Reglas del juego en euskera

Page 1

GURE ESKUBIDEEN ALDE JOLASTUKO??

多多JUGAMOS POR NUESTROS DERECHOS??


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

Naiz eta azkeneko 20 urteetan zehar munduko haur askok berauen bizitzak hobetu dituzten hezkuntza, osasun zerbitzu eta besteen artean, parte hartze prozesuetako protagonistak izateko baliabide eta bideak ireki zaizkielako, oraindik haur asko eta asko, milioiak, berauen superbizitzea ziurtatzen duten beharrezko zerbitzuen falta dute, gaixotasun eta desnutrizioaren aurrean oso ahul aurkitzen direlarik... Horregatik haur eta helduak, haurren eskubideen nazioarteko egoeraz, “eskubideen jabe� izate kontzeptuaz eta honek hiritar moduan dakarren arduraz kontziente egiteko helburuaz, Calcuta Ondoan-etik, lankidetza jolasa baten bidez, egun ematen diren desberdintza eta injustizia egoeren inguruan azterketa eta hausnarketa sakonagoak egitea sustatuko duten tresna ezberdinak landu nahi ditugu. Denontzako hobeagoa izango den mundu baten lorpenean subjektu aktiboak izaten lagunduz. Calcuta Ondoanen 10 urte inguru Indian lanean daramagu eta horregatik, egoera orokorrak lantzeaz gain, beti egiten dugun moduan, Indian erdiratuko gara, herrialde honekin dugun konpromisoan oinarrituz. “Gure eskubideak ezagutu ditzagun Kultur artekotasunaz, ingurumenarekiko errespetuaz, bidezko merkataritzaz eta haurren eskubideez gauza berriak irakatsiko dizkigun lankidetza jolasa dugu. Hau guztia, Haurren Eskubideen Konbentzioaren onarpenaren 20.urteurrenarekin bat etorriz. Jolas egiteko prest?

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

2


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

LABURPENA  Zeini zuzenduta: 4-12 urte bitarteko haurrak. 6 jokalari gehienez  Kontzeptu nagusiak -Haurren Eskubideak. Gizarte Justizia -Kultur artekotasuna -Elkartasuna -Ingurumenarekiko errespetua eta bidezko merkataritza -Gatazkak eta konponbideak -Aldaketa prozesuen sustapena  Iraupena: Zehaztugabea. 8 eskubideak Portu arte.  Helburu Orokorra: Parte hartzaile guztien artean eskubide kopuru gehiena lortzea.  Helburu espezifikoa: Haurren eskubide eta ardurak ezagutu eta hauen inguruko hausnarketa egin Indiano emakumeen egoera inguruko sentsibilizazioa eta berauek bultzatutako garapen proiektuen ezaguera. Bidezko merkataritza inguruko sentsibilizazioa eta aktibismoa sustatu. Kultur artekotasuna: Ezberdinak diren gauzen aberastasuna balioetsi. Behar berdinak baina kultura ezberdinak. Errespetuz jokatzeko ezagutza handitu eta Lankidetzaren eskuko errespetua eta kultu arteko errespetua sustatu.

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

3


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

 Beharrezko materiala: - Taula - 6 fitxa -Dadoa -“Lortutako Eskubideen” zerrenda - Mezuak: Urratutako Eskubideak, Ashak dio…,Gatazkak, Hondamendi Naturalak, Bidezko Merkataritza eta 0 pobrezia. -Lortutako eskubideen argazkiak  Hautatutako Eskubideak: Naiz eta Aldarrikapenak 54 artikulu izan ,guk ondorengoak hautatu ditugu lantzeko: 1.-BERDINTASUNA. Haur guztiak berdinak gara (diskriminazio eza): haur guztiok haurren eskubideen adierazpenean jasotzen diren eskubide guztiak ditugu. Ez du axola nongoa zaren, zure sexu edo azal kolorea, zein erlijio duzun, ze hizkuntza hitz egiten duzun, zure familiaren egoera ekonomikoa edota minusbaliotasunen bat pairatzen duzun. 2.-FAMILIA eta ETXEA: Haur guztiek dute etxe eta jantzi egoki bat izateko eskubidea. Haurra ez da beren gurasoengandik banandu behar, beraren onerako komeni ez bada behintzat. Zure gurasoak bananduta badaude, biekin egoteko eskubidea duzu. Gurasorik ez baduzu edo zugandik urrun egonez gero, zure kultura eta etnia errespetatzen duen babes eta laguntza izateko eskubidea duzu. Gainera, zugatik erabakitzen duten pertsonek zure garapen eta ongizaterako egokien dena egin beharko dute.

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

4


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

3.-OSASUN ARRETA JASOTZEA: Osasun maila handienaz bizitzeko eskubidea duzu (edateko ura eta garbitasun eta elikadura egokia ere horren barruan sartzen dira) bai eta gaixo zaudenean mediku zainketa egokiak jasotzeko eskubidea ere. Gobernuek beste herrialdeekin batera elkarlanean jardun behar dute eskubide hori ziurtatzeko 3.-OSASUN ARRETA JASOTZEA: Osasun maila handienaz bizitzeko eskubidea duzu (edateko ura eta garbitasun eta elikadura egokia ere horren barruan sartzen dira) bai eta gaixo zaudenean mediku zainketa egokiak jasotzeko eskubidea ere. Gobernuek beste herrialdeekin batera elkarlanean jardun behar dute eskubide hori ziurtatzeko. 4.-ELIKAGAIAK JASOTZEA: Zure garapen fĂ­siko, psikologiko eta soziala ahalbidetuko duen elikadura egoki bat izateko eskubidea duzu. Zure gurasoak dira horren arduradun, baina elikadura hori ziurtatu ezingo balute, agintariek lagundu beharko diete. 5.-ESKOLARA JOATEA, HEZKUNTZA: Hezkuntzarako eskubidea

duzu. Lehen hezkuntzak nahitaezkoa eta doakoa izan behar du. Bigarren hezkuntza izateko erraztasunak eman behar dizkizute, baita unibertsitate ikasketak egiteko ere. Eskolako zigorrak ezin dira iraingarriak edota duintasun gabekoak izan.

6.-JOLASTEA: Jolasteko, atsedenaldirako eta kultur jardueretarako eskubidea duzu 7.-ZURE EGOERARENTZAT EGOKIAK DIREN ZAINKETAK JASOTZEKO ESKUBIDEA: minusbaliotasun psikologiko edo fisiko bat pairatuz gero, zure hezkuntza eta formakuntza ziurtatuko duten zainketa eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea duzu, gogobeteko bizitza bat izan dezazun. 8.-ZURE HITZA ENTZUTEKO ESKUBIDEA: Iritzia emateko eta iritzi hori, zure adin eta heldutasunaren arabera, kontuan har dezaten eskubidea duzu, pertsona helduek zure inguruko erabakiak hartu behar dituztenean. Honetan, zure pentsaerak, kontzientziak edo erlijioak ez du axolarik

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

5


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

 Laukien deskribapena eta ordena: 1. Laukia “Haurren Eskubideen Konbentzioa” (HEK): Marko beltz orokorra. 1 zenbakia

“Lortutako Eskubide” 8 lauki: Marko berezia dute. Honek kolore ezberdinak ditu; arrosa, morea, horia, berdea, laranja eta urdina ( azkena errepikatua).Zenbakia izar baten barnean ageri da. Zenbakiak: 2,5,7,9,12,15,19,22 “Urratutako Eskubideen” 3 lauki. Marko laranja orokorra. Zenbakiak: 3, 10, 20

“Eskubidez Eskubide” 3 lauki. Marko hori orokorra..Zenbakiak: 8, 11,16,21,24

“Gatazka eta Hondamendi Natural” 2 Lauki: Marko gorri berezia. Zenbakia tximista baten bornean ageri da. Zenbakiak: 13 eta 18

Bidezko merkataritza eta 0 Pobrezia 2 lauki ”: Marko berde orokorra. Zenbakiak: 6 eta 23

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

6


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

“Ashak dio…” 3 lauki. Marko urdin orokorra. Zenbakiak: 4,14,17

ORAIN IKUS DEZAGUN ZOLA JOLASTEN DEN… Laburpena: -Lankidetza jolasa: Parte-hartzaile guztiak talde berekoak dira eta helburua denon artean betetzekoa da. Ez da lehiatze joko bat, hortaz, denek irabazi egiten dute. Txandaka dadoa botatzen doaz taulan aurrera egiten dutelarik. Helburua eskubideen 8 laukietatik pasatzea da ( lortutako eskubideak) -Jolasa 1. laukian hasten da, Haurren Eskubideen Konbentzioaren laukian eta eskuinerantz doa. 26. laukira ailegatzerakoan, atzera egiten da, 8 eskubideak lortu arte. Kasu honetan, lehenengo laukira ailegatzen bada berriro ere, norabidea berriro eskuinerakoa litzateke. Horrela beti 8 eskubideak lortu arte. - Lauki mota bakoitza, berezia da eta gauza ezberdinak suposatzen ditu. Begiratu jolasaren arauak -8 eskubideak lortzen direnean “Haurren Eskubideen Ezagutzaile eta Babesle” titulua jasoko dute. Jolasaren arauak: 1 laukia , HEK: Jolasaren hasiera. HEKren adierazpena eta eskubideen esanahiaren esplikazioa (eranskina). Berriro ere lauki honetan eroriz gero, HEK zer den eta eskubide bat zer den galdetu.

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

7


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

 “Lortutako Eskubide” 8 lauki: Identifikazioa

8 eskubideetatik, eroritakoa zein den asmatu behar da. Horretarako, eskubideen zerrendan egiaztatuko dute. Honekin, argazki bat harremanduta doa txikienentzako( eranskina) Asmatuz gero, eskubidea eskuratzen dute. Eskubide zerrendan eskubide hau badugula seinalatuko dugu. Asmatzerakoan, gainera, eskubidearen izena ozenki esango du talde osoak. Lortu dugun eskubide lauki batean berriro ere eroriz gero, dadoa berriro bota egingo da eskubide horretatik aurrera eginez. ”Urratutako Eskubide” 3 lauki: Haurren eskubideen urraketak islatzen dituzten mezuen irakurtzea. ( eranskina) Irakurri ondoren, hurrengo jokalariak botako du dadoa. Lauki hauetan erortzerakoan, beti mezu ezberdin bat irakurriko da (anexo).  “Eskubidez Eskubide” 5 : Oraindik eskuratu ez den eskubide bat lortzeko aukera ematen du. Hemen erortzerakoan, mota berdineko beste lauki batetara mugitu behar da eta bertan, oraindik eskuratu gabeko eskubide bat hautatzen da, lauki haraino mugituz berriro ere. Ezin da hautatu jada eskuratuta dugun eskubide bat . Ozenki esango da “eskubidez eskubide eskubidea baitut”  “Gatazka” lauki 1”: Gatazka ebazpena Galdera bat egiten da ( eranskina) eta jada eskuratutako bi eskubide galtzen dira. Horietako bat berreskuratu ahal izango da galderari erantzun egokia emanez. Talde moduan erantzun daiteke.

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

8


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

 “Hondamendi Natural” lauki 1”: Erabateko eskubideen urraketa Hondamendi natural bat islatzen duen egoera bat irakurtzen da ( eranskina). Jada eskuratu den eskubide bat galtzen da, hondamendi mota hauek eskubideen erabateko urraketa suposatzen baitute. ”Ashak dio...” 3 lauki. Mezu positiboak eta ikasteko gauza berriak Ashak (jolasaren protagonista) adierazi nahi duen mezu positiboetako bat irakurtzen da ( eranskina) Lauki hauetan erortzen den bakoitzean, oraindik eskuratu gabe dagoen eskubide bat lortzen da. Mezuan agertutako egoerarekin harremanean egon behar du.  “ 0 Pobrezia lauki 1: Ikaskuntza eta kontzientziazioa Pobrezia 0 plataformaren esplikazioa. Zer da eta helburuak adieraziko dira ( eranskina). Zatika esplikatzen joan. Berriro ere hemen eroriz gero, informazioa handitu. Oraindik eskuratu gabe dagoen eskubide bat lortzen da.

”Bidezko merkataritza lauki 1: Ikaskuntza eta kontzientziazioa Bidezko merkataritza kontzeptuaren esplikazioa. Zer den eta bere helburuak adieraziko dira ( eranskina). Zatika esplikatzen joan. Berriro ere hemen eroriz gero, informazioa handitu. Oraindik eskuratu gabe dagoen eskubide bat lortzen da. JOLASAREN AMAIERA: 8 eskubideak eskuratu direnean, parte-hartzaileek “Haurren Eskubideen Ezagutzaile eta Babesle” titulua jasoko dute.

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

9


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

10


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

ERANSKINAK  “LORTUTAKO ESKUBIDEEN” ZERRENDA 1.-BERDINTASUNA. Haur guztiak berdinak gara (diskriminazio eza): haur guztiok haurren eskubideen adierazpenean jasotzen diren eskubide guztiak ditugu. Ez du axola nongoa zaren, zure sexu edo azal kolorea, zein erlijio duzun, ze hizkuntza hitz egiten duzun, zure familiaren egoera ekonomikoa edota minusbaliotasunen bat pairatzen duzun.

2.-FAMILIA eta ETXEA: Haur guztiek dute etxe eta jantzi egoki bat izateko eskubidea. Haurra ez da beren gurasoengandik banandu behar, beraren onerako komeni ez bada behintzat. Zure gurasoak bananduta badaude, biekin egoteko eskubidea duzu. Gurasorik ez baduzu edo zugandik urrun egonez gero, zure kultura eta etnia errespetatzen duen babes eta laguntza izateko eskubidea duzu.

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

11


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

Gainera, zugatik erabakitzen duten pertsonek zure garapen eta ongizaterako egokien dena egin beharko dute.

3.-OSASUN ARRETA JASOTZEA: Osasun maila handienaz bizitzeko eskubidea duzu (edateko ura eta garbitasun eta elikadura egokia ere horren barruan sartzen dira) bai eta gaixo zaudenean mediku zainketa egokiak jasotzeko eskubidea ere. Gobernuek beste herrialdeekin batera elkarlanean jardun behar dute eskubide hori ziurtatzeko.

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

12


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

4.-ELIKAGAIAK JASOTZEA: Zure garapen fĂ­siko, psikologiko eta soziala ahalbidetuko duen elikadura egoki bat izateko eskubidea duzu. Zure gurasoak dira horren arduradun, baina elikadura hori ziurtatu ezingo balute, agintariek lagundu beharko diete.

5.-ESKOLARA JOATEA, HEZKUNTZA: Hezkuntzarako eskubidea duzu. Lehen hezkuntzak nahitaezkoa eta doakoa izan behar du. Bigarren hezkuntza izateko erraztasunak eman behar dizkizute, baita unibertsitate ikasketak egiteko ere. Eskolako zigorrak ezin dira iraingarriak edota duintasun gabekoak izan.

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

13


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

6.-JOLASTEA: Jolasteko, atsedenaldirako eta kultur jardueretarako eskubidea duzu

7.-ZURE EGOERARENTZAT EGOKIAK DIREN ZAINKETAK JASOTZEKO ESKUBIDEA: minusbaliotasun psikologiko edo fisiko bat pairatuz gero, zure hezkuntza eta formakuntza ziurtatuko duten zainketa eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea duzu, gogobeteko bizitza bat izan dezazun.

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

14


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

8.-ZURE HITZA ENTZUTEKO ESKUBIDEA: Iritzia emateko eta iritzi hori, zure adin eta heldutasunaren arabera, kontuan har dezaten eskubidea duzu, pertsona helduek zure inguruko erabakiak hartu behar dituztenean. Honetan, zure pentsaerak, kontzientziak edo erlijioak ez du axolarik.

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

15


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

MOZTU JOLASTU AHAL IZATEKO

 ZER DA ESKUBIDE BAT?: Zer da eskubide bat? Denak alai bizi gaitezen zuk egin dezakezuna eta besteek zugatik egin behar dutena dioen arau/lege ( eskubide eta ardurak) bat da

ZER DA HAURREN ESKUBIDEEN KONBENTZIOA? Zer da HEK? Orain dela 20 urte “adierazpena ” izena duen liburu bat idatzi zuten munduko pertsona talde bat da. Adierazpen hau, haurrak babesten dituen eta munduko haur guztiek izan behar dituzten eskubide zerrenda bat da. Zerrenda hau munduko gobernuei aurkeztu zioten eta haiek hau betetzeko konpromisoa hartu zuten. Konpromisorik hartu ez zuten bi herrialde besterik ez dago: Somalia eta Estatu Batuak. Azaroaren 20an ( 1989) sinatu egin zen eta Haurren Nazioarteko Egunarekin bat dator. Hortaz, azaroak 20 bakoitzean bi gauza garrantzitsu ospatzen ditugu: Haurren Nazioarteko Eguna eta Haurren Eskubideen Konbentzioaren onarpena

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

16


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

17


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

ďƒ 0 POBREZIA Estatu mailako 400 erakunde ezberdinek osatutako talde bat da. Denek helburu berdina jarraitzen dute: pobreziaren aurkako borroka. Hau lortzeko: -Nazioarteko lankidetzan lan egiten dute -Gobernuei pobreziaren, gosearen, giza eskubideen urraketaren e.a-en erauzketaren kontra borrokatzea eskatzen diete. -Berauen lana ezagutu eta nazioarte mailan ezagutu dadin lan egiten dute. Honela proposamen eta konponbide berriak lortuz. Oso kontuan dituzte Garapenerako Milurtekoko 8 Helburuak 1.- Ertzeko probrezia eta gosea erauzi/desagertarazi 2.- denontzako lehen hezkuntza lortu 3.-Genero berdintasuna eta emakumeen autonomĂ­a sustatu 4.-Haurren heriotza-tasa jaitsiarazi 5.- Amen osasuna hobetzea 6.- Hiesari, paludismoari eta bestelako gaixotasunei aurre egitea. 7.- Ingurumen iraunkorra bermatu 8.- Garapenerako mundu elkarte bat sustatu

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

18


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

19


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

ďƒ BIDEZKO MERKATARITZA Erosketak egitea, gure eguneroko aktibitateetako bat da. Baina horrek ingurugiroan eta munduko biztanleengan duen eragina ez dugu kontuan hartzen. Munduko beste biztanle guztiek guk bezain beste erosiko balu bizirauteko, beste 4 planeta behar izango genituzkeela kalkulatzen da. Horregatik, ezertarako balio ez duten erositako gauza kopuruaz kontziente izateaz gain, erosten ditugun gauzen ezaugarriak ezagutu behar ditugu, besteen artean, nola landu, ekoiztu eta saldu egiten diren. Bidezko merkataritza produktuak saltzen dituzten pertsonak produktuak ekoiztu eta landu dituzten pertsonei prezio duin baten ordainketan oinarritzen den salerosketa sistema bat da. Horrela pertsona horiek bizitza duin bat izatea lortzen dute. Honela, soldata duinak, pertsonen eskubideen babesa, emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta haur esplotazioaren gaitzespena ziurtatuz. Kalitatezko produktuak dira eta gainera ingurugiroari errespetu osoa diote. Gure hirian honelako produktuak saltzen dituzten dendak aurkitu daitezke.

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

20


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

21


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

 KENDU DIZKIGUTEN ESKUBIDEAK. “ESKUBIDE URRATUAK”. ( **= txikienentzako egokituak) Zenbait herrialdetan haur batzuek fabriketan lan egiten dute egun osoz. Ezin dira eskolara joan, ezin dute lagunekin jolas egin edo beren familiaz disfrutatu.

Ezagutzen ditudan hainbat eskolatan, mutilek ez diete neskei futbolean jolasten uzten, neskak baitira.**.

Nire herrialdean batzuetan neskak ezin dira eskolara joan, gurasoek etxean gelditzeko eskatzen baitiete, garbiketa egin, janaria prestatu eta anai-arrebak zaintzeko. Hori neskei bakarrik eskatzen diete, mutilei ez.

Nire lagun bat, Iker, ezin da nirekin trenean etorri, gurpil aulkian dagoelako eta aulkia ezin baitu trenean igo. **

Asharen bizilaguna gaixotu egin da eta ezin da medikuarengana joan, oso garestia baita. Bere familiak ezin du medikua ordaindu.**

Nire lagun Arjun dabilen eskolan ez diete hitz egiten uzten, ezta iritzia ematen ere. Entzun eta esanak betetzen dituzte soilik… eskolaz aldatu nahi du, horrek geroz eta tristeago jartzen baitu.

Hainbat herrialdetan gurasoek beren alabak oso txikiak direnean ezkontzen dituzte, 12 urte izanda ere. Ordutik aurrera ezin dute ez jolastu ez ikasi. Senarrentzako gauzak egiten, lanean eta seme-alabak zaintzen ematen dute egun osoa.

Munduko leku batzuetan, alaba bat izateak tristura handia ematen die gurasoei, alabek semeek baino gutxiago balio dutela pentsatzen baitute.

Badira oraindik pertsona asko munduan ezberdinak diren beste pertsonak baino gutxiago balio dutela pentsatzen dutenak. Azal kolorean desberdinak, erlijioan desberdinak, edo pentsaeran ezberdinak.

Herrialde batzuetan, familiek egunean behin edo bi egunetan behin besterik ez dute jaten. Hau okerragoa da oraindik ere haur eta aitonamonentzat, lanik egiten ez dutenez, familiako beste kideei baino gutxiago jaten ematen baitiete. Hori gertatzen da adibidez Afrikako zenbait herrialdetan**

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

22


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

23


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

Indian badira mediku eta ospitaleetatik oso-oso urruti dauden herriak. Jendeak 3 ordu egin ditzake ospitaleetaraino ailegatzeko. Egunak ere eman ditzakete, gehienetan oinez joaten baitira.**

Munduko hainbat lekutan etxetik ateratzen ez diren umeak ere badira, oinez ezin ibili eta berauen familiek ez baitute dirurik gurpil-aulki bat erosteko.**

Badira munduan zenbait herrialde gerra garaian umeak soldadu izatera deitzen dituztenak. Ez zaie axola ume izan edo ez.

Nire lagun Maiteren gurasoak oso arraroak dira‌ etxeko lan guztiak egitera behartzen dute eta bere anaia Oier, bitartean, sofan etzanda egoten da. Batzuetan ezin da atera jolastera, etxeko lanak oraindik bukatu ez dituelako.

Munduko hainbat herrialdetan umeak ez dira eskolara joaten, eskolak oso urruti baitaude eta inork ezin baititu bertaraino eraman. **

Zenbait herrialdetan badira oso pobreak diren pertsonak, horien artean umeak, eta oso etxe txikietan bizi izaten dira. Batzuetan 15 lagun ere bizi dira etxe txiki horietan. Nik horrelako etxeak ezagutzen ditut hemen, Donostian.

Pertsona heldu batzuek uste dute umeek esaten dutena ez dela garrantzitsua, soil-soilik ume izateagatik.

Munduko hainbat hiri eta herritan ez dago etxeetaraino ailegatzen den edateko urik. Batzuetan ez dago ezta komunik ere. Hori oso kaltegarria da osasunerako, batez ere haurren osasunerako, hauek errazago gaixotzen baitira.

Zenbait herrialdetan familia batean jateko nahikoa ez dagoenean, haurrei janari gutxiago ematen zaie, garrantzitsuak ez direla pentsatzen baita, lanik egiten ez dutelako. Eta neskak badira, oraindik okerrago.

Hainbat herrialdetan kalean bizi diren haurrez inor ez da arduratzen. Haur horiek ez dute etxerik izaten eta bizirik irauteko lan egiten dute, baita eskean ibili ere.

www.calcutaondoan.org.

Zenbait sendagilek ez dituzte beste azal-kolore, kultura edo erlijioetako umeak tratatu nahi. **

Familia gabeko ume askok, munduko hainbat lekuetan, kalean eskean egiten dute zerbait jan ahal izateko. **

Sartu dokumentua eskuratzeko

24


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

25


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

Badira munduan haur asko, egunean 12 ordu lan egin ondoren, arroz plater bat besterik jaten ez dutenak.

Badira gerrak irabazteko umeak soldadu moduan erabiltzen dituzten herrialdeak.

Munduko zenbait familiatan, helduak elkarrekin hizketan ari direnean, umeei ez diete parte hartzen uzten. Batzuetan zigortu ere egiten dituzte edozer gauza esaten badute. Neskak izanez gero, zigorrak askoz gogorragoak izaten dira.

Zenbait eskolatan ez dago haur guztientzako adina material, eta elkarrekin banatu behar izaten dute. Zenbait lekutan ez dago ezta koadernorik ere

Munduko eskola askotan, irakasle bakarra dago herriko haur guztientzat. Horregatik, gela berean 4, 7 eta 13 urteko neska-mutilak ere egoten dira. Irakaskuntza ezin da haur guzti horientzat behar bezala moldatu, eta horregatik, askotan soilik azkarrenek ikasi egiten dute.

Gatazkak eta hondamendi naturalak direla eta, ume asko errefuxiatuen kanpamenduetan bizi dira. Haur horiek mutur-muturreko egoeretan bizi dira, etxe egokirik gabe, batzuetan familiarik gabe, eta eskola eta osasun zerbitzu egoki gabe askotan. Elikadura eta higienea ere kalitate txarrekoak izaten dira.

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

26


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

27


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

 “ASHAK DIO...”. ( **= txikienentzako egokituak). Besteek zu ondo tratatzea gustuko al duzu? Orduan badakizu zer egin behar duzun, ezta? Besteei ere tratu ona eman. Modu honetan ez da konpondu ezin den arazorik!!!

Badakizue herrialde askotan zaborra bota aurretik gauza bakoitza material-motaren arabera bereizten dela? Material hauek bereizten dira: organikoa, plastikoa, papera-kartoia eta beira. Modu honetan gutxiago kutsatu eta lurrari kalte gutxiago egiten zaio.

Nire herrialdean munduan diren erlijio guztia topa daitezke. Gehienak hinduistak gara. Bata bestea errespetatzen dugu eta beste erlijioez ere ikasi egiten dugu. Nire erlijioa ezagutzen al zenuen?

Ba al dakizue zein den gustukoen dudan gauzetako bat? Irakurtzeak liluratzen nau. Ez ditut liburu asko baina nire lagunekin trukatu egiten ditut. Arretaz irakurtzen dut eta askotan irakurritakoa niri gertatzen zaidala amesten dut. Horrela batzuetan Indian, bestetan Italian, bestetan Ruandan, Bolivian… nago. Asko gustatzen zait, ze gainera beste kulturetako gauza asko ikasten ditut.

Nire herrialdean —Bharat esaten diogu gure hizkuntzan— era askotako arraza, erlijio, hizkuntza eta pertsonak daude. Munduan jende gehien duen bigarren herrialdea da, Txinaren atzetik. Mila milioi pertsona baino gehiago gaude bertan eta gehienak nekazari-herri txikietan bizi gara.

Kalkuta, New Delhi edo Bombay-en antzeko hiri handietan ez zara inoiz aspertzen. Bada beti zerbait ikusteko, ikasteko, entzuteko… berria den zerbait, hainbeste pertsona mota, kolore, itxura, jantzi mota…!! Egun osoa ere kalean eserita egon zintezke begiratzen, barre egiten eta ikasten.

Bazenekien margotzeko, irakurtzeko eta eskolako lanak egiteko erabiltzen ditugun orriak zuhaitzetatik ateratzen direla? 12 orri egiteko, zuhaitz bat mozten da. Horregatik aholku bat eman nahi dizuet: paperez ahalik eta gehien baliatu, bi aldeak erabiliz… eta ez bota benetan beharrezkoa ez bada.

Badakizue zer den birziklatutako paper bat? Paperontzira botatako paper bat da baina prozesu ezberdinen ondorioz, berriro ere erabilgarri bihurtzen da. Modu honetan ez dira hainbeste zuhaitz mozten… esango dizut zenbat zuhaitz aurrezten diren, entzun: 12 orri bakoitzeko zuhaitz bat, 1,40 litro ur, gasolina ugari, eta zaborra ere bai.

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

28


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

29


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

Badakizue arroza Indiako elikagai nagusia dela? Munduko beste herrialdeetan ere egunero edo ia egunero jaten dute, adibidez, Indonesian, Korean, Vietnamen, Thailandian, Japonian‌ ezagutzen beste herrialderen bat? ( Txina) ** Donostiatik bisitan etorri zen neska batek gauza barregarri bat kontatu zidan: esan zidan zuen herrialdean udan hondartzara nire azal-kolorea hartzera doan pertsona asko dagoela!!!Buf, ni eguzkitatik beti ihesean ibiltzen naiz!! **

Nire amonak Shanti izena du eta 60 urte ditu. Izugarri gustatzen zait berarekin egotea. Gauza interesgarri asko dakizki eta ahal duen bakoitzean kontatu egiten dizkit. Gero neuk nire lagunei esaten dizkiet. ** Badakizue ze izen duen Indiako emakume eta neskek kopetan daramaten puntu gorria? Tika edo Bindi. Kopetaren erdian jartzen da; bertan, nire erlijioaren arabera, jakintzaren erdigunea dago. Jakituriari eskapo egiten debekatzen dio. **

www.calcutaondoan.org.

Arjun izena duen lagun bat dut eta gurpil-aulkian dabil. Orain dela gutxi arte ezin zen eskolara joan, bertan eskailera asko baitaude. Horiek igotzen lagunduko dion makina baten esperoan gaude. Bitartean egunero irakasle batek bera igo eta lagunen artean aulkia igoko dugula hitzartu dugu. Badakizue nola harrapatzen ditugun gaixotasun gehienak? Higiene edo garbitasun egoki bat ez izateagatik harrapatzen ditugu. Horregatik, nire amak ez gaixotzeko esplikatutakoa kontatuko dizuet: komunetik ateratzen naizen bakoitzean eskuak garbitu behar ditut, baita jan aurretik ere. Hortzak garbitu behar ditut jan ondoren eta litxarreria eta gozo gehiegi ez jan. Gutxienez bi egunetan behin dutxatu behar dut eta azkazal motzak eramaten saiatu behar dut. ** Nire amatxo bere lagun batzuekin elkartzen da aurrezten ikasteko. Bere lagunak ere emakumeak dira eta guztien artean, pentsatu, lan egin eta aurrezten ikasteko moduak aurkitzen saiatzen dira. Horri esker iturri bat erosi ahal izan dugu. Eta gainera askoz denbora gehiago dugu guretzat, orain inork ez baitu errekara joan behar ur bila.

Nire hizkuntzan zerbait esaten ikasi nahi? Kaixo “Namaskar� esaten da eta esaterakoan eskuak elkartu eta beste pertsonari irribarre egiten zaio.**

Sartu dokumentua eskuratzeko

30


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

31


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

Nire hizkuntzan gauza berri bat esaten ikasi nahi? Eskerrik asko “Donewad” esaten da** Bazenekien criquet-a dela Indian gehien gustatzen zaigun kirola? Football-ean jolastea ere gustatzen zaigu, aita eta amatxotan, ezkutaketan… Zuek bezala, ezta? Badakizu nola duen izena gure amatxo eta amonek daramaten jantziak? Sarie izena du eta 7 metroko oihal bat da. Luzea da oso eta bere koloreak ederrak dira. Handi egiten naizenean nik ere sarie horietako bat jantziko dut.**

Bazenekien Indian arroza egunero jaten dugula? Nire herrialdean landatzen dugu. Amak saltsa ezberdinez prestatzen du eta oso ona dago. Gainera oso osasuntsua da.** “Oihaneko liburua” ipuinak ni bizi naizen lekuaz hitz egiten du, bazenekien? Filma ikusi edo ipuina irakurtzen duzun hurrengoan gogora zaitez nitaz!!** Ni bizi naizen lekuan euri asko egiten du eta ez dugu ur arazorik baina Indiako beste eremu eta leku batzuetan basamortuak daude eta jendeak ez du edateko urik ere. Nire amak ura ezin dela xahutu dio, beste pertsonek ere behar baitute.**

Zure hiria oso garbi dagoela ikusi dut. Ni herri batean bizi naiz eta hura ere garbi dago, zikinkeriak lurrera botatzen ez direla irakatsi baitigute. Baina Kalkutan zikinkeria asko dago eta hori ez dago batere ondo. Zuek paperontziak erabiltzen dituzue, ezta?**

Bazenekiten India dela urtero filma gehien egiten duen herrialdea? Batzuetan zinemara noa eta gustukoen ditudan pelikulak dantza asko dituztenak dira.**

Indian hizkuntza desberdin asko hitz egiten dira. Nire eskolan Bengali-a, Hindi-a eta Ingelesa erakusten didate. **

Indian bero handia egiten du eta nire herrian ez dago igerilekurik baina ibai bat dugu. Gehien gustatzen zaidana nire lagunekin jolastea eta bainatzea da.**

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

32


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

33


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

Nire etxea oso txikia da eta 8 pertsona bizi gara bertan: nire aitona-amonak, gurasoak, nire hiru anaiak eta ni. Lekurik ez dago ia baina ez zait axola, beti baitut zeinekin jolastu.**

www.calcutaondoan.org.

Behin zoologikora eraman ninduten eta animali ugari ikusi nituen. Polita izan zen baina esan didatenez Indian tigreak eta animali basatiak daude oihanetan... eta libre bizi dira!!! Horiek bai zorionekoak!!

Sartu dokumentua eskuratzeko

34


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

35


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

ďƒ GATAZKA. ( **= txikienentzako egokituak). Eman irtenbidea hurrengo egoerei:

Herrialde batean gatazka bat hasi egiten da bi taldeen artean. Bi talde horietako zuzendariak ados daude haurrak soldatu moduan erabiltzearekin. Nola konponduko zenukete egoera hau? a)

Borrokatzen utziko nieke, garrantzitsuena gatazka irabaztea baita.

b) Haurrei erabakitzen utziko nieke gatazkan parte hartu nahi duten edo ez c) Gatazka gelditu egiten da pertsona guztiek haurrek babes berezi bat behar dutela ulertzen baitute.

Herrialde batean gatazka bat hasten da pertsona talde batek bere jainkoa besteak baino hobeagoa dela esaten baitu. Beste batzuk ordea, berea hobeagoa dela diote. Jendea kalera atera eta borrokan hasten da. a)

Borroka askoren ondoren, herrialdea bitan banatzen dute. Jainko batean sinesten duten pertsonak, alde batean eta beste jainkoan sinesten dutenak beste aldean bizitzen dira ordutik. Honek familiak desegiten ditu.

b) Sinesle gehien dituen taldeak beste taldea bere jainkoan sinestera behartzen du. c)

Eztabaida askoren ondoren, guztien erlijio eta sinesmenak errespetatuz biziko direla erabakitzen dute, honek herrialdeko pertsona oro asetzen baitu, erlijio gaiaren gainetik.

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

36


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

37


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

Gure bizilaguna den herrialdeak, bat-batean, guk gure herrialdeari uko egin eta berauen herrialdean sartzea nahi duela dio. Ez bagara bateratzen, indarrez sartuko dira. a)

Gure herrialdean sartzen uzten diegu, gu baino indartsuago baitira eta bestela galtzen aterako ginateke

b) Gure herrialdean sartzen uzten diegu, baina trukean, gure erlijio, kultura eta hizkuntzak errespetatzea eskatzen diegu. c) Gaizkiulertu batek gure bizilagunak izandako jokaera eragin duelaz ohartzen gara hainbat eztabaida ondoren. Azkenean, mugak ireki eta bakean bizitzea erabakitzen dugu, mugek ez baitute hainbeste garrantzirik.

Herrialde batek ahul zein txiroak diren pertsonengatik gauza on asko egiten dituen lehendakari bat du. Herrialde honetan badira oso ondo bizi diren pertsonak, aberatsak. Hauek ez dute gustuko lehendakariak hainbeste esfortzu egitea txiroenak diren pertsonengatik. Horrela, egun batean, kartzelan sartzen dute, gizarteak hautatu ez duen beste lehendakari bat jarriz. a)

Lehendakari berriari postu berrian utzi eta bere iritziarekin desadostasunean dauden pertsonak kartzelaratzen uzten diogu.

b) Lehendakari berriarekin desadostasunean dauden pertsonak beste herrialde batera bizitzera doaz. Lehendakari berriari desadostasunean gaudela helarazten diogu, egin duena bidezkoa ez dela adieraziz, gizarteak ez baitu bere burua hautatu lehendakari bezala. Erretiratu egiten da, aurreko lehendakaria kartzelatik ateraz.**

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

38


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

39


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

Herrialde batean aberatsak direnak, diru gutxiago duten pertsonekin oso gaizki portatzen dira. Diru gutxi dutenak, haserretu eta denak borrokan hasten dira.** a)

Aberatsek diru gutxiago dutenak kartzelan sartu egiten dituzte eta arazoa bukatu egiten da.

b) Denak hitz egiten jartzen dira eta berauen egoerak adierazten dituzte. Batak bestea ulertu egiten du eta berriro ere lagun bihurtzen dira. Arazoa bukatu egiten da.**

Herrialde batek diamante asko ditu. Bere bizilaguna den herrialdeak inbidia dio eta diamanteak lapurtzen saiatzen da. Gatazka bat hasten da‌** a)

Bakean uzteko, diamanteak dituztenak, ez dituztenei hilero hainbat diamante emango dietela promes egiten diete, bakean utz ditzaten.

b) Diamanteak dituen herrialdeak inbidia duen herrialdearekin hitz egiten du. Diamante horiek gabe bere gizarteak bizi, eskolara joan, jan e.a ezin duela adierazten dio. Orduan inbidia dutenak egoera ulertu, berriro ere lagun bihurtu eta alde egiten dute.**

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

40


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

ďƒ HONDAMENDI NATURALAK

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

41


Gure Eskubideen Alde Jolastuko? 2010

2004/12/26, TSUNAMIA Sri Lanka, India, Tailandia eta Indonesian. Itsasoan ematen den lurrikara batek olatu erraldoi bat eratu eta itsasertzera ailegatzean aurkitzen duen guztia eramaten du. Honi Tsunami deritzo. Jendea etxe, eskola, kotxe e.a gabe gelditu zen, urak dena eraman baitzuen. Jende asko ito egin zen. 187.000 hil eta 43.000 desagertu egon zirela estimatzen da. Oraindik aurkitu ez diren pertsona asko dago.

2009/04/06 LURRIKARA, L´Aquila, Italia. Lurrikarak etxe eta eraikin asko bota zituen eta horrek 300 pertsona inguru hil zituen. Asko eta asko etxe, eskola, lantoki e.a gabe gelditu zen.

2008/05/02, Chaiten sumendiaren ERUPZIOA, Txile. 20.000 pertsona zituen hiri bateraino iritsi eta lurperatu egin zuen labak. Denek ihes egiteko aukera izan zuten, baina oraindik etxe, lan, estola, ezer gabe gelditu den jende asko utzi zituen. Hiria desagertu egin da, bertako pertsonak hiri gabe utziz.

1998ko urriaren 22tik azaroaren 5era, Mitch URAKANa. Ertamerika. Urakana haize eta euri oso gogor multzo bat da. Honek, ertamerikako herrialde asko jota utziz ituen. Itsasikaren, erupzioen, lurrikaren antzera urakanak ere oso arriskutsuak dira. Etxeak, eskolak, bulegoak e.a desagertzen dira... baita jendea ere. Mitch-aren ondorioz, 11.000 pertsona hile gin ziren.

SUTEAK. Urtero tenperatura altuek eta mendietan pilatutako zaborrek eragiten dituzte. Beste hondamendi naturalen antzera, ingurugiroari mina egiteaz gain, hiri asko desegiten dituzte. Biztanleak beste lekuetara bizitzera joan behar izaten dute, dena galdu egiten baitute.

www.calcutaondoan.org.

Sartu dokumentua eskuratzeko

42


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.