ortzadar020313

Page 1

ortzadar Larunbata, 2013ko martxoaren 2a. 298 zenbakia

deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

HERRIAREN MEMORIA Iragana eta oraina lotzeko sareak eraikitzen ari dira euskal liburutegietan -- 4-5. orrialdeak --

IĂ‘AKI SEGUROLA Luzaz pentsatua eta motzean idatzia izan da idazlearen azken lana -- 2. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko martxoaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

AZPEITIA

H H

AUSNARKETA labur bezain sakonez hornitu du bere hirugarren liburua azpeitiar idazleak, eta Arrazoia ez dago edukitzerik izenburua eman dio (Alberdania). Izan ere, eguneroko gertaera eta egoeretatik abiatuta, gogoeta sorta bat eskaintzen digu oraingoan, arrazoiaren, arauen eta gizartearen jarreren inguruan. Idazteko, Berbatura izeneko estiloa darabilela nabarmendu du, hau da, literaturaren idazkera zurrunetik aldendu nahi duen molde dinamikoagoa, hitzaren, berbaren bizitasunean oinarritua. Liburuan, gogoeta laburrak aurkituko ditugu, elkarren atzean jarriak, baina itxuraz bakoitzak hurrengoarekin inolako loturarik izan gabe. Gehienak ez dira aforismo izatera iristen, luzexeagoak baitira, “aforismora heldu gabe, laburrean zer idatz nezakeen ikusi nahi nuen”, azaldu digu Iñaki Segurola egileak. “Liburu oso bat aforismo hutsez betetzea lan nekeza da, bizitza osoa egin behar da horrenbeste material biltzeko; bestetik, gogoeta luzea egiteko asmorik ere ez neukan, beldur nintzen idazten hasi eta ez ote nintzen gehiegi korapilatuko”. Hausnarketatxo bakoitzak ez dauka besteekin zerikusi zuzenik, baina denak elkarrekin hartuz gero, badauka hari bat: “gogoeta solteak daude, baina oro har badago gai bat, arrazoia, maiztxo agertzen dena, agian ez da liburu osoaren haria baina bada soka lodixeago baten parekoa; arrazoiarekin behin eta berriz egiten dut topo”. Arrazoiak, eta bereziki arrazoia eduki beharrak, kezkatu egiten du Iñaki Segurola: “denok nahi izaten dugu arrazoia eduki, baina arazotsua gertatzen zait hori”. Izan ere, Segurolak dioenez, “arrazoia ez da eduki daitekeen zerbait, berez dabilen zerbait da, harrapatu ezinezkoa, baina arrazoiaren bila joateko joera daukagu txikitatik, nork bere arrazoiak, ideiak, pentsamenduak,... nahi ditu”. Esamoldeak dio, umeari arrazoia eman behar zaiola beti, baina Segurolak ohartarazten duenez, “ume horretatik gatoz denok, baina zerbait gehiago ere bagara, konturatzen gara arrazoia ezin dela lortu, badago hor zalantza bat”. Hain zuzen, arrazoia eguzkiarekin parekatzen du, “eguzkiak noizean behin jo egiten gaitu, baina ezin dugu hartu, ukitu; arrazoia berdina da, akaso noiz edo noiz joko gaitu, baina ezin dugu ukitu, eutsi, haren jabe izan”.

IÑAKI SEGUROLA IDAZLEA

“Arrazoia eguzkia bezalakoa da, batzuetan jo gaitzake, baina ezin dugu hartu” ‘Arrazoia ez dago edukitzerik’ gogoeta motzen bilduma argitaratu du Iñaki Segurolak Alberdaniarekin DABI PIEDRA

Arrazoia ez dago edukitzerik liburuan, egia zurrunaren jabe direnei kritika egiten die Iñaki Segurolak, izan erlijiotik abiatutako egia biribilak zein zientziatik eratorritakoak, ez ditu aise onartzen: “Zientzia bera aztertuz gero, azaletik begiratuta bai, badirudi gauzak nola diren esaten zaigula, ondo frogatuta; baina ikerketa sakonak aztertuz gero konturatuko gara zientziak esaten digula gauzak nola diren, eta baita nola ez diren edo nolakoak izan litezkeen ere, egia bakar bat ezin zehaztuta”. Hor borroka bat ikusten du, dabilen arrazoiaren eta araututako arrazoiaren artekoa. BERBATURA Hizkuntzaren arau zorrotzak ere ez dira Iñaki Segurolaren gustukoak, bereziki “akademikoen euskara batu, jaso eta landua” (porlandua dela dio). Literaturara egokitutako hizkera ere hila iruditzen zaio; hori dela eta, berak, literatura ez, berbatura egiten duela dio: “Berbaturarekin, idazteko era bizia adierazi nahi dut,

Berbatura erabiltzen dut. Horrekin idazteko era bizia adierazi nahi dut. Bizkaierazko ‘berba’ hitzetik sortu dut”

Arrazoia eduki beharrak kezkatzen du Segurola. IKER AZURMENDI

Hiruzpalau urtez ibili naiz gogoetak biltzen, etorri ahala batu ditut; ni ez naiz idaztera propio esertzen den horietakoa”

HIRUGARREN LIBURUA ‘Arrazoia ez dago edukitzerik’ Iñaki Segurola Amutxastegiren (Azpeitia, 1962) hirugarren liburua da. Aurretik, ‘Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo’ (2005) eta ‘Nere gorringotik’ (2008) ditu argitaratuak. Filologoa da ikasketaz eta, idazle ez ezik, hiztegigintzan, irratian eta prentsan ibilia da.

bizkaierazko berba hitzetik sortu dut –hitztura itsusi geratzen omen zen–, literatura hitza letra hitzarekin dago lotuta, letra gauza hila da, berba, berriz, ahotik dator, bizia da”. Horrela, ahozkotik eta euskaldunen senetik hurbilago egongo den idazkera aldarrikatzen du, “euskaldun petoak diren herrietan hazi garenok zerbait naturalagoa behar dugu, idazleok zor diogu euskaldun mota horri euskara biziagoa, graziaduna, ez literaturaren estilo geza”. “Luzaz pentsatua, motzean idatzia”, horrela azaltzen digu Iñaki Segurolak Arrazoia ez dago edukitzerik liburuaren funtsa. “Hiruzpalau urtez ibili naiz gogoetak biltzen, etorri ahala batu ditut, ni ez naiz idaztera propio esertzen den horietakoa”. Gogoeta bakoitzaren luzera ere pentsatu gabe etorri omen zaio, pieza laburrez osatutako zerbait egitea pentsatua izan badu ere. Gogoeta motzak izanagatik, ideia sakonak direla azaldu digu Segurolak: “irakurraldi luzeegiak egiteko ez dela aproposa esango nuke, pixkanaka irakurtzeko lana da”.


Larunbata, 2013ko martxoaren 2a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski IRITZIA

Guk baino lehenago XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

JJ

OSEBA Sarrionandiak kontatzen du bere liburuetako batean, orain dela 3000 urte luze, Egipton esku anonimo batek halako zerbait idatzi zuela: “Hau zoritxarra, dena esana dagoen garaian mundura jaio izana. Madarikatuak izan bitez gurea guk baino lehenago esan zutenak”. Esaldi hori benetan egiptoar batek esan ote zuen ala Sarrionandiaren ironia-joko bat ote den, Aiora Jaka itzultzaile eta irakasleari galdetu behar, bere doktore-tesian (Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan, Euskaltzaindiak argitaratua) ikertuak baititu iurretarraren benetako itzulpenak eta itzulpen itxuran egindako sortze-lanak. Hau beste baterako gaia izango litzateke baina, berriki, Bilbo Zaharra Forumean Bernardo Atxagaren plagioari buruzko teoriak aztertzen ibili dira, eta ez dakit inork aipatu duen Pott taldeko bi kideen arteko lotura moduko hori, norbere testuen eta inondik hartutakoen arteko mugak lausotzean datzana. Adarretatik nabil ordea, eta gatozen hasierara: egiptoar hark orain hiru mila urte pasa dena esana dagoela sentitu bazuen –pentsa-

razten digu Sarrionandiak–, zer ez ote du sentituko gaur egungo idazleak? Irakurtzeko ohitura apur bat hartuz gero, berehala deskubrituko du –amorrazio puntu batez, baina baita harrotasun pixka batekin ere– berak esan nahi lukeena hobeto adierazi zuela lehenago beste hainbatek. Hori ez da txarra, noski, eta besterenak kopiatzea (itzultzea, plagiatzea, inspiratzea…) pauso bat izan liteke (izan ohi da) norbere ahots originala aurkitu edo eraikitzeko bidean.

Sarasuak egin zizkidan bertso horiek, enkarguz).

Niri orain gutxi antzeko zerbait gertatu zitzaidan, baina lotsagarriagoa: argitaratua nuen nobela bateko pasarte bateko teknika, klasiko batetik hartua zegoela konturatu berri naiz, nik klasiko hori irakurri gabe! Honetan hasi naizenez gero, konta dezadan. Berriro igo nauzu 1997an argitaratu nuen nobela bat da, non kontatzen den Joxe Garmendia Marmitteren itzulera, Puerton hainbat urtez preso egon ondoren. Nobelako pasarte batean, ongietorri ofizialaren erdian kakagura sartu eta komun baten bila dabil Joxe, eta irakurleak tartekaturik ikusiko ditu ekitaldiko diskurtso nahiz bertsoak eta Marmitteren larrialdi fisiologikoak (bide batez esanda, Jon

Diskurtso epikoaren eta errealitate zikin baten arteko kontrastea nabarmendu nahi zuen nire nobelak, modu aski primario eta baldar batean. Flaubertek, berriz, politikari gezurti baten pare ipintzen du casanova probintzianoa, edo alderantziz: donjuan kaxkar baten antzeko bihurtzen du jaun agintaria, biak ere hitz gozoz eta asmo ezkutuz ari baitira. Konparatzen hasita, Flaubertena nirea baino askoz ere abilagoa eta finagoa da, noski, baina grazia egin zidan aurrez jakin gabeko imitazio hori egin izanak. Beraz, egiptoar anonimoak ez bezala esango dut: bedeinkatuak izan bitez gurea guk baino lehenago esan zutenak.

SALDUENAK

Fikzioa

Bada, Gustave Flaubertek 1857an kaleratutako Madame Bovary-n antzeko eszena bat dago (orain Patxi Apalategiren itzulpenean euskaraz irakur litekeena): ospakizun zibil baten erdian, Rodolphe Emma seduzitu nahian ari da, bere martingala guztiak erabiliz, eta maitaleen jolassolas horrekin tartekaturik Lieuvain Kontseilariaren hitzaldi arranditsua entzuten dugu, herritar xumeak limurtu nahian.

Argitaratu nuen nobela bateko pasarte bateko teknika, klasiko batetik hartua zegoela konturatu berri naiz, nik klasiko hori irakurri gabe!

Ez Fikzioa

1. Paper-festa

4. Atzerri

Anjel Lertxundi. Alberdania.

Mikel Antza. Susa.

2. Ez naiz ni

5. Zaindari ikusezina

Karmele Jaio. Elkar.

Dolores Redondo. Erein.

3. Piztiaren begiak

6. Mussche

Alberto Ladron de Arana. Elkar.

Kirmen Uribe. Susa.

1. Moroak gara behelaino artean? Joseba Sarrionandia. Pamiela.

2. Barkamena, kondena, tortura Joxe Azurmendi Otaegi. Elkar.

3. Euskal estatuari bidea...

4. Paradisua eta katuak Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruza. Pamiela.

5. Independentziaren paperak Pako Aristi. Erein.

6. Plazer bat izan duk, Benito! Pako Aristi eta Mikel Markez. Elkar.

Batzuk. Ipar Hegoa Fundazioa.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA POESIA

NOBELA

IPUINA

‘Tximeletrak’

‘Madame Bovary’

‘Kili Txikia’

Xabier Olaso. Pamiela. 109 orrialde. 12,50 euro.

Gustave Flaubert. Itzulpena: Patxi Apalategi. Elkar. 427 orrialde. 20,60 euro.

Poesia joko eder bihurtzen denean Xabier Olasok urteak daramatza poesia lantzen. Nagusientzako liburuak argitaratu ditu, batez ere Berminghan argitaletxean, baina haurrentzako piezak egiten ere maisua da. Azken hauen artean nabarmentzekoak dira Pamiela etxean 2001ean kaleratutako ‘Ausako! (Igarkizun eta aho-korapiloak)’ eta, batez ere, Euskadi saria eskuratu zuen ‘Pupuan trapua’ (2005) liburu ederra. Orain ‘Tximeletrak’ honekin bueltatzen da poesiara, berbekin joko politak asmatuz: ‘Txantxangorria/ negu gorrian/ ikusgaitz’.

Maisulan handi bat, euskaraz Maitasunezko eleberri klasikoa da ‘Madame Bovary’: Emmak, ezkonbizitza betiberdinaz asperturik, maitale baten besoetan bilatuko du bere gaztetako amets idilikoa; alabaina, amoranteak utzita, bere burua artsenikoz pozoituko du emakumeak. Literatura errealistaren abiapuntu gorentzat ere jotzen da, garaiko Frantziako landa eta hiri txikietako bizimoduaren erakusle bikaina eskaintzen duela, baita bertako burgesiaren erretratu gordina ere, bere hipokrisia guztian.

Mario Ramos. Ttarttalo. 40 orrialde. 12,50 euro.

Botereabusuari buruzko istorio adimentsua Zoritxarrez, iazko abenduan zendu zen Mario Ramos ilustratzaile bikaina. Berak utzitako azken altxorra dugu ‘Kili txikia’, Ttarttalo argitaletxetik agertzen duten legez. “Botere-abusuari buruzko umorez jositako istorio adimentsua”, hain zuzen. Liburu honetan, Mariok haurrentzako ipuinak asmatzeko zuen gaitasuna eta profesionaltasuna erakusten digu berriro ere. Bere istorioek haurrei indartsuenen aurrean defendatzeko tresnak eskaintzen dizkie. Pentsarazten duen liburua.

Hutsen zerrenda Pasa den asteko Ortzadarren portadan atera genuen argazkiaren egilea Hibai Agorria da.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Borja Guerrero Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2013ko martxoaren 2a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

liburutegiak XXI. mendean

Memoria lokala: herriaren historia, herritarren istorioak Belaunaldiak joan eta belaunaldiak etorri, herri memoria saretzen joaten da leku gehientsuenetan. Sare hori atontzeko eta hedatzeko lana liburutegiek eta bertako liburuzainek hartzen dute sarritan JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

Goian, Jesus Arana, Barañaingo liburutegiko arduraduna; ezkerretara, Fernando Juarez, Muskizko liburutegiko liburuzaina. BORJA GUERRERO/ JAVIER BERGASA

AA

BIAPUNTU lokal batetik helmuga global batera salto egin asmoz aritzen dira beraien lanean Muskizeko eta Barañaingo liburutegietan diharduten liburuzainak. Herri nortasuna eta herriaren beraren historia zabaltzea dute helburu herri batean zein bestean; finean, herria herritartzea.

zio baliagarria herritarren esku jartzeko zeregina daukate XXI. mendeko liburutegiek, bai behintzat, Fernando Juarezek eta Jesus Aranak, Muskizeko eta Barañaingo liburuzainak hurrenez hurren, esan digutenaren arabera. LOKALETIK GLOBALERA Muskizeko memoria loka-

Helburua bera badute ere batean zein bestean, moduak desberdinak dira. Bizkaiko udalerrian teknologia berriek garrantzia berezia dute, liburutegitik egiten den lanaren eta gizartearen arteko zubi dira tresna digitalak. Udalerri nafarrean, berriz, formatu klasikoagoen bidez burutzen dute hedapen lana; herriko hainbat pertsonaren bizipenez osatutako liburu bi argitaratu dituzte dagoeneko eta bidean da hirugarrena.

lean berebiziko garrantzia daukate teknologia berriek, ekonomikoki modu merkean baimentzen dutelako edozein dokumentu, informazio zein irudi argitaratzea. Eta memoria lokala zer den galdetzerakoan, egunerokotasunean herriak egiten duena dela laburbildu du Juarezek, Muskizeko liburutegiko liburuzainak. “Gertakari historikoez gain, gure bizitza nolakoa izan den eta nolakoa den erakusten duena ere bada eta errutina hori galdu ez dadin egiten dugu hau”.

Liburutegien lana, gaur egungoa behintzat, ez omen da liburuak mailegatzea bakarrik. Herritarren elkargune izateko eta informazio jarioa etengabekoa den interneten garaiotan, informa-

Fernando Juarezen berbetan, herrietan gorde diren atal lokalak jakintsuek edo boteretsuek osatutako memoriak izan dira, baina gaur egun “edonork daukala informazioa batzeko eta

Liburuak mailegatzeko eta eskola lanak egiteko toki izatera b


Larunbata, 2013ko martxoaren 2a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

baino harago daude bideratuta egungo liburutegiak.

liburutegiak XXI. mendean

zabaltzeko aukera”, uste du liburuzainak, eta horrek herritarrengandik gertuago dagoen memoria osatzea ahalbidetzen omen du. Puntu horretan sartzen dira jokoan teknologia berriak, “lokaltasunak informatikaren beharra dauka global bihurtuko bada”. Muskizekoa “ekinbide esperimental bat” dela ere aitortzen du Juarezek eta Karlistadetan Somorrostron gertatutako borrokaren zabaltze edo gizarteratze digitala izango litzateke lan horren gailurra. Liburuzain bizkaitarrak argi dauka XXI. mendeko liburutegiak liburuak mailegatzeko eta eskolako lanak egiteko toki izatera baino harago daudela bideratuta. “Gaur egungo liburutegien lana hona datorrenari harrera ona egitea da eta garrantzitsuak diren mahaia, aulkia eta berogailuaz gain, gure bitartekaritza ere eskaini behar diogu. Adibidez, gure herriko historia ikertu edo ezagutu nahian bazaude, liburutegiak izan behar du zure babeslekua”. Baina babesleku hitza modu zabal batean ulertu beharra dago, liburutegiaz gainera liburuzaina bera gertu egoten delako herritarrari edozelako laguntza emateko. “Adibidez, guk badakigu nor ari den zer ikertzen, baina ikerketa desberdinak egiten ari direnek ez dute elkar ezagutzen eta guk egiten dugu koordinazio lan hori, beraien lana errazte aldera”. Juarezen arabera, liburutegiak erraztu baino ez du egingo ikertzailearen lana eta lan horren geroko argitalpena. “Guk jarriko ditugu zinegotziarekin harremanetan zerbait argitaratu nahi dutenak”, baina gauden garaiotan laguntza ekonomikoa jasotzea ia ezinezkoa dela ere kontuan izanik, bide teknologikoen funtzioa nabarmendu du Juarezek. “Gaur egun sarea dago eta doakoa da; hala ere, badago sor daitekeen arazo bat, hau da, ikertzaileek eurek ez dakitela baliabide digitalak nola kudeatu. Bada, horretarako ere bagaude gu! Adibidez, orain dela hamar urte geologiaren inguruko tesina bat egiten ari zen neska bat etorri zen guregana. Muskizeko gazteluaren harrien jatorri geologikoa aztertu nahi zuen eta guk ez geneukan informazio hori. Baina gazteluko giltzak ahalbidetu genizkion bertara joan zedin, eta horrez gain gazteluari buruz geneukan informazio guztia ere bere esku jarri genuen. Eta hori gutxi balitz, lana argitaratu genion”. Horrela, neska hari laguntzeaz gainera, herriko memoria lokala zabaldu zutela nabarmendu du liburuzainak, “herri mailako informazio bat izaera lokaletik globalera igaro genuelako”. ELKARRIZKETEK ERAIKITAKO MEMORIA Jesus Ara-

na (Zesma, 1963) Barañaingo liburutegiko bost liburuzainetako bat da. Muskizeko kasuarekin alderatuta, beste modu batera lantzen dute memoria historikoa herri honetan. Liburutegiko lan-taldearen artean memoria lokalaren inguruan egin duten lanaren emaitza liburuetan neur daiteke, herri memoria gaitzat duen hirugarren liburuaren bidean daudelako Barañainen. “Liburutegi publikoa garen neurrian, Barañainekin zerikusia duen dokumentu oro gordetzeko betebeharra daukagu. Lizarrak edo Tuterak ez bezala, Barañainek ez dauka historia luzea, azken urteotan etorri baita bere handitzea”, dio Aranak. Horrek bultzatu ditu memoria lokalaren bidean lan egitera. Liburutegia bat-egite puntu bezala ulertzen du Aranak, errealitate birtuala jaun eta jabe den garai honetan liburuak mailegatzea ez omen da liburutegien zeregin nagusia: “liburutegiak interakzio soziala bilatu behar du, hitzekiko eta ahozkotasunarekiko zaletasuna, dela irakurle kluben bitartez, dela poesia errezitaldien bidez…”.

BORJA GUERRERO

Horretatik guztitik irten dira memoria lokala batzen dituzten liburu bi eta bidean dagoen hirugarrena. Hirurak ere elkarrizketez osatutako lanak dira, irakurlearekiko gertutasuna lortu asmoz. “Lehen liburuarekin Barañainen inguru sozio-kulturalean erreferentzia diren pertsonak bildu nahi genituen: poetak, margolariak, akto-

Ermuko bilduma, ‘Bertako Bilduma’ Ermuan ere memoria lokalak badauka lekurik, eta kasu honetan ere liburutegia dago ekimenaren atzean. Sara Gago, liburutegiko arduradunetako baten berbetan, lehenengo fase batean proiektuaren helburuak zabaldu ziren, bigarren fasean ermuarrengandik, eskoletatik eta herriko erakundeetatik, besteak beste, era eta euskarri guztietako dokumentazioa jaso, digitalizatu eta sailkatu ahal izateko. Informazio hori liburutegiko webgunean dago ikusgai, Bertako Bilduma atalean. Bertako Bilduma Ermua ezagutzen lagun dezaketen dokumentuen bateratzea da, eta hainbat arrazoik bultzatu zituen aipatu bilduma sortzera. Batetik, liburutegiko erabiltzaileen eskaera zegoen; inplizitua batzuetan, “aurreko urteetan herrian gertatutakoaren inguruan galdezka zetozenean, kasurako. Eta esplizitua, besteetan, hainbat ermuarrek udalari hala eskatu ziotenean, esaterako”. Bestetik, Bertako Bilduma osatu izan ez balitz herriaren inguruko informazio ugari galdu egingo litzatekeela uste du Gagok, direla kartelak, direla jaietako egitarauak, planoak, argazkiak edota dossierrak, besteak beste.

reak… Beraien esparruaren baitan nolabaiteko antzekotasuna zuten pertsonak bikoteka elkartu genituen luze eta zabal hitz egin zezaten”. Bigarren liburuak, berriz, azken 40 urteetan herriko alkate izandako hamar agintari elkartu zituen, eta bertan, alkateek euren agintaldiari buruz hitz egin zuten, “batzuek nostalgiaz, beste batzuek autokonplazentzia puntu batez”. Hirugarren liburua bidean dator. “Kasu honetan gizarte zibilaren nondik norakoak batu nahi genituen. Adibidez, Barañain beti oso aberatsa izan da elkarte mota desberdinei dagokionez, eta horiei ahotsa ematea gustatuko litzaiguke”. Proiektu hau duela hiru urte abiatu zen, besteak beste, liburutegiaren erakusleiho izateko asmoarekin. Baina, memoria lokalaren inguruko lanketaz gainera, bestelako lanik ere egiten dute liburutegian. “Lokalismo horretatik kanpo, baina, internet bertan dagoen neurrian esan dezakegu gu ere globalak garela. Hala ere, globaltasun horrek berak, interneten eskutik, arazo batzuk ere badakartza, gehiegizko informazioa, esaterako. Gehiegizko informazioa informazio eza bezain kaltegarria izan daiteke, eta liburutegiek hor badaukagu zer egin, bahe fidagarriak izan behar dugu, hau da, herritarrari informazio baliagarria eta kalitaterik gabeko informazioa bereizten lagundu behar diogu”. Memoriak, beraz, hainbat forma har ditzake, papera bezalako bide xume eta klasikoenetik pantaila aurreratuenera; eta ikuspuntuak ere herriak diren beste izan daitezke. Baina munduak irentsi behar gaituen honetan, beharrezkoa da, apaltasun osoz bada ere, memoriari leku egin eta nondik gatozen jakitea, horrek bakarrik emango diolako lokaltasunari merezi duen globaltasuna.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko martxoaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Inprobisazioz beteriko diskoa Bueltan da Igelaren Banda, Bixente Martinezek, Hasier Oleagak eta Amaiur Caravillek osatzen duten musika taldea.

22

000. urtean argitaratu zuen Igelaren Bandak lehengo diskoa. 2008 urtera arte kontzertu eta emanaldi ugari eskaini zituen, eta pausaldi baten ondotik, kide berriekin itzuli da. “Berrikuntzarik handiena formazioa bera da”, azaldu du Martinezek. Berak abesti batzuk zituen buruan, eta Kafe Torero Zarautzeko elkarte kulturalaren proposamen bati esker egi bihurtu zituen. “Hilero egiten dute kontzertu bat, eta eskuartean zerbait ote neukan galdetu zidaten. Kantuak baneuzkan, baina ez neukan talderik”, gogoratu du. Hasier Oleaga eta Amaiur Caravilleri proposatu zien egitasmoa. Zarautzen kontzertua eskaini eta emaitzarekin hain gustura geratu ziren zeinen proiektua aurrera atera eta diskoa kaleratu zuten. “Oso kantari txarrak gara; gure espresiobiderik onena instrumentuak jotzea da”, dio Martinezek. Euskal musika, abesti eta dantza tradizionaletan oinarrituta, bertsio instrumentalak egiten ditu Igelaren Bandak. “Oso modu librean hartzen ditugu kanta tradizionalak eta gure estilora egokitzen ditugu, harmonizazio berri bat eginez edo batzuetan erritmo berriak sartuz”, azaldu du. Igelaren Bandaren kantuen mamia direla azpimarratzen du, eta inprobisazioaren eraginez diskoan topatu daitezkeen emaitzak lortzen dituztela. Abestietan normalean ahotsa da istorioa kontatzen duena; Igelaren Bandan, berriz, instrumentuek hartzen dute eginkizun hori. Disko berriko abesti

IGELAREN IRUDIA Igelaren irudia polita egiten zaie taldekideei, eta bi arrazoi nagusi izan zituzten Igelaren Banda izena aukeratzeko. Lehenengoa, animalia bera. “Kolore biziko igel bat topatzen baduzu mendian, kontuz! Nahiz eta igel hori txikia eta polita izan, pozoitsua izan daiteke”, ohartarazten du Bixente Martinezek. Bigarren arrazoia animaliaren izena duen aldizkari bat izan zen, Jon Mirande eta Txomin Peillen idazleek duela 50 urte egiten zuten Igela izeneko aldizkaria, hain zuzen. “Horien jarrera heterodoxoa, apurtzailea, antiklerikala eta zuzenaren kontrakoa gustatu zitzaigun”, azaldu du Martinezek.

Urte betez abestiak sortzen eman ondoren, ‘Preguntatxo bat’ diskoa agertu dute, jazz, rock eta folk doinuz betetako albuma

bat sortzeko, esaterako, San Joseri dedikatutako kantu bat izan dute oinarritzat. “Kantua hartu eta pentsatzen hasi ginen: San Jose, San Jose, aita guztien patroia.... Beraz, izan daiteke kantu hori jotzen dugunean aitatasunean pentsatzen dugula. Aita zer den, semea izatea zer den...”, agertzen du Martinezek. Horrelako loturak egiten dituzte euren kantuekin, baina beti ere zentzu zehatz bat mantenduz. Oinarrian hartzen duten abestiaren letrari erreparatu eta kontatu nahi duten istorioa pentsatzen dute inprobisatzen hasteko. “Jotzen hasten garenean ez dugu pentsatzen fa, sol, la edo re, mi edo si joko dugun”. “Preguntatxo bat egiten diot nire buruari, ea helduko naizen garaiz ama birjinaren ondora salbea entzutera”. Horrela dio Arantzazura egiten diren erromesaldietan aspaldian abesten zen kopla batek. Koplaren lehenengo bi hitzak hartu dituzte diskoari izenburua jartzeko. “Gure musikan leku handia du inprobisazioak, eta kantuak jotzen hasten garenean badakigu nondik hasten garen baina gero beti behar izaten dugu gure buruei preguntatxo bat egin”. Inprobisazioz beteta daude Igelaren Bandako abestiak: “Kantu guztiekin egiten dugun ariketa da”.

HIRUKOTE KLASIKOA Musikaren munduan ibi-

liak dira Igelaren Bandako hiru taldekideak: Bixente Martinez, Hasier Oleaga eta Amaiur Caraville. Martinezek folka landu du gehien bat, Oskorri eta Hiru Truku taldeetan, esaterako. “Aurreko formaziotik nik bakarrik jarraitzen dut”, azaldu du. Amaiur Cajaravillek, aldiz, iragan rockeroa du. Azken urteetan, baina, kontrabaxuan murgilduta aritu da, eta Benito Lertxundi, Pantxoa ta Peio edo Oreka Tx taldeen laguntzailea izan da. Hasier Oleaga musikari gazteagoa da, baina jazz munduan esperientzia handikoa. Besteak beste Iñaki Salvador edo Ruper Ordorikari laguntzen ibilia da. Igelaren Bandako kide bakoitzak estilo bat landu du, eta Martinezen iritziz estilo horien nahasketa da bandak ematen duena. “Aurreko formazioak kontrabaxu eta perkusioa erabiltzen zituen; disko honetan kontrabaxua ere badago, baina ez dago perkusiorik, bateria dago”, zehazten du. Oraingo formazioa “nahiko klasikoa” dela uste du: “jazz hirukote bat izan daiteke: gitarra, baxua eta bateria”. Martinezek jotzen du gitarra, Oleagak bateria eta Cajaravillesek kontrabaxua. Diskoa kaleratu eta kontzertuak lortzen buru belarri jarriko dira orain. Oraindik kontzertu askorik ez badute ere, apirilaren 5ean diskoaren aurkezpena egingo dute Gasteizen eta ekainaren 15ean Bilbon eskainiko dute kontzertu bat. Diskoa prestatzeko prozesuan ibili diren arren, kontzertu asko eman dute azkenaldian, eta orain bide horretatik jarraitzeko gogoa daukatela aitortu du Martinezek.

LOHIZUNE AMATRIA Inprobisazioa oinarri, festazale itzelak dira Igelaren Banda osatzen duten musikariak. ORTZADAR


Larunbata, 2013ko martxoaren 2a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

DONOSTIA

Euripeko gauerdi magikoa Tanttaka antzerkiak ‘Gauerdian’ bere azken antzezlan berritzailea aurkeztu du. Elkar ezagutu berri duten bikotearen paperean jarri dira Iker Galartza eta Itziar Atienza aktoreak ‘Gauerdian’ek badauka puntu berritzaile bat, eta zentzu horretan ausart ibili dira antzezlanaren ekoizleak. JUAN LAZKANO ANE UNDURRAGA

GG

AUERDIAN gertatzen da istorioa. Oso gauerdi berezia da, urteko gaurik motzena delako. Solztizioa da, San Juan bezpera, eta gau horretan bikote batek elkar ezagutzen du. Bob artista frustratua da eta Elena abokatu arrakastatsua. Bakoitza bere mundutik dator eta bakoitzak bere istorio partikularra du, baina ez dira kontziente gertatzen ari denaz eta gaua pasatu ahala konturatzen dira ze magikoa izan den guztia. Gaua bukatzen denean badirudi dena bukatu egiten dela. Horrek, ordea, jarraipena dakar, beraiek kontatzen baitute gau horren ondoren zer gertatzen den. Kontatu, gainera, modu ez konbentzionalean. Elkarrekin jarraituko dute ala bakoitzak bere bideari ekingo dio? GAZTEENTZAKO EREDUA Pertso-

naiak bi dira: Iker Galartzak hartu du Boben papera eta Itziar Atienza da Elena. Bien arteko elkarrizketa nagusitzen da ia ordu eta erdi irauten duen obran, nahiz eta tartean bakarrizketaren bat edo beste ere badagoen. Hala ere, “antzezlan honek badu bereizgarritasun bat: ez duela laugarren paretik”, kontatzen du Iker Galartzak. Aktoreei ez zaie une batean ere ahazten publikoa hor dagoela eta arretaz eta ilusioz egin behar dutela kontakizuna. Etxe-giroan familiari edo afalostean lagunei elkar nola ezagutu duten kontatuko lioketen modu berean kontatzen da istorioa. Horrenbestez, tonua naturala da. Publikoak zuzenean antzematen du obra eurei zuzenduta dagoela, sentitzen duelako: “niri hitz egiten ari zait”. Zentzu horretan oso zorrotza da aktoreentzako eta baita publikoarentzako ere. 35-40 urte bitartean dauden gazteentzat erreferente izan daitekeela uste dute obraren interpreteek. “35 urtetik aurrera ez zara izango gaztetan amesten zenuen hori, alegia, ez duzu Interraileko txartela erosiko, ez zara Europatik gitarra joz ibiliko eta gero eta sorpresa gutxiago izaten du pasatzen den egun bakoitzak”. Edade horretan egunerokoa desengainuzkoa dela dio Iker Galartzak eta, jada, gaztetan zenituen ilusioak ez dituzula. Haatik, bizitza gazte begiekin begira daiteke eta baikortasun mezua adierazi, antzezlanak erakusten duen

moduan. Aktoreek argi utzi dute jendeak barre egingo duela eta esaten diren kontuetan islatuta sentituko direla. “Hasieran dramatiko xamarra ematen badu ere, aldaketa posible dela ikusiko da”, ziurtatzen du. Izan ere, etapa bat bukatu arren beste bat positiboki has daitekeela erakutsiko du antzerki obra honek. ABSTRAKZIOA ETA MUSIKA Eszenografia oso apa-

la da, baina berritzailea oso. “Karratu batzuk ditugu eta horiekin moldatu gara armairua, mahaia edo ohea egiteko”. Oholtzan kubo abstraktuak jendearen arreta pizteko helburuz jarri dituzte eta hori zuzendariaren ideia izan da. Elementu horiei Bobek eta Elenak jotzen duten gitarra gehitu behar zaie. Izan ere, obran zehar lauzpabost kanta joko dituzte, “obra arnasten laguntzen dutenak”, Iker Galartzaren esanetan. Gitarra jotzen ikasi egin behar izan dute eta hor ez dute arazorik izan, aktore biek belarri ona baitute musikarako. Testuak eta abestiak tartekatuz doaz eta, horrek, atseginagoa egiten du lana. Eta hori da Edinburgoko euripean San Juan bezperaz girotutako bikotearen istorioa kontatzeko erabili duten atrezzoa. Dagoeneko bederatzi emanaldi eskaini dituzte Euskal Herriko hainbat bazterretan eta publikoak oso ondo hartu ditu. “Beharbada hasieran sorpresaz hartzen da lana, laugarren horma hori ez egotearen eraginez, baina bukaerarako publikoa gustura nabaritzen da”, baieztatzen dute. Gainera, publikoa obrak eskatzen duen lanaren dimentsioaz konturatu da. Izan ere, prestaketa lanak zorrotzak izan dira. “Euskarara itzuli ostean, bost egunez aritu behar izan genuen testua esaldiz esaldi lantzen, berridazten, berresaten eta aldatu beharreko gauzak errebisatzen”, aitortzen du Iker Galartzak. Horrekin batera, euskaraz gauza berriak eskaintzea ona dela iruditzen zaie biei, “betiko gauza konbentzionaletatik aparte dauden gauzak euskaraz egitea positiboa baita”. Beste hizkuntza batzuetan egiten dena euskaraz egin daitekeela ikustea aberasgarria da, eta akaso hori bera da Gauerdian, euskarazko antzezlan berritzailea.

GAUERDIKO IBILBIDEA Antzezlana Tolosan aurkeztu zutenetik, Donostian, Santurtzin, Arrasaten, Ermuan, Eibarren eta Gernikan erakutsi da. Martxoaren 9an Muskizko Meatzari Aretoan izango da; 15ean Zumaian, Aita Mari Antzokian; 22an Sestaon, Musika Eskolan; 23an Getxon, Areetako Musika Eskolan; apirilaren 5ean, Ordiziako Herri Antzokian; 12an Andoaingo Bastero Kultur Gunean eta, azken emanaldia Igorren egingo dute, 27an eta Lasarte Aretoan.


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2013ko martxoaren 2a

Hauek dira entzuten ditudan hotsak Piper egiteko aitzakia bitxiak dauzkate Australiako basamortuan bizi diren haurrek: “Ionosfera oker dago gaur, eguzki ekaitzen bat dabil, eskolarik ez!”

rren neskatxaren ahots ahula: “Berrogeita lau”. Irakasleek noizean behin arrantxoak bisitatzen dituzte abionetaz, haurrekin zuzenean egoteko. Astean behin ikasle guztiak batera konektatzen dira, elkarrekin hitz egiteko, eta urtean behin Alice Springsen biltzen dira festa bat ospatzeko.

I

ONOSFERA aztoratuta dabilenean, irratiko hotsak ez dira ondo entzuten. Aparatua itzali eta jolastera joaten dira umeak, edo gurasoei arrantxoko lanetan laguntzera. Aireko Eskolaren egoitza Alice Springs-en dago, Australiako basamortuaren bihotzean kokatzen den hiri-oasian, eta haren inguruan hedatzen da munduko ikasgelarik zabalena: 1,3 milioi kilometro karratuko eremu idor batean (Espainia gehi Frantziaren tamaina), familia abeltzainetako 120 ikasle bizi dira arrantxoetan sakabanatuta eta eskolak irratiz jasotzen dituzte. Ikasturtearen hasieran, abioneta batek arrantxo guztiak bisitatu eta ikasle bakoitzarentzat hamasei liburu uzten ditu. Bi astetik behin itzultzen da abioneta, ikasleen ariketak jasotzera eta material berria uztera (liburuak, diskoak, bideoak…). Egunean hainbat ordu ikasten pasatzen dituzte, gurasoen zaintzapean, eta astero hiru aldiz irratia pizten dute irakaslearen lezioak eta tutoretza jasotzeko, eguzki ekaitz batek ionosfera okertzen ez badu behintzat. Aireko Eskolara sartu ginenean, Matematikako irakaslea ari zen estudio batetik hitz egiten. Hiritik hirurehun kilometrora bizi zen Celeste neskatxarekin ziharduen: “Esan, Celeste, zenbat da lau bider hamaika?”. Bozgorailuetatik interferentziak eta burrunbak entzun genituen, eta halako batean, beste galaxia batetik zeto-

-Basamortuko umeek emaitza bikainak lortzen dituzte, besteek baino hobeak –esan zigun irakasleak–. Eskola orduak beti dira gertaera interesgarri bat basamortuan isolatuta bizi direnentzat, gogoz egiten dituzte lanak. 16 urtetik aurrera ikasten jarraitzea erabakitzen dutenak hirira etortzen dira bizitzera eta beti emaitza onak izaten dituzte.

BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE anderiza.com

1,3 milioi kilometro karratuko eremu idor batean familia abeltzainetako 120 ikasle bizi dira

Aireko Eskolaren hormatan arrantxoetako umeen idazlanak eta marrazkiak daude zintzilik, mundu bitxi baten isla: bost urteko neska batek bere burua marraztu du gamelu kume bati biberoia ematen, zortzi urteko mutil batek poemak idatzi dizkie kanguru gorriei, iguanei eta hondarretako herensugeei. Nerabe batek kontatzen du nola laguntzen dion aitari, lurpeko ura ateratzeko erabiltzen duten haize-errotaren konponketan, bero sapa jasaten, izerditan, eta nola bitartean hondartza tropikaletan surfean ari dela amesten duen… Allan Hildebrantek hamar urte dauzka eta poema hau idatzi du arrantxoan entzuten dituen hotsei buruz: “Bakarrik nago, etxe kanpoan, zutik/ Zer entzun dezaket?/ Whirr. Klunk! Whirr. Klunk!/ Errota biraka dabil/ Gero urrats batzuk/ Skruntx! Skruntx! Skruntx!/ Hartxintxarren hotsa nire oinen azpian/ Itxaron!/ Haizearen xuxurla ere entzuten dut/ Zuhaitzen artean / Hauek dira egunean zehar entzuten ditudan hotsak”.

itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza 944 480 000

posta@artez.net

www.artez.net


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.