Tolosako herri programa

Page 1

bildu

tolosa UDAL PROGRAMA

2011

eman

botoa


2

eman

bot a Ilusioz eta itxaropenezko garaiak bizi ditugu Euskal Herrian, aldaketarako aukera behatz puntekin ukitzen dugulako. Era berean kezka eta ziurgabetasunez bizi ditugun garaiak dira hauek, lan eta ekonomiaren alorretan sistema neoliberala bultzatzen dutenek sortutako egoera larriagatik. Bildu koalizioa osatzen dugunok urrats bat aurrera egitea erabaki dugu, indarrak bilduz, aniztasunean bat eginez, abertzalea eta ezkerrekoa den eskaintza politikoa herritarrei luzatuz. Maiatzaren 22an asko dago jokoan. Zure botoak gu guztion artean eraikitzeko gai izan garen konponbideen eszenatoki esperantzatsu hau sendotzeko balio dezake. Zure botoak abertzale eta ezkerrekoa den gehiengo sozialaren arabera instituzioak osatzea ahalbideratu dezake, egun udaletxe eta diputazioek erakusten ez duten errealitateari ateak zabalduz. Zure botoak eszenatoki politiko berria azeleratu dezake, herriarengandik hurbilen dauden instituzioak demokratizatzen lagundu eta ustelkeriaren nahiz herritarrek pairatzen dituzten arazoen aurrean, egungo alternatiba faltarekin amaitzeko aukera eskaini. Hau guztia dago jokoan eta zure botoa funtsezkoa da. Bildu koalizioak arduraz jokatu du une historiko hau aprobetxatu asmoz. Orain zure esku dago: bildu zure botoa ahalegin honetara, herri honetako abertzale eta ezkerrekoen indar metaketa babestuz!

Se vislumbran posibilidades reales para el cambio Tu voto puede asentar este nuevo escenario de esperanza y soluciones Todo esto está en juego y tu voto es fundamental ¡Suma tu voto a la unión de abertzales y de izquierda de este país!

¡Vota!


3

OSASUN PUBLIKOA

bildutolosa

KALITATEZKO OSASUN PUBLIKOA ESKUALDERAKO Tolosaldeari zor zaion eskualdeko ospitale publikoaren defentsa irmoa egiteko konpromisoa. Bai eta espezialitateetako anbulatorio publikoko zerbitzuak berreskuratzekoa ere.

www.bildu.info

Gizarte zerbitzu publikoen aldeko apustu garbia. Dagoeneko pribatizatu dituzten zerbitzuen gestioan herritarren parte hartze zuzena ahalbidetuz. (Alhondegiako erresidentzia adibiderako).

UNA SANIDAD PUBLICA Y DE CALIDAD

“Gainerako eskualdeen osasun maila bera izan nahi dugulako”

NAGORE ARRUE RAMON Botikaria


4

INGURUGIROA / NEKAZARITZA

bildutolosa

INGURUGIROARI ERRESPETUA ETA NEKAZARIEI BIZI BALDINTZA DUINAK ESKAINI Tolosarrok ingurugiroarekiko dugun kezka aspaldikoa da. Garaia da, lurra errespetuz tratatzen duten horiek hura lantzetik duin bizitzeko aukera izan dezaten. Larunbatetako eta bestelako azoken promozioa, bertako produktuen zuzeneko salmenta bultzatu (kontsumo taldeak sustatu). Etorkizuneko Tolosa egungoa baino orekatuagoa eta jasangarriagoa izan dadin. Datozen belaunaldiei zor diegulako.

www.bildu.info

AHT-AREN LANEK KALTETUKO DITUZTEN TOLOSARREI INFORMAZIOA ETA LAGUNTZA ESKAINI

eman

botoa HASIER DE LOS RIOS SORALUZE Biltegiko arduraduna

“Empecemos a construir una Tolosa sostenible, donde también las/los baserritarras puedan vivir dignamente”


5

SOZIEKONOMIA

bildutolosa

GURE ETORKIZUN EKONOMIKOA ZIURTATU Azken lau urteak “ekonomiarenak” izan dira, bai. Tolosako langabezia %66 igo da, hamarnaka enpresek itxi dute atea eta langileon eskubideek atzerakada nabarmena jasan dute. Tolosak, Tolosaldea osoak, alderdi politiko, sindikatu, enpresari eta eragile ezberdinen arteko itun zabala behar du, elkarlanaren bidez eskualde osoaren etorkizun ekonomikoa bermatuko duena eta langileon eskubideak babestuko dituena. Personalismoak albo batera utzi eta lanean hasteko unea da.

www.bildu.info

NEKAZARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZUAK; TOLOSAK EREDU EKONOMIKO OREKATUA BEHAR DU.

vota “Langileon eskubideak babestuko ditugu”

PEIO ETXABE ZABALA Metalgintzako langilea


6

HIRIGINTZA

bildutolosa

HIRIGINTZA ZENTZUDUNA ETA OREKATUA

www.bildu.info

Industria eraitsi, ekipameduak herrigunetik aldendu, alde zaharra hiltzen utzi,… eta dena etxebizitzaz bete. Etorkizun beltza Tolosarentzat. Beste hirigintza bat behar da: · Lurzorua aurreztuko duena. · Alokairuko etxebizitzak, jarduera ekonomikoak, ekipamenduak… bateratuko dituzten herri guneak. · Auzoak garatuko dituena. · Industria indartuko duena. · Baserria zein ingurumenarekiko errespetuz jokatuko duena. · Merkataritza sustatuko duena. · Aparkalekua bermatuko duena. · Garraio publikoa hobetu · Bizikletarentzat baliabideak sortuko dituen. · “Puntu beltzen” aurkako neurriak hartuko dituena.

eman

SÍ A UNA TOLOSA DINAMICA Y LLENA DE VIDA. NO A LA “CIUDAD DORMITORIO”.

botoa MARIXEL LOPEZ MENDIZABAL Merkataria

“Herria herritarron beharren arabera eraiki behar da”


7

ETXEBIZITZA

bildutolosa

ETXEBIZITZA DUINA GUZTIONTZAT Azken 30 urteotako etxebizitza politikak lurzorua neurrigabe xahutzea, espekulazioa eta ustelkeria, eta egungo krisi ekonomikoa eragin ditu. Etxebizitza merkatuaren logikatik atera eta eskubideen alorrean kokatu behar da. Tolosan, etxebizitzen %14 hutsik dago, eta horiek merkaturatzea da lehentasuna. Ondare eraikiaren kudeaketa egokia, batez ere, alde zaharra biziberrituz.

www.bildu.info

Etxebizitza berrien kopurua berraztertu behar da, eta alokairura bideratu. Lurzoru gutxi dugulako eta hau guztion zerbitzura jarri behar delako.

TOLOSAN 1.200 ETXEBIZITZA HUTS DAUDE, ETA 3.000 BERRI ERAIKI NAHI DIRA. ZERTARAKO?

vota “Etxebizitza politika berria behar da�

LORE AGIRRE ZIPITRIA Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle


8

bildutolosa ZABAL DITZAGUN ATEAK, HERRITARTU DEZAGUN UDALA

BESTE ERA BATEKO POLITIKA POSIBLE DELAKO

Guk, Bilduko kideok ez dugu lau urtetarako txeke zuririk nahi, guk zuekin batera egin nahi dugu lan. Argi dugu, Udaletxeko giltza gu guztiona dela eta partaidetza sustatzea behar beharrezkoa dela.

ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT BEHAR DITUGULAKO

Bada garaia beste era bateko politika egiteko, herritarrek baino hobekiago ez baitu inork herria ezagutzen. Bakoitza bere esparrutik baina denok batera, udal batzorde, gune eta erabaki esparruak ireki behar ditugulako.

UDALA TOLOSAR GUZTIONTZAT ZABALIK BEHAR DUGULAKO GILTZA ZUREA DELAKO

eman

botoa

www.bildu.info

Denok dugu zer ikasi, denok dugu zer eman, herritarrik gabeko udalak etorkizunik ez duelako. Har dezagun giltza, ireki ditzagun ateak.

19 18 16 8

10

14 15

13 12

6 11

9


bildutolosa

“Herria behetik eta ezkerretik eraikitzeko garaia da”

20

1- Ibai Iriarte San Vicente 2- Lore Agirre Zipitria 3- Hasier de los Rios Soraluze 4- Edurne Mendia Rezola 5- Peio Etxabe Zabala 6- Mikel Arreseigor Astibia 7- Miren Urkola Irigoien 8- Koldo Arsuaga Artola 9- Marixel Lopez Mendizabal 10- Nagore Arrue Ramon 11- Amaia Argarate Olazar 12- Mª Nieves Insausti Salaberria 13- Jose Manuel Urruzola Garmendia 14- Ion Izagirre Nieto 15- Marixabel Yarza Serrano 16- Migel Anjel Azkarate Markuleta 17- Onintza Lasa Arteaga 18- Igor Ezenarro Balda 19- Irantzu Mantxo Medrano 20- Kepa Ormaetxea Etxeberria

olosarentzat

9

17

7

5

3

1

4 2

IBAI IRIARTE SAN VICENTE Euskadiko Gazteri Kontseiluaren Gizpuzkoako Koordinatzailea


10

GAZTERIA / KIROLA

bildutolosa

“Kirolaren udal patronatua sortu eta ustiaketa pribatuak berraztertu”

www.bildu.info

vota

KOLDO ARSUAGA ARTOLA Bankako enplegatua

ATEAK ZABALDU GAZTEEI ERE UDAL JARDUERAN PARTAIDE IZAN DAITEZEN Gazteek erakundeetako erabakietan parte hartzeko eskubidea dute. Gazteen hitza eta erabakia oinarri hartuta, egun bizi duten egoeraren aurrean (langabezia, etxebizitza lortzeko arazoak, kontsumismoan oinarritutako aisialdia eta kultura) atal eta arlo ezberdinak jorratzen dituen gazte politika intregrala garatuko da. Autogestioan oinarritutako egungo guneak babestu eta berriak bultzatuko ditugu, gazteek euren proiektuak gauza ditzaten.

GAZTE SEKTORE EZBERDINEN ARTEKO HARREMANAK ETA SAREAK BULTZATUKO DITUGU


11

POLITIKA FEMINISTA

bildutolosa

www.bildu.info

“Neurri aktiboak emakumeen presentzia txikia den eremuetan or oreka lortzeko” eman

botoa

TRANSBERTSALITATEA UDAL BARRUAN ETA KANPOAN Urteetan emakumeek jasan duten zapalkuntza, oinarri-oinarrian jendarte honen antolaketa politiko, ekonomiko eta ideologikotik dator. Eremu guztietan du bere isla eta hortaz, konponbideak transbertsala izan behar du. Tolosako udalean ere horrela landuko dugu, egungo eremuak zabaldu eta horietan sakonduz. Parekidetasunaren alde herrian lanean ari diren eragileen eta bereziki emakumeen parte hartzea bultzatuko da, auzolanean aritzeko guneak sortuz, eta aurrekontuetan eta diru laguntzetan genero ikuspegia txertatuz. Jabekuntza Eskola bultzatzen jarraituko dugu.

INDARKERIA SEXISTAREN AURREAN, GAINERAKO ERAKUNDEEKIN KOORDINATUTAKO PROTOKOLOA GAUZATU.

MIREN URKOLA IRIGOIEN Hizkuntza normalizatzailea


12

EUSKARA / MIGRAZIO POLITIKA

bildutolosa

EUSKARA ZUREA, GUREA, DENONA Tolosarron euskararen aldeko borondatea nabarmena da: duela 20 urte ia 3000 ikasle A ereduan, gaur egun 3 ikasle; duela 30 urte euskararen erabilera kalean %17koa, gaur egun %46koa. Horrexegatik Tolosan erantzun kualitatiboa eta egokia emateko unea dugu.

www.bildu.info

Udalaren lan-hizkuntza eta erabilera publikoa euskaraz izatea ahalbidetuko dugu. Tolosako herria UEMAn sartzea proposatzen dugu euskararen normalizazioa bideratzeko tresna ezin hobea delako. Hau guztia euskalgintzarekin eta gainerako gizarte eragileekin elkarlan estu eta sendoan.

ERRESPETUZ JOKATUZ KOHESIO SOZIALA BIDERATUKO DUGU DENON ARTEAN

eman

botoa MIKEL ARRESEIGOR ASTIBIA Ostalaritzan aritua

“Tolosan euskaraz, natural-natural”


13

HERRIKO TALDEEN ARTEKO HARREMAN SAREA INDARTU Herritarroi ikus-entzule papera eskaintzen digun ereduaz haratago, Kultura elitista eta merkantilistaren gainetik, herriko taldeak sustatu eta beraien artean elkar eragitea nahi dugu. Udal egitura eta zerbitzuak beraien esku jarri eta beraiekin batera lan egin. Eguneroko lanean ari diren taldeak direlako benetako beharrizanak ezagutzen dituztenak, beraiek alaitzen eta sortzen dutelako herria. Kultur aretoak ireki, Topic esaterako, taldeen arteko sarea sortu, lan bateratuak bultzatu. Elkarreragina sustatuz denok irabazten dugulako, Tolosak irabazten duelako.

bildutolosa

“Euskaraz sortutako kultur adierazpenak sustatu� ETORKINEN KULTURAK EZAGUTZERA EMATEKO EKIMENAK ANTOLATU ETA BULTZATU

www.bildu.info

KULTURA

EDURNE MENDIA REZOLA Arte Ederretan lizentziatua


bildugipuzkoa

14

www.bildu.info

Euskal Herrian zabaldu den garai politiko berrian, irekitako bidean sakontzeko unea da. Honela, aldaketa politikoa Gipuzkoan gauzatzen hasteko momentua da. Gipuzkoan euskararen berreskurapenean eta euskal kulturaren aldeko lana berrindartu egin behar da. Helduen euskalduntze eta alfabetatzea doakoa izateko norabidean urratsak emango ditu Bilduk. Euskal kultur produkzioa sustatzeko eta berau plazaratzeko herrialde osoan kultur zirkuitu bat bultzatuko du ere Biduk, honekin batera Tabakalera euskal kultura modernoaren zentro bihurtzearen alde egiten dugu. Gipuzkoan egoera ekonomiko eta sozialak sakoneko aldaketak eskatzen ditu. Gure herrialdearen garapen ekonomikoa bultzatzeko, eragile sozial, sindikal eta ekonomikoak bilduko dituen gunea sortuko dugu. Honekin batera, Kutxaren pribatizazio asmoen aurrean, honen funtzio soziala indartzea bultzatuko dugu. Gure ustez Pasaiako kanpo kaiaren egitasmoa ez da beharrezkoa Euskal Herriaren garapenerako, beraz bertan behera uztearen alde egingo dugu. Era berean, errauskailuaren egitasmoarekin moratoria bultzatuko dugu, eztabaida soziala piztu eta hondakinen kudeaketarako bestelako eredu batzuk aztertzeko. Ezkerreko abertzaleok aldaketa eskura daukagu Gipuzkoan, Euskal Herriaren independentziaren eta eredu ekonomiko eta sozial aurrerakoi baten alde egiteko.

Ezkerreko abertzaleok aldaketa eskura daukagu Gipuzkoan Helduen euskalduntze eta alfabetatzea doakoa izateko norabidean urratsak emango ditu Garapen ekonomikoa bultzatzeko eragile sozial, sindikal eta ekonomikoak bilduko dituen gunea sortuko dugu

Martin Garitano Larra単aga, I単aki Agirrezabalaga Alkorta, Judit Garcia Llorens, I単aki Azkarate Perez, Rikardo Burutaran Ferre, Idoia Ormazabal Agirre, Iban Asenjo Garde, Lohitzune Charola Gurrutxaga, Ainhoa Zabala Arretxe, Enrique Martinez Florez, Elene Armentia Artzak, Ander Rodriguez Lejarza, Gurutze Baztarrika Galparsoro, Mikel Biain Berraondo, Onintza Lasa Arteaga.


15

www.bildu.info

tolosaerestú

SALUD PÚBLICA

DEPORTE

Es prioritario un hospital público de calidad con servicios acordes a las necesidades de la ciudadanía.

MEDIO AMBIENTE

Impulsaremos la creación de un patronato de deportes para que clubs y usuari@s tengan voz y voto en las decisiones del sector deportivo. Revisaremos los regímenes de explotación privados. Adecuar Berazubi para encauzar parte del deporte federado ya que Usabal está saturado, y crear zonas de ocio-juego abiertas al público en general.

Que la sostenibilidad no sea una palabra hueca, ni mera propaganda política.

POLÍTICA FEMINISTA

Los proyectos agresivos contra el medio ambiente hay que cuestionarlos antes de que pasemos la frontera del no retorno para la madre tierra.

Tomaremos medidas activas para promocionar la presencia de la mujer en todos los sectores. Política transversal dentro y fuera del ayuntamiento. Proponemos un protocolo adecuado ante la violencia de género.

Entre tod@s lo vamos a conseguir.

AGRICULTURA Defenderemos el equilibrio entre sectores productivos, puesto que l@s baserritarras deben ocupar un lugar importante en Tolosa. Producen productos de calidad favoreciendo con ello la salud de la población.

SOCIOECONOMÍA Según el actual alcalde estos últimos años iban a ser “los de la economía”, sin embargo el paro ha aumentado un 66%. Fuera de todo tipo de protagonismos, es necesaria una alianza entre partidos políticos, sindicatos, patronal y diferentes organismos sociales para afrontar con garantías el futuro económico de Tolosa que se ha convertido en ciudad de servicios, ferias y fiestas, lo cual resulta harto peligroso para el futuro.

URBANISMO Tolosa necesita un urbanismo equilibrado donde se construya partiendo de las necesidades de la ciudadanía y no priorizando los intereses de las constructoras del partido en el poder.

EUSKARA Convertiremos Tolosa en un referente en política lingüística puesto que somos un pueblo donde es factible la normalización en muchos sectores de utilización del idioma. UEMA es un buen instrumento para lograr el objetivo señalado.

INMIGRACIÓN Desde el respeto mutuo lograremos la cohesión social necesaria y bien merecida. Nos comprometemos a conocer y respetar las diferentes culturas además de la propia de Euskal Herria.

CULTURA No queremos ser meros espectadores culturales, potenciaremos la cultura participativa, no la elitista y mercantilista. Daremos prioridad a la cultura en nuestra lengua propia atendiendo adecuadamente las diferentes culturas que conviven en nuestro pueblo y nos enriquecen.

VIVIENDA La especulación y la corrupción han sido dos constantes en la política de la vivienda. La vivienda digna es un derecho y debemos apartarlo de la lógica del mercado, que no permite que la ciudadanía acceda a conseguir un piso donde vivir sin dejarse la vida en ello.

¡Vota!


bildutolosa kanpainari amaiera elkarrekin emateko

herri afaria Zerkausian

datu bilketa eta festa maiatzak

www.bildu.info

maiatzak

20 22 Zerkausian 6etatik aurrera

eman

botoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.