euskal herria
Ilusioz eta itxaropenezko garaiak bizi ditugu Euskal Herrian, aldaketarako aukera behatz puntekin ukitzen dugulako. Era berean kezka eta ziurgabetasunez bizi ditugun garaiak dira hauek, lan eta ekonomiaren alorretan sistema neoliberala bultzatzen dutenek sortutako egoera larriagatik. Bildu koalizioa osatzen dugunok urrats bat aurrera egitea erabaki dugu, indarrak bilduz, aniztasunean bat eginez, abertzalea eta ezkerrekoa den eskaintza politikoa herritarrei luzatuz. Maiatzaren 22an asko dago jokoan. Zure botoak gu guztion artean eraikitzeko gai izan garen konponbideen eszenatoki esperantzatsu hau sendotzeko balio dezake. Zure botoak abertzale eta ezkerrekoa den gehiengo sozialaren arabera instituzioak osatzea ahalbideratu dezake, egun udaletxe eta diputazioek erakusten ez duten errealitateari ateak zabalduz. Zure botoak eszenatoki politiko berria azeleratu dezake, herriarengandik hurbilen dauden instituzioak demokratizatzen lagundu eta ustelkeriaren nahiz herritarrek pairatzen dituzten arazoen aurrean, egungo alternatiba faltarekin amaitzeko aukera eskaini. Hau guztia dago jokoan eta zure botoa funtsezkoa da. Bildu koalizioak arduraz jokatu du une historiko hau aprobetxatu asmoz. Orain zure esku dago: bildu zure botoa ahalegin honetara, herri honetako abertzale eta ezkerrekoen indar metaketa babestuz!
Bildu koalizioa osatzen dugunok urrats bat aurrera egitea erabaki dugu, indarrak bilduz, aniztasunean bat eginez, abertzalea eta ezkerrekoa den eskaintza politikoa herritarrei luzatuz Zure botoak gu guztion artean eraikitzeko gai izan garen konponbideen eszenatoki esperantzatsu hau sendotzeko balio dezake
ZUREKIN HONDARRIBIA ETA EUSKAL HERRIA HOBETUKO DITUGU. BILDU GUREKIN. Ibilbide ezberdineko pertsonak bildu, Hondarribiak dituen alde onak eta txarrak aztertu eta herri programa hau osatu dugu.
“Zailtasunak gaindituz, herritarrekin batera lan egiteko prest!�
Herritarren beharrei erantzungo dion udaletxe bat lortzeko asmoak bildu gaitu, eta hori da eskaitzeko duguna. Zintzotasunez Hondarribiaren alde lan egingo duen lan talde bat gara, udaletxea herritarrentzat beti irekia egon dadin saiatuko dena, erabakiak herritarrekin batera hartuko dituena, euskalduna, justua, ingurumenarekin begirunez, herrian bizi eta lan egiteko eskubideen jabe dena bihurtu nahi duen lan taldea. Hori da nire eta BILDUren konpromisoa
hondarribiarentzat
bilduhondarribia
eman
botoa
UDAL IREKIA, PARTE HARTZAILEA, ESKUBIDE SOZIALAK BERMATUKO DITUENA LOR DEZAKEGU
IBAI LABAIEN
UDAL EREDUA
bilduhondarribia
UDAL IREKIA ETA PARTE-HARTZAILEA NAHI DUGU, UDALA HONDARRIBIARRONA DELAKO Herritarron parte-hartze erreal eta efektiboa lortu nahi dugulako honokoa proposatzen dugu: • Udal batzorde guztiak irekiak izatea. • Herri galdeketak egiteko araudia sortzea. • Biztanleen Arreta Zerbitzua (BAZ), benetan herritarroi laguntzeko gune bihurtzea. • Zerbitzu publikoen kudeaketa Udalak egin behar du, eta ez enpresa pribatuen esku utzi.
www.bildu.info
• Gehiegizko soldatarik ez! Hautetsien soldatak berraztertuko ditugu. • Ustelkeria kasurik balego, inplikatutako zinegotziak kargutik baztertuko ditugu auzia argitu artean.
“Udaleko ateak herritarrei ireki nahi dizkizuegu” MIKEL GARMENDIA
INGURUMENA
bilduhondarribia
BAI TRANBIARI, EZ JAIZKIBELGO SUPERPORTUARI, EZ AIREPORTUA LUZATZEARI!! Egun martxan diren proiektu suntsitzaileak gelditu eta eztabaida sozial zabalari bide ematea proposatzen dugu. Lurralde antolaketak herritarren beharrei erantzun behar die. Hondarribiak gure eskualdearekin lotuko duen garraio arin, merke eta eraginkorra behar du. Gure proposamena TRANBIA da. Jaizkibelen eraiki nahi den kanpo kaiak Hondarribiari sortuko dizkion kalteengatik ez kanpo kaiari. Jaizkibel Parke Naturala izendatu!
www.bildu.info
Plan Orokor berria onartzear dagoen honetan, guztiok erabaki behar dugu nolako Hondarribia nahi dugun etorkizunean. Guztion benetako partehartzea bermatzen ez den bitartean Plan orokorraren erabakia atzeratzea eskatzen dugu, alegazioentzako epea luzatuz.
botoa eman
“Naturarekin bat, porlan gutxiago�
MARIA DOLORES LEGORBURU
www.bildu.info
HONDARRIBIAN LAN ETA BIZI
“Hondarribiarrok merezi dugulako!!!� Horra hor hondarribiarroi bermatu beharreko gutxieneko eskubide sozialak.
JUANITO ORTIZ
1) Etxebizitza: Alokairuzko etxebizitza publikoaren aldeko apustua egiten dugu horretarako beharrezko lurerreserba bermatuz; etxebizitza hutsen zentsua egin eta zergak gehituz. 2) Lanpostu duina: Etengabe gora doan langabeziari aurre egiteko, herrian enplegua sustatzeko neurriak hartuz, Udalak eragile aktiboa izan behar du eta formakuntzarako aukerak eskaini. 3) Zerbitzu publiko eta sozialak, eta laguntza sozialak: Oinarrizko zerbitzuak doakoak izango dira pobreziaren mugaren azpitik aurkitzen den herritar ororentzat.
ALOKAIRUZKO ETXEBIZITZA PUBLIKOAREN ALDE!!
bilduhondarribia
ETXEBIZITZA DUINA, LAN DUINA, GUTXIENEKO ERRENTA IZATEKO ETA ZERBITZU PUBLIKO ETA SOZIALAK JASOTZEKO ESKUBIDEA
Udalak gutxieneko sarrera ekonomikora iristen ez direnei hainbat arlotan (garraioa, energia zergak…) laguntza ematea proposatzen dugu. hainbat udaletan egiten ari diren bezala.
• Txingudiko Zerbitzuak enpresa publikoak Hondarribian bulego bat irekitzea. • Herriko hainbat gunetan ( portuan, alde zaharrean, komun publikoak jartzea hastea.
umeen jolas guneetan…)
−−Bakarrik bizi diren adinekoei prestatutako janaria etxera eramatea. −−Dagozkien diru-laguntza eta babes sozialaren informazio zehatza eta eguneratua ematea, bai beraiei eta baita beren familiarrei ere.
−−Etxeko Laguntza Zerbitzuak atentzio integrala eskaini behar die
erabiltzaileei, hau da, pertsonaren behar guztiak asebete behar ditu.
−−Herriko ekimen kultural, sozial eta aisian, helduen parte hartzea indartzeko, pertsona hauek bilduko diren gune ezberdinak sortuko dira.
HERRITARREN BEHARREI ERANTZUTEKO PREST!
www.bildu.info
• Adineko eta pentsiodun jendeari begira:
EKONOMIA EKONOMIA HONDARRIBITARRON ZERBITZURA Bere mugak kontuan hartuz, baina bere ahalmen guztiak erabiliz, udalak herriaren sektore ekonomiko desberdinen sustapenean eta garapenean inplikatu behar du. 1.go sektoreari dagokionez zera proposatzen dugu: • Arrantzaleen eta baserritarren produktuak kalitate handikoak direnez, Udalak haien sustapenean eta merkaturatzean lagundu behar du. Horretarako Hondarribia marka Sustatuko du. • Hondarribian bertako arrantza eta nekazaritza produktu deribatuen industria sortzeko ekimenak sustatzea azpiegiturak eskainiz.
www.bildu.info
• Hondarribiko baserritarren aurkezpen kolektiboa ferietan eta azoketan lagundu eta bultzatzea.
2. sektoreari dagokionez: Zubieta parke teknologikoa: • Ingurumenarekiko erabateko errespetua izanez. • Teknologia berrituen espezializazioa bultzatu. Adibidez , material berrien eta energia berriztagarrien ikerketarako. • Lantegi haztegia eraiki, herritarrek beren ideiak eta proiektuak abiatzeko tokia eta aukera izan dezaten.
bilduhondarribia 3. sektoreari begira: Turismoa eta ostalaritza: • Hondarribiko ingurune naturala nabarmendu eta baliatzea. • Hondarribiko egiazko historia eta arte ondarearen balioak azpimarratzea (audiogida, erakusketak...) • Bertako produktuetan oinarritutako gastronomia bultzatzea. Merkataritza: • Herriko merkatariak defendatzea superfizie handiko banatzaileen aurrean.
www.bildu.info
• Egun martxan den TAO sistema aldatu eta jendeari erosketak egitera joatea errazteko gehienez ordubetez eta doan aparkatzeko guneak jartzea.
botoa eman
“Gure ekonomia, gure lanpostuak, gure etorkizuna”
KATTALIN NOBLIA
GAZTEAK
www.bildu.info
GAZTEOK ALOR GUZTIETAN DUGU ZERESANA BAINA INON GUTXI ENTZUTEN DA GURE IRITZIA
“Oraina eta geroa geu gara”
bilduhondarribia
GAURKO ETA ETORKIZUNERAKO EZINBESTEKOAK !! Hondarribiko gazteok aukeratu ez dugun bizi eredu prekario batean murgiltzera kondenatuta gaude (lan baldintza eskasak, etxebizitzaren arazoa, kontsumismoan oinarritutako aisialdi/kultura...). • Gazteria udal jardueraren parte izan dadin, Gazte Batzorde ireki eta parte hartzailea osatuko dugu, guri dagokigunaz aritzeko (hezkuntza, kultura, aisialdia, etxebizitza, ...). • Gazteok erabakitzeko eta antolatzeko guneak, eta gazteok autogestionatutako espazioak, bultzatuko ditugu.
AINHOA AGIRRE
EMAKUMEA
bilduhondarribia
www.bildu.info
“Ari garenetik zer garen erakutsiz”
botoa eman
EMAKUMEEN MENPEKOTASUNA GAINDITU BEHAR DA • Abiapuntua emakumeen eskubideen aitortzan dago. Lehenik emakumearen egoeraren diagnosia egin behar dugu herrian, ondoren plangintza integrala egiteko. • Gizon eta emakumeen berdintasuna babesten duten baloreetan oinarritutako sentsibilitate egitasmoak garatuko ditugu, genero indarkeriari aurre hartuz. • Alardeak izaera herritarra eta irekia izan behar du. Emakumeak bertan parte hartzeko eskubidearen alde gaude.
GIZARTE EREMU GUZTIETAN ZABALDURIK DAGOEN ARAZO HONI ERANTZUN INTEGRALA EMAN BEHAR ZAIO
SAGRARIO ALZA
EUSKARA
bilduhondarribia
EUSKARA DA EUSKALDUN EGITEN GAITUENA Herri euskalduna da Hondarribia. euskaraz bizitzeko dugun eskubidea maila guztietan gauzatu eta bermatu behar da: • Euskararen aholku batzordea bizi eta parte hartzailea izatea nahi dugu; euskalgintzaren eta euskaltzaleon iritzia jasotzeaz gain, eskolak, herritarrak, herri mugimendua, merkatariak, administrazioa eta abarren ekarpenak ere bilatu beharko ditu batzordeak. • Euskararen udal ordenantza zaharkitua berritu eta betearaziko dugu. • Euskarazko ekimenak bultzatu eta indartuko ditugu. • Euskarari egokitutako aurrekontua handituko dugu, egiazki euskararen sustapenerako.
EUSKARA HUTSEZKO KOMUNIKABIDEAK LAGUNDUKO DITUGU
botoa eman
MARILENA CASTILLO
“Euskara hiltzen uzteko bezain odol galduak ez gara”
HEZKUNTZA HEZKUNTZA INTEGRALAREN ALDE Hezkuntza pertsona orok duen eskubidea izateaz gain, euskara oinarri, Euskal Herri librean emakume eta gizon libreak hezteko bitartekoa izango da.
bilduhondarribia
“Jakintza etorkizunerako giltza”
• Hondarribiko Hezkuntza-komunitatearekin harremanak estutuko ditugu. • Euskal kurrikuluma txertatzen eta eskolak ikasleak euskalduntzeko duen betebeharra bermatzen lagunduko dugu. • Hezkuntza afektibo sexuala bideratzeko programen bidez, jendarteko baloreen aldaketa sustatu nahi dugu, hezkuntza parekidea eta askatzailea bultzatuz.
HEZKUNTZA PERTSONA LIBREAK HEZTEKO BITARTEKOA IZANGO DA
• Lanbide Heziketarik ez dago Hondarribian, eta hori ez dator bat gure errealitate sozioekonomikoaren beharrekin. Neurriak hartzea beharrezkoa da.
OLATZ UGALDE
KULTURA
bilduhondarribia
www.bildu.info
KULTUR BATZORDEA BIZIBERRITUZ
“Denok gara kulturagile”
Hondarribiaren eta bertako herritarron jarduera kulturalak sustatu behar ditu Udalak. • Herritarren kultura sormena sustatu eta indartzeko bitartekoak eskainiko ditugu udaletik, herriko kultur elkarte eta eragileekin parez pare lan eginez, eta beren beharrei erantzunez. • Kultura, herri, auzo, zein herritarrengana hurbildu eta kultura-espektakuloaren aurrean berezko kultura lehenetsiko dugu. • Kultura Batzordea biziberritzeaz aparte, jai eredu parte hartzaile eta ireki bat sustatzeko Jai Batzordea berpiztuko dugu. • Alde Zaharrean arte eta artisautza gune bizi bat garatzeko egitasmoa proposatzen dugu.
XABI STRUBELL
ETORKINEN INTEGRAZIOA
bilduhondarribia
GIZARTE JUSTU BATEAN GUZTIENTZAKO DAGO TOKIA Euskal Herriko mugen kanpotik datozen pertsonak eskubide sozial, zibil eta politikoen subjektu gisa aitortzen ditugu. • Elkarren arteko integrazioa bermatzeko eskola sortzea proposatzen dugu. Integrazio osoa euskararen eskutik datorrenez, etorkinentzako ikastaroak eskaintzea. • Eskubide Sozial eta Ekonomikoak. Lan, osasun, etxebizitza eta gutxieneko diru sarrerak izateko eskubideak bultzatuko ditugu udaletik.
www.bildu.info
• Arrazismoaren prebentziorako Udal langileriaren formazioa bultzatuko dugu, gizarte zerbitzuetan, udaltzaingoan, ...
“Nonahikoa zarelarik ere, ez zaitugu arrotz nahi” CARLOS GEBARA, MANZA
KIROLA
bilduhondarribia
KIROLGUNEAK AUZOETAN ERE Hondarribiak baditu kirol azpiegiturak. Hala ere, azpiegitura horiek ez diete erantzuten auzoetan dauden beharrei eta ez dute aintzat hartzen herritar askoren egoera ekonomikoa. • Kirola doan egiteko guneak auzoetara zabaltzea proposatzen dugu. • Hondarribiko kiroldegiak dituen neurrigabeko prezioen aurrean (Euskal Herriko altuenetarikoak), erabiltzailearen errenta mailara egokitutako tarifa eskaintzea proposatzen dugu, langabezian daudenengan arreta berezia jarriz, eta kirol eskaintzarako sarbidea herritar orori bermatuz. • Eskola kirola eta adinekoena, indartzea.
www.bildu.info
• Herri kirolen sustapena bultzatzea eta herri kirola eskolara eramatea. • Euskal Selekzioaren aldeko aldarria kaleratzea.
botoa eman
ION SAGRADO
“Herritar guztion eskubidea da kirola”
bildugipuzkoa
www.bildu.info
Euskal Herrian zabaldu den garai politiko berrian, irekitako bidean sakontzeko unea da. Honela, aldaketa politikoa Gipuzkoan gauzatzen hasteko momentua da. Gipuzkoan euskararen berreskurapenean eta euskal kulturaren aldeko lana berrindartu egin behar da. Helduen euskalduntze eta alfabetatzea doakoa izateko norabidean urratsak emango ditu Bilduk. Euskal kultur produkzioa sustatzeko eta berau plazaratzeko herrialde osoan kultur zirkuitu bat bultzatuko du ere Bilduk, honekin batera Tabakalera euskal kultura modernoaren zentro bihurtzearen alde egiten dugu. Gipuzkoan egoera ekonomiko eta sozialak sakoneko aldaketak eskatzen ditu. Gure herrialdearen garapen ekonomikoa bultzatzeko, eragile sozial, sindikal eta ekonomikoak bilduko dituen gunea sortuko dugu. Honekin batera, Kutxaren pribatizazio asmoen aurrean, honen funtzio soziala indartzea bultzatuko dugu. kanpo kaiaren egitasmoa ez da beharrezkoa Euskal Herriaren garapenerako, beraz bertan behera uztearen alde egingo dugu. Era berean, errauskailuaren egitasmoarekin moratoria bultzatuko dugu, eztabaida soziala piztu eta hondakinen kudeaketarako bestelako eredu batzuk aztertzeko. Ezkerreko abertzaleok aldaketa eskura daukagu Gipuzkoan, Euskal Herriaren independentziaren eta eredu ekonomiko eta sozial aurrerakoi baten alde egiteko.
Ezkerreko abertzaleok aldaketa eskura daukagu Gipuzkoan Helduen euskalduntze eta alfabetatzea doakoa izateko norabidean urratsak emango ditu Garapen ekonomikoa bultzatzeko eragile sozial, sindikal eta ekonomikoak bilduko dituen gunea sortuko dugu
Martin Garitano Larra単aga, I単aki Agirrezabalaga Alkorta, Judit Garcia Llorens, I単aki Azkarate Perez, Rikardo Burutaran Ferre, Idoia Ormazabal Agirre, Iban Asenjo Garde, Lohitzune Charola Gurrutxaga, Ainhoa Zabala Arretxe, Enrique Martinez Florez, Elene Armentia Artzak, Ander Rodriguez Lejarza, Gurutze Baztarrika Galparsoro, Mikel Biain Berraondo, Onintza Lasa Arteaga.
bilduhondarribia
www.bildu.info
GESTIÓN MUNICIPAL Queremos un Ayuntamiento democrático Proponemos que los plenos sean abiertos a la participación ciudadana; la creación de una Ordenanza que posibilite las consultas populares; mejorar el servicio del SAC; la gestión municipal de los servicios públicos. Los sueldos delos políticos serán revisados.
MEDIO AMBIENTE
SÍ al tranvía, NO al puerto exterior de Jaizkibel, y NO a la prolongación del aeropuerto. Hay que promover un debate abierto en la sociedad antes de proseguir con proyectos destructivos. Pedimos que Jaizkibel se declare Parque Natural.
TRABAJAR Y VIVIR EN HONDARRIBIA Hay que garantizar a todos los/as hondarribiarras el derecho a una vivienda digna, trabajo digno, y el derecho a percibir la renta mínima y los servicios públicos y sociales. Apostamos abiertamente por un servicio de alquiler de la vivienda pública.
ECONOMÍA El Ayuntamiento colaborara con arrantzales y baserritarras para impulsar la marca HONDARRIBIA. SÍ al Parque Tecnológico de Zubieta donde debe incluirse un vivero de empresas. El turismo debe servir para dar a conocer el entorno natural y la verdadera historia de Hondarribia. SÍ al pequeño comercio.
JÓVENES Es hora de que su voz se escuche en el Ayuntamiento y que su participación en el Consejo de la Juventud, comisión que proponemos crear, sea determinante a la hora de adoptar cuantas medidas tengan relación con ellos.
MUJER Proponemos realizar un diagnóstico, para impulsar un plan integral de superación de la dependencia de las mujeres previniendo la violencia de género. El Alarde debe ser público y popular. Pensamos que la mujer tiene derecho a participar en él.
www.bildu.info
hondarribiaerestú
EUSKERA Hondarribia es una ciudad euskaldun. Y como tal, promoveremos cuantas medidas sean necesarias para que podamos ejercitar el derecho de vivir en euskara y desarrollar en nuestro idioma las relaciones en todos los ámbitos de la sociedad y especialmente en el de la administración local.
EDUCACIÓN Nos proponemos estrechar las relaciones entre el Ayuntamiento y los centros educativos. Colaboraremos para la implantación del “currículum euskaldun”, ofreciendo una atención preferente para el alumnado inmigrante.
CULTURA El Ayuntamiento debe promover nuestra identidad euskaldun. Para fomentar la creatividad y alentar cuantas iniciativas emerjan en este sentido, estrecharemos las relaciones con las asociaciones culturales, tratando de que las propuestas lleguen a todos el municipio, desde el Casco Viejo a la Marina y a todos los barrios.
INTEGRACIÓN DE LOS INMIGRANTES Toda persona residente en Hondarribia tiene los mismos derechos sin tener en cuenta su procedencia. Proponemos crear una escuela para garantizar una plena integración basada en el respeto.
DEPORTE Proponemos crear nuevas áreas gratuitas de práctica deportiva en los barrios y mejorar los existentes, y que los abonos del polideportivo sean tarifados en consonancia a la renta de los usuarios.