. a 1rte8urren
ortzadar u
larunbata, 2014ko urriaren 4a. 371 zenbakia
euskal kulturaren kolore guztiak
GONZALO ETXEBARRIA “Estiloa ez da kriterioa niretzat”, dio Zuberoan “libertatea” topatu duen artistak -- 4-5. orrialdeak --
MAIALEN ERROTABEHERE Bizi-ziklo baten bukaerari eta beste baten hasierari abesten dio ‘Biluzik’ diskoan -- 6. orrialdea --
deia.com
02 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko urriaren 4a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
antzerkia
DURANGO
Ilunpeko ‘lan zikinak’ txukunduz Lauka Teatroaren ‘Amodioaren ziega’ antzezlanak irabazi du aurten Zubi lehiaketa. Proiektua gauzatzeko diru-laguntza eta aholkularitza artistikoa izango ditu eskura, besteak beste, antzerki konpainia gazte honek. Estreinaldia datorren urtean izango da, Leioako Kultur Maratila jaialdian AINHOA LORES
Xabier Mendiguren Elizegik idatzitako istorio honek bikote baten ‘bis a bis’a du oinarri. “Egunkarietan edo telebistan ikusten ez dena” agertu nahi du konpainiak. ITZIAR BASTARRIKA
II
LUNPEAN ez da ezer ikusten, baina bai hotsak entzuten. Ahotsen berbaroa, eta ateen ireki-ixtea, zarata handia...”. Horrelaxe deskribatu zuen Xabier Mendiguren Elizegik bis a bis baten hasiera, duela hamar urte Amodioaren ziega antzerki obra idazten hasi zenean. Errealismoa eta gaurkotasuna biltzen dituen lan baten lehen hitzak dira horiek. Sortu zirenetik hamarkada batera taularatuak izango zirenaren ezjakintasunean. Joana Ocañak, Nazaret Frurek, Urki Muguruzak eta Eneko Sagardoyk aipatu obra bereganatu dute, oholtza gainean biziki aurkezteko asmoz. Lauka Teatroa osatzen dute aktore gazte hauek eta Mendigurenen lana espresuki jendaurrean aurkezteko xedearekin sortu zuten antzerki konpainia, pasa den urtean. Durangoko Karrika Antzerki Taldeko kideak ziren denak, Muguruza izan ezik. Artedramak Aulestin antolatzen duen Euskal Antzerki Laborategian ezagutu zuten azken hau, iaz.
“Beharrizan zehatz bati erantzuna emateko asmoarekin –Amodioaren ziega taularatzea, alegia– jaio zen Lauka teatroa”, dio Sagardoyk, taldeko kide gazteena denak. “Artedraman geundela, lau kideok batera egin genituen probak testu honekin eta asko gustatu zitzaigun. Irakasleak obra taularatzearen aukera proposatu zigun, baina ez genuen denbora handirik hartu asmoa ekintza bihurtzeko”, azaldu du Sagardoyk. Nahiz eta estreinatu arte ia bi urte pasatuko diren, “konpainia bat sortzeak eta ikuskizun bat ekoizteak ilunpeko lan zikin asko du”.
Laukak Zubi lehiaketara aurkeztu zuen proiektua eta lehen saria irabazi zuen. Sariketa honekin laguntza ekonomikoa, aholkularitza, egonaldi artistikoak eta lehiaketaren kide diren antzokietan emanaldiak eskain-
tzeko aukera izango du taldeak. “Poz handia eta satisfazioa ekarri digu. Egindako lana ondo –edo ez horren gaizki– egin dugunaren seinale eta lasaitasun bat ere badakar, nahi duzun lana egitea ahalbidetzen duelako. Horrelako laguntzarik gabe zaila da gu bezalako talde gazteentzat aurrerapausoak ematea eta Zubi da konpainia abiatu berriak era horretan laguntzen duen bakarrenetarikoa”, nabarmendu du aktore durangarrak.
aurkituko ditu ikusleak oholtzan. Maitasun istorio bat ere bai. Eszena intimo bat. Protagonistentzat topaketa ohiko bat den arren, ikusle gehienentzat, ez. “Lau horma horien artean gertatzen dena, zirrikitu batetik begiratzeko parada eskainiko dugu, publikoa lekuko zuzen bihurtuz. Guzti horrekin egingo du topo obra ikustera doanak. Gero bakoitzak zer eramango duen, ez dago gure esku”.
ERREALITATE EZKUTUA Errealismoa islatu nahi izan du laukoteak obra honekin. “Ez dugu drama tonuan lan egingo, tristezia eta negar malkoz beterik, ezta komedia tonuan aurkeztuko ere. Drama presente egongo da, komedia ere bai, zergatik ez. Baina, funtsean, bi pertsona aurkeztu nahi ditugu. Bata preso dagoena eta bestea kanpoan. Bikotea dira. Bizipenari eman nahi diogu garrantzia”.
Ez dute mezurik helarazi nahi obra honekin, “argazki” bat baizik, “eta norberak jasoko du horretatik nahi duena”. Errealitate ezkutu bat erakutsi nahi dutela dio Sagardoyk, “egunkarietan edo telebistan ikusten ez dena eta gure herrian askorentzat egunerokotasunaren parte dena. Erantzun edo mezu zehatzik sortu ez arren, galderak sortzen baditugu, pozik”, gaineratu du aktoreak.
Preso bat eta bere bikotekidearen arteko nahiak, desioak, beldurrak eta esperantzak
Taldea hasierako momentutik Mendigurenekin dago harremanetan. “Obra eszenara
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría
Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Javier Colmenero Lege Gordailua: BI 1720-06
eramateko asmoa azaldu genuenean pozez eta ilusioz hartu zuen berria”. Lehenengo entsegura ere etorri zen. “Testua ez dugu iaia ukitu. Eszena berri batzuk gehitu dizkiogu, inprobisaketetan oinarrituta eta Mendigurenen Chambre d’Amour laneko olerkiak eta Trip istorioa ere erabili ditugu dramaturgia osatzeko”. Zubi lehiaketa irabazita, entseguen unea da orain. Lehenengoak Durangon egin dituzte; eta hurrengo hiletan Leioan, Zumaian eta Luhuson emango diote forma antzezkizunari. Tarte horretan, ikuskizuna eraikitzen bukatzeaz gainera, elkarrizketak egingo dituzte bis a bis egoerak bizi izan dituzten edo bizitzen ari diren pertsonekin. Estreinaldia 2015eko otsailaren bukaeran izango da Leioako Kultur Maratila jaialdiaren baitan. Horren ostean, Euskal Herriko antzoki ahalik eta gehienetan egoteko saiakera egingo du laukoteak.
Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du
Larunbata, 2014ko urriaren 4a
Ortzadar //03
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
saski-naski
KRITIKA
SALDUENAK
IBON EGAÑA
Autoko leihotik TITULUA: ‘LARREMOTZETIK’
BB
I poema liburu argitaratu ostean, narratibari heldu dio Hasier Larretxeak liburu berrian. Azken urteetako literaturan (euskal zein ez) joera diren bi ezaugarrik markatua da baztandarraren lana: niaren literaturaren esparruan erro-errotik kokatzen den lana da, batetik, Larremotzetik, autobiografiatik oso hurbil dagoena (autobiografia petoa ez bada), eta bestetik, egitura fragmentarioduna. Beste joera eta gai zenbaitek, aldiz, bereizten dute Larretxearena beste antzeko lanetatik: geografiari eta paisaiari emandako lekuak, prosaren lirikotasunak edo subjektu homosexualaren zentraltasunak, besteren artean. Lan autobiografiko bati espero zaion gisan, subjektu baten sorreraz mintzo da Larretxea liburuan. Subjektuaren sorreran senideekiko zein inguru hurbilarekiko loturek, identifikazioek eta era berean gatazkek eta hausturek duten lekuaz. Niaren sorrera eta garapena markatzen duten bi tasun funtsezkoenetakoak homosexualitatea eta idazkuntza dira Larremotzetik honetan. Espero den
Fikzioa 1. Hutsaren itzala
EGILEA: HASIER LARRETXEA
ARGITALETXEA: EREIN
2. Lasai, ez da ezer... (ebook) Ana Malagon. Elkar.
semea ez izateak, umetatik generoespektatibak ez betetzeak eta homosexualitateak dakarren gatazka, batez ere aitarekikoa, interesatu zait bereziki liburuan. Aita hil beharra eta aldi berean hura maitatzen ikasi beharra hartu du gai Larretxeak eta sarri ageri da anbibalentzia hori liburuan, nahiz eta akaso atera zaiona baino zuku gehiago atera zekiokeen. Era berean, idazkuntza, literatura eta, oro har, artea bestelako komunitateekiko identifikaziorako bidea dira autobiografiagilearentzat. Subjektuaren sorreraz, niaz, dihardu Larretxeak, baina baita gutasunaz ere. Izan ere, autobiografiak eite kolektiboagoa hartzen du maiz, haurtzaroaz edo gaztaroaz mintzatzeaz batera bere senideez, adiskideez, herrikideez mintzo denean idazlea. Amatxi Leonitak, Osaba Marcelinok, gurasoek, anaiak osatzen duten sarea apurka ematen du argitara egileak, pertsonaien bizi-atalak agertuz eta desagertuz doazen heinean. Giza paisaia askotariko horrekin batera Baztango paisaiak ere pisu handia du liburuan, Larretxearen aurreko poema-libu-
ruan bezala. Madrildik autoan datorren egilearen begirada eskaintzen da, sorterri izandakoa paisaia gisa ikusten duen soako hein batean erromantikoa. Komunitatea arrotz zaion artistaren posiziotik mintzo da Larretxea, batzuetan harekiko maitasunez, bestetan murriztailea egiten den nagusitasun tonu batez.
3. Nevadako egunak Bernardo Atxaga. Pamiela.
Ez Fikzioa 1. Tunelak, izarak,... Josu Martinez. Elkar.
2. Gorbeialdeko senda...
Aizkoran jardutearekin alderatzen du maiz egileak idazketaren artea. Aizkorarekin egurrean irudiak eratzen diren legez eratu nahi dituela hitzekin formak
Aizkoran jardutearekin alderatzen du maiz egileak idazketaren artea. Aizkorarekin egurrean irudiak eratzen diren bezala eratu nahi dituela hitzekin formak. Bada horretatik asko liburuan, nabarmena baita Larretxeak estiloari, hitzen hautapenari (Baztango lexiko eta egiturak barne) emandako garrantzia. Aitzitik, aldarrikatzen den aizkoraren zorroztasuna bota du irakurle honek faltan; estiloa hanpatua, puztua egin zait sarri, kasu batzuetan kontatzen denaren arruntasuna hitzez goratu nahi balitz bezala. Inpresioa ematen du subjektuak bere burua idazle gisa afirmatzeko jotzen duela estilo horretara; susmoa dut, haatik, ilundu, lausotu egiten dela horrela irakurketa, inoizka hitzen hondoan dagoena ikustea galerazteraino.
SANTIAGO YANIZEN BEGIRADA (Bilbo, 1957)
Jon Arretxe. Erein.
Ikus: http://santiyaniz.blogspot.com.es/
Gorka Menendez. Beta.
3. Euskalkiak Koldo Zuazo. Elkar. ITURRIA: Elkar.
ERAKUSLEIHOA ELEBERRIA (+CD-A)
‘50’ Patxi Zubizarreta. Joserra Senperena (musika). Mintxo Cemillán (irudiak). Txalaparta. 216 orr. 19,90 euro.
Bizitza eta beste ‘road movie’ batzuk Nikolas idazle patetikoak eta Rafael pintore apatikoak bainuetxe batean eskainiko duten errezitaldi baterako gonbita egin diote Joseba pianista desafinatuari, ezusteko oparia izango delakoan. ‘Road movie’ gisako batean aurrena eta ur termalen inguruan gero, nork bere bizitzari begiratuko dio eta bere sekretua kontatuko du, ahopean: heriotzak, gatazka sozial eta intimoak, gaixotasunak, amodioak... HAUR LITERATURA
‘Marimotots. Pozik’ Uxue Alberdi. Julen Tokero (ilus.). Elkar. 16 orr. 8 euro.
Zorion-betaurrekoak janzten dituen neskaz “Egunsentian esnatu, eta alaitasunaren betaurrekoak janzten ditu Marimototsek. Bihotza berotzen diote txorien kantak...”. Marimotots neskatilak txabolak egiten ditu zuhaitz gainean eta errekako ur hotzetan biluzik bainatzea atsegin du. Horixe dugu Elkarrek eta Katxiporreta kooperatibak elkarlanean argitaratzen duten ‘Nor gara?’ bildumako ale honen abiapuntua. Ipuin sorta hau 2 urtetik gorako ‘irakurle’ koskorrentzako aproposak dira.
Larunbata, 2014ko urriaren 4a
04 // Ortzadar
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
artea
GONZALO ETXEBARRIA ARTISTA
“Estiloa ez da kriterioa niretzat” Hiru hamarkada baino gehiago daramatza Zuberoan Gonzalo Etxebarriak. Halabeharrez muga zeharkatu ondotik, bertan ondu du bere ibilbide artistikoa, lur honek “sorkuntzarako libertatea” eman baitio. Geroztik, Zuberoa inspirazio iturri du bere obretan JULENE LARRAÑAGA
Polisemia baliatzea. Horixe da Gonzalo Etxebarriaren lana, artista honen esanetan. “Ikusleari irakurketa anitz eskaintzea da ene gogoa”, adierazi du. JAVIER COLMENERO
G G
ONZALO Etxebarria (Bilbo, 1954) ez da edonolako artista. Sortzez bilbotarra, sortzaile zuberotar gisa definitu genezake, bere margolari, marrazkilari eta eskulturgile ibilbide oparoa lurralde honi lotuta baitago erabat. 1983an sorterritik ihes egin behar izan zuen arrazoi politikoak tarteko. Aldi batez Parisen egon ostean, Zuberoako Mendikota herrixkan kokatu zen eta geroztik huraxe du bizitoki eta inspirazio iturri. Baionako Black and Basque jaialdian topatu dugu azken urteotan euskal artean nabarmentzea lortu duen artista emankorra.
Black and Basque jaialdian parte hartu duzu beste behin. Zer moduz joan da? Oso ondo. Hirugarren aldiz parte hartzen nuen festibal honetan. Beste urteetan bezala, Iker Valle, Peio Goello, Neuvième concept taldeko grafistak eta beste margolari batzuekin batera obra kolektibo bat osatu dugu. Horretaz aparte, Topaketak izeneko erakusketa antolatu dugu Euskal Museoan, elbarritu talde batekin eta Patxi Laskarai argazkilariarekin. Esperientzia aberatsa eta emankorra izan da.
Deban ere izan duzu erakusketa uda hone-
tan. Hain justu, bertako Arte Eskolan egin zenituen ikasketak gaztetan. Bai, eta polita izan da Debara bueltatzea. Lehen eguna benetan hunkigarria izan zen, eskolako lagunak hor zirelako. Gainera, Santa Maria Elizaren klaustroaren inguruan jarri nuen erakusketa, inguru paregabean. Iazko
obra erakutsi nuen formatu desberdinetan eta oso harrera ona izan zuen.
gaur egun nire lana egiten jarraitu ahal dudalako, besterik ez.
Etengabe jaialdi eta erakusketetan parte hartzeak lan berriak egin beharra dakar. Presio bat sortzen du horrek?
Zuberoan finkatu zinen orain dela 30 urte baino gehiago eta denborarekin zure bizitokia bilakatu da. Zer ematen dizu leku horrek?
Ez derrigor. Nik uste gauzak era fluido batean pasatzen direla eta inprobisazioa ere kontutan hartu behar dela. Hala ere, ez da pentsatu behar sorkuntza egin daitekeela beti. Jaialdietan ideien hartu-emana presente da beti. Aldiz, erakusketetan, denbora behar da ontsa prestatzeko. Eta bai, presioa sortzen da, noski. Baina erakusketa beti da motibazioa obra lantzeko.
Gauza ainitz. Serenitatea, isiltasunarekin harreman berezi baten ukaitea eta gauza sinpleei beraien balorea ematea. Zuberoak ematen dit gaur daukadan sorkuntzarako libertatea. Bertan, askatasun handia sentitzen dut sortzeko.
Euskal Herriko artista esanguratsuenetako bat zara gaur egun. Ez dira asko izango zurea bezalako ibilbide oparoa egiten dutenak. Ez nuke erranen artista esanguratsuenetariko bat naizenik, hitz handiak dira horiek. Tintatzen jarraitzea da niretzat garrantzitsuena. Egiazko lana sorkuntza da. Horrek gero izan ditzake ondorio mediatikoak baina niretzat ez da hain garrantzitsua. Harro eta pozik nago
Zuberotar sentitzen zara honezkero? Badakit ez naizela sekula zuberotar osoa izanen, nahiz eta ene biziaren eta arimaren erdia Zuberokoak diren. Ene bi semeak Joanes eta Pette hemengoak dira, Zuberoako kulturan barnatuak dira eta hemen bizi nahi dute. Zuberotarra sentitzen naiz, gero eta gehiago. Zuberotartzen ari izango naiz beti, amaitu gabeko bide luze batean.
1983an sorterritik joan behar izan zenuen eta geroztik errefuxiatu izan zara. Gertaera horrek
Larunbata, 2014ko urriaren 4a
Ortzadar //05
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
artea
BAIONA
“ “ “
Ez nuke erranen artista esanguratsuenetako bat naizenik. Tintatzen jarraitzea da niretzat garrantzitsuena”
Sortzailearentzat ihesa emankorra ei da. Ene sorkuntzan eragina izan du, anekdotismo gabe agertu bada ere”
Erreakzioa bilatzen dut publikoarengan, edozein dela ere. Ikusleak zerbait sentitzea nahi dut, hunkitzea”
izan du eraginik zure sorkuntzan? Uste dut baietz. Esaten da sortzailearentzat ihesa emankorra dela. Errefuxiatuaren egoera hauskorra da, aldakorra. Nortasunarentzat pisu handia du eta hori hala izan da beti, izan Platon Kortsikan zelarik edo gaurko afrikarrentzat. Seguruenik gertakari horrek garrantzia handia ukan zuen nigan ere. Ene sorkuntzan eragina izan du, nahiz eta ene margoetan anekdotismo gabe agertu. Baina aurten herrira itzuli naiz eta nire egoera osoki aldatu da.
Zuberoara iritsi eta denbora gutxira Uztaro tailerra montatu zenuen. Erronka polita, ezta? Uztaro kolektiboaren esperientzia oso ederra izan da. Ofizio eta mundu desberdinetatik etorritako jende askok parte hartu zuen proiektu horretan, ideiak eta laguntza partekatzen. Hori esperientzia handia izan zen formula aldetik. Duela 28 urte izan zen hori. Garai hartan elkarte eta kolektibo desberdin ainitz baziren eta leku handia zuten gizartean. Gaur egun aldiz, arte mailan, talde gutxiago badira ene irudiko, gauzak aldatu egin dira.
Zure lanak egin eta saltzeaz gain, klaseak ere ematen dituzu tailer eta eskoletan. Zer aportatzen dizu horrek? Zorte handia daukat hori egin ahal dudalako, ez baitut saldu behar bizitzeko. Artista asko angustian bizi dira, saldu ahal izateko zer egin behar duten pentsatuz. Nik libertate hori dut. Diru iturri garrantzitsua ere bada niretzako, baina ez da hori soilik. Politikoki, sozialki eta kulturalki ere garrantzitsua da niretzat. Gainera, jakintza eta motibazio iturri bat da ikasleekin harreman hori ukatea.
Ez duzu zure margolanen gaineko esplikazio gehiegi eman nahi izaten. Zergatik? Erreakzioa bilatzen dut publikoarengan, erreakzio hori edozein dela ere. Ikusleak zerbait sentitzea nahi dut, hunkitzea. Maite dut ene margoetan ere aztarnak ematea, baina giltza osoki eman gabe. Gainera, konplikatua egiten zait obra esplikatzea, irudiaren polisemian sinesten dut, horrela bakoitzak bere irakurketa egiten du irudi eta ikonoak deskodifikatzeko. Hori da, azkenean, ene lana, polise-
mia baliatzea. Ikusleari irakurketa anitz eskaintzea da ene gogoa, irudiari zentzu eta interpretazio ezberdinak eman ahal izateko berak. Ez dut erranen hori aski dela obra ezagutzeko, zeren badira Artearen Historia, Kultura, Filosofia eta beste hainbat alor sorkuntza batera hurbiltzeko, baina lehen ikuspegia propioa izan behar da ene ustez.
Zure obretan maiz jarraitzen duzun ildo edo gai nagusiren bat? Naturak asko inspiratzen nau, batez ere Zuberoako paisaiak. Gaiak beti nahiko errepikakorrak izaten dira: zerua, lurra, mendiak eta espektroak. Lurraren eta zeruaren arteko lotura horrek asko inspiratu nau. Badira halaber gauza kaotikoak eta organikoak eta, ondoan, linealak eta ordenatuak. Bilatzen ari naiz hizkuntza plastiko bat figurazioaren eta abstrakzioaren artean.
Margolaritza korronte jakin batean sartuko zenuke zure estiloa? Espresionismo abstraktua zen iturria hasieran,
baina gero garapena izan da ene lanean. Garai desberdinetako artista ainitzengandik hurbil sentitzen naiz: Eva Hesse, Greco, Caravaggio, Thomas Helbig, Baselitz, Kippenberger, Albert Ohelen, Sarah Lucas... Denetarik maite dut, baina gehien maite dudana sorpresa bat ukatea da. Estiloa ez da kriterioa niretzat.
“Margolari batek behar du lan egin eta so egin, ainitz behar du bietarik”, esana duzu. Hala da. Nik arte asko ikusten dut erakusketen bidez eta asko mugitzen naiz. Asko gustatzen zaizkit erakusketak eta niretzat inspirazio iturri garrantzitsua dira. Artista anitzek markatu naute, klasikoek gehienbat, arte barrokoak edo Caravaggio bezalako artistek. Artista alemanak eta iparraldekoak ere gustatzen zaizkit, espresionistak esaterako.
Gaur egungo mundu globalizatu honetan euskal arte bat badela uste duzu? Zaila da esatea zeren Artean gauzak asko nahasten dira, globalizatua dago erabat. Ez dakit euskal artea edo arte euskaldun bat definitzen ahal den, baina euskal artistak badira, asko eta onak. Artean interesgarriena da konexioak badirela. Munduaren beste puntan eginiko obra bat ikus dezakezu eta hurbileko artista batek egindako obra batekin konexio anitz ikus ditzakezu, nahiz eta biek elkar sekula ez ikusi.
06 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko urriaren 4a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
A A
SKATASUNEN ibaia kaleratu eta zazpi urtera, argia ikustear da Maialen Errotabehereren (Arrosa, Nafarroa Beherea, 1983) disko berria, Biluzik (Agorila, 2014), pop-rocka, bluesaren eta musika beltzen eragin nabarmenez. Akustikotik elektrikorako jauzia egin du gainera, eta “kemenarekin, lehen ez zuen botere batekin” entzuten da Errotabehereren ahotsa. Duela urte batzuk hasi zen jada kantu bihurtuko ziren hitz batzuk idazten. MMX taldean ezagututako Pat Têtevuide gitarra-jotzailearekin elkartu eta bien artean hasi ziren konposaketak lantzen. “Testuek eta melodiek zentzu bat hartu zutenean” hasi zen talde-lana. Estraineko taldea, gainera, 2013 hasieran abeslariak berak bat eta bestea gonbidatuz osatua. Têtevuidez gain, Briganthya folk taldean ezagututako Iban Larrebour bateria-jotzaileak eta entzutez ezagutzen zituen Raphael Ferreira baxujotzaileak eta Txus Aranburu teklistak osatu zuten boskotea. Ernatzen hasia zen Biluzik izeneko lorea.
Biluzik baina jantzirik “Bizitzaren garai baten bukaera eta beste baten hasiera” agertu ditu Maialen Errotabeherek bere lan berrian, ‘Biluzik’ izenburupean. ‘Bizi-ibilbide’ honetan lagun izan ditu Petti, Itxaro Borda eta Eñaut Elorrieta, besteak beste OLATZ PRAT
Paxkal Etxepareren estudioan grabatutako 12 kantuko diskoa izango da, “letra aski intimoz” osatua. Izan ere, “bizitzaren garai baten bukaera eta beste baten hasiera” kontatu du Errotabeherek hitz horietan, “testu horiekin bukatzen dut zerbait, geroa prestatzeko”. Bizitza bera, sentitzen edo ikusten dituen gauzak, ingurukoen egoera “hunkigarriak” dira bere hitzetarako inspirazio. Itxaro Borda eta JeanLouis Errotabehereren hitzak ere aurkitzen dira diskoan, eta baita Errotabehererenak ez diren ahotsak ere, Petti musikari beratarrarena eta Eñaut Elorrietarena (Ken7), hain zuzen. “Petti duela urte batzuk ezagutu nuen eta aski-usu elkartzen gara elkarrekin abesteko. Badut harenganako admirazio handi bat eta niretzat garrantzitsua zen inoiz abestu izan genuen abesti bat bere ahotsarekin grabatzea, uste baitut horrela behar dela gero entzun”, azaltzen du abeslariak. Elorrietarena ere “oso kolaborazio polita” izan da beretzat; “egina genuen kantu bati zerbait falta zitzaiola nabaritzen genuen, eta ahotsak bikote bat behar zuela ohartzearekin bat Eñauten ahotsa entzuten nuen neure baitan. Hala, gonbidatu egin nuen eta hark onartu”, kontatzen du. KURIOSITATEZ ERAIKIA Ahots berezia du oso Maialen Errotabeherek, erregistro aberatsak, orain goian, orain behean, xuxurlaz batzuetan, indarrez besteetan. Baina, talentua berezkoa duen arren, ez da lanik gabe eraikitako ahotsa. 78 urterekin hasi zen abesten herriko abesbatzan eta 15 urtez aritu zen
han. “Irakasle desberdinekin ahots lanketa eskola ugari jaso izan dugu, eta gauza desberdin asko landu dugu. Aukera izan dugu, besteak beste, errusieraz, afrikarrez, ingelesez, espainolez eta euskaraz abesteko, eta gauza anitz probatze horretatik sortu zait kuriositatea”, azaltzen du abeslariak. Hortik aurrera bere instrumentu horrek eman zezakeen guztia deskubritzea bilakatu zen ametsa. “Ahotsaren lana biziki interesgarria eta mugarik gabea zela ohartu nintzen”, dio. FOLKETIK ELEKTRO-SKARA Azken urteotan hainbat proiektutan hartu du parte Errotabeherek, Mixu eta Xabaltx-ekin osatutako MMX taldean, hirukotan estilo desberdinak nahasteko eraturiko Kokua kolektiboan, Briganthya folk taldean edota DJ Balpore’s-ekin abesti herrikoiak eta elektro-ska nahasten. Mila saltsatan sartua, astia du artean Baionako Haiz’egoa gizonen abesbatza gidatzeko. “Maite dut kantatzea, eta badut interesa nire ahotsa estilo desberdinetan entzutekoa, ikusteko zer ekarpen egiten diodan neure buruari, lehenik, eta zer ekarpen egiten diodan musikari, ondoren”. Bateria edo gitarra-jotzaile batek estilo desberdinak jorratu ditzakeen bezala, berak ere frogatu nahi ditu horiek, “jakinda dena ez dudala ongi kantatuko, zeren nire baitan baditut beste batzuk baina afinatuagoak dauden estiloak”.
Udazkenean oholtzetara
G
Errotabeherek Baionako Haiz’egoa gizonen abesbatza ere gidatzen du. NICOLAS LAISNÉ
itarra elektriko baten ‘riff’ indartsua, baxuaren eta hammondaren soinua gero eta arrapaladan datorren bateriaren hotsa. Eta bat-batean, ahots leun baina gartsu bat. Horiek guztiak eta gehiago bilduko dira taldeak datorren hiletik aurrera eskainiko dituen kontzertuetan. “Nahi dut nire musika eta testuak publikoari erakutsi eta nola hartzen duten ikustea”. Akustikotik elektrikora aldatuta eta oholtzan boskotea izanik, gainera, kontzertuen izaera ere guztiz aldatuko da, “modu batera, berriz jaiotzen naiz”, dio Maialen Errotabeherek. Donostiako Bukowskin ariko dira hilaren 26an, eta Fnac-en azaroaren 8an.
Larunbata, 2014ko urriaren 4a
Ortzadar //07
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
poesia
DONOSTIA
Autorearen oharra: “Ez da sinplistentzako liburu bat”. IKER AZURMENDI
Kresalaren usaina dator sahats artetik Gizakiaren izateari dagozkion arazoak zein gai sozialak eta politikoak biltzen ditu Pako Aristik Susa argitaletxearekin plazaratu berri duen ‘Urari ostutako poemak’ liburuan JON ANDER URKIAGA EGIDAZU
U U
RARI ostutako poemak ez da azkar idatzitako liburu bat, patxadan mamitutako gaiak daude bertan, neure baitan egon diren gaiak. Gai horiek forma poetiko bat hartu dute, eta ni saiatu naiz forma poetiko hori samur egiten irakurlearentzat, nik edertasuna ulertzeko dudan eran eskaintzen. Gainera, sakontasun asmoa dauka liburuak, ez da liburu populista bat, ez da sinplistentzako liburu bat; hau da, ez da amodiozko poesia tradizionala, gauez irakurtzeko horietakoa, musika leuna entzuten ari zarela. Poesia existentzia-
la da, narratiboa, filosofikoa, eta, batez ere, bizitzaren erdira iritsi den pertsona baten gogoetak biltzen dituzten poesiez osatutako liburua da”. Ez gehiago, ez gutxiago; horixe aurki daiteke Pako Aristiren (Urrestilla, 1963) laugarren poesia liburuan.
Urari ostutako poemak liburuan denborak pisu nabaria du. Idazlearen iritziz, gizakiok munduan egoteko dugun moduak denbora baitu bizkarrezur. “Denboraren gaia oso erabilia izan da literaturan, ikuspuntu asko onartzen dituen gaia da”. Gainera, “urteak betetzen zoazen
neurrian, gero eta gehiago ohartzen zara denbora igarotzen ari dela, edo, hobe esanda, ez dela denbora igarotzen, baizik eta gu garela igarotzen direnak”. Denbora bere aldaera guztietan ageri da poemarik poema: damua, nostalgia, egindakoen eta egin gabekoen oroimena… Aristik dio denak osatzen duela gure bizitza, egin ditugun gauzek beste osatzen dutela egin gabe utzi ditugunek, “jende askorengan ikusten da, esaterako, egin gabeko gauzekiko damua. Nik bizi dudan bizitza hau da nik bizi nahi nuena? Edo eragina izan dute gurasoek, irakasleek, kulturak, tradizioak…? Nahi izan dudan bezala
bizi izan naiz, ala gizarteak ondo ikusita dagoen era horretan bizi izan naiz, benetan egin nahi nituen gauza batzuei uko eginez?”. Planteamendu horiei bide ematen die, esate baterako, Udatzena olerkiak. Halaber, gai sozial eta politikoak ere landu ditu Aristik, bere letrak idazleak bizi duen testuinguruaren oihartzun zuzenen adierazle izanik. Besteak beste, Emile Griffith-en bi oinazeak eta Hamarkada baten kronika dira horren testigu. Idazleak ez du uste poesia mundutik aparte dagoenik, eta ba omen dago estereotipo hori poesiaren inguruan: “Jendeak uste du poesia idaztea ero batzuen gauza dela, gizartean ongi integratua ez den jende arraroak idazten duela poesia, eta nik mundu honetako eta gizarte honetako poesia aldarrikatu nahi dut: gizartea ulertzeko, interpretatzeko eta kritikatzeko tresna gisa ere balio du poesiak. Ez gaude mundu honetatik kanpo. Poesia ez da mundutik aparte dagoen paradisu bat, mundu honetan egoteko modu bat baizik, bizitzeko eta harremanak izateko modu bat”. IRAKURLEARENGANA HELDU Gai sakonetan sartzeko beldurrik ez du izan Urrestillako idazleak, baina sakontasun horren eta irakurlearen arteko harresia haustea izan du hel-
buru. Horretarako, batzuetan, zuzenean kontatu ditu kontatu beharrekoak, eta, beste batzuetan, istorioak eta pertsonaiak sortu ditu. Baina, edozelan ere, onartu du beti baldintza bat edukitzen duela buruan: “Ez dut irakurlea aspertu nahi izaten, gauza sakonak esan behar direnean ere saiatzen naiz forma ez dadila izan oso lehorra, oso zaila; irakurlearentzat zubi bat jartzen ahalegintzen naiz, erraz etor dadin nik esan nahi ditudan gauza horiek ulertzera”. Eta ulerterraztasun hori lortzeko ahaleginean asko laguntzen du idazleak darabilen idazkera narratiboak. “Egunkari irakurle amorratua naiz, egunero hiruzpalau irakurtzen ditut, eta askotan egunkarietan etortzen diren gaiak istorio harrigarriak izaten dira. Eta egunkarietan estilo narratiboa erabiltzen denez, poemek eurek estilo narratiboa eskatzen didate askotan”. Beldurrik gabe irakurtzeko liburua da Urari ostutako poemak, lapurtuak izanik ere, merezi du bustitzeko arriskua hartzea, trukean idazleak berak ere ez duelako askorik eskatzen: “Oso gustura idatzi dut liburua, eta irakurleak nik idatzi dudan bezain gustura irakurriko balu, niretzat sari handi bat izango litzateke”.
08 // Ortzadar
azkena
Larunbata, 2014ko urriaren 4a
1977
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA
URTEgrafiak
Guztia lehertu zen urtea Roberto Moso Kazetaria
“Abuztuan Portugaleteko jaitsieran hartu nuen parte lehenengo aldiz. Txikitatik mitifikatuta nuen jai hori, nolabait heldutasunera heltzea suposatzen baitzuen...”
U U
RTEAK pilatzen diren heinean zaila bihurtzen da urte zehatz batetan zertan genbilen gogoratzea. Norbaitek 1994 urtean –esate baterako– zer egiten nuen galdetzekotan, egia esan, ezer gutxi izango nuke erantzuteko. Baina nerabezaroko urteak argi eta garbi buruan finkatuak geratzeko ohitura dute. Bizirik eta sasoian nagoen bitartean 1977. urteak ahaztezin jarraituko du nire baitan. Hamazazpi bete nituen urte hartako martxoan inguratzen ninduen guztia itxuraz aldatzeko lasterketa zoroan zebilela zirudien. Aurreko urteak nahiko potrosoak izan ziren, egia esan. Haurtzaroaren amaierarekin batera, Egiptoko izurriteak izango bailiran, ezbeharrak pilatu ziren kupidagabe: lehenengo porrotak Batxillergoan, uda ziztrinak akademiaz-akademia, ziurtasunik-eza, aspertzea… Baina astroak ilaran jarriko ziren inoiz ahaztuko ez dudan urte kuttun hartan, bizitza merezi duen zerbait dela iragartzeko. 1977. urtean kazetaritza ikasten hasi nintzen. Izan ere, klaseak, salbuespenak salbuespen, erabat etsigarriak suertatu ziren, baina eguneroko bidaiak, garai hartan horren urrun zegoen fakultateraino, ezkerraldeko koadrila aparta koskortzea lortu zuen. Lagun-tal-
de horren inguruan beraien artean zerikusi handirik ez zuten ekimenak sortuko ziren: mus-partidak, mota guztietako dastatzeak, militantziak, jaialdi antolatzeak, ikasteko bilerak (zeinetan batzutan ikasten genuen eta guzti), fanzine baten elaborazioa… Urte magiko hura punk mugimenduarena izango zen. Ordurarte rock musika zen eguneroko bizitzaren miseriak gainditzeko laguntzen ninduena, baina do it yourself lelopean sortu zen mugimendu horrek gure talde propioa egiteko ateak zabaldu zizkigun. 1977. urtean nire atzerrirako lehen bidaia egin nuen, Britainia Handira, hain zuzen. Ikasleentzako lan-zoroetara joan nintzen, Imanol Martin, nire orduko lagun minarekin. Ez genituen aski begi aurpegietan horrenbeste nobedadekin gozatzeko. Asteburuetan London aldera zuzentzen ginen eta hor Zero Urtea deitzen zutenaren bitxikeria guztiak dastatzeko aukera izan genuen… Nabaria zen belaunaldi oso bat kalea hartzeko irrikitan zegoela, hippien garaia behin-betiko gainditzeko asmoz. Santurtzira bueltatu ostean, berehala sortu zen geure taldea osatzeko ideia, erdi txantxetan hasi zena, urteak pasa ahala nire bizitzaren ardatz bihurtuko zen egitasmoa. Baina urte horretako gertakarien zerrenda
ez da amaitu. Abuztuan Portugaleteko jaitsieran hartu nuen parte lehenengo aldiz. Txikitatik mitifikatuta nuen jai hori, nolabait heldutasunera heltzea suposatzen baitzuen. Baina zer edo zer falta zitzaidan 1977koa urte biribiltzat hartzeko.
“
Urte magiko hura punkarena izan zen, ‘do it yourself’ lelopeko mugimenduak gure taldea egiteko ateak zabaldu zizkigun”
Datorren astean... Mari Jose Olaziregi
Uda ostean udazkena heldu zen eta, berarekin, neguko arropen garaia, gorputzak berriro goitik behera guztiz estalita ikusi genituela. Joandako udarako baneukan sinaturik ezkutuko paktu bat nire buruarekin: 1977 izango zen nire lehen musuaren urtea, bestela, ezinbestean, argi gorriren bat piztuko zen nire gogoan. Eta irailean gertatu zen. Urte osoan zehar nire ametsik ederrenetan agertzen zen neskak, “nire herriko neskatxa maite”, Benitok esango lukeen moduan, baietz esan zidan (edo, hobeto esanda, ez zidan ezetz esan), eta kaia barrenean, Karmengo Ama Birgina lekuko, nire lehen musua (egiazko musua) eman zidan, eman nion, gau hotz eta eder (ezin ederrago) batean. Musu baldarra, urduri xamarra eta apur bat mozkortia, baina, bitxia bada ere, betirako hoberena izango dena. Ezbairik ez.