ortzadar deia.com
larunbata, 2014ko maiatzaren 10a. 355 zenbakia
euskal kulturaren kolore guztiak
ARAZO SOZIALEN PINTORE OFIZIALA Che Guevara eta beste margotzen zituen garaia gogora ekarri du ‘Laka’ zornotzarrak -- 4-5. orrialdeak --
BENOIT ETCHEVERRY “Penagarria da Hegoalde eta Iparraldeko euskaldunak anai bezala ez ezagutzea” -- 6. orrialdea --
02 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko maiatzaren 10a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
margolaritza
GETXO
Artistaren lana bakarrizketa bihurtzen denean Jone Saitua getxotarrak atzera begirako erakusketa inauguratuko du gaur Bilboko Pabellón nº 6 aretoan. Emakumea eta naturarekin loturiko akrilikoak eta pirograbatuak izango dira nagusi bertan. Koadro guztiek ezkutatzen duten sekretu bera asmatzeko gonbita luzatu du artistak
MARTA MORALES
M M
ARGOLARITZA arina du gustuko Jone Saituak. Algortan duen tailerrean lanean ematen ditu goizak. “Gehienetan, bihozkada batek eraginda hartzen ditut erabakiak. Gustuko ditudan irudi, paisaia edo argazkietan aurkitzen dut motibazioa, eta, orduan, lanean hasten naiz”, azaldu du artista getxotarrak. Koadro bakoitza esperimentutzat hartzen du, hainbat teknika eta materialekin jolasten dela. “Egiten dudan pieza bakoitza bidea dut, ez helburua”, nabarmendu du. Eta, ildo horretatik, Bilboko Pabellón 6 aretoraino heldu da, bertan inauguratu baitu gaur Atzera Begirako Erakusketa 2010-2014.
Azken lau urteetan egindako 25 lan egongo dira ikusgai, guztiak natura, emakumea, musika edo euskal eraikuntza gaiekin lotuta. “Serie batzuen koadroak sorkuntzaren prozesuaren hastapenean daude oraindik; adibidez, Euskal Eraikuntzak eta Musika izeneko serieak hasi berriak dira. Bakoitzak koadro pare bat besterik ez du. Emakumeak eta Natura dira, beraz, erakusketa hau menderatzen duten obrarik gehienak”, zehaztu du.
Baina, serieak ez dira lanak aukeratzeko erabili duen irizpide bakarra. Bestetik, ikusgai egongo diren koadro guztiek sekretu bera ezkutatzen dute beren baitan. Erakusketa ikustera joango direnei sekretu hori zein den asmatzeko gonbita luzatu die margolari getxotarrak. “Ilargiak bezala, aurpegi ezkutu bat dute nire koadroek”, aitortu du, misteriotsu. Hala ere, misterioa argituko ez duten horiek ez daitezela kezkatu, hilaren 24an sekretua ezagutzeko aukera izango baitute, Pabellón 6 aretoan egingo den lagun-bileran. “Lagunen eta oro har interesatuen iritzia entzutea atsegin dut. Kritika edo komentario asko buruan geratzen zaizkit denboraz eta, horiek ere, erreflexiorako eta inspiraziorako baliatzen ditut”, adierazi du. Horixe da, hain zuzen, erakusketa honen helburu nagusietako bat: ikuslea harritzea. “Ikusgarria edo ezberdina den zerbait egiteko gogoa nuen, besteekin sentimenduak konpartitu nahi nuen, harridura sortu. Koadroen sekretua guztien aurrean zein den azaltzea ustekabe polita izango da”, poztu da. PIROGRABATUAK ETA AKRILIKOAK Jone Saituak teknika ezberdinekin aritzea maite du, eta hori bere koadroetan igartzen da. Pirograbatuak, akrilikoak eta collageak dira gehien
“Egiten dudan pieza bakoitza bidea dut, ez helburua”, adierazi du margolariak. PABLO VIÑAS lantzen dituen teknikak, gaur inauguratuko den erakusketan nagusi izango direnak ere bai. “Gauzak transformatzea gustatzen zait. Hori dela eta, materialen erabilgaritasu-
itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza 944 480 000
posta@artez.net
www.artez.net
na frogatzen dut, koloreen nahasketak egiten ditut, baita kontrasteak gauzatu ere”, azaldu du. Guztien artean, agian ezohikoenak pirograbatuak dira, hots, beroarekin egurran egindako irudiak. “Oso prozesu polita da, eta, egiterakoan, usain oso goxoa ateratzen da”, gogoratu du. Lauburukolore markaren sortzailea pozik agertu da erakusketarekin; bere ustez, Pabellón 6 aretoko ambigú gela biziki aproposa da. “Orokorrean, margolaritza bakarko lana izaten da. Batzutan bakarrizketa modukoa ikusten dut nire lana, artista plastikoa koadro berean lan egiten ikustea zaila baita. Aktoreek, berriz, euren artean harreman handia dute. Pabellón 6 aretoan antzerkiaren beroa eta hurbiltasuna jasoko dut, zalantzarik gabe”, baieztatu du Saituak. Hau ez da, baina, margolari getxotarrak egiten duen lehenengo erakusketa. Beste batzuk
egon dira, horien artean, 2011n Artshow Collectivek antolatutakoa, non 70 artista baino gehiago elkartu ziren, oraindik antzerki gunea ez zen Pabellón 6 aretoan, hain zuzen ere. “Hemen nago berriro bueltan. Arteak sentimendu oso onak eragiten baitizkit, baikortasunaz eta esperantzaz betetzen zait arima”, eskertu du.
Pintzelen artean hazita
P
intzelen artean hazi zen Jone Saitua, bere aita Salva laguntzen. Aldi berean, Amaia Deusto bere amak, jostuna izanik, sormena lantzeko beste bide bat ere erakutsi zion, kasu honetan, modarekin lotuta. “Zeozer berri sortzeko beharra sentitu dut betidanik”, azaldu du artista getxotarrak.
Ortzadar //03
Larunbata, 2014ko maiatzaren 10a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
saski-naski
KRITIKA
Erraien mintzoa TITULUA: ‘ERRAIAK’
EGILEA: DANELE SARRIUGARTE
ARGITALETXEA: ELKAR IBON EGAÑA
PP
ERTSONAIA nagusi baten eta haren ahots narratiboaren gainean eraikia da Danele Sarriugarteren lehen eleberria, Erraiak. Nobela abiarazteko aitzakia narratiboa, aldiz, bikote-haustura du. Izenik gabeko narratzaileak, hogeitaka urteko neska gazteak, etxera heldu eta bikotekide izandako mutilaren agur-oharra aurkitu du. Horrek abiaraziko du narratzailearen barne-bakarrizketa, bikoteharreman horren sorreraren eta gainbeheraren zein aurretik gazteak izandako harremanen gaineko gogoeta eta disekzioa.
SALDUENAK
Berlin, Denver, Gasteiz eta sorterriaren artean ibilitako narratzailearen bakarrizketa neurotikoak denboran atzera-aurrerak egingo ditu, orainaldi zentripetu batetik abiatuta, eta bide horretan Zrekiko harremana, Y-rekikoa edo U-rekiko adiskidantzaren akabera aletuko ditu, ikuspegi eszeptiko, batzuetan ironiko eta anti-erromantiko batetik, Bukowskiren eta Mari Luz Estebanen arteko halako halako balizko talaia berezitik, gorputza norbere buruaren eta harremanen ezagutzarako bitarteko gisa hartzen duen ikuspegitik. Trebe
pertsonaia eta haren ahotsa irakurlearengandik.
dabil narrazioaren atzera-aurreretan narratzailea, eraman egiten du irakurlea denboran atzera, berriro ere ezinegonezko orainaldira itzultzeko; tartean, sinesgarriro birsortzen ditu zenbait eszenatoki eta giro, gauekoak eta urbanoak nagusiki. Hogeita hamar urteak oso urrun ez dituen narratzailearen nortasunaren sorrera dateke eleberriaren gaietako bat, artistaren gaztetako portreta gisakoa; herritik, Berlin eta Denverretik barrena, Gasteiza egindako ibilbidean narratzailearen inguruarekiko aldaketa (lagunekiko, sendiarekiko, mutilekiko) ezagutzen dugu, baina batez ere artista identitatearen sorrera. Hala, berezitasunaren eta normaltasunaren arteko dikotomian, konbentzio sozialetatik kanpo baina aldi berean barnean dago protagonista gaztea, eta kontraesan horiek arakatzen ditu egileak. Orobat, idazle eta musikarien aipu ugariek pertsonaiaren artista izaera hori azpimarratzera datoz. Ordea, narratzaileak artistaren pose hori inoiz autoironiaz hartzen badu ere, inpresioa izan dut ironia azalekoak ez duela erabat deusezten posea eleberrian zehar eta horrek urrundu egiten duela
Fikzioa
Berezitasunaren eta normaltasunaren arteko dikotomian, konbentzio sozialetik kanpo baina aldi berean barnean dago protagonista gaztea
Ahotsa da, dena den, eleberriaren lorpenik eta ezaugarri-markarik esanguratsuenetakoa ziurrenik. Estilo hotza, arrazionala, gordina, bihurria eta aldi berean jolastia, diferentziak diferentzia, Uxue Apaolazarena edo Iratxe Esnaolarena gogora ekar dezakeena. Beldurrik gabe ibili da Sarriugarte sintaxia bihurritzen, gauzei bere izenez deitzen edo hiztegia bera berritzen, aldi berean hoztasun analitikoa eta pertsonalitate bakana lortuz. Haatik, eleberriaren hasieran estilo hori narrazioari ongi egokitzen bazaio ere, inpresioa dut oro har estiloaren bortiztasuna eta gordintasuna ez dela kontakizunaren edukiei dagokiena. Alegia, idazkeran bertan dagoen tentsiorik ez dagoela narratzen den horretan (edo neuri behintzat ez zait iritsi) eta, hala, une batzuetan kontakizunari estilo-ariketaren traza hartu diot, estiloa handiegi etorriko balitzaio bezala, gaina hartuko balio bezala kontatu nahi den istorioari. Edonola ere, ahots berri indartsu eta arras pertsonala ekarri du Sarriugartek euskarazko nobelara, oso kontuan hartzekoa inondik ere.
Ez Fikzioa
1. Nevadako egunak
4. Apirila
1. E. H-ren historia laburra
Bernardo Atxaga. Pamiela.
Iñigo Aranbarri. Susa.
Iñaki Egaña. Txertoa.
2. Bilbao-New York-Bilbao 5. Inon ez, inoiz ez Iban Zaldua. Elkar. (e-book) Kirmen Uribe. Elkar. 6. Korapiloak (e-book) Jasone Osoro. Elkar. 3. Zaindari ikusezina
2. Hiztunpolisa
Dolores Redondo. Erein.
Eneko Bidegain. Elkar.
Jon Sarasua. Pamiela.
3. Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria
4. Haur kantak. E.H-ko 60 abesti kantatuenak Euskal kantuzaleen elkartea/Gara. Astero.
5. Kaliforniakoak (1533-1848) Asun Garikano. Pamiela.
6. Euskal diasporaren ahotsa Raul Arkaia. Autoedizioa.
ITURRIA: Elkar.
ERAKUSLEIHOA TESTIGANTZA
‘Egiari zor’ Iulen Madariaga. Erein. 336 orr. 18,80 €.
ZALDI EROA GAZTE LITERATURA
HAUR LITERATURA
‘San Ferminetan, Lesakan’
‘Franny K. Stein’
John Andueza. Elkar. 160 orr. 13,50 €
Jim Benton. Usoa Wyssenbach (itzul.). Dan Potash (diseinua). Desclée. 102 orr. 10,95 €
Bizitzaren zorrak kitatzeaz
‘Tribuen’ ikasketaamaierako bidaia
Kalabaza munstroa eta beste esperimentu
“Idatzi beharretan nengoen liburu hau. Eta idatzi behar nuen hil baino lehen”. Horrela hasten da Madariagako Iulenen testigantza hau. Bizi izan dituen printzak eta itzalak hostokatu ditu, ahoan bilorik gabe. ETAren sortzaileetarik bat izaki, Iulenek borrokaren bidea hautatu du. Alta, bazekien xendra horretan tortura eta heriotza gurutzatzeko arriskua egongo zela, etxetik ihesi ibili beharko zuela. Baina euskal jendartea esnatzeko “zerbait egin behar zen” leloak pizturik eraman du bizitza.
Donostiako Bilintx institutura itzuli da John Andueza (Oregon, Estatu Batuak, 1966). Danel eta Ximon lagunak dira istorio berri honen protagonistak, baita Ximonen andregaia Amaia, eta gelako tribu guztietako ikasleak ere: apatxeak, komantxeak, txerokiak, txeieneak, moikanoak eta baita payuk despistaturen bat ere. Ikasketa-amaierako bidaia egiteko asmoa dute, eta horretarako dirua lortzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte. Baina ezusteko batek planak guztiz aldarazi beharko dizkiete...
Steindarrak Lilipen kalearen amaierako etxera etorri berriak zirenez, lehen aldia zuen Frannyk auzoko eskolan. Irakaslea, Shelly andereñoa, hasiera-hasieratik gustatu zitzaion. Franny K. Stein zientziazale amorratua da, eta gauza beldurgarriak eta izugarriak atsegin ditu. Eskola berrian lagunak egiteko arazoak dituenez, esperimentu bat bururatu zaio beste haurren gogoko izateko... eta dena ongi doala dirudi, harik eta zakarrontzitik munstro bat atera den arte!
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Jose Mari Martínez Lege Gordailua: BI 1720-06
Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du
04 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko maiatzaren 10a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
artea
Besapean pintzel bate JON ANDER URKIAGA EGIDAZU
‘Laka’ren aburuz, artelanek “partaideak, aldarrikatzaileak eta edonoren esku egoteko modukoak” izan behar dute. JOSE MARI MARTÍNEZ
“Nirea ez da zaletasun hutsa, gero margotu ahal izateko lan egiten dut, eta hori da nire kontsigna. Kartelgintza horrela ulertzen dut”, aitortzen du ‘Laka’k
BB
IZI izan duen ingurugiroak eragin handia izan du bere ibilbide artistikoan. Inguru artistikoa gertu izan du José Javier Lacalle Lakak (Zornotza, 1962). “Aita kontramaisua zen Karmengo paper-fabrikan, baina, horretaz gainera, zapatak konpontzen zituen, eta nire amak josi egiten zuen. Gainera, auzokide batek, Retxik, kandelak fabrikatzeaz aparte, elizarako pankarta ikaragarri handiak egiten zituen: gustuko nuen zelan egiten zituen gauzak”. Mugimendu artistikorako inguru eta garai aproposak zirela uste du
Lakak. “Papera ez zitzaidan falta, aitak ekartzen zidalako, eta egunak igarotzen nituen laten zigiluak, itsasontziak eta bestelakoak margotzen”. Horrela hasi zen zornotzarraren ibilbide artistikoa. Hamahiru urterekin heldu zitzaion lehen saria: Zornotzan aire librean egindako pintura lehiaketa bat antolatu zen, eta irabazi egin zuen. Nerabezaroaren atari hartan baserriak eta antzekoak margotzen zituen Lacallek, Enrike Renteria margolari herrikideari horrelako margoak ikusten zizkion-eta. “Gainera, gus-
tatu egiten zitzaidan paletan edukitzen zuen kolore nahastea”. Nerabezarotik gaztarorako tarte horretan, berriz, Zornotzako Gaztedia taldean elkartu ziren herriko gazte asko eta asko: “Ni nintzen bertako artista. Nik Che Guevara eta garai hartako beste pertsonaia esanguratsu batzuk margotzen nituen”. Halako batean, taldekide batzuek euskal kultura ezagutu behar zutela erabaki zuten, eta erabaki horrek eraman zuen Laka Ez Dok Amairu mugimenduko partaideak ezagutzera. “Usurbilera joan ginen Jose Luis Zumeta ezagutzera. Nire lehenengo erreferentzia Ren-
teria zen, eta ez zuen arte modernorik egiten, abangoardia txarto ikusita zegoen oraindik; baina Zumetarekin elkartzea apartekoa izan zen”. Usurbildarra eta zornotzarra espazioari eta materiari buruz hitz egiten hasi ziren, pintzeladaren testuraren inguruan, eta hori guztia zoragarria iruditu zitzaion Lacalleri. Neurri batean, ordura arte, behintzat, autodidakta zen Laka, “Renteriaren, Zumetaren eta bestelakoen lanak ezagutu ondoren autodidakta izena hartu badaiteke, behintzat. Baina Batxillergoa amaitu ondoren, arte grafikoak ikasten hasi nintzen. Bertan diseinua lantzen
“Zumeta ezagutu nuenetik, problematika sozial guztietako kartelgile ofiziala nintzela esan daiteke”, gogoratu du artistak
genuen, eta dena egiten genuen eskuz. Handik gutxira inprentan hasi nintzen lanean. Eta Zumeta ezagutu nuenetik, problematika sozial guztietako kartelgile ofiziala nintzela esan daiteke; arazo sozial guztiei jartzen nien irudia”. Beraz, ordura arte nagusi ziren gaitegi errealistak alde batera utzi, eta garaiko egoera politiko eta sozialekin konpromisoa adierazten zuten margolanak egin zituen gaztaroan Lakak. “Edozein herritako jaietako kartelak egiten nituen, baina, noski, txistu eta danbolinik gabe: jendeak mezuz jositako kartelak eskatzen zizkigun. Baina, urteek aurrera egin ahala Zornotzatik Durangora, eta Durangotik Bilbora joan nintzen. Eta Bilbon amnistiaren aldeko komiteentzako kartelak egiten hasi nintzen. Esan daiteke amnistiaren aldeko horiek izan zirela joera horretako nire azkenetariko lanak, han-
Ortzadar //05
Larunbata, 2014ko maiatzaren 10a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
artea
ZORNOTZA
ekin jaio zen pintorea dik gutxira apur bat aldendu egin nintzen-eta aldarrikapenezko artegintzatik”. Klandestinitateak gauza polit asko zituela dio artista zornotzarrak. Hala ere, amnistia osoaren ostean bere kabuz eta bere sormenaren araberako lanak sortzen hasi zen, eta, orduan, demokraziako Bilboko jaietako lehen kartel lehiaketa irabazi nuen. “Aurrerantzean pintura lehiaketetara aurkezten hasi nintzen, sari batzuk lortzen hasi nintzen. Eta artearen mundu horretan jarraitu dut gaur arte”. ‘BIDAIARIA’ Bere lanek puntu isekari bat eduki dezatela nahi izaten du Lakak, “beti horrela ez den arren”. Hala ere, kolorea da zornotzarraren lanaren ezaugarri nagusia. Bere hitzetan, Enrike Renteriak erabiltzen zuen kolore nahasketa gustuko zuen gaztetan: bioleta, laranja… “Argi itzela zuten koloreak ziren, eta argi horrek harritu ninduen. Kolore biziak ziren, gehienbat. Eta nire lana ere kolore horiek markatu dute”. Forma, kolorea eta euskal ikonografiako elementuak sarritan bateratzen dituela dio. Eta horiekin guztiekin istorioak osatzen ditu, “baina ez istorio finkoak: irudi bat sortzen duzu, eta irudi hori beste batekin lotzen duzu, eta horren emaitzak konposizio jakin bat eskatzen dizu”. Beraz, non hasi den bai, baina Zornotzako pintoreak ez du argi izaten non bukatuko duen. Bide pertsonala lantzen hasi zenean egindako lanak espresio-
nismo abstraktutzat jotzen ditu, baina gerora irudiak agertzen hasi ziren bere lanetan. Eta behin eta berriz pertsonaia bat agertu zaio obretan: Bidaiaria. “Sinaduraren ondoan irudi bat sartzen hasi nintzen, alter egoa deitzen duten horiedo; izan ere, beti sartzen nuen identifikatzen ninduen zerbait margoetan. Hasiera batean txori bat zen, baina gero kapela bat eta makila bat zuen pertsonaia bat sartzen hasi nintzen”: Bidaiaria. Alabaina, sinaduraren ondoan lekua izatetik, koadroetan agertzera igaro zen pertsonaia hori, eta, gaur arte, Lakaren aldamenean koadrotik koadrorako bidaiak egin ditu pertsonaiak. Hasieran tamaina txikikoa zen, eta kartoi mehetan sortzen zituen Bidaiariaren irudiak. Baina gizontxoa bidaiatzen hasi zen. “Lagunak bidaian joaten zitzaizkidanean Bidaiaria margotzeko eskatzen zidaten, gero beraiek bisitatu zuten leku hartan uzteko asmoz, eta herrialde ugaritako kale eta txokoetan zabaldu da Bidaiaria”. 20 urte daramatza bidaiatzen. Hasierako pertsonaia txiki horrek bestelako tamaina bat hartu du azkenerako, eta, gaur egun, Lacalleren edozein artelanetan agertzen da: “Koadro batean, gitarra batean zein kamiseta batean, adibidez”. PARTE-HARTZAILEA ETA ALDARRIKATZAILEA Bidaiariak eman dio izena artista zornotzarraren azken erakusketari, eta Pontedera-raino (Italia) eta Ponte Do Sor-reraino (Portugal) iritsi da erakusketa, Sete Sois Sete Luas jaialdiaren harira. “Bidaia horietan ikasle gazteekin harremanetan jarri naiz, eta zoragarria izan da. Gazteak eurak jarri ditut sortzen, eta gauza ikaragarri politak irten dira”. Bidaia horretan jabetu da Laka arte erakusketek eta artelanek parte-hartzaileak, aldarrikatzaileak eta edonoren esku egoteko modukoak izan behar dutela”. Margolari eta eskulturagilearen esanetan, honezkero ez du balio erakusketa baterako inaugurazioa antolatzeak, edo pintxo batzuk eskaintzeak erakusketaren hasiera egunean. Jendearekiko harremana bilatu behar dela uste du. Artelan bat jendearengana heltzeko orduan, esaterako, garrantzitsutzat jo-
Kapeladun gizontxoa, hots, ‘Bidaiaria’, ‘Laka’ren obretan behin eta berriz azaltzen den pertsonaia da. ‘LAKA’ tzen du Lakak irudia era digitalean sortzea. “Merkeagoa da horrela; 50 euroren truke koadro bat eros daiteke. Hori Goyak ere egiten zuen Gerraren hondamendiak saileko grabatuekin. Gaur egun, oraindik, jendeak zera esaten du: nik margotutako koadro bat nahi dut; baina horrek askoz gehiago balio du!”.
Irudiak era digitalean sortzearen aldekoa da zornotzarra. ‘LAKA’
Beraz, ordenagailu bidezko sorkuntzari ematen dio lehentasuna artistak. Baina margoari erabateko lekua kendu gabe. Izan ere, harrietan, portzelanan zein bestelako materialen gainean margotzen du Bidaiaria. “Eskulturaren batean edo bestean, adibidez, erabiltzen dut pintura. Edo koadro txikitxo batzuk egiteko. Niri gogoak ematen didanean. Hori bai, margotzerakoan olioa utzi egin nuen, eta akrilikoaren alde egin. Beti arduratu izan gaituelako artelanaren etorkizunak, lanek iraun dezatela, eta akrilikoak olioak baino luzaroagoan irauten du kalean edo muraletan”.
Haustura
L Kolore argiak eta biziak bere lanaren ezaugarri dira. ‘LAKA’
aka agertu arte, “Enrike Renteriaren baserriek baino ez zuten osatzen Zornotzako iruditegi artistikoa. Nik apurtu egin nuen Renteriaren ildo errealistarekin. Berak barre egiten zuen nire lan abstraktuagoez. Ez zituen ulertzen”, adierazi du margolariak berak.
06 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko maiatzaren 10a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
euskalgintza & komunikazioa
BAIONA
Zazpi urteko gazte batek piztu zion Benoit Etcheverryri euskal diasporaren garra. Zazpi, Euskal Herrian numero sakratua. Paradoxikoki, zortzia nahiago du baionarrak, Pirinioetatik at ere badagoelako euskotar asko
H H
ILEKO lehen igandean emititzen du, internet bidez, 8HZ izeneko irratsaioa. Eta badu horretarako arrazoi sendoa: “Ez da ahaztu behar nola ikusten gaituzten diasporatik. Ezta haien Euskal Herria zein den, geurea, gaurkoa? Edo haien aitonak kontatu ziena?”... Zeurea bai euskal herritarrei zuzendutako irratsaioa: euskaraz, frantsesez, espainolez eta ingelesez! Lau hizkuntzetan egiten dugu nehork egiten ez duelako eta, Argentinako lagun batek erraiten duen bezala, ahal delako!
EITB taldean ere saiatzen dira begirune soziolinguistiko hori izaten: “Egunon-Buenos días” formula asmatu zuten… Guk, horrez gain, ez dugu zazpiak bat formula erabiltzen, zortziak bat baizik. Eta, azkenean, irratsaio guztiak bukatzen ditut “kasu bidean” formularekin.
Kasu bidean, bidaiari edo emigrante! Nola hasi zen euskal diasporarekin duzun lotura? Iparraldeko Uda Leku elkarteko lehendakaria nintzen 2001 urtean eta ari nintzen Hendaiako udalekuan laguntzen. Internet bidezko proiektu batekin, nahi genituen harremanetan jarri gure haurrak Donostiako beste bilgune batekin…
Internauta goiztiarrak zuek! Interneten hasiera zen, bai. Eta ekitaldia pasaturik, sortzez perutarra den zazpi urteko gazte batek, Aratzek, galdegiten nau: Benito, zer da Uda Lekuri buruz interneten?. Nik ez nuen inoiz begiratu eta, berarekin, interneten sartu eta ikusi nuen ingelesezko artikulu bat, argazki batekin, non gazte talde handi bat agertzen zen, kamisetan Uda Leku - Summer Camp idatzia zuena. Hor sortu zen neure lotura euskal diasporarekin, Aratzengatik!
BENOIT ETCHEVERRY MACAZAGA ‘8HZ’ IRRATSAIOKO AURKEZLEA
“Penagarria da Hegoalde eta Iparraldeko euskaldunak anai bezala ez ezagutzea”
Ez da Peru oso herrialde aipatua euskal diasporaz berba egiterakoan. Euskal presentzia Perun ez da berria, behar bada Hego Ameriketako zaharrena ere izango da. Lagunak ditut Liman, Trujillon eta Piscon. Badute han Euskal Etxe bat eta sortu dute ekonomiako euskal talde bat ere, Eusko Jaurlaritzaren bitartez.
Eta zuk zeuk, esperientzia horren
ANDER EGILUZ BERAMENDI
Etcheverry 8 Probintziak elkartearen sortzaile eta zuzendarietako bat da. 8PROBINTZIAK
ostean, munduan barrena izan zenitzakeen adarren bila ez zinen hasi? Bai, geroztik aurkitu ditut neure familiako jende batzuk Argentinan, Mexikon, Paraguayn eta Uruguayn.
Eta, orduan, irratsaioa sortu zen. Nola komunikatu diasporarekin? Zein tresna erabilia den orain arte eta zein ez? Molde horretan pentsatu genuen eta molde horretan sortu genuen, 2005 urtean, 8 Herrialdeak Zuzenean (8HZ).
Bada horren atzean elkarte bat ere. Bai, hasi nuen lan pertsonal bat 2001 urtean. Hegoaldean Eusko Jaurlarizak badu bere zerbitzua, Nafarroak ere bai eta guk, Iparraldean, zer egin dugu gure diasporaren alde?
Bada, Amerikak euskaldunez bete bai! Iparraldean bazegoen elkarte bat EuskalArgentina deitzen zena, lan gehiena egiten zuena genealogia mailan, bidaiak ere antolatuz urtero. Baina, beste munduko euskotar guztientzat? Deus! Horregatik sortu genuen 8 Probintziak Elkartea. Gaur egun, zuzendaritzan gara hamabi, sei iparraldean eta sei diasporan. Ea sartzen dugun norbait Hegoaldetik!
Diasporaz mintzo eta, oraindik, Hegoaldeko eta Iparraldeko euskaldunak arrotz. Ezagutzen gara lehengusuak bezala, ez anaiak bezala, eta hori penagarria da. Iparraldean, batzuk, pentsatzen dugu Eusko Jaurlaritzak onartzen edo baloratzen duela euskal diaspora Iparraldea baino askoz gehiago. Baina ez ditut ahazten ahal Juan Jose Ibarretxeren hitzak, Boisen, 2005 urtean: “Naiz mundu osoko euskaldunen lehendakaria”.
Ortzadar //07
Larunbata, 2014ko maiatzaren 10a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA ·
arkitektura
BIDAURRETA
Babestokia, edukiontzia eta hodeia ULA IRURETAGOIENA
Uraren ziklo bera hartu da diseinuaren funtsezko ideiatzat. JAVIER FERNÁNDEZ DE LA HOZ Y MOLA
Hiru hitz gako hauen atzean Nafarroako Bidaurreta herrixkaren garbitokiaren zaharberritzea ezkutatzen da, altxor bitxi baten legez deskubritu duguna
JOLASA Bilgune berrian, uraren baliabide naturalaren balorea sustatzeaz gain, jolas helburua txertatu da garbitokiaren irakurketa berezi honetan. Baina so egiteko gune lasai bat ere bada uraren ondorioz, argi izpiek uraren erreflexuan talka egiten dutenean, edo uraren mugimenduaren soinuen konpainiarekin adibidez.
G G
ARBITOKIA leku esanguratsua da bidaurretarrentzat. Uraren botere magikoari lotutako eraikin txiki eta historiko honek bilgune funtzioa bete izan du urteetan eta horregatik herritarrek zaharberritzea bultzatu zuten. “Garbitokia hodei bat izatea pentsatu dut”, esan zien Edurne Ureta Alcubierre arkitektoak Udalarekin izandako lehen bileran. Harriduraz jaso zuten proposamena, baita laster proiektuaren aldeko apustua egin ere. Uraren zikloa hartu da diseinuaren funtsezko ideia gisa. Garbitokia uraren edukiontzi bat da, gertuko mendietako ura biltzen baita iturri bat bailitzan, eta ura bideratu egiten da inguruko ortuen ureztapenerako, azken garaian galdutako funtzioa berreskuratuz. Bestalde, babestokia ere bada, euri uretatik babesten duelako eta ur hori jasotzen delako. Azkenik, uraren kondentsazio metaforari jarraiki, garbitokiaren zutabeetatik ura igotzen da estalkira ur kondentsatuak egingo lukeen moduan, garbitokia iturri espektakulu bilakatuz, hodei bat marrazten da honela. Garbitokiak irudi boteretsua duela ezin ukatu. Bi zati desberdintzen dira; harrizko oinarria eta aire-estalkia. Harrizko gordailua ur arraska bat da hormatxo perimetralez inguraturik, eta jatorrizko forma eta funtzioak berreskuratu dira. Estalkiak, berriz, berritasun handia jaso du, babespen eta ur jasotze funtzioak betetzeko forma eskultorikoan bilakatu dena. Ohiko bi isurietako estalkia moztu, hustu eta tolestu egin da euri ura bideratzeko garbitokiaren barnealde-
ra eta gainera, argitasuna pasatzen uzten du. Emaitza, altzairuzko estalki ikusgarria.
Azpimarratzekoa da Udalak lehen unetik proposamenari emandako babesa eta agertu duen kultura arkitektoniko maila, gai historikoen irakurketa berritzaileak oso eztabaidatuak izan ohi direlako, zaharberritzeak ez baitu helburu zaharraren itxura berreskuratzea, zaharrak berri egitea baizik. Bestalde, garbitokiak egikaritze bikaina du lekuko langileen lan onari esker, herriaren mugarri den garbitokian mimo berezia sumatzen da parte-hartzaile guztien aldetik. Udako egun batean gerturatuz gero, jabetuko zarete nola garbitokia elkargune izaten jarraitzen duen uraren inguruan, herriaren lekurik freskoena bilakatuz. Herritarren bizipena da benetan, bestelako sari ohoretsuen gainetik, arkitekturaren laudoriorik preziatuena.
EGILEARI BURUZ Edurne Ureta Alcubierre arkitektoa (www.fhuarquitectos.com) Edurnek eraikuntza txiki eta bereziak egiten ditu, horietariko asko zaharberritzearekin zerikusian, eta irakaskuntzan dihardu aldi berean. Bestalde, lehiaketa entzutetsuetan sariak jaso ditu indibidualki eta talde lanetan. Egun, Javier Fernández de la Hoz y Mola arkitektoarekin batera lan egiten du.
Garbitokiaren hainbat ikuspegi. EDURNE URETA ALCUBIERRE/JAVIER FERNÁNDEZ DE LA HOZ Y MOLA
08 // Ortzadar
azkena
Larunbata, 2014ko maiatzaren 10a