III 2012 Bilboko Hiruhileko Koiuntura Txostena
Laburpena Krisi ekonomiko orokorraren eragina hiribilduan ere nabaritzen da
Bilbo hiribilduko hirugarren hiruhilekoko koiuntura sozio-ekonomikoak egungo arazo ekonomikoak islatzen ditu. Krisialdiaren larritasuna ikusita, hazkunde ekonomikoko aurreikuspenak beherantz berrikusten ari dira. Nazioarteko Diru Funtsaren urriko proiekzioek -% 0,4ko atzeraldia islatzen dute eurogunean 2012rako, eta munduko ekonomiarako, aldiz, % 3,3ko hazkundea aurreikusten dute (beherantz doituta ekonomia emergenteetan eta garapen bidean daudenetan hazkundea moteldu egin delako). Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Eusko Jaurlaritzak urte osorako egindako aurreikuspenek BPGaren -% 1,2ko uzkurdura adierazten dute 2012rako, eta -% 2,4ko enplegu-galera. Eskariaren ikuspegitik, BPGaren agregatu guztiek negatiboan eboluzionatuko dutela aurreikusten da, kanpoko eskariak esportazioen hazkundearen ondorioz egingo duen ekarpenak izan ezik. Eta eskaintzaren ikuspegitik, bestalde, bai industriak eta bai zerbitzuen sektoreak ere urte arteko aldakuntza negatiboarekin amaituko dutela urtea aurreikusten da.
Biztanleria okupatua 5.400 lagunetan murriztu da eta biztanleria langabea 5.200 lagunetan gehitu
Bilboko hiribilduan ere agerikoa da krisi ekonomiko orokorraren eragina, lanmerkatuaren magnitude nagusien eboluzioa ikusita. Hala, hirugarren hiruhilekoan, Bilbon bizi diren herritar okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 5.400 gutxiago dira, eta langabeen kopurua 5.200 pertsonatan handitu da. Langabezia-tasa % 18,1ekoa da (aurreko hiruhilekoan % 15,0koa zen), eta gizonezkoen artean % 21,1era iritsi da. Bestalde, hiribilduko enpresetan Gizarte Segurantzan afiliatutako biztanle-kopurua 167.280koa zen hirugarren hiruhilekoaren bukaeran, ekainean baino 861 pertsona gutxiago (-% 0,5 ehunekotan). Afiliazioaren beherakada handia izan da udako hilabeteetan eta zerbait suspertu da irailean, hiletik hilerako % 4,0ko hazkundea izan baita (abuztuan baino 6.384 pertsona gehiago).
Langabezia-tasa maximo historikora iritsi da: 30.441 pertsona
Bestalde, erregistratutako langabe-kopuruak marka historiko berria ezarri zuen hirugarren hiruhilekoaren amaieran hiribilduan (30.441 lagun). Horrek esan nahi du % 2,5eko igoera izan zuela aurreko hiruhilekoarekiko (750 lagun gehiago, kopuru absolututan). 2011ko iraileko datuarekin alderatuta, langabezian 3.844 lagun gehiago daude erregistratuta (+% 14,5).
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 1
Krisi ekonomiko orokorrari atxikitako arazoak Bilboko herritarrek erregistratutako kontratu-kopuruaren beherakada handian ere islatzen dira. Izan ere, hirugarren hiruhilekoan 26.623 kontratu egin dira guztira, aurreko urteko aldi berean baino % 10,2 gutxiago. Kontratazioen beherakada oso esanguratsua izan da 24 urtetik beherako biztanleen artean, -% 20,6ko urte arteko aldakuntza izan baitu. Zerbitzu-sektoreko salmentek nabarmen egin dute behera, eta merkataritza-sektoreko krisiaren inpaktua luzatzen ari da
Jarduera-sektore nagusiei dagokienez, Bizkaiko zerbitzu-sektoreko salmenta-indizeak beherakada nabarmena izan du urteko bigarren hiruhilekoan (urte arteko -% 8,4), eta une honetako arazo ekonomikoak islatzen dituen joera guztiz negatiboa finkatu du. Merkataritza-sektorea soilik kontuan hartuta, kontsumoaren atoniak eta ekonomiaren eta enpleguaren eboluzioari buruz familiek daukaten ziurgabetasunak zuzenean eragiten dute salmentetan, enpleguaren bolumenean eta enpresa-ehunean. Bizkaiko salmenten sektorekako eboluzioaren emaitza txarrak (-% 8,3) are eta okerragoak izan litezke hiribilduan, sektore horrek, oro har, eta jatekoak ez diren produktuek, bereziki, hiribilduan duten garrantzi erlatiboa kontuan hartuta. Bilbon sektore horretan afiliatutakoen kopuruak murrizten jarraitzen du, eta baita merkataritza-lizentziak ere (txikizkakoa eta handizkakoa). Gainerako zerbitzuek salmenten % 8,5eko batez besteko urte arteko beherakada izan dute Bizkaian, oso esanguratsua izan dena administrazio-jardueretan, zerbitzu laguntzaileetan eta informazio- eta komunikazio-zerbitzuetan. Sektore horietan hiribilduko enpresetan afiliatutakoen kopurua ere murriztu egin da.
Hiribilduko hotelen jarduerak hobera egin du
Bilboko hotel-establezimenduen jarduerari dagokionez, hirugarren hiruhilekoko balantzea ona izan da, izan ere, urte arteko % 2,7ko gehikuntza egon da ostatu-gauen kopuruan eta % 3,0koa ostatu hartu duten bidaiarien kopuruan. Emaitza horiek atzerriko turismoaren dinamismoan oinarritu dira (Frantziatik, Erresuma Batutik, Alemaniatik eta Italiatik etorritakoak nabarmentzen dira), estatuko turismoaren portaera negatiboaren aurrean. Turismo-sektorearen emaitza onak Bilboko aireportuko bidaiari-fluxuan ere islatzen dira, aurreko urteko zifrak hobetzen jarraitzen baitu aireportuak. Hirugarren hiruhilekoan 1.291.179 bidaiari kontabilizatu dira, beraz, urte arteko % 5,6ko hazkundea egon da. Kopuru metatuetan, lehen bederatzi hilabeteetako bidaiari-fluxuaren gehikuntza % 4,5ekoa izan da.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 2
Salgaien itsas garraioaren emaitza txarrek jarduera industrialaren beherakada islatzen dute
Bestalde, itsas garraioaren balantzea txarra da. Uztailean eta abuztuan 4.835 mila tona merkantzia garraiatu dira Bilboko portuaren bitartez, beraz, urte arteko % 4,6ko beherakada egon da. Ontziratu gabeko likidoen, esaterako, petrolioaren eta bere deribatuen trafikoa murriztea (-% 10,8) izan da eboluzio horren arrazoi nagusia, portuak kudeatzen dituen salgaien erdia baino gehiago osatzen baitute. Ez dago dudarik salgaien itsas garraioa industria-jardueraren beherakadaren ondorioak jasaten ari dela, haren ekoizpen-indizeek beheranzko joera izan baitute azken hiruhilekoetan. Uztailean eta abuztuan, Bizkaiko industria-produkzioak urte arteko % 9,2ko beherakada izan du, zerbait txikiagoa izanik manufaktura-jardueretan (-% 8,8koa hain zuzen ere).
Kanpo-merkataritzak ere behera egin du, euroguneko uzkurdura ekonomikoaren eraginpean
Emaitza horiek koherenteak dira Bilboko kanpo-merkataritzak uztailean eta abuztuan izan duen beherakada esanguratsuarekin, Europako ekonomia nagusien uzkurdurak eraginda. Hala ere, kanpoko salmentek gako-faktorea izaten jarraitzen dute lurraldeko BPGaren beherakada arintzeko.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 3
Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA 2012an munduko ekonomia % 3,3 haziko dela aurreikusten da
Nazioarteko Diru Funtsaren aurreikuspenen arabera, munduko ekonomia aurreko hiletan aurreikusitakoa baino gehiago narriatuko da eta, ondorioz, hazkunde-proiekzioak beherantz berrikusi dira. NDFren arabera, “gako-galdera da ea munduko ekonomia susperraldi motel eta
gorabeheratsua izango zela aurreikusitakoaren barruan zurrunbilo gehigarrizko etapa bat zeharkatzen ari den, edo egungo motelaldiak osagai iraunkorragoa duen”. “Epe ertainera, zalantza garrantzitsuak daude munduko ekonomiak zor publiko handi
baten inguruan izango duen portaerari buruz eta baita merkatu emergenteetako ekonomiek beren hedapen-erritmo dinamikoari eusteko eta, aldi berean, kanpoko hazkunde-iturrien ordez barne-iturriak gero eta gehiago erabiltzeko aukerari buruz ere”. Aurreikuspen-taula berriaren arabera, munduko suspertze ekonomikoa aurrera egiten ari da, baina ahuldu egin da hala ere. 2012 osorako munduko ekonomiaren % 3,3ko hazkundea proiektatu da (uztailean proiektatutakoa baino bi hamarren gutxiago), 2011ko % 3,8ko hazkundearen aurrean. 2013an, munduko BPG % 3,6 haziko dela aurreikusten da.
munduko BPG
2011
2012
2013
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
MUNDUKO BPG
Ekonomia aurreratuak - Estatu Batuak - Eurogunea - Alemania - Frantzia - Italia - Espainia Ekonomia emergenteak eta garatzen ari direnak - Txina - India - Brasil - Errusia
3,8
3,3
3,6
1,6 1,8 1,4 3,1 1,7 0,4 0,4
1,3 2,2 -0,4 0,9 0,1 -2,3 -1,5
1,5 2,1 0,2 0,9 0,4 -0,7 -1,3
6,2
5,3
5,6
9,2 6,8 2,7 4,3
7,8 4,9 1,5 3,7
8,2 6,0 4,0 3,8
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2012ko urria) Aurreikuspenak
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 4
Eurogunea -% 0,4 uzkurtuko da 2012an, eta Espainiako ekonomia -% 1,5
NDFren arabera, ekonomia aurreratuetan “hazkundea txikiegia izaten ari da egoera goitik behera aldatzeko”. Beraz, 2012rako aurreikusitako hazkundea % 1,3koa da eta 2013rako aurreikusitakoa, berriz, % 1,5ekoa. Euroguneko herrialdeetan, BPG % 0,4 uzkurtuko da 2012an, eta hazkunde txiki bat izango du 2013an (% 0,2koa). Alemania eta Frantzia aurreikusitakoa baino gutxiago haziko dira, izan ere “ ahultasuna periferiatik eurogune osora hedatzen ari baita”. Espainiako ekonomiari buruzko aurreikuspenek, bestalde, 2012an BPG % 1,5 uzkurtuko dela adierazten dute (uztaileko aurreikuspenarekin alderatuta bi hamarreneko hobekuntza) eta % 1,3 2013an (hamarren bat okerrago). Eta merkatu emergenteetako eta garatzen ari diren merkatuetako ekonomia nagusietan, hazkundea (hasieran dinamikoa zena) moteldu egin da. Hori kontuan hartuta, 2012rako hazkunde-aurreikuspenak % 5,3koak dira eta 2013rakoak % 5,6koak.
EUSKAL Euskal ekonomia -% 1,2 uzkurtuko da 2012an eta -% 0,8 2013an
EKONOMIA
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak berriki argitaratu du 20122013 aldiari dagokion koadro makroekonomiko berria. Aurreikuspen berri horietan goranzko berrikuspen txiki bat egin da uztailean egindakoekin alderatuta. Aurreikuspen horien arabera, euskal ekonomia % 1,2 uzkurtuko da 2012an.
EAEko
BPG
2012 III
2012 IV
2012
2013
BPG Kontsumo pribatua Kontsumo publikoa Inbertsioa Barne-eskaeraren ekarpena Kanpoko saldoaren ekarpena
-1,6 -1,5 -3,6 -5,5 -2,8 1,2
-2,1 -1,5 -3,0 -4,9 -2,7 0,6
-1,2 -1,1 -2,2 -4,8 -2,2 1,0
-0,8 -0,9 -1,2 -3,4 -1,7 0,9
-3,0 -7,0 -0,6
-3,5 -6,8 -0,9
-2,5 -6,5 -0,3
-1,3 -4,5 -0,3
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
Industria Eraikuntza Zerbitzuak
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Eszenategi makroekonomikoa (2012ko iraila)
2013rako hazkunde ekonomikoaren estimazioak, gainera, BPG % 0,8 eroriko dela iragartzen du. Aurreikusitako hiruhilekoaren eboluzioak narriadura adierazten du 2012ko azken hilabeteetan. 2013tik aurrera zertxobait suspertzen hasiko litzateke eta urte arteko hazkunde positiboekin amaituko luke urtea.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 5
Euskal Autonomia Erkidegoko barne-eskaria portaera okerreneko agregatu gisa azaltzen da, aurreikusitako aldirako ekarpen negatiboa aurkezten duelako. Euskal ekonomiaren osagai dinamikoena kanpo-eskaria izango da. Esportazioak inportazioak baino gehiago haziko direla aurreikusten da. 2012ko bigarren seihilekoari dagokionez, hirugarren hiruhilekoan euskal ekonomia -% 1,6 uzkurtuko dela aurreikusten da eta -% 2,1 laugarren hiruhilekoan. Eskariaren ikuspegitik, agregatu guztien ekarpena negatiboa izango da urtea amaitu arte, kanpoko saldoaren ekarpena izan ezik. Eskaintzaren ikuspegitik, bestalde, sektore handi guztiek 2012an eta 2013an urte arteko aldakuntza-tasa negatiboa izango dutela aurreikusten da: % 2,5eko eta % 1,3ko atzeraldiak industrian, % 6,5eko eta % 4,5ekoak eraikuntzan eta % 0,3koa (2012an nahiz 2013an) zerbitzuetan. Atzeraldi-testuinguru honetan, enpleguak galtzen jarraituko dugu, eta % 2,4ko urte arteko aldakuntza-tasa negatiboa aurreikusten da 2012rako eta -% 1,6koa 2013rako. Langabezia-tasa, bestalde, 2012an % 12,3koa izango dela aurreikusten da, batez beste, eta 2013an % 12,9koa.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 6
Lan-merkatua MAGNITUDE NAGUSIAK Hirian bizi den biztanleria langabearen hazkunde handia eta biztanleria okupatuaren beherakada
Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuei erreparatuta, 2012ko hirugarren hiruhilekoan Bilboko biztanleria okupatua (16 urte eta gehiagokoak) 135,1 mila lagun izango direla kalkulatu da, aurreko hiruhilekoan baino 5.400 lagun gutxiago (-% 3,8). Emaitza horrek areagotu egiten du okupazioaren beheranzko joera Bilboko biztanleen artean, krisi ekonomikoaren eraginak aurrera jarraitzen duela agerian utziz. Horrela, hiribilduan bizi direnen enplegu-tasa % 46,0koa da (16 urte eta gehiagoko biztanleen artean), izanik % 42,8koa emakumeen artean eta % 50,1ekoa gizonezkoen artean. Biztanleria okupatuaren galera ia osoa bat dator biztanleria langabearen hazkundearekin, 2012ko bigarren hiruhilekoan 24,7 mila lagun izatetik hirugarren hiruhilekoan 29,9 mila lagun izatera igo baita (5,2 mila lagun gehiago, eta % 21,1eko hazkunde erlatiboa). Langabeziaren hazkunde handi hori gizonezkoen artean pilatu da (+% 38,4), eta dagoeneko 17,3 mila gizonezko dira lanik gabe daudenak (bigarren hiruhilekoan baino 4.800 gehiago). Bestalde, langabezian dauden emakumeen kopurua % 3,3 hazi da. Eboluzio hori ikusita, Bilboko biztanleriaren langabezia-tasa % 18,1ean kokatu da, % 21,1 gizonezkoen artean eta % 15,2 emakumeen artean. Biztanleria aktiboa, okupatua eta langabea [milakoetan]
Biztanleria aktiboa
185
III-2011 176,4
III-2010 171,7
175 III-2012 165,0
20,2
165
21,5 Biztanleria langabea
III-2011 156,2
III-2010 150,2
155
29,9 145
Biztanleria okupatua 135 III-2012 135,1 125
I
II
III 2010
IV
I
II
III
IV
I
II
2011
III 2012
Iturria: EIN, Biztanleria Aktiboari buruzko Inkesta. 16 urte eta gehiagoko biztanleria.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 7
BIZTANLERIA AFILIATUA Hiribilduko enpresetako biztanleria afiliatuaren kopuruak susperraldia izan du irailean. Dena den, % 0,5 murriztu da ekainarekin alderatuta
Urteko lehen hilabeteetan ikusitako joeraren eta abuztuan izandako beherakada handiaren ondoren, Bilboko enpresetan Gizarte Segurantzan afiliatutako biztanleriak aurreko hiletako balioak berreskuratu ditu irailean. Zehazki, irailean Bilboko enpresetan afiliatutako biztanle-kopurua 167.280 lagunekoa zen, hain zuzen ere, bigarren hiruhilekoaren bukaeran zegoena baino % 0,5 gutxiago (861 afiliatu gutxiago). Abuztuarekin alderatuta, bestalde, Gizarte Segurantzako afiliatuen kopurua 6.384 hazi da, hau da, % 4,0.
Biztanleria afiliatua
Etxeko langileen erregimenean soilik handitu da afiliaziokopurua
Biztanleria afiliatuaren kotizazio-erregimenen araberako banaketak dio irailean % 82,3k Erregimen Orokorrean kotizatzen zuela (138.224 lagun), % 13,3k Langile Autonomoen Erregimen Berezian kotizatzen zuela (22.311 lagun), % 3,4 Etxeko Langileen Erregimen Berezikoa zela (5.771 lagun) eta % 0,6 Itsasoko Langileen Erregimen Berezian eta Nekazaritzako Erregimen Berezian izena emanda zegoela (974 lagun guztira).
Ekainarekin alderatuta, Gizarte Segurantzako afiliazioaren beherakada orokorra ikusten da. Etxeko Langileen Erregimen Berezikoen afiliazioak soilik egin du gora aldi horretan (% 12,3). Gainerako erregimenek eboluzio negatiboak izan dituzte: -% 7,7 Itsasoko Langileen Erregimen Berezian eta Nekazaritzako Erregimen Berezian eta -% 0,9 bai Erregimen Orokorrean eta bai Langile Autonomoen Erregimen Berezian ere. Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 8
pertsona afiliatuak GUZTIRA Erregimen Orokorra Autonomoak Etxeko langileak Nekazaritzakoa eta Itsasoko langileena
2012-09
167.280 138.224 22.311 5.771 974
%∆
-0,5 -0,9 -0,9 12,3 -7,7
Aldakuntza-tasa ekainarekiko Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Hezkuntza da, alde handiarekin, afiliatu gehien galdu dituen jarduera-adarra
Biztanleria afiliatua jarduera-adarren arabera xehatzeak1 agerian utzi du berriz ere zerbitzu-sektorearen nagusitasuna, sektore horrek hartzen baitu Bilboko enpresetan afiliatutako biztanleen % 87,3. Ekainarekin alderatuta, zerbitzuen sektoreko afiliazioak % 4,5eko beherakada izan du, industrian (-% 2,9), eraikuntzan edo lehen sektorean (% 0,2) baino emaitza kaskarragoak lortuz. Zerbitzu-sektorearen barruan, afiliazio gehien biltzen dituen jarduera merkataritza da (guztizkoaren % 13,2), zerbitzu administratibo eta laguntzaileen aurretik (% 10,0), osasun-zerbitzuen aurretik (% 7,4), zerbitzu profesional, zientifiko eta teknikoen aurretik (% 7,0), hezkuntza-zerbitzuen aurretik (% 6,6), eta Administrazio Publikoari lotutakoen aurretik (% 6,6). Bigarren hiruhilekoaren bukaerako datuaren eboluzioari dagokionez, nabarmentzekoa da abuztura bitartean izandako hezkuntzako enpleguen beherakada (-% 29,1, ekainean baino 4.330 pertsona gutxiago), ekainarekin alderatuta izandako afiliazio-galeraren bi heren hartzen baititu. Esanguratsuak dira zerbitzu administratibo eta laguntzaileetako enpleguen galerak ere (-% 4,4 edo 749 enplegu gutxiago), merkataritzakoak (-% 2,1 edo 461 enplegu gutxiago), zerbitzu profesional, zientifiko eta teknikoetakoak (-% 3,3 edo 379 enplegu gutxiago) nahiz informazio- eta komunikazio-zerbitzuetakoak (-% 4,9 edo 374 enplegu gutxiago).
1 Abuztuari buruzko azken informazio eskuragarria Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 9
pertsona afiliatuak jarduera-adarrak Lehen sektorea
2012-08
%∆
399
-0,2
9.951
-2,9
Industria
6.256
-2,5
Energia
1.496
-3,2
Industria eta Energia
Hondakinak eta ura
2.199
-3,6
Eraikuntza
10.146
-2,9
Eraikuntza
3.662
-4,5
Eraikuntzako laguntzailea
6.484
-1,9
140.400
-4,5
Merkataritza
21.253
-2,1
Administratiboak eta laguntzaileak
16.094
-4,4
Hezkuntza
10.547
-29,1
Profesionalak, zientifikoak eta teknikariak
11.193
-3,3
Administrazio Publikoa
10.539
-1,3
Osasuna
11.905
3,2
Gizarte-zerbitzuak
7.079
-2,9
Finantza-jarduerak eta aseguruak
9.353
-1,5
Garraioa eta biltegiratzea
9.627
0,7
Ostalaritza
7.990
-2,8
Informazioa eta komunikazioak
7.213
-4,9
Etxeko langileak
6.204
6,8
Aisiakoak eta kulturalak
2.583
-12,1
Ostatua
1.263
-0,8
Higiezinak
1.146
1,7
Beste zerbitzu batzuk
6.411
-1,9
Zerbitzuak
Aldakuntza-tasa ekainarekiko Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Afiliazioa gutxiago murriztu da Bilbon erreferentziako hiriburu gehienetan baino
Gainerako euskal hiriburuekin alderatuta, Bilboko Gizarte Segurantzako afiliazioaren eboluzioa Gasteizen (-% 0,7) eta Iruñean (-% 1,6) izandakoa baino zerbait hobea eta Donostian (+% 0,7) izandakoa baino zerbait kaskarragoa da. Espainiako bost hiriburu garrantzitsuenetan erregistratutako afiliazioari dagokionez, Zaragozak soilik izan du eboluzio positiboa (+% 0,3) ekaineko afiliazioarekiko. Gainerako hiriburuek eboluzio negatiboa izan dute. Valentzian (-% 2,1) eta Bartzelonan (-% 1,1) izandako beherakadak nabarmentzen dira, Sevillan (-% 0,9) eta Madrilen (-% 0,6) izandakoekin alderatuta.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 10
benchmarking
2012-09
%∆
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa
1.693.140 971.779 327.463 308.369 260.404 ..
-0,6 -1,1 -2,1 -0,9 0,3 -0,9
BILBO
167.280
-0,5
109.783 106.451 92.513 .. ..
-0,7 0,7 -1,6 -0,6 -0,7
pertsona afiliatuak
Gasteiz Donostia IruĂąa G-3ren batez bestekoa G-9ren batez bestekoa
Aldakuntza-tasa ekainarekiko G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza G-3: Gasteiz, Donostia eta IruĂąea G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
KONTRATUAK Biztanleria egoiliarrak erregistratutako kontratukopuruak murrizten jarraitzen du
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako datuek, urteko hirugarren hiruhilekoari dagozkienek, adierazten dute aldi horretan Bilbon bizi den biztanleriak 26.623 lan-kontratu formalizatu dituela guztira. Horrek % 10,2ko beherakada esan nahi du 2011ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Hiruhileko arteko kopurutan, beherakada % 2,6koa izan da. Generoari dagokionez, gizonezkoen nahiz emakumeen kontratazioek beherakadak izan dituzte, gizonezkoen kontratazioen beherakada handiagoa izan bada ere (-% 11,2, emakumeen -% 9,2aren aurrean). Hala, emakumeen artean 13.845 kontratu erregistratu dira eta gizonezkoen artean 12.778.
25 urtez azpikoen kontratuak % 20,6 gutxitu dira
Adin-multzoen araberako azterketak adierazten du kontratu-kopuru handiena 25 eta 34 urte arteko pertsonek formalizatu dutela (9.668 kontratu, guztizkoaren % 36,3), eta ondoren 35 eta 44 urte arteko segmentukoek (6.374 kontratu, % 23,9).
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 11
45 urtetik gorakoen segmentuak 5.502 kontratu formalizatu ditu eta 16 eta 24 urte bitartekoak 5.079 kontratu (% 20,7 eta % 19,1, hurrenez hurren). 2011ko aldi berarekiko eboluzioari dagokionez, eta adin-multzo guztiek eboluzio negatiboa duten arren, adin-segmentu gazteenak izan du murrizketarik handiena (-% 20,6koa).
kontratuak
2012 III
%∆
GUZTIRA Emakumeak Gizonezkoak
26.623 13.845 12.778
-10,2 -9,2 -11,2
5.079 9.668 6.374 5.502
-20,6 -9,8 -7,6 -2,2
16 25 35 45
- 24 urte - 34 urte - 44 urte urte eta gehiago
Aldi baterakoak Mugagabeak
24.911 1.712
-10,4 -7,7
Zerbitzuak Eraikuntza Industria Lehen sektorea
23.740 1.335 1.380 168
-9,2 -20,1 -14,6 -22,6
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: SEPE.
Erregistratutako kontratuen % 93,6 aldi baterakoak izan dira
Jarduera-sektoreen arabera erregistratutako kontratuen banaketak adierazten du zerbitzuen sektoreak duela biztanleria egoiliarraren kontratu-kopuru handiena (23.740) eta sektore hori dela, gainera, 2011ko aldi berarekin alderatuta murrizketarik txikiena izan duena (-% 9,2koa). Lehen sektorean murrizketa % 22,6koa izan da, eraikuntzan % 20,1ekoa eta industrian % 14,6koa. Azkenik, aipagarria da Bilboko biztanleek 2012ko hirugarren hiruhilekoan erregistratutako kontratuen % 93,6 aldi baterakoak izan direla (24.911), eta % 6,4 bakarrik izan direla mugagabeak edo mugagabe bihurtutakoak (1.712 guztira). Bai kontratu mugagabeek eta bai aldi baterakoek atzera egin dute 2011ko hirugarren hiruhilekoarekiko (-% 7,7 eta -% 10,4, hurrenez hurren).
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 12
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA Erregistratutako langabezia % 2,5 gehitu da aurreko hiruhilekoarekiko
20012ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran, erregistratutako pertsona langabeak 30.441 ziren Bilbon, hau da, aurreko hiruhilekoan baino % 2,5 gehiago (750 langabe gehiago kopuru absolututan). 2011ko iraileko datuarekin alderatuta, erregistratutako langabezia % 14,5 gehitu da: 3.844 lagun gehiago kopuru absolututan.
Erregistratutako langabezia
Langabeen kopurua zertxobait gehiago handitu da gizonezkoen artean emakumeen artean baino (% 2,7 eta % 2,4, hurrenez hurren). Ekainarekiko gehikuntza horien ondorioz 15.572 emakume eta 14.869 gizonezko daude erregistratuta langabe gisa.
Langabeziaren gehikuntza handiena 35 urtez azpikoen artean erregistratu da
Adin-segmentuen arabera erregistratutako langabeziaren banaketa ez da ia aldatu aurreko aldiekiko, beraz, langabe gehienak adin handieneko biztanleen artean pilatzen dira. Hirugarren hiruhilekoan, erregistratutako langabeen % 41,4k 45 urte edo gehiago ditu, 35 eta 44 urte bitartean dituzten (% 26,9), 25 eta 34 urte bitartean dituzten (% 23,8) eta 16 eta 24 urte bitartean dituzten (% 7,9) pertsonen parte-hartze erlatiboaren aurretik. Ekainarekiko eboluzioari dagokionez, hazkunderik handienak 35 urtetik beherako pertsonen artean erregistratu dira (% 4,0 ingurukoa).
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 13
erregistratutako langabezia
2012-09
%∆
30.441 15.572 14.869
2,5 2,4 2,7
- 24 urte - 34 urte - 44 urte urte eta gehiago
2.395 7.241 8.188 12.617
3,9 4,0 1,6 2,1
hilabete arte. hilabetetik 1 urtera - 2 urte - 3 urte urte baino gehiago
10.889 5.322 6.969 2.888 4.373
2,2 -2,4 0,0 18,2 5,0
19.198 11.243
2,9 2,0
GUZTIRA Emakumeak Gizonezkoak
16 25 35 45
6 6 1 2 3
Ez du prestaziorik jasotzen Prestazioak jasotzen ditu
Aldakuntza-tasa ekainarekiko Iturria: SEPE eta Lanbide
Langabezian emandako denborari dagokionez, kontuan hartzekoa da erregistratutako langabeen herenak baino gehiagok 6 hilabete baino gutxiago daramatzala egoera horretan (10.889 pertsona, guztizkoaren % 35,8). Langabezian egindako denbora urtebetera luzatzen bada, parte-hartze erlatiboa % 53,3raino igotzen da. Langabeen bostetik batek, gutxi gorabehera, urte bat eta bi urte artean darama egoera horretan (% 22,9), langabezian gutxienez bi urte daramatzatenen antzeko portzentajea (% 23,8).
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 14
Erregistratutako langabezia hiri handietakoen antzeko proportzioan gehitu da
Azkenik, hirugarren hiruhilekoan Bilbon erregistratutako langabeziak Espainiako hiriburu nagusien batez bestekoaren antzera (hiruhileko arteko % 2,2ko hazkundea) eta gainerako euskal hiriburuen batez bestekoa baino hobeto (% 3,9) eboluzionatu duela esan behar da.
benchmarking
2012-09
%∆
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa
244.162 112.088 82.931 88.819 58.950 ..
3,0 1,4 2,6 3,4 0,7 2,2
BILBO
30.441
2,5
20.398 10.880 16.469 .. ..
5,4 2,4 3,8 3,9 2,8
erregistratutako langabezia
Gasteiz Donostia IruĂąa G-3ren batez bestekoa G-9ren batez bestekoa Aldakuntza-tasa ekainarekiko Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 15
Merkataritza Merkataritza-sektoreko salmenten beherakada areagotu egin da
Bizkaiko merkataritza-sektoreko salmentek beherakada nabarmena izan dute hirugarren hiruhilekoan, eta aurreko hiruhilekoetako eboluzio negatiboa areagotu dute. Zehazkiago esateko, merkataritzako salmenta-indizeak urte arteko % 8,2ko beherakada izan du termino nominaletan (behin urtaroen eraginak ezabatu ondoren), eta % 1,8ko beherakada urteko lehen hiruhilekoan. Taula erantsiak adierazten duen bezala, txikizkako merkataritza-azpisektoreko salmenten beherakada (-% 7,4) handizkako azpisektorean (-% 8,5) eta ibilgailuen salmenta- eta konponketa-azpisektorean (-% 9,4) erregistratutakoa baino zerbait txikiagoa izan da. Txikizkako azpisektorean, janarien salmentek % 4,1eko beherakada nominala izan dute aurreko urteko bigarren hiruhilekoarekiko, eta gainerako produktuek beherakada nabarmenagoa izan dute (% 10,8koa betez beste).
merkataritza
2012 I
2012 II
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
-1,8
-8,2
-5,3
-9,4
-2,0
-8,5
Txikizkako merkataritza  Janariak  Gainerako produktuak
-0,8 0,3 -2,4
-7,4 -4,1 -10,8
PERTSONA OKUPATUAK
-1,9
-2,7
SALMENTAK Ibilgailu motordunen konponketa Handizkako merkataritza
salmenta
eta
Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Oinarria: 2010. Iturria: Eustat.
Merkataritza-gune handietako salmenten beherakada ere areagotu egin da
Bizkaiko merkataritza-gune handiei dagokienez (2.500 m2-tik gorako establezimenduak), hirugarren hiruhilekoan salmenta-indizea % 2,5 jaitsi da aurreko urteko aldi berarekiko. Beraz, aurreko hiruhilekoan baino emaitza kaskarragoa lortu da (-% 5,4). Kasu honetan ere janarien salmentek neurri txikiagoan jasan dute krisi ekonomikoaren eragina, % 1,0ko beherakada izan baitute 2011ko hirugarren hiruhilekoarekiko. Gainerako produktuen salmentek, bestalde, % 3,2ko beherakada izan dute azken urtebetean.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 16
merkataritzako gune handiak
2012 II
2012 III
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
SALMENTAK  Janariak  Beste produktu batzuk
-5,4 0,6 -8,4
-2,5 -1,0 -3,2
PERTSONA OKUPATUAK
-3,9
-2,7
Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Behin-behinekoak Iturria: Eustat.
Merkataritza-sektoreko salmenten beherakada orokorrak zuzenean eragiten die sektoreko okupazio-kopuruei. Bizkaiko merkataritza-sektoreko biztanleria okupatuaren indizeak urte arteko % 2,7ko beherakada izan du 2012ko bigarren hiruhilekoan, eta merkataritza-gune handiei dagokiena proportzio berean erori da hirugarren hiruhilekoan. Merkataritza-sektoreko afiliazioa % 4,1 murriztu da azken urtebetean, eta 913 enplegu galdu dira
Datu horiek bat datoz Bilboko merkataritza-sektoreko afiliazioaren eboluzioarekin. Eskura ditugun azken datuen arabera, abuztuari buruzko datuak dira horiek, sektoreko afiliatuak 21.253 lagun dira, guztira, hau da, hiribilduko biztanleria afiliatuaren totalaren % 13,2. Txikizkako merkataritzak sektoreko biztanleria afiliatuaren bi heren hartzen ditu (% 66), 14.126 lagun guztira. Handizkako merkataritzak, berriz, 5.625 lagun hartzen ditu. Duela urtebete erregistratutako afiliazio-kopuruekin alderatuta, Bilbok % 4,1eko beherakada izan du afiliazioan, hau da, 2011ko abuztuan baino 913 afiliatu gutxiago dauzka gaur egun. Txikizkako azpisektorean % 3,1eko beherakada izan du afiliazioak, eta 458 enpleguren galera garbia urtebetean. Handizkako azpisektorean 308 enplegu galdu dira (-% 5,2) eta ibilgailuen salmenta eta konponketako azpisektorean 147 enplegu (-% 8,9).
Merkataritza-ehuna murriztu egin da, batez ere txikizkako azpisektorean
Koiuntura ekonomiko orokor txarra eta, bereziki, merkataritzakoa enpresa-ehunaren galeran islatzen dira. Abuztuan, zehazki, Bilbon 2.972 enpresa zeuden Gizarte Segurantzan inskribatuta (eta soldatako langileekin) merkataritza-sektorean: 1.947 txikizkako azpisektorean, 800 handizkako azpisektorean eta gainerako 225 ibilgailuen salmenta eta konponketako enpresak.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 17
Aurreko hiruhilekoaren amaieran (ekainean) erregistratutako enpresa-kopuruarekin alderatuta, merkataritza-ehuna % 2,7 murriztu da. Beherakada -% 3,1ekoa izan da txikizkako merkataritzako enpresen artean. Handizkako azpisektorean beherakada % 1,5ekoa izan da eta ibilgailuen salmenta eta konponketakoan % 2,6koa. 2011ko abuztuko datuarekin alderatuta, sektoreko ehunaren beherakada % 1,8koa izan da (-% 2,1ekoa txikizkako azpisektorean). Lehen ere azaldu den bezala, automobil-merkatuaren egoera oso kezkagarria da, eta Bizkaiko ibilgailuen salmenta eta konponketako azpisektoreak urte arteko % 9,4ko beherakada izan du 2012ko bigarren hiruhilekoan. Merkatuaren eboluzio hori nabarmen geratu da Bizkaiko automobilen matrikulaziodatuak aztertzean, azken hiruhilekoetako joera negatiboari eutsi baitio. Hirugarren hiruhilekoan, zehazki, urte arteko % 11,2ko beherakada erregistratu da, eta aurreko urteko aldi berean baino 380 ibilgailu gutxiago matrikulatu dira.
Automobilen matrikulazioa % 12,6 murriztu da
Taula erantsiak adierazten duen bezala, ibilgailu partikularren matrikulazioa % 1,9 soilik murriztu da BEZaren irailaren 1eko 2 igoeraren aurrean erosketak aurreratzearen eraginez. Enpresako automobilen eta bestelakoen epigrafean pilatu da beherakada (% 27,4).
automobilen matrikulazioa
2012 III
%∆
GUZTIRA
3.016
-11,2
 Partikularrak  Enpresak eta beste batzuk
2.117 899
-1,9 -27,4
Bizkaiko datuak. Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Faconauto.
2
Eta ea PIVE planak (ibilgailu eraginkorra sustatzeko urriaren 1etik aurrera indarrean dagoen pizgarrien programak) merkatua dinamizatzea lortzen ote duen egiaztatu ahal izango da datozen hilabeteotan.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 18
Turismoa Turista atzerritarren ostatu-gauak % 12 gehitu dira
Hiribilduko hotel-establezimenduen jardueraren balantzea ona izan da azken hiruhilekoan, bai hartutako bidaiari-kopuruari dagokionez eta bai establezimendu horietan egindako ostatu-gauei dagokienez ere. Hirugarren hiruhilekoan, zehazki, 462.898 ostatu-gau erregistratu dira; gehikuntza, beraz, aurreko urteko aldi berarekiko % 2,7koa izan da. Gehikuntza horren arrazoia hiru izar eta gehiagoko hoteletako ostatu-gauen eboluzio positiboa izan da (urte arteko % 3,4koa), kategoria apalagoetako establezimenduetan izandako ostatu-gauak % 0,5 murriztu baitira. Ostatu-gauen eboluzioa aldatu egiten da bisitarien jatorriari erreparatzen bazaio ere. Hala, estatuko bisitarien kopuruak murrizten jarraitzen duen bitartean (-% 3,6 2011ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz gero), nazioarteko turistek egindako ostatu-gauen kopurua nabarmen handitu da (% 12,0), ostatu-gau guztien % 44 hartzeraino.
turismoa
2012 III
%∆
OSTATU-GAUAK 3 izar edo gehiagoko hotelak 3 izar baino gutxiagoko hotelak eta pentsioak
462.898 379.814 83.084
2,7 3,4 -0,5
Estatukoak Atzerritarrak
259.502 203.396
-3,6 12,0
BIDAIARIAK Estatukoak Atzerritarrak
229.186 121.684 107.502
3,0 -5,9 15,4
2,02
-0,3
BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Eustat.
Bidaiari-kopurua, bestalde, 229.186 pertsonara igo da, hau da, aurreko urteko hirugarren hiruhilekoan baino % 3,0 gehiago. Ostatu-gauen kasuan bezala, gehikuntza horren arrazoia atzerriko bidaiarien gorakada handia izan da (% 15,4koa), estatuko bisitarien kopuruak atzera egin baitu (-% 5,9an).
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 19
Estatuko bisitarien jatorriaren azterketa xehatuago batek erakusten digu hiru autonomia-erkidegok biltzen dutela sarreren % 57,5: Madril dago lehen tokian (Estatuko bidaiari guztien % 25,2), bigarren tokian Katalunia (% 17,2) eta EAEko gainerakoa hirugarren lekuan (% 15,1). 2011ko hiruhileko berarekin alderatuta, Andaluziako bisitarien gehikuntza (% 36,7) eta Madrilgo bisitariena (% 11,2) nabarmentzen da, Kataluniako (-% 25,2) eta EAEko gainerako udalerrietako turistek izandako beherakadaren (-% 2,4) aurrean, besteak beste. Atzerriko bidaiarien artean, Frantziako turistak nabarmentzen dira (nazioarteko bidaiari guztien % 19,5 hartzeraino), eta ondoren datoz Erresuma Batukoak (% 11,5) eta Italiakoak (% 9,7). Erresuma Batuko bidaiarien (% 25,3), Alemaniakoen (% 25), AEB eta Kanadakoen (% 24,0) eta Frantziakoen (% 22,1) gehikuntza nabarmentzen da, eta beste aldean, Italiako bidaiarien beherakada (-% 6,2).
nazioarteko bidaiariak GUZTIRA Frantzia Erresuma Batua Italia Alemania Ibero Amerika AEB eta Kanada Beste herrialde batzuk
2012 III
107.502 20.993 12.394 10.469 9.980 8.073 7.973 37.620
%∆
15,4 22,1 25,3 -6,2 25,0 4,8 24,0 14,6
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Eustat.
Batez besteko egonaldiak 2 ostatu-gautik gorakoak dira
Bidaiarien sarreren eta Bilboko hotel-establezimenduetako ostatu-gauen eboluzioak batez besteko egonaldien murrizketa txiki bat eragin dute (% -0,3), bi ostatugau/bidaiariko batez bestekoaren gainetik jarraitzen duen arren.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 20
Benchmarking: euskal hiriek, oro har, ostatu-gauen gehikuntza izan dute
Espainiako bost hiriburu handienetako ostatu-gauen eboluzioak agerian uzten du turismo-sektorea, koiuntura ekonomikoaren ondorioz, bizitzen ari den egoera gogorra. Hain zuzen ere, erreferentziazko hiriburuen artean, Bartzelonak soilik gehitu du hirugarren hiruhilekoan erregistratutako ostatu-gauen kopurua (% 1,6). Aitzitik, Madrilek (-% 9,4), Zaragozak (-% 4,8), Valentziak (-% 4,2) eta Sevillak (-% 1,6) aldakuntza negatiboak dituzte aurreko urtearekiko. Eboluzio horien ondorioz, bost hiriburuetako batez bestekoak % 3,7 egin du behera aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Gainerako euskal hiriburuetako ostatu-gauen kopuruak, bestalde, gora egin du aldi berean: % 7,6 IruĂąean, % 6,7 Gasteizen eta % 1,1 Donostian.
benchmarking
2012 III
%∆
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa (hiriak)
3.864.965 5.107.929 1.032.060 906.193 341.731 ..
-9,4 1,6 -4,2 -1,6 -4,8 -3,7
BILBO
462.898
2,7
172.504 334.965 171.423 .. ..
6,7 1,1 7,6 5,1 0,0
ostatu-gauak
Gasteiz Donostia IruĂąa G-3ren batez bestekoa (hiriak) G-9ren batez bestekoa (hiriak) Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Eustat eta EIN
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 21
Garraioa ITSAS GARRAIOA Salgaien itsas trafikoak murrizten jarraitzen du
Uztailean eta abuztuan 4.835 mila tona merkantzia garraiatu dira Bilboko portuaren bitartez. Horrek esan nahi du urte arteko % 4,6ko beherakada egon dela kudeatutako merkantzien bolumen osoan. Uztailean merkantzien garraioak beherakada handia izan zuen, abuztuan gainditu duena. Uztailean eta abuztuan Bilboko portuaren bitartez kudeatutako salgaien trafikoaren % 53,8 ontziratu gabeko likidoei (petrolioari eta gasari) dagokie, eta 2011ko aldi berarekin alderatuta % 10,8 murriztu da kopurua. Merkantzia orokorrek aldi horretan garraiatutako salgai guztien % 31,8 biltzen dute, urte arteko % 6,2ko beherakadarekin. Ontziratu gabeko solidoek (txatarrak batik bat) osatzen dute garraiatutako merkantziaren % 12,6, urte arteko % 24,2ko gehikuntzarekin. Azkenik, salgaien % 1,8 beste trafiko-mota bati dagokio (hornidura, arrantza eta barne-trafikoa).
Salgaien itsas garraioa
Urteko lehen zortzi hilabeteetan metatutako salgaien trafikoa 18.411 mila tonakoa izan da, hau da, 2011ko aldi berean portuan garraiatutakoa baino % 17,4 gutxiago (22.294 mila tona).
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 22
Azkenik, esan beharra dago Bilboko portuan merkataritza-ontziek uztailean eta abuztuan egindako eragiketak 481 izan zirela. Horrek esan nahi du urte arteko % 0,6ko beherakada egon zela. Metatutako kopurutan, 2012ko urtarrila eta abuztua bitartean, merkataritza-ontzien 1.857 eragiketa erregistratu dira Bilboko portuan, 2011ko aldi berean baino % 12,1 gutxiago.
AIREKO GARRAIOA
Eragiketak gutxitu egin diren arren, aireportuko bidaiari-kopurua handitu egin da
Urteko hirugarren hiruhilekoan, Bilboko aireportuak 1.291.179 bidaiari izan ditu guztira, eta horrek % 5,6 gehiago esan nahi du 2011ko aldi berarekin alderatuta (68.695 bidaiari gehiago, kopuru absolututan). Datu horiek ikusita, urteko lehen bederatzi hilabeteetako balantzea oso positiboa da 2011ko aldi berarekin alderatuta, bidaiarikopurua % 4,5 handitu baita. Merkataritza-hegaldietako (horrelakoek hartzen dute Loiuko aireportutik egiten diren hegaldien gehiengoa) bidaiarien jatorriaren araberako banaketak adierazten du bidaiarien trafikoaren bi heren baino zertxobait gutxiago nazionala dela (% 63,7) eta gainerakoa nazioartekoa dela (% 36,3). Urte arteko kopurutan, hegaldi nazionaletako nahiz nazioarteko hegaldietako bidaiarikopurua handitu egin da. Nazioarteko hegaldietako bidaiarien kopurua hazi da gehien 2011ko hirugarren hiruhilekoarekiko (% 12,5), hegaldi nazionaletako bidaiarien hazkundea % 1,8koa izan den bitartean.
aireko garraioa
2012 III
%∆
BIDAIARIAK (kop.)  Nazionalak  Nazioartekoak
1.291.179 820.473 468.596
5,6 1,8 12,5
ERAGIKETAK (kop.)
13.847
-4,9
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: AENA.
Nazioarteko hegaldietako bidaiari-kopurua handitu egin da uztailean (% 14,6), abuztuan (% 10,4) eta irailean (% 12,6). Hegaldi nazionaletako bidaiari-kopurua, bestalde, handitu egin da uztailean eta abuztuan (% 5,9 eta % 1,9, hurrenez hurren), baina atzera egin du irailean (-% 1,7).
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 23
Benchmarking: Loiuko aireportuko bidaiari-kopurua handitu egin da bidaiariak gutxitzeko testuinguru orokorrean
Eragiketa-kopuruari dagokionez, 2012ko hirugarren hiruhilekoan 13.847 izan dira guztira, beraz, % 4,9ko beherakada izan du 2011ko hiruhileko berarekin alderatuta. Bilboko aireportuko bidaiari-fluxuaren gehikuntza ez dator bat erreferentziako beste aireportu batzuetan lortutako emaitzekin. Espainiako erreferentziako bost hiriburuen (G5) eboluzioa aztertuta, urteko hirugarren hiruhilekoan bidaiarien trafiko metatua % 3,3 murriztu dela ikusi da 2011koarekin alderatuta. Bartzelonako aireportuak soilik handitu du bidaiari-fluxua aldi horretan (% 5,9).
benchmarking aireportuetako bidaiariak Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko metatua BILBO Gasteiz Donostia IruĂąa G-3ko metatua G-9ko metatua
2012 III
%∆
12.923.965 11.196.537 1.539.136 1.191.349 158.005 27.008.992
-8,9 5,9 -0,1 -15,7 -30,8 -3,3
1.291.179
5,6
1.865 69.418 48.475 119.758 28.419.929
28,8 10,4 -19,8 -4,0 -3,0
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: AENA.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 24
Ekonomia produktiboa BARNE PRODUKTU GORDINA
Bizkaiko BPGak azken hiruhilekoetako eboluzio negatiboarekin jarraitzen du
Bizkaiko Barne Produktu Gordinak urte arteko % 1,1eko beherakada izan du 2012ko bigarren hiruhilekoan, 2011ko azken hiruhilekoan hasitako eboluzio negatiboa areagotuz. Hiruhileko arteko aldakuntza-kopurutan, Bizkaiko BPGak ere tasa negatiboa izan du. Horrela, % 0,4 murriztu da 2012ko lehen hiruhilekoarekiko, azken bi hiruhilekoetako beherakadak gutxigatik gaindituz (-% 0,3).
BPG
ZERBITZUAK Zerbitzu-sektoreko salmentak % 8,4 murriztu dira Bizkaian
Bizkaiko zerbitzu-sektoreko salmenta-indizeak beherakada nabarmena izan du urteko bigarren hiruhilekoan, eta une honetako arazo ekonomikoak islatzen dituen joera guztiz negatiboa finkatu du. Zehazki, zerbitzuen sektoreko salmentek urte arteko % 8,4ko beherakada izan dute termino nominaletan, behin urtaroen eraginak ezabatu ondoren.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 25
Zerbitzuen salmentak
Emaitza honek hainbat jarduera-adarren portaera islatzen du, merkataritza-sektoreko salmenten beherakada (-% 8,2) gainerako zerbitzuen aurrean erabakigarria gertatu arren (-% 8,4 batez beste), horiek magnitude desberdineko beherakadak izan baitituzte. Jarduera administratibo eta laguntzaileetako jarduerek % 13,0ko beherakada izan dute 2011ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, informazio- eta komunikazio-zerbitzuen salmentek izandako beherakada bera (-% 13,0). Garraio- eta biltegiratze-jardueretan % 9,2ko beherakada izan da, jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan izandakoaren antzekoa (-% 9,0). Ostalaritzak, bestalde, salmenten beherakada txikiagoa izan du, urte arteko % 0,9ko atzerakadarekin.
zerbitzu-sektoreko salmentak
2012 I
2012 II
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
Zerbitzuak Merkataritza Garraioa eta biltegiratzea Ostalaritza Informazioa eta komunikazioak Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak Administrazio-jarduerak eta laguntza-zerbitzuak
-3,2
-8,4
-1,8 -10,0 1,4 -7,7 -4,8 -2,3
-8,2 -9,2 -0,9 -13,0 -9,0 -13,0
Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta. Iturria: Eustat.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 26
Zerbitzu-sektorean okupatutakoen kopurua % 4,6 murriztu da Bizkaian
Zerbitzu-sektoreko salmenten beherakada sektoreko okupazio-indizea Bizkaian izaten ari diren pixkanakako beherakada finkatzen ari da. Hala, zerbitzu-sektorean okupatutakoen indizea % 4,6 murriztu da 2011ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. Merkataritzako okupazioaren batez besteko beherakada % 2,7koa izan da, eta % 5,7koa gainerako zerbitzuetan. Emaitza horiek (Bizkaiari buruzkoak) lotura dute hiribilduko afiliazioan ikusitakoekin. Izan ere, eskura ditugun abuztuko azken datuen arabera, Bilbon kokatutako zerbitzuenpresetako biztanleria afiliatua % 4,5 murriztu da ekainarekiko, eta hezkuntza izan da beherakada hori gehien jasan duen jarduera-adarra (-% 29,1 eta 4.330 pertsona gutxiago). Nabarmentzekoa da era berean afiliazioaren beherakada erlatiboa aisia- eta kultura-zerbitzuetan (-% 12,1). Aitzitik, etxeko langileekin (% 6,8), osasunarekin (% 3,2), higiezinekin (% 1,7) eta garraio nahiz biltegiratzearekin (% 0,7) zerikusia duten zerbitzuak dira afiliatuen kopurua handitu duten azpisektore bakarrak.
INDUSTRIA Uztailean eta abuztuan, Bizkaiko industria-produzkzioa % 9,2 murriztu da batez beste aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (egutegi-efektua zuzenduta hartutako datuak). Emaitza hori uztaileko industria-produkzioaren beherakada handian oinarritzen da (-% 12,8), abuztuan izandakoa baino (-% 2,5) askoz handiagoa baita. Manufaktura-jardueretan produkzioa % 8,8 murriztu da aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Beherakada zerbait handiagoa izan da energiaren, gasaren eta uraren sektorean (-% 11,2) eta erauzketa-industrietan (-% 14,0).
industria
2012 II
2012 III
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
PRODUKZIOA  Manufaktura-industria  Energia, gasa eta ura  Erauzketa-industriak
-10,7 -10,2 -13,3 -43,5
-9,2 -8,8 -11,2 -14,0
Bizkaiko behin-behineko datuak, egutegi-efektua zuzenduta. Hirugarren hiruhileko datuak uztaila-abuztua aldikoak dira. Iturria: Eustat.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 27
KANPO-MERKATARITZA Europako ekonomiaren uzkurdurak Bizkaiko esportazioei eragin die
Bizkaiko kanpo-merkataritzaren uztaileko eta abuztuko eboluzioak beherakada esanguratsua islatzen du. Hala ere, kanpoko salmentak gako-faktorea izaten jarraitzen dute lurraldeko BPGaren beherakada murrizteko. Europako ekonomiaren uzkurdura-testuinguruan, Bizkaiko esportazioek eragina izan dute. Hala, uztaileko eta abuztuko esportazioen zenbatekoa (1.376,7 milioi eurokoa) aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino % 10,3 txikiagoa da. Inportazioek (1.715,3 milioi euro guztira), bestalde, % 3,2ko beherakada izan dute 2011ko uztaila eta abuztua bihilekoarekin alderatuta, eta agerian utzi dute barneeskariaren ahultasuna. Eboluzio horren ondorioz, Bizkaiko merkataritza-saldo negatiboa areagotu egin da, eta kanpoko estaldura-tasa % 80,3an geratu da.
kanpo-merkataritza
2012 II
2012 III
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
ESPORTAZIOAK
-7,8
-10,3
INPORTAZIOAK
-19,9
-3,2
Bizkaiko datuak. Hirugarren hiruhilekoko datuak uztaila/abuztua aldiari dagozkio. Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.
Koiuntura Industrialeko Inkestaren bitartez Bilboko Merkataritza Ganberak jasotako enpresa-iritziek Bizkaiko esportazioen motelaldia berretsi dute. Horrela, euren esportazioek behera egin dutela dioten Bizkaiko enpresen portzentajea % 54koa da, duela urtebete % 50 zenean. Halaber, eskarien kanpo-zorroak (eta datu hori datozen hilabeteetako esportazioen eboluzioaren adierazle aurreratutzat jo daiteke) atzeraldia erakusten du, izan ere, galdeketa egin zaien hamar enpresatatik ia seik (% 57k) beren kanpoko eskariek % 41eko beherakada izan dutela adierazten dute 2011koekin alderatuta.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 28
Jarduera ekonomikoak Jarduera ekonomikoetarako lizentziak % 2,3 murriztu dira
2012ko bigarren hiruhilekoan jarduera ekonomikoko 35.862 lizentzia zeuden indarrean Bilbon. Horrek esan nahi du aurreko hiruhilekoekin alderatuta % 2,3 murriztu direla (855 lizentzia gutxiago kopuru absolututan). Eboluzioa negatiboa da 2011ko hiruhileko berarekin alderatuta ere, 516 jarduera-lizentzia gutxiago baitaude, hau da, urte arteko % 1,4ko beherakada. Jarduera-motaren arabera, enpresa-jarduerek biltzen dute lizentzia-kopururik handiena (guztizkoaren % 76,3), 27.361 hain zuzen ere: urteko lehen hiruhilekoan baino % 3,0 gutxiago. Zerbitzuek pilatzen dute jarduera-kopuru handiena (23.778), eta ondoren eraikuntza-jarduerek (2.115) eta industria-jarduerek (1.468). Hiru epigrafe horiek eboluzio negatiboa izan dute aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 2,8ko beherakada zerbitzu- eta erakuntza-jardueren kasuan eta % 5,3koa industriaren kasuan, hain zuzen ere. Jarduera profesionalek ere beherakada txiki bat izan dute aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (-% 0,3), 8.232 lizentzia osatzeraino guztira. Jarduera artistikoek soilik izan dute hiruhileko arteko hazkundea (% 2,7koa, 269 lizentzia osatzeraino).
jarduerak
2012 II
%∆
Jarduera ekonomikoak
35.862
-2,3
Enpresa-jarduerak Industria Eraikuntza Zerbitzuak
27.361 1.468 2.115 23.778
-3,0 -5,3 -2,8 -2,8
8.232
-0,3
269
2,7
Jarduera profesionalak Jarduera artistikoak
Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga)
Enpresa-jardueretako adar gehienetan murriztu egin da lizentzia-kopurua
Enpresako jarduera-adar nagusi gehienek beherakada izan dute lizentzia aktiboen kopuruan 2012ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Oso esanguratsuak izan dira handizkako merkataritzako jardueretakoak (-% 9,7) eta finantza, aseguru eta higiezinetako jarduera laguntzaileei (-% 7,8) lotutakoak. Bestalde, handitu egin da txikizkako merkataritza-lizentzien kopurua: bai janari eta edariena (% 0,9), zerbitzu pertsonalena (% 1,3) eta baita aisia- eta kultura-zerbitzuena ere (% 1,0). Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 29
enpresa-jarduerak adar nagusiak Txikizkako merkataritza. Jatekoak ez direnak Enpresei eskainitako zerbitzuak Elikadura-zerbitzua Eraikuntza Janari eta edarien txikizkako merkataritza Handizkako merkataritza Finantza- eta aseguru-laguntzaileak eta Higiezinen jarduerak Zerbitzu pertsonalak Aisia- eta kultura-zerbitzuak Konponketak
2012 II
%∆
4.391 4.049 3.111 2.115 2.024 1.549
-3,2 -3,8 -1,0 -2,8 0,9 -9,7
1.301 1.288 879 732
-7,8 1,3 1,0 -1,5
Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga).
SOZIETATE BERRIAK Aurreko urtean baino merkataritzasozietate berri gehiago eratu dira
Urteko hirugarren hiruhilekoan 185 merkataritza-sozietate berri eratu dira Bilbon, beraz, % 31,2ko gehikuntza egon da 2011ko hiruhileko berarekin alderatuta (141). 2012ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, ordea, eboluzioa negatiboa izan da, 26 merkataritza-sozietate gutxiago eratu baitira (-% 12,3).
Merkataritza-sozietate berriak
2012ko hirugarren hiruhilekoan eratutako merkataritza-sozietate berrien sektorebanaketari dagokionez, sozietateen % 84,3 zerbitzu-sektorekoak dira (156 guztira). Horietatik % 37,2 enpresei emandako zerbitzuen eta higiezinen jardueren epigrafeetan erregistratutakoak dira eta % 25 merkataritza-jardueretan erregistratutakoak (58 eta 39 sozietate berri, hurrenez hurren). % 11,4 eraikuntza-jardueretan diharduten sozietateak dira (21) eta gainerako % 3,8 industria- eta energia-jardueretakoak (7 guztira). Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 30
2012KO III. HIRUHILEKOA
ADIERAZLEAK Azken datuaren data
Azken datua
Urte arteko aldakuntza (%)
Biztanleria aktiboa (kop.)**
165.000
6,5
III. hiruhilekoa
Biztanleria okupatua (kop.)**
135.100
-13,6
III. hiruhilekoa
Biztanleria langabea (kop.)**
29.900
9,7
III. hiruhilekoa
18,1
6,7*
III. hiruhilekoa
30.441
2,5
Iraila
167.280
-0,5
Iraila
26.623
-10,2
III. hiruhilekoa
90,8
-2,5
III. hiruhilekoa
21.253
-4,1
Abuztua
103,3
3,5
Iraila
Ostatu-gauak (kop.)
462.898
2,7
III. hiruhilekoa
Bidaiariak (kop.)
229.186
3,0
III. hiruhilekoa
2,02
-0,3
III. hiruhilekoa
Salgaien itsas garraioa (milaka tona)
4.835,0
-4,6
Uztaila/Abuztua
Bidaiarien aireko garraioa (milakoetan)
1.291,2
5,6
III. hiruhilekoa
12.107
-0,7
Uztaila/Abuztua
69,0
-9,2
Uztaila/Abuztua
185
31,2
III. hiruhilekoa
LAN-MERKATUA
Langabezia-tasa (%)** Erregistratutako biztanleria langabea (pertsona kop.)** Pertsona afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA Merkataritzako (indizea)***
gune
handien
salmentak
Pertsona afiliatuak Kontsumoko prezioak (indizea)*** TURISMOA
Batez besteko gauak/bidaiariak)
egonaldia
(ostatu-
GARRAIOA
Bidaiarien metropoliko garraioa (milakoetan) ENPRESA-JARDUERA Produkzio industriala (indizea)*** Merkataritzako sozietate berriak (kop.)
* puntu portzentualak ** Bilbon bizi den biztanleria *** Bizkaiko adierazlea Iturria: Eustaten, SEPEren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren, EINen, Estatuko Portuen eta AENAren datuetan oinarritutako lanketa propioa.
Coyuntura Trimestral - III Trimestre 2012 31