Bildu Usurbil udal programa

Page 1


2


bilduusurbil HERRI EREDUA Gure helburua da udal gobernutik herri eredu parte hartzaile eta bizia sustatzea, hau da, demokrazia parte hartzailea praktikan jartzea. Usurbil usurbildarrekin batera eraiki nahi dugu, eta horretarako bitartekoak jarriko ditugu herritarrei hitza eta erabakia emateko. Kudeaketa irekia eta gardena egingo dugu, eta herri mugimendua babestuko dugu.

“Usurbil usurbildarrekin batera eraiki nahi dugu, eta horretarako bitartekoak jarriko ditugu zuei hitza eta erabakia emateko”

USURBILDIK EUSKAL HERRIAREN ERROAK INDARTUKO DITUGU Euskara da gure herri identitatearen elementu nagusia, eta ofiziala izan behar du. Halaber, gure errealitate linguitiskoaren, kulturalaren eta sozioekonomikoaren beharrei erantzungo dien hezkuntza sistema propioa eraikitzea da gure xedea. Euskara ofiziala euskal herri osoan.

eman

botoa

usurbilentzat

3

LAN ETA BIZI BALDINTZA DUINAK DENONTZAT Elkartasun printzipioa oinarri, euskal herritar ororen, eta bereziki gazteen, emakumeen eta etorkinen eskubideak, babes sozial publiko, unibertsal eta parte hartzailearen bitartez bermatu nahi ditugu. eta gizarte eztabaida zabalari bide eman behar zaio.

EMAKUMEAREN MENPEKOTASUNA GAINDITU Emakumeen menpekotasuna sistema patriarkalak eragiten duen zapalkuntzaren ondorioa denez, modu integralean erantzungo diogu.

LURRALDE ANTOLAKETA EUSKAL HERRITARREN ZERBITZURA Abiadura handiko trena, Pasaiako kanpoko portua, errauste planta... proiektu txikitzaileak dira eta ez die euskal herritarren behar eta interesei erantzuten. Horiek gelditu eta gizarte eztabaida zabalari bide eman behar zaio.

MERTXE AIZPURUA ARZALLUS Kazetaria


4

HIRIGINTZA

bilduusurbil

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA BERMATZEA IZANGO DA GURE LEHENTASUNA Garapen iraunkorra eta baliabideen optimizazioa izango dira gure herri planeamendua gidatuko duten irizpide nagusiak. Hala, usurbildarren etxebizitza premiak asetzeari begira, eraikita dagoenari emango diogu lehentasuna eta, batez ere, alokairu soziala bultzatuko dugu, jabetza publikoan: Etxebizitza hutsak alokairu sozialera bideratzeko, etxebizitza hutsen erregistroa eratu nahi dugu, trataera fiskal berezia ezartzeko eta alokairuan jartzen laguntzeko; etxebizitzak zatitu eta bitan banatzeko erraztasunak emango dira; eta babes ofizialeko etxebizitza proiektuak sustatuko ditugu.

www.bildu.info

“Usurbildarren etxebizitza premiak asetzen saiatuko gara”

ALAITZ AIZPURUA LABAKA Idazkaria

eman

botoa


5

HIRIGINTZA

bilduusurbil

PERTSONEN NEURRIRA EGINDAKO USURBIL NAHI DUGU Irisgarritasun Plana betearazteko saiakera berezia egingo dugu. Herriko auzoak bidegorri bidez lotzeko proiektua gauzatuko dugu. Garraio publikoaren aldeko apustua egingo dugu, besteak beste: ospitalerako autobus zerbitzua aginagarrei bermatzeko ahalegina egingo dugu, eta Kalezarren autobus geltoki berria. Tren pasabide eta autobus geltoki arriskutsuak ekidin eta berriak egin ditzaten exijituko dugu. Aparkalekuak: herri gunean ibilgailuak uzteko toki falta dagoela-eta, lur azpian aparkaleku bat egiteko aukera aztertuko dugu.

Usurbil ez da herri gune bakarrean kokatzen, eta gure udal politikak antolamendu berezi hori kontuan hartuko du. Auzo-herri guztien beharrei erantzuten saiatuko gara, eta euren nortasuna errespetatuz, integrazio eta kohesio neurriak indarrean jarriko ditugu. Hain zuzen, helburu nagusietako bat izango da auzoetako bizitza soziala suspertzea. Hau da, dauzkagun azpiegiturei probetxua ateratzea, ekitaldiak antolatzen laguntzea, eta ekipamendu beharrei erantzutea. Halaber, zerbitzuak txoko guztietara zabaltzeko ahalegina egingo dugu, hala nola, gasa, telekomunikazioa, saneamendua eta bideak.

www.bildu.info

USURBIL, HERRIEZ ETA AUZOEZ OSATUTAKO UDALERRIA


6

www.bildu.info

SOZIOEKONOMIA

bilduusurbil

“Lanpostu galerari eta langabeziari aurre egitea izango da gure erronka�

eman

botoa

KRISIARI AURRE EGITEKO HAINBAT NEURRI

JOSU PORTU ALZAGA Langilea

Krisi ekonomikoak gogor jo du gurean ere, eta lanpostuak galtzen ari dira. Horri aurre egiteko, hainbat neurri jarriko ditugu abian: - Hutsik dauden pabiloiak betetzen ahaleginduko gara. Erregistro bat eratuko dugu, eta industria jarduerei gure herrira etortzeko aukerak emango dizkiegu. - Industria guneak baldintza lehiakorretan jartzeko apustua egiten dugu, hainbat hobekuntza eginez. - Elor industria gunea susta dadin ahaleginduko gara. - Langabetuentzat programak eta ikastaroak sustatuko ditugu, lanbide batzuetan trebatu eta lana topatzeko erraztasunak emanez. - Herrira ekartzen ditugun jardueretan aritzeko lehentasuna usurbildarrei emateko konpromisoa lotzen saiatuko gara. - Herriko merkataritza bultzatuko dugu, Hurbilagorekin elkarlan estuan.


7

NEKAZARITZA

bilduusurbil

BERTAKO EKONOMIA BULTZATZEKO ETA KALITATEZKO ELIKADURA BERMATZEKO FUNTSEZKO ARLO DA Nekazaritza sektore estrategikoa da Usurbilentzat, horregatik, gure eskuetan dauden bitartekoak bideratuko ditugu nekazaritzako ekoizpena bultzatu, bertan eraldatu eta bertan kontsumitzeko. Hona hemen hainbat egitasmo: - Nekaritzarako eraikuntzak egiteko udal tasak berrikusiko ditugu. - Baserritar denek erabiltzeko moduko instalaziorik edo zerbitzu komunik behar izanez gero, bitartekoak jartzen ahaleginduko gara. - Bertako produktuak bultzatzeko egitasmoak sustatuko ditugu. - Herritarren batek nekaritzan jarduteko asmoa azalduz gero, udalaren esku dauden bitartekoak eskainiko zaizkio. Asmo hori arautuko dugu.

www.bildu.info

- Aisialdiko baratzagintza proiektua abian jarriko dugu.

eman

botoa “Bertako produktuak bultzatuko ditugu�

JONE URDANPILLETA URDANPILLETA Delineatzailea


8

INGURUMENA

bilduusurbil

ATEZ ATEKOTIK, ZERO ZABORRERUNTZ ERRAUSTEGIRIK GABE Usurbildarrok frogatu dugu erraustea ez den beste hiri hondakinen kudeaketa eredu bat posible dela, atez ateko bilketarekin. Emaitza ikusgarriak lortu ditugu: %28 birziklatzetik %95 birziklatzera pasatu gara. Ez da gutxi egindakoa, dena dela, ez dugu horretan geratu nahi. Munduko hainbat herrialdetan garatzen ari den Zero Zabor filosofia eta ikuskera gurera ekarri, eta Usurbilen ezartzen hasi nahi dugu, gure ondorengoei Usurbil hobeagoa, garbiagoa eta iraunkorragoa uzteko asmoz. Halaber, Zubietan inposatu nahi diguten errauste plantaren aurkako jarrera aktiboa izango du Usurbilgo Udalak. Herritarron osasunari modu zuzenean eragiten dioten arloek lehentasuna izango dute, eta uraren eta airearen kalitatea ziurtatzeko neurriak hartuko ditugu.

www.bildu.info

Ingurumena zaintzeko neurririk hoberena gertukoa ezagutzea dela sinetsita, dibulgazio lanak sustatuko ditugu eta herrian ditugun natur guneak kudeatzeko plangintzak egingo ditugu, Diputazioarekin elkarlanean.

eman

botoa PEPE RIVADENEYRA SICILIA EHUko irakaslea

“Herritarron osasunari modu zuzenean eragiten dioten arloek lehentasuna izango dute”


9

ZERBITZUAK

bilduusurbil

KONTSUMOA MURRIZTEKO PLANA EGINGO DUGU - Hiri hondakinen kudeaketa: Martxan dugun atez ateko bilketa hobetuko dugu, eta eredua oztopatzen ari direnekin neurriak hartuko ditugu. Halaber, zubietarrekin batera, Zubietaren ezaugarrietara egokitutako bilketa eredu eraginkorraz aritzeko eztabaida prozesua zabalduko dugu. - Argiteria: Helburua da kontsumo energetiko txikienarekin zerbitzua bermatzea eta eraginkortasun energetiko altua lortzea, teknologia berriak erabiliz. - Ur sarea: Azken urteotan ur sarean konponketa lan asko egin badira ere, berritzeke dauden guneetan hobekuntzak egingo ditugu. - Ur saneamendua: Ur zikinak Loiolako araztegira eramateko lanak bide onetik badoaz ere, gure erronka da Aginagako ur zikinak Usurbilgoekin bat egitea, horiek ere Loiolara bideratzeko. Ezin bada, araztegi bat jarriko genuke.

botoa “Atez atekoa hobetzen jarraituko dugu� ENARA ARBIZU IRURTIA Hezitzaile laguntzailea

www.bildu.info

eman


10

OGASUNA

bilduusurbil

AURREKONTUAK USURBILDARREN ZERBITZURA Ezkerreko aurrekontuak, abertzaleak eta parte-hartzaileak garatuko ditugu, izan ere, aurrekontuak herriaren beharrei erantzuna emateko diru banaketa egitea den neurrian, bere osaketan herriak ahalik eta modu zuzenean parte hartzea nahitaezkoa da. Udala mailegatzeko inolako arazorik ez dugu izango, baldin eta udal kontuen arrisku mailak horretarako aukera ematen badu eta hezkuntza, gizarte zerbitzuak, berdintasuna, osasuna, ingurumena eta euskara bezalako gaiekin lotutako proiektuak bermatzeko bada. Halaber, herritar guztiei eskaintzen zaizkien oinarrizko zerbitzuetan tasa justuak eta aurrerakoiak ezarriko ditugu. Diru sarrera baxuak dituzten pertsonei hobariak aplikatuko zaizkie. Hainbat zerbitzuetan kobratu beharreko prezioa onuradunaren errentaren arabera egokituko da. Bestetik, ur hornidura zerbitzuan kontsumo arduratsua bultzatuko dugu, hau da, kontsumoaren araberako tarifak ezartzeko ahalegina egingo dugu.

www.bildu.info

“Aurrekontu parte hartzaileak bultzatuko ditugu�

IĂ‘AKI UGARTE AGIRRE Margolaria


11

GIZARTE ZERBITZUAK

bilduusurbil

www.bildu.info

“Gizarte zerbitzu publikoak guztiontzat�

eman

botoa KALEZARKO GERONTOLOGIKOA AMAITUKO DUGU Oinarrizko gizarte zerbitzuak pribatizatzen ari dira, zerbitzu unibertsalen bermea kolokan jarriz eta, era berean, zerbitzu horietan jarduten duten langileen egoera gero eta prekariagoa eginez. Horren ondorioz, ahalmen ekonomikoa dutenek bakarrik lortzen dute gutxieneko behar sozialak asetzea, eta beste kasuetan, familiak, hau da, emakumeak hartzen ditu bere gain ardura horiek. Horregatik, zerbitzu horiek publikoak izateko eskatzen dugu Norabide horretan, legegintzaldi honetan Kalezar izeneko gerontologikoa amaituko dugu. Eguneko zentroa han txertatuko dugu, eta zentro berrian 25 plaza izango dira, 40ra zabaltzeko aukerarekin. Halaber, etxez etxeko zerbitzua indartuko dugu eta etxebizitza tutelatuak eskainiko dira.

MIREN ZARAUZ BENGOETXEA Ostalaria


12

BERDINTASUNA

bilduusurbil

EZBERDINTASUNIK GABEKO USURBIL

www.bildu.info

Jendarte parekidea nahi dugu, sexuen arteko harreman berrietan oinarriturikoa, hain zuzen ere. Bide horretan, gure herri eta hiriak pertsona guztien neurrira eraiki behar ditugu, baina horretarako ezinbestekoa da bizitzaren edozein arlotan gizon eta emakumeen artean ematen diren ezberdintasunak gainditzeko beharrezko baliabide eta bitartekoak jartzea. Hori lortzeko, legegintzaldi honetako zeregin nagusia izango da Berdintasunerako Plana bere osatasunean ezartzea.

“Gizarte parekidea lortzea dugu helburu� eman

botoa ARANTZA KAMINO SAGARDIA Hezitzailea


13

HEZKUNTZA

bilduusurbil

HEZKUNTZA PUBLIKOA, EUSKALDUNA ETA DOAKOA DA GURE XEDEA Udalek hezkuntza formalaren gainean eskumen urriak izan arren, Bilduk hezkuntzaren eremuan eragiten jarraitu nahi du, herrigintzarako arlo estrategikoa delako. Zentzu horretan, eskola publiko, euskaldun eta dohakoaren alde lan egiten jarraituko dugu, eta ikastolak norabide horretan urratsak eman ditzan saiatuko gara. Konpromiso horrekin batera, honako ekimen hauek garatuko ditugu, besteak beste: - Hezkuntza Mahaia indartuko dugu. - Haur eskolaren proiektua babestu eta bultzatuko dugu. - Udarregi ikastolak behar duen eraikin berria egiten lagunduko dugu.

“Ikastolaren eraikin berria egiten lagunduko dugu�

- Eskola txikiak babestuko ditugu, estrategikotzat baititugu Zubieta eta Aginagako herri proiektuak bizirik mantentzeko.

eman

botoa RAMON UDABE BORDA Jubilatua

www.bildu.info

- Zumarteri irtenbide egokia eta duina emateko ahalegina egingo dugu: Ikastolaren eraikin berria egitean, egun haur eskola dagoen eraikina musika eskolarentzat egokituko dugu.


14

www.bildu.info

EUSKARA

bilduusurbil

UEMA GURE GIDARI

eman

botoa JOXE MARI EIZAGIRRE ARANGUREN Nekazaria

Herritar eleaniztunez osatutako Euskal Herri euskalduna erdietsi nahi dugu, eta bide horretan Usurbil bezalako herri euskaldunak arnas guneak dira gure hizkuntzarentzat, eta, beraz, ondo zaindu beharrekoak. Herri euskalduna izateak, ordea, ezin gaitu lasaitu, eta gure hizkuntzarekiko kezkak une oro pizturik egoteko exijitzen digu. Hala, Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak markatzen duen hizkuntz politika landuko du Bilduk. Euskararen erabilera areagotzeko ekimenak bultzatuko ditugu, batez ere, guraso gazteen, gazte etorkinen eta eremu erdaldunetako gaztetxoen artean. Mintzalagun gisako egitasmoak indartu eta zabalduko ditugu horretarako. Lan mundua eta merkataritza euskalduntzeko bitartekoak ere jarriko ditu Udalak, eta norabide horretan enpresetako euskararen egoera zein den aztertuko dugu. Euskara ikasi nahi dutenei erreztasunak ematen jarraituko dugu, eta hizkuntz eskubideen urraketak salatu eta hizkuntz eksubideak berma daitezen lan egingo dugu.

“Herri euskalduna izan arren ezin dugu erlaxatu


15

KULTURA

bilduusurbil

HERRI BIZIA ETA DINAMIKOA NAHI DUGU Kultura Aholku Batzordeak berriki landu duen prozesu parte hartzailearen emaitza izango den kultur plangintzak gidatuko du gure jarduna hurrengo lau urteotan. Halaber, Potxoenea martxan jarriko dugu, herriko ondarea babesteko eta zabaltzeko ekimenak bultzatuko ditugu, eta turismoa lantzeko proiektu zehatz bat gauzatuko dugu. Ingurumen eta kultur ondarea barnebiltzen dituen egitasmoa izango da

RAMON IPARRAGIRRE IZAGIRRE Jubilatua

eman

NEKANE SARASUA AIZPURUA Etxekoandrea

“Potxoenea herriko taldeen elkargunea izatea lortuko dugu�

www.bildu.info

botoa


16

GAZTERIA

bilduusurbil

GAZTEEI HITZA EMAN NAHI DIEGU Gure taldean gazteen presentzia nabarmena da, gure herria eraikitzeko, ezinbestekotzat jotzen baitugu gazteen ikuspegia eta parte hartzea. Gure nahia gazteriaren berezko arazoei eta kezkei aurre egitea da, gazteekin eta gazteentzat.

“Herrian sortzen diren gazte mugimenduei babesa emango diegu”

eman

www.bildu.info

botoa

MIROTZ ARROSPIDE LANDA

RAMON IRATI RAMON IPARRAGIRRE IZAGIRRE LASARTE AGIRRE IPARRAGIRRE EIZAGIRRE

Baserritarra

Jubilatua

Jubilatua Langilea


17

KIROLA

bilduusurbil

KIROL ISNTALAKUNTZEN KUDEAKETA ETA MANTENUA HOBETZEN JARRAITUKO DUGU Argi dugu udalaren arduretako bat dela kirol jarduerak burutzeko eta antolatzeko beharrezkoak diren kirol taldeak osatzen laguntzea, eta kirol beharrei aurre egiteko, kirol instalakuntza moderno eta egokiak bermatzea eta kudeatzea. Hala, kiroldegia handitzeko lanak egin badira ere, orain dauden azpiegiturak azkarregi ez zahartzeko, beharrezkoa ikusten dugu egungo instalakuntzen mantenu eta antolaketa egoki bat aurreikusten duen plan bat egitea. Edonola ere, honako hobekuntzak aurreikusten ditugu, hala nola: beste kirol pista estali bat eraikitzeko aukera aztertuko dugu; egungo pilotalekuetan hobekuntzak; eta Harane futbol zelaian harmaila estaliak. Bestetik, kirol patronatua indartzeko apustua egiten dugu. Kudeaketaren eta mantenuaren arloa asko hobetu beharrekoak direla deritzogu. Herriko talde, klub eta baztekideen parte-hartzea bultzatuko dugu.

eman

botoa “Herriko kirol taldeekin kirola eginez�

ARANTXA UNANUE EZENARRO Ostalaria


18

www.bildu.info

usurbilerestú

URBANISMO

presupuestos de izquierdas, contemplando tasas justas por los servicios que se ofrecen.

No debemos construir sin control, es nuestra intención crear un registro de vivienda deshabitada. Potenciar el alquiler social. Promover proyectos de viviendas de protección oficial.

SERVICIOS SOCIALES

Queremos unir todos los barrios a través de un bidegorri. Apostamos por el transporte público, intentaremos conseguir que llegue a Aginaga el servicio de hospitales.

SOZIOECONOMIA Nos está golpeando la crisis y se están perdiendo puestos de trabajo. Dentro de nuestras posibilidades, planteamos algunas medidas: - Haremos un registro con los pabellones que se han quedado vacíos, ofertando la posibilidad de atraer industria a nuestro pueblo. - Promocionaremos cursos y programas para parados y paradas.

AGRICULTURA Sí algún o alguna usurbildarra mostraría su deseo de dedicarse a las labores del caserío, desde el ayuntamiento se les asesorará y apoyará. Queda pendiente redactar las normas que lo regulen.

MEDIO AMBIENTE Es nuestro deber dejar a nuestros descendientes un Usurbil más limpio, más sano, mejor, Y para ello es nuestra intención como ayuntamiento ahondar en la filosofía DE CERO BASURAS que ya se practica en otros pueblos. Estamos demostrando que la incineradora que nos quieren imponer en Zubieta no es necesaria. Tomaremos medidas que garanticen la calidad tanto del agua como del aire.

SERVICIOS Mejorar el servicio de recogida de basuras puerta a puerta. Hacer seguimiento a la red de aguas, renovada en los últimos años.

HACIENDA Por principio los diferentes presupuestoS a presentar se elaborarán contando con la participación ciudadana y de los grupos sociales, serán unos

En esta legislatura se finalizarán las obras del gerontológico de Kalezar, donde se integrará el centro de día.

IGUALDAD Queremos una sociedad igualitaria, basada en una relación de igualdad entre los sexos para ello es imprescindible desarrollar en su totalidad el Plan de Igualdad aprobado.

EDUCACION Para ello, seguiremos apostando por la Mesa de Educación redoblando esfuerzos. Impulsaremos el proyecto de la escuela infantil. Ayudaremos en la búsqueda de una salida digna tanto A la ikastola Udarregi como a Zumarte y las Eskola txikiak.

EUSKARA Aunque Usurbil es un pueblo mayoritariamente euskaldun, entre todos y todas haremos que lo sea totalmente. Para ello propondremos actividades destinadas a impulsar el uso del euskara, priorizando los padres y madres jóvenes y las personas que últimamente han venido de otros pueblos.

KULTURA El motor que guiara la planificación cultural de Usubil pasa por la puesta en marcha de un foro donde se puedan contrastar las diferentes ideas. Potxoenea, la obra ya está prácticamente finalizada.

JUVENTUD Es nuestro deseo hacer frente a los problemas de la juventud desde su perspectiva, con ellos y ellas.

KIROLA La apuesta es reforzar el patronato de deportes, para mejorar en servicios, para ello impulsaremos la labor conjunta a realizar entre los grupos del pueblo, klub, socios y socias.

a t o v


19



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.