1
1
Fondoekin 2012ko uztaila arte gertatutakoaren laburpena eta balorazioa 2007an Udalak iragarri zuen Europar Batasunaren diru laguntza batera, FEDER bezala ezagututakoa, aurkezteko asmoa zuela. Zehazki “Urban Komunitate-Egitasmoa” 20072013rako ateratako deialdira aurkezteko asmoa zeukan. Aurkeztu zuen proiektua, azkenik aukeratua izan zenez, Udalaren web orrian eskuragarri dago (http://www.vitoriagasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/es/8571.pdf ). Fondo hauek lortzerakoan, 15.590.588 euro inbertitu behar dira Alde Zaharrean esandakoan, horretatik udalak erdiak ordainduko duelarik eta beste erdia esandako fondoetatik aterako delarik. Udaletik azaltzen dutenaren arabera, “Urban egitasmoan sartutako programa, 2007-2013ko epealdikoa bada ere, 2009a hasita jarri zen abian eta, hortaz, 2015eko abendura arte egongo da martxan”. Hau da, hasiera eta, ondorioz, amaiera atzeratu ziren. Honen funtzionamendua hurrengo da: udalak programan dauden inbertsioak egiten ditu, osorik ordaintzen ditu eta, gero gastu horiek egiaztatzen dituenean, Europako Batasunak ekintzen erdia ordaintzen du. Hau da, lehenik udal diruarekin ordaintzen dira eta gero, ondo egiaztatuta badaude eta laguntzen kudeaketa zentroak eskatzen dituen betebehar guztiak ondo bete badira esaten badu, gastatu denaren erdia jasoko da. Gaur egun, 2012ko erdian gaudenean, zer egin den, zer utzi zaion egiteari eta, larriena dena, gauzak nola egin diren ikusi daiteke. Horrela jakin daiteke fondo hauekin ordainduko zela esaten ziren hainbat ekimen ez direla hauekin ordainduko eta, ondorioz, lehentasuna zuten beste ekimen batzuk alde batera utzi zirenak guztiz ahaztu direla. Horretarako gaur egun panorama nola dagoen azaldu nahi dugu, planaren garapena ardatzez-ardatz nola dagoen azalduz, ardatzetan antolatuta baitzegoen programa, zer egin den eta zer egiteari utzi zaion. Jarri ez zena Nola kudeatu den azaldu aurretik, arlo sozialaren inguruan hautagaitzak ahazten zituen gauza asko nabarmendu behar dira. Atal honetan, Bilduren atzera begirada eskaini baino gehiago, auzoko herri mugimenduek egindako dokumentu sakon bat dagoela uste dugu eta hemen laburbildu ahalko genuena baino askoz hobeto azaltzen dituela ahaztutako gauzak. Hori dela eta, faltan zituen aldeak nabarmentzeko hurrengo testua aipatzen dugu: “Agindatako GizarteEraberritzea ez da Gasteizko Alde Zaharrera iritsi”, Ramon Bajoko AMPA, El Campillo, Aldapa, Barrenkale, Gasteiz TXiki, Ladera Oeste, Los Arquillos Bizirik eta Egin Aylluk eginda eta bestalde, hurrengo elkarteen atxikimendua jaso zuena: Amanda Plataforma, Bidezko Bidean, Eginaren Eginez, Elkartzen, Gao Lacho Drom, Gasteizko talde antimilitartista, Gazteak, Gaztetxea, Hala Bedi Irradia, Las Trans (…), Lurrra Deialdia, M-ak, Txapa Ahotsa eta Zapateneo.
Bildu Gasteiz Udal Taldea Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 gpolitico.bildu@vitoria-gasteiz.org bildu.info/gasteiz
2
2
Aurreikusita zegoena eta egin dena Egun, esan behar da udalak Urbanetik jaso duen dirua soilik 584.645 euro direla, aurreratutako gastu bezala jasotakoak. Egia da bi ziurtapen egin dituela, lehena 1.590.908 eurokoa eta bigarrena 1.571.021 eurokoa. Hau da, gastu hauek ziurtatu dira eta ondoren antolatzen duten organoek ondo ikusiz gero, diruaren erdia emango diote udalari. Gizartegintza eta komunitate ardatza Urbanek lau ardatz zituen eta bakoitzean ekintza zehatzak. Lehena, gizartegintza eta komunitate ardatza zen, interes handikoa izan zitekeena. Zehazterakoan, ordea, ekintza batzuk jarri dituzte: eraikin publikoen irisgarritasuna hobetu eta arrapala batzuk jarri, ogibide zentroa (udalak dirutza gastatu zuen lonjak erosten hutsik zituen beste batzuk erabili ez zituelako), Landatxo polikiroldegia, hezkuntza eta elkarbizitza plana eta enplegu plan bat. Zer egin den ikusi aurretik, salagarria da lehentasuna zuen interbentzio honek Urbanen aurrekontuan zegoenaren %19,02a baino ez zela. Hurrengo laukian jasota zeuden ekintzak ikusten dira, aurreikusita zegoen diru kopuruarekin, zenbat gastatu den eta gastatu den hau gastatu behar zenaren ehuneko zenbat da.
Gizarte eta komunitate ardatza Irisgarritasuna hobetu (arrapalak eta eraikinak) Ogibide zentroa Enplegu plana Landatxo polikiroldegia Hezkuntza eta elkarbizitza espazioa ARDATZA GUZTIRA
Aurreikusitako dirua
Gastatutakoa
Gastatu behar zenaren %
750.000,00 € 750.000,00 € 380.000,00 € 800.000,00 €
0,00 € 327.201,00 € 0,00 € 15.517,00 €
0,00 % 43,63 % 0,00 % 1,94 %
285.000,00 € 2.965.000,00 €
0,00 € 342.718,00 €
0,00 % 11,56 %
Ikusi daitekeenez, gizartegintza eta komunitate ardatza, lehentasuna izan beharko lukeenak, bakarrik %11,56an bete da. Egin diren gauzetatik, Ogibide Zentroa baino ez da egin eta Landatxoko polikiroldegiaren planoetan diru gutxi gastatu da, eraikin hau inoiz egingo ez delako ARICHren eraginkortasun eza dela eta. Beste alde batetik, nabarmendu behar da osasun zentrora igotzeko arrapalak egingo direla dirudiela. Hala ere, hezkuntza eta elkarbizitza espazioa, interesgarria izan zitekeen proiektu bat, ez da ezer egin ez dela baizik eta ez dela zehaztu ez zer ez nola egingo den. Aipatu behar da, noski, ahaztutako interbentzio nagusiena ardatz honetan Ramon Bajo dela. Hortaz, ardatz honetan 2.622.282 € falta dira gastatzeko. Gainera, Ekonomiaren Sustapenaren Sailak dio Ogibide Zentroa ez dela ardatz honekin ordainduko, eta hortaz, 2.949.483 € faltako
Bildu Gasteiz Udal Taldea Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 gpolitico.bildu@vitoria-gasteiz.org bildu.info/gasteiz
3
3
ziren. Guzti honetatik, aurten arrapalak egitea aurreikusten da, kanpoko finantziazioa duen proiektu bat, Euskadi + 2011 planaren laguntza duelako. Suspertze ekonomikoaren ardatza Hau zen, aurkeztu zen hautagaitza ikusita, URBAN proiektuaren ardatz nagusia, aurrekontuaren %64,38 honetara bideratzen baitzen. Helburu honen barruan, ekintza zehatzak hurrengoak ziren: asko iragarri zen “Erabili gabeko lekuen mobilizazio plana eta lokalen eta eraikin eraberritzea”, zuntz optikoa eta WIFI teknologia ezarri, Hazitegia, Ostalaritzaren berprestakuntza eta merkantzien logistika, hau da, karga eta hustuketa. Hurrengo taulak ekintza bakoitzean zenbat gastatu den laburtzen du eta hori ehunekoetan zer esan nahi duen. Suspertze ekonomikoaren ardatza
Aurreikusitako dirua Erabiliko gabeko lekuak mugitu 503.598,00 € Lokalak eraberritu eta konpondu 6.624.000,00 € Fibra optikoa eta WIFI teknologia 690.000,00 € Hazitegia 1.300.000,00 € Enplegu sustapena 120.000 Ostalaritzaren berprestakuntza 500.000,00 € Merkantzien logistika 300.000,00 € (karga/hustuketa) ARDATZA GUZTIRA 10.037.598,00 €
Gastatu dena 16.768,00 € 745.402,00 € 0,00 € 1.346.421,00 € 0, 00€ 0,00 € 0,00 €
Gastatu behar zenaren % zenbat 3,33 % 11,25 % 0,00 % 103,57 % 0,00 % 0,00 % 0,00 %
2.108.591,00 €
21,01 %
Orokorrean, ardatz honetan, hau da, gehien bultzatu nahi zena ez da erantzun minimo bat ere heldu, %21,01 bakarrik gastatu delarik. Baina larriena ez dago soilik ez betetzean, baizik eta herritarrei Alde Zaharreko kudeaketan egindako iruzurrik handiena dagoela tartean. Behin eta berriro, bai prentsan bai Administrazio Kontseilua, zuzendaritza eta gerentziak erabili gabeko lekuen mugiaraztea Urban Fondoekin ordaintzen zela esan zuten. Horretarako erabili zen prozedura udalak hutsik zeuden lokalak erosi gero oso baldintza honetan alokatu edota eraberritzeko laguntzak ematen zituen. Orain eta hemen prozedura honen balioa baloratu gabe, beti baieztatu da inbertsio hori Urban Fondorekin finantzatzen zela. Adibide bezala, prentsa titular batzuk daude hemen, Gerenteak, Gonzalo Arroitak, eskaintzen zituenak.
Bildu Gasteiz Udal Taldea Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 gpolitico.bildu@vitoria-gasteiz.org bildu.info/gasteiz
4
Edo Urban Fondoak nola azaltzen zirenaren beste adibide bat (2010-11-15):
Bildu Gasteiz Udal Taldea Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 gpolitico.bildu@vitoria-gasteiz.org bildu.info/gasteiz
4
5
5
Oso datu larria da, lokalak erosteko erabili den dirua kontutan izanda. Alde Zaharrari buruzko aurreko txostenean esaten genuen bezala, guztira 6.394.085â‚Ź gastatu dira, edo horien konstantzia dugu, lokalak erosten. Ez hori bakarrik, txostenean esaten zen bezala, aurreko gerenteak bere lana utzi zuen 2012rako beste 2.000.000 euro beharko zirela esanez, zer eta lokal gehiago erosteko. Horrez gain, 2009, 2010 eta 2011ko aurrekontuetan “lokalen laguntzaâ€? diru partida zegoen urtero 600.000 eurokoa, hau da, guztira gutxienez 1.800.000 euro gastatu ziren. BI kantitateak batuta 8.194.085â‚Ź egiten dute. Diru egiaztapenak ikusita bakarrik 762.170 euro gastatu dela ikusten da partida hauetan. Hau guztiagatik esan daiteke, ez lokalen erosketa ez eta eraberritzea ere ez, ezin izan direla Urban fondoekin finantzatu eta, hortaz, administrazio kontseiluari eta prentsari gezurrezko informazioa eman zaiola. Kirtenkeri honen ondorioak ez dira bakarrik Europak ez duela honen erdia ordainduko, baizik eta honetan gastatu den dirutza, udal aurrekontutik zuzenean aterata; beste egitasmo batzuk egiteko jarri den aitzakia diru falta izan denean. Baina astakeri hau ez da honetara mugatzen; etxebizitzen diru laguntzak ere Urban Planarekin ordaintzen zirela saldu nahi izan dira. Adibide batzuk (2010-04-10)
Bildu Gasteiz Udal Taldea Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 gpolitico.bildu@vitoria-gasteiz.org bildu.info/gasteiz
6
6
Argia da, etxebizitzei eskainitako diru kopuruengatik (urtero milio bat euro) eta Urban egungo emaitzengatik prentsara saldu nahi izan zen idei hau guztiz gezurrezkoa zela. Beste ekintzetatik, egin den gauza bakarra Hazitegia izan da. Ezin da dokumentu hau jarraitu salatu gabe Hazitegia bezalako proiektu bat, Alde Zaharreko edozein lekutan jarri ahal zena, antzinako Ogibide Zentroan jartzea erabaki izana, Ramon Bajo eskola alboan dagoen eraikina eta bertako arazoari konponbide estruktural eta behin betikoa eskaini ahalko ziona. Egun ere, proiektu oso bat planteatzen bada eraikinean bertan lagungarri izan daitekeen leku bat da, jakinda zoritzarrez bukatutako obra batzuk daudela hazitegi bezala diseinatu zirenak. Alde Zaharrean zer eraberritze mota lehenetsi denaren eredu argia. Beste ekintzak hutsean daude. Horrela, jarri nahi zen zuntz optikoa edo WIFI teknologian ez da aurreratu. Ostalaritza berprestakuntza plana ez da egin, eta merkantzien logistikan, non intermodala izango zen plataforma logistiko bat egin nahi zen, ez da egin. Arrakasta bera izan du, momentuz, enplegu plana, hasten daudenei beka batzuk emateko helburua zuena, esate baterako, emakumeen enpleguari. Ardatz sozio-kulturala Hirugarren ardatza kudeaketa sozio kulturalekoa da. Honen barruan, aurrekontu gehiena ZAIN proiektua finantzatzeko zen. Beste ekintza batzuk oinezkoentzako ibilbide tematikoak, gazteentzako egoitza edo ibilbide artistiko kulturalak ziren. Aurreikusitako dirua Ibilbide tematikoak 100.000,00 € ZAIN 1.300.000,00 € Gazteentzako egoitza 300.000,00 € Ibilbide artistiko kulturala 420.000,00 € ARDATZA GUZTIRA 2.120.000,00 € Ardatz sozio-kulturala
Gastatu dena 64.980,00 € 41.680,00 € 0,00 € 461.030,00 € 567.690,00 €
Gastatu behar zenaren % zenbat 64,98 % 3,21 % 0,00 % 109,77 % 26,78 %
Ikusi daitekeenaren arabera, oso osorik bakarrik Ibilbide artistiko kulturalen ekintza egin da. Bertan, hirian egiten diren ekitaldi kulturalak Alde Zaharrean egiteko dirua, edota inguruko kultura eragileekin egindako ekintzak daude, hots, jai ezberdinak. Oinezkoentzako ibilbide tematikoen helburua Alde Zaharra hiriko beste ibilbide batzuekin konektatzea zen, horretarako behar ziren seinaleak jarriz eta sustatzeko ekintzak eginez. %65an, bete egin da. Gazteentzako egoitza bat egiteko obrak 2011ko uztailaren 27an onartu ziren, ARICHeko kontseilu batean, 10 hilabetetan egin behar zirenak. Kontratua onartu zen data zehatza izan gabe, atzerapena egon dela begi bistakoa da.
Bildu Gasteiz Udal Taldea Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 gpolitico.bildu@vitoria-gasteiz.org bildu.info/gasteiz
7
7
Azkenik, ZAIN proiektuaren egoera nabarmendu daiteke. Urban Fondoetan aurreikusita zegoenaren %3,21a baino ez da bideratu, Udala, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordio batetatik abiatzen den proiektu bat den arren, ez dirudi hasiera hartuko duenik. Hala ere, ez dakigu inoiz abian jarriko den, proiektuaren zuzendariak berak esan baitu azkenaldian aurreikusita zegoen inguru fisiko handi baten falta (Maturana Verastegui jauregia) ere ez dagoela aurrera eramateko. Komunikazio ardatza Laugarren eta azken ardatza komunikazioarena da. Bertan ARICH birdefinitu eta Komunikazio Plan bat garatu nahi zen.
Aurreikusitako Komunikazio ardatza dirua ARICH birdiseinatu 157.990,00 € Komunikazio plana 310.000,00 € ARDATZA GUZTIRA 467.990,00 €
Gastatu behar zenaren % Gastatu dena zenbat 115.656,00 € 73,20 350.522,00 € 113,07 466.178,00 € 99,61
Ardatz honek kontrako norabidea erakusten du, bete den bakarra baita. Marketing politika izan da Urban Fondoekin lehenetsi den bakarra, Alde Zaharreko biziberritzea nola egin den erakusten duen eredua. Marketingean erabilitako gastu handia Bilduren aurreko txostenean jada salatu zen, hala ere, Urban fondoekin ordaindu den Casco Bizia auto promozio aldizkaria salatu behar da hemen. Komunikazio Planak 350.522 euroko diru kopurua izan du eta 2009an eta 2010ean bakarrik 312.285 gastatu ziren aldizkarian, gainera jakin badakigu hurrengo urteetan argitaratzen jarraitu zela eta hiriko eta kanpoko tabernetan, bai eta hainbat egunkarietan ere banatu zela. Horrelako gastuetan ez da inongo mugarik egon.
Bilduren balorazioa Eskainitako datuetan ikusi izan daitekeen bezala, ez da Urban Fondoetan aurreikusten zena inondik inora bete, eta honen arrazoietako bat ARICHen kudeaketa ereduaren gaitasun eza izan da. Dirua gastatu da mugarik gabe, zer partidei zegokien eta baldintza eta Federren kontrol organismoek ezartzen zituen betebehar guztiak ondo baloratu gabe. Honek oso ondorio latzak izan ahal ditu Alde Zaharrarentzat. Alde batetik, ekintza hauetan jada diru asko gastatu delako, gehien bat lokalen erosketan, zeintzuk gero Europak ez ditu finantzatuko, eta alde batera utzi dira lehentasuna zuten beste ekintza batzuk. Bestalde, eta komunikazioan gastatutako kopuru handiak erakusten duen bezala, errealitate bat “saltzea” lehenetsi da, gezurrezkoa bazen ere, ostean denborak erantzukizunak eta akatsak ezabatu zituelakoren esperoan. Egun, ARICH deseginda dagoenean, panorama zaila dago aurretik, baina aukerak badituena. Egungo egoeraren aurrean bi aukera daude, egoera berbideratzeko azkar eta korrika gastatu ez den partidetan dirua gastatzea gero Europak ordaintzeko, edota egungo egoera erabiltzen
Bildu Gasteiz Udal Taldea Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 gpolitico.bildu@vitoria-gasteiz.org bildu.info/gasteiz
8
8
Urban Fondoen norabidea birbideratzeko. Bilduren ustez hasieratik laguntza hau ez zen ondo diseinatu. Hori dela eta, Bilduk uste du egungo unean beharrezkoa dela ez soilik birprogramatzea urtez urte eginbeharreko ekintzak, baizik eta ekintzak birdiseinatu kudeaketa ondo bideratzeko. Hau da, Bilduren ustez arazoan sakontzea ikuspegi zabalago bat hartu gabe ez du lagunduko. Azkar eta korrika gastatu ez dena gastatzeko proposamenak ez du Alde Zaharreko birgaitze sozialean lagunduko. Alde batetik, Urban fondoek ahazten zituzten ekintzak alde batera utziko zituelako eta, larriena Bilduren ustez horretan lanean aritu baikara, Urbanek ezartzen zuen parte hartze gabezian sakontzen du. Bilduk defendatzen duena irudikatzeko, birprogramazioan garatu gabeko edo onartu ez diren politiketan sakondu baino ez bada egingo, ez da arazoa konponduko. Esate baterako, “lokalen eraberritzean� falta diren 5.878.598 euroak gastatu behar badira, jakinda ekintza honek duen arrakasta gutxia -2008tik alde zaharren 4 lokal huts baino ez dira desagertu gastatu den kopuru handiarekin- ez du ezer eskainiko. Aldiz, ekintza hau berriro definitu badaiteke errenta gutxien dutenen etxebizitzen eraberritzera zuzentzen, interesgarria ikusiko genuke. Bilduk uste du, hortaz, Urban fondoak berriro definitzeko unea dela, ahaztutako ekintzak sartuz, Ramon Bajo eskolaren behin betiko konponbide osoa eskaintzeko lehentasunarekin. Horretarako, Bilduk zuzenketak sartu ditu aurkeztu diren bi mozioei teknikoek landutako birdefinizioa Alde Zaharreko bizilagunen adostasunarekin jorratzeko. Erronka zaila dela badakigu, bai eta estruktura parte hartzaile batek denbora behar duela martxan jartzeko eta hau bezalako erabakiak hartzeko. Hala ere, momentu zailenetan da idei onak aurrera atera daitezkeenean eta, hori dela eta, Urban fondoen birdefinizioa eragile eta norbanakoak animatu ahal dituen erronka izan daitekeela uste dugu, zeintzuk arrazoi osoz udalarenganako konfiantza galdu duten azkeneko urteetan. Azkenik nabarmendu daiteke Bilduk gai hau landu den foro guztietan defendatu duen bezala, bizilagunak animatu ditu Urban Fondoen birdefinizioan auzoko eragile batzuk “Agindutako Gizarte-Eraberritzea ez da Gasteizko Alde Zaharrera iritsi� dokumentua idazteko egindako ahalegin handitik abiatuta. Hori dela eta, eta lehen pausu gisa, Bilduk dokumentu honetan laburtu nahi izan du Urban Fondoen garapena azken urteetan parte hartze prozesuan oinarrizkoa den informazio pausu honetan laguntzeko. Edozein zalantza edo informazio zabalagoa lortu nahi bada, Bildu Gasteizek ateak irekita ditu edozein eragile eta norbanakoentzat eta, bere gaitasunen neurrian, sortutako zalantzak erantzuteko ahalegina egingo du.
Bildu Gasteiz Udal Taldea Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 gpolitico.bildu@vitoria-gasteiz.org bildu.info/gasteiz