Un inglés vino a bilbao eta beste istorio batzuk

Page 1

UN INGLÉS VINO A

BILBAO te istorio batzuk eta bes


UN INGLÉS VINO A

BILBAO te istorio batzuk eta bes

Argitalpena: 2015 © Bilboko Udala Argitaratzailea eta koordinatzailea: Bilboko Udala Ernesto Erkoreka plaza, 1 48007 Bilbo Testuak: Jon Uriarte Lauzirika Ilustrazioak: Iratxe González Villaluenga Itzulpena: Bitez® S.L. Inprimaketa: Grafo, S.A. LG: BI-443-2015 INFORMAZIO PRAKTIKOA Bilbao Turismo: www.bilbaoturismo.net Turismo Bizkaia: www.mybilbaobizkaia.net Euskadi Turismo: www.turismo.euskadi.eus TURISMO BULEGOAK Bilbao Turismo Plaza Biribila, 1 Terminus eraikina 48001 Bilbo Telefonoa: 944 795 760 Bilbao Turismo. Guggenheim museoa Mazarredo zumarkalea, 66 (Guggenheim) 48009 Bilbo Bilboko aireportuko turismo-bulegoa Bilboko aireportua Iritsiera-solairua Telefonoa: 944 031 444

C116691


UN INGLÉS VINO A

BILBAO te istorio batzuk eta bes

Un inglés vino a Bilbao (02) Bilbo, eraztunaren jauna (04) Belak zabalik (06) Gure amen banderak (08) Bi itsasertzetako elezaharrak (11) Uharte hurbil bat (12) Errail infinituen gainean (14) Phileas Foggek amestu zuen ‘La Bilbaina’ (18) Hilobiak ingelesez (22) Gerrak batuak (24) We are football (27) Londres eta Bilbo arteko kablea (30)


«Un inglés vino a Bilbao / por ver la Ría y el mar / y al ver a las bilbainitas / ya no se quiso marchar. / Y dijo... vale más una bilbainita / con su cara bonita / con su grasia y su sal / que todas las americanas / con su inmenso caudal...».

UN INGLÉS VINO A

BILBAO


Bilbainadak Bilbo zaharreko

bizitzaren orrialde abestuak dira. Arima botxeroarekin eta habanera kutsuarekin jaio ziren, portuko munduari gustatzen zaizkion nahasketa horiengatik. Eta tabernaz taberna eta txakoliz txakoli eramaten zituzten, txapela buruan eta edalontzia eskuan, zurrut eta zurrut artean horiek abesten zituzten txikiteroek. Baina mahats-ibaietatik harago, bilbainadak bere ibilbidea eta kokalekua izan zituen. Batik bat 1898tik 1917ra arte, Inauterietarako hiribilduko «jasoeretan» oinarritutako abestiak egiten ziren urteetan. Errepaso antzeko bat gertaera berezienei. Horregatik, ingeles bati eskainitako abesti honen jatorriaren zalantza dugu beti. Gogora dezagun gauza lehenagotik zetorrela, eta XVIII., XIX. eta XX. mendeek berretsi zutela Bilboren eta britainiarren artean zerbait berezia zegoela. Hainbesteraino, non Lexikoi bilbainoan edo, guri esatea gustatzen zaigun bezala, «Botxoko hizkuntzan», gure meatzeak ustiatzera edo itsas kontuengatik etortzen ziren bisitariei «yoniak» esaten zitzaien. Eta euskal armadoreek gauza onen bat ikusiko zuten, beren semeak iparraldeko uharte horietara ikastera bidaltzea erabaki baitzuten. «Yoni» haren izenaren berririk ez dago. Batzuek diote meatze-ingeniaria izan zela, eta

beste batzuek, ontzigintza-enpresa baten zerbitzuan zegoen marinel bat. Baina egia da askok haren nortasunaren aztarnak aurkitu gura izan dituztela bilbainada zaharraren ahapaldietan. Izan ere, beste bertsio batek lanbidea eta kokapena aipatzen ditu.

«Un inglés vino a Bilbao / para comprar mineral / y al ver a las bilbainitas / ya no se quiso marchar / (estribillo) vale más... etc. / Dos veces al día sube / por Olabeaga la mar / a echar a las bilbainitas / dos puñaditos de sal / (estribillo) vale más... etc. / Este viajero lord de Inglaterra / vio tantas tierras, vino a Bilbao / nuestro comersio, nuestra riquesa / nuestra grandesa, tiene espantao!». Ikusiko duzuen legez, harroxkoak, hots, «gureaz muturreraino harroak» izatearena aspalditik dator. Horrela baino ezin da ulertu guk abestea ingeles bat txunditututa geratu zela gure handitasunaren aurrean. Baina bilbainada hau beste zer edo zerengatik da bakarra.

Gure hiribilduko norbaiti bat abesten hasteko eskatzen badiote, Athletic Clubekoa edo ingeles maiteminduarena abestuko du. Bitxia bada ere, uharte britainiarrekin dugun zerikusiaz egiten dute berba biek. Zerbaitengatik izango da. Izatez, Bizkaiko hiriburuak zein Euskal Herri osoak antzeko ezaugarri folklorikoak dituzte Britainia Handiarekin eta Irlandarekin. Ingalaterran bertakotzat hartu zituzten bi euskal gabon-abestirekin hasita. Eta dena Sabine Baring-Gould artzain protestanteagatik. Erlijiosoa izateaz gain, gizon jantzia zen Historian eta Literaturan. Gure gabon-abesti bat entzun ostean, bere Gabriel’s Message bihurtu zuen eta, beste baten musikaoinarriarekin, The Infant King sortu zuen. Ingalaterran galdetzen baduzue, uharteetakoak bertakoak direla esango dizuete. Eta baliteke hala izatea. Azken batean, urek bi itsasertzak ukitzen dituzte, lurraldeak batzeko. Gida hau xehetasun bat baino ez da, batu gintuena eta, oraindik ere, batzen gaituena azaltzeko. Badago misteriorik uharte-arima duen txoko harro honen eta izan zirenari laga gura ez dioten txoko-arimako uharte horien artean. Agian, gakoa da, Sherlock Holmesek esan zuen bezala, «Ezinezkoa den guztia ezabatu denean, geratzen dena, sinesgaitza bada ere, egia dela». Eta batzuetan, egia kondairaz mozorrotzen da. Edo bilbainadaz. UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

3


BILBO,

ERAZTUNAREN

JAUNA

ÂŤBolson Itxiko Bilbo Bolson jaunak esan zuenean bere ehun eta hamargarren urtebetetzea eskuzabaltasun handiz ospatuko zuela laster, zurrumurru eta artegatasun ugari izan ziren HobbitonenÂť. Horrela hasten da Tolkienen Eraztunen jauna obra ospetsuaren lehen kapitulua. Eta izen horrek, Bilbok, beharrak ematen dizkie filologoei, historialariei eta Erdi Lurreko eraztunaren aitaren zaleei. Nork bere teoria dauka. Baina denak bat datoz esatean Bilbok, istorio guztiaren hasiera den hobbitak, Bilbori zor diola bere izena.


Ez da nire ondorioa, besterena baino. Eta badu zentzurik. John Ronald Reuel Tolkien Hego Afrikan jaio zen britainiar bat izan zen. Hori badaki begiak, ikusmena edo ukimena dituen edonork, haren izena unibertsala baita, literaturatik harago, zinemaren munduari esker. Agian badakizue 1945 arte anglosaxoi-irakaslea izan zela Oxfordeko Unibertsitatean eta, ordutik 1959 arte, hizkuntza eta literatura ingelesa eman zuela Mertonen. Hau da, gizon ilustratua eta jantzia zela bere hizkuntzan eta besteenetan. Eta ez dugu ahaztu behar beste gauza bat. Lehenengo aitagabe eta gero amagabe, Francis Xavier Morganek hezi zuen erlijio katolikoan. Cadizen jaiotako jesuitak, jatorri galestarrekoak. Ingalaterraren eta Bilboren arteko hartu-emanak oso bistakoak zireneko garaiez ari gara. Merkataritza-loturek eta siderometalurgiak bi itsasertzak batzen zituzten. Bilbok bere izena daga bizkaitarrari edo Biscayne dagari zor diola defendatzen dutenek heltzen diote argudio horri, besteak beste. Azken hori Bilbon eta ingurunean fabrikatzen zen ezpata bati ingelesez esateko modua da, eta oso ezaguna zen Ingalaterran zein Amerikan. Ohikoa XVI. mendean, ezpata motz bat zen, oso miretsia maneiatzeko aukerengatik. Baliabide bat zen etsaiaren boterearen aurrean, eta hura ustekabean harrapatzeko modu azkarra. Baina Bilbo ere horrela agertzen da beste leku batzuetan fabrikatutako ezpatetan. Izan ere, badira Bilbo ezpatak San Petersburgoko, Milango, Torinoko museoetan, Leeds-eko Royal Armouries-en edo Londresko Dorre enigmatikoan. Beraz, ez da burugabea Tolkienek horrela deitzea bere pertsonaiari. Hain zuzen, narrazioaren une garrantzitsu batean antzeko ezpata bat aurkitu zuen hobbit bat. Eta hori gutxi balitz, badira ezpata horren aipamenak William Shakespeareren lan batzuetan ere. Windsorko emazte alaiak-en, adibidez, Bilbo ezpata batez egiten da berba. Hamlet-en ere bai, baina kasu honetan hitza «Bilboes» da, eta metal bikain batekin fabrikatutako girgilu batzuk ziren, oso boteretsu egiten zituztenak. Badirudi Bilbo eta ez Bilbao izatea euskarazko toponimoa oso ohikoa zelako testuetan, batik bat

erlijiosoetan, XVIII. mendera arte. Eta gogora dezagun Tolkienek zer hezkuntza eta zer erlijio-ordena zituen. Baina dena kontatzen hasita, esan dezagun Frantzian bazegoela «Bilboquet» izeneko joko bat, XV. eta XVI. mende inguruetan, eta «Eraztunaren jokoa» ere esaten zitzaiola. Baina, arrazoiren batengatik, Hobbit-aren eta haren geroko ibileren sortzailearen adituek diotenez, gure hiribildua omen da izenaren jatorria. Izan ere, badago aipatzen ez den xehetasun bat, interesgarria dena. Hitzaurrean, Tolkienek Hobbitez eta haien herrixkaz egiten du berba. Eta herri xume eta zahar gisa deskribatzen du. Beraientzat, ez zegoen soro aprobetxatu eta ondo ordenatu bat baino leku hoberik. Barre egin, jan eta edan egiten zuten, sarritan, gogo onez. Beren hizkuntza zuten, zenbait egia esan, baina hizkuntza komunaz berba egiten amaitu zuten, eta horrek ez zien eragotzi herriko izenak eta hitzak izatea pertsonak eta gauzak izendatzeko, hala nola hilak edo egunak. Euren ahaideak gogoan zituzten eta harro zeuden euren jatorriaz eta familiaz. Baina hori guztia aldatu egin zen Bilbo denbora batez «Orkoen meatze sakon eta beltzetan» galdu zenean. Hortxe ipini baitzuen eskua tuneleko lurrean… eta eraztun bat topatu zuen. Horrela, nekazari eta abeltzainen herri bateko lur berdearen bizimodua eta etorkizuna aldatu egin ziren, lurpea «altxor» boteretsu eta desiratu bihurtzen zuten meatze eta labeengatik. Eta bitxiena, Bilbo libratu egin zen azkenean Gollum izugarri itsusi eta kondenatuaren esku hiltzetik, Elfoen daga boteretsu bat zeramalako ezpata gisa. Ez ezazue esan ez dagoela antzik hiribildu honen, bere ospearen eta bertako jendeen artean. Teoria hau dakarkizuegu gaur, Ingalaterran badirelako ahotsak hobbit ospetsuaren izenaren jatorriaz ikertu, galdetu eta eztabaidatu egiten dutenak. Eta baliteke gakoa beti Bilbon egotea. Azken batean, Tolkienen Hobbita lana honela hasten da: «Zulo batean hobbit bat bizi zen...». Nork daki zulo hori ez ote den Erdi Lurreko ipar-mendebaldeko eskualde batean zulatutako «botxo» jakin baten metafora. Bilbo deitzen dioten hori, Bilbao ere esaten diotena. Agian teoria zoro bat baino ez da, baina merezi du kontuan izatea. UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

5


BELAK ZABALIK

Titanic-ek Bilboko altxor bat

ezkutatzen du itsas hondoan. Baina hura bilatzera murgildu aurretik, egin dezagun historia apur bat. Bizkaiko Golkoaren eta Mantxako Kanalaren alde batetik eta bestetik idatzi ziren orrialdeetan aurkitu genuena. Newportek eta Bilbok, adibidez, badituzte batzuk. Batetik, biek transbordadore-zubiak dauzkate. Itsasadar bilbainokoa, Bizkaiko Zubia izenekoa, aitzindaria izan zen eta hura bisitatzea atsegina da beti; izan ere, bere gainean igotzen lagatzen digu, eskuzabal, joan eta etorri egiten diren urak eta inguruko mundua ikusteko. Baina bada besterik. Hiri galestar horretan, euskal itsasontzi baten krosko bat dago. Horrela, belek eta helizeek mendeetan zehar itsasertz batetik bestera bidaiatu zutela gogoratzen digu itsasoak. Izan ere, Bizkaiko Golko hitzaren defendatzaile sutsuenen artean itsasoko jende britainiarra dago. Adibidez, itsas mugaketan nazioarteko agintea den International Hydrographic Organization-ek Bizkaiko Golkoa, Bay of Biscay esaten diotena, itsasotzat hartzen du. Itsaso eta ozeanoen Biblia den bere Limits of oceans and seas argitalpenean, 22. identifikazio-zenbakia ematen dio. Eta honela definitzen du: «Ortegal lurmuturra Ouessanteko mendebaldearekin (Pern puntarekin) uharte horren ekialdetik (Lédénès-tik) lotzen

6

UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

duen lerroa eta, hortik, ekialderantz, 48º 28’ I paraleloaren gainean, Bretainiako kostalderaino». Alegia, gure urek errespetua merezi dutela. Ez diogu guk, horiei buruz dakitenek baizik. Pentsa ezazue gure hondartza eta labarretara hurbildu eta olatuei begiratzen diezunean. Itsaso horrek izen bat du: Bizkaiko Golkoa. Argi gera dadila. Hori esanik, konplitu dezagun Titanicen hondakinetarainoko gure bidaiarekin. Horretarako, 1912ra arte bidaiatuko dugu denboran.

Bilbotik ‘Titanic’-era Campo Volantinen goiz ederra zegoen martxo hartan. Baina haize zitalak ia bere kapela galarazi zion. Kale Nagusian sartu ostean, arinago ibili eta tranbia eta oinezkoen itsaso zakarra zeharkatu zuen bere helmugara iristeko. Gozo-dendan sartzean, begiradak eta ahotsak gelditu egin ziren. Lehenengo, bere dotoreziagatik. Gero, bere eskaera bitxiagatik. Kilo bat toffee. Asko dama batentzat. Baina harrigarriena haren helmuga enigmatikoa zen. Norbaitek jasoko zuen Madrilen, gero Amerikara eroateko «itsas bidaia luze batean». Aste batzuen buruan, Arrese familiak jakin zuen kaxa hura Titaniceko bidaiarientzat zela. Ramon Arteagaveytia. Santurtziko eta Barakaldoko semea eta biloba. Horrela


Pentsa ezazue gure hondartza eta labarretara hurbildu eta olatuei begiratzen diezunean. Itsaso horrek izen bat du: Bizkaiko Golkoa. Argi gera dadila.

kontatu zioten Concepcion Arreseri, eta hark, gero, bere biloba Gonzalori. Enkargua egin zuen bezeroa bere lagun baten, Patrick Marcuarturen amama zen. Badira testuak eta are liburu bat Arteagaveytiak Titanicean egindako bidaiari buruz. Egia da ez dagoela berretsita bera izan zenik toffeen hartzailea, baina itxura guztien arabera, hala izan zen. Gainera, bere bidaiak hasiera berezia izan zuen. Ramon Bernardo, bere aita, Mello auzoan jaio zen, Santurtzin, 1796an. Umezurtz geratu eta Amerikara joan zen, eta 1814an Uruguaira iritsi zen. Lehenengo arraunlari egin zuen beharra, eta gero inprimategi batean, Montevideo-Buenos Aires itsas garraioko lehen enpresa sortzea lortu zuen arte. 1826an Mª Josefa Gomezekin ezkondu zen eta hamar seme-alaba izan zituzten. Bosgarrena 1840ko uztailaren zazpian jaio zen. Ramon Fermin deitu zioten. Gizonak, hirurogeita hamar urteak beteak, Titanicen ontziratzen amaituko zuen. Eta hori beti izan zituela amesgaiztoak 1871n jazo zen zerbaitengatik. Platako Itsasoa zeharkatzean, America transbordadorean, sute bat sortu zen. Uretan murgildu eta ordutan igeri egin zuen, eta erreta edo itota hiltzetik libratu zen. Esperientzia horrek bere bizitza osoa markatuko zuen, baina ez zion eragotzi nabigatzen jarraitzea. Eta are gutxiago «hondoraezina» zela zioten itsasontzi baten lehen bidaiarako txartela erostea. Arteagaveytiak Txerburgora, Normandiara, joan nahi zuen, Titanicen garaiz ontziratzeko eta AEBra iristeko.

Badakigu, abiatu aurretik azken gutun bat bidali zuelako. Hor aipatzen ditu familiako kontuak eta transatlantiko itzelaren tamaina eta luxu handiak. Lehen mailan bidaiatzen zuen, ezin zen izan bestela, eta tratuak zituen Benjamin Guggenheimekin, astortarrekin, Straussekin edo konpainiako zuzendari Bruce Ismayrekin berarekin eta antzeko handi-mandiekin. Baina izan ziren beste batzuk ere. Adibidez, Manuel Urrutxurturekin, euskal jatorriko mexikarrarekin, mahaia eta itsasaldia banatu zituen. Gizon ausart horrek emakume bati laga zion bere tokia salbamendu-txalupan. Horren truke, bere alargunari jazotakoa kontatzeko eskatu zion. Urte batzuk geroago, bidaiariak, negar artean, bere hitza bete zuen eta Urrutxurturen emazteari aitortu zion gezurra esan ziola hari bere bizitzaz eta egoeraz, hura hunkitzeko eta bere tokia lagatzea lortzeko. Egia esan, ez zen beharrezkoa. Urrutxurtu, Arteagaveytia bezala, printzipioak zituzten jaunak ziren. Eta sakrifikatzea aukeratu zuten. Bigarrenak, 71 urte izan arren, orduak egin zituen baltsa-lanak egin zituen hamaka baten gainean. Badago hori frogatzen duen lekuko bat: bere erlojua. Gorpuarekin batera berreskuratu zuten eta 4 orduak eta 53 minutu adierazten zuen. Makineria eta bihotza gelditu ziren unea. Baina hori puntu eta jarrai bat izan zen. Haren bizitza eta heriotza gizateriaren historiako naufragio sonatu eta ospetsuenaren memorian baitaude. Transatlantiko mitikoaren hondakinen artean toffee-kaxa txiki eta herdoildu bat gordetzen duen hori. UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

7


amen Gure

banderak

Sarri, bisitari askok, batik bat anglosaxoiek, euskaldunen banderaren jatorriaz egiten dute galde. Bitxia baita bat aurkitzea, herrialde, eskualde edo hiri bat ordezkatu eta beste bat gogora ekartzen ez duena. Baina ikurrinak, ezinbestean, ‘Union Jack’ gogorarazten du, edo, agian,‘Union Flag’esan behar genuke. Bere diseinua ez zen izan txiripa: ez dago datu zehatzik, baina agerikoa da Erresuma Batuko banderak Euskal Herrikoan zer eragin duen. Ikurrina, hain zuzen ere, Bilbon jaio zen bandera bat da. Leku zehatzean egoteko, Zazpi Kaleetaraino jaitsiko gara. Baina aurrena, Zabalgunetik igaro eta toki batean geldituko gara. EAJren egungo egoitzan, aspaldi aranatarren etxea izan zen horretan.


Luis eta Sabino Arana Goiri ideologia

karlistako familia batean jaio ziren, XIX. mendearen erdialdean. Sabino 1865eko urtarrilaren 26an jaio zen, eta zortzi neba-arrebetan txikerrena zen. Hezkuntza, neurri handi batean, Frantzian jaso zuen. Zehatzak izateko, Baionan, Pays Basque izenekoaren barruan, eta urte batzuk geroago Bilbora itzuli zen bere familiarekin. Urduùako jesuiten eskolan barneko ikasle sartu zen. Bere figuraz, legatuaz eta bi gaiei buruzko eztabaidez beste une batean egingo dugu berba. Buru izan zuen euskal mugimendu nazionalista barnean hartuta. Izan ere, gaur banderaren gaiaz jardungo dugu. Baina ikurrina esan behar genuke, azken termino hori hizkera arruntean soilik Euskal Herriko bandera izendatzeko erabiltzen baita. Eta gainerakoentzat bandera terminoa erabiltzen da. Beti ez da horrela izan. Izatez, soilik Bizkaiko lurraldea ordezkatzeko jaio zen. Baina ez gaitezen aurreratu eta egin dezagun berba gure amen bandera zaharrez. Erromatarrek erabiltzen zituzten vexilla direlakoak, bela itxurako estandarte batzuk, baina Erdi Aroan hasi ziren erabiltzen banderak Europan. Horien erabilerak ontzigintza-izaera edo militarra zuen batik bat, eta zutoihal, errege-enblema edo ezaugarri gisa. Baina XVIII. eta XIX. mendeen artean, kontinente zaharreko nazioek eta eskualdeek ohiko bihurtu zituzten apurka-apurka. Hala ere, errege-erreginekin, herrialdeen hedadurarekin edo horien politikarekin batera, forma eta esanahia aldatzen zuten. Horixe gertatu zen ikurrinarekin ere. Beste bandera UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

9


Banderek, horiek astintzen dituen jendeak bezala, bizitza propioa dute. Eta haizea beti berdin ez dabilenez, eta ez dakigunez nora eroango gaituen, ikurrinak haizean dantzan jarraitu zuen, gizakiek markatutako bidea alde batera lagata.

batzuekin jaio eta bizi izan zen, behin betiko bihurtu arte. Eta orain bai, Zazpi Kaleetara jaitsi behar dugu. Zehazki, Posta kaleko 22. zenbakira. Euskal bandera Bilbon jaso zen lehen aldiz 1894ko uztailaren 14an, «Euskaldun Batzokijaren» inaugurazioan, Eusko Alderdi Jeltzalearen lehen egoitza izan zenaren balkoian. Posta kalean zegoen, Bulebar zaharraren kantoian. Eta bazkide zaharrenak jaso zuen, Ciriaco de Iturrik. Ordutik aurrera, haren presentzia gero eta ohikoagoa izan zen, eta haren diseinua eta edukia aldatu egin ziren. Parisen 1881eko otsailaren 27an egin zen manifestazio hiritarrean, 324 estandarte eta banderen artean, euskaldunenak arreta eman zuen, Victor Hugok berak adierazi zuenez. Bandera horrek ezaugarri hauek zituen: «Bi zati: kolore bertikalak; gorria, makilaren ondoan, Nafarroa ordezkatuz, eta gainerakoa zuria, gainontzeko euskal eskualdeak ordezkatuz. Angelu bakoitzean urrezko izar bat, eskualde bakoitzeko bana. Erdian, errege mairuen lau buru dituen armarri bat urrezko hondoaren gainean. Laurak-Bat ezaugarria kolore gorri eta horiko zinta baten gainean». Urte batzuk geroago, 1894ko otsailaren 18an, batzorde bizkaitar bat Castejonera iritsi zen, Nafarroara, Gamazo ministroak foruak abolitzeko egindako saioaren aurkako manifestazioan parte hartzera. Hantxe eta orduan dantzatu zuten Bizkaiko ordezkariek bandera, non hauxe 10

UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

irakur zitekeen: Jaun-Goikua eta Lege-Zarra. Bizkaitarrak agur eiten deutse Naparrei. [Jaungoikoa eta Lege Zaharra. Bizkaiak agur egiten die nafarrei]. Baina zergatik diseinu horiek eta kolore-aukeraketa hori? Ikurrin bat arretaz begiratzen baduzue, ikusiko duzue hondo gorria duela eta gurutze zuri bat eta ikoroski berde bat gainjarrita. Eta haren sortzaileek, Arana anaiek esan zutenez, Bizkaiko armarrian oinarrituta dago. Horrela, hondo gorria Bizkaiko armarriaren hondotik hartu zen. Ikoroski berdea San Andresen Gurutzea da. Hori ere agertzen da lurraldeko armarrian. Eta gurutze zuria, azkenik, euskal nazionalismoaren printzipioen berezko zatia zen kristautasunaren sinboloa izango litzateke. Baina inori ez zion ihes egin, ez orduan, ez orain, batik bat euskaldunen eta britainiarren arteko hartu-eman estuagatik, diseinuan zer antza zuen Union Jackekin. Baina zer jazo zen Bilbon jasotako bandera harekin? Diotenez, Aketxe izeneko Bermeoko bailandra baten txopan ikurrin bat izan zen apur bat geroago. Legendikako jaietan ere ikusi zen bandera hori 1897ko irailaren 9an, Kafranga baserritik hurbil, horretarako ipinitako masta batean. Ez zen izango azken aldia mendi edo plazetan haizean mugitzen ikusiko zutena. 1931n euskaldun guztien bandera-kategoria lortu zuen arte. Bitxia bada ere, Arana anaiek eta, bereziki Luisek, euskal herri osoa eta haren lurraldea ordezkatuko zuen beste bandera bat sortzeko premia azpimarratzen zuten, soilik Bizkaiko sinbolo izateko jaio baitzen ikurrina. Izan ere, 1912an, sei marra horizontal zituen hondo gorriko beste bat hartu gura izan zen, sei euskal estatu historikoak biltzeko ideia nazionalistarekin. Baina ez zen gauzatu. Banderek, horiek astintzen dituen jendeak bezala, bizitza propioa dute. Eta haizea beti berdin ez dabilenez, eta ez dakigunez nora eroango gaituen, ikurrinak haizean dantzan jarraitu zuen, gizakiek markatutako bidea alde batera lagata. Bizitza propioa izango balu legez. Horrela baino ezin da ulertu luzaroago bizitzea bere sortzaileen gurariak, denboraren joana eta urteetan zehar hari betoa jarri eta desagerrarazi gura izan zutenak baino. Agian, ikurrinak hainbesteko historia eta enigma ugari dituelako izan da dena. Eta, gainera, berdin gertatzen da «Union Jackekin».


BI ITSASERTZETAKO ELEZAHARRAK Elementu komunak daudenez britainiarren eta euskaldunen iraganean, nahitaezkoa da lauburuaz berba egitea. Euskal Herrian hain sarri erabilitako sinbolo horrek jatorri indoeuroparra du. Beste zibilizazio batzuetan ere bada, onerako zein txarrerako erabili da, eta sinbolismo beste misterio ditu. Ez da harritzekoa, beraz, iparraldetik etorritako jendea harrituta geratzea lauburua ate, oihal edo marrazkietan ikustean. Batik bat Ilkley Moor iparraldean (West Yorkshiren) Woodhouse Crag-en petroglifo bat ezagutzen dutenak. «Ilkleyko Swastika» esaten diote. Baina lauburuaren berdin-berdina da. Horregatik, aspaldiko urteetara bidaiatu behar litzateke iraganaren berri izateko. Nahikoa izango da Bilboko Euskal Museora hurbiltzea. Zazpi Kaleetan dago eta, berez, altxor bat den eraikin bat betetzen du. XVII. mendekoa da eta «San Andresen Eliza eta Eskola» izan zen. Hor aurkituko duzue gure «Mikeldi». Jatorri ezezaguneko eskultura bat, euskal mitologiari lotua. Agian zerikusia du lursailen mugaketarekin edo hileta-errituekin. Baina museo horrek dituen misterioetako bat da. Egiak eta elezaharrak, elkarri hain lotuta, non espazio bera duten herri-kulturan. Bizkaiko lehen jaunari buruzkoa, adibidez. Gizonaren jatorria… eskoziarra? Bizkaiko jaunei buruzko lehen berriak 1040tik aurrera ditugu, Iñigo Lopezekin. Iruñeko erregearen aginduetara zegoen noble bat, 1076an Alfonso VI.a errege gaztelauaren mende jarri zena. Baina batzuek diote X. mendean bazela Bizkaiko konde bat, Momo izenekoa, Nafarroako erresumaren agindupean. Baina elezaharra ederragoa da. Eta ingelesez egiten zuen norbaitekin du zerikusia. Eskoziatik etorritako emakume batekin.

Bere aitak, Eskoziako erregeak bidali zuen, etsaien esku eror ez zedin. Eta printzesa ederra Mundakara iritsi zen, Izaro uhartea inguratuta. 1422an, frantziskotar batzuek komentu bat eraiki zuten han, inoiz osoa izan ez zen bakardade baten bila. Drake bera lehorreratu zen han eta monjeak hil zituen. 1596an, Arroxelako preso batzuek eraso eta erre egin zuten berriro. Baina hori beste istorio bat da. Eta lehenago izan zen beste hau. Diotenez, printzesa beste uharte batean kokatu zen. Txatxarramendin, Sukarrietan. Agian gazte bat izan zen edo, ahozko oroimenak dioenez, Sugaar izeneko deabru bat. Baina, lehen gauean, zerbait jazo zen. Horren ondorioz, Zurian jaio zen, «Zuria» esaten ziotena. Urteak igarota, gizondu egin zen. Orduan, Leongo Alfonso III.ak urteko ordainketa bat eskatu zion Bizkaiari. Idi bat, behi bat eta zaldi zuri bat. Eta printzesak uko egin zuenez, bere seme Ordoño bidali zuen hura erreklamatzera. Baina errege baten semea berdin batekin borrokatu behar zen. Beraz, bizkaitarrek Zuriarengana jo zuten. Berak gidatu zituen Bilbotik hurbil, Paduran, amaitu zen gudan. Bizkaiak lortu zuen garaipena, eta bertako biztanleek Luiaondoko zuhaitzeraino jazarri zituzten garaituak. Hainbeste odol isuri zen, tokiari Arrigorriaga deitu zioten, «harri» eta «gorri» hitzetatik eratorriko litzatekeena. Eta irabazitakoan, Jaun Zuria izendatu zuten beren jaun. Badira beste bertsio batzuk, baina hau da zabalduena. Eta dena printzesa batekin hasi zela pentsatzea ere… Bitxia da, baina Mairin Mitchell historialariak dioenez, Kerry-ko (Irlanda) lehen erregea Eber izan zen. «Iberiar Penintsularen iparraldetik» itsasoz iritsitako gizona omen zen. Eta horrek berriro frogatzen duenez, elezaharrek ere bi itsasertz dituzte. UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

11


Uharte hurbil bat Lerro zuzenean, Bizkaiko Golkotik, Frantziako mendebaldetik eta Mantxako Kanaletik igarota, Bilboren eta Londresen artean 941,35 kilometro daude. Adibidez, Cadizeraino baino gutxiago. Agian horregatik dira hain antzekoak bi herrialdeak. Batzuetan xehetasun txikiak edo kasualitateak dira. Horregatik, bitxia eta adierazgarria da paralelismo-jokoak egitea.

KLIMA

TEA

«Mundu guztiak egiten du berba eguraldiaz, baina inork ez du ezer egiten hori konpontzeko». Esaldi zahar bat da, Britainia Handian aplika daitekeena… eta Bilbon. Ingelesek, adibidez, euri fin tipiko bat dute. Euskadin eta, batik bat Bilbon, badago xirimiri izeneko euri fin bat. Eta uharteetakoak legez, haren jausi leunaren aurrean fidatzen den kanpotarra bustitzen du.

12

UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

165 milioi te-kikara edaten dira egunero Britainia Handian. Jende gutxik daki teak Bilbon entzute handia izan zuela XX. mendera arte. Batik bat goiko klaseko familien etxeetan kontsumitzen zen, baina kafetegietan eta dastaketetan ere hartzen zen, kafeak berak eta txokolateak partida irabazi zioten arte. Hori bai, Bilbon, hura hartzeko ordua sei «o´clock» zen.

BI SOLAIRUKO AUTOBUSAK Double-decker busa, autobus ingeles famatu eta ospetsua, gorri jaio zen postontzi eta kabinen itxura izateko, eta bi solairukoa, gidari bakarrarekin bidaiari gehiago eroateko. II. Mundu Gerraren amaieran hasi ziren erabiltzen, eta 1956an beren diseinu famatuena hartu zuten. Bilbora 60ko urteetan iritsi ziren Londrestik. Eta hiriburu ingelesean jazo zen legez, erretiratu egin behar izan ziren, erabiltzaile eta herritar guztien atsekaberako. Horregatik, han zein hemen bi solairuko beste autobus batzuk sortu ziren, desberdinak zirenak baina double-decker zaharra gogorarazten dutenak.


JANZKERA Beau Brummelek eta Windsorrek berak inoiz ez zuten imajinatu portaerak eta janzkera ulertzeko zuten moduak estilo ingelesa markatuko zuela modaren eta estiloaren aldetik. Baina are gutxiago amestu zuten estilo ingeles hori estilo bilbotarra bihurtuko zela. Gure hiribilduko janzkerak beti jarraitu zien Cityko ereduei.

IBAI ETA ITSASADAR ARTEAN Tamesisetik errege-erreginen gabarrak ibili dira, eta merkataritzako, bizitzako eta heriotzako ibaia izan da. Nerbioi ibaia, maskulinoa denean zein itsasadarrez janzten denean, joan-etorriko ibai-bidea izan da, eta bere gabarrek ikatza eta erregebalioko kirol-loriak eroan dituzte.

ESTROPADA UDABERRIAN Cambridge-Oxford estropada bi herrietako unibertsitateen artean urtero egiten den arraun-lehiaketa bat da, udaberri guztietan Londresko Tamesis ibaian jokatzen dena. Horrek iradokita eta horren ohoretan, 1981eko maiatzaren 16tik aurrera, Deustuko Unibertsitatearen eta Ingeniarien Eskolaren arteko estropada jokatzen da Bilboko itsasadarrean. Baldintza bakarra dago. Udaberrian izan dadila.

EURITAKOA

XABOIA

GARAGARDOA

Diotenez, Asiriako errege-erreginek euritakoaren asabatzat har daitekeen zerbaitekin estaltzen zuten beren burua. Eta Asiako edo Afrikako beste kultura batzuek ere izan zituzten antzeko objektuak. Baina Ingalaterrara 1750ean iritsi zenean, bere diseinua hobetzeko eta geratzeko izan zen.

Pears xaboia, usain nahastezin eta forma obalatukoa, etxe ingelesetako zatia da, Kent eskuilak edo Mayfair ur usaintsuak bezala.

Thwaites, Adnams, Everards... Ingalaterran, herri edo auzo bakoitzak bazuen eta badu bere fabrika eta marka.

Bilbo euritakorik gabe ez litzateke izango Bilbo. Horregatik betetzen ditu eskuak eta poltsak, oskarbi egon arren. Inoiz ezin jakin. XVIII. mendearen amaieran, zortzi euritakogile zeuden gure hiribilduan. Albaitariak edo tapizgileak baino gehiago, eta erremintari kopuru bera.

Chimbo bilbotarra zein menderagaitza da. Pastilla batek bera erabiltzen duten eskuek baino gehiago iraun dezake. Victor Tapiak 1863an sortu zuen fabrika Deustuko Erriberan, 1988an Zorrozara aldatu zen eta 1996an eraitsi egin zen. Hala ere, oraindik bizirik dirau auzoko Getxon, eta frogatzen du inork ezin duela toffee itxurako eta propietate ugariko xaboi horrekin.

Bilbon, ardoaren eta txakoli ezagunen baimenarekin, garagardoa barretako erregina da eta izango da. Orain kantitateagatik. Antzina bere jatorriagatik. XVI. mendetik Europa iparraldetik iristen ziren itsasontziek bazekartzaten garagardo-upelak. Eta XVIII.ean bazeuden garagardofabrikak Bilbon, Pedro Beekvelt eta Gullermo Volt holandarren ardurapean. XIX. mendea iritsita, fabriken eta bertako marken kantitatea eta etxeko garagardoa eta tokiko gastronomia dasta zitezkeen garagardotegiena ugaritu egin zen. UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

13


ERRaIl infinituen gainean


Trenbideak bi bizitza ei dira, betiko elkarrekin bidaiatzera kondenatuak, elkartzeko aukerarik gabe. Agian, horregatik eskaintzen dute beren bizitza lekuak eta pertsonak elkartzera. Berdin gertatzen da gurpilekin. Eta gure lurrak eta Shakespearerenak badakite zerbait horizonte berak konpartitzeaz elkartzeko beharrik gabe. Bilbok eta Bizkaiak beti izan baitute ‘british’ kutsua garraio-kontuetan, nahiz eta bandera edo uharte bera ez izan. Batik bat hiriburuak. Horregatik, ‘Botxoko’ argazki zaharrak taxi beltzez eta bi solairuko autobus gorriz beterik agertzen dira. Londres balitz legez, baina izan gabe. Bilbo izanik, hori eman gabe. Eta iragan horrek badu bere azalpena.

Beti izan gara gurpilzaleagoak zapatazaleak baino.

TUB, Tranvias Urbanos de Bilbao, XIX. mendearen amaieran sortu zen eta penintsulako bigarren enpresa izan zen, Portoren ondoren, tranbia elektrikoa izaten: 1896ko Bilbo-Santurtzi linea. Horren ostean, trolebusa iritsiko zen. Kasu horretan, lehenengoak izan ginen. 1940ko ekainaren 20an izan zen. Bere ibilbidea, Santiago-Miserikordia. Abentura hutsa. 1976an desagertu zen eta gaur argazki zaharretan baino ez da bizi. Istorioak eta guk «jazoera botxeroak» esaten duguna gordetzen dituzten irudiak. 1. Linea ospetsuak bizi izan zituenak legezkoak. Letra larriak zituen lehena. Gure modernotasuna erakutsi zuena.

Plaza Biribiletik irteten zen eta ordu eta erdi ematen zuen Santurtzira iristen. Inoiz ez zen izan bidaia erraza. Batik bat neguko egunetan aldapa izoztuetan. Kobratzaileak bere harea-zakuarekin irten behar zuen eta erreietan hustu, gurpilek labain ez egiteko. Gainera, ohikoa zen gidariak eta kobratzaileak adi egotea trolebusen irteerei. Esan dezatela gero Fernando Alonsorena edo Hamiltonena gaitza dela. Pasaiari dagokionez, gogoan al duzu «Desde Santurce a Bilbao vengo por toda la orilla» abestia? Bada ibilaldi luzea bilbainada famatuan geratu zen betiko, sardina-saltzaileek euren bidaiei errailak ipintzea erabaki zuten bitartean. Horregatik, horien presentziak garaiak markatuko zituen. UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

15


Kargaren mende zegoen. Arrain-usaina bazegoen, trena Bilborantz zihoan, eta sudurrak ez bazuen aditzen itsaso-usainik, helmuga Santurtzi zen. Baina puru-usaina bazegoen… partida zegoen seinale. Futbola zegoen domeketan, hura eromena zen. Jende asko kobratzaile gutxirentzat. Beraz, inork ez zuen ordaintzen. Baina trebezia behar zen hura martxan hartzeko eta lagatzeko. Zorrozan bazegoen tipo bat egurrezko hanka zeukana. Ardo-erronda asko erortzen ziren arrastietan, eta edanda amaitzen zuenean edo, guk diogun bezala, «perfumatuta zihoanean», ederra antolatzen zuen protesia gurpilen azpian ipini eta tranbia errailetik irtenarazita. Imajina ezazue eszena. Nolabait ere, garraioak eta oinezkoek berdinetik berdinera hartzen zuten elkar Bilbo hartan; inoiz ez zuen imajinatu egun batean oinezkoena izango zenik. Orduan, bere gogoa beste bat zen. Europako hiriburua izatea, Londresekin batera, bere kaleetan garraio mota ugariagoa zebilela. Batzuetan, pertsonaia berberekin. Hala nola gure british urteetako bi solairuko autobus gorri hura. Haren bertsio berriak Abusutik Jesusen Bihotzeraino bidaiatzen du gaur. Zorte apur batekin, ikusiko duzue. Jatorrizkoak uharte britainiarretatik iritsi ziren eta gure artean geratzea erabaki zuten. Hiribilduko euripean Oxford Street-en egindako egunak gomutatuko balituzte legez. Ezinezkoa haien atea ahaztea. Ingelesa izanik, «alderantziz ipinita» agertzen zen gure begien aurrean. Eta haren soinua ere gomutatzen dugu. Euren diesel motorretatik, aire konprimatutik, ate eta balaztetatik sortutako doinu bat, hiribildu zaharra inguratzen eta estaltzen zuena. Gorri autobus, gris asfalto eta beltz taxi zen mundu baten soinu-banda. Bilbok memorian agertzen dituen hiru koloreak. Elementu desberdin bat baino ez dago. Puntu urdin bat. Autobus deitzeak barrea sortzen du ia. Baina izan zen. Eta oso maitea, gainera. El azulito. 60ko urteetan jaioa, 70etan eta 80etan bizi izan zen. El azulitok gauza txikien xarma zuen. Cielito ere esaten zioten. Urdina zelako eta «justuak» bakarrik sartzen zirelako. Hor, tertulia gauza naturala zen. Eta haurren gustukoena zen. Agian desberdina zelako. Ezin 16

UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

zen joan zutik, gura zenuen tokian gelditzen zen, beterik bazihoan ez zen gelditzen eta skayzko bere jarlekuak beti hotz zeuden. Agian beste lurralde batzuetan ikusiko duzue. Mikrobusak eta midibusak izan zirelako eta daudelako mundu erdian. Hala nola liebre izenekoa Txilen, custer El Salvadorren eta Perun, buseta Ekuadorren eta Kolonbian, camionetica eta autobusete Venezuelan, combi Argentinan edo pesero eta ruta Mexikon. Eta Bilbo aitzindaria bazen, Madril bezalako hiriek edo hiribilduek ere izan zituzten eta badituzte. Bilbo zaharraren kaleetan ibili ziren bi solairuko autobusek edo taxi ingelesek ez zuten izan zorte bera. Hori guztia iragana da. Baina ez du joan gura. Izan ere, iraganak leku batzuetan jarraitzen du. Hala nola Indalecio Prieto geltokian, Bilboko geltoki gisa bataiatuan, eta herrian Abandoko geltokia esaten zaion horretan. Izen faltagatik ez da izango. 1859ko irailaren 18an hasi ziren eraikitzen eta lau urte geroago amaitu zuten. Ingalaterra inoiz baino gehiago erreferentea zen hamarkadak izanik, ingeniari nagusi izendatu zuten Charles Blacker Vignoles, eta oraindik baduen british kutsua eman zion hark. Hantustea zen. Sartzeko arrapalak ere bazituen zalgurdi ahaltsuenentzat. Baina ordainketa-etendura baten ostean, Nortek xurgatu zuen, 1941ean nazionalizatu zen trenbide-enpresak. Ikusten duzue urteak geltokiak legez igaro zirela, denbora gutxirekin jaisteko edo trenbidea aldatzeko. Horregatik, distira galdu zuen. 1940an eraitsi zen eta zortzi urte geroago eraikin klasizista bat eraiki zuten, eta 80etan eta 90eko amaieran, lifting bana egin zioten. Dena modernotasunaren eta aurrerapenaren alde. Xarma galdu zuen, baina irabazi egin zuen trenbide eta bidaiarietan. Hori ondo daki goitik zelatatzen duen beirateak. 251 metro karratu eta 14,59 metro garai. 301 paneleko erraldoi bat, 1948an Irungo Unión de Artistas Vidrieros tailerrean sortua. Gaur oraindik agur eta ongietorri egiten diona datorren eta doan bisitariari, edo itzultzearekin amets eginez abiatzen den etxekalteari. Baina bada beste aztarna britainiar bat. Eta lurpean dago. 1920an jaio zitekeen. Edo 1970ean. Izan baitziren proposamena eta saioa. Baina 1995 arte ez zuen ikusi argirik.


Hiribilduko garraio-sare bikainak eta bere dimentsioek nabarmenkeria hutsa bihurtzen zuten hiri inguruko bat eraikitzeko ideia. Baina modernotasunerako bideak eta Bilbo zerbitzu-hiri osoa bihurtzeko premiak metroa 90etako erdialdean jaiotzea sortu zuten. Eta Botxoan argia ikusten duen guztiak, eta merezi duenak legez, «Bizitza guztiko Bilbo» titulua hartu zuen. Ohore hori ez dago edonoren esku. Baina inork ez du esan metro hau arrunta denik. Bere karakoletatik hasita. Agian ezingo duzu entzun itsasoa, baina haraino eroango zaitu. Lurpeko munduraino eroaten duten ahoak dira, non burdinazko harra trenbideetan ibiltzen den. Errailak berriro. Eta berriro ingeles-kutsuarekin. Bere aitak Norman Foster baitu izena. Eta ondo daki ez zela erraza izan mundu honetara ekartzea. Haren eraikuntzan bi gako zeuden. Beraz, bisitatu egingo ditugu. Bat Deustuko Erriberan zegoen, Iruña kalearen aurrean, gaur Euskalduna zubia dagoen tokian. Bestea, Areatzako plazan, Arriagaren aurrean. Itsasadarra, betiko urmihia, erronka bat zen berriro. Hura zeharkatzeko, hidrofresa izeneko munstro bat behar izan zuten. 70 tonako makina bat, lurra sator batek legez zulatzen duena, baina bertikalean. Deustutik San Mamesera edo Abandotik Alde Zaharrera bidaiatzen baduzue, pentsa ezazue itsasadarra zuen buruaren gainean dagoela. Eta berak, protagonista izan guran tematuta, bere usain nahastezinaz betetzen du airea. Begirune bakar hori eskaintzen du bere geltokien garbitasunagatik eta dotoreziagatik txunditu egiten duen metro batek. Zorioneko haur baten jostailuzko tren baten antzekoa da. Eta W.G Sebald-en eleberriko Austerlitz pertsonaiak tren-geltokietan bere nortasunari buruzko aztarnak aurkitu gura zituen legez, metroan, denboraren trenbideetan, geltokiak bilatzera animatzen zaituztet. Izan ere, maitasun-istorio ugari sortu ziren haren eraikuntzan zehar langileen eta herritarren artean. Eta batzuetan, maitatze sutsu horrek objektu bat du helburu. Aipatutako karakola. Sartzeko eta irteteko balio duten horiek. Bilbon Fosterito bataiatu ditugunak. Hiribilduko sinboloen mundura iritsi ziren azkenetako bat. Trenbide

ingelesarentzat… eta bere bolante dotoreenentzat beti toki bat izan duen lurraldearena. Ba al zenekiten Rolls Royce-ren bilduma pribatu ikusgarri eta handienetako bat Bizkaian dagoela? Zehazki, Bilboko erdialdetik 31 kilometrora. Leku arraro horretara bidaiatzea ezustez betetako abentura bat da. Mendiak eta lurrak dena eman zioten gizon enkartatu bati eta berak itzuli egin zion, muino baten gainean amets bat sorturik. Miguel de la Via zuen izena eta Enkarterrietako ekintzaile bat izan zen, bere enpresa-senaren bidez arrakasta handiak eta dirutza lortu zituena. Baina gainera, talentuko pintorea, pianista eta soinujolea zen. Kezkak zituen gizon bat. Agian horregatik erabaki zuen leku paregabe bat eraikitzea eta hari eduki bakana ematea. Galdamesko Concejuelo paraje gogorarazlean, defentsa-dorre bat dago. Bizkaiko lurraldeko «gerra bandokideak» izenekoetan kapare nobleak boterea lortzeko lehiatzen ziren garaian ditu bere zimenduak. Urte haietatik dorre batzuk geratzen dira, Ochoa Garcia de Loyzaga familiarena, adibidez. On Miguelek zirriborro batzuk diseinatu zituen, eta artisau eta harginen eskuetan, eraikuntza horrek itzelezko distira lortu zuen, jatorrizkoak izan zuena ere gainditzen duena. Aldi berean, De la Viak hobby berezi bat zuenez, «Auto Zahar eta Klasikoen Museoa» sortu zuen. Eta horien artean, «Rolls-Royce Bilduma» nabarmentzen da, berrogeita bost ibilgailuk osatua. Firmaren lehen modeloetatik azkenetarainokoez ari gara, Historiako ospeko pertsonenak izan ziren auto batzuk tartean direla. Rolls-Royce Enthusiasts Club-eko ordezkariek egiaztatu zuten hori, eta euren bisitaldian Klubeko Ohorezko Kide biziarteko titulua eman zioten Miguel de la Viari. Sari horren arrazoiak ikusi gura badituzue, pasa zaitezte museoko pabiloietatik. Gero, begiratu zuhaitz eta mendietarantz. Munduan barrena bidaiatu zuten auto horien sekretuak kontatuko dizkizuete, haien gurpilek leku eder horretan gelditzea erabaki zuten arte. Mundu bat beste mundu baten barruan. Autoek kurritzen dutena abiarazten dituzten bakoitzean, beren motorrek orro egiten jarrai dezaten, gizaldi eta gizaldietan. UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

17


PHileas Foggek amestu zuen la Bilbaina’

1872an, Jules Vernek ‘Munduari bira 80 egunetan’ idatzi eta emanaldika argitaratu zuenean, 38 urte geratzen ziren Phileas Foggek agian bisita zezakeen eraikin baten lehen harria ipintzeko. Izan ere, bere teoria frogatzeko apustu moduko zoraldi horrek ‘bilbaino’ bihurtu zuen, berak hala zela jakin barik. 18

UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk


UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

19


Gogora dezagun Bilbon film bat egin zela

zinemaren hastapenetan, apustu batengatik, tartean angula-kaxuela bat zegoela. Eta Atlantikoa misio horretarako eraikitako belaontzi batean zeharkatu zen, gerraosteko urte grisetatik ihes egin zuten bederatzi gizonekin, eta aurrekaririk gabeko balentria bihurtu zen bidaia. Egin dezagun berba Barinagarrementeriaz eta Montserrat belaontziko bere zortzi bidaideez. Eta horrela jarrai dezakegu Fogg jaunarenak izateko moduko abentura, zoritxar eta apustuekin. Baina gaur eraikina bisitatu behar dugu eta denborak estutu egiten du. ÂŤLa BilbainaÂť zain dugu. 1910ean hasi zen eraikitzen. Boterea, maila eta baliabideak zituzten bilbaino batzuek Parisera eta, batik bat, Londresera egindako bidaietan ezagutu zituzten kluben antzeko toki bat izateko premiatik jaio zen. Ordura arte, haien etxe eta etxandietan bilerak, gizarte-jazoerak eta gizarte-afariak egiten ziren. Baina zerbait falta zen. Toki esklusibo bat, bazkideek osatua. Gastronomiak eta aisialdiak lotutako gizonentzat topagune gisa txokorako dugun zaletasun zaharra gogoan izanik, naturala zen ildo horretan urrats bat ematea. Lehen egoitza Plaza Barrian egon zen. Baina urte batzuk geroago, Banco de Bilbaoren jabetzako lursail batzuk eta 2.000 metro karratuko orube

20

UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

bat geratu ziren horiek lortu gura zituztenen esku. Eta Sociedad Bilbainako kideek erosi egin zituzten. Obraz Emiliano Amann arduratu zen. Haren emaitza Nafarroa kalean dago, Areatzako zubiaren ondoan. Hiru milioi eta erdiren eta bi urteko lanen ostean, arrandiaz eta zirkunstantziaz inauguratu zen 1913an. Ordutik hona, kide ospetsuei eta bisitari dotoreei egin die ongietorria bere ate birakariak. Eskailera dotoreek edo igogailu zaharrak, solairuetan zein mendeetan gelditzeko itxurakoak, eraikineko txoko guztietara eroango zaituztete. Horien artean, Hogwartsen, euren patuaren bila dabiltzan aztigaiei abegia egiten bizi litekeen liburutegi batera. 40.000 lan, museo batekoen moduko altxorrekin. Beira-arasetan lo dauden inkunableak, norbaitek iratzartzeko zain. Horien artean, euskal literaturako bilduma oso eta bikain bat eta beste garai batzuetara eroaten gaituen hemeroteka bat. Izatez, liburu batzuk ganbera korazatu batean gordeta daude. Sei inkunable dira, 1450etik 1500era inprimatutako lanak, hala nola Alfontso X.a Jakitunaren Taula Astronomikoak, Venezian 1483an inprimatua, edo lan mitikoa eta, diotenez, bere garaiko lanik hoberena den Nurembergeko Kronika, 2.000 grabatu inguru dituena. Ganbera horretan daude, baita ere, Bizkaiko Foruaren lehen edizioa,


‘La Bilbaina’ hiribilduko nabarmenkeria horietako bat da, leku apartaren kategoria ematen diona. Bilboko arima duen klub ingeles antzeko bat. Phileas Foggek sarri bisitatzea maiteko zuen hori.

1528koa, eta Bilbon inprimatu zen lehen liburua, De gloria libri, 1578koa. Letra horiek, inoiz baino egokiago esanik, Tranbian kurritu daitezke. Horrela deitzen diote irakurketa-gelari, bere besaulkien banaketagatik. Baina areto-kirola maite baduzue, badago billarrari eskainitako bat. Bere tapizek diziplina horren Historiara igaro ziren gau-jokoak bizi izan dituzte. Eta Ajedrez aretoko partidek ere bai, non Anatoli Karpov maisuak aldibereko 20 partida jokatu zituen. Izatez, bere sinadura mahai batean dago oraindik, urteen joanari erronka eginez garaitua izan gura ez duen errege gisa. Eta dena artista ospetsuen pintura eta eskulturez inguratuta. Batzuetan, obrak baino, lekukotzak ematen dute. Garai batean izan zen Bilboren bizitzaren atalak. Bailen edo El Senado aretoetako hormek aditu eta gorde zituztenak, non tertulia arte bihurtzen den, ahoarekin eta begiekin Arenal aretoan bazkaltzen amaitzeko. Lehenengoa, sukalde gutxik legez, hiribilduan sukaldaritzaren oinarriak finkatu zituen gastronomia bat dastatzeko. Bigarrena, bere bistez gozatzeko. Planetako elkarte entzutetsuenekin loturak eta akordioak dituen elkarte berezi honetan, joan den mendean zehar izan ziren negozioak eta goi-mailako akordio

guztiak landu ziren. Hormetako erretratuetako gizonak erabakigarriak izan ziren Bilbo industrialaren, sozialaren, politikoaren eta komertzialaren bidean. Kirolaren alderdia ahaztu barik, hala ere. Azken solairuan, elkarteak beste altxor bat du. Gimnasio txukun baten ondoan dago, agian, munduko pilotalekurik bitxiena eta txikiena izan daitekeena. «La Bilbainari» leku apartaren kategoria ematen dion nabarmenkeria horietako bat. Bilboko arima duen klub ingeles antzeko bat. Phileas Foggek sarri bisitatzea maiteko zuen hori. Bilbo tetik kafera igarotzen ari zen garaian jaio zena. Ondo irakurri duzue. Bizkaiko hiriburuak bere seme asko igorri zituen Ingalaterra zahar eta dotorera ikasketak egitera. Eta itzulitakoan, espeziarako eta arrasti britainiarren liturgiarako gustua ekarri zuten. Tearen ordua. Eta horrela izan zen mendeetan zehar, XX. mendea hasi berritan kafeak tokia kendu zien arte txokolateari eta teari. Eta lehenengoak eusten dio oraindik, baina bigarrenak itzuli egin gura du gaur areto eta lokal berrietan. Phileas Foggek tenperatura zehatzean har lezake kikara bat leku horietan, bere bizitzako bidaiari ekin aurretik. Baina, agian, lehenbizi Kirol Klubean gelditu gura luke. Azken batean, hor egin ziren edo egiten diren kirol gehienak ingelesez egiten duten uharteetatik iritsi ziren. Edo hilobi beste sekretu gordetzen dituen kanposantu bat bisitatu. UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

21


Hilobiak ingelesez

Deitzen ziotenez, ÂŤZazpi Zuhaitzen KanposantuaÂť zen. Gure lurraldean dena egurrezko erraldoien arabera neurtu eta arautu behar balitz legez. Usaina kresalarena, basarena eta aldiriena zuen. Horace Young kontsul britainiarra Bilbora iritsi zenean, bere erkideek betiko loa non egiten zuten ikusi gura izan zuen. Mendebaldetik sartzen zen euri parrastatsuak leku hutsaren irudi fantasmagorikoa nabarmentzen zuen. Bilboko Ingelesen Kanposantua. XVIII. mendetik iparraldeko uharteetako jendea hartu zuena. Guggenheimetik metro gutxitara dago, Deustuko Unibertsitateraino eroaten zaituzten Arrupe pasabiderako bidean. Plaka batek horrela gogorarazten du. Eta leku horretan hasi zirela baloi bati ostikadak ematen, Athletic Clubaren hazia, lurreratzeko pista gisa erabili zela eta askotariko gaietan jarduten zuten herritar eta atzerritarrentzako orubea izan zela. Baina gaur istorioz betetako kanposantu bat izan zen garaia gomutatuko dugu.

Young Bilboko portura iritsi zenean, bazen denbora ingelesen kanposantua uholdeen eta denboraren joanaren mende zegoela. Bere existentziaren arrazoiaren berri izateko, ingelesak, galestarrak, eskoziarrak eta irlandarrak salerosketara edo lanera hiribildura etortzen ziren garaietara bidaiatu behar da. Hiltzen zirenean arazo bat sortzen zen, batik bat lehen hirurekin, gehienak ez zirelako katolikoak. Euren doktrinarentzat leku egoki bat izateko premiagatik, hilerri bat sortu behar izan zen eurentzat Bilboko itsasadarraren ondoan. Young iritsi zenean itxura hondatua zuen, hiribilduan bizi ziren britainiarrek


ez zutelako dirurik hura mantentzeko, ezta urte askoan eurena izango zen segurtasunik ere. Hortaz, Bilbo-Tutera trenbidea eraikitzeko euren lurraldeko jende gehiago iritsi zela baliatuta, kontsul britainiarrak une garrantzitsu bat bizi izan zuen. Orubea betiko ematea, 1860ko abenduaren 31tik. Erabakia baliatuta, dirua bildu zuen hura zaharberritzeko. Itxuraz, ezerk ez zuen asaldatuko hildakoen bakea. Baina XX. mendea iritsi zen. Garaiak eta legeak aldatu egin ziren. Horrek eragina izan zuen bertako eta bisitarien artean. Kanposantuetatik hasita. Bilbok jadanik ez zuen begi onez ikusten joan zirenek espazioa konpartitzea geratzen zirenekin. Eta hilobiak erdialdetik kanpo hasi ziren zulatzen lehenbizi, eta ondoko herrietan, Derion, adibidez, gero. Hortaz, ingelesen kanposantuaren azkena begien bistan zen. Haren jabeek, jatorrizko lekuan ezin eduki zela ikusirik, 1926 iritsitakoan, lursail bat erosi zuten Loiun, izerdiz lortutako akordio baten bidez. Eraginkortasun handiagoa emateko, kapera protestante bat eta beste katoliko erromatar bat eraiki zituzten. Gibraltarreko gotzain anglikanoak eta Loiuko erretoreak sagaratu zituzten 1929ko maiatzean, eta gorpuzkiak hurrengo lau hiletan zehar aldatu zituzten lekuz. Hantxe daude. Eta beste batzuk ere gehitu ziren, istorio zein abentura eta zoritxarrez betetako bizitzak izan zituztenak. Badaude Bigarren Mundu Gerran borrokan hil ziren soldaduak ehortzita. Denak ez dira britainiarrak. Beste herritartasunetakoak ere bai. Toki egokia aurkitzea zer gaitza zen ikusirik, Commonwealth-eko eta herrialde aliatuetako kideek eurenak ehorzteko aukeratu zuten. Lehen Gerran eroritako borrokalarien zazpi hilobi ere badaude. Gaur egun, batik bat, inbertsio pribatuei esker mantentzen da. Kontsul britainiarrak Kanposantuko Batzordeko presidente estraofizial gisa jarduten du. Kanposantu berezi hori aurkitzeko, Bilbotik irten eta Loiuraino iritsi behar duzue, aireportuko dorrea dagoen tokitik hurbil. Inguruan bilatzen baduzue, plaka beltz batek soiltasun dotorez hartuko zaituzte. Urte batzuetatik hona, bisitak onartzen dira. Eta merezi du. Bere bide estuetan ibiltzean, ingelesen, eskoziarren, galestarren, irlandarren baten hilobiak aurkituko dituzue, aleman bat baino gehiago, eskandinaviarrak, eta are Hong Kong kolonia britainiarra zeneko txinatarren bat. Batzuetan izenak baino ez dira. Beste batzuetan, usoak edo siglak dituzte: MN. Lehenengoek adierazten dute hildakoa hegazkinlaria zela. Bigarrenek, itsas armadakoa zela. Baina bada besterik. Beraz, haraino joatera animatzen zaituztet. Ez da izango Pragakoa edo Buenos Airesko Recoleta bezain famatua. Ezta Parisekoa bezain ohoratua

ere. Baina txukuna bezain enigmatikoa da. Izan ere, esan dugunez, futbolak inguruko espazioak konpartitu zituen hildakoekin itsasontzi britainiar batetik jaitsi zenean. Eta gaur egun, Loiuko kanposantutik oso hurbil, futbol-zelai bat eta parke txiki bat daude. Agian da guri gogorarazteko beste belaunaldi batzuk etorriko direla eta bizitzak, baloi bat balitz legez, biratzen jarraituko duela, betiko. Batzuetan galdu egingo dugu eta beste batzuetan, irabazi. Denborak esango du. Batzuetan, bizirautea garaipena da. Batik bat garai estuetan. Hilobi horietako asko okupatuak izatea ekidin zuen norbaitek bizi izan zituenak, adibidez. Andrée de Jongh zuen izena.

Comète Sarea 1941eko abuztu hartan, egun bakoitzak lau urtaroak zituen. Botxoko udako eguraldi aldakor eta zoro klasikoa. Eta goiz horietako batean aurkeztu zen erizain belgikar bat Bilboko kontsuletxe britainiarrean. RAFeko pilotu bat eta bi belgikar zeuden harekin, Belgika zauritu eta naziek okupatutako batetik atera zituenak. Emakume hark sekretu bat baitzuen. Erresistentziako kide zen. Baita bere aita ere, bi urte geroago Gestapok atxilotu eta hil zuena. Bere ama ere hiltzera kondenatu zuen epaimahai aleman batek Lehenengo Mundu Gerran. Horregatik, bere patuak markatua zirudien. Eta horregatik, Bilbora bidaiatzea erabaki zuen. Erabakiak zerikusi handia izan zuen Pirinioetan atxilotzen zuten soldadu aliatuen kantitatearekin, Frantzia okupatutik ihes egin gura zutenean, eta naziei itzultzen zizkieten agintari frankistek, espetxe espainoletara bidaltzen ez bazituzten. Hortaz, Andréek erabaki zuen ebakuazio-bide bat sortzea Gibraltarreraino, eta handik Ingalaterraraino. Horretarako, beste bidaia bat egin zuen Bilbora urrian. Gastuak britainiarren esku izango ziren, eta MI9k koordinatu eta gainbegiratuko zuen ebakuazioa. Bi urtetan, 118 pilotu ebakuatu zituzten. Eta gehiago izango ziren, 1943an Donibane Garazin atxilotu ez balute. Hiltzera kondenatu ostean, Ravensbrück-eko eta Mauthausen-go kontzentrazio-esparruetan «ostatatu» zuten. Baina ebakuazio-sistemak aurrera egin zuen. Comète Sareak edo Kometa Sareak 1.700 pertsona izan zituen. Ausart horietako 216 hil egin ziren. Hiru euskaldunak ziren. Eta 770 pertsona ateratzea lortu zuten 1941 eta 1944 artean. Erresistentziaren ihes arrakastatsuena izan zen II. Mundu Gerran zehar. Agian ez duzue borrokaldi triste eta famatuaren zati honen berri, baina Bilbon jaio zen eta horregatik kontatzen dizuegu. Eta ez zen izan aldi bakarra gerrak batu gintuena. UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

23


Gerrak batuak


—Zenbat eta atzerago begira dezakezun, orduan eta aurrerago ikusiko duzu—. Anek sepia-koloreko argazki zaharra begiratzen duen bakoitzean, esaldia gomutatzen du. Bere aitak esaten zuen eta harena zela uste zuen. Baina Winston Churchill zelako batena zela jakin zuen eta, beraz, unibertsala zen. Esaldiek, denak legez, jabea galdu eta zentzua irabazten dute. Horregatik, gaur ere gogoratzen dugu, gure lurraldetik, itsasadarretik eta golkotik ibilbide bati ekin aurretik, Gerra Zibilak laga zituen arrastoei jarraituz.

—Berak batzen gaitu— esaten zion Aneri bere aitak borrokaldi ankerraz berba egiten zion bakanetan. Eta berak begiratu egiten zion, ulertu barik beste herrialde bateko gerra-gatazka bat hain hurrekoa izan zitekeenik. Argazkia aurkitu zuen arte. Bere aita Gerrako Haur bat izan zen. Gaurko istorioak gure lurraldeko edozein lekutan izan lezake zentzua. Lurralde osoan bizi izan baitzen Gerra Zibilaren drama. Baina Gernika izanik nahitaez bisitatu beharreko sinboloa, zer izan zen sentitzek, Bilbon bertan badaude jazotakoa gomutatzen duten txokoak. Biztanleria zibilaren gaineko bonbardaketa odoltsuak barne. 1937koen modukoak. Hiribilduan egindako lehen bonbardaketa 1936ko irailaren 25ean izan zen. Eta eraso horren ondoren hasieran izan zen larritasuna sumindura are handiagoa bihurtu zen 1937ko urtarrilaren 4koaren ostean. Eta haren beligerantzia halakoa izan zen, eurek ezarri zuten zigorra batzuek, eta espetxeetan Errepublikaren kide ez ziren presoak hil egin zituzten. Bonbardaketa horiek haurren exodoa sortarazi zuten, batik bat Frantziara eta Erresuma Batura. Aneren aitarena, adibidez. Ezingo

zuen imajinatu, 37ko apirilaren 18 hartan, Bilbon egingo zituen egunen azkena begien bistan zela. Goiz hartan, Condor Legioak zerua zeharkatu zuen Bizkaiko hiriburua suntsitu guran. Heinkel He 111 hegazkinak eta hiru Dornier Do 17 ziren. Baina mutikoak urte batzuk geroago jakin zuen. Southampton-en. Bere amak hara bidali zuen bere aita lubaki batean hil zenean eta bera salbatzeko beste modurik ikusi ez zuenean. Egun hartan erabaki zuen, III. Reich-aren hegazkinen bonben azpian. Bere semearekin joan zen ahaide bat bisitatzera eta, bidenabar, gosea berdintzeko zerbaiten bila. Sirenek jo zutenean, burua gelditu egiten zitzaiola sentitu zuen, baina bere hankek korrika egiten zuten. Eta horrela, Prim kalean, babesteko toki bat aurkitu zuen. «Cotorruelo» goma- eta zapata-fabrika. Haren sotoan, makinen azpian, emakumeak, haurrak eta adinduak pilatu ziren gehienbat, eta otoitz eginez besarkatzen ziren isiltasun ikaragarri batean. Fabrikako jabeek ateak itxi zituzten, baina horrek ez zuen eragotzi eztandak eta eroritakoen oihuak entzutea. Baina okerrena erre-usaina zen. Ez zuten jakin gura izan zer zen, susmatzen baitzuten. Hegazkinek hiribildua zeharkatu eta Begoñatik irten UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

25


zirenean, drama- eta suntsipenarrasto bat laga zuten. Bitartean, soto hartan, airea arnastezina zen eta goiko solairuko sugarrek zabaltzeko mehatxua egiten zuten. Aterpe horretatik eta beste batzuetatik irten zirenen artean, Aneren aita zegoen, artean bere amaren gonari helduta. Nolabait ere, bazekien laster lagako ziola hori egiteari.

Beti uste izan zuten ilunpeen bihotzera eroango zituela. Baina dramak ere amaiera zoriontsua du batzuetan.

Bere aita gerrako 32.000 haurretako bat izan zen. 1937ko ekainaren 6an egin zuen bidaia, Habana itsasontzian. Hil batzuk lehenago Bilboko portuan konfiskatutako ontzia, ospitale-itsasontzi bihurtzeko. Baina gerrak gero eta itxura okerragoa zuen, eta haurrak ebakuatzeko beste argudio. Anek gomutatzen du nola bere aitak begi griseko neskatxa baten istorioa kontatzen zion, bidaia osoan bere nebaren eskua askatu ez zuena. Bi eguneko bidaia bat ur zakarren gainean eta bostehun bidaiarirentzako edukiera zuen itsasontzi baten bizkarrean, 4.251 arima bazeramatzan ere. Horietatik, 2.337 haurrak ziren, baina handik aurrera, ez ziren haur izango. Bidaia hark dena aldatu baitzuen. Ane Edinburgoko aldirietan bizi da, maitasunak eta patuak hara eroan baitzuten. Eta orain, oporretan itzuli da. Eta beste bidaiari batzuen gisa, lekuak, zaporeak eta azturak bilatuko ditu. Baina baita bizitza konpartitu horren zatiak ere, batzuetan jakin barik. Gaur gurutzontziak porturatzen diren kai horietan bertan, eskuek zerurantz egin zuten, argonauta txikiei agur eginez. Ez zen soilik beste lurraldeetara joatea. Baizik beste aldi baterantz. Bizitza osoa bihurtu zen «aldi baterako egoera» baterantz. —Nire aita 250etako bat izan zen—. Anek orduko dokumentuen zifra gomutatzen du. Inoiz erreklamatu ez zituztenak aipatzen ditu. Haien familiak borrokaldian desagertu ziren. Batzuk Habanan zihoazen. Beste batzuk Ramon de la Sotaren Goizeko Izarran, Château Margaux-en, Château Palmer-en, Paquillac-en, Pallice-n edo Cabo Coronan. Bidaiak 1937ko maiatz eta ekain artean izan 26

UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

ziren. Haurrekin adinduak eta helduren bat zihoazen. Irakasleak, medikuak eta erizainak. Beren bigarren familia. Hirugarrena gero aurkitu edo sortuko zuten, urtetan ahaleginduta. Zuzen deitu zioten «Espedizio» operazioa. Beti uste izan zuten ilunpeen bihotzera eroango zituela. Baina dramak ere amaiera zoriontsua du batzuetan.

Gerrako haur horietako batzuk Cambria House-n hartu zituzten, Gales hegoaldean, Caerleon-en, Cardiff-etik hurbil. Eta futbol-talde bat sortzea erabaki zuten, «The Basque Boys AFC». Bere balentriei eta egiteko moduari buruz badaude kronikak Bizkaiko Golkoaren alde batean eta bestean. Eta atezain-postua irauli zuen gizon bati buruz ere bai. Raimundo Lezama. Barakaldon jaio zen eta Ingalaterrara bidalitako gerrako haur bat izan zen. Southampton-era. 1937ko maiatzaren 23an iritsi zen eta bere helmuga Nazareth School eskola izan zen. 15 urte eskasekin, ikastetxeko arduradun batek, RAFeko komandantea zenak, bere gidari pertsonal izendatu zuen. Britainiarrak II. Mundu Gerran sartutakoan, lehenbizi «phoney war» delakoarekin eta gero Mantxako Kanaleko Ingalaterrako Gudarekin, gizon falta zegoen eta esku artean bolante bat zuela amaitu zuen. Komandantea Southamptongo zuzendaritzakoa zen eta jokalari gisa probatzera adoretu zuen. Baina haren beso-zabalera ikusirik, zutoinen artean ipini zuten. 16 urte zituela, Arsenalen aurka debutatu zuen. Urte hartan txapelketa irabazi zuten. 1940an Bilbora itzuli zen eta bere zorroan ekarri zituen atezain-jertse berde bat, oin-joko ezohiko bat, baloia botez jotzea urrun bidaltzeko, eta eskuzko sake luzea. Diotenez, epaile batek partida eten zuen hura horrela sakatzen ikusi eta baloia jokalari bati bidaltzean. Ez zen erraza izan konbentzitzea Liga Espainolean hori legezkoa zela. Denborarekin, Lehen Mailako futbol-talde zaharreneko atezain ospetsuenetako bat bihurtu zen. Baina hori beste istorio bat da. Erlijio oso bat den talde batena. Eta izena ingelesez du. Athletic Club.


INGELESEZ EGITEN DUEN BALOI BAT

WE ARE

FOOTBALL Egin ezazu arratsalde hartan zerua gris eta kaiak lasai zeudela. Bizitzak ezer ez egiteko eskaintzen digun atsedenaldi horietako bat non, paradoxikoki, gauzarik garrantzitsuenak egiten ditugun. Inork ez zigun esan ingelesa, eskoziarra, galestarra edo irlandarra zen. Soilik ingeles-hizkuntzan egiten zuela, marinela zela eta besapean larruzko esfera higatu bat zuela lehorreratu zela.

Portura jaitsitako salgaien artean jarrita,

bertako kuadrilla batek harrituta begiratzen zion, esfera oinekin zein trebe gidatzen zuen ikusirik. Orduan, patuaren ibilbidea aldatu zuen zerbait gertatu zen. Agian huts egindako kolpe bat izan zen edo, zergatik ez, gurariz egindako zerbait konplizitate bila. Baina pilotak kuadrillaren inguruan amaitu zuen. Lagunetako batek baldar itzuli zuen. Familia

aberatsetako seme askok, Britainia Handian ikasi zutenek, bazuten joko horren berri, baina eurentzat arraroa zen hori. Baina hasierako hartu-eman horren ondoren eta erronken atseginak adoreturik, marinel haiei partida bat proposatzea erabaki zuen norbaitek. Ausarkeria, esango duzue. Egia. Baina horrelakoak gara hemen apustu-kontuetan, dirua, ondasunak edo ohorea tartean direnean. Hitzordua 1894ko


ekarri zigutenei zor zaien begiruneagatik. Hori jakina da futbol-munduan, baina gutxik dakite gure filosofiaren jatorriak aurrelari ingeles batekin duela zerikusia.

Ez zaitezte harritu konplizitatez begiratzen badiegu doinu ingelesa duten taldeei. Edo entrenatzaile britainiar askok zuzendu badute gure taldea. Adibidez,

Mister Pentlandek,

titulu edo kopa bat irabazten genuen bakoitzean onddo-kapela apurtzen zuenak.

maiatzaren 3an iritsi zen. Lekua, Lamiakoko zelaiak. Eta emaitza, 0-6 sendo bat, atzerritarren alde. Norbaitek pentsatuko zuen orduan horrek bertakoak adoregabetuko zituela. Baina egia oso bestelakoa da. Lau urte geroago, futbol-talde bat jaio zen Europa zaharreko txoko hartan. Athletic Club. Teoria asko daude joko horren jatorriari buruz. Baina leku berera daramate denek. Larruak ingelesez egiten duen uharte batzuetara. Eta orain arrakastaz ibiltzen da beste hizkuntza batzuekin, baina bere jatorrizko hizkuntzan berriz jaiotzeko lekua aurkitu zuen Bilbon. Athletic Clubek leiala izan gura izan baitzuen, eta gura baitu, sortu zuen ideiarekin. Horregatik dugu horrela izena. Gure kaietara ikuskizun deitzen dioten eta guretzat erlijioa den kirol bat 28

UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

1911 arte, Athletic bertako jokalariek eta kanpoko indargarriren batek osatzen zuten, batik bat Bilbon bizi ziren ingelesek. Horiek gehitzea ohikoa zen urte haietan eta klub guztietan. Ez ziren profesionalak, liga ingeleseko arauek ez baitzieten lagatzen euren herrialdetik kanpo jokatzen. Atzerritarrei herrian gutxienez 6 hilez bizi zirela egiaztarazten zieten parte hartzeko. Horrela, 1910ean, Athleticek hiru ingeles izan zituen bere lerroetan. Beste batzuek, auzoko Real Sociedadek, adibidez, beste hiru ingeles, frantses bat eta bi madrildar gehitu zituen. Gainerako taldeek ere bai. Baina 1911n, Athleticek hiru ingeles fitxatu zituen partida baterako, eta Realak ez zuen lortu. Eztabaida latz baten ostean, zuri-gorriek bi erretiratzea onartu zuten eta Martyn Veitch aurrelaria geratu zen, aurreko urtean txapelduna izan zena Athleticekin, eta beste bilbainotzat zeukatena. Eta 3-0 irabazi zuen. Baina Realak zein beste aurkari batzuek hamaikakoaren irregulartasuna azpimarratu zuten. Gainera, erantsi zuten ingelesak ireki zuela markagailua. Beraz, bere harrotasuna minduta, egun eta urtea hartan, Athletic Clubek adieraziz zuen atzerritarrik gabe jokatuko zuela beti, besteek egiten zutena gorabehera. Eta gure filosofia jaio zen. Honela dioena: «Athleticen jokatzeko, futbol-prestakuntza bere baitan, edo euskal talde batean, edo itunpeko klub batean egin behar da, edo gure jaioterrian jaioa izan». Horixe da araua. Eta jatorrizko izenari eustea ere bai, nahiz eta beti ez zen erraza izan. Gerra Zibilaren ostean, diktadura frankistak debekatu egin zuen izenak eta terminoak gaztelania ez zen beste hizkuntza batean erabiltzea. «H» galdu eta «O» bat gehitu zuten eta Atlético de Bilbao bihurtu ginen. Demokrazia iritsi zenean jatorrizko izena berreskuratu genuen arte. Baina guretzat Athletic izan zen beti. Horrela sortu baitzuen 1898an futbolean aritzeko eta berba egiteko Zamacois Gimnasioan elkartzen zen 33 kirolariko talde batek. Modu espontaneoan, legezko forma eman aurretik ere, horrela izendatu zutenek. Izan zen beste talde bat ere. Bilbao FC, 1903an desegin zena, eta jokalariak zein zuzendaritza Athletic Cluben integratu ziren. Horregatik azpimarratzen dugu maite dugula gure hiribildua, baina ez gara «Bilbo», «Athletic» baizik. Eta ez da hemen amaitzen Britainia Handiarekin dugun hartu-emana. Ba al dakizue gure uniformea bi aldiz jaio zela, bietan lur


ingelesean izan zela eta zerikusia dutela Premier-eko bi klubekin? Bada segi irakurtzen.

Jatorri zuri-gorria 1910eko urtarrilaren 9 batean partida oso berezia izan zen Irungo Sportingen aurka Amuteko zelaian. Kamiseta zuri-gorriarekin eta galtza beltzarekin jokatu genuen lehen aldia izan zen. Erruduna: Juan Elorduy, bilbainoa eta Meatze Ingeniaritzako ikaslea. Orduan, Athletic Club Madrilgo sukurtsalean jokatzen zuen. Ondo irakurri duzue. Egungo Atlético de Madrid Espainiako hiriburuan ikasten ari ziren Athleticeko zaleek sortu zuten. Horregatik zituzten uniforme eta jokalari berak. Kontua da Elorduy Londresera joan zela Eguberriak pasatzera eta zuzendaritza bilbotarrak kamiseta gehiago erosteko eskatu zion. Ingelesak ziren hoberenak, ez zutelako tindua galtzen. Eta Blackburn Rovers-enak gura zituzten, zuri-urdinak, orduko gure koloreak. Diotenez, lehenengoak Moserrek, Athleticeko jokalari ohi irlandarrak eman zituen dohaintzan. Baina zer edo zer jazo zitzaion Elorduyri. Gau londrestarrak galdu egin ei zuen. Eta azken orduan erosi zituen, Portsmouth eta Bournemouth arteko lekuren batean. Baina ordurako ez zegoen zuri-urdinik. Eta Southampton-ekoak hartu zituen, zuri-gorriak. Bilboko hiribilduko banderarekin bat zetorrenez, ez zitzaion iruditu zentzugabekeria. Horregatik, gure lehen uniformea Saints-ena bezalakoa da eta behin baino gehiagotan gure bigarren edo hirugarren uniformeak Rovers-en koloreak ditu. Ez zaitezte harritu, beraz, konplizitatez begiratzen badiegu doinu ingelesa duten taldeei. Edo entrenatzaile britainiar askok zuzendu badute gure taldea. Adibidez, Mister Pentlandek, titulu edo kopa bat irabazten genuen bakoitzean onddo-kapela apurtzen zuenak. Baina horrek ez zigun eragozten haiekin borrokatzea beti, gerorik ez balego legez. 1959ko azaroaren 5ean, Athletic kontinenteko lehen kluba izan zen britainiar bati haien uharteetan irabazten. Ez ziren izan Real Madrid, Barcelona, Juventus, Milano, Bayern, Borussia, Ajax, Feyenoord, Dinamo, Oporto, Benfica, Steaua edo Izar Gorria. Athletic izan zen. Arerioa, West Bromwich Albion. Emaitza, 1-2. Ondo bada, han eta orduan ere, gure kamiseta zuri-gorriarekin jokatu genuen. Kostalde ingelesetik iritsi zenarekin. Eta gure izenarekin egin genuen. Horregatik esaten dugu harrotasunez mundu guztian «We are Athletic, we are football». UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

29


LONDRES ETA BILBO ARTEKO KABLEA


«Londresko Lord Alkateak zorionak ematen dizkio Bilboko Alkateari kable bidezko zuzeneko komunikazio berriak eskaintzen dituen erraztasunengatik, eta espero du bi herrialdeen arteko merkataritza-harremanak eta adiskidetasuna areagotuko dituela».

Testu hau Interneten aurkituko duzue eta auzoko Getxon ondo ezagutzen dute, eta istorio zahar bat dokumentatzen du, bere garaian Merkataritza Itsasketako makineriako buru batek kontatu zidana, txakurrekin Arrigunagako labarretan paseatzen ari ginela. —Hortik pasatzen zen kablea— esan zuen, bere setterrak haizean arrasto ikusezinak sumatzen zituen bitartean. Gero istorioa kontatu zidan. Agintari londrestarrak bidalitako mezua ez zen iritsi telegrafoz, aldizkari batean baizik. Gremio honi eskaintzen zion eta horrela islatzen zuen, 1873ko urtarrilean, obrak abenduaren 16an eta probak 24an amaitutakoan. Balentria «India-rubber, Gutta-percha and Telegraph Works» konpainiak egin zuen. Ez zen lehenengoa. Izan ere, telegrafia elektrikoaren erabilera egitatea izan zen bigarren Karlistalditik aurrera. 1852an ere, itsaspeko kable bat bota zen Bilbo eta Portugalete artean, eta telegrafiako modalitate eta bide hori estatuan gauzatu zen lehenengoa izan zen. Bere helburua Bilbo portuari zerbitzua ematea zen. Baina urak Ingalaterra zaharreraino zeharkatzea ur handiak dira. Horregatik azpimarratu zuten gauza agintariek. Tarifak herrialdearen arabera aldatzen ziren. Ingalaterrara, Eskoziara eta Irlandara hogei hitzeko mezu bat bidaltzeak hamaika pezeta balio zuen. Eta antzeko gainerakoetara, pezeta gora edo behera, Alemaniara eta Austriara bidalitakoak izan ezik; horiek 18,50 pezeta balio zuten. Eta beti izan behar direnez igorle bat eta hartzaile

bat, bi puntu aukeratu ziren. Batetik, Arrigunaga, hortik irteten zen kable bat Bilborantz. Eta bestetik, Porthcurno. Leku horretan telegrafiari eskainitako museo bat dago gaur egun, leku horrek itsaspeko kableen hartzaile gisa duen garrantziagatik. Ingalaterrako hego-mendebaldeko puntan dago. Eta han gordetzen dute gure historia konpartituaren zati bat. Bilbo-Londres kablearekin lotutako gertaera berezi bat barnean hartuta. Haren ustiapena lehen aldiz aldatu zen itsasertzez eta eskuz. 1947an, erregimen frankistak meritua bereganatu zuen itsaspeko kablea amarratzeko subiranotasuna lortu zuenean. Eta garai hartako egunkari guztietan kontatu zen zehatz-mehatz. Ezaugarri teknikoez gain, Ingalaterrarekin eta munduaren gainerakoarekin konexioa itzultzea azpimarratzen zen, horiek, ahal zen neurrian, diktadurarekin hartu-emana saihesten baitzuten. Gainera, mugarri teknologikoa zegoen. Izan ere, kablea —kableak esan behar litzateke—, erabilezin geratu ziren Mundu Gerran zehar. Beraz, interesekoa zen bi aldeentzat. Eta horri esker, Bilbo eta Londres bost minutuko distantzia telegrafikora zeuden. Gauza ez zen hor gelditu. 70eko hamarkadan, beste kable bat jarri zen abian Algorta eta Goonhilly artean, Ingalaterran, Uribe Kostan zentralizatu ziren beste batzuez gain. Baina Londresko lanbro hezearen eta Bilboko zirimiri engainagarriaren arteko kable hark linea horiek tekleatzen zituenaren interesa sortu zuen. Horregatik, paseo hartatik urte batzuetara, auzokoaren konpainiarik barik eta paseatzeko txakurrik barik, Arrigunagako hondartzara jaitsi nintzen. Arrasto baten bila nenbilen. 47an kendu zuten arte haizean dantzatu zen bandera britainiar haren oihalkiak. Edo kablearen abiapuntu zen etxolaren hondarrak. Baina ez nuen horrelakorik aurkitu. Hortaz, irudimenaren begiekin jarraitu nuen itsasoa urpetik zeharkatzen duen kablea. Bizkaiko Golkoa gurutzatuz eta Mantxako Kanalean barrena eginez, eskuman Ouessant uhartea, bretoiek Eusa deitzen diotena, laga ostean. Eta horrela, apurka-apurka, Cornwall-eko Konderriko hareetara iritsi arte, entregatzeko eta jasotzeko. Orain errazagoa da dena. Baina garai batean, banaka batzuen argitasunak komunikazioaren oinarriak finkatu zituen. Adibidez, bi itsasertz baino gehiago batzen zituen kable hura. Iragana eta oraina ere, orduan geroa esaten ziotena, hurbiltzen zituen. Eta horrela, beti elkarri zer kontatu ugari izan zuten bi lurralde batzen ditu. UN INGLÉS VINO A BILBAO

eta beste istorio batzuk

31


UN INGLÉS VINO A

BILBAO te istorio batzuk eta bes



UN INGLÉS VINO A

BILBAO te istorio batzuk eta bes


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.