1 minute read
ETXEBIZITZA
Etxebizitza duina eta egokia izateko eskubidea (etxebizitza eskuratzea eta sostengatzea)
Etxebizitza desberdintasunaren oinarrizko motorra da, eta funtsezko faktorea gizarte-bazterkeriako dinamiketan. Etxebizitza duina eskuratzea eskubide eskuraezina da etxearen segurtasunik eza eta desegokitasuna pairatzen duten familia askorentzat, eta eragin nabarmena du baliabide ekonomikoetan, osasun-egoeran eta gazteenen bizi-proiektuetan.
754 pertsonak jaso dute bide-laguntza etxebizitzaren esparruan. (%35 ♀)
420 pertsonak jaso dute bide-laguntza etxebizitzaren esparruan. (%35 ♀)
152 pertsonek Caritas
Bizkaiaren laguntza jaso dute Fundación Eguzkilore etxebizitzetan. (%52 ♀)
Etxebizitza giza eskubide gisa hartuta, arlo honek esku hartzeko, sentsibilizatzeko eta eragiteko jarraibideetan laguntzen die Caritas Bizkaiako agenteei.
Sareetan parte hartzea:
• EAPN Euskadi: Etxebizitza eta etxerik gabekoen taldea
• Etxebizitzako Politika Publikoen Talde Konfederala
• REAS Euskadi: Etxebizitza Taldea
Caritas Bizkaiak bat egin du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak sustatutako Etxebizitzaren aldeko 2023-2036ko Itun Sozialarekin. Honako hauxe dugu helburu: pertsona guztientzat eta, batez ere, zaurgarrienentzat etxebizitza duinerako eskubidea bultzatzea, ituneko eragile sinatzaile guztien laguntzaz.
EGUZKILORE FUNDAZIOA
• 120 etxebizitza
• 320 pertsona etxebizitzetan. 215 heldu, 105 adingabe
• Guraso bakarreko 26 familia (%99, emakumeen ardurapean; 51 adingabe)
• Adingabeentzako 3 etxe eta emantzipaziorako etxebizitza bat: 55 adingabe (%40 emakumeak)
• Gizarte-erakundeei egindako 18 kontratu
• Derioko Seminarioko egoitza bat Ukrainako errefuxiatuentzat; 159 lagun bizi dira bertan (%59 emakumeak. 115 heldu, 44 adingabe)