LARUNBATA, 2010EKO EKAINAREN 19A
INTERNET AZKEN BERRIKUNTZAK DIRELA MEDIO, KONEXIO BAT EDUKITZEA NAHIKOA DA NAHI DUZUN MUSIKA ENTZUN AHAL IZATEKO 6. orr.
www.deia.com www.deia.com
Madariaga
Poemagintzaren gailurrean BILBOKO IDAZLEA ETXEAN DUGU BERRIRO SHISMA PAGMA MENDIAREN MAGALEAN ENTERATU ZEN KRITIKA SARIA EMAN ZIOTELA BERE ‘ERORIAREN LOGIKA’RI. Intentsitatearen atzetik dabil egilea; horrek bultzatzen omen du mendira, eta baita literaturara. 4-5. orr.
ANDER LIPUS FREDI PAIAREKIN NEURTUKO DA SEASKAREN ALDEKO ‘ERREGEA ETA BUFOIA’-REN EMANALDI BEREZI BATEAN 7. orr.
169. zenbakia
02 O r t z a d a r
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2010eko ekainaren 19a
AHOTSAK ‘POLITIKA’
Izoztu gara Indian
Dena bikain, gizona
[ Unai Elorriaga ]
[ Irati Jimenez ]
Arpad Miklosek, 1936ko abenduan, esaldi bitxi hau idatzi zuen: Politikaren pintura usaindu nahi duenak Siberiara egin behar du joan eta etorri. Hainbat definizio egin da politikaren inguruan, eta Miklosenak ez zukeen inongo garrantzirik izango, Alfred Penfieldek, Ingalaterrako orduko polemikazalerik entzutetsuenetako batek, honakoa idatzi izan ez balu urte berean: Politika eta demokrazia usaindu nahi duenak Indiatik egin beharko luke ostera pare bat.
Bidaian zaude, kazetariek egiten dituzuen bidaia horietako bat. Irakera militarrekin doazen soldaduen antzera, politikoen konboiaren parte zara: haiek nora zu hara, haiek zer esan zuk horixe kontatu. Propaganda modu bat da, beste batzuk baino inozoagoa eta neurri bateraino erangikorra dela badakizu baina ez ze neurritaraino eta horretan pentsatzen zaude konboia gelditu eta paseotxoa ematera atera zaretenean. Bukatu da eguneko agenda eta jarraitu behar duzuen politikaria zuekin ari da, kazetariekin hitz egiten. Atzerriko hiri ederrean zaudete eta harresien gaindiko muinoan turistentzako saltokiak begiratzen hasi zarete, kalean jarrita. Haurrentzako jantzi politak daude eta politikariak ume txikia daukanez aholkulariak ea ez ote duen bat erosiko galdegin dio. Nahi bai baina politikariak ez du azkenean ezer erosten. Bi soineko gustatzen zaizkio, biak zein baino zein politagoak eta ez daki, ezin du erabaki. Hortxe geratzen zara, begira, ezin baituzu sinetsi duen karguarekin hain hautu sinplea egiteko dituen arazoak. Bi soineko Politikari buruz zerbait ikasi gustatzen duzu egun horretan baina ez zara momentuan konturazaizkio eta ez tu, urte bi barru baino. daki, ezin du Politikariak kargua utziko du orduan eta erabaki irratian ezin zuela esango dute, ez zuela asmatu alderdi barruko urak baretzen eta soinekoekin akordatuko zara eta akordatze hutsa baino sakonagoa den zerbait esan nahiko duzu baina ez duzu asmatuko. Muinoan zeudentenean kazetari laguna hurbildu zitzaizun eta berak ere irribarre egin zuen eta “harrigarria da ezta?”, esan zizun eta baietz esan zenion, harrigarria zela hain erabaki garrantzitsuak hartzera deitua zegoen pertsonak hain sinpleak hartzeko gaitasunik ez izatea.
Nabarmena da batak ez zuela bestearen esaldia irakurri orduan. Penfieldek egunkari batean argitaratu zuen, ingelesez, eta Miklosek, artean, ez zuen ingelesez tutik ere ulertzen. Arpad Miklosek, bere aldetik, sinatu gabeko liburu batean idatzi zuen, modu erabat klandestinoan, eta San Petersburgeko kaleetatik baino ez zen banatu. Harritzeko modukoa da nola izan dezaketen pentsalari bik horren bide intelektual antzekoa horren herrialde desberdinetan politika desberdinak jasan eta gero. Are harrigarriagoa bien biografiak erkatuz gero: Esaten dute Arpad Miklosen biografoek zorte txarreko pertsona izan zela harik eta 44 urte bete zituen arte. Izan ere, 1903an jaio zen Arpad Miklos Hungariako Eger hirian. 1919an Errusiara alde egitea erabaki zuten gurasoek familia osoarekin. Jakina, Miklos alderdi komunistan sartu zen 23 urte bete eta gutxira. Hogeita hamarreko hamarkada heldu zenerako, ostera, nekatu zuen Satalinek, beste askori gertatu zitzaion bezala. Esku-orriak banatu zituen lehenengo, anonimoak noski, eta 1936an ezagun egin zuen liburua argitaratu zuen: Izoztu gara Siberian. Artean Kolpinon bizi zen, San Petersburgeko hegoaldean, baina berehala bidali zuten Siberiara, aurretik sumatu izan balu bezala. Gutxik lortu
zuena lortu
Gutxik lortu zuena lortu zuen zuen Miklosek: Miklosek, baina: Siberiatik ihes egitea. Irakurtzeko modukoak Siberiatik ihes dira haren ibilerak -John egitea Sarrinek kontatzen ditu ederto batean Arpad Miklos: Barre hotzetik ironia epelera liburuan, eta Egle Ankauskas lituaniarrak biribiltzen du ezin hobeto, medikuntzaren ikuspegitik Izotzak lanean-. Europa osoa zeharkatu zuen hungariar errusiarrak eta hemen dator kasualitaterik aipagarriena: Eastbourne esaten dioten herrian jarri zen bizitzen Arpad Miklos, Ingalaterran, Alfred Penfield idazle eta kazetariaren jaioterrian, hain zuzen ere. Esaten dute bien biografoek behin ere ez zutela topo egin. Ez ofizialki bederen… Ez zuten hitzaldirik eman elkarrekin, ez zuten inongo mahai-ingurutan parte hartu, ez zieten omenaldirik egin… Baliteke eguneroko bizimoduan lagunak ere izatea, baina inork ezin du jakin; izan ere, Arpad Miklosek ez zuen gehiago idatzi, eta Ingalaterran inork ez zekien ondoegi nor zen. Alfred Penfieldek jarraitu zuen idazten, nola ez, eta egia da 1947tik aurrera gehiago hitz egin zuela Europako ekialdeari buruz. Oso ezaguna da, hala ere, gutxi-gutxitan atera zela Penfield herritik, gehienetan Londresera joateko eta behin Cardiffen epaiketa batean parte hartzeko, Gales hegoaldean.
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi/ Ander Egiluz Beramendi Portadako argazkia: José Sampedro
Lege Gordailua: BI 1720-06
Gaur gogoratu duzu anekdota. Lanera joan zara, irratiko erredakziora, entzungailuak jarrita, emisioari adi. Beste karguren baterako aukeratu berri duten agintaria ari da hizketan zuzeneko emankizunean eta estudioan galderak egiten dizkion kazetaria izerdia botatzen ari da. Politikaria ez da euskaraz ongi moldatzen eta itaunak erantzun gabe uzten ditu, esaldi guztiak eten puntu egiten zaizkio, halabeharrez, gaztelaniatik itzultzen ari den berben eta joskeraren faltan. Lantokira bidean sufritzen zoaz eta gutxien espero duzuna da iritsi eta berehala politikaria estudiotik ateratzen ikustea, trajea puztuta, irribarrea distiratsu, mikrofonoa utzi berri eta bere aholkularia ondoan, alboan, ezkerrean, eskubian, leku guztietan, elkarrizketan ze ondo egin duen esaten, “dena bikain, gizona” errepikatzen, “dena bikain”. Hasieran harritu zaituena gezurra ze nabarmena zen, horixe izan da. Gero politikariaren harrotasunak harritu zaitu eta aholkularia berak hautatu duela konturatu zara, soineko bat edo beste hautatzen duenak bezala. Erraz. Politikaz zerbait ikasten duzun bakoitzean ikasi nahi ez duzun zerbait dela iruditu zaizu. Ez zaizu gustatu.
Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa
Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du
Ortzadar
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2010eko ekainaren 19a
Iritzia ‘OSPITALEKOAK’ (MIKEL ANTZA, SUSA)
Kartzelakoak ARITZ GALARRAGA ogeita hiru urteren buruan liburu berri bat argitaratu du Mikel Antzak. Egia da, orain bi urte memoria freskatzeko aukera izan genuen liburu batekin, Aspaldiko lagunen bisita, Susa aldizkariko 25 ipuinen bilduma. Baina Antzak idatzitako Maitalea adiskidearekin geratzen denean horixe zen, aspaldiko ipuin baten bisita, 1992an argitaratu baitzen estreinakoz aldizkarian. Bestela, aurrekoak zituen bi narrazio liburu, 87koa azkena, eta antzerki obra bat.
H
Ospitalekoak da, beraz, Antzaren lanik berriena, eta lehen nobela. Labur daiteke horrela: Mikel narratzaile presoa gurpil aulkiari lotuta geratu da eta azaltzen dizkigu egoera horretara iritsi artekoak. Hasieratik ezagutzen dugu bukaera. Tartean, ordea, “lau hankadun” izatera eramango duten ezbeharrekin batera, narratzailearen burutazioak, gertaerak, istorioak, elkarrizketak sartuko ditu. Horiek eramaten gaituzte narrazioan aurrera. Eta ez dira anekdota segida soil, ez kartzelan bildutako esperientzia zaku. Lan literarioa egiteko borondatea egon da eta emaitza halakoxea da: zuzen dago idatzia, ofizioz. Hasten
X Kartzelaren gaineko hausnarketa da besteren gainetik ‘Ospitalekoak’.
X Esperientzia
bat ekartzen digu nobelak, aurreiritzirik gabe irakurri beharrekoa.
da bakarrizketekin, preso dagokeen narratzaile bati dagokion moduan. Baina jarraitzen du gertaeren kontaketarekin, beste pertsonaien istorioekin, elkarrizketekin. Pertsonaiak (kronologikoki erreal izan ezin daiteken Antza tarteko) eta beren istorioak sinesgarri daude eraikiak, eta zabaltzen dituzte protagonistaren pareta estuak. Eta pentsa daitekeenaren kontrara irakurketa ez da beltza, irribarrea ateratzen baitizu tarteka, ez baitago idatzia “ez garaituaren etsipenetik, ez porrotaren mikatzarekin”. “Garaitua”, “porrota” irakurrita, igarriko zenioten nobelak baduela irakurketa politiko jakin bat. Eta egia da batzuetan kirrinka egin didala irakurketa horrek. Narratzaileak preso sozial eta politikoen artean bereizketa egiten duenean, esaterako. Baina puntuala da kirrinka hori: aurrerago preso arruntak zergatik dauden kartzelan galdetzen denean, garrantzitsuena iruditzen zaio haien egoera ez gizalegezkoa. Beste batzuetan, aldiz, ausarta ere iruditu zait, “gure zorionaren hildakoei” barkamena eskatzeaz ari denean edota “gure sufrikarioaren arduradunei” barkatzeaz. Dena den, bigarren plano batean utziko nituzke horiek, liburuak berak hala eskatzen duelako eta irakurketa horren gainetik den irakurketa delako garrantzizkoena. Hemen
Erakusleihoa
gauza bat baitago besteen gainetik: kartzela. Nobelak, esan dugu, kartzela du eszenatoki (eta ospitalea, baina kartzelakoa). Eta ez eszenatoki soilik, kartzela baitu gai nagusi, eta nabarmengarri. Kartzelaren gaineko hausnarketa da besteren gainetik Ospitalekoak, barrutik idatzia, kanpokoentzat ikusezin dena ikusgarri egiten duena. Eta kartzelaren berri ematen du, baina ez modu “teknikoan”, “kartzelaren arabera bizitzen eta pentsatzen” duen narratzailearen bizipenen bitartez baizik. Kartzelak “nolakoak garen erakusten digu, garen bezalakoak agertzen gara, mozorrorik eta apaingarririk gabe”, eta gehituko nuke geure jendartea nolakoa den ere erakusten digula, kanpoan gaudenon errua ere badela kartzela: “Hemen barrukoa den bezalakoa delako da hor kanpokoa den bezalakoa. Hor kanpokoa den bezalakoa delako da den bezalakoa herioaren aurreko ganbara hau”. Michel Foucault-en zita batek irekitzen du liburua, eta haren Surveiller et punir etorri zait burura, ezinbestean. Foucaultek zioen kartzela dagoela gizarte zelatari honen sorreran. Hartara, inoiz ezagutu ez dugun, eta nahiko ez genukeen (lerro finak bereizten ditu kanpoa eta barrua) esperientzia bat, lazgarria, ekartzen digu Antzaren lehen nobelak, aurreiritzirik gabe irakurri beharrekoa, idazkera txukunak lagundua.
Salduenak X FIKZIOA
X EZ FIKZIOA
1. BILBAO-NEW YORK- BILBAO
1. EGUNKARIA. AMETS BATEN EGIA
Kirmen Uribe. Elkar.
Txema Ramírez de la Piscina. Tarttalo.
2. OSPITALEKOAK
2. LOIOLAKO HEGIAK
Mikel Antza. Susa.
Imanol Murua. Elkar.
3. GASOLINDEGIAN
3. FARWESTEKO EUSKAL HERRIA
Yurre Ugarte. Alberdania.
Asun Garikano. Pamiela.
4. KONDESA ESKU GURIA
4. JAUZIKA
Milena Agus. Denonartean.
Bixente Serrano Izko. Pamiela
5. AUTOKARABANA
5. PERTSONA IZATEN HEZI
Fermin Etxegoien. Pamiela.
Jonan Fernández. Arantzazu Baketik.
6. KATU JENDEA Eider Rodriguez. Elkar.
Ehunka gogoeta labur
Silaba trabatuekin jolasean
Betiko euskal sukaldaritzaren errezetak
Serrano Izko historialari, idazle eta irakasle nafarrak azken urteotan bere blogean plazaratu dituen aforismoen bilduma kaleratu du, Jauzika izenburupean. Euskal Herriko politika, bortizkeria, pentsamendu bakarra, kapitalismoa, fedea eta ekologismoa dira, besteak beste, jorratu dituen gaiak.
Trabatu beharrean, TREBATU zaitez "trabatuekin"! da Ibaizabal argitaletxeak kaleratzen duen Izkirimiri sail horren leloa. Miren Artetxe Hormaetxek, Monika Conde Ortizen irudiekin hornitua, zazpi ipuin eskaintzen dizkigu silaba "trabatuak" modu alaian ikasteko.
Baserri asko bisitatu ondoren, belaunaldiz belaunaldi gordetako errezetak idatzi ditu José Castillo sukaldari ezagunak. Euskal sukaldaritza tradizionaleko errezetak biltzen dituen liburua Donostiako Nicolasa jatetxeko sukaldariburuaren laguntzaz egin du Castillok.
EGILEA: Bixente Serrano Izko
EGILEA: Miren Artetxe
EGILEA: José Castillo
ARGITALETXEA: Pamiela
ARGITALETXEA: Ibaizabal
ARGITALETXEA: Tarttalo
GENEROA: Aforismoak
GENEROA: Haur literatura
GENEROA: Sukaldaritza
Zaldi Eroa
LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).
03
04 O r t z a d a r
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2010eko ekainaren 19a
“Mendizalea naiz mendira joaten naizenean. Eta idazlea... Ez dakit idazlea naizen”
ELKARRIZKETA
juanra madariaga
“Puntara iristen garenean beti negar egiten dugunez, negar egitera joaten gara mendira”
“Intentsitateak lotzen ditu mendia eta literatura”
M
zenean edo mendiaz hitz egiten dudanean. Eta idazlea... ez dakit idazlea naizen. Literaturan gustura aritzen naiz, baina ez dut sinesten benetan idazlea naizenik. Idazten dudanean baino ez naiz sentitzen idazle. Eta, aukeran, esango nuke mendiak gehiago tiratzen nauela. Erronka hutsak motibatzen zaitu? Naturaren lilurak bultzatuta egiten dut.
Iñurrategik, Zabalzak eta beste batzuk mendiak aipatzen dituzte, ez tontorrak. Bideari erreparatzen diozu edo gailurrari? Ni beti egon naiz tontorrei lotuta. Bidea gustuko dut, bai, baina gailurra dut amets beti. Saiatzen naiz gauzak amaitzen. Puntara heltzea ikaragarria da, eta han dituzun sentsazioak desberdinak dira. Horrek engantxatuta nauka.
Juanra, Elorriagaren begietan X “Gauza
jakina da mendizaleek, zortzimilako mendietara ausartzen diren mendizaleek batez ere, kontu handiz prestatzen dituztela motxilak, ez baitute soberako gramorik nahi. Sartzen dituzte, imajina dezakegu: arropa termikoak, jateko bereziak, sokak… Baina Juanra Madariagak ez du halakorik eramaten mendira. Motxilan sartzen ditu, imajina dezakegu: izenondoak, aditzak, atzizkiak… Eta bigarren kanpamenduan hotza sentitzen duenean, galtzerdi formako aditzondo termiko bat janzten du. Eta gose denean, atzizki bat mastekatzen du eta fonema pare bat edan. Eta badaki etxera bueltatzen denerako esaldi oso bat topatuko duela motxila barruan, poema baterako lehen lerroa izan daitekeena edo balada bateko exordio paranarratiboa bestela”. Unai Elorriaga
Zer demonio sentitzen da hor goian? Cho Oyura neu heldu nintzen lehenengo. Gogor nengoen eta ordu eta erdi egin nituen han goian, bakarrik. Bakea eta askatasunaren arteko nahasketa bat sentitu nuen. Haizerik ez zebilen, aurrean nuen Everest... Zoriontsua nintzen. Negar egin nuen. Tontor guztietan egin dut negar. Sufrimendu askoren arrazoia ikusten duzu hor. Nire egunerokoan zera idatzi dut oraingoan: “Ez dakit zergatik etortzen garen mendira, baina seguruenik puntara iristen garenean negar egiten dugunez, negar egitera etortzen gara”. Edo lagunak besarkatzera, mendian ematen ditugun besarkadek sekulako indarra baitaukate. Eta ez duzu berdintasunik aurkitu literatura eta mendiaren artean? Sortze prozesua gogorra izaten da, perfekzioaren bila zabiltzala-
“‘Sistematikoki’ berba asko erabiltzen dut; akaso ez da oso poetikoa, baina indartsua iruditzen zait”
X Adina. 1962ko abenduaren 19an jaio zen. X Jaioterria. Begoñako auzoa, Bilbo (Bizkaia). X Ipur-zirina. Abenturazalea, mendizalea eta literaturzalea da Madariaga. Mendian lau zortzimilako igo ditu. Lehena 2003an. Orduko hartan Cho Oyuko tontorra bisitatu zuen, 8.201 metrotara dagoen punta. Goiz hasi zen idazten, 17 bat urterekin. Euskara ikasi eta segidan irabazi zuen bere lehenengoko saria, Bizkaiko Foru Aldundiak emana (Imentzioaren pergamuak). Geroztik edozenbat sari eskuratu ditu, tartean Espainiako Kritika Saria (bi biderrez) edo Euskaltzaindiaren poesia saria (Amodioa batzuetan lanarekin). Bere azken lana Eroriaren logika izan da (Susa, 2009).
[Testua: IÑAKI MENDIZABAL ELORDI]
endizalea eta idazlea. Juanra Madariaga (Bilbo, 1962) gailur ehiztaria da. Lau zortzi milako bete ditu eta birritan eman diote Espainiako Kritika saria. Ez dira lortu dituen tontor bakarrak, eta ez dira azkenak izango. Bizi-bizi sentiarazten dioten bi afizio horiei lotuta bizi da, sentsazio berriak usna, sentsazio zaharrak gogoan iltzatuta. Guzti horretaz hitz egiten duenean begi-niniak puztu egiten zaizkio. Euskararen unibertsora 17 bat urterekin hurbildu zinen. Zerk bultzatuta? Aititak ia ez zekien gaztelerarik eta itzelezko ahalegina egiten zuen nirekin komunikatzeko. Gero Euskal Filologia ikasi nuen; hortxe hurbildu nintzen bizkaierara ere Ikasi eta berehala hasi zinen idazten. Bai, lehenengoko poemekin Bizkaiko Foru Aldundiaren saria irabazi nuen. Googleen zure izena jarri eta mendizale legez agertzen zara gehienetan. Espazio birtualean mendizalea zara, itxuran. Ez dakit, ez naiz kaletik mendizale itxuraz joaten. Mendizalea naiz mendira joaten nai-
05
Egilea
SHISMA PAGMA IGO BERRI DU, BERE LAUGARREN ZORTZIMILAKOA. MENDIAREN MAGALEAN JAKIN IZAN ZUEN ESPAINIAKO KRITIKA SARIA EMAN ZIOTELA BIGARRENEZ. HOTZ HARTU ZUEN. BAZUEN ZERTAN PENTSATU...
Madariagak tranbia txiki bat eraman zuen Shisma Pagmara. Unai Elorriagaren lan gogoangarriari omenaldi txiki bat egin nahi izan dio. Argazkia: Juanra Madariaga
Ortzadar
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2010eko ekainaren 19a
Hiritarra dela dio, eta poesia ere “hiritarra” ateratzen zaiola. Argazkia Jose Sampedro
Gezurretako tranbiak bidaia harrigarria egin du, Madariagaren eskutik. Argazkiak: Juanra Madariaga
ko. Momentu intentsoa da, poema lortzen duzunean are intentsoagoa. Eta sufritu egiten duzu zerbait esateko modua topatzen ez duzunean. Idazlearen mediokridade hori beti dago gure buruan hegan. Agian sufrikarioen zale gara. Esango nuke, beraz, intentsitateak lotzen dituela biak. Unai Elorriagaren SPrako tranbia eraman duzu zurekin, eta tranbia txiki bat ere bai. Kontaiguzu guzti horren zergatia. Aspaldian irakurri nuen SPrako tranbia eta asko gustatu zitzaidan. Nirekin eramatea pentsatu nuen. Unairi komentatu nion eta pozik hartu zuen ideia. Liburu guztiak baztertu eta hori baino ez dut irakurri, eta konturatu naiz ertz ugari dituela, irakurketa pilo bat. Egunerokoan ere islatu dut hori dena, eta akaso zer edo zer aterako da hortik. Nik Lukasi idazten nion, SPrako protagonistari, ez beste inori. Lukas eta bion arteko elkarrizketa izan da. Unaik ere idatzi ditu mendiari buruzko testu batzuk, eta irudiekin nahastu nahi genuke dena. Ez dakit, akaso ikuskizun bat, akaso dokumental txiki bat... Edo batek daki, SPrako tranbia II atera daiteke hortik! Une kilikagarriak bizi izan dituzu, beraz. Begira, Shisma Pagmara heldu nintzenean, tontorrean SPrako tranbiaren azken paragrafoa irakurri nuen. Negar egin nuen, eta hori grabatuta dago. Etxera bueltatu eta sari bat atarian zain.
Izozmendiak 2003an argitaratu zen. Iaz idazten dut poema ironikoren bat edo beste, Eroriaren logika. Zein jauzi egin duzu az- baina orokorrean ez. Ruper Ordorikak esana: “poema guztiek ken urte hauetan? Alde oso-oso nabarmenik ez dago bien arte- merezi dute abesti bat”. an, baina sentitu dut topatu dudala idazteko Seguru. Hor gertatzen dena da batzuk kanmodu bat, ahots bat, esateko modu bat, niri tagarriagoak direla beste batzuk baino. gustatzen zaidana. Gero beste aldetik pen- Zure irakurleekin zer nolako esperientsatzen dut eten gabeko garapenean ibili be- tziak izan dituzu? har garela poetok. Gauzak ezin ditugu erre- Ikuskizunean harreman ona daukat irakurpikatu. Azken liburu hau askozaz eskemati- learekin, oso hurbilekoa. Oinarritzen naiz koa da niretzat, esaldiak ia metaforikoak di- irudian, zuzeneko musikan eta gero nik jarritako beste musika arraro batzuetan. ra, oso esaldi txikiak. Bestea narratiboGauza lasaigarria dela esaten diagoa zen zentzu horretan. Prozedate. Irakurlea horrela hurbilsuak ere desberdinak izan dira. tzen zaizunean gauza handia Izozmendiak urte betean idatzi “Eroriaren da, badakit asumitzen sasi nuen. Ekoizpen ikaragarrialogika liburua fama hori. rekin, ia egunero idazten Liburuak amaitu ostean nuen zeozer. Eta azkena askozaz bost urtetan egindako lan hutsik geratzen omen zara. eskematikoagoa Horren ostean nondik elipatxadatsua izan da. Horrek da niretzat” katzen zara? ez du esan nahi idazten nueneIrakurraldietatik. Lerro konan holako energia berezi bat senkretu bat irakurtzen duzu eta lerro titzen ez nuenik. Baina presiorik horrek esaten dizu: hemendik dago besgabe ibili naiz. Une gaiztoetatik ateratzen omen dira poe- te poema bat. Edo eszena bat ikusten duzu, marik onenak. Umoreak ez du balio poe- edo burutapen bat datortzu... Eta orain, zer duzu gogoan, zer buruan? sia egiteko? Pozik nagoenean ez dut idazten. Azken li- Baditut gauza batzuk idatzita; badut berriro buruko poemak badira ilunagoak, beste idazteko gogoa, baina Eroriaren logika oso sentsibilitate bat dute. Negatiboak direnik ez gauza berria da oraindik niretzat, beraz, padut esango, baina ilun samarrak bai. Inoiz txadaz hartuko dut gerokoa.
Ondo dago, baina askotan kusalitatea ere izaten da. Gainera, mendian nengoela jaso nuen berria, eta urruntasunak ematen duen distantzia horrekin hartu nuen sariarena. Eroriaren logikagatik jaso duzu saria. Zein logika (edo ilogika) erabiltzen du eroriak? Hori da, ilogikaz idatzi dut gehiago. Poema liburu honetan une intentsoetaz idatzi nahi nuen, eta, jakina, intentsitatea ez da bakarrik une gozoetan suertatzen, baizik eta kasik kontrakoetan. Une txarrak eta gaiztoak edo deserosoak bizi dituzunean, hortik ateratzen dira normalean poemak. Zein aldaketa ekarri du zure idazkerara azken liburuak? Lexiko arraroa erabiltzen dut. Zientzietako lexikografia. Egin ditudan azkenengo irakurraldietatik atera dut. Erdarazko poesia asko irakurtzen dut, eta nahiz eta bilatu ez, atera egiten da hor irakurritakoa. Baina gaur egungo lexikoa da, eta poesian ere sar daiteke, zergatik ez? Esaterako, “sistematikoki” asko erabiltzen dudan berba da; akaso ez da oso poetikoa, baina asko erabiltzen da. Poesiaren ateak oso zabalk dira, eta lizentzia horiek hartzen dituzu poesiari indar berezi bat emateko. Aspaldian hasi nintzen Iparraldeko lexikoa erabiltzen; hori baztertu nuen eta orain gaur egungo hiztegi modernoa erabiltzen saiatzen naiz. Ez naiz horren atzetik ibiltzen, atera egiten zait.
06 O r t z a d a r
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2010eko ekainaren 19a
INTERNET
Spotify, musika eta wi-fi ZEIN MUSIKA ENTZUTEN DUZU? ETA, BATEZ ERE, NOLA? ASKO ALDATU DA MUSIKA ENTZUTEKO ETA HEDATZEKO MODUA AZKEN URTEETAN. LEHEN, IRRATI-KASETE ZAHAR BATEAN PLAY ETA REC SAKATZEN ZUEN JENDEAK BERE GUSTUKO KANTA IRRATITIK GRABATZEKO... ORAIN ASKI DA KONEXIO BAT GUSTUKO KANTA ENTZUN EDO ORDENAGAILURA EKARRI AHAL IZATEKO.
[Testua JON MARTIN armiarmasarea@gmail.com]
zeko aukera ematen du. Dena den, irrati en kontu bat sortu, baina dagoeneko edoformatua gustuko duenak Last.fm ere norentzat zabalik dago. Iragarkien bitartez finantziatzen du Spotifyk bere zerbierabili dezake. Bi sistema hauek ez dute musika gure tzua, doako zerbitzuaren aldeko apustua ordenagailura jaisten, saretik entzuten egiten dutenentzat. Publizitaterik nahi ez dira zuzenean (streaming sistemaren bi- duenak badu hainbesteko bat ordainduta hura ezabatzeko aukera. dez). Spotify programa ordenagailuan Kantuak ordenagailura jaitsi beinstalatu beharra dago erabilharrik ez izatea, Itunes bezalatzeko (Windows, Mac eta Liko programen aldean, abantaila handia da, ez baitu orLagun askoren nuxerako bertsioak daude). Mugikorrean ere instalatu denagailuko memoria arteko abesti liteke aplikazio hau. agortzen. Gainera, Spozerrendak Baliteke eredu tradiziotifyk Interneterako konenala mantentzearekin texiorik ez den momentuesortzeko matzen den musika industan musika entzuten jarraiaukera badago triaren eta edukiak libre nahi tzeko aukera ematen du; hodituztenen erdibide erdi-konrretarako norberak hautatu betsentsuatu bilakatzea. SGAEk tahar du ezinbesteko kantuen zebernetan, ezkontzatan eta abarretan rrenda. Nola lortu Spotify? www.spotify.com hel- zuen pagotxa, akabo. Hilean hamar eurobidean sartzea aski da. Duela hilabete ren truke munduko musika katalogo hanbatzuk gonbidapen bidez baino ez ziteke- diena izan dezakete tabernek.
I
raultza eragin zuen Napsterrek sorreran. P2P sistemaren sorrerak, fitxategiak norbanakoen artean banatu ahal izateak, guztiz aldatu zuen musika entzuteko era. Dena den, sistema berri honek berehala egin zuen talka industria musikalaren aurka. Napster itxi zuten, baina konta ezin ahala programa abiatu ziren hark irekitako bidean barrena. Ezagunak dira Ares, Emule, BitTorrent eta abarrak, beste erabiltzaileek sarean partekatzeko moduan jartzen dituzten fitxategiak gurera ekartzea ahalbidetzen dutenak. Sistema horien legezkotasuna zalantzan jarri izan da (zilegitasunari dagokionez ez dago zalantzarik) eta Spotify bezalako proposamenak arazo horri irtenbidea ematen diote. Spotifyk edozein abesti bilatzea ahalbidetzen du; abesti horiek, gainera, erreprodukzio zerrendatan bildu ditzake bakoitzak winampen bezala, eta lagunekin partekatu daitezke zerrenda hauek. Lagun askoren artean sortutako zerrendak egiteko aukera ere badago. Irrati moduan ere funtzionatu dezake: musika estiloen baitako kanalen bidez artista berriak ezagut-
webgunean Gure gustuko musikaren irrati formula
Nahi duzun saioa nahi duzun orduan
Taldea ezagutarazteko bidea
www.last.fm
www.info7.com
www.myspace.com
Webguneak aurretik egindako entzunaldietan oinarrituta gure gustuen araberako kantu zerrenda proposatzen digu irrati formula bat osatuz. Spotifyk Last.fm baino hobe entzuten da, baina Last.fmk iragarki gutxiago ditu.
Irratia Internet bidez entzutea gustuko dutenek Info7-ren aukera kontutan hartu beharko lukete. Aurretik emititutako programak entzuteko edo zuzeneko emisioa jarraitzeko aukera ematen du webguneak.
Musika entzunaldiei dagokien artikuluan, leku derrigorrezkoa behar du Myspacek. Talde bakoitzaren orrialdea bisitatzea, lagunen bidez talde berriak ezagutzea... Primerako aukera talde berrienentzat.
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2010eko ekainaren 19a
Ortzadar
07
IKUSKIZUNA
Lipus eta Paia, aurrez aurre ANDER LIPUS AKTOREA FREDI PAIA BERTSOLARIAREKIN NEURTUKO DA ASTELEHENEAN, HILAK 21, LEIOAKO ANTZOKIAN ‘ERREGEA ETA BUFOIA’ EKITALDIAN. EMANALDIA IPARRALDEKO IKASTOLEN ELKARTEARENTZAT DIRUA BILTZEKO ASMOZ ANTOLATU DU ARTEDRAMA PLATAFORMAK. BUFOIA ETA ERREGEA, AURREZ AURRE.
[Testua: MANU ZABALA Argazkiak: ORTZADAR]
Ander Lipus aktorea, ‘Erregea eta bufoia’ ikuskizunean.
F
igura unibertsalak ziren bufoiak, han eta hemen ibilitakoak. Txinan, Egipton, Indian, Ekialde Hurbilean eta Erroman, Erdi Aroan bizi izan zuten euren aldi gorena. Istorioak kontatu eta antzeztu. Musika jo, abestu zein dantzatu. Arte eta kultur alor anitzeko pertsonaiak izan ohi ziren bufoiak, erregeen aginduetara beti. Bufoiaren ideia buruan zuela, euskal kulturan erregearen pareko figuraren bila zebilen Ander Lipus antzezlea. Eta hara nondik, Paiatar bertsolariekin hizketan ari zela, haiek aitortu omen zioten bertsolaritzan Jaungoiko baten modukoa zela Andoni Egaña. Hortxe aurkitu zuen Lipusek bere erregea. Hala, antzerkia eta bertsolaritza bateratuz sortu zuen Erregea eta bufoia antzezlana, edo bertso saioa, edo… bertso-antzerkia. Era batean zein bestean, hitzaren inguruko
jolasa da borroka bitxi honetan esperimentazirikatzen”. Herriz herri dabilen Erregea eta tu nahi dena. Bertsoa eta antzerkia, antzezbufoia lanak 40 emanalditik gora egin ditu lea eta bertsolaria. iaztik hona. Ibilbide horretan erregearen leBaina hirugarren pertsonaia bat beharrezkua hartu dute bertsolari ezagun askok. koa da ohol gainean. Izan ere, bertso saio Andoni Egañak, Xabi Paiak, Unai batean ezinbesteko garrantzia dauIturriagak, Amets Arzalluzek eta ka gai-jartzaileak. Unai Elizasu Sustrai Colinak, esaterako. aritzen da tokian-tokiko egoera Antzezlanaren formula hori Inprobisazioa eta herrietarako apropos pres“inprobisazioa eta umoreaeta umorearen taturiko gaiak jartzen. “Herri ren arteko jolasean datza”, batetik bestera aldatzen dira eta ondo funtzionatzen duen arteko jolasean pertsonaiak, gaiak eta bertsoformula da, antza. “Ordu eta datza ikuskizun erdiko emanaldia da eta jenlariak”, azaldu du Lipusek. arrakastatsua deari ziztu bizian pasatzen Dena da inprobisatua. “Hasiera batean, jendeak ez zuen zaio. Oso pozik gaude lortutako sinesten jolas inprobisatua zela, baierantzunarekin”, dio Markinako na gutxinaka onartu zuten bapatekotasuaktore ezagunak. narekin jokatzen genuela. Hau da, inolako Desafioa Leioako Antzokira eramango gidoirik ez zegoela”, argudiatu du aktoreak. dute, datorren astelehenean, 20.30ean. Baina norgehiagoka horretan, nor izango da Bertan lortutako dirua Iparraldeko Ikastolen gehiago? “Aurkari bakoitzak bere armak diElkartearentzat (Seaskarentzat) izango da. tu. Bertsolaria errege da hitzarekin jolasten. Ander Lipus eta Fredi Paia, barreari zabalBufoia, berriz, maisua erregea nahasten eta dutako ate kilikagarri bat.
“Pertsonaiak, gaiak eta bertsolariak aldatu egiten dira herri batetik bestera”
“Bertsolaria errege da hitzarekin jolasten. Bufoia, berriz, maisu zirikatzen”
Nor da errege eta nor bufoi? X Lipus versus Paia. Ander Lipus Fredi Paiarekin neurtuko da Leioan, baina iaztik hona erregearen lekua bertsolari ezagun askok hartu dute: Andoni Egañak, Xabi Paiak, Unai Iturriagak, Amets Arzalluzek, Sustrai Colinak...
desberdina. Tokian tokiko egoera eta herrietako gai, pertsonaia eta bertsolari desberdinak baliatzen ditu Ander Lipusek berak sortutako ikuskizunean.
X Beti
“Hasieran jendeari kostatu egin zitzaion inprobizazioa zela onartzea”
08 O r t z a d a r
KULTURA ETA AISIA
BASERRIKO EDARIA
JAGON Galderaerantzunak
1
‘FALTAN BOTA’ ONARTZEKO FORMA AL DA?
Mira egin aditz esapidearen adiera definitzean, norbaiten edo zerbaiten falta nabaritu esaten da. Beraz, mira egin eta falta nabaritu, biak erabil daitezke. Faltan bota ez da txukunegia euskara batuan erabiltzeko.
2
‘MEREZI IZAN’ ADITZA DELA-ETA, ZEINTZUK DIRA ZUZENAK: ‘DONOSTIARA JOATEA MEREZI DU’ ALA ‘DONOSTIARA JOATEAK MEREZI DU’?
Gramatika batzordearen iritziz, Donostiara joateak merezi du txartzat ematekoa da. Izan ere, egia da merezi izan aditzak ergatiboa eska dezakeela (Mikelek saria merezi du), baina aditz horren bi erabilera bereizi beharrean gara: 1- Subjektu ergatiboa eta objektu absolutiboa duena: Mikelek saria merezi du. Mikelek saria jasotzea merezi du. 2- Merezi izan aditzaren erabilera inpertsonala, subjektu ergatiborik ez duena: Merezi du lan egitea. Merezi du Donostia ezagutzea.
3 4
‘OPERATU DIOTE’ ALA ‘OPERATU DUTE’? ETA ‘HANKAN’, ‘HANKAZ’, ‘HANKATIK’...?
Hiztegi Batuan, operatu du ad. dela esaten da. Bihotzetik operatu; zango gangrenatua operatu”.
ZEIN DA ZUZENA: ‘BERDIN DIT (ZAIT) JOLASTU’ ALA ‘JOLASTEA’?
Orotariko Euskal Hiztegian Berdin Izan azpisarreran bi aukera horiek ere ageri zaizkigu: berdin dit (zait) jolastu eta berdin dit (zait) jolastea. Dirudienez, berdin dit (zait) jolastea da gaur egun erabiliena; baina badira beste ereduaren adibideak ere literaturan.
WWW.EUSKALTZAINDIA.NET
Larunbata, 2010eko ekainaren 19a
XVII. mendera arte Euskal Herria sagarrondoz beteta zegoen. Baina gero ardoa edateko ohitura zabaldu zen eta sagastiei artosoroek kentu zieten lekua.
Sagardoaren jatorriari buruzko iritzi eta teoria asko egon arren, historialari gehienak bat datoz sagardoa Kristo aurreko urteetan sortu zela esatean. Hainbat ikerlariren arabera zeltek Aintzina, sagarrekin egiten zuten edarian aurkitzen Foruek da sagardoaren jatorria. Zibilizazio hosagarrondoak nek Europan ezagutarazi omen zuen edari hori. Baina arabiarrak izan ziren, babesten nekazaritza sistema aurreratuak erabiliz, zituzten sagar klaseen zabaltzea bultzatu eta hauek ekoizteko teknikak zabaldu zituztenak. Jose Uria Irastorza, Sagardoa liburuaren egilearen arabera, Euskal Herrian VII. mendea baino lehenagoko estela eta bestelako inskripzioetan agertzen dira sagar erroa duten izen eta abizenak. Antzina, Foruek sagarrondoa babesten zuten. Ricardo Lehoi Bihotzak 1189. urtean idatzi zituen ezagutzen diren lehenengo arauak. Babes hau ez zen zuhaitzetara soilik mugatzen, baizik eta sagarrondoa zegoen lurrari edo zelaiari ere zabaltzen zitzaion. Foruak isunak eta zigorrak ezartzen zizkien sagastietan kalteak eragiten zituztenei. XVII. mendetik aurrera desagertzen hasi ziren Euskal Herriko sagastiak. Sagastiei artasoroek kendu zieten lekua. Araban eta Nafarroan zegoen ardoa edateko ohitura Euskal Herri osora zabaldu zen. Azkenerako, sagardoa kopuru txikietan produzitzen zen eta baserrietako kontsumorako soilik. Gipuzkoan eta Bizkaian nahiz eta XX. mendearen hasieran sagar arbola asko egon, aurreko mendearekiko izan zuen jaitsiera izugarrizkoa izan zen. Gerra Zibilaren ondoren, Frankok sagardo produkzio eta kontsumoa debekatu egin zituen. Baina 80ko hamarkadan sagardotegiak berriro modan jarri ziren Gipuzkoan. Zoritxarrez, antzinako sagastiak desagerturik daude eta sagardoa egiteko kanpotik ekarri behar dira sagarrak. Arabiarrek sagardoa ekoizteko teknika berriak ezarri zituzten. ORTZADAR
TOPONIMIA
IZENAK
EUSKAL HERRIA
Ander
Izen honen lehenengo aipuak XVI. mendeko bi liburutan
Andres izenaren euskal aldaera Sabino Aranak argitaratutako Deun Ixendegi Euzkotarrari esker ezaguna da. Sukarrietan, Aranaren udako etxearen aurrean, badago uharte txiki bat, gaur egun San Andres eta XX. mendearen hasieran Doniandere (Done Andere) zena. Andreas izen grekotik, eta hau anér, andrós 'gizona'-tik. Done Andres, done Petriren anaia eta azken hau bezala arrantzalea, Jesu Kristoren lehendabiziko jarratzailea izan zen.
agertzen dira, baina esanguratsuena Axularrek egindakoa da Euskal Herria izena oso zaharra da. XVI. mendeko bi liburuk aipatzen dute: Lazarragak, Araban, eta Leizarragak, Iparraldean itzulitako Itun Berrian. Handik aurrera etengabe ageri dira aipuak, baina esanguratsuena 1643koa da. Urte horretan argitaratu zen Axular idazle nafarraren Gero liburua. Hitzaurrean hau dio: “Zeren anitz moldez eta diferenteki mintzatzen baitira Euskal Herrian: Nafarroa Garaian, Nafarroa Beherean, Zuberoan, Lapurdin, Bízkaian, Gipuzkoan, Alaba-herrian eta bertze anitz lekutan”. Halaber, on da gogoraraztea Oriamendi, karlisten himnoaren jatorrizko bertsioak honakoa hau dioela: Gora Espainia ta Euskal Herria! Hortaz, nekez defenda daiteke abertzaleek azkenaldian asmatu izena dela.