Euskal mitologiaren jainkoak eta jeinuak

Page 1

1


Gida hau, Izaki Mitologikoen proiektuaren produktu bat da, irakurlea euskal izaki mitologikoengana hurbiltzen duena bere irakurketarekin. Liburuxka hau posible izatea lortu duten ikasle-idazleak honako hauek izan dira: Iranzu Aguirregoicoa, Ane Arana, Izan Arlaban, Iraia Artieda, Sahats Artola, Asier Iriarte, Naroa Irisarri, David Lopez, Iker Sainz, Maram Toumi eta Norberto ViĂąas. Eskerrik Asko.

Egileak: PIXELA 2017/18 Ikasturtea Abartzuzako Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa Foruen Enparantza, 6 31178 Abartzuza (Nafarroa) 2


AURKIBIDEA Akerbeltz………………………………4.orrialdea Basajaun………………………………5.orrialdea Galtzagorriak………………………….6.orrialdea Herensugea…………………………...7.orrialdea Jentila………………………………….8.orrialdea Lamia…………………………………..9.orrialdea Mari……………………………………10.orrialdea Olentzero……………………………..11.orrialdea Sorgina……………………………….12.orrialdea Sugar………………………………….13.orrialdea Tartalo………………………………...14.orrialdea

3


AKERBELTZ Aker beltz baten itxurako jeinua da hau. Etxe-abereen zaindari eta sorgin nahiz aztien buruzagi azaltzen da. Ezaugarri onuragarriekin agertzen zaigu batzuetan, eta beste zenbaitetan bere alde iluna erakusten digu. Alde ona erakusten duenean Mariren antzeko dohainekin agertzen zaigu, eta zenbait jeinuren nagusia edo buruzagia da. Ahalmen horiez gain, eragin ona du bere babesera utzitako animaliengan, eta abere horiek sendatzeko gaitasuna ere badu. Sorginen eta aztien batzarrak zuzentzen dituenean, Aker nahiz Akerbeltz deitu, bere alde ilunarekin azaltzen zaigu. Batzar horiek akelarreak deitzen dira. Mundu guztian zabaldua dagoen euskal hitz honen jatorria Zugarramurdi herriko haitzulo sarreran dagoen zelaitxo batean dago.

ELEZAHARRA Elezaharrek diotenez, batzar haietan Akerbeltz edo Aker adoratzen zuten kristau-mezaren parodia eginez. Bertan, ogia, arrautzak eta dirua eskaintzen zioten. Jeinuak bere jarraitzaileei predikuak igorri ondoren, giza haragia jaten omen zuten mahai baten inguruan. Jan-edanaren ondoren, txistuaren doinua lagun, Akerbeltzek dantzan jarduten zuen sorginekin. Eta gehiegizko edanaren ostean, partaide guztien artean sexu harremanak edukita amaitzen zuten akelarrea, orgia batean. Akelarrea amaitzean, sorgin eta azti guztiak Akerren esanak betetzera joaten ziren beren bizitokietara.

Asier I. 4


BASAJAUN Bere izenak dioen bezala, ‘basoko jauna, jaun basatia’ dugu jeinu ezagun hau. Basoaren sakonean edo leku garaietan dauden haitzuloetan bizi da Basajauna. Pertsonaia honek gizon handi eta izugarri baten itxura du. Gorputza ilez estalia du, adatsa belaunetaraino iristen zaio, eta aurpegia, bularrak eta sabela ia guztiz tapatzen dizkio. Oinetako bat gizakienaren modukoa da, eta bestea oinatz borobil batez osatua dago.

ELEZAHARRA Elezaharrak dioenez, behin batean, San Martiniko izeneko gizon ausart batek bi burdin zatiren soldatzea egiteko moduaren sekretua atera omen zion. San Martinikok ba omen zekin Basajauna gai zela burdina soldatzeko, eta sekretua atera nahian Kortezubiko bailaran berak ere b azekiela zabaldu omen zuen. Orduan, Basajaunak berria zabaltzen ari zenari honela galdetu omen zion: - San Martinikok ur buztintsuarekin ihinztatu dizkit burdin zatiak ala? - Ez du egin, baina egingo du! - erantzun zion aldarrikariak. Horrelaxe, bi burdinzati galdatzeko buztin urtsua erabiliz, San Martinikok lortu zuen soldatzea. Hortik aurrera, munduan zehar edatu zen burdina soldatzeko modua.

Sahats A. 5


GALTZAGORRIAK Galtza gorriz jantzitako gizontxo txiki-txikiak dira galtzagorriak. Bizkorrak, biziak, onak eta jostalariak dira etxeko jeinu laguntzaile hauek. Jabeak orratzontzi edo kutxatxo batean izaten ditu, eta bere esanetara daude edozein lanetan laguntzeko, lan hori sinesgaitza izanda ere. Bizileku duten orratzontzia irekitzean, nagusiaren buru inguruan biraka hasten dira zer egitea nahi duen etengabe galdezka. Jabeak agindutako lanak egiten egoten dira gauez, eta, etxekoen pozerako, hurrengo goizerako amaituta izaten dituzte lanak. San Joan bezperako gauean, sasi baten gainean, orratzontzia edo bestelako ontzi bat utziz gero, Galtzagorriak bertara etortzen dira, eta haien jabe egiten zara.

ELEZAHARRA: Bizkaiko Kortezubi herrian kontatzen denez, gizon batek Galtzagorri batzuk erosi omen zituen behar batzuk egiteko. Orratzontzia ireki eta lan bat agindu zien, eta haiek berehala egin zuten. Gero beste lan bat egiteko esan zien, eta baita egin ere hauek. Hirugarren eskakizuna bete ondoren, Galtzagorriak zer egin behar zuten galdetu zioten nagusiari. Nagusiak, orduan, gizontxo txikiekin nazkatuta, galbahe batean ura ekartzeko agindu zien. Lan hau ezin izan zutenez burutu, erretratu egin omen ziren.

Maram T. 6


HERENSUGE Suge itxura duen jeinu gaizto eta beldurgarria dugu hau. Elezahar batzuetan, zazpi buru ditu, baina gehienetan bakarra duela kontatzen da. Haitzuloetan bizi da, eta soilik gosea asetzeko ateratzen omen da bizilekutik. Haitzulo inguruko larreetan dabilen ganadua bere hatsaren bitartez erakartzen omen du Herensugeak, eta elikatzeko etxe-abere horiek jaten ditu. Beste zenbait lekutan diotenez, gizon-emakumeen haragia jaten du. Kontakizun askotan, herriko jendeak, aldian behin, pertsona bat eman behar dio Herensugeari, hark jan dezan; horrela, aseta egoten da piztia eta herritarrak lasai egon daitezke.

ELEZAHARRA Orain dela aspaldi, erregea herri eder batean bizi zen, eta inguruko haitzulo batean bizi zen zazpi buruko herensuge izugarri bat. Jeinu gaiztoak herriko jendea irensten zuen, eta, hala beharrez, Herensugearekin tratu bat egin zuten. Urtean behin neska gazte bat eskaintzen bazioten herensugeari, bakean utziko zituen hark.

IKER S.

7


JENTILA Euskal Herri osoan da entzuna pertsonaia mitologiko ezagun hau. Gipuzkoan batez ere, baina Bizkaian, Nafarroan, Araban nahiz Lapurdin ere ageri zaizkigu jeinu honi buruzko aipamenak. Jentlak kristautasunaren aurretk lurralde horietan bizi ziren pertsona fedegabeak omen ziren. Izena 'gentl' hitz latndarretk dator, eta horrela deritzoten pertsona fedegabeei. Kristautasuna etorri zenean, beraien bizimodua aldatu egin zen, eta mendian bizi ziren, bakarrik, etxe urrunetan, beste herritar kristau guztengandik aldenduta. Besteengandik aldenduta bizi baziren ere, fededunekin bakean bizi ziren. Kristauek jentla deitzen zioten pertsona fedegabeari. Gizaseme basatak, erraldoiak eta indartsuak ziren, harkaitz puska ikaragarriak urrutra botatzen zituztenak.

ELEZAHARRA: Behin batean, Jentilek, Aralarko muino batean jolasean ari zirela, laino argitsu bat ikusi omen zuten hurbiltzen ekialdetik. Izututa, jakintsu nagusi batengana jo omen zuten. Jakintsuak, laino distiratsua ikusi zuenean, honela esan zuen: “Kixmi jaio da, gure askaziak berea egin du, bota nazazue amildegitik behera�. Jentilek jaurti zuten agurea, eta, lainoa atzetik zutela, korrika abiatu ziren mendebalderantz. Arraztarango aranera iritsi zirenean, harri zabal handi baten azpian sartu omen ziren ezkutatzeko asmotan. Geroztik, harlauza handi horri Jentillarri deitzen zaio, eta herri sinesmenak dio azken Jentilak bertan hilobiratuak daudela. Jentillarri hori, benetan, historiaurreko monumentu bat da, trikuharri bat da, hain zuzen ere. Ondoko irudian agertzen zaigun trikuarria da Aralarko Jentilarria.

Norberto V. 8


Lamia Erdi emakume erdi animali da.Jeinu honek emakume eder baten itxura du gorputzaren erditik gora,eta hankak oiloarenak,ahatearenak,nahiz ahuntzarenak bezalakoak ditu.Aldiz,kosta aldean,gorputz erditik behera arrain tankera hartzen dute.Lamien zereginen artean honako hauek zeuden:artilea haritu,trikuharriak,etxeak eta eliza eraiki,eta arropak garbitu.

Elezaharra Elezaharrak dionez,Anboto eta Arangio artean egoten taldearekin egoten zen artzain bati maiz agertzen omen zitzaizkion Lamiak,eta oso ongi pasatzen omen zuen hark, dantzan ibiltzen baitzuten airean. Batekin harreman sendoa gora egin zuen,eta etxeraino ere laguntzen omen zion.Behin batean,eraztun bat oparitu zion Lamiak artzainari,eta ezkontzeko hitza eman zioten elkarri.

Ane A. 9


Mari Euskal mitologiako jeinu garrantzitsuena da Mari, beste jeinu guztien buruzagia edo nagusia. Justiziaren jainkosa dugu Mari, zintzotasunaren defendatzaile eta injustizien aurrean zorrotz jokatzen duena. Jeinu honek gezurra, lapurreta, emandako hitza ez betetzea, pertsonenganako errespetu eza eta harrokeria arbuiatzen ditu; aldiz, besteenganako laguntasuna saritzen du. Naturaren indarra irudikatzen du, eta, bere botere ahaltsuarekin, naturako indarren arteko oreka mantentzen du. Naturaren erregina da, eta, Mari hurbil denean, ekaitza etortzen da.

Elezaharra: Amezketan kontatzen zutenez, ba omen ziren zazpi urte Mari Txindokiko bere haitzulotik desagertu zela. Baina zaldi bat zeruan hegan ikusi zutenean eta izugarrizko euri jasa hasi zuenean, herritarrak berehala konturatu ziren Mari bueltatu zela. Marizulo kobazuloa zuen bizileku, eta urrez estalia zuen. Dena urrezkoa omen zen barruan, altzariak ere bai. Behin batean, asteak euritan egon ondoren, atertu eta lainoak urruntzen ari zirenean, Txindokiri laino-txapela gelditu zitzaion tontorrean. Orduan ohartu ziren Marik labea piztu zuela.

Iranzu A 10


OLENTZERO Gipuzkoako leku askotan, eta baita Nafarroan ere, Olentzaro deitzen zaio mendian txabola batean bizi den ikazkin xelebre bati. Gabon egunean, etxekoak oheratutakoan, tximiniatik sartzen da Olentzaro Gabon suarekin epeltzera, eta, horregatik, egun horretan, garbi egon behar du tximiniak. Herri batzuetan, lastoz eta trapuz egindako panpina bat ateratzen zuten Gabon egunean, eta herriko plazan erretzen zuten. Beste batzuetan, gazte bat ikazkin mozorrotzen zen, eta Gabon gauen eskean ateratzen ziren gazte taldeak. Gabon suak eta enborrak, nahiz Olentzeroren panpina erretzeak zerikusia dute suarekin, eta, San Joanetan bezala, solztizioaren ospakizun paganoa dagoela dirudi sustraian. Olentzaro hitzaren esanahiaren inguruan, ohar gaitezke, �aro� azken partikula garai bat izendatzeko modua dela. Esan daiteke beraz, lehen, neguko solstizioaren inguruko garaia adierazten zuela, eta gaur egun, berriz, pertsonaia bat.

ELEZAHARRA: Elezahar batzuk beldurra eragiten duen Olentzero bat irudikatzen dute. Elduaienen (Gipuzkoa) diotenez, Olentzero gabon gauean menditik herrietara etortzen da, eta etxeko tximinitik jeisten da, bizkarrean ote-txorta duela eta eskuetan igitaia. Tximinia ordurako garbi ez badago, etxeko guztiei lepoa mozten die.

Naroa I.

11


Sorgina Mari, Etsairen edo Akerbeltzen esanetara dagoen emakumezko jeinu gaiztoa da Sorgin. Aparteko doaiak ditu, eta hari egozten zaizkio uztaren hondatze ezustekoak, errota eta burdinolen matxurak, gaixotasun eta heriotza misteriotsuak, itsasontzien urperatzeak, eta abarrak. Berain izatea zalantzan jarri dutenei, sorginek eman diete erantzuna esaldi honekin: "Ez geala, bageala, amalaumilla emen geala". Jeinu honen eraginez, sorginduak dauden pertsonei ere sorginak deitzen zaie. Gehienetan emakumezkoak dira, doai bereziak dituzte, eta gaiztakerietan jarduten dute. Emakume hauek taldean dihardute, eta, data jakinetan, gauez ospatzen dituzten batzarretara joaten dira hegan. Gizakiaz gaindiko dohain hori lortzeko, ukendu batez igurzten dira, eta esaldi hau esaten dute: Sasi guztien gainetik eta odei guztien azpitik. Sorginen bilkura horiei akelarreak deitzen zaie.

Elezaharra Elezahar batek dio emakume bat gauero gelditzen omen zela haritzen etxeko sukaldean ,eta,egunero katu beltz bat agertzen zitzaiola leihotk .Gau batean emaztearen ordez senarra gelditu zen andre mozorrotuta,eta,katua,etortzean ,honda ezan zion :gizonezkoa haritzean?eta gizonak erantzun:katua eta hitz egiten?orduan senarrak makilaz kolpatu omen zuen .Hurrengo egunean,auzokide bat besoz apurtuta azaldu zen ,eta orduan konturatu ziren herrikoak emakume hura sorgina zela

Iraia A. 12


SUGAR Sugaar suge ar izugarria da; lur azpian bizi da, eta leizeetatik nahiz zuloetatik kanporatzen da. Mariren senartzat daukate Azkoitian, eta ostiraletan Marirekin elkartzean, izugarrizko ekaitza pizten omen da. Deabru gaiztotzat hartzen dute Betelun, Nafarroan, eta Ataunen diote gurasoen esanak ez badira betetzen Sugaarrek zigortu egiten duela. Leku batzuetan kontatzen dute tximista bezala zeharkatzen duela zerua, burua eta buztana sutan dituela.

ELEZAHARRA Elezaharrak kontatzen du Dimako bi gaztek Baltzolako haitzuloan ikusi zutela Sugaar. Gazteenak, harrikada batez, buztana moztu omen zion sugetzarrari; nagusiak, aldiz, anaiaren jokabidea desegokitzat jo zuen. Handik urte mordoska batera, anaia nagusiari, bere herritik urrun zebilela, herrimina sartu omen zitzaion, eta, instante batean, Baltzolako leizera eraman omen zuen gizaseme misteriotsu batek. Eta agurtzerakoan, urrez gainezka zegoen kutxa bat oparitu zion, eta anaia gaztearentzat, gerriko gorri bat. Gazteak ez zuen jantzi nahi izan gerrikoa, eta gaztainondo bati lotuta utzi zuten. Zuhaitzak berehala hartu zuen su, eta leku hartan zulo bat besterik ez zen gelditu. Orduan konturatu ziren Sugaar zela gizon misteriotsu hura.

Izan A. 13


TARTALO Begi bakarreko gizon erraldoia da jeinu gaizto hau, lanbidez artzaina. Herrietako gazteak bahitu eta jan egiten ditu pizti anker honek, eta, hori dela eta, izua eragiten du Euskal Herriko zenbait bailaratan. Munduko mitologia ezberdinetan oso ezaguna da ziklope hau. Greziar mitologia klasikoan, naiz, Kantabriakoan eta Gaztelakoan aurkitu genezake. Azken hauetan “Ojancano� izena hartzen du.

Elezaharra Elezaharrak dioenez, joan ziren bi anaia mendira ehizan egitera, eta izugarrizko ekaitza etorri omen zitzaien gainera. Babesteko asmotan, inguru haietan zegoen etxola handi batean gorde ziren. Berehala, atzetik artalde bat sartu zen, eta, haiekin artzaina, begi bakarreko gizon handi bat. Sartu ahala, harri handi batekin itxi zuen sarrera, eta berehalaxe konturatu zen bi anaiak barruan zeudela. Orduan, Tartalok esan zien anaietan nagusiena jango zuela afaltzeko, eta gaztea hurrengo egunerako utziko zuela. Horrela, bada, sartu zion burruntzia anaia zaharrenari, erre zuen sutan, eta jan egin zuen. Betekadaren ondoren, lurrean etzanda, zerraldo gelditu omen zen lotan. Hura ikusirik, AntimuĂąok, anaia gazteak, burruntzia sutan goritu eta begi bakarrean sartu zion. Tartalo marruka altxatu zen, eta, burruntzia begian iltzatua zuela, gaztearen bila hasi zen, baina itsu zegoen eta ardi tartean ezin izan zuen aurkitu anaia gaztea. Goizean, ateko harritzarra kendu, eta irteeran kokatu zen hanka zabalik. Ardiei banan-banan haien izenez deitu, eta hanka tartetik ardiak kanporatzen hasi zen, anaia gaztea harrapatzeko asmotan. Gazteak, ardi larru bat bizkarrean zuela, lau hankatan, beste ardiekin batera, kanpora ihes egin zuen artzainaren hanka tartetik. Tartalok igarri egin zuen, eta, gaztearen hanka hotsa jarraituz, haren atzetik abiatu zen lasterka. Gazteak, osin batera jauzi egin, eta alde egin zion igerian. Tartalok igerian jakin ez, eta putzu sakonean ito omen zen.

DAVID.L

14


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.