DONOSTIAKO BILDU-ren PROGRAMA I.- ESKAINTZA OROKORRA: ALDAKETA POLITIKOA ETA SOZIALA II.- UDALAREN DEMOKRATIZAZIOA. GARDENTASUNA KUDEAKETAN 2.1.-Herri eredu parte hartzaile eta bizia; demokrazia parte hartzailea. 2.2.-Udalen kudeaketa-eredu ireki eta gardena bultzatu. III.- ALDAKETARAKO EREDU POLITIKO ETA SOZIALAREN OINARRIAK 3.1.-Herritik Euskal Herriaren erro eta nortasuna indartu. 3.2.-Euskal herritarrek lan eta bizi baldintza duinak. 3.3.-Emakumearen menpekotasun estrukturala gainditu. 3.4.- Udal inklusiboak eta migrazio politikak. 3.5.-Ekonomia eta ekoizpen bitartekoak, Euskal Herriaren eta euskal herritarren zerbitzura. 3.6.- Lurralde antolaketa sostengarri eta ekologikoa. 3.7.- Gazteria. 3.8.- Kirolak. 3.9.- Internazionalismoa. 3.10.-Udaletik, bizi-eredu eta harreman-molde askatzaileak sakondu eta praktikan jarri.
Udal
2
programa
I.- ESKAINTZA OROKORRA: ALDAKETA POLITIKO ETA SOZIALA Euskal Herriak eta bertako hiri zein herriek aldaketa une sakona bizi dute. Esan beharrik ez dago aldaketa hori guztiz beharrezkoa dela eta, hau gutxi balitz, aldaketa hori gure esku dagoela. Gugan dago aldaketa hori geure gizartean indartzeko eta iraunkortzeko ardura. Horrexegatik, hain zuzen Donostiako “Bildu� taldea osatzen dugun pertsona eta erakundeek, aldaketarako dagoen benetako aukeraren aurrean eta Euskal Herrian zabaltzen ari den eskenatoki politiko, sozial eta instituzionala ikusirik, urrats berri bat emateko erabakia hartu dugu: indarrak biltzea, aniztasunean elkartzea eta ezkerreko independentistak eta soberanistak osaturiko eskaintza elektorala herritarrei luzatzea, Euskal Herriak, bertako hiri eta herriek zein herritarrek igartzen dituzten garai politiko nahiz sozial berriei erantzuteko asmoz. Egun pairatzen dugun errealitatearen ezaugarriak ezagunak dira “Bildu� taldea osatzen dugunontzat. Batetik, Estatu espainolak eta frantsesak, ez dute geure herriak bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko duen eskubidea aitortzen. Gauzak horrela, geure burua nazio gisara eraikitzeko eta gizarte eredua errotik eraldatzeko, autodeterminazio eskubidearen aldeko apustu argia eta itzulirik gabea egiten dugu. Inguruko nazioekin izan nahi ditugun harremanen markoa edota geure herriaren eredu sozioekonomiko zein instituzionala erabakitzeko eskubidea eta gaitasuna edukitzearren, soberania osoa aldarrikatzen dugu. Hori da pertsona guztien eskubide guztiak bermatzeko bide bakarra, berdintasunean oinarritutako jendarte justua osatzeko modua. Hori guztia eskuratzeko asmoz, jendarteak emango digun legitimitatea besterik ez dugu nahi eta, beraz, geure helburuak lortzeko, bide soilik politikoak eta demokratikoak erabiliko ditugula hitz ematen dugu. Iragarrita dauden 2011ko maiatzeko hauteskundeetan, argi eta garbi dakusagu Madrilen zein Parisen edota EAEko zein Nafarroako gobernuetan eman daitezkeen atdaketa politikoak, erabat agortuta dauden marko juridiko politiko eta eredu sozialetan oinarritzen direla. Baina, hala ere, beraien immobilismoa gainditu du jendarteak, egoera gainditzeko asmotan lanari eta antolaketari eutsiz (eskubideen bortxaketen aurka, Ipar Euskal Herriaren aitortza instituzionalaren alde eginez, langileen eskubideen murrizketaren aurka egin diren greba orokorrak eta mobilizazio handiek erakutsi duten moduan). Eta, hain zuzen ere, horrek guztiak argi erakusten du Euskal Herrian, herriz herri, eskualdez eskualde zabaltzen ari den aldaketa politiko eta sozialerako aukera jendartearen eta ezkerreko erakunde independentista eta soberanisten eskutik datorrela. Horrexegatik, geure historia gertukoan gertatu ez den moduan, oraingoan behin betiko bakea, normalkuntza politikoa eta egungo eredu ekonomiko eta soziala gainditzeko inoiz ez bezalako aukera ikusten dugu. Izan ere, egun indarrean dagoen ereduak eskubide politiko eta sozialak erauzi baino ez ditu egiten, geure artean langabezia handituz, eta bazterkeria zein prekarietatea areagotuz. Inposatzen diguten errealitatearen benetako aldaketaren aurrean egonik, indar politikook arduraz jokatu beharra dugu, epe luzera begira jarri eta agorturik dagoen egungo eredua gainditzeko aukera ziurtatu dezakeen klabeetako bat, indar metaketan dagoela konbentziturik, ezkerreko independentismoan zein soberanismoan dauden indarrak elkartzera jo. Eraldaketa sozialera eramango gaituen aldaketa politikoa nahi eta behar dugu. Nazio eraikuntza eta eraldaketa soziala helburu bakarra duen proiekturen bi zutabeak dira, herriz herri, herrialdez herrialde, behetik hasita eta ezker aldetik jorratu beharrekoak, eredu politiko, ekonomiko eta sozial berri, aske, justu eta berdintasunean oinarritutakoa eraiki nahi badugu eta, bide batez, PSOE, PP, UPN eta PNVek sostengatzen duten egungo errealitatea gainditu, baita beren eskutik bideratzen diren eskuin politikak eta Euskal Herriko herritarren eskubideak zapuzketak ere. Etorkizunean nahi ditugun herri eta hiriek, euskaldunak eta solidarioak izan behar dute, ingurumenarekiko sostengarriak eta gizon eta emakumeen arteko benetako parekidetasunean oinarriturikoak. Nola ez, herritarren zuzeneko kalitatezko esku hartzea da bertan eman behar den sakontze demokratikoaren zutabea.
Udal
3
programa
Politika fiskal mailakatuago eta aurrerakoiagoaren bidez aberastasunaren birbanaketa erreala egingo duten herri eta hirietan bizi nahi dugu, egungo errealitateari eta etorkizunari erantzun dieten kalitatezko benetako zerbitzu publikoen jabe izango direnetan, jaioterria zein nahi dutelarik ere pertsona ororen eskubide guztiak aitortuko dituzten herri eta hirietan, Babes Ofizialeko Etxebizitzak alokairuan jartzeari lehentasuna eman dietenetan, interes ekonomikoen aurrean ingurumena babestuko duen eredu sozioekonomikoa garatuko dutenetan, garraio publiko eraginkorra izango dutenetan. Eta hori guztia, herritarrekin elkarlanean egin nahi dugu. Horretarako hartzen diren erabakien inguruan kalitatezko esku hartzea bultzatuko duten bitarteko guztiak jarriko ditugu martxan eta, jakina, gure hautetsi guztien zintzotasuna eta gardentasuna ziurtatu. Horretarako, ezinbestekoa da udalen betekizunaren eta funtzio eraginkorraren aldeko apustu irmoa egitea. Hauek herritarrengandik gertuen dauden instituzioak izanik, ezinbestekoa da berauen beharrei eta erronkei erantzungo dien errekurtsoz eta bitartekoz osatzea. Eskumenen jabe diren udalak behar ditugu, eta horretarako ezinbestekoa duten aurrekontuaren jabe izan behar dute, ez egungo eredu instituzional guztiz eskasaren moduan. Bestetik, bai udalak eta baita hautetsiak ere, Euskal Herriaren nazio eraikuntzan eta eraldaketa sozialean partaide izan daitezke, gure herriaren egituratze instituzionalean parte hartuz. Horrexegatik, hain zuzen, arlo instituzionalean udalek duten pisua handitzeko lan egiteko hitz ematen dugu eta baita udala oinarritzat duen nazio mailako egitura bultzatzeko ere. Eraiki nahi dugun herria, herriz herri, herrialdez herrialdez martxan jarri beharra dugu. “BILDU�ren inguruan indarrak biltzeko eta metatzeko garaia iritsi da. Konbentzimenduz eta ilusioz, beren inposizioei eta pribilegioei aurre egin behar diegu, Euskal Herri osoan, pertsona orori eskubide guztiak aitortu arte. Orain da garaia!
Udal
4
programa
II.- UDALAREN DEMOKRATIZAZIOA. GARDENTASUNA KUDEAKETAN 2.1.- Herri eredu parte hartzaile eta bizia; demokrazia parte hartzailea. • •
• • •
•
Herria herritarrekin batera eraikitzea da sistema honi buelta ematen hasteko lehen heldulekua. Erabakiguneetatik aldendu gaituen sistema honetan, herritarrek erabakia hartzeko bitartekoak berreskuratu behar ditugu. Parte hartzeko baldintza (denbora, aukerak,..) eta mekanismoak berreskuratuz (informazioa,…).Herritarrei, gaien azterketa eta eztabaidarako guneak emanez eta instituzioek erabaki horiek onartuz. Emakume, gazte eta etorkinen parte hartzea bultzatzeko bitartekoetan inbertsioak egitea ezinbestekoa da. Herritarren harremanak eta auzolan dinamika sustatzea bilatu behar dugu. Herri bizia eraikitzeko, Herri Mugimendu indartsua sortu, eta bere espazio politiko soziala garatzen saiatu. Auto antolakuntza sustatu, herri eta auzoetan sare sozialak eta ehun asoziatiboa babestu. Auzo Elkarteen figura indarberritzeko apustua egitea ezinbestekoa da.
Udalaren demokratizazioa. Barne Araudia.
Egungo Parte Hartze Araua berrikusi eta aldatu behar da. Udalaren Barne Araudia. Herritarren parte hartze zuzen eta zabala bermatuko duen Barne Araudia onartuko Udalak. Bertan, herritarren parte hartzea bultzatu, eskubideak zabalduz eta beronen pedagogia egiteko bitartekoak jarriko dira. Araudi honetan honako elementu hauek garatu eta bermatu beharko dira: • Herritarrek zuzenean Osoko Udal batzarrean proposamenak egin eta hitza hartzeko eskubidea. • Gobernu Batzordea alderdi guztientzat irekia izateko aukera. • Udal Batzordeetan parte hartzeko eskubidea. • Herritarrei iraunkorki informazioa bideratzeko bitartekoak. o Informazioa berreskuratu eta bermatu beharreko eskubidea da. Egungo desinformazio egoeratik abiatuz, Informazio Plangintza Integral bat egin beharra dago. Udaleko informazioa herritarrei heltzea bermatzeko, baita herritarrek eta elkarteek berek zabaldu nahi duten informazioa Udalera zein gizartera heltzea bermatzeko ere, bitarteko ofizialak ezarri behar dira. Udalaren web orria egokitu behar da: • Alderdi guztien iritziak eta jarrerak azaltzea bermatu behar du. • Herritarren parte hartze edo ekimenetarako aukera izatea bermatu behar da. Bestelako informazio bitartekoen inguruko hausnarketa eta sustapena egin behar da. • Aholku kontseiluen funtzioen barnean halabeharrezko txostena egiteko eskuduntza. • Erreferendum eta herri kontsultak burutzeko eta eskatzeko aukera (araudia). • Herritarren eskaera eta proposamenak bideratzeko aukera. • Kontratazio mahaietan ematen diren eztabaidak talde politiko guztiei zabaltzea. • Obrek eragin ahalko dieten bizilagunekin batzordeak antolatuko dira, aurretik, bitartean eta ondoren bizilagunei informazioa helarazi eta bizilagunek beren iritzia adieraz dezaten.
Udal
5
programa
•
Egungo Parte Hartze Saila aldatu eta Informazio eta Parte Hartze Departamendua osatu behar da. Departamendu honek, egun Donostian bizi dugun informazio eta parte hartze defizita desagertarazi eta kultura politiko berri bat garatu eta zabaltzea izango du helburu. Hortaz, erronkaren tamainaz jabeturik, departamenduaren osaketan baliabide ekonomiko, tekniko eta humanoetan inbertsio handia egingo da.
•
Donostiaren deszentralizazioa: Arrazoi historikoak albo batera utzi gabe, gizartearen bizitza eta ohitura sozialetan oinarrituriko Bizigune Naturalen banaketa osatu beharra dago Donostian. Bizigune Natural horietan oinarrituz, deszentralizazio administratiboa burutu behar da Donostian, Udal Administrazioa herritarrengana hurbiltzeko eta alderantziz, Udaleko bizitzan herritarren parte hartzea sustatzeko. Udalaren eskumenen deszentralizazioan sakondu beharra dago, hori baita herritarren parte hartzea bermatzen duen norabide bakarra. • Zentzu horretan Udal aurrekontu parte hartzaileen alde egingo dugu. Pausu bakoitzean herritarrei hitza eta erabakia emateko gertuko bitartekoak jarri behar ditugu. Krisi ekonomikoari aurre egiteko, herritar guztion indarra bilatuko duena. • Donostiak, bere baitan, izaera berezitua eta ezberdindua duten guneak barnebiltzen ditu. Hortxe daude, Igeldo, Altza eta Zubietako guneak.... Baten batek, bere etorkizuna erabakitzeko hautua egin dute, baina guztietan, Donostiako Udalarekin harreman mota ezberdinak aldarrikatu oi dituzte, beraien errealitate soziologiko ezberdindu horietan eta elkar errespetuan oinarrituko liratezkeenak. Aipatu dugu, udal administrazioa eta, are gehiago, udal politikaren partehartzea deszentralizatzeko egiten dugun apustua. Hori horrela izanik, historikoki errealitate ezberdindua duten eta herri baten parekoak diren guneei tratamendu berezia emateko arrazoi handiagoak daude. Lehenik eta behin, horrelako guneetan biztanleen gehiengoak adierazitako borondatea errespetatzeko konpromisoa azaltzen dugu eta horrekin batera eta gune horiekiko begirunea adierazita, elkarlanean eta partehartzean sakontzeko apustua egiten dugu. Hartara, gune hauei modu adostuan ahalik eta eskumen gehien deszentralizatzeko apustua egiten dugu. Betiere, ahaztu gabe, demokratikoki azaldutako gehiengoaren borondatea errespetatzea denok jarraitu beharreko oinarria izan behar duela.
Herrian emakumeen kalitatezko esku hartzeak indartzeko neurri zehatzak bideratzea Emakumeok orobat bizi dugun egoera diskriminatzailea kontuan hartuz, propioki emakumeon parte hartzea ahalbideratu eta sustatuko duten neurri zehatzak ere aurreikusten ditugu. o
o o o o o
Udal politiketan ikuspuntu feministaren zehar-lerrotasuna ziurtatzeko Udalaren atal ezberdinetan berdintasunaz arduratuko diren unitateak sortzea; berdintasunaren aldeko politikak definitu eta gauzatzea, berdintasun sailarekin elkarlanean atal bakoitzean aplikatu eta kontrolatuko direnak. Helburu berarekin, plangintzaz, pertsonalez eta bitartekoz hornituriko ekintza berezituak bultzatzea. Udalerrian emakumeek bizi duten errealitatea ezagutzeko diagnostikoak egitea. Hautetsiek eta izendapen politikoko laguntzaileek berdintasunaren inguruko formakuntza jasoko dute. Berdintasunaren aldeko plangintzen zein konpromiso politikoen betetze maila aztertzeko jendarte auditoriak egitea. Botereratze Eskolen proiektuak sortzea eta bultzatzea, emakumeen formakuntza, kontzientziatzea eta boteretzea lortzeko bitarteko modura. Demokrazia parte hartzailearen bidez, emakumeen esku hartzea ziurtatuko duten espazioak bermatzea politika publikoen definizioan eta kudeaketan (kontseiluak, aurrekontuen genero ikuspegia…)
Udal
6
programa
o o o
o o
Berdintasunaren kontseiluei bitartekoak jartzea eta sortzen diren sektore ezberdinetako parte hartze kontseiluetan emakumeen ordezkaritza ziurtatzea. Ekimen administratiboetan zein norma ezberdinetan genero politikak izan duen eragina neurtzea. Gure herrietan emakumeek duten garrantzia argitan jartzea, bizitza sozialean, kulturalean zein kirol mailakoan emakumeen parte hartzea bultzatuz. Lan hau gizonezkoen esku egon diren ohiko ekimenetan bultzatuko da nagusiki. Emakumeak baztertzen dituen kultur zein kirol ekitaldiak ez dira diruz lagunduko. Gure udalerrien historia berraztertu eta emakumeek izan duten garrantzia ezagutarazi. Emakume ospedunak herriko kaleen izendegia sartu.
Udal
7
programa
2.2.- Udalaren kudeaketa-eredu irekia eta gardena bultzatu. Herritarren eguneroko kezka eta arazoetara hurbilduz, herritarren kezka eta eritzien jakinaren gainean egotea nahi dugu. Horretarako gure hautetsiek udalaren kudeakera-eredu berri bat martxan jarriko dute. Herritarrok udala hurbil ikus dezagun neurriak hartuko ditugu. Herritarrei informazioa zabalduz, erabakietan partaidetza zuzenerako aukerak irekiz, erabakitakoa gauzatuz eta berriro ere informazio zehatza eskainiz. Gure jardueran interes pertsonalak, faboritismoak, entxufismoa eta gure karguaz herriaren alde izan ordez pertsonal mailan onurak lortzeko erabiltzea erabat lekuz kanpo daude. Publikoki konpromiso hori hartzen dugu. Sekretukeriari aurre egingo diogu. Izan ere, herritarrek informazio izateko eskubidea izango dute, eta guk eskubide hau bermatu egingo dugu. Gardentasunari lehentasuna emango diogu. Manipulazioak ez du lekurik gure jarduera politikoan eta besteenean sumatuko dugunean tinko salatuko dugu. Bestalde, Udaleko diru kontu guztiak arrazoitutako eskaera egiten duen edozein herritarrentzat eskuragarri egongo dira. Urteko aurrekontuari dagozkion kontuak, herritar guztien eskura egongo dira udalak dituen komunikazio baliabide ororen bidez. Ordenantza fiskala onartu baino lehen udal zerga, prezio publikoak eta tasei buruz informazioa emango dugu. Egungo iruzur eta ustelkeriarekin amaitzeko honako urratsak ematea ezinbestekoak ikusten ditugu: • • • • • • • •
Hautetsien diru sarrerak, bai ardura instituzionalari dagozkionak zein bestelako sarrera pribatuak, publikoak izango dira. Helburu horrekin antolatutako erregistroak publikoak izango dira, horien inguruan edozein pertsonak nahi duen informazioa jaso dezan. Egungo liberazio politikoen eta pertsonal ebentualaren kopurua berraztertu, eta soldaten gehiegikeriak murrizteko konpromisoa hartzen dugu. EUDELek ezarrita dituzten soldata-taulekin kritikoak azaltzen gara. Udal auto ofiziala erabiliko dugu garraio publikoa erabiltzea ezinezkoa izango denean. Ustelkeriarekin edota diru publikoaren iruzurrarekin loturik ikerketa judizialak irekita dituzten pertsonak, gutxienez bere karguetatik baztertuak izan daitezen eskatuko dugu, ikerketak amaitu bitartean. Baliabide publikoen erabilera desegokiengatik edota ustelkeriagatik inputatutako hautetsiei, arduren eskaria eta dimisioa exijituko zaie. Aurrekontuen publizitatea edozein pertsonak ulertu ahal izateko moduan emango da, instituzio bakoitzaren aurrekontuak herritarrei irekiak egongo dira edozein moldaketaren aurrean gardentasunez aldatutako diru partida zertan den jakin ahal izateko. Susmoen edota gardentasun faltaren aurrean, kontuen fiskalizaziorako hirugarren baten esku hartzea eskatuko da: herritarrek eta eragile sozialek organo fiskalizatzailearen parte hartzea bultzatzeko aukera izan dezaten bitartekoak jarriko dira. Udalaren egungo egitura sinplifikatu behar da (erakunde eta organismoak…) bikoizketak eta gehiegizko ordainketak ekiditeko helburuarekin. Donostiako udalaren web gune ofizialaren informazioa hobetu. Hirigintzako egitasmoak, kontratazio prozedurak, hautetsien soldatak eta udal talde politikoen diru-ekarpenak, udal gobernuaren akordioak,.... sartzen eta eguneratzen. Halaber, web ofizialean hiriko gizarte eragileentzat gune bat sortzea proposatzen dugu
Kontratazioen printzipioak: • • • •
Berdintasuna: Edozeinek du aukera administrazioarekin kontratatzeko, lizitazio batera aurkeztuz. Efikazia: Eskaintza onena aukeratu behar da. Batzuetan kuantitatiboki, hots, merkeena; besteetan kualitatiboki, aurretik finkaturiko eta justifikaturiko beste kriterioen arabera. Zerbitzu eta instalazio publikoen gestio zuzena entitate publikoen printzipio orokorra izango da. Horretarako, externalizazioaren egungo mapa burutuko da, era progresiboan administrazioaren prestazio zuzena garatu ahal izateko. Udalan, Patronatuetan eta udal enpresa publikoetan kontratazioari dagokionez, kudeaketa gardenagoa suposatuko duten bitartekoak aintzat hartuko dira: kontratazio publikoaren legislazioa kasu guztietan kontuan hartuz eta era berean publizitate eta aukera berdintasunaren oinarriak sustatuz. Egun ematen
Udal
8
programa
•
• • • • •
diren entxufismo kasuak ekiditeko neurriak aterako dira. Obra publikoak eta zerbitzuak egiteko enpresen kontratazioa lehiaketa publiko bidez egingo dira modu orokorrean, urgentziazko prozedurak eta publizitaterik gabe prozedura negoziatuak ekidinez. Baldintzen pleguari zein eskaintza ezberdinen irekierarako prozedurari trataera publikoa emango zaie, baita legeak kasu batzuetarako bestelako aukera hain gardenak eskaintzen dituenean ere. Lanak esleitu zaizkien enpresei, eraikuntzaren garantia klausula izenpetu arazi, martxan jarritako lanak ondorengo hamar urtetan izan ditzaketen arazoak konpon ditzaten. Kontrataziorako mahaietako kideek eta bere familiakoek lehiatzen direnekin harremanik duten edo izan duten kasuetan, adjudikazio prozeduretan parte hartzea ekidingo da. Edozein estamentu publikotan langileak kontratatu ahal izateko, lehiaketa-oposaketa prozedura jarriko da martxan, burutu beharreko hautaketa prozesuetan publizitatea eta aukera berdintasuna bermatuko direlarik. Udaleko web gunean, esleitutako kontratuen zerrenda eguneratuko da Kontratu ezberdinetarako oinarrizko baldintza pleguetan klausula sozialak txertatzeko konpromisoa hartzen dugu. Esleipenak eta kontratuak egiterakoan klausula sozialen barruan ondorengo irizpideak kontuan izango ditugu: • • • • • • • • •
Eskaintza egiten duten enpresatan gizonezko zein emakumezkoen lan baldintzen zein lana eskuratzeko baldintzen berdintasuna bermatzen duena. Lan obra publiko bat burutzeko erabiliko den azpikontrata kopurua zehaztua egotea. Lanaren %70a enpresa nagusiak burutu beharko luke. Behin behinekotasunari mugak jartze aldera, kontratatutako enpresako langileen %85ak behin betiko egoeran egon behar dute. Kontratatutako enpresan egon diren lan istripu arin, larri eta oso larriak barnebilduko dituen historiala eskatu eta horren arabera erabaki (kopuruak zehaztu behar dira). E.T.T. bidezko kontraturik ez dutela egingo ziurtatu. Etorkin eta emakumeen lan baldintzak errebisatu: Gainontzeko langileen ordutegi bera dutela bermatu eta egindako lan beragatik soldata bera jasotzen dutela ziurtatu. Kasuan Gipuzkoako lan hitzarmen kolektiboa aplikatuko zaie. Ordu extrak aztertu. Kopuru batetik aurrera langile berrien kontratazioa exijitu. Lurraldeko enpresa txiki eta ertainei multinazionalen gainetik lehentasuna emango zaie. Beti ere aurretik aipatutako baldintzak betetzen badituzte. Lana lortzeko zailtasun gehien dituzten gizarte sektoreen lan-gizarteratzea bilatzen duten enpresek lehentasuna izango dute esleipen eta konkursoetan, beti ere aurretik aipaturiko baldintzak betetzen badituzte.
Udal
9
programa
III.- ALDAKETARAKO EREDU POLITIKO ETA SOZIALAREN OINARRIAK 3.1 .-Herritik Euskal Herriaren erro eta nortasuna indartu. Euskara. Bilduk proposatzen duen Hizkuntza-politika Berriaren ezaugarriak dira berreskuratzailea, nazionala eta lehentasunezkoa izatea. Hizkuntza-politika Berriaren helburua da Euskal Herriko lurralde guztietan euskararen berreskurapen osoa lortzea. Hau da, maila pertsonalean, euskal nortasuna osatzea; maila sozialean, hizkuntza-komunitatea egituratzea; maila politikoan, Europako edozein estaturen hizkuntza ofizialaren berdintasunezko estatusa lortzea. Udalaren 2016 egitasmoa, kulturaren aldekoa omen den gertakari hori, euskara, euskal kultura eta euskal nortasunaren kontra jarduten du. Non daude euskara, euskal kultura eta Donostiako benetako okupazioaren historia 2016aren kanpainan? Maila politikoan euskarak Europako beste edozein hizkuntzak duen estatus juridiko bera izan dezan ahaleginduko gara. Euskeraren Udal Ordenantza betez; Donostiako Udalean euskara lan eta zerbitzu hizkuntza ez delako, eta “lengua drapeau” bihurtzeko arriskua larrian dagoelako, hau da, euskera Donostian itxurazko ezaugarria soilik bihurtzea. Postalaren beste osagarria eta ez benetako hizkuntza.. Aldaketa bat ematekotan EHn, Donostiak funtsezko betekizuna du. Izan ere, hizkuntza batek berezko lurraldea behar du bizirauteko, hau da, euskara nagusi izango den lurraldea ezinbestekoa du. Hor kokatzen da UEMAn biltzen diren udalerri euskaldunen aldeko apustua. UEMA da euskararen lurralde osasuntsu eta sendoena. UEMAk markatutako bidea da guretzat erreferentzia nagusia. Baldintzak dituzten herriak UEMAn sartzea eta honen ildoak garatzea ezinbestekoa izango da. Baina egungo gizarte ereduan, hiriak dira motor funtzioa betetzen duten eremu nagusiak bai arlo politikoan, ekonomikoan, sozialean, zerbitzuetan, kulturan, lurralde antolaketan… Ikuspegi horretatik Donostiak funtsezko betekizuna du Euskal Herriaren euskalduntze prozesuan, bera baita zonalde hiritartu euskaldunena. Donostia da, zerbait izatekotan, benetan euskal hiria bihurtzeko aukera duen Euskal Herriko zonalde hiritartu bakarra. Aintzindari izatea dagokio, beraz. Bide horretan Donostiako Udalak bere Euskararen Ordenantza bete eta betearazi behar du, horrek poliki-poliki aldaketa juridiko berriak bideratzeko aukera emango baitigu bai eskubide pertsonal zein kolektiboen esparruan. Azken mendeko historia hurbilaren gogortasun eta iluntasunari, eta inposaturiko irakurketa ofizialari buelta emateko geroz eta froga eta adibide gehiago ditugu Donostia hiri euskalduna izan denaz; Añorga, Igeldo eta Zubieta auzo eta herri oraindik euskaldunak, azaleratzen ari diren ikerketa historikoak, berreskuratzen ari den herri gogoa… Beraz, horrek azaltzen du hobekien gure ustez garatu behar den hizkuntza politika, lan prebentiboak erabiliz kasu batzuetan eta lan berreskuratzailea burutuz orokorrean. Euskararen ofizialtasun erabatekoa da guk dugun helburu orokorra, horrela euskaldunek, edonon, euskaraz aritzeko aukera izan dezaten. Horretarako udaletxeak euskaraz lan egitea dugu helburu, euskalduntzean motor izatea alegia. Izan ere, guk elebitasuna euskaraz lan egiteko nahi baitugu. Beraz, Donostiako Administrazioari dagokionean, administrazio osoaren eta Udala parte den enpresa publikoen laneko hizkuntza euskara izatea izango da helburu nagusia, beharrezko denean, gaztelaniaz ere egiteko kaltetan izan gabe, herritarren hizkuntz aukera errespetatuz. Zentzu horretan, Euskararen Udal Ordenantza ez dugu txartzat jotzen, egoera aldatzen joango den heinean berau berregokitu beharko bada ere. Izan ere, egun duguna ez da betetzen, ez eta betetzeko bitartekorik jartzen ere, eta hori ozen salatu eta konponbidea jarri behar diogu. Hizkuntza-politika Berria Donostian bideratzeko, puntu hauek proposatzen ditugu: 1.
Euskaraz arituko den udala. •
Bilduk Udalean eta Donostian euskaraz funtzionatuko du, lan egingo du.
Udal 10
programa
2.
•
Euskaldunon hizkuntza-eskubideak guztiz errespetatuko ditugu.
•
Udala parte den ekimen guztietan euskara lehenetsia izango da eta edukiak, gutxienez, gaztelaniaren pare. Zerbitzu-hizkuntza euskarazkoa ere izatea bermatu beharko du udalak.
•
Euskara lan-hizkuntza izateko zabaltzea sail guztietara (enpresa eta erakunde publikoak barne) ematen hasi behar da. Era berean, langileei euskaraz lan egiteko eskubidea aitortuko zaie.
Udal eragilea eta lankidetza zalea (udal egitura aldatzea eskatzen duena): • • •
Alkatea izango da euskararen hizkuntza-politikaren arduradun nagusia, euskarak administrazioan izan behar duen garrantzia bermatuz. Udal sail bakoitza ordenantzaren betetzeaz eta euskaren ofizialtasuna bermatzeaz arduratuko da bere arloan. Euskara ez da soilik sail jakin baten ardura izango. EUP Donostiako Euskara Zerbitzua bilakatzea proposatzen dugu:
Alkatea euskalduntzeaz arduratuko da zerbitzu-egitura honen bitartez. Euskara Zerbitzua egitura administratiboaren barnean kokatuko da eta Gobernu Organo gorenaren alboko figura izango du. Funtzioak: Ordenantzen betetze eta euskalduntzearen bermatzaile izatea, horretarako Udal Ordenantzak Kontrolatzeko Unitateak betetzen ez duenez, bestelako ikuskaritza bitartekoak sortzea aztertuko dugu, besteren artean. Euskalduntzean eragilea izatea eta euskalgintzarekin elkarlana sustatzea. Udal eragilea eta lankidetza zalea erdiesteko funtzio berria izango du, eragiletza. Herriko eragileekin, euskararen ezagutza eta erabilera ziurtatu eta bermatzeko ildoak garatuko dira. Udalak eremu laboral eta produktiboan euskararen erabilera sustatzeko eragile ardura izango du. Auzo bakoitzean herritarren sarea edo euskalgintzaren batzordea edo jarraipen batzordea osatzea bultzatu, sustatu eta dinamizatzea.
Egun EUPren esku dauden hainbat ekintza dagozkien sailetara bideratu behar dira: bertso-saioak (kulturara), Mugi kirol aldizkaria (kirol patronatura), haurrak beti jolasean (gazteria sailera), Zinemaldiko euskara liburua (zinemaldiak berak edo kulturak ateratzea)...
3.- Euskararen Ordenantza bermatzailea: • • •
Egungo euskara ordenantza bete behar da. Udal sail eta organo guztiek ezagutu eta betearazi behar dituzte ordenantzak. Herritarrek ere ezagutu eta bete dadin exijitu behar dute (esaterako, salaketen bitartez). Hiriaren azterketa soziolinguistikoa eginda, euskalduntzeko plangintza estrategikoa burutuko dugu eta horren barnean Udal Administrazioa euskalduntzeko plangintza berezia. Hizkuntza-irizpideak ezarri kontratazio, esleipen eta dirulaguntza guztietan:
Udal 11
programa
Udalak udal administraziotik kanpoko kontratatazioak egiterakoan Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiria dutenek lehentasuna izango dute, puntuazio bidez baloratuko da. Ez izatekotan Euskara Plan bat izatea derrigorrezkoa izango da, edo horretarako konpromisoa hartzea. Zentzu horretan, ziurtagiria lortzeko edo euskara planak egiteko aholkularitza eta laguntza eskaini beharko du, erreztasunak emanez urrats horiek emateko. Udalarekin lan egingo duten enpresek, pribatuek nahiz publikoek, udalari dagozkion hizkuntza irizpideak bete beharko dituzte. o Hezkuntzan D ereduaren alde agertuko da udala. o Komunikabideetan, udalaren informazio guztia euskaraz bermatuko du udalak komunikabideetara, horretarako aurretik hedabideetako arduradunekin elkarlana proposatuz; esaterako kazetari euskaldunak bidaltzea. o Udal iragarki guztiak euskarazko medio idatzi zein audiobisualetan sartuko ditu Donostiako udalak. Euskarazko komunikabideetan euskaraz soilik, eta gaztelerazkoetan berriz, beti elebidun eta euskarari lehentasuna emanez, horrek gaztelerazko medioei bideratutako dirua bikoiztea suposatu gabe. Azkenik, era batean edo bestean udalak parte hartzen duen hedabideetan euskarazko.... orekatua exigitzen du. o Udaletxeak komunikabideei dirulaguntzak eman edo eta kontratazioak egin ahal izateko komunikabide horien euskararen erabilerak Donostiako euskaldunon portzentaiaren bezainbestekoa izan beharko du gutxienez. o Kultura, kirol eta gainerako mota guztietako ekitaldietan, euskararen erabilera nagusia izan dadin irizpideak jarraituko ditu udalak, besteak beste dirulaguntzak eskaintzerakoan. Irizpide gisa udal administrazioan euskaraz lan egingo duten zirkuitu elebidunak bermatu beharko dira. Euskara ikasten ari direnen euskara ikaste prozesuak dirulaguntzaz sustatzen jarraituko du Udalak eta erraztasunak emango ditu herritarrek euskara ikasteko aukera izan dezaten. Euskara ikasten ari direnek praktikan jartzeko aukera izan dezaten sustatuko du, mintzalaguna edo mintzodromoa bezalako proiektuak lagunduz edo abian jarriz. Euskaraz egin ahal izateko guneen sustapena egingo du Udalak, euskaldunek zein bidean daudenek euskaraz jardun ahal izan dezaten. Auzo eta herri euskaldunak (Añorga, Igeldo eta Zubieta) babes-bereziko gune izendatuko dira. Babes hori bermatu ahal izateko, euskal hizkuntza eta kulturaren zaintza eta garapen iraunkorra bermatzeko Plan Bereziak egingo dira. o
• • • • •
4.- Hizkuntza-politika eraginkorra. • • • • • •
Lehentasuna emango zaio euskarari. Udaleko aurrekontu osoaren % 2a euskalduntzera bideratuko da euskara zerbitzura (ez beste sailetan zehar banatuta), euskararen normalizazioan lan egiteko, eragiteko. Udal sail bakoitzak euskaraz lan egiteko beharko duen inbertsioa kalkulatu beharko du bere aurrekontuetan. Euskararen egoeraren bilakaera Donostian erakutsiko duen adierazle orokorren sistema euskal eragileekin, euskalgintzarekin, adostuko dira. Kanpo-ebaluazioa eta auto-ebaluazioa lanerako tresnak izango dira. Herritarren partaidetza indartu eta bermatuko da euskara berreskuratzeko prozesuaren diseinua, kudeaketa eta jarraipena indartzeko. Auzoetara zabaldu behar da partaidetza hau.
Udal 12
programa
• 5.
Komunikabideei informazioa euskera lehenetsiz emango zaie udaletik.
Donostia euskalduna berreskuratu. •
Hiri euskaldunaren historia berreskuratu behar da Donostian, urteetako iruzur eta desitxuraketa lanak gaindituz. Euskal herritarron historia eta oroimen historikoa berreskuratzeko egin beharrekoa den lanaren baitan, elementu nagusienetako izan beharko da Donostia betidanik euskaldunen hiria izan dela argiki adieraztea. Donostiako Curriculumean txertatu eta nabarmendu beharko litzakeen kontzeptua da hiri euskaldunarena.
Udal 13
programa
Hezkuntza.
Hezkuntza, pertsona orok duen eskubidea izateaz gain, euskara oinarri, Euskal Herri librean emakume eta gizon libreak hezteko bitartekoa izango da. Ezker ikuspegitik hezkuntza publiko gero eta hobeago eta sendoago baten alde apostua egin beharra dugu. Horregatik, euskal gobernuariekin elkarlanean jarraitu beharra daukagu eskolen hobekuntza obretan. 4 urtetarako plangintza bat egin beharra dago eskola publikoetako patioak estaltzen joateko eta horrela eskolako nahiz auzo-herriko herriatarrek erabili ahal izateko eskolaz kanpoko ordutegian. Plan horretan hurrengo 4 urteetan Intxaurrondo Hegoa, Morlans, Ikasbide, Altza, eta beste hainbat ikastetxe sartu beharko lirateke.
o Herri orotan euskarazko hezkuntza-eskaintza osoa ziurtatzeko konpromisoa. Euskaldunduko duen eskola eta hezkuntza/hizkuntza-eredu berri baten aldeko apustua egin, horren inguruan antolatzen diren ekimenak bultzatuz. o Norabide horretan eredu herritar, publiko, kooperatibo eta parekidea bultzatu eta sustatuko da udaletik, lankidetza eta elkarlan eremuak topatuz. o Herrian dauden hezkuntza aldarrikapenak udalera eraman. Aukerak ikusten diren tokietan, udaleko, herriko eta hezkuntza-zentro guztietako ordezkariak bilduko dituen hezkuntza batzordea osatu (aukerarik ez den herrietan, zinegotzi batek hezkuntza gaiei jarraipena egiteko ardura hartu beharko du). Batzorde horretan, herri-proiektu komunaren bidean, hezkuntzazentro eta aisialdi taldeen arteko plangintza komunak egin. o Hezkuntza zentroei eta herritarrei orokorrean zuzendutako hezkidetza programak garatzeko hitzarmenak. o Udalak ikasleentzako antolatzen dituen ekimen guztietan eskaintza euskalduna bermatu.Bertan zein kanpoan jaiotako pertsona helduak euskalduntzeko eta euskal kulturan sakontzeko ikastaroak antolatu. o Udalak, Hezkuntza Sailarekin batera, ikasketarako azpiegiturak ikasleen beharretara egokituko ditu. Oztopo arkitektonikoak kendu eta eskola barruan garatu beharreko aisi jardunetarako egokituz. o Euskal Gobernuari eraikiko diren eskola berri guztiek patioa estalia izan dezaten exijitzea. o Eskolaren azpiegiturak, ikastetxearen jardunerako ez ezik, herri osoaren erabilerarako izan daitezkeen hainbat zereginetarako ere (kirol, kultura edo festa ekitaldiak, e.a.) erabiltzeko akordioak sinatuko ditu udalak. Eskola eta herria uztartuz. o Arautu gabeko ikasketak bultzatu eta babestuko dira Udaletik o Udalek bertako hezkuntza zentroekin lan bateratua garatuko dute, besteak beste, herriko historia eta kultura bultzatu eta udalaren jarduera hurbildu eta demokrazia parte hartzailea sustatzeko. Donostiako Curriculuma sortzea bultzatuko dugu. o Bestalde, ikasleek eta irakasleek udalaren informazioa jaso, ekimenetan parte hartu eta herrigintzaren subjektu izateko hezkuntza lana egitea ezinbestekoa da. Parte hartzea sustatuz eta lan publikoaren aldeko kultura eta ardura sortuz. o Haur eskoletan, herrian dagoen 0 – 3 urteko eskolaratzeko eskaera bermatuko da. Horretarako, hurrengo legegintzaldian auzo bakoitzean haur eskola bat bermatzeko konpromisoa azaltzen dugu, berriak ondorengo auzoetan irekiaz: Intxaurrondo (Txarako), Amara Berri (Morlans), Altza (PescafrĂa), Gros eta AĂąorga.
o Lehen eta bigarren hezkuntza formalean genero ikuspuntutik bideratutako hezkuntza afektibosexualaren moduluak bidera daitezen bultzatuko da. Hezkuntza afektibo-sexuala bideratzeko programa hauen bidez, jendarte baloreen aldaketa bultzatu nahi da, ikas zentroetan hezkuntza parekidea bultzatuz eta lan munduratze ez sexista bideratuz. Horretarako, hezkuntza Udal 14
programa
curriculumeko hutsuneak beteko dira, Euskal Gobernuari bere crriculumean ere hutsune horiek bete ditzan aldarrikatuz. o Ingurune hezkuntza plana oinarri harturik, propiektu pilotu bat bultzatzea Donostian, auzoherriko eskola, elkarte kultural, elkarte sozial eta kirol elkartea barnebilduko dituena eta pertsona ororen integrazioa bilatuko duena ingurune horretan.
Udal 15
programa
Kultura. Euskal herritar orok bere herriaren historia, ohitura eta kultura ezagutu eta sakontzeko eskubidea du. Kultura, hizkuntza, hezkuntza eta beste zenbait eskubideren moduan, herri eskubide kolektiboa izateaz gain, pertsona bakoitzak duen eskubide indibiduala ere bada. Beraz herritarrei auzo-herritik hasiz Euskal Herri mailan sorturiko kulturaren jabe eta partaide izatea zor diegu. o o o o o o o
o o o
o
Horretarako, informazio eta ezagutza bitartekoak eskainiko zaizkie herritarrei. Herritarren kultura sormena sustatu eta indartzeko bitartekoak eskainiko ditu Udalak. Kulturaren herri elkarte eta eragileekin parez pare lan eginez. Kultura-espektakuloaren aurrean, berezko kultura lehenetsi. Kultura, herri, auzo zein herritarrengana hurbildu. Udaletatik beste udalerri batzuen artean sarea sortzea, ahaleginei eta gastuei etekina ateratzeko eta baita eskaintza pribatua hobetzeko ere. Euskal Herriaren eta herriaren beraren historia ezagutzera eman eta Oroimen historiko hurbilena indartu. Euskal Herrian hedatutako hainbat ospakizun herrian txertatu: Olentzero, Ihauteriak, Sanjoan Bezpera, Santagedak, Santazeziliak... Norabide berean, Lurralde osoan arbasoek utzitako beste altxorrak berreskuratu eta ezagutzera eman: izaki mitologikoak, elezaharrak edo kondairak, istorioak, ipuinak. “Adiskidetasun Egunak” antolatu edo sustatu: herrialde edo eskualde ezberdinetako kultur elkarteen artean antolatuak. Herrien arteko harremanak estutzea eta elkar hobeto ezagutzea helburu. Herritik sustatu, Euskal Herri mailako elkarguneak. Gure udaletatik indar biziz sustatuko ditugu nazio proiektu hauek. Herri mugimendua indartzea eta zabaltzea dugu lehentasuna. Interkulturalitatearen norabidean, Etorkinen eta gutxiengo etnikoen garapena sustatzeko Plan Estrategikoa egin: kolektibo hauekin harremanetan jarri behar dugu. Euskal Herriak beren beharra baitu. Gure kulturaren sustapenean inplika daitezen. Etorkinen kulturak ezagutzera emateko ekimenak antolatu edo sustatu. Beren kultur errealitateak ezagutzera emateko ekimenek herritar guztien arteko harremanak trinkotzea izango dute helburu. Udalaren eragin eremu eta administrazioan software librea sustatuko dugu.
Globalizazio garaian merkatu sistemak kulturen uniformizazioa dakar eta hizkuntza eta kultura handi gutxi batzuei soilik ematen die balio geoestrategikoa. Horren ondorioz, gainerako hizkuntza eta kultura gehienek bizi duten desagertzeko arriskua benetakoa da. Euskal Herria ez da salbuespena, hemen ere merkatu sistema oso hedaturik baitago; eta sistema horrek negozioa egiteko bitarteko bezala erabiltzen ditu kultura ezberdinak. Masifikazioak indibidualizazio handia dakar: norberaren bideoa, norberaren musika… Eta indibidualizazioak balore askoren galera ekarri du: elkartasuna, kultur harremana… Azken batean, herrien zein populazioen beharrak bigarren mailan uzten dituzte, bazterturik. Kultura interes ekonomikoen mesedetan: gaur egun, batzuetan esplizituki eta besteetan inplizituki, udal kulturapolitikak errentagarritasun ekonomikoa lehenesten du askotan, kultura herrikoiaren kalterako. Udalaren aurrekontua aztertzea besterik ez dago ikusteko zenbatekoa den urterik urte kultura herrikoiari eskaintzen zaion diru-kopurua. Esaterako, Kultura programan kultur-etxeetarako diru-kopurua izozturik geratzen den bitartean, jaialdi, zinemaldi, inbertsio eta programa handietarako esfortzu ekonomikoa gero eta handiagoa izaten da. Politika horren atzean kulturaren merkantilizazioa dago. Kultura interes politikoaren mesedetan: Udalaren kultura-jardueraren inguruan gogoeta sakona egiteko beharra dagoela uste dugu, egun udal gobernuaren eskutik kulturaren instrumentalizazioa maila onartezinetara ailegatzen ari baita. Euskal kultura ez dago udal agintarien agenda politikoan, beraientzat ez da lehentasunezkoa eta ez dute estrategikotzat jotzen. Horren adierazlerik argiena, 2016an Donostia Europako Kultur Hiriburua izateko hautagaitza, orain etengabe promozionatzen ari direna euskarari, gure hizkuntzari, ia aipamenik egin gabe. Kultura “demokratizatu” beharra dago, sormena eta parte-hartzea sustatuz. Izan ere, herriaren eskaerek gehienetan ez dute erantzunik jasotzen eta askotan traba pila jartzen zaizkie kultur-eragileei (arauen zorroztea,
Udal 16
programa
baldintzen areagotzea, mehatxuak…). Udalak bideak itxi dizkie herri mugimendutik datozen ekarpen guztiei. Argi dago Udalaren eta eragile kulturalen arteko hartu-emanetarako bideak bermatu behar direla. Herri kultura lantzen duten elkarte eta talde ugari daude hirian. Horietako gehienak txikiak dira, eta beren eragingunea hurbilekoa da, batez ere auzo mailakoa. Jarduna eta produkzioa, berriz, ugaria eta anitza. Udalaren partetik herri kulturaren sustapena oso baxua da, ordea. Guk kultur-mota guztiak bultzatuko ditugu, aurrekontuaren aldetik bultzada behar duten kultur-jarduera “konsumitzaile” puntualak alde batera utzi gabe, gure indarra eta esfortzua guztion eskura dagoen kalitatezko oinarrizko kultura eskaintzea ahalbidetzen duten jarduera eta ekipamenduak bultzatzera zuzenduko dugu. Kulturaren zentralizazioaren ondorioak aztertu behar dira. Esate baterako, herritarron eskaerarekin bat ez datorren azpiegitura erraldoien eraikuntza edota birgaitzeko lanak. Azpiegiturentzako inbertsioen politikari dagokionez, hiri osoko azpiegitura kulturalen planifikazio orokor bat eskatu behar da.
Lan ildoak eta proposamenak: •
Auzo eta herrietan behetik gora sortzen den kultura sustatzea, egungo joera errotik aldatuz. Gure ustez, horretarako azpiegiturak garatzea, kultur eragileen dinamikak laguntzea eta babestea beharrezkoa izango da.
•
Udaleko arduradun politikoen, udal teknikarien eta hiriko kultur eragileen ordezkarien artean lankidetza sustatuko dugu. Kulturgintzaren gaineko ikuspegiak partekatzeko, harremanak zein lankidetzak egituratzeko eta irizpideen inguruan lehentasunak zehazteko.
•
Hiriko Kultura Kontseilua berritzeko eztabaidari helduko diogu. Hirian ekimen kulturalak antolatu eta bultzatzen dituzten kolektiboei eztabaida horretan parte har dezaten gonbitea luzatuko diegu.
•
Gure kultur politikan kulturgintza eredu parte-hartzailea, giza-sarea, kultur eragileen ekarpena, sormen komunitarioa... funtsezko elementuak izango dira. Kultura sorkuntza herrikoia izateko eta birsortzeko musikagintzan, bertsolaritzan, literaturgintzan, argazkigintzan, kultur mestizaian, artelanetan, arte eszenikoetan eta abarretan apustua egingo dugu.
•
Kultur etxeen programazioari dagokionez, gizarte-eragileen esku-hartzea bermatu nahi dugu, kultur ekimenen programazioan zein kudeaketan.
•
Auzo eta herrietako kulturgile kolektibo eta sortzaileen konexioa sustatzeko asmoa ere badugu. Helburua: auzo eta herrietako abesbatza, musika talde, bertso eskola, antzerki talde, sortzaile, jai batzorde eta abarren konexioan egon daitekeen potentziala aktibatzea. Sinergia hau beste herriekin elkartruke kulturalak burutzeko interesgarria izan daitekeelakoan gaude.
•
Kulturgintzaren funtzio linguistikoa ez dago integratuta hizkuntza politikan: kultur eskaintzan ez da hizkuntza irizpiderik jartzen. Honen inguruan Udalean ez da hausnarketa sakona egin. Euskara eta Kulturaren alorren artean ez dago koordinazio naturalik. Gure helburua: Kulturak duen funtzio linguistikoaren balioa aintzat hartzea eta kultur eragileengan zein jendartean sozializatzea .
•
Euskarazko ekoizpenari babesa emango diogu: zinemagintza, bideogintza, antzerkigintza...
•
Euskal kulturgintzari buruzko jakintzaren arloa indartu eta egituratzea. Euskal kulturgintzari buruzko dokumentazioa, ikerketa, gogoeta, bilketa eta formazioa eskaintzen duten guneak sustatzea, sortzea eta beren arteko elkarlan espazioa eratzea. Tabakaleran helburu horretarako gune bat diseinatuko dugu.
•
Hirian kultur produktuen kontsumo eta merkatu ekonomia alorreko jarduera badago. Guk errealitate hori kontuan izango dugu: Zinemaldia, Jazzaldia, Hamabostaldia… Baina udal kultur jardueratik etekin ekonomikoez gain, etekin sozialak eta pertsonalak bilatzen dituen politika bultzatuko dugu:
Udal 17
programa
herrigintza sustatzen delako, komunitate bateko kide sentiarazten delako, pertsona burujabe eta osoagoak egiten dituelako. Zentzu horretan, eragile sozialekin konpartitu ondoren diru-laguntzak eta bestelako laguntzak emateko irizpide berriak ezarriko ditugu. •
Tabakalera : herri kulturgintza sustatzeko ekipamendua izango da. Tabakalerak kultur ekoizleek bat egiteko gune izan behar du, haien arteko elkarlana eta harremanak sendotze aldera. Tabakalera egoitza aproposa da udal zerbitzu batzuetarako, betiere ekoizpen kulturala bultzatu eta formakuntza (tailerrak eta abar) sustatzeari begira. Labur esanda, kulturgintza anitza, zabala, deszentralizatua eta herri ekimenetan oinarritua sustatu nahi dugu.
•
Beste ekipamenduak: “Gobernu zibila”, esaterako. Ekipamendu hori donostiar guztiona da, lagapenari amaiera eman behar zaio eta erabilpen soziala eta kulturala eman behar zaio.
•
Udalak Kultur Udal Patronatua –Donostia Kultura- desegin eta eraldatu zuen, enpresa-erakunde publiko bihurtuz (zuzenbide publikoko entitatea, bere jarduera neurri batean ordenamendu juridiko pribatura egokitzen delarik), eta bi sozietate instrumental sortu zituen: Victoria Eugenia S.A eta San Telmo S.A. Gure ustez, urrats horren balorazioa egiteko eta kultur udal zerbitzua berrantolatzeko alternatiba ezberdinak aztertzeko unea iritsi da. Eztabaida parte-hartzaile hori egin ondoren donostiar gizarteari proposamen bat aurkeztuko genioke.
•
Hiriko memoria: 1813ko sutearen ondoren Donostia berreraikitzeko erabakiaren 200. urteurrena ospatuko da 2013an, oso data garrantzitsua hiriak geroztik izan duen garapena ulertzeko. Ezinbestekoa da hiriko memoria zaintzea eta, beraz, horrelako datak eta urteurrenak egokiak dira jardunaldien edota programazio kulturalen bitartez Donostiako historia ezagutzera emateko.
•
Kultur etxeak berritzea: Loiolako kultur etxeak erreforma behar du behar bezalako zerbitzua eman ahal izateko. Eta berdin Lugaritzekoa. Honetan gainera ondoko haur eskolaren desagerpenak kultur etxea handitzeko aukera ematen du, egungo eskolaren instalazioak aprobetxatuz.
•
UPV-EHUko Carlos Santamaria liburutegi berria. UPV-EHUrekiko lankidetza-hitzarmen bat sinatzea proposatuko dugu, liburutegi berria donostiar guztiei zabalik egon dadin, eta ez bakarrik UPVEHUko ikasle-irakasleei.
Udal 18
programa
Jaiak Donostian jaien zentzua bizirik dago eta agerikoa da herritarrek jaiari erakusten dioten atxikimendua. Donostialdeko herri eta auzoetan kulturaren oinarrian dauden ospakizunak eta jaiak bere horretan diraute. Baina esan beharra daukagu, kasu askotan antolatzaileek udaletik laguntza jaso beharrean, oztopoak jasotzen dituztela. Hala eta guztiz ere, jai batzordeei eta herri kulturan txertatuta dauden eragileei esker jaiak bere zentzu osoan iraunarazten dira. Protagonismorik gabe, adierazpen askatasunari helduz, gure auzo eta herrietan kultura sortzen dute: jai herrikoiak Nabarmen utzi nahi dugu ezinbestekoa dela herri partaidetza jaia eta kultura garatzeko, hala nola udalarekin antolakuntza partekatzea ere. Jaia bere osotasunean iraunarazi eta garatzeko konpromisoa hartzen dugu, Udalaren presiorik gabeko ikuspegitik herritarrek jaiaren antolakuntza, kudeaketa eta jolasean parte har dezatela. Jakinik Aste Nagusia neurri handi batean kanpotarrei zuzenduta dagoela, donostiarron parte-hartzea bultzatzea litzateke gure proposamenaren oinarria. Abuztuan Donostian biltzen diren pertsona guztien ekarpena aintzat hartuta, Udalak programatu eta kudeatzen dituen jaiei kutsu parte-hartzaileago eta herrikoiago bat eman behar zaie, Aste Nagusia Donostiako eta donostiarren izaeraren benetako isla zuzena eta euskal kulturaren adierazle izan dadin. Hitz batean esanda, Donostiak berak ezaugarritu behar ditu jaiak. Hala ere, orain dela bederatzi urte Piraten mugimendua sortu zen zeina balore euskaldun eta aurrerakoietan oinarritutako dinamikaren bitartez eta jaiak herritik eta herriarentzat sortuak izan behar direnaren filosofiarekin, beste gauza batzuen artean instituzioekin talkaz gaindi jendeari 0tik zerbait eraiki daitekeela erakutsi dutelarik. Egoerari buelta emateko herri egitarau baten osaketa alternatiboa diseinatzea ezinbestekoa da. Herri egitarau hori herri komisio batek kudeatu eta programatuko luke, modu honetan jendearen parte-hartzea bermatuko genuke bai kudeaketan eta bai jaien parte-hartzean. Ikuspegi instituzionaletik, bitartekoak jarri beharko lirateke herri komisio horrek erabakitzen duena gauzatu ahal izateko, txostenean datorren aholkularitza batzordearen bitartez adibidez. Egun Udalak auzoko festei eta hauek antolatzen dituztenei, jai batzordeei, ez dizkie inongo erraztasunik ematen beraien jarduera aurrera eramateko. Batetik, diru-laguntzekin beti xantaiarako aukera hori irekita utziaz; bestetik, jazarpen eta debekuak areagotzen urtez urte. Egoerari buelta emateko ezinbestekoa da Udala eta jai batzordeen koordinadoraren arteko interlokuzio bat zabaltzea, helburu bezala Donostialdeko jaien mapa osatzea izango lukeena. Donostiako auzoetako jaien mapa hori osatzearekin batera udalak beste konpromiso batzuk hartu beharko lituzke, batetik, jaien izaera herritarra onartzea eta, bestetik, hauen garapenerako trabak baino baliabideak jartzea, aurrekontuetatik hasita azpiegituraraino. Hona hemen helburu hori ahalbidera dezaketen proposamen xume batzuk: •
Aholku kontseilu bat sortzea proposatzen dugu: Aste Nagusia, Ihauteriak‌ programazioa burutu eta aurrera eramatekotan, beharrezkoa da gai hauen inguruan lanean diharduten eragile ezberdinek honelako tresna bat edukitzea, beraien proposamenak bideratu ahal izateko.
•
Aste Nagusiaren deszentralizazioa. Zerbait egin bada ere, beste urrats batzuk emateko garaia da (beharrezkoa litzateke auzo ezberdinetako jai batzordeekin harremanetan jartzea).
Udal 19
programa
•
Gune alternatibo eta autogestionatu baten aldeko proposamena aurreikustea.
•
Auzo ezberdinen arteko Olinpiada antolatu: kirol-lehiaketak, adibidez. Antolaturiko ekimenak auzo guztietan burutuko lirateke eta, honela, auzoen arteko harremanak indartuko genituzke.
Laburbilduz, beharrezkoa da filosofia aldatzea: jaiak herrikoiago, parte-hartzaileago bihurtzea proposatzen dugu. Ez “begiratzeko” antolatzen diren jaiak. •
Beste lan ildoak: •
Kaldereroak, iñudeak eta artzaiak, buruhandien konparsa, olentzero, santa ageda... Udalaren babesa eta laguntza gehiago.
•
Jaietan emakumearen parte-hartze aktiboa bermatzea.
•
Euskal jaiak. Inbertsio gehiago.
•
Auzo-herriko jaiak. Laguntza eta dirulaguntza gehiago.
Udal 20
programa
3.2.- Lan eta bizi baldintza duinak euskal herritarrentzat. Bizi nahiz herri proiektu aske, burujabe eta duina jorratu ahal izateko ezinbestekoak diren oinarriei eutsi behar diegu. Elkartasun printzipioa oinarri, euskal herritar ororen eta bereziki gazteen, emakumeen eta etorkinen eskubideak, babes sozial publiko, unibertsal eta parte hartzailearen bitartez bermatuko ditugu. Aberastasunaren banaketaren aldeko apustua egiten dugu. Lau dira euskal herritarrei bermatu beharreko eskubide sozialak: etxebizitza duina baliatzeko eskubidea; lan duina izateko eskubidea, bermatutako gutxieneko errenta izateko eskubidea eta zerbitzu publiko eta sozialak jasotzeko eskubidea.
3.2.1.- Etxebizitza. Etxebizitzaren arloa guztiz elkarlotua dago lurralde antolaketarekin. Dugun lurraren gainean antolatu behar baitira gizarteak behar dituen erabilera guztiak. Lurra, ordea, bakarra eta mugatua da eta, beraz, modu arrazional eta orekatuan antolatu behar dugu. Etxebizitza horietako erabilera bat da, eta aldi berean, hiritar guztiei bermatu beharreko oinarrizko eskubidea. Errealitatea, ordea,helburu horretatik oso urrun dago. Donostiako kasuan, arazoa larriagoa da gainera, azken hamarkadetan etxebizitzaren prezioa maila gorenekoetara iritsi baita, etxebizitza luxuzko produktua bilakatuz. Hori guztia dela eta, etxebizitzaren eremuari atal berezitua eskaini nahi diogu nahiz eta, hasieran esan bezala, eremu hau lurralde antolaketarekin guztiz elkarloturik egon. Gaur egun, krisi ekonomiko larria jasaten ari gara eta honen ondorioak urte luzeetan zehar jasango ditugula diote adituek. Orain arte jarraitutako bideek eta politikek ez dute, dagoeneko, bideragarritasunik oinarrizko etxebizitza eskubidea bermatze bidean. Ezinbestekoa zaigu aldaketa. Irtenbideak emateko bidean sakontzeko beharrezkoa da neurri ausartak hartzea eta planteamendu berriak aztertzea. Hiriaren diagnostiko azkar bat egiten lagunduko diguten zenbait datu aipatuko ditugu: -
-
Europako hiririk garestina izatera iritsi da. 2010 urteko 2. hiruhilabetekoan ateratako datuetan etxebizitza libre berrien m2a 5.000 â‚Źtik gertu zegoen eta erabilitako etxebizitza libreena 6.000 â‚Źtik gertu. Gaur egun Donostian 11.090 etxebizitza huts daude (Eusko Jaurlaritzaren 2009ko Etxebizitza Hutsei buruzko informearen arabera) eta gaur egun 16.300 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusita dago, 760 daudenen banaketa eta birgaitzeekin eta 1.300 alojamendu dotazionalak deritzanak. Datu demografikoei erreparatuz, Donostiak 1991 urtean 176,019 biztanle zituen, 2001 urtean 181,064 eta 2010ean 185,506. Azkeneko urteetan biztanleria % 5,32an igo da. Azkeneko 5 urteetan Donostian langabezia %56,4 igo da eta 2010. urteko Urrian 9.484 langabetu zeuden.
Donostiarako proposatzen ditugun neurri zehatzak: 1. Etxebizitza Jabego pribatuaren eta merkatuaren logikatik at atera. Ondare soziala izateari ekin behar dio. Jabetza pribatuak bere esku duen kalifikatutako lurra ez du merkatura ateratzen. Gorde egiten du, denborarekin bere balioa gora doalako. Honen aurrean, administrazioak neurriak hartu beharko lituzke. Lehen mailako behar eta eskubide den arren, gaur egun etxebizitza luxuzko ondare bihurtu da. Higiezin burbuila lehertzearekin batera, urteetan zehar etxebizitza eraikitzearen ziklo osoak (lurzorutik hasi eta giltzak eman arteko bidean) izan duen espekulazio funtzioa geratu da agerian. Eta etxebizitzaren gaia
Udal 21
programa
lantzeko eta garatzeko modua errotik aldatzen ez baldin bada, ezinezkoa izango da eskubide hau gauzatu ahal izatea. Udal agintariek iniziatiba pribatuaren, inmobiliaria eta eraikuntza enpresen eta espekulatzaileen eskutik aritu dira. Azken hauen interesei erantzuteko politika jarri dute abian modu nabarmenean. Udalak baliatutako lurren kalifikazioaren bidez eta hirigintzako hitzarmen bidez, eraikuntza munduko botereek mila milioietako etekinak lortu dituzte gure hirian, milaka etxebizitzak eraikiz, salneurri onartezinetan eta etxebizitza eskaera erreal baten oinarria izan gabe. 2. Espekulazioari bideak itxiko dizkion lurzoru politika egingo dugu. Erosketa nahiz desjabetze bidezko lur urbanizagarriaren banku publikoaren osaketari ekin. Horretarako, urteko aurrekontuaren zati bat bideratu. Etxebizitzaren eremuan eskuhartze eraginkorra burutu nahi bada, ezinbestekoa da ahalik eta lur gehien esku publikoetan egotea. Lurra esku pribatuetan uzteak etxebizitzaren eremuan eraginkortasunez eskuhartzea ekiditen du. Hau da, lur ondare publikoa bermatu behar da etxebizitza babestu eta, batez ere, etxebizitza sozialen aldeko politika egokia burutzeko.
Udala finantzatzeko makro operazio urbanistikoei uko egin behar zaie.
3. Donostiako etxebizitzaren benetako eskaintza sakonki aztertzea. Honen bidez, eskaeraren kuantifikazioaz gain, eskaeraren ezaugarriak eta tipologia ezagutzea bilatuko genuke. Sustatu behar den eskaintzak eskaera-erreala eta benetakoari erantzun behar dio eta administrazioek, Udalak barne, lehentasunez ekonomikoki ahulenak diren sektoreen etxebizitza eskaerari erantzun beharko liokete eta ez alderantziz. Gaurdaino lehentasunez eskaini den etxebizitza mota merkatuko prezioa duen etxebizitza izan da eta horren gaur egungo eskaintza nahikoa dela uste dugu. 4. Alokairuzko etxebizitza publikoaren aldeko apustua egiten dugu eta beronen aldeko ekinbideak lehenetsiko ditugu. Honako urratsak gauzatuz:
Udalaren etxebizitza politikan alokairuzko etxebizitzen sortzea lehentasuna izan dadin, lur erreserba bermatzea.
Eraikitako ondarea zein lurzoru ondarea eskuratzeko aurreikuspenak (erosketa, erreserba, desjabetza, bestelako administrazio zein instituzio finantzierokin hitzarmenak (hauek ondare eraikiaren jabeak baitira) ...).
Alokairuzko etxebizitza parke publikoa sustatzea. Parke horren kudeaketa publikoa bultzatuko dugu. Sistema honetan, onuradunek, edozein motako babestutako etxebizitzak eskuratzeko baldintzak betetzen dituztela berrikusiko da. Asmoa 5 urtero pertsona onuradunen baldintzak ez direla aldatu kontrolatzea da: errolda, beste etxebizitzarik ez izatea, baldintza ekonomikoen betetzea...
Udalak sustatutako eta babes mota ezberdinetako etxebizitzen % 100a alokairuan eskaini daitezela bilatzea, errotazioa bultzatuko duen politika bat bultzatuz (beharrak aldakorrak baitira eta lurra urria).
Alokairuzko etxebizitza eskuratuko duten herritarren sarrera ekonomikoekiko proportzionala eta progresiboa izango den alolairu-errenta ezartzea. (Ez da ulergarria pertsona guztiek errenta berdinak ordaindu behar izatea, bakoitzaren sarrera ekonomikoak kontuan hartu gabe)
Alokairuaren aldeko politika sustatzea, baliabide ekonomikoez lagundurik. Zentzu horretan, Alokabide programa indarrez bultzatzeko apostua egiten dugu, baliabide ekonomiko zein pertsonalak bideratuz.
Etxebizitza zaharren birgaitzea.
Udal 22
programa
Etxe hutsen erabilpenari lehentasuna ematea.
Etxebizitza hutsaren definizioa zehaztea. o Etxebizitza hutsen zentsua egitea. o Etxebizitza hutsei zergak gehitzea. o Alokairuan jartzeko neurri pizgarriak garatzea. o Laguntza publikoak alokairu sozialera bideratzea.
Guztiz abandonaturik dauden etxebizitzak eta pisuak desjabetzeko aukerak aztertzea.
Gazte eta pertsona helduen beharrak kontuan izanik (zerbitzu eta azpiegitura komunitarioak, e.a…), tipologia berriko etxebizitzen aldeko apustua egitea.
Sustatutako etxebizitzak tipologia ezberdinetakoak izango dira, etxebizitza eskaera dutenen behar ezberdinekin bat egiteko.
Gazteentzako aldi baterako apartamentuetara sartzeko adina 35 urtera zabaltzea.
Etxebizitzak partekartzeko programak martxan jartzea, hauek bultzatuz.
Babestutako Etxebizitza Publikoetarako edo eta apartamenduetarako zozketetara sarbidea ahalbidetzea mugikortasun arazoak dituzten pertsonei edo eta 70 urtetik gorakoei ondorengo kasuetan: etxebizitza bakarraren jabetza izanez gehienez, etxebizitza horrek Udalak ezarritako irizpideen baitako irisgarritasun arazoak azalduko dituenean, beti ere pertsona horien sarrera ekonomikoei erreparatuz eta jabetzan duten etxebizitza Alokabideren esku utziaz.
5. Donostiaren kasuan Plan Orokorra berritu egin da. Bertan egiten diren hainbat aurreikuspenek ez diete erantzuten gaur egungo beharrei ez eta testuinguruari. Onartutako plan berriaren oinarria 2002. urtean egindako diagnostikoetan oinarritzen da eta egoera, gaurdaino, asko aldatu da.
LAG-en berrazterketan jasotako irizpideekin bat ez datozen eta Donostiako Hirigintza Antolaketaren Plan Orokorrean jasotako eremuen berrazterketari ekitea. Besteak beste, Auditz-akular, Antondegi eta Zubieta ez baitatoz bat aipatutako irizpideekin eta gainera egungo krisiak sortarazitako egoera ekonomikoak operazio horiek ekonomikoki bideragarriak ez izatea ekarri baitu. Soilik Auditz Akularren urbanizazio proiektuaren kostoa hasiera batean 134 milioi eurotan balioetsi da. Zubietako eremuan, adibidez, 60.000.000 €ko urbanizazio kargak Eskuzaitzetarako, 8.000.000 € Bugatirako eta 2.000.0000 € Tellerialderako. Hiriaren antolaketa iraunkortasun irizpideei jarraiki egingo da, lurzoru berrien okupazioa ekidinez.
LAG-en irizpideen araberako hiri-berrikuntza izan dezaketen eremuen berraztetzea: San Bartolomé, Txomin, Loiolako Kuartelak. San Bartolome eramuari dagokionez, berrazterketa egiteko unean oinarrizkoa izango da erantzun justu eta azkarra ematea hainbeste urtez kalteturik eta realojo-konpromisoekin loturik egon diren bizilagunei. Txominen kasuan ere, berrazterketa bertako bizilagunen parte hartze iraunkorrarekin egingo da. Gure ustez Loiolako Kuartelen eremua guztiz egokia da babestutako etxebizitzen eskaintza egokia egiteko, urbanizazio kostu txikiekin dagoeneko urbanizatutako eremua aprobatxatuko baikenuke.
Premiazko etxebizitza eskaerari erantzuna ematen joateko, gaur egungo Antolaketa Plan Orokorraren hainbat eremuren azterketa eta martxan jartzea eman behar dira. Eremu
Udal 23
programa
horien ezaugarriak hauek izango dira: hiri-sarean kokaturik egotea, hirian zehar barreiaturik izatea eta azpiegitura karga izugarriak ez erakartzea (adibidez: AĂąorga Txikiko Euskotreneko geltoki berriaren ondoan dagoen eremua). Proiektu horien kudeaketa kooperazio-sistemen bidez edo eta beste sistema publikoen bidez egingo da, beti ere, atzerapen justifikaezinak eta kudeaketa sistema-pribatuek dakartzaten ziurgabetasun eta udal-kontrolaren galera ekidin asmoz.
Erabilerarik gabe, erortzeko arriskuan eta garraoi publikoaren saretik gertu egon daitezkeen eremuak aztertzea eta hauentzat egokiak izan daitezkeen erabilerak bilatu eta martxan jartzea (Infierno..).
6. Herritarrek, kooperatiba bidez beren etxebizitzak eraikitzeari erraztasunak ematea, udalaren ekimen propioa baztertu gabe. 7. Etxebizitzaren inguruko egitura administratiboa sinplifikatzea elkarte publiko bakar batean bilduz. Gaur egungo Sociedad de GestiĂłn UrbanĂstica, Donostiako Etxegintza eta Eguzkitza elkarteen funtzioak bertan batuz. Paraleloki, gaur egungo udal sailetara itzuli beharreko funtzioak aztertzea. 8. Okupazioa despenalizatzearen aldeko jarrera hartuko du Udalak.
Udal 24
programa
3.2.2.- Lanpostu duina: Herritar orok lanpostu duina. Sistemaren porrotak eragindako krisi basati honen aurrean, eta langabeziari aurre egite aldera ezinbestekoa da lana banatzea eta prekarietateari (behin behinekotasuna, azpikontratazioa, lan erritmo biziak, kontraturik eza…) aurre egitea, bai administrazioan bertan, baita zeregin horretarako administrazioaren bitartekoak baliatuz ere. Udala gero eta zerbitzu publiko gehiago pribatizatzen ari da. Izan ere, oinarrizko zerbitzu sozialen pribatizazioa bultzatzen ari da, zerbitzu unibertsalen bermea kolokan jarriz eta era berean zerbitzu hauetan jarduten diren langileen egoera gero eta prekarioagoa bilakatuz. Horrek ondorio larriak ditu oinarrizko zerbitzu sozialetan eta egunetik egunera ahalmen ekonomikoa dutenak bakarrik lortuko dute euren gutxieneko behar sozialak asetzea. Pribatizazioen ondorioz, enpresa pribatuek eskubide sozialak kudeatzen dituzte. Bizi garen jendarte eredu kapitalistan, enpresa hauen helburua gastuak (lan eta soldata baldintzak, langile kopurua…) murriztea da, eta beren etekin ekonomikoak ahalik eta gehien handitzea. Horrela, zerbitzuaren kalitatea okertu egiten da. Joera horrekin ez gatoz bat eta norabidea aldatzeko neurriak hartuko ditugu: • •
Azpikontratekin amaitu. Zerbitzuen pribatizazioarekin amaitzen joan. Bitartean azpikontratatuta dauden zerbitzuetako langileen egoeraren berri jaso, hauen lan eta bizi baldintzak egokiak izan daitezen. Prekarietatearekin amaitu. Pribatizazioaren joerarekin amaitzeko bidean, kasuz kasu aztertu ondoren, aplikatuko ditugun prozedurak ondorengoak dira: o o
o
o • • • • • • • •
Subrogazioa enpresa bitartekaria aldatzen bada eskatuko dugu. Langileen eskubideak eta lan postuaren iraunkortasuna bermatzea izango da helburua. Ekiparazio edo berdintze prozedura lan bera egiten duten langile kolektibo desberdinen arteko lan baldintzak berdintzeko eskatuko dugu. Ez dira baldintza guztiak berdintzen, beraz errebertsiorako erdibideko pauso bezala erabiliko dugu. Baldintzak, lanpostu bakoitzari dagokion eremuko hitzarmenarekiko zehaztuko dira. Homologazioa lan bera egiteagatik langile kolektibo desberdinen arteko lan baldintzak berdintzeko eskatuko dugu. Baldintzak erabat berdintzen dira, bai eskubideak zein betebeharrak. Errebertsioa, kasuz kasu aztertuko dugu zein den bide egokiena eta langileak prozeduratik kaltetuak ez ateratzea bermatu behar da.
Udalean ordu extrak kendu (zerbitzu berezietarako salbuespenak egon daitezke) Udal langileen lan baldintzak hobetu, segurtasuna eta istripuen prebentzioa landuz. Udaleko lanpostuak betetzeko OPE-ak atera. Udalak E.T.T. bidez ez du kontraturik egingo. Udaleko langileen enpleguaniztasuna borrokatuko dugu, bateraezintasuna araubidea aplikatuz. Udalaren bitartekoak lan istripuak salatu eta borrokatzeko baliatu. Udaletik, ekonomia sozial eta kooperatiboaren sustapena eta babesa garatu. Ekoizpen-kontsumo sare zuzenak bultzatu eta herriko enpresa txikien jarduerari jarraipena egin. Udal zerbitzuen kontrolerako neurriak ezarri beharko lirateke, zerbitzuen kalitateari eta bermatzeari begira alde batetik, eta bestetik zerbitzu emale diren langileen lan baldintza duinen bermatzeari begira.
Udal 25
programa
3.2.3.- Gutxieneko errenta. Herritar orok bermatutako gutxieneko errenta izan behar du: dela lanpostu duin baten bidez edo dela gizarte soldata bidez. Oinarrizko soldata eta gizarte soldatek pobreziaren mugaren gainetik egon behar dute. Nahiz eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta AESen banaketaz gain udalek eskubide hau bermatzeko eskumenik ez duten, Udalen esku dagoen heinean informazio zein laguntza zuzenak bideratzeko baliabideak jarriko dira premiarik larriena duten herritarrentzat. Era berean, Oinarrizko Errentak baldintzatzen dituen errenten ordezkapen mailakatuaren aldeko jarrera bideratzea, Oinarrizko Errenta hori unibertsala eta baldintza gabea izan dadin. o
Egungo laguntza instituzionalei mozorroa kentzea Bide honetatik, hasteko, lanbide-arteko gutxieneko soldata baino diru-sarrera txikiagoak dituzten pertsona guztiek, horrelako laguntzak eska ditzaten ahalegindu behar dugu (eskatzen zaizkien baldintzak betetzen ez badituzte ere), lege-sorta horren izaera murritza agerian utz dezagun.
Udal 26
programa
3.2.4.- Zerbitzu publikoak eta sozialak. Zerbitzu publikoak, zerbitzu sozialak eta laguntza sozialek bermatutako eskubidea behar dute izan: o o o o o o o o
o
o o o o o o
o
o o
Zerbitzu publiko eta sozialen pribatizazio politikarekin amaitu. Zerbitzu horiek ematearen ardura izango duten langileek lan baldintza duinak izan ditzaten bermatu. Oinarrizko zerbitzuek doakoak behar dute izan pobreziaren mugaren azpitik aurkitzen den herritar ororentzat. Horrekin batera, oinarrizko beharrak eta eskubideak izaki, osasunaren nahiz hezkuntzaren izaera publikoa, unibertsala eta parte hartzailea bermatu beharra dago. Zerbitzu sozialen arloan, umeen zaintzarako guneak, jantoki publikoak, zaharren egoitzak, eguneko zentroak eta etxez etxeko zerbitzuak bermatu beharra dago. Gutxieneko sarrera ekonomikora iristen ez direnak garraio publikoa doan izan dezaten. Aisialdirako zein kulturarako udal azpiegituretan haurtzaindegi zerbitzua sortu. Udalaren eskumenekoak diren menpekotasunen bat pairatzen duten pertsonen zaintzarako zerbitzuak, kudeaketa publikokoak izango dira, ez dute ordainketa partekaturik beharko eta dagoen eskaera guztiari erantzuteko adinako aurrekontua izango dute. Haur eskola, ludoteka eta haur liburutegien sarea bermatu, beti ere, ordutegien malgutasuna, kostua eta adin ezberdinetarako egokiera ziurtatuz, eta, nola ez, behar handiena duen jendarteko sektorearen onerako begira. Zerbitzu eta laguntza ekonomikoak eskuratzeko oinarrizko irizpidea ez da familia izango etorkizunean, baizik eta “eskubide pertsonala�. Irizpide horretan oinarrituz bideratuko dira laguntza guztiak. Adineko pertsonen esku hartzea bultzatuko da kultura, jendarte eta asialdiko proiektuetan. Ezaugarri hauek dituzten pertsonentzako topa lekuak sortuko dira. Modulu psiko sozialak bultzatuko dira. Nekazari munduaren beharren azterketa egingo da eta, ondoren, egiten den zerbitzu eskaintza behar horietara egokitua eta neurtua izango da. Gutxieneko sarrera ekonomikora iristen ez direnak energiaren kontsumoaren (gasa eta elektrizitatea) kostua arintzeko bitartekoak ipiniko dira. Gutxieneko sarrera ekonomikora iristen ez direnak bizikide-unitate guztien udal zergen ordainketaren luzamendua eskatu. Neurri hau udal askotan aplikatzen ari delarik, Euskal Herrikoetan ere indarrean jartzea da kontua. Gutxieneko sarrera ekonomikora iristen ez direnak bizikide-unitate guztien etxebizitza-ordainketaren luzamendua Udalari eskatzea. Euro bateko hileko errentaren ordainketa sinbolikoaren eran, eta erabaki hori betetzeko egoki diren neurriak hartzea. Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko Udal bakoitzak izan beharreko babes protokoloa. Atal honen barruan, adineko eta pentsionisten errealitateak azpi atal oso baten beharra du. Gero eta gizarte zaharragoa dugu eta honek dituen ondorioak gero eta larriagoak dira. Gizarte bazterkeriak gero eta gehiago harrapatzen du adinduen eremua eta arazo honi aurre hartu behar diogu udaletatik:
Heldu eta pentsiodunen elkarteekin harreman zuzena garatuz eta herrira begirako ekimenak bultzatuz Zaharren egoitza eta eguneko zentroen aldeko Udal inbertsioak eginez (Foru Instituzioekin batera). Dagozkien diru laguntza eta babes sozialaren informazio zehatza eta eguneratua eman, bai beraiei baita beren familiarrei ere Etxez etxeko zerbitzu zein tele-alarma bera, baldintzak betetzen dituztenei zerbitzua emateko baliabideak ezartzea, laguntza-orduak gehitzea eta itxaronzerrendei bukaera ematea. Etxeko Laguntza Zerbitzuak atentzio integrala eskaini behar die erabiltzaileei, hau da, pertsonaren behar guztiak ase bete behar ditu, eta bereziki garatuko diren egitasmo guztien aurreikuspenari zein hezkuntzari begira eginikoak. Herriko ekimen kultural, sozial eta aisian, helduen parte hartzea indartuz. Pertsona hauek bilduko diren gune ezberdinak sortuz.
Udal 27
programa
Eguneroko bizitza egiteko izan daitezkeen barrera fisiko, oztopo arkitektoniko eta antzekoak ezabatzea. Kaleetan oinezkoei lehentasuna emanez.
Udal 28
programa
3.3.- Emakumearen menpekotasun estrukturala gainditu. Emakumeen menpekotasun egoera, sistema patriarkarrak eragiten duen zapalkuntza estrukturalaren ondorioa da. Jendarte honen antolaketa ekonomiko, politiko eta ideologikoaren oinarrian dagoelako. Hezkuntza, kultura, eremu soziala,‌ gizarteko eremu guztietan transbertsala den arazo baten aurrean gaude eta konponbidea ere tranbertsala izango da: o
o o
o
o o o
o
o
Modu integralean erantzun behar zaio egoera honi, eta horretarako, abiapuntua, emakumeen eskubideen aitortzan datza. Udaletatik, ekarpen handia egin dakioke eta egin behar da, ikuspegi integral batetik egoera iraultzeko. Berdintasun arloko aurrekontua handituko dugu, eta genero ikuspegia barneratuko duten aurrekontuak garatu eta bultzatuko ditugu. Lehenik eta behin, emakumearen egoeraren diagnostikoa egin behar dugu herrian. Donostian diagnostiko hori aberastu eta handitzeko baliabide gehiago sustatu behar dira (bekak, ekarpenak zabaltzeko bideak, ‌). Era berean, egiten den diagnostiko horren berri eman behar da, informazioaren, errealitatearen, urraketen zabalpena eman behar da, herritarrak egoeraren errealitateaz jabetu daitezen eta genero arazoen aurrean jarrera aktibo bat garatzea ahalbidetuz. Zapalkuntza errealitate estruktural honi irtenbidea emateko, Plangintza integrala egin behar dugu. Ondoren, urrats errealak eman eta plangintza berezituak jarri behar ditugu martxan norabide hau urratzeko. Diskriminazio eta injustiziak eragiten dituen egungo gizonen eta emakumeen arteko harremantzea aldatze bidean, harremantzeko modu berri bat eraiki beharra dago. Zentzu horretan “Zaintzaâ€? (Care) kontzeptua aztertuko dugu, emakumeen gain erortzen den lan erreproduktiboak balio sozial eta ekonomikorik ez duen honetan, gizartearen ongizatea eta irautea bermatzen duen gizarte sistema baita zaintza. Hirigune handietan eta baldintzak ikusten diren herrietan, Berdintasunaren Udal Batzordea martxan jartzea beharrezkoa ikusten dugu udal arlo guztietan berdintasun politikak gauzatu ahal izateko. Zeharkakotasun printzipioa bermatu eta gauzatzeko, Berdintasun planak arlo guztietan eragin dezan arloekiko harremanak, kontrastea eta planteamendu komunak egiteko markoa. Baita Udal aurrekontuen definizioan eragin eta ekintzen jarraipena eta ebaluazioa egiteko markoa ere. Berdintasun sailaren arduradun politikoak, berdintasun sailaren ordezkariak (beharrezkoa izatekotan berdintasun arloko gainontzeko partaideen parte hartzea ziurtatuz), beste sailetako ordezkariek eta Gobernu batzordearen ordezkariak osatuko dute besteren artean. Emakumeen etxea, Udaletxeak, mugimendu feministak eta emakumeen mugimenduak adostutako proiektua izan behar du, emakumeen boteretze, formakuntza eta parte hartzerako espazio libre gisa konformatuta eta emakumeek gidatutakoa.
Genero indarkeriari aurre hartu eta gertatuari erantzuteko, honako neurri hauek betetzeko konpromisoa hartzen dugu: o o o
o
o
Emakumeen aurkako bortxakeriaren udal diagnostikoa egitea eta, modu horretan, larrien diren lan ildoak finkatzeko datu eguneratuak izango ditugu. Emakumeen aurkako bortxakeriaren aurrean arreta eta koordinazioa (zerbitzu sozialak, osasun mundukoak eta lege esparrukoak) indartzeko, protokoloak sortzea edota indartzea. Emakumeen bortxakeria ekiditen laguntzeko aurretiaz egin behar den aurreikuspen eta arreta lana bermatzeko behar den aurrekontu partida ziurtatzea. Horrez gain, Genero biolentziaren biktimen ofizina bultzatuko da pertsona horiei aholku, sostengu eta akonpainamendua emango dien organu gisa. Arreta integralaren fase guztietan bortxakeria egoera bizi duten emakumeen seguritatea bermatzea. Udaltzaingoan genero biolentziaren delituetan espezializatuta eta espezifikoa izango den unitatea sortzea aztertuko dugu. Beharrezkoak dituen zerbitzu eta laguntza ekonomikoen babesa bermatzea bortxakeria jasaten duten
Udal 29
programa
o o
o o o
emakume guztiei eta bereziki bazterketa anitza jasaten duten emakumeei. Urgentziazko neurriak aplikatzeaz haratago, iraunkorragoak izango diren neurriak aplikatu behar dira. Emakumeentzako arriskugarriak izan daitezkeen leku zehatzak finkatzea eta deuseztatzea. Sentsibilizatze egitasmoak garatzea bortxakeria sexistaren forma anitzen inguruan jendarte pertzepzioa handitzeko, besteak beste, ezkutuenak eta sotilenak, eta gizon eta emakumeen berdintasuna babesten duten hezkuntza baloreak indartzea. Bortxakeria sexistaren aurkako borroka islatzen duten egitasmoak eskoletan eta ikastetxeetan garatzea (antzerki saioak, ikus entzunezko emanaldia, hitzaldiak‌). Genero biolentziako kasutan Udalak akusazio partikular modura bere burua aurkeztea. Bortxakeria jasan eta arrisku egoeran dauden emakumeentzako udal babes etxebizitzak sortzea eta beste udalekin hitzarmenak izenpetzea bortxakeria arrisku horrek biktima udalez aldatzera eskatzen duen kasuetarako.
Udal 30
programa
3.4.- Udal inklusiboak eta migrazio politika. Jatorri ezberdineko edozein pertsonarekiko pentsamolde arrazistaren aurrean, pertsona oro, gizakia den neurrian, bere eskubide eta arduren jabe dela aitortzen dugu. Gauzak horrela, etorkina lanerako langile soiltzat jotzen duen jarrera edota krisialdi ekonomikoaren erdian Ongizate Estatuarentzat karga izateaz gain lan merkatuan konpetentzia desleiala sortzen duelako baztertu behar dela dioen pentsamoldea arbuiatzen dugu. Horrexegatik; o o
Euskal Herriko mugen kanpotik datozen pertsonak eskubide sozial, zibil eta politikoen subjektu gisa aitortzen ditugu. Jatorri ezberdineko pertsonak herri proiektuaren partaide egin eta euskal subjektu kolektiboaren parte aktibo bilakatzeko bitartekoak landu behar ditugu. Euskal Herriko hizkuntza, hezkuntza eta kulturaren berri eman; Euskal Herriaren eskubideen errespetutik abiatuz, beren sorterriarekin elkartasun bideak irekiz, naziotasun eskubidea zein eskubide horretatik eratortzen diren gainontzeko eskubide guztiak bermatuz. Jatorri ezberdineko pertsonek politika publikoen jardueran eta kudeaketan parte hartzea bermatuz gizartearen parte baitira. Honako konpromiso hauek hartuko ditugu:
Aniztasunaren diagnostikoa Donostia kanpotik etorritako pertsonekin, elkarrekin egitea ezinbestekoa ikusten dugu. Ondoren, Plana diseinatu eta ezarri. Interbentzio eta dinamika honetan pertsona hauen jatorria eta egoera legalaz gain, emakumearen egoera modu berezi batean landuko da. Era berean, arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eta elkarbizitza eta aniztasunaren aldeko politika baten garapenean partaide izateko eskubidea dute. Gai honen lanketa eta antolaketa berezitua eta beharrezkoak diren baliabide ekonomikoen aldeko apustua egiten dugu. Jatorri ezberdineko pertsonen Herritartasuna eta Eskubide Politikoak. Herrian bizi eta erroldatzeko eskubidea eta horretarako udalen gaitasun autonomoa eta subiranoa, estatuen eta bere indar polizialen esku hartzerik gabekoa. Prozesu politikoan, zein erabakitzeko eskubidearen irizpideen lanketan herri mailako guneetan parte hartze eskubidea. Bere jatorrizko naziotasunaren bateragarria izango den euskal naziotasuna onartzeko eskubidea. Oinarrizko zerbitzu sozialen bidez, errotze mailaren inguruko txostena egitea. Bide beretik, laguntza juridikoa eta soziala eskaintzen duten elkarteei buruzko informazioa banatzea. Jatorri ezberdineko pertsonek bozkatzeko eskubidea izatea aldarrikatzen dugu, zein nahi delarik beren jatorria. Era berean, jatorri ezberdineko pertsonen parte hartzea sustatuko dugu hiriko erreferendum eta parte hartze prozesuetan. Jatorrizko kultura, ama hizkuntza eta sinesmenak mantentzeko eskubidea izan behar dute jatorri ezberdineko pertsonek. Baita euskal kultura ezagutzekoa ere. Eskubide Sozial eta Ekonomikoak. Berdintasun eta aniztasun baldintzetan insertzioa bermatuko duen harreman laboral, sozial, ekonomikoa eta lurralde antolaketarako marko propioaren defentsan aritzeko eskubidea. Lan, osasun, etxebizitza eta gutxieneko diru sarrerak izateko eskubideak bultzatuko ditugu udaletik. Udalak garatutako indartze ekonomikorako programetan, lurralde antolaketaren babesa bilatzen dutenetan, enplegu sustapenean, etxebizitzan eta formakuntzan, jatorri ezberdineko pertsonen populazioak dituen beharrak gehitzea –bereziki pobrezian eta bazterturik bizi direnena, bazterkerian erortzeko erreztasun handiena duen sektorea delako-. Elkarrekikotasunean oinarritutako udal kooperazio politikaren diseinuan eta garapenean parte hartuko dute jatorri ezberdineko pertsonek, bereziki euren jatorrizko herriekin. Bide honetan euren jatorrizko herriekin senidetze politika garatuko ditugu. Udal langileriaren formazioa atal honi dagokionean, gizarte zerbitzuetan, udaltzaingoan,‌
Udal 31
programa
3.5.- Ekonomia eta ekoizpen bitartekoak, Euskal Herriaren eta euskal herritarren zerbitzura. Ekoizpen bitartekoek eta ekonomiak, Euskal Herriaren garapen osoa eta askea ahalbidetzeko bitartekoa izan behar dute. o o
o
o
Bide horretan, pribatizazioaren kontra egingo dugu. Lehen eta bigarren sektoreak defendatu, turistifikazioan eta tertziarizazioan soilik oinarritutako ekonomia ereduari aurre eginez. Gune turistikoen eremuan osagarria izango den sare industrial eta ekonomikoa osatzea ere izango da helburua. Nazioarteko merkatuen interesen arabera zehaztutako ekonomia tertziario guneen aurka egingo dugu gure herrian. Gure beharren arabera eta modu dibertsifikatuagoan antolatzen saiatuko gara gure sare ekonomikoa. Nekazal guneetan, lur kooperatibak garatuko ditugu, lehen sektoreak bizi duen krisi estrukturalari aurre egin ahal izateko. Udalak ahal duen heinean bere azpiegitura eta baliabideak lehen sektorearen mesedetan ere jarriko du.
o o
o o o
Herri lurren kudeaketan nekazarien hitza entzun eta errespetatuz. Herri lurren erabilera eta garapena herriko lehen sektorearen interesen arabera eginez Herri lurren alokairu merkearen bitartez nekazariei aukera berriak irekiz.
Arrantza portuak dituzten herrietan ere, eta nahiz eta eskumen gutxi izan, udalak dituen baliabideak sektorea indartzeko martxan jarriko ditu Auzo langintzan sakontzeko bitartekoak jarriko dira udaletik- Herri txiki nahiz handi izanik, interes publiko zein kolektibokoak diren ekimenak aurrera ateratzeko elkarlanaren kultura zabaltzea ezinbestekoa da. Komertzio txikiaren defentsa egingo dugu, merkatal gune erraldoien aldeko politika baztertuz. Udaletatik ere, nazio eraikuntza eta eraldaketa sozialaren zerbitzura jardungo duen kooperatibismoaren aldeko apustua egingo dugu. Elikagai soberania garatu.- Elikagai soberania indartzeko politika aktiboak bultzatu behar dira, egun indarrean dagoen nekazal industria ordezkatuz. Horretarako, beharrezkoa da
Makro azpiegituren bidez zein lurraren etengabeko birkalifikazioaren bidez ematen ari den nekazal lurraren suntsiketari amaiera ematea. Udala, bitartekari eta kudeatzaile gisara aritzea, errenta eskuragarrien truke udalaren lurra (lurraren bankua) nekazarien esku uzteko. Nekazaritza Feriak indartzea eta baserritarrek beren produktuak erosleei zuzenean saltzeko udal espazioak erreserbatzea. Politika hori udalak zuzenean edota nekazal garapenerako agentzien bidez gara daiteke. Hazien udal bankuak indartzea. Ekologian oinarrituriko ustiapena babestea, bio aniztasuna indartuz (monolaborantza deuseztatu) Uraren,haizearen, lurraren‌ eta gainerako ondasun naturalen kudeaketa planifikatua, kolektiboa eta soziala. Transgenikoen erabilerarik ez. Jabego publikoa duten hiri baratzen ugalketa erraztea. Autogestioan oinarrituriko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko elkartzea babestea. Ekimen instituzionaletan bertako produktu ez transgenikoen kontsumoa bultzatzea eta baita jantoki kolektiboetan ere (eskoletan, zaharren egoitzetan, ospitaletan, osasun zentroetan‌) Udalek “Transgenikoetatik Libreâ€? izeneko guneak izendatzea eta egitasmo hori baserritarrei eta baratz txikien jabeei luzatzea, gauza bera egin dezaten, Nekazal garapenerako funtsak zerbitzuen indartzera, nekazal azpiegiturak hobetzera edota eskualde ezberdinen produkzioa handitzera bideratu behar dira, argi indarra eskuratzeko bideak jorratuz, ura eta saneamendu sarea zabalduz, gazteak nekazal munduan sar daitezen
Udal 32
programa
proiektuen eraldaketa zein komertzializazioa erraztuz eta beste motatako neurriak hartuz, beti ere, nekazal aktibitatearen bideragarritasuna ziurtatzeko asmoz. Udalerrian dauden beharren azterketa egitea, artisauen produkzio txikia merkaturatzeko eta komertzio txikiarekin lan egitea enplegurako aukera berriak sortzeko.
Udal 33
programa
3.5.1.- Zerga politika. Ongialdi ekonomikoko urteetan administrazioek dirua biltzeko zerga politikan emandako pausuek zerga egitura gero eta erregresiboagoa eratu dute. Batik bat, zuzeneko zergen bidezko presio fiskala murriztu dutelako. Halakoek zergadunen ekonomi eta zerga ahalmena kontuan izateaz gain, dirudunagoek zerga handiagoak ordain ditzaten gehikortasun elementuak sartzen dituzte. Egoerari aurre egiteko neurri hauek ezinbestekoak ikusten ditugu: • • •
•
•
Joera hori zuzentzeko eta egungo larrialdi egoera fiskalari aurre egiteko, ezinbestekoa da zerga erreforma bat abian jartzea. Zerga politika aurrerakoia eta birbanatzailea garatuko dugu. Udal-finantzaketarako diru-iturri sendoagoak aldarrikatzen ditugu: Udalen finantzazio justua, duina eta nahikoa exijitzera gatoz. Udalen autonomia eta eragiteko esparrua babestu eta krisiaren aurrean eragile aktiboagoak bilakatu behar ditugu udalak. Horretarako finantziazioa behar dugu eta hori da exijitzen duguna, finantziazio justua eta nahikoa. Finantziazio-sistema eguneratzea baino, errotik aldatu behar da, euskal esparru sozio-ekonomikoa eraikitze aldera, burujabetza ekonomikoa izate aldera. Horregatik, udal-finantziazioaren goitik beherako aldaketa exijituko dugu geure udalesparrutik: finantziazio-sistema burujabe eta euskalduna. Herria fiskalitatearen inguruko neurriei buruz ondo informatzea. Izan ere, tributuek herritarra zuzenean ukitzen dute eta politika horren ondotik datoz horiei eman beharreko zerbitzuak. Herritarrek jakin behar dute eurek ordaintzen dutena, eta horrek jasotzen dituzten zerbitzuekin duen lotura zuzena. Aberastasuna banatzeko apustua. Gehien dutenek gehiago eman behar dute, gutxien dutenek bizi baldintza duinak izan ditzaten. Udal zerga eta tasa politika garatzeko honako norabide hauek proposatzen ditugu:
Udalaren kontuak eguneratuak izan eta diru sarreren aurreikuspen zehatza izatea ezinbestekoa da. Era berean, Udal Tasen kostuen azterketa bat egitea nahitaezkoa da. Herriak tasa eta zergen alorrean azken urteetan izan duen bilakaera kontuan hartzeko erreferentzia izango da. Urte batetik besterakoa baina ikuspuntu luzeagoa izatea ezinbestekoa da. Lanbide arteko Gutxieneko Alokairura iritsi ez edo oso gertu ibiltzen diren herritarrentzat, hobarien edo zerga-salbuespenen eskaintza taula onartuko dugu. Gutxien dutenei udal zerbitzuetarako aukerak doan edo merkeago emango zaizkie, hori arautuko duen taula onartuko dugularik. Kasu hauetan, ordainketen atzerapen edo zatiketak ere aurreikusiko dira. Landa inguruko etxebizitzetan edota norbere lurretan ezarritako konpostagailuak erabiliz, zabor organikoa konpostatzen duten etxebizitzek zabor-tasaren hobaria izatea aztertzea. Aurreikusten diren hobarien berri eman herritarrei, eta horiek behar bezala zabaldu eta indartu. Izan ere, benetako beharra duten herritar askok ez dituzte aukerok gauzatzen, horien berri ez izateagatik. Tasak ordaintzeko honako ezaugarriak kontutan hartzea: • Zenbat kidez osatzen den familia, hau da, etxean zenbat pertsona bizi diren. • Familiaren hileroko diru sarrerak zenbatekoak diren, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin konparatuz. Oinarrizko zerbitzuen (ura, zaborra, estolderia...) gutxieneko erabilera ahalik eta merkeen bermatu behar du udalak. Kontsumoaren gehitzearen arabera zama fiskala areagotuko da. Lehen sektorearen premien baitako salbuespenak aztertuko ditugu. Hutsik dauden etxebizitzei ahalik eta karga fiskalik handienak aplikatuko dizkiegu.
Udal 34
programa
Udal eremuan ematen den iruzur fiskalari aurre egiteko neurri zehatzak hartuko dira, bereziki JEZri (IAE) eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren Gaineko Zergari dagokionean, ezinbestekoak diren ikuskatzailetza-neurriak hartuz.
Herri mailan garatzen ditugun irizpide hauek baliagarriak izango dira, mankomunitate, partzuergo eta gainontzeko udalez gaindiko eremuetarako ere. Hauetatik hainbat irizpide onartuta etortzen baldin badira ere, herriaren behar eta errealitatearen arabera berrikusteko aukera izango da.
Udal 35
programa
3.6.- Lurralde antolaketa sostengarria eta ekologia. 3.6.1.- LURRALDE ANTOLAKETA, HIRIGINTZA ETA INGURUMENA. Egun nagusi den lurralde antolaketak, ez dio erantzuten herritarren behar eta interesei. Ez da ez gizartearen garapen egokiaren norabidean zuzendua ez eta herritarren gehiengoak onetsia ere. Azpiegitura edo proiektu nagusietan, besteak beste, eztabaida eta konflikto sozial handia sor daitekeen kasuetan, hauek martxan jarri aurretik eztabaida sozial zabalari bide eman behar zaio. Are gehiago baliabide ekonomikoak hain urriak diren garai hauetan. Egun martxan diren proiektu txikitzaileak gelditu eta aipatu eztabaida sozial zabalari bide eman beharra dago. Zentzu horretan, Pasaiako Superportuaren proiektua bertan behera geratu behar da, Zubietako Errauskailuaren eraikuntzari Moratoria ezarri behar zaio. Herri eta hirien garapenak, herritarren behar eta ongizateari erantzun eta Ama Lurrari ahalik eta kalte gutxien egin behar dio. Ez da kudeaketarik onena, gehien eraikitzen duenarena, beharrak eta baliabide natural zein ekonomikoak egokien eta zuzenen kudeatzen dituenarena baizik. Eraikia dagoenari, ahalik eta etekinik handiena atera behar zaio berria eraiki aurretik. Lurra eta eraikuntza dira gaur egunean espekulatzeko erabiltzen diren bi elementu nagusiak. Gutxi batzuk aberasteko, baliabide naturalen txikizioa eta eraikuntza dentsitatea neurri gabe handitu eta azkartzea izan da azken urteotako errealitatea. Azken 10 urteetan biztanle-kopurua funtsean aldatu ez bada ere, urbanizatutako azalera ia %20 handitu da. Funtzionatzeko irizpide berriak planteatu behar ditugu eta errealitate hori gero eta gehiago zabaltzen ari da. DOTen proposatu berri den aldaketan hausnarketa interesgarriak egiten ditu honen inguruan eta irizpide berriak planteatzen ditu: landa lur berria ez okupatzea, ‌.........). Hemen daude horietako laburpen bat: Lurzoruaren artifizializazioa osagai edo elementu kritikoa da gure lurraldean. Gutxi gorabehera, EAEren azaleraren % 7,3 azpiegiturei eta eremu urbanizatuei dagokie gaur egun. Atentzioa ematen du portzentaje hori handitzen ari den abiadurak. 1997tik 2006ra bitartean hazkunde demografikoa % 1 baino txikiagoa izan zen eta etxebizitza-kopurua % 18 hazi zen. Hazkunde horren aurrean, hiri-asentamenduen dentsitatea lehengoratzea, eraikitako eremuen hedapenprozesuak mugatzea eta eraikitako eremuak berritzeko eta berrerabiltzeko ekimenak etorkizuneko ekimenen erdigune bihurtzea proposatzen da. Ikuspegi hori funtsezkoa da iraunkortasunerako, landarediaren euskarri diren lurzoruak suntsitzea ekiditen duelako, hondakinen eta baliabide estrategikoen, esaterako, uraren kudeaketa hobetzeko aukera ematen duelako, motor bidezko joan-etorri edo desplazamenduen premia murrizten duelako eta garraio kolektiboko sistemen erabilera errazten duelako. Iraunkortasunari lotutako alderdiak indartzea da LAGen Berrazterketa honen oinarrizko helburuetako bat. Garapen berriak hazkunde lineal gisa planteatzea, hiri- eta garraio-korridoreetan zehar, garraio kolektiboko sistemen laguntzarekin. Aukera hori egokia da EAEko hiri-eremu askok erakusten duten izaera lineala kontuan hartuta, errepide eta haran-hondoen arabera hazi baitira. Lurzorua artifizializatzeko prozesua Eneko lurralde-garapeneko prozesuan arreta gehien pizten duten ingurumenalderdietako bat da. Demografia-dentsitate handiko eta bere konfigurazio orografikoaren ondorioz lurraldearen zati handi batean erabilera-murrizketa handiko lurralde txiki batek garapen berrietarako egokiak diren espazioak agortzeko eta oinarrizko ingurumen zerbitzuak emateko funtsezko espazio libreak aldatu edo desagertzeko arriskua planteatzen du. LAGek, gainera, hiri-berrikuntzako estrategiak planteatzen dituzte lurraldearen berrerabiltze- eta birziklatzeprozesu garrantzitsua egiteko aukera ematen duen ekimen gisa, urbanizazioak dagoeneko okupatuta dituen espazioetan erabilera berriak garatuz
Udal 36
programa
LPPek eta udal-planek lurzoru-kontsumoa murrizteko eta hazkunde berrien iraunkortasuneko irizpideak kontuan hartuta planteatuko dituzte hiri-garapeneko prozesuak. Eremu urbanizatuen dentsitatea eta hazkunde berrien aurrean espazio zaharkitu edo narriatuak birziklatzea ahalbidetu eta sustatuko dira. Egikaritu gabeko hiri-lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren ahalmena legeak xedatutako dentsitateekin kalkulatutako bizitegi-eskaerak hartzeko nahikoa ez bada soilik onartuko da bizitegi- erabileradun lurzoru berrien sailkapena. Halaber, aurrez kalifikatutako eta okupatu gabeko lurzorua LPParen edo Ekonomia Jardueretarako Lurzoru Publikoa eta Merkataritza Ekipamenduak sortzeko LPSaren arabera onartutako hazkundeak hartzeko nahikoa ez denean sailkatu ahal izango dira ekonomia-jardueretarako lurzoru berriak. Austeritate garaiak dira hauek, erantzunkizun eta ardura handia eskatzen dutenak. Irtenbide berriak bilatu behar dira, biztanleen beharrei erantzungo dienak, bizi-kalitatea hobetzea bilatuko dutenak eta obra faraonikoetatik urruntzen direnak. Donostiak, bere hazkundearen ordez, garapenean pentsatu behar du. Garapen hori ulertu behar dugu,, dagoeneko urbanizaturik dagoenaren aprobetxamenduan oinarrituk oden planifikazio erakingor bat bezala, behar sozialei aurre egiteko. Zehazten den antolaketak, biztanleen bizimodua nolakoa izango den eragiten du: mugikortasun mota, etxebizitza eskaintza, sare ekonomikoa, ingurumenarekiko harremana, bizitza sozialaren aberastasuna,..... Hori guztia dela eta, honakoa pentsatzen dugu: o o
o o
o
o o o o o o o o
Udalerriaren hirigintza antolaketan, hiritarren eta eragile sozialen benetako partehartzea sustatu behar da, diagonostikoaren unetik. LAG-en berrazterketan jasotako irizpideei jarraikiz, irizpide sozialak aintzat harturik planifikatu behar da, momentuko eta azterketarik gabeko hirigintza alboratuz. Izan ere, jarduteko eredu horren arabera batbateko gorabeherak eta interesak neurtzen dira soilik proiektu zehatz bat martxan jartzeko garaian, eta ez aurretiazko planifikazio egokia. Hiriaren antolaketa egin behar da hiritarrek etxebizitza duin batetarako duen eskubidea bermatzeko bidean. Erabileren nahasturan oinarritutako planifikazioa bultzatu behar da. Hiri orekatua erabilera ezberdinak nahasten dituena da. Honek, bizitza soziala eta barne-kohesioa bultzaten du eta gainera, administratiboki merkeagoa den hiri batean bilakatzen da, garraoi publikoaren dentsitatea gutxitu egiten baita eta horrekin, linea eta maiztasun beharrak. Erabilera sozialerako orduen berreskuratzea handitu egiten da modu nabarmenean hiri mistoetan. Hiri guztia garatu behar da zentzu horretan, bai erdialdea bai periferia ere. Hiritarrari zerbitzu orekatuen eskaintza egin behar zaio. Periferian dotazioak badaude, erdialdera joan beharra ekidin egiten da. (Zonas de actividades econ贸micas, mercados, descentralizaci贸n de servicios de las administraciones, centros escolares). Hiriaren ondare naturala, historikoa eta arkitektonikoa babestu egin behar da. Birgaitze programak eta politikak hiri guztira zabaldu behar dira. Espazio irekiak aurreikusi behar ditugu, bai eraikuntzen artean eta baita herritarren aisiari begira bereziki prestatuak ere. Hirian dauden ekipamendu publiko eta zerbitzu berak auzoetan zein udalerrietan herritarren eskura egon daitezen bermatzea. Hiri kalitate berria indartzea, espazio publiko urbanoak zein periurbanoak hobetuz. Era berean, eremu publiko zein pribatuan, ezindu fisikoentzat irisgarritasuna egokitu behar da, jada eraikitako eraikinetan muga arkitektonikoak kenduz eta eraikitzear daudenetan kontuan izanik. Isurketa kutsatzaileen salaketa eta zainketa sistematikoa egitea. Aurrezpen energetiko eta ekonomikoa bilatze bidean, baita CO2 isurketen murrizketa bilatze bidean,
Udal 37
programa
o o o
eraikinen isolamendu energetikora begirako dirulaguntzen sustapena aztertuko dugu. Lur kutsatuen katalogoaren gaurkotzea eta berauen zainketa. Udal eraikinetan energia bereganatzeko iturriak handitzea (eguzki panelak edota fotoboltaikoak, haize generadore txikiak, zentral hidrauliko txikiak…) Gure herrien eraginkortasun energetikoa handitzeko asmoz, bertan egingo diren eraikuntza berriek energia berriztagarriez jabetzeko gai izan daitezen kode tekniko berezitua bete dadin bermatzea.
o Monpaseko pasarela: Krisi eta baliabide ekonomikoen eskasia pairatzen dugun garaiotan inolako gizarte beharri erantzuten ez dion proiektua proposatzen da, behar errealei baino megalomania pertsonalari erantzuten diona. Era berean, Itsasertzaren Babes eta Antolamendurako Lurraldekako Zatikako Planaren (LZP) kontra dihoan proiektua da eta ezin da “interes orokorreko” proiektu gisa izendatu, ez baitu betetzen izendapen hori jasotzeko bete beharreko baldintzak. Horregatik, zonaldearen babesaren alde agertzen gara, berezkoak dituen balore natural eta paisajistikoak manten ditzan. Berezko balore horiek indartu eta azalarazteko naturaren interpretaziorako zentro bat eraikitzea proposatzen dugu Sagueseko zabalunearen amaieran. Interpretazio zentro horrek, beste espezie batzuren artean, itsasertzean habia egiten duten hegaztien azterketan indarra egin lezake, eta eraikinak berak zonaldean egin ahalko litzatekeen edozein hedapen interbentziori muga ezartzeko funtzioa ere beteko luke. o
o
AHT: Prozesu informatibo, parte hartzaile, eztabaida sozial eta kontsultak sustatu eta bultzatu beharko dira azpiegitura handien eraikuntza kasuetan. Erabilera sozialeko trenbide sarearen aldeko apostua egiten dugu, bidaiari eta merkantzien garraiorako balioko duena, gure lurraldea bere ingurunearekin elkrlotuko duena eta ondoren, baita europar trenbide sarearekin ere. “Metroa”: “Metro” terminoa erabiltzea marketing politiko hutsa dela salatzen dugu. Euskotrenen egungo ibilbidean errail bikoizketa eta Altza eta Intxaurrondoko geltokien alde agertzen gara. Kontxa azpitik pasatzeko tramoaren inguruan, propaganda egin baino lehenago lehenik eta behin biabilitate ekonomiko eta teknikoaren inguruko azterketak egin beharko liratekeela uste dugu, zalantza handiak baititugu aldekoak izango liratekeenaz.
Udal 38
programa
3.6.2.- LURRALDE ANTOLAKETA MUGIKORTASUNA – IRISGARRITASUNA Egungo lurralde antolaketa eta hiri-ereduak nabarmen huts egin dute. Lurralde eta hiri honetan bizi diren herritarrek mugikortasun fortzatua pairatzen dute, eta ondorioz, ezin dugu eredu hori elikatzen jarraitu. Egungo mugikortasun fortzatuaren ereduak gure bizitza sozialaren antolaketan erabat eragiten du, bizitza familiarretik hasita, herri bizitzan parte hartzeko denbora eta prestutasunean eragiteraino. Denbora librea nabarmen murriztu zaigu, lapurtu digute. Mugikortasun fortzatu hori helburu soilik enpresarial eta ekonomikoei begira eraikitzearen ondorioz etorri da. Donostia horren adibide garbia da, bere lurraldearen antolaketa arautu eta garatzerako orduan guneen zonifikazioa sustatu duelako, hau da, lurzoruaren mono erabilera. Donostian gune industrialek (27. pol., Igara, Zuhatzu‌), biziguneek (Altza, Bidebieta, Antigua, Erribera‌), komertzialek (Garbera), kirol guneek edo ikasguneek (kanpusa) etengabeko mugikortasuna dakarte ezinbestean. Batez ere inmobiliariek osatutako botere ekonomikoek eragindako etengabeko presioak Donostiak zuen lurzoruaren erabilera mixto eskasa desagertaraztear utzi dute. Udaletik bultzatutako hirigintza irizpide okerrek horretan nabarmen lagundu dute gainera. Beraz, hiria orekatua izan dadin lurzoruaren erabilera mota desberdinen nahasketa bat eman behar da. Modu horretan, mugikortasun fortzatua murriztearekin batera, herritarren osasun eta kohesio sozialean positiboki eraginez, hiriaren gastuak nabarmen murrizten direla ahaztu gabe. Mixtura hori bermatzen den hirietan erabilera sozialerako orduen igoera nabarmena izaten da. Zentzu horretan, mugikortasunaren hobekuntzan jardun den denbora guzti honetan, Irisgarritasuna hobetzean jardun baino, instituzioek (Udalak barne) garraio pribatua sustatu eta finantzatu dute, eredu horrek behar dituen azpiegiturak egiterako orduan eskandaluzko dirutza inbertituz eta erreztasunak emanez (kotxeen erosketarako dirulaguntzak kasu). Administraziotik eskaintzarekin planifikatu behar da, eskariaren presiorik gabe. Planifikazioak ezin du kapital espekulatzaile eta enpresarialen menetara egon. Hortaz, irizpide sozialen baitan eraiki eta planifikatu beharra dago. Gaur egun Donostiako garapena okurrentziazko hirigintza politika batetan oinarritzen da (orain hemen, han ematen du, zergatik ez jarri eskailera bat‌) eta ozen esan beharra dago hazteari utzi behar diola. Horren ordez, Donostiako egungo hiriak, erdialdeak eta periferiak, nola hobetu eta garatu behar den planifikatu behar da. Dotazioak deszentralizatu behar dira, Donostiako bizigune naturaletan aktibitate ekonomikorako, merkataritzarako, administrazioaren zerbitzutarako eta hezkuntzarako guneak izan daitezen bermatzen ahaleginduz. Mugikortasuna Mugikortasun Plan Berezi berri bat egin osatu behar da Donostiak egun bizi duen mugikortasun kaosa konpondu eta garraio publikoa Donostiako mugikortasunaren ardatza izatea bermatu dadin, bai barne mailako, bai inguruko eskualdeekiko mugikortasunari dagokionean. Izan ere, hiriko garraioaren fluxuaren erdia hiriaren kanpokaldetik dator, hortaz, elkar konpartituriko planifikazioa egin beharra dago. Mugikortasun Plan Berezi horren ezaugarri nagusiak honakoak izango lirateke: - Hiri kanpotik hirira egiten diren desplazamenduak garraio publikoaren bitartez egin daitezen sustatu behar da. Horretarako herrialdeko eta inguruko instituzio, erakunde eta eragileekin elkarlana sustatuko dugu.
Udal 39
programa
-
-
-
-
-
-
Egun egiten denaren kontrako zentzuan, autoak Donostia erdialdeko parkinetara bideratu baino, hiri kanpoko aparkaleku disuasorioetara bideratuko ditugu. Hiri barneko auto trafikoa nabarmen murriztea izango dugu helburu: • Aparkaleku disuasorioen ezarpenerako azterketa eta planifikazioa egin beharko litzateke: Esaterako, Ibaetako Infiernon, Autopista azpian Loiolan, Hospitaleetan, 27. poligonoan asteburuetan eta Garberan. • Era berean, inguruko herriekin eta tren erakundeekin elkarlanean hiri kanpoko tren geltokietan aparkaleku disuasorioen sustapena egin beharko litzateke, esaterako, Astigarragan. • Aparkaleku disuasorioek garraio publikoarekin lotura zuzena eta maiztasun handikoa izan beharko lukete: Infiernon: Lugaritzeko tren geltokiarekin hiri erdialdera joateko (Amara) eta autobus zerbitzu bereziarekin Igara zein Unibertsitateetara iristeko (ordu puntan bereziki indartuz). Loiolan: Renfe eta Euskotrenen tren geltoki intermodalarekin lotuz hiri erdialdera joateko (Amara) eta autobus zerbitzuekin Egia eta Gros aldera joateko. Hospitaleetan: autobus zerbitzua indartuz hiri erdialdera joateko. Garbera: autobus zerbitzua indartuz Altza eta Intxaurrondo aldera joateko. Hiriko trafiko puntu beltzen mapa egin beharko litzateke, eta ondoren horien konponketarako plan bereziak egin. • Beldur-hesiak kendu eta bestelako sistema seguruagoak ezarri beharko lirateke. Autoentzako aparkalekuak: • Hiri erdialdeko lur-ageriko aparkalekuak: Bizilagunentzako erreserbaturiko aparkalekuak ugarituko ditugu. Gremioentzako aparkalekuak ugarituko ditugu. Aparkaleku libreak nabarmen murriztuko ditugu. Orohar, lur-ageriko egungo aparkalekuak murriztuko ditugu. Hortaz, espazio publikoa oinezkoentzat irabaziko dugu. • Hiri erdialdeko lur-azpiko aparkaleku errotatorioetako esleipena duten enpresekin hitzarmenak egitea bultzatuko dugu, aparkalekuotan hiri erdialdeko bizilagunek plaza eskuratzea errazteko. • Auzo eta herrietako aparkatzeko arazoen inguruko ikerketa egin behar da. Auzo eta herri horiek duten arazoari irtenbidea emateko plangintza berezituak edo amankomunak (GrosEgia,…) egin beharko lirateke. Auzo-herri mailako doako aparkaleku kontzentratuak egitetik, bizilagunentzat erreserbaturiko guneen ugaritzerainoko neurriak ezartzea lehenetsiko litzateke. Tren bidezko garraioa sustatu: • Renferen aldiriko trenen maiztasuna handitzea bultzatu. • Euskotrenen trenbidearen bikoizketa bultzatu, maiztasun handiko zerbitzua eman dezan. • Altza eta Intxaurrondoko Euskotrenen geltokiak egin daitezen bultzatuko dugu, auzo eta herri horietako bizilagunen mugikortasun gaitasuna hobetze aldera. • Bi tren zerbitzuen arteko elkarlotura, intermodala eraiki behar da Loiolan, eta aztertu beharko litzateke hiriaren ekialdean. Zonalde batzuetan dagoen bi trenbideen egungo bikoizketa dela eta, birplanteamendu bat egin beharko litzateke bi tren erakundeekin eta inguruko nahiz herrialde mailako instituzio, eragile eta herritarrekin elkarlanean, tren zerbitzuaren funtzioa optimizatze aldera. • Hiri barnekaldean dauden trenbideak lurperatu, kubritu behar dira bere osotasunean, bai Renfeko hiri ekialdeko trenbideak, bai Euskotrenen Loiolatik Amararainoko trenbidea. Lurperaturiko trenbideerekin lurzoru berria irabaziko du Donostiak, lurzoru eskasia arazo dugun garaiotan. Donostiako Amarako tren estazioa: • Loiolako tuneletik Amarako geltokiraino dihoan trenbidea lurperatzean, Amarako tren geltokia ere lurperatzea proposatzen dugu. • 10.000 m2-ko azalera izango luke, bestelako erabilera eman ahal izateko azalera handia sobratu eta irabaziko da. Donostia barneko autobus zerbitzua: • Herritarrek erabilera handiagoa egin dezaten sustatuko dugu.
Udal 40
programa
•
-
-
Horretarako zerbitzuaren berrazterketa egin eta behin mugikortasun eredu berrira egokituta indartu beharko litzateke. • Periferiako auzo eta herrietako zerbitzuaren maiztasuna eta kalidadea handitzea bultzatuko dugu. • Indar berezia egin beharko litzateke aparkaleku disuasorioak ondo konektatuta egon daitezen, baita lantegietara doazen zerbitzuak ere. • Aurreko bi guneetara bereziki, baina hiri osoan orohar, goizean goizetiko garraio publikoa indartu beharko litzateke, lanera iristeko zerbitzua alegia. • Auzo eta herri zein gune populatuetan zirkuitu itxiko zerbitzua jarri beharko litzateke. Hala nola Altzan, Intxaurrondon, Bidebietan, Igaran eta Loiola-Martutenen. • Autobus karrilak hiri guztian zehar hedatzea bilatuko dugu, baita semaforoetan lehentasuna izan dezaten sistema berrien ezarpena sustatu ere. Garraio publiko mota desberdinen eta horiek kudeatzen dituzten erakunde eta operadoreen arteko koordinazioa bermatzeko irmo lan egin behar du Udalak. Hiri barneko edozein bidaik, garraiobide desberdina izan arren, prezio bera eta bonifikazio bera izan dezan jardungo dugu. Gipuzkoako Garraio Kontsortzioarekin Txartel Bakarraren sistemaren aldeko akordioa bilatuko dugu. Donostiako Tranbia Konpainia akordio horretan sartzeko lan egingo dugu. Era berean, bizikleta publikoak Txartel Bakarraren sistemaren barnean sartzea bultzatuko dugu, beharko diren inguruko herriekin koordinatuz. Bizikleta publikoen alokairurako guneen handitzea. Gune horien hobekuntza bultzatuko dugu (estalketa…), batez ere tren geltokietan. Bidegorrien banaketaren helburua praktikotasuna eta irisgarritasuna izan daitezen sustatuko dugu (lantokietara iritsi ahal izatea, hiriko gune guztietara iritsi ahal izatea…) egungo aisiarako banaketaren aldean. Horretarako Plangintza berezi bat egin beharko litzateke, herritarren eta herri eragileen parte hartzea bermatuz osaketa horretan. Irisgarritasuna: • • • •
3. generazioko pasuen hedapenerako Plan Berezi bat egin beharko litzateke. Mugikortasun bertikaleko Plangintza berri bat egin beharko litzateke, auzo eta herrietako irisgarritasun arazoei erantzuna emateko. Esaterako, igogailuak Pedro Josen (Añorga), Herrera-Txirrita bertsolaria lotzen, Morlansen, Añorga Txikin… Beren etxeetara heltzeko irisgarritasun osoa ez duten 70 urtetik gorako edo eta mugikortasun murriztua duten zenbat pertsona dauden determinatzeko ikerketa. Adineko pertsona edo eta mugikortasun mugatua duten pertsonentzako komunen egokitzapenerako subentzio programa martxan jartzea, pertsona horien baliabide ekonomikoen araberakoa beti ere.
Udal 41
programa
3.6.3.- HIRI HONDAKINAK Espiral kontsumista gainditu eta hondakinen sorkuntzaren murriztea bultzatu behar dugu, berrerabilpen eta birziklapena sustatzearekin batera. “Zero Zabor� printzipioa helburu harturik, bilketa selektiboaren alde egiten dugu, egun erabiltzen diren bilketa sistemen azterketa eta jarraipena egin eta emaitza onenak ematen dituenaren aldeko jarrera hartuko dugu. Era berean, eta jendartearen inplikazio ahalik eta handiena bilatuz, eztabaida soziala bultzatuko dugu eta herritarren hitza errespetatzeko konpromisoa hartzen dugu. Hori dela eta, Zubietako erraustegiaren eraikuntzari Moratoria ezarri behar zaiola aldarrikatzen dugu.
Udal 42
programa
3.7.- Gazteria. Gazteriak egun bizi duen egoeraren aurrean, atal eta arlo ezberdinak jorratzen dituen gazte politika integrala garatzea ezinbestekoa da. Langabezia, etxebizitza lortzeko arazoak, kontsumismoan oinarritutako aisialdia eta kultura,... horiek eta beste asko atalez atal landu ditugun proposamenetan izan dute isla zuzena. Edonola ere, eta horietaz gain, honakoak ere azpimarratu nahi ditugu: • Gazteek erabakitzeko eta antolatzeko guneak bultzatu eta errespetatuko ditugu o Zentzu honetan Donostiako gazteriaren kontseiluaren eraketa proposatzen dugu. • Gazteek autogestionaturiko espazioak sortzea o Udalak Donostian dauden gaztetxeeak errespetatzeko jarrera izango du. Ez du trabarik jarriko beren jardunbidean. Sor daitezkeen segurtasun eta erantzunkizun arazoak ekiditeko, errespetuan oinarritutako jarrera bitartez laguntza eta irizpideak erraztuko ditu udalak. o Horrelako lokalak ez dauden auzoetan eta beti ere auzoko gazte mugimenduaren beharren arabera, udalak kompromezua hartuko du batetik egun dauden infraestruktura ezberdinak gazteen behar izanei irekitzeko, kultur etxeak, ... edota behar izan hauek auzoko azpiegiturak gainditzen badituzte gazte mugimenduaren beharren araberako proiektu edota gune berri baten proiektua aztertuko litzake. • Entsegu eta sorkuntza artistikorako aretoak eskeintzea o Beharrezkoa da Gazte kultur sorkuntza bultzatzea bere osotasunean, eta horretarako udalak dituen baliabide guztiak jarriko ditu. o Baliabideetaz eta gazte sorkuntzaz ari garenean, ez gaude esaten kultur zirkuito txikietarako sarbidea, edota zirkuitu hauen sorrera, erraztu behar zaiela bakarrik, honetaz aparte uste dugu Donostiar guztion aretoak diren heinean, Tabakalera, STM, Kurssal, ... bezelako aretoak ere ireki behar zaizkiola gazte sorkuntzari. • Etxebizitza politika garatzerakoan, gazteek pairatzen duten arazoari garrantzi eta interes berezia jarriko diogu. o Alokairu soziala izango da etxebizitza politikaren ardatza, beti ere errenta baremoa kontutan hartuta. o Udalak buruturiko promozio berrietan gazteria bereziki aintzat hartuko den sektorea da. o Honetaz aparte alokairua sustatzeko neurriak hartu behar dira, hauen artean sartu behar direlarik ere etxebizitza hutsen kontrako neurri ezberdinak. o Jabetzaren inguruan,eta batez ere etxebizitzaren gaiarekiko, egun dagoen kontzientziazioa aldatzen joateko kanpainak martxan jartzea. Ez da beharrezkoa etxe bat izatea (jabetza), baizik eta beharrezkoa dena etxe bat gozatzea da. • Enplegu politikaren alorrean, gazteriaren errealitate berezitua aztertu eta landuko dugu informazioa eta harreman zuzena garatuz o Gazteek pairatzen dituzten prekarietate egoeren kontrako neurriak hartuko dira: Udalak ez du ABLE bidez kontrataziorik burutuko Zerbitzu enpresa esleipendunek ezin izango dituzte zerbitzuak azpikontratatu beste enpresa bati, ezta ABLE bidezko kontrataziorik egin. o Gazteek egindako enpresa proiektuak, autoenplegua, bultzatzearen aldeko jarrera hartuko du udaletxeak, horretarako beharrezkoak diren neurri guztiak hartuz, asesoria, dirulaguntzak, finantziazioa, bideragarritasun azterketak, ... o Enplegurik gabeko gazteentzako formakuntza ikastaroak bultzatuko ditu udaletxeak beti ere horien ondoren lan sarbideak bilatuko direlarik. • Gazteria udal jardueraren partaide izan dadin, demokrazia parte hartzailearen norabidean, bideak irekiko ditugu. o Egun dagoen gazteria sailaren eredua aldatu beharko litzateke, bertan gazteek egiazko parte hartze bat izan dezaten. Gazte politikaren helburua bat izan behar duelako: Gazteak udal politikaren partaide izan daitezen. Ez ordea gazteei begira bulego batean erabakitako, eta gazteen inongo parte hartzerik gabeko hainbat ekimen abiatzea. o Gazteriari begira egindako azken plan estrategikoa 2003-2007ko ezarpena zuen eta hau izan da udalak bultzatu duen azken plan estrategikoa. Beharrezkoa iruditzen zaigu honen eguneraketa bat egitea edo plan berri baten diseinua. Plan horren eguneraketa, edo diseinu berria, egiterako orduan beharrezkoa izango da
Udal 43
programa
gazteriaren parte hartzea. Plan honen osaketarako hauek izan beharko liratezke eman beharreko pausoak: • Gazteriaren errealitatea aintzat hartzen duen diagnostiko bat osatu beharko litzateke. • Diagnostiko hau oinarri hartuta gazteriaren arazoen erroetara joko duen plan integral baten osaketa egin beharko litzake, beti ere momentuan momentuko arazoei nolabaiteko konponbidea eman diezaioketen proposamen antzuak alde batera utziaz. • Planaren osaketa osoan zehar eta ondoren ere gazteriarekiko komunikazio iraunkorra, eta bi norabidetakoa, mantenduko luketen mekanismoak sortu beharko liratezke • Planaren osaketa guztian zehar gazteon autoaskitasuna eta autoantolakuntza errespetatu beharko dira eta zentzu horretan instituzioak gazteon zerbitzura jarri beharko liratezke; hau da, zer egin behar den esan beharrean egin behar den horretan lagundu beharko lukete. Ondoren bai plan honen garapena eman dadin bermatzeko, honen jarraipena egiteko zein Donostiako biztanle gazteen kezkak, nahiak eta arazoak entzunak izan daitezen Donostiako gazteriaren kontseiluaren osaketa planteatzen dugu.
Udal 44
programa
3.8.- Jarduera Fisikoa. Kirola Kirola, lehiaketa mundutik haratago, herritarrentzat osasuna, aisialdia eta harreman sozialak indartzeko bitartekoa da. Beste hitzetan esanda, ongizatea osatzen duen beste atala da, ondorengo neurriekin bermatu behar dena: rekoa: Gogoan izan behar dugu jarduera fisikoa eta kirola gure gizartearen funtsezko aktibo bilakatu direla. Izan ere, jarduera fisikoa ondasun sozialtzat hartzen dugu eta guztion eskura egon dadin, kirol politika herrikoia aplikatu behar da. Horregatik gizarte errealitateari egokitutako kirol-politikaren alde arituko gara. Donostialdeko herritar guztien eskubidetzat hartzen baitugu eta hori horrela izanik, hiritar guztiei baldintza egokiak ematen ahalegindu behar dugu eskubide hori berdintasunez erabili ahal izan dezaten, generoa, adina, ahalmen ekonomiko edo jatorria dela eta, bereizkeriarik jasan gabe. Gure ustez, pertsona guztiei jarduera fisikoa eta kirola egiteko aukera eskaini behar zaie, gazteei, haur hezkuntzakoei, adinekoei, adimen urrikoei... bakoitzari baldintza jakin batzuetan eta beren premien arabera moldatuta. Egungo Kirol Planek kirola lau praktika-mota desberdinetan sailkatzen dute: kirol eskolarra, parte hartzekoa, errendimenduzkoa eta errendimendu altukoa. Udaletik, ezker ikuspegi batetik, kirol politika batez ere lehenengoak bultzatzera bideratu beharko litzateke. Donostian kirol eskolarra oso garatua dago, sare garrantzitsua dago egun, baina pixkanaka gehiago garatzen joan beharra dago. Alde batetik eskola guztietan Kirol Hezkuntza Planak izatea sustatuz eta bestetik kirol praktika honetan jarduten duten monitoreen formakuntza hobetuz. Parte hartze kirolean 16 urtetik gorako edonork burutzen duen eta errendimenduzkoa ez den kirol praktika oro sartzen da. Atal honetan aisialdi lehiaketa reglatuak kokatzen dira, besteren artean kirol jardueren kursilo guztiak. Errendimenduzko kirolaren barnean lehia helburu duten praktika guztiak sartuko lirateke, kirol-emaitza bilatzen dutenak. Kirol mota hau bultzatzen duten elkarteak ugariak dira gure hirian, asko gainera elkarte txikiak. Euskal Herrian gure kultura, historia eta tradizioarekin zer ikusi nabarmena duen kirol jarduera badago: herri kirolak. Guk lehendabiziko bertsioari (interes ekonomiko handietan eta elitismoan oinarritutakoa) babes osoa kendu gabe, gainerako bertsioei lehentasuna emango diogu. Frogatua dago gazteek 14 edo 15 urte betetzen dituztenean, gehiengo handi batean kirola utzi egiten dutela. Horri gehitu behar zaio, alde batetik, gizon eta emakume helduen urruntze orokorra, pertsona nagusien kasuan nabarmenagoa egiten dena, eta bestetik, adimen urrikoen sektore hauetara kirola egiteko izaten dituzten benetako zailtasunak. Horregatik udalak kirola praktika zabalari -“kirola egiteagatik�- lehentasuna emango dio. Heziketa fisiko eta kirol praktika gizarte sektore guztietara zabalduz. Hau guztia, herri kirolei gure babesa eta laguntza ahaztu gabe. Kirola aisialdiaren eremutzat jotzeak berorren potentzialtasuna areagotzen du eta kultura, turismo eta jolasera hurbiltzea ahalbidetzen du. Kirola aisialdiaren esparruan sortzailea (garapen pertsonala), ludikoa (atsedena eta dibertsioa), jai-girokoa (sozializazioa) eta terapeutiko-prebentiboa (bizi-kalitatea, sendotzea, prebentzioa) da. Honela, kirol arloari dagokionez aurrera begira Udalean jarraian azaltzen ditugun ildoak jorratuko ditugu:
Udal 45
programa
Lan ildoak •
Eskola-kirolari behar duen arreta eskaini. Eskola-kirola derrigorrezko eskolatzealdian eskola-orduez kanpoko orduetan ikasleek egiten duten kirol jarduera antolatua da. Ikaslek beren nahiaren, gaitasun fisikoaren eta adinaren arabera kirol-modalitate ezberdinak ezagutu ditzaten bermatu behar da. Foru aldundiak eskola kiroletako urteko programak egin, onartu eta burutu behar ditu. Programa hauen helburua ikasleen heziketa osoa osatzea eta aurrerago kirola egiteko aukera emango dien prestakuntza ematea da. Ikastetxe eta ikastolen bitartez egituratzen da, kirol-elkarteen eta gurasoen elkarteen laguntzarekin. Eskola-kirolak adinaren beraren ezaugarrietara egokitu behar du, benetako eskaerei eta ez helduen munduak eta kirol sistema profesionalak bultzatutakoei erantzun ahal izateko. 12-18 urtekoen artean jarduera fisiko eta kirola sustatzeko plana garatuko dugu Udal mailako kirol zerbitzuek parte hartze aktiboa izan dezaten, Foru Aldundiarekin lankidetza programa bat martxan jarriko dugu. Helburua: kirol jardueraren onurak eta balioak ezagutu daitezen. Udal mailako kirol zerbitzuek parte hartze aktiboa izan dezaten. Eskola kirolari behar duen arreta eskaini, ikasleek beren nahiaren, gaitasun fisikoaren eta adinaren arabera kirol modalitate ezberdinak ezagutu ditzaten bermatuz. Eskola kirolak adinaren beraren ezaugarrietara egokitu behar du, benetako eskaerei eta ez helduen munduak eta kirol sistema profesionalak bultzatutakoei erantzun ahal izateko.
•
Heziketa fisikoa eta kirol praktika gizarte sektore guztietara zabaltzea gure helburu bada, arreta berezia jarriko dugu emakumeen sektorearekin. Izan ere, emakumezkoen ekipoek eta emakumezko kirolariek gizartean kohesio funtzioa betetzen dute, gizonezkoek betetzen duten bezala. Baina argi dago, kirol arloan ere bai, berdintasuna bermaturik ez dagoela. Gizonezkoen kirolak emakumezkoenaren gainetik dagoela, batez ere goi mailan. Errealitate horrekin amaitu beharra dago eta horretarako Udalak plangintza berezia egingo du. Beste horrenbeste etorkinekin; gaur egun etorkinen seme-alabek kirola egiteko zailtasunak izaten dituztelako.
•
Kirol elkarteak babestea. Hirian hamaika kluba eta kirol elkarte daude. Bazkide asko zein gutxi dituztenak; guztiek bere funtzioa betetzen dute, guztiak kontuan izango ditugu baina guk berebiziko interesa jarriko dugu estruktura oso ahula dutenekin; hauekin lankidetza hitzarmenak sinatuko ditugu. Izan ere, kezkatuta gaude hiriko kirol elkarteen artean sortzen ari den dualismoarekin: elkarte handiak (bazkideak, azpiegiturak, udal kiroldegiak kudeatzen dituztenak....) eta auzo-herriko elkarte xumeak.
•
Euskal kirola tradizionalak eta herri kirolak sustatzeko kanpainak. Gure egungo gizartearen bilakaerak kirola egiteko, gure arteko harremanak lantzeko eta haurren jolasteko (ordenagailuak, telebista…) era berriak ekarri dizkigu, galtzaileak gure ohiko joko, herri kirolak eta jolas tradizionalak izan direlarik. Herri kirolak gure kulturaren atal garrantzitsu bat badira eta berriz eskuratzeko plan integral bat martxan jarriko dugu. Plan honen barruan herri kirolen eskolaratzea sartuko dugu. Helburua: kirol horiek praktikatzea eta horiekin gozatzea lortzea da.
•
Kirol eskolarrean jarduten duten monitoreen formakuntza eta kualifikazioa hobetzeko dirulaguntzak bideratuko ditugu, aldundia, federazio, EHU eta kirol taldeekin elkarlanean.
•
Eskaintza orekatua auzo-herri guztietan bermatuko dugu. (igerilekuak, kiroldegiak,...). Halaber, gaur egun dauden instalazioei eta horien erabilera eta okupazio mailari buruz azterketa egiteari interesgarria deritzogu.
•
Kirol gune urbanoak eta naturalak (parkeak, mendiak, frontoiak, kantxak...) identifikatu, zaindu eta egokitu kirol praktikarako.
Udal 46
programa
•
Auzo desberdinen artean kirol eskaintza orekatua izango dela bermatuko dugu. Helburu honekin, kirol gune urbanoak eta naturalak identifikatu, zaindu eta kirol praktikarako egokituko ditugu; eta kirol praktikarako pista irekien sarea auzo guztietara zabalduko dugu (Altza, Gros…).
•
Kirola egiteko espazio irekiak eta doakoak indartzea.
•
Ikas orduetatik kanpo, ikasketa zentroetako kirol azpiegiturak zabaltzea eskatuko dugu, herritarrek erabiltzeko aukera izan dezaten.
•
Euskal Herriko Federazio nazionalen aldeko hautua egitearen aldeko jarrera defendatuko dugu.
•
Euskararen normalizazioa kirol arloan. Hain erdaldunduta dagoen kirol arlo honetan euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeak garrantzia handia du. Ekitaldi publikoetan zein kirol eragileen prestakuntzari dagokionean euskara erabiltzeko konpromisoa hartzen dugu.
•
Udal kiroldegien sarea erreferente bat da gure hirian. Instalazio berriak egiteko esfortzua amaitu ez den arren, daudenak hobetu eta konpontzeko arreta jarri beharko da.
•
Tarifak erabiltzailearen errenta mailara egokituko dira.
•
Trinitate enparantzako frontoiaren estaltzea.
•
Zurriolako surf azpiegituraren egokitze eta handitzea.
•
Auzo guztiek +60 kirol-guneak izatea, adineko pertsonen kirol praktikan laguntzeko.
Udal 47
programa
3.9.- Internazionalismoa Euskal herrietatik, eta Euskal Herritik, munduko beste herrien nazio eta sozial askapen borrokekin elkartasuna garatu behar dugu. Internazionalismoa eta kooperazioa ezin dugu ulertu urtean diru kopuru bat “hirugarren mundura� bideratzea soilik. Kapitalismoa eta globalizazioa desberdintasun gero eta gehiago sortzen ari dira. Modu globalean pentsatu eta maila lokalean eragin beharra dago. Udalak ez du ez eskumen ez aukerarik eredu sozioekonomikoa eraldatzeko, baina eredu aldaketaren bidean kontzientziazioan eragin dezake, baita injustizien aurreko eragile aktibo bilakatu ere. o o o
o
o
o o o
Eremu honetan, Euskal Herriaren askapen nazional borrokaren berri munduan zehar zabaltzea dugu helburu, besteak beste. Beste herri hauekin elkartasun politiko eta kulturala garatuko dugu, guk gure borrokaren berri emanez eta beraiena gurean zabalduz. Horretarako, ekimenak antolatuko ditugu. Era berean, Giza Eskubideen bortxaketa larriak (haur eta emakumeei eragiten dietenak batik bat) ematen diren herrialdeak bereziki haintzat hartuko ditugu elkartasun politikak eta kooperazioa bideratzerako garaian. Garrantzitsua da emakumeek aurrera daramatzaten eta berdintasuna, parte hartzea eta giza eskubideak helburu dituzten proiektuak babestu eta bultzatzea. Euskal Fondoa, izango dugu elkartasun eta kooperaziorako gune nazional nagusia. Bertan parte hartuko dugu eta bere baitan erabakitzen diren ildoak garatuko ditugu. Udaletik udalerako elkartasuna bideratzen duen heinean, oso baliagarria da, bai garatzeko, baita proiektuen kontrola eramateko ere. Euskal Fondoaren markuaren barnean, bideratuko diren elkartasun politikek funtzio asistentzial hutsa izatea ekidin beharra dago. Kooperazio lokala hein handi batean baliabide ekonomikoen transferentzia da, baina era berean aukera bat da munduko milioika pertsonen duintasuna txikitzen ari den egungo eredu ekonomikoaz hausnartzeko. Urteko aurrekontu finkatuaren % 0,7 izango dugu erreferentzia gisa eremu honetarako. Demokrazia erradikalarekin eta giza garapen osoarekin bat eginik dauden Hegoaldeko lurralde txirotuekin harreman estrategikoak sortzea eta indartzea. Udal aurrekontuaren atal bat egungo sistemak mundu mailan sortzen dituen desoreka estrukturalak Euskal Herrian ezagutuak izan daitezen erabiltzea, baita giza eskubideen bortxaketak salatzeko ere.
Udal 48
programa
3.10.-Udaletik, bizi-eredu eta harreman-molde askatzaileak sakondu eta praktikan jarri. Bestelako balore askatzaileak aldarrikatu eta jendarteratu behar ditugu, baita Udaletatik ere: o o o o o
Mentalitate merkantilista alboratu eta gauzen erabilpen balioa sustatu. Sexu arteko bereizkeria baloreak suntsitu eta parekidetasun baloreak jendarteratu. Kontsumismoa baztertu eta zentzuzko kontsumoaren aldeko jarrerak bultzatu. Indibidualismoa eta norberekeria alboratu eta jarrera eta jokabide kolektiboak eta elkartasuna eta eskuzabaltasuna indartu. Segurtasunaren aitzakian burutzen den kontrol soziala borrokatu.
Emakumezkoen menpekotasun egoeran sustengatzen diren harreman-moldeak aldatu eta harreman-molde berriak sortu beharra dago. Funtsezkoa da bizi-eredu eta harreman-molde askatzaileak elikatuko dituzten espazioak eta egitasmoak sortzea, sustatu eta babestea, hala nola, gaztetxeak, trukerako azokak, bigarren eskuko azokak, auzolana, birziklapenerako egitasmoak‌ Norabide honetan, honako neurri hauetan sakondu beharra ere ikusten dugu: o o o o o o
Udalak ez du parte hartze instituzionalik izango emakumeak baztertzen dituen ekitaldietan. Publikoak diren udal eraikinetatik erlijio ikur guztiak kentzea. Iragarkietarako dauden udal espazioetan edozein erlijiotako inolako mezu edota ikurrik azaltzen ez dela bermatzea. Erritu zibilerako instalazioak hilerrietan sor daitezen bultzatzea. Elizak behar ez bezala eskura ditzakeen udal ondarearen inbentario osoa egitea. Inolako konfesio erlijiosoari lehentasunik ez ematea bere tenpluak eraikitzeko baimena eskatzean. Ekipamendurako lur sailik ez ematea.
Udal 49
programa
3.10.1.- LAIKOTASUNA:
Eliza eta administrazio publikoaren arteko banaketa errealaren alde egingo dugu, edozein konfesio erlijiosoren eskuhartzea ekidinez udal bizitza publiko eta zibilaren antolaketan. Honek emakumeen diskriminazioa ematen den ekimenetan ez parte hartzea dakar, baita sinbolo erlijioso guztien erauztea eraikuntza publikoetatik eta hileta zibilen burutzerako azpiegitura publiko baten ezarpena. Koalizio honek laikotasunaren alde egiten du apostua eta Udala instituzio laiko definitzearen alde. Komisio berezi baten sorkuntza proposatzen dugu egun Udalak konfesio erlijiosoekin dituen hitzarmenak berrikusi eta neutraltasunaren alde egingo duena. Neutraltasun horren baitan ondorengo neurriak proposatzen ditugu: •
Edonolako konfesio erlijiosori mesedezko traturik ez ematea, hala nola tenpluen eraikuntzarako, lurzoru partzelen zesiorako…
•
Udal hilerrietan hileta zibiletarako azpiegituren ezarpena, baita bestelako gune publikoetan ere.
•
Eliza katolikoak bereganatzeko arriskuan dagoen ondare publikoaren inbentarioa egingo dugu.
Udal 50
programa
3.10.2.- OROIMEN HISTORIKOA:
Donostiak oraindik zorra du 36ko Gerratean eta Diktadurapean errepresio eta indarkeria latza pairatu zuen kolektiboarekin. Eskubide urraketa horiek pairatutakoen kopurua oso altua izan arren, urte guztiotan ikusezina izan den kolektibo horren oroimena Donostiako hiriak ez du oraino modu egokian ez errespetarazi, ez duindu. Gudaroste franquistak 1936ko Irailaren 13an sartu ziren Donostiara. Aurreko egunetan hiriak exodo izugarria pairatu zuen: berez zituen 80.000 biztanleetatik egun horretan hirian soilik 30.000 eta 35.000 herritar geratzen ziren. Egun horretatik aurrera berehalakoan hasi ziren milaka donostiarren atxiloketak ematen eta gidaritza errepresibo bat ezarri zen, zeinaren bitartez afusilamendu masiboak gauzatu ziren aurretiazko inolako epaiketarik gabe. 1942ko Urtarrilaren 21era bitarte soilik, gutxienez 380 pertsona exekutatu zituzten frankistek. Mapa kolektibo bat eskaini dezakeen artxibategirik ez da eta orokorrean azkenik exekutatuak izan ziren pertsonen aurkako prozesuak desagertu dira. Horregatik guztiagatik ondorengoa proposatzen dugu: 1.- Bulebarra “Genozidio Frankistaren Biktimen Bulebarra” edo “Frankismoko Bilktimen Bulebarra” izendatzea, garai hartako hiriaren gune errepresentagarria eta zentrala baita. 2.- Aipatu biktimen oroimen eta errekonozimendurako monumentu baten ezarpena aipatu gune horretan. 3.- Beste instituzio eta administrazio publikoekin elkarlanean aipatu biktima horien gorpuak agertuko diren maparen osaketan jardutea Mapa horietako gune berezi horiek preserbazio-bereziko gune izendatuak izango dira beren jabeen partetik. Botere publikoetatik beharrezkoak izango diren zaintza eta preserbazio neurriak hartuko dira. 4.- 36ko Gerra eta Diktaduran zehar arrazoi politiko, sexual, ideologiko edo erlijiosoengatik biktima izan ziren udal langileen zentsoa egingo da. 5.- 36ko Gerra eta Diktaduran zehar biktima izan ziren udal langileen reabilitaziorako neurriak hartuko dira. 6.- Aranzadi Zientzia elkartearekin elkarlanean jardungo dugu 36ko Gerrako eta diktadurako biktima izan ziren eta oraindik beren gorpuak aurkituak izan ez direnen gorpuak lokalizatu, exhumatu, tratatu, identifikatu eta beren senideen esku utzi ahal izateko. 7.- “Oroimenerako guneen” zentso bat egitea sustatuko dugu: Ondarretako kartzela, hilobi komunak... 8.- Altxamendu militarra, 36ko Gerra eta diktadura oroitu eta goraipatzen duten ezkutu, insignia, plaka eta bestelakoen ezabatze eta erauzketa burutzea bultzatuko dugu. 9.- Hausnarketa publikoa sustatuko dugu jatorri frankista eta erlijiosoa duten zenbait sinboloren inguruan: Polloeko “Cruz por los caídos por Dios y por España”, Sagrado Corazón… 10.- Giza eskubideen batzordearen baitako azpibatzorde baten sorkuntza bultzatuko dugu frankismoak errepresaliatutakoen oroimen historikoa berreskuratu, aztertu eta duinduko duena.
Udal 51
programa