Argazkiak | Jose Usoz
DANTZA LABORANTZAK
ZER DA DANTZAZ? Dantzaz elkartea dantza munduan lehen enplegurako plataforma bat da, Euskadin kokatuta, eta europar ikuspuntuarekin. Europa osoko dantzariak biltzen ditu, eta zera eskaintzen die:
• Dantza formazio irunkorra eta eguneroko oinarrizko entreinamendua. Gainera, arte eskenikoetan eta dantzan birziklatzeko tresnak eskaitzen zazkie:
Koreografia Ekoizpena Finantzak eta kudeaketa Sentsibilizazioa eta komunitatea Lan arriskuak eta lesio-prebentzioa. Euskal dantzak eta dantza tradizionala Beste gai artistikoak: zirkoa, antzerkia, bideo sormena... Prozezuak fundamentu indartsua du: etengabeko praktika. Eguneroko zortzi orduko saioak izango dira, eta dantzari bakoitzaren behar eta indarretan oinarritutako plan bat eratzen da, lan orokorra eta lan pertsonala elkartuz.
• Plataforman dagoen “Dantzaz Konpainia” dantza konpainia profesionalean lan egin, horrela: • nazioartean ezagututako koreografoekin lan egiteko aukera izango dute. • Lehenengo esperientzi profesionala izango dute: entseguak, birak...
• Aholkularitza eta motibazioa. Gure dantzariak europako edo beste lekuetako dantza konpainietan lan izatea gure helburu nagusia da. Horretarako, audizioetara joatera animatzen ditugu, baita haien CVak eta aurkezpenak hobetzen ere. Eta hori egiteko erraztasunak ematen dizkiegu. Euskal dantzariak gure plataforman sartzeko aukera emateko, “MUGI” deituriko “errendimendu handiko zelula” bat sortu dugu, 16 urte gorako euskal dantzarientzako, gure plataforman lanean hasteko eta bertan sartzeko etorkizunean.
1
Zenbat leku dago plataforman eta nola lor daiteke bat? Plataformak, momentu honetan, hamar leku ditu, eta audizio baten bidez lor daiteke lekua. Audizio prozesua irekia da eta etengabea, hau da, edozein lekuko dantzari gurekin harremanetan jar daiteke e-mailen bidez, bere CV bidaliz, eta gure saioetan parte hartzera gonbidatuko dugu, audizioa egiteko, eta itxaron zerrenda izateko. Leku bat izateko, 18 urte baino gehiago izan behar da, eta audizioa gainditzea.
Zenbat leku dago “Mugi-errendimendu handiko zelula”-k eta nola lor daiteke bat?
MUGI-k lau leku ditu eta sartze prozesua Dantzaz-ena bezalakoa da. Euskadin jaioa izan behar da, edo bertan bizi azken 6 urteetan, 16 urte baino gehiago izatea, eta gurasoen edo tutoreen baimena izatea, eta audizioa gainditzea.
Zeintzu dira plataforman aukeratutakoei eskeintzen zaizkien baldintzak? Aukeratutakoek laguntza-poltza daukate haien gastuetarako. Gainera, “Dantzaz Konpainia”-rekin dantzatzen duten bakoitzean, lan hitzarmen bat sinatuko dute, eta altan Gizarte Segurantzan.
2
Eta MUGI-n izateko baldintzak? MUGI-n ez dure laguntza poltsarik, baina “Dantzaz Konpainia (DK)”-rekin dantzatzen duten bakoitzean, lan hitzarmen bat sinatuko dute, eta altan Gizarte Segurantzan.
Zenbat iraun daiteke dantzari baten egonaldia plataforman? Normalean gehienez bi urte iraun daiteke, baina gure lan egiteko era oso malgua da, dantzari bakoitzaren beharretara moldatzeko.
MUGI izateak Dantzaz Plataforman sartzea bermatzen du? Dantzariak ongi aprobetxatzen badu, horrela izan behar litzateke, baina ez da baldintza nahikoa. Eguneroko lana garrantzitsuena da.
3
ZER DA “DANTZAZ KONPAINIA”? “Dantzaz Konpainia” dantza konpainia profesionala da, eta Dantzaz Elkartearen mendekoa da, haien dantzarientzako lan lorbidea da.
• Nola egiten ditu koreografiak eta ekoizpenak? “Dantzaz Konpainia” gonbidatutako nazioarteko koreografoak ditu, guztiak oso ezagunak (Galili, Timulak, Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Martin...) Guztiekin antzokietarako ekoizpenak egiten ditu. Gainera, “Dantzaz Konpainia” ez ohiko lekuetarako ekopizpenak egiten ditu: kalea, hondartza, parkeak, eraikinak eta gune bereziak. Horretarako, Josu Mujika, Jone San Martin, Hilde Koch, eta beste koreografoekin aritzen da lanean. 2013an nazioarteko koreografoekin lan egiten hasiko da eremu honetan ere bai.
DANTZAZ KONPAINIA Niessen eraikina - Dantzagunea Pelotari kalea z/g E-20100 Errenteria (Gipuzkoa) +34 943 02 11 36 / +34 629 889 826 dantzaz@dantzaz.net
4