Ortzadar170514

Page 1

ortzadar larunbata, 2014ko maiatzaren 17a. 356 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

IÑIGO ARANBARRI “Ostu digute historia, baina ez Madrildik edo Parisetik; etxean ebatsi digute, nahita” -- 4-5. orrialdeak --

LETREN PLAZERRA, GUZTION ESKU Irakurketa Erraza formatuan idatzi du liburua euskaraz Ander Izagirre kazetariak -- 2. orrialdea --

deia.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko maiatzaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaiak & kazetaritza

ANDER IZAGIRRE

bat izan da, esperientzia polita.

Erronka antzeko bat?

KAZETARIA ETA BIDAIARIA

Bai, eta atsegina. Nik Txernobili buruzko istorioak gaztelaniaz idatzita neuzkan, inolako muga formalik gabe. Gero konturatu nintzen gai bera modu xumean kontatuta ere oso indartsua dela. Mamia ona denean modu sinplean kontatuta ere istorioa erakargarria izan daiteke.

“Mamia ona denean, era sinplean kontatuta ere erakargarria izan daiteke”

Zergatik hautatu duzu Txernobil? Azaroan bidaia bat egin nuen Ukrainara eta liburua idaztea proposatu zidatenean, denon artean hitz egin eta Txernobilena aukeratu genuen gai erakargarria iruditu zitzaigulako. Gainera, Euskal Herriarekin lotura txiki bat ere badauka; Txernobil elkarteak haurrak ekartzen baititu hona udan eta kuriosoa da baina, gu han geundenean, konturatu ginen badaudela haur eta gazte asko euskaraz hitz egiten dutenak. Oso polita zen hango elkarrizketak ukraineraz eta euskaraz izaten zirelako eta horri esker bertakoen istorioak ezagutu genituen.

Julia eta Igorren bitartez Txernobileko katastrofea kontatu duzu, fikziozko pertsonaiak, suposatzen dut, baina hori baino ez du fiktiziotik liburuak, ezta?

Txernobileko bidaia batean oinarrituta, liburua kaleratu berri du Izagirrek: ‘Txernobil txiki bat etxe bakoitzean’ (Gaumin). Irakurketa Erraza formatuko euskarazko lehenengo aleetako bat da Ander Izagirre, Txernobilen. SANTI YAÑIZ

AINHOA LORES

K

ANPAMENTUA Donostian duen nomada dugu Ander Izagirre (Donostia, 1976). Kazetaria eta bidaiaria edo bidaiaria eta kazetaria. Han-hemenka ibiltzen da, munduan zehar istorioen bila. Besteen bizimoduarekiko jakin-mina du. Horretarako “tresna” oso egokitzat du bidaia; kazetaritza aldiz, “istorio horien berri emateko”. Txernobil txiki bat etxe bakoitzean

liburua argitaratu berri du Gaumin argitaletxearekin. Ez da edonolako liburua, irakurketa errazekoa baita hau. Formatu honetan euskaraz argitaratzen den lehen aldia dugu.

Zergatik zu Irakurketa Errazeko liburu bat idazten lehena (Fernando Morillorekin batera, noski)? Nola suertatu zen aukera? Argitaletxearen eskaera bat izan zen. Xedea irakurketa errazeko liburuak euskaraz argitaratzen hastea zen, formatu horretan ez

baitzegoen ezer. Katalanez zeuden bi liburu itzuli zituzten horretarako eta Fernando Morillok bat idatzi zuen, bera Gaumineko zuzendaria da. Beste idazle baten bila zeuden eta niri deitu zidaten. Oso lanpetuta nengoen, baina asmoa zein zen kontatu eta irakurketaren plazer hori normalean irakurtzen ez duen horri zabaltzea oso polita iruditu zitzaidan. Baiezkoa eman nien orduan eta aurretik landuta neukan gai bat hartu genuen, horrela idatzi nuen Txernobili buruzko liburu hau.

Irakurketaren plazerra ohitura hori ez duenari zabaltzea oso ideia (eta erronka) polita iruditu zitzaidan”

Nola moldatu zara hain ‘mugatuta’ idazteko?

itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza 944 480 000

posta@artez.net

www.artez.net

Niretzat esperientzia zaila eta polita izan da aldi berean, egia da normalean idazterakoan erabiltzen ditugun baliabide edo teknika batzuk ezin dituzula erabili edo aldatu egin behar dituzula. Irizpide batzuk daude hor, adibidez, esaldi sinpleak izan behar dira, lexikoak ezin du zaila izan, ezin da denboran salto handiegirik eman… Batzuetan kostatu egiten zitzaidan baina, editoreen iritzia ere baneukan nola egin markatzeko. Azkenean konturatu nintzen erraz irakurtzeko testuak izan behar dutela baina, horrek ez duela esan nahi idazteko errazak direnik. Niretzat gimnasia moduko

Berez, bi pertsonaia horiek ehuneko laurogeita hamarrean errealitatezko pertsonetan oinarritutakoak direla esan daiteke. Gaztelaniaz idatzita nituen erreportajeetan pertsonaia gehiago azaltzen ziren; historialari bat, fisikoa, zentraleko langilea… idazkera sinplifikatzeko asmoz, pertsona guzti horiek bi pertsonaia prototipikoetan biltzea erabaki genuen. Baina, esan bezala, Julia eta Igorren istorioak bertan ezagutu genuen jendearen istorio errealak dira. Bertan, likidatzaile bat zegoen minbizia izan zuena eta osasun arazo handiak dituena oraindik ere, gizon hori Vasili Kovaltxuk da baina, izena aldatu genion beste kontu batzuk gehitu genizkiolako eta liburuan Igor bera da. Svieta Volotxai dugu bertako beste emakume bat, zentrala lehertu zenean hamahiru urte zituen eta gaur egun irakaslea da Txernobiletik oso gertu dagoen herri batean. Bera da Julia, liburuan.

Erreportaje antzekoa dela esan daiteke orduan? Bai. Oinarria, berez, hori da. Uste dut erreportajeak ere narrazioak direla eta kasu honetan formatuak eskatzen zituen aldaketak egin genituen kontakizuna sinplifikatzeko.

Aurrerantzean zer duzu buruan? Abentura berriren bat akaso? Boliviari buruzko liburu bat idazten hasi nintzen iaz eta nahiko aurreratuta daukadan arren, bukatzeke daukat. Nire proiektu pertsonaletan sartzeko gogoa ere badaukat, bidaiatzekoa ere…


Ortzadar //03

Larunbata, 2014ko maiatzaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

ATARIA

Idatzi bakarrik AA LBERTO Olmosek nobela argitaratu du, Alabanzas, eta elkarrizketa entzuten ari nintzaion irratian; narrazioak 2019ra garamatza, literatura existitzen ez den garai batetara, eta horrexeri buruz aritu zen idazlea, martxa azkarrean gertatzen ari omen den literaturaren desagertzeaz. Puntu asko seinalatzen zituen desagertze horren sintomatzat, literaturak medioetan okupatzen duen espazio gero eta txikiagoa kasu. Metroan ere gero eta liburu gutxiago ikusten da, gurutzegrama liburuxkak oso gainditu zituen teknologia berrien eskaintzak, eta horiekin entretenitzen da jendea. Ni zailtasunak izaten ari nintzen nire irakurketarekin; metroa desegoki zitzaidan liburu hartarako, dentsoa, azkar pasatzeko esaldi gabea, espero bezala amaitzen ez diren esaldiz osatua, orrialdeak okupatzen dituzten paragrafoekin; Las pirañas.

SALDUENAK

Garai bertsuan irakurri nion Berrian elkarrizketa bat Imanol Epelderi, irakaslea, ezaguna euskal literatura ikasgaiko idazleen obrak rap kanta eginik interpretatzeagatik, irudiz ere janzten dituenak bideoklipetan. Hala zioen erantzun batean; Ikasleek beti eskertzen dute, eta gogo onez hartzen dute

UXUE APAOLAZA

testutik gain edo hitz hutsetik harago doan eskaintza oro. Ohituta daude irudien eta musikaren mundura. Klase batean literatura kantuaren bidez lantzen bada, beste zeozer da. (…) Klase aspergarri bat klase txar bat da. Pentsatu dut literaturak ez duela lekua galdu prentsan edo metroan bakarrik, berari buruz diren eskaintzetan ere ari da desagertzen; badago literatura testutik gain edo hitz hutsetik harago?. Beharbada bai, baina Epeldek berak erantzuten du, …literatura kantuaren bidez lantzen bada, beste zeozer da.

Ez naiz ni metodo pedagogikoa kritikatzen hasiko, ezta, bere horretan, produktuaren kalitatea ere, uste dut atentzioa deitu zidala literaturaren heriotza ez bada, bazterrekotze prozesu horrekin lotu nuelako, eta baita metroan irakurtzeko izaten ari nintzen zailtasunarekin ere. Duela gutxi Rodrigo Fresanek honako titularra utzi zuen, cada vez hay más gente que quiere ser escritor pero no quiere escribir; erantsiko nuke badela irakurri gabe literaturzale izan nahi duenik ere. Eta egunerokoa bihurtu zitzaidan hipertestuak Ocho apellidos vascos pelikularen arrakastari buruzko Ismael Manterolaren artikulura eraman ninduen:

Fikzioa

Artea, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, literatura, dantza edo antzerkia izan, gutxiengo bati gustatzen zaio; beraz, gainontzeko ikus-entzule horientzat guztientzat egindako produktuak izango dira arrakasta izango dutenak dio. Testuingurutik kanpo Epelderena ezeren sintoma izan behar ez duen proposamen bat gehiago, osagarria, ez ordezkoa, litzateke, eta beharbada hala da, adibide bat behar nuen. Baina literaturaren inguruan osatzen diren ekitaldiak ikusiz, liburu azokatan ilarak non sortzen diren, eta irakurriz gazteei literatura irentsarazteko, mozorrotu egin behar dela...

Pentsatu dut literaturak ez duela lekua galdu prentsan edo metroan bakarrik, berari buruz diren eskaintzetan ere ari da desagertzen

Nire irakurketa arazoak amaitu ziren liburua etxean hartu nuenean, isiltasunean, testuari dagokion esfortzu kontzentratua eskaintzeko prest. Eta esfortzu horren, tempo horren kontra doan ezer zail egiten zait literaturarekin lotzea. Agian ez da txarra literaturak espazio zentralak galtzea, baina gauzak argitzearren, bestela, izar izatera sortu ziren idazleek frustrazio urte luzeak pasa behar izaten dituzte, fusionatzeko gai ez badira, idatzi bakarrik egiten badute.

Ez Fikzioa

1. Nevadako egunak

4. Inon ez, inoiz ez

Bernardo Atxaga. Pamiela.

Iban Zaldua. Elkar.

2. Erraiak

5. Apirila

Danele Sarriugarte. Elkar.

Iñigo Aranbarri. Susa.

3. Rock’ n’ roll (e-book)

6. Bihotz bi (e-book)

Aingeru Epalza. Elkar.

Ramon Saizarbitoria. Erein.

1. Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria

4. Haur kantak. E.H-ko 60 abesti kantatuenak

Eneko Bidegain. Elkar.

Euskal kantuzaleen elkartea/Gara. Astero.

2. E.H-ren historia laburra

5. Euskal diasporaren ahotsa

Iñaki Egaña. Txertoa.

Raul Arkaia. Autoedizioa.

3. Hiztunpolisa

6. Eusebio Osa

Jon Sarasua. Pamiela.

Pako Sudupe. UPV/EHU.

ITURRIA: Elkar.

ERAKUSLEIHOA

ZALDI EROA

GASTRONOMIA

POESIA

ALDIZKARIA

‘Okelaren sukaldaritza’

‘Hitzak argi’

Hainbat autore. Ttarttalo. 112 orr. 15 euro.

Juan Ramón Makuso. Pamiela. 96 orr. 13,50 euro.

‘Aizu! 387. zenbakia (maiatza)’ Hainbat autore. Eñaut Mitxelena (koord.). AEK esukaltegia. 42 orr. 3,10 euro.

Hitzak argi, bizitza Ohikoak nahiz gaurkoak, beti gozo gordina adierazteko

Mursego eta Jokin Oregirekin solasean

Gure sukaldaritzak haragi gorriak, hegaztiak eta ehiza prestatzerakoan eskaintzen duen errezeta aukera zabala eta ugaria biltzen da. Betiko errezetak eta gaurko sukaldaritzaren berritasunak uztartzen dira. Ohiko albondiga, haragi egosia piperrekin, saiheski errea, mingaina saltsan edota gibela tipularekin batera, proposamen bereziak ere jasotzen ditu liburuak: ahate lakatua, basurde tartarra, orein ravioliak edota behi haragizko tatakia esaterako. On egin!

AIZU!-ko lagunek elkarrizketa sakona egin diote Mursego musikariari. Jokin Oregi antzerkigile eta zuzendariarekin ere mintzatu dira. Horrez gain, AEK euskaltegiak kaleratzen duen aldizkariaren ohiko atalak ere nabarmentzekoak dira: Zokomiran, Arin-arin, Testigantzak, Ika-mika, etab. Maiatzeko ale hau lau erreportajerekin osatzen da: ‘Ilargiraino joan nahi duen trena’, ‘Zoroen kulunkan’, ‘Zeharkaldia sami herrian barna’ eta ‘Mendiaundiren deiadarra’.

“Elurraren zuriak dena iluntzen du, bitartean maindireak beltz geratu dira pintzetan, baina idazten dudan poesiaren euriak ez du isiltasunaren geroa aurkitzen. Ahaztuta neukan: elurra bizidun guztien gainean erortzen dela eta hilobiko lehenengo lurra dela”. Hauxe Makusoren poesia bilduma berriko aletxo bat. Bost ataletan banatuta, liburuak bizitzaren gordintasuna eta, aldi berean, bizitzeko poza eskaintzen ditu, idazleak berriki aipatu duenez.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Javi Colmenero Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


04 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko maiatzaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

IÑIGO ARANBARRI IDAZLEA

“Ostu digute historia, baina ez Madrildik edo Parisetik; hemen bertan ebatsi digute, etxean, nahita” Ekonomia-legeen dolareak txikitutako gizon baten eldarniozko bidaia kontatzen du Aranbarrik bere azken eleberrian, ‘Apirila’. “Liberalismo primitiboa zen orduan (XVIII. mendean), neoliberalismo eboluzionatua orain”, dio XABIER G. ARGÜELLO

“Galdera da zergatik Euskal Ilustrazioaren kontakizuna transmititu zaigunean bazter utzi den 1766ko matxinada. Azkoitiko Zalduntxoen irudi idealizatua eman zaigu, inori mesede egiten ez diona”, gaitzetsi du. JAVI COLMENERO

I

ÑIGO Aranbarri, Kennedy presidentea hil zuten urtean jaio zen, irailaren 20an, Sofia Lorenek 29 urte bete eta frankistek Azkoitia mendean hartu izanaren 27. urteurrena ospatu zuten egun berean. Gerra garaiko ezbeharrek bizi-bizirik zirauten azkoitiarren gogoan, baina garaileek suntsiketaren komenentziazko kontaketa antolatua ezarri zieten gerra eta itxaropena galdu zituztenei. Ingurumari horretan, historia ofizialarekiko mesfidantza eta geure artean indarrean dauden beste mesfidantza asko sendotuz joan ziren. Teknologia distiratsurik gabeko garai hartan, Iñigo Aranbarri joko eta hitzen artean koxkortuz joan zen, 60ko eta 70eko hamarkadetako neska-mutil gehienen antzera. Gerora, hitzen arteko erresuma horretan aurkitu du, euskara irakasle eta idazle gisa, helduaroko egonleku eta begiratokia. Literatura biradera baten modukoa da Iñigo Aranbarriren eskuetan, eta ondo koipeztatua duen irudimenezko tramankulu horri esker, Azkoitiko Zalduntxoen liberalismoa eta globalizazioaren barrabaskeria ekonomikoa parekatzen dizkigun eleberria plazaratu berri du: Apirila (Susa).

Eldarnio batez baliatuta, Azkoitiko Zalduntxoen begitarterik ilunena erakutsi diguzu,

gaur egungo langabetu baten begiradaz... Apirila ekonomia-legeen dolareak txikitutako gizon baten istorioa da, Esteban Alberdirena, eta bere inguruarena. Gertatzen dena da gaur egungo gizona kolpe baten ondorioz eldarnioan erortzen dela, bi mende eta erdi aurreragoko amets batean, XVIII. mendeko matxinada betean itzartzen da, eta han ere Esteban Alberdi da, eta gosea dago herrian, eta Azkoitiko Zalduntxoak dira herri xehearen kontrako errepresioaren ardura dutenak…

Hitzen bidez ahalegintzen gara geure tokia topatzen munduan. Eta horretan, berebiziko garrantzia du hitzen aukeraketak” IÑIGO ARANBARRI

Seguraski euskaldun askok ez dakite nortzuk izan ziren Azkoitiko Zalduntxoak, eta nolako eragina izan zuten geure artean Ilustrazioaren jakintzazaletasuna txertatzeko ahaleginean. Hor ezer gutxi egin dezake idazleak gutxieneko kontestualizaziotik harago. Egungo logika neoliberal basatiaren antzeko egoera behar nuelako sartu ditut korapilo horretan pertsonaiak, liberalismoaren sorreran. Gertatzen dena da Euskal Ilustrazioaren B aldea agertzen zaigula hor, alderdi ilunena, eta hor ez da jakinzaletasunik, boterea erakutsi beharra baino, larderia, herri gosetuak irainduta sentitzen den oligarkia bat, mendeku hartu nahi duena pasarazitako laidoagatik. Ez dago zer-

“Beharbada, ezinbestekoa da iragana norberaren ne


Ortzadar //05

Larunbata, 2014ko maiatzaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

eurrira ekartzea bizitzen segitu ahal izateko”, gogoeta egin du. JAVI COLMENERO

literatura

DONOSTIA

tan harritu. Logikoa da.

Historia ebatsi dioten herria da geurea? Hemen galdera da zergatik Euskal Ilustrazioaren kontakizuna transmititu zaigunean bazter utzi den 1766ko matxinada. Azkoitiko Zalduntxoen irudi idealizatua eman zaigu, inori mesede egiten ez diona. Ostu digute historia, baina ez Madrildik edo Parisetik. Hemen bertan ebatsi digute, etxean. Nahita.

Senitartekoen arteko konpontzen zailenak...

ezinikusiak

dira

Kontua da hemen nekez ikusten dela senitarkoen arteko ezinikusirik, ez orduan eta ez orain. Klaseen arteko talka bat da, lur jabe handien eta herri xehearen artekoa. Maiorazgoek edonon zituzten lurrak; goseak harrapatutakoek, berriz, lantzen edo zapaltzen zutena ere ez zuten eurena. Bestalde, 1766ko apirilean Azkoitian piztu zen matxinada ez zen gertaera apartekoa izan. Europa guztian ageri dira, ekonomia ereduak dira aldatzen ari direnak, gosearen matxinadak bezala dira ezagunak.

Historia ofizialaren egileei ez zaie gehiegi gustatzen garaituen oroimena… Baldinbaitere. Bide bazterretako hobiena ez da asmakizun frankista bat. Metafora ia perfektua da.

“Iragana kontrolatzen duenak etorkizuna kontrolatzen du”, Orwellen hitzetan. Zer etorkizun daukagu euskaldunok? Santi Leonék azaldu zuen hau zoragarri Euskal Herri imajinario baten alde lanean. Izenburuak dena dio.

Beraz, ez duzu sinesten Sisiforen madarikazioan; edo ez duzu uste euskaldunok madarikazio horren pean bizi garenik... Ez da madarikazio kontua, inondik ere. Kasu honetan, zer da errepikatzen dena? Neurri batean orduko sistema ekonomikoa da, eta haren logika, orain bizi dugun egoeraren antz ikaragarria hartzen duena, hortik Esteban Alberdiren ametsa. Liberalismo primitiboa zen orduan, neoliberalismo eboluzionatua orain. Izatekotan, biktimak dira bietan parekoak. Eta harri horrek berdin harrapatu du azpian euskalduna zein erdalduna. Anton Gillen da, eta Gillen, Anton.

“Historialari negargarria nintzateke, literatura da seguru asko tresna egokiena iraganaren errekreazio subjektiboak batzeko”

Baina hildakoek badakite itxaroten, ez dute presarik mendekua hartzeko…

Bai bizidunen artean nork lagundu badute… Gainera, hil eta gero, zenbat irauten dute bada bizirik? Bi belaunaldi? Bi eta erdi? Askotan hori ere ez.

Historia ofizialaren faltsukeriaren aurrean, herri oroimenaren balioa aldarrikatu izan duzu. Kezka bat dago horren atzean. Hala ematen zaigunean, memoria ez bezala, historia ez ote den daten eta datuen zabortegi handi bat, ezgauza pertsonei bizitzen laguntzeko.

Baina oroimena bera ere ez al da iraganaren errekreazio subjektibo bat?

Edozein kulturatan, edozein gizartetan, ez dut zalantza izpirik pertsonak tiraka sentitzen duela iragana. Denok dakigu ez garela hutsetik sortuak. Horren kudeaketa soziala da aldatzen, moldatzen edo manipulatzen dena, garaien arabera.

Iragana bezain garrantzitsua dira zuretzat hitzak, hitzei itsatsitako konnotazioak eta hitzen arteko hutsunetan iradokitzen diren sentimenduak… Horretan ere besteren menpeko gara euskaldunok?

Hitzen bidez azaltzen dugu garena. Hitzen bidez ahalegintzen gara geure tokia topatzen munduan. Eta horretan, berebiziko garrantzia du hitzen aukeraketak. Nahiko lan badugu bestela ere, pozoituta datozkigunekin txorakeriatan ibiltzeko. Ederra da sinestea badela hitzen eta hutsuneen arteko joko hori, konnotazioz, esperientzia komunez, iradokizunez eta askatasunez interpretatzeko gunez betea.

“Badut hainbat apunte euskal literatura eta paisaiaren arteko harremanaz, hasi nahi nuke horiek atontzen”

Dudarik gabe. Horregatik idazten dut. Literatura, esan nahi dut. Ikerketara dedikatzera, historialari negargarria nintzateke. Literatura da seguru asko tresna egokiena errekreazio subjektibo horiek batzeko, eurekin jolas egiteko, zurrunkeriarik gabe, libreago aritzeko… eta era berean historiaeskuliburu batean bezain zintzo jarduteko.

Oroimenak iragana oraina baino hobea izan zela iradokitzen digu sarri. Hori al da oroimenaren arriskua? Ez nuke hobea hitza erabiliko. Iraganak beta izan duelako dator zamatuago, bai datuz, bai errekreazioz, bai ahanzturaz, bai sentimenduz… Beharbada ezinbestekoa da iragana norberaren neurrira ekartzea bizitzen segitu ahal izateko.

Euskaldunongan oro har, eta bereziki gazteengan, geure herriaren iraganarekiko jakinmina dagoela uste al duzu?

Historiagintzan, kulturgintzan, literaturgintzan… ‘think global, act local’? Mundua leku guztietan dago, Atxagak dioen bezala?

Erabiltzen ditugun zenbakiak arabiarrak dira, eta gure hitzak mailegu etengabeen ondorio. Georgian senidetzat gaituzte, arameoz hitz egiten omen zuen gizon bati izan zaion fedeagatik joan da jendea gerrara, trikitixako soinu-txikia Italiatik heldu zitzaigun, urrea eta zilarra Bolivian ostu genuen, janzten ditugun arropak Bangladesheko esklabuek egiten dizkigute, eta gure haurren jostailuak Txinatik datoz… eta hemen bizi gara geure hizkuntza menostu honetan, ikusi nahi ez gaituzten auzo gorilatuen artean. Bai, euskaldunok munduan pareko asko dugu.

Amaitzeko, zein da hurrengo liburuan urratu nahi zenukeen tabua edo argitu nahi zenukeen iraganeko argiluna? Paisaia. Badut hainbat apunte euskal literatura eta paisaiaren arteko harremanaz. Hasi nahi nuke horiek atontzen, garatzen, sarrera berriak egiten. Bada hor indarrak batuz gero egin nahi nukeen lan polit bat.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko maiatzaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

komunikazioa

Pop-kulturaren pilulak, dosi handietan ‘Pop pilulak’ euskarazko kultur fanzinearen bigarren alea kaleratu da aste honetan. Musika, zinea eta literatura ditu ardatz nagusi, Euskal Herritik kanpoko pop-kulturari begira (bertokoak bere tartea ere badu). Sarearen azkartasunaren aurrean, paperaren xarma aldarrikatzen dute egileek

MARTA MORALES

L

ABETIK atera berria, jada kalean da Pop pilulak fanzinearen bigarren alea, euskaraz idatzitako pop-kulturari buruzko argitalpena. Hasierako helburuei eutsiz, atzerrian izan diren kultur adierazpen herrikoi eta garaikideei begira dago egitasmoa, eta, bere baitan, batez ere, musika, literatura eta zineari buruzko hausnarketak, informazioak, iritziak eta irudiak topa daitezke, betiere XX. mendean Mendebaldeko gizarteetan gertatu zen pop eztandaren galbahetik pasata. Euskal unibertsoak ere badu bere lekutxoa fanzine honen orrialdeetan. “Fanzinearen jomuga Euskal Herritik kanpo dagoen pop-kultura da, baina, euskaraz idatzita izanik, Euskal Herriko pop-kontuak ere txertatzen dira, ezinbestez”, azaldu du Julen Azpitarte argitalpenaren zuzendariak.

Horrela, ale berri honetan, Free Cinema zine-eskola eta Val Lewton ekoizlea, Sonic Youth rock taldea, 1972. urtean Euskal Herrian egon zen William S. Fischer produktorea edota William S. Burroughs idazle estatubatuarrarekin batera, Jotakie euskal taldea eta Herri Gogoa diskoetxeak 70eko hamarkadan argitaratutako Akelarre Sorta disko-sailari buruzko artikuluak ere irakurri ahal izango dira.

horrela da fanzine honetan ere bai, Iñaki Landaren eskutik. Zuri-beltzean argitaratzea erabaki zuten, haien ustez, “kolore horien uztarketa edukiekin egoki ezkontzen zelako”. Edonola ere, Pop pilulak irakurtzeko argitalpena dela argi utzi nahi du zuzendariak. “Fanzinea edukiz beteta dator, letra asko dago, irudiek ere garrantzi handia duten arren”, azpimarratu du.

KOLABORATZAILE BERRIAK Iazko abenduan kaleratutako lehenengo aleak izandako harrera ona ikusita, bigarren bat kaleratzeari ekin zion Azpitartek. Horrela, handietara jo dute, eta, berrikuntzen artean, XX. mendeko abangoardiei buruzko gehigarria osatu dute, baita 20 orrialde gehiago gehitu ere. Halaber, kolaboratzaile berriak daude, gehienak kulturgintzaren arloan aski ezagunak: Iñigo Bidetxea, Anton Iturbe, David C. Feck, Mikel Lizarralde, Fermin Etxegoien, Danele Sarriugarte, Juanra Madariaga, Michiko Kamba, Goizalde Landabaso, Ugarte Yurre, Xabier Sagardia eta Koldo Almandoz. Baita Julen Azpitarte bera ere. “Egitasmoa erabat autokudeatua da, eta, nik zuzendu arren, lagun askoren esfortzuarekin eginda dago”, onartu du proiektu honen bultzatzaileak.

Funtsean, fanzinea zaleen grina da, paperean islatuta, eta hori ondo daki Azpitartek. Izan ere, jatorrian, berak irakurri nahi zuen aldizkaria sortzearekin lotuta dago egitasmo hau. Fanzineak gurean aspaldi izandako indarra ia galduta egoteak ez zuen kazetaria geldiarazi. Alta, sarearen berehalakotasunaren aurrean, paperak duen xarma aldarrikatzen du. “Fanzineak denbora behar du; egiteko, jendearen esfortzua batzeko, eskuratzeko, eta, jakina, irakurtzeko. Finean, sarea norbanakoarekin lotzen dut nik gehiago; fanzine bat, berriz, talde-lanarekin”, arrazoitu du.

Hortaz, kolaboratzaileen esker oneko lanarekin osatzen da fanzinea, gehienetan adiskidetasuna tarteko. Kolaboratzaileek askatasun osoa daukate gaiak aukeratzeko, noizbehinka Azpitartek editore lana egiten badu ere. “Ildo editoriala neuk zehazten dut, baina kolaboratzaileen proposamenetatik abiatuta; dena dela, gehienetan iradokizunak onartzen ditut”, argitu du. Pop-kulturan diseinuak garrantzi handia izan du beti, eta

Halere, fanzineek izandako ospe hori galdu egin dutela onartu du Azpitartek; prozesu horretan sareak izan duen eragina azpimarratuz. “Euskarri merkea da, zabalkunde handikoa... Egun, fisikotasunak pisua galdu du, euskarria baztertu da, gizabanakoak helduleku fisikoak derrigorrean behar dituen arren”, gogorarazi du. AURKEZPENAK BILBON ETA BAKION Pop Pilulak fanzinearen bigarren alea Bilbon eta Bakion aurkeztuko da, ekainaren 6an eta 7an, hurrenez hurren. Sare sozialen eta euskal hedabideen bitartez fanzinearen berri emateaz gain, jendearekin mintzatzea eta ondo pasatzea bultzatuko da aurrez aurreko ekitaldi informal hauetan.

Fanzineak “letra asko” duen arren, irudiak ere “garrantzi handia” du. Zuri-beltzaren aldeko apustua egin dute “edukiekin bat datorrelako”. ‘POP PILULAK’/ALBERTO CASINA (PORTADA)


Ortzadar //07

Larunbata, 2014ko maiatzaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ilustrazioa

BILBO

dia emango zaie, webgune, sare sozial eta blogei etekina nola atera jakiteko. Artistak bere lana ikusarazi egin behar du, horra giltzarria. Angel Domingo arduratuko da irudigileei profesionalizazio tresnak eskaintzeaz. Pencil Ilustradores agentziaren bultzatzailea izanik, eskarmentua dauka marrazkigintzaren munduan eta hedabide askotan kolaboratzaile da. Gainera, tailerrak zein hitzaldiak ematen ditu unibertsitate, erakunde kultural zein bestelako elkarteetan. “Angel Domingo esperientzia handiko profesionala da, beharrezko tresna guztiak zuzen ezagutzen ditu”, dio Martinek.

Angel Domingo arduratuko da jardunaldiaz. PENCIL ILUSTRADORES

I

LUSTRAZIOA eta marrazkigintza ogibide duten profesional asko daude, beren lana komiki, liburu, iragarki eta bestelako euskarri batzuetan ikus dezakegu. Teknika fina, berezko estiloa eta irudien bidez transmititzeko gaitasuna daukate. Euskal Irudigile Profesionalen Elkartean, ordea, nabaritu dute sarritan ilustratzaileen talentuak ez duela merezi duen besteko zabalkundea izaten, artistek ez dituztelako ezagutzen haien lana aintzat hartzeko beharrezkoak diren baliabide asko. Hala, Angel Domingo adituak gidatuta, jardunaldi bat egingo dute hilaren 23an, Bilbon, Profesionalizazio Tresnak izenburupean. Irudigile profesionalak, azken finean, bere lana saldu behar du, bezeroak behar ditu, bestela irudigile izango da, baina ez profesional. Sormen artistikoarekin batera, beste zeregin batzuk nahitaezkoak dira, hala nola marketina edo norbere lanaren kudeaketa egokia. Angel Domingok gidatuko duen ikastaroak, hiru helburu nagusi ditu, alegia, ilustratzaileen gaitasun profesionala hobetzea, merkaturatzeko gaitasuna areagotzea eta bezeroak aurkitzeko estrategiak erakustea. Kontuan izan behar da, modu profesionalagoan jardunez gero, irudigileak etekin handiagoa aterako diola bere sorkuntzari eta gizartearen pertzepzioa hobetuko dela. Euskal Irudigile Profesionalen Elkarteko presidentea Daniel Martin Izquierdo da eta Dani Maiz ezizenarekin sinatzen ditu bere ilustrazioak. Era honetako ikastaroak beharrezkoak direla uste du, “profesionaltasunaren ikuspuntutik, oro har, irudigileok nahiko berde gaude”. Martinen esanetan, gabeziak dituzte, “askok ez dituzte zaintzen zenbait eremu, marketina edo autonomoen kontuak adibidez”. Irudigilearena ogibide indibidualegia izateak ez du laguntzen, “askotan hutsak egiten ditugu gure artean komunikazioa falta delako eta elkarri ez diogulako informazioa helarazten”. Hilaren 23ko jardunaldia elkarteko kideentzat zein beste edozeinentzat zabalik dago, baina leku mugatua egongo da, 20 pertsona gehienez. Daniel Martinen esanetan, “ikuspuntu teorikoa landuko da batez ere, praktikotasuna ahaztu gabe”. Norbere lana erakusteko trikimailuak erakutsiko dira, bezeroekin harremana nola bideratu azalduko da eta interneteko baliabideei ere garrantzi han-

Irudiari balioa gehitzeko tresnak Beren jardunari kutsu profesionalagoa ematen ikasi ahal izango dute ilustratzaileek, hilaren 23an Bilbon antolatu den jardunaldia bide

EUSKAL IRUDIGILEAK Urtero, kurtso-tailerra antolatzen du irudigileen elkarteak. Aurten, Profesionalizazio tresnak izenburukoa dakarte, baina gai eta eduki askoren ingurukoak egin izan dituzte. Era berean, topaketak eta beka-mintegiak ere badituzte. “Topaketan, gure lanbidearekin zerikusia duen aditu bat ekartzen dugu urtero, hitzaldi bat eman dezan”, dio Daniel Martin presidenteak. Beka-mintegian, aldiz, irudigile ospetsu bat gonbidatzen dute eta elkartearen beka jaso dutenei azalpen praktikoak ematen dizkie. Zortzi irudigile bekadun izaten dituzte denboraldi bakoitzean. Irudigileen ekoizpena lau haizetara hedatzeko, elkarteak argitalpen monografikoak egiten ditu noizean behin. Euskal Irudigile Profesionalen Elkartea 2003an sortu zen eta babesa ematen die ilustrazioa ogibidetzat dutenei. Daniel Martinen esanetan, “egile eskubideen inguruko kontuak zaintzen ditugu eta lanbidearen profesionaltasuna eta duintasuna defendatzen dugu”. Irakaskuntza ofizialetik kanpoko formakuntza antolatu eta eskaintzen dute, “elkartearen gaur eguneko helburuak dira euskal irudigileen lanaren zabalkundea, haien heziketa profesionala garatzea eta aholkularitza”. 80 kide inguru dira elkartean, baina datu baseari begiratuta, gurean 400 ilustratzaile profesional inguru badirela dio Martinek.

Duintasun kontua

J

ardunaldian azalduko diren kontzeptuek, lanaren zabalkundean ez ezik, lan horri balioa ematen ere laguntzen dute. Artisten errekonozimendua jokoan dago. Daniel Martinen arabera, irudigile profesionalak “bere eskubideak eta betebeharrak ezagutu behar ditu”. Hau da, tresna egokiak behar ditu bere lana aintzat har dadin: “Bezeroak ikusten badu artistarekin tratu profesionala duela, lanbideak onura izango du, profesionaltasunarekin batera duintasuna ekarriko du jarrera horrek”.


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2014ko maiatzaren 17a


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.