ortzadar larunbata, 2014ko uztailaren 19a. 365 zenbakia
euskal kulturaren kolore guztiak
BELAKO, ‘MUSIKA LANTEGIA’ Oinak lurrean eta ametsak zerumugan, laukote gaztea gogotsu dabil oholtzan -- 4-5. orrialdeak --
ASMAKIZUN EZKUTUKO ILUSTRAZIOAK Leire Salaberriak mundu berri bat eraikitzen du bere liburu bakoitzean -- 6. orrialdea --
noticiasdegipuzkoa.com
02 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko uztailaren 19a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
poesia
Azken urteetan, Pamielak eta Susak egin dute ahalegin bat, baina arazoa betikoa da: poesiak irakurle gutxi dituela. Niri sekulako plazerra ematen dit poesiak eta plazer hori kutsatzen asmatu behar dugu”. Poesia euskarara itzultzea sekulako ekarpena da Markuletaren iritziz: “Gure hizkuntzara ekartzen duguna zenbat eta ugariagoa eta hobea izan, are aberatsagoak izango dira gure literatura-baliabideak”. Dena den, kanpokoa euskaratzeaz gain, euskaraz sortutako poesia kanpora hedatu beharra ere aldarrikatzen du: “Poesiaren helburua mezu unibertsalak sortzea izanik, horiek soilik gure etxeko apaletan gordeta izateak ez du zentzurik. Bestalde, ezin ahaztu euskaratik gaztelaniara itzulpenak egiteko dagoen beharra. Sarritan ahaztu egiten dugu Euskal Herriko populazioaren gehiengoa ez dela euskalduna eta asko direla Sarrionandiaren edo Izagirreren poesiaz gozatu ezin dutenak”.
‘Denbora bere lekuan’ izenburupean, Markuletak bere seigarren poema liburua kaleratuko du datorren udaberrian. NURIA BERNARDO
“Poetarentzat poesia G itzultzea bere lanaren luzapen bat da” XX. mendeko poeta katalanen antologia osatu du euskaraz Gerardo Markuletak (Oñati, 1963), Elkar argitaletxearen eskutik JULENE LARRAÑAGA
itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza 944 480 000
posta@artez.net
www.artez.net
URE inguruko hizkuntza gutxituen artean handiena den katalanak poesia egile oparoak izan ditu. Horren erakusgarri da Gerardo Markuleta poeta eta itzultzaileak argitaratu duen Poeta katalan garaikideak antologia. 1997an Markuletak berak osaturiko Zenbait poeta katalan du oinarrian lan honek. Elkar argitaletxeak Urrezko Bilduman sartu zuen lan hura gaurkotu, poema bat gehitu eta hitzaurre berri bat egin dio Markuletak. Bederatzi poeta katalanen lanak biltzen dira: Josep Carner, Carles Riba, J. V. Foix, Joan Salvat Papasseit, Pere Quart, Salvador Espriu, Joan Vinyoli, Gabriel Ferrater eta Vincent Andrés Estellés. Egile bakoitzaren bederatzina poema aurki daitezke: jatorrizko katalanezkoa eta euskarazko bertsioa. “XX. mendekoak dira guztiak eta denak daude hilda, baina orotariko estiloen adibide dira: klasizistak, abanguardistak, herriarekin eta kulturarekin konprometituak, berritzaileak... denetarik dago. Izen handikoak izatea, beste hizkuntza batzuetako antologietan agertu izana eta autore berrientzat inspirazio iturri izatea hartu dut kontuan aukeraketa egiterakoan”, dio Markuletak. EUSKARATUTAKO POESIAZ Historian zehar, euskarara itzulitako 78 poesia liburu baino ez dira ageri, kopuru “negargarria”, Markuletaren ustez: “Argitaletxe gehienek ez dute poesia itzultzeko apusturik egin.
EUSKAL HERRIA ETA KATALUNIA Kataluniako literaturak gurean duen jarraipenaz galdetuta, hauxe dio oñatiarrak: “Izan liteke katalanak eta euskaldunak gertu egotea geografikoki, afektiboki eta politikoki ere, baina elkarren arteko ezagutza kulturala oso mugatua da. Historikoki loturak egon diren arren, literaturan eraginak oso murritzak izan dira”, uste du. Hala, Quim Monzó eta Sergi Pámiesen ipuin liburu bana salbu, katalanetik euskarara oso lan gutxi itzuli direla deritzo Markuletak. Aldiz, euskal literaturak Katalunian pisu handiagoa duelakoan da, Atxaga, Uribe eta katalanera itzulitako beste egile euskaldun batzuen lanei erreferentzia eginez. Beste hizkuntza batzuetatik poesia euskaratzean zailtasun ugari sortzen dira poeta honen esanetan: “Hizkuntza bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta euskararen kasuan desberdintasunak are ugariagoak dira. Dena den, poesia euskaratzen hasten garenean badakigu egingo duguna hurbilpen bat baino ez dela eta ez garela iritsiko poema batek bere horretan ematen duen guztia ematera. Hala, euskaratzean, originalaren baliokidea izango den beste poema berri bat birsortu behar izaten da”. Azken finean, itzultzea hitzak hizkuntza batetik bestera pasatzea baino zerbait gehiago da Markuletarentzat: “Poetarentzat poesia itzultzea bere lanaren luzapen bat da. Itzultzean idazten ere ari gara, itzultzean ere badagoelako nolabaiteko parte sortzaile bat. Gainera, poesia itzultzaile gehienak, poesia irakurle sutsuak izateaz gain, poetak ere badira: Mirande, Aresti, Sarrionandia, Izagirre, etab.”. Markuleta bera ere zerrenda horretan sartu behar dugu, Denbora bere lekuan bere seigarren poema liburua kaleratuko baitu datorren udaberrian.
Larunbata, 2014ko uztailaren 19a
Ortzadar //03
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
saski-naski
KRITIKA
Amets galdua TITULUA: ‘APIRILA’
EGILEA: IÑIGO ARANBARRI ARITZ GALARRAGA
GG
OGORATU dudan bakoitzean irribarrea etorri izan zait: “Une honetan errazago idatz dezaket nobela bat poema bat baino”. 2011ko uztailean esan zituen Iñigo Aranbarrik hitzok, orain justu hiru urte, Zamaontzia eleberriaren aurkezpenean. Eta poema bat esan zuen, ez adibidez poemategi bat. Irribarrea etorri izan zait sinetsita nengoelako ezinezkoa zela, esajerazio bat, idazle jendeak epatatzeko erabiltzen duen boutade horietarik. Baina ikusita Aranbarrik azken urteetan kaleratu duena –nobela bat bestearen atzetik, zero poema nik dakidala–, akaso bada irribarrea gordetzeko unea. 94ko Emon bihar yako albo batera utzita, nobelari eskainitako aro garaikide hau oso baita oparoa Aranbarrirenean. 2008an Zulo bat uretan harekin abiatu zuenetik, hiru sei urtean. Dena delakoarekin, zorioneko gaude poesia baino prosarako jaidura dugunok, batez ere Aranbarriren proposamen narratibo sendo, jarrai, koherentearekin plazer hartzen dugunok. Aro berriko hirugarren aleak hara: Esteban Alberdi du protagonista-ardatz, eta pertsonaia horrek bi garai historiko arras diferentetan egingo dituen
SALDUENAK
ARGITALETXEA: SUSA
ibilerak. Berez da gaur egunean hainbeste hazi den giza-figuraren prototipoa: lanik gabe, gero eta bakarrikago, hutsa zapaltzen dabilena. Eta bestela da 1766ko hartan barbero-zirujaua, Peñafloridako kondearekin ere ukondokatzen dena, nahiz “lanerako baino buruan zerabiltzanak entzuteko deitzen zuela” pentsatuko duen. Nola lotzen diren bi denbora planoak? Ez trebezia gutxirekin: etxera bueltan kolpe handi bat jasoko du Alberdik buruan, eta ondorengo ospitale-eldarnioan egingo du istorioak hiru mende atzera, joan-etorrian. Ez batere petatxo moduan, ez bortxaz piezak arrimatuta, kontrara txukun harilkatuta baizik, ariketa aurretiaz samurra ez dirudien batean. Badaki noiz dabilen batean noiz bestean irakurleak, baina trantsizioak ez dio min apurrik emango. Eta Alberdi nondik ibiltzen den bezala da garrantzitsua zertan. Eta, garaiak garai, esan beharra dago tokatu zaiola ahulenaren aldean: begiratzen duen tokira begiratzen duela, bera baino zoriontsuagoa dirudien jendea ikusten duela gaur egunean; gariaren eta artoaren prezioa garestitu zutenen aurka matxinatu ziren herritarrengandik ez oso aparte
Fikzioa
ikusiko dugula iraganean. Hanka bat du hemen eta bestea han. Behekoa izan nahi ez, eta goikoa ezin izan. Baina parte hartzen du, ametsetik, ametsean: “Sinetsidazu behingoz, ametsa baino ez zen. Hasieratik bertatik galdua genuena”. Eta nola erakusten zaigun izan omen genuen ilustraziotxo haren alde ez sobera argia, nola goikoak beti izan ohi diren goiko, eta behekoak noski beheko, nekez dagoela erdiko apalik. Liburuetan-eta kontatzen ez diren istorio txikiak, atzean eskuarki drama handi bat gordetzen dutenak. Eta azkenerako hausnar orokor bat, eleberriko bi garaiak lotzen dituena: “Bistan da bizitzeko era bat dela badoana. Mundu batetik besterako pausoa bizitzen ari da”.
Zorioneko gaude poesia baino prosarako jaidura dugunok, batez ere Aranbarriren proposamen narratibo sendo, koherentearekin plazer hartzen dugunok
Halakoak beti alferrikakoak direla jakinda –eta irakurlearen araberakoak–, baina klasifikazioaren lilurapean, esango nuke Zulo bat uretan haren pixka bat azpitik, eta Zamaontziaren gainetik pixka bat dagoela Apirila. Gaur. Jakinik bihar indar korrelazioa beste bat izan litekeela. Zehatzago nahiko balu norbaitek, ordea, eta beste hark esango lukeen bezala: Apirila, oit points. Hamarretik, noski.
Ez Fikzioa
1. Nevadako egunak
4. Hutsaren itzalak
1. Euskalkiak
4. Biarnoko euskaldunak
Bernardo Atxaga. Pamiela.
Jon Arretxe. Erein.
Koldo Zuazo. Elkar.
Philippe Etxegorri. Autoedizioa.
2. Erraiak (ebook)
5. Poeta katalan...
Danele Sarriugarte. Elkar.
Hainbat autore. Elkar.
2. Memoriak. Mikel Laboaren biografia bat
5. Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria
3. Inon ez, inoiz ez
6. Hemen naiz, ez gelditzeko baina
Marisol Bastida. Elkar.
Eneko Bidegain. Elkar.
3. Berbategitxoa
6. Egiari zor
Markel Ormazabal. Txalaparta.
Angel Larreta/Juan Rekalde. Beta III Milenio.
Iban Zaldua. Elkar.
Iulen Madariaga. Erein.
ITURRIA: Elkar.
ERAKUSLEIHOA
ZALDI EROA
DIBULGAZIOA
ELEBERRIA
‘Zergatik den egia eboluzioa’
‘14’
Jerry A. Coyne. Itziar Otegi (itzul.). EHU Press. 443 orr. 22 euro.
Eboluzioa egitatea delaren froga Jerry Coyne irakasle estatubatuarrak argi eta zorrotz laburbildu du liburu honetan zer den eboluzioa eta zer baieztatzen duen zehazki hari buruzko teoriak, Darwinen hitzak tarteka hizpidera ekarriz. Irakurleari zalantzak uxatzeko lan horretan, ezin konta ahala froga dakar liburuak teoriaren alde. Orobat erakusten du eboluzioa ez dela teoria huts bat, egitate bat ere bada-eta, beldurrik gabe denok onartu behar genukeena, zientziak argituriko beste edozein egitate bezala.
Jean Echenoz. Gerardo Markuleta (itzul.). Meettok. 120 orr. 12,90 euro.
HAUR LITERATURA
‘Doministripu jauna’ Leire Bilbao. Antton Olariaga (ilus.). Elkar. 160 orr. 7,20 euro.
Gerrak dakarren ziurgabetasunaz
Usin egiteak estropezu eroak dakartza
Bost mutil gerrara joan, eta emakume bat zain, haietako bat noiz (edo inoiz) itzuliko. Lehen Mundu Gerran kokatuta, Echenozek frantsesez idatzitako eleberria euskarara ekarri du Meettok argitaletxeak. Autore frantsesaren ‘Ravel’, ‘Lasterka’ eta ‘Tximistak’ obrez osatutako trilogia ere euskaratu ditu editorial honek. Jean Echenozek (Vaucluse, Frantzia, 1947) ‘Le meridien de Greenwich’ bere lehen eleberria 32 urterekin argitaratu zuen. ‘14’ du hamabosgarren eleberria.
Doministripu jaunak doministiku egiten zuen bakoitzean, istripu bat gertatzen zen. Herriko kale estuetatik zebilela usin egiten bazuen, balkoietatik eskegita zeuden arropak lekuz aldatzen ziren. Hirugarren pisukoaren galtzontziloak, bigarren pisura. Laugarrengoaren praka bakeroak bosgarrenera . Bularretako gorri parea auzoko gizon zaharraren leihora. Eta galtzetinak! Galtzetik festa izugarria izaten zen, bakoitzak bere laguna aurkitu arte.
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria
Maketazioa: Naroa Etxebarria
Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)
Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga
Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)
Portada: Jose Mari Martínez
Diseinua: Jesús Santamaría
Lege Gordailua: BI 1720-06
04 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko uztailaren 19a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
Hegaldia altu eta oinak lurrean Mungiako Belako musika taldeak jaialdirik jaialdi igaroko du urrira arteko sasoia; baina, ondoren, areto itxiak bisitatuko dituen bira bati emango dio hasiera JON ANDER URKIAGA EGIDAZU Irudiotan, Belako taldeko kideak, aurtengo Bilbao BBK Liven aritu aurretiko hainbat unetan. JOSE MARI MARTÍNEZ
M
USIKARI ekitetik arrakastarako jauzia berehala egin du Belako taldeak. 2011ko maiatzean abiatu zen proiektua, eta Josu Ximun Billelabeitia taldeko gitarra jotzaile eta abeslariari ilusioa nabari zaio bizi duten musika abenturari buruz hitz egiten duenean. Mungiako Belako auzoan hasi zen taldea entseatzen, eta izena ere hortik datorkio. “Belako izan da Lore eta bion jaiolekua; entseatzen dugun lekua fabrika txiki zahar bat da, gure aitonarena zena; lantegi bat, eta lantegi horretan ordu asko igaro izan ditugu. Lorerentzat eta biontzat indar handia dauka lekuak, eta taldearentzat ere inportantea izan da, hasi ginenean entsegu pila bat egiten genuelako bertan. Baina leku gogorra da, hotza, hezea. Eta instrumentuek txarto pasatzen dute, eta aspaldian Mungiako lokal batzuetan elkartzen bagara ere, udan berriro gerturatu gara bertara”, azaldu du Ximunek. Arrakasta oso denbora gutxian heldu zitzaion taldeari; izan ere, 2012. urtean Gaztea irratiak urtero antolatzen duen maketa lehiaketa irabazi zuen Belakok. Baina sari horren aurretik hainbat kontzertu jo zituztela adierazi du Ximunek: Mungian, Bilbon eta hainbat herritako jaietan eta gaztetxeetan. Hala ere, maketa lehiaketako saria baino ustekabe handiagorik ere izan zuten lehenago. “Taldea sortu eta urte erdira inguruko jendea etorri zitzaigun esanaz gure kanta bat Radio 3en entzun zutela, eta gu erabat harrituta geratu ginen. Antza denez, gure unibertsitateko ira-
“ “ “
Hasieran esperimentatzea zen helburua, alegia, zerbait berria egitea, elektronikoa, postpunkarekin nahasia”
Beti sailkatu gaituzte Joy Divisionen lerroan, eta guk gauza asko egin ditugu, zentzu askotakoak gainera!”
Musika eskolan partitura bat irakurtzen irakasten dizute, baina talde bat sortzeko momentuan ez dago araurik” JOSU XIMUN Gitarra jotzaile eta abeslaria
kasle batek maketa bidali zion Radio 3eko Julio Ruiz kazetariari, eta pila bat gustatu zitzaion. Ezin duzu irudikatu: talde bat sortu, lau kanta batzen dituen maketatxo bat grabatu… inork ezin zaitu ezagutu, eta, hala ere, irratian, non eta Radio 3en! Ezusteko itzela izan zen guretzat!”. Belakoko kideei ez zaie gustatzen egiten dutenari etiketarik jartzea. Hasieran helburua zer edo zer berria egitea zela aitortu du Mungiako abeslariak, “zerbait elektronikoa, postpunkarekin nahasia: esperimentatzea zen helburua”. “Beharbada, ez dugu sailka gaitzaten gustuko, beti sailkatu gaituztelako Joy Divisionen lerroan, eta guk gauza asko egin ditugu, zentzu askotakoak, gainera!”. Ximunek uste du hirugarren diskora arte ezin dela zehaztu norberaren estiloa, eta oraindik ere eraldaketa prozesu batean daudela, beraz, ezin dela etiketarik jarri. “Artean eta historiaren alorrean ere garaiak zehazten dira pasa direnean, distantziarekin ikusi eta analizatu ostean”. Baina nondik edan duten ez du ukatzen. Entzun izan dute Joy Division, The Clash, Ramones eta The Beatles, besteak beste. Musika britainiarra jaso dute, amerikarrari muzin egin ez badiote ere. Baina ez hori bakarrik, jende askok uste lezakeenaren kontra: musika klasikoa eta elektronikoa ere asko entzun izan dute. MUSIKAK BIZI DITU Belakoko lau kideek musika izan dute arnas umeumetatik, eta laurek izan dute harremana pianoarekin. Cris (ahotsa eta teklatua) biolinarekin hasi zen, ondo-
ren pianora igaro arren; gurasoek musika klasikoa dute gustuko, eta aita piano jotzailea da. Lander ere pianoan hasi zen, bateria jotzen bukatu badu ere; eta biolinista zuen ama Euskadiko Orkestra Sinfonikoan. “Eta Lorek (baxua, teklatua eta ahotsa) eta biok luzaroan ikasi dugu pianoa. Gu ere musikaz inguratuta bizi izan gara: gure gurasoak ez dira musikariak, baina oso melomanoak dira, eta beti egon dira musika garaikidea entzuten. Gure aita Arte Ederretan irakasle da, eta musika arraroak erakutsi izan dizkigu beti”.
Larunbata, 2014ko uztailaren 19a
Ortzadar //05
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
BILBO
Eta, gainera, laurak igaro dira musika eskolaren batetik. Baina formakuntza musikal horrek bere mugak dituela uste du mungiarrak. “Musika eskolan jasotzen dena hezkuntza klasikoa da, kontserbatorioetan jasotzen denaren antzekoa, eta ondo datorkizu teknika hartzeko, adibidez. Baina taldea sortzerako orduan nik ikasitakoa desikasi egin behar izan dut; kanta gehienak nik konposatzen ditut, eta eskolan ikasitako hori apur bat alde batera utzi behar izan dut, musika beste ikuspegi batetik ikusteko. Azken finean, musika eskolan partitura bat irakurtzen irakasten dizute, baina talde bat sortzeko momentuan ez dago araurik”. Belakorengan talde punkiek eragin handia izan dutela uste du Ximunek, ez bakarrik musikan, kontzeptuan bertan baizik, “birtuosoak izan barik ere, gauza sinpleak eginda zer edo zer lortu dezakezulako”. Jarrera kontua dela irizten dio,
talde bat sortzerakoan zure bizitzan zerbait egin duzun seinale dela: “Aberatsago egiten zaitu”. IREKITIK ITXIRA Musika jaialdi ugari bisitatuko ditu Belakok hasi berri dugun udan. BBK Live jaialdian hasi, eta ondoren helduko zaizkio Biarritzeko Big Festival, Low Festival eta beste asko. Horrela urrira arte. Jaialdi handi horiek, baina, zapore gazi-gozoa eragiten diela dio gitarra jotzaileak: “Agertoki handiak, talde askorekin batera, ezagutzen ez zaituen jende pila bat aurrean…”. Uda amaitu ondoren, berriz, beste bira bati ekin nahi diotela aitortu du: “Guri gustatzen zaizkigun lekuetan. Konturatu gara leku itxietan, jendea oso aurrean egoten den kontzertuetan, izerdia igartzen den horietan nabari duela jendeak talde bat gustuko duen ala ez. Aldea hor dago Le Bukowskin edo BBK Liven ikusi gaituenaren artean”. Taldekideak ere gusturago egoten dira areto itxietan, bai soinuagatik, bai gertutasunagatik. “Segurtasun handiagoa senti-
tzen dugu zulo txiki baten iluntasunean, gehiago disfrutatzen dugu, taldekideon arteko harremana estutu egiten da, eta emaitza hobea da”. LOKATZ ARTEAN Detaile txikiak izaten dira talde bat handi egiten dutenak; eta beti ez musikarekin zuzenean lotutako detaileak. Punta-puntako jaialdietan jotzen du Belakok, baina inor ez dadila harritu bere herriko auzoko jaietan ere noizbait ikusiz gero. BBK Liven jotzen duen era berean, taldeko kideek ez dute Otxandioko Mekoleta auzoan (Bizkaia) jotzeko arazorik, esaterako. Eta Mekoletako kontzertu hura ez du ahazteko Josu Ximunek. “Josu Zabala (Hertzainak, 7 eskale edota Gu ta gutarrak) aritzen da Mekoletako jaiak antolatzen, eta pasa den urtean bertan jotzeko eskatu zigun Sei
urte taldearekin batera. Kontzertua kalean izaten da. Baina iaz itzelezko euri zaparrada egin zuen, eta nahi adina basa sortu zen. Egun osoa pasa genuen gauean ea zer eguraldi egingo zuen pentsatzen, eta, afaltzen geundela, adibidez, auzo osoan joan zen argindarra. Gogoan dut Josu Zabalak behin eta berriro errepikatzen zuela Epikoa! Epikoa! Hau epikoa da! Non ikusi da hau!. Primeran pasatu nuen. Kontzertua egon zen azkenean, eta bakarrik egon ginen. Jendea 10 metroraedo egon zen, pilatutako kakatzagatik, eta, azkenean, parrandan zebiltzan batzuk gerturatu zitzaizkigun basatza artera. Josuk arrazoi zuen: epikoa izan zen!”. Jarrera kontua da; detaile txikiek egiten baitituzte taldeak handi.
Aurreiritzirik gabe, perfekzioaren bila
E
P (extended play) bi, iraupen laburreko lan bi, kaleratu berri ditu Belakok hil honetan: AAAA!!!! eta Bele beltzak baino ez. Lehenengoa “gordina” da Josu Ximunen hitzetan, garajeroa eta zuzen-zuzena erabat. “Aurreiritzirik gabekoa, beldur bakoa; etxean egin genuen, arin eta txarto ekoitzita, baina kritikaren beldurrik gabe”. Bigarrena, berriz, Mungiako Manig Box estudioan grabatu zuten. “Oso desberdina izan zen, guztia oso ondo zaindu genuen, geruzak erabili genituen, mikrofonoak non kokatu oso ondo pentsatu genuen… Perfekzioaren bila aritu ginen. Eta emaitza oso landutako lau kanta dira, detaile txiki askorekin, musika-kate onetan bakarrik igarri daitezkeenak. Armoniak eta orkestrazioa asko zaindutako diskoa da”.
06 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko uztailaren 19a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
ilustrazioa
ANDOAIN
LL
EIRE Salaberriak (Andoain, Gipuzkoa, 1983) irabazi du 2014. urteko Etxepare Saria. Gipuzkoarraren Hiltzaileak lana izan da garaile Nafarroako udal eta mankomunitate batzuetako euskara zerbitzuek, Pamiela argitaletxearen laguntzarekin, antolatzen duten haurrentzako euskarazko bilduma ilustratuen lehiaketan. “Ideia euskal hitz batetik sortu zen , eta hitz-joko gisa proposatu nuen ideia nagusia. Hiltzaileak da albumaren izenburua, baina ezohiko hiltzaile mota batekin jolastu dut. Liburua irakurri ahala jabetuko da irakurlea hiltzaileak nortzuk izango diren, zer egiten duten…”, dio Salaberriak. Eta ezustekoa amaieran helduko da, hiltzaileak hiltzaile ez direla (edo bai, hiltzaile badirela) orduan jakingo baitu irakurleak.
‘Hiltzaileak’: asmakizun liburu izan zitekeen ilustrazio liburua
Istorioa joko eta asmakizun moduan planteatu zuela dio ilustratzaileak, horretarako umorea eta intriga baliatuta. “Irudiek laguntzen dute pista batzuk ematen, baina lehen irakurketa batean batzuk ohartuko dira zeri buruz ari naizen eta beste asko ez. Umeentzako liburu bat da, beraz, askotan gurasoak kontakizunaren nondik norakoaz jabetuko dira, baina haurrek ez dute amaierara arte jakingo hiltzaileak nortzuk diren”. Irakurketa bi proposatzen ditu, behintzat, andoaindarrak. “Lehenengo irakurketan intriga nagusituko da eta buruari eman beharko zaio. Istorioan gauzak gertatzen ari direla ikusiko du irakurleak, baina intriga hori bigarren irakurketa batean umore bihurtuko da: hiltzaileak zeintzuk diren jakinda, ordura arte emandako pistez jabetuko da irakurlea, irudietan oso garbi ikusten delako guztia”. Beraz, adarra jotzea da helburua, arriskatua izan arren. “Arriskatzen ez baduzu, ez dago ezer, eta jolas polita dela uste dut, betiko istorio bera eta
Bigarren aldiz irabazi du Leire Salaberriak Etxepare Saria: aurrenekoz 2011. urtean, ‘Euria ari duenean’ lanarekin JON ANDER URKIAGA EGIDAZU Intrigaz eta umoreaz baliatu da Salaberria ‘Hiltzaileak’ album saritua ontzerakoan. Arriskua hartu duela ere aitortu du. “Arriskatzen ez baduzu, ez dago ezer”. L. SALABERRIA
printzesen amaiera polit bera erabili gabe”. Hortaz, ez da umeei soilik zuzendutako liburua. TEKNIKA KONTAKIZUN Irudiak pirografia teknikaren bidez osatu ditu Leire Salaberriak. “Egurra pirografo puntekin erretzean sortzen diren lineatan oinarritzen da pirografia. Hiltzaileak albumeko irudiak linea askorekin osatuta daude, testurak sortu ditut, eta grafismo desberdinak erabili ditut. Azken batean, teknika horrek kolore ilunak sortzen ditu, marroia eta beltza, adibidez. Egurra bera nahiko argia denez, bi tonu horiekin jolastu dut, eta, gainera, akrilikoarekin gorria jarri diet gainetik. Gorriak suari egiten dio erreferentzia, baina irakurlea horretaz ez da amaierara arte konturatuko”. Ilustratzailearen arabera, bigarren edo hirugarren irakurketa bat beharko da ikusteko teknikak ere zerikusia daukala gaiarekin. Emaitzarekin gustura geratu da gipuzkoarra. Hasieratik jakin zuen liburu berezi bat izango zela; Etxepare sariketarako sortu zuen beren-beregi. “Euskaraz funtzionatzen duen istorio bat da, gaiarengatik-eta. Baina saria irabazterik ez nuen espero, nahiz eta esperantza txiki bat beti izaten den, eta pozgarria izan da”. Hala ere, ez da Salaberriak eskuratutako lehen Etxepare Saria; izan ere, 2011. urtean sari bera lortu zuen Euria ari duenean lanarekin. Azken urteetan eginiko lanetan eboluzio bat egon daitekeela uste du, esperientzia handia hartu duela; baina garapen horri baino lan bakoitzean zerbait berria egiteari ematen dio garrantzia: “Liburu bakoitzak bere nortasuna izatea gustatzen zait, estiloa eta arima nirea izango ditu, baina gaiaren arabera zerbait berezia eman nahi izaten diet lanei. Horregatik, egin dudan liburu bakoitza mundu bat da”. Beraz, argi dago euskal ilustrazioa bizibizirik dagoela, gaztea bezain konformagaitza dela. Eta Leire Salaberria da horren adibide: iruditik irudira, irudimenari ere punta zorrotz-zorrotz eginda.
Lan, lan eta lan
L
ana ez zaio falta Leire Salaberriari; argitaletxe batekin ez bada, beste batekin. Teknika hau erabilita ez bada, beste hura baliatuta. ‘El patio de Doña Amelia’ liburuak hilabete barru ikusiko du argia Alba argitaletxearen eskutik; irudiei Arturo Abad idazleak jarri die hitza. Argitaletxe berarekin lan egindakoa da lehenago ere, Pep Brunoren hitzak daramatzan ‘Un monstruo’ ilustrazio liburua bertan atera baitzuen. Gainera, udazkenerako Elkar eta Nube Ocho argitaletxeekin ere liburu mutu bana kaleratuko ditu. Halaber, haurrentzako tatuajeak sortzen era badihardu, eta beste pare bat idazlerekin beste hainbeste proiektutan murgildu nahian ere badabil.
Larunbata, 2014ko uztailaren 19a
Ortzadar //07
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
arkitektura
DONOSTIA
Santa Clara faroaren interbentzio iragankorra, itsaso zabalarekin harremanean. Beheko eskuineko irudian, itsasargiaren ikuspegia hiritik. PAUZARQ ESTUDIOA
Kostaldeko mugarriak Inguruak zelatatzeko baino, urrunetik bera begiztatzeko eraikitako mugarria dugu Santa Clarako faroa ZIGOR ITURBE
F
ARO primitiboen arteko asko argiztapenik gabeko markadore geografiko bezala izan ziren eraikiak, eta argiztatzeaz gain, beste zenbait gauzatarako erabiltzearen behar izana ere bazegoen: adibidez, atalaia edo babes dorre, santutegi edo faroko langileentzat etxebizitza bezala... Bere gain kontzentratutako elementua da dituen ezaugarri formalengatik eta ondorioz, isolatua eta era berean kanpora begira dagoena, zelatari. Bestalde, gaua argiztatzean portuarekiko hurbiltasunak iragartzen duen bero eta babesaren promesa eskaintzen die bueltan datozen marinelei. Faroen ondorio zuzena diren arkitekturaren zenbait ikuspegi azaltzen zaizkigu beraien osagai, ezaugarri formal edo lurraldea
ordenatu eta akotatzeko moduetan. Zenbait eraikuntzarekin antzekotasunak baditu ere, faroak bere ezaugarri bertikala eta bere baitan bilduta egotea direla eta, bada ezaugarri bat dorreak bezalako elementuengatik ezberdintzen duena; argia igortzearen ezaugarria. Funtsean, faroa, ez da ingurua behatzeko eraikitako elementua. Faroa, bera, ikusia izan dadin eraikitzen da eta, era berean, berak argiztatutako inguruneak ikusi ahal izateko. Ondorioz, paisaian erreferentzia bat da, mugarri bat. ARKITEKTURA IRAGANKORRA Lan esperimental honek oinarri du Donostia 2016 Kulturaren Hiri Europarraren programan bildutako Olatu-horma Jaialdian, Gipuzkoako Faroei balio ematean. Instalazioaren eraikuntza 2012ko maiatzean garatzen da eta instalazioaren ezaugarri iragankorra dela eta, material eta teknika ez konbentzionalak erabiliko dira. Instalazio guztiaren muntaia
eta desmuntaia EHU-ko Arkitektura Eskolako ikasleekin 2012ko maiatzean zehar antolatutako eraikuntza tailer baten bitartez burutzen da; Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Gipuzkoako Ordezkaritza, EHU-ko Arkitektura Saileko Eraberritze eta Eraikitako Ondarearen Kudeaketa Integrala masterra eta Pasaiako Portuko Agintearen arteko lankidetzaren gidaritzapean, Gerardo Zarrabeitia eta Pauzarq estudioaren parte-hartzearekin. Proposatutako eragiketak hiriarekiko distantzia kritiko bat ezarri nahi du, distantzia hau arintzera bidean, gizarte berri bat eraikitzeko distantzia kritikoa dena, bizikidetasunerako kultura eraldatzaile baten bitartez. Irlako instalazioak hiriarekin kontrastatzen du –erabilgarritasun eta konbentzionaltasunaren legeak eusten baditu ere–, eta murrizketa orotik aske den parke kultural bat irudikatzea baimentzen du, hiri garaikidearen ikuspegi isolatu bat eskainiz bisitariei. Deszentralizatutako lurraldeak, esperimentazioaren antzezleku bihurtu daitekelarik, hiriaren beste ikuspegi bat eskainiko du distantziatik. Arkitektura, kulturaren praktika den heinean, ingurunearekin
errotzea bermatzen saiatzen da berezkoak zaizkion ezaugarriei balioa emanez, kultura eboluzionaraziko duten balore, ohitura eta etikan eraldaketak eman daitezen. Donostiako Santa Clara irlaren faroan pabilio-andamio bat eraikitzen da, Gipuzkoako faroetan beharrezkoak diren obra edo prozesuen
LABURREAN Donostiako Santa Clara irlaren faroan pabilio-andamio bat eraiki da Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Eskolako ikasleekin. 2012ko maiatzean zehar antolatutako eraikuntza tailer baten bitartez, Gipuzkoako faroetan beharrezkoak diren obra edo prozesuen hasieraren errepresentazioa izan daiteke egitasmo hau.
hasieraren errepresentazioa izan daitekena, Gipuzkoako Faroak markaren irudia sortzeko. Modu paraleloan, behin-behineko kulturaren errepresentazio bezala irlan zehar zabaldutako faro tematikoek, Santa Clarako faroko ariketari gehituta, behin-behiniko interbentzio arkitektonikoen konstelazio bat osatzen dute proiektuaren nortasuna errepresentatuz: lurralde guztian zehar sakabanatu eta gure paisaia eta ondarea interpretatzea baimentzen duen parke kulturalen sare bat. Programa kulturala hedatu daitekeen erreferentzia kartografiko bat. Arkitektura iragankor hauen eraikuntzarako birziklatutako 594 palet (trailer baten karga maximoa) erabiltzen dira, denboraldi baterako alokatuak direnak eta jaialdiaren ondoren berrerabiliko direnak. Muntaiarako sistema soil bat proposatzen da, paletak hondatu zitzakeen tresna edo ainguraketarik erabili gabe. Egituraren haizearekiko egonkortasuna, polipropilenozko lotura eta eraikinaren elementuei eta urbanizazioari ohialezko tirantez finkatuko loturekin bermatzen da. Kolore gorriaren aukeratzeak ikuspena eta paisaiarekiko inpaktua areagotzean du oinarri.
08 // Ortzadar
azkena
Larunbata, 2014ko uztailaren 19a
OINARRIAK Deia egunkariak eta Rekalde Aretoak IV. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa deitu dute (KMK).Lehiaketaren oinarriak: PARTEHARTZAILEAK uNahi duten guztiek parte har dezakete
lehiaketan, bai bakarka baita taldeka ere. KATEGORIA uKategoria bakarra izango da: komikia.
GAIA ETA FORMATUA uGaia librea da, baina protagonistak
pertsonaia originalak izan behar dira, baita istorioa ere. Pertsonaiak eta istorioa, biak, sortze-lan propioak eta argitaragabeak izan behar dira. uObraren teknika librea da. uLanak 4 orrialdekoak izan behar dira,
inprimatuak eta zenbakituak, egokiro errotulatuak, A3 tamainakoak eta formatu bertikaldunak (kalitate onekoak). uObrak erabat bukatuak izan behar dira eta
kolorean zein zuribeltzean aurkeztu daitezke. HIZKUNTZA uLanak euskaraz aurkeztu behar dira (epai-
leek berebiziko garrantzia emango diote gidoiari). AURKEZPEN MODUA
Gutunazal horren barruan beste bat atxiki behar da, titulu edo gai bera erabilita, egilearen datu pertsonalekin: izen-abizenak, telefono zenbakia, lanbidea, jaiotza-data, NAN zenbakia, helbidea eta helbide elektronikoa (izanez gero). AURKEZPEN LEKUA ETA DATA:
SARIAK u1.500 euroko sari bakarra izango da. uEpaimahaiak beste obra batzuk aukeratu
ditzake nahi izanez gero.
uLanak eskuan entregatu ahal dira, edo
postaz, helbide honetan: IV. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa Iparraguirre Editoriala, S.A. Kaputxinoen bidea, 6, 5.C Bilbao-Bizkaia (48013)
uAukeratutako obren egileek Rekalde
Aretoan antolatuko den erakusketan parte hartu ahal izango dute, baita leku berean prestatuko diren tailerretan ere. uSari banaketa azaroan izango da, Bilboko
uObrak aurkezteko epea irailaren 8tik
21era arte luzatuko da (Correos-eko zigilumarka data-tarte horretan duten lanak onartuko dira). LANEN JABETZA uIrabazleak zein aukeratutako guztiek
Rekalde Aretoan, erakusketaren inaugurazioarekin batera egingo dela. Irabazlea saribanaketa ekitaldian egon beharko da, eta ezin izanez gero, egoki justifikatu beharko du. EPAIMAHAIA
lehenengoz publikatzeko eskubidea emango dute, eta DEIAk izango du horretarako ardura. Hortik aurrera egileek beraien lanak nahierara erabiltzeko askatasuna izango dute.
uAditutako epaimahai batek irabazlea zein
uParte-hartzaileen erantzukizuna izango
uLanen kalitatearen arabera, epaimahaiak
da aurkeztutako obrek bestelako egile-eskubiderik ez izatea, baita irudi-eskubide edo antzekoengatiko edozein erreklamazioren ardura ere. Era berean, lanen autoretzarekin lotutako edozelako erreklamazioak artisten ardurapean egongo dira.
sariak bete gabe utzi ahal ditu.
uLanetan ezin da egilearen izena ager-
tu. Titulua edo gaia erabili behar da obra aurkezteko, eta sobre batean entregatuko da sinadurarik ez eta izenik gabe.
hori egiteko, Rekalde Aretoko erakusketa behin bukatuta).
uAukeratutako egileek beste lan originalak
eskuratu ahal izango dituzte erakusketa bukatu eta gero (hilabeteko epea izango dute
bestelako lan batzuk ere aukeratuko ditu. uLehiaketaren epaia Ortzadarren eta Noti-
cias Taldeko egunkarietan jakinaraziko da.
BESTELAKOAK uLehiaketa honetan parte-hartzeak oina-
rri guztiak onartzea dakar. Antolatzaileek beharrezko diren aldaketak egin ahal izango dituzte lehiaketak ondo funtzionatu dezan. Era berean, aurkeztutako lanak babestuko ditu (originalak badira), eta horien zuzentasunaren ardura izango du.