I
2012 Bilboko Hiruhileko Koiuntura Txostena
Laburpena Krisi ekonomiko orokorraren eragina hiribilduan ere nabaritzen da
Bilbo hiriko urteko lehen hiruhilekoko koiuntura sozioekonomikoa egoera ekonomiko orokorrean kokatu behar da, eta epealdi horretan atzeraldi txiki bat izan da euroguneko herrialdeetan. Egoera hori zorraren krisiari eta finantza-krisiari lotuta dago, batetik, zerga-finkapeneko neurri progresiboek jardueran duten eragin negatiboari, bestetik, eta, bai enpresek eta baita familiek ere izan duten pixkanakako konfiantza-galerari azkenik. Nazioarteko Diru Funtsaren apirileko proiekzioek -% 0,3ko atzeraldi txiki bat adierazten dute eurogunean urte honetarako; munduko ekonomiak, bien bitartean, ekonomia emergenteek bultzatuta, % 3,5eko hazkunde-erritmoari eutsiko diola aurreikusten da. Egonkortasun Programan jasotako Espainiarako iragarpenak negatiboagoak dira, BPGaren -% 1,7ko beherakada adierazten baitute, bai kontsumoaren eta bai inbertsioaren barne-eskaeraren ahultasun handiaren ondorioz. Narriadura hori enplegura igaroko da: -% 3,7 murriztuko dela aurreikusten da. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren iragarpenak Estatuko Gobernuaren iragarpenetara hurbiltzen dira, BPGaren -% 1,3ko murrizketarekin. Lehen hiruhilekoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegorako aurreikuspenek jarduera ekonomikoaren beherakada txikiagoa adierazten dute (-% 0,8) eta zertxobait handiagoa enpleguan (-% 1,8). Eboluzio hori lan-merkatuaren eboluzioak eta igurikimen ekonomikoen gaineko konfiantza eskasak eragindako familien kontsumoaren atonian oinarritzen da. Horri kontsumo publikoaren apaltasuna eta ekonomiak oro har inbertsiorako duen ekimen txikia gehitu behar zaizkio .
Hiribilduan bizi den biztanleria okupatua 2.200 pertsonatan murriztu da eta langabezia-tasa % 15,5ean kokatu da
Bilboko Hiribilduan ere agerikoa da krisi ekonomiko orokorraren eragina, lanmerkatuaren magnitude nagusien eboluzioan ikusten den bezala. Hala, 2012ko lehen hiruhilekoan, Hiribilduko biztanleriaren langabezia-tasa % 15,5ekoa zen, aurreko hiruhilekoan % 14,8koa zenean. Bilbon bizi diren biztanle okupatuen kopurua 2.200 pertsonatan murriztu da (-% 1,5), eta eragina apur bat negatiboagoa izan da emakumeengan. Bestalde, Hiribilduko enpresetan Gizarte Segurantzan afiliatutako biztanle kopurua (169.229 pertsonakoa) 2.502 pertsonatan murriztu da (% 1,5 gutxiago ehunekotan). Afiliazioaren beherakada hori urtarrilean eta otsailean pilatu da, eta martxoan, aldiz, moteldu egin da. Hain zuzen ere, hil horretan 295 pertsonatan gehitu zen afiliatutakoen kopurua, etxeko langileen erregimenean afiliatutako pertsonen hazkundearen ondorioz.
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 1
1
Enpleguaren eboluzio txarra Hiribilduan bizi direnek erregistratutako kontratuadierazlean ere islatzen da. Hala, lehen hiruhilekoan 24.267 kontratu egin ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 5,4 gutxiago. Portzentajezko bariazioari dagokionez, kontratazioen murrizketarik handiena gizonezkoetan, 25 urtetik beherakoetan eta eraikuntza-sektorean enplegatzen direnetan gauzatu da. Hiribilduan erregistratutako pertsona langabeak 30.120 ziren martxoan. Urteko hiru lehen hilabeteetan 2.760ko hazkundea egon zen, % 10,1 ehunekotan. Pertsona langabeen hazkunde-erritmoa arindu egin da urteak aurrera egin ahala. Pertsona enplegatuekin alderantziz gertatzen zen. Hiruhilekoan zehar urtarrilean izan zen langabeziaren hazkunderik handiena: % 57. Eskaintzaren ikuspegitik, Hiribilduko jarduera-sektore garrantzitsuenen portaerak ezaugarri berezituak izan ditu urteko lehen hilabeteetan. Merkataritzak krisiaren ondorioak jasaten jarraitzen du, salmentak gutxituz eta enplegua murriztuz
Merkataritza-sektoreari, Hiribilduan pertsona gehien okupatzen dituenari, zuzenean eragin diote enplegu-galerak eta egoera ekonomiko orokorrak, familiek etorkizun ekonomikoarekiko konfiantza eskasa duten testuinguruan. Egia esan, herritarrek onartzen dute krisia luzatu egingo dela eta langabezia areagotu egingo dela, eta konfiantza-maila eskaseko egoeran daude, azken hiruhilekoetan egonkorra izan den arren. Horren ondorioz, aurrezpenerako batez besteko joera positiboa da eta kontsumorako erabiltzen diren baliabideak, beraz, murriztu egin dira. Merkataritza-sektorearekin erlazionatutako adierazleek jardueraren joera egonkorra edo zertxobait negatiboa adierazten dute. Urteko lehen hiruhilekoan, lurraldeko merkataritzako azalera handien salmentak % 0,7 murriztu dira. Murrizketa aurreko urteko azken hiruhilekoan baino txikiagoa izan da. Salmenten murrizketa elikagaiak ez diren produktuen eboluzioaren ondoriozkoa da, elikagaien salmentek eboluzio positiboa izan baitzuten. Salmenten portaera txar horrek aurreko urteko hiruhilekoaren joera negatiboa luzatu du. Hiruhileko hartan, merkataritza-jardueren salmenta orokorrak % 1,4 murriztu ziren, antzeko proportzioan handizkako eta txikizkako azpisektoreetan. Salmenten eboluzio txarrak eragina izan du enpleguaren portaeran. Enpleguak behera egin du sektorean lehen hiruhilekoan: 599 pertsona gutxiago, % 2,9 ehunekotan.
Hiribilduko hoteletako eskariak aurreko urtekoen antzekoa izaten jarraitzen du
Turismo-sektoreari dagokionez, lehen hiruhilekoan bidaiariek hoteletan egindako ostatugauen kopuruak, 253.048 guztira, aurreko urteko mailan jarraitu du, baina ostatusektoreko salmenten eboluzio zertxobait positiboa aurreikus daiteke. 3, 4 eta 5 izarreko hotelek izandako eboluzio hobearen ondorioa da hori. Maila horietako hotelek % 1,6 handitu zuten ostatu-gauen kopurua, kategoria txikiagoko establezimenduek nabarmen (-% 7,3) murriztu zuten bitartean. Nazioarteko turismoaren hazkundea nabarmendu daiteke, izanik Frantzia, Erresuma Batua, Ibero Amerika eta Alemania merkatu igortzaile garrantzitsuenak. Azken urtean zehar areagotu Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 2
2
egin dira hiru eremu horietatik etorritako turistak, batik bat Erresuma Batutik etorritakoak. Nazioarteko turismoaren eragin handiagoak lagunduta, urte arteko batez besteko egonaldien kopuruak gora egin du eta bidaiariko 1,82 ostatu-gaura iritsi da. Bilboko jarduera ekonomikoan garrantzi handia duen eta turismoarekin eta, oro har, ekonomiarekin zerikusia duen hirugarren sektoreko beste jarduera bat garraioarena da. Aire-garraioari dagokienez, hiruhileko osoan 837,2 mila bidaiari izan ditu, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 1,6 gehiago. Salgaien garraioaren beherakada handia portuan, industriaehunaren arazoak islatzen dituena
Aire-garraioaren eboluzio ona ez dator bat itsas garraioaren portaera negatiboarekin. Lehen bihilekoan 4,4 milioi tonako trafikoa izan du azken horrek, aurreko urtekoan baino % 18,2 gutxiago, hain zuzen ere. Ontziratu gabeko likidoen, esaterako, solteko petrolioaren eta bere deribatuen trafikoa murriztea izan da eboluzio horren arrazoi nagusia. Halaber, portutik ateratzen denari ere eragin dio industria-sektorearen koiunturazko egoerak, aurreko urteko azken hilabeteez geroztik produkzio-indizeen eboluzio negatiboa izan baitu. Horrela, lehen bihilekoan lurralde osoko industria-produkzioa % 7,3 murriztu zen. Iazko irailetik Bizkaiko industriak portaera negatiboa du, 2010. urtean eta 2011ko lehen seihilekoan susperraldi txiki bat izan ondoren. Dinamismo industrialaren galera handiagoa izan da manufakturakoa ez den industrian (energia, gasa, ura eta erauzketa-industria), manufaktura-sektoreetan ere nabarmentzeko modukoa den arren.
Kanpo-merkataritzak ere beherakada izan du, produkzio-jardueraren dinamismo txikiagoaren ondorioz
Esportazioek ere industria-sektore produktiboaren jardueraren ikuspegi txarra eskaintzen dute: lehen bihilekoan % 14,3 murriztu dira. Inportazioek are eta murrizketa handiagoa izan dute, % 19,5ekoa, eta kanpoko estaldurak tasa defizitarioa izaten jarraitu du.
Industria-sektorearen koiunturari bere merkatu tradizionalen dinamismo-galerak eragin dio. Baita inbertsioa moteltzeak eta zenbait jarduera garrantzitsuren produkzioa murrizteak ere. Eraikuntza-sektoreak jasan du krisi ekonomikoaren eragin handiena. Bilboko herritarrek sektore horretako kontratuetan izan duten eboluzioan islatzen den bezala, azken urteetako beheranzko joerarekin jarraitu du, aztertutako hiruhilekoan % 32,3ko urte Aurreikuspenek iragartzen arteko beherakada izan baitu. dute datozen hiruhilekoetan jarraitu egingo duela ahultasun ekonomikoak
Ondorengo hiruhilekoetarako aurreikuspenei dagokienez, euskal ekonomia osoari buruzko estimazio ofizialek aurreikusten dute ekonomiaren ahultasunak jarraitu egingo duela aurten ere, eta 2013. urteak aurrera egin ahala hasiko dela suspertzen.
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 3
3
Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA Munduko produkzioaren % 3,5eko hazkundea aurreikusten da, ekonomia emergenteen dinamismoan oinarrituta
Munduko ekonomiaren testuinguruak erakusten duenez, ekonomiaren hazkundeerritmoa pixka bat moteldu egingo da aurten. NDFren aurreikuspenek munduko produkzioaren % 3,5eko hazkundea iragartzen dute, munduko ekonomia-eremuetan banaketa desberdina izango duena. Ekonomia emergenteek euren dinamismoari eutsiko diote, moteltze txiki batekin bada ere. Euroguneko ekonomietan, aldiz, % 0,3 murriztuko da produkzioa 2012an, herrialde batetik bestera eboluzioa desberdina izango den arren. Europa erdialdeko herrialdeek, esaterako, Alemaniak eta Frantziak, hazkunde moderatua aurreikusten dute. Hegoaldeko herrialdeetan, aldiz, Italian eta Espainian, esaterako, urtean zehar krisia areagotzea aurreikusten da.
munduko BPG
2011
2012
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
BPG • Ekonomia aurreratuak - AEB - Alemania - Frantzia • Ekon. emergenteak eta garapenekoak - Txina - India - Brasil
3,9 1,6 1,7 3,1 1,7 6,2 9,2 7,2 2,7
3,5 1,4 2,1 0,6 0,5 5,7 8,2 6,9 3,0
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2012ko apirila)
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 4
4
ESPAINIAKO EKONOMIA Espainiako ekonomia atzeraldian murgilduta dago: -% 1,7ko hazkundea 2012an
Espainiako ekonomiak aurreko urte-bukaerako joera negatiboak luzatuz ekin dio urteari. Lehen hiruhilekoan -% 0,3ko hiruhileko arteko hazkunde negatiboa azaldu du EINek, aurreko hiruhilekoaren berdina. Euskal esportazio erdien helmuga Espainiako estatua da, eta Espainiako estatuaren atzeraldi ekonomikoa urteak aurrera egin ahala areagotu egingo dela aurreikusten da. Espainiako gobernuaren taula makroekonomikoak -% 1,7ko urteko beherakada aurreikusten du, eta barne-kontsumoaren narriadura sakona, bai kontsumoan eta bai inbertsioan. Enplegu-galera handia izango da, -% 3,7koa hain zuzen ere. Biztanleria aktiboaren % 24,3raino igoko lituzke horrek langabezia-tasaren hazkunde-aurreikuspenak. Eszenategi hori 2012-2015 Egonkortasun Programaren barruan dago kokatuta. 20122015 Egonkortasun Programa zerga-finkapenera bideratuta dago, eta % 3ko defizit publikoa du xede 2013rako.
espainiako BPG
2011
2012
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
BPG • Kontsumo pribatua • Kontsumo publikoa • Inbertsioa Eskari nazionala • Esportazioak • Inportazioak Kanpoko saldoa Enplegua • Langabezia-tasa (%)
0,7 - 0,1 - 2,2 - 5,1 - 1,7
- 1,7 -1,4 - 8,0 - 9,0 - 4,4
9,0 - 0,1 2,5
3,5 - 5,1 2,7
- 2,0 21,6
- 3,7 24,3
Iturria: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa. Eszenategi makroekonomikoa (2012ko apirila)
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 5
5
EUSKAL EKONOMIA
Euskal ekonomiaren produkzioaren beste beherakada bat aurreikusten da, enpleguan eragin nabarmena izango duena
Euskal ekonomiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren eszenategi makroekonomikoaren arabera, hazkunde-tasa negatiboarekin ekin dio 2012ari. Aurreikuspen ekonomiko ofizialek BPGaren % 0,8ko murrizketa iragartzen dute lehen hiruhilekoan. Eboluzio hori kontsumo publikoaren eta inbertsioaren beherakadaren ondoriozkoa da. Kontsumo pribatua, aldiz, gelditu egin da. Narriadura ekonomikoa sektore handietara hedatu da: tasa negatiboak industrian eta zerbitzuetan eta oso negatiboak eraikuntzan eta lehen sektorean. Egoera ekonomikoak eragin handia du enpleguan, eta % 1,8ko beherakada aurreikusten da. Enplegu-galera, langabeziaren hazkundea eta eboluzio ekonomikoari lotutako konfiantza-galera familien kontsumoa murriztea eragiten ari dira. Era berean, defizit publikoak eta gastu publikoan duten eragina murrizteko helburuek hazkundea murrizten dute, eta enpresen arloan, krisitik irteteko ziurgabetasunak, ekonomia garatuen hazkunde txikiak eta kreditu-zurruntasunak inbertitzeko erabakiak geldiarazten dituzte.
EAEko BPG
IV.2011
I.2012
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
BPG • Kontsumo pribatua • Kontsumo publikoa • Inbertsioa • Kanpoko saldoa
0,2 0,5 -3,6 -2,8 1,2
-0,8 0,0 -3,5 -3,2 0,5
• Industria • Zerbitzuak
-0,2 0,6
-0,9 -0,2
Enplegua
-1,3
-1,8
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Eszenategi makroekonomikoa (2012ko martxoa)
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 6
6
BIZKAIKO EKONOMIA Bizkaiko ekonomiak ere jarduera murriztu egingo duela aurreikusten da
Bizkaiko lurraldeak % 51 ematen dio EAEko BPGari, eta euskal ekonomiaren eboluzio paraleloa duela esan daiteke. Aurreko urteko azken hiruhilekoan gutxieneko hazkundea izan zuen urte arteko aldakuntzari dagokionez, % 0,3koa hain zuzen ere. Enpleguaren beherakada handiagoa izan zen: -% 2,5ekoa. Bizkaiko ekonomiaren hiruhileko arteko eboluzioaren profilak joera negatiboa erakusten du 2011ko bi azkeneko hiruhilekoetan, joera hori oso txikia bazen ere. Enpleguaren beherakada handiagoa izan da Eustaten PRA inkestaren arabera: % 1,3 murriztu da 2011ko azken hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekiko. Aurtengo lehen hiruhilekoan bizkortu egin da enplegua uzkurtzeko prozesua, biztanleria okupatua % 2,1 murriztu baita iazko azken hiruhilekoarekiko.
BIZKAIKO BPG
0,9
0,6
0,4
0,2
1
0,8 0,3
0,5
0,3 0
-0,1
-0,2 -1
urte arteko aldakuntza-tasa
-2,4
hiruhileko arteko aldakuntza-tasa
Urtekoa 2009
2010
2011
2011
-2
-3 I
II
III
IV
Iturria: Eustat.
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 7
7
Lan-merkatua MAGNITUDE NAGUSIAK Lan-merkatuaren magnitudeek okerrera egiten jarraitzen dute: biztanleria okupatua 2.200 pertsonatan murriztu da
EINek egindako Biztanleria Aktiboari buruzko Inkestako datuek, urteko lehen hiruhilekoari dagozkionek hain zuzen ere, krisi ekonomikoak Bilboko biztanlerian izan duen eragina adierazten dute, laneko magnitude nagusiek eboluzio negatiboa izan baitute aurreko hiruhilekoarekiko. 2011ko azken hiruhilekoan erregistratutako laneko magnitude nagusien eboluzio txarraren ondoren, aurtengo lehen hiruhilekoan jarraitu egiten du Hiribilduan bizi den biztanleriaren lan-egoeraren narriadurak: biztanleria okupatua murriztu egin da, batetik, eta langabeak eta langabezia-tasa areagotu egin dira, bestetik. Hiribilduan bizi diren biztanle okupatuen kopurua 143,3 milakoa zen 2012ko lehen hiruhilekoan. Horrek esan nahi du aurreko hiruhilekoan baino 2.200 pertsona gutxiago zirela (-% 1,5). Zenbaki absolututan, okupazioaren beherakadak gehiago eragin die emakumeei (-% 1,7, 1.200 emakume okupatu gutxiago zenbaki garbitan) gizonezkoei baino (-% 1,3, 1.000 gutxiago), eta jarduera-sektoreka, zerbitzuetan pilatzen da, % 3,1eko murrizketa-tasarekin (3.800 pertsona okupatu gutxiago).
Biztanleria aktiboa, okupatua eta langabea [milaka pertsona] 178,8
185
Biztanleria aktiboa
171,2
I-12 169,5 25,5
175
165
Biztanleria langabea
23,4
26,2 155
153,3 147,8
145
143,3
Biztanleria okupatua
135 I
II
III
IV
I
2010
II
III 2011
IV
I 2012
Iturria: EIN. Biztanleria Aktiboari buruzko Inkesta
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 8
8
Okupazioaren beherakadarekin batera, lan egin nahi duen biztanle-kopurua ere murriztu egin da. Ekonomia- eta lan-munduko igurikimen txarrek eragina izan dute Bilboko biztanleek enplegu bilaketarekiko duten jarreran. Azken hiruhilekoan 800 pertsonatan murriztu da biztanleria aktiboa, batik bat emakumeen artean. Emakumeen artean, gainera, lanerako adore falta handiagoa nabaritzen da.
lan-merkatua magnitude nagusiak
%∆
IV.2011
I.2012
170,8
169,5
-0,8
milaka pertsona
BIZTANLERIA AKTIBOA •
Emakumeak
83,4
82,3
-1,3
•
Gizonezkoak
87,4
87,2
-0,2
Jarduera-tasa (%)
57,4
57,3
-0,1*
BIZTANLERIA OKUPATUA
145,5
143,3
-1,5
•
Emakumeak
71,0
69,8
-1,7
•
Gizonezkoak
74,5
73,5
-1,3
Okupazio-tasa (%)
48,9
48,4
-0,5*
BIZTANLERIA LANGABEA
25,3
26,2
3,6
•
Emakumeak
12,4
12,5
0,8
•
Gizonezkoak
12,9
13,7
6,2
14,8
15,5
0,7*
15,2
0,3*
15,7
1,0*
LANGABEZIA-TASA (%) •
Emakumeak
14,9
•
Gizonezkoak
14,7
* Puntu portzentualetan dagoen aldea Bilbon bizi diren 16 urtekoak edo gehiagokoak Iturria: EIN. Biztanleria Aktiboari buruzko Inkesta
Langabezia-tasa biztanleria aktiboaren % 15,5ekoa da
Jardueraren eta okupazioaren aipaturiko eboluzioarekin batera, biztanleria langabea 900 pertsonatan handitu da 2011ko laugarren hiruhilekoarekiko (% 3,6 gehiago), eta langabezia-tasa % 15,5ekoa da orain (0,7 puntu portzentual gehiago). Biztanleria langabearen eboluzio txarra gizonezkoen langabeziaren hazkunde handian oinarritu da, izan ere, % 6,2 handitu baita azken hiruhilekoan (800 pertsona gehiago) emakumeen langabeziaren % 0,8ko hazkundearen aurrean. Hala ere, bi kolektiboen langabezia-tasak antzekoak dira: % 15,7 gizonezkoena eta % 15,2 emakumeena.
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 9
9
Langabezia-tasa 20
Langabezia-tasa (biztanleria aktiboaren %)
I-2010 13,7
14,3
13,5
I-2011 14,3
12,5
14,8
12,2
I-2012 15,5 15
11,4 10
5
0 I
II
III
IV
2010
I
II
III 2011
IV
I 2012
Iturria: EIN. Biztanleria Aktiboari buruzko Inkesta
BIZTANLERIA AFILIATUA
Hiribilduko enpresetan okupatutako biztanleria okupatua 2.502 pertsonatan murriztu da
Koiuntura honetan, Bilboko Hiribilduan kokatutako enpresek sortutako enpleguak beheranzko joera erakutsi du 2012ko lehen hiruhilekoan. Enpleguaren beherakada urteko lehen bi hilabeteetan pilatu da eta gutxieneko hazkundea izan du martxoan 1. Horrenbestez, martxoaren bukaeran Gizarte Segurantzan 169.229 pertsona zeuden afiliatuta. Abenduko afiliatuen kopuruarekin alderatuta, 2.502 enplegukoa da galera garbia (% 1,5 gutxiago ehunekotan).
1
Martxoan hiruhileko arteko % 0,2ko hazkundea egon zen, batik bat etxe-langileen enplegua arautzen duen esparru berriak eragindakoa (% 11,9ko hazkundea izan du otsailaz geroztik eta % 16,3koa abenduaz geroztik).
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 10
10
biztanleria afiliatua
2012-03
GUZTIRA • Erregimen orokorra • Autonomoak • Etxeko Langileak • Nekazaritzakoa eta Itsasoko Langileena
169.229 141.561 22.543 4.090 1.035
%∆ pertsona-kopurua
-1,5 - 2,0 - 0,3 16,2 - 5,0
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa. Aldakuntza-tasa 2011ko abenduarekiko
Kontuan izan behar da, Hiribilduko afiliazio-maila gorenera (182.413 pertsona) 2007an iritsi ondoren, 2008an eta 2009an enpleguaren beherakada nabarmena izan zela, eta harrezkero, afiliatuen kopuruak murrizten jarraitu duela etengabe. Afiliazioaren eboluzio horrek agerian uzten ditu krisi ekonomikoaren larritasuna, eta bere eboluzioari buruz eta Hiribilduko enpleguan epe labur eta ertainera izango dituen ondorioei buruz gaur egun dagoen ziurgabetasuna Biztanleria afiliatuaren kotizazio-erregimenen araberako banaketari dagokionez, afiliatu guztien % 84 Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean dago (martxoan 141.561 pertsona) eta % 13k Langile Autonomoen Erregimen Berezian kotizatzen du (22.543 pertsona guztira). Gainerako % 3 Etxeko Langileen (% 2), Itsasoko Langileen eta Nekazaritzako erregimen berezietan dago afiliatuta. Portzentajezko banaketa hori, gainera, egonkorra izaten ari da azken urte hauetan. Etxeko langileen eboluzio positiboa nabarmendu behar da
Hala ere, nabarmentzekoa da 2012ko urtarriletik erregulazio-esparru berria aplikatzearen ondorioz azken hiruhilekoan egon den Etxeko Langileen Erregimen Bereziko afiliatuen gorakada (% 16, ehunekotan). Erregimen Orokorreko afiliatuen kopurua % 2 murriztu da eta enplegu autonomoari dagokiona ez da batere aldatu.
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 11
11
Biztanleria afiliatua [milaka]
Urtekoa
174,8
176
Hiruhilekoa 173,4 173,3
173,6
173,2
174
173,2
172,5 171,3
171,4
172,0
172
171,7
171,6
170,5 169,7
169,2
170
168,9 168 167,1 166 2009 2010 2011
01
02
03
04
05
06 2011
07
08
09
10
11
12
02
03
2012
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa
Hiribilduko enpleguaren erdia baino gehiago bost jarduera-sektoretan dago pilatuta
Osasunak, gizartezerbitzuek eta merkataritzak enplegugalera esanguratsua izan dute
Hiribilduan sortutako okupazioa sektoreen kopuru mugatuan dago pilatuta. Bost jarduera nagusiek Hiribilduan kokatutako enpresetan lan egiten duten soldatapeko langileen erdia hartzen dute, eta hamar jarduera nagusiek % 80. Honako sektore hauek dute eragin handiena Hiribilduko enpleguan: merkataritzak (guztiaren % 12,8), osasunak eta gizarte-zerbitzuek (% 10,8), administrazio-zerbitzuek eta zerbitzu osagarriek (% 10,1), hezkuntzak (% 9,6) eta zerbitzu profesional eta teknikoek (% 6,8), batzuk aipatzearren. Aintzat hartutako jarduera-adarretako afiliazioaren azken boladako eboluzioa kontuan hartuta, osasun-jardueretan eta gizarte-zerbitzuetan galdutako enplegua nabarmentzen da gehienbat (2011ko abenduan 1.013 enplegu gutxiago, -% 5,2), eta baita merkataritzan galdutakoa ere (663 enplegu gutxiago, -% 3,0). Bestalde, gehitu egin dira administrazio publikoan (303 enplegu gehiago, % 2,9) eta hezkuntzan afiliatutakoak (135 enplegu gehiago, % 0,8).
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 12
12
sektore nagusiak
2011-12
2012-03
pertsona afiliatuak
%∆
pertsona-kopurua
• Merkataritza • Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
22.372 19.364
21.709
-3,0
18.351
-5,2
• Administrazio-zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak
17.301
17.012
-1,7
• Hezkuntza
16.052
16.187
0,8
• Zerbitzu profesionalak eta teknikoak
11.683
11.559
-1,1
• Eraikuntza
10.951
10.744
-1,9
• Administrazio Publikoa
10.592
10.895
2,9
• Industria
10.489
10.222
-2,5
• Ostalaritza eta ostatua
9.969
9.881
-0,9
• Finantza-zerbitzuak eta aseguruak
9.591
9.531
-0,6
• Garraioa
9.537
9.342
-2,0
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa
KONTRATUAK % 5,4ko beherakada izan da Bilbon bizi direnek erregistratutako kontratukopuruan
Gaur egungo koiunturan enplegua murrizten ari da, eta Bilbon bizi direnen kontratukopuruak nabarmen egin du behera. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuen arabera, 2012ko lehen hiruhilekoan 24.267 lan-kontratu gauzatu dira, guztira, 2011ko laugarren hiruhilekoko 31.159 kontratuen aurrean (% 22,1 gutxiago, zenbaki erlatibotan). Eboluzioa, hain txarra ez bada ere, negatiboa da 2011ko lehen hiruhilekoan gauzatutako kontratuekin alderatuta ere (25.646, -% 5,4). Urte arteko zenbakitan, gauzatutako kontratuen beherakada handiagoa izan da gizonezkoetan, adin-talderik gazteenetan eta zerbitzuen sektorean.
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 13
13
kontratuak
I.2012
GUZTIRA • Emakumeak • Gizonezkoak
24.267 12.823 11.444
- 5,4 - 3,2 - 7,7
4.669 8.999 5.846 4.753
- 12,5 - 5,4 - 2,7 - 0,7
• Aldi baterakoak • Mugagabeak
22.406 1.861
- 3,9 - 20,5
Zerbitzuak Eraikuntza Industria Lehen sektorea
21.479 1.385 1.271 132
- 2,5 - 32,3 - 9,9 - 22,4
%∆ kontratu-kopurua
• • • •
• • • •
16tik 24 urtera 25etik 34 urtera 35etik 44 urtera 45 urte eta gehiago
Hiribilduan bizi direnak Iturria: SEPE. 2011ko lehen hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa
Zerbitzuen sektoreak Bilboko biztanleek erregistratutako kontratu guztien % 88,5 hartzen du, urte arteko % 32,3ko murrizketarekin. Gainerako kontratuak industrian (% 5,2) eta eraikuntzan (% 5,7) gauzatu dira, lehen sektorearen parte-hartzea gutxienekoa izan baita (% 0,5).
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA Erregistratutako langabeen kopurua 30.120 lagunekoa zen martxoan: abenduan baino 2.760 gehiago
Enpleguak eta gauzatutako kontratuak murriztearekin batera, pertsona langabeen kopuruak hazten jarraitzen du. Hain zuzen ere, martxoan erregistratutako langabekopurua 30.120 lagunekoa izan da, hau da, 2011ko bukaerakoa baino % 10,1 handiagoa (2.760 pertsona gehiago zenbaki absolututan). Bilbon erregistratutako langabeen % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonezkoak, eta eboluzio berdina izan dute 2011ko bukaerarekiko (% 10,1eko hazkundea).
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 14
14
Erregistratutako langabezia [milaka] Urtekoa
32
Hilekoa 30,1
29,5
30
29,6 28,9
28,5 27,8
27,3
27,2
27,0
26,8 26,3
26,6
26,6
26,7
27,1
28
27,4
26
26,2
23,5
24
22 2010 2011 2012
01
02
03
04
05
06
07
2011
08
09
10
11
12
01
02
03
2012
Iturria: SEPE
Adinaren arabera, erregistratutako langabeen % 40k 45 urte baino gehiago ditu (12.192 pertsona), aise gaindituz 35 eta 44 urtekoen adin-tartea (% 27, 8.125 pertsona), eta 25 eta 34 urtekoena (% 24, 7.218) . Erregistratutako langabeen % 9k 25 urte baino gutxiago ditu (2.585 pertsona). Langabeziaren hazkundeak eragin handiagoa du gazteen artean
Azken boladako eboluzioari dagokionez, langabeziaren gorakada batez ere gazteenei ari zaie eragiten, % 15eko eta % 13ko hazkundeekin -abenduarekiko- 16 eta 24 urte artekoentzat eta 25 eta 34 urte artekoentzat, hurrenez hurren. 45 urte edo gehiagoko langabeak % 8 ugaldu dira urte-hasieratik, eta 35 eta 44 urte artekoak, berriz, % 9.
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 15
15
erregistratutako langabezia
%∆
2012-03
pertsona-kopurua
GUZTIRA • Emakumeak • Gizonezkoak • • • •
16tik 24 urtera 25etik 34 urtera 35etik 44 urtera 45 urte eta gehiago
• • • •
6 6 1 3
hilabete arte. hilabetetik1 urtera eta 3 urte bitartean urte baino gehiago
• •
Ez du prestaziorik jasotzen Prestazioak jasotzen ditu
30.120 15.420 14.700
10,2 10,3 10,2
2.585 7.218 8.125 12.192
14,9 13,2 9,3 7,9
11.901 4.713 9.528 3.978
10,8 6,3 12,2 7,6
18.772 11.348
9,6 10,9
Iturria: SEPE eta Lanbide. Aldakuntza-tasa 2011ko abenduarekiko
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 16
16
Merkataritza Egoera ekonomikoaren narriadurak eta horri lotutako ziurgabetasunak kontsumoa murrizten dute eta, horregatik, baita merkataritzajarduera ere
Merkataritza-sektorearen azken hilabeteetako jardueran eragina izan du kontsumitzaileek ekonomiaren eta enpleguaren eboluzioaren inguruan duten konfiantza moderatuak. Egoera ekonomikoaren eta, batik bat, enpleguaren narriadura, eta horien etorkizuneko eboluzioarekiko ziurgabetasuna familien kontsumoa oztopatzen ari dira. Familiak, bestalde, aurrezteko joera areagotzen ari dira igurikimen ekonomikoen inguruko zuhurtasunagatik. Izan ere, euskal familien kontsumoaren eboluzioaren gaineko aurtengo aurreikuspenek gastu errealaren indizeen geraldia iragartzen dute hiruhileko honetarako eta murrizketa hurrengoetarako.
Kontsumitzailearen konfiantza
Urtekoa
[Indizea] 100
Hiruhilekoa
88 83 80
82
81
89
90
80
80
79
75
74
76
76
70
60 2009
2010
2011
I
II
III
IV
I
2010
II
III 2011
IV
I 2012
Iturria: Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioa. Bizkaiko datuak
Eboluzio horren adierazle gisa, Bizkaiko merkataritzako azalera handien (2.500 m2 baino gehiagoko establezimenduen) salmentek % 0,7ko beherakada izan dute lehen hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 17
17
Janarien salmentek hazkunde moderatua izan dute, % 0,7koa. Eskainitako gainerako produktuek, berriz, % 1,2ko beherakada izan dute. Eta, eboluzio horri lotuta, pertsonal okupatua % 2,0 murriztu da aldi horretan. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, beherakada txikiagoa izan da merkataritzako azalera handi horien salmentetan, aurreko urteko azken hiruhilekoan % 3,6koa izan baitzen murrizketa.
merkataritzako azalera handiak
IV.2011
I.2012
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
SALMENTAK • Janariak • Beste produktu batzuk Pertsona okupatuak Iturria: Eustat. zuzenduta
Bizkaiko
datuak,
prezio
- 3,6 - 1,1 - 4,9
- 0,7 0,7 - 1,2
0,3
- 2,0
korronteetan,
egutegi-efektua
2011ko azken hiruhilekoko eboluzioari erreparatuta, handizkako nahiz txikizkako merkataritza-sektoreko salmentak % 1,4 murriztu ziren Bizkaian, balio korronteetan. Handizkako merkataritza azpisektoreko salmentak % 1,4 murriztu ziren azken hiruhilekoan. Txikizkako merkataritza azpisektorekoak, berriz, % 1,5 murriztu ziren. Merkataritza ez espezializatutako txikizkako salmenten beherakada merkataritza espezializatuko salmentena baino zertxobait handiagoa izan zen. Eta espero bezala, salmenten beherakadarekin batera, Hiribilduko sektore-okupazioaren eboluzio paraleloa gauzatu da. Merkataritza-sektoreak 599 enplegu galdu ditu hiruhilekoan. Eragin handiagoa izan du txikizkako azpisektoreak
2012ko lehen hiruhilekoan, zehazkiago esateko, handizkako eta txikizkako merkataritzak 20.154 laguni ematen die enplegua Bilbon, hau da, biztanleria afiliatu guztiaren % 11,9ri (horrenbestez, enpleguaren gaineko kuota erlatibo handieneko sektorea da). Beste sektore batzuek bezala, merkataritzak ere krisi ekonomikoaren ondorioak jasaten jarraitzen du. 2011ko bukaerako egoerarekin alderatuta, sektoreko enpleguen kopurua 599 pertsonatan murriztu da, % 2,9 hain zuzen ere. Hamar enplegutatik zortzi txikizkako merkataritzan galdu dira (476 enplegu gutxiago, % 3,2 ehunekotan). Azpisektore horrek merkataritzan afiliatutako biztanleriaren % 72 hartzen ditu, 14.383 langile guztira. Gainerako % 29k handizkako merkataritzako enpresetan egiten du lan. Horietan 123 enplegu garbi galdu dira azken hiruhilekoan (-% 2,1).
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 18
18
Beste datu esanguratsu bat: bi azpisektore horietan afiliatutako biztanleriaren % 29k Langile Autonomoen Erregimen Berezian kotizatzen du, erregimen horretan orokorrean afiliatutakoen ehunekoa (% 13) 16 puntutan gainditzen duena.
Merkataritza: salmenta-indizea 120 Urtekoa
Hiruhilekoa 113,3
104,1 100,0 (2009)
(2010)
111,7
115 110
104,9 (2011)
106,0
105,3
105,1
105
103,1
100 96,8
95
94,8 90 85 80 I
II
III
6,0
5,6 2010 2,1
aldakuntza-tasaren %) IV (Urte arteko I II III IV
3,0
6
2011 2,8
8
4
2,1
2 0 -0,2
-1,4
-2 -4
I
II
III 2010
IV
I
II
III
IV
2011
Iturria: Eustat. Bizkaiko datuak, handizkako eta txikizkako azpisektoreak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta 100 indizea = 2005. urtea
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 19
19
merkataritza
III.2011
IV.2011
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
SALMENTAK • Handizkakoak - nekazaritza eta janariak - elikagaiak ez direnen kontsumoa - produktu erdilanduak - makineria eta ekipamendua • Txikizkakoak - espezializatua - ez-espezializatua
2,1 3,8 3,9 0,3 8,4 3,7 - 0,4 - 1,1 - 0,3
- 1,4 - 1,4 3,5 - 7,6 - 1,8 - 0,6 - 1,5 - 1,1 - 1,7
Iturria: Eustat. Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta
Soldatapeko langileak dituzten 1.998 enpresa daude txikizkako merkataritzan
Azkenik, enpresa-egiturari dagokionez, 2012ko lehen hiruhilekoan, soldatapeko langileak zituzten txikizkako merkataritza-sektoreko enpresak 1.998 zirela adierazi behar da. 2011ko abenduarekin alderatuta, 18 enpresa gutxiago daude eta aldakuntza, beraz, -% 0,9koa izan da. Handizkako merkataritza-enpresak, bestalde, % 0,6 murriztu dira lehen hiruhilekoan, 813 enpresa izatetik 808 izatera pasatuz.
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 20
20
Turismoa Ostalaritzako establezimenduen jarduerak eutsi egin dio urteko lehen hiruhilekoan
Ostalaritzako establezimenduetako jarduerak nolabaiteko atonia adierazten du urteko lehen hiruhilekoan: ostatu-gauen geraldia egon da eta turista gutxiago sartu da aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Lehen hiruhilekoan 138.961 turista sartu ziren; beraz, urte arteko % 2,0ko beherakada egon zen. Ostatu-gauen kopuru metatua 253.048koa izan da aztertutako aldian. Ez da ia aldaketarik egon (-% 0,2), 2011ko lehen hiruhilekoan baino 585 gutxiago izan baitziren.
turismoa
I.2012
%∆
OSTATU-GAUAK • 3 izar edo gehiagoko hotelak • 3 izar baino gutxiagoko hotelak eta pentsioak
253.048 204.592
-0,2 1,6
48.456
-7,3
• Estatukoak • Atzerritarrak
171.675 81.373
-0,8 1,0
BIDAIARIAK • Estatukoak • Atzerritarrak
138.961 100.166 38.795
-2,0 -3,1 1,0
1,82
1,7
Batez besteko egonaldia (ostatu-gauak) Iturria: Eustat. Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza
Estatuko turistek hartzen dituzte sarreren % 72 eta ostatu-gauen % 68
Honako hau da bidaiarien jatorria aztertzen denean kontuan hartu beharreko lehen datua: Espainiako turistek sortu dituztela urteko lehen hiruhilekoan izandako sarrera guztien % 72 eta Hiribilduko ostatu-establezimenduetan erregistratutako ostatu-gauen % 68. Urte arteko eboluzioa kontuan hartuta, kolektibo horren sarrerak % 3,1 murriztu dira eta ostatu-gauak % 0,8. Batez besteko egonaldia zertxobait suspertu da (1,71 ostatu-gau, lehengo 1,67ren aurka). Madrildik etorritako bidaiariak (guztien % 24,0), EAEkoak (% 22,4) eta Kataluniakoak (% 13,5) nabarmentzen dira. Hiru autonomia-erkidego horien artean estatuko sarrera guztien % 60 hartu dute urteko lehen hiruhilekoan. Aurreko urteko datuekin alderatuta, turista euskaldunak eta katalanak gutxitu egin dira (-% 8,8 eta -% 11,4 hurrenez hurren), madrildarrek lehengo kopuruari eutsi diote eta andaluziarrak nabarmen gehitu dira (% 46, guztien % 7ra iritsi dira).
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 21
21
Turista atzerritarrei dagokienez, lehen hiruhilekoan pilatutako sarrerak eta ostatu-gauak % 1 gehitu dira aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (38.795 eta 81.373raino, hurrenez hurren). Batez besteko egonaldiak, bidaiariko 2,10 ostatu-gaukoa izaten jarraitu du. Multzo honen barruan, lau jatorrik pilatzen dituzte lehen hiruhileko nazioarteko sarrera guztien erdiak baino gehiago: Frantziak (guztien % 19,1), Erresuma Batuak (% 11,9), Ibero Amerikak (% 10,4) eta Alemaniak (% 10,3). Horrez gain, lau merkatuek eboluzio ona izan dute aurreko urtearekin alderatuta. Erresuma Batutik datozen turisten gehikuntza nabarmendu behar da bereziki (% 66,7 gehiago zenbaki erlatibotan).
nazioarteko bidaiariak
%∆
I.2012
kopurua
GUZTIRA • Frantzia • Erresuma Batua • Ibero Amerika • Alemania • Italia • AEB eta Kanada
38.795 7.415 4.600 4.034 4.012 2.906 2.533
1,0 9,1 66,7 2,8 3,0 -16,0 9,2
Iturria: Eustat. Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza.
Kategoriarik handieneko hoteletako ostatu-gauak gehitu egin dira
Establezimenduen kategoria kontuan hartuta, 3 eta 5 izar arteko hotelen jardueraren eboluzioa nabarmendu behar da: lehen hiruhileko ostatu-gau guztien % 81 hartzen dute horiek, eta urte arteko hazkundea % 1,6koa izan da. Kategoria txikiagoko establezimenduetan (1 eta 2 izarreko hotelak eta pentsioak), aldiz, martxora arte pilatutako ostatu-gauak % 7,3 murriztu dira.
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 22
22
Garraioa ITSAS GARRAIOA Portuko salgaien trafikoak beherakada handia izan du 2011ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta
Bilboko portuko salgaien trafikoak 4.391,5 mila tona erregistratu ditu 2012ko lehen bi hilabeteetan, aurreko urteko aldi berean kudeatutako bolumena baino % 18,2 gutxiago. Emaitza hori salgaien trafikoan urtarrilean izandako beherakada handian oinarritu da (urte arteko -% 27,1), otsaileko eboluzioa ez baita hain txarra izan (-% 8,3). Normala den bezala, portuko trafikoaren beherakadarekin batera gertatu da portua erabili duten merkataritza-ontzien kopuruaren beherakada ere. 2011ko urtarrilean eta otsailean 486 ontzi sartu ziren eta 2012ko lehen bihilekoan, aldiz, 449 (-% 7,6 zenbaki erlatibotan). Kudeatutako portuko trafikoaren erdia ontziratu gabeko solteko likidoei dagokie (% 50), petrolioari eta gasari besteak beste. Urteko metatuan % 32ko urte arteko beherakada izan du bolumen horrek. Heren bat salgai orokorrak dira (guztiaren % 33, % 5,8ko hazkundea) eta gainerako % 17 ontziratu gabeko solteko solidoak (% 1,3ko hazkundea). Bidaiarien portuko trafikoari dagokionez, itsas bidaien falta kontuan hartuta, fluxuak ez dira oso esanguratsuak izan. Guztira 3.261 bidaiari zenbatu dira aurtengo partean. Salgaien itsas garraioa [milaka tona] 34.666 (2010) Urtekoa
35.000
3.600
Hilekoa 3.292
33.000
32.180 (2009)
3.200
32.003 (2011) 2.961
2.953 31.000
2.822
2.800 2.653
29.000
2.530
2.559
2.537
2.547
2.411
27.000
2.448
2.335
2.400
2.290 2.056
25.000 01
02
03
04
05
06
07 2011
2,1
-2,6
04
05
4
0 -1,2
03
2.000
2
1,1 0,2
02
09 10 11 12 01 02 Batez besteko mugikorra [urte arteko aldakuntzaren %] 2012
1,8
1,3
01
08
06
07 2011
-1,6 08
- 1,2 09
-1,5 10
-2 - 1,7 11
-2,3
-2,9
-2,4
12
01
02
-4
2012
Iturria: Estatuko portuak
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 23
23
AIREKO GARRAIOA
Hazkunde txiki bat egon da aireko bidaiarien urte arteko fluxuan
Aireko garraioari dagokionez, 2012ko lehen hiruhilekoak 837.027 bidaiari izan ditu, 2011ko azken hiruhilekoan bidaiariak 929.333 izan ziren bitartean (% 10 gutxiago, Jasokundeko eta Konstituzioko zubiak eta Eguberriak zirela eta, abenduan izandako bidaiari-fluxu handiagoak eraginda). 2011ko lehen hiruhilekoarekin alderatuz gero, ordea, eboluzioa ona izan da: bidaiari gehiago izan dira hiru hilabeteetan, urte arteko % 1,6ko hazkunde metatuarekin. Bidaiarien trafikoak 2011ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta izandako eboluzio onak, egindako hegaldi-kopuruaren % 9,7ko beherakada dauka beste muturrean (11.434 hegaldi aurten, iaz 12.661 hegaldi izan ziren). Eboluzioa negatiboa da 2011ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta ere (-% 6,4) Salgaien aireko trafikoak garrantzi handirik gabekoa izaten jarraitzen du: 579,7 tona garraiatu ziren 2012ko lehen hiruhilekoan. Karga hori aurreko urteko epealdi berekoa baino % 15 txikiagoa izan da eta 2011ko laugarren hiruhilekoa baino % 6 txikiagoa.
aireko garraioa Bidaiariak (kop.) Operazioak (kop.)
%∆
I.2011
I.2012
824.131
837.027
1,6
12.661
11.434
- 9,7
Iturria: Aena
BESTE GARRAIO BATZUK Garraio metropolitanoari dagokionez, Metro Bilbaok 15,4 milioi bidaiari izan ditu urteko lehen bihilekoan, aurreko urteko epealdi berean izandako kopurua baino zertxobait handiagoa (% 1,5eko hazkundea, 234.000 bidaiari gehiago zenbaki absolututan). Datu horiek kontuan hartuta eta EINek landutako datuen arabera, Bilbok estatuko hirugarren hiriburua izaten jarraitzen du garraio metropolitanoaren erabileran, Madrilen eta Bartzelonaren atzetik, eta Valentziaren aurretik. Azkenik, Bilbon Bizi bizikletak alokatzeko udal-zerbitzuaren emaitza onak nabarmendu behar dira. Joan-etorri laburretarako garraio-eskaintza alternatibo eta jasangarri gisa finkatzen ari da Hiribilduan, eta mailegu-puntuak areagotu egin dira.
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 24
24
Martxoan 21.745 mailegu erregistratu dira, hain zuzen ere, aurreko urteko hil berean (zerbitzua martxan jarri zenean) baino lau aldiz gehiago eta ia bikoiztu egiten ditu otsailean egindako maileguak (11.650). Zenbaki metatutan, urteko lehen hiruhilekoan 45.528 mailegu egin dira, aurreko hiruhilekoan lortutakoa baino kopuru pixka bat txikiagoa (46.032).
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 25
25
Ekonomia produktiboa INDUSTRIA-PRODUKZIOA Dinamismo industrialaren galera, manufakturakoa ez den industrian eragin handiagoa izan duena
Urteko lehen hilabeteetan Lurraldean izan diren industria-produkzioko indizeek krisiaren eraginaren handitasuna islatzen dute. Horrela, lehen hiruhilekoan produkzioa % 7,3 murriztu zen. Iazko irailetik dator Bizkaiko industriaren joera negatibo hori, 2010. urtean eta 2011ko lehen seihilekoan krisi ondoko susperraldi txiki bat izan ondoren. Dinamismo industrialaren galera handiagoa izan da manufakturakoa ez den industrian (energia, gasa, ura eta erauzketa-industria), manufaktura-sektoreetan ere nabarmentzeko modukoa den arren.
industria-produkzioa
IV.2011
I.2012
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
GUZTIRA • Manufaktura-industria • Energia, gasa eta ura • Erauzketa-industriak
- 7,1 - 6,6 - 10,8 - 36,1
- 7,3 - 6,9 - 8,7 - 45,8
Iturria: Eustat. Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta. Lehen hiruhileko datuak urtarrila/otsaila aldiari dagozkio.
KANPO-MERKATARITZA Esportazioak eta inportazioak murriztu egin dira
Industria-produkzioaren beherakada kanpo-merkataritzaren eboluzioarekin lotuta dago. Otsailera arte metatutako Bizkaiko esportazioek 1.177,6 milioi euroko balio erantsia izan dute, aurreko urteko hil berarekin alderatuta % 14,3 txikiagoa. Inportazioek ere joera negatiboa adierazten dute (-% 19,5 lehen bihilekoan), 1.489,4 milioi euroko balioarekin. Aurreko datuetatik ondorioztatzen den bezala, kanpo-merkataritzaren estaldura-tasa txarra izan da 2012ko lehenengo bi hilabeteetan, 79,1ekoa hain zuzen ere (esportazioen eta inportazioen erlazio portzentuala).
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 26
26
kanpo-merkataritza
IV.2011
I.2012
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
• •
Esportazioak Inportazioak
17,9 - 11,3
- 14,3 - 19,5
Iturria: Eustat eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioa. Bizkaiko datuak. Lehen hiruhileko datuak urtarrila/otsaila aldiari dagozkio.
Hala ere, PRA inkestako biztanleria okupatuari buruzko datuek ez dute berresten hain joera negatiboa industria-sektorean. Datu horiek adierazten dute sektoreko enpleguari eutsi egin zaiola urte batetik bestera, eta susperraldi txiki bat izan duela 2011ko eboluzio negatiboarekin alderatuta. Azkenik, eraikuntza-sektorean nabarmenagoa izan da uzkurdura ekonomikoaren eragina. Bilboko biztanleriari dagokionez, hori adierazten du urteko lehen hiruhilekoan gauzatutako kontratuen kopuruak, % 32,3 murriztu baita urte arteko zenbakitan.
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 27
27
Enpresa-jarduera JARDUERA EKONOMIKODUN ESTABLEZIMENDUAK Argitaratu berria da Eustatek egindako Ekonomia Jardueren 2011ko Gidazerrenda, eta egokitzat jo da dokumentu honetan Gidazerrendako datu nagusien aipamen txiki bat egitea. Hala, Hiribilduan jarduera ekonomikoa duten establezimenduen kopurua 35.435ekoa zen 2011ko hasieran, aurreko urtean baino % 3 gutxiago. Aztertutako azken urtean eraikuntza-sektoreko eskaintzaren beherakada nabarmendu da, industriako eta zerbitzuetako eskaintzaren beherakada baino askoz handiagoa izan baita. Establezimenduen % 85 zerbitzuetakoak dira
Zerbitzu-jarduerak zituzten establezimenduak establezimendu guztien % 85 ziren, eraikuntza-sektorekoak % 11 eta gainerako % 4 industriakoak.
establezimenduak
2010
2011
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
GUZTIRA • Industria • Eraikuntza • Zerbitzuak
- 6,1 - 6,6 - 10,9 - 5,3
- 3,0 - 2,9 - 8,5 - 2,2
Iturria: Eustat. Ekonomia Jardueren Gidazerrenda
JARDUERA-ADARRAK Honako hauek ziren establezimendu-kopuru handieneko jarduera-adarrak: Merkataritza, Garraioa eta Ostalaritza (establezimenduen % 37), Jarduera profesionalak, teknikoak, administratiboak eta laguntzaileak (% 21), Eraikuntza (% 11) eta Administrazio Publikoa, Hezkuntza eta Osasuna (% 10). Jardueren bereizketa handiagoa eginda, establezimenduen ia herena (% 31) hamar jardueratan pilatuta zegoela ateratzen da (Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko motak). Honako hauek ziren establezimendu-kopuru handieneko jarduerak: juridikoak (guztiaren % 5,6), edari-establezimenduak (% 5,2), ondasun higiezinen alokairua (% 2,8), zergaeta kontabilitate-aholkularitza eta auditoretza (% 2,7) eta edergintza eta ile-apainketa (% 2,7).
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 28
28
Azkeneko urtean jatetxe eta janarien, edergintza eta ile-apainketakoen eta jarduera juridikoen hazkunde portzentuala nabarmendu da establezimendu gehieneko ekonomiajardueren artean. Bestaldeko muturrean, bizitegi-eraikuntzen, errepideko salgaien garraioaren eta edariestablezimenduen jarduerek izan zuten murrizketarik handiena.
jarduera nagusiak
2011
%∆
establezimendu-kopurua
• • • • • • • • • •
Jarduera juridikoak Edari-establezimenduak Ondasun higiezinen alokairua Zerga- eta kontabilitate-aholkularitza, auditoretza,… Edergintza eta ile-apainketa Salgaien errepideko garraioa Arropa-dendak Arkitekturako zerbitzu teknikoak Bizitegi-eraikinen eraikuntza Jatetxeak eta janariak
1.995 1.849 984 965 959 953 925 792 791 712
1,5 - 4,6 1,3 - 0,2 1,6 - 6,8 - 1,7 - 0,9 - 7,6 5,3
Iturria: Eustat. Ekonomia Jardueren Gidazerrenda. Motak (EJSNko 4 digitu). 2010arekiko aldakuntza.
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 29
29
2012KO I. HIRUHILEKOA
ADIERAZLEAK Azken datua
Azken datuaren Urte arteko data aldakuntza (%)
LAN-MERKATUA Biztanleria aktiboa (kop.)**
169.500
- 5,2
I. hiruhilekoa
Biztanleria okupatua (kop.)**
143.300
- 6,5
I. hiruhilekoa
Biztanleria langabea (kop.)**
26.200
2,7
I. hiruhilekoa
15,5
1,2*
I. hiruhilekoa
30.120
8,2
Martxoa
Hiribilduko pertsona afiliatuak (kop.)
169.229
- 2,3
Martxoa
Erregistratutako kontratuak (kop.)**
24.267
- 5,4
I. hiruhilekoa
76
- 14,6
I. hiruhilekoa
98,3
- 0,7
I. hiruhilekoa
20.154
-2,6
Martxoa
101,0
1,8
Martxoa
Ostatu-gauak (kop.)
253.048
-0,2
I. hiruhilekoa
Bidaiariak (kop.)
138.961
-2,0
I. hiruhilekoa
1,82
1,7
I. hiruhilekoa
4.391,5
- 18,2
Urtarrila/Otsaila
837,0
1,6
I. hiruhilekoa
15.440
1,5
Urtarrila/Otsaila
78,7
- 7,3
Urtarrila/Otsaila
365
10,6
Urtarrila/Otsaila
Langabezia-tasa (%)** Erregistratutako biztanleria langabea (kop.)**
MERKATARITZA Kontsumitzailearen konfiantza (indizea)*** Azalera handien salmentak (indizea)*** Hiribilduko pertsona afiliatuak Kontsumoko prezioak (indizea)*** TURISMOA
Batez besteko egonaldia (ostatu-gauak/bidaiariak)
GARRAIOA Salgaien itsas garraioa (milaka tona) Bidaiarien aireko garraioa (milaka) Bidaiarien garraio metropolitanoa (milaka) ENPRESA-JARDUERA Produkzio industriala (indizea)*** Merkataritzako sozietate berriak (kop.)***
* puntu portzentualak ** Bilbon bizi den biztanleria *** Bizkaiko adierazlea Iturria: EINen, Eustaten, SEPEren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren, Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioaren, Estatuko Portuen eta Aenaren datuetan oinarritutako lanketa propioa.
Bilboko Hiruhileko Koiuntura I- 2012 1
30