ortzadar Larunbata, 2013ko urtarrilaren 19a. 292 zenbakia
noticiasdegipuzkoa.com
euskal kulturaren kolore guztiak
EUSKAL ANIMAZIOA Gure zinegintzaren adar sendoa, ‘Euskadi marka’ birsortzen ari den seinale -- 4-5. orrialdeak --
JASOTA BEZALA Lankuren ekimen berriak bertsoaldi zaharrak berreskuratzea du xede -- 2. orrialdea --
02 // Ortzadar
Larunbata, 2013ko urtarrilaren 19a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
bertsolaritza
Artxibo ilunetik, argitara Jasota Bezala izeneko bilduman, bertsoaldi zaharrak publikoaren eskura jarri nahi ditu Lankuk. Lehenengo bi antologiak jada argitaratu dira, Imanol Lazkanori eta Bertsolari Txapelketari eskainiak DABI PIEDRA
Ezkerreko irudian, Andoni Egaña 2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusian irabazle suertatu zen eta Imanol Lazkanoren eskutik jaso zuen txapela. Alboan, Maialen Lujanbio txapelduna 2009ko edizioan, Joxe Agirre izan zenarekin. JOSE SAMPEDRO/PABLO VIÑAS
a
LL
ANKU enpresako arduradunen ustez, orain dela urte batzuetako bertsoak bildu, sailkatu eta formatu modernoan eskaintzea, egin beharreko lana da. Izan ere, aspaldiko bertsoaldi asko zinta zaharretan edo artxibo ilunetan ahaztuta geratuko lirateke betiko, Jasota Bezala horren gisako proiekturik ez balego. “Entzuleak izan ditzala eskura bertso adierazgarriak, gogoangarriak”, Mikel Mariskal bildumaren bultzatzailearen esanetan. “Belaunaldi aldaketa batean gaude eta ikusi dugu badagoela eskaria lehenagoko bertsoak entzuteko, baina garai bateko formatuak zaharkitu egin dira”. Hortaz, CD formatuan argitaratu dituzte bildumako lehenengo bi aleak. Jasota Bezala bilduman, bertsoaldi zaharren antologiak jasotzen dituzte, gaiaren arabera edo bertsolari baten inguruan ale bakoitza. Bilduma Imanol Lazkanorekin hasi dute eta, bigarren alean, berriz, Euskal Herriko Txapelketa Nagusiak 1986tik 2009ra eman duen onena bildu dute. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Xenpelar
Dokumentazio Zentroan garai guztietako dokumentuak jaso eta artxibatzen dituzte, beraz, lanaren zati bat eginda aurkitu dute Lankuko arduradunek. “Xenpelar gure altxorra da, aspaldiko bertso gehienak han aurkitu ditugu, digitalizatuta”, dio Mariskalek. Felix Irazustabarrenak ere laguntzen die aukeraketa lanean.
CD FORMATUAZ Mikel Mariskal bildumaren bultzatzaileak aitortu digunez, bertsoaldi zaharrak gaur eguneko publikoari helarazteko moduaz zalantzak izan dituzte. Mp3, DVD eta horrelakoak bazterrean utzita, CD formatuaren alde egin dute azkenean, “publikoarentzat erabilgarria izango delakoan erabaki dugu CDan editatzea, zale askok autoan ere entzun nahi izaten dituzte bertsoak”. Hala ere, aldaketarik ez dute baztertzen etorkizunerako, “denborak eta jendearen erantzunak esango dute formatua aldatu beharko dugun”.
LAZKANO ETA TXAPELKETAK Lehenengo alea
Imanol Lazkanori buruzkoa da, “plaza utzi berri du Imanolek eta omenaldia egin nahi izan diogu, belaunaldi zahar eta berrien arteko zubia izan da”, azaldu digu Mikel Mariskalek. Horrela, Zubigintzan artista izenburua eman diote lanari. Imanol Lazkanok berak, orain dela urte batzuk, Aho bizarrik gabe izeneko liburu autobiografikoa idatzi zuen eta Lankuko lantaldea argitalpen horretako kontakizunean oinarritu da bertsoaldiak aukeratzeko. Era berean, Goierriko Bertso Eskolak ere bere aletxoa jarri du antologia osatzeko orduan. Guztira, 21 bertsoaldi aurkituko ditugu, Imanol Lazkanoren ibilbide oparoaren erakusgarri.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari buruzko antologia mardulagoa da, CD bikoitza baita. Mikel Mariskalek dioenez, “txapelketak bilduma askotarako ematen du, material piloa dago, baina lan honekin abiapuntua behintzat ipini dugu”. Zehazki, 1986tik 2009ra bitarteko txapelketak daude bilduman, “garai bateko bertsolariak entzun daitezke, Xabier Amuriza eta Imanol Lazkano bera esaterako, Andoni Egaña gaztetan ere bai”. 80ko hamarkadan modernizazio prozesuari ekin zion bertsogintzak eta, hortaz, lehiaketei buruzko CD bikoitza aldaketa sakonaren lekuko baliotsua da. Oso aspaldiko kontua ere ez da 80ko hamarkada, baina Mariskalek ohartarazi duenez, formatuak berehala zaharkitzearen erruz, bertsoaldi haiek entzutea ezinezkoa da gaur egun, “orduko bertsoak zinta zaharretan daude gordeta edo hondatu egin dira”. Lankuren asmoa, urtean bizpahiru antologia berri argitaratzea da, baliabideen arabera. “Oraindik ez dakigu hurrengo bildumak zeri buruzkoak izango diren –dio Mariskalek–, bertsozaleen iritziak entzuten ibili gara, zerrenda bat osatzeko, eta hortik aukeratuko ditugu hurrengo proiektuak”. Lanku.com webgunea, liburu eta disko azokak eta gisakoak baliatzen dituzte produktua banatzeko. “Laster liburudenda arruntetan egotea espero dugu”, gaineratu dute. Edonola ere, argitaraldi murritzak egiten dituzte, “gaur egun merkatua nola dagoen ikusita, ez da erraza ekoizpen gastua berreskuratzea, beraz, ale gutxi ateratzearen aldeko apustua egin dugu”. Inor ez da diruz aberastuko Jasota Bezala bildumarekin, baina Mikel Mariskalek garbi dauka egin beharreko lana dela: “Hau transmisio lana da, pedagogikoa, egin behar genuela ikusi genuen eta proiektuan murgildu ginen”. Bertsoak, izan gaur egunekoak zein iraganekoak, ez dira artxibo zaharretan ezkutuan egoteko, zaleen belarriei gozatu arazteko baizik.
Larunbata, 2013ko urtarrilaren 19a
Ortzadar // 03
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
saski-naski IRITZIA
Neska polita izatea XABIER MENDIGUREN ELIZEGI
O O
RAIN dela aste batzuk erreportaje bat irakurri nuen prentsan, Igor Susaetak egina, musika-produktoreei buruzkoa: hau da, taldea disko bat grabatzera doanean, estudioan musikariei aholkua ematen diena, soinu klase bat landu dezaten, melodiatik harago ze arreglo mota, ze instrumenturen laguntza, ze estetika sonoro nahi duten erabakitzeko. Ekoizle lan horretan ibili ohi diren izen ezagun batzuekin hitz egin zuen kazetariak, eta halako batean, haietako baten hitz hauek jaso zituen: “Garrantzitsuena neska polita izatea da, makillajearen gainetik. Polita bada, makillajea ez da beharrezkoa. Hortaz, oso polita bada eta gehiegi makillatzen baduzu, azkenean pailazo baten itxura hartuko du”. Irudi horrekin, produktoreak azpimarratu nahi zuen funtsezkoena ez dela bere apaintze lana, taldearen edo bakarlariaren beraren kalitatea baizik. Hala ere, adierazpen horiek asaldagarriak egin zitzaizkien zenbait laguni, konparazioari darion matxismo zaharminduarengatik. Hau da, zerbaiten ontasuna azpimarratzeko neska polit batekin konparatu beharra, publizitate zakarrenaren estiloan. Normala, beraz, lagun horiek haserretzea.
Haserre horretatik kanpora, beste gogoeta mota batera eraman ninduen esaldiak. Hau da, metafora gisa ez baizik eta hitzez hitz hartuz gero, zenbateraino da erabakitzailea artistaren edertasuna artelan baten arrakastan? Artemota guztiak ez dira berdinak auzi honetan. Zinema hartzen badugu, adibidez, artisten balizko meritua ia beti egon da lotua haien edertasunari (aktoreez ari naiz, haiek baitira arte mota horren aurpegia). Beti egongo da aktore zatar bat edo beste bigarren mailako rolak jokatzeko, baita aldian behin protagonista izateko ere (errazago gizonezkoen kasuan emakumezkoenean baino, hala ere: ikusita nago Halle Berry edo Charlize Theron guztiz ederrak itsusiarena egiten, makillajearen lanari esker), baina gauza jakina da kamerak maite behar duela aurpegi bat publikoa zinemaaretora joango bada, eta horretan Hollywoodeko star-system-aren jarraitzaile hutsak dira zinema alternatibo eta independente usteko guztiak. Musikaren arloan ere ez al da antzeko zerbait gertatzen? Utz dezagun alde batera klasikoaren mundua, baita neurri batean folkarena ere:
SALDUENAK
Fikzioa
pop musika, bere sortze-unetik, Elvis Presleyz geroztik behintzat, kantariaren irudiari guztiz loturik ageri zaigu. Taldeek (edo beren liderrek behintzat) sexyak izan behar dute, irudi indartsu bat eduki gizonezkoen kasuan edo sentsuala emakumezkoak, eta irudi horri zukua atera, entzuleek musika ez ezik idolo bat ere kontsumitzen duelakoan. Gogora ditzagun, esaterako –rock ikono zaratatsuenak alde batera utzita ere–, Nina Simone eta Norah Jones, pianoan eserita aritzen diren bi jazz kantari. Argi dago Simone askoz ere artista interesgarriagoa dela, baina duda egiten dut gaur egun saiatu balitz inork aintzat hartuko zukeen.
Ezin uka daiteke itxura pertsonal eta identifikagarri bat izateak gero eta ondorio nabarmenagoak dituela idazlearen proiekzio publikoan
Eta literaturan? Hori da nik gehien ezagutzen dudan arloa. Aurrekoekin konparatuta, artistaren irudiak askoz ere pisu gutxiago du, zorionez. Baina ezin uka daiteke itxura pertsonal, desberdin eta identifikagarri bat izateak gero eta ondorio nabarmenagoak dituela idazlearen proiekzio publikoan: salmentetan batetik, baina baita ere prentsako agerpenetan, irakurleen arretan eta era guztietako ekitaldietan. Zoritxarrez esango duzu, irakurle, baina ze neurritan ez zara zu zeu ere fenomeno beraren bultzatzaile?
Ez Fikzioa
1. Mussche
4. Paper festa
1. Su haietatik ke hauek
Kirmen Uribe. Susa.
Anjel Lertxundi. Alberdania.
Iñaki Petxarroman. Txalaparta.
2. Ez naiz ni
5. Urak dakarrena
2. Sinplistak
Karmele Jaio. Elkar.
Toti Martinez de Lezea. Ttarttalo.
Hedoi Etxarte. Susa.
3. Zintzoen saldoan
6. Eserleku hutsa
3. Paradisua eta katuak
Jon Alonso. Txalaparta.
J.K. Rowling. Alberdania.
Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruza. Pamiela.
4. Bagoaz, hamaika arrazoi ditugulako! Independentistak sarea. Ideien faktoria.
5. Plazer bat izan duk, Benito! Pako Aristi eta Mikel Markez. Elkar.
6. Eguberria... Juan Kruz Igerabide/Elena Odriozola (il.). Nerea.
LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)
ERAKUSLEIHOA ELEBERRIA
ALDIZKARIA
‘Zaindari ikusezina’
‘Jakin. 193. zenbakia’
Dolores Redondo. Erein. 480 orr. 18,50 euro.
Askoren artean. Jakin. 105 orr. 12 euro (harpidedunek 9,20 euro).
Misterioak eta iragana argituz Ez zaio eleberriari intrigarik eta misteriorik falta. Amaia Salazar inspektoreak bi eginkizun ditu honetan: Baztan inguruan, eta batik bat, Elizondo inguruan gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak argitu, eta, hain larria ez badirudi ere, hil ala bizikoa gertatuko zaio bere iraganarekin, –hots, amarekin–, izan (eta dituen) arazo larriak konpontzea. Detektibe nobela honek badu dimentsio psikologiko nagusi bat ere bere tramaren garapenak argitu beharko duena.
Azurmendi eta urteko uzta Iazko uzta 193. ale honekin osatzen du Jakin aldizkariak. Joxe Azurmendi idazle, filosofo eta Jakin Taldeko kideak bi sari jaso ditu 2012ko udazkenean, eta sari-emate ekitaldietan esandako hitzak biltzen dira ale honetan. Bestetik, 2012an zehar kulturaren alorrean gertatutakoaren balantzea azaltzen da Gai nagusia sailean. Beste egileen artean, ale honetan aritu dira Lorea Agirre, Alberto Barandiaran, Fito Rodriguez, Pantxoa Etchegoin, Andres Urrutia, Patxi Gaztelumendi eta Eguzki Urteaga.
ZALDI EROA GAZTE LITERATURA
‘Sasiak mendia jan’ Joan Mari Irigoien. Antton Olariaga (ilus.). Elkar. 132 orr. 16,50 euro.
Ironiaz eta umorez jositako poemak Zer du gazteak buruan? Interesatzen al zaio poesia? Erronka horri eutsi dio Joan Mari Irigoienek, normalean poesiarako izaten ez diren gaiak hartuz eta haiekin gazteentzako poemak idatziz: teknologia berriak, sexu-grina, politika eta beste asko. Hari horiek josteko, berriz, bi jostorratz erabili ditu: umorearena esku batean, kritika sozialarena bestean. Eta oihala edertzeko, Antton Olariagak erantsi dizkio bere kolore bitxiak eta begirada ironikoa.
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria
Diseinua: Jesús Santamaría
Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)
Maketazioa: Naroa Etxebarria Portada: Naroa Etxebarria
Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)
Lege Gordailua: BI 1720-06
Larunbata, 2013ko urtarrilaren 19a
04 // Ortzadar
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
ikus-entzunezkoak
Animazioa eta Euskadi Marka 80ko hamarkadatik aurrera, euskal animazioa gure zinegintzaren ikur nagusiena izan da. Are gehiago, aitzindaria izan zen espainiar Estatuan. Film laburrek, Kimuak egitasmoaren bidez, indarra hartu dute (animazio lanek barne). Atzo estreinatutako ‘El corazón del roble’ (Dibulitoon) film luzea, Goya sarietan finalista, ‘Euskadi marka’ birsortzen ari denaren adierazgarri da ANDONI ITURBE
Beheko lehenengo bi irudiak ‘Aita, zonbia naiz’ filmari dagozkio. Gainontzekoak, ‘El corazón del roble’ film luzeko fotogramak dira. IREKI/DIBULITOON
BB
AZEN garai bat non punta-puntako idazleak, Bernardo Atxaga eta Koldo Izagirre kasu, euskal animazioarekin elkartu ziren eta kontakizunak hitzez biziarazi zituzten. 80ko hamarkadaren bueltan, marrazkiz eta irudimenaz osatutako filmak egin ziren, kostata, baina eremu berri bat lehen aldiz ereitean ezartzen den gozamen ikaragarriaz. Autodidaktak ziren (oraindik ere badira), garai hartako euskal hartzailearen egarri gosearen pare: Euskal Telebista (1982) batetik eta euskarazko ikus-entzunezkoak bestetik. Testuinguru hartan, Kalabaza tripontzia bihurtu zen euskarazko lehen animazio lana, Juanba Berasategiren zuzendaritzapean eta Izagirreren gidoipean. Animazio xaloaren garaia zen, baita mundu mailan ere, oraindik ere. Eta posible zen lan nekagarria eginez, zizelkadaka, merkatu berria(k) erakartzea. Esan liteke, ordutik hona euskal animazioa telebista edo zine aretoetatik espazio berrietara egokitu dela. “Durangoko Azoka errealitate horren erakustoki ona da”, gaineratzen du Berasategik. Bertan nahaspilatzen baitira telebista eta zine produktuak, jatorri editoriala izan eta pantailara eramandako lanak edota ekoiztetxe eta argitaletxeek lankindetzan jorratutakoak. Euskal animazioaren ordezkariek jakin badakite inoiz ez dela erraza izan proiektuak aurrera eramatea. “25 urte hauetan krisi hitza hasieratik entzun dugu. Orain arte egin badugu, hemendik aurrera ere egingo dugu”, azpimarratzen du Ricardo Ramon Dibulitoon etxeko buruak. El corazón del roble lana estreinatu berri dute, Goya sarietan izendapen berri bat lortu ondoren. Urtetan animazioa izan da bereziki aipatu sari horietan euskal zinegintzaren ordezkari esanguratsuena. Bazegoen, Ramonen hitzetan, Euskadi marka bat ezartzeko gogoa (eta beharra): “Guz-
tiok elkarrekin lan egin izan ohi dugu. Munduan erakusten diren animaziozko pelikula onak egiten ditugula uste dut”. KATALUNIAREKIN BAT Euskadi marka hori urte-
tan animazioak sustengatu du, eta egun ere erakusleiho ederra da. Animazio esperimentalean (Izibeñe Oñederra, Vicario…) edo estandarragoan. Joxe Portela produktorearen ustetan, Kataluniak aurrea hartu dio Euskal Herriari. Aita, zonbia naiz (Papá, soy una zombie) filmaren bigarren atala ere Kataluniaren elkarlanarekin egingo dute datorren urtean, “telebista eta erakunde publikoen interesa etorri ezean”.
ZABALTZE-EREDU BAT Baleuko etxeak ere Europako beste herrialdeetara jo du, Italiara eta Frantziara zehazki, animaziozko film luze bat egiteko.. ‘Blackie & Kanuto’ filma otsailaren 15ean estreinatuko dute 3D eta 2D formatuetan. Abenturazko komedia honetako protagonistak ardi beltz eta artzain-txakur bat dira. Film transnazional baten eredua da, eskarmentua duten etxeek egindakoa: Baleuko, Frantziako Art Mell eta Italiako Lumiq estudioak, alegia.
Ekialdeko izarra Espainiarekiko menpekotasunik gabe osorik Euskal Herrian egindako lehen animazio lana izan zen. Harrezkeroz, euskal animaziogintzak kanpora bidaiatu behar izan du diru bila. “Egoera perfektuena zera litzateke, guk bakarrik konta genitzakegun hemengo istorioak egitea eta nazioarteko merkatura begira egindako produkzio handiagoak egitea. Begi-bistakoa da aurrekontuen desberdintasuna”, aipatzen du Portelak (Abraprod). 2008tik hona, urtero bataz beste, bi animaziozko film estreinatu izan dira. Iritzi berekoa da Juanba Berasategi. “Koprodukzioak ez du finantziazioan bakarrik laguntzen, baita batera ekoitziko dugun lurralde edo herrialdean egingo den banaketan ere”, aitortzen du. 1974. urtean aurkeztu zuen lehenengo proiektua bilera batean. Ordutik aurrera, inork ezer esan gabe, elkarrizketa honako esaldiarekin hasten du: “Dirurik ez dagoela badakidan arren, zera proposatzen dut…”.
Larunbata, 2013ko urtarrilaren 19a
Ortzadar // 05
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
ikus-entzunezkoak
JUANBA BERASATEGI ANIMAZIO ZUZENDARI ETA EKOIZLEA
“Hartzailea Euskal Herria bakarrik izango duen filmerik ekoiztea ez da inoiz nire asmoa izan”
EE
USKARAZKO animazio garaikidearen bultzatzaile nagusiena izan da Kalabaza tripontzia lanaren egilea. Juanba Berasategik (Pasai Donibane, 1951) Gipuzkoan duen Lotura ekoiztetxean dihardu orain. Etorkizunera begira jarri gatzaizkio, ezinbestean iraganetik datozen joera batzuk epe motzean aldatzeko asmoz. Betebeharren artean, produktuak nazioartean bistaratzea eta diruz laguntzea premiazkoa dela ohartarazi du.
Animazio munduan lan egiten hasi zinenean ‘Euskadi marka’ bat sortzen hasi zineten. Aitzindariak izan zineten, alegia. Gogoan dut jarduera hau egiten hasi nintzenean, 1974. urtean, gutxi gora behera, ez genuela beste inolako erreferentziarik. Lehenengo saiakera Kalabaza Tripontzia (1976-1982) izan zen. Lehenengo talde tekniko eta artistikoa sortu zen. Film luze honek administrazioan sortutako dudak argitu zituen, ordutik aurrera, Euskal Herrian animazio filmak egitea posible izan zen. Gerora, urtean hiru film luze ekoiztu eta europar produkzioetarako zerbitzuak egiten ziren garaia iritsi zen. Aditu eta kritikoen gaia den Euskadi markari buruz esan, ezingo ditugula gure berezitasunak definitu, urteak eta produkzioaren normalizazioak beste herrialde batzuetan zinema nazionala deritzotenari leku bat egin arte.
Euskal animazioa birsortu liteke? Kultur industriak elkar ulertzera zigortuta gaude. Internet, liburu elektronikoa edo trailer-book deiturikoak. Azken finean, argitaletxeen munduan, mugimenduan dagoen irudiaren presentzia gero eta handiagoa izango da.
Merkatu txikia da Euskal Herria, baina esportatu izan du. Zeintzuk dira zure animazio sorkuntzei ematen diezun izaera edo marka berezia? Nire asmoa ez da inoiz hartzailea Euskal Herria bakarrik izango duen filmerik ekoiztea izan. Beti pentsatu dut istorio guztiak unibertsalak direla eta beste herrialde batzuetara saldu ez badira, txarrak direlako edota salmentak ondo kudeatzen jakin ez dugulako dela. Nazioartekotzea eta salmenten gaia oraindik euskal produkzioan zintzilik daukagun gai bat da. Pentsatu nahi dut nire lanek izaera edo markarik badute, kontatzeko aukeratu ditudan istorioak izan direla.
Ekoiztetxe bat duzu: Lotura films. Proiektu pertsonalizatuagoak egiteko aukera duzu, edo ez uste zenuen moduan?
“Euskal Herrian film labur esperimentalak egiten dituen egile asko ditugu orain eta arrakasta handia dute”, irizten du. RUBEN PLAZA Ilusioz beteriko proiektuak eta finantza aukerak beti ez doaz bat. Nire kasuan, borroka hau nire proiektuen aurrekontuak merkatuan daudenak baino askoz ere baxuagoak egiten gainditu dut.
deko herrialdetara begiratzen genuen, haien artean, garai hartako Txekoslovakia. Beste begirada bat eskaintzen ziguten, beste estetika bat eta batez ere telebistan edota inguruko zinemetan ikusi ez genitzakeen istorioak. Aldaketa politikoek magia hori eraman egin dute.
Animazio tradizionala eta esperimentala batzearen aldekoa zara?
Baikorra zara zure proiektuei dagokienez?
Bai. Ni animaziora arte plastikoetatik iritsi nintzen, garai hartan, gauza esperimentalak formalak baino gehiago atsegin nituen. Nire bizitza profesionalean, helduentzako eta esperimentazioan oinarritutako hainbat eta hainbat animazio proiektu garatu ditut. Proiektu hauek behin eta berriz finantza aukerekin talka egin dute. Momentu honetan Euskal Herrian film labur esperimentalak egiten dituen egile asko ditugu eta arrakasta handia dute.
Euskal ikus-entzunezkoa, animazioa barne, bere etorkizunaren inguruan hausnartzen ari da Clusterraren bitartez. Nabari duzu halako gogoeta nahi bat, edo bakoitzak bere aldetik lanean dihardu? Clusterraz gain, EAEn, ekoizleen bi elkarte daude. Dugun sektorearen neurrirako hiru erakunde gehiegi direla uste dut. Honi buruz pentsatu eta akordioetara iritsi behar dugula uste dut. Abiapuntuan produkzioa –produkziorik gabe ez dago sektorerik– eta gero esportazioa jarri beharko genituzke.
Nora, zein eredutara, begiratu beharko luke Euskal Herriak? Txekiar errepublikara, akaso? 70ko eta 80ko hamarkadetan, egile berriok ekial-
Batzuekin bai eta beste batzuekin ez. Hala ere, egiten ditudan lanetan akatsak bertuteak baino gehiago ikusteko joera dut. Inork sinistuko ez didan arren, lanbide hau oso krudela da, amestu duzuna eta bukaerako emaitza batzuetan txikitzailea da.
Badago halako nostalgia puntu bat ‘urrezko aro’ hari dagokionez?
“
Istorioak unibertsalak dira eta kanpoan saldu ez badira, txarrak direlako edota salmentak ondo kudeatzen jakin ez dugulako da”
Nostalgiarik ez. Haserrea agian, momentu onak aprobetxatzen jakin ez dugulako gero, merkatuan indar handiagoarekin sartzeko.
Zer esango zenioke animazioan lan egin, trebatu eta ikasi nahi duen gazte bati? Nora joan beharko luke? Animazioa istorioak kontatzeko tresna bat da. Istorio bakoitzak teknika aproposa behar du eta ez alderantziz. Hau esanda, animatzaile on bat, irudi geldoei bizitza ematen diena da, beraz, alde batetik bere pertsonaien aktorea izan behar du eta bestetik, erabiliko duen teknika ondo kontrolatu behar du. Non ikasi? Ez du erantzun erraza. Gero eta akademia gehiago dago programa berezietan espezializatua.
06 // Ortzadar
Larunbata, 2013ko urtarrilaren 19a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
GERNIKA
EE
Z dira erdizka ibiltzekoak Sarkor taldeko mutilak. Azken hamar urteotan egin bezala, lehendik ere hankaz gora zegoen munduari hanketatik eutsi, buruz behera jarri eta astindu bat emateko asmotan datoz Asier Musatadi Musa (bateria), Jon Rementeria Remen (gitarra), Jon Mikel Zabala (baxua) eta Gentza Madariaga (ahotsa). Botere politiko eta faktikoek saltzen duten kolorezko mundu zoriontsu horren atzean ezkutatzen den zuri-beltzezko mundu dramatikoan erreparatu dute azken lanean, inoiz baino indartsuago. Alta, ez da letra alai askorik topatzen euren diskografia osoan: “Normalean gure diskoetan letra positiboak edo konstruktiboak gutxi izaten dira, gizartearen alde txarrak ateratzen saiatzen gara, hori baita sarrien ezkutatzen digutena”, dio Musak. Mundu kodifikatuen atzean diskorako Markel Urrutiak egindako diseinuan ongi baino hobeto islatzen da diskoaren eta izenburuaren mezua; zuri-beltzean marraztu ditu Urrutiak eurentzat mundu errealeko gauzak direnak, gerrak, torturak, erlijioaren indarrak eta mundu kaotiko eta ustelaren elementuak, eta koloretan, txoriz eta eguzkiz betetako zeru urdin baten pean, “koloretako mundu kodifikatu happy-a”. 2003an elkartzen hasi zirenetik argi izan dute beti zein musika egin nahi zuten eta nora iritsi nahi duten. Isopus, Leihotikan eta Ezinean edo Bad Religion eta NOFX bezalako taldeak izan dira euren erreferente nagusiak, “hardcoretik hasi eta punk-rock melodikora doan tarte hori guztia –dio Musak–, bateria arinak, gitarra azkarrak eta ahots melodikoak”. Bide horretan aritu dira orain arteko lanetan eta hala egin dute azken honetan ere. “Uste dugu bai musikalki, bai letretan, aurrerapausoak eman ditugula eta hurbildu garela iritsi nahi dugun leku horretara, punkrock melodikoa, kritikoa eta erraz sartzen dena egitera –azaltzen du bateria-jotzaileak–. Gogorrak, azkarrak eta kritikoak izatea da gure helburua eta disko honekin hurbildu gara. Aurrekoak baino lan biribilagoa dela uste dugu, kantuak hobeto konposatuta daude eta emaitza askoz hobea izan da”.
Koloreen atzeko errealitateari so Sarkor taldeak bere hirugarren lan luzea argitaratu berri du, ‘Mundu kodifikatuen atzean’ izenekoa. Ohiko mingain zorrotzez eta erritmo bizkorrez datoz, euren punk-rock melodikoa lau haizetara zabaltzeko asmoz eta otsailean oholtzetara igotzeko gogoz
OLATZ PRAT
Sentimendu gabe (2010) diskoaren kontzertuetan zebiltzala hasi ziren jada lan berrirako kantuak egiten, nahiz eta kontzertu haietan ez zituzten kantu berriak jotzen. “Prozesu lasaia izan da, bi urtean egiten joan gara pixkanaka”. Funtzionamendu aldetik oso talde demokratikoa direla esan daiteke, batek edo besteak ekartzen dituen proposamenak, bai musikarenak, bai letrenak, denen artean adostu eta osatzen baitituzte. “Laurok hartzen dugu parte, laurok ematen ditugu iritziak eta lauron artean erabakitzen da guztia”, azaltzen du Musak. Orain arteko guztiak bezala, Muxikako Muxik On estudioan grabatu dute azken lana ere, Iñigo eta Jorge Etxebarrieta anaien gidaritzapean. Musikan hasi zirenetik bidaide izan dituzte bi anaiak eta beti zabalik izan dituzte haien estudioko ateak, honetan hasi zirenetik materiala lagatzeko zein grabaketetarako erraztasunak besterik ez baitizkiete eman taldekideei. Urteetako konfiantzazko harreman horren ondorioz, zilegitasun osoz ematen dute iritzia Etxebarrieta anaiek: “Isildu behar bagaituzte isiltzen gaituzte eta hau horrela egin behar da eta listo esan
ESZENATOKIETARA JAUZIA Aurkezpen kontzertu bira indartsua lantzen ari dira gernikarrak, oraindik datarik aurreratu nahi ez duten arren, otsailaren erdialdera egingo dute jauzi oholtzetara. Ahalik eta gaztetxe, plaza eta taberna gehien bisitatu nahi dituzte. Data horien berri laster emango dute euren webgunean, www.sarkor.net-en, baita Facebookeko euren profilean ere.
behar badute, esaten dute”, onartzen du bateria-jotzaileak, “profesionalak dira eta erabat ulertzen dugu euren lan egiteko modua”. Zerbaitegatik agertzen da Jorgeren izena diskoko produkzio lanen arduradun moduan, “lan handia egin du diskorako”. Etxean bezala grabatzearen alderdi onena ordutegi eta beharren malgutasuna da, “hori da garrantzitsuena, edozein egunetan, edozein ordutan grabatzeko erraztasunak ematea”. Durangoko Azokaren atarian zirela grabatu zuten diskoa, eurentzako halako handicap-a baitzen bertan izatea, “ilusioa egiten zigun han izateak”. Abendukoa izan zen euren azokako lehen esperientzia, eta zapore gazi-gozoa gelditu zitzaiela onartzen dute: “Gehixeago espero genuen akaso, baina baziren inguruan disko berria zuten taldeak, Gatibu edo Vendetta esaterako. Dena den, jendeak diskoa erosi du eta, bertan izan gara, azken batean horixe zen gure helburua eta gustura gaude”. AUTOEKOIZPENAREN BIDEA Hamar urte
Taldeak hamar urteko ibilbidea bete du jada, eta irmo eusten dio bere ametsari. “Geu gara gure produktuaren arduradun bakarrak”. SARKOR
badira batzuk, ibilbidearen balorazioa egiteko nahikoa perspektiba ematen du hamarkada batek. Atzera begiratuta gustura egoteko arrazoiak badituztela ikusten dute. “Ari gara nahi dugun lekura iristen eta garrantzitsuena da bide hau guztia autoekoizpenetik egin dugula”. Azken disko honen promozio eta banaketa lana Baga-Bigaren esku utzi dute elkarlanerako ateak zabalduz, baina euren gain joan dira konposizioa, diseinua eta grabazio eta fabrikazio kostuak. “Geu gara gure produktuaren arduradun bakarrak eta harro gaude autoekoizle izaera horretaz, urte hauetan guztietan egindako gauza onak gureak izan direlako, eta gaizki egindakoak eta gainera etorritako marroiak ere geuk jan ditugulako”, azaltzen du Musak, kosta ahala kosta, zailtasunei aurre egin eta amesten zuten bidean aurrera doazelako, zuribeltzezko munduari eurek erabakitako koloreak emanez.
Larunbata, 2013ko urtarrilaren 19a
Ortzadar // 07
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
itzulpengintza
DONOSTIA
Kulturaren garapenerako giltza EIZIEk eta Literatura Eskolak euskal itzulpengintzaz jardunaldia egin zuten Oreretako Mikelazulo Elkartean pasa
den abenduaren 15ean. Han jasotako ondorioez mintzatu da Karlos del Olmo idazle eta itzultzailea
ANE UNDURRAGA “Itzultzaileek idazleek baino kontzientzia handiagoa izan dute euskararen egoera soziolinguistikoa zein izan den mendez mende eta euskalkiz euskalki”, baieztatzen du Karlos del Olmok. GORKA ESTRADA
KK
ULTURA transmititzeko ezinbestekoa da itzulpengintza. Karlos del Olmok (Barakaldo, 1958) argi adierazten du mundu kultuaren transmisioa hizkuntzen eta zibilizazioen itzulpengintzari esker azaldu behar dela. “Historian zehar munduan egon diren idatzizko kulturak edota ahozko literatura izan dutenak, itzulpen lanei esker ezagutarazi dira”. Baina faktore hori ahaztu egin da zibilizazioko ideien eta kulturen historia egitean. Hala ere, “zoritxarrez edo zorionez itzultzaile onaren ezaugarria hori da”. Izan ere, itzultzaile ona ikustezina da, bere eskua igartzen ez delako eta jatorrizko egilearen ahotsak eta tonuak duelako indarra. Horregatik baieztatzen du Karlos del Olmok zibilizazioa eta kultura nekez garatuko zirela itzulpengintzarik gabe. Europan eta itzultzeko joera edo tradizio handia duten herrietan, itzulpengintzarekin batera bere inguruko irakurketa teorikoa egin da. Eta hori ez da gertatu Euskal Herrian, euskal itzulpengintzaren historia modu laburrean errepasatuta antzematen denez. Del Olmok gogorarazten du, Leizarragatik hasita ez dela ikusten itzulpengintzaren gaineko hausnarketarik, baizik eta hizkuntzarena. Horri esker sasoi hartako hizkuntza-eredua eta euskararen egoera zeintzuk ziren jakin dezakegu. Kontuan izan behar da “idazleak hizkuntza nahi duen moduan erabil dezakeela, baina itzultzailea jatorrizko testuari lotuta dagoela eta baita hori idatzi duen idazlearen ospeari ere”. Horregatik, “itzultzaileek idazleek baino kontzientzia handiagoa izan dute euskararen egoera soziolinguistikoa zein izan den mendez mende eta euskalkiz euskalki”, ondorioztatzen du. IRAGANETIK GAUR ARTE Idazle aitzindariek, bate-
tik, euskararen idatzizko eredua finkatzen lagundu izan dute. Horrela, itzulpen lanekin jasotakoa euskal kulturan eta euskal hizkuntzan gelditu da ondare bezala. Bestetik, elizaren garrantziaren eraginez, euskal itzultzaileak, idazle itzultzaile ere izan zirenak, eskola ikustezina sortu zuten. “Isolatu samar idazten zuten, baina batek egindakoa euskalki batean beste baten eskuetara heltzen zen, azken finean euskarazko produktua zelako”, kontatzen du idazle barakaldarrak. Eta horrek intrahistoria bat egon zela pentsatzera garamatzala dio, sortzaileek bazutelako elkarren berri. Euskal literaturak eta euskal itzulpengintzak bi urrezko aro izan dituzte. Errepublika garaian berpizkunde moduko bat egon zen, nahiz eta hizkuntza aldetik ez zegoen batasunik. Gero, gerraren ondoren, Andima Ibiñagabeitia eta
Santi Onaindia bezalakoek, Euskal Herrian zein erbestean idazten jarraitu arren, hutsune bat egon zen. “Eta oraingoa da benetan loraldia, urrezko aroa, euskara batua sortu zenetik gaur artekoa”. Horretan, erakunde autonomoek euskararen gainean izandako eskuhartzea, argitalpenak bultzatzeko dirulaguntzak jasotzea, hausnarketa teorikoan egiten ari den ikerketa edota EIZIEren lana aipatu behar direla ekartzen du gogora Karlos del Olmok. HEDATU ETA PARTEKATU Euskal literaturak, kul-
turak eta sorkuntzak itzulpengintzak egin duen bide bera egin du. “Egia da hizkuntza gutxituetan edo ahulagoetan hizkuntza dominanteetan baino gehiago itzultzen dela”. Eta hori askok ahulezia moduan ikusten badute ere, Karlos del Olmori hizkuntza txikien sistema literarioa sustatzeko baliabidea eta modua direla iruditzen zaio. Askok kanpotik ekartzean kolonizazio jarrera ikusten dute, kulturaren batasuna sortzen delako, baina “ezin da ahaztu itzultzea egi-
MINTEGI FORMATUA Mikelazulo Elkartean egin zen jardunaldiak mintegi itxura izan zuen. Gaiaren inguruan aritu ziren hizlariek alde teorikoa eta praktikoa jorratu zuten. Karlos del Olmok euskal itzultzaile aitzindarien inguruan hitz egin zuen, euskal itzulpengintzaren historia errepasatuz. Berekin batera parte hartu zuten beste irakasleek, aldiz, gehiago zentratu zuten euren mintzaldia itzulpengintzan eta idazketan. Bertaratu zen entzulearen profila, gaian interes berezia zuena izan zela deskribatu du idazle barakaldarrak.
le edo argitaratzaile batek hartzen duen erabakia dela”. Azken finean, euskaratzea itzultzaileak egiten duen maitasun ekintza da, norberak bere kabuz egiten duena, jendeari aditzera emateko ze garrantzitsua den egile bat edo testu bat. Hor eskuzabaltasuna ageri da, baita partekatzeko gogoa ere. Azken urteotan ahalegin handia egiten ari da euskal literatura munduratzen, baina, hala ere, idazleen eta itzultzaileen artean lotura handiagoa egon behar duela uste du Karlos del Olmok. Itzultzaileak askotan kanpokoak dira eta egilearentzako garrantzitsua izaten da itzulpen lanaren atzean zer dagoen jakitea. “Idazleak eurak itzultzen hastean konturatzen dira zer nolako lana esan nahi duen eta zer nolako hizkuntzaren ezagutza eta kontrola behar diren”. Hala ere, euskal itzulpengintzak ez duela inoiz izan gaur egun duen estatusa eta aberastasuna esanez, positiboki baloratzen du euskal itzulpengintzaren historiako azken kapitulua.
08 // Ortzadar
azkena
Larunbata, 2013ko urtarrilaren 19a
Mundu hutsean Mundu hutsa oso ondo dago. Baina porru bat erretzen ari zen katalan bat topatu nuenean, jainkoei eskerrak eman nizkien
M M
ola de Genessies mendira igo nintzen baina ez nuen bide beretik itzuli nahi. Nire mapa eskasak erakusten zuenez, gailurraren beste aldetik bidexka bat jaisten zen, ustez buelta zirkular bat emanez abiapuntura (Vandellos herrira, Tarragonan) eramango ninduena. Hiru orduko paseoa, guztira. Bidean behera abiatu nintzen, gero eta beherago, gero eta sakonago, harkaitz handi eta pinudi sarrietan behera, eta gero eta gehiago urrutiratu nintzen Vandelloseko kontrako norabidean. Bideak ez zuen inoiz nik espero nuen bira egin. Baina oso agerikoa izaten jarraitzen zuen, tarteka harri-pilak ikusten nituen, eta argi neukan mendi pistaren batera edo herriren batera eramango ninduela.
zen katalan bat topatu nuenean, jainkoei eskerrak eman nizkien. Mundu hutsa oso ondo dago, baina askoz ederragoa da porru bat erretzen duen katalan bat agertzen denean. Duela hamahiru urte, Norvegiako Ipar Muturrera motoz iritsi ginenean, 71Âş.en latitudean, bi katalan topatu genituen porruak erretzen.
Nire burmuin jostariak Urbasan galdu zen mendizale haren istorioa ekarri zidan gogora: zero azpiko tenperaturekin gau oso bat igaro zuen galduta, eta bizirik iraun zuen Dersu Uzala filma gogoratu eta arropak hostoz bete zituelako. Eta Utah-ko kanoi batean galdu zen mutilarena ere bai: lurjausi batek arrastaka eraman zuen, eta beso bat harri handi baten pean trabatuta gelditu zitzaion. Handik inork ez zuela aterako ikusita, labana hartu, besaurrea moztu eta oinez jarraitu zuen salbazioa aurkitu arte. Nire aizto txiki eta kamutsarekin –eta nire baldartasun legendarioarekin– txerrikeria odoltsu galanta egingo nuela iruditu zitzaidan. Eskua itxi eta zabaldu egin nuen, itxi eta zabaldu, hainbat aldiz. Probatzeko. Badaezpada. Bidezidorra, tarteka, sakanetatik irten eta lepo zabaletara igotzen zen. Horrek animoak pizten zizkidan. Zerbaiterako balio behar du Cormac McCarthyren liburuak irakurtzeak, orrialdeak joan eta orrialdeak etorri mendikateak, zintzurrak eta mesetak zeharkatzen dituzten zaldunen istorioak, mundu huts bat zapaldu eta izendatzen duten zaldun isil eta filosofikoenak. Mundu hutsa oso ondo dago. Baina harrizko etxe bat topatu, eta etxearen atzeko aldean porru bat erretzen ari
Oraingo honek mendi pista bateraino nola iritsi azaldu zidan. Gero eskuinerantz segi eta ordubetez ibili behar nuen, lepo batera igo eta nire azpian Tivissa herria ikusi arte. Tivissara heldu nintzenean, bost ordu neramatzan atsedenik gabe ibiltzen. Taberna batean esan zidaten Vandellosera itzultzeko autobus bakarra berehala aterako zela, eta urdaiazpiko eta tomatezko ogitartekoaren zain gelditzen banintzen, agian galdu egingo nuela autobusa.
BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE anderiza.com
Nire aizto txikiarekin (eta nire baldartasun legendarioarekin) txerrikeria odoltsu galanta egingo nuela iruditu zitzaidan
Pentsatu nuen Homerori horrela bururatuko zitzaiola Odisea, halako lau eszenatxorekin. Porru bat erretzen duen katalan bat, mundu hutsaren erdian bidea seinalatzen. Ogitartekoaren eta bueltatzeko autobusaren artean aukeratu behar duzula dioen tabernaria. Ogitartekoa hartu nuen, korrika joan nintzen geltokira eta Vandellosera itzultzeko autobusa justu harrapatu nuen. Etxean, dutxatu aurretik, pixka bat etzan, seko lo gelditu nintzen eta esnatzerako ilunduta zegoen.
itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza 944 480 000
posta@artez.net
www.artez.net