2014 Shopping Eguna

Page 1


Torre Loizagako auto klasikoen erakusketa

Eguna: Larunbata, martxoak 29 Ordua: 11:30etik aurrera Lekua: Kale Nagusia Deskribapena: Torre Loizagako auto klasikoen erakusketa bikainak bere bildumako bi “harribitxi” ekarriko ditu Bilbora. Haietako bat antzinako RollsRoyce bat da, automobilismoaren benetako “ikonoa”. Egun batez Kale Nagusian ikusi ahalko dugu, eta argazkiak atera.


Estatua biziak

Eguna: Larunbata, martxoak 29 Ordua: 11:30etik aurrera Lekua: Kale Nagusia Deskribapena: Bartzelonako Rambletatik iritsi berriak dira “estatua bizi� hauek, Europan argazki gehien egiten dizkietenak. Bilboko Kale Nagusia sormenez, artez eta kolorez beteko dute, esku hartze berezi batean. Egun batez, horrela, Kataluniako eta Bizkaiko hiriburuak senidetuko dira.


The Groovies

Eguna: Larunbata, martxoak 29 Ordua: 12:30 eta 20:30 Lekua: Ercilla kalea Deskribapena: The Groovies taldeak historia luzea du. 1995ean sortu zen, 70eko hamarkadako rocka jotzeko. Beren azken diskoan, “Retrogroovies”, hainbat musikariren kolaborazioak dituzte: Los Secretos, Estopa, Fito y los Fitipaldis, Manolo García,… Ezinbesteko hitzordua.


Granujas a Todo Ritmo kalejira

Eguna: Larunbata, martxoak 29 Ordua: 18:30etik aurrera Lekua: Bilbo erdialdea Deskribapena: Seikote musikal honetako musikariek jende guztia dantza egitera atera nahi dute, Rhythm n’ Blues-en erritmoetan. Txotxongile erraldoi bi, Jack eta Elwood, ekarriko dituzte, umeak dibertitzeko. Beren errepertorioan Blues Brothersen kantak eta blues estandarrak dauzkate.


Rocka balkoian Los Guilty’s

Eguna: Larunbata, martxoak 29 Ordua: 12:00 Lekua: ELKAR eraikina, Zamudioko ataria Deskribapena: Pop rock bikaina, adin guztietarako. Los Guilty’s taldea 2001ean sortu zen Barakaldon, musika egiteko gogoek eta beharrak bultzatuta. Beren letrak jotzen dituzte, eta istorio pertsonalak, maitasuna, maitasun eza, parrandak eta oroimenak dituzte hizpide.


Jazza balkoian José Luis Castaño “Trio”

Eguna: Larunbata, martxoak 29 Ordua: 18:00 Lekua: Rafael Matías eraikina. Posta kalea Deskribapena: José Luis Castaño bateria irakaslea da eta hamabost disko baino gehiago grabatu ditu 1992. eta 2010. urteen artean. Jazz kanturik onenak joko ditu egundoko agertoki batean: Rafael Matías eraikinaren balkoian, Posta eta Victor kaleen arteko izkinan. Alde Zaharra New Orleans bihurtuko da egun batez.


Marianitoen erritmora

Eguna: Larunbata, martxoak 29 Ordua: 13:30. Lekua: Alde zaharreko hamar leku Deskribapena: 13:30etik 15:30era, hamar musika taldek Bilboko Alde Zaharreko hamar leku enblematiko erritmoz beteko dituzte, “marianitoaren ibilbidean”, jazza, bluesa, flamenkoa edota folka joz: Iturribide kalea, Unamuno plaza, Plaza Barria (bi kokaleku), Jardines kalea, Santa María kalea, María Muñoz kalea, Pilota kalea, Txakur kalea eta Dorre kaleko “triangelua”.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.