8 minute read
CÓMO HEMOS LLEGADO A ESTO? / ANTZERKIA
Antzerkia
Advertisement
Erre produkzioak, Arteka & Maskarada
1 Adiskidetasunaren Kodearen Lehen Agindua: ez zara modu sentimentalean edo sexualean inbolukratuko zure adiskideen bikote ohiekin. “Nola heldu gara honetara?” Elenaren istorioa kontatzen duen komedia da. Bere adiskide onenak, Albak, ez du Lehen Agindua bete. Edo, agian ez da horrela izango. Beharbada, Elena bere adiskide onenaren senar ohiaz ezinbestean maitemindu den Albaren istorioa kontatzen du antzezlanak. Itxaron. Eta ez bada horrela? Eta Emilioren istorioa baino ez badu kontatzen? Iraganean emakume batez maitemindu zen, eta orain beste batez maitemindu da; eta orain hori ezkutatu egin behar, adiskidetasunaren ez dakit ze agindu dela eta.
Izan ere, istorioak, kontatzen dituenarenak dira. Denok pentsatzen dugulako gure istorioaren protagonista garela baina, protagonista izango ginateke beste pertsona batek kontatuko balu? Ala bigarren mailako pertsonaiak baino ez ginateke izango?
“Nola heldu gara honetara?” maitasun hiruki bati buruzko komedia da, bai. Hiruki horretan bakoitzak bere bertsioa du, eta ikus-entzuleek bere bertsioa entzun eta ezagutu dezaten borrokatuko da. Gure hirukian denek dituzte minduta sentitzeko arrazoiak, baina inork ez du inori ezer aurpegiratzeko eskubiderik.
Elenak Adiskidetasunaren Kodearen Lehen Agindua ezinbestean betetzea eskatzen ez badu, jakina.
MARTXOA - Larunbata Lizeo antzokia: 20:30 12€ / 9 € Egilea David Caiña Zuzendaritza David Caiña & Gorka Mínguez Produkzioa: Erre Produkzioak
Primer Mandamiento del Código de la Amistad: no te involucrarás sentimental ni sexualmente con anteriores parejas de tus amigos. “¿Cómo hemos llegado a esto?” es una comedia que cuenta la historia de Elena, cuya mejor amiga, Alba, ha incumplido el Primer Mandamiento. O puede que no sea así. Puede que cuente la historia de Alba, que no ha podido evitar enamorarse del exmarido de su mejor amiga, Elena. Espera. ¿Y si no es así? ¿Y si sólo cuenta la historia de Emilio, que en el pasado se enamoró de una mujer, en el presente se ha enamorado de otra; y ahora debe esconderlo por no se qué de un mandamiento de la amistad? Gogoetaz eta hori lantzeko komediaz gain, badago beste elementu garrantzitsu bat: ikuspuntua. Ez dut munduaren erdigunea dela uste ez duen pertsona bakar bat ere ezagutzen. Nire adiskideen edo ezagunen artean inork ez du zalantzan jartzen bera
Y es que las historias pertenecen a quien las relata. Porque todos pensamos que somos los protagonistas de nuestra historia pero, ¿lo seríamos si la relatase otra persona? ¿O no seríamos más que personajes secundarios?
“¿Cómo hemos llegado a esto?” es una comedia sobre un triángulo amoroso, sí. Un triángulo en el que cada uno tiene una versión y se va a pelear porque el público llegue a escucharla. Un triángulo en el que todos tienen razones para sentirse dolidos pero ninguno tiene derecho a reprochar nada a nadie.
A no ser, claro, que Elena se empeñe en reclamar el cumplimento del Primer Mandamiento del Código de la Amistad.
Antzezleak: Maribel Salas, Gemma Martínez Gorka Mínguez, Mitxel Santamarina
Markeliñe
Markeliñen asko atsegin dugu testu klasikoak eta ezagunak erabiltzea, beste buelta bat emateko. Oraingo honetan, bere uhartean bakarrik dagoen naufragoarekin jolastuko gara, bizitzari buruzko metafora bat egiteko. Hasteko, jaiotza ez da zure patuaren uharte bakartian bertan behera uzten zaituen naufragio bat baino. Crusoek bere baliabideak erabiliz jaten, bestelako ingurunearekin erlazionatzen eta izaki errealekin eta irudimenezkoekin harremanak izaten ikasiko du. Bere bizitza, gertatzen denak eta bere buruak interpretatzen duenak osatzen dute, denoi gertatzen zaigun bezala. Eta bi munduak egiazkoak dira maila berean. Itsasoaren eta itsasoko munduaren zaporea duen uharte bakartitik, Crusoek denbora eta itsasontziak igarotzen ikusten ditu, eta bat bera ere ez da geratzen. Gauzak, bizitzan gertatzen diren naturaltasunez gertatzen dira, batzuetan harrituz, beste batzuetan deseroso sentiaraziz eta, gehienetan, jasaten erakutsiz. Orduan, Crusoek bizitza lasaia bizitzea lortzen du, Ostiralek lagunduta. Itsaso zabalean dagoen itsasontziak bezala, urrunean igarotzen ikusten dugun bizitza. 5 urtetik gora gomendatuta
Desde una isla solitaria con sabor a mar y a mundo marino, Crusoe ve pasar el tiempo y los barcos sin que ninguno se detenga. Crusoe consigue vivir una vida apacible, uma vida que como un barco en alta mar, sigue pasando a lo lejos. URTARRILA 2020 ENERO
22 MARTXOA - Igandea Lizeo antzokia: 17:00 5€ / 3,75€ En Markeliñe nos gusta utilizar los textos clásicos y conocidos para darle una pequena vuelta de tuerca. En esta ocasión, adaptamos el clásico de Dafoe, para contar a través de tres intérpretes y un músico, una metáfora de la vida, sugerente, imaginativa y divertida. 03 ANTZERKIA TEATRO MAGIA HODEI MAGOA Intxaurrondo K.E. (Haurtxokoa) 18:00 euskara 5 – 11 Gonbidapenak egun berean banatuko dira 16:30etik aurrera. Reparto de invitaciones el mismo día del espectáculo a partir de las 16:30 horas. +5
12 Koordinazioa: Joserra Martínez Antzezleak: Fernando Barado, Itziar Fragua, Estibaliz Villa, Jon Koldo Vázquez Eskenografia: ATX Teatroa
MIREN AMURIZA “BASA” liburuaren aurkezpena
Sortzaileen txokoa
“Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoen baserria. Zaharra bertako seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, zangoa anputatu ziotenez geroztik ohean datzana. Zaharra da Sabina Gojenola ere, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz gobernatzen dituen alarguna.
Seme-alabek egunerokoa erraztu nahi dioten arren, uko egiten dio modernitateari, erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari... Behiekin, ardiekin, txakurrekin, katuekin bat egiten du ondoen Sabinak, animaliei baizik ez die gozotasunik adierazten. Etxekoekin dena du errezeloa, ika-mika eta tentsioa; auzoekin, dena liskar eta norgehiagoka”.
Mundu ikuskera baten akabera kontatzen digu Miren Amurizak, modu zehatz eta indartsuak, pertsonaia baten eta gizarte eredu hil-hurren baten erretratu gordin bezain fidela eskainiz, hizkuntza malguz eta estilo sendoz.
Miren Amuriza Plaza 1990ean jaio zen, Berrizen Ikasketaz filologoa, bertso ari gisa ezaguna, hainbat komunikabidetan kolaboratzailea ere gaur literaturako zenbait libururen egilea. Igartza sariaren laguntzaz idatzitako eleberri hau du helduen literaturako lehen lana.
Proiektu artistikoa eta pedagogiko-komunitarioa
Argazkia: Jesús Robisco
The Big Game filmean, eszena xake taula bat bihurtzen da La Inmortali bizia emateko, Londresen jokatutako partida bat (1851), bere edertasunagatik ezaguna. 28 interpretek eta objekturen batek antzezten dute dantza bihurtutako xake bizidun hau. Mila eta bat mugimenduz eta gorputz askoren elkarbizitzaz osatutako koreografia espaziala. Proiektu artistiko eta pedagogiko/komunitario hau sortzeko prozesua konpainiako dantzari-talde nukleo batekin garatzen da, eta aurkezten den leku bakoitzean bertako talde bat gonbidatzen da 8 eguneko tailer batera, eta, horren ondorioz, emanaldia egingo da. Gernika-Lumon Ross Dantza Eskolako ikasleak dira parte-hartzaileak. Proiektu honetan parte-hartzeak dantza eta antzerki ikasleei interpretazio eta sorkuntza esperientzia eszenikoa eskaintzea du helburu, baita arte eszenikoetan interesa duten pertsonei ere, sorkuntza koreografiko garaikidea herritarrengana hurbilduz. Lan hau The Endgame konpainiaren aurreko piezan hasitako bilaketaren jarraipena da; hau ere xakearen jokoan zegoen inspiratuta. En The Big Game la escena se vuelve un tablero de ajedrez para dar vida a La Inmortal, una partida jugada en Londres (1851) conocida por su belleza. 28 intérpretes y algún objeto encarnan este Ajedrez Viviente hecho danza. Una coreografía espacial compuesta por mil y un movimientos y la convivencia de muchos cuerpos. El proceso de creación de este proyecto artístico y pedagógico/comunitario se desarrolla con un grupo núcleo de bailarinas de la compañía y en cada lugar que se presenta se invita a un grupo participantes locales a un taller de 8 días que desemboca en la actuación. En Gernika los/las participantes son alumnos y alumnas de la escuela de danza Ross Dantza Eskola. La participación en este proyecto tiene como objetivo ofrecer una experiencia escénica de interpretación y creación a estudiantes de danza y teatro, así como a personas interesadas en las artes escénicas, acercando la creación coreográfica contemporánea a la ciudadanía. Este trabajo es una continuación a la búsqueda iniciada en la anterior pieza de la compañía The Endgame, también inspirada en el juego del ajedrez.
LOKKE
ROSS DANTZA ESKOLA
Dantza Eskol a
Urteak aurrera joan ahala, Ross Dantza Eskolak gernikarron egunerakotasunean tartetxo bat egitea lortu dogu; izan ere, Gernikan 11 urte daramazkigu lanean, gure zaletasun ikaragarria den dantza, gazte eta zaharrei kutsatu nahian. Atzean gelditu dira Rosaren aspaldiko famili arteko dantza saioak, Bilbao Basket taldeari eskeinitako dantza ordu eta koreografien diseinu guztiak; eta orain dela urte mordotxo bat, burubelarri sartu zen bere abentura izugarri, beldurgarri eta arriskutsu honetan: bere dantza eskolaren eraketan, hain zuzen.
Gaur egun hainbat dantza disziplinetan lortu dugun esperientzi zabalaz arro gaude, hala nola: “JazzFunky” edo modernoa, “Ballet”-a, “Hip-hop”, “Break”, dantza garaikidea...
3 urtetatik 100 urtera bitarteko ikasleei zuzenduta daude gure klaseak, eta denentzat daukagu zer eskeini. 650 ikaslek eta hainbat irakaslek osatzen dugu gure dantza eskola, eta urtetik urtera gorantz egiten ari gara. Naiz eta neskak momentuz ugariago izan, mutilak ere pixkanaka gerturatzen ari zatzaizkigu, eta horrek izugarri pozten gaitu; izan ere, gure lana eta helburua, dantza klaseetan errespetua, elkartasuna, kalitatea eta hobekuntza pertsonala bultzatzea eta garatzea bait da.
Badira, jarraipen bezela, Madrilera goi mailako dantza graduak egitera joan diren gure ikasleak. Hainbat ekitaldi egiten ditugu kurtso osoan zehar: gabonetan errege eta olentzeroarekin bat egiten dugu, aratusteetan kalejira, dantza egunean herriko plazan erakustaldia, Lizeoan kurtso amaierako ekitaldia izugarria eta hainbat musikal; Mamma Mia, Bella y bestia, Cascanueces, Peter pan... “Lointek Gernika” saskibaloi taldearekin ere harreman estua izan dugu eta gure ikasleak etxean jolasten zuten partidu oro “cheerleader” lanetan ere ibili gara Malosteko kiroldegian. Bilboko Arriagan, 2 urtetan zehar, “Flashmobb” bat garatzeko eta grabatzeko aukera izan dugu. Aipamen berezi bezala, Dunkerkeko dantza talde batekin ere ikasle interkanbio arrakastatsu bat eratzeko bideak ebatzi ditugu, benetan esperientzi ederra eraikiz eta gure herriaren izena zabalduz munduko zenbait bazterretan zehar. “Gatibu” talde gernikarrarekin bi bideoklip grabatzeko aukera izan dugu, eta ETB-n 2018.ko gabon zaharretako kanpaietan gure parte hartzea aipatzekoa izan da.
Aurton, gure eskeintza zabaldu egin dugu; izan ere, DANZA 180º Madrileko dantza eskola famatutik, 6 masterclass antolatu ditugu berton, Gernikan. Disziplina desberdinak jorratuz, 2019-2020 kurtso honetan zehar.
... Izan ere, musika dagoen lekuan han izango gaituzue !!