2012_Noticia BERRIA_ Tibet

Page 1

Igandea berria 2012ko apirilaren 15a

08 Tibet Errepresioak banatutako herria 10 Elkarrizketa Nikolas Aldai 21 CANen salmenta Estrategia itsu baten porrota

Populazio egokiaren bila Ahulenak etsai

Herrialde aberatsetan, nabarmen jaitsi da jaiotza tasa –irudian, emakume batzuk haurrak paseatzen, Singapurren–. STEPHEN MORRISON / EFE


Igandea • 2012ko apirilaren 15a

08 Tibet Mende erdia daramate milaka tibetarrek erbestean, beren lurraldera noiz itzuliko zain. Ez daude geldirik, ordea; beren herria berrantolatzea lortu dute erbestean.

Herri bat bitan Orain 53 urte Txinak lurraldea indarrez hartu zuenetik, bi errealitate ditu Tibeteko herriak: okupazioaren menpe bizi diren biztanleena eta erbestekoena. Okupazioa salatzen eta herrigintzan lanean dihardute erbesteko tibetarrek. Ainhoa Sarasola Donostia rbesterik egongo ez balitz, Tibeteko herria aspaldi desagertuko zen, han gertatzen dena salatzen duena erbestea baita». Txinak herrialdea armen bidez okupatu zuenetik 53 urte igaro dira, baina Tibeteko herria ez da desagertu. Bi errealitate ditu ordutik: lurralde okupatuan bizi direnena, eta erbestera jo zuten herritarrena. Sorterrira itzultzea dute amets, libre izango den herrira. Helburu horrekin lanean jarraitzen du erbesteko komunitateak, herrigintzan, batetik, eta okupazioa nahiz bere ondorioak nazioarteari salatuz, bestetik. Erbestearen garrantziaren era-

E

kusgarri dira Agurtzane Berasarteren hitzak. Tibeten aldeko Phagma Drolma elkarteko idazkari nagusia da, eta Donostian mintzatu da auziaz, Calcuta Ondoan gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako hitzaldi zikloan. Eskubideentzako mehatxu zahar eta berriak Indian izenburupean, herrialde horretan giza eskubideen egoera aztertu dute, eta Tibeteko auzian sakondu dute. Izan ere, erbesteko tibetarren gehiengoa Indian bizi da. «Tibeteko herriaren oinarrizko eskubideen urraketa sistematikoaren ondorio zuzena dira 150.000 errefuxiatuak. Gehienak, 100.000, Indian daude, eta zorteko dira haren laguntza izateagatik, egiten utzi dielako». Dalai Lama Indiara er-

besteratu zen, eta haren atzetik milaka tibetar joan dira urteotan. Himalaya inguruan, 39 kokalekutan bizi dira han. Erbesteko gobernua ere Indian dago gaur egun. Nepalen eta Butanen ere badira komunitate txikiagoak, diaspora ahaztu gabe. Bide latza igaro behar izan dute erbesteratuek babeslekua topatu arte. Hasteko, dena atzean utzi eta Himalaya mendikatea zeharkatu behar dute. «Hilabete inguruko zeharkaldia da, arrisku handikoa, gauez ibili eta egunez ezkutatu behar dutelako, surik ezin dutelako egin mendian dauden soldadu txinatarrak ez ohartarazteko...». Horixe baita arrisku nagusia, soldaduek atzematea. «Haiek harrapatuz gero eta zortea baduzu, atxi-

lotu, Tibetera atzera eraman, kartzelan sartu, torturatu eta zigortu egingo zaituzte. Eta zorterik ez baduzu, bi tiro jo eta han bertan akabatuko zaituzte». Nepalgo mugara iritsita, hango Polizia izango da arrisku nagusia, «batez ere, orain, Txina eta Nepal hain lagun onak diren garaiotan». UNHCR-en kanpalekuetara iritsita, iheslaria salbu izango da. Poliziak atzemanez gero, ordea, «ziurrenik fisikoki edo sexualki eraso egin eta deportatu egingo zaituzte, eta Tibeten berriro hasiko da dena; kartzela, tortura eta zigorra». Hori dena, dalai-lamaren argazki bat ezkutuan eramateagatik, adibidez. Lehen urteetan erbesteratu zirenek herrigintzari, berrantolaketa nazionalari eman zioten ga-

rrantzia. Baita erbestean jaiotako hurrengo belaunaldiek ere, memoria historikoa berreskuratzearekin batera. «Ahalegin izugarria egin behar dute txikitatik beren kultura ezagutu eta gordetzeko; inoiz ezagutu ez duten eta ziurrenik ezagutuko ez duten lurralde bateko kultura da. Ezagutzen ez dituzten eta ziurrenik ezagutuko ez dituzten herrikideen eskubideen aldeko borrokan engaiatzen dira, halaber». 1980ko urteetatik aurrera, bigarren exodoan iritsitako gehienak haurrak eta errefuxiatu politikoak izan dira, mugaren beste aldean borrokan jarraitzea erabaki dutenak.

Arrakasta erlatiboa eta konpromisoa Bi hitz nabarmentzen ditu Berasartek erbesteari buruz hitz egitean: arrakasta eta konpromisoa. «Arrakasta erlatiboa da, 53 urteko erbestealdia ez baita ospatzeko modukoa, baina komunitate gisa lortu dute autonomia sozial eta


2012ko apirilaren 15a • Igandea

Tibet 09

Auzitegietan ere justizia eske Tibeteko genozidioa ikertzeko salaketa esku artean dute Espainiako epaileek. «Presioak» direla tarteko, auzietako bat itxi dute, baina beste bat aurrera doa. A.Sarasola Donostia

Agurtzane Berasarte, Jose Elias Esteve Molto eta Thubten Wangchen, Donostian. JON URBE / ARGAZKI PRESS

administratibo bat garatzea, baita nolabait ekonomikoki buruaskiak izatea ere. Ez da giza laguntzaren zain dagoen komunitate bat, ez da subjektu pasibo bat; erbestean berrantolatu egin dira». Dalai-lamak bultzatuta, herri erakundeak berregituratu eta demokratizatu egin zituztela azaldu du Berasartek, guztiak ere «justizia sozialean» oinarrituta. «Tibeteko komunitatearen egitura soziopolitikoa goitik behera birformulatu zuen». Kokaleku bakoitzak bere ordezkariak aukeratzen ditu, eta gobernua, parlamentua eta Justizia Batzorde Nagusia dituzte egun, denak erbestean sortuak. Halaber, Dalai Lamak komunitatea guztiaren gainetik jarri duela dio Berasartek, eta hala, eskolak, kooperatibak, ospitaleak eta bestelako gizarte zerbitzuak sortzea izan dela haren lehentasuna. «Pauso horietako bakoitzean herritarrek aktiboki parte hartu dute, eta, gainera, elkarturik mantendu dira». Arazo nagusia, horri guztiari eusteko diru eza da, finantzatzeko biderik ez baitu Tibeteko erbesteko gobernuak. Nazioarteak ematen dien laguntzaren menpe bizi dira alde horretatik. Indiako Gobernuaren jarrera garrantzitsua izan da hori guztia egin ahal izateko. «Nehruren gobernuak, inbasioan Tibet ez zuenez babestu, kontzientzia garbitzeko-edo errefuxiatuak ongi hartu zituen, eta borondate politikoa izan zuen erbesteratuen komunitatea luzera begira ezarri ahal izateko, haiek asimilatu gabe». Halere, aldian aldiko gobernuaren borondatearen menpe egotea ziurgabetasunerako beste elementu bat da. Baina guztiaren gainetik, konpromisoa da erbesteari buruz nabarmentzen duen beste ezaugarria. Beste herrialde batean beren kultura eta nortasuna gordetzeko egiten ari diren lanean ikusten du konpromiso hori, eta «erbestera eraman dituzten arrazoiak bukatzeko aurrera daramaten borrokan, Tibet askearen aldeko bo-

rrokan». Okupatutako lurretatik iristen diren ahotsak zabaltzeko egiten duten ahalegina goraipatu du, hori egin ezean herria aspaldi desagertuko zela ziur baitago.

Bakean bizitzeko nahia Konpromiso horren lekuko bizia da Thubten Wangchen. Istorio latza du atzean, baina irribarrea ezpainetan kontatu die Donostian bildutako entzuleei. Haurra zela erbesteratu behar izan zuen, soldaduek ama hil ziotenean, eta urteak eman zituen Katmanduko kaleetan eskean. Dalai Lamaren aginduz umeak kalez kale bilatu eta eskoletara eraman zituzten; tartean ,Wangchen. Tibeteko Parlamentuko 44 ordezkarietako bat

‘‘

Ez da giza laguntzaren zain dagoen komunitate bat; erbestean berrantolatu egin dira» AGURTZANE BERASARTE Phagma Drolma elkarteko idazkari nagusia

Lehenago edo geroago, lortuko dugu Tibet tibetarrentzat izatea. Hori da gure ametsa» VEN. THUBTEN WANGCHEN Tibeteko parlamentaria erbestean

da egun, baita Bartzelonako Tibeteko Etxeko lehendakaria ere. Garbi utzi du hasieratik: «Tibetarra naiz, Tibeten jaioa, ez Txinan». 1959ra arte euren gobernua zutela azaldu du, euren txanpona, euren zigiluak... «Tibet ez da Andorra, ez da herrialde txiki bat; Espainia, Frantzia, Alemania eta Erresuma Batua elkartzearen parekoa da, Txinaren laurden bat». Argi du zergatik okupatu zuten. «Mendi ugari ari dira ustiatzen, urrea eta uranioa lortzeko. Basoak soiltzen ari dira, eta Tibeten iturburua duten Asiako ibai nagusiak kutsatzen. Zabor nuklearra ere eraman dute. Kezkatzen gaitu, eta ez soilik tibetarrengatik; Tibet munduaren sabaia da

eta, teilatupean, azken solairuan sute bat baldin badago, lehenago edo geroago jaitsiko da». Txinak indarra erabiltzea arbuiatu du. «Zergatik bidali dituzte 80.000 soldadu? Ez dutelako arrazoirik, beldurra besterik ez dutelako». Tibeten hangoak txinatarrak baino gutxiago dira orain, han bizitzeko kolonoei gobernuak emandako onurak direla eta. Ehunka tibetar, berriz, espetxean daudela salatu du. Hamaika urte eman ditu dalailamaren ondoan, «jakituriaren ozeanoari» entzunez, harengandik ikasi nahian. «Beti egin du lan gure komunitatea berritu, demokratizatu eta hobetzeko». Fede osoa du harengan. «Erruki handikoa da. Pentsatu egiten du aurrena, gero hitz egin, eta praktikaren bidez betetzen du esana. Horregatik, ez dugu zalantza egiten». Ez dio txinatarrei buruz hitz txarrik inoiz entzun. «Pazientzia lantzeko gure maisuak direla dio», esan du, barre artean. Txinatarrak ere sufritzen ari direla dio, giza eskubiderik ez delako. «Baina gobernu honek ezin du betiko iraun». Independentzia ez, autonomia galdegiten diotela azaldu du, baina hori ere ez dietela eman nahi. «Bakean bizi nahi dugu, duintasunez, gure tradizio eta hizkuntzarekin, eta mugitzeko askatasunarekin, besterik ez». Wangchenen ustez, nazioartea jakitun da Tibeteko gatazkaz, baina «inork ez du hitz egin nahi, denek nahi dutelako Made in China merkatu merkeagoa». Diruaren gainetik, ordea, balioak daudela dio. «Merkatuaren gainetik daude balioak, espiritualtasuna, bizimodu duina eta zoriontsua, eta bakean bizitzea. Krisi ekonomikoa baino larriagoa da baloreen krisia». Baikorra da etorkizunari begira. «Gertatutakoa iragana da. Orain diogu: nahikoa da, bakean bizi nahi dugu, ama lurra errespetatuz. Lehenago edo geroago, lortuko dugu Tibet tibetarrentzat izatea. Hori da gure ametsa».

Tibeteko okupazioa eta haren ondorioak sakon aztertuak ditu, eta gerra krimenak izan direla zalantzarik ez du Jose Elias Esteve Molto abokatu eta Valentziako Unibertsitatean Nazioarteko Zuzenbidean doktoreak. Tibeteko Etxearen eta Elkartasun Batzordearen izenean, Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman zuen auzia 2005ean. Txinako Gobernuko zazpi agintari ohiren aurka aurkeztu zuen salaketa, genozidioa, apartheid-a, torturak, estatu terrorismoa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita. 1971tik 2003ra izaniko krimenengatik aurkeztutako salaketak aurrera jarraitzen du; 2008ko gertaerengatik jarritakoa, ordea, trabatuta dago lege aldaketa bat dela medio. Presioek etenik ez dute izan auzibidea hasi zutenetik, abokatuak Donostian azaldu duenez. Hark dioenez, Txinaren okupazioaren aurretik Tibetek estatu independentea izateko nazioarteko legediak exijitzen dituen baldintza guztiak betetzen zituen: lurralde bat, komunitate bat eta gobernu bat izatea. II. Mundu Gerran neutral irauteagatik NBE Nazio Batuen Erakundeak autodeterminazio eskubidea aitortu ziola gogorarazi du. Salatu du Txinako Errepublika sortzean NBEra jo arren haren babesik ez zuela izan, «bereziki, Erresuma Batuak eta Indiak izaniko jarreragatik». Horrek ondorio larriak ekarri zituen 1951tik aurrera: hilketak, torturak, erlijio arrazoiengatiko jazarpena, tenpluak suntsitzea — 1.259 monasteriotik zortzi bakarrik geratu ziren zutik—, behartutako abortuak eta esterilizatzeak... «Erbesteko Tibeteko Gobernuaren datuen arabera, 1950etik gaur arte 1.207.000 tibetar hil dira okupazioa dela eta; biztanleen %20, okupazioaren lehen hiru hamarkadetan». Horiek guztiak genozidiotzat jo daitezke, abokatuaren hitzetan. Justizia unibertsalaren printzipioa oinarritzat hartuta aurkeztu zuten salaketa, eta, hainbat oztopo gainditu ostean, 2006an tramiterako onartu zen. Genozidioaren gisako krimenak, naziotasuna gorabehera, nonahi jazarri behar direla dio justi-

zia unibertsalaren printzipioak, Espainiako Botere Judizialaren Lege Organikoko 23.4 artikuluan jasotzen denez. «Droga trafikatzaileei ezartzen zitzaien, polemikarik gabe, diktadoreekin hasi arte». Pinocheten eta Guatemalako auziak izan zituzten aurrekari. Ehunka lekukotasun lortu zituzten, baita froga dokumentalak ere; Tibeten isilpean sartu, eta grabazio ugari atera zituen Blake Kerr mediku estatubatuarrari esker. Wangchen biktimak eman zen lehen lekukotasuna. Kerrek ere eman zuen bere testigantza.

PP eta PSOE elkar hartuta Ikerketak, Txinako Gobernuaren presioen gainetik, aurrera jarraitu zuen. Baina 2008ko udaberrian, Pekingo Olinpiar Jokoen bezperan, goia jo zuen polemikak. Beste salaketa bat aurkeztu zen, 2008ko errepresioagatik, eta liskar diplomatikoa piztu zen. Azkenean, pre-

‘‘

Halako krimenen aurka irmo agertzen ez bagara, gu geu izan gintezke hurrengo biktimak» JOSE ELIAS ESTEVE MOLTO Nazioarteko Zuzenbidean doktorea

sioei men egin, eta, PPk eta PSOEk elkar hartuta legea aldatu zuten, halako auziak ikertzeko baldintza zorrotzagoak ezarrita. Horrek 2008ko salaketa artxibatzea ekarri zuen. Helegitea aurkeztuta dago, eta Gorenaren erabakiaren zain daude. Lehenengo salaketak, ordea, aurrera jarraitzen du. Auzitegien bidea ixteak arrisku argi bat duela dio Esteve Moltok. «Biktimak beren buruari galdetzen hasiak dira ea ez ote duten indarkeria erabiltzera jo beharko nazioarteak kasu egiteko. 53 urte daramate modu baketsuan borrokan. Zer egin? Erantzuna egunkarietan da egunotan: beren buruari su eman diete zenbait monjek, eta gazteenak indarkeriaren aukera planteatzen hasi dira». Inpunitatearen aurkako borroka denon ardura dela ohartarazi du: «Herritarrok ez bagara halako krimenen aurka irmo agertzen, gu geu izan gintezke hurrengo biktimak».


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.