III 2014 Bilboko Hiruhileko Koiuntura Txostena
Laburpena Nazioarteko Diru Funtsaren aurreikuspenen arabera, munduko BPGdaren hazkundea %3,3koa eta %3,8koa izango da 2014rako eta 2015erako.
Urrian, Nazioarteko Diru Funtsak berriro beherantz berrikusi ditu munduko hazkundeaurreikuspenak: Nazioarteko Diru Funtsak 2014. urte osorako aurreikusi du barneproduktu gordina %3,3 haziko dela (2013ko datua parekatuko du horrela), eta 2015. urtean puntu erdi bat gehiago haziko dela aurreratzen du (%3,8).
EAEn BPGd-ren hazkundeaurreikuspenak mantentzen dira: %1,0 eta %1,7, 2014. urterako eta 2015. urterako.
Euskal ekonomiarentzat aurreikusi den bilakaerari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak adierazi du datozen hiruhilekotan pixkanakako hazkundea gertatuko dela, eta barne-produktu gordinaren urteko batez besteko tasak %1,0ean eta %1,7an mantenduko direla 2014rako eta 2015erako. Egoera makroekonomiko berria ikusita, aurreikus daiteke barne-eskaria askoz ere dinamikoagoa izango dela (%0,8 eta %1,6 2014an eta 2015ean), euskal barne-produktu gordinaren hazkundean duen zeregina sendotuko delarik. Aitzitik, kanpo-eskaeraren ekarpena moteldu egingo da ekainean aurreikusitakoari dagokionez, nahiz eta ikur positiboa izaten jarraituko duen 2014. urterako (%0,3) nahiz 2015. urterako (%0,1).
Nazioarteko Diru Funtsaren aurreikuspenen arabera, indarra hartzen ari diren eta garatzen ari diren ekonomiek batez bestean urteko %4,4ko hazkundea izango dute 2014. urtean, eta ekonomia aurreratuenek, oro har, %1,8. Horrez gainera, bi kasuetan aurreikuspenek hobera egingo dute 2015. urtean (%5,0 eta %2,3, hurrenez hurren). Aurreikusitako hazkundea neurrizkoagoa da euroaren eremuarentzat (%0,8 eta %1,3 2014. eta 2015. urteetan), nahiz eta espainiar ekonomiarentzako hazkundeaurreikuspenak hobeak izan: %1,3 eta %1,7, 2014an eta 2015ean.
Eskaintzaren ikuspuntutik, aurreikuspenek adierazten dute jarduera-sektore guztiek ekarpen positiboa egingo dutela, eraikuntzaren sektoreak izan ezik. Eraikuntzaren surpertzea (hazkunde positiboko tasetan) 2015eko bigarren hiruhilekoraino atzeratuko da. Bereziki azpimarragarria da industria eta energiaren sektorearentzat aurreikusitako suspertzea (%1,2 eta %2,8, 2014an eta 2015ean), zerbitzuen sektorearentzat esperotako jokabidearen kontra (%1,1, eta %1,6, hurrenez hurren). 2015ean, enplegusorrera garbiaren aurreikuspena mantentzen da.
Bilbon bizi den biztanleria landunaren kopurua %3,5 jaitsi da, eta biztanleria langabea %3,6 igo da.
Datu horiek aintzat izanda, Eusko Jaurlaritzak aurreikusi du enpleguaren batez besteko aldakuntza-tasa positiboa izango dela urte honetako hirugarren hiruhilekotik aurrera, nahiz 2014rako balantze orokorra neutroa izan (%0,0). Hala eta guztiz ere, lanmerkatuaren pixkanakako suspertzea gehiago hautemango da 2015. urtean. Aurreikusita dago urteko %0,7ko batez besteko hazkundearekin amaituko dela urtea. Bilboko Hiribilduan bizi diren pertsonen lan-jardueraren bilakaerari erreparatuz, hirugarren hiruhilekoko Biztanleria Aktiboaren Inkestako emaitzek adierazi dute lanmerkatuko magnitudeak hondatu egin direla. Alde batetik, landunen kopurua %3,5 murriztu da, 131,1 mila pertsona izateraino (bigarren hiruhilekoan baino 4.800 pertsona gutxiago). Emakume landunen kopurua are gehiago jaitsi da (-%5,7m -3.700) gizonezkoena baino (-%1,5, 1.100).
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 1
Bestalde, langabezia-tasa puntu bat baino gehiago handitu da bigarren hiruhilekokoarekin alderatuta, eta %19,30ekoa dela kalkulatzen da. Bi sexuen artean ez dago alde handirik (%19,98 emakumezkoen artean, eta %18,71 gizonezkoen artean). Oro har, landunen tasak behera egin du (-1,4pp) %45,02raino (-2,8pp eta %38,06 emakumeentzat, eta +0,55pp eta %53,46 gizonezkoentzat).
Bertako biztanleriaren kontratazioak gora egiten jarraitzen du 2013. urtearekiko.
Langabeziak %0,8 egin du gora ekainarekiko, baina %0,4 jaitsi da 45 urte eta gehiagoko biztanleriaren artean.
Bilbon afiliatutako biztanleria %0,2 igo da (ekaina-iraila), zerbitzuen enpresen babesean.
Hala ere, 2014. urteko hirugarren hiruhilekoan bertako biztanleriak sinatutako lankontratuen kopuruaren bilakaera positiboa izan da, urte arteko hazkundea %8,1ekoa izan delarik (2.169 kontratu gehiago termino absolutuetan). Kontratazio-erritmoa bereziki dinamikoa izan da 45 urte baino gehiagoko biztanleriaren artean (%18,1) eta industria-jardueretan (%78,7). Sinatutako kontratuen (26.464) %85 aldi baterako kontratuak dira, nahiz eta kontratu mugagabeek (%23,6) baino hazkunde txikiagoa erregistratu (%7).
Erregistratutako langabezia ozta-ozta hazi da Hiribilduan bigarren hiruhilekoarekin alderatuta (31.760), 251 pertsona langabe gehiago kontabilizatu baitira irailean ekainean baino (+%0,8). Azpimarragarria da emakumezkoen artean gehiago hazi dela langabezia (%1,3) gizonezkoen artean baino. Adinari erreparatzen bazaio, 24 urte baino gutxiagoko biztanleriaren artean hazi da gehien langabezia (+%7,1), eta 45 urte eta gehiagoko biztanleriaren artean, berriz, pixka bat jaitsi da (-%0,4). Biztanleria langabearen %57k urte bat baino gehiago darama lanik gabe, eta bereziki ugaria da iraupen luzeko langabeziari dagokion geruza (hiru urte baino gehiago lanik gabe, 8.485 pertsona).
Gizarte Segurantzako erregistro-datuek Hiribilduan sortutako enplegu-eskaintza adieraziko lukete (bertako pertsonei eta bertan bizi ez direnei enplegua emanez), eta adierazten dute Bilbon dauden enpresetan afiliatutako biztanleria %0,2 hazi dela (ekaina-iraila), guztira 162.770 pertsona izan arte). Gizarte Segurantza Araubide Orokorrerako afiliazioak (afiliatutako enpleguaren %82 da) hiruhilekoen arteko %0,3ko handitzea erregistratu du, eta Langile Autonomoen Araubide Berezira atxikitakoak (guztizkoaren %13,6), aldiz, %0,5 egin du atzera, 22.203 pertsona izateraino guztira.
Jarduera-sektorekako afiliazioaren xehakapenak jokabide heterogeneoa adierazten du hirugarren hiruhilekoan: zerbitzu-enpresek igoera txiki bat izan dute (batez bestean %0,3), eta industria eta energiaren sektoreari atxikitako enpresek, aldiz, behera egin dute (-%1,6). Eraikuntzako enpresek, bestalde, afiliatutako enplegu-mailak mantentzen dituzte.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 2
Bizkaiko zerbitzuen sektoreko salmenta indize orokorra igo egin da lehen aldiz lau urtetan, baina enpleguak uzkurtzen jarraitzen du.
Sektore-jardueraren adierazleei dagokienez, adierazi behar da Bizkaiko zerbitzusektoreko salmenten indize orokorrak urte arteko %1,8ko gehikuntza erregistratu duela 2014ko bigarren hiruhilekoan, hamahiru hiruhileko jarraian behera egin ondoren. Merkataritza-sektorearen (+%2,9), garraio eta biltegiratzearen (%8,0) eta administrazio-jardueren eta zerbitzu laguntzaileen (%1,3) salmentek bilakaera ona izan dutelako gertatu da hori. Hirugarren sektoreko gainerako jarduerek, aldiz, beherakada izan dute aldi horretan.
Aitzitik, hirugarren sektoreko landunen indizeak %2,1 atzera egin dute, merkataritzasektoreko okupazioak behera egin baitu (-%1,9), bai eta gainerako zerbitzuek ere (-%2,4).
Zerbitzuen enpresetako afiliazioak %1,1 egin du gora Bilbon 2013ko hirugarren hiruhilekoarekiko.
Hala ere, egoitza Bilbon duten zerbitzu-sektoreko enpresetara afiliatutako biztanleriak behera egin zuen irailaren amaieran (egun 144.488 pertsona daude afiliatuta), eta 2013ko hirugarren hiruhilekoari dagokionez %1,1 handitu zen (1.633 pertsona afiliatu gehiago, termino absolututan). Emaitza horren oinarria jarduera batzuetan afiliazioak izandako bilakaera ona izan da, batez beste, hezkuntza (+670), administrazio-jarduerak eta zerbitzu laguntzaileak (+521), jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak (+329), etxeko zerbitzuaren jarduerak (+259) edo osasun-zerbitzuekin lotutakoak (205).
Atzerriko turismoak ostalaritza-jarduera bultzatu du hirugarren hiruhilekoan.
2014ko hirugarren hiruhilekoan, hotel-jarduera egokia izan da: ostatu-gauen zenbatekoa (uztaila-iraila) %7,1 handitu da aurreko urteari dagokionez, guztira 491.337 ostatu-gau izan direlarik (32.488 gehiago, termino absolutuetan). Eta bidaiarien sarrerak neurri handiagoan areagotu direnez (+%1,1, guztira 234.809 izateraino), batez besteko egonaldia ere nabarmen handitu da (%6,6): 2,09 egunekoa da. Atzerritar jatorriko turismoak hiruhilekoko balantze oso ona izan du: %18,0 handitu da, ostatugauen terminoetan; eta %7,5, sarreretan. Turismo nazionalak, aldiz, balantze negatiboa du: ehunekoetan bi puntu egin du behera ostatu-gauetan; eta bost puntu, hoteleko sarreretan.
Industria-ekoizpenak suspertze-erritmoa biziagotu du, manufaktura-enpresen jarduerari esker.
Azkenik, adierazi behar da uztailean eta abuztuan Bizkaiko industria-ekoizpenaren indizeak %3,1eko urte arteko hazkunde metatua erregistratu duela. Emaitza horren arabera, badirudi industria-ekoizpena pixkanaka sendotzen ari dela lurraldean, manufaktura-industriaren dinamismoari esker. Edonola ere, bilakaera on hori ez da horrela izan Bilboko Portuko salgaien salerosketan: bihileko berean, urte arteko %6,6ko beheraka izan du.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 3
Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA Nazioarteko diru Funtsak munduko hazkundearen aurreikuspena murriztu du 2014rako (%3,3) eta 2015rako (%3,8)
Ekonomia aurreratuenetan aurreikusita dago batez besteko hazkundea %1,8koa izango dela, eta indarra hartzen ari diren ekonomiena, %4,4koa.
Euroaren eremuko hazkunde-aurreikuspenek okerrera egin dute.
Nazioarteko Diru Funtsak urrian argitaratutako “Perspectivas de la economía mundial” izeneko txostenaren edizio berriak adierazi zuen munduko ekonomiak %3,3 egingo zuela gora 2014. urtean -2013an erregistratutako tasa bera-, eta %3,8 2015ean. Aurreikuspen horien arabera, igoera beherantz berrikusi da, uztailean argitaratutakoekin alderatuta (-0,1pp eta -0,2, hurrenez hurren). Nazioarteko Diru Funtsaren arabera,
“2014. urteko hazkunde-itxaropenak hondatu egin dira, lehen seihilekoan ekonomia aurreratuenen ekonomia-jarduerek une tamalgarriak bizi behar izan baitituzte, eta indarra hartzen ari diren zenbait herrialderen itxaropenak ez baitira horren baikorrak izan".
Hala, indarra hartzen ari diren eta garatzen ari diren ekonomiei buruzko hazkundeaurreikuspenak beherantz berrikusi dira, bai 2014. urterako (%4,4, -0,1pp), bai 2015erako (%5,0, -0,2pp). Eta ekonomia aurreratuenen kasuan, 2014an %1,8ko urteko batez besteko hazkundea aurreikusita dago (hau da, aldakuntzarik gabe uztailean esandakoari dagokionez), eta %2,3koa 2015. urtean (-0,1pp). Nazioarteko Diru Funtsak azpimarratu du ekonomia-gorakada motelagoa izango dela Japonian eta euroaren eremuan, eta oro har, dinamikoagoa Amerikako Estatu Batuetan eta gainerako eskualdetan. Euroaren eremuari dagokionez, Nazioarteko Diru Funtsak aurreikusi du 2014ko bigarren hiruhilekoan “pixkanakako suspertzea indartzen joango dela, baina ahula izango dela,
Italian produktua hartzearen, Frantzian hazkunderik ez izatearen eta Alemaniaren ustekabeko ahuleziaren ondorioz”. Eta testuinguru horretan, euroaren eremu osorako hazkunde-aurreikuspenak beheratzen ditu %0,8raino 2014an eta %1,3raino 2015ean (-0,3pp eta -0,2pp, hurrenez hurren).
Munduko bpg-a
2013
2014ko aurr.
2015eko aurr.
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Munduko BPGd
3,3
3,3
3,8
Ekonomia aurreratuenak Ameriketako Estatu Batuak Euroaren Eremua Alemania Frantzia Italia Espainia
1,4 2,2 -0,4 0,5 0,3 -1,9 -1,2
1,8 2,2 0,8 1,4 0,4 -0,2 1,3
2,3 3,1 1,3 1,5 1,0 0,8 1,7
4,7
4,4
5,0
7,7 5,0 2,5 1,3
7,4 5,6 0,3 0,2
7,1 6,4 1,4 0,5
Goranzko ekonomiak garatzeko bidean daudenak Txina India Brasil Errusia
eta
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2014ko urria).
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 4
Azkenik, eta Espainiako ekonomiari dagokionez, Nazioarteko Diru Funtsak aipatzen du “kanpoko eskariak babesa jasoko duela eta barneko eskariak gora egingo duela, eta horrek finantza-baldintzak hobera egiten ari direla eta konfiantza sendotzen ari dela adierazten duela". Hori dela eta, hazkunde-aurreikuspenak %1,3raino igoko omen dira 2014. urtean, eta %1,7 2015. urtean (+0,1pp uztailean proiektatutakoari dagokionez, bi kasuetan).
EUSKAL EKONOMIA Euskal ekonomiaren hazkunde-aurreikuspenak mantendu egin dira: %1,0% eta %1,7 2014an eta 2015ean.
Urrian, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak 2014. eta 2015. urteetarako Euskal Autonomia Erkidegorako ekonomia-hazkundeko aurreikuspenak berrikusi ditu, eta bi urteetan, bigarren hiruhilekoaren amaieran argitaratutako urteko batez besteko hazkunde-tasa berak mantentzen dira: %1,0 2014an, eta %1,7, 2015ean. Datu horiek
“euskal ekonomiaren suspertzea sendotzeko joera berresten dute, proiektatutako denbora-tarte guztian”. Barneko eskaria pixkanaka sendotzen joango da, eta euskal ekonomiaren eragile nagusia izango dela dirudi, 2014. urtean agregatu osoarentzat %0,8ko ekarpena eta 2015ean %1,6koa egingo dituela aurreikusi delarik. Aurreikuspenen taulari erreparatuz
“kontsumo pribatua eta inbertsioa izango dira barneko eskariaren osagai dinamizatzaileak”, eta aditzera eman du 2014. urterako etxeko kontsumoen kasuan %1,0ko urte arteko hazkundea izango dela, eta %0,5koa, kapital-eraketa gordina aintzat hartuz (%1,5 eta %3,6 2015. urtean, hurrenez hurren).
Kontuan izanda barneko eskaria berriz pizteak berekin ekarriko duela inportazioek behera egitea, kanpoko eskariaren ekarpena pixka bat beherantz berrikusi da, eta aurreikusi da 2014an %0,3ko batez besteko hazkundea izango dela, eta 2015ean, %0,1ekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko
bpg-a
2014ko I.a
2014ko II.a aurr.
2014ko aurr.
2015eko aurr.
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
BPGd-a
Etxebizitzetako kontsumoa Kontsumo publikoa Inbertsioa Barneko eskariaren ekarpena Kanpoko saldoaren ekarpena Industria Eraikuntza Zerbitzuak
0,4
0,9
1,0
1,7
0,2 1,0 -1,1 0,1 0,4
1,4 0,5 -0,1 1,0 0,5
1,0 0,0 0,5 0,8 0,3
1,5 0,1 3,6 1,6 0,1
0,5 -1,4 0,6
0,7 -1,4 0,9
1,2 -1,1 1,1
2,8 0,3 1,6
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2014ko urria).
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 5
Eskaintzaren ikuspuntutik, badirudi jarduera-sektore guztiek hazkunde positiboak izango dituztela 2014. urtean, eraikuntzaren sektoreak izan ezik, erregistro negatiboa izaten jarraituko baitu (-%1,1). Bereziki azpimarragarriak dira hazkunde-aurreikuspena industria eta energiaren sektorean (%1,2 eta %2,8, 2014an eta 2015ean).
Zerbitzuen ekarpena ere pixkanaka bizkortuko da datozen hiruhilekoetan, nahiz eta hazkunde-aurreikuspenak (%1,1 2014. urtean eta %1,6 2015ean) txikiagoak izan industriarentzat adierazitakoak baino. Eraikuntzaren kasuan, 2015eko bigarren hiruhilekotik aurrera ekarpena positiboa izango dela aurreikusten da, eta hala, 2015. urtea %0,3ko urte arteko batez besteko hazkundearekin amaituko dela.
Enpleguaren suspertzea 2014ko hirugarren hiruhilekotik aurrera, eta 2015ean enplegu-sorrera garbia izango da.
Enpleguaren bilakaeraren aurreikuspenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak aurreratu du pixkanaka hazten joango dela 2014ko hirugarren hiruhilekotik aurrera, eta horri esker, urte osoko balantzea egonkortuko dela. Hala ere, 2015 urtera arte ez omen da urte arteko tasa positiborik izango (%0,7).
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 6
Lan merkatua MAGNITUDE NAGUSIAK Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuen arabera, 2014ko hirugarren hiruhilekoan Bilboko biztanleria aktiboa 162,5 mila pertsonak osatzen dute, eta horien erdia baino gehiago (%53,2) gizonezkoak dira. Bigarren hiruhilekoari dagokionez, biztanleria aktiboak %2,2 egin du behera. Izan ere, biztanleria aktibo femeninoak 4.200 emakume galdu baititu (-%5,2 hiruhileko artekoa), Estatistikako Institutu Nazionalaren kalkuluen arabera. Biztanleria aktibo maskulinoak, aldiz, %0,3 egin du gora bigarren hiruhilekoari dagokionez.
Biztanleria landuna %3,5 jaitsi da hirugarren hiruhilekoan.
Hiribilduan bizi den biztanleria landuna %3,5 jaitsi da, eta 131,1 mila pertsona dira, hau da, aurreko hiruhilekoan kalkulatutakoak baino 4.800 gutxiago. Kasu honetan, hiruhileko arteko bilakaerak okerrera egin du bi sexuetan, nahiz eta inpaktua askoz ere negatiboagoa izan den emakumeen artean (-3.700, -%5,7) gizonezkoengan baino (-1.100, -%1,5). Hala, bertako biztanleriaren enplegu-tasa 1,4 jaitsi da, batez bestekoa %45,02koa izan arte. Emakumeen artean, enplegu-tasak 2,8 puntu egin du atzera, %38,06ko batez bestekoa izan arte, eta gizonezkoen tasak, aldiz, igoera txiki bat erregistratu du (+5pp, %53,46raino).
Biztanleria aktiboa
2014ko I. hir.
Biztanleria aktiboa (milakotan) Landunak (milakotan) Industria Eraikuntza Zerbitzuak Langabeak (milakotan) Langabezia-tasa (%)
2014ko II. hir.
2014ko III. hir.
%∆ hiruhilekoa
160,8 130,3 14,1 6,6 109,6
166,2 135,9 14,2 6,5 114,9
162,5 131,1 12,0 6,3 112,4
-2,2 -3,5 -15,5 -3,1 -2,2
30,6
30,3
31,4
3,6
19,00
18,24
19,30
5,8
Iturria: Biztanleria Aktiboaren Inkesta, EIN.
Okupazioaren guztizko bolumena jarduera-sektorekako banakatzearen arabera aintzat hartuta, ikus daiteke industriak izan duela emaitzarik okerrena hirugarren hiruhilekoan: 2.200 pertsona landun galdu ditu, eta hiruhileko arteko aldakortasun-tasa -%15,5ekoa izan da. Hirugarren sektoreko jardueretan lan egiten duen biztanleria %2,2 jaitsi da, eta horrek esan nahi du bigarren hiruhilekoan baino 2.500 pertsona gutxiagok egiten dutela
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 7
lan jarduera horietan. Hala ere, sektorerik garrantzitsuena da, guztira 112,4 mila pertsona landun baititu. Azkenik, eraikuntzaren sektoreak ere behera egin du (-%3,1).
Biztanleria langabea (31.400 pertsona) %3,6 igo da, eta langabezia-tasa %19,30koa da.
Bukatzearren, Bilbon bizi den galdetutako biztanleria langabea %3,6 igo da: bigarren hiruhilekoan 30,3 mila pertsona ziren, eta hirugarrengoan, berriz, 31,4 mila dira. Langabezia %2,6 jaitsi da emakumeen artean (-400), eta gizonezkoen artean, aldiz, %10,2 igo da (+1.500).
Datu horiek ikusita, Bilboko biztanleriaren langabezia-tasa puntu bat baino pixka bat gehiago igo da bigarren hiruhilekoarekiko, eta gutxi gorabeherako batez bestekoa %19,30ekoa da 16 urte eta gehiagoko biztanleria osoarentzat. Nahiz eta emakumezkoen langabezia jaitsi, biztanleria aktiboaren jaitsierak eragin du emakumeen langabezia-tasa puntu erdi igotzea (%19,98). Bilakaera hori ez da gizonezkoen tasan (%18,71, +1,6pp) hautemandakoa bezain txarra.
KONTRATUAK Bertako biztanleriak sinatutako lan-kontratuak %8,1 ugaritu dira 2013ko hirugarren hiruhilekoarekiko.
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako informazioari erreparatuz, 2014ko hirugarren hiruhilekoan, Bilbon bizi den biztanleriak guztira 28.798 lan-kontratu gauzatu ditu: urte arteko %8,1eko hazkundea izan du. Termino absolutuetan, zenbateko horrek adierazten du 2.169 kontratu gehiago gauzatu direla 2013ko hirugarren hiruhilekoan baino.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 8
Gizonezkoen kontratazioak %9,7ko urte arteko hazkundea erregistratu du, emakumezkoen kontratazioa (%6,7) baino hiru puntu gehiago. Emakumeek sinatutako kontratuek (guztira 14.502) oraindik gizonezkoek gauzatutakoak (14.296) gainditzen dituzte, nahiz eta bi kolektiboen arteko aldea txikitu egin den aurreko hiruhilekoekiko.
Kontratuak
2014ko III. hir.
GUZTIRA Emakumeak Gizonak
28.798 14.502 14.296
8,1 6,7 9,7
4.533 10.042 7.358 6.865
0,2 5,0 9,5 18,1
Mugagabeak Aldi baterakoak
2.334 26.464
23,6 7,0
Zerbitzuak Eraikuntza Industria Lehen sektorea
24.494 1.479 2.569 256
3,3 15,5 78,7 31,3
16 25 35 45
eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urtekoak eta hortik gorakoak
%∆
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: SEPE.
45 urte eta gehiagoko biztanleriak gauzatutako kontratuak %18,1 ugaritu dira.
25 eta 34 urte bitarteko pertsonek gauzatu dituzte kontratuen heren bat baino pixka bat gehiago (%34,9). 35 eta 44 urte bitarteko pertsonek gauzatutako kontratuek (%25,6), eta 45 urtetik gorakoek gauzatutakoek (%23,8) guztizkoaren laurden inguru dira, eta gainerakoa adin-geruza gazteenari dagokio (%15,7). 2013ko hirugarren hiruhilekoan eskuratutako emaitzekin alderatuta, hauek azpimarra daitezke: alde batetik, 25 urtetik beherako biztanleriaren kontratazioa mantendu egin da (+%0,2), eta bestetik, gainerako geruzetan kontratazioa oro har handitu dela, bereziki 45 urte eta gehiagoko biztanleriaren artean (%18,1).
Kontratazio mugagabeak %23,6 egin du gora, eta sinatutakoen hamarren bat dira.
Sinatutako kontratu gehienak aldi baterakoak dira (%92), baina kontratazio mugagabea bilakaera ona izaten ari da: urte arteko hazkundea %23,6koa izan da (446 kontratu gehiago, termino absolutuetan), eta aldi baterako kontratuak, aldiz, %7,0 baino ez.
Industria-jarduerari lotutako kontratazioak igoera handia izango du (+%78,7), nahiz eta horren ugariak ez izan.
2014ko hirugarren hiruhilekoan sinatutako hamar kontratutatik ia bederatzi (%85) zerbitzuen sektorekoak dira (24.494). Industriaren eta eraikuntzaren sektoreek 2.569 eta 1.479 kontratu gauzatu dituzte guztira, hurrenez hurren, eta lehen sektorean, aldiz, oso kontratu gutxi egiten dira oraindik (256). Urte arteko bilakaerari dagokionez, industria-jardueren dinamismoa nabarmendu behar da, 1.131 kontratu gehiago gauzatu baitira 2013ko hirugarren hiruhilekoan baino (+%78,7). Eraikuntzako sektorean kontratazioak %15,5 egin du gora, eta zerbitzuen sektorean, %3,3.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 9
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA Erregistratutako langabeak 251 pertsona gehiago dira, ekainekoekin alderatuta (+%0,8% hiruhileko artekoa).
Irailaren amaieran, Bilbon erregistratutako biztanleria langabea 31.760 pertsonak osatzen dute, eta horrek esan nahi du %0,8 igo dela, bigarren hiruhilekoa ixteko datuari dagokionez (251 pertsona gehiago, termino absolutuetan). Emakumeen artean, erregistratutako langabezia puntu erdi igo da Hiribilduko batez bestekoaren gainetik (%1,3), guztira 16.424 pertsona izan arte. Gizonezkoen langabeziak, berriz, (15.336 pertsona) ez du horren bilakaera txarra izan (+%0,3). Edonola ere, azpimarratu behar da 2013ko hirugarren hiruhilekoa ixteko datuarekin alderatuta, erregistratutako langabeziak %2,7 egin duela behera (-%3,9 eta -%1,6, gizonezkoen eta emakumezkoen artean, hurrenez hurren). Duela urtebete baino 886 enplegu-eskatzaile gutxiago kontabilizatu dira.
Gazteen artean %7,1 igo da erregistratutako langabezia, eta 45 urte eta gehiagoko biztanleriaren artean %0,4 jaitsi da.
Adin-geruzen arabera erregistratutako biztanleria langabearen banakatzeak adierazten du langabezia igo egin dela 45 urte baino gutxiagoko biztanleriaren artean (+%1,8 oro har), eta 45 urte eta gehiagoko biztanleriaren artean, aldiz, pixka bat jaitsi da (-%0,4). Bereziki azpimarragarria da 16 eta 24 urte bitarteko biztanleriaren artean kontsignatutako igoera (+%7,1), batez ere 25 eta 34 urte bitarteko segmentuaren bilakaerarekin (%2,3) eta 35 eta 44 urte arteko bilakaerarekin (ia egonkor jarraitzen du, %0,2ko hiruhileko arteko igoerarekin) alderatzen badugu. Erregistratutako langabezia
Langabezia-egoera gero eta gehiago luzatzen da.
Hamar pertsona langabetatik ia seik urte bat baino gehiago darama enpleguaren zerbitzu publikoetan izena emanda (guztizkoaren %56,9k), eta talde horren barruan, azpimarragarria da egoera horretan hiru urte baino gehiago daraman biztanleriaren kopuru handia dela (8.485 pertsona). Hiruhileko arteko bilakaera aintzat hartuta, bi kolektibok soilik erregistratu dute emaitza txarra: enplegua eskatzen 6 hilabete baino
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 10
gutxiago daramatenak (+%5,4) eta hiru urte baino gehiagoan enplegurik gabe daudenak (%3,9). Emaitza horiek berresten dute oso zaila dela gaur egun enplegua aurkitzea. Izan ere, langabezia-egoera gero eta gehiago luzatzen da.
Erregistratutako langabezia
09.2014
GUZTIRA Emakumeak Gizonak
31.760 16.424 15.336
0,8 1,3 0,3
2.185 6.780 8.595 14.200
7,1 2,3 0,2 -0,4
9.278 4.400 5.688 3.909 8.485
5,4 -3,4 -4,2 -3,3 3,9
21.630
1,3
10.130
-0,3
16 25 35 45
eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urtekoak eta hortik gorakoak
6 hilabetera artekoak 6 hilabetetik urtebetera bitartekoak Urte 1 eta 2 bitartekoak 2 eta 3 urte bitartekoak 3 urtetik gorakoak
Ez du langabeziagatiko prestaziorik kobratzen Langabeziagatiko prestaziorik kobratzen du
% ∆<0}
Aldakuntza-tasa, ekaineko datuekin erkatuta. Iturria: SEPE eta Lanbide
Prestaziorik kobratzen ez duten gero eta eskatzaile gehiago daude.
Langabeziagatiko prestazio ekonomikorik kobratzen ez duten eskatzaileen kolektiboa (21.630 pertsona irailaren amaieran) handitzen ari da oraindik, iraupen luzeko langabezia-egoeran dauden pertsonen kuota handitzen ari baita, baina, era berean, badaude enplegu-aldi oso laburrak ere, prestazio horiek kobratzeko (edo aldi luzeagoan kobratzeko) baldintzak ez dituztenak sortzen. Bigarren hiruhilekoa ixteko datuari dagokionez, egoera horretan dauden 281 pertsona gehiago daude, eta urte arteko terminoetan, 422 pertsona gehiago (+%1,3 eta %2,0 gehiago, hurrenez hurren).
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 11
Benchmarking-a
09.2014
â&#x2C6;&#x2020;%
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batez bestekoa
232.745 101.045 76.484 88.507 58.159 --
1,7 0,1 0,7 1,3 3,0 1,4
BILBO
31.760
0,8
21.631 11.107 15.527 ---
1,5 1,3 0,2 1,0 1,2
Erregistratutako langabezia
Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ko batez bestekoa G-9ko batez bestekoa Aldakuntza-tasa, ekaineko datuari dagokionez. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Langabeziak gora egin du erreferentziazko hiriburu guztietan, baina hiriburu batetik bestera nabarmen aldatzen da bere garrantzia.
Gainerako erreferentziazko hiriburuen emaitzekin egindako alderaketak aditzera ematen du langabezia oro har hazi egin dela urteko hirugarren hiruhilekoan, nahiz eta igoeren arteko aldeak nabarmen aldatu hiriburu batetik bestera. Estatuko bost hiriburu nagusien artean (%1,4ko batez besteko igoera), Zaragozak izan du bilakaerarik txarrena 2014ko hirugarren hiruhilekoan erregistratutako langabezian (+3,0%), Madrilen (%1,7), Sevillaren (%1,3) eta Valentziaren (%0,7) aurretik. Bartzelonan, bestalde, langabezia ia ez da hazi bigarren hiruhilekoa ixteko datuari dagokionez (%0,1). Gainerako euskal hiriburuei dagokienez (%0,1eko batez besteko hazkundearekin), IruĂąeak erregistratutako langabeziaren kopuru berari eusten dio (%0,2), eta hori Gasteizen (%1,5) edo Donostian (%1,3) izandako joera baino askoz hobea da.
BIZTANLE AFILIATUAK Egoitza Bilbon duten enpresetarako afiliazioak pixka bat gora egin du.
Irailean, Bilboko enpresetan Gizarte Segurantzari afiliatutako biztanleriaren zenbatekoa 162.770 pertsonakoa izan zen (udalerri horretan bizi direnak edo bizi ez direnak izan daitezke), eta horrek berekin dakar %0,2 haztea ekainarekiko (322 pertsona gehiago). Urte arteko terminoetan, enplegu afiliatua %0,8 igo da, eta horrek esan nahi du 1.334 pertsona gehiago daudela afiliatuta 2013ko irailaren amaieran kontsignatutakoak baino.
Hiruhileko koiuntura â&#x20AC;&#x201C; 2014ko III. hiruhilekoa 12
Biztanle afiliatuak
Araubide Orokorrerako, eta Nekazaritza Araubiderako eta Itsasoko Langileen Araubide berezirako afiliazioak gora egin du, eta gainerakoek, berriz, behera.
Hiribilduan afiliatutako pertsonen %82 Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartzen dira (133.472 pertsona), %13,6 Langile Autonomoen Araubide Berezira atxikita dago (22.203), %3,9 Etxeko Langileen Araubide Berezira (6.333), eta gainerako %0,5 Itsasoko Langileen eta Nekazaritza Sektoreko Araubide Berezietara (762 pertsona guztira).
Afiliatuak GUZTIRA
Araubide Orokorra Autonomoak Etxeko langileak Nekazariak eta itsasoko langileak
09.2014
∆%
162.770
0,2
133.472 22.203 6.333
0,3 -0,5 -0,5
762
8,9
Aldakuntza-tasa, ekaineko datuari dagokionez. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Hiruhileko arteko aldakuntzaren terminoetan, irailean Araubide Orokorrera 408 pertsona gehiago afiliatu ziren, eta Itsasoko Langileen Araubide Berezira eta Nekazaritza Sektoreko Araubide Berezira, 62 pertsona gehiago. Aitzitik, Langile Autonomoen Araubide Berezira eta Etxeko Langileen Araubide Berezira afiliatutako enplegua %0,5 jaitsi da bi kasuetan.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 13
Zerbitzuen sektoreko jarduera du oinarri afiliazioaren gorakada arin horrek.
Biztanleria afiliatuaren jarduera-sektorekako banakatzeak aditzera ematen du zerbitzuen sektorea nagusi dela, guztira 144.488 pertsona afiliaturekin (Hiribilduko afiliazioaren %88,8), industria eta energiaren sektorearen (9.039 pertsona, guztizkoaren %5,6) eta eraikuntzaren sektorearen (8.866, %5,4) oso aurretik. Lehen sektoreari dagokionez, oso jende gutxi dago afiliatuta Hiribilduan, hain zuzen 377 pertsona, guztizkoaren %0,2. Bigarren hiruhilekoa ixteko datuarekin alderatuta, industria eta energiaren sektorea da enplegu afiliatua galdu duen bakarra (-%1,6). Eraikuntzaren sektorea mantendu egiten da, eta zerbitzuen sektorean afiliazioa %0,3 igo da, 456 afiliazio gehiago lortu direlarik ekainarekin alderatuta.
Afiliatuak
2014.09
Jarduera adarrak Lehen sektorea Industria eta Energia Industria Energia Hondakinak eta ura Eraikuntza Eraikuntza Eraikuntzako osagarriak Zerbitzuak Merkataritza Administrazio jarduerak eta osagarriak Hezkuntza Profesionalak, zientifikoak eta teknikoak Herri Administrazioa Osasuna Gizarte Zerbitzuak Finantzak eta aseguruak Garraioa eta biltegiratzea Ostalaritza Informazioa eta komunikazioak Etxeko langileak Jolas eta kultur jarduerak Ostalaritza Higiezinak Bestelako zerbitzuak
377 9.039 5.373 1.500 2.166 8.866 2.964 5.902 144.488 20.408 17.128 15.559 11.438 10.473 11.578 7.400 8.309 8.631 8.570 6.897 6.963 2.623 1.250 1.119 6.142
%∆ 4,1 -1,6 -3,5 5,6 -1,4 0,0 -1,9 1,0 0,3 -1,2 6,7 1,5 -0,5 0,0 -2,5 -0,4 -1,8 -0,3 6,4 -3,1 -0,5 -6,3 0,1 -0,4 -1,9
Aldakuntza-tasa, ekaineko datuekin erkatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Jarduera-adarren araberako bilakaera kontuan izanda, administrazio jardueretan eta osagarrietan (%6,7), ostalaritzan (%6,4) eta energia-jardueretan (%5,6) izan dira handitzerik handienak. Aitzitik, beherakada nabarmenenak jarduera hauei dagozkie, besteak beste: jolas eta kultur jarduerak (-%6,3), informazioa eta komunikazioak (-%3,1) eta osasuna (-%2,5).
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 14
Afiliazioak erreferentziazko hiriburu guztietan egin du gora, Bartzelonan izan ezik.
Estatuko hiriburu nagusietan (G-5) afiliazioa batez bestean %0,5 hazi zen irailean, eta batez ere hiri hauen bilakaera onaren ondorioz gertatu zen: Sevilla (+%1,2), Valentzia (+%0,7), Madril (+%0,5) eta Zaragoza (+%0,2). Bartzelonan, aitzitik, afiliazioa %0,4 jaitsi da ekainarekiko.
Gainerako euskal hiriburuei dagokienez, afiliazioak pixka bat hobera egin du. Iruñeko enpresetan, enplegu afiliatua %0,3 igo da, Donostian eta Gasteizen erregistratutako suspertzea baino pixka bat handiagoa (%0,2 bi kasuetan). Horren ondorioz, hiru euskal hiriburuetako (G-3) afiliazioa %0,2ko hiruhileko arteko batez besteko hazkundearekin amaitu du iraila.
Benchmarking-a Afiliatuak
2014.09
%∆
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batez bestekoa
1.686.416 977.296 320.667 302.104 255.329 ..
0,5 -0,4 0,7 1,2 0,2 0,5
BILBO
162.770
0,2
107.238 104.841 91.976 .. ..
0,2 0,2 0,3 0,2 0,4
Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko batez bestekoa G-9ko batez bestekoa
Aldakuntza-tasa, ekaineko datuekin erkatuta. G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruñea G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 15
Merkataritza
Merkataritzako salmentek %2,9 egin dute gora bigarren hiruhilekoan.
Bizkaiko merkataritzako salmentek indize orokorrak %2,9ko hazkunde izenduna erregistratu du 2014ko bigarren hiruhilekoan, iazko aldi berekoarekin alderatuta. Zalantzarik gabe, nabarmendu beharreko emaitza on bat da. Izan ere, azken hiru urteetan, indize horrek urte arteko aldakortasun negatiboak izan ditu bata bestearen atzetik, 2013ko laugarren hiruhilekoan (%1,1) eta 2014ko bigarren hiruhilekoan lortutako gehikuntza salbu.
Merkataritza osatzen duten azpisektore guztietan emaitza onak erregistratzearen ondorioz lortu da merkataritzako salmenten indize orokorra igotzea. Termino erlatiboetan, azpimarragarria da ibilgailu salmentaren eta konponketaren sektoreak izandako igoera (+%8,4). Igoera hori askoz altuagoa da handizkako merkataritzak (+%5,0) eta txikizkako merkataritzak (+%1,4) lortutako hobekuntza baino. Txikizkako salmenten igoera txikia izatearen arrazoia da salmenta horien bilakaera ezberdina izan dela: alde batetik, elikadura-sektoreko salmentek %4,5 egin dute behera (lehen hiruhilekoko emaitza parekatuz), eta bestetik, gainerako produktuen salmentak %5,8 igo dira.
Hala ere, sektoreko enpleguaren indize orokorrak kontrakoa izaten jarraitzen du hamaikagarren hiruhileko jarraian. Zehazki, Bizkaiko merkataritza-sektoreko langile landunen kopuruak %1,9 egin du behera urteko bigarren hiruhilekoan, eta atzerakada hori aurreko hiruhilekoan kontsignatutakoaren oso antzekoa da (-%2,1).
Merkataritza
2014ko I. hir.
2014ko II. hir.
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK
-3,5
2,9
8,8
8,4
Handizkako merkataritza
-7,2
5,0
Txikizkako merkataritza* ď&#x201A;§ Elikagaiak ď&#x201A;§ Gainerako produktuak
-0,7 -4,5 1,8
1,4 -4,5 5,8
-2,1
-1,9
Motordun ibilgailuen salmenta/konp.
LANDUNAK
*Indize orokorra, zerbitzugunerik gabe Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta duten prezio korronteak. 2010eko oinarria. Iturria: Eustat.
Hiruhileko koiuntura â&#x20AC;&#x201C; 2014ko III. hiruhilekoa 16
Bizkaiko saltoki handietako salmentek behera egin dute (%2,6)
Uztailaren eta irailaren artean, Bizkaiko Lurralde Historikoko saltoki handietako salmenten indizea %2,6 beheratu zen aurreko urteko aldi berean lortutakoarekiko. Atzerakada horrek adierazten du elikagaien (-%3,0) eta gainerako produktuen (-%2,4) salmentek bilakaera oso txarra izan dutela. Era berean, Bizkaiko saltoki handietako langile landunen indizeak behera egin du (-%1,4) 2013ko hirugarren hiruhilekoarekiko.
Saltoki handiak
2014ko II. hir.
2014ko III. hir.
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK Elikagaiak Bestelako produktuak
0,2 -6,7 3,7
-2,6 -3,0 -2,4
LANDUNAK
-0,6
-1,4
Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta duten prezio korronteak. Behin-behinekoak. Iturria: Eustat.
Autoen matrikulazioak gora egiten jarraitzen du.
Seigarren hiruhilekoa da Bizkaian ibilgailuen matrikulazioak gora egiten duela. Zehazki, uztailaren eta irailaren artean, guztira 3.613 ibilgailu matrikulatu dira, eta horrek berekin ekarri du %9,7ko igoera
Bilakaera hori ibilgailu partikularren nahiz enpresen ibilgailuen eta beste ibilgailu mota batzuen matrikulazioan izan da ona, nahiz eta bereziki azpimarragarria den ibilgailu partikularren matrikulazioen gorakada (%12,3, 304 ibilgailu gehiago).
Ibilgailuen matrikulazioa GUZTIRA Partikularrak Enpresak eta bestelakoak
2014ko III. hir. 3.613 2.769 844
%∆ 9,7 12,3 1,9
Bizkaiko datuak. Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: Faconauto
2014ko hirugarren hiruhilekoan, egoitza Bilbon duten merkataritza-enpresen kopurua mantendu egin da (%0,3), baina afiliazioa jaitsi egin da (-%1,2).
Bilbori erreparatuz, merkataritza-jarduerari atxikitako enpresa-ehuna (soldatapeko langileak dituzten 2.887 enpresek osatzen dute) ia-ia berdin mantentzen da bigarren hiruhilekoko ixteko datuarekin alderatuta (-%0,3, 9 enpresa gutxiago), eta pixka bat igo da urte arteko aldakortasun-terminotan (20 enpresa gehiago, txikizkako ehunaren gorakada garbiari esker). Bestalde, Hiribilduan merkataritzako enpresei afiliatutako biztanleria guztira 20.408 pertsonakoa da (iraila); hau da, hiruhileko arteko %1,2ko atzerakada gertatu da (250 pertsona gutxiago, termino absolutuetan) eta %0,7ko atzerakada, 2013ko iraileko erregistroarekin alderatzen badugu (-148).
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 17
Turismoa Atzerriko turismoa erabakigarria da ostalaritza-jarduerak jokabide ona izaten jarraitu ahal izateko.
Hiribilduko hotel-establezimenduetako jarduera-balantzea 2014ko hirugarren hiruhilekoan oso positiboa izan da, bai izandako bidaiari kopuruari dagokionez, bai bidaiari horiek Hiribilduan igarotako ostatu-gauei dagokienez. Uztailaren eta irailaren artean, guztira 491.337 ostatu-gau erregistratu dira, eta horrek esan nahi du ostatu-gauen kopurua %7,1 igo dela aurreko urteko aldi berari dagokionez (32.488 ostatu-gau gehiago, termino absolutuetan). Izan ere, hiru izarreko eta izar gehiagoko hoteletan igarotako ostatu-gauen bilakaera oso positiboa izan da (%8,3), kategoria baxuagoko establezimenduetan erregistratutako ostatu-gauak batez bestekoaren azpitik ugaritu baitira (%2,3), eta ez baitira jarduera horren guztizkoaren ia bostena ere (%19). Ostatu-gauen bilakaera bisitarien jatorriaren araberakoa da. Nazioko turisten kasuan, bertan igarotako ostatu-gauen kopurua %2,0 jaitsi da 2013ko hirugarren hiruhilekoarekiko, eta guztira 5.119 ostatu-gau galdu dira. Aitzitik, nazioarteko turistek egindako ostatu-gauen kopurua %18,0 igo da, guztira 246.551 ostatu-gau gehiago. Beraz, uztailaren eta irailaren artean erregistratutako ostatu-gauen guztizko bolumena berdin banatzen da bi kolektiboen artean, bisitariaren jatorriaren arabera (naziokoa eta atzerritarra).
Turismoa
2014ko III. hir.
OSTATU-GAUAK 3 izar eta gehiagoko hotelak 3 izar baino gutxiagoko hotelak eta ostatuak
%∆
491.337 396.330 95.007
7,1 8,3 2,3
Naziokoak Atzerritarrak
244.786 246.551
-2,0 18,0
BIDAIARIAK Naziokoak Atzerritarrak
234.809 114.027 120.782
1,1 -5,0 7,5
2,09
6,0
BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: Eustat.
Ostatu-gauen bilakaera hobea izan da bidaiarien sarrerena baino…
Bidaiarien sarreren metatutako zenbatekoak (uztaila-iraila) gora egin du 2013ko hirugarren hiruhilekoarekiko (%1,1 gehiago, guztira 234.809 izan arte), baina ostatugauak baino neurri txikiagoan. Halaber, kasu honetan, atzerriko turismoaren jokabide onagatik izan da (%7,5), nazioko eskariak uzkurtu egin baita (-%5,0). Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 18
… eta hoteletako batez besteko egonaldia 2 egunetatik gorakoa da.
Hoteletako ostatu-gauen kopuruak gora egin du erreferentziazko hiriburu guztietan.
Bidaiarien sarreren eta ostatu-gauen kopurua igotzeko erritmo desberdinaren arabera, hoteletako batez besteko egonaldiak bilakaera ona izan du: %6,0 igo da 2013ko hirugarren hiruhilekoarekiko, batez bestean 2,09koa izan arte. Atzerriko turisten artean, batez besteko egonaldia %9,7 igo da, eta 2,04 egunekoa da orain, nazioko turisten batez bestekoaren pixka bat azpitik (2,15 egun, %3,1eko urte arteko hazkundearekin).
Atxikitako konparazio-koadroak adierazten duen bezala, hotel-jarduera positiboa izan da erreferentziazko hiriburu guztietan, eta ostatu-gauen kopurua denetan igo da 2013ko hirugarren hiruhilekoarekiko. Estatuko bost hiriburu nagusien taldean (G-5), ostatugauak batez bestean %9,0 igo dira, eta azpimarragarriak dira Madrilen (+%12,0), Zaragozaren (+%14,9) eta Sevillaren (+%12,3) emaitza onak.
Hoteletako ostatu-gauak gainerako euskal hiriburuetan (G-3) batez bestean %6,4 igo dira hirugarren hiruhilekoan. Kasu honetan, Iruñeak lortu du emaitzarik onena (+%8,7), Gasteizen (+%7,4) eta Donostiaren (+%2,9) aurretik.
Benchmarking-a Ostatu-gauak
2014ko III. hir.
%∆
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batez bestekoa (hiriak)
4.154.911 5.442.147 1.074.768 1.075.480 381.339 --
12,0 4,2 1,8 12,3 14,9 9,0
BILBO
491.337
7,1
165.736 375.068 183.254 ---
7,4 2,9 8,7 6,4 8,9
Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko batez bestekoa (hiriak) G-9ko batez bestekoa (hiriak) Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: Eustat eta EIN.
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 19
Garraioa Bilboko Portuko salgaien metatutako zirkulazioak %6,6 egin du behera uztailean eta abuztuan.
Uztailean eta abuztuan, Bilboko Portuak guztira 5.126 mila tona salgai kudeatu ditu; hots %6,6 gutxiago iazko bihileko berari dagokionez. Termino absolutuetan, portuko salerosketa 364 tona jaitsi da.
Solteko gai likidoen salerosketak (portuko salerosketaren %52,9) %13,6ko urte arteko beherakada erregistratu du uztailean eta abuztuan. Bestalde, solteko gai solidoen salerosketak (guztizkoaren %14,6 da) eta oro har salgaienak (guztizkoaren %32,1) bilakaera positiboa izan du: %2,1 eta %4,7 igo dira, hurrenez hurren.
Azkenik, adierazi behar da aldi horretan 484 itsasontzik egin dutela lan Portuan, 2013ko uztailean eta abuztuan kontsignatutako kopuruaren oso antzeko kopuruak, hain zuzen (%0,6, 3 itsasontzi gehiago termino absolutuetan).
Salgaien itsas garraioa
Salgaiak Joera (batez besteko aldakorra azken 12 hilabeteetan
Hiruhileko koiuntura â&#x20AC;&#x201C; 2014ko III. hiruhilekoa 20
AIREKO GARRAIOA Bidaiarien aireko garraioak %8,7ko urte arteko hazkundea erregistratu du.
Ondoz ondoko bigarren hiruhilekoan, Loiuko aireportuan bidaiarien fluxuak gora egin du, eta atzean utzi du urte eta erdiko beherakada jarraitua. Zehazki, uztailaren eta irailaren artean, bidaiarien garraioa %8,7 igo da, guztira 1.238.593 bidaiari izan arte, eta 98.706 bidaiari gehiago zenbatu dira iazko aldi berean baino.
Hiru hilabeteek bilakaera ona izan dute iaz erregistratutako mugimenduari dagokionez. Bereziki azpimarratu behar dira abuztuan eta irailean lortutako emaitza onak (%10,5 eta %10, hurrenez hurren), uztailarekin alderatuta (+%5,8).
Nazioarteko hegaldien zirkulazioa (%10,4) neurri handiagoan areagotu da nazioko hegaldiak baino (%7,5).
Bidaiarien %99,8k merkataritza-hegaldietan bidaiatu du, eta horien %54,9k nazioaren barruan egindako hegaldiak dira, eta gainerako %45,1 nazioartean egindako hegaldiak. Era berean, nazioko hegaldietako bidaiari kopurua (679.278) nahiz nazioarteko hegaldietako bidaiari kopurua (557.103) nabarmen handitu da 2013ko hirugarren hiruhilekoarekiko (%7,5 eta %10,4, hurrenez hurren).
Loiuko aireportuaren lotura nagusiak oraindik Madril (guztizko bidaiarien %11,8) eta Bartzelona (%8,6) dira, aintzat izanda nazio barruan egindako hegaldiak, eta Frankfurt (%6,1) eta Munich (%5), nazioarteko loturen artean.
Bilboko aireportuan egindako hegaldi kopuruak ere gora egin du iazko hirugarren hiruhilekoari dagokionez: uztaila eta irailaren artean metatutako 12.263 hegaldi egin dira, eta horrek esan nahi du urte arteko %4,2ko igoera izan dela.
Aireko garraioa BIDAIARIAK (kop.) Merkataritza hegaldiak: Naziokoak Nazioartekoak ERAGIKETAK (kop.)
2014ko III. hir.
%∆
1.238.593
8,7
679.278 557.103
7,5 10,4
12.263
4,2
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: Aena
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 21
Azpimarragarriak dira Loiuko emaitza onak.
Erreferentziazko beste aireportuen emaitza batzuekin alderatzean, aditzera ematen da aurtengo hirugarren hiruhilekoko bilakaerak oso desberdinak izan direla. Espainiako hiriburu nagusiei (G-5) erreparatzen badiegu, Sevillan (%11,3), Bartzelonan (%7,1) eta Madrilen (%5,6) bidaiarien fluxua igo egin da, eta Zaragozan (-%2,9) eta Valentzian (-%0,4), berriz, jaitsi. Edonola ere, hirugarren hiruhilekoko balantzea ona izan da: urte arteko igoera %6,1ekoa izan da iaz aldi berean egindako zirkulazioari dagokionez.
Aitzitik, gainerako euskal hiriburuek (G-3) balantze negatiboa izan dute, metatutako zirkulazioa %8,0 jaitsi baita 2013ko hirugarren hiruhilekoari dagokionez. Izan ere, Donostiako (-%6,3) eta Iruñeko (-%13,2) aireportuek bilakaera negatiboa izan dute, eta Gasteizko bidaiarien aireko zirkulazioak (+%203,9) ia ez du garrantzirik.
Benchmarking-a Aireportuetako bidaiariak
2014ko III. hir.
%∆
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko zirkulazio metatua
11.921.711 12.066.247 1.476.809 1.102.768 131.611 ..
5,6 7,1 -0,4 11,3 -2,9 6,1
BILBO
1.238.593
8,7
1.644 62.211 38.302 .. ..
203,9 -6,3 -13,2 -8,0 6,2
Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko zirkulazio metatua G-5eko zirkulazio metatua Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean. Iturria: Aena
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 22
Ekonomia produktiboa BARNE PRODUKTU GORDINA Bizkaiko barne-produktu gordinak suspertzeko joerari eusten dio.
Aurtengo bigarren hiruhilekoan, Bizkaiko barne-produktu gordinak azken hiruhilekoetako joera positiboari eutsi dio. Hala, hiruhileko arteko aldakortasunterminoetan, lurraldeko ekonomiak %0,4 egin du gora, aurreko hiruhilekoetan baino pixka bat gehiago (%0,3 2014ko lehen hiruhilekoan, eta %0,1 2013ko azken hiruhilekoan). Era berean, barne-produktu gordinak urte arteko aldakortasun positiboa erregistratu du bigarren hiruhileko jarraituan, %0,8ko igoera izan duelarik; hau da, puntu erdi bat lehen hiruhilekoan lortutakoaren gainetik (%0,3).
Bizkaiko BPGd-a
Urteko arteko aldakuntza
Hiruhileko arteko aldakuntza
INDUSTRIA Bizkaiko industriaekoizpenak %3,1 egin du gora uztailean eta abuztuan.
Uztailean eta abuztuan, Bizkaiko industria-ekoizpenaren indizeak batez bestean %3,1 egin duela gora, iazko bihileko berari dagokionez. Dirudienez, emaitza horrek adierazle hori pixkanaka suspertzeko joera sendotzen du, ekitaldia amaitzearen zain, eta itxuraz jardueraren geldotzea adierazten duen hiruhileko honekin (udazkena). Atxikitako koadroak adierazten duen bezala, manufaktura-industriak du soilik urte arteko bilakaera ona aztertutako bihilekoan (+%3,9), energia, gas eta uraren sektoreko eta erauzketa-industrietako ekoizpenaren balioak atzera egin baitu iazko aldi berari dagokionez (-%1,5 eta -%4,4, hurrenez hurren). Hiruhileko koiuntura â&#x20AC;&#x201C; 2014ko III. hiruhilekoa 23
Industria
2014ko II. hir.
2014ko III. hir.
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Produkzio-indizea Manufaktura-industria Energia, gasa eta ura Erauzketa-industriak
1,2 1,4 -1,4 64,1
3,1 3,9 -1,5 -4,4
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak. Erreferentziazko aldiko indize erantsiaren urte arteko aldakortasuna Hirugarren hiruhilekoko datuak uztaila-abuztukoak dira. Iturria: Eustat.
ZERBITZUAK Zerbitzuetako salmenten indizea hiru urte eta erdian lehen aldiz handitu da…
2014ko bigarren hiruhilekoan, Bizkaiko zerbitzuen sektoreko salmenten indize orokorrak %1,8ko igoera erregistratu du, iazko aldi berari dagokionez, eta segida hau hasi zenetik (2011) lehen balio positiboa da. Zerbitzuen indize orokorraren igoeraren arrazoia izan da merkataritza-sektoreko salmenten bilakaera ona izan dela (2014ko bigarren hiruhilekoan %2,9 igo ziren) eta gainerako zerbitzuen salmenta-maila, oro har, egonkorra izan dela. Merkataritza atxiki gabeko zerbitzu-jardueretako salmenten bilakaerak aditzera ematen du jokabidea heterogeneoa dela, jarduera-adarraren arabera. Hala, garraio eta biltegiratzearen sektoreko salmentek eta administrazio-jarduerek eta zerbitzu laguntzaileek bilakaera ona izan dute (+%8,0 eta +%1,3 2013ko bigarren hiruhilekoarekiko, hurrenez hurren), eta jarduera profesionalek, zientifikoek eta teknikoek (-%7,3), informazioaren eta komunikazioen sektoreak (-%4,2) eta ostalaritzak (-%1,2), aldiz, bilakaera negatiboa erregistratu dute. Zerbitzuen salmentak Urte arteko aldakuntza-tasa
Indizea
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 24
… baina enpleguari lotutako indizeak joera negatiboa izaten jarraitzen du.
Okupazioaren terminoetan, hirugarren sektoreko langile landunen indize orokorrak %2,1 behera egin du 2014ko bigarren hiruhilekoan. Izan ere, merkataritzaren sektoreko (-%1,9) eta gainerako zerbitzuetako (-%2,4) okupazioak bilakaera txarra izan du. Hala ere, bi azpisektore horietan, enpleguaren jaitsiera-erritmoa moteltzen ari dela sumatzen da, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (-%2,1 eta -%3,5, hurrenez hurren).
Zerbitzuak
2014ko I. hir.
2014ko II. hir.
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Salmenten indizea Zerbitzuak
-2,8
1,8
Merkataritza
-3,5
2,9
-1,4 6,7 -0,9 -9,4
0,0 8,0 -1,2 -4,2
-4,8
-7,3
-3,8
1,3
-2,9 -2,1 -3,5
-2,1 -1,9 -2,4
Bestelako zerbitzuak Garraioa eta biltegiratzea Ostalaritza Informazioa eta komunikazioak Jard. profesionalak, zientifikoak eta teknikoak Administrazio jard. eta zerbitzu osagarriak Landunen indizea Zerbitzuak Merkataritza Bestelako zerbitzuak Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak. Iturria: Eustat.
Bilbon, zerbitzuen sektorerako afiliazioak pixka bat egin du gora, baina jarduera-adarraren arabera jokabide bate do bestea izan du.
Bilbon, aitzitik, 2014ko hirugarren hiruhilekoan, zerbitzuen sektoreari afiliatutako biztanleria –guztira 144.488 pertsona dira– %1,1 handitu da iazko aldi berarekiko. Termino absolutuetan, 1.633 pertsona afiliatu gehiago daude, eta hezkuntzajardueretan (+670), administrazio-jardueretan eta zerbitzu laguntzaileetan (+521), jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan (+329), etxeko zerbitzuko jardueretan (+259) eta osasunean (205) izandako bilakaera positiboaren ondorioz gertatu da igoera hori.
Bestalde, biztanleria afiliatua galdu duten adarren artean, hauek azpimarra daitezke: finantza-zerbitzuak eta aseguruak (-311), garraio- eta biltegiratze-jarduerak (-236), merkataritza (-148) eta herri-administrazioa (-106).
Hiruhileko koiuntura – 2014ko III. hiruhilekoa 25
KANPOKO MERKATARITZA
Esportazioen eta inportazioen gorakada.
Bizkaiko kanpoko merkataritza-jardueraren balantzea positiboa izan da. Uztailean eta abuztuan kanpoan egindako erosketek 1.440,7 milioi euroko zenbatekoa eskuratu dute; hau da, %7,7ko igoera iazko bihileko berari dagokionez (103,3 milioi euro gehiago).
Bestalde, inportazioen balioa 2.235,6 milioi eurokoa izan zen, eta %23,5eko urte arteko igoera erregistratu zen (424,7 milioi euro gehiago). Horren ondorioz, Bizkaiak 794,9 milioi euroko merkataritza-saldo negatiboa du, baita kanpoko % 64,4ko estaldura-tasa ere.
Energia-faktorea deskontatzen bada, esportazioek ere antzeko jokabidea (%7,2) izan dutela erreparatzen da. Hala ere, inportazioek igoera askoz ere handiagoa izan dute (+%40,7).
Kanpoko merkataritza
2014ko II. hir.
2014ko III. hir.
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Esportazio guztiak Esportazio ez-energetikoak
-3,5 -12,1
7,7 7,2
Inportazio guztiak
16,3
23,5
Inportazio ez-energetikoak
0,4
40,7 (Partaidetza ratioa, %)
esportazio ez-energetikoen % / esport. guztiak inportazio ez-energetikoen % / inport. guztiak
71,7
69,0
41,8
41,7
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak. 2014ko hirugarren hiruhilekoa, uztaila-abuztuari dagokio. Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.
Hiruhileko koiuntura â&#x20AC;&#x201C; 2014ko III. hiruhilekoa 26
Jarduera ekonomikoak Jarduera ekonomikoetako lizentzien kopurua %0,7 igo da bigarren hiruhilekoarekiko.
2014ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran, Bilboko Hiribilduak jarduera ekonomikoen 37.341 lizentzia ditu guztira, hau da, 257 lizentzia gehiago aurreko hiruhilekoa ixtean indarrean zeudenak baino (%0,7ko hiruhileko arteko handitzea). Enpresa-jardueren lizentziak (28.128) guztizko lizentzia aktiboen %75,3 dira, eta bigarren hiruhilekoarekiko %0,5 ugaritu dira (153 lizentzia gehiago, termino absolutuetan). Gainerako lizentziak jarduera profesionalei (8.910) eta artistikoei (303) dagozkie. Kategoria horiek ere hiruhileko arteko balantze positiboa izan dute: %1,1eko eta %2,4ko gehikuntzak, hurrenez hurren.
Jarduerak
2014ko III. hir.
%â&#x2C6;&#x2020;
Jarduera ekonomikoak
37.341
0,7
Enpresa jarduerak
28.128
0,5
1.386 2.401 24.341
-0,6 2,4 0,4
8.910
1,1
303
2,4
Industria Eraikuntza Zerbitzuak Jarduera profesionalak Arte jarduerak
Aldakuntza-tasa, aurreko aldiaren aldean. Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga)
Industriari atxikitako lizentzien kopuruak behera egin du (-%0,6), eta zerbitzuei (+0,4%) nahiz eraikuntzari atxikitakoek (+%2,4) gora egin dute.
Enpresa-lizentzien sektorekako banakatzeak aditzera ematen du zerbitzuekin zerikusia duten jarduerak nagusi direla, %86,6ko pisu erlatiboarekin (24.341 lizentzia guztira). Beste muturrean eraikuntzako jarduerak (%8,5ko pisu erlatiboa, 2.401 lizentzia) eta industria (%4,9ko pisu erlatiboa, 1.386 lizentzia) izango genituzke. Hiruhileko arteko bilakaera aintzat izanda, hirugarren sektoreko jardueren lizentzien kopurua (+%0,4 oro har) eta eraikuntzako jardueren lizentzien kopurua (+%2,4) handitu dira, eta industria sektoreko lizentziak, aldiz, jaitsi (-%0,6).
Enpresa jarduerak Adar nagusiak
2014ko III. hir.
%â&#x2C6;&#x2020;
4.304 4.345 3.054 2.401
-0,1 0,5 1,3 2,4
2.090
0,0
1.530 1.330 947 827
-0,1 -0,3 0,5 -0,4
Elikadurari lotu gabeko txikizkako merkataritza Enpresei emandako zerbitzuak Sukaldaritza eta elikadura zerbitzuak Eraikuntza Elikadurari eta edariei lotutako txikizkako merkataritza Handizkako merkataritza Zerbitzu pertsonalak Higiezinen zerbitzuak Finantza eta aseguru zerbitzuak Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoaren aldean. Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga)
Hiruhileko koiuntura â&#x20AC;&#x201C; 2014ko III. hiruhilekoa 27
Zerbitzuen jardueren guztizko lizentzia kopurua bigarren hiruhilekoarekiko pixka bat hazi den arren, jarduera-adarren araberako banakatzeari erreparatuz, ikus dezakegu bilakaera oso desberdina izan dela (nahiz eta garrantzi txikikoa izan balio absolutuetan). Azpimarragarria da, esate baterako, lizentzien kopuruak gora egin duela ostalaritza-adarreko (%1,3, 39 lizentzia gehiago), enpresei emandako zerbitzuetako (%0,5, 20 lizentzia gehiago) edo higiezinen zerbitzuetako (%0,5, 5 gehiago) adarretan. Aitzitik, lizentzien kopurua pixka bat jaitsi da jateko ez diren produktuen txikizkako merkataritzan (-%0,1, guztira 7 lizentzia gutxiago), finantza-zerbitzuetan eta aseguruetan (-%0,4, 3 gutxiago) edo zerbitzu pertsonaletan (-%0,3, 4 gutxiago).
SOZIETATE BERRIAK Sozietate berri gehiago eratu dira 2013ko hirugarren hiruhilekoan baino.
2014ko hirugarren hiruhilekoan 174 merkataritza-sozietate berri eratu dira Bilbon, eta %16,8ko igoera erregistratu dute iazko aldi berari dagokionez. Termino absolutuetan, 2013ko uztailean, abuztuan eta irailean baino 25 sozietate gehiago eratu dira. Zerbitzuen sektoreak biltzen ditu eratutako sozietate berrien gehiengoa (guztira 137), eta %15,1 ugaritu dira 2013ko hirugarren hiruhilekoarekiko (18 sozietate gehiago). Zerbitzuen sektorearen barruan, enpresei emandako zerbitzuetan eta higiezinen jardueretan 37 sozietate berri erregistratu dira, ibilgailuen merkataritza- eta konponketa-jardueren (25), ostalaritzaren (20) edo garraio, biltegiratze eta komunikazioen (12) gainetik, besteak beste. Industria eta energiaren sektoreari 15 sozietate berri atxiki zaizkio guztira (7 gehiago urte arteko terminoetan), eraikuntzako sektoreari guztira 20 (2 gutxiago) eta lehen sektorean 2 sozietate berri kontabilizatu dira. Datu horiek aintzat izanda, ondorioztatu da urte honetan iaz baino jokabide hobea erregistratuko dela, 2014ko lehen bederatzi hilabeteetan 663 merkataritza-sozietate berri eratu baitira Bilbon, eta 2013 urtean aldi berean 626 eratu baitziren bakarrik. Merkataritza-sozietate berriak
Hiruhileko koiuntura â&#x20AC;&#x201C; 2014ko III. hiruhilekoa 28
2014KO II. HIRUHILEKOA
ADIERAZLEAK Azken datua
Î&#x201D; urtetik urterakoa (%)
Aldia
LAN MERKATUA Biztanleria aktiboa (milakotan)**
162,5
-1,5
III. hiruhilekoa
Landunak (milakotan)**
131,1
-3,9
III. hiruhilekoa
Langabeak (milakotan)**
31,4
10,2
III. hiruhilekoa
19,30
2,02*
III. hiruhilekoa
31.760
-2,7
Iraila
162.770
0,8
Iraila
28.798
8,1
III. hiruhilekoa
85,1
-2,6
III. hiruhilekoa
20.408
-0,7
Iraila
104,2
0,1
Iraila
Ostatu-gauak (kop.)
491.337
7,1
III. hiruhilekoa
Bidaiariak (kop.)
234.809
1,1
III. hiruhilekoa
2,09
6,0
III. hiruhilekoa
5.126
-6,6
Uztaila-abuztua
1.238.593
8,7
III. hiruhilekoa
28.128
0,5
III. hiruhilekoa
--
3,1
Uztaila-abuztua
174
16,8
III. hiruhilekoa
Langabezia-tasa (%)** Langabe erregistratuak (kop.)** Afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA Saltoki handietako salmentak (indizea)*** Afiliatuak Kontsumoko prezioak (indizea)*** TURISMOA
Batez besteko egonaldia (ostatu-gauak bidaiari bakoitzeko) GARRAIOA Salgaien itsas garraioa (mila tona) Bidaiarien aireko garraioa ENPRESA JARDUERA Enpresa jardueren lizentziak Industri ekoizpena (indizea)*** Merkataritza sozietate berriak (kop.)
* ehuneko puntuak ** Bilboko biztanleak. BAIren kasuan, urte arteko aldakuntzak ez daude erabilgarri, populazioaren oinarria aldatzeagatik eta saila apurtzeagatik. *** Bizkaiari dagokion adierazlea. Industria-ekoizpenaren indizearen bilakaera, erreferentziazko aldiaren indize erantsia oinarri hartuta. Iturria: Eustat, SEPE, Lanbide, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerio, EIN, Estatuko Portuak eta Aenaren datuak erabilita egindakoa.
Hiruhileko koiuntura â&#x20AC;&#x201C; 2014ko III. hiruhilekoa 29