2011ko martxoaren 20a • Igandea
India 13 Ainhoa Oiartzabal Iaz Indiari buruzko ikastaro orokor bat antolatu zuen Calcuta Ondoan GGKE elkarteak, kontinente baten tamaina duen herrialde «liluragarri» horretaz gehiago jakiteko. Aurten, hango emakumeen egoera aztertuko dute, munduan osoan bezala emakumeen egoera larriagoa baita. G Aurtengo ikastaroan, zer jasoko dute ikasle eta entzuleek? E EDURNE GALLO: Emakumeak gizarteko hainbat alorretan betetzen duen zeregina aztertuko dugu. Esaterako, erlijio arloan, gizarte arloan, ingurumenari dagokionean... Halaber, etxean, lanean eta bestetan euren kontrako indarkeria nola jasan duten aztertuko dugu. Hori dena baita Indiako emakumeen errealitatea. Baina, aldi berean, emakume asko ari dira euren eskubideen alde lanean. Eta haiei ahotsa eman nahi diegu. G Zein etorriko dira? E E.G.: Besteak beste, Vimochana elkarte feministako zuzendari Donna Fernandes etorriko da. Erakunde hori 1979tik ari da emakumeen aldeko eskubideen alde lanean, Indiako hegoaldean. IZASKUN ANDONEGI: Era berean, Sherly Kutty eta Mary Babu datoz: lehena arraina saltzen duten emakumeak antolatzen dituen egitasmo baten koordinatzailea da; eta bigarrena, egitasmo horren partaide. Emakume horientzat izugarria da euren herrietatik ateratzea, eguneroko zereginak uztea —familiaren eta lurraren zainketa, adibidez— eta euren testigantza entzuleekin partekatzea. E. G. : Guretzat, beharbada, ez da izugarrizko aldaketa emakume batek bere etxeko zereginak utzi eta kanpora joatea, baina Indian bai. Ezin ditugu konparatu hango eta hemengo egoerak, nahiz eta hemen ere emakumeak diskriminatu. G Eta nola jakiten duzue, hemendik begiratuta,han zer behar den? E I.A. : Calcuta Ondoan sortu zenetik, oso argi daukagu beharrak beti handik etorriko direla. Beraiek nabaritu eta sentitu behar dute beharra, eta gero lagunduko dugu guk. Elkartea sortu aurretik, 1999a baino lehen, hiru urtez Indian bizi izan ginen ni eta Iñigo Eguren elkarteko zuzendaria, eta horrela hasi ginen ikusten hango errealitatea. G Zein egitasmo jarri dituzue martxan elkarteko 200 bazkideei eta jasotako diru laguntzari esker? E I.A.: Bi eratako egitasmoak dauzkagu: giza laguntza eta garapenerako proiektuak. Lehenari dagokionez, Ashabari izena du giza laguntzarako aterpetxeak, eta Calcutta hegoaldean dago. Oso egoera larrian bizi den jendea hartzen dugu han. 60 lagunentzako tokia du, eta oraingoz gizonez-
Calcuta Ondoan elkarteko Edurne Gallo teknikaria eta Izaskun Andonegi lehendakaria. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Edurne Gallo eta Izaskun Andonegi · Calcuta Ondoan
«Garapen ekonomikoa izan dadin, garapen pertsonala behar da» Indiako emakumeen egoeraz jarduteko ikastaro bat antolatu dute Donostiako EHUko campusean. Indiako emakumeak eta Indiari buruzko adituak gonbidatu dituzte, kontzientziazioa zabaldu eta herrien arteko lankidetza sustatzeko asmoz.
2009ko Emakumeen Nazioarteko Eguna, West Bengalen. CALCUTA ONDOAN
koentzat soilik da. Baina ari gara emakumeak hartzeko lekua eraikitzen, eta uda honetan irekiko dugu. Genero indarkeria dela eta, bereizirik egon behar dute gizon eta emakumeek, baita aterpetxeetan ere. E.G.: Kalean gizonezko gehiago zeudelako erabaki zen hastapene-
tan haientzako aterpetxea eraikitzea. G Zein egoeratan bizi da besterik ez duelako kalean dagoen jendea? E I.A.: Burutik nahastuta daude gehienak. Kalea oso gogorra da, eta gauez, are gogorragoa. Guk inoiz ez dugu galdetzen zer gertatu zaion kalean egoteko. Gero As-
habari-n garatuko dituzten terapietan landuko dute hori. Terapia hauen bidez ingurunearekin berriro lotzea lortu nahi da, hau da, nekazaritza giroarekin berriro harremanetan jartzea. Izan ere, Indiako biztanleen %80 nekazaritzako guneetan bizi dira. Eta hango egoera txarra dela-eta irteten dira hirira (besteak beste, ez dira beren lurren jabe), baina kolpe gogorra hartzen dute behin iritsitakoan; ondorioz, buruko eskema apurtu egiten zaie. Hor hasten da bizirik irauteko borroka. G Garapen egitasmoen barruan, emakume taldeak antolatu dituzue. Zer egiten dute? E I.A.: Autolaguntza taldeak dira, jada Indiako hainbat tokitan funtzionatzen ari diren taldeen oso antzekoak. Hor, dozena inguru emakume biltzen dira, eta garapen afektiboa lantzen hasten gara. Esaterako, eta Indiako hainbat esaera zaharren kontra, astoak edota jo daitekeen danborra ez di-
rela esateko espazioa eduki dezaten. Era berean, legez zein eskubide dagozkien azaltzen zaie, eta, besteak beste, dirua aurrezteko egitasmoak jartzen dira martxan. G Eta zertarako aurrezten dute emakumeen taldeetan? E I. A.: Funts komun batean biltzen da astero emakume bakoitzak jartzen duen dirua. Eta, ingurune berekoak direnez, batak bestearen berri badu, baita dituen arazoen berri ere. Hala, dirua eskatzen duenari mailegua ematen diote. Eta gero maileguak ongi itzultzen direla frogatzen badute Indiako Gobernuaren aurrean, hark bankuarekin duen hitzarmenari esker, bankutik bertatik mailegu handiagoa jasotzeko aukera dute emakumeek. Hori izugarri da haientzat. E.G.: Baina talde hauetan ez da soilik emakumeen garapen ekonomikoa lortu nahi; haien autoestimua garatzea lortu nahi da, beren gauzez hitz egiteko aukera emanda. Zeren eta garapen ekonomikoa izan dadin, garapen pertsonala behar da. G Ikusi duzue azken urteetan eginiko lanak emaitzak izan dituela, demagun,emakume gazteengan? E I. A.: Mugimenduak badaude, baina emakumearen menpekotasun egoera orokorra da. Eta orain, Indiako ustezko garapen ekonomikoarekin, dotearen presioa handiagoa da. Izan ere, familiaren aberastasuna gizonetik gizonera igaro ohi da Indian, eta emakume bat ezkontzerakoan, familiak dotea jarri behar du. Eta, zoritxarrez, senarraren familiak emakumea erabiltzen du presio ekonomiko gisa; ez soilik ezkontzerakoan, geroago ere jarraitzen dute emakumearen familiari dirua eskatzen. E. G.: Emakumea esklabo bihurtzen da, nahiz eta Indiako Konstituzioan dotea desagerturik dagoen 1971tik. Gauza da kontsumismoa oso indartsu sartu dela Indian, eta gizonaren senitartekoek ondasun gehiago jasotzen jarraitzeko erabiltzen dute etorri den emakumea. Eta horregatik gertatzen dira hainbat hilketa. I. A.: Bengalan, adibidez, ehun emakume hiltzen dira hilero, hau da, egunean hiru. E.G.: Beren buruaz beste egin dutela diote, eta askotan hala da, ezin baitute presioa jasan. Baina, oro har, hilketak dira. Eta, kontsumismoaren ondorioz, azken urteetan gehitu egin dira hilketa horiek. G Horregatik egiten dira hainbat abortu?Alabarik ez izateko? E I.A.: Horretara behartuta sentitzen direlako abortatzen dute. Beraiek berez nahi dute umea eduki, baina izugarrizko presioa dute gizartean, alaba edukiz gero. E. G. : Datu esanguratsua da 6 urte bitarteko mila mutil bakoitzeko 900 neska daudela.