![](https://assets.isu.pub/document-structure/230602073352-690d44ec4ee443fdc12df797f376471c/v1/19144e0e907cafe6c1346ef481f9f201.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
BERBA-KAFEA. EUSKARA EZ-FORMALA
Erabiltzeko Beste Ekimen Bat
Normalizazio Batzordean kezka handia dugu euskara ez-formala erabiltzeko zailtasunarekin. Ikasgela barruko dinamika ez da nahikoa euskararen erabilera bermatzeko. Ikasleak egoera ez-formal batean elkartu nahi ditugu hizkuntza erregistroa aldatu eta konfiantza handiagoz hitz egin dezaten. Horretarako, Batxilergoko 1.mailako eta DBH4ko tutoretza orduak baliatu nahi ditugu, orain arte ikasgela barruan landu den gai bat beste ikuspegi batetik lantzeko.
Ekimen honek BERBA-KAFEA du izena, eta
Eskolako Arreta Soziosanitarioko tailerrean gauzatu nahi dugu. Asmoa da euren kezketako bat izan daitekeen gai bat planteatzea, eta horretaz hitz egiten duten bitartean kafe edo kola-kao bana hartzea. Dinamika hau tutorearen gidaritzapean egingo dute eta Normalizazio Batzordearen laguntza ere izango dute.
Ez da makala erronka, baina ezinbestekotzat jotzen dugu gure gazteon euskara beste dimentsio batera eramatea, eta horretan buru-belarri aritu nahi dugu.
TRABAJANDO JUNTOS. EL NUEVO PAPEL DE LA EMPRESA EN LA FP
Los pasados 4 y 5 de mayo se ha celebrado en Santiago de Compostela la 9º edición del Congreso de FP que organizan anualmente la Asociación FP Empresa y CaixaBank Dualiza. Javier Laiseca y Sergio San Martín han participado en esta edición que bajo el lema Trabajando Juntos;“El nuevo papel de la empresa en la FP” ha pretendido dar un impulso a la nueva colaboración entre centros de FP y empresas que se producirá tras la implantación de la Ley de FP. Además, Somorrostro ha recogido el reconocimiento por el proyecto de innovación “Laboratorio 5G”
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230602073352-690d44ec4ee443fdc12df797f376471c/v1/cfd9f1fd70a685ada452c43cbe8e4dcf.jpeg?width=720&quality=85%2C50)