Ortzadar030514

Page 1

ortzadar deia.com

larunbata, 2014ko maiatzaren 3a. 354 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

OHOLTZA, HAU BIZI-POZA! Gero eta zale gehiagoren hauspoz, sasoi onean ei da euskarazko herri antzerkia -- 4-5. orrialdeak --

ZALOA FUERTES, ARGAZKIAK AMETS Irudien bitartez imajinazioa lantzeko gonbitea egingo du argazkilariak Begira Photon -- 2. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko maiatzaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

argazkilaritza

DURANGO

“Norberaren buruan dagoena adieraztea da garrantzitsuena” Haur eta gazteen sormena sustatzearren, eta oro har amets egin dezaten, argazki tailer berezia eskainiko du aurrenekoz Zaloa Fuertesek (Mexiko, 1983). ‘Nire bizitzako egun bat’ izenburupean, Durangoko Begira Photo Festival ekimenaren baitan kokatzen da ikastaroa AINHOA LORES

N N

IRE bizitzako egun bat ikastaroa bide, atzera eman nahi du saltoa Zaloa Fuertesek, analogikoaren garaira, alegia. “Argazkia berez aitzakia da burua askatu eta hartutako irudiekin ametsetan egiteko, ez baitugu argazkia berehala ikusteko aukerarik izango. Une hau imajinaziora mugatuko da”. Parte-hartzaile bakoitzari erabili eta botatzeko argazki kamera bana emango zaio, norberaren eguneroko bizitzaren inguruko argazkiak atera ditzan. Ikastaroa amaitzean, bakoitzak eskuz egin duen albuma eramango du etxera.

tan lan egin. Hori bai, lanera sartu aurretik kafetxo bat hartzen dut beti lagunekin, eguna ondo hasteko.

Lehenengo aldia da haurrekin lan egiten duzula? Bai, eta lehenengo ikastaroa ere bai. Ilusio handia egiten dit haurrekin lan egitea eta baita euren mundura hegaz egitea ere. Txikitatik landu behar dugu kreatibitatea, beldur barik, nork

bere lekua topatzeko eta ikastaroak aukera hori ematen digu. Hemen, norberaren buruan dagoena adieraztea da garrantzitsuena, teknikaren gainetik.

Begira Photo Festivaleko koordinatzailea zara aurten eta iaz ‘Azala’ erakusketarekin parte hartu zenuen. Zer moduzko esperientzia izaten ari da?

Ikastaroa ekainaren 21ean eta 27an izango da, Pinondo etxean. Z.F. Itzelezkoa. Euskal Herriko beste hainbat argazkilariekin harremanetan jartzeko beta ematen du, honelako ekimenak oso garrantzitsuak dira. Aukera zoragarria eskaintzen dute ikasteko eta beste argazkilarien lanak ezagutu eta euren istorioekin amets egiteko… honek guztiak norberak egiten duen lana elikatzeko balio du.

Nondik dator ikastaro honen ideia? Aspaldi honetan nahiko kezkatuta nabil. Gaur egungo munduan gauzak nola mugitzen diren ikusita, dena berehala egin behar omen da. Alegia, ez baduzu momentuan Whatsappeko mezu bati erantzuten badirudi paso egiten duzula. Ideia honekin sortu nuen ikastaroa.

Mexikon jaio, bizi eta orain Euskal Herrian. Euskaraz ongi moldatzen zara gainera.

‘Nire bizitzako egun bat’ du izena tailerrak, nolakoa da Zaloaren egun arrunt bat? Argazki denda bat daukat Elorrion, Margoa. Estudiorako argazkiak egiten ditut bertan eta hantxe egoten naiz egunero. Oraintxe adibidez, jaunartzeen garaia da eta topera nabil. Beti zerbait egiten egon behar naiz, jai egunetan ere bai, dela mendira joan, dela nire proiektu pertsonale-

‘Txikitatik landu behar da kreatibitatea’, baieztatzen du. ZALOA FUERTES

Gurasoak euskaldunak ditut eta nahiz eta Mexikon jaioa izan, euskara nire lehenengo hizkuntza izan zen. Haurtzaindegian ez nekien gaztelaniaz hitz egiten. Hango umeek beste abesti batzuk zekizkiten, eta andereñoak errieta egiten zidan pintxopintxo abesteagatik. 2006an, unibertsitatea bukatu eta Zazpika gehigarrian, argazkilaritza lanak egiteko aukera eskaini zidaten. Iruñeara joan nintzen eta horrela hasi zen nire abentura Euskal Herrian.

Hamar urteko foto-kazetaritza lanaren ostean hutsetik hastea ebatzi zenuen, zer gertatu zen erabaki hori hartzeko?

itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza 944 480 000

posta@artez.net

www.artez.net

Hona etorri nintzenean nire negatibo guztiak Mexikon nituen, bertan hainbat erreportaje zeuden, Mexikori buruzko foto-dokumentalak. Amari eskatu nion nire lehengusinaren bitartez maletan sartu eta hona bidaltzeko. Maleta hori fakturatu bazen ere, desagertu egin zen. Hamar urteko lana galtzea disgustu handia izan zen hasieran. Baina, aukera edertzat hartu nuen lan berria eta pertsonalagoa egiteko. Kanpora begiratu beharrean, nire

barrura begiratu eta dauzkadan kezkak adierazteko.

Nondik datorkizu argazkilaritzarako zaletasuna? Betidanik maite izan dut eta denbora pasa ahala, gero eta gehiago. 2000an, nire gurasoek kamara reflex analogiko bat oparitu zidaten. Momentu horretantxe neure buruari esan nion argazkilaritza erabiliko nuela gustatzen ez zaidana salatzeko: Mexikoko kontrasteak, umetasun falta, pobrezia.... Biba Zapata!

Ezkontzetatik kontzertuetara, Elkar argitaletxerako ere lan egin izan duzu, baita estudioko argazkiak egin ere. Erronka desberdinak denak… Lan bakoitza berezia da. Ezkontzen kasuan, ikaragarria da bikote batekin konpartitzea horrelako egun bat. Elkarrerako lan egiteak ere hainbat idazle eta musikari ezagutzeko aukera eman dit eta eurengandik asko ikasi dut. Baina gehien maite dudana nire proiektu pertsonaletan aritzea da. Gutxitan daukat horretarako aukera, ez dakit zer gertatzen den neure barnean baina magikoa izaten da une hori. Neure burua ezagutzea, mundua begiratzea... eta sentsazio horiek guztiak irudi baten biltzea… Hori bai poza!

Etorkizunerako erronkarik bai? Jakina. Azala proiektuarekin nabil lanean, liburu bat egiten. Testuak eta argazkiak. Iaz Begira Festivalean erakutsi nuena apunte txikitxo bat izan zen, abiapuntua. Maketa bat egiten nabil, irudiak istorio bat kontatzeko moduan jarri, argazki batzuk atera barik ditut. Baina aurrera doa...


Ortzadar //03

Larunbata, 2014ko maiatzaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

ATARIA

Indibiduoak GG

UXUE APAOLAZA

Siriatik Ukrainiara Mikel Ayestaranen ahotsak gidatu gaitu asko, urteak daramagu Eugenio Garciari Palestinaz entzuten kasi etxeko ahots bihurtu arte… eta hala nenbilen, nik nondik ikasten dudan pentsatuz, Imanol Muruaren Palestina Zauritua hura apalategitik hartu eta etxean bueltaka…

Zaila da urruneko gatazketara nola hurbildu jakitea, fokua lekuz halako abiadan aldatzen da, leku ezezagunetara, ezen kazetariarengan izan behar duguna, ia ia fedea baita; eta hala ere, ezin ezintasunari men egin, gure ardurek, izen kolektiboek… ere parte hartzen baitute batailotan. Siriako gerrari buruzkoetan propaganda informaziotik bereizten hasi orduko, gure iragan hurbilera pasatzen da ordu gutxi atzera mundu osoaren

Eta orain, zer gertatzen da Sirian? Eta okerrago, zer gertatzen da Libian, Gadafiren irudi ikusgarrien ondoren? Liberazioaren ondoren? Propagandaren interesa baretzen denean, eta propaganda horri aurre egin beharra, zer gertatzen da? Guri ere errazago pizten baitzaigu gure ardurekiko interesa gatazka Melillan odolusten denean Afrika ikusezinean baino. Eta horrela itzuli naiz duela ez hainbeste urte, 2009an Afganistanen

SALDUENAK

AUZAK azkar zahartzen dira, ahazten ditugu, eta hemen 2009an idatzitako lan bati buruz hitz egiteko aitzakia bat bilatu beharra sentitzen dut, iraganetik zerbait erreskatatzeak berrikuntzak bere horretan orain duen balioaren aitzakia kentzen baitizu, eta gehiago, kazetaritza lan bati buruz ari baldin bagara. Azken aldian kazetari baten baino gehiagoren liberazioaz irakurri dugu, bahituak izan zirenik ere ez genekienena, dagoeneko; askatu dituztela ere ez dakit zenbat denboraz gogoratuko dugun. Espainian Javier Espinosa eta Ricardo García Vilanova izan dira, Marc Marginedas aurretik, irakurri ditugun izenak, Sirian bahituak denak; lehen aldiz jakin nuen beraien berri.

ospatu ziren hauteskundeetan Ramon Lobok idatzitako kroniketara, Cuadernos de Kabul izenburupean; El País egunkarian argitaratu zituen, bere blogean eta liburu batean azkenik, osatuago. Hauteskundeak aitzakia kronologiko bihurtzen dira kasi, eta ez dago narraziootan adrenalina belikorik, normalean irakurtzen ditugun boterearen izen eta hitzik, edo hangotarra gugandik bereizten duen testuingururik gabeko gertaera gure begietara basatirik.

ardura behar zuen masakrea, eta interes belikoa Ukrainiara pasatzen da. Gainera, sarri, gertatzen dena azaldu ordez, zein aldetan jarri behar garen seinalatzen digute gatazkotan, Venezuelan bezala (zeina Espainian ez baitzen modaz pasatzen hango jendeak hemengo botereak nahi duena botatzen ez duen bitartean, espainiar erkidego kategoria du medioetan).

Fikzioa

Kazetaritza da, baina literatura izan zitekeen, izen kontrastaezinen egunerokoa segitzen baitute kronikok, historiaren zamaren azpian egunero jaikitzen direnena

Kazetaritza da, baina literatura izan zitekeen, publikoak ikusten ez dituen izen kontrastaezinen egunerokoa segitzen baitute kronikok, historiaren zamaren azpian egunero jaikitzen diren pertsonena; jendeari hain gutxi gustatzen zaizkion etxebizitza bloke uniformatzaileenetan ere, leihoetan, balkoietan, bizikletak, patineteak, kanarioak, loreak, arropa, zintzilikarioak, gortinak, banderak, aldarrikapenak… indibiduoak agertzen dira, beti koloretsuago, ba antzeko zerbait gertatzen da narrazio hauetan. Zein da gerra ondoren, gerran bertan, kalean dabilen afganistandarrak 2009an bere bizitzarentzat zuen proiektua?

Ez Fikzioa

1. Nevadako egunak

4. Erraiak

1. E.H-ren historia laburra

4. Kaliforniakoak (1533-1848)

Bernardo Atxaga. Pamiela.

Danele Sarriugarte. Elkar.

Iñaki Egaña. Txertoa.

Asun Garikano. Pamiela.

2. Korapiloak (e-book)

5. Apirila

2. Hiztunpolisa

5. Euskal diasporaren ahotsa

Jasone Osoro. Elkar.

Iñigo Aranbarri. Susa.

Jon Sarasua. Pamiela.

Raul Arkaia. Autoedizioa.

3. Zaindari ikusezina

6. Hobe kontatzen ez badidazu

3. Haur kantak. E.H-ko 60 abesti kantatuenak

6. Eusebio Osa

Hainbat autore. Pasazaite.

Euskal kantuzaleen elkartea/Gara. Astero.

Dolores Redondo. Erein.

Pako Sudupe. UPV/EHU.

ITURRIA: Elkar.

ERAKUSLEIHOA

ZALDI EROA

ELEBERRIA

ELEBERRIA

‘Ez zen diruagatik’

‘Santiago bidearen misterioa’

Ana Jaka. Elkar. 160 orr. 16 euro.

Fernando Morillo. Gaumin. 80 orr. 11,80 euro.

Hiru pisukide atipikoen psikologiaz

Bizitzaren zidor malkartsuak

Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, ez lanik, ez dirurik, gaztarotik urruntzen eta etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua dagoena. Pisukidea du Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen gaztetxoa. Eta hiruki atipikoa osatzera dator Mikel, bizimodu normalagoa daraman adin ertaineko gizasemea, baina iraganetik dakarren zamatik askatu ezin duena. Pertsonaien harremanetan, psikologian eta sentimenduetan oinarrituta, ez da inola ere sentimentala eta gozoa...

Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan. Ulises marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera bakarrik atera zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz, mutil gaztea eta, itxuraz, ezin zoriontsuagoa da, bizitzaz eta bere neskalagunaz maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz. Adiskidetasunaz eta oztopoak gainditzeaz mintzatzen da istorioa, 15 urtetik gorakoentzat.

HAUR LITERATURA

‘Hau ezustekoa, haurtxo bat!’ Elisabeth De Lambilly. Remi Saillard (ilus.). Aztiri Itzulpen Zerbitzuak (itzul.). Ttarttalo. 32 orr. 9 euro.

Gizadiaren abentura handia ezagutuz Zatoz Koldo eta Koldobikerekin gizateriaren abentura handia ezagutzera: haur baten jaiotza! Hasi espermatozoide batek eta obulu batek topo egiten dutenetik, eta haurtxoak lehenengo pausoak ematen dituen arte. ‘Hau ezustekoa, haurtxo bat!’ Ttarttalok argitaratzen duen Jakintsu txikien entziklopedia bildumaren ale berrietako bat dugu, sei urtetik gorako irakurleentzat zuzenduta dagoena.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Jose Mari Martínez Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


04 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko maiatzaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Taula gaineko zaletasu Ehundaka lagun aritzen dira euskarazko herri antzerkigintzan KAROLINA ALMAGIA

BB

ULEGOKO edo lantegiko jardunaldia bukatzen dutenean, ez dira etxera atseden hartzera abiatzen. Fakultate edo Institutuko gaiak ikasten amaitzen dutenean, ez dute lagunekin elkartzeko tabernako bidea hartzen. Etxekoei afaria prestatu eta gero, ez dira jartzen telebista aurrean modazko azken seriea ikusten. Entsegu aretora zuzentzen dira, neguko zein udako ezorduetan, nekatuta batzuetan, ilusioz

beterik gehienetan. Jakin baitakite hurrengo orduetan primeran pasatuko dutela. Antzerkia maite dute eta antzerkia egiten gozatzen dute, nahiz eta ogibidea beste lekutan bilatu. Orain dela lau urte, 80 egunean filma estreinatu zenean, begirada guztiak emakumezko aktore batengana joan ziren. Nor zen beste andra batekin maitemintzen den 70 urteko emakume baten papera hain bikain

egiten zuen interprete ezezagun hura? Hura Mariasun Pagoaga zen eta Jose Maria Goenaga eta Jon Garaño zine zuzendariek antzerki amateurrean bilatu zuten. Pagoaga erretiroduna da eta Arrasateko Doke Antzerki Taldeko kidea da. Bera bezala, ehunka lagun aritzen dira euren aisialdian profesionala ez den antzerkigintzan. Betidanik izan da horrela, antzerkia munduko herri guztietan errotuta

Goiko irudian, Mungiako Antzerkizale Elkartea (MAE), entsegu batean. “Mungialdean dagoen arte eszenikoarekiko zaletasuna bultzatzea eta kultura euskaraz bizitzeko esparrua sortzea dira gure helburuak”, adierazi dute. JOSE MARI MARTÍNEZ

dagoen zaletasuna da-eta. Iparraldean maskaradak, pastoralak eta toberak aintzinetik egiten diren bezala, Hegoaldean ezagunak dira eszenara auzolanean eraman diren antzezlanak, askotan historiako une puntual edo pertsonaiak gogoratzeko asmoz, kasu Donostia 1813, Lauaxeta, Juan Sebastian Elkano, Gernika sutan, Sarritsasoa, eta abar. Askotan, taularatze horiek izan dira antzerki talde egonkor baten abiapuntua, Mungian gertatu zen beza-

la. Herrialde horretan, antzezteko zaletasuna nabarmena da. Hainbat izan dira azken urteetan egin diren obrak, guztietan herritarren partehartze handiarekin, Konkordiaren, Lauaxetaren jaiotzaren edota Lore Jokoak-en urteurrenak ospatzeko asmoz. Urte askotako zaletasun hori bideratu nahian, antzerki ikastaroak antolatzen hasi zen lagun talde bat Udalarekin batera. Horrela jaio zen Mungiako Antzerkizale Elkartea (MAE), gaur egun, 35 bazkide baino


Ortzadar //05

Larunbata, 2014ko maiatzaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

TERAPIA BEZALA Bere aldetik, Durangoko Karrika taldea 1998an sortu zen, antzerki eskola bokazioarekin eta une horretan eskualdean euskal antzerkigintzak zuen hutsunea betetzeko asmoz. Gaur eguneko partaideen profila oso anitza da: badaude antzerkigintzatik bizi direnak edo bizitzeko asmoa dutenak eta bokazioagatik egiten dutenak. Arrasaten, orain hamar urte, herriko abesbatz baten urteurrena ospatzeko Josemari Velez de Mendizabalen testuaz eta Sabin Salaberriren musikaz egindako obra bat taularatzea bururatu zitzaien herritar batzuei, eta elkarte eta koadrila guztiak parte hartzera gonbidatu zituzten. Mariasun Pagoaga apuntatu zen, senarrak animatuta. Hamar urte eta gero, hainbat obra taularatu dituzte Euskal Herrian zehar eta astean bitan entseatzen jarraitzen dute, Itziar Rekalde zuzendariarekin. Laster estrenatuko dute obra berri bat, Galderak izenburukoa. “Adin eta jende guztiz ezberdina elkartu ginen –gogoratzen du 80 egunean filmaren protagonistak–. Emanaldiak egiten hasi ginenean konturatu ginen zenbat gauza egin daitezkeen, ilusioz eta gogoz egiten dituzunean. Guretzako terapia bezala da, eta bitartean, antzerki mundua kaleratzen dugu, zeren hemen lehen euskarazko antzerkia ez zen existitzen”.

una

HERRI ANTZERKIA Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko (EHAZE) bozeramaile den Itziar Eliasek ideia bera azpimarratzen du. “Antzerki talde hauei esker, herri horiek aberatsagoak dira, euren herritarrek antzerkia beste era batera ikusten dutelako, gertukoagoa. Eta antzerkira joateko ohitura edo kultura barneratzen dute”. Izan ere, talde hauek ez dute inolako arazorik herriko antzokia betetzeko. “Arrakasta oso nabaria da. Talde batean topatuko dituzun partaideak oso ezberdinak dira, taldean bertan ezagutu direlako, eta hauen lagun eta familiekin, herri osoa batuko da antzokian”, gaineratzen du Eliasek. EHAZEn ez dute amateur eta profesionalaren arteko sailkapenik egin nahi: “Noiz da profesional talde bat eta noiz amateur?”, botatzen du Itziar Eliasek. “Gaur egun oso zaila da banaketa hori egitea. Lehen beti esaten zen profesionala enpresa bezala fakturatzen zuena zela, hau da, kontratuak egiten zituena. Gaur egungo egoera, ordea, bestelakoa da: talde asko elkarte bezala eratuta daude, ezin dutelako enpresa baten gestioa sustengatu, baina beren lanak profesionalak dira, eta banaketa enpresa bat aukeratzen dute fakturak, kontratuak eta abarrekoak bideratzeko. Adibide garbienak Dejabu taldea edota

“Niretzat bizipoza da. Antzerkia egiten ahaztu egiten zara buruan dauzkazun beste ardurekin”, dio Mariasun Pagoagak

gehiago dituena, emakumeak gehienbat, eta obra asko taularatu dituena. “Mungialdean dagoen arte eszenikoekiko zaletasuna bultzatzea eta kultura euskaraz bizitzeko esparrua sortzea dira gure helburuak –azaltzen du Mila Goikoetxea, MAE-ko juntakideak– eta obretan beti ahalegintzen gara mezu sozial bat barneratzen eta teknika berriak erabiltzen”.

Durangoko Karrika taldearen azken lana, ‘Lurra astinduz’. Orain, ‘Galderak’ estreinatzear daude. KARRIKA Metrokuadro kolektiboa izan daitezke. Nork dio hauek ez direla profesionalak?” Beraz, amateurraz baino, herri antzerkiaz hitz egitea nahiago dute EHAZEn eta kontzeptu definitzeko puntu hauek aipatzen dituzte: “Herri ekimenetik edo antzerki ikastaroetatik sortzen diren taldeak dira. Urtean emanaldi batzuk egin eta lanaz disfrutatzea, beste asmorik gabe, dute helburu, kontratu gabe

eta askotan bokadilo baten truke”, aipatzen du Eliasek. MAE, Karrika eta Doke bezala, beste talde asko funtzionatzen dute euskaraz, helburu lukratiborik gabe: Goaz (Deba), Lakrikum (Azpeitia), Kukuka (Lasarte), Koldarra (Azkoitia).... Azken hau Koldo Campos idazleak sortutako taldea da. Azkoitira bizitzera joan zenean, Izan bedi emakumea bere antzezlana bertan antzezteko talde bat bilatu zuen. Baina ez zegoen ezer. Orduan, bere

lagun eta ezagun batzuen atea jo eta eskaintza egin zien antzezlan hura egiteko. Horrela sortu zen Koldarra, hasieran bost kidek osatua. Bi urte bete dira ordutik, taldea asko hazi da eta antzezlan berria prestatzen ari dira. “Denetik dugu taldean: euskaldun zaharrak, berriak, bertakoak, atzerritarrak, inoiz antzerkia egindakoak edo egin gabeak. Eta hori da taldearen xarma. Herri berberean bizi arren, ez ginen elkar ezagutzen, baina antzerkiak batu gaitu”, dio Koldarra taldeko partaide den Itziar Eliasek. MINTZA PRAKTIKA Beraz, batzuek kirola egiten duten moduan, beste batzuek antzerkiari ekiten diote. Onura asko dakartzalako. “Jende aurrean hitz egiten eta ahotsa erabiltzen ikasten da teatroa egiten, sentimenduak aztertzen dira, eta norberaren gorputza hobeto ezagutzen da. Euskaraz mintza praktika egiteko ere oso tresna baliagarria da”, Eliasen hitzetan.

Mariasun Pagoaga (ezk.) ‘80 egunean’ filmetik da ezaguna. DOKE

‘Paradisuko atean’ da Doke taldearen azken antzezlana. DOKE

Horretaz Mariasun Pagoagak ez du dudarik: “Niretzat bizipoza da gustuko espazio bat izatea, egunerotasun baten barruan. Antzerkia egiten ahaztu egiten zara buruan dauzkazun beste ardurekin. Eta ni bezala beste kideak ere antzerako, ze txintxo-txintxo joaten gara entseguetara, testuak ikasten ditugu, eta interpretazioa eta nola jokatu paper ezberdinetako pertsonaiak erabakitzen dugu, gero jende aurrean aurkezteko”. Bere kasuan, gainera, antzerki amateurrak beste atal bat zabaldu dio. “Orain seigarren pelikularen filmaketa bukatu berri dut, eta baita Euskal Telebistarako serie batean parte hartu izan dut ere”. Baina ez zaio burutik pasatzen Doke taldea uztea. “Gehien gustatzen zaidana da. Eta ikusten dut jarraipen bat daukala, orain jende gaztea sartzen ari da-eta”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko maiatzaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA

euskalgintza

SARA

EE

USKALTZAINAK bildumaren barruan argitaratu du Euskaltzaindiak Coyosen lana, Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri izenburupean. 1924 eta 1939. urteen artean Gure Herria aldizkarian agertutako 30 testu labur dira, garai hartako ohiturak modu bizi eta umoretsuan kontatzen dituztenak. Zuberoako euskarazko literatura, kantua eta pastorala baino gehiago dela erakusten du liburuak. Coyosek istorioak sailkatu, aztertu eta gaur eguneko idazkerara egokitu ditu, ikasleei zein interesa daukan edozeini zuberera lantzeko tresna atsegina eskaintzeko asmoz. Jean-Louis Davant arduratu da aitzinsolasa idazteaz. “Zuberera da lau euskalki literarioetarik bat, baina kantuez, pastoralez eta erlijiozko testuez aparte, gauza guti ditugu”, azaldu du Jean-Baptiste Coyosek. Horregatik, argitara ekarri dituen testuek Zuberoako euskararen beste ikuspegi bat ematen dute. Coyosek umorezko idazkiak aukeratu ditu, publiko guztietara heltzeko asmoz. “Pentsatu nuen, zerendako ez hartu testu irri egingarri batzuk, nire ustez hala direnak bederen, eskoletan baliatzeko edo euskaltzaleek irakur ditzaten”. Liburura ekarri dituen 30 idazlanak interes linguistiko eta kultural handikoak badira ere, orain arte arreta gutxi eman zaie, “oraingo euskaldunek ez dituzte ezagutzen, testuek lo egiten dute liburutegi bakan batzuetan”.

Coyosek bildut ako idazlanak inte tean. “Testuek lo egiten dute lib resgarri bezain ezezagunak di ra jendarurutegi bakan batzuetan”, dio.

JAVI COLMENER O

Irria libratzeko bilduma Bi mundu gerren artean zubereraz idatzitako istorio eta ipuin umoretsuak batu ditu JeanBaptiste Coyos euskaltzainak liburu batean DABI PIEDRA

Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irriegingarri liburuan 30 testu batu ditu Coyosek, zortzi egilerenak. “Zazpi apaizak edo apaizgaiak ziren eta, beste bat, irakaslea”, zehaztu du, “apaizak ziren orduko intelektualak”. Bi mundu gerren artean Zuberoan bazegoen idazteko joera, garai oparoa izan zela azaldu du Coyosek, “Ipar Euskal Herrian Eskualtzaleen Biltzarra, oraino badena, oso inportanta izan zen, urtero antolatzen zituen idazleen txapelketak eta urte batzuetan ehun idazki hartzen zituzten, bereziki apaiz eta apaizgaienak”. Hala, Gure Herria aldizkarian sarritan argitaratzen zituzten luma fineko idazle haien ekarpenak. Coyosen liburuan, 1924koa da zaharrena eta, berriena, 1939koa. Gaur eguneko ortografiara moldatu ditu, baina orduko euskararen bereizgarriak gordetzen saiatu da. Esate baterako, biarnesaren mailegu anitz daude, “gaur egun frantsesaren eragina handia da baina, garai hartan, biarnesaren eta euskararen arteko harremana oso sakona zen Zuberoan, lotura kulturala eta ekonomikoa bazen bien artean”. GALDUTAKO OHITURAK Prosa zorrotzeko idazlanak, umoretsuak eta hizkuntza aberatsekoak aukeratu ditu Coyosek. Gainera, beste irizpide bat izan da orduko bizimoldea erakustea, “bereziki baserriko bizitza, baita kulturazko gaiak ere”. Maskaradak, pastoralak eta ohituren testigantzak ugariak dira 30 testuetan. JeanBaptiste Coyosek, adibide gisa, tzintzarroskak aipatu ditu, galdua den mundu ikuskera baten froga baitira: “Zuberoan, emakume alargun bat berriz ezkontzen

bazen, gauez herriko gazteek haren etxe ondoan arrabotsa egiten zuten, hartaz trufatzen ziren”. Ohitura hori gaur egun erabat desagertua da baina, liburuan, 10 orrialdeko testigantza bat bada, “biziki interesgarria”, Coyosen arabera. Idazkiak lau ataletan banatu ditu autoreak. Hala, alegiak, ipuinak eta narrazioak bereizi ditu eta sailkatzen zailak diren testuak sartu ditu laugarren atalean. Horrekin batera, mundu gerren arteko Zuberoako testuinguru literarioa eta kulturala sakon aztertu du Coyosek eta garai hartako ortografiaz argibideak eman ditu. Zubererazko hitz batzuen zerrenda egin eta euskara batuan duten ordaina eman du amaieran. Zortzi idazleez dakiguna ere bildu du biografia laburren bidez, ez baitira oso ezagunak gaur eguneko publikoarentzat. Era berean, aipagarria da Jean-Louis Davant euskaltzainaren aitzinsolasa, Irria libra dezagun izenburu duena. Umorea hautatu izanak “edozein euskaltzaleri plazer eginen dio”, idatzi du Davantek hitzaurrean, “ezen denek umorea maite dugu, are gehiago ironia”. “Liburua, erranen nuke, lekuko bat dela –dio Coyosek–, testuek 80 urte dituzte bederen, ekarpen etnologikoa dira”. Edozein euskaltzalek gozatzeko moduko lana izanagatik, egileak bereziki gogoan izan ditu gazteak, “oraingo gazteek ez dakite beren gurasoak nola bizi ziren”. Finean, zubererazko prosa aldarrikatzen da lan honetan. “Zubereraz testu guti ditugu, baina hauek kalitatezkoak dira, orduan eskolan ez zen euskaraz ikasten, baina eguneroko hizkuntza zen”.

‘Gure Herria’

1

924tik aurrera, ‘Gure Herria’ aldizkariaren ale guztietan bazen zubererazko testu bat, batzuetan bi edo hiru. Ipar Euskal Herriko agerkari hura “biziki inportanta” izan zen euskararentzat, Coyosen ustez. Izan ere, erdia frantsesez zen, baina beste erdia zubereraz zein beste euskara molde batzuetan. “Ez dugu halakorik orain, orduan baziren aldizkari gehiago baina ‘Gure Herria’ Iparraldeko idazle, ikerlari eta intelektualak biltzen zituen bakarra zen”.


Ortzadar //07

Larunbata, 2014ko maiatzaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

‘Gose & the family’ izenburuarekin kaleratu berri du DVDa Gose taldeak. Azaroaren 23an Tolosan egindako kontzertua ikusgai izango du publikoak

Proiektu berriez ‘Gose’

‘Gose & The Family’ ekimenaz aparte, jada disko berri batean ari dira lanean, Durango Azokan aurkeztuko dutena. SAIOA ‘GAUILUNAK’

UXUE RAZKIN

G

OSE taldeak beste pauso bat eman du bere ibilbidean. Oraingoan, ikusentzunezkoen aldetik jo du taldeak. DVD bat kaleratu berri du musika talde euskaldunak. Bertan, Tolosan azaroaren 23an emandako kontzertua ikusgai izango dute jarraitzaileek. Apaindurarik gabe. “Gertatu zena hutsean topatuko du publikoak DVD honetan, Bonberenearen pabiloian eman genuen kontzertu berezia inongo apaingarririk gabe”, dio Jon Zubiaga Goseko taldekideak. Hogei abestik osatzen dute Gose & The Family DVDa. Musikaz gain, hainbat kolaboratzaileren presentziarekin eta ikustera hurbildu ziren lagunekin osatzen da. Zubiagak azaltzen du: “Ez da gure erabakia izan, Bonberenearen gauza izan da. Askatasuna eman genien, esan ziguten irudiak grabatuta zeuzkatela”.

gak. “Gure asmoa beti da gure musika zabaltzea eta DVD honetan kolaboratzaileak egotean, gerta daiteke horien jarraitzaile direnak hurbiltzea gure musikara. Hala bada, primeran”. Halaber, aipatzen du gau horretan jazo zena gordetzea eta Tolosan egon ez zena kontzertura “hurbiltzeko” modua ere badela. Dena izan ei zen berezia gau horretan. Hala azaltzen du Zubiagak bederen: “Guztia ondo atera zen eta onartu beharra dago tentsio asko zegoela aurretik. Urduritasun handia, alegia”.

Horrekin batera, pasadizoak ere gogoratu ditu: “Anekdota politena da oso azkar pasa zela baina aldi berean oso momentu magikoa izan zela. Jendearekin konexio ona egon zen eta benetan momentu berezia izan zen”. Ildo honi jarraiki, aipatzen du kontzertu guztiak izaten direla horrelakoak, baina batzuetan badagoela halako sintonia edo indar handiago bat. “Polita atera zen horregatik. Lagun askorekin geunden eta dena borobil atera zen. Asko disfrutatu genuen eta sentsazio hori geneukan, ez genuela kontzertua bukatzerik nahi”, gehitzen du.

Emaitzarekin “oso pozik” gelditu dela dio. “DVDak ikasteko parada ematen digu. Kanpotik ikustea zure lana beti eskaintzen du ikasteko aukera; alde onak eta akatsak ikusteko”. Berebat, Zubiagak dio lagun berezi horiekin inguratuta, une berezi hori gordetzeko aukera izan dela ere bai. “Beste pauso bat da gure ibilbidean, eta benetan, Bonberenearekin batera lan egitea erabateko plazerra da”.

Gosekoek hasieratik bazekiten kontzertu hori grabatu behar zutela, ez ordea errealizatuko zenik: “Bonberenearekin daukagun hurbiltasun hori dela bide, ez genuen ezta pentsatu ere egin. Grabatzearena normala denez, ez genion bueltarik eman. Beren ideia izan da ekoizpena eta guk askatasun osoa eman diegu”. Proposamena ondo hartu zuten: “Bonberenea Sessions gure etxe moduan hartu dugu beti, autokudeaketan oinarritzen den etxea izanda, ikusita euren ibilbidea eta gurekin beti eduki duten jarrera, oso positiboa iruditu zitzaigun, erabat naturala”. DVD hau kaleratzeko asmoei dagokienez, entzule gehiagori heltzeko gogoa aipatu du Zubia-

IKUS-ENTZUNEZKOETAN ESPERIENTZIA Gose taldearentzat ez da lehenengo esperientzia izan ikus-entzunezkoen arloan. Bada, laugarren diskoarekin batera, DVD bat kaleratu zuten. Gose & The Family-rekin alderatzen du Zubiagak: “Zuzeneko oso bat da hau. Bestea dokumental moduan editatu zuten”, argitzen du. Bere esanetan, hiru kamerek grabatu zuten emanaldia, eta ondoren muntaia egin zuten baina, finean, kontzertu bat dela baieztatzen du. Berezia suerta daitekeela ere aitortzen du Zubiagak. Izan ere, taldea musika elektronikoaz baliatzen da eta bere ustetan, hori ez da oso ohikoa izaten: “Gure kasuan, elektronikoa izaterakoan, zuzeneko DVD hori berezia da, musika elektronikoan zuzenekoak ez baitira oso ohikoak”.

Bonberenea Sessionsen kontzertua “apaindurarik gabe” bildu dute DVDan. JOSETXO

Gosek ez du DVD gehiago plazaratzeko asmorik, etorkizun hurbil batean behintzat. Dena dela, Zubiagak aurreratu duenez, beste proiektu batzuekin ari dira orain. Hori bai, urte bukaerarako, Durangoko Azokarako hain justu, disko bat kaleratu nahi dute: “Euskal Herri mailan daukagun saltoki edo erakusleiho bakarra da, badaukagu disko bat esku artean eta hori ere berezia izango da”.


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2014ko maiatzaren 3a


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.