. a 1rte8urren
ortzadar u
deia.com
larunbata, 2014ko irailaren 13a. 368 zenbakia
euskal kulturaren kolore guztiak
KANTA BATEN PROZESU ‘MAGIKOA’ Zein da lehenago, hitzak ala melodia? Hainbat autorek beren ‘errezeta’ argitu dute -- 4-5. orrialdeak --
ADUR LARREA ETA PERNAN GOÑI KMK lehiaketaren epaimahaia komikiak bizi duen sasoiaz mintzo da -- 6-7. orrialdeak --
02 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko irailaren 13a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
ilustrazioa
ORTUELLA
“Artista izatea ez da aukeratzen, barnean duzun hori ateratzera behartuta baitzaude” Lola Kabuki artista santurtziarraren hamar bilduma ikusgai dira egunotan Ortuellako kultur etxean; laster, Donostian eta Bilbon ere erakutsiko ditu bere lanak AINTZANE LARRAÑAGA
M M
ARGOLARIA, irakaslea, diseinatzailea, aktorea, idazlea, blogaria… Aurpegi anitzeko artista da Lola Kabuki (Santurtzi, 1979), eta halaxe erakusten du egunotan Ortuellako kultur etxean erakusgai dituen lanetan. Baina, nor ezkutatzen da ezizen misteriotsu horren atzean? “Izenaren atzean dagoen pertsona ez da garrantzitsua, bere obrek eta lanek merezi baitute arreta guztia; ni bigarren mailan mantentzen naiz”, dio santurtziarrak. Lola eta Virginia marrazki bizidunetako telesaileko pertsonaiari ostu dio izena margolariak, eta Kabuki abizena, aldiz, japoniar kultura miresten duelako eta izen bereko operagatik eta brotxagatik hautatu du. “Izen aproposa iruditu zitzaidan, eta gogoratzeko erraza, gainera”, zehaztu du. Arte Ederrak ikasitakoa da Kabuki, eta diseinu grafikoari eta hiru dimentsioetako animazioari ere egin die tartea. Egun, pinturan aurkitu du bere txokoa santurtziarrak, “barneko kezkak, ardurak, ideiak eta pentsamenduak adierazteko tresna” gisa ikusten baitu esparru hori. Akuarela eta tinta ditu gustukoen: “Ordenagailuarekin baino erosoago sentitzen naiz pintzel bat eskuan eta paper zati bat aurrean ditudala. Ohiko teknikak erabiltzen ditut sortzeko, eta erreminta digitalak zerbait aldatzeko edo hobetzeko baino ez”. Artea Kabukiren bizitzako ardatzetako bat da, ezbairik gabe; ez da hautu kontua, ordea: “Artista izatea ez da aukeratzen, behartuta baitzaude barnean
Futurismoa, pop art-a nahiz surrealismoa interesatzen zaizkio Kabukiri.
daukazun zerbait hori ateratzera”, azpimarratu du. Artista profesional gisa aritzeari apirilean ekin zion margolariak, enpresa berri baten sorrerarekin batera. Lan artistikoak, ordea, “betidanik” egin dituela aitortu du.
artean”, dio artistak. Erakusketa antolatzeko aukera kultur etxeak berak eman zion Kabukiri, eta “ideia ona” izan dela ikusita, aurrerantzean horrelako ekimen gehiago prestatzen saiatuko dela dio margolariak. “Aukera ona da nire obra zabaltzeko”, onartu du.
Komiki marrazkilariak eta artista klasikoak izan dira bizitza artistiko horretan izan dituen eraginetako batzuk. “Italian sortu zen futurismo mugimendua, pop art-a eta surrealismoa ere asko interesatzen zaizkit”, gehitu du. Hortik abiatuta, obra propioak sortzeari ekin zion santurtziarrak, eta bere bilduma bakoitzak “esangura berezia” duela adierazi du: “Kartelak jarri ohi ditut obra bakoitzaren izenburuarekin eta azalpenarekin”.
Ortuellakoa ez da, ordea, Kabukiren artelanez gozatzeko aukera bakarra: “Hilaren 16an Donostiako Malandrino Caffe Bar tabernan pintura erakusketa bat inauguratuko dut, eta azaroan, berriz, Bilboko Metz kafetegian erakutsiko ditut nire lanak”. Horretaz aparte, Valentzian, Suecako SIM jaialdian, aktore gisa parte hartu duen RIS film laburra aurkeztuko dute. Oraindik itxi gabeko hainbat proiektuz gain, enkarguak onartzeko ere prest dagoela adierazi du Lola Kabuki artista nekaezinak.
Egin dituen lan guztietatik, ordea, gustukoena, kuttunena, La ciudad también tiene su encanto bildumako El beso margolana duela aitortu du: “Ez dakit zehazki zergatik den gustukoena. Askotan, obrak ulertzea ez da funtsezkoa; batzuetan ez da arrazoirik behar lan batekin maitemintzeko”. ARTEA MUNDURA ZABALDUZ Hamar dira Ortuellan ikusgai diren Lola Kabukiren bildumak. Hilaren 3an inauguratu zen erakusketa Ortuellako kultur etxean, eta datorren ostiralera arte izango da zabalik. Guztira, tamaina txiki eta ertaineko 50 obra inguru ikusi ahal dira bertan; gainera, nahi duenak lanak erosteko aukera ere badu. “Teknika, koloreen erabilera, konposizioa… hamar bilduma horiek erabat ezberdinak dira elkarren
Agertoki digitalari so
A
“Obrak ulertzea ez da funtsezkoa; batzuetan ez da arrazoirik behar lan batekin maitemintzeko”, baieztatzen du artistak. LOLA KABUKI
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría
Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Ortzadar Lege Gordailua: BI 1720-06
rtearen mundutik at, blogari aditua da Lola Kabuki. Izan ere, duela pare bat urtetik, hiru blog kudeatzen ditu santurtziarrak. ‘Good Morning Art World’ izenekoan, arteari, gastronomiari, musikari eta zinemari buruz mintzo da margolaria; ‘Stopcompras’ atarian, ekologia eta ingurumena ditu ardatz, eta ‘Lola Kabuki’, aldiz, artistaren ‘portfolio’ pertsonala da: “Egiten ditudan lan guztiak aurkezteko eta hedatzeko plataforma egokia da”. Ostegunetan eta igandeetan eguneratzen du azken atari hori; beste biak, berriz, igandero.
Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du
Larunbata, 2014ko irailaren 13a
Ortzadar //03
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
saski-naski
IRITZIA
SALDUENAK
XABIER MENDIGUREN ELIZEGI
Artze: zuri ala beltz?
Fikzioa 1. Urak dakarrena (ebook) Toti Martinez de Lezea. Ttarttalo.
AA
UTORE bat aipatu beharko banu, modatik aparte ibili, kultur giroan nabarmentzen batere saiatu ez, eta hala ere nola-hala beti presente egon dena, Joxan Artze izango litzateke hori.
Astearte honetan bertan ikusi genuen hainbat poesiazalek, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan, Nola belztu behar zuria ikuskizuna, Bide Ertzean musika-taldeak eta Oier Guillan eta Asier Sarasola aktoreek eskainia. Artzeren azken bi poemasortetan oinarrituriko ikusgarria izan zen; biak ere joan den urteko Durangoko Azokan kaleratuak, eta itxuraz bezala tituluz ere liburu bakarra diruditenak arretaz erreparatu ezean: Heriotzaren ataria dugu bizitza, bata, eta Bizitzaren atea dukegu heriotza, bestea. Bertako testuetatik abiatuta, kanta zenbait sortu eta interpretatu zituzten Ubeda anaiek eta Aranzegik, ohi duten dotorezia finez; Guillanek eta Sarasolak, berriz, poemak errezitatu ez ezik, dramatizatu eta biziara-
2. Egia esan Peru Magdalena. Elkar.
Zu… Batek galdetu liezaioke bere buruari nola ezkontzen diren orduko inkonformismoa eta gaurko jarrera atzerakoia edo. Lehengo bere joera batzuk espresuki ukatu baditu ere (Ama hil zait poemaren bertsio berrituarekin, esaterako), ez nuke esango traiziorik egon denik konbertsio horretan, bai garapen eta bilakaera. 1960ko hamarraldi hartan gizarte itxi baten hipokrisia salatzen zuen Artzek, baita materialismo merke baten amets kontsumistak ere, garaiko gazte ezkertiar eta kontestatarioek egiten zuten bezala.
zi egin zituzten, indartsu eta sendo. Guztira, hitzaren eta sormenaren balioa azpimarratu zuen espektakulu eder eta atsegina. Edertasun atsegin horretan, baina, Artzeren poemak eman arren, haren mezua, ez ezkutatu, baina nolabait leundu egin dela esango nuke. Izan ere, usurbildarraren azkenaldiko testuak (azken hogeitaka urteetakoak) irakurri dituenak badaki ez direla batere goxoak gure gizartean ezker-eskuin nagusitu diren bizimoldeentzat. Labur eta motz esanda, Artzek bizitzaren ikuspegi kontserbadore bat dauka, lehengo bizimodu eta sinesteak goraipatzen dituena, erlijioaren iturritik izatearen esentzia betikoa bilatzen duena; “karka bat” esango lukete gazteek, baina hitzaren dohainaz hornitua. Hala ere, bitxia da ikustea nola Artzeren testu ezagunenak, oraindik ere, oso bestelakoak diren. 60 eta 70eko hamarkadetako liburuetakoak eta, batez ere, Mikel Laboak abesti bihurtu zituenak: Hegoak ebaki banizkio, Ai, nire juaneteak,
Artzeren azkenaldiko testuak irakurri dituenak badaki ez direla batere goxoak gure gizartean ezker-eskuin nagusitu diren bizimoldeentzat
Gerora, benetakotasunaren kezka existentzial horrek, protesta sozialaren forma hartu ordez, bilaketa espiritual baten bidea hartu zuen; hippiek bezala, Ekialdeko filosofia eta erlijioak horretan lagungarri izan zituela esango nuke (Ortzia lorez, lurra izarrez 1987ko lanean nabarmen), baina gerora txikitako eliza katolikoaren altzora itzuli zen. Desadostasuna agertzeko bada ere, irakurtzea merezi duen poeta, Joxan Artze.
ZALOA FUERTESEN BEGIRADA (Queretaro, Mexico, 1983)
Ikus: http://www.zaloafuertes.com
3. Zaindari ikusezina Dolores Redondo. Erein.
Ez Fikzioa 1. Egiari zor Iulen Madariaga. Erein.
2. Berbategitxoa A. Larreta/J. Rekalde. Beta III Milenio.
3. Hiztunpolisa Jon Sarasua. Pamiela. ITURRIA: Elkar.
ERAKUSLEIHOA POESIA
‘Zure hatzaren ez galtzeko’ Itxaro Borda. Elkar. 116 orr. 15 euro.
Barnetik mundurako begirada poetikoa Itxaro Bordak (Baiona, 1959) poemario landu eta aberatsa argitara dakar oraingoan, “bere azken urteetako esperientzia bital eta estetikoak biltzen dituena: bidaiak, irakurketak, maitasunak, konpromisoak. Bere barnera eta aldi berean mundura egindako begirada zintzo bat, egilearen hizkera poetiko berezian emana”, nabarmendu du argitaletxeak. HAUR LITERATURA
‘Ada Goth eta sagu mamua’ Chris Riddell (testua eta ilus.). Aitor Arana (itzul.). Ibaizabal. 220 orr. 14 euro.
Adiskide berria Ilunpe Jauregian Ada Goth Ilunpe Jauregi zaharrean bizi da aitarekin, Lord Goth. Honek uste du umeak entzun bakarrik egin behar direla eta inola ere ez ikusi. Beraz, alaba bota zaratatsu batzuk jantzita ibiltzen da. Etxe misteriotsuko korridoreetan atzera eta aurrera igarotzen ditu Adak egunak, eta halako batean, hil berria den sagu baten mamua aurkituko du...
04 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko irailaren 13a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
M M
ELODIA on batek ez du kantu on bat ziurtatzen, eta letra on batek ere ez. Kantu on bat melodia on batek eta letra on batek egiten dute”. Eñaut Elorrietaren hitzak dira, eta abeslari gernikarrak badaki zeozer horretaz, berak egin baititu azken hamarkadan euskal musikan arrakasta gehien lortu duten abestietako batzuk. Kanta baten letra idaztearen prozesua luzea da eta, sukaldaritzan bezala, bakoitzak bere errezetak ditu. Harkaitz Canok hamaika letra idatzi ditu kolore guztiko talde eta abeslarirentzat. Bere ustez, “musikarien arteko ezberdintasunik handiena zera da: kanta konposatzerakoan, musikatik hasten ote den edo hitzetatik”. Gehienak, musikatik abiatzen dira, dio nobelagile donostiarrak. Bakarlari gisa zein Ken Zazpiko kide bezala, Eñaut Elorrietak beti jarraitzen du bide bera: “Behin esan nahi dudana zer den argi dudanean, hitz konkretuen bila hasten naiz, eta hitzen esanahiari begiratzeaz gain, hauen sonoritateari ere erreparatzen diot. Gero probak eta probak egiten ditut kantuaren barruan, gauza ezberdina baita letra batek idatzita funtzionatzea, edo errezitatuta edo kantatuta. Melodiaren intentsitateak eta dinamika, eta letrarenak doitzea ere kontutan hartzen dut”.
Kanta perfektuaren bila “Kantu bat, ongi ateratzen denean, emantzipatu den poema bat da, nolabait”, Harkaitz Canoren esanetan. Melodian ahokatzen duen letra egokia idazteko prozesua nolakoa den azaldu digute hainbat egilek KAROLINA ALMAGIA “Letraren sonoritatea, erritmoa eta melodia propioa irakurtzen asmatu behar da”, aipatu du Eñaut Elorrietak. “Mezua bezain inportantea da, niretzat, hitzen musikalitatea”, adierazi du bestetik Jabier Muguruzak. AINARA GARCIA/DAVID DE HARO/LANDER GARRO
Hitz egokiak topatzea ez da batere erraza, eta, horregatik, musikari batzuek idazleengana jotzen dute. Jabier Muguruzaren kasua da. Bere ibilbidearen hasieran, berak idazten zituen testuak, baina gero lan hori beste sortzaileen eskuetan utzi zuen. “Idazleak ni baino letragile hobeak dira, eta, gainera, beraiekiko identifikazioari esker, joan naiteke pixkana-pixkana nire mezu pertsonala marrazten”. Bidasoako abeslariarentzat, hitzen garrantzia ez dator “esanahiagatik bakarrik. Mezua bezain inportantea da, niretzat, hitzen musikalitatea eta hitzek sugeritzen dutena”. Muguruza idazle batengana joaten denean, batzuetan ideia bat ematen die, eta beste batzuetan “ideia arrastorik ere ez diet ematen (alferrik baita batzuekin horretan saiatzea)”. Hala ere, azken diskoetan “ez diet poema bat idazteko eskatzen, baizik eta kantu baterako letra bat; ez da gauza bera”. Bat dator horrekin Harkaitz Cano. “Kantuak ez dira zehazki poemak –nahiz eta salbuespenak badauden–. Kantuan hitzak biluziago daude. Kantu bateko hitzek ‘pisu atomiko’ txikiagoa dute, nolabait esateko. Halako arintasun eta sintesi ahal-
Larunbata, 2014ko irailaren 13a
Ortzadar //05
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
men handiago bat aurresuposatzen diet kantuei, printzipioz behintzat, poema bati baino. Errepikapenak justifikatuago daude, hitz naif bat ironiaz ahoska dezake kantariak edo alderantziz…”. MELODIEN ATMOSFERA Letra bat idazterakoan, bi eratako prozesuen artean ezberdintzen du Canok: “Musikatik abiatuta eta nolabaiteko neurri lotu batekin, edota kontrakoa: gai librean edo gaia emanda eta gero etorriko den melodiaren zain geratuz (intriga!)”. Lehengoa lotuagoa dela esaten du. “Askoz baldintzatuago zaude, melodiak jada atmosfera bat, gai bat edo tonu bat iradokitzen duelako (nahiz eta gero kantaria harritu egiten den batzuetan: Sehaska kanta bat egin duzula? Maitasun kantu bat zen eta!)”, ironiaz mintzatu da Twist-eko egilea. Lehen talde honen barruan, jarraitzen du Canok, “badira kantua xuxurlatuta bidaltzen dizutenak, “tarareoak” berak ere lagun dezake antzeko ehundura duten hitzak bilatzen, soinuetatik abiatzen esanahitik adina edo gehiago… Jolastiagoa da horrela, ludikoagoa”. Eta badago “ingeles asmatu batean abestuta bidaltzen duenik maketa, gero idazleak euskaraz jar dezan”. Berari gustatzen zaio lehen bide hau, “baldintza guztiekin, badu zerbait desafiotik”.
kasuan (Jabier Muguruza, kasu) askoz askatasun gehiago ematen dio. “Poema bat idaztearen antzekoagoa da. Poemak kantagarria izan behar du, hori bai… baldintza batzuk bete behar ditu”, dio Canok. Prozesu luze horretan laguntzen du “musikariaren unean uneko kezken berri izateak, diskoan ze adierazi nahi duen, eta kasu askotan musikaria laguna denez edo lagun bilakatzen denez kolaborazioaren poderioz, askoz ere modu estuagoan lan egin daiteke harekin… Garrantzitsua da kantuaren letra idazten duzun bitartean dagokion kantariaren ahotsean irudikatzea. Aktore jakin batentzat bakarrizketa bat idaztearen pareko zerbait”.
tratamenduari dagokionez...”. Beste batzuetan, musikariak argitaratutako poema bat musikatzeari ekiten dio. “Lehenik eta behin, testu ederra izan behar du, Gil de Viedmak zioen bezala, lehen helburuak beti estetikoa izan behar baitu. Gero, bat etorri behar du nire mundu-ikuskerarekin, musikalki funtzionatu, gauzak sugeritu, espiritu kritikoa eta sentsibilitatea aintzat hartu…”, azaltzen du Muguruzak. Baina gertatu izan zaio “poema bat izugarri gustatu eta ikaragarri kostatzea musika jartzea”. Dena den, “ekinez gero, azkenean lortu egiten duzu”.
Jabier Muguruzak, adibidez, idazle gehienekin urteak daramatza elkarlanean. “Harreman pertsonala ere badago, eta identifikazio handia, tematikari dagokionez, testuaren
MIKEL LABOA, MAISUA Kirmen Uribek betidanik ikusi du testu literario bat ezagutarazteko musikak duen potentziala. Bere ustez, euskal musikagintzan letrak zaintzeko tradizioa dago. “Mikel Laboa izan zen maisua horretan, nahiz eta letrak ez izan bereak. Musikariak jakin behar du aukeratzen, zeren, musikan, aukeratzea ia-ia idaztea bezala da, eta Mikel Laboak oso ondo hautatzen zituen beren letrak”. Idazle
“A ez dir bestiak poem a zehazk i ahalm ak. Si ntesi e n h aurre a supos ndiago b at kantu atzen d e i e i dio H ”, irizten t ar Cano kaitz k
Bigarren bidean, kantua egiteko letratik abiatzen diren kantarien
Eñaut Elorrieta Sarrionandia edota Benedettiren poemak musikatzen ausartu da. “Letraren sonoritatea, erritmoa eta melodia propioa irakurtzen asmatu behar da. Barrutik pasarazi behar duzu, gero berriro kanporatzeko, zeure egin. Ez da erraza asmatzea, baina lortzen denean, magia ikaragarria da, jaiotze bat bezalakoa”, dio Elorrietak.
ondarroarrak metodo ezberdinak erabili ditu kantak idazterakoan. Txikiegia, zaharregia agian-en kasuan, badaude kantak non berak idatzi zituen testuak Mikel Urdangarinek egindako melodien gainean, eta beste batzuk non berak idatzi zituen poemak eta gero Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek asmatu zuten melodia. “Baina, nire ustez, gure lanik hoberena Jainko txiki eta jostalari hura da, eta hor musika guztia testuen gainean egin da. Testuak oso landuak egon dira aldez aurretik, baina bazeukaten forma bat, aukera ematen zuena kanta bihurtzeko”. Horrek ez du esan nahi, ohartarazten du, metodo hobea denik hura; izan ere, berari
n Kirmedizioan rtzen : “Tra Uribe hitzak ja oinua ak .D jende n doinuei bat, zizkie da mugapizten ez ena ik. irudimhori baiz duen hori oso Eta gikoa ma ” da
izugarri gustatzen zaio musika baten gainean testua asmatzea. “Melodiak berak laguntzen dizu sortzen. Betidanik egin den zerbait da. Tradizioan bazeuden doinuak eta horiei jendeak hitzak jartzen zizkien. Doinua ez da muga bat, doinua da irudimena pizten duen hori. Eta hori oso magikoa da”. Izan ere, sentitzen duzuna islatzen lortzen duzunean, satisfakzioa ikaragarria da. Hori gertatu zitzaion Eñaut Elorrietari Hel nazazu eskutik letrarekin. “Pasatzen ari nintzen prozesu personalaren isla zen eta lagundu egin zidan”, gogoratzen du. Harkaitz Canok ere oso gustuko du kantak idaztea. “Ez daukat nire burua oso letragile ontzat, genero konplikatua dela uste dut, kanpotik begiratuta ez dirudien arren… baina ikaragarri gozatzen dut ahalegin bakoitzarekin. Aste honetan Pettik egin bezala, kantari batek kantu bat helarazten didan bakoitzean, zoriontsu egiten nau. Kantu bat, ongi ateratzen denean, emantzipatu den poema bat da, nolabait. Gainera, kantuak abantaila handi bat du hitz idatziarekiko: zerbait fisikoa dela, filtro arrazionalak gero datoz, baina lehenbizi belarritik sartzen da. Oso ederra da hori”.
Larunbata, 2014ko irailaren 13a
06 // Ortzadar
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
KMK lehiaketa
ADUR LARREA ETA PERNAN GOÑI KOMIKILARIAK ETA KMK LEHIAKETAREN IV. EDIZIOKO EPAIMAHAIA
Euskal komikigileen plaza Sinpletasuna bai, baina ez dadila hankamotz gelditu istorioa. Komikiaren berritasuna eta originaltasuna ongietorriak izango dira ere bai. Horiexek KMK sariketan aintzat hartuko dituzten irizpideetako batzuk
JULENE LARRAÑAGA
O O
RTZADAR eta Rekalde Aretoaren ekimenez antolatzen den KMK Komiki Lehiaketak bere laugarren edizioa du aurten. Aurreko urteetan legez, komikigile berriei euren lanak jendaurrean erakusteko aukera ematea da lehiaketaren xede nagusia, euskarazko sorkuntza bultzatzearekin batera. Aurten ere, Adur Larreak (Bilbo, 1982) eta Pernan Goñik (Oñati, 1968) osatuko dute epaimahaia. Sariketaren eta komikigintzaren inguruan hitz egin dute Ortzadarrekin bi komikilariek, aurtengo lanak baloratzen hasteko egun gutxiren faltan.
Berriro ere epaile lanetan arituko zarete KMK lehiaketan. Nolako esperientzia da hau zuentzat?
Kontuz epaimahaikidearen itzalarekin! PABLO VIÑAS
Goñi: Interesgarria da, baina ez pentsa, gogorra ere bai. Lehiaketetan lan asko atera behar izaten dira galtzaile bakar batek irabazteko, eta horrek pena ematen du askotan. Gure eskuetan dago erabakia eta, ondorioz, baita ardura ere. Dena den, oso gustora egiten dugun lana da.
Ze irizpide izaten dituzue kontutan lanak baloratzeko orduan? Larrea: Gehienez lau orrialdetan aurkeztu behar dira lanak, beraz, ezin dira ideia konplexuegiak landu espazio horretan. Hori horrela, sinpletasuna baloratzen dut eta baita istorioak hankamotz ez gelditzea ere. Irudien kontua, ordea, gustu personalen araberakoa da guztiz. Goñi: Noski, bakoitzak bere preferentziak ditu eta gauza desberdinak baloratzen ditu. Nik, pertsonalki, berritasuna asko estimatzen dut. Zeozer desberdina bilatzen dut, aurrez ikusi ez dudan zerbait izatea. Umorea ere gustatzen zait, baina gero eta gehia-
go baloratzen ditut gauza originalak.
Marrazkilari askok irudia lehenesten dute. Ze garrantzia ematen diozue hitzari? L: Egia da badela joera bat marrazkilari askoren artean ilustrazioari garrantzi osoa eskaintzekoa, gidoia bigarren plano batera alboratuz. Hala ere, komikia hitzen eta irudien arteko sinbiosia da eta bien arteko osagarritasun orekatua ezinbestekoa da. KMK lehiaketaren helburuetako bat euskarazko sorkuntza bultzatzea izaki,
hizkuntzari eta gidoiari garrantzia handia ematen diegu.
Alor desberdinak lantzen dituzue zuen egunerokoan. Zer pisu dauka komikigintzak zuen jardunean? L: Hainbat aldizkari, egunkari eta liburuentzako ilustrazioak eta komikiak egiten ditut, hori da nire zeregin nagusia. Horrez gain, kartelgintza edo ikus-entzunezko proiektuetarako animazioak eta grafismoak ere lantzen ditut. G: Nik 30 urte daramatzat komikigintzan baina alor honetatik urruntzen ari
Larunbata, 2014ko irailaren 13a
Ortzadar //07
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
KMK lehiaketa
BILBO
naiz. Balantze bat eginda, aitortu behar dut euskal komikigintzan leku bat egitea oso zaila egin zaidala. Jendeak komikigile moduan ezagutzen nau eta oraindik ere gustora egiten dudan lana da, baina benetan jendeak nire komikiak irakurtzen al ditu? Hor dago gakoa. Niretzat komikia komunikatzeko tresna bat da, eta komunikazio hori ematen ez bada, jakin behar da beste bide batzuk probatzen. Gainera, ondorengoei ere lekua utzi behar zaie.
Zer nolako eragina izan du teknologia berrien iraultzak zuen lanean? G: Azken urteotan asko aldatu da lan egiteko modua, batez ere bi alorretan. Alde batetik, dokumentatzea askoz errazagoa da orain. Garai batean tigre bat marraztu behar bazenuen, aldizkarietatik irudiak ebaki behar zenituen erreferentziak izateko. Gaur egun, Google-en milioika irudi daude klik bakar batean. Hori aurrerakuntza itzela izan da. Koloreztatzeko orduan ere aldaketa handia eman da, izan ere, duela bi hamarkada tenperak eta akuarelak erabiltzen genituen eta orain paleta grafikoak ditugu eskura. Gainera, egindako lan guztia hanka-sartze batengatik ez izorratzeko beldurra izaten genuen lehen. Orduan ez zegoen Ctrl+Z egiterik. L: Erraztasun tekniko ugari barneratu ditugu baina ideia onak sortzeko tresnarik ez da sortu oraindik zorionez. Teknika menperatzea ondo dago, baina ideia onak izatea beti izango da garrantzitsua. KMK lehiaketara aurkeztekotan dabiltzanei gomendio bat emango nieke: ideia lantzen denbora ematea.
Komikigintza bizi baldintza kaskarrekin lotu izan ohi da. Prekarietate ekonomikoa errea-
litate bat da sektore honetan? L: Egia da enkargu mordoa egin behar direla mundu honetan lekutxo bat egiteko. Oso marrazkilari gutxik lortzen dute komikietatik bizitzea eta ohikoa da hamaika proiektutan murgilduta dauden irudigileak topatzea: diseinu eta ilustrazio lanak, publizitate kanpainetarako irudiak, etab. Honetan ari garenok oso polibalenteak izaten gara normalean. G: Afizioa ofizio bihurtzea ez da batere erraza. Jauzi hori emateko nire jarduna izugarri dibertsifikatu behar izan dut. Komikigintzaz gain, animazioak, ikusentzunezkoetarako storyboard-ak, graphic recording direlakoak eta bestelakoak egin behar izaten ditut hilabete amaierara heltzeko. Gainera, luxurik gabeko bizimodua daramat. Justu-justu bizi naiz, baina bizi naiz. Nire aukera izan da horrela bizitzea. Marraztean, poztasuna eta lasaitasuna topatzen ditut eta sentimendu horrek asebetetzen nau.
Komikigile izateaz gain, komikizale ere baza- resgarriak daude. Tamalez, gurean komikirete? Zeintzuk dira zuen erreferenteak? gintza ez da behar bezala baloratzen. Euskal L: Betidanik irakurri izan ditut komikiak baina ez nuke esango komikizale sutsua naizenik. Komikigintzaren alorrean Estatu frantziarra beti izan da eredu bat. Hura paradisua da Estatu espainiarrarekin alderatuta eta egile inte-
Herrian, Asisko Urmeneta asko gustatzen zait eta Xabiroi aldizkarian ere oso lan fina egiten dutela uste dut. G: Garai batean ez, baina egun mangak erakartzen nau. Dena den, komikiak baino, telebistako serieak gehiago jarraitzen ditut orain.
1980ko hamarkada urrezko aroa izan zen komikigintzarentzat. Gaur egun osasuntsu al dago sektorea? L: Zaletasun aldetik, bai. Komiki irakurlea ez da oso ugaria baina bai oso fidela. Sortzaileei dagokienean, maila altuko lanak daude eta urtean zehar uzta on bat egoten da. KMK lehiaketan ere iaz biderkatu egin zen partaide kopurua orain dela bi urteko edizioarekin alderatuta. Hala ere, argitalpenen aldetik hankamotz dago kontua. Dena den, azken urteotan sumatu dut jarrera aldaketa bat eta aurrez komikirik argitaratzen ez zuten argitaletxe batzuk hasi dira komikiei tarte bat eskaintzen, albumak ateratzen, etab. G: Arazo nagusia da komikigintza izen gutxiren inguruan kontzentratzen ari dela. Jen-
KMK lehiaketaren partaideei gomendio bat: “Ideia lantzen denbora ematea”. PABLO VIÑAS deak Paco Rocaren edo super heroien komikiak nahi ditu, besterik ez. Autore konkretuak nabarmentzen ari dira, lanen gainetik. Garai batean inor ez zen horren mediatikoa, baina komikizaleek egile askoren lanak ezagutzen eta jarraitzen zituzten.
Euskarazko komikigintza ezagutzera emateko KMK bezalako lehiaketak lagungarri direla uste duzue? L: Zalantzarik gabe. Tamalez, komikien merkatua oso urria da, zer esanik ez euskarazkoa. Produkzioa bultzatzeko ezinbestekoak dira lehiaketak, baina arazoa betikoa da: lan hauekin gero zer egin? Pena bat da euskarazko komiki argitalpen berritzailerik ez izatea lan hauek plazaratzeko. G: Euskarazko komikigintzan ere ematen ari da kontzentrazio fenomeno hori. Egile gutxi daude oso ezagunak direnak eta dezente inork ezagutzen ez dituenak. Erdian apenas dago inor. Klase ertaina desagertu egin da komikigintzan. Hortaz, KMK bezalako sariketak egokiak izan daitezke hasiberriak edo ezagunak ez diren egileak motibatzeko.
Adi! Azken egunak KMK sariketan parte hartzeko!!!!
H
ilaren 21ean amaituko da KMK lehiaketara lanak aurkezteko epea. 1.500 euroko diru sariaz gain, Bilboko Rekalde Aretoak hartuko du irabazle eta aukeratuen lanekin osatutako erakusketa. Lehiaketaren inguruko informazioa, helbide honetan: http://www.deia.com/ortzadar/kmk.
08 // Ortzadar
azkena
Larunbata, 2014ko irailaren 13a
1944
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA
URTEgrafiak
Urte gaitza Txomin Peillen Idazlea
Lau urte baino gehiagoko nazien okupazioaren ostean, aliatuek Paris askatu zuten 1944an.
A A
ITAK aurreko urtean Europako mapa erosi zuen eta hartan ezkilimaz lotu banderatxoa ipintzen hasi, errusiarren frentea markatzeko. Ekainaren 6.ean aliatuak Normandian lurreratu eta aitak Frantziako mapa erosi zuen eta hartan jokoa izan zitzaigun bi semeei banderatxoak landatzea. Azkenean, aliatuak Parisera hurbiltzen zirela, aita gurea desagertu zen: Parisen askapena, bi haurrek amarekin bizitu genuen. Aita erresistentziako lagunekin administrazio lekuen okupatzen zebilen eta okupentzat janari bila. Hamar bat egunez ez zuen etxean lo egin. Laster, erresistentziak komunistek bultzaturik matxinada aldarrikatu zuen. Etxetik hurbil barrikada bat eraiki zen, gure etxeko gizonetarik inor ez, hamabi-hamalau urtetako komandoa antolatu genuen eta hondar zaku zenbait jaitsi, barrikada egiteko. Biharamunean, esan ziguten negoziatzen zela eta barrikadak kentzeko. Iluntzean, atarian geundela, bulebar erditan aleman Tigre tanke bat eta bi espaloietan blindatuak agertu ziren. Aitak bisita labur bat egin zigun, alemanei hartu Mauser bat eskuan, izerditan, eta borrokara itzuli zen. Lurpeko sotoetara jaitsi ginen alemanek
Paris zartarazi eta erre nahi zutelako. Gero, jakin genuen Von Choltitzek Hitlerri ukatu ziola Parisen erretzea eta errenditu. Frantses blindatuak zetozela jakin. Amak galdetu tanke gidari bati nongoa zen: hark Mauleko. Eüskalduna? Ez, espainola. Lehen laurehun gizon horietan sartu zirenetan ehun bat espainol errepublikar baziren. Biharamunean, gure etxetik hurbil, alemanek isilarazi katedraleko bordonak askatasuna ordu betez jo zuen, agorrilaren 25.a zen. Gau berean, sirenak deiadarka jo eta hiru aleman hegazkin agertu paristarrek edanaz opa ez zezaten ardo merkatuaren bonbardatzera etorriak. Bonba su-emailea gure patiora erori eta hondarrarekin ito zen. Gure etxetik hurbil Ardo Merkatua sutan zegoen. Amak maleta hartu, anaia biok poltsa bana eta ihesi. Alarma bukatu eta etxera.
“
Etxetik hurbil barrikada bat eraiki zen, gizonik ez, 12-14 urtetako ‘komandoa’ antolatu genuen eta hondar zaku zenbait jaitsi”
Faxista kolaboratzaileak epaiarekin edo epairik gabe fusilatu zituzten. Behin, teilatuetako tiratzailea, kalean hiltzen ikusi genuen. Azkenean aita etxera itzuli zitzaigun, Mauserarekin. Amaren etxondoko premua Monte Cassinoko guduan zauritua Parisera etorri eta abisatu behar ukan nuen haren anaia gazteena, mendian espainol errepublikarrek abandonatu armak biltzean mina bat zartarazi eta 20 urteekin hil zela. Hamabi urterekin Lycée Henri IVean sartu: hiru asteren buruan gaixotu. Gose gorriak eta janari txarrek argaldua, negu osoa ospitalean eman nuen eta hor azkenean ongi jan.