19,30
21,23
10,0
Langabeak (milakotan)
Langabezia-tasa (%)
Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoaren aldean. Iturria: Biztanleria Aktiboaren Inkesta, EIN.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 6
Gizonen langabezia nabarmen handitu da (% +25,9), eta horrek hiriko batez besteko hazkundeari eragin dio (% +15,6)
Langabezia-egoeran dauden pertsonei dagokienez, nabarmendu daiteke 2014ko laugarren hiruhilekoko balantzea negatiboa dela eta hiruhileko arteko % 15,6ko hazkundea zenbatetsi dela. Kopuru absolututan, 36,3 mila langabe daude: hirugarren hiruhilekoan zenbatetsitakoak baino 4,9 mila gehiago. Bilakaera aurkakoa da bi sexuentzat, baina okerragotzea handiagoa da gizonen langabezian (+4.200, % +25,9) emakumeen langabezian baino (+600, % 3,9).
Biztanleen langabeziatasa % 21,23koa da
Ondorioz, bilbotarren langabezia-tasa (16 urtekoei eta hortik gorakoei dagokienez) % 21,23koa dela jotzen da, aurreko hiruhilekoko % 19,30ren aldean. Gizonen langabezia-tasa 3,6 puntu hazi da eta % 22,29ra heldu da; emakumeen tasa (% 20,01), aldiz, ia ez da aldatu hirugarren hiruhilekoari dagokionez.
KONTRATUAK Biztanleek erregistratutako kontratuak % 7,6 hazi dira laugarren hiruhilekoan eta % 8,2 urteko metatuan
2014ko laugarren hiruhilekoan, Bilboko biztanleek guztira 30.557 lan-kontratu formalizatu dituzte; horrek urte arteko % 7,6ko hazkundea egon dela esan nahi du (2.163 kontratu gehiago, kopuru absolututan). Modu horretan, 2014an lortu den kopuru metatua 111.101 formalizatutako kontratu dira; horrek urte arteko % 8,2ko hazkundea adierazten du (8.462 kontratu gehiago).
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 7
Sexuen araberako banaketak islatu du kontratu gehienak emakumeek sinatu dituztela (16.125 guztira), gizonen aldean (14.432). Eta talde biek 2013ko laugarren hiruhilekoari dagokionez aldeko bilakaera izan badute ere, gizonen kontratazioaren hazkundea apur bat handiagoa izan da (% 9,3, % 6,2ren aldean).
kontratuak GUZTIRA
2014ko IV. hir.
∆%
30.557
7,6
Emakumeak
16.125
6,2
Gizonak
14.432
9,3
16 eta 24 urte bitartekoak
5.064
0,9
25 eta 34 urte bitartekoak
10.861
5,4
35 eta 44 urte bitartekoak
7.692
10,5
45 urtekoak eta hortik gorakoak
6.940
13,5
Mugagabeak
2.629
21,2
Aldi baterakoak
27.928
6,5
Zerbitzuak
26.431
3,2
2.502
84,9
1.216
6,8
408
38,8
Industria eta energia
Eraikuntza
Lehen sektorea
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: SEPE.
Kontratazioaren handitze orokortua aztertutako adin-estratu gehienetan
Laugarren hiruhilekoan sinatutako kontratuen heren bat (% 35,5) 25 eta 34 urte bitarteko pertsonek formalizatu dituzte; kontuan hartu diren gainerako segmentuetatik distantzia nabarmenera kokatzen da. Baina 35 urtetik gorako biztanleria da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean kontratazioaren bilakaerarik onena izan duena: % 10,5 35 eta 44 urte bitartekoen kasuan, eta % 13,5 45 urte eta hortik gorakoen kasuan. 25 urtetik beherako biztanleen kontratazioak ia-ia berdin jarraitu du (% +0,9), eta 25 eta 34 urte bitartekoen segmentuarena % 5,4 hazi da.
Sinatutako hamar kontratutik bat mugagabea da, eta azken hiruhilekoan urte arteko % 21,2ko hazkundea egon da
Laugarren hiruhilekoan sinatutako hamar kontratutik bederatzi aldi baterako kontratazioko modalitateei atxiki dira (% 91,4). Hala ere, kontratazio mugagabeak bilakaera onuragarriagoa izan du, urte arteko % 21,2ko hazkundea (460 kontratu gehiago, kopuru absolututan), aldi baterako kontratuen aldean, % 6,5eko hazkundea izan baitute. 2014ko balantze metatuak % 16,8ko gehikuntza eman du kontratazio mugagabearen kasuan, eta % 7,5ekoa aldi baterako modalitateetan osorik hartuta.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 8
Industria-jarduerari lotutako kontratazioaren dinamismo indartsuak bere horretan dirau (% +84,9)
Azkenik, zerbitzu-jardueren nagusitasuna azpimarra daiteke, 2014ko laugarren hiruhilekoan sinatutako kontratu guztien % 86,5 sustatzen dituzte-eta (26.431 guztira). Industria- eta energia-sektoreak guztira 2.502 kontratu eduki ditu; eraikuntzak, aldiz, 1.246. Bestalde, lehen sektoreak (408) lekukotasun-balioetan jarraitzen du (hiruhileko arteko aldakortasun nabarmena du, baita urte artekoa ere). Urte arteko bilakaerari dagokionez, industria- eta energia-jarduerei lotutako kontratazioaren hazkunde sendoa (% +84,9, 1.149 kontratu gehiago kopuru absolututan) gailentzen da, zerbitzu-jardueren (% +3,2, 823 gehiago) edo eraikuntza-jardueren (% +6,8, 77 gehiago) aldean.
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA Erregistratutako langabeziak 718 pertsona galdu ditu irailaren aldean (hiruhileko arteko % -2,3)
2014ko abendua amaitzean, guztira 31.042 pertsona egon dira enplegu-eskatzaile gisa erregistratuta Bilbon. Kopuru horrek esan nahi du % 2,3ko beherakada egon dela hirugarren hiruhilekoaren amaierako datuaren aldean (718 pertsona gutxiago, kopuru absolututan).
Erregistratutako langabezia
Urte arteko kopurutan, erregistratutako langabeziak balantze neutroa izan du, 55 pertsonako gehikuntza garbia, 2013. urtearen amaierako datuarekin erkatuta (% +0,2). Hau da, urteko profilak, hilez hil, langabeziaren hazkundearen geldiagotzea erakutsi du, baina oraindik ez du ekarri hirian 30 mila langabe baino gutxiago egotea, 2012ko erreferentzian bezala.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 9
Erregistratutako langabezia % 14,5 murriztu da 25 urtetik beherakoen artean
Langabezian hiru urte baino gehiago daramatzaten pertsonen kopurua % 4,2 hazi da
Erregistratutako emakumeen langabeziak gizonen langabeziak baino hein handiagoan egin du atzera (hiruhileko arteko % -3,0, % -1,5en aldean), baina sexuaren arabera oso diferentzia txikia dago eskatzaile-kopuruan: % 48,7 gizonak dira, eta % 51,3, emakumeak (15.104 eta 15.938 pertsona, hurrenez hurren). Langabe gisa erregistratutako biztanleen adina aintzat hartzen bada, hirugarren hiruhilekoari dagokionez atzerakada orokortua antzeman da aztertutako estratu guztietan, baina bereziki garrantzitsua da 16 eta 24 urte bitartekoen artean (% -14,5). Langabeak enplegu-eskatzaile gisa daramaten denboraren arabera banakatzean, antzeman da oso iraupen luzeko langabezia (3 urte baino gehiagokoa) kroniko egin dela; aurreko hiruhilekoaren aldean hazi den segmentu bakarra da (% +4,2), 8.843 pertsona baititu guztira: 2013. urtearen amaieran zenbatutakoak baino 1.662 gehiago. Erantsitako taulak islatzen duenez, gainerako segmentuek aldeko bilakaera izan dute (alegia, tasa negatiboa erakutsi dute), bai hirugarren hiruhilekoari dagokionez, bai 2013. urtearen amaierari dagokionez.
erregistratutako langabezia
12.2014
GUZTIRA Emakumeak
31.042 15.938
-2,3 -3,0
Gizonak
15.104
-1,5
16 eta 24 urte bitartekoak
1.868
-14,5
25 eta 34 urte bitartekoak
6.508
-4,0
35 eta 44 urte bitartekoak
8.531
-0,7
14.135
-0,5
45 urtekoak eta hortik gorakoak
∆%
6 hilabetera artekoak
9.156
-1,3
6 hilabetetik urtebetera bitartekoak
4.180
-5,0
Urte 1 eta 2 bitartekoak
5.190
-8,8
2 eta 3 urte bitartekoak
3.673
-6,0
3 urtetik gorakoak
8.843
4,2
Ez du langabeziagatiko prestaziorik kobratzen
21.512
-0,5
Langabeziagatiko prestazioak kobratzen ditu
9.530
-5,9
Aldakuntza-tasa, irailaren aldean. Iturria: SEPE eta Lanbide
Hamar eskatzailetik zazpik ez dute langabeziagatiko prestaziorik kobratzen
Lanbidek argitaratutako informazioak erakutsi du abenduaren amaieran Bilbon bizi diren hamar eskatzailetik zazpik (21.512 pertsona) ez dutela langabeziagatiko prestazio ekonomikorik kobratzen; oso atzerakada txikia da hirugarren hiruhilekoaren amaierako datuaren aldean (% -0,5). Egoera hori bat dator iraupen luzeko langabeziaren nagusitasunarekin, baita prestazio horiek kobratzeko baldintzak sortzeko nahikoak ez diren kontratazio-aldi laburrekin ere.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 10
Erregistratutako langabezia erreferentziako hiriburu guztietan jaitsi da
Alderatzeko taulak islatzen duenez, 2014ko azken hiruhilekoan erregistratutako langabezia atzera egin du erreferentziako hiriburu guztietan. Bilbo bitarteko egoera batean kokatzen da; izan ere, bost hiriburuk hiriak baino hiruhileko arteko bilakaera onena erakutsi dute. Estatuko bost hiriburu handienek % 2,9ko batez besteko atzerakada izan dute hirugarren hiruhilekoaren amaierako datuaren aldean; talde horren barruan, Valentziak izan du bilakaerarik onuragarriena (% -4,2), eta, ondoren, Zaragozak (% -3,2). Gainerako hiriburuetan, erregistratutako langabezia G-5 taldeko batezbestekoaren azpitik jaitsi da. Gainerako euskal hiriburuetan, G-3n, erregistratutako emaitzei dagokionez, 2014ko laugarren hiruhilekoan hiruhileko arteko % 2,2ko batez besteko beherakada egon da. Gasteizen (% -2,8) eta Donostian (% -2,9), langabezia batezbesteko horren gainetik egin du atzera, eta Iruñea da konparazioan jaitsiera txikiena izan duen hiriburua (% -0,9).
benchmarking-a erregistratutako langabezia Madril
12.2014
∆%
226.775
-2,6
Bartzelona
99.056
-2,0
Valentzia
73.274
-4,2
Sevilla
86.422
-2,4
Zaragoza
56.317
-3,2
--
-2,9
BILBO
31.042
-2,3
Gasteiz
21.035
-2,8
Donostia
10.785
-2,9
Iruñea
15.389
-0,9
G-3ko batezbestekoa
--
-2,2
G-9ko batezbestekoa
--
-2,6
G-5eko batezbestekoa
Aldakuntza-tasa, irailaren aldean. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.
AFILIATUAK Afiliazioa % 2,0 hazi da hirugarren hiruhilekoaren aldean eta % 1,3 2013. urtearen amaieraren aldean
Abenduaren amaieran Bilboko enpresetan afiliatutako langileak 166.045 izan ziren. Horrek esan nahi du % 2,0ko gorakada izan zela hirugarren hiruhilekoaren amaierako datuaren aldean (3.275 afiliatu gehiago). Erantsitako grafikoak islatzen duenez, afiliatuen hileko bilakaeraren profilak gorabeherak izan ditu 2014an, eta gorakada handiak maiatzean eta azaroan (azken biurtekoaren maximoa, 167.002 afiliatu egon baitziren). Urte arteko aldakuntzari dagokionez, 2014. urtea % 1,3ko gehikuntzaz amaitu da 2013ko amaieran erregistratutako afiliazioaren aldean (2.191 pertsona gehiago).
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 11
Afiliatuak
Afiliazioaren igoera orokortua, Nekazaritzako eta Itsas Langileen Araubidean izan ezik
Hirian afiliatutako biztanleen % 82,1ek Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kotizatzen du (136.337 pertsona guztira); talde horrek hiruhileko arteko % 2,1eko hazkundea izan du (2.865 pertsona gehiago). % 13,6 Langile Autonomoen Araubide Bereziari atxikitzen dira (22.535, % +1,5); % 3,9, Etxeko Langileen Araubide Bereziari (% +2,6), eta gainerako % 0,4a, Itsas Langileen eta Nekazaritzako Sektorearen Araubide Bereziei (osorik hartuta, % 11,2 egin dute atzera irailaren amaieraren aldean).
afiliatuak GUZTIRA
Araubide orokorra
Autonomoak
Etxeko langileak
Nekazariak eta itsas langileak
12.2014
∆%
166.045
2,0
136.337
2,1
22.535
1,5
6.496
2,6
677
-11,2
Aldakuntza-tasa, irailaren aldean. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.
Afiliazioaren igoerak zerbitzu-sektoreko enpleguaren susperraldiari erantzuten dio
Afiliatuak jarduera-sektoreka banakatzean, antzeman da zerbitzu-sektoreak portaera ona daukala, haren partaidetza erlatiboa % 89,5eraino handitu baita eta 148.571 pertsona baitauzka (% +2,8 irailaren amaieraren aldean). Aitzitik, afiliazioak atzera egin du industria- eta energia-sektorean (8.555 pertsona), eraikuntza-sektorean (8.578) eta lehen sektorean (341), hirugarren hiruhilekoko datuaren aldean (% -5,4, % 3,2 eta % 9,5, hurrenez hurren). 2013. urtearen amaierako datuari dagokionez, hiriko zerbitzuenpresetako afiliazioa % 2,0 handitu da; hala ere, industria- eta energia-sektorean beherakada nabaria izan da (% -7,4), eta Bilbon kokatutako eraikuntza-enpresek berdin jarraitu dute (% -0,1).
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 12
Afiliatuak
jarduera-adarrak Lehen sektorea
12.2014
∆%
341
-9,5
8.555 5.045
-5,4 -6,1
Energia
1.460
-2,7
Hondakinak eta ura
2.050
-5,4
8.578 2.903
-3,2 -2,1
5.675
-3,8
148.571 20.939
2,8 2,6
Administrariak eta laguntzaileak
16.753
-2,2
Hezkuntza
16.572
6,5
Profesionalak, zientzialariak eta teknikariak
11.604
1,5
Herri-administrazioa
10.712
2,3
Osasuna
12.168
5,1
Gizarte-zerbitzuak
8.053
8,8
Finantzariak eta aseguruak
8.424
1,4
Garraioa eta biltegiratzea
8.017
-7,1
Ostalaritza
8.796
2,6
Informazioa eta komunikazioak
7.202
4,4
Etxeko langileak
7.112
2,1
Jolas- eta kultura-jarduerak
3.104
18,3
Ostatua
1.181
-5,5
Higiezinak
1.166
4,2
Bestelako zerbitzuak
6.768
10,2
Industria eta energia Industria
Eraikuntza Eraikuntza Eraikuntzako laguntzaileak
Zerbitzuak Merkataritza
Aldakuntza-tasa, irailaren aldean. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.
Afiliatutako enplegua jarduera-adarren arabera zehaztean, berriro ere bilakaera heterogeneoa agerian jarri da, baina lau sektore handiri egindako irakurketak bere horretan jarraitu du: afiliazioa zerbitzuei atxikitako jarduera-adar gehienetan handitu da (muntaren ondorioz, merkataritzan, hezkuntzan, osasunean eta gizarte-zerbitzuetan izandako igoerak gailentzen dira), eta gainerakoetan atzera egin du.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 13
Afiliatuen kopuruak gora egin du erreferentziako hiriburu guztietan, % 0,8tik (Iruñean) % 3,5eraino (Valentzian)
Bestalde, erreferentziako hiriburu nagusietan afiliatuen bilakaeraren erkaketak islatu du adierazle horrek 2014ko abenduan portaera ona izan duela eta hirugarren hiruhilekoaren aldean gehikuntza orokortua egon dela. Estatuko hiriburu nagusietan (G-5), afiliatuen kopurua batez beste % 2,1 igo da irailaren amaieraren aldean. Bost hiriburuek zeinu positiboko aldakuntzak izan dituzte, eta Valentzia (% 3,5) eta Sevilla (% 2,7) gailentzen dira. Beste hiru hiriburuek, aldiz, taldeko batezbestekoaren azpiko igoerak izan dituzte. Gainerako euskal hiriburuen taldean, G-3n, afiliazioak orobat gora egin du (% 1,6 batez beste), baina G-5 taldean baino hein txikiagoan. Hain zuzen ere, igoerarik handiena Arabako hiriburuari dagokio (% 2,2); Bilbon antzemandako bilakaeraren oso antzekoa da. Donostian, afiliatutako enplegua % 1,7 handitu da hirugarren hiruhilekoaren amaieraren aldean. Iruñea, berriz, aztertutako bederatzi hiriburuetatik aurrerapen apalena izan duena da.
benchmarking-a afiliatuak Madril
12.2014
∆%
1.708.654
1,3
Bartzelona
992.668
1,6
Valentzia
331.922
3,5
Sevilla
310.389
2,7
Zaragoza
258.225
1,1
--
2,1
BILBO
166.045
2,0
Gasteiz
109.607
2,2
Donostia
106.659
1,7
92.723
0,8
G-3ko batezbestekoa
--
1,6
G-9ko batezbestekoa
--
1,9
G-5eko batezbestekoa
Iruñea
Aldakuntza-tasa, irailaren aldean. G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruñea G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 14
Merkataritza Merkataritzaren salmenta-indize orokorra % 2,0 igo da Bizkaian
2014ko hirugarren hiruhilekoan, Bizkaiko merkataritzaren salmenta-indize orokorrak urte arteko % 2,0ko hazkundea izan du; horrela, aurreko hiruhilekoan lortutako susperraldia finkatu da (% 2,9). Txikizkako salmentei dagokien indizea (gasolina-zerbitzuguneak barne hartu gabe) % 0,5 nominala egin du atzera aldi berean. Beraz, ibilgailu motordunen salmenta- eta konponketa-sektorean (% 5,8) eta handizkako merkataritzan (% 3,6) salmentek duten portaera ona islatzen du indize orokorraren emaitzak, nahiz eta bi kasuotan dezelerazio txikia antzeman den bigarren hiruhilekoaren aldean. Hirugarren hiruhilekoan, txikizkako salmenten indize orokorrak bilakaera negatiboa izan du. Dena den, laugarren hiruhilekoko emaitzek balantze positiboa eskaini dute, % 0,7ko gehikuntza nominala egon da-eta. Igoera txiki horrek jatekoak ez diren produktuen txikizkako salmenten portaera onari (urte arteko % +2,2) erantzuten dio; izan ere, jateko produktuen salmentak % 1,4 jaitsi dira 2013ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Azkenik, azpimarra daiteke merkataritza-sektoreko landunen indize orokorrak oraindik balio negatiboak dituela, ondoz ondoko hamabigarren hiruhilekoan. Zehatz-mehatz, Bizkaian merkataritzako landunen kopuruak % 1,6ko atzerakada izan du 2013ko hirugarren hiruhilekoarekin erkatuta; ehuneko hori eta aurreko hiruhilekoan jasotakoa (% -1,8) oso antzekoak dira.
merkataritza
2014ko II. hir.
2014ko III. hir.
2014ko IV. hir.
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK
2,9
2,0
-
Ibilgailu motordunen salmenta/konp.
8,1
5,8
-
Handizkako merkataritza
5,2
3,6
-
Txikizkako merkataritza*  Elikagaiak  Gainerako produktuak
1,0 -4,9 5,3
-0,5 -6,3 3,5
0,7 -1,4 2,2
-1,8
-1,6
-
LANDUNAK
*Indize orokorra, gasolina-zerbitzugunerik gabe Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta duten prezio korronteak. 2010eko oinarria Iturria: Eustat.
Bizkaiko azalera handietako salmentak pixka bat handitu dira (% +0,7)
Bestalde, Bizkaiko merkataritza-azalera handietako salmenta-indizeak urte arteko % 0,7ko gehikuntza izan du 2014ko laugarren hiruhilekoan. Emaitza hori jatekoak ez diren produkzioen salmenen gehikuntzan (% +2,7) oinarritzen da; izan ere, jateko produktuen salmentek azken hiruhilekoetako joera negatiboari eutsi diote.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 15
Aitzitik, Bizkaiko azalera handietako landunen indizeak atzera egin du azken hiruhilekoan, baina beherakada aurreko hiruhilekoan baino askoz ere ahulagoa izan da (% -0,5, % -1,8ren aldean).
merkataritza-azalera handiak
2014ko III. hir.
2014ko IV. hir.
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK Jatekoak
Bestelako produktuak
LANDUNAK
-2,5 -3,0
0,7 -3,5
-2,3
2,7
-1,8
-0,5
Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta duten prezio korrontetan. Behin-behinekoak. Iturria: Eustat.
Ibilgailuen matrikulazioa % 15,5 igo da laugarren hiruhilekoan eta % 13,2 urte osoan
Bizkaian ibilgailuen matrikulazioaren bilakaera oraindik oso positiboa da, eta horrek agerian jartzen du azken hiruhilekoetako salmenten dinamismoa. 2014ko laugarren hiruhilekoan matrikulatutako ibilgailuen kopurua 4.496raino igo da; hori % 15,5eko gehikuntza da aurreko urteko aldi beraren aldean (604 ibilgailu gehiago, kopuru absolututan). Erantsitako taulak islatzen duenez, bai ibilgailu partikularren matrikulazioaren (% 16,2) bai enpresen ibilgailuei eta bestelakoei dagokionaren (% 13,1) portaera oso ona izan da urteko azken hiruhilekoan. Matrikulazioari buruzko datu metatuak aintzat harturik, 2014. urteak egiazki balantze positiboa eman du, % 13,2ko gehikuntza metatua izan baitu 2013an matrikulatutako bolumenaren aldean (1.826 ibilgailu gehiago kopuru absolututan). Emaitza on hori funtsean ibilgailu partikularren matrikulazioan (% +17,1) oinarritzen da; izan ere, bestelako ibilgailuen matrikulazioa ia ez da handitu (% +1,6).
ibilgailuen matrikulazioa GUZTIRA Partikularrak Enpresak eta bestelakoak
2014ko IV. hir.
∆%
4.496
15,5
3.544
16,2
952
13,1
Bizkaiko datuak. Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: Faconauto
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 16
Bilbon, 2014ko balantzea positiboa da merkataritzasareari (% +1,4) zein afiliatuen kopuruari (% +0,4) dagokienez.
Bilboko sektoreko adierazleei dagokienez, azpimarra daiteke merkataritzaren enpresasareak guztira soldatako langile dituzten 2.955 enpresa eduki dituela abenduaren amaieran: 2013. urtearen amaieran zeudenak baino 40 gehiago (% 1,4 kopuru erlatibotan). Igoera horrek txikizkako enpresen gehikuntza (% +1,9, guztira 1.989) eta handizkakoena (% +0,9, 746) islatzen du; izan ere, ibilgailuen salmenta- eta konponketa-sareak urte arteko % 2,2ko beherakada izan du. Merkataritza-enpresetara afiliatutako enplegua aztertzean, ikusi da 2014. urtearen amaierako kopurua (20.939 pertsona guztira) ia-ia aurreko urtekoaren berbera dela (78 pertsona gehiago). Kasu horretan, bakarrik txikizkako sektoreak izan du aldeko bilakaera (% 1,4 gehiago); aitzitik, handizkako merkataritzako azpisektorean (% -1,8) eta ibilgailuen salmenta- eta konponketa-azpisektorean (% -1,6) atzerakadak egon dira.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 17
Turismoa Hoteletako ostatu-gauak (% 9,6) eta bidaiarien sarrerak (% 5,7) areagotu dira Estatuko turisten sarrerak gehiago ugaritu dira…
2014ko laugarren hiruhilekoaren amaieran, hiriko ostalaritza-eskariaren adierazleak positiboak izan dira, bai hotel-establezimenduetan emandako ostatu-gauei bai bidaiarien sarrerari dagokienez. Urritik abendura Bilboko hoteletan ostatu hartu duten bidaiariak 181.556 izan dira; hortaz, % 5,7ko gehikuntza egon da 2013ko azken hiruhilekoaren aldean (9.845 bidaiari gehiago, kopuru absolututan). Estatuko bidaiarien sarrerak jatorri atzerritarreko bidaiarienak baino bilakaera hobea izan du: urte arteko hazkundeak % 6,1 (+6.896) eta % 5,0 (+2.949) izan dira, hurrenez hurren. Bestalde, emandako ostatu-gauak, guztira, 345.724 izan dira; horrek esan nahi du % 9,6ko gehikuntza egon dela 2013ko laugarren hiruhilekoaren aldean (30.424 ostatugau gehiago, kopuru absolututan). Nabarmendu daiteke hiru izarreko eta gehiagoko hotel-establezimenduetako ostatu-gauak handitu direla, baita kategoria baxukoak ere (% 9,5 eta % 10,1, hurrenez hurren).
turismoa
2014ko IV. hir.
OSTATU-GAUAK
∆%
345.724
9,6
276.069
9,5
69.655
10,1
Estatukoak
224.838
12,3
Atzerritarrak
120.886
5,0
BIDAIARIAK
181.556
5,7
Estatukoak
120.117
6,1
61.439
5,0
1,90
3,7
3 izarreko eta gehiagoko hotelak 3 izar baino gutxiagoko hotelak eta ostatu-
etxeak
Atzerritarrak
BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean Iturria: Eustat
… bai eta ostatu-gauak ere.
Ostatu hartu duten turisten jatorriari dagokionez, eta sarreren kasuan adierazitakoan bezala, estatuko bisitarien ostatu-gauetan hazkunde handiagoa antzeman da (% 12,3) jatorri atzerritarrekoekin erkatuta (% 5,0). Horrela, estatuko bisitarien ostatu-gauak 224.838 kopuru metatura heldu dira, hau da, 2013ko laugarren hiruhilekoan baino 24.659 ostatu-gau gehiago izan dira; eta bisitari atzerritarren ostatu-gauak, guztira, 120.886 izan dira, alegia, aurreko urtean baino 5.765 ostatu-gau gehiago.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 18
Ostatu-gauen nahiz bidaiari-kopuruaren portaera ona Bilboko turisten batez besteko egonaldiaren gehikuntzan islatu da, % 3,7 hazi baita; hain zuzen ere, batezbestekoa 1,90 egun dira, eta 2013ko laugarren hiruhilekoan 1,84 izan ziren. Turista nazionalen artean, ratio hori 1,87 egunekoa da (% +5,9); jatorri atzerritarrekoen artean, ostera, 1,97 egunekoa (aldatu gabe). 2014. urtea bidaiarien (% +1,7) eta ostatu-gauen (% +5,3) kopuru handiago batez amaitu da
Aldeko balantzea erreferentziako hiriburu guztietan, Iruñean izan ezik
Urteko balantzeari dagokionez, hiriko hotel-establezimenduek 1.443.407 ostatu-gauez eta 742.445 bidaiariez amaitu dute 2014. urtea; horrela, 2013an lortutako kopuruak hobetu dituzte (% 5,3 eta % 1,7, hurrenez hurren). Bidaiarien jatorriari begira, Estatuko turistek guztira 832.820 ostatu-gau sortu dituzte, eta turista atzerritarrek, berriz, 610.587. Balantzearen urte arteko aldakuntzari dagokionez, aldekoa da bi segmentuentzat, eta atzerritarren eskariaren hazkundea (% +7,1) nazionala (% +3,9) baino pixka bat handiagoa izan da. Azkenik, azpimarratu behar da 2014ko laugarren hiruhilekoak balantze positiboa eskaini duela erreferentziako hiriburu guztietan, Iruñean izan ezik. Espainiako bost hiriburu nagusien taldeak urte arteko % 8,8ko batez besteko hazkundea izan du; Zaragozaren aurrerapen nabaria (% +14,6) eta, hein txikiago batean, Sevillarena (% +9,9) gailentzen dira. Madrileko hoteletako ostatu-gauak (% +8,1) eta Valentziakoak (% +8,8) taldeko batezbestekoaren antzera hazi dira, eta Bartzelonak izan du aurrerapen apalena (% +2,4). Gainerako euskal hiriburuen taldean (G-3), ostatu-gauak batez beste % 6,9 ugaritu dira. Emaitza hori Gasteizen hazkundean (% +18,1) eta Donostiarenean (% +8,6) oinarritzen da; Iruñearen kasua bestelakoa da, atzerakada izan baitu (% -5,9).
benchmarking-a hoteletako ostatu-gauak
2014ko IV. hir.
∆%
Madril
4.299.289
8,1
Bartzelona
3.900.809
2,4
750.879
8,8
Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batezbestekoa (hiriak)
1.010.333
9,9
370.032 --
14,6 8,8
BILBO
345.724
9,6
Gasteiz
115.857
18,1
Donostia
226.864
8,6
Iruñea G-3ko batezbestekoa (hiriak)
112.230 --
-5,9 6,9
G-9ko batezbestekoa (hiriak)
--
8,2
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: Eustat eta EIN.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 19
Garraioa Salgai-trafikoaren handitze nabaria Bilboko Portuan
Urritik azarora, Bilboko Portuak kudeatu duen salgai-trafikoaren bolumena 5.369 mila tona izan dira. Bolumen horrek esan nahi du % 13,4ko hazkundea egon dela aurreko urteko bihileko berean kudeatutakoaren aldean (634 tona gehiago, kopuru absolututan). Salgaien tipologiaren arabera, solteko likidoek (garraiaturiko salgai guztien % 54,5 baitira) aurreko urteko bihileko beraren aldean gehikuntza handiena izan dute (% +22,9); salgai orokorretatik (% +5,0) eta solteko solidoetatik (% +2,0) oso urrun daude. Azkenik, urrian eta azaroan 484 itsasontzik jardun dute Bilboko Portuan, alegia, % 9,3ko gehikuntza egon da aurreko urteko aldi berari dagokionez (41 itsasontzi gehiago).
Salgaien itsas garraioa
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 20
AIREKO GARRAIOA Bidaiarien aireko garraioak urte arteko % 5,3ko gehikuntza izan du laugarren hiruhilekoan
Urteko bigarren hiruhilekoan hasitako joerari eutsiz, eta ondoz ondoko hirugarren hiruhilekoan, Loiuko aireportuak garraiatutako bidaiarien kopurua handitu da. Horrela, 2014ko urritik abendura, bidaiarien aireko garraioren guztizko metatua 915.867 pertsona dira; horrek esan nahi du urte arteko % 4,7ko hazkundea egon dela aurreko urteko aldi beraren aldean (41.343 bidaiari gehiago, kopuru absolututan).
Hiru hilabeteok bilakaera onuragarria izan duten arren, hazkunde-erritmoa pixkanaka motelduz joan da; hain zuzen ere, urrian % 9,0koa zen; azaroan, % 3,4koa, eta abenduan, berriz, % 0,9koa.
Hiru hegalditik bi nazionalak dira (% `2,5), eta hirutik bat nazioartekoa da (% +7,5)
Merkataritza-hegaldietan jartzen badugu arreta (garraiatutako bidaiari guztien % 99 biltzen baitituzte), azpimarra daiteke bidaiarien joan-etorrien % 62,1 hegaldi nazionalei dagokiela eta gainerako % 37,9a nazioarteko hegaldiei dagokiela. Urte arteko bilakaerari dagokionez, bi segmentuek trafikoa hobetu dute, baina nazioarteko hegaldietan garraiatutako bidaiarien kopurua (% +7,8, +24.803 bidaiari) hegaldi nazionaletan garraiatutakoena (% +2,5, +13,817 bidaiari) baino hein handiagoan hazi da.
Hegaldi nazionalen artean, Madrilek eta Bartzelonak Loiuko aireportuko lotura nagusiak izaten segitzen dute (bidaiari guztien % 17,9 eta % 14,5 biltzen baitituzte, hurrenez hurren). Era berean, Munichek eta Frankfurtek nazioarteko lotura nagusiak izaten jarraitzen dute (nazioarteko trafikoaren % 6,4 eta % 5,0, hurrenez hurren).
Bestalde, aipa daiteke urteko laugarren hiruhilekoan Loiuko aireportutik irtendako hegaldien kopurua 9.815raino heldu dela, hau da, 2013ko hiruhileko berean baino 24 hegaldi gehiago izan dituela (urte arteko % +0,2ko hazkundea).
Modu horretan, Loiuko aireportuak urteko balantze positiboaz amaitu du 2014. urtea, guztira 4.015.352 bidaiari garraiatu dituelako. Kopuru horren arabera, urte arteko % 5,6ko hazkundea egon da. Halaber, 214.578 bidaiariko irabazi garbia egon da kopuru absolututan edo, beste era batera esanda, 17.882 bidaiari hilean batez beste. Hegaldien tipologiari dagokionez, nazioarteko hegaldien bidaiariek lurralde nazionaletakoek baino balantze positiboagoa eduki dute (% 7,7, % 3,3ren aldean).
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 21
aireko garraioa
2014ko IV. hir.
BIDAIARIAK (kop.)
∆%
915.867
4,7
562.784
2,5
343.600
7,8
9.815
0,2
Merkataritza hegaldiak:
Nazionalak
Nazioartekoak
ERAGIKETAK (kop.) Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean Iturria: Aena
Foronda, laugarren hiruhilekoan bidaiariak galdu dituen aireportu bakarra
Erreferentziako beste aireportu batzuetan izandako bilakaera kontuan harturik, bidaiarien garraioaren areagotze orokortua antzeman da 2014ko azken hiruhilekoan. Espainiako hiriburu nagusietan (G-5), erregistratutako gehikuntzak tamaina desberdinekoak dira: Madril (% 9,0), Sevilla (% 7,7), Bartzelona (% 5,7), Valentzia (% 3,2) eta Zaragoza (% 2,8). Trafiko metatuari dagokionez, talde horrek urte arteko % 7,2ko gehikuntza izan du 2013ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Bestalde, gainerako euskal hiriburuetan (G-3) ere areagotu egin da bidaiari-trafikoa, Gasteizen izan ezik, hango bidaiari-trafikoa ia erdia murriztu baita (% -48,5). Donostiako aireportuak (% +3,9) eta Iruñekoak (% +0,8) bilakaera positiboa izan dutenez, G-3 taldeak metatutako joan-etorrien hazkunde txikiaz amaitu du hiruhilekoa (% +0,6).
benchmarking-a aireportuetako bidaiariak
2014ko IV. hir.
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko metatua BILBO Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko metatua G-5eko metatua
∆%
10.356.368
9,0
8.248.521
5,7
1.023.938
3,2
909.374
7,7
98.231 ..
7,2
915.867
4,7
2.158
-48,5
62.552
3,9
31.611 ..
0,8 0,6
..
7,1
2,8
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean Iturria: Aena.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 22
Ekonomia produktiboa BARNE PRODUKTU GORDINA Bizkaiko ekonomiaren susperraldia finkatu egin da
Bizkaiko ekonomia bere susperraldia sendotzen ari da, Eustatek argitaratzen dituen Hileroko Kontu Ekonomikoei buruzko emaitzen arabera. 2014ko hirugarren hiruhilekoan, zehatz-mehatz, Bizkaiko BPGd-k urte arteko % 1,2ko gehikuntza izan du; hain zuzen, 0,4 puntu hobetu du bigarren hiruhilekoan jasotako gehikuntza (% 0,8) eta puntu 1 hobetu du lehenengo hiruhilekoan lortutakoa (% 0,2). Beraz, suspertzeko bidea finkatu egin da. Hiruhileko arteko aldakuntzari dagokionez, Bizkaiko BPGd-k 2014ko hirugarren hiruhilekoan orobat aldeko bilakaera izan du (% 0,4), aurreko bi hiruhilekoetan lortutakoaren antzera (% 0,3 lehenengo hiruhilekoan eta % 0,5 bigarrenean).
Bizkaiko BPGd
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 23
INDUSTRIA Bizkaiko industriaprodukzioaren igoera sendoa laugarren hiruhilekoan, manufaktura-industriaren dinamismoa dela-eta
Bizkaiko industria-jarduerak dinamismo nabaria izan du 2014ko laugarren hiruhilekoan, % 7,7ko gehikuntza izan baitu aurreko urteko aldi beraren aldean. Emaitza hirugarren hiruhilekoan jasotako industria-produkzioaren hobekuntza sendotzen du (% 2,1).
Industria-jardueraren indize orokorraren gorakadak manufaktura-industriaren jardueraren portaera ona islatzen du, haren produkzio-indizeak % 9,2ko handitze metatua izan baitu 2013ko azken hiruhilekoarekin erkatuta. Bestalde, energia, gas eta uraren sektorearen produkzio-indizearen bilakaera negatiboa izan da (% -1,6), baina ez erauzketa-industrietan antzemandakoa (% -16,5) baino txarragoa.
industria
2014ko III. hir.
2014ko IV. hir.
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Produkzio-indizea Manufaktura-industria Energia, gasa eta ura Erauzketa-industriak
2,1
7,7
2,2
9,2
1,6
-1,6
-4,3
-16,5
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak. Erreferentziako aldiko agregazio-indizearen urte arteko aldakuntza Laugarren hiruhilekoko datuak urrikoak eta azarokoak dira. Iturria: Eustat
ZERBITZUAK Zerbitzuen salmentaindizea ondoz ondoko bigarren hiruhilekoan handitu da
2014ko hirugarren hiruhilekoan, Bizkaiko zerbitzu-sektorearen salmenta-indize orokorrak aurreko hiruhileko aldeko joerari eutsi dio eta urte arteko % 2,2ko gehikuntza izan du. Emaitza horrek (zalantzarik gabe, Gabonetako kanpainako merkataritzaren dinamismoaren eraginpean) 2015. urterako aditzera eman diren salmentak suspertzeari buruzko itxaropenak indartzen ditu.
Salmenta-indize orokorren hazkundeak merkataritza-sektoreko salmenten aldeko bilakaera islatzen du (% 2,0 areagotu baitira 2013ko hirugarren hiruhilekoaren aldean), baita gainerako zerbitzuen indize osoarena ere (izan ere, bigarren hiruhilekoan geldituta zegoen, baina hirugarren hiruhilekoan % 2,4 handitu da).
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 24
Zerbitzuen salmentak
Erantsitako taulan ikus daitekeenez, merkataritzako jarduera-adar desberdinek portaera heterogeneoa dute. Garraio- eta biltegiratze-sektorearen eta ostalaritza-sektorearen salmentek emaitza positiboa izan dute 2013ko hirugarren hiruhilekoarekin erkatuta; izan ere, urte arteko % 9,3ko eta % 5,2ko gehikuntzak izan dituzte, hurrenez hurren. Aitzitik, jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen salmenta-indizeak (% -4,5), jarduera administratibo eta zerbitzu osagarrienak (% -1,5) eta informazio- eta komunikazio-zerbitzuenak (% -2,0) urte arteko bilakaera negatiboa izan dute.
Zerbitzuak
2014ko II. hir.
2014ko III. hir.
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Salmenta-indizea Zerbitzuak
1,8
2,2
Merkataritza
2,9
2,0
Bestelako zerbitzuak
0,1
2,4
7,9
9,3
Garraioa eta biltegiratzea Ostalaritza
-1,1
5,2
Informazioa eta komunikazioak
-4,2
-2,0
Jard. profesionalak, zientifikoak eta teknikoak
-6,8
-4,5
Jard. administratiboak eta zerbitzu osagarriak
0,2
-1,5
Merkataritza
-2,0 -1,8
-2,3 -1,6
Bestelako zerbitzuak
-2,5
-2,5
Landunen indizea Zerbitzuak
Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak Iturria: Eustat.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 25
Landunen indizea oraindik negatiboa da (% -2,3)
Hirian zerbitzuetara afiliatutakoen kopurua % 2,0 hazi da 2013. urtearen amaierako datuaren aldean
Enpleguari dagokionez, Bizkaian zerbitzu-sektoreko landunen indize orokorrak aurkako joerari eutsi dio (% 2,2ko atzerakada izan baitu 2013ko hirugarren hiruhilekoaren aldean), salmentek suspertzeko bidea hasi duten arren. Emaitza hori merkataritzasektoreari atxikitako jardueretan eta gainerako zerbitzuetan egon den beherakadan oinarritzen da (% -1,6 eta % -2,5 batez beste, hurrenez hurren). Bilboko sektore-enpleguari dagokionez, afiliatuei buruzko datuek, aldiz, zerbitzujardueren aldeko balantzea eskaini dute. Horrela, 2014. urtea 148.571 afiliatuz amaitu da; horrek esan nahi du urte arteko % 2,0ko gehikuntza egon dela (2.857 afiliatu gehiago kopuru absolututan). Oro har, jarduera-adarka afiliatutako enpleguaren areagotze orokortua antzeman da; adibidez, informazio eta komunikazioetan (% 6,7), hezkuntzan (% 4,0) eta jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan (% 4,1) egon diren aurrerapenak azpimarratu behar dira. Afiliatutako enplegua galdu duten jarduera-adarrak ere badaude, adibidez, garraio- eta biltegiratze-jarduerak (% -9,1), higiezinetako zerbitzuak (% -2,8) eta finantza- eta aseguru-zerbitzuak (% -0,6).
KANPO MERKATARITZA Esportazio guztiak % 23,6 handitu dira, eta energetikoak ez direnak, % 3,2
Urrian eta azaroan, Bizkaiko esportazio-jarduerak portaera positiboa izan du; horrela, kanpoaldeari egindako salmenten zenbateko metatua 1.751,6 milioi eurora heldu da. Kopuru horrek esan nahi du % 23,6ko gehikuntza egon dela aurreko urteko bihileko beraren aldean (334 milioi euroko gehikuntza garbian islatzen da). Dena den, faktore energetikoa deskontatzen bada, Bizkaiko esportazioen balioak urte arteko % 3,2ko igoera izan du aztertutako bihilekoan, hirugarren hiruhileko % 4,1en aldean. Bestalde, aldi berean inportazioen balioa 1.886,2 milioi euroraino igo da, eta ia ez da aldakuntzarik egon aurreko urteari dagokionez (% +0,4, 8,3 milioi euro gehiago). Eta energetikoak ez diren erosketak aintzat hartzen badira, balantzea negatiboa da, urte arteko % 7,0ko beherakada egon baita. Datu horiek ikusita, Bizkaiak 134,6 milioi euroko merkataritza-saldo negatiboa izan du urriko eta azaroko metatuan, eta haren kanpo-estalduraren tasa % 92,9koa izan da.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 26
kanpo-merkataritza
2014ko III. hir.
2014ko IV. hir.
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Esportazio guztiak Energetikoak ez diren esportazioak
Inportazio guztiak Energetikoak ez diren inportazioak
5,5
23,6
4,1
3,2
14,7
0,4
16,9
-7,0 (Partaidetza-ratioa, %)
energetikoak ez diren esport. % / esport. guztiak
66,9
70,4
energetikoak ez diren inport. % / inport. guztiak
43,0
43,5
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak. 2014ko laugarren hiruhilekoa, urrikoa eta azarokoa. Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 27
Ekonomia-jarduerak Ekonomia-jardueraren lizentzien kopurua handitu egin da hirugarren hiruhilekoaren aldean eta 2013. urtearen amaieraren aldean
2014ko laugarren hiruhilekoaren amaieran, Bilbok ekonomia-jardueraren 38.075 lizentzia dauzka guztira indarrean; horrek esan nahi du % 2,0ko gehikuntza egon dela aurreko hiruhilekoaren aldean (734 lizentzia gehiago). Urte arteko bilakaerak gehikuntza handiagoa erakutsi du (% +3,6); horren emaitza da ekonomia-jardueraren 1.317 lizentzia egon direla azken urtean. Enpresa-lizentziak dira ugarienak, diferentziaz; hain zuzen ere, hirian aktibo dauden lizentzietako (28.555 guztira) lautik hiru (% 75,0) biltzen dituzte. Enpresa-lizentziak sektoreka banakatzean, agerian jarri da zerbitzu-sektoreko lizentziak (24.686 guztira) nagusitzen direla, ia hamar lizentziatik bederatzi (% 86,4) dira-eta. % 8,7 eraikuntzasektoreari atxikitzen da (2.472 lizentzia), eta gainerako % 4,9 industria-jardueren lizentziak dira (1.397). Erantsitako taulak islatzen duen bezala, enpresa-jardueraren lizentzien kopurua % 1,5 handitu da 2014ko hirugarren hiruhilekoari dagokionez, eta tamaina desberdineko gehikuntzak egon dira jarduera-sektoreen arabera: % 3,0 gehiago eraikuntzan, % 1,4 gehiago zerbitzuetan eta % 0,8 gehiago industrian.
jarduerak
2014ko IV. hir.
∆%
Ekonomia-jarduerak
38.075
2,0
Enpresa-jarduerak Industria
28.555
1,5
1.397
0,8
Eraikuntza
2.472
3,0
Zerbitzuak
24.686
1,4
9.212
3,4
308
1,7
Jarduera profesionalak Arte-jarduerak
Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoaren aldean Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomikoa Jardueren gaineko Zerga)
Bestalde, jarduera profesionalen lizentziek (9.212 guztira) hiruhileko arteko % 3,4ko gehikuntza izan dute 2014ko laugarren hiruhilekoan, eta horrek arte-jardueren lizentzien kopuruan izandako gehikuntza (% 1,7 gehiago, 308 guztira) bikoizten du. Lizentzia-kopuruaren igoera orokortua enpresa-jardueraren adar nagusietan
Enpresa-jardueraren adar nagusietan arreta jarrita, hirugarren hiruhilekoari dagokionez handitze orokortua ikusi da, baina tamaina desberdinekoa. Aurretik aipatu den eraikuntza-lizentzien kopuruaren handitzeaz gain, txikizkako merkataritzaren portaera ona (% +2,3 jateko produktuen segmentuan, eta % 1,8 batez beste gainerako produktuetan) eta enpresei emandako zerbitzuena (% +1,9) nabarmentzen dira.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 28
enpresa-jarduerak
2014ko IV. hir.
adar nagusiak
Jatekoak ez diren elikagaien merkataritza Enpresei emandako zerbitzuak
txikizkako
∆%
4.381
1,8
4.426
1,9
Sukaldaritza eta elikadura-zerbitzuak
3.075
0,7
Eraikuntza
2.472
3,0
Jatekoen eta edarien txikizkako merkataritza
2.139
2,3
Handizkako merkataritza
1.542
0,8
Zerbitzu pertsonalak
1.342
0,9
Higiezinetako zerbitzuak
950
0,3
Finantza- eta aseguru-zerbitzuak
830
0,4
Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoaren aldean. Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga).
SOZIETATE BERRIAK Sozietate berrien eraketak behera egin du laugarren hiruhilekoan, baina urteko balantze metatua positiboa da (% +3,8)
2014ko laugarren hiruhilekoan Bilbon 205 merkataritza-sozietate berri eratu dira. Horrek % 2,4ko beherakada dakar aurreko urteko aldi beraren aldean. Kopuru absolututan, 2013ko azken hiruhilekoan baino 5 sozietate gutxiago eratu dira. 2014. urtea osorik hartuta aztertzean, hirian eratutako merkataritza-sozietateen kopuru metatua 868koa da, eta 2013an 836 egon ziren (% +3,8). Erantsitako grafikoak islatzen duen moduan, kopuru hori maximoa izan da azken bosturtekoan eta erakusten du Bilboko jarduera ekintzailea sendotuz joan dela, azken urteotan bizi izandako egoera zaila gorabehera.
Merkataritza-sozietate berriak
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 29
Laugarren hiruhilekoan eratutako merkataritza-sozietate berrien sektore-osaerari dagokionez, azpimarra daiteke % 77,6 zerbitzu-sektoreari atxikitzen direla (159 sozietate), % 14,1 eraikuntza-jarduerei dagokiela (29), % 7,3 industria- eta energiajarduerei dagokiela (15) eta gainerako % 1,0 lehen sektorekoak direla (sozietate berri 1). Zerbitzu-sektorearen barruan, ugarienak higiezinetako jarduerei eta enpresentzako zerbitzuei atxikitako sozietate berriak dira (46 guztira), baita merkataritza- eta konponketa-jarduerak ere (40). Urte arteko aldakuntzari dagokionez, industria- eta energia-sektorean eratutako sozietate berrien kopurua soilik handitu da (% +15,4), 2013ko laugarren hiruhilekoan baino 2 sozietate gehiago gehitu baititu. Zerbitzu-jardueretan, beherakada % 3,0koa izan da (5 sozietate gutxiago), eta eraikuntzan, aldiz, % 12,1ekoa (4 gutxiago).
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 30
2014ko IV. HIRUHILEKOA
ADIERAZLEAK Azken datua
Urte arteko Δ (%)
Aldia
LAN-MERKATUA Biztanleria aktiboa (milakotan)**
170,8
5,1
IV. hir.
Landunak (milakotan)**
134,5
2,6
IV. hir.
Langabeak (milakotan)**
36,3
15,6
IV. hir.
Langabezia-tasa (%)**
21,2
3,6*
IV. hir.
31.042
-2,3
Abendua
166.045
1,3
Abendua
30.557
7,6
IV. hir.
110,5
0,7
IV. hir.
20.939
0,4
Abendua
104,2
-0,8
Abendua
Ostatu-gauak (kop.)
345.724
9,6
IV. hir.
Bidaiariak (kop.)
181.556
5,7
IV. hir.
1,90
3,7
IV. hir.
Salgaien itsas garraioa (milaka tona)
5.368,8
13,4
Urrian/Azaroan
Bidaiarien aireko garraioa
915.867
4,7
IV. hir.
28.555
3,0
IV. hir.
--
7,7
IV. hir.
205
-2,4
IV. hir.
Langabe erregistratuak (kop.)** Afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA Azalera handietako salmentak (indizea)*** Afiliatuak Kontsumo-prezioak (indizea)*** TURISMOA
Batez besteko egonaldia (ostatu-gauak bidaiari bakoitzeko) GARRAIOA
ENPRESA-JARDUERA Enpresa-jardueraren lizentziak Industria-produkzioa (indizea)*** Merkataritza-sozietate berriak (kop.)
* Ehuneko-puntuak ** Bilboko biztanleak. BAIren kasuan, urte arteko aldakuntzak ez daude erabilgarri, populazioaren oinarria aldatzeagatik eta seriea apurtzeagatik. *** Bizkaiari dagokion adierazlea. IPIren bilakaera, erreferentziako aldiaren agregazio-indizea oinarri hartuta. Iturria: geuk egin dugu Eustaten, SEPEren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren, EINen, Estatuko Portuen eta Aenaren datuak erabilita.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko IV. hiruhilekoa 31