BIZILABE BILBAO gunea Elhuyarrek eta Bilboko Udalak sustatzen duten ekimen bat da, bide-urratzailea, eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak izan ezik, beste eragile batzuek ere parte hartzen dute. Gunearen lehen helburua da Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko gazteak erakartzea, 12 eta 17 urte bitartekoak, ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren mundura, aisialdia erabiliz lehen erakargarri moduan, ikerketa-mintegi erakargarrien bidez eta eskola-orduetatik kanpo.