ortzadar noticiasdenavarra.com
larunbata, 2014ko apirilaren 5a. 350 zenbakia
euskal kulturaren kolore guztiak
AZAL BERRIA, BETIKO ENGAIAMENDUA ‘Jakin’ aldizkaria, euskaltzaleen “paperezko parlamentu irekia”, errotik eraberrituko dute 200. alearen harira -- 4-5. orrialdeak --
02 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko apirilaren 5a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
antzerkia
SOPELA
“Gure gizartean heriotzaren gaia tabua da” ‘Egun berri bat’ antzezlana estreinatu berri du
Eidabe konpainiak. Umeei zuzenduta, heriotzaren gaiari barrenetik heltzen diote, magiaz eta poesiaz lagunduta. Bihar, Sopelan izango da ikusgai MARTA MORALES
G
URE gizartean, zoritxarrez, oraindik badaude hainbat gai gainetik besterik aipatzen ez direnak. Horixe gertatzen da heriotzarekin. “Gurean gai hori tabua da, eskolan, etxean, zein kalean. Fikzioan askotan jorratzen bada ere, ez zaio gaiari barrenetik heltzen. Eta guk hori nahi genuen, heriotza ulertzen lagundu dezakeen antzezlana sortzea”, azaldu du Birjinia Lara Eidabideko kideak.
Horrela jaio zen Egun berri bat antzezlana sortzearen ideia, eta, horrekin batera, Eliren pertsonaia, bere neba galduko duen neskato alai eta ausarta. Elik bidaia fantastiko bat hasiko du, non galera baten ondorioak ulertuko dituen, baita bizipoza berreskuratu ere. “Hasten den egun bakoitza berria dela gogorarazi nahi dugu. Alegia, gauza asko direla ezagutzeko ditugunak: lagunak, lekuak, zaporeak, usainak, koloreak… Hori guztia maitasunarekin batera nahastuta, sekulakoa dela egun berri bakoitzean dugun aukera”, nabarmendu du Larak.
Egun berri bat antzezlana bost urtetik gorako umeei zuzenduta dago. Hortaz, gaiari buruzko dokumentazioa
biltzeaz gain, poesia eta magia ere gehitu dizkiote lanari. “Hain egoera gogorraren aurrean itxaropena ez galtzeko, amesten, jolasten eta pozik bizitzen jarraitzen saiatzeko transmititu nahi diegu umeei”, zehaztu du Eidabeko kideak. Horretarako, haurrei egokitutako hitz eta hizkera ederra antzerkiaren ohiko lengoaia, soinua eta mugimenduekin uztartu dituzte. “Denak arima berezi dauka”, azpimarratu du Larak. PERTSONA BEZALA GARATU Egungo hezkuntzan pertsona bezala garatzeko ezinbestekoak diren hainbat gai ez direla lantzen ohartarazi
dute Eidabekoek. Hau da, deseroso sentiarazten gaituzten gaiak ez omen dira sakonegi lantzen, besteak beste, sexualitatea eta heriotza. “Erlijioaren eta tradizio zaharren eragina nabarmenegia da oraindik”, zehaztu du Larak. Heriotza misterio bat da umeentzat zein helduentzat. Eta misterioarekin mamuak sortzen dira, beldurra eragiteko asmoz. Horren aurrean, prebentzioaren aldeko apustua egiten dute Eidaben. “Denoi tokatzen zaigu heriotza inguruan bizitzea, goiz ala berandu, eta, umeen artean tokatzen denean, oso traumatikoa izan daiteke. Horrexegatik, prebentzioa sendagairik onena da beti, heriotza sekula gainditu gabeko gaia izan ez dadila”, baieztatu du.
Lortutako emaitzekin oso pozik daude Eidaben, baita osatutako talde artistiko eta teknikoarekin ere. Galder Perez zuzendaria izan zen antzezlanaren ideia proposatu ziena, eta, taula gainean aritzeko, Olatz Gamboa, Iñaki Maruri eta Koldo Olabarri aktoreak aukeratu zituzten. “Benetan lan-talde ederra”, adierazi dute Eidabeko kideek. Bestalde, teknologia berriek eta ikusentzunezkoek garrantzi handia daukate lan honetan. “Errealismo magikoaren estetika transmititzen saiatu gara”, argitu dute. Horretarako, Social Sound elkarteko Diana Franco eta Fabian Moralesen laguntza izan dute. Izan ere, Izar eta Zenaida: indar magikoa Eidabeko aurreko antzezlanean ere parte hartu zuen
Social Soundek. Horrela, bideo mappinga erabiltzen dute, hau da, argi izpiak edozein itxura tridimensionalera egokitzeko teknika. Arte munduan gero eta ohikoagoa den programazio generatiboaz ere baliatzen dira. Azken honekin, irudiak ez errepikatzea lortzeaz gain, naturaren parte diren eguzkia, ilargia, hodeiak eta olatuak sortzen dituzte. “Errealak ez direla nabaritzen da, baina jendaurreak ez du sumatzen ezta animazioak direla. Pertzepzioaren jokoan sartu nahi izan gara honekin”, azaldu du Larak. Egun berri bat ikusi nahi duenak bihar arratsaldeko 18.00etan izango du aukera Sopelan, Kurtzio kultur etxean. Hilaren 13an, berriz, Gipuzkoara joango dira, Oñatira.
Familia eredu ezberdinak
E
gun berri bat’ antzezlanean agertzen den familia eredua anai-arreba bik eta osaba batek osatzen dute. “Familia mota hau, ez ohikoa izan arren, maitasunean eta errespetuan oinarrituta dago”, gogorarazi dute Eidabekoek. Gainera, ez ohikoa dena taula gainean ikusteak naturaltasunez hartzea errazten du, konpainia honen ustetan.
Ezbeharraren aurrean itxaropena ez da inoiz galdu behar. Horixe da obra honek zabaldu nahi duen mezua. EIDABE
Ortzadar //03
Larunbata, 2014ko apirilaren 5a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
saski-naski
ATARIA
Trantsizioak M M ADRILETIK Euskal Herrira itzultzeko bezperan ibiltzen ditudan bazterrak nostalgiaz betetzen dira aurretiaz eta pausoak atzerantz emanez bezala hirira iritsi berritan bisitatzen nituen lekuetan amaitzen dut, Moyanoren Aldapan kasu, ezaguna bigarren eskuko liburuen postuei esker. Hamaikak aldera, eguzki goxoz, tabernako barraren ordez liburu pilak jarleku, elkarrizketa guztiek zalaparta pintoreskoa osatzen dute; bermutarekin irakurtzeko, bi eurotan, Novela con cocaína erosi nuen, hitzaurrea irakurri ondoren, bat gehiago. Horrelako postuetan berrikuntza gutxi izaten da eta beraz, izenburuak ez dira gehiegi aldatzen, ikusiaren ikusiz, motibazioak beste nonbaitetik iritsi behar izaten du, hitzaurretik adibidez.
SALDUENAK
Norbaitek ez baleki, nobela 1934an idatzia da eta Pariseko aldizkari batean argitaratua, zatika; 1936an agertu zen osorik. Lana Mark Ageyev delako batek sinatzen du, gizon errusiar baten ezizena; autoretza ezezaguna izateak ahalbidetzen dituen narrazio aukerak itxi zituen beronen zehazteak, nahiko berandu, 90eko hamarkadan,
UXUE APAOLAZA tuinguru historikoaz dagoen aipamen ageriko bakarrenetakoa), amarekiko harremana, emakumeekikoa, maitemina, kokainarekiko menpekotasuna… ongiaren eta gaizkiaren inguruko tentsioen antzezleku dira, bion hutsaltasunaz ziur den eta balaztarik gabe amildegirantz lasterka egiten duen protagonistaren ahotsean. Testuaren zorroztasun eta tonuaren itxurazko hoztasunaren atzean isiltzen zaiguna da dardaraka uzten gaituena. Halaxe nengoen udaberriko igandearen itzaletan.
eta baita misterioak suposatzen zuen publizitatea ere. Autoreak ez du beste libururik, eta eskuartean nuena Nabokov-i egotzi omen zioten, besteak beste. Eguzkitako betaurrekoez eguzkitan irakurtzen jarri nintzen, bermutaren gozotan; Vadim Másliennikovek, lehenengo pertsonan, Batxilergoaren azken uneetan hasten duen narrazio autobiografikoa kontatzen digu, Lehenengo Mundu Gerraren atarian, dudarik gabe trantsizio momentua Errusian. Zentzumenak edozer besarkatzeko malgu, ukaziorako gogo gabe eta trantsizio momentuek ematen diguten sentiberatasunaz irakurri eta irakurri nuen eguzkitako betaurrekoez ezer ikusten ez nuela ohartu arte, eta hotzak nengoela; terraza argitsu izana, itzal handia zen ordurako. Ahots narratiboa trantsizioan dago, nerabea da, zinikoa, muturrekoa eta zerbaitegatik, ez duzu askatu nahi; errusiar izaeraz ari denean dioena, euskarririk gabeko indar bat dela, ondo egokitzen zaio bereari. Institutua, non besteak beste gerrari buruzko eztabaidak agertzen diren (tes-
Fikzioa
Beti itzuli nahi izango dut eguneroko liburu azoka honetara (...), ezberdin itzuliko naiz Moyanoren Aldapara, eta agian hurrengoan Shakespeare ezagutuko dut, berriro
Etxera bueltan berriro pasa nintzen aldaparen oinetik; ez zegoen inor, pertsonaren bat paseatuz, baina postuak itxita, pausua gelditzen zuen inor ez. Egurrezko egitura xumeak, bi eurotako liburu bat, terraza batetara itzulia (parke bat izan zitekeena), bermut batzuk… eta azkenean liburuak utzitako hotza; errentagarria izan zen. Beti itzuli nahi izango dut eguneroko liburu azoka honetara, Moyanoren Aldapara trantsizio bat baino gehiago pasata berriritsi dena beste pasealekuren batzuk okupatu ondoren; ezberdin itzuliko naiz, eta nork daki, agian hurrengoan Shakespeare ezagutuko dut, berriro.
Ez Fikzioa
1. Nevadako egunak
4. Azken afaria
1. Kaliforniakoak (1533-1848)
Bernardo Atxaga. Pamiela.
Xabier Montoia. Susa.
Asun Garikano. Pamiela.
2. Hobe isilik (e-book)
5. Esan eta egin
2. E.H.-ren historia laburra
Garbiñe Ubeda. Elkar.
Alex Sardui. Baga Biga Produkzioak.
Iñaki Egaña. Txertoa.
3. Urak dakarrena (e-book)
6. Bizitzaren atea dukegu heriotza
3. Hiztunpolisa
Toti Martinez de Lezea. Ttarttalo.
Joxean Artze. Elkar.
Jon Sarasua. Pamiela.
4. Haur kantak. E.H.-ko 60 abesti kantatuenak Euskal kantuzaleen elkartea/Gara. Astero.
5. Eusebio Osa Pako Sudupe. UPV/EHU.
6. GAL, 30 urte Eider Goenaga/Berria. Elkar.
ITURRIA: Elkar.
ZALDI EROA
ERAKUSLEIHOA NARRAZIOAK
ELEBERRIA
HAUR LITERATURA
‘Inon ez, inoiz ez’
‘Zangotraba’
Iban Zaldua. Elkar. 22 euro.
Juan Kruz Igerabide. Erein. 240 orr. 17,90 euro.
Gaur egungo bizitzaren ifrentzuak
Saldukeriak, zango- Garrasien eragintrabak, garai zoroak kortasun ezaz
Estilo, gai eta luzera desberdineko 38 ipuin bildu ditu guztira Iban Zalduak; ohi duen maisutasuna, zorroztasuna, fikziorako asmamen izugarria eta zirti-zarta banatutako ironia-dosiak topatuko ditu irakurleak bertan. Ipuinen artean badira fantastikoak eta errealistak, metaliteratura lantzen dutenak, eguneroko bizitzaren ifrentzua erakusten dutenak eta azkenaldiko gure panorama politikoa erretratatzen dutenak.
Protagonistak bizitza doblea darama: aduanetako langilea da Joxe, eta detektibea Juan Fernandez, maitasun-kontuetan espezializatua. Biak dira bat eta bera? Edo hobe genuke gizakiaren sakonean murgildu eta nortasun konplexuaz mintzatu? Bizi dituen garaiek ere ez dute laguntzen nortasun hori orekatzen. Pertsonaia komikoa gertatzen da eta ez da falta umorerik istorioan. Adiskidetasuna eta traizioa tramaren muina dira.
‘Hartz marmartia’ Begoña Ibarrola. José Luis Navarro (ilus.). Miren Agur Meabe (itzul.). Elkar. 28 orr. 7 €.
Bitxia zen basoan gertatzen ari zena. Oihu latzak entzun ziren: “Ez hurbildu, arriskutsua naiz eta!”. Anartz hartza atsegina zen lehenago, baina azken aldian umore txarrez zegoen, beti marmarka eta oihuka. Basoko animaliek batzarra antolatu zuten Anartzen arazoa zein zen argitzeko. “Basoa toki lasaia izan da beti. Batak besteari laguntzen diogu eta errespetua diogu elkarri. Garrasiekin ez da ezer konpontzen...”.
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria
Maketazioa: Naroa Etxebarria
Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)
Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga
Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Portada: ‘Jakin’/Naroa Etxebarria Diseinua: Jesús Santamaría
Hutsen zerrenda Aurreko aleko (349. zbkia.) Iñigo Beristainen erretratuak Teresa Rodríguez Miguelek egina dira.
Lege Gordailua: BI 1720-06
04 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko apirilaren 5a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
euskalgintza
Pentsamenduaren mamia, azal berri batean ‘Jakin’ aldizkariaren itxura berritu dute, eta zuzendaritza aldatu, 200. zenbakiarekin batera DABI PIEDRA
11
956an sortu zenez geroztik, Jakinek gozotik adina gazitik ezagutu du. Ibilbidearen hasiera ez zen samurra izan, zentsuraren mehatxua ezin gainetik kenduta. Arantzazuko fraideen babespean jardun arren, modu erregularrean argitaratzeko modurik ez zen izan, debekuak tarteko. 1977tik, ordea, etenik gabe heldu da Jakin irakurlearen eskuetara. Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Paulo Agirrebaltzategi eta Joan Mari Torrealdai arduratu dira, 37 urtean, aldizkaria gidatzeaz, laguntzaile sare zabal bati esker. 200. zenbakira iritsita, gaur eguneko munduak eskatzen dituen aldaketak egin dituzte. Hala, aldizkariaren itxura goitik behera berritu, internet bidezko eskaintza indartu eta
Ezkerretik eskuinera, 1977tik gaur arteko zuzendaritza taldea: Paulo Agirrebaltzategi, Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti eta Joxe Azurmendi. RUBEN PLAZA
Jakin fundazio bihurtu dute. Zuzendaritzako laukoteak erretiroa hartuko du eta, maiatzean, lekukoa pasako diete hurrengoei. Aldaketa sakonak ekarri ditu 2014ak Jakinentzat. 1956tik martxan dabilen proiektu batentzat, ordea, berrikuntzei adi egotea beti izan da derrigorra. Joan Mari Torrealdai 60ko hamarkadan hasi zen Jakinen eta, zentsurak behartutako etenaldi luze baten ondoren, 1977tik zuzendaria da, Intxausti, Azurmendi eta Agirrebaltzategiren laguntzarekin. Jakinen ibilbide gorabeheratsua ederto ezagutzen du: “Euskalgintza bezala, Jakin ere aldatu da, 1990era arte Arantzazukoa zen, gero guztiz beregaina eta, orain, fundazioa”. 1977tik
hona, gaien tratamendua “aberastu eta sakondu” dela uste du, “ikuspegiak aniztu egin dira, idazleak gero eta prestatuagoak daude”. Aitzitik, mamia ez da aldatu, euskal pentsamenduaren ertzak arakatzeko lan horretan tinko eutsi dio. “Bada gauza bat aldatu ez dena, jendearen onarpen soziokulturala –dio Torrealdaik–, Jakin paperezko parlamentua izan da, irekia, adostasunen bilatzaile”. 1977an erronkari heldu zionean, itxaropen garaiak zirela oroitzen du Torrealdaik, “esperantzaz euforiko abiatu ginen”. Franco diktadorea hil berritan, dena egiteko zegoen Euskal Herrian, “Jakinek normalizazio prozesuan lagundu nahi zuen, euskal kulturak behar zuen jauzi kualitatiboa”.
“Bada gauza bat zuten proiektua, 58 urteko histoaldatu ez dena, “zuzendaritza lairian, Jakinen zuzendaritzatik 50 koa, kalekoa jendearen onarpen lagunetik gora aukeratu genuen; soziokulturala. ‘Jakin’ frankismoa biziigaro dira eta, paperezko kolaboratzaileak, rik zen ordea eta mila baino gehiaheriotza parlamentua izan eman zigun,kolpea go izango ziren. aberda, irekia” “Horiek gabe, gu ez tzale eta progresista gara nor, esker onaren sentimendua etortzen zait bihotzera”. Balantzea egiteko orduan, Torrealdaik dio, “amestu genuen guztia ez dugu lortu, baina amestu ere egin ez genituenak lortu ditugu”. Jakinen zailtasun nagusiak, Torrealdairen aburuz, zentsurak eta diruak ekarri dituzte. 1967an jaso zuen zuzendari izateko agindua lehenengoz, baina 1969rako, agintariek geldiarazia
omen ginelako”. 1977an Jakin berrabiarazi zutenetik, ekonomia izan da egitasmoari eusteko buruhauste nagusia, “euskalgintzako enpresa gehienetan bezala”. Torrealdairen ustez, euskarazko ekoizpena bultzatzeko sistema ez da erabat egokia: “Gure burgesia ez da inoiz euskaltzalea izan eta, erakunde publikoak, nahikoa zikoitzak izan dira”.
Ortzadar //05
Larunbata, 2014ko apirilaren 5a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
euskalgintza
DONOSTIA
JOAN MARI TORREALDAI ‘JAKIN’ ALDIZKARIKO ZUZENDARIA
“Gogoetak papera bilatzen du, eta, informazioak, interneta”
JAUZI KUALITATIBOA Torrealdai, Intxausti, Azurmendi eta Agirrebaltzategi zuzendaritzan egon diren artean, beraz, jakin dute proiektuari gizartearekin batera aurrera eginarazten. Euskal pentsamenduaren mamia, bere aniztasunean, biltzen jarraitu ahal izateko, ordea, azala aldatzeko unea iritsi da. Interneteko eskaintza indartuta eta paperezkoari itxura modernoagoa emanda, helburu garbia daukate: “Jauzi kualitatiboa egin nahi dugu, Jakin objektu moderno, duin eta erosgarria izan dadila”, dio Torrealdaik. Fundazio bihurtuta, “Jakin, osoosorik, euskal kulturaren zerbitzura geratuko da”. Zuzendaritza berria nork osatuko duen maiatzean jakinaraziko dute. Torrealdaik ziurtatu duenez, “konfiantzazko jendea izango da, euskalgintzan eskarmentua duena; ez da hausturarik egongo, hobekuntza baizik”. Garaian garaikoari egokitu zaiolako iritsi da Jakin gaur egunera arte eta, zuzendaritza berriak, bide horretan jarraitzea nahiko luke, “herrigintzak eta euskalgintzak dituen apustu eta erronkak ez dira hutsaren hurrengoak, horri aurre egiten asmatu beharko dute, beste eragileekin elkarlanean noski”. Azken finean, mundua aldatzen ari da eta aldizkariak zeregin garrantzitsua izango du aurrerantzean Torrealdairen ustez: “Pentsamenduaren krisialdi honetan, sekula baino garrantzitsuagoa da Jakin, gogoeta pausatua eskaintzeko, inoiz zirikatzailea, beti librea, pentsatzeko behatoki pribilegiatua izango da”.
Kargua uztearen pena ukatzen ez badu ere, poza handiagoa dela dio. Euskarazko liburuen katalogazioan jarraitzeaz aparte, baditu beste zeregin asko: “Bizitzeko ditudan urteak baino ugariagoak dira jubilaziorako ditudan proiektuak”
“
Disko baten grabaketan sartzen dira eta jotzen dute hurrengoegunean hilko direla jakingo balute bezala”
JJ
AKINEKO zuzendari ez ezik, soziologo, idazle eta kazetari dugu Joan Mari Torrealdai Nabea (Forua, 1942). Euskaltzaina, euskararen aldeko eragile sutsua eta Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetako bat. Bertako Administrazio Kontseiluko presidentea zela atxilotu zuten, 2003ko otsailean, Egunkaria itxi zuten egunean. Gero, absolbitu egin zuten. XX. mendeko euskal liburuen katalogazio osoa egin du eta euskarak historian jasandako erasoen gaineko argitalpen ugari ondu ditu. Euskal liburuen katalogazioan jarraitzeko asmorik baduzu? Euskarazko liburuen katalogazioa, 1977tik, urtero-urtero egin dut. Norbaitek zerrendero deitu zidan, mespretxuz, lanaren garrantziaz konturatu gabe. Euskal liburu guztien datu basea dago orain, XX. mende osora zabaldu dugu. Asmoa dut aurreko mendeetakoa ere egiteko. Zentsuraz idatzi duzu, baita pairatu ere, ‘Jakin’en eta ‘Euskaldunon Egunkaria’n. Euskal sorkuntzaren aurkako ekinaldiek zer pentsarazten dizute? Askatasun guztien aurkakoa da zentsura, berez. Aginte mekanismo maltzurra da, diktadura garaian agerikoa eta bestelako erregimenetan aise mozorrotzen dena. Jasan dudalako eta ikertu dudalako, zentsuraren etsai erabatekoa naiz. Egunkariarena, dena dela, zentsuratik haragoko prozesu inkisitoriala izan zen, sinestezina demokrazia batean. Nolako osasuna ikusten diozu euskarazko kazetaritzari? Euskal kazetaritzarik gabeko aldia ezagutu dugunontzat, sinestezinezko loraldia izan du. Hizkuntza periodistikoa lortu dugu, profesional onak sortu dira. Akilesen orpoa, ordea, kazetaritza enpresa erreferentzialak sendotzean dagoke. Krisi ugari etorri zaizkigu gainera: paperarena, ekonomikoa, ideologikoa. Hori kudeatzea ez da samurra izango. Internet, aukera ala mehatxu da euskararentzat? Bietatik. Zeinek irabaziko, hori da gakoa. Mehatxutik badu, itsasoa zabalago egiten duelako eta tanta guztiak berdin bihurtzen. Aldi berean, aukera ere bada, mundu berria ireki zaigu, muga fisikorik gabea, distantziak desagerrarazten dituena. Gure esku dago itsaso zabal horretan tanta huts bat izanik ere, identifikagarri izaten saiatzea. Interneten garaian, zein da paperaren geroa? Paperak iraungo du, ziur. Teknologia berri bat agertzen denean, badirudi zaharra desagertu egingo dela eta ez da egia: irratia eta telebista batera bizi dira. Paperak digitalarekin bizitzen ikasi du jada. Gogoetak, pentsamenduak paperaren euskarria bilatzen du eta informazioak, interneta. ‘Jakin’en zuzendaritza uzteak penatuko zaitu? Ez dut ukatuko, nire bizitza izan baita. Badakit hala izaten jarraituko duela, beste maila batean bada ere, hor egongo naiz, non bestela? Pena baino handiagoa da poza, ordea. Transmisioan asmatu dugu; gerta zakigukeen txarrena kontrakoa zatekeen, Jakin gurekin batera desagertzea.
“Jasan eta ikertu dudalako, zentsuraren etsai erabatekoa naiz”. RUBEN PLAZA
Erretiroa hartzen duzunerako, zer asmo daukazu? Indarrak laguntzen didan artean, euskararen eta euskal kulturaren ardatzean jiraka jarraituko dut, ez naiz sekula aspertu. Nire kezka ez da zer eginik ez izatea, bizitzeko denbora hartzen ea asmatuko dudan baizik. Bizitzeko ditudan urteak baino ugariagoak dira jubilaziorako ditudan proiektuak.
06 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko apirilaren 5a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
literatura
EIBAR
E
XISTITZEN ez dena, ez-leku bat da Asier Serranok (Eibar, 1975) agertu duena oraingoan: Abisalia. Norbere barrenean kokatzen den mundu fantastiko moduko bat, alegia. Surrealismoak eta errealitateak bat egiten duen uharte bat, estatu bat. Erabat askea den liburu honetan, mundu literario berri bat aurkezten du irakurleen begien aurrean. Orobat, sentimenduez eta obsesioz hitz egiten du idazleak lan hibrido honetan: “Nire sorkuntzak biltzen duen mundu literario edo unibertso literarioa da Abisalia”, azaltzen du autoreak. Hibrido moduko bat aurkezten da bilduma honetan, beraz. Elkarrizketak, gidoiak, ipuin luzeak, narrazio laburrak eta poesia plazaratu ditu Serranok: “Liburu honekin bilatu dudana da sistema eroso bat. Hau da, nire mundu literarioa osatuko zuen horrelako probazko liburu bat egitea”. Ariketa literarioa izan dela gaineratzen du; hots, entrenamendua bezala, etorriko diren beste kontuei aurre egiteko idatzi ei du eta.
Lehen aipatu bezala, existitzen ez dena da, hain zuzen, liburu honetan agertzen dena. “Abisalian badira leku batzuk batetik, nik bisitatu izan ditudanak eta badira ametsezko edo halako estetika surrealistako paisaiak”. Ildo beretik, narrazioak onirikotik gertuago daudela dio Serranok. Oro har, leku oso zehatzekin jolastu duela dio, natura konkretu batekin, ondoren horrekin apurtzeko: “Idatziak berak eskatzen zidan heinean joan naiz distortsionatzen paisaia hori”. Liburuaren berezitasuna aipatzen du tartean: “Ez dut bilatzen ber-
Euskal literaturan, ‘abisalia’ Asier Serrano idazleak ‘Abisalia’ izeneko bilduma argitaratu berri du. Bertan, sentimenduz eta obsesioz jositako unibertso fantastiko bat ezagutuko du irakurleak UXUE RAZKIN “Literaturaz baliatu izan naiz krisialdietan sartzeko, baina kasu honetan krisitik ateratzeko eta nire burua ezagutzeko balio izan dit”, dio poetak. RUBEN PLAZA
din sentitzea, bertan agertzen diren paisaiekin norbait eroso senti daiteke, baina baimena ematen diot ere beste bati deseroso sentitzeko”. Txalaparta argitaletxeko Mikel Soto editoreak dioenez, ipuin-bilduma atipiko samarra da: “Horrek literaturan beti ematen du beldur pixka bat. Gurean dauden hainbat ez-leku oso ezagunak diren arren (Obabakoak, Kalaportu, bi aipatzearren), euskal irakurleari, oro har, zeri buruz irakurtzen duen jakitea gustatzen zaio”. Bestetik, Sotok azaltzen du ipuingintzaren teknika gehienak erabili dituela idazleak bilduma honetan, esaterako: parabola, poema laburra, ikus-entzunezko gidoia… Horrek “kutsu esperimentala” eransten dio lanari, bere ustetan. Serranok ez du zailtasunik izan idazte prozesuan. Bai, ordea, bilduma antolatzerako garaian: “Konplexurik gabe funtzionatu behar da eta irakurlea kaos horretan barneratzeko libre da”. Irakurleari askatasuna eman behar zaiola defendatzen du: “Norberaren kausa barruan azaltzen da, guri dagokigu hori ordenatzea”. Halere, eguneroko jarduna gozatu duela dio: “Aurrekoan brometan esan nuen, izan dela ajerik gabe idatzi dudan lehen liburua. Edonola ere, eroena ematen du, agresiboena”. PERTSONAIAK ETA LEKU EZAGUNAK Abisalia abian jarri zuenetik, idazleak aitortzen du “zorrak” zituela beste liburuetan erabilitako
“
Gizarteak galtzailetzat dituen horiek interesatzen zaizkit, horiekin nago eroso. Nahiko ematen diegu ustez irabazle diren horiei”
pertsonaiekin. Horren kariaz, bere literaturan konstanteak diren elementuak azaldu ditu, berriekin batera: “Zorrak nituen adibidez, Loreleirekin, Erlojugilearekin edota Hiri Gorriarekin. Egia esateko, pertsonaia marjinaletatik ezin naiz aldendu. Nahiko ematen diegu gizartean ustez irabazle diren horiei. Gizarteak galtzailetzat hartu dituen horiek interesatzen zaizkit niri, horiekin sentitzen naiz eroso”. Estetika horretako eleberriak gustuko duen irakurleak gustora hartuko du Abisalia, autorearen iritziz. Horretaz gain, idazleak dio bera ez dela jaio epaitzeko, baina ekintzei azalpen bat emateko idazten duela eta pertsonaiekin nolabaiteko lotura edo ulermena sentitzen duela: “Badira literaturan lagundu izan didaten pertsonaiak eta lekuak. Niretzat oso anbiziotsua da sinesten ez dudan gauza bati ekitea”. ETORKIZUNEKO PROIEKTUAK Idazleari jarraiki, munduko atlasean kokatuta dago jada Abisalia, baita ere Hiri Gorria, eta Kram auzoa… Eta horiekin batera, bere literaturan oinarri diren beste hainbat elementu. Planoak ixtea eta itxiera horretan sentimenduak erakustea du helburu. “Maitasunarekin eta gorrotoarekin sortzen diren obsesio horiek erakutsi nahi ditut”, aipatzen du. Halaber, literaturaz gain, musikarekin jarraitzen duela dio: “Abisaliaren soinu banda sortzea gustatuko litzaidake. Literaturarekin hainbeste denbora eman ondoren, eskertzen dut nire beste maitalera bueltatzea: musikara”.
Ortzadar //07
Larunbata, 2014ko apirilaren 5a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
bertsolaritza
ZALLA
Bertsoek hartu dute gure ‘Far West’ Belaunaldi gazteen euskalduntzearen hauspoaz, bertsolaritza pixkanaka hazten ari da Enkarterrin DABI PIEDRA
Zallako bertso-eskola da eskualdeko bakarra. Ikasle gutxi, “baina ‘hooligan’ modukoak”, oso sutsuak, alegia. DAVID DE HARO
B
Bertsolaritzak gora egiten jarrai dezan, zale gehiago behar dituzte. “Guk lagun artean futbolaz hitz egiten dugu, ez bertsoez”, dio Ander Uzelaik. Arrutiak gaineratu duenez, “euskaldun gehiago behar ditugu, euskal hiztunik ez badago, ezin jende gehiago erakarri”. Hezkuntza arautuan egiten ari diren lana nabarmendu du Arrutiak eta baita eskualdeko mankomunitateak zein udalek egiten duten ahalegina ere, “erakunde publikoak inplikatu egin dira”.
IZKAIKO mendebaldeko muturrean dago Enkarterri eskualdea, geografikoki urrun, noiz edo noiz baztertua eta, maiz, gainerako bizkaitarren gogoan ere ahaztu samar. Isolamendu horren eraginez, Euskal Far West deitu izan zaio Enkarterriri. Euskarak ere lekua galdu zuen aspaldi han eta, ondorioz, bertsolaritzarako zaletasunak ez du biderik egin. Belaunaldi gazteak euskaraz hasi direnetik, ordea, bertsolariak ere agertzen hasi dira, oraindik gutxi badira ere. Bertsolari Gazteen BBK Sariketan, Enkarterriko bertsolariak lehian ikusi ahal izan ditugu, bertan egiten duten sustapen lana Bizkaia osoari erakusten.
TXAPELKETEN BULTZADA Azpiegituraz ere mugatuta dabiltza Enkarterrin, Zallakoa inguru osoko bertso-eskola bakarra baita. “Ni Balmasedan bizi naiz eta han ez dago bertso-eskolarik”, dio Uzelaik. Hala ere, dena ez da ezkorra. Arrutiak dio batbateko talde batzuk sortu direla Balmasedan eta Sopuertan, “aurrera segituz gero, bertso-eskolak sor litezke laster han”. BBK Sariketaren gisakoek ere laguntzen dute, “gazteei erakusten die plaza ez dela nagusientzat bakarrik, bultzada ematen die”. Maiatzean, Enkarterri-Ezkerraldeko eskualdeko txapelketa jokatuko dute Uzelaik eta Arrutiak, udazkeneko Bizkaiko Txapelketarako txartela lortzeko helburuarekin.
Zallako bertso-eskola da eskualdeko bakarra. Azpiegitura apala daukate Enkarterrin, baina, Aitor Arrutia irakasleak esan digunez, azkenengo urteotan garapen izugarria izan du bertsolaritzak han: “Ni hasi nintzenean, orain dela 15 urte, dena egiteko zegoen, ingurukoei bertsoa zer zen azaltzen ibili behar nuen etengabe, orain gehienek badakite zer edo zer”. Jarraitzaile gutxi baina oso sutsuak dituzte: “Esango nuke Enkarterrin hooligan modukoak garela, saioetara jende asko joaten da, ez agian bertsolaritzagatik, euskararen alde egiteko baizik, badago bertsoa borroka horrekin lotzeko joera”. Eskualdean, erdararen nagusitasunak badu eragina bertsolaritza ulertzeko eran.
Arrutia: “Badago bertsoa euskararen aldeko borrokarekin lotzeko joera”. D. DE HARO Aitor Arrutia oso gazterik hasi zen Zallako bertsoeskolan. Gaur egun, 28 urteko irakaslea “beteranoenetako” bat da. Gainera, Enkarterriko hezkuntza arautuko zentroetan ere badabil, bertsoaren grina hedatzeko lanean. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketan, Enkarterri eta Ezkerraldea batzen dituen taldeko bultzatzaileetako bat da. Orain dela gutxira arte, ez zuten parte hartzen sariketan, eskualde euskaldunetako taldeek baino ez zuten izena ematen. Ander Uzelai 18 urteko gaztea da Enkarterriko taldeko kideetako bat. Xabier Enbeita eskualdean bertsolari bila ari zenez gero, probatzea erabaki zuen, irakasle batek animatuta. “Hasieran arraro sentitu nintzen, baina, poliki-poliki freskotasuna hartu eta gustura nabil”, dio Uzelaik.
Lea-Artibaiko bertsolari gazteak txapeldun
B
ertsolari Gazteen BBK Sariketan, Enkarterrirekin batera, beste sei eskualde lehiatu dira aurten. Martxoaren 28an jokatu zen finala Bilbon eta Lea-Artibaiko seikoteak irabazi zuen, Arratiari aurrea hartuta. Arratiarrak ez ziren esku-hutsik geratu, ordea. Izan ere, Malen Amenabarrek bizkaiera onenaren saria jaso zuen eta, Lur Ziarrustak, finaleko gazteenarena.
“
Euskal hiztunik ez badago, ezin jende gehiago erakarri”, arrazoitzen du Aitor Arrutia irakasleak
Enkarterriko bertsozaletasuna gazteen esku dago: “Guk ez daukagu aurrekoen erreferentziarik, Gipuzkoan eta Bizkaiko beste eskualdeetan bertsolari bat edo bestea izan daiteke eredua, guk ez daukagu horrelakorik”, azaldu du Aitor Arrutiak. Iraganik ezean, geroa lantzen dute, “gazte asko etortzen dira bertso-eskoletara, baina muga kritikoa 15 urteen bueltan dago, adin horretan askok uzten dute, baina jarraitzen dutenek, normalean, oholtzara igotzeko pausua egiten dute”. Ander Uzelaik gainditu du langa hori eta bertsoarekin gozatu egiten du: “Datorren urtean unibertsitatera joango naiz eta ez dakit bertso-eskolan jarraitu ahal izango dudan; baina, neure kabuz bada ere, bertsotan jarraituko dut”. Euskararen arnasguneetatik urrun, Enkarterrin, bertsolaritzak hazten jarraitzen du, hutsetik hasitako bidean pausuak pixkanaka eginaz. Arrutiaren arabera, “egia da ez gaudela nahi genukeen tokian, baina asko aurreratu dugu”.
08 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko apirilaren 5a
azkena
OSKAR ALEGRIA
SORTZAILEA
XABIER G. ARGÜELLO
K
azetaria da ikasketez, eta idatzizko nahiz ikusentzunezko komunikabideetan trebatu ondoren, 2009an, bizitza aldarazi dion proiektu dokumentala osatu zuen, Man Rayk 83 urte lehenago Emak Bakia zine-poema filmatzeko erabili zuen izen bereko etxearen bila. Geroztik, Alegriak mundu osoko jaialdiak bisitatu ditu, eta iaz, Nafarroako Punto de Vista zinema jaialdiko zuzendari artistiko izendatu zuten.
‘Emak Bakia! Baita’ filmarekin argi utzi duzu errealitatea fikziorik landuena baino bitxiagoa eta surrealistagoa izan daitekeela. Bizitzak oparitzen dizkizun harribitxiak ikaragarriak dira, sinestezinak, fikzioan asmatutakoak baino aisa aberatsagoak. Beraz, zertarako idatzi gidoi bat, bizitza berean ping pong txapeldun izan diren printzesak edota hilezkorrak diren pailazoak aurkitu ahal badituzu? Arretaz begiratuz gero emeki-emeki agertzen dira altxorrak, bereziki objektu ttikietan. Galileo gauza ttikien zale sutsua zen, eta maiz azaltzen zuen: “Zaldi bat etxeko teilatutik erortzen bada hilko da, inurri bat, ordea, ez”.
Zure esanetan, gidoiaren ordez, kasualitatea eta zoria izan dira dokumentalaren ardatz. Nik uste dut, hein batean, zoria eta xantza programatu ahal direla. Hor dago kinka eta pare-parean gure halabeharra. Biziki estimatzen dut hitz hori: halabeharra. Lapurdiko edadetuek dioten bezala, dena halabeharrez gertatzen da. Eta horixe zioen Man Ray berak ere, loi du hasard aipatzen zuenean.
Man Rayk duela 80 urte inguru filmatu zuen ‘Emak Bakia’, zure dokumentalaren aitzakia edo ardatz izan dena. Nola ikusiko dute zure filma 80 urte barru? Batek daki, agian bere balioa bikoiztuko da urteen poderioz, ardoarekin gertatzen den bezalaxe, baina ez nago ziur. Denok dakigu zein erraz ozpintzen diren arnoak, baina zerbait ospatzeko balio badute, gaitzerdi.
Non egongo dira orduan gaurko euskaldunok eskuin-ezker erabiltzen ditugun email, wassap, Iphone gisako hitz horiek guztiak?
“Biziki estimatzen” du goiko hitza: “Lapurdiko edadetuek diotenez, dena halabeharrez gertatzen da”. IBAN AGUINAGA
“Denborak gure izena desagertaraz dezake, baina ezin du ezabatu izan garena” Oskar Alegria Iruñean jaio zen 1973ko otsaileko ilbetean, igande gauez, telebistan Elia Kazanen ‘Boomerang’ filma ematen ari ziren bitartean. New Yorken, Man Ray artista dadaista bere azken argazki-erakusketa prestatzen ari zen, eta itsasoaz honaindi, europarrek ‘Azken tangoa Parisen’ zuten mintzagai
Etxeek itzalak behar dituzten moduan, hizkuntzek ere alde ilunak behar dituzte aurrera egiteko. Mitxelenak zioenez, euskararen misterio nagusia ez da nondik datorren baizik eta nora doan eta nola demontre lortu duen gaurdaino irautea. Email, wassap eta Iphonen garaia gainditzen badugu, agian euskarak pailazoak bezain hilezkorra dela frogatuko du.
Denborak du azken hitza? Emak Bakia etxearen ondoan, Bidarteko azken arpoilaria bizi zen, Martin de Mendizabal, balearen arrantzetan ibili zena. Bere hilobia elizaren sarreran dago, zoruan. Fededunen urratsek izena ezabatu dute urtez urte, baina hilobian grabatu zuten arpoiaren ikurrak hortxe dirau, ondo markatuta iraun ere. Denborak gure izena desagertaraz dezake, baina ezin du ezabatu izan garena.
Eta gero zer? Zineman jarraitzeko asmoa duzu? Askotan pentsatu dut, zinemagile karrera jarraitzekotan, Emak Bakia etxea kokatuta dagoen Parlamentia muino horretatik irten gabe egingo nukeela, Parlamentiawood delako historia edo konpainia bat sortuz eta mundura zabalduz. Parlamentiako muinoa munduaren laburpen ttiki bat da, eta han etxe bakoitzak film luze bat du bere barnean.