Dantzaz-Konpainia CV euskaraz

Page 1

Argazkia | Jose Usoz


DANTZAZ KONPAINIA Egoitza Donostiako Artelekun-Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Garaikideko Zentroa- duen konpainia profesional bat da. Dantzaz plataformaren mende dago eta lorbide profesional gisa funtzionatzen du Europa guztitik datozen dantzarientzat. Zuzendari Adriana Pousek sorkuntza-proiektu berrien ardura dauka eta nazioartean ospetsuak diren koreografo nagusiekin lan eginaz garatzen ditu (Itzik Galili, Lukas Timulak, Eric Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Martin...), antzokientzako eta bestelako espazioentzako ekoizpenak garatuz... 2008tik aurrera, ehun eta berrogeita hamar emanalditik gora eskaini dituzte ,70.000 ikusle inguru hartuz, Europa osoan zehar: Espainia, Frantzia, Alemania, Polonia, Txekiar Errepublika, Suitza... Bere dantza-programak nazioarteko mailakoak dira, ikusle adituen zein ikusle berrien gozamenerako sortuak. Dantza asko maite dutenentzat eta inoiz dantza ikuskizunik ikusi ez dutenentzat, beren adina dena delakoa ere. Dantzaz Konpainiak, halaber, ezohiko espazioentzako ekoizpenak garatzen ditu: kalea, hondartza, parkeak, eraikinak eta leku ospetsuak. Egun, Dantzazeko dantzari ohi askok Europako dantza konpainia ospetsuenetan dihardute lanean, honakoak besteak beste: Ballet National de Marseille, Ballet Preljocaj-Pavillon Noir, Ballet de Lorraine, Gauthier Dance, NorrDans, Nurembergeko Baleta, Scottish Ballet, Ballet d'Europe, Malandain Ballet Biarritz, Ballets de Montecarlo‌

Argazkia | Jose Usoz

1


IKUZKIZUNAK 2013 – KAMELEOIA • “Things I Told Nobody” Itzik Galili • “Chameleon” Itzik Galili • “Few Brief Sequences” Jacek Przybylowicz

2013 – NI ESPIOI Kontzeptua eta sorkuntza: Cyril Baldy, Jacopo Godani, Josh Johnson, Jone San Martín Musika: Cyril Baldy

2011 – ARTE-AN (klik egin bideorako) • “Earth Apples” Itzik Galili • “A Place Between” Lukas Timulak • “Flash de Luxe” Itzik Galili

2011 – SARRITSASOAK-NAUFRAGOAK Josu Mujikaren hondartza eta leku irekietarako koreografia, Joseba Sarrionandiaren poematan oinarriturik

2010 – MINTZO • • • •

“Dis-connected” Sophie Antoine “Ballet 101” Eric Gauthier “Smoke Rings” Hilde Koch “Gorputitz” Jone San Martin

2009 – 1.01 • “Ballet 101” y “Bjork Duets” Eric Gauthier • “Songeurs” Christophe Garcia • “Torque” Hilde Koch

2008 – Lur Sagar • “Jaar Eden” Gaël Domenger • “Songeurs” Christophe Garcia • “Earth Apples” Itzik Galili

EMANALDI AIPAGARRIENAK • • • • • • • • • • • • • • •

Eusko Jaurlaritzaren Dantza Garaikidearen Zirkuitoa 2008-2013 Donostiko Dferia 2009-2013 Frantziako Arcachongo “Cadences” festibalaren inauguraketa 2011 “Red Española de Teatros”-en “Danza a Escena” 2011 eta 2013 Teatro Nacional de Praga eta Teatro Metropol ,Txekiar Errepublika 2010 eta 2011 Stuttgarteko Theaterhaus – Gala Gauthier Dance, Alemania 2010-2012 Nafarroako “Escena” festibala 2008-2010 Donostiako Zinemaldia 2010 Poloniako Poznango Dantza Festibala, 2012 “Madrid en Danza” Festibala 2012 “Feria Internacional de Teatro y Danza de Aragon” 2012: Epaimahaiaren aipamen berezia. Donostia 2016rentzako sormen berezi bat bere egoitzarako Biarritzeko “Le Temps d’Aimer la Danse” 2013 Tenerifeko FAM’13 Festibalean, 2013 Argeliako Dantza Garaikideko Festibala, 2013

2


DANTZAZ dantza munduan lehen enplegurako plataforma Dantzaz dantza munduan lehen enplegurako lortzeko plataforma bat da, Euskadin kokatuta, eta europar ikuspuntuarekin. Europa osoko dantzariak biltzen ditu, eta zera eskaintzen die: Dantza formazio irunkorra eta eguneroko oinarrizko entreinamendua. Gainera, arte eskenikoetan eta dantzan birziklatzeko tresnak eskaitzen zazkie. Plataforman dagoen “Dantzaz Konpainia” dantza konpainia profesionalean lan egin, horrela: Nazioartean ezagututako koreografoekin lan egiteko aukera izango dute. Lehenengo esperientzi profesionala izango dute: entseguak, birak... Aholkularitza eta motibazioa. Gure dantzariak europako edo beste lekuetako dantza konpainietan lan izatea gure helburu nagusia da. Horretarako, audizioetara joatera animatzen ditugu, baita haien CVak eta aurkezpenak hobetzen ere. Eta hori egiteko erraztasunak ematen dizkiegu. Euskal dantzariak gure plataforman sartzeko aukera emateko, “MUGI” deituriko “errendimendu handiko zelula” bat sortu dugu, 16 urte gorako euskal dantzarientzako, gure plataforman lanean hasteko eta bertan sartzeko etorkizunean Dantzaz elkarteak oso lan garrantzitsua egiten du gipuzkoan betez ere: sentsibilizazio eta pedagogi lana, ikasleentzako tailerrak eta emanaldiak egiten ditu, eta dantza mundura hurbiltzeko ekitaldi ezberdinak proposatzen ditu, publiko berriak sortzeko, eta koreografo berriak bultzatzeko.

Argazkia | Jose Usoz

3


ADRIANA POUS OJEDA zuzendari artistikoa Dantzazen Zuzendari Artistikoa 2008ztik, proiektuaren burua izan da hasieratik, Dantzaz Konpainiaren ekoizpenen bidez eta nazioartean oso ezagunak diren koreograko garaikideekin lan eginez, europako dantzari gazteei eskarmentu eszenikoa hartzeko aukerak ematen dizkie. Dantzan espezializatutako irakasle bezala, Madrilgo Kontserbatorioaren diploma eta Frantziako Estatuaren Dantza Irakasle diploma ditu. Dantzaz Elkarteak 2002tik egiten dituen proiektuetan parte hartu du, klaseak eta workshopak emanez. Bere eskarmentuagatik, gonbidatua izaten da epaimahaia izateko estatuko eta nazioarteko lehiaketa eta festibaletan. Dantzari bezala, Europan eta Hegoamerikan oso ibilbide luzea eta oparoa egin du 20 urtez konpainia ezberdinetan. Ibilbide horrek estilo koreografiko ugari eta zabalak ezagutzeko aukera eman dio, klasikotik garaikideraino, eta eskenatokian figurarik onenekin aritu da, besteak beste Nureyev, Makarova, edo Bujones. Dantzazen Zuzendari Artistikoa Dantzaz Plataforman ilusioz beteriko Europako dantzari gazteen profesionaltasun bidea bideratzen eta laguntzen du. Dantzari bakoitzaren beharretara bideratutako metodoa, eta energia eta teknikak konpartitzeko era natural eta hurbila erabiliz, dantzariak profesionaltasunerantz bideratzen ditu: talde batean azkar moldatu (atzerritik datozenentzako, baita herri, kultura, eta hizkuntza batean moldatu ere...), estilo koreografiko ezberdinak, birak, beste konpainietan egiteko audizioak... Lan munduan sartzeko laguntzeko esfortzu honi esker, Adriana Pousekin izandako 50 Europako dantzari gazteak baino gehiago Europako dantza konpainia handietan ari dira momentu honetan: Ballets Monte Carlo, Gauthier Dance, Malandain Ballet Biarritz, Ballet Prejlocaj, Nederland Dance Theatre II... Dantzaz Konpainian sormen bakoitzeko kasting-ak kudeatzen ditu, talde osoa zuzentzen du eta prozesuak bideratzen ditu, une guztietan dantzariak lagunduz, energia eta nekea kudeatzen lagunduz, taldeko bizitza, errespetua..., bakoitzak prozesu hauek bizitzen eta kudeatzen ikasteko. Ekoizpen prozesuetan, artista garaikide ezberdinen partehartzea kudeatzen du: Galili, Koch, San Martin, Timulak, Przybylowicz..., errepertorio propio bat eginez, emozioz beterikoa, konpainiari nortasuna emanez, estatuko eta Europako eskenatoki ezberdinetan egindako biretan gero eta ezagunagoa egiteko. Gainera, sormen koreografikoa bultzatzen du, konpainiako dantzari, bertako koreografo eta koreografo berriei aukerak emanez : konpainiarekin lan egiteko aukera, eta prozesu horiek komunitatearekiko harremana izateko aukera. Guzti hori, bide eta erronka berrien bilaketa etengabean: publiko berriak, espazio berriak, tresna berriak : ekintza-ikerketa partehartzailea, nazioarteko proiektu eta koprodukzioak...

DANTZAZ KONPAINIA Arteleku - Dantzagunea Kristobaldegi, 14 E-20014 Donostia (Gipuzkoa) Tel: +34 943 470 021 / +34 629 889 826 dantzaz@dantzaz.net

4


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.