1 minute read

gurasoekin, haurren proiektuetatik

Leire Cordero

Familia-Harremanen arloa

Bizkaiko Caritasen haurtzaroko proiektuetan parte hartzen duten haurren familiekiko lana aspalditik egiten ari garen lana da. Familia-elkarrizketen, talde-bileren edo banakako saioen bidez, haien errealitatera hurbiltzen gara, ikuspegi integral batetik.

Ildo horretatik, joan den ikasturtean, Familia Harremanen arlotik ekimen berri bat jarri genuen abian, gurasoentzako taldeko prestakuntza saioak egiteko asmoz. Hori guztia, seme-alaben hezkuntzan laguntzeko gaitasunak lortzeko helburuarekin: arauak eta mugak, pantailak arduraz erabiltzea, etab.

Esperientzia oso positiboa izan zen, eta horregatik 2022/23 ikasturtean berriro errepikatzea erabaki genuen, aurreko ikasturtean hasitako lana sendotzeko zenbait hobekuntza sartuz. Guztira, 86 saio egin dira (4 Bizkaiko Caritasen haurtzaroko proiektu bakoitzean), eta 140 familia inguruk parte hartu dute.

Las mujeres valoran positivamente esta iniciativa, pues es un espacio diferente, dedicado a ellas, en el que pueden disfrutar de un ocio saludable, estableciendo relaciones, haciendo equipo, y sobre todo favoreciendo el auto cuidado.

Agradecer a la Federación vizcaína de Baloncesto, Bilbao Kirolak, Diputación Foral de Bizkaia y a nuestro equipo de voluntariado, que hacen posible que se desarrolle la actividad.

Ekimen hau Gobernuaren Aukerak Suspertzen programaren barruan dago, eta aukera ematen digu adingabeekin egiten ari garen lana osatuko duen hezkuntza-ikuspegitik lan egiteko eta familiengana hurbiltzeko. Familiekiko lana etorkizuneko inbertsioa dela uste sendo batetik abiatzen da lan hori, ezinbestekoa baita pobreziaren belaunaldien arteko transmisioaren eragina geldiarazteko.

This article is from: