Ortzadar aldizkaria

Page 1

LARUNBATA, 2010EKO 2010EKO IRAILAREN IRAILAREN 4A 4A LARUNBATA,

ZINEMA ATZERRIKO ZUZENDARI BATZUK EUSKAL HERRIA AUKERATU ZUTEN ERRODATZEKO. HORIETAKO BAT ERIC ROHMER IZAN ZEN. BIARRITZEN FILMATU ZUEN ‘EL RAYO VERDE’. 7 orr.

www.deia.com

Ahanzturaren diktadura ‘Izarren argia’, laster pantailetan PRESOEN HAURRAK NOLA LAPURTU ZITUZTEN ERAKUSTEN DU

Ez da oso ezaguna, baina gertatu egin zen. Argentinan ezezik, Euskal Herrian ere militarrek haurrak lapurtu zituzten. Frankistek emakumezkoentzako atondutako espetxeetan umeak hartu eta gerrako irabazleen familietara entregatu zituzten. Barruan geratu zirenak, ordea, gosez hiltzen ziren, ‘Izarren argia’ filmak erakusten duen bezala. 4-5 orr.

INTERNET GARAI BATEAN EZINBESTEKO SENTITZEN GENITUEN TELEFONO FINKOEN ETORKIZUNA EZ DAGO BATERE ARGI. ORDENAGAILUAK BEREN LEKUA BETETZEN ARI DIRA AZKARAZKAR. 6 orr.

176. zenbakia


KULTURA ETA AISIA

02 // Ortzadar

Larunbata, 2010eko Irailaren 4a

AHOTSAK

‘Kirola’

Stefan eta Felix

Maisu iñaki

[ UNAI ELORRIAGA]

[ IRATI JIMENEZ]

EZ DIRA GUTXI kirol betean hil diren pertsonak: errugbian badira batzuk, futbolean telebista bidez harrapatu izan dituzte hildakoak, kolpe txarrak asko dira surfean… Denok gogoratzen dugu nola lehertu zen Tom Simpson txirrindularia Mont Ventouxen, Atxagaren poemaren bitartez baino ez bada ere, eta ikasi dugu anfetaminak hartu zituela eta brandy apur bat edaten ikusi zutela goiz hartan bertan. Antza, mendian gora balantzaka hasi eta lurrera jausi zenean, laguntzaileei agindu zien: “Put me back on the bike!” (Jar nazazue atzera bizikleta gainean!). Ayrton Senna ere gogoratzen dugu maiz, nola jo zuen hesi baten kontra 1994ko maiatzaren 1ean Imolako zirkuituan. Bezperan ere, sailkapen probetan, beste pilotu bat hil zen zirkuitu berean: Roland Ratzenberg. John Lennon ere hil zuten New Yorken, eta Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starrek antologia bat atera zuten urte batzuk geroago; bizirik zeuden hiruren arteko solasaldi bat ere eman zuten argitara: kontua da euren atzean, horman, Ayrton Sennaren poster handi bat ageri zela.

HOTZITUTA, SUDUR PUNTAK ez jaikitzeko esan digu. Ez gara ausartu ohe barrutik beste gorputz-atalik ateratzen baina horrekin nahiko. Iratzargailuak hotzikara baten jo du eta leihoaren zirrikitutik neguko astelehena sartu zaigu logelara. Mundua arrotza da gaur, letaginak zorroztu ditu goizaldean. Amak ez du ulertzen ze gogorra den bederatzi urte izatea. Pertsiana altxatzeko eskatzen digu eta ernegatu egiten da ganora gabe ikusten gaituenean. Azaldu diogu ez daukagula halako ahalegina egiteko indarrik baina ez digu sinetsi. Goizetan lotsatuta bezala sentitzen ditugu besoak, tentel-edo. Ez da geratzen galletarik. Ez da geratzen galletarik eta amak kokoloak garela pentsatuko du, ogi txigortua ekarri digulako eta berdina dela esan. -Ze mundutan dira berdinak galletak eta ogi txigortua? Baina ez diogu hori esan. -Ama, ez dut eskolara joan nahi. Baina hori ere ez diogu esan.

Baina dudarik gabe, bizirik egon arren heriotzarekin zerikusirik handiena daukan kirolaria Stefan Edberg tenislari suediarra da. Vasterviken jaio zen Stefan Edberg 1966an eta 1983an, besteak beste, juniorrentzako US Opena jokatu zuen, 17 urterekin. Pasadizoa oso ezaguna da, askori aditu izan diot, baina inork ez daki zer gertatu zen zehazki. Gauza da epaileetako bat hil zela Edbergen partiduetako batean. Batzuek esaten dute tenislari suediarraren pilotak jo zuela buruan, beste batzuek diote pilota saihestu nahian lurrera jausi eta hil zela. Badirudi gizonak ez zeukala osasuna sendoegi eta pilotakada izan zela errematea, baina egia ere bada Edberg tenisa bertan behera uzteko zorian egon zela eta ez zituela gerora irabazi zituen lehiaketa guztiak irabaziko (Wimbledon bi, US Open bi eta Australian Open bi). Baina ezezagunagoa da tenislari honen beste pasadizo bat. 1991ko Wimbledonen, finalaurrekoetan, Michael Stichen aurka galdu zuen. Hiru setak irabazi zizkion Stichek tie break izenekoa baliatuta (hain zeuden berdinduta). Gauzarik kuriosoena da egun horretan bertan hil zela Jimmy Van Allen, tie break modalitatearen asmatzailea. Stefan Edbergek esan omen zuen gero: “Eskerrak Van Alleni, bestela Michael [Stich] eta biok oraindik egongo ginateke jokatzen…” Baina nork ahaztu, batez ere, Felix Iñurrategi Karakorumen behera etorri zen eguna. SPrako tranbia idazten ari nintzen orduan eta protagonistetako bati, gero Marcos izena hartu zuenari, Felix izena eman nion hasieran, mendia baitzen liburuaren motibo garran-tzitsuenetako bat. Egun horretan bertan, 2000ko uztailaren 28an, eleberriaren eskuizkribuan idatzi nuen: “Felix Iñurrategi hil da gaur” eta izena aldatu nion protagonistari. Hartu dezala, hamar urte geroago, liburu itxura duen esker-bosteko hori Iñurrategitar handi hark.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazioa: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi/ Ander Egiluz Beramendi Lege Gordailua: BI 1720-06

-Ama, esnea hotz dago. Berotu egin digu. Ez da txarra, ama. Batzuetan joko zenuke baina ez da txarra. Berak ez daki zer den autobusa hartzea eta astelehen goiz horretan eskolara joatea. Nagusiei oroimena ezabatu egiten diete. Ez dakigu noiz. Igual hamalau urterekin edo. Hamalau ditu auzokidearen semeak eta amnesiaren sintoma larriak erakusten hasi da. Igogailua elkarrekin hartu genuen, behinola, eta “eskolan ondo, ez?” esan zigun, “de puta madre pasatzen gendun jolasorduan”. Kankailua da, auzokidearen semea, baina ez da bere errua, guk badakigu denei egiten dietela, gogoratu ez dezaten. Bestela, ezin. Amak ezingo gintuen klasera bidali, maitasun-irribarre eta “ondo ibili, laztana” eta besarkada eta zera guztiarekin, bere amatasun osoarekin. Ez da oroitzen, koittadua. Ez daki astelehen goiza tunela dela, haretan egindakoa, etxetik eskolaraino eramaten gawituena, arnasa hartzen dugun bakoitzean apur bat itotzen gaituena. Biluztu egiten gaitu astelehen goizak, gizen senti arazten gaituzten praka laburrak janzten dizkigu eta iristen ez den opariren baten atzetik korrika egitera behartzen gaitu. Zitala da astelehen goiza, birikak estutzen dizkigu eta irrigarri senti arazten, saskibaloiaren arauak ahaztu egiten ditugulako eta eskubaloi pilotak jo eta min emango digun beldur garelako. Gorroto dugu astelehen goiza maisu Iñakik aldarri egiten digulako eta mila miloi modu asmatu direlako gu bezalako bederatzi urteko umeak torturatzeko, dorpeak, lodiak eta desegokiak direla esateko, baina bat ere ez dugu gorroto astelehen goizeko soinketa klasea bezain beste, kiloz-kilo eta sudur puntaraino. Bat ere ez.

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundutako produktua


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko Irailaren 4a

Ortzadar \\ 03

Iritzia ‘KONTRARIOA’, LANDER GARRO (SUSA)

Nire baitan daude biak [ ARITZ GALARRAGA ]

O

LIVEIRA. Raul. Orereta (sic) herriko morroia. Pontika auzoa bizileku, paisaia etorkin langile laua. Hogeita gutxi. Xakea afizio (ez esan, mesedez, jokoa denik), liburu saltzea behin behineko ofizio. Ametsa du buruan, idaztea baino idazle izatea. Ametsa da buruan, fotoak, kazetariak atzetik, “Nobel sarirako lehen hautagai euskalduna zara” galdezka. Bitxia da zerbait egin nahi izatea eta ez egitea, gaztigatuko diote ordea. Baldar neskatan (baliokide maskulinorik?), gauero katuarekin bueltatzen da amaren altzora, independente nahi lukeenak. Oskar du lagun, min, Oskar du xakean kontrario, egunerokoan konplize. Harekin husten ditu tabernak. Eta Jose Zarate margolaria ezagutzeak, bere emazte Gabriela, bere biloba Paula, itzulipurdikoa emango dio Oliveiraren presente traketsari. Hasiko da idazten, alegia. Edo hori irudituko zaio irakurleari. “Liburu on bat idatzi, inoiz idatzi den libururik onena”. Honaino Kontrarioa nobelaren erraiak, nahia-

Iniziazio nobela bat ere bada ‘Kontrarioa’, Bildungsroman bat Pertsonaiak oro har ez ditu salbatzen egileak, ez erabat hondoratzen

go baduzue, engranajea. Gero, aipagarria da: batetik, nerabe-gazte garaiaren erretratua, nola harrapatzen den urte horien nahi eta ezina, harrokeria berezkoa, besteenganako destaina, erdipurdikoak gu ez gainontzekoak direlako ustela. Azken batean, horixe baita nobelaren argazkia, batetik atera baino lehen bestean sartu beharra, ezin asmatzea zein den mundura ateratzeko jantzirik egokiena. Hogei urteen bueltan dabiltza protagonista eta pertsonaia gehienak, berde artean, formazio garaian, halakorik balego edo inoiz bukatuko balitz: Salinger, Waits, Cano, Hopper, M-ak dabiltza orriotan bueltaka, erreferentzia estetiko. Zergatik ez, iniziazio nobela bat ere badelako Kontrarioa, adituen arabera Bildungsroman bat, edo horrelako zerbait. Baina nahikoa espres, hori bai, denbora tarte aski laburrean gertatzen baitira hemengoak. Aipagarria da: bestetik, liburuko nerabe-gazteak klase eta kondizio jakin batekoak direla, leku bat dutela munduan, nongotartasuna. Orereta (sic) esan dugu, Pontika, Beraun, Galtzaraborda. Hartu Oliveira (abizena bera, Galiziatik): Unibertsitatea utzitakoa dugu, ikasle petrala; liburu lapurreta batekin, merkatal gune batean, hasten du kontakizuna; bonboi batzuk, liburu bat oparitzea, gauza arraroak dira hemen. Gainera taberna zuloan galtzen dute

Erakusleihoa

haurtzaroa, gero eta zuloago, eztabaidan, ametsetan, zurrutean. Galtzaileak dira, edo ez erabat, ematen du aterako direla, ez segur aski denak. Mundu hau ez dago haientzat egina, ez horixe. Baina haiek baino ez dute aterabidea, haiengan dago, inon egotekotan, izan baino egiteko aukera. Azken batean gure kontrario behinena gure baitan baitago. Irtenbidea gure baitan dagoen bezalaxe. Eta horixe demostratzera dator Oliveira, biak gure baitan daudela. Eta interesgarria da ikustea nola Garrok uzten duen ia leku berean Oliveira kontakizuna bukatzean, pertsonaiak oro har, ez dituela salbatzen, ez erabat hondoratzen, pertsonaien esku uzten duela kasik euren geroaren gakoa. Aipagarria da: azkenik, hori denori nola egiten den sinesgarri, nola dagoen eraikia, osatua, harilkatua, nola egiten zaigun egiantzeko eta ezagun eta gertuko kontatzen zaigun istorioa, pertsonaiak, giroa. Ondo daude pertsonaien arteko elkarrizketak, haien hausnarketak. Ondo egina dago, finean, lehen aipatzen genuen argazki orokorra, harrapatzen dituen garai, egoera, geografia, piezak beren lekuan egoki sartzen diren sentsazioa. Lander Garrok lehena du eleberri hau, eta txukuna atera zaio, gustura asko irakurtzen da. Ez zait orain bururatzen zer gehiago behar den liburu batekin gozatzeko.

Salduenak

Joxe Azurmendiri buruzko monografia

‘Gaztetxo!’ bildumaren istorio berri bat

Zientziaren jakintza sinesgarria al da?

Euskal Idazleen Elkarteak argitaratzen duen Hegats aldizkariaren ale berria Joxe Azurmendiri buruzko monografia bat da. Bertan, Zegamako filosofoari elkarrizketa luze bat egiteaz gain, hainbat egileren artikuluak irakur daitezke. Xabier Mendiguren Elizegik, Fito Rodriguezek, Paulo Agirrebaltzategik, Markos Zapiainek, Igor Estankonak, Ander Iturriotzek eta Andoni Olariagak Azurmendiren obraren atal bana aztertzen dute.

Gaztetxo! bilduma 10 urtetik aurrerako gazteentzat egindako literatura da. Ibaizabalek bizkaieraz idatzitako hiru liburu argitaratu ditu bilduma horren baitan. Azkena honako hau kontatzen du: argia piztu eta mahaira itzuli zen Garazi. Orduan, Ane, Patxo eta Joseba geldi-geldirik zeudela ohartu zen, zirkinik txikiena ere egiten ez zutela. Garazik ere beste mundu hartatik etorritako hark utzitako mezua ikusi eta ozen irakurri zuen: Libra Potoka!

Euskaratu den lan hau John Ziman (Zeelanda Berria, 1925-2005) zientzalariaren libururik zabalduena da. Zientziaren jakintza sinesgarria al da? Zientziari egiten zaizkion erasoak fronte askotatik datoz. Batzutan, zientziaren aldekoen arrazoiak, kontrakoenak bezain sendotasun gabeak dira. Lan honetan Problems and enigmas liburuaren egileak zientziaren oinarri teorikoa eta komunitate zientifikoaren funtzionamendua aztertzen du.

EGILEA: Hainbat ARGITALETXEA: EIE PUBLIKAZIO MOTA: Aldizkaria

EGILEA: Iñaki Friera ARGITALETXEA: Ibaizabal GENEROA: Haur Literatura

EGILEA: John Ziman ARGITALETXEA: Gaiak GENEROA: Zientzia

FIKZIOA

EZ FIKZIOA

1. Ospitalekoak Mikel Antza.Susa 2. Gose jokoak Suzenne Collins. Alberdania 3. Habitat Katixa Agirre. Elkar 4. Kondesa esku-guria Agus Milena. Denonartean 5. Gasolindegian Yurre Ugarte. Alberdania 6. Hor hago Kevin? Kevin Heredia. Meettok

1. Loiolako hegiak Imanol Murua. Elkar 2. Ez dago etxean Jokin Urain. Susa 3. Amesgaiztoa Pello Urzelai. Iragarri-Berria 4. Unibertsoa: nire mundua Ikasmina 5. Goizuetan bada gizon bat Patxiko Perurena. Alberdania 6. Eguraldia beti airean Pello Zabala. Iragarri-Berria

LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

Zaldi Eroa


KULTURA ETA AISIA

04 // Ortzadar

Larunbata, 2010eko Irailaren 4a

ERREPORTAIA

‘Izarren argia’ ahanzturaren kontra ZINEMALDIAN AURKEZTUKO DEN FILMAK EMAKUMEENTZAKO ESPETXE FRANKISTETAKO ERREPRESIOA DU ARDATZ ETA SALATZEN DU ERREGIMENAK PRESOEN HAURRAK INDARREZ HARTU ZITUELA, GERRAKO GARAILEEI ENTREGATZEKO

[ Testua AMAGOIA JALON

Argazkiak ORTZADAR

]

A

SKO dakigu Argentinan Pinochetekin gertatu zenari buruz, edo Gerra Zibilaren ondorioz erbesteratu ziren haurren ihesaz, baina oso gutxi dakigu gerran eta gerra-ondoren Estatu espainiar osoan izan ziren haur lapurretez”. Izarren Argia filmaren zuzendaria den Mikel Ruedaren hitzak dira. Bere pelikulan agertzen den emakumezko preso ohi baten aipua pelikularen ‘leit motiv’ bihurtu da nolabait. “Zera esaten Garaiko zuen: ‘Ez negarrik egin, espetxeetan egin behar duzuena gu ez ahaztea da’. Pelikularen goseak haur izpiritua ongi laburbiltzen askoren du –azaltzen du Ruedak–: heriotza ekarri hori izan nahi du Izarren argiak, emakume horien istozuen rioak nolabait bizirik iraun dezan alegatua, eta omenaldia”. 36ko Gerraren pasarte bortitza da. Presoen bizi-baldintzak oso gogorrak ziren, gosea, era guztietako gabeziak, zigorrak eta epidemiak sufritu zituzten, baina emakumeentzako espetxeetan haurrak ere bizi ziren, amarekin batera espetxeratu zituzten edo kartzelan bertan jaio ziren haurrak. Goseak haur askoren heriotza ekarri zuen, baina gainera Erregimen frankistak amak eta haurrak bereizi zituen, eta kasu batzuetan indarrez kendu zizkieten semealabak. Horren atzean Antonio Vallejo Najera doktorearen ideiak eta lana zeuden. Francoren ejerzitoko Zerbitzu Psikiatrikoen burua izan zen Vallejo Najera eta, bere esanetan, marxismoa gaixotasun bat zen eta izurrite hura erauzteko modurik egokiena haurrak “gaixorik” zeuden amengandik bereiztea zen, La locura en la guerra. Psicopatología de la guerra española (1939) liburuan azaldu zuenez. ‘Izarren argia’ pelikularen fotograma bat. Erdialdean, Barbara Goenaga aktore protagonista. Argazkia: Ortzadar Haur batzuk presoen familiakoek hartzen zituzten, baina besteak Estatuaren erakundeen esku geratzen ziren, eta Erre- zurruna eta krudelkeria, kolpeak eta zigor rra izan zen eta larria da inork ez ezagugimenaren aldeko familiei ematen zizkie- bortitzak jasango ditu, beste guztiek bezatzea”, azaldu du Mikel Rueda zuzendari ten adopzioan, euren ideologiaren arabe- laxe. Izan ere, espetxean era askotariko bilbotarrak. emakumeak aurkituko ditu: Errepublikara hezteko. Izarren argia Donostiako Zinemaldiko ko militanteak, ateoak, abertzale, soziaZabaltegi sailean estreinatuko da eta Ruelista edo errepublikar gudarien emazte, da bera Zuzendari Berriak sariagatik leihaBIZI-BALDINTZA PENAGARRIAK tuko da. Bere lehenengo film luzea da hau Izarren argia filmak Victoriaren istorioa alargun, ahizpa edo alabak, ama ezkon Zinemaldian Pelikula Donostiako eta, ezohikoa bada ere, enkarguz iritsi zikontatzen du: errepublikar gudari baten gabeak, maistrak… Horietako edozein Zinemaldiko Zabaltegi sailean estreinatuko da, eta Rueda Zuzendari Berriak tzaion. “Baleukokoek proiektuaren berri alarguna izateagatik espetxeratu dute, ahiz- nahikoa arrazoi zen espetxean sartzeko. sariagatik lehiatuko da. Bere leheneneman zidaten eta gidoia idaztea eta zuzenpa eta seme txikiarekin batera eraman dute Baleukok bultzatu eta ekoitzi duen peligoko film luzea da hau, eta, ezohikoa tzea proposatu zidaten. Ez nuen zalantkartzelara, baina bertako gertaera latzen kula Saturrarango espetxean oinarritzen bada ere, enkarguz iritsi zitzaion. zarik izan”. Gaiak erakarri zuen, nahiz eta aurrean ez du etsiko. Bizitzeko baldintza da eta, fikzioaren eskutik, espetxe frankisBaleukoren eskaintza izan zen. berak ere ez zituen gertaera haiek ezagupenagarriak, gosea, irainak, presozain tetatik pasatu ziren emakumeen istorioa tzen. “Garai hartako pasarte ilunetako bat lanak egiten dituzten mojen diziplina kontatu nahi du. “Gertatu zena oso gogo-

Baleukoren apustua


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko Irailaren 4a

Egiazko zenbait pertsonaien bizitzetan oinarrituta dago filma; testigantzak ikaragarri gogorrak dira.

Emakumezko ugari bildu zen Saturrarango espetxean. Une txarrak pasa zituzten, baina adiskidetasun adibide ugari ere badago.

“Asko dakigu Argentinan gertatu zenari buruz baina oso gutxi dakigu hemengo haur lapurretez”.

Ortzadar \\ 05

“Ez negarrik egin, egin behar duzuena gu ez ahaztea da”, esaten du pelikulan preso ohi batek.

Gerra Zibilean eta gerra ondorengo garaian Saturrarango kartzelan hartutako hainbat irudi. Ondarru eta Mutriku artean zegoen espetxean emakumeak beren seme-alabekin bizi ziren oso baldintza penagarrietan . Argazkia: Ortzadar

Saturrarango espetxea

Testigantzak, liburu batean

Mutriku eta Ondarroa artean kokatutako espetxea 1938 eta 1944 urteen artean egon zen irekita eta epe horretan 3.600 emakume inguru igaro ziren bertatik, Estatu osokoak eta baita atzerrikoak ere. Epe horretan 177 lagun hil ziren guztira, Filma prestatzeko egindako 120 emakume eta 57 haur, Xabier Basterretxea artxibozain eta ikerlariak bildutaelkarrizketak testigantza aberatsa ko datuen arabera. Basterretxeak eta Arantza Ugartek Mutrikuko historia idatzi osatzen dute eta, zinemarako zuten udalak emandako beka baten laguntzaz eta preso ohi asko elkarrizketatu fikzioaren hautua egin ondoren, zituzten Saturrarango espetxearen historia berreskuratzeko. “1.500-1.400 inguru Baleuko ekoiztetxeak dokuegoten ziren batera, eta han zegoen lekuarekin askotxo da”, azaldu du Bastementazio hori beste bide rretxeak. “Asturiana batek kontatu zigun berak ez zuela umerik ikusi Saturrarabatetik zabaldu nahi nen, eta 3 urtez egon zen kartzelan. Berak zeukan lo egiteko lekua, eta “Gertatu zena izan du. Ekimen hantxe inguruan egoten ziren egun guztian. Metro eta piko izango da”. Hauoso gogorra horren emaitza da rrak baziren, eta asko, baina hor ez dago zenbaki zehatzik. 1940ko abenTtarttalo argitaduan egin zuten zentsoaren arabera, 161 ume zeuden, “baina urte horretan izan zen eta letxeak urriaren epidemia handi bat izan zen eta uztaila-iraila bitartean 40 bat ume hil ziren, larria da inork hasieran kaleratuko orduan, 1940an bakarrik 200 bat izango ziren”, Basterretxearen esanetan. ez ezagutzea” duen No lloréis, lo Saturrarango espetxea hotela izan zen lehenago, bainuetxe bezala ireki que tenéis que hacer zuten XIX mende bukaeran, eta 1921ean Elizaren eskuetara pasa zen eta es no olvidarnos libuseminario bihurtu zen. 1938an, gerrarekin, itxi egin zen seminarioa eta rua. Alde batetik, perfil 1938tik 1944ra bitarte emakumeentzako kartzela izan zen. Horren ondoren ezberdineko lau emakuberriz seminario bihurtu zen, eta gero Mutrikuko udalak erosi eta 80ko mezkoen testigantza jasoko du. hamarkadan bota egin zuen. Ez da eraikinaren zantzurik geratzen, baina “Hiru Saturraranen egon ziren, espetxean gertatutakoa gogoratzen duten bi zeinu daude bertan: han preso laugarrena ez, baina kartzelari egondako emakumeen omenez Nestor Basterretxeak egindako oroitarri bat, buruz kontatzen duenagatik oso eta beste oroigarri bat hildako guztien izenekin. interesgarria da”, azaldu du Idoia Arozena editoreak. Halere, liburuak ez da testigantza horietara mugatu nahi eta, Baleukoren ekarpen horri kontestu bat emateko, argitaletxeak Maria González Gorosarri historiagilearengana jo zuen. Berea da liburuaren lehenengo atala, “sarrera historiko mamitsua”, editorearen hitzetan. “XX. mendeko gerrateek Europako emakumeengan izan zuten eragina lantzen du ikuspegi feminista batetik, eta ingurune honetan kokatzen du Saturrarango kartzelako kontakizuna”.

da, agian juxtu emakumezkoak izan zirelako protagonistak, bai alde batean zein bestean”, dio bilbotarrak. Izan ere, emakumeentzako espetxeen arduradunak mesedetako mojak ziren garai hartan, baina hori ez zen presoen mesederako izan, bertan izandakoek erlijiosoen ankerkeria eta bihotzgabetasuna gogoratzen baitituzte. Saturrarandik eta Estatuko beste hainbat espetxetatik pasatako emakumeen testigantzak izan dira gidoia idazteko oinarria, baina historian ahaztuta edo isilpetuta geratu den pasarte hau jakitera eman

nahi bazuen ere, hasieratik proiektu honen apustua fikziozko lan bat egitea zen. Izarren argia ez da dokumentala, baina bertan agertzen diren pertsonaiak eta gertaerak dokumentazio prozesuan agertutako pertsonaia eta gertaerak dituzte oinarri. “Filman ez da Saturraran izena aipatzen, ez genuelako horretara lotu nahi. Baina espetxea eta hainbat pertsonaia benetazkoetan oinarrituta daude. Elkarrizketetan, gertaera zehatzak baino gehiago, sentimendu bat bilatu nuen. Beraien egiaz ongi jabetu nahi nuen, esan nahi zidatenaz, eta esaten zidaten moduaz, eta peli-

kulan egia hori islatzen dela uste dut”. Era berean, Barbara Goenagak antzezten duen Victoria ildo narratiboaren ardatza bada ere, pertsonaia asko eta askotarikoak ditu inguruan. “Pelikula korala osatzen dute, eta horixe nahi nuen: garaiko bizimodu desberdinak azaldu, politikoki konprometituenetik kontrako guztira, bai bando batean zein bestean, zeren mojen artean ere denetarik egon zen”. Aktore talde horretan daude, besteak beste, Itziar Lazkano, Estibaliz Gabilondo, Klara Badiola, Teresa Calo, Amaia Lizarralde, Garbiñe Insausti, Sara Cozar, Aitor Bel-

tran eta Patxi Santamaria. “Aukeraketa prozesua luzea eta gogorra izan zen, baina oso kontentu nago: aktore-taldea bikaina da eta guztiek oso lan ona egin dute, gizonezkoek ere bai, gutxi badira ere”, gehitu du zuzendariak. orren ondoren berriz seminario bihurtu zen, eta gero Mutrikuko udalak erosi eta 80ko hamarkadan bota egin zuen. Espetxean gertatutakoa gogoratzen duten bi zeinu daude bertan: han preso egondako emakumeen omenez Nestor Basterretxeak egindako oroitarri bat, eta oroigarri bat hildako guztien izenekin.


KULTURA ETA AISIA

06 // Ortzadar

Larunbata, 2010eko Irailaren 4a

INTERNET

Komunikatzen GARAI BATEAN EZINBESTEKO SENTITZEN GENITUEN TELEFONO FINKOAK SOINU-GREBAN DAUDE; GAUR BESTELAKO BIDEAK JORRATZEN DIRA

[Testua JON MARTIN

Argazkiak ORTZADAR

D

EMAGUN ohiko autoen motorra ordezkatuko duen gailu berri bat sortuta dagoela. Demagun gainera gutxiago kutsatzen duela eta merkeagoa ere badela. Demagun, auto ekoizlek horren aurrean duten jarrera autoaren kapotari giltzarrapoa jartzea dela, eta irekitzen duen orori abisu bat ematea: “erne, irekitzen baduzu ez duzu gure bermerik inoiz jasoko eta gainera blokeo mekanismo bat jarri diogu motor berria izorratuko dizuna�. Demagun ez garela autoez hizketan ari, mugikorrez baizik eta demak egun nora daramaigun jakingo dugu. Garai batean ezinbesteko sentitzen genituen telefono finkoak soinu-greban daude leku askotan aspalditik. Ordenagailuek telefono finkoen lekua bete dute batzuetan. Skyperen erabiltzaileek (energetikoa ez den) kosturik gabe hitz egin dezakete beste erabiltzaileekin. Telefono finko eta mugikorretara ere deitu liteke bertatik tarifa merke-merkeak baliatuz (www.skype.com). Nazioarteko deiak maiz egiten dituzten bulegoetan diru asko aurreztu dute zerbitzu horri esker. Telefono finkoen desagerpenaren erantzule nagusia, dena den, sakelekoa izan da. Oraindik ere alde nabarmena dago konpainiatik konpainiara tarifa aldetik, baina pentsatzen jarrita, askoz ere merkeagoa beharko luke zerbitzuak. Konpainia gehienek eskaintzen dute Interneteko konexioa eta Internet bidez doan (edo ia doan) hitz egin badaiteke, zergatik segi hitz egindako minutuka kobratzen? Skype vs Google VoiceSkypek aspalditik ahalbidetzen du deiak egitea. Orain Gmailen bitartez ere telefono deiak egin daitezke. Google Voice izena du jostailu berriak. Lehenago ere bazen gmailen bidez ahots eta

] bideo deiak egiteko aukera; txatak ematen zuen ordenagailutik ordenagailura egiteko aukera. Zerbitzu horretatik berrira aldaketa nagusia zerbitzua ordenagailu finkoetatik ez ezik mugikorretatik ere erabili ahal izango dela da. Internet duen mugikor batetik internetik ez duen mugikor batera, adibidez. Ez da softwarerik instalatu behar, gmailen erabiltzaileek automatikoki erabilil ahal izango dute. Noiz? Laster. Amerikako Estatu Batuetan lehengo astean jarri zen martxan zerbitzua eta dagoeneko gmailen erabiltzaileei agertzen zaie aukera hau bere postontziaren pantailan. Martxan jarri eta 24 ordu igarota, AEB eta Kanadan milioi bat dei baino gehiago egin ziren zerbitzu hau erabiliz. http://www.google.com/chat/voice/ helbidea ondo gordetzekoa izan liteke... Google Voicek erabiltzaile bakoitzari zenbaki bat hartzeko aukera ematen dio. Postontzitik kudeatu daitezke deiak: deitzen duenaren datuak jakin, gogaitzen gaituzten deiak blokeatu, edo deia beste zenbaki batera bideratu, adibidez. Googlek GIPS erosi du berriki, IP sareetan ahots eta bideo prozesatzeaz arduratzen den enpresa. Erosketaren zergatia oraintxe azaleratu da. PREZIOAK

Momentu honetan AEBn doakoa da zerbitzua. Europan eta Asian minutu bakoitzak 2 zentimoko kostua izango du telefono finkoetarako eta 15 mugikorretarako. Skypek zerbitzu hori lehenagotik eskaintzen duen arren, Google erraldoiak irentsi egin dezake hilabete gutxitan. Internet mugikorrean erabiltzea ez da dohainik, dezente ordaindu behar da, baina etorkizunean ordaindu beharko den zerbitzu bakarra huraxe izango dela aurreikusi liteke. Telefono konpainiek beraien estrategia aldatu beharko dute hori hala bada.

webgunean Mugikorretarako aplikazioa

Tximistaren abiadan

Tarifarik onena aukeratu

http://www.fring.com

http://www.jajah.com

http://www.doctorsim.com

Mugikorrerako aplikazio bat da. Sare sozial guztiak (messenger, twitter, google talk...) bateratu eta kudeatzeko aukera ematen duena. Zerbitzua doakoa da eta miloika erabiltzaile ditu dagoeneko.

Jajah-k operadora antzerako zerbait egiten du, baina tximistaren abiadan. Ordenagailu bitartez egiten dira deiak eta tarifa merkeena hautatu ondoren guk hautatutako telefonotik bidaltzen du deia. Doakoa da.

Mugikorreko fakturatan nola aurreztu azaltzen du webgune honek. Aurreko fakturatan oinarrituz zein tarifa den egokiena eta zein konpainiak egiten duen eskaintzarik onena jakin ahal izango du bisitariak.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko Irailaren 4a

Ortzadar \\ 07

ZINEMA

Iparraldea, Eric Rohmerren begiradapean EUSKAL HERRIAN EGINDAKO NAZIOARTEKO PELIKULETAN MURGILDUKO DA BI ASTEAN BEHIN ORTZADAR. ERICH ROHMER FRANTZIARRA BIARRITZERA GERTURATU ZEN NORAEZEAN ZEBILEN NESKA BALDAR BATEN OPORRALDIAK KONTATZERA ‘EL RAYO VERDE’ FILMAN. GIDOIRIK GABE ETA DIRU LAGUNTZARIK GABE FILMATU ZUTEN

[Testua ANDONI ITURBE

Argazkiak ORTZADAR

]

Z

INEAK turismo bulegoei lana kendu gura die nonbait eta gero eta film gehiago munduko hiri edo parajeak sustatzeko aitzakia bihurtu dira. Beste garai batean, erromantizismoa eta marketingaren pazientzia nabarmen handiagoa zirenean, atzerriko zuzendari batzuk Euskal Herria aukeratu zuten errodatzeko. Horietako bat Eric Rohmer handia izan zen, nouvelle vague mugimenduak zinerako berreskuratu zuen irakasle argia, eta azken 50 urteotako zinegile fin eta interesgarrienetakoa. Bere pelikuletan pertsonajeek ezbeharrarekin edo patuarekin bat egin dute. Katolikoa zen Rohmer, Mi noche con Mauden argi utzi zuen moduan, baina bereziki bere pertsonajeen gizatasunean sinesten zuen, planoz-plano euren etorkizuna eraikitzen zuela. El rayo verde pelikula egiteko hainbat hiritatik pasatu zen, Delphine izeneko protagonistaren atzetik. Bere opor egunetan galduta dago, nora joan jakin barik emakumezko altu eta trauskil hori. Bidean, hainbat gizonezko ezagutuko ditu eta bere lagunak ere saiatuko dira bikotekide bat lehenbailehen topa dezan. Baina Delphine arrasto baten zain dago. Arrasto horren esperoan, Biarritzetik pasatuko da. Eta bertan ezagutuko du hainbeste denboran zain egondako laguna. Eric Rohmerrek Biarritzeko hondartza eta turistak agertzen ditu batik bat, 1984. urtean filmatu zuen pelikula horretan. Biarritzeko tren geltokian Dovtoievskiren El idiota irakurtzen topatuko du lehenengo aztarna. FILMEN LUZAPENA

Aktore nagusiarekin batera, pertsonajearen nahi eta desirak zehaztu zituen. Ez da ikusle guztientzako gustagarria izango Delphine: erdi psikotikoa, zalantzaz josita, traketsa, baldarra, egoista... Baina pelikulak duen berezko xalotasunak arrakasta handia izan zuen eta Veneziako Urrezko Lehoia irabazi zuen. “Idazten dudanean ez dut montajean pentsatzen, ezta planoen bereizketan ere. Filmen luzapena bakarrik dut gogoan. Pelikulak bere timing-a izan behar du eta ez naiz montajemahaietan aldatzearen aldekoa”, idatzi zuen Cahiers du Cinema aldizkarian. Inprobisazioaren oinarrietara atxikituz, oporren inguruko pelikula bat egin nahi zuen bidebatez bere aurreko pelikulatik (Les nuits de la pleine lune) atsedenaldi bat hartuz. Aktoreei ez zien gidorik pasa, eta makillaje eta diru laguntzarik gabe egin zuen filma. Biarritz gain, Paris, Normandia edo La Plagne ere agertzen dira. Gaur egun, hango film commission delakoak izango lituzke zain, leku horien paraje turistikoak ager zitzan.

Ipuin moralak

Eric Rohmerren estiloaren kritikoek bere pelikulei erritmo geldoa eta pertsonajeen hizketaldi sakonak leporatzen diete. Bere film bikainenak Cuentos morales, Comedias y proverbios eta Cuentos de las cuatro estaciones lelopean bildu zituen.

Diru-laguntzarik, gidorik gabe eta lan talde txiki batekin pelikula interesgarriak egiteko gai zen El rayo verde eta El árbol, el alcalde y la mediateca-ren kasuetan bezala. Egun egiten dira gisa horretako pelikula batzuk. In The Mood for Love, esaterako.


KULTURA ETA AISIA

08 // Ortzadar

EUSKAL MAKILA

JAGON

IBILTARIEN LAGUNA, LANABESA, AGINTEAREN SEINALE, OHOREZKO OPARIA... EUSKALDUNEN SINBOLO BIHURTU DA BASTOI BEREZI HORI

Galderaerantzunak

[ Testua eta argazkiak ORTZADAR ]

1

BA AL DA ERABILERADESBERDINTASUNIK ‘JARRAITU’ ALA ‘JARRAIKI’ ADITZEN ARTEAN? Bai, bada desberdintasunik bien erabileran. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak azaltzen duenez, jarraiki ekialdeko tradiziokoa da, batez ere; eta jarraitu, berriz, mendebaldekoa. Gainera, jarraiki iragangaitz moduan erabili izan da (DA eta ez ZAIO aditza); baina jarraitu bietara erabili izan da, iragangaitz nahiz iragankor moduan: XVIII mendetik aurrera nagusitu da erabilera iragankorra mendebaldean (DU/DIO aditza). Horregatik hartu zuen Euskaltzaindiak arau maila duen erabaki hau: -Jarraiki, jarraikitzen (DA/ZAIO) -Jarraitu, jarrai(tu), jarraitzen. (DU/DIO). Ad.: Lanean jarraitu du; Jesusi jarraitu dio.

Ohorezko makila baten kirtena.

Zaurien eraginez apainduriko mizpira egurra da elemento nagusia

2

BIZKAIERAKO ‘ERDU’ ADITZ ARKAIKOA PLURALEAN ERABIL DAITEKE? ZUZENA DA ‘ERDU DANOK’ ESATEA? Bai, zuzena da erdu danok esatea eta mintzakide pluralekoekin ere erabiltzea erdu aditza. Hona, adibideok: -Erdu bijok ara (J.A. Mogel, Peru Abarka). -Erdu, goazan guztiok lorakaz aldra baten (E.M. Azkue, Parnasorako bidea). -Erdu, erdu gizon guztiok, handi eta txiki (Ibon Sarasola, Euskal Hiztegia).

3

BIZKAIERAZ BETIDANIK ERABILI DOGU ‘JOLASTEN DOGU’, ‘BORROKATZEN DOGU’. TXARTO DAGO BATUAN? Euskaltzaindiak batasunerako arautu du jolastu eta borrokatu aditzak DA sailekoak direla. Beraz, jolasten gara eta borrokatzen gara dira egitura zuzenak.

WWW.EUSKALTZAIN-

Larunbata, 2010eko Irailaren 4a

Euskal makilak berezitasun propioak ditu.

EUSKAL MAKILA euskaldunon ohiko bastoia da eta gure herrialdeko sinbolo bihurtu da neurri handi batean. Garai batean defentsarako arma gisa erabiltzen zen, eskutokiaren azpian ezkutaturik duen eztena dela eta. Animaliak ehizatzeko edo arrisku egoeretan defendatzeko baliabide egokia zen makila. Oraindik ere zenbait herritan horretarako erabiltzen dute. Baina denborak aurrera egin ahala, makila lanabes ere bihurtu zen. Abereak mugiarazteko erabiltzen da gaur maiz eta, batez ere, ibiltarien laguna da. Makila bera internazionala dela esan liteke. Baina euskal makilak baditu bere bereizgarritasunak. Adibidez, egindako zaurien eraginez apainduriko mizpira egurra. Hori da elementu nagusia, nahiz eta mizpirondoen eskasia dela eta sarritan gaztainondoa erabili den horren ordez. Makila sortu ahal izateko egurrari hainbat zauri egiten zaizkio azalean udaberrian laban batez, eta haiek sendatu arte itxaroten da, adarrak moztu ahal izateko. Sendatzean zuhaitzak berak isuritako izerdiak egurra forma ikusgarriz hornitzen du. Egurraz gain, euskal makilak baditu beste bastoiekin alderatuz atal berezi batzuk. Adibidez, eskutokia maiz idien adarrez eginikoa da. Gainera, eztena egoten da girtenaren azpian ezkutaturik.Txintxolak larruzko girtenari heltzen dio eta era berean, eskutokiari tope egiten dio. Girtena antxumearen larruaz estaliriko hodia da. Larruaren zerrendak egin eta gero, trentzatu egiten dira hodi hori estaltzeko. Ohorezko makilak, ordea, alpaka edo zilarrezko girtena izan ohi du. Makilaren behekaldean beste txintxola bat egokitzen zaio egurrari. Euskal motiboak bozeltzen dira txintxola horretan. Azkenik, lurra ikutzen duen makilaren punta altzairuzkoa da. Euskaldunon laguntasunaren eta mirespenaren sinbolo bihurtu da makila. Euskal alkateek eta lehendakariek ere makilak jasotzen dituzte oraindik, duten agintearen seinale. Eta Euskal Herrira hurbildu diren hainbat pertsonai garrantzitsuk ere jaso du makila hemengo agintarien opari gisa. Aita Santua eta Espainiako erregea dira besteak beste, honen adibide. Izan ere, opariak egiterakoan, aukera bikaina da euskal makila. Eta egun, helburu horrekin egiten dira eskaera gehien.

TOPONIMIA

IZENAK

Hondarribia

Eneko

Hondarrean dagoen pasealekua da Hondarribiaren esanahia eta ez du zerikusirik Fuenterrabiarekin

Ohiko euskal izena Erdi Aroan. 842. urtean Iruñeko lehen errege izan zen Enecok Esa herria eman zion Leireko monasterioari (Ego rex Eneco concedo…). Jakitunen artean adostasun zabala dago euskal izentzat jotzean; osagaiak ene nirea eta -ko atzizki hipokoristikoa dirateke, eta jatorrizko adiera enetxoa edo. Loiolako Eneko latinez Enecus zen eta gaztelaniaz Iñigo, lehenago Iruñeko errege edo Bizkaiko jaunak bezala. Aurrerago Ignatius kristau izena hartu zuen Antiokiako santuaren omenez.

Hiri honen aipu zaharrena 1180koa da, Nafarroako Antso Jakitunak Donostiari hiri-gutuna ematean. Bertan Undarribia (hondarrean dagoen pasalekua) izena ageri da. Baina Gaztelako Alfontso VIIIak konkistatu eta gero izena latinera moldatu zuen, Fontem Rapidum asmatuz. Latin horretatik gaztelaniazko izenak atera zituzten, eta azkenik ofizial egin zuten Fuenterrabia. Euskal izena erdarazko izen horretatik sortu zela defenditu zutenak ere izan ziren.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.