#GenroIndarkeriaErreportajea ● Borja Núñez ● Idoia del Bosque ● David Mazariegos
EL SOMOX DIGITALA
2ºBC-B
GENERO INDARKERIA
“EMAKUMEEN MINBIZIA”
#GenroIndarkeriaErreportajea ● Borja Núñez ● Idoia del Bosque ● David Mazariegos
EL SOMOX DIGITALA
2ºBC-B
ZER DA GENERO INDARKERIA? Aditu batzuen arabera: “Emakumezko genero-kidetzan oinarritutako indarkeria-egintza oro, horren ondorioz emakumeen osasun fisiko, sexual edo psikologikoari kalterik eta/edo sufrimendurik eragiten bazaio edo eragin ahal bazaio, baita egintza horien mehatxuak, gogorkeria edo askatasuna arbitrariotasunez gabetzeko prozesua ere, bizitza publikoan zein pribatuan gertatzen den kontuan hartu gabe.”
ZEINTZUK DIRA GENERO INDARKERIAREN MOTAK? 1. Fisikoa; Indarkeria fisikoa hirugarren pertsonak objetiboki pertzibitu dezaketena da. Hau da, azalean aztarnak uzten dituena, hala nola, ostikadak, ukabilkadak, haginkadak… eragiten dutena.
2. Psikologikoa: Indarkeri mota hau ekidiezina da beste indarkeria mota bat dagoenean. Mehatxuetan, irainketan, emakumearen iritzia eta esfortzuak gutxieztean, apalkuntzan… oinarritzen da. Honek manipulazio izugarri bat dakar emakumearengan.
3. Ekonomikoa:
gizonak diruaren bitartez emaztea kontrolatzen du. Emakumea menderatua da senarrak lan egitea debekatzen diolako
.
4. Soziala: indarkeri mota honetan gizonak emaztea hurruntzen du familiarengandik,lagunengandik… bere ihesbideak murrizteko.
5. Sexuala: Honako hau indarkeria fisikoan sartu genezake, baino honen helburua, indarkeria fisikoan ez bezala, ez da soilik jotzea, baizik eta ondoren emakumeari sexualki menderatzen du.
#GenroIndarkeriaErreportajea ● Borja Núñez ● Idoia del Bosque ● David Mazariegos
EL SOMOX DIGITALA
2ºBC-B
GENERO INDARKERIA NERABEEN ARTEAN 15 eta 20 urte bitarteko gazte gehienek maitasunari buruz dituzten ideiak eta baloreak, maitasun ereduak eta erakargarritasun eredu femeninoak nahiz maskulinoak gizonek menderapen egiturarenak berarenak dira, EHUren ikerketa baten arabera. Deigarria da gaur egun bikote gazteen artean ematen diren tratu txarren kopurua. EHUk nerabeen eta gazteen harremanen eta genero indarkeriaren arteko lotura ikertu du eta genero estereotipo sexistak oraindik ere oso errotuta daudela, eta genero indarkeriarekin lotutako egoerak detektatzeko eta horri aurre egiteko baliabiderik ez dutela ondorioztatu du. Bikote gazteetan mendeko harremanek berezkoak dituzten elementuak agertzen dira kasu askotan: «emakume gazteek babesa eta segurtasuna nahi dute eta mutil gazteek emakume erakargarriak eta ederrak nahi dituzte, harreman sexualetan arrakasta izateko».
Euskadiko genero-indarkeriari buruzko berri berria Nafarroako Foruzaingoak sei gizonezko atxilotu ditu aste honetan Tuteran, Iruñean, Burlatan, Erronkari ibarrean eta Uharten, genero indarkeriarekin lotutako delituak egitea egotzita. Atxilotuetako lauri tratu txar delituak leporatu dizkiete eta beste biei, berriz, urruntze agindua ez betetzea. Foruzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez, emakume batek haren bikotekide ohiaren kontrako salaketa jarri zuen Foruzaingoaren Tuterako polizia-etxean, tratu txarrengatik eta mehatxuengatik. 45 urteko gizonezkoak aurrekariak ditu eta Tuterako ostatu batean atxilotu zuten. Zizur Nagusiko 23 urteko gizon bat atxilotu zuten Iruñean tratu txarrekin lotutako delitu bat leporatuta. Iruñeko Zigor Arloko 4. Epaitegiak gizonaren kontrako atxilotze agindua emana zuen eta, ondorioz, Iruñeko kartzela sartu zuten. Asteartean, Tuterako Udaltzaingoak 30 urteko Tuterako gizon bat Foruzaingoaren esku utzi zuen, tratu txarrak leporatuta. Auzia Tuterako Instrukzioko 4.0 Epaitegiak darama. Asteazkenean, 30 urteko bizilagun bat atxilotu zuten Burlatan, haren bikotekide ohiari hiltzek mehatxua egitea. Salaketa jartzeaz gain, emakumeak gizonezkoaren kontrako urruntze agindua eskatu zuen.
Jakin-mina sentitzen baduzu hemen daukazu informazio gehiago: http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/965854/tratu-txarrak-pairatzendituzten-emakumeentzako-gida--tratu-txarrak/
#GenroIndarkeriaErreportajea ● Borja Núñez ● Idoia del Bosque ● David Mazariegos
EL SOMOX DIGITALA
2ºBC-B
ESTATISTIKAK EUSKAL HERRIAN Azaroaren 25ero ospatzen den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, emandako datuak aztertu ditu. Datuok emakumeenganako indarkeriaren ingurukoak dira. Datuen arabera, 2014an, Euskadin, 4091 emakume genero-indarkeriaren biktima izan ziren. Haietatik % 27 (1091) 15 eta 29 urte bitarteko emakumeak ziren.
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen tasek (adin-talde bereko 1000 emakumeko kalkulatuak) ezberdintasun nabariak agertzen dituzte emakume gazteen eta 30 urtetik gorakoen artean (‰7,7 eta ‰2,7 hurrenez hurren). Lurralde historikoen arabera Araban ematen da alderik sakonena.
#GenroIndarkeriaErreportajea ● Borja Núñez ● Idoia del Bosque ● David Mazariegos
EL SOMOX DIGITALA
2ºBC-B
ESTATISTIKAK ESPAINIAN
Ikus dezakezuenez urtea indarkeriazko egintza gehiago izan zuen 2010an eta 2008an. Ere bai, ikus dezakezuenes gutxikoan 2012an eta 2014an. Eta zergatik hori? Hau da urte horietara arte,asko egon delako ekitaldi hauetako enfasia eta programa ugari, hau indargabetzeko. Zenbaki altuak izan dira, baina, onartu behar da, aldi bakoitzean kasuak gutxiago direla eta hori oso ona da nire ustetan.
kasuen
Gainean dagoen argazkiak gaurko kasuko ehunekoa erakusten du. Ikusten duenez gero, % 10,9 euskal Herrian gertatzen da, ez da ehuneko hain altua baina hain txikia erez ez.
#GenroIndarkeriaErreportajea ● Borja Núñez ● Idoia del Bosque ● David Mazariegos
EL SOMOX DIGITALA
2ºBC-B
Gero, eskualdea bortizkeria gutxiago sortzen du Aragoi da, eta getro Galicia, %8,09rekin. Aitziki gehiago duena da Baleareak, %19,49rekin.
NOIZ ETA NOLA SALATU BEHAR DUT? Etxeko indarkeriako gertakariak ez dira inoiz isildu behar. Oso garrantzitsua da hasiera-hasieratik salatzea kaltedunei babes handiagoa bermatu ahal izateko. Gertakariak bide hauen bidez sala ditzakezu: ● ● ●
062 telefonora deituz (Guardia Zibilarena). Ahoz, zerbitzuan dauden agenteei jakinaraziz. Aitorpen formalaz, poliziako bulegoetara bertaratuz.
Xede berbereko erakundeetako eta autonomietako telefonoak zure esku dituzu, 112 edo 016, alegia, aholku juridikoa zein asistentzia-laguntza ematen dituzte
NOIZ ZARA KALTEDUNA? Genero-indarkeriatzat honako hau jotzen da: gizonek emakumeen aurka egiten dena. Gizonak ezkontideak dira edo izan dira, edo emakumeei antzezko afektibitatezko harremanetan lotuta daude edo egon dira, nahiz eta gertakariak jazotzen direnean elkarrekin bizi ez diren. Genero-indarkeriaren kalteduna zara indarkeria fisikoa eta/edo psikologikoa jasaten duzunean, sexu-askatasunari erasoak, mehatxuak, hertsapenak edo askatasuna bidegabe kentzea barne. Indarkeria fisikoa gizonak eragiten duen edo emakumearen gorpuan kalteak (zaplastakoak, jipoiak, kolpeak, zauriak, hausturak, etab.) eragin ditzakeen edozein indarkeria mota da. Indarkeria psikikoa emakumeengan gutxiespena edo oinazea sortzen duten ekintzak edo jokaerak (mehatxuak, mesprezuak, obedientziaren nahikeria, irainak, etab.) dira. Sexu-indarkeria beti gertatzen da emakumeari haren borondatearen aurka sexu-harremana inposatzen diotenean. Legeak genero indarkeria zigortzen du eta kaltedunei laguntza ematea saiatzen du.
ZEINTZUK DIRA GERTAKARIAK JAZO ETA GERO JARRAITU BEHAR DIREN PAUSOAK? Gertakariak ahal den lehenen poliziako agenteei salatu.
Gomendagarria da frogak diren edukitako baliabide guztiak ematea (medikuaren partea, parte psikologikoa, lekukoen izenak, gertakariak gertatu ziren unean zeneramatzan jantziak). Garrantzitsua da arropa ez aldatzea ez eta zure burua garbitu, dutxatu edo probak jasotzea oztopa dezakeen beste zerbait egitea ere.
#GenroIndarkeriaErreportajea ● Borja Núñez ● Idoia del Bosque ● David Mazariegos
EL SOMOX DIGITALA
2ºBC-B
NOIZ ESKA DAITEKE BABES-AGINDUAK? Horrelako delitua egin eta gero, posiblea da, poliziako bulegoetan salaketa egitean, salatuaren aurkako dagokion babes-agindua eskatzea. Babes-aginduaz kaltedun eta erasotzailearen arteko urruntze fisikoa kautelarki bermatzen saiatzen da.
#GenroIndarkeriaErreportajea ● Borja Núñez ● Idoia del Bosque ● David Mazariegos
EL SOMOX DIGITALA
2ºBC-B
Albiste berrriak Eszeptiko gara genero indarkeriaren kontrako estatu itunarekiko' 2017/02/14
Genero indarkeriari buruzko Kongresuko azpibatzordeko ordezkari jeltzaleak esan du beldur direla estatu itunak Euskadiko eskumenei nola eragingo dien Indarkeria matxistaren kontrako estatu ituna bideratzeko elkarrizketak hasiko ditu gaur Jose Antonio Nieto Espainiako Segurtasunerako Estatu Idazkariak alderdi politikoetako ordezkariekin. Joseba Agirretxea EAJko diputatua gai hori aztertzen ari den azpibatzorde parlamentarioko ordezkaria da, eta Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du 'distantzia' mantendu nahi dutela proposamen horrekiko, 'estatu itun batek bertako eskumenei nola eragin diezaioken beldur' direlako. Euskadin gauzak ondo egiten ari direla uste du, eta bikoizketak, kasu honetan, kalteko ere izan litezkeela. Kongresuko azpibatzorde hori egiten ari den lana defenditu egin du nolanahi ere, eta 'antzerki hutsa' dela dioten salaketen aurrean zehaztu du, zentzuzkoa dela lan parlamentarioek
Emaztea eta alaba hil ditu Daimielen (Ciudad Real) 2017/02/13
57 urteko gizonezko bat atxilotu dute, genero indarkeria delitua egotzita. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016. Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida 46 urteko emaztea eta 18 urteko alaba hil ditu gaur 57 urteko gizon batek Daimielen (Ciudad Real), Espainiako Gobernuak Gaztela-Mantxan duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez. 112 larrialdi zerbitzuak emandako datuen arabera, 09:11n jaso dute hilketaren berri. Daimiel herriko Arenas kalean gertatu da. Gizonak bi emakumeak sastatu ditu, iturrion arabera. Azken hiru asteetan Gaztela-Mantxan gertatu den hirugarren hilketa matxista da honakoa. Daimielgo Udalak hiru eguneko dolua ezarri du. Horrez gain, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak minutu bateko isilunea deitu du hilketa salatzeko. Bertan izango dira, besteak beste, Jose Julian Gregorio Espainiako Gobernuaren ordezkaria eta Nacho Hernando Gaztela-Mantxako Gobernuaren bozeramailea. Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
#GenroIndarkeriaErreportajea ● Borja Núñez ● Idoia del Bosque ● David Mazariegos
EL SOMOX DIGITALA
GURE IRITZIA ●
DAVIDEN IRITZIA
Nire iritziz gizonak ez gaude ondo irakatsita, lore-begi batzuk gara, oso txikitatik esaten digute sendoenak garela, emakumeek baino hobeago izan behar garela... Adibidez emakumea bat zuzendaritza-karguan ikustea arraroa da, baina zergatik ?Hala ere oraindik gizonak zimel daude, emakumeei nahiko gaizki tratatzen, lurzoruetatik jartzen du, apaltzen du… Egia da gizartea horrela dagoela eta batzuetan pentsatzen dugu ez ahal dugula ezer egin baina hori ez da egia.Nork bere ahalegintsua eginez genero indarkeriarekin amaitu dezakegu . Zeri itxaroten ari gara,beharraren lanari ekin! Denak berdinak gara, pena bat da batzuek desberdina pentsatzea...
● BORJAREN IRITZIA Bueno, nik pentsatzen dut, genero indarkeria gaurko gizartearen arazo handia dela. Hala ere,gaur egun ikus dezakegun gauzak aldatu direla onartu dut, eta hau, nik pentsatzen dudan moduan, gauza bikaina da! Jakina da, emakumeek oraindik bortizkeria jasaten jarraitzen dute, baina, guztiak bezala, bere denbora behar du. Horrexegatik, guztiok lagundu behar dugu , arazo hau “desagertzeko”, adibidez kanpainak, grebak genero indarkeriaren aurka. Zalantza izpirik gabe nik egingo dut une batean!!!! Eta itxaroten dut zu ere!!
● IDOIAREN IRITZIA Nire ustez, genero indarkeria gaurko gizartean badago umeei txarto irakasten delako. Problema handiena estereotipoak dira. Umeek berdinak direla pentsatuko balute, matxismoa eta genero indarkeria ez litzateke egongo. Baino ume bat jaio denean, gurasoek lehenengo egiten dutela arropa urdina edo arrosa jartzea da. Arazo hau konpontzeko estereotipoak kendu beharra dago eta toleranteagoak izan behar dugu. Gainera, gure pentsaera aldatzea asko lagunduko luke desberdintasunak onartzeko.
BIDEO PARTEA Hemen daukazue bideo parte bat, beldur baritik, genero indarkeriari buruz https://youtu.be/GsH5pzA7Aho
2ºBC-B
#GenroIndarkeriaErreportajea ● Borja Núñez ● Idoia del Bosque ● David Mazariegos
EL SOMOX DIGITALA
2ºBC-B