Ortzadar131214

Page 1

. a 1rte8urren

ortzadar u

larunbata, 2014ko abenduaren 13a. 381 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

JOSE LUIS OTAMENDI “Saltzeko ez dauzkan sentimenduak aldarrikatu ditu “Kapital publikoa” liburuan -- 4-5. orrialdeak --

SUSTRAI COLINA “Izan nahi duen bertsolariaren bila” bidean darrai Xilabako txapeldunak -- 2. orrialdea --

deia.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko abenduaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA

bertsolaritza

URRUÑA

“Garaia iritsi da nik nahi dudan bertsolari hori izateko” JULENE LARRAÑAGA

Bertsolaria izatea zer den aspalditik dakien arren, etapa berri batean da Sustrai Colina (Urruña, Lapurdi, 1982). Inoiz baino askeago, bere barruan arakatzen ari da, “izan nahi duen bertsolaria eraikitzen”.

X X

ILABAKO txapel beltz preziatua jantzi zuenetik hilabete igarota, txapelketek suposatzen duten “tentsioa eta zalaparta” alboratu dituela dio Sustrai Colinak, baina oraindik ez omen du lorturikoa “guztiz asimilatu”. “Horretaz benetan jabetzeko denbora beharko dut”, aitortu du. Hala ere, ezin du ukatu txapelak “poz intimo handia” ekarri dionik. Ezta garaipenak “momentu onean” harrapatu duenik ere, berak dioen moduan, “aurrera begira, mapa eta iparrorratza eskuan dituela”. Txapelketan, bertsolari moduan “inoiz baino libreago” sentitu zela dio urruñarrak. Gainera, “txapela lortzean ez itsutu izanak” asko lagundu diolakoan da. “Uste dut biziki inportantea dela ez itsutzea helburu bakar batekin. Nire kasuan, ez nuen nahi txapelketaren arrakasta edo porrot sentipena txapela lortzera edo ez lortzera mugatzea. Nire burua asko mugatzea eta nigan presio izugarria jartzea litzateke hori. Izan ere, helburua zure esku ez dagoen zerbaitetan markatzea, nekagarria ez ezik, arriskutsua ere bada”.

Urruña eta Iruñea artean bizi da egungo Xilabako txapelduna. MIKEL SAIZ tzera eta aurrera begira zer aldatu edo indartu nahi dudan erabakitzera eraman nau”. Hala, berezko ezaugarriei uko egin gabe, pertsona bezala dituen bestelako ezaugarri batzuk bertsotan agertu ez dituenaren sentipena du Colinak. “Adibidez, pelikuletatik, diskoetatik eta liburuetatik zer gustatzen zaidan begira jarri, eta ezaugarri komun batzuk ageri zaizkidala ikusten dut, bada zergatik ez horiek bertsotara ekarri?”, egin du gogoeta.

Txapelketa bat baino gehiago bizkar gainean daramatzaten bertsolariek, Colinak berak kasu, “zenbait inertziatan erortzeko arriskua” izan dezaketela ikusten du, “epailearentzat kantatzea edo bertsoera konkretu batean aritzeak mesede egiten duela pentsatzea, esaterako. Horrek, presioa areagotzeaz gain, norberak egin nahi duenetik urruntzen du bertsolaria. Oholtzara igotzen zarenean garrantzitsua da egin nahi duzun hori egiteko askatasuna sentitzea. Nire kasuan –gehitu du–, neure buruari txapela irabazteko zer egin behar nuen galdetzeari utzi nionean askatu naiz”.

Urteen poderioz, inertziak ematea normala dela uste du eta, horrek, agian, estereotipo jakin batzuetara eraman dutela dio. “Heltzen da momentu bat non badakizun zein diren zutaz estimatzen diren ezaugarriak, zer espero den zutaz eta zuk ere hori baliatzen duzun. Gurpil zoro horretan egoteaz aspertuta senti zaitezke. Konturatzen zara zuri dagokizula hori bakarrik ez zarela erakustea, orain arte erakutsi ez duzun hori erakustea, horrek egingo nauelako, nire kasuan, bertsolari hobe. Esan daiteke, pintore baten moduan, nire kolore paleta aberastu nahi dudala”, azaldu du.

FASE BERRI BATEAN Bertsolaria izatea zer den aspalditik dakien arren, etapa berri batean da bertsolari urruñarra, non lanean ari den “izan nahi duen bertsolari hori izateko”, jakinarazi du. “Nire bizitza pertsonalean gauzak erabakitzen ari naiz, eta prozesu horrek orain arte izan naizena balora-

PLAZARA BEGIRA Txapelak une egokian harrapatu duela uste du Colinak “ibilbide bat eta segurtasun bat” duela sentitzen duelako. “Era berean, badakit txapelak ez didala bizitza aldatuko –dio–, eta horrek asko lasaitzen nau. Horrez gain, momentu onean harrapatu nau

aurrera begira nagoelako une honetan. Badut kontzientzia ari naizela garatzen garatu nahi dudan zerbait”, iritzi dio. Dena den, ibilbide horretan, txapelketara begirako lanketan baino, “plazara begirako lanketan, bertsotara begirakoan” ari dela dio.

“Bertsolariaren terreno naturala plaza da, nire kasuan bai behintzat. Ni plazak Txapelketa atzean, plazaz plaza gogoeraman nau txapelera, tsu ari da orain urruñarra. “Plazak ematen dizu gauzak probatzeko beste askaeta ez txapelak tasun bat, jarrera askeago batean egoteko plazara” aukera. Nik argi daukat bertsolariaren terre-

“Heltzen da une bat non badakizun zer den zutaz espero dena, zutaz estimatzen dena, eta norberak ere hori baliatzen du; gurpil zoro bat da”

no naturala plaza dela, nirea behintzat bai. Ni plazak eraman nau txapelera, eta ez txapelak plazara. Dena den, lanketa konstantea eskatzen duen ibilbidea da hau, eta argi daukat nahi dudan bertsolaria izateko bideak ez duela etenik”. Txapela ahalik eta modu naturalenean darama Colinak, eta horrela izatea espero du aurrera begira ere. “Nire ibilbidean ahal bezain naturalen txertatu nahi nuke, ez baitut txapela tatuatua eramateko asmorik”. Zentzu horretan, aurrera begira, Xilabako txapelduna baino, Sustrai izaten jarraitzea nahiago du: “Sustrai nintzelako deitzen zidaten orain arte, eta hori pribilegio handi bat da bertsolari batentzat. Uste dut hemendik aurrera deituko didanak ere ez didala deituko txapelduna naizelako, Sustrai naizelako baizik”.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazioa: Julene Larrañaga

Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar //03

Larunbata, 2014ko abenduaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Fikzioa

Ni-aren literaturaz

JJ

UAN Luis Zabala kazetari eta lagunak galdetegi bat bidali dit, aspaldi honetan literaturan autofikzioak, alter egoek eta kronika autobiografikoek daukaten goraldia dela-eta. Ez daukat iritzi argirik gaiaz, ideia lauso batzuk besterik ez, baina, ideiak ordenatzeko modu onenetakoa idatziz jartzea izaten denez, horretan saiatuko naiz. Batetik, iruditzen zait sorkuntzaren gunea garai batean sorkaria izaten zela, emaitza alegia, eta sortzailearen figura gero eta pisu handiagoa hartzen joan dela, denboran zehar. Oso atzera joz, Erdi Aroan ia inoiz ez zen aipatzen autorea, inprimategiak zabaldu zuen ohitura hori; Erromantizismoak artistaren mitoa finkatu zuen nolabait, eta gure aroan postmodernitateak jarri zuen fokuaren argia harengan: Warhol gogora liteke arte plastikoetan, rock izarrak musikan… Literaturan beranduago iritsi da aldaketa hori, eta modu apalagoan gainera (adibidez, nekezago agertzen dira idazleen bizitza pribatuko kontuak komunikabideetan beste arlo batzueta-

1. Black is beltza F. Muguruza, H. Cano. Talka Record.

2. Enda Lur haien isla agertzea. Poetak zuzenean egin ohi du, lehen pertsonan eta disimulurik gabe (gogoratu Aresti, urrutira joan gabe); nobelistek, berek asmatutako pertsonaien bitartez egin ohi dute sarri, aspalditik gainera.

ko artistenak baino), baina bide berean goazela esango nuke, eta mundu osoko joerarekin bat egiten duela gureak. Idazlearen garrantzi gorakorra da bat, eta liburuetan idazlea bera agertzea beste bat. Hau ere ez da inola ere berria. Autobiografia, aitortza eta memorien generoak duela ia 2000 urte abiatu ziren, Marko Aurelio edo San Agustinekin; euskaraz, berriz, oraintsu arte gutxitxo landu ditugula esango nuke, inguruko kulturetan baino nabarmen gutxiago. Lotsatiagoak garelako? Gutxi publikatzen den herrian esateko kontu garrantzitsuagoak zeudelako? Ez daukat erantzun garbirik, baina, onerako zein txarrerako, herabetasun hori gainditua dugula dirudi, eta apalkeria/tasun handirik gabe jarduten dugula geure buruaz, bai liburuetan, bai gaurko herriko plaza bihurturiko sare sozialetan. Zuzeneko autobiografiatik aparte ere, sortzailea bere barruko kezka, min, nahi eta ezinetatik elikatu ohi da, eta, hortaz, ez da harritzekoa bere idazlanetan

Azkenaldiko moda autofikzioa da: idazleak bere buruaz idaztea fikzioaren tresnak erabiliz, eta errealitatearen eta asmaturikoaren mugak argitu gabe

Azkenaldiko berrikuntza autofikzioa deitzen zaion hori litzateke: idazleak bere buruaz idaztea, fikzioaren tresnak erabiliz, batetik, eta errealitatearen eta asmatuaren mugak zein diren argitu gabe, bestetik. Batzuek, gure garaiko artearen ekarpen berri eta onuragarritzat daukate, XXI. mendean literatura berritzeko modutzat; beste batzuentzat, berriz, egozentrismo autokonplazientearen eta esateko ezer ez esatearen ondorio nahasgarri bat da, literaturarentzat arriskutsua. Eta zer uste dut nik? Ba, hasieran esan dudan bezala, ez dut iritzi garbirik. Argi ikusten dut moda bat dela, agian iragankorra, baina artean ia dena doa modaka, eta ez daukat zalantzarik oso lan eder eta hunkigarriak ari direla sortzen joera horri segika. Beraz, irakurtzen eta gozatzen jarraitzeko prest.

KOLDO ORUE OSEGUERAREN BEGIRADA (Bilbo, 1969)

Ikus: www.koldoorue.com

Toti Martinez de Lezea. Erein.

3. Nevadako egunak Bernardo Atxaga. Pamiela.

Ez Fikzioa 1. Euskararen isobarak Pako Aristi. Erein.

2. Memoriak (Mikel Laboa) Marisol Bastida. Elkar.

3. Euskal Herria Hektor Ortega, Alberto Muro. Sua. ITURRIA: Elkar.

ERAKUSLEIHOA HAUR LITERATURA

‘Mundua baloi batean’ Patxi Zubizarreta, Elena Odriozola (ilus) Elkar. Xaguxar Bilduma. 88 orr. 12,50 euro.

Edertasunez eta jolasez gainezka Nikolas eta Kepa aurrez aurre daude. Nikolasek Kepari gola sartu nahi dio, besteak beste “karramarro” eta “kakanarru” deitzen diolako. Gola sartu nahian, Nikolas atzeraka ibiltzen hasiko da, eta, atzera joatean, oso bidaia luzea eta arriskutsua egingo du, ia barregarri geratzeraino. Mikel Zarate haur literaturako saria irabazi du lan honekin Patxi Zubizarretak. HAUR LITERATURA

‘Ipurtargien herrian’ Ramon Olasagasti, Mikel Valverde (ilus). Elkar. Xaguxar Bilduma. 64 orr. 10,70 euro.

Euskal Herriko parajeak ezagutzen Erreka ondoko etxe gurpildun batean bizi da Lur. Herrian apenas dakite ezer gehiago hari buruz. Askok sorgintzat daukate, orain agertu, orain desagertu egiten delako. Intza, Lizar, Ibai, Elur eta Itsaso, San Joan sua egiteko sastrakak bilatzen ari direla, bere etxera hurbilduko dira. Bere amonaren eskutik, bidaia zoragarri bat egingo dute etxe gurpildunean.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko abenduaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Saltzeko ez diren sentimentuak Egoera sozio-politikoari, inguruko pertsonei eta bere buruari buruzko gogoetak batu ditu Jose Luis Otamendik ‘Kapital Publikoa’ lanean Otamendik oraintsu aurkeztu du lan berria eta errezitaldiekin ari da orain. RUBEN PLAZA

DABI PIEDRA

JD

enbora luzea zeraman Jose Luis Otamendik (Azpeitia, 1959) libururik argitaratu gabe, 2007tik, hain zuzen. Tarte horretan ez dio idazteari utzi, ordea, eta bere koadernoetan bildu dituen gogoetak, barru-barrutik paperera atera dituen sentimenduak, sailkatu, taxutu eta 45 olerkiz osatutako liburuan plazaratu ditu, Susa argitaletxearen eskutik. Dena irensten duen kapital gosetiaren aurrean, kapital publikoa, saltzeko ez dauzkan sentimentuak aldarrikatzen ditu Otamendik, itxaropenerako ahalegin batean.

Idazleak onartzen du Kapital publikoa izenburu bitxi samarra izan litekeela poema liburu baterako. “Saiakera baterako aproposagoa dirudi, baina ‘kapital’ hitza izenburura eraman dut, jokoa ematen duen kontzeptua delako”. Gaur egun, kapitala ekonomiarekin eta boterearekin lotzen

dugu, baina Otamendik beste ikuspegi bat hartu du, hitzaren zentzu guztiak kontuan hartuta. “Kapitala da denona den hori, eskura jartzen zaiguna eta denon ardura dena; izan daiteke dirua, baina baita oroimena ere, edo lotsa edo duintasun galarazia”. Era berean, kapitalismoa bada “gurpil astun bat, jendea ezer gabe uzteko prest dagoena”. Izan ere, Otamendik kontrasteak ditu gustuko, “liburu honetan, publikoa edo agerikoa denaz, kapital publikoaz idatzi dut, baina neure begiz kontatua, badu alderdi intimo bat”. OROIMEN AUTOKRITIKOA Kapital publikoa liburuko 45 olerkiak hiru atal nagusitan banatuta daude. Orrietan aurrera egin ahala, sentimentu gero eta pertsonalagoak agertzen ditu autoreak, gizarte eta politikaren inguruko gogoetetatik hasita, bere barneko bizipen eta hausnarketetarako bidaia da. Hala, lehenengo zatian, giro politiko eta sozialari buruzko


Ortzadar //05

Larunbata, 2014ko abenduaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

AZPEITIA

“ “ “

Izenburuak saiakera baterako aproposagoa dirudien arren, ‘kapital’ hitza erabili dut jokoa ematen duen kontzeptua delako

Liburuan publikoa edo agerikoa denaz, kapital publikoaz idatzi dut, baina neure begiz kontatua, badu alderdi intimo bat

Zazpi edo zortzi urteotan asko ibili naiz apunteak hartzen, batez ere goizez, gosariarekin batera, lasaitasun hori baliatuta

du idazleak. “Munduan “Oroitzen ditugu eta jende artean hildakoak, galtzeko aldarria gurekin ez dauden pertsoegin dut eta, aldi nak eta orain berean, etorkizunari ez gauden lekuak, zer egin begiratzeko adorea dezakegu elkaeman nahi izan rrekin?”. Hausnardut” ketak leku zabala du

gogoetak dira ardatza, “aurreko liburua idatzi nuenetik hona, gauzak nola aldatu diren aztertu dut, neure ikuspegitik”, dio Otamendik. Bake hotza izenburua jarri dio atal horri. “Gerra Hotzean bezala, bake gisako batean gaude orain, baina ez da erabateko bakea”. Atal horretako olerkietan, batik bat, gauden egoerara heltzeko zer bizipen izan ditugun islatu du, “oroitze autokritikoa da nolabait, memoria ageri da hemen, baina nik memoria bihotzerrez bizi dut”. Bigarren atalean, Jendea oinez izenburukoan, inguruko adiskideak eta gaur eguneko garaiak jorratu ditu Otamendik. “Gauden plaza honetaraino nola iritsi garen eta orain zer egin behar ote dugun, galdera asko egiten ditut”, azaldu

atal horretan, baina badago elkar hartu, aurrera begiratu eta etorkizuna eraikitzeko deia ere: “Herren asko ditu aldi honek, baina itxaropenari zirrikitua zabaldu nahi diot”. Liburuko hirugarren zatia da intimoena, “fokua gertuago jarri dut hemen”, dio Otamendik. Gosaria eta legea izenburu iradokitzailea ipini dio Kapital publikoa bururatzen duen atalari. “Zalantzarik gabe, nire poesia pertsonalenak dira, atal intimoa da”. Autorearen barru-barruko kezkak, betiko buruhausteak, “ikuspegi etxekoa-

go” batetik landu ditu. “Maitasuna, adiskidetasuna, laneko gorabeherak eta gisakoak nabarmenago ageri dira”, dio idazleak, “hemen bai, argi eta garbi azaltzen da zein den gure kapitala, saltzeko ez daukagun hori”. Autoreak bere buruaz egiten du hausnarketa, bere egunerokoaz dihardu eta etorkizunak zer ekarriko ote dion aurreikusten ahalegintzen da. Bukaerako olerkietan, aldarrikapen bat plazaratu du Jose Luis Otamendik, Gosaria eta legea atalaren ondorioa baino gehiago, liburu osoa biribiltzeko balio duena: “Munduan eta jende artean galtzeko aldarria egiten dut, aldi berean etorkizunari begiratzeko adorea eman nahi diot neure buruari edo nahi duenari; nahi duenak har beza gogoeta hori beretzat”. GALBAHEA PASATZEN Jose Luis Otamendik azaldu du asko idazten duela, alegia, 2007tik beste

Galizako lagunak gogoan

K

apital publikoa liburuan, euskarazko olerkien artean, bada galizieraz idatzitako bat, Acontécenos a miudo izenekoa. “Nik euskaraz idatzi nuen eta lagun batzuei esker itzuli nuen galegora”, azaldu du Otamendik. “Adiskidetasun historia ederra badut Galizako zenbait pertsonarekin baina, zoritxarrez, azken boladan horietako batzuk hil egin dira, eta hara egin ditudan azkeneko bidaiak hiletetara joateko izan dira”. Lagun haiek gogoan idatzi du olerki hori. Manuel Sotori eskaini dio, “kultur eragile ezaguna zen Galizian eta lagun mina nuen”. Orain dela bi urte hil zen Soto eta Otamendik lekua egin dio liburuan.

libururik argitaratu ez duen arren, ez dela geldi egon. “Zazpi edo zortzi urteotan asko ibili naiz apunteak hartzen, batez ere goizez, gosariarekin batera, lasaitasun momentu hori baliatuta”. Gosaria eta legea atalaren izenburua, neurri batean, goizean goizeko une intimo horietatik hartua da. “Hainbat kaiera metatzen joan naiz eta orain dela bi urte inguru material hori guztia garbitzen eta taxutzen hasi nintzen, era kontzienteagoan”. Beraz, Kapital publikoa liburuaren ernamuina izan da urteotan metatutako material guztia, baina galbahe lan sakona egin behar izan du Otamendik: “Egitura bat eman nahi izan diot lan guztiari, adierazi nahi dudanarekin bat datozen ezpalak aurkitzen eta multzokatzen aritu naiz”. Azkenean, 45 poemako liburua atera du hortik, hiru atal nagusitan banatua. Olerki asko liburutik kanpora utzi ditu Otamendik, baina ez du uste inoiz erabiliko dituenik. Baztertutako poemak ez ditu hurrengo liburuetarako gordetzen eta, oraingoan ere, hurrengo proiektuari ekiten dionean, hutsetik hasiko dela dio. “Material asko gelditu zait, baina hori “errefusaren karpetan’ uzten dut gordeta eta, normalean, ez naiz poema horietara gehiago bueltatzen”. Hala ere, erabaki horrek badu salbuespena, errezitaldiei esker. Asteotan, Otamendi hainbat herri eta hiritan ari da poesia-errezitaldien bidez Kapital publikoa aurkezten. Liburuko piezak ez ezik, argitaratu gabe geratu diren beste batzuk ere errezitatzen ditu noizean behin. Idazleak azaldu duenez, “ikusten badut liburuan ez dagoen olerkiren batek baduela lekua errezitaldiak hartu duen norabidean, hura ere sartzen saiatzen naiz”. Hala, bere emanaldietara doazen zaleek saritxoa lortzen dute, “ni entzutera etorri den jendea da, uste dut ondo dagoela liburuan aurkituko ez duten zerbait ere ematea, gehigarri bat”. Jaioterrian, Azpeitian, eman zuen aurreneko errezitaldia eta, Durangoko Azokako ezinbesteko hitzorduaren ondoren, urtarriletik aurrera beste emanaldi batzuk ere baditu aurreikusita, adibidez Larrabetzun eta Errenterian. Liburu mehea, arina da Kapital publikoa . Jose Luis Otamendik zuzen eta zorrotz bota ditu ideiak, edonork ulertzeko moduan. Tentuz irakurriz gero, ordea, iraganaren oroimen kritikoa, orainari begiratzeko asmo sendoa eta bizitzari aurre egiteko aldarrikapena bizi-bizi somatuko ditu irakurleak. Autoreak garbi uzten du zer den saltzeko ez daukana, zer den, bere ikuspegi intimoenetik, denona behar lukeen kapital publikoa.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko abenduaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

Sormanoko ‘oinazeodromoa’ Txirrindularitzaren monumentu bitxia, benetako infernua da Sormanoko horma ikusgarria nibela handiagoa da, noski. Bihurgune oso itxi batean, elkarri itsatsita daude 1013, 1014, 1015 eta 1016 metroak: %25eko aldapa dago hemen, bizikletaz oso jende gutxik igo dezakeena. Hortxe bertan kokatzen da Sormanoko argazki ezagunenetako bat, zuri-beltzean, 1960koa: Imerio Massignan, ipurdia zelatik altxatuta eta burua ia heldulekuraino makurtuta, historiako lehen igoera egiten. Asfaltoan 1960, 1961 eta 1962an hamar ziklista azkarrenek egindako denborak ere pintatu dituzte: Massignanek 10 minutu eta 9 segundo behar izan zituen Sormanoko horma igotzeko, Daems belgikarrak 10 minutu eta 29 segundu, baina bigarren honek irabazi zuen urte hartako Lonbardiako Giroa. 1961ean mantsoago igo ziren: Pambiancok 11 minutu eta 20 segundu, eta Massignanek 11 minutu eta 23 segundu.

ANDER IZAGIRRE (@anderiza)

G G

HISALLOKO santutegia Italiako zikloturista askoren jomuga da, mendate hartan txirrindularien Ama Birjina babeslea dagoelako, eta elizatxoaren hormetan Coppi, Bartali eta hainbat txapeldunen bizikletak, magliak eta bestelako erlikiak zintzilikatu dituztelako. Baina Santiagora iristen diren erromes askok bidea Finisterreraino luzatzen duten bezala, ziklistek ere Ghisallotik harago beste santutegi laiko bat bilatzen dute: Sormanoko horma ikaragarria. Ziklistek oinazea pasatzeko asmo bakarrarekin ebakitako bidea. Vicenzo Torriani lasterketa antolatzailearen ideia maltzur bat izan zen. Lonbardiako Giroaren ibilbidea gogortzeko asmoz, Ghisalloren ondoren beste igoera bat bilatu nahi zuen. Eta Sormano herritik basoan gora abiatzen zen bidexka bat aurkitu zuen, Corno di Sormano auzora igotzeko: 820 metrotik, 1.124ra. Bazegoen errepide bat bi gune horiek bihurgunez bihurgune lotzen zituena, 4 kilometrokoa, errepide arrunta. Baina Torrianiren bidexka zuzen zihoan mendian gora, 1,9 kilometro besterik ez zituen behar 304 metroko desnibela osatzeko: bataz besteko aldapa %16koa zen, tokirik pikoenean %27koa. Alegia: astakeria galanta, bizikletaz igotzeko. Angelo Testori ingeniariak zuzendu zituen bidea asfaltatzeko eta egokitzeko lanak.

Eta 1962an nabarmen azkarrago: Baldinik 9 minutu eta 24 segundu. Baina protestak piztu ziren. Gogorregia zen Sormano, ziklista askok oinez igotzen zuten, beste batzuk ikusleen bultzadei esker aurreratzen ziren bitartean… Asfaltoan txirrindulari ezagunen esaldiak ere letra larriz pintatu dituzte, igoera honen ankerkeria azpimarratzen dutenak. Besteak beste, Baldinirena: “Ezin dut ulertu Torrianik zergatik bilatu duen halako berrikuntza bat. Badakit Ghisalloko igoerak ez zuela agian hautaketa handirik egiten, baina uste dut neurriz kanpokoa izan dela erabakia. Igoera hau ikaragarria da, bizikletaz egiteko ezinezkoa”. Baldinik beste hitz batzuk ere esan zizkion Torrianiri, asfaltoan pintatuta ez daudenak: “Zaletu asko dauzkan ziklistak bultzada asko jasotzen ditu Sormanon… eta nik zaletu asko dauzkat”. Azkenean, hiru urteko esperimentuaren ondoren, horma ibilbidetik kendu zuten.

“50 urtez ahaztuta gelditu zen (...) Baina italiarrek mitoekin elikatzen dute ziklismoa eta, 2012an, Lonbardiako Giroa bertatik pasatu zen

Gaur egun langa batek autoei bidea ixten die. Hartara, zikloturistak kezkarik gabe bihurritu daitezke bizikleta gainean, bazter batetik bestera sigi-sagak egiten, agoniazko igoeran. -Ezinezkoa da! –esan du purrustadaka berrogei urte inguruko ziklista batek, hankak lehertu zaizkionean eta oina lurrean jarri duenean, arnasestuka. -Lasai, Poulidor ere oinez igo zen! –esan diogu. Berriz ere abiatzen saiatu denean, bultza egin behar izan diogu, ezinezkoa baita aldaparen erdian martxari ekitea. Asfaltoan altitudearen markak margotu dituzte, metroz metro: 852, 853, 854… Zenbakiak oso jarraian daudenean, des-

Goian, Sormanoko argazki ezagunena; lerroon gainean, esaldiak asfaltoan. A.IZAGIRRE

Berrogeita hamar urtez ahaztuta gelditu zen, pixkanaka higatuta, sasiak janda. Baina italiarrek mitoekin elikatzen dute txirrindularitza eta, 2012an, zaletuen kanpaina ozen baten ondoren, Lonbardiako Giroa Sormanotik berriz pasatzea lortu zuten. Romain Bardet eta Purito Rodriguez izan ziren azkarrenak, 9 minutu eta 2 segunduko denborarekin. Lasterketaren aurretik, bidea berriz asfaltatu, altitudea metroz metro zehaztu eta antzinako txirrindularien esaldi mitikoak pintatu zituzten. Autoek ezin dute pasa eta hor dago Sormanoko horma, bakardadean, isilik, txirrindularitzaren monumentu bitxi.


Ortzadar //07

Larunbata, 2014ko abenduaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

historia

I. MUNDU GERRA, EUSKARAZ

SARRASKI HANDIA (VI)

A

EDORTA JIMENEZ

PAIZAK gudara badoaz, Jean Elissalde Zerbitzari eta Jean Saint-Pierre Anxuberro, kasurako, zertan ez poetak? Edo poeta izan barik hara joan diren batzuk, zertan ez dira handik poeta itzuliko? Horrela bada, luzea da Sarraski Handian izan ziren poeten zerrenda, luzea denez. T. S. Eliot ez zen Sarraskira joan. Sortzez estatubatuarra, estatu neutraleko herritarra zen. Nahiz eta ordurako Ingalaterran bizi. Hark arrastoa utzi zionetz, zalantzarik ez. Ezinbestez. Hari zein haren belaunaldiari, Post-War Generation (Gerraondokoa) deritzonari.

Herioa Isila

batzuk utziz, joan, joan eta joan gibelat bizpahirur egunez, beldurra zamari eta goseegarriak bideko lagun. Pipatzeko belhar miko bat ukhan baginu bederen!” Tabakoaren horregatik ez ezik beste arrazoi askorengatik ere, Hezur gabeko hilak eleberria eta Jean Elissalderen LVII.a Gerlan elkarri alderatzea, horra ariketa aberasgarria. Alderaketaren ondorioetako bi argi ditut. Bata, Jean Etxegoien ez dela Zerbitzarik erakusten digun euskaldun zintzo frantses abertzalea. Ezta hurrik eman ere. Are, gorrotoa dio sorterriari, aitari, euskalduna den orori. Eleberrian aurrera egin ahala horren gailurra ikusiko dugu, etxartera etorri den beste euskaldun horri ematen dion tratuan ikusi ere. Bestetik, Jean Etxegoienek Célineren Bidaiako Bardamu anarkistaren eraginik baduela esango nuke. Hori, baina, Jean Etxagoienen hurrengo agerraldian berretsi ahal izango du Montoiaren irakurleak, alegia, Blackout izenekoan.

Xabier Montoiak T. S. Elioten aipua dakar Hezur gabeko hilak (Susa, 1999) eleberriaren atarira: “I think we are in rat’s alley / where the dead men lost their bones.” (The Waste Land). “Pentsatzen dut arratoien etxartean gaudela / Hilek beren hezurrak galdu zituztenekoan”, euskaraz Gabriel Arestik, Joseba Sarrionandiak eta Jon Juaristik sinaturik argitaratu zen T.S. Eliot euskaraz (Hordago, 1983) hartan ageri den legez emanda.

Ostera ere Hezur gabeko hilak eleberrira itzulita, Jean eta David pertsonaiek, heuron etxartekideek bezala, azkena izango omen den erasoaldiaren zain bizirauten dute. Horretan, Herioak dakizkien bideetako jakin bati diote batik bat beldurra. Gasari. Horra Herioa Isila. Zaratarik gabe etorri ohi dena. Ikusezina dena gainera. Bada, noski, balaren baten edo gehiagoren arriskua ere. Lagun bala izan, etsai bala izan, gaixook!

Hezur gabeko hilak. Nekez eman zitekeen titulu hoberik berez ere horren ederra den liburuari. Literaturaren aldetik diot ederra. Zeren ikusi baititugu, barra-barra ikusi ere, Sarraskian hil zirenen irudiak. Dokumentarietan eta. Eta horixe iritzi diegu gorpu asko eta askori: hezur gabeko gizakienak.

Lau urtez arratoien etxarteetan egunero biziraun guran. Eta egunerokotasun horretan ez dago Elissalderen kroniketan edota Jean Barbierren fikzioan islatu gura den errekako kideen arteko lagun-giro hori, ezta inondik ere. Ez frantsez armadan eta ez Sarraskian parte izan ziren besteetan maite zuten elkar soldaduek eta ofizialek. Izan ere, zenbat eta handiagoa izan batzuen eta besteen arteko hierarkiazko aldea, orduan eta hurrunago maitasuna. Horren lekuko dira Xveik soldadu onaren abenturak, bestek beste.

Tituluaren ostean, Elioten aipua azter genezake. Zer ote diren “rat’s alley” horiek, euskaraz -ez dakit nik oso zuzen emanda-, “arratoien etxarteak” legez eman zaizkigunak alegia. “Errekak” dira horiek, horra zentzuzko erantzuna. Etxarte horietan dira, karraskariekin batera, gizakumeak. Etxarteotan sinbiosi politera iritsi dira ugaztun multzo biak, jaun eta jabe dabiltzanak horietako txikienak badira ere. Galde egin bestela Jean Etxegoien, eleberriko protagonista bietako euskaldunari. Edo ostantzean horren lagun-edo David Mandel izenekoari. Biak ere biak bizia etxarte horretan ez galtzeko ahaleginean dira. Eleberriaren hasieran diotenez, hiru urte dira gerra amaitzekotan dela. Eta hara! Erasora jo behar. Gauez, ohi bezala. Laino artean. Herioaren bila. Hura nagitu ez dadin edo loak har ez dezan norbera joanda haren galdez. Etxarteak dira errekak. Hori horrela dela sinisteko ez da besterik behar zera jakitea baino, badela etxarteotan ospitalea, badela postetxea, badela kartzela, badela jatetxea eta badela beste zernahi. Tarteka-tarteka, baita putetxea ere. Jean Etxegoienek eta David Mandelek, heurokin diren besteek legez, ez dute etxarteok osatzen duten hirian segitu nahi. Zer egin? Kale? Hasteko, pipatu, hau da, tabakoa erre. Egunerokotasunaren egunerokokerian gerrak usadio horixe ekarri baitie. Jean Elissaldek berak ere badio horretaz. “Gure zakuak bizkarrean hartu gintuen eta han-hemenka, etsaiaren zaintzeko, lagun

Kaskoa eta eskopeta, besterik ez zuten behar izan askok guda zelaietan aritzeko.


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2014ko abenduaren 13a

1999-2000

URTEgrafiak

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA UA · PUBLIZITATEA PUBLIZITA · ARKITEKTURA ARKIT ·

Berunezko urteak Euskadin “Hitzak kutsatuta” zirudienean, hain justu, “hitzek salbatu” zuten Murua.

Kepa Murua idazlea

BB

erunezko urteak gogorrak izan ziren Euskadin. Idaztea arraroa zen indarkeriak dena kutsatzen zuenean. Luzeak ziren gauak, gorgarria zen poliziaren sirenen zarata. Normaltzat jotzen edo bizitzen ziren istilu ikaragarriak, eta zaurituek eta erailek besterik gabe irakurri ohi zen estatistika baten datuak baino ez ziren. Infernuan bizi ginen, jakin gabe. Barrura hartzen genuen arnasa, eta jada erremediorik ez zegoenean bakarrik entzuten genituen oihuak. Gero, ezkutuko armistizio baten antzera, isiltasuna iristen zen. Isiltasun horrek dena inguratzen zuen, baita idazketa ere; zalantzan jartzen zizun zertarako idatzi, hondamenditik haratago inork entzun ezingo bazuen. Eta, hala ere, idatzi beharra zegoen. Susmo urteak izan ziren, elkarri ulertu ezinekoak, izen-abizenak zituzten bandoenak; taldenortasunen arteko mugen urteak, alegia mundura zabalduko zen gizabanako-izaerarik gabe. Hitzak kutsatuta zirudien, esaldiak komatxo artean zihoazen, memoria aspaldiko gauean galtzen zen. Familia euskaldun batean jaio zen poeta batentzat –neu kasu–, gaztelaniaz idaztea benetako gerra-deklarazioa zen. Zergatik galdetzen

zizuten. Mesfidantzaz begiratzen zizuten, traidoretzat hartzen. Eta gogorra izan zen, subsitentzia erradikal baten erdi-erdian, non begiak irekita eduki behar zenituen, egiten zenuen hori esplikatu beharra zenuelako, gertatzen zena literaturaren bidez esplikatzen saiatzen zinen bitartean. Gogorra izan zen, hiritarrek beldurra zutelako eta ausartzen ez zirelako pribatuan pentsatzen zuten hori publikoan esatera. Gogorra izan zen, bai, bakartuta sentitzen ginelako, beste aldera begiratzen zuen gizarte batek bakartuta; eta mespretxua sentitzen genuelako, bake eta bizikidetza bezalako hitzak ahoskatzeko premiaz hitz egiten genuenean, gure idazkeran halabeharrez isilka barreiatzen zen halako etsipenaren aurrean, maitasun eta bizitza bezalako beste batzuekin batera, hitz horiek ahoskatzeko beharraz hitz egiten genuenean, erdeinatu egiten gintuzten erakundeen mespretxua sentitzen genuelako.

Egun gris horiek, berun-zaporeko egun horiek bultzatu ninduten bestelako begirada batekin idaztera”

Datorren astean... Xabier Amuriza

Nire kasuan, hitzek salbatu nindutelakoan nago. Beste bat gehiago izan nintekeen; alabaina, jaso nuen heziketak, liburuen irakurketak eta nire espiritualtasunak ere moldatu egin zidaten indarkeriaren kontra dudan jarrera “datorren lekutik datorrela”, urte haietan esan ohi zen eta orain ahaztu ezin dudan moduan. Egun gris horiek, berun-zaporeko egun horiek bultzatu ninduten bestelako begirada batekin idaztera. Gogorra izan zen, nekagarria, gehiengo bati aurre egin behar izan niolako eta hura uste den bezain isila ez zelako. Baina merezi izan zuen. Orain, gure aldean egon ez ziren batzuk entzuten ditudanean, auzo-lotsa sentitzen dut. Hala ere, bizitza ederra dela pentsatzen dudanez, neuk behintzat ez dut behar ez duenik salatuko; aitzitik, idazten jarraituko dut, ulertu ezinaren gainetik, bakardadearen gainetik, merezi baitu idaztea zerbaiten kontra egonez gero.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.