1 minute read
SUSTAPEN SOZIAL ETA PERTSONALA
Gizarteratzeko eskubidea. Komunitate bateko kide izatea.
Inklusio soziala eta pertsonala hobetzearen aldeko apustua, taldeproiektuen bidez: ikastaroak, tailerrak, prestakuntza-saioak, ikasketa kolektiboak. Horien bidez, parte-hartzaileek aurrera egingo dute prozesu hauetan, besteak beste: autoerrealizazioa, autozainketa, komunikazioa, pertenentzia-sentimendua, harremanak eta parte hartzen jakitea, sartuta dauden sistema soziokomunitarioan integratu ahal izateko.
1.477 pertsonak jaso dute bidelaguntza. (%77 ♀)
472 pertsonak egin dituzte hizkuntza ezagutzeko ikastaroak (gaztelania eta euskara).
(%67 ♀)
699 pertsonak harremanen arloko jardueretan parte hartu dute (eskulanak, joste-lanak…), pertsonen arteko loturak ezartzeko eta norberaren hobekuntzarako zein elkarbizitza sozialerako oinarrizko trebetasun interesgarriak eskuratzeko.
(%88 ♀)
39 pertsonak (%69 ♀) eta haien familiek ACCEDE Proiektu eredugarri konfederalaren laguntza jaso dute, ekintza integral, antolatu eta koordinaturako ibilbideak garatzeko, sustapena zein enplegurako orientazioa bultzatzeko eta eskubideak eskuratzen eta erabiltzen laguntzeko.
400 pertsonak gizarte eta lan arloko dinamizaziorako jardueretan parte hartu dute (sukaldaritza, zainketak, alfabetatze digitala…), enplegagarritasunerantz suspertzeko asmoz. (%75 ♀)
Sustapen Sozial eta Pertsonaleko arloak aukerak eskaintzen ditu ikasteko gaitasunak, harreman-mailak eta parte-hartze soziala, autonomia eta gizarte- eta lan-aktibazioa hobetzeko. Esku-hartzeko lerroak:
Esku-hartze ildoak:
• Harremanak. Gaitasun teknikoren bati buruzko ezagutzak lantzen dituzten tailerrak garatzen ditu, parte-hartzaileentzako harreman-espazio bat erraztera bideratuta daudenak. Ildo horretan bertan txertatzen dira hurbilketa sozial eta bateratua sustatzen duten partaidetzazko esperientziak
• Gizarte eta lan arloa. Gizarteratzeko eta laneratzeko planteamenduetara bultzatzen duten espezialitate profesionalekin hasierako harremana ezartzea ahalbidetzen duten prestakuntzaekintzak garatzen ditu. Lerro honetan sartu dira alfabetatze digitaleko ikaskuntza-proposamenak
• Hizkuntza. Komunikazio- eta ikaskuntza-beharrak hizkuntzaren aldetik konpontzen dituzten tailerrak garatzen ditu. Hizkuntzaren eduki linguistikoak eta soziokulturalak aurreikusten dira, metodologia praktikoekin