IV 2012 Bilboko Hiruhileko Koiuntura Txostena
Laburpena Bilboko jarduera ekonomikoaren koiunturaadierazleak, egungo une zailekin bat etorrita
Euskal ekonomia % 1,1 uzkurtuko da 2012an eta 2013an
Azken hiruhilekoetan, hazkunde-aurreikuspenen beheranzko berrikuspenaren joerari jarraitzen ari zaio, eta horrek agerian uzten du krisiaren larritasuna eta jarduera ekonomikoa gora egiten hasiko den uneari buruz, oro har, dagoen ziurgabetasuna. Nazioarteko Diru Funtsaren urriko proiekzioak beherantz berrikusi dira urtarrilean, euroguneko 2012ko BPGaren uzkurdura % 0,4koa izan dela adieraziz, eta, aldiz, 2013koa % 0,2koa. 2012an munduko ekonomiaren batez besteko hazkundea % 3,2koa izango dela aurreikusten da, eta duela hilabete batzuk argitaratutako igurikimenak ere okerragoak izango dira ekonomia emergenteek ekonomia handien ahulezia ekonomikoaren eragina izaten ari direlako. Era berean, datozen hiruhilekoetan euskal ekonomiaren eboluzio negatiboa izatea aurreikusten da, eta BPGa % 1,1 uzkurtzeko igurikimenak daude; horrek euskal ekonomia atzeralditik ateratzea berriz ere atzeratuko dela esan nahi du. Kanpoko saldoaren ekarpena izango da berriz ere epe laburrerako eboluzio positiboa izango duen osagai bakarra da, eta 2012ko azken hiruhilekoan kanpo-merkataritzak bizi duen dinamismo handiak aurreikuspen hori baieztatzen duela dirudi. Eskaintzaren ikuspegitik aurreikuspenak txarrak dira; bai industriak bai eraikuntzak eta zerbitzuen sektoreak aldakuntza negatiboari eutsiko diote 2012an eta 2013an. Espero den bezala, azken hiruhilekoan egoera ekonomiko orokorra Bilboko koiuntura sozioekonomikoak baldintzatuko du neurri handi batean. Balantze positiboa erakusten duten adierazleak oso gutxi dira.
Bilbon bizi diren biztanle okupatuen kopurua eta afiliazioa mantendu egin dira hirugarren hiruhilekoaren aldean. Langabezia-tasa % 17,2koa izan zen.
Lan-merkatuari dagokionez, Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuen arabera 2012ko azken hiruhilekoan bertan bizi diren biztanle okupatuen kopuruari eutsi egin zaio; biztanleria langabea, berriz, nabarmen jaitsi da (-% 6,0), eta langabezia-tasa % 17,2koa izan da (aurreko hiruhilekoan, berriz, % 18,1ekoa zen). Hala ere, emaitza horiek nolabaiteko zuhurtziaz hartu behar dira eta datozen hiruhilekoetan zein eboluzio duten aztertu beharko da.
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 1
Bilboko enpresetan Gizarte Segurantzan afiliatutako biztanleria pixkanaka igo egin da azaroan eta abenduan zehar, urrian nabarmen jaitsi ondoren. Hala, 2012ko amaiera aldera 167.362 afiliatu ditu hiriak: irailaren amaieran baino 82 lagun gehiago (hiruhileko arteko aldakuntza % 0,05ekoa da). Dena den, 2011. urtea ixterakoan zegoen afiliazio-mailarekin alderatuz gero, azken urtean 4.369 lanposturen galera garbia erregistratu da (eta ia 7.000 pertsonarena, etxeko enplegatuen erregularizazioaren eragina ez bada kontuan hartzen). Bertan bizi den biztanleriak izenpetutako kontratu-kopurua % 2,7 jaitsi da 2012an
Lan-merkatuaren atonia bilbotarrek izenpetutako lan-kontratuen kopuruan ere islatzen da; izan ere 2012ko azken lauhilekoan % 6,4ko urte arteko beherakada izan baitute lan-kontratuek. Halaber, 2012ko balantzea negatiboa da, guztira 113.672 kontratu formalizatu baitira; 2011n, berriz, 116.804 izan ziren (-% 2,7).
Erregistratutako langabeziatasa maximo historikora iritsi zen azaroan, eta pixka bat jaitsi zen abenduan.
Bestalde, erregistratutako langabeen kopurua maximo historikora iritsi da azaroan (31.236 pertsona), eta abenduan pixka bat atzera egin du. Horrela, 2012ko amaieran 30.841 langabe daude hirian erregistratuta; horrek esan nahi du % 1,3ko hazkundea izan dela irailarekin alderatuta. 2011. urtea ixtean zegoen datuarekin alderatuta, erregistratutako langabezia 3.481 pertsonatan hazi da (% 12,7 termino erlatiboetan).
Zerbitzuen sektoreko salmentek jaisteari utzi diote azken hiruhilekoan, baina krisiaren eragina ukaezina da
Ekonomia-sektoreko jarduera-adierazleek, orokorrean, negatiboak dira. Bizkaiko zerbitzuen sektoreko salmenta-indizeak aurreko hiruhilekoen joera negatiboari eutsi dio, eta % 2,3ko urte arteko beherakada erregistratu du hirugarren hiruhilekoan. Eta biztanleria okupatuari dagokionez, beherakada are nabarmenagoa da (% 5,2koa). Azken hiruhilekoetan gertatzen ari den bezala, krisi ekonomikoak eragin handia du merkataritzaren sektorean. Izan ere salmentaren, okupazioaren eta enpresa-ehunaren adierazleek –beren eboluzioan –une zailak direla islatzen baitute. Eta merkataritza-jarduerak hirian duen garrantzi erlatiboa kontuan hartuta, espero izatekoa da zerbitzuen jarduera, gutxienez, neurri berean jaitsiko dela. Izan ere bai merkataritzako lizentzien kopuruaren eboluzio negatiboak bai sektore-afiliazioaren bolumenak indartzen baitute gogoeta hori.
Hotel-jardueraren adierazleek joera positiboari eutsi diote eta aireportuak 4,1 milioi bidaiari baino gehiago izan ditu 2012an
Bilboko hotel-establezimenduen jarduerari dagokionez, laugarren hiruhilekoaren balantzea positiboa da (ostatu-gauen urte arteko hazkundea % 0,6koa izan da eta % 1,2koa bidaiarien sarrerena), baina ez da izan aurreko hiruhilekoetan bezain ona. Urteko metatuan, emaitzek % 2,3ko eta % 1,1eko hazkundea izan dute, ostatu-gauetan eta bidaiarien sarreretan, hurrenez hurren. Oro har, esan daiteke emaitza on horiek atzerriko eskariaren dinamismo handia islatzen dutela; beste muturrean Estatuko turismoaren eboluzio negatiboa dago. Turismo-jardueraren emaitza onak Bilboko aireportuko bidaiari-fluxuan ere islatzen dira, 2012an 4,1 milioi bidaiari baino gehiago izan baitziren (2011n baino % 3,1 gehiago), urteko azken hiruhilekoan beherakada txiki bat erregistratu den arren (-% 1,6koa). 2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 2
Industria-ekoizpenaren indizeak azken hiruhilekoen joera negatiboari eutsi dio.
Industria-jarduerari dagokionez, Bizkaiko industria-ekoizpenaren indizeak azken hiruhilekoetako eboluzio negatiboari eutsi dio. Urria-azaroa bihilekoan, zehazki, batez besteko urte arteko beherakada % 4,9koa izan da. Manufaktura-industrian ekoizpenaren beherakada batez bestekoa baino pixka bat handiagoa da (% 6,3koa) eta, bereziki, deigarria da erauzketa-industrietan (-% 27,8koa). Energiaren, gasaren eta uraren industrien ekoizpenak, berriz, eboluzio positiboa (% 1,5ekoa) izan duten produkzio bakarrak izan dira. Azkenik, industriaren gainbeherak salgaien itsas garraioan eragin du, izan ere aurtengo lehenengo hamaika hilabeteetan Bilboko Portuak kudeatutako salgaien trafikoak % 9,8ko bolumen metatua izan du, aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino % 9,8 txikiagoa (ia 2,9 milioi tona gutxiago, kopuru absolutuetan). Edonola ere, trafikoaren urte arteko eboluzioa positiboa izan da urrian eta azaroan (% 10,7koa eta % 21,5ekoa, hurrenez hurren).
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 3
Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA Munduko ekonomiaren aurreikuspenei buruz Nazioarteko Diru Funtsak egindako urtarrileko txostenaren arabera munduko BPGa % 3,2 haziko da 2012an eta % 3,5 2013an. Horrek esan nahi du urrian argitaratutako aurreikuspenak baino pixka bat okerragoak izango direla (% 3,3 eta % 3,6, hurrenez hurren).
Munduko ekonomia % 3,2 haziko da 2012an
Txosten horretan jasota dagoen bezala “epe ertainera, zalantza handiak daude
munduko ekonomiak zor publiko handi baten inguruan izango duen portaerari buruz; eta baita merkatu emergenteetako ekonomiek beren hedapen-erritmo dinamikoari eusteko eta, aldi berean, kanpoko hazkunde-iturrien ordez barne-iturriak gero eta gehiago erabiltzeko aukerari buruz ere�. Krisi-arriskuak gauzatzen ez badira eta finantza-baldintzek hobera egiten jarraitzen badute, munduko hazkundea pentsatzen zena baino biziagoa izan liteke. Dena den, beheranzko arriskuek esanguratsuak izaten jarraitzen dute, euroguneko gorabehera berriak eta Estatu Batuetako epe laburrerako gehiegizko zerga-finkapenak dakartzan arriskuak barne�. Hala, euroguneko aurreikuspenak ere beherantz berrikusi dira, hainbat herrialdek doikuntzak egin arren eta krisiari aurre egiteko neurriak finkatu arren 1 NDFk 2013an euroguneko ekonomia % 2,3 uzkurtuko dela aurreikusten du (urrian % 0,2ko hazkundea antzematen zen), oraindik ziurgabetasun handia baitago krisia behin betiko ebazteari buruz
Espainiako ekonomia % 1,4 uzkurtuko da 2012an, eurogunean aurreikusitako uzkurdura baino askoz gehiago (-% 0,2)
Euroguneko ekonomia handi guztien aurreikuspenak hamarren bat eta hiru bitartean jaitsi dira 2013an, eta, zehazki, Espainian krisiaren ondorioak urrian aurreikusitakoa baino are larriagoak izango direla uste da, ekonomia espainiarrak 2013an ( -% 1,5) 2012 osorako aurreikusten zena ( -% 1,4) baino eboluzio negatiboagoa izango baitu.
1
Doikuntza horiei esker periferiako herrialdeen arriskuak txikiagotu eta finantza-baldintzak hobetu dira.
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 4
munduko
BPGa
2011
2012
2013
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
3,9
3,2
3,5
Ekonomia aurreratuak
1,6
1,3
1,4
- Estatu Batuak - Eurogunea - Alemania - Frantzia - Italia - Espainia
1,8 1,4 3,1 1,7 0,4 0,4
2,3 -0,4 0,9 0,2 -2,1 -1,4
2,0 -0,2 0,6 0,3 -1,0 -1,5
6,3
5,1
5,5
9,3 7,9 2,7 4,3
7,8 4,5 1,0 3,6
8,2 5,9 3,5 3,8
MUNDUKO BPGa
Ekonomia emergenteak eta garatzen ari direnak - Txina - India - Brasil - Errusia
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa
EUSKAL Euskal ekonomia % 1,1 uzkurtuko da 2012an eta 2013an
EKONOMIA
Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenek adierazten dute BPGa % 1,1 jaitsiko dela bai 2012an bai 2013an, eta horrek berriz ere atzeratuko du euskal ekonomia atzeralditik irtetea. Izan ere zikloa aldatuko den unea orain 2012ko amaieraren eta 2013ko hasieraren artean kokatzen baita; urte arteko eboluzioaren tasak negatiboak izango dira, baina pixkanaka hobetu dira, 2013 osoan positiboak izango ez badira ere. Eskariaren ikuspegitik, agregatu guztien ekarpena negatiboa izango da 2012ko azken hiruhilekoan, kanpoko saldoaren ekarpena izan ezik; azken horretan susperraldi arina mantentzeko joera izan dela ikusi baita azken hiruhilekoetan, eta joera horrek gainerako osagaien narriadura – pixka bat – murrizten du.
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 5
EAEko
BPGa
2012 IV.
2012
2013
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
BPGa Etxeetako kontsumoa Kontsumo publikoa Inbertsioa Barne-eskariaren ekarpena Kanpoko saldoaren ekarpena
Industria Eraikuntza Zerbitzuak
-1,6 -1,5 -3,3 -4,2 -2,5 0,8
-1,1 -0,9 -2,1 -4,3 -1,9 0,9
-1,1 -1,1 -1,9 -3,3 -1,8 0,7
-3,0 -5,5 -0,8
-2,3 -5,8 -0,3
-1,8 -4,4 -0,4
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Eszenategi makroekonomikoa
Hala, barne-eskariak ahula izaten jarraituko du eta BPGari egiten dion ekarpena negatiboa izango da, bai 2012an (-% 1,9) bai 2013an (-% 1,8). Aipatzekoa da 2012ko azken hiruhilekoan beherakada nabarmena izan duela (-% 2,5). Etxeetako kontsumoaren gastuari zerga-zamaren igoerak eta lan-merkatuaren narriadurak eragingo diote, besteak beste, eta 2012aren amaieran % 1,5 gutxituko da. 2012 osorako beste % 0,9 gutxitzea aurreikusten da, eta beste bi hamarren 2013an (% 1,1). Enpresen inbertsioak narriatzen jarraituko du, nahiz eta jaitsiera-erritmoa pixkanaka motelduko den (2012ko -% 4,3tik 2013ko -%3,3ra pasatuko da). Bestalde, administrazio publikoek defizitaren helburuak betetzen jarriko dute arreta osoa, eta hori dela-eta, gastua moteltzeko politikak ezartzen jarraituko dute. 2012ko azken hiruhilekoan kontsumo publikoa % 3,3 jaistea aurreikusten da, 2012 osoan % 2,1 eta 2013an % 1,9. Azkenik, esan bezala, kanpo-eskaria izango da euskal ekonomiaren osagai dinamikoena; urte arteko % 0,8ko hazkundea izango baitu 2012ko azken hiruhilekoan. Horrekin guztiarekin, 2013an egingo duen ekarpena (% 0,7koa) 2012koa (% 0,9koa) baino txikiagoa izango da, Europako merkatuek okerrera egingo dutela aurreikusten baita. Eskaintzaren ikuspegitik, industriak hazkunde negatiboa mantenduko du 2012an (-% 2,3), baina hiruhilekoek aurrera egin ahala moteldu egingo du narriadura munduko ekonomiaren dinamismo handiagoaren eragin positiboagatik. Hirugarren sektoreak ere tasa negatiboak izaten jarraituko du ( -% 0,3 2012an eta -% 0,4 2013an), narriadura askoz txikiagoa izan arren. Azkenik, eraikuntza-sektoreak jaitsiera-maila handiak mantendu ditu, % 5,8 jaistea aurreikusi baitzen 2012 osoan eta % 4,4 2013an.
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 6
Lan-merkatua MAGNITUDE NAGUSIAK Bilbon bizi den biztanleria okupatua mantendu egin da eta biztanleria langabea gutxitu egin da
Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuen arabera, 2012ko laugarren hiruhilekoan Bilbon bizi den biztanleria (16 urte eta hortik gorakoa) okupatua 135,1 milioi pertsonek osatzen dutela kalkulatzen da, aurreko hiruhilekoaren kopurua berdinduz. Emaitza horrek nolabait moteldu egiten ditu krisi ekonomikoak aurreko hiruhilekoetan hiriko enplegu-zifretan izan duen etengabeko eragina. Biztanleria okupatua sexuen arabera xehatuz gero, agerian gelditzen da emakumeen okupazioan atzerakada bat egon dela (-% 0,9 , 600 pertsona gutxiago). Gizonezkoen okupazioak, ostera, gora egin du (% 0,9 , 600 pertsona gehiago). Biztanleria okupazioaren eboluzioa jarduera-sektoreen arabera kontuan hartuz gero, ikusi daiteke industrian lan egiten dutenak izugarri jaitsi direla (-% 8,0). Zerbitzuen sektorea, berriz, pixka bat hazi da (+% 1,4); sektore horrek Bilbon bizi den biztanleria okupatuaren % 84 hartzen du. Datu horiek ikusita, 16 urte eta hortik goratako bilbotarren enplegu-tasa hirugarren hiruhilekoko batez bestekoaren ia berbera da, % 46,2koa baita. Gizonezkoen enplegutasa (% 49,3) hiriko batez bestekoa baino handiagoa da, eta emakumezkoena ia hiru puntu txikiagoa (% 43,7koa).
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 7
Biztanleria aktiboa, okupatua eta langabea [miles]
195 Biztanleria aktiboa 2010-IV 179,1
185 2011-IV 170,8
175 2012-IV 163,2
24,2
165
25,3 Biztanleria langabea 28,1
2010-IV 154,9
155
145 2011-IV 145,5
Biztanleria okupatua
2012-IV 135,1
135
125 I
II
III
IV
2010
I
II
III 2011
IV
I
II
III
IV
2012
Iturria: EIN, Biztanleria Aktiboari buruzko Inkesta. 16 urte eta hortik gorako biztanleria. [milakoetan]
Inkestaren datuek, bestalde, langabeziaren atzerakada bat egon dela adierazten dute Bilboko biztanleen artean. Guztira 28,1 mila langabe zeuden 2012ko laugarren hiruhilekoan (aurreko hiruhilekoan, berriz, 29,9 mila zeuden, -% 6,0 zenbaki erlatiboetan). Era berean, langabezia-tasak hobera egin du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, 16 urte eta hortik gorako biztanleriarena % 18,1etik % 17,2ra pasatu da. Emaitza hori Bilbon bizi diren emakumezkoen kopuruaren atzerakada handian (-% 13,5, 1.700 pertsona gutxiago) oinarritu da, gizonezkoen langabezia 100 pertsonatan bakarrik gutxitu baita azken hiruhilekoan (-% 0,6). Eboluzio hori egon den arren, Bilboko emakumezkoen langabezia-tasak gizonezkoen batez bestekoak baino txikiagoa izaten jarraitzen du (% 13,6koa gizonezkoen % 20,8aren aldean). 2011. urtea ixtean zeuden okupazio-mailekin alderatuta, azken urtean 10.000 lanpostutik gora galdu direla kalkulatzen da; ia 3.000 biztanle langabe gehiago daude.
BIZTANLERIA AFILIATUA Hiriko enpresetako biztanleria afiliatuen kopurua mantendu egin da irailekoarekin alderatuta
Urrian nabarmen jaitsi ondoren, Bilboko enpresetan lan egiten duten Gizarte Segurantzako biztanle afiliatuen kopurua berreskuratu egin da azaroan eta abenduan. Hala, 2012. urtearen amaieran 167.362 pertsona afiliatu izan dira guztira. Ondorioz, Bilboko enpresetako biztanleria afiliatuen kopurua eta hirugarren hiruhilekoa ixtean zegoen kopurua(82 pertsona gehiago) ia berdinak dira. 2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 8
Biztanleria afiliatua [milakoetan] 174,9
Urtekoa
Hilekoa 176
(2009) 173,5 (2010) 171,7
173,3
(2011) 167,4 (2012)
172
171,7 169,7 170,5
169,2 168,1 167,3
167,4
168
164
2009 201020112012
01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12
2011
160
2012
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Erregimen Orokorreko eta Autonomoen Erregimen Bereziko afiliatuek oso beherakada txikia izan dute
Biztanleria afiliatuaren kotizazio-erregimenen araberako banaketari dagokionez, aipatzekoa da hamar pertsonatatik zortzik Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean kotizatzen dutela (abenduan 137.937 pertsonek, guztizkoaren % 82,4). Bigarren kotizazio-multzo ugariena langile autonomoei dagokiena da, guztira, 22.293 pertsonakoa (% 13,3). Bestalde, % 3,7 etxeko langileen erregimen berezietan dago afiliatuta (6.131 pertsona) eta % 0,6 itsasoko eta nekazaritzako langileen erregimen berezietan (1.001 pertsona). Hirugarren hiruhilekoa ixterakoan, aipatzekoa da etxeko langileen erregimen berezian izandako hazkundea (% 6,2). Bestalde, Erregimen Orokorreko eta Autonomoen Erregimen Bereziko afiliatuen kopuruak ez du ia aldaketarik izan irailekoarekin alderatuta (% 0,2 eta -% 0,1 , hurrenez hurren).
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 9
pertsona afiliatuak
2012.12
GUZTIRA
167.362 137.93 7 22.293 6.131
-0,2 -0,1 6,2
1.001
2,8
Erregimen Orokorra
Autonomoak Etxeko langileak Nekazaritzakoa eta Itsasoko langileena
%∆
0,0
Aldakuntza-tasa irailarekiko Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Hezkuntzan 1.000 afiliazio gehiago daude azken hiruhilekoan
Biztanleria afiliatua jarduera-adarren arabera xehatzeak agerian utzi du berriz ere zerbitzu-sektoreak Bilboko enpresetan afiliatutako hamar biztanletik ia bederatzi hartzen dituela (guztizkoaren % 88,8). Jarraian, alde handiarekin, eraikuntza eta industriaren eta energiaren jarduerak daude; sektore horien afiliazio-bolumena guztizkoaren % 5,7koa da. Lehen sektorearen parte-hartze erlatiboa, berriz, oso txikia da (% 0,2). Jarduera-adarren araberako xehetasunak adierazten uzten du merkataritzak Bilbon duen garrantzia, afiliatu-kopuru handiena duen sektorea izaten jarraitzen baitu (21.476 pertsona, guztizkoaren % 12,8). Aipatzekoak dira, era berean, administrazio-jarduerak eta laguntza-zerbitzuak (% 9,8), hezkuntza (% 9,4), osasuna (% 6,9), jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak (% 6,8) eta administrazio publikoa (% 6,3), biztanleria afiliatuaren kopuru handia dutelako. Irailari dagokionez, nabarmentzekoa da daukan garrantziagatik gehitu egin direla hezkuntzan afiliatutakoak (% 7,3, 1.066 pertsona gehiago); eta, bestetik, administraziozerbitzuek eta zerbitzu osagarriek behera egin dutela (-% 5,7, 997 pertsona gutxiago azken hiruhilekoan).
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 10
pertsona afiliatuak jarduera-adarrak Lehen sektorea
2012.12
%∆
374
-9,7
9.581
-3,2
Industria
6.020
-3,2
Energia
1.483
1,1
Industria eta Energia
Hondakinak eta ura
2.078
-6,1
Eraikuntza
9.574
-5,0
Eraikuntza
3.385
-5,5
6.189
-4,8
147.833
0,6
Eraikuntzako laguntzailea Zerbitzuak Merkataritza
21.476
0,9
Administratiboak eta laguntzaileak
16.461
-5,7
Hezkuntza
15.669
7,3
Profesionalak, zientifikoak eta teknikoak
11.342
-1,5
Administrazio Publikoa
10.577
-0,4
Osasuna
11.589
3,2
Gizarte-zerbitzuak
7.549
3,2
Finantza-jarduerak eta aseguruak
9.046
-3,3
Garraioa eta biltegiratzea
9.331
-1,4
Ostalaritza
8.553
-0,4
Informazioa eta komunikazioak
7.158
-1,8
Etxeko langileak
6.784
5,2
Aisiakoak eta kulturalak
3.175
17,6
Ostatua
1.206
-8,1
Higiezinak
1.166
1,3
Beste zerbitzu batzuk
6.751
3,1
Aldakuntza-tasa irailarekiko Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Bilbo da pertsona afiliatuen kopurua mantendu duen euskal hiriburu bakarra
Taula konparatibo erantsiak agerian uzten du, oro har, afiliazioaren eboluzioa ez dela positiboa izan erreferentziako hiriburuetan ere. Bilbon Gizarte Segurantzako afiliazioa aurreko hiruhilekoarekiko egonkor mantendu bada ere, gainerako euskal hiruburuek eboluzio negatiboa izan dute: -% 1,3koa Donostian, -% 0,4koa Iruñean eta -% 0,3koa Gasteizen. Espainiako bost hiriburu garrantzitsuenetan erregistratutako afiliazioari dagokionez, aipatzekoa da Zaragozak soilik izan duela hazkundea irailarekin alderatuta (% 0,4). Gainerako hiriburuetan afiliatuen kopurua txikitu egin da, eta Zaragozak izan du eboluzio okerrena (-% 1,3).
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 11
benchmarking pertsona afiliatuak Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa BILBO Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ren batez bestekoa G-9ren batez bestekoa
2012.12
%∆
1.684.753 968.243 328.841 305.338 257.140 ..
-0,5 -0,4 0,4 -1,0 -1,3 -0,5
167.362 109.405 105.103 92.186 .. ..
0,0 -0,3 -1,3 -0,4 -0,7 -0,5
Aldakuntza-tasa irailarekiko G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza G-3: Gasteiz, Donostia eta IruĂąea G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
KONTRATUAK Bilbon bizi den biztanleriak 29.153 lan-kontratu formalizatu ditu 2012. urteko azken hiruhilekoan. Datu horiek ikusita, 2012an izenpetutako kontratuen zifra metatua 113.672koa da; 2011n, berriz, 116.804koa izan ziren.
Bilbon bizi den biztanleriak 113.672 lankontratu formalizatu ditu 2012an
Horrek esan nahi du 2012an erregistratutako kontratuen kopuru metatuaren urte arteko beherakada % 2,7koa izan dela (-% 6,4 laugarren hiruhilekoan), baina kontuan izan behar da kopuru horretan etxeko langileen 2 erregularizazioaren eragina sartzen dela. Hortaz, eragin hori kontuan hartuko ez balitz, erregistratutako mugimenduen beherakada are handiagoa izango litzateke. Generoaren arabera aztertuz gero, antzematen da laugarren hiruhilekoan neurri handiagoan gutxitu dela gizonezkoen artean erregistratutako kontratuen kopurua (-% 6,9), emakumezkoen artean erregistratutakoarekin alderatuz gero (-% 6,1). Kopuru absolutuetan, gizonezkoek sinatutako 13.169 kontratu erregistratu dira (2011. urteko laugarren hiruhilekoan baino 971 kontratu gutxiago) eta beste 15.984 emakumezkoentzat izan dira (1.035 kontratu gutxiago). 2
Horrek esan nahi du 2012an erregistratutako kontratuen kopuru metatuaren urte arteko beherakada
% 2,7koa izan dela (-% 6,4 laugarren hiruhilekoan), baina kontuan izan behar da kopuru horretan etxeko langileen erregularizazioaren eragina sartzen dela. Hortaz, eragin hori kontuan hartuko ez balitz, erregistratutako mugimenduen beherakada are handiagoa izango litzateke.
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 12
Urteko zifra metatuek, berriz, adierazten dute hiriko emakumezkoen kontratazioa % 2,8 hazi dela (batez ere etxeko langileen erregularizazioaren eraginagatik); eta, gizonezkoena, ostera, nabarmen jaitsi dela (-% 8,7).
Gazteen kontratazioan beherakada nabarmena
Adin-multzoei erreparatzen badiegu, ikusiko dugu 25 eta 34 bitartekoak aztertutako hiruhilekoko kontratuen heren bat baino pixka bat gehiago direla (% 35,8); gainerakoak modu orekatuan banatuta daude aintzat hartutako gainerako adin-multzoen artean. Aurreko urteko aldi bereko kopuruekin alderatuta, soilik adinez zaharragoak den biztanleria-segmentuak izan du eboluzio positiboa (% 2,5 gehiago); aitzitik, gazteen multzoak izan du beherakadarik handiena (-% 18).
kontratuak GUZTIRA Emakumezkoak Gizonezkoak
2012 IV.
%∆
29.153 15.984 13.169
-6,4 -6,1 -6,9
5.672 10.451 6.966 6.064
-18,0 -7,0 -1,8 2,5
Aldi baterakoak Mugagabeak
26.628 2.525
-9,4 41,7
Zerbitzuak Eraikuntza Industria Lehen sektorea
26.522 1.255 1.144 232
-5,9 -10,2 -14,0 -3,7
16 25 35 45
- 24 urte - 34 urte - 44 urte urte eta gehiago
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: SEPE.
Bestalde, aipatzekoa da 2012. urteko laugarren hiruhilekoan formalizatutako hamar kontratutatik bederatzi aldi baterakoak izan direla (% 91,3, 26.628 kontratu guztira), % 9,4 jaitsi dira 2011koekin alderatuta. Horrekin guztiarekin, kontratu mugagabeek edo mugagabe bihurtuek gorakada esanguratsua izan dute. Izan ere 2011. urteko laugarren hiruhilekoan 1.782 kontratu sinatu baitziren eta urtebete geroago 2.525 kontratu (% 41,7 gehiago termino erlatiboetan).
Erregistratutako kontratuen % 91 zerbitzuen sektorean gauzatu dira
Azkenik, jarduera-sektoreen arabera formalizatutako kontratuen banaketak adierazten du zerbitzuen sektoreak duela Bilboko biztanleriaren kontratu-kopuru handiena (guztizkoaren % 91,0, 26.522 termino absolutuetan), eta alde handia atera die 2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 13
eraikuntzari (1.255), industriari (1.144) edo lehen sektoreari (232) dagozkion kontratazio-zifrei. 2011ko alde berarekin alderatuta, antzematen da lau sektoreetako kontratazioak eboluzio negatiboa izan duela eta bereziki nabarmentzekoa da industrian eta eraikuntzan izandako beherakadak (-% 14,0 eta -% 10,2 , hurrenez hurren).
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 14
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA Erregistratutako langabezia % 12,7 handitu da 2011ko amaierarekiko, eta % 1,3 aurreko hiruhilekoarekiko
2012. urtearen amaieran Bilbon erregistratutako biztanle langabeak 30.841 ziren; horrek esan nahi du 2011. urtearen amaieran langabe gisa erregistratutako pertsonen kopuruarekin alderatuta, % 12,7ko gorakada izan dela. Hirugarren hiruhilekoaren bukaerako datuarekin alderatuta, erregistratutako biztanleria langabea % 1,3 handitu da, 400 pertsona gehiago termino absolutuetan, hain zuzen ere. Halaber, aipatzekoa da azaroan erregistratutako langabeziarekin Bilboko maximo historikoa lortu zela (31.236 pertsona), abenduaren bukaeran kopuru hori pixka bat jaitsi arren, erantsitako grafikoak islatzen duen bezala.
Erregistratutako langabezia [milakoetan] Urtekoa 30,8
30,9
(2012)
30,1 30,2
29,7 30,4
29,6 27,4
34
Hilekoa 31,2 30,8
32
30
27,8
(2011) 26,3
25,5
28
27,1
26
(2010)
22,7
24
(2009) 2009201020112012
01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12
2011
22
2012
Iturria: SEPE
Erregistratutako langabezia pixka bat jaitsi da gazteen artean eta % 2,7 handitu da 45 urte edo gehiagoko biztanleriaren artean
Demandatzaileen kopuruan ez dago ia alderik sexuaren arabera: % 49,7 gizonezkoak dira eta % 50,3 emakumezkoak (15.323 eta 15.518 pertsona, hurrenez hurren). Azken hiruhilekoan izandako eboluzioari dagokionez, berriz, beste portaera bat antzematen da, gizonezkoen artean erregistratutako langabezia % 3,1 hazi baita eta emakumezkoen artean oso gutxi jaitsi baita (-% 0,4). Adin-multzoka, aipatzekoa da erregistratutako biztanleria langabearen % 42 45 urtetik gorakoak direla (12.959 pertsona). Multzo horrek, gainera, eboluzio negatiboena izan du azken lauhilekoan, irailarekiko % 2,7 handitu baita (342 pertsona gehiago). Erregistratutako langabezia –pixka bat– handitu da 25 - 34 urteko biztanleriaren artean (+% 0,3) eta 34 - 44 urteko biztanlerian (+% 0,7), baina 25 urtetik beherakoen artean gutxitu egin da (-% 0,9). 2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 15
erregistratutako langabezia GUZTIRA Emakumezkoak Gizonezkoak 16 - 24 urte 25 - 34 urte 35 - 44 urte 45 urte eta gehiago 6 hilabete arte. 6 hilabetetik 1 urtera 1 - 2 urte 2 - 3 urte 3 urte baino gehiago Ez du prestaziorik jasotzen Prestazioak jasotzen ditu
2012.12
%∆
30.841 15.518 15.323
1,3 -0,4 3,1
2.374 7.261 8.247 12.959
-0,9 0,3 0,7 2,7
10.680 5.090 6.302 4.090 4.679
-1,9 -4,4 -9,6 41,6 7,0
19.589 11.252
2,0 0,1
Aldakuntza-tasa irailarekiko Iturria: SEPE eta Lanbide
Erregistratutako langabezia gutxiago hazi da Bilbon gainerako euskal hirien bataz bestekoan baino
Zalantzarik gabe, langabezia-egoeraren iraupena da erregistratutako langabeziaren eboluzioaren eta osaketaren azterketako beste alderdi interesgarri bat. Bilbon, zehazki, erregistratutako biztanleria langabearen herenak baino gehiagok (% 34,6) sei hilabete baino gutxiago daramatza egoera horretan (10.680 pertsona). Biztanleria langabeen ia erdiak (% 48,9, 15.071 pertsona) gutxienez urtebete darama langabezian, eta multzo horren barruan hamar pertsonatatik seik 2 urte baino gehiago daramatza lanik gabe (ia 8.000 pertsona). Termino konparatiboetan, antzematen da Bilbon erregistratutako langabeziaren igoera Espainiako bost hiri nagusien (% 0,2) batez bestekoa baino handiagoa izan dela. Izan ere multzo horren barruan Zaragozak soilik izan baitu eboluzio negatiboagoa (+% 2,4) eta Valentziak ere izan du beherakada nabarmena (-% 2,3). Gainerako euskal hiriburuetan erregistratutako langabeziaren gorakada orokorra izan da, eta aipatzekoak dira Donostian (+% 3,7) eta Gasteizen (+% 1,9) izandako aldakuntzak.
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 16
benchmarking erregistratutako langabezia Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa BILBO Gasteiz Donostia Iruñea G-3ren batez bestekoa G-9ren batez bestekoa
2012.12
%∆
245.769 112.192 81.015 89.332 60.191 ..
0,7 0,1 -2,3 0,6 2,1 0,2
30.841 20.793 11.283 16.504 .. ..
1,3 1,9 3,7 0,2 2,0 0,9
Aldakuntza-tasa irailarekiko Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 17
Merkataritza Bizkaiko merkataritzasektoreko salmenten jaitsiera moteldu egin da hirugarren hiruhilekoan
Bizkaiko merkataritza-sektoreko salmentek azken hiruhilekoetako eboluzio negatiboarekin jarraitzen dute, nahiz eta jaitsiera-erritmoa nabarmen moteldu den 2012. urteko hirugarren hiruhilekoan. Horrela, merkataritza-sektoreko salmenten indizeak urte arteko % 0,1eko beherakada izan du, eta 2012. urteko bigarren hiruhilekoan % 7,3 uzkurtu da. Azpisektorekako azterketak erakusten du handizkako merkataritza-azpisektorea dela hirugarren hiruhilekoan salmentak handitu dituen bakarra (% 1,2). Txikizkako merkataritzako eta ibilgailuen salmenta eta konponketako azpisektoreek, aldiz, eboluzio negatiboa izan dute (-% 1,5ekoa eta -% 2,9koa, hurrenez hurren).
merkataritza
2012 II.
2012 III.
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
SALMENTAK
-7,3
-0,1
-9,6
-2,9
-7,8
1,2
Txikizkako merkataritza Janariak Gainerako produktuak
-7,3 -4,0 -11,1
-1,5 -0,9 -1,4
PERTSONA OKUPATUAK
-3,0
-4,4
Ibilgailu motordunen konponketa Handizkako merkataritza
salmenta
eta
Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Oinarria: 2010. Iturria: Eustat.
Azken hiruhilekoan azalera handietako salmenten beherakada gelditu egin da
Bestalde, Bizkaiko merkataritzako azalera handien azken hiruhilekoetako salmenten jaitsiera moteldu egin da. 2012. urteko laugarren hiruhilekoan, zehazki, salmenten indizea ez da –termino nominaletan– batere aldatu aurreko urteko lehen hiruhilekoarekiko. Azalera handietan, janarien salmenta-indizeak urte arteko % 2,6ko igoera izan du. Gainerako produktuena, berriz, % 1,2 jaitsi da; horrek agerian uzten du produktu horiek krisi ekonomikoaren eragina neurri handiagoan jasaten dutela. .
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 18
2012. urte osoa aintzat hartuta, Bizkaiko azalera handietako salmentek aurreko urtearekiko % 2,7ko beherakada nominala izan dute. Prezioen eragina kanpo utzita, salmenten jaitsieraren tasa erreala % 5,1ekoa izan da.
merkataritzako azalera handiak
2012 III.
2012 IV.
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
SALMENTAK  Janariak  Beste produktu batzuk
-2,6 -1,0 -3,3
0,0 2,6 -1,2
PERTSONA OKUPATUAK
-3,0
-2,9
Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Behin-behinekoak Iturria: Eustat.
Azken hiruhilekoetan bezala, merkataritza-sektoreko salmenten eboluzio negatiboak zuzenean eragiten die sektoreko enplegu-mailei. Izan ere Bizkaiko merkataritzasektoreko biztanleria okupatuaren indizearen jaitsiera areagotu egin da 2012. urteko hirugarren hiruhilekoan, urte arteko % 4,4 beherakada izan baitu. Azalera handiei dagokienez, biztanleria okupatuaren indizea % 3,0 jaitsi da 2011ko hirugarren hiruhilekoarekiko eta % 2,9 laugarren hiruhilekoarekiko.
Bilboko merkataritzasektoreko afiliazioa % 0,4 jaitsi da azken urtean, ia 900 lanposturen galera garbia izan baitu
Bilboko merkataritzaren sektore-afiliazioko zifren eboluzioak hiruhileko arteko hazkunde txiki bat izan du (% 0,9koa), 21.476 pertsona guztira 2012. urtearen amaieran. Azken hiruhilekoan txikizkako merkataritzako afiliazioak izan duen eboluzio positiboan (% 1,6) oinarritzen da emaitza hori, eta ez dator bat handizkako merkataritzako (-% 0,4) eta ibilgailuen salmenta eta konponketako (-% 1,6) azpisektoreek izandako beherakadekin. Azken urteko eboluzioari erreparatuz gero, antzematen da Bilboko merkataritzasektoreko lanpostuen galera garbia oso handia dela: ia 900 pertsona (-% 4,0 termino erlatiboetan). Zehazki, txikizkako azpisektorean 2011ko abenduan baino 487 afiliatu gutxiago zenbatu dira, handizkakoan 290 pertsona gutxiago (-% 4,9) eta ibilgailuen salmenta eta konponketakoan 119 pertsona gutxiago (-% 7,4).
Enpresa-ehunaren suntsiketa enpleguan antzemandakoa baino txikiagoa izan da
Enpresa-ehunak uzkurtzen jarraitzen du; abenduan 23.059 enpresa zeuden Gizarte Segurantzan izena emanda merkataritza-sektorean: aurreko urteko amaieran baino 59 gutxiago (-% 1,9). Horrekin guztiarekin, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta igoera txiki bat izan da (% 0,7), txikikazko merkataritzako jardueretan enpresa berriak inskribatu direlako (irailean baino % 1,3 gehiago).
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 19
Turismoen matrikulazioa % 14 jaitsi da 2012an
Lehen esan bezala, Bizkaiko ibilgailuen salmenta eta konponketako azpisektorean salmenten urte arteko beherakada % 2,9koa izan da, automobilen matrikulazioak lurraldean izan duen eboluzio txarrarekin bat datorrena. 2012ko laugarren hiruhilekoan, zehazki, 2.903 ibilgailu matrikulatu dira, hau da, urte arteko % 24,0ko beherakada izan da (960 automobil gutxiago, termino absolutuetan). Ibilgailu partikularren matrikulazioa (-% 19 2011ko laugarren hiruhilekoarekiko) eta gainerako ibilgailuen matrikulazioa (urte artekoa -% 34,9) asko jaitsi direlako egon da beherakada hori. 2012an matrikulatutako turismoen eta lur orotakoen antzematen da matrikulazioa % 14,2 jaitsi dela 2011rekiko.
automobilen matrikulazioa GUZTIRA
kopuruari
2012 IV.
erreparatuta,
%∆
2.903
-24,9
2.003 900
-19,0 -34,9
Partikularrak Enpresak eta beste batzuk Bizkaiko datuak. Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Faconauto.
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 20
Turismoa Bilboko hoteletan ostatu hartu duten bidaiariak % 1,2 gehitu dira 2012ko laugarren hiruhilekoan
Bilboko hotel-establezimenduetan egindako ostatu-gauek nahiz ostatu hartu duten bidaiarien kopuruak gorakada txikia izan dute 2012ko azken hiruhilekoan. Zehazki, Bilboko hotel-establezimenduetan 173.074 bidaiari izan dira: 2011. urteko laugarren hiruhilekoan baino % 1,2 gehiago. Ostatu-gauen kopurua ez da bidaiariena bezainbeste handitu. Guztira 322.514 ostatu-gau zenbatu dira (urte artekoa % 0,6). Taula erantsian ikus daitekeenez, hotel-eskariaren eboluzioa desberdina izan da bidaiarien jatorria kontuan hartzen badugu, izan ere Espainian bizi diren bidaiariek sarrera eta ostatu-gau gutxiago egin baitituzte (-% 2,1 eta -% 2,3 , hurrenez hurren), baina atzerritik etorritakoen urte arteko igoera nabarmena izan da bi aldagaietan (% 8,5ekoa eta % 6,6koa hurrenez hurren).
turismoa
2012 IV.
%∆
322.514 256.917 65.597
0,6 -2,3 13,6
Atzerritarrak
205.854 116.660
-2,5 6,6
BIDAIARIAK Estatukoak Atzerritarrak
173.074 114.945 58.129
1,2 -2,1 8,5
1,86
-0,6
OSTATU-GAUAK 3 izar edo gehiagoko hotelak 3 izar baino gutxiagoko hotelak eta pentsioak Estatukoak
BATEZ BESTEKO gauak)
EGONALDIA
(ostatu-
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Eustat.
Bilboko hoteletan ostatu hartutako turisten jatorriari erreparatzen badiogu, Estatuko bisitarien artean batez ere Madrilen, EAEn eta Katalunian bizi direnenak nabarmentzen dira, bidaiarien sarreren % 60,1 hartzen baitute (guztizkoaren % 27,1, % 18,4 eta % 14,6 , hurrenez hurren). Aurreko urteko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, turista madrildarren kopurua nabarmen handitu da (% 12,0). Kataluniatik eta EAEtik etorriko turistak, berriz, gutxitu egin dira (-% 16,3 eta -% 9,8 , hurrenez hurren).
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 21
Bilboko hoteletan ostatu hartu duten atzerriko bidaiarien artean, turista frantsesek osatzen dute talderik handiena (guztizkoaren % 23,6), dezenteko aldearekin Alemaniatik (% 9,8), Ibero Amerikatik (% 9,2) edota Erresuma Batutik (% 9,2) etorritako bidaiariekiko, batzuk aipatzearren. Aurreko urteko azken hiruhilekoan izandako sarrerekin alderatuta, bereziki nabarmentzekoa da turista frantsesen bisiten bilakaera positiboa (% 30), beren nagusitasuna are gehiago sendotu baitute, izan ere ia 14.000 bidaiarik hartu baitzuen ostatu iraila eta abendua bitartean.
nazioarteko bidaiariak
2012 IV.
GUZTIRA Frantzia Alemania Ibero Amerika Erresuma Batua Europako gainerako herrialdeak AEB eta Kanada Italia Beste herrialde batzuk
58.129 13.717 5.676 5.371 5.358 4.682 4.548 4.018 14.759
%∆
8,5 30,0 8,4 0,6 9,2 28,7 11,0 -3,1 -5,6
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Eustat.
Batez besteko egonaldiaren iraupena 1,86 ostatu-gauekoa da
Ostatu-gauen kopurua jaitsi eta bidaiarien kopurua igo bada ere, batez besteko egonaldia ez da aldatu (-% 0,6), eta bidaiariko 1,86 ostatu-gau zenbatu dira batez beste (2011ko laugarren hiruhilekoan, berriz, 1,87 ostatu-gau izan ziren). Datu horiek ikusita, Bilboko hotel-establezimenduen 2012ko balantzea positiboa izan da, bidaiarien sarrerak % 1,1eko gorakada eta ostatu-gauenak % 2,3koa izan baitute. Halaber, kasu honetan atzerriko eskariaren emaitzek (% 10,1 sarrera gehiago eta % 7,9 ostatu-gau gehiago) turismo nazionalaren emaitza txarrak (-% 3,7 eta -% 1,1, hurrenez hurren) konpentsatzen dituzte.
Bilbon egindako ostatugauen eboluzio onak ez du zerikusirik Espainiako hiri handietakoen batez besteko portaerarekin
Azkenik, aipatzekoa da Espainiako bost hiriburu nagusiek, batez beste, urte arteko % 2,6ko beherakada izan dutela 2012. urteko laugarren hiruhilekoan egindako ostatugauetan. Beherakada orokorra izan da Zaragozan izan ezik, azken horrek % 6,8ko gorakada izan baitu. Gainerako euskal hiriburuetatik soilik Gasteizen murriztu da hoteletan egindako ostatugauen kopurua (-% 0,7). Iruñeak (% 1,1) eta Donostiak (% 4,6), berriz, emaitza onak lortu dituzte. 2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 22
benchmarking ostatu-gauak
2012 IV.
%∆
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa (hiriak)
3.859.532 3.519.868 659.170 838.727 344.146 ..
-7,9 -1,5 -5,9 -4,4 6,8 -2,6
BILBO
322.514
0,6
111.523 195.580 114.504 .. ..
-0,7 4,6 1,1 1,7 -0,8
Gasteiz Donostia Iruñea G-3ren batez bestekoa (hiriak) G-9ren batez bestekoa (hiriak) Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Eustat eta EIN
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 23
Garraioa ITSAS GARRAIOA Salgaien itsas trafikoak % 16 gora egin du urrian eta azaroan
Bilboko Portuko salgaien trafikoa 5.450,9 mila tonakoa izan da 2012. urteko urrian eta azaroan. Horrek esan nahi du urte arteko % 15,9ko gorakada izan dela aurreko urteko bihileko berarekiko. Emaitza horren arrazoiak aztertutako bi hilabeteetan salgaien trafikoak izandako igoerak dira. Hala, Bilboko portuaren bidez kudeatutako salgai-trafikoa % 10,7 igo da urrian eta % 21,5 azaroan. Urrian eta azaroan Bilboko Portua erabili duten merkataritza-ontzien kopurua, bestalde, 481ekoa izan da (2011n, ostera, 435 ontzi izan ziren). Urte arteko % 10,6ko gorakada adierazten du horrek. Mugitutako trafikoaren erdia baino pixka bat gehiago ontziratu gabeko likidoei dagokie (% 55,4), esaterako petrolioari eta gasari. Aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, horien trafikoak % 14,2ko gorakada izan du. Trafikoaren % 30,1 salgai orokorrei dagokie (% 3,1 gutxitu ziren) eta gainerako % 14,5 ontziratu gabeko solidoei (kasu honetan % 41,7ko hazkundea izan dute).
Salgaien itsas garraioa [milaka tona]
35.000
34.666 Urtekoa (2010)
Hilekoa
3.600 3.400
3.292 3.200 33.000
32.180 (2009)
2.961
32.003 (2011)
3.000
2.953 2.738
2.822 31.000
2.653 2.547
2.559
2.537
2.530
2.809 11-12 2.782 2.669
2.578 2.448
2.411
29.000
2.600 2.400
2.290
2.335 2.332
2.338
2.200 2.097
2.056
2.000
27.000 1.938
Salgaiak
1.800
Joera (batez besteko mugikorra azken 12 hilabeteetan) 25.000
1.600 01
2009 2010 Iturria: Estatuko portuak
2.800
2011
02
03
04
05
06
07
2011
08
09
10
11
12
01
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
2012
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 24
Urteko lehenengo hamaika hilabeteetan, Bilboko Portuak kudeatutako salgaien trafikoak 26,7 milioi tonako bolumen metatua izan du, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta % 9ko jaitsiera, hain zuzen ere (ia 2,9 milioi tona gutxiago termino absolutuetan).
AIREKO GARRAIOA 2012ko laugarren hiruhilekoan Bilboko aireportuak 914.215 bidaiari izan ditu, eta horrek % 1,6 gehiago esan nahi du aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Galera horren (15.118 bidaiari termino absolutuetan) arrazoia azaroan (-% 6,2) eta abenduan (-% 5,1) izandako bidaiari-fluxuaren eboluzio negatiboa da, urte eta erdi baino pixka bat gehiagoan urte arteko tasak positiboak izan ondoren.
Laugarren hiruhilekoan bidaiarien aireko garraioa % 1,6 gutxitu da
Merkataritza-hegaldietako3 bidaiari-fluxuaren banaketa jatorria kontuan hartuta egiten bada, agerian uzten du berriz ere nazioarteko trafikoaren dinamismoa, Loiuko aireportuko bidaiari guztien heren bat baita (% 34). 2011. urteko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, urte arteko % 5,9ko gorakada izan du. Hegaldi nazionaletako bidaiariek, berriz, behera egin dute, eta urte arteko % 5,2ko jaitsiera izan dute. Trafiko metatuari dagokionez, 2012ko balantzea, berriz, positiboa da, eta 4 milioi bidaiariren helburua tarte handiz gainditu du. Zehazki, 4.171.092 bidaiari zenbatu dira guztira, eta irabazi garbia ia 125.000 bidaiarikoa izan da 2011rekin alderatuta (% 3,1 gehiago). Hegaldi nazionaletako bidaiari-kopurua % 1,9 gutxitu da 2011. urtearekin alderatuta, eta nazioarteko hegaldietako bidaiariak nabarmen igo dira (% 14,5 gehiago), 1,4 milioi baino gehiago izan baitira.
3
Merkataritza-hegaldietako bidaiariak bidaiari-trafikoaren % 99,8 hartu dute 2012. urteko laugarren
hiruhilekoan. Gainerakoak hegaldi pribatuak edo komertzialak ez direnei dagozkie.
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 25
aireko garraioa 2012 IV. BIDAIARIAK (kop.) Merkataritza-hegaldietan: Nazionalak Nazioartekoak ERAGIKETAK (kop.)
%∆
2012
%∆
914.215
-1,6
4.171.092
3,1
602.196 309.842
-5,2 5,9
2.729.591 1.433.051
-1,9 14,5
11.324
-7,3
50.030
-8,1
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: AENA.
Era berean, hegaldi-kopuruak beherakada izan du 2012. urteko azken hiruhilekoan, eta 11.324 hegaldi zenbatu dira. 2011n, berriz, 12.218 izan ziren (urte arteko -% 7,3). Termino metatuetan, 2012an 50.030 hegaldi egin dira; horrek esan nahi du urte arteko % 8,1eko beherakada izan dela. 2012an egindako merkataritza-hegaldien heren bat (hau da, hegaldi guztien % 90, gutxi gorabehera) nazioarteko ibilbideak izan dira. Loiuko aireportuak erreferentziako aireportu gehienek baino bidaiari gutxiago galdu ditu
Negatiboa izan arren, Bilboko aireportuko bidaiari-fluxuaren eboluzioa ez da erreferentziako beste aireportu batzuetan antzemandakoa bezain txarra izan. Hala, Espainiako bost hiriburu nagusien (G-5) eboluzioak bidaiarien fluxu metatua % 10,1 jaitsi dela islatzen du 2012. urteko laugarren lauhilekoan. Bereziki nabarmentzekoa da Barajas, Sevilla (-% 17,7) eta Zaragozako (-% 20,7) aireportuen eboluzio negatiboa. Halaber, gainerako euskal hiriburuen (G-3) baterako eboluzioa negatiboa da (-% 9,0). Emaitza horren arrazoi nagusia Iruñeko aireportuak izandako bidaiari-galera da (-% 23,3), Hondarribiko aireportuak eboluzio positiboa izan baitu (+% 8,2).
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 26
benchmarking aireportuetako bidaiariak Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko metatua BILBO Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko metatua G-9ko metatua
2012 IV.
%∆
10.094.130 7.524.509 982.441 915.834 127.621 19.644.535
-12,8 -5,4 -7,2 -17,7 -20,7 -10,1
914.215
-1,6
5.008 61.505 42.670 109.183 20.667.933
-33,2 8,2 -23,3 -9,0 -9,8
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: AENA.
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 27
Ekonomia produktiboa BARNE PRODUKTU GORDINA
Bizkaiaren atzeraldi ekonomikoa areagotu da
Bizkaiko ekonomiak eboluzio negatiboarekin jarraitu du 2012ko hirugarren hiruhilekoan, % 1,4ko beherakada izan baitu iazko aldi berarekiko. Emaitza horrek adierazten du urte arteko aldakuntza-tasa negatiboa izan dela hirugarren hiruhilekoz jarraian, eta urte hasieran abiatutako eboluzio negatiboa areagotu du. Aurtengo bigarren hiruhilekoan, lurraldeko BPGa % 0,4 jaitsi da. Emaitza horrek atzeraldi ekonomikoaren larritasuna baieztatzen du, laugarren hiruhilekoz jarraian hiruhileko arteko aldakuntza negatiboa izan dela esan nahi baitu.
BPGa Urtekoa
Hilekoa 0,9
0,6 0,4
0,2
0,8
1 0,5
0,2
0,3
0,0
0
-0,3 -0,3
-0,4
-0,4
-0,4 -1
hiruhileko arteko aldakuntza-tasa-1,1 urte arteko aldakuntza-tasa
-2,4
-1,4 -2
2009
2010
2011
I
II
III 2011
IV
I
II
III
2012
Iturria: Eustat.
ZERBITZUAK Zerbitzuen sektoreko salmenta-indizeak eboluzio negatiboa mantendu du, eta sektoreko enplegua are gehiago jaitsi da
Zerbitzuen sektoreari dagokionez, urteko hirugarren hiruhilekoan Bizkaiko salmenten indizeak urte arteko % 2,3ko beherakada izan du; hortaz, emaitza hori ez da aurreko hiruhilekoan lortutakoa (-% 7,7) bezain txarra izan.
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 28
Zerbitzuen salmentak 110
14
indizea Urte arteko aldakuntza-tasa
12
105
10 8
100
6 4 2
10 III
11 III
93,2
92,7
12 III 90,5
0
-0,5
-2
-0,6 -1,9
-4
95
90
-1,7
-2,3
-2,8
85
-6 -8
-7,7
-10 I
II
III 2010
IV
I
II
III 2011
IV
I
II
80 III
2012
Lehen aipatu den bezala, merkataritza-sektoreko salmentek berdintsu jarraitu dute 2011. urteko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta (-% 0,1). Gainerako zerbitzuen (garraioa, ostalaritza, informazioa eta komunikazioak, enpresentzako zerbitzuak, etab.) salmenta-indizea, berriz, % 5,0 murriztu da. Epigrafe honetan sartutako jarduera-adarren artean, salmentek magnitude desberdineko beherakadak izan dituzte, ostalaritza-sektoreko % 0,6ko gutxienekotik hasi eta administrazio-jardueren eta zerbitzu laguntzaileen sektoreko % 10,0ko maximoraino.
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 29
zerbitzu-sektoreko salmentak
2012 II.
2012 III.
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
Zerbitzuak Merkataritza Beste zerbitzu batzuk - Garraioa eta biltegiratzea - Ostalaritza - Informazioa eta komunikazioak - Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak Administrazio-jarduerak eta laguntzazerbitzuak
-7,7
-2,3
-7,4 -7,4 -6,8 -0,9 -12,8 -9,0
-0,1 -5,0 -3,7 -0,6 -7,1 -7,2
-9,6
-10,0
Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta. Iturria: Eustat.
Azken hiruhilekoetan, zerbitzu-sektorean okupatutakoen indizeak salmentetakoak baino eboluzio okerragoa izan du. Bizkaian, zehazki, zerbitzu-sektorean okupatutakoen indizeak urte arteko % 5,2ko beherakada izan du 2012ko hirugarren hiruhilekoan, eta horrek aurreko hiruhilekoetako eboluzio negatiboa areagotu du (-% 3,2 lehen hiruhilekoan eta -% 4,6 bigarren hiruhilekoan). Emaitza horiek bat datoz Bilbon zerbitzu-sektorean afiliatutakoen eboluzioarekin, 2012 ixterakoan 147.833 pertsona izan baitira: hau da, 2011ko bukaeran baino 1.903 gutxiago (-% 1,3). Beherakada hori are esanguratsuagoa izango litzateke etxeko langileen erregularizazioaren eragina kontuan hartu gabe. Izan ere langile horien kopuruak urtean zehar izandako eboluzio positiboak konpentsatu egin baititu jarduera-adar gehienen afiliazioko emaitza txarrak. Eragin hori alde batera utziz gero, zerbitzusektoreko lanpostu-galera 4.500 pertsonatik gorakoa izan da.
INDUSTRIA Bizkaian, urriko eta azaroko industria-ekoizpenaren indizeak azken hiruhilekoen joera negatiboari eutsi dio. Horrela, lurraldeko industria-ekoizpenak % 4,9ko beherakada izan du 2011ko bihileko berdinarekin alderatuta. Sektoreen araberako xehetasunak adierazten du energiaren, gasaren eta uraren sektorea eboluzio positiboa izan duen bakarra izan dela (urte arteko +% 1,5) aztertutako aldian. Erauzketa- eta manufaktura-industriek, berriz, beherakada nabarmena izan dute (-% 27,8koa eta -% 6,3koa hurrenez hurren). 2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 30
industria
2012 III.
2012 IV.
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
PRODUKZIOA Manufaktura-industria Energia, gasa eta ura Erauzketa-industriak
-9,9 -9,6 -10,1 -12,1
-4,9 -6,3 1,5 -27,8
Bizkaiko behin-behineko datuak, egutegi-efektua zuzenduta. Laugarren lauhileko datuak urria-azaroa aldiari dagozkio. Iturria: Eustat.
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 31
KANPO-MERKATARITZA Kanpo-merkataritzak dinamismo handia izaten jarraitzen du urteko azken hiruhilekoan
Urrian eta azaroan Bizkaiak eboluzio positiboa izan du kanpo-merkataritzan. Horrela, bihileko honetan metatutako esportazioak 1.587,7 milioi eurokoak izan dira, hots, aurreko urteko aldi berekoak baino % 25, 1 gehiago. Inportazioei dagokienez, Bizkaiko kanpo-erosketak 1.851,9 eurokoak izan dira, hau da, 2011n baino % 22,3 gehiago. Erosketen zein salmenten dinamismo horren ondorioz, lurraldeko kanpo-merkataritzaren saldoa negatibo bihurtu da (- 264,2 milioi euro), eta estaldura-tasa % 85,7koa izan da.
kanpo-merkataritza
2012 III.
2012 IV.
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
ESPORTAZIOAK
5,0
25,1
INPORTAZIOAK
0,7
22,3
Bizkaiko datuak. Laugarren lauhileko datuak urria-azaroa aldiari dagozkio. Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 32
Jarduera ekonomikoak Jarduera ekonomikoen lizentzia-kopurua pixka bat jaitsi da
Urteko hirugarren hiruhilekoan, Bilbon jarduera ekonomikoko 35.599 lizentzia zenbatu dira; horrek esan nahi du aurreko hiruhilekoarekiko % 0,7ko beherakada izan dela (263 lizentzia gutxiago). Urte arteko eboluzioak beherakada handiagoa adierazten du, jarduera ekonomikoko 804 lizentziaren galera garbia egon baita (-% 2,2). Jarduera-adarren araberako xehatzeari erreparatuz gero, antzematen da enpresalizentziak ugarienak izaten jarraitzen dutela, eta Bilbon indarrean dauden lau lizentziatatik hiru (% 76) hartzen dituztela (27.066 guztira). % 87 zerbitzu-sektoreko lizentziak dira (23.573 guztira), % 7,7 eraikuntzakoak (2.072 lizentzia) eta % 5,3 industria-jardueretakoak (1.421 guztira). Azken hiruhilekoan izandako eboluzioari erreparatuta, % 1,1 jaitsi da enpresa-jardueren kopurua. Jarduera-sektoreen arabera magnitude desberdinetako beherakadak izan dira: -% 3,2koa industrian, -% 2,0koa eraikuntzan eta -% 0,9koa zerbitzu-sektoreari atxikitako lizentzietan. Bestalde, jarduera profesional eta artistikoen lizentziak gehitu egin dira urteko hirugarren hiruhilekoan: lehenengoetan 8.260 lizentzia izan dira (aurreko hiruhilekoa baino % 0,3 gehiago) eta artistikoetan 273 zenbatu dira (% 1,5 gehiago).
jarduerak
2012 III.
%∆
Jarduera ekonomikoak
35.599
-0,7
Enpresa-jarduerak Industria Eraikuntza Zerbitzuak
27.066 1.421 2.072 23.573
-1,1 -3,2 -2,0 -0,9
8.260
0,3
273
1,5
Jarduera profesionalak Jarduera artistikoak
Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga)
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 33
Lizentzia-kopuruari dagokionez, enpresajardueraren ia adar guztiek beherakada izan dute
Enpresa-jardueraren adar nagusiei dagokienez, adar guztietan murrizketa orokortua izan dela ikusten da, finantza- eta aseguru-zerbitzuetan (+% 0,6) eta zerbitzu pertsonaletan (+% 0,2) izan ezik. Lizentzia-kopuruetan beherakadak izan dituzten adarren artean, aipatzekoak dira handizkako merkataritza (-% 2,8), higiezinen zerbitzuak (-% 2,1), eraikuntza (-% 2) eta jatekoak ez direnen txikikazko merkataritza (-% 1,8).
enpresa-jarduerak
2012 III.
adar nagusiak Txikizkako merkataritza. Jatekoak ez direnak Enpresei eskainitako zerbitzuak Sukaldaritza eta janari-edarien zerbitzuak Eraikuntza Janari eta edarien txikizkako merkataritza Handizkako merkataritza Zerbitzu pertsonalak Higiezinen zerbitzuak Finantza- eta aseguru-zerbitzuak
4.311 4.037 3.089 2.072 2.011 1.506 1.290 937 845
%∆
-1,8 -0,3 -0,7 -2,0 -0,6 -2,8 0,2 -2,1 0,6
Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga).
SOZIETATE BERRIAK 2012an 830 merkataritzasozietate berri sortu dira Bilbon
Urteko azken hiruhilekoan, 200 sozietate berri sortu dira Bilbon. Horrek esan nahi du % 16,3ko hazkundea izan dela, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (28 merkataritzasozietate gehiago). Taula erantsian ikusten den bezala, bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan sortutako sozietate-kopurua gainditu da, eta horrek enpresak sortzeko erritmoa biziagotu egin dela adierazten du; izan ere 2011ko azken hiruhilekoan baino 15 sozietate berri gehiago sortu baitira. 2012 osoa hartuz gero, sortutako merkataritza-sozietateen zifra metatua 830ekoa izan da, aurreko hiru urteetako zifra gaindituz.
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 34
Merkataritza-sozietate berriak 1000 900 800
728 (2009)
744 (2010)
741 (2011)
830 (2012)
Urtekoa
300
Hiruhilekoa
250
234
700 215
600
2012-IV 200
211
213
500
200
185
400
172
300 150 200
141
100 0
100 2009
2010
2011
2012
Iturria: Bilboko Merkataritza Ganbera eta Merkataritzako Erregistroa
I
II
III 2011
IV
I
II
III
IV
2012
Urteko laugarren hiruhilekoan sortutako merkataritza-sozietateen sektore-banaketari dagokionez, sozietateen % 83 zerbitzu-sektorekoak dira (166 sozietate), % 14 eraikuntzako jarduerakoak, % 2,5 industria- eta energia-jarduerakoak (5 sozietate) eta % 0,5 lehen sektorekoak (sozietate berri 1).
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 35
2012KO IV. HIRUHILEKOA
ADIERAZLEAK Azken datua
Urte arteko aldakuntza (%)
Aldia
LAN-MERKATUA Biztanleria aktiboa (kop.)**
163.200
-4,4
IV. Hiruh.
Biztanleria okupatua (kop.)**
135.100
-7,1
IV. Hiruh.
Biztanleria langabea (kop.)**
28.100
11,1
IV. Hiruh.
17,2
2,4*
IV. Hiruh.
30.841
1,3
Abendua
167.362
0,0
Abendua
29.153
-6,4
IV. Hiruh.
107,7
0,0
IV. Hiruh.
21.476
0,9
Abendua
104,4
2,8
Abendua
Ostatu-gauak (kop.)
322.514
0,6
IV. Hiruh.
Bidaiariak (kop.)
173.074
1,2
IV. Hiruh.
1,86
-0,6
IV. Hiruh.
5.450,9
15,9
Urr - Aza
914,2
-1,6
IV. Hiruh.
15.466
-0,4
Urr - Aza
80,0
-4,9
Urr - Aza
200
16,3
IV. Hiruh.
Langabezia-tasa (%)** Erregistratutako biztanleria langabea (pertsona kop.)** Pertsona afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA Merkataritzako azalera handien salmentak (indizea)*** Pertsona afiliatuak Kontsumoko prezioak (indizea)*** TURISMOA
Batez besteko egonaldia (ostatu-gauak/bidaiariak) GARRAIOA Salgaien itsas garraioa (milaka tona) Bidaiarien aireko garraioa (milakoetan) Bidaiarien metropoliko garraioa (milakoetan) ENPRESA-JARDUERA Produkzio industriala (indizea)*** Merkataritzako sozietate berriak (kop.)
* puntu portzentualak ** Bilbon bizi den biztanleria *** Bizkaiko adierazlea Iturria: Eustaten, SEPEren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren, EINen, Estatuko Portuen eta AENAren datuetan oinarritutako lanketa propioa.
2012ko IV. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura 36