Apirilaren 28ko udalbatza

Page 1

GALDAKAO Apirilaren 28ko Udalbatza: TRATATUTAKO GAIAK ETA EH BILDUREN BOZKAREN ZENTZUA:

1.

HONDAKIN SOLIDOEN BILKETARAKO PLEGU TEKNIKOA. Plegu honen bidez, hondakinak biltzeko enpresen adjudikazio publikoa ezartzen da, bertan baldintzak eta zehaztasun teknikoak biltzen direlarik. Plegua gure eskuetan izan genuenean, hainbat aportazio egin genizkion, enpresa hauen lanaren gaineko kontrola areagotzeko asmoz: bilketen emaitzak sei hilabetero argitaratzea, bai herrian bai dagokion udal batzorde informatiboan (hirigintzan, kasu honetan), besteak beste. Horrela, enpresek aurrera eramandako kontzientziazio kanpainen eraginkortasuna agerian geratuko litzateke, kontuan izanda, Europar Batasunak ezartzen duen lez, 2020 urterako hondakinen gaikako bilketak %50era heldu behar duela (egun, Galdakaon, %20an gaude). Bozka eta arrazoia: Abstentzioa. EH Bildun ez dugu honelako bilketa sistema batean sinesten. Gure ildo politikoa jarraituz, lan hau udalak zuzenean kudeatu beharko luke eta ez enpresa pribatu batek. Hau da, munizipalizatutako zerbitzu bat izan beharko luke, lanpostu duinagoak sortuz, besteak beste. Era berean, bilketa mota honek erraustegia baino ez du bermatzen, dakartzan alde negatibo guztiekin. Bilketa sistema honen ezarpenaren arduradun zuzena PNV izan da, beraz, orain bakarrik enpresentzat plegu tenikoa ahalik eta ondoen idatzita egoteko lan egin ahal izan dugu.

2.

SOLDATEN ALDAKETA. PNVko Amaia Betolazaren soldata %25a jeistea, PNVko Fernando Izagirrerena %25a igotzeko. Horrela geratuko lirateke: - Alkatea, Ibon Uribe, PNV, dedikazio osoa: 71.806 â‚Ź - Amaia Betolaza, PNV, %75eko dedikazioa: 48.469 â‚Ź

GALDAKAO


- Iñigo Bilbao, PNV, %75eko dedikazioa: 48.469 € - Txema Larrazabal, PSE, %75eko dedikazioa: 48.469 € Bozka eta arrazoia: Ezezkoa. Gure programan alkatearen soldata erdira bajatzeko beharra azaldu genuen. Galdakao Orainek emendakin bat aurkeztu zuen, denen soldata 27.000 € koa izateko. Gure bozka: abstentzioa. 3. KIROL INSTALAZIOETAKO ZERBITZUEN ARAUTEGIA. Hainbat irizpide ezartzen ditu arautegi honek. EH Bilduren aportazioa: kirol instalazioen alokatzea eta matrikulazioak telemakikoki egin ahal izatea. Bozka eta arrazoia: Baiezkoa. Behin gure aportazioa barneratuta, baietza eman genion.

GALDERAK: Formica eta Olabarrietako obren paralizazioa zela eta, hurrengo galderak egin genizkion alkateari (bertan bere erantzuna):  Espediente zigortzailea zabaldu al zaie lizentzia barik ibili diren enpresei? Bai.  Kasu hauen kudeaketa desegokiaren ostean, ikerketarik abiatu al duzue arrazoiak eta ardura tekniko zein politikoak argitzeko? (Erantzunik ez).  Udal webgunean argitaratutako informazioa nahasia eta kontraesankorra izan da erabat. Noren ardura izan da: alkatearena, Hirigintza arlokoa ala komunikazio arduradunarena? (Erantzunik ez). “Akatsen bat egon da informazioan eta webgunean eskegiko da dena argitzeko”.


GALDAKAO PP

Irabazi

PSE

UH

Galdakao Orain

EH Bildu

EAJ-PNV

Hondakinen Solidoen bilketarako plegu teknikoa

Bai

Ez

Bai

Bai

Bai

Abstentzioa

Bai

Soldaten aldaketa

Abstentzioa

Ez

Bai

Abstentzioa

Ez

Ez

Bai

GOren emendakina

Ez

Abstentzioa

Ez

Abstentzioa

Bai

Abstentzioa

Ez

Kirol Instalazioetarako zerbitzuen arautegia

Abs

Bai

Bai

Bai

Bai

Bai

Bai


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.