1 minute read

Udalekuak

Monika Martín Familia Haremanen Arloa arduraduna

Iaz bezala, uda honetan ere eguneko udalekuak eta landa-koloniak izango ditugu. Horietan erakundeko haurrak 7 egunez elkarrekin bizi ahal izango dira, egunez eta gauez, adin txikikoekin veste ume batzuekin batera.

Tximeletako udalekua aisialdi eta astialdi hezitzaileko gunea da, eta uztailean eskaintzen zaie caritaseko proiektuetako haur guztiei. Aurten, zehazki, hilaren 3tik 13ra bitartean egingo da. Jarduera hau Ahizpa pasionistak eta Jesuitak elkarteekin egindako lankidetzari esker egin daiteke. Ahizpa pasionistek eta jesuitek boluntariotza- eta fede-esperientzia partekatua antolatzen dute boluntario-talde gazte batentzat. Talde horrek bere denbora, gogoa eta ilusioa jartzen ditu San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoetako 50 bat haurren zerbitzura.

Landa-koloniak Caritas Bizkaian finkaturiko esperientzia dira, eta beti oso ondo baloratu izan dituzte bai haurrek bai familiek. Ingurune natural batean jolasean eta aisialdi hezitzailean egun batzuez gozatzeko aukera ematen du, txikienentzat hain beharrezkoak direnak. Aurten bi aste izango dira, bata bestetik bereizita. Lehenengoak ekainaren 26tik uztailaren 2ra bitartean joango dira eta bigarren txanda uztailaren 17tik 23ra. Horiek guztiak Orozkora joango dira. Ingurune horretan, aisialdirako eta hezkuntzarako egun batzuk izango dituzte.

Landa-koloniak gauzatu ahal izan dira boluntarioen laguntzari eta Caixa Pro Infancia programari esker.

Guztira, 100 haur inguruk gozatu ahal izango dituzte jarduera horiek ekainean eta uztailean. Eta 15 boluntario inguruk errealitate desberdinak ezagutzeko aukera izan dute, eta beren ekarpena egin dute, gizarte hau mundu hobea izan dadin.

This article is from: