NAUFR AGOAK
Joseba sarrionandiaren poemetan oinarritutako Josu muJikaren sormena Prentsarako Dosierra
NAUFR AGOAK
dantza proposamena aire zabalean (hondartza, lorategia...)
Naufragoak gara bizi garen gure lur honetan bertan, iraunkor, olatuen artean aldakor den guztiaren erdian, bidaia honetan, geure kulturan bertan baita mugetan ere, itsasoa hormatzat eta lurralde guztien batasuntzat hartuta. Gure etxea eta mundua, etenik ez duen gatazka eta betiereko harremana. Borroka eta krisi baten metafora, orainaldi aztoratu batena eta eraikitzeko dagoen etorkizunarena. Naufragoak produkzio eszenikoarekin harremanetan jartzeko modu berri bat da ere bai, eta esan beharra aldatzen doala espazio eta leku bakoitzera moldatzeko, emanaldia egiten dugun guneetan integratu eta, gune horiek unean une gure izateko ez ezik, “Naufragoak� lana ikustera datorren jendea gugana hurbiltzeko ere. Joseba Sarrionandiaren testuetatik eta, besteak beste, Mikel Laboak eta Jabier Muguruzak, baita Ken Zazpi eta Deabruak Teilatuetan taldeek ere sortu izan duten musikatik abiatuta, Josu Mujikak bizitasun handiko koreografia sortu du, oso grafikoa, hain gertu sentitzen ditugun naufrago hauen unibertsoari irudia, kolorea eta dramatismoa emanez.
Argazkia: Jose Usoz
1
JOSU MUJIKA Maisu ikasketak Gasteizen eta psikologia ikasketak Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan bukatu eta gero, Maurice Béjartek Bruselan zuen mudra eskolan sartu zen 1982an. Dantza ikasketak burututa, Micha Van Hoecke koreografo ospetsuak zuzentzen zuen “Ballet Théatre l‘Ensemble” konpainian hasi zuen bere dantzari karrera. Ondorengo arloak jorratu ditu artista eta aktore gisa buruturiko ibilbidean: dantza | Italia, Belgika, Frantzia eta Euskal Herria opera | Milango Scala, Napoliko San Carlo, Bruselako La Monnaie, Veneziako La Fenice... telebista | Rai1, TF1, ETB... aktore lanak | Maskarada, Hika, Pausoka... Koreografia-lanak egin ditu ere antzerki (Amets beroak), zine (Go!azen...) eta telebistarako (RAI, ETB). Jin Xing (Txina) edo Efva Lijlia (Suedia) bezalako koreografoekin lan egin du. Konpainia eta dantza eta antzerki eskola ezberdinekin lan egiten du dantza irakasle gonbidatu gisa (Centro studi danza - Florentzia, ENT- Iruña…). Eskolen sentsibilizaziorako proiektuaren buru da. Dantzaz Konpainiaren “Naufragoak” ikuskizunaren koreografoa da.
Argazkiak: Gorka Bravo
2
FITXA ARTISTIKOA 2011ko Lekeitioko Kale Festibalarekin batera ekoiztuta.
Koreografoa | Josu Mujika Joseba Sarrionandiaren poematan oinarriturik.
Musika | Mikel Laboa, Jabier Muguruza, Ruper Ordorika, Ken Zazpi, Deabruak Teilatuetan Zuzendari Artistikoa | Adriana Pous Dantzariak | Lionel Ah-Sou, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Stefan Fredriksen, Carlos González, Fem Rosa Has, Alicia Navas, Valentina Pedica, Martxel Rodriguez, Josu Santamaria, Marina Scotto, Beñat Urretabizkaia. Jantziak | Benedetta Orsoli Diseinu Grafikoa | Irene Altuna Ekoizpen Arduraduna | Sofía Alforja Zuzendari Orokorra | Fernando Sáenz de Ugarte
Argazkia: Jose Usoz
3
KRITIKAK Itsasotik dantzaz Konpainiak | Dantzaz Koreografia | Josu Mujika. Lekua | Lekeitioko Isuntza hondartza. Data | 2011ko Uztailak 8 Agus Perez Lekeitioko kale-antzerki jaialdiaren aspaldiko ohitura da festibalerako bereziki sortua den ikuskariren bat ekoiztea, eta aurten ere hala izan da Sarritsasoa lanarekin, Dantzaz konpainiaren zuzendaritza artistikopean. Izenak berak dioen bezala, proiektuaren asmoa zen itsasoaren presentzia nagusia eta Sarrionandiaren indar poetikoa batzea, eta emaitza ikusita, bete-betean asmatu dutela esan dezakegu. Eguneko argia bere azkenetan zegoela heldu ziren naufragoak itsasotik, herriko arraunlariek batel handi batean ekarrita eta, lehorreratu orduko, dantzaren misterioari ekin zioten, banaka gehienbat hasiera batean, bikoteka gero, eta giza multzo indartsuak sortuz beranduago. Kale-ikuskizun bati ezinbestean dagokionez, pisu handia hartu zuen jarduera fisikoak Josu Mujikak diseinaturiko koreografia konplexuan, eta dantzariek aukera ederra eduki zuten beren gaitasun itzela frogatzeko, jakitun zirelako hondarraren sendotasun falta eta jantzi ederretan hartutako ura arazo iturria izan zitezkeela mugimenduaren zehaztasunean. Hala ere, eta esandako zailtasunak gaindituta, maila bikaineko keinu-garbitasuna eta barne-energia erakutsi zuten uneoro, eta gero eta harrotuago zegoen harea ez zen oztopo izan dantzarien fintasunaz gozatzeko. Soinu-bandako kanta bakoitzak eta ikusleen txaloek ezarritako etenek zaildu egin zuten lanaren osotasunaz jabetzea, baina proposamenak bazituen beste alderdi aipagarri batzuk eta haien artean bereziki polita izan zen zuriz jantzitako umeen parte-hartzea, Gernikako bonbardaketatik edota gaurko miserietatik ihes egindako naufrago metaforikoei kontsolamendua emanez eta, beharbada, biziberritzea ere ekarriz. Lekeitioko Karkabia taldeko dantzariek ere naturaltasunez integratu ziren koreografiaren planteamenduan eta Dantzaz-eko kideekin batera itsasoratu ziren, apal-apal eta oinez, hildakoen omenez piztutako kandelak ur gainean utzita eta, Sarrik esan bezala, “olatuak betazalen moduan ixten ziren� bitartean.
4
Bizitzaren metafora Konpainiak | Dantzaz Koreografia | Josu Mujika. Lekua | Terraza del Kursaal. Data | 19 de marzo 2013 Aforo | 400 personas Iratxe de Arantzibia Euria, gonbidatu erosoa bailitzan, Dferiak kalean eskainitako emanaldi bakarrean sartu zen. Hasiera batean Zurriolako hondartzan aurreikusita egon arren, Dantzazen proposamena Kursaaleko terrazara eramatera behartu zuen denboralearen mehatxuak. “Naufragoak� obra sortze unean xede izan zuen habitatean distira osoz erakutsi behar dela susmatzen da: hondartza bakarti batera iristen dira naufrago batzuk, erdi galduta eta erotuta, eta gizakiak sarritan bizi duen nora ezeko egoerari buruzko nolabaiteko metafora da. Josu Mujikaren koreografiak bizitasun, energia eta kolore handia du. Euskal talde garaikideen collage musikalak giro aproposa sortzen du konpainia gazte honetako hamaika kideek euren indar guztia erakusteko. Elgoibarko sortzaileak une koralen edo duoen aldeko apustua egiten du, horiei heltze ugari erantsita, eta hizkuntza akademikoa esaldi koreografiko hiritarragoekin tartekatzen du.
Bideoak Lekeitioko estreinaldia (hiru zatitan) | 2011ko uztaila http://www.youtube.com/watch?v=dv3_qOBLLzY http://www.youtube.com/watch?v=AHICcw9dbBQ http://www.youtube.com/watch?v=t_4C5uZ1Exk
Gipuzkoa Kultura, erreportaia | 2011ko uztaila http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=sDsXh-HicP4
Miarritzen egindako erreportaia, Lautre TV | 2012ko iraila http://lautretv.fr/recherche/video/les-naufrages-dantzaz_118
EITB, Kursaaleko terrazan | 2013ko martxoan http://www.eitb.com/es/videos/detalle/1291758/video-dferia-donostia--naufragoak-dantzaz-la-zurriola/
5